Issuu on Google+

SPRAKO TRANBIA UNAI ELORRIAGA Literatur Solasaldiak Errenteria, 2014 / 02 /12

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


UNAI ELORRIAGA http://www.idazleak.org/espanol/escritores/unai-elorriaga-lopez-de-letona

Bilbo, 1973. Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen lehen nobelarekin: SPrako tranbia. Berak aitortzen duenez, algortarra sentitzen da eta "kasualidadez" jaio zen Bizkaiko hiriburuan. Filologia ikasi zuen eta itzultzailea (Labayru Institutuan) da lanbidez. Gaur egun, eszedentzia eskatu ondoren, bete-betean emana dago literaturari. Aurretik, literatur klaseak eman izan ditu eta literatura itzulpengintza irakatsi era berean. Testugintzan ere jardun du eta literaturari buruzko hainbat artikulu argitaratu du, batean eta bestean: Idatz & Mintz,Aizu!, UK, Enseiukarrean, Deia... Espainiako Sari Nazionala irabazi ostean, El Pais, El Mundo eta La Varguardia egunkarietan kolaboratu du, besteak beste. Honez gain, hitzaldiak emateko parada eskaini zion: Madril, Segovia, Merida, Oxford... izan


dira bere mintzaldien testigu zuzenak. XX. mende hasierako egileak ditu maiteen. Joan den mendeko hogeiko hamarkadako idazleek pentsatu eta eragin zutena gustatzen zaio. Auto bati buruz idatzi zuen ipuin bat gogoratzen du idatzi zuen lehena, bere ibilbide literarioan. 2002an Igartza Beka lortu zuen, Van't Hoffen ilea nobela egitasmoaren sorkuntza laguntzeko beka hain zuzen ere. Faulkner-en pertsonaia eta Holandako pintore baten izenak uztartuta kaleratu du bere hirugarren nobelaren titulua Vredaman (Elkarlanean, 2005).

Argitalpenak 2001 Literatur ideia batzuk / Labayru Ikastegia 2001 SPrako tranbia / Elkar 2003 Van't Hoffen ilea / Elkar 2005 Vredaman / Elkarlanean 2006 Matxinsaltoen belarriak / Elkar 2008 Doministiku egin dute arrainek / Letran贸mada 2009 Londres kartoizkoa da / Elkar 2012 Zizili / Elkar


SPRAKO TRANBIA http://www.elkarargitaletxea.com/liburuak/

Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da gai nagusia ere, egilea gaztea izaki: agure baten eromen prozesua, izugarria izanda ere espanturik gabe kontatua; eta hunkigarria, dudarik gabe. Gaiaren gainetik, azpimarratzekoa da sentipenak transmititzeko egileak daukan modu berezia, sentimenduez aritzeko estilo fin eta dotore hori. Protagonisten artean solasaldi txinpartatsuak topatuko ditugu, pasadizo xelebreak, erromantizismo samurrez edo sentsualtasun lotsati batez beteriko pasarteak, edo lente distortsionatu batekin ikusiagatik guztiz erreala zaigun egunerokotasun bat. Ohartzekoa da, halaber, obraren umorea: Elorriagak ez du algara bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, bai istorioari eta pertsonaiei dagokienez, baita hizkuntzari eta idazketari buruz ere, bere langintza ongi ezagutzen duen egilea denez jolasak, paradoxak eta bestelako


keinuak tartekatzen baititu Elorriagak, idazle maiteentzako omenaldiekin batera.

KRITIKA http://kritikak.armiarma.com/?p=283

Lucasen balada - Amagoia Iban / Euskaldunon Egunkaria, 2001-07-14

Trenean nentorrela amai nezakeen, baina azken orrialdeak leku lasai batean irakurtzeko utzi ditut. Lasai diodanean, lekukorik gabeko leku bati buruz ari naiz. Liburuak lanetik etxera eta etxetik lanerako

tarteetan irakurri ohi dituzuenok ulertuko didazue. Gainontzekoek ere uler dezakezue. Irakurritakoagatik negargura sentitu jendez lepo betetako bagoi batean eta aurpegiko trazari aldatzeke eusten

saiatzea ez baita lan erraza. SPrako tranbia-ren azken orrialdeak bakardadean irakurri beharra sentitu dudala. Gehienek ulertuko ahal duzue! Auto-kontrol etengabean hezitakoek bai behintzat? Auskalo! Eta hainbeste komeria, negarrarekin beharrean halako barre txiki

