Berriak
152 Zbk. — 2013 Euskadiko Udalen Elkartearen Aldizkaria
EUDELek sustatua Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea Urtarrilaren 30ean, Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea jarri zen abian, eta 24 udaletako talde pilotuko teknikariek eta hautetsiek parte hartu zuten bertan.
E
UDELek Euskadiko udalen arteko sarea sortzeko apustua egin du. Urte hauetan guztietan, lankidetzapeko proiektuak etengabeak izan dira elkarteko ekintzen planean, eta, horren ondorioz, udalen partaidetza eta inplikazio handia izan duten ekimenak sendotu dira: BerdinSarea (berdintasuna) eta Basqueskola (tokian tokiko euskal emakume hautetsiak), Toki Berrikuntzarako Agendak (berrikuntza) edo Herritarren Arretarako Zerbitzuen Udal Foroa (HAZ). Sareko lan hori ez ezik, udalgardentasuna ere landuko da orain. Horretarako, sare berria sortuko da, Euskadiko udalen artean lankidetza sustatu eta jakintza trukatu ahal izateko. Estrategia bateratua izango da, toki-gobernuak gardenagoak izan daitezen eta herritarrentzat zabalik egon daitezen.
1 UDALA 152 Zbk.
Hona hemen helburua: udalak eurak abiapuntutik bertatik gidatzea eta jarraitu beharreko urratsak erakustea, gardentasunean hasteko edo aurrera egiteko eta udal-kudeaketa herritarrengana hurbiltzeko.
Talde pilotua Lehenengo fasean, proiektua bera abian eta probapean jartzeko
asmoz, hiru lurraldeetako 24 udalez osatutako taldearekin eratu da sarea. Talde horrek, hain zuzen ere, ekimenak, materialak eta tresna erabilgarriak sortuko ditu, Euskadiko toki-entitateetako administrazio eta erakundeetan gardentasuna garatu ahal izateko. Emaitzak lortzen diren neurrian, sarea sendotu eta beste udal batzuk hasiko dira bertan parte hartzen.
Berriak
Sarearen lehenengo bileran, honako lan-arlo hauek zehaztu dira: 1. Udal-gardentasunean aurrera egiteko diagnostikoa eta estrategia. 2. Nola egin herritarrek ulertzeko moduko informazio ekonomiko eta finantzario gardena. 3. Euskadiko udalen jarduera egokiak eta Euskaditik kanpo garatutako beste esperientzia batzuk.
Udal kideen zerrenda 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalak: Biasteri, UgaoMiraballes, Derio, Elorrio, G端e単es eta Abanto Zierbena. 10.000 eta 50.000 biztanle artean: Amurrio, Arrigorriaga, Basauri, Elgoibar, Eibar, Ermua, Etxebarri,
Hondarribia, Mungia, Galdakao, Portugalete eta Santurtzi.
INFORMAZIO GEHIAGO:
50.000 biztanle baino gehiago (Nazioarteko Gardentasunak egin ahal die auditoria): *Barakaldo, *Bilbao, *Donostia, *Getxo, Irun eta Vitoria-Gasteiz.
*Lehenengo postuetan daude nazioar-
www.eudel.net (Berrikuntza / Gardentasun Saila) http://www.transparencia.org.es (Nazioarteko Gardentasuna erakundea. 2013ko Udalen Gardentasunaren Aurkibidea)
teko gardentasunaren sailkapenean.
Euskadiko udaletako gardentasunaren garapen maila, Lurralde Historikoen arabera
Gardentasuna da Euskadiko udaletan gehien garatu den irizpideetako bat. Gehienez 5 puntuko kalifikazioa aintzat hartuta, Gipuzkoak 2,83koa dauka, Bizkaiak 2,37ko eta Arabak 1,99koa.
Iturria: Euskadiko udaletako berrikuntzari buruzko diagnostikoa. EUDEL-TBA (2012).
