eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION Nº 0012

Page 1

Laguntzen du

0012. zkia.

doakoa

2020ko apirila

gadgetWorld

appWorld

digitalWorld

gameWorld

startupWorld

iPhone SE, kalitate bera merkeago

Techie, WhatsApp aldizkarian

Just Eat-en robot banatzaileak

Bideo-jokoak doan berrogeialdian

Ekintzailetzarako aholkuak

Big Data alarma egoerarako Alarma egoera honetan, Gobernuak mugikortasunari buruzko lehen datuak argitaratu ditu, big data teknologian oinarritutako bi ikerketaren bidez. Hasteko, DataCOVID dago; eta beste aldetik, Mitma. Bi ikerketek big data teknologia erabiltzen dute, egoeraren irudi osatuena eman ahal izateko. Helburua da mugikortasunaren arloan erabaki eraginkorrak hartzen laguntzea, COVID-19aren hedapena saihestu ahal izan dadin.

Mitmak big data teknologiaren erabilerari buruzko lan bat egin zuen probintziarteko mugikortasunaren definizio eta kuantifikaziorako Espainian. Esperientzia hori gaur egun aprobetxatzen ari da mugikortasunaren karakterizazio bat izateko maila nazionalean, baita autonomia-erkidegoetan, probintzietan eta udalerrietan ere. Tamaina handiko lagin baten analisia egitean, telefono mugikorren kokapena erabiltzen da datu-iturri nagusi bezala.

Bere aldetik, DataCOVID ikerketak herritarren mugikortasunaren azterketan du ardatz. Emaitzek islatzen dute hiritarren % 85 ez direla mugitu beren bizilekuaren ingurutik beste toki batzuetara alarma-egoera dekretatu ondoren. Datu osoak autonomia-erkidegoen esku ipini dira, eta dagoeneko honako autonomia-erkidego hauetan erabiltzen ari dira: Andaluzia, Madril, Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Valentzi, Galizia, Asturias, Errioxa, Extremadura, Aragoi eta Gaztela eta Leon.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.