batez aldatzeko traza liburuaren azken orriak irakurtzean. Eskertu diot Unai Elorriagari. Shisha Pangmari begira Eskerrak Elorriagari, batez ere, negargura eragitea errazena


litzatekeelako agian liburu honetan. Eta hunkidura erraza beharrean, beste hunkidura mota bat bilatu du.Xumea ez da hitz erabat egokia, baina ez zait egokiagorik bururatzen. Shisha Pangma (liburuko

izenburuan ageri den SP hori) zortzimilakora igotzea amets duen Lucasen kontakizuna hunkigarria baita, baina gertuago dago Narayamaren balada hartan Shoei Imamurak sortu zigun

hunkipenetik, mendi espedizio epikoetatik baino. Lucasek laurogeita

hamahiru urte dituelako ote da agian? Lucasen arreba Mariak arima altzairu gorria baino gogorragoa eta maitagarriagoa duelako,

bestela? Marcos da agian giltza, Mariak eta Lucasek etxean hartzen duten musiko gazte abegikorra. Hiruren artean santutasunetik gutxi

duen Hirutasun bat osatu dutelako lortu du liburu honek, seguruago, idazten duen hau zurrupatzea. Marcosen neska-lagun Roma Malo ere —abizendun pertsonaia esanguratsu bakarra—, hor ageri da,

baina Romak ez du Hirutasuna kolokan jartzen, ezta gutxiago ere. Gehienez, Hirutasunak eraikitako mundu txiki-handian hartzen du lekua, pixkanaka-pixkanaka. Eta Shisha Pangma aipatu dizuet, baina tranbiarik ez. Lucasek tranbiak maite baititu. Hainbeste, ezen jadanik desagertuak diren

arren oraindik ere tranbian bidaia egin baitezake. Lucasek, esango duzue, burua galdua du. Baina ez. Idatzi egiten baitu. Burua ez galtzeko. Eta buruan denboraren makina dauka, orainalditik

lehenaldira eta lehenalditik orainaldira istant batean jauzi egiten

uzten diona. Rosa emaztea gazte-gazte ikusten, ukitzen uzten diona, harekin solastatzen. Aspaldi hilik dauden lagun zaharrekin egoten

uzten diona. Eta sitsekin hitz egiten du Lucasek. Don Rodrigorekin


batez ere. Sitsak kalumnia erraldoi baten biktima sentitzen dituelako. Sitsek ez dutelako arroparik, paperik, egurrik jaten, euren larbek

baizik. Horrelakoa da Lucas. Eta Maria ere bai, hein batean. Eta

Marcos, zer esanik ez. Roma, berriz, igual-iguala da nonbait. Eroak denak? Irakurleak erabaki behar du. Tranbiara igo eta edonora

eraman dezaten utzi, baita Shisha Pangma puntaraino ere hala behar balitz, edo Lucasen balada xumea entzuteko gor sentitu. Denetarik gerta dakioke. Erre, “pika”, errepika Erre gabe irakurtzen jarraitu duen irakurlea naizenez, tranbiako “pika” izatea gauza ederra dela gogorarazi dit Elorriagak bere lehen eleberri honetan. Ez da gogorarazi didan gauza bakarra. Sarritan

errepikatu dizkit esaldi, atalburu, idazle eta gertakari klabe zenbait.

Errepikapenak ez dit, ordea, liseriketa eragotzi garunean. Umore eta pentsamendu kuriosoak erabili ditu idazleak liburu honetako makinariak junturetatik olioa gal ez dezan. Gaztetasuna eta

zahartzaroa, errealitatea eta fikzioa, tranbia eta trenbidea, urdina eta grisa… behin, birritan, hiru-irritan azaldu dizkit Elorriagak, Shisha Pangmaraino igotzearena metafora ederra izan daitekeela

sentiaraziz. Lucasek tranbia behar du horretarako. Eta txokolatea. Udaberrian, udan, udazkenean zein neguan zenbait tontorrek elurrez estalita jarraitzen duelako beti.

Ez dakit konturatu zareten, baina liburu hau gustatu egin zait. Eta

onartzen dut abantailaren bat banuela. Tranbiak, elurra eta txokolatea maite ditut nik ere.


ELKARRIZKETA ÂŤKontatzen dudana formari egokitzeko gai naizela erakutsi nahi dutÂť http://www.argia.com/argia-astekaria/2144/unai-elorriaga/osoa (Sustrai Colina - 2144. alea, 2008-07-06)

Ez gara besteak baino hobeak. Oraindik atera ez den liburu baten aurkezpena antzezten hasi, eta liburuaz ezik, beste guztiari buruz hitz egiten bukatu dugu.