UDALA 152 Zbk. 2
Berriak
Udaletako zuzendaritzako langileentzako prestakuntza ekonomiko eta finantzarioa 2013. urtean, EUDELek eta HAEEk udaletako zuzendaritzako langileentzako ibilbide berria eskainiko dute otsailetik maiatzera emango diren ikastaroen bitartez. Aurten bakarrik, ia 100 eskabide izan dira, eta, beraz, aurreko bost edizioetako guztizko partaidetza lortu da (2008-2012).
G
aur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, are garrantzitsuagoa da baliabide publikoak eraginkortasunez eta iraunkortasunez kudeatzea. Hori dela eta, EUDELen ustez oso egokia izan da udaletako kontu-hartzaileen, diruzainen, idazkarien eta sailzuzendarien prestakuntza ekonomiko eta finantzarioa indartzea. Era berean, profesional parte-hartzaileen arteko sareko lanerako eta elkargunerako programa ere izango da. Programa osatzen duten 8 saioetan, honako hauxe izango dute aztergai: Estatuko araudi berriak Euskadiko toki-gobernuetan nolako eragina duen (Aurrekontuen Egonkortasunari buruzko Legea), eta, aurrekontuaren, diruzaintzaren, kudeaketa finantzarioaren zein diru-bilketaren plangintza egiteko orduan, udalak araudi horretara nola egokitu behar diren.
3 UDALA 152 Zbk.
Elkarren segidako hiru edizio Bizkaian eta Gipuzkoan Eskaria nabarmen areagotu denez, aurtengo programak hiru edizio izango ditu: bi, Bizkaian; eta bat, Gipuzkoan.
2013ko prestakuntzaeskaintza osoa Zuzendaritzako langileentzako programa EUDELek 2013. urterako antolatu duen Prestakuntza Plan Orokorraren barruan dago kokatuta.
Berriak
EUDEL-HAEE Zeharkako Planak 80 ikastaro eskainiko ditu azarora arte (zuzeneko 24 ikastaro eta 56 on line ikastaro), eta HAEEk Bilbon (Bizkaia) nahiz Donostian (Gipuzkoa) dituen egoitzetan egingo dira saioak. Hiru lurraldeetako foru aldundiek parte hartuko dute programan.
2013ko edizioko BERRITASUNA Berrikuntza sustatzeko eta proiektuak abian jartzeko tailerrak 1. tailerra (otsailak 12, 19 eta 26) Udaleko prozeduren eskuliburua egitea Herritarren artean eragina duten izapideak berrikusi eta erraztu egingo dira, eta modu sistematikoan adieraziko dira behar den moduko agirian edo eskuliburuan.
Izena emateko epea zabalik dago VII. Toki Zuzenbideko Euskal Mintegia 2013ko martxotik azarora Euskadiko toki-erakundeetako idazkaritza nagusiko, kontu-hartzailetzako eta aholkularitza juridikoko langile eta arduradun guztientzako prestakuntza da. Mintegian bertan, zenbait arlotako jurisprudentziaren bilakaerari buruzko informazio eguneratua eskainiko da, gaur egungo araudiaren inguruko hitzaldien, eztabaiden, bibliografiaren eta argitalpen gomendatuen bitartez (Toki Zuzenbidearen Behatokia).
EGITARAUA Bost saio (20 ordu): Martxoak 15, maiatzak 3, ekainak 14, irailak 27 eta azaroak 29 Ordutegia: 09:30-14:00 Lekua: EUDELen egoitza, Bilbao (Zabalgune plaza 5) Matrikula: 200 euro * Martxoaren 1a baino lehen eman behar da izena. Eskabide-orria hemen dago eskuragarri: www.eudel.net eta www.ivap.euskadi.net Antolatzaileak: EUDEL-HAEE
2. tailerra (apirilak 9, 16 eta 23) Kudeaketa-planak egitea Urtebetean egin beharreko jarduerak, proiektuak eta helburuak dokumentatu eta esparru-planean adieraziko dira.
IZENA EMATEKO: prestakuntza@ivap.es
UDALA 152 Zbk. 4
Berriak
Herritarrei arreta hobea eskaintzeko Herritarren Arretarako Zerbitzuen Udal Foroa 2012ko maiatzean sortu zen. Xedea da zerbitzu horiek dituzten udalentzat eta horrelako zerbitzuak lehenengoz abian jarri nahi dituztenentzat erabilgarriak diren jarduera egokiak eta jakintzak trukatzea.
