Laguntzen du
0007. zkia.
doakoa
2019ko uztaila
digitalWorld
gameWorld
appWorld
healthWorld
startupWorld
Munduko hiri adimentsuenak
'Gris', joko nazional onena
Biluziak ekiditeko aplikazioak
Lehen bihotza 3Dn
Zocco Handmade, historia jasangarriak
Blockchaini buruz hizketan Zenbaki honen azala blockchaini eskaini diogu berriz ere. Blokeen kateko sistema digital hau gure artean dago jada, eta horren berri jakitea garrantzitsua da. Bakar-bakarrik ekonomiarekin lotura duen sistema bat dela pentsa dezakete askok, baina ez da horrela; blockchainek gure bizitzako eremu askotan izango du eragina.
Eguneroko ohiko ekintzetarako balioko du, adibidez banku-transferentzia bat egiteko, eta blockchaini esker, transferentziak "ziurragoak, fidagarriagoak eta merkeagoak" izango dira. Hori dio Eduardo Aginakok, Galdakaoko Lanbide Heziketako Andra Mari Institutuan irakasle-lanetan dabilen ingeniari tekniko industrialak, hurrengo orrialdeetan aurkituko duzuen elkarrizketa batean.
Aginakorekin blockchaini buruz mintzatu gara. Izan ere, bere zentroan esparru hori jorratzen eta sustatzen ibiliko dira, eta blockchaineko bi makina eskuratu dituzte dagoeneko. Irakasle honek blockchainen inguruko gako batzuk eman dizkigu, baina berak dioen bezala, asko geratzen zaigu ikusteko eta ikasteko oraindik sistema berri honetaz.