Zure laugarren liburuaren aurkezpenean gaude, kazetari andana duzu aurrean, grabagailu guztiak zure hitzen zain.

Hasieran, “liburua nik idatzi dut, liburuaz badakit, eta nahi dudana kontatuko diet� pentsatuz joaten nintzen aurkezpenetara. Baina

konturatu naiz kazetariei nahi duten hori oso-oso txikituta eman behar zaiela, detaile eta hausnarketa literario sakonik gabe, eta oso ondo prestatu behar dela zein pilula eman eta zein ez. Oraindik ez dut

laugarren libururako pilula multzoa prestatu, baina amu polita izan daiteke markoa diktadura bat izango dela esatea. Diktadura hori hemengoarekin ez identifikatzeko, munduko hainbat diktaduren

ezaugarriak nahastu ditut, halako diktadura berezi bat sortuz. Alde

batetik fikzioa izango da, baina baita errealitatea ere. Hau da, agertzen diren elementu guztiak errealitatetik hartu ditut, ez dira asmatuak,


batzuk oso gogorrak izan arren.

Hain larria da jendeak detaileak identifikatzea? Zergatik dena kamuflatzeko etengabeko behar hori?

Istorioa Finlandian pentsatu arren, protagonistak Garikoitz, Asier eta

Aitor baldin badira, izenean soilik itzelezko iragana dakarte. Pertsona bat Aitor deitzen da bere familia euskalduna delako, horrek kultura eta historia oso bat dakar, gauzak egiteko modu bat, umore jakin bat,

heriotza sentitzeko era bat. Zuk izen bat jartzen duzunean, pertsonaia

edo leku bat identifikatzen duzunean, itzelezko bagajea itsasten diozu, istorioa lastratuz. Irakurlea eragozpen horiekin zamatzen baduzu asko narrasten da kontaera.

Baina fikzioa ez al da errealitatean oinarritzen? Niretzako ezinbestean. Esan izan didate nire liburuak errealismo

magikoa direla, baina nire liburuetan agertzen den guztia errealitatean gertatu litekeena da. Beste kontu bat da, gogoeta zoro, absurdu edo surrealistak egitea, baina gertatzen dena benetan gerta daiteke eta

askotan gertatu izan da. Kontua da, Teleberrian hiru buruko ume bat

jaio dela esaten badizute kuriosoa iruditzen zaizula, eta nobela batean irakurtzen baduzu idazlea pasatu egin dela. Baina berdin da, gai bati buruz idazteko asko jakin behar duzu, nahiz eta gero ez igarri.


Esadazu, beraz, aurkezten hasi zaren liburua idazteko psikiatriko batean ibili zarela.

Damutu naiz hori zabaldu izanaz, baina tira. Hor prozesu bat egon

zen. Asko irakurri nuen psikiatriari eta gaixotasun psikiko bati buruz, dokumentalak eta pelikulak ikusi nituen, testigantzak jaso, baina

konturatzen nintzen ez zela nahikoa. Ohartzen nintzen gauza bat zela R-k ez dakit zer egiten zuela irakurtzea, eta beste gauza bat R hori bertan ikustea. Hitz egiteko modua, keinuak, bere delirioak nola

eragiten dion izaeran, bere egunerokoa... Oso aberasgarria izan zen niretzat.

Zer dago psikiatrikoko hormen artean? Kanpotik ikusita, kasu kliniko batzuk ikaragarriak dira, literatura hutsa. Baina behin barrura sartuta, tragedia itzela da, eurentzako,

familiarentzako. Inguru guztia narrasten dute, euren burua lehena, eta asko sufritzen dute. Horregatik, hain harrigarria eta bitxia ematen duena pintzekin eta tentu handiz tratatu behar da.

Jende horrekiko dugun begirada ez da ez literarioa, ez tentuzkoa. Topiko asko dago. Bortitzak direla uste dugu, eta guztiz kontrakoa da. Oso pertsona maitagarriak dira, oso humanoak, bestearekiko oso

emanak, beti agurtzen zaituzte, beti galdetzen dizute zelan zauden, eta bai, bortitzak dira halako atake batek ematen dienean. Baina, pertsona normal batek haserrealdi fuerte bat daukanean, biolentzia berbera


agertzen du. Gizartean dagoen biolento proportzio bera dago

psikiatrikoetan. Psikiatrek gaixoen aurkako estigma handia dagoela diote. Bortitzak direla, arraroak direla, ez daudela gizartean sartzeko moduan... Guztiz kontrakoa da, baina kanpotik ez da hori ikusteko indarrik egiten.