H
erritarren Arretarako Zerbitzuen Udal Foroa oso sare erabilgarria da Euskadiko udalentzat, herritarrei zuzendutako arretaren arloko esperientziak eta praktika onak trukatzeko orduan. Proiektua EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Tokiko Berrikuntza Agenda” ekimenaren barruan dago.
5 UDALA 152 Zbk.
Udal esperientzien adibideak ARRIGORRIAGA: Udalbarria Tele-errolda Herritarrek zenbait agiriren izapideak egiteko daukaten premiari aurrea hartzea da helburua (errolda-ziurtagiriak, eskola publikoko matrikula edo errenta-kanpaina), eta harremanetarako sistema inklusiboen bitartez eskaintzen da zerbitzua. Esate baterako, biztanleek errolda-ziurtagiria eskatu dezakete telefonoz, eta ohiko postaz bidaltzen diete etxera.
ERMUA: Gizarte Zerbitzuak eta Herritarren Arretarako Leihatila - “Abiapuntu” Gizarte Zerbitzuak Herritarren Arretarako Leihatilan eskaintzen dira. Horrela, bada, erabiltzaileak gainerako herritarrak bezala jartzen dira harremanetan Udalarekin berarekin. Bestetik, horri esker, Gizarte Zerbitzuetako teknikariek lan administratiborik egin beharko ez dutenez, gizarte-jarduketan lan egin ahal izango dute bete-betean.
Berriak
IRUN: HAZ Plus Herritarren arreta hobetzea da helburu nagusia. Horretarako, HAZen emandako zerbitzuak zehazten dira berriro, eta beste berri batzuk hartzen dira kontuan. Hona hemen Arretarako Zerbitzua indartzeko ezarritako zenbait jarduera: •
Esparru fisikoa berriro egokitzea, banakako atentzioa sustatzeko.
•
HAZen bertan, gazteen eta kontsumoaren arloko informaziorako zerbitzuak kontuan hartzea.
•
Sinadura-sistemak malgutzea, herritarren jarduketak identifikatzeko eta kautotzeko.
•
2012ko urrian enpresentzat abian jarritako leihatila bultzatzea.
VITORIA-GASTEIZ: Herritarrentzako Postontzia Postontzia herritarren elkarreraginerako eremu publikoa da, eta gaika dago egituratuta (Mugikortasuna eta Garraioa, Bide Publikoa, Ingurumena eta Iraunkortasuna...). Herritarrak Udalarekin hitz egiten hasten dira, eta elkarrizketa hori publikoa edo pribatua izango den erabakitzen dute. Publikoa bada, edonork ikusi eta elkarrizketan parte hartu ahal izango du. Sarrera bakoitza kasuan kasuko kudeaketa-sailera bideratzen da. Herritarren eta Udalaren arteko harremanetarako zein elkarrizketarako sistema eskaintzen da, kexak edo iradokizunak proposatzeko, Udalaren erantzuna kontsultatzeko, beste biztanle batzuen iruzkinak irakurtzeko...
GARATUTAKO EKINTZAK: 1. ZER da HAZ, eta nola jarri abian. 2010eko Gida didaktikoa eta Prozedura gida eta eskuliburua. Hemen eskuragarri: www.eudel.net. Berrikuntza atala/Herritarren Arreta 2. NOLA funtzionatzen duen. Tailer praktikoa, HAZ baten bisita barne (2010eko Prestakuntza Plana) 3. Berrikuntzarako tailerrak 2011n. CEMSDI proiektu europarraren markoa 4. UDALEN HAZ FOROA. 3 saio: 2012ko maiatzaren 28an eta urriaren 18an, eta 2013ko otsailaren 15ean
ILDO ESTRATEGIKOA: Herritarren arreta, gardentasunarekin eta berrikuntzarekin batera, EUDELek Euskadiko udalei eskaintzen dien modernizaziorako laguntza-ildoetako bat da.
HARREMANETARAKO: ailidazkaritzateknikoa@eudel.net UDALA 152 Zbk. 6