Hori hala, gai guztiek daukate literatura? Ziur baietz. Julio Cortazarrek ipuin asko ditu boxeoaren inguruan, eta telebistan ikusita sekula ez zenuke esango boxeoa literarioa denik. Niri ez zait boxeoa gustatzen baina ipuin horiek irakurtzean, “hau da

honen barruan dagoena, ez da kirol bat soilik, bizitzeko modu bat da, mugimendu bat� pentsatzen dut. Munduan existitzen den orok dauka zerbait erakargarria, ez zaio alferrik norbaiti gustatzen. Norbait hori erakarri badu, esentziala da, eta mundu guztiarentzat balio dezake

ondo esplikatuz gero. Hor dago literaturaren funtzioetako bat, gauzak ondo esplikatuz erakartzea.

Gauzak ondo esplikatuz erakartzeko derrigorra zaizu nobela bat idazten hasi aurretik dena goitik behera pentsatuta edukitzea? Hastapenetan ohartu nintzen hasi daitekeela idazten buruan ideia bat edukita non bukatuko duzun jakin gabe, baina askoz gauza borobil eta sakonagoak egin daitezkeela osotasun bat bilatuta. Egia da hizkuntza landu behar dela, pertsonaiak landu behar direla, baina egitura da lantzen zailena eta askotan lantzen ez dena. Oso zaila da. Nik


ahalegin handia egiten dut horretan, gero denak oso kaotikoa dirudien arren. Beti nahi izaten dut nire motibazioa, nire egitura, koadernoan neukana, irakurleak ez igartzea. Horregatik egiten ditut gauza kaotikoak. Baina ondo pentsatuta.

Idazle ospetsu batzuek ongi pentsatzen dutena euren karreraren kudeaketa da. Behin liburu arrakastatsu bat idatzi eta gero... Behin ospe bat, maila bat, lortuta beldur handia dago. Horregatik, askok antzekoa egiten jarraitzen dute, edo ez dute idazten, edo oso

gutxi, edo jendea despistatzeko gauza bitxiak egiten dituzte... Ez dute aulki pribilegiatu horretatik jaitsi nahi. Ni beldurtia naiz gauza askotan,

baina horretan ez, eta ez dut beldur horretan jausi nahi. Argitaratu nahi dut, saiatu, gorabeheratsua izan, eta egunen baten esaten badidate ez dutela gehiago nire libururik publikatuko nire lanera itzuliko naiz.

Nahiago dut paniko horretan ez jausi, bestela ez duzu gozatzen, eta

idaztea gozatzea da. Futbolean, bigarren mailara jaisteko beldurrez ari bazara, hanka larritu egiten zaizu, eta ez duzu jokatzen. Literaturan ere askotan gertatzen da hori.

Zuk nahiago duzu kritikariei bazka ematen segi. Axolagabetasuna da lortu behar ez dena. Gorrotoa ala maitasuna, baina tartekorik ez. Nire nobelak oso errazak dira egurtzeko. Tira,

nireak eta edozeinenak. Nik Quijotea egurtuko nuke. Erraza da, bere alde txarrak hartu eta larrutu. Jakina, jada ezin da halakorik egin, ez


dakit zenbat mendeko historia daukalako, kanon batzuk daudelako,

mundu guztiak itzelezko liburua dela sinesten duelako... Baina liburua orain aterako balitz, inongo problemarik gabe egurtu nezake alde

literariotik. Ostera, berdin-berdin jarri nezake zeruan. Alde horretatik, bagaje literario bat eta ezagupen batzuk baldin badituzu, kritikari izatea oso erraza da. Horregatik ez naiz hainbeste kezkatzen.

Gehiago kezkatzen zaitu hitzen musikaltasunak? Hori nire puntu neurotiko bat da. Umetatik arreta jarri izan dut hitzen

doinuan, soinuan, oso inportantea da niretzat. Zenbakiekin ere berdin. Matematikako problemak egiten nituenean, zenbaki batzuk gustatzen zitzaizkidan, beste batzuk gorroto nituen, nahasketa batzuk ederrak ziren... Hitzen konbinazio musikal perfektuaren bila 8.000 aldiz

irakurtzen dut pasarte bakoitza. Batzuetan, esan nahi dudana ondo esanda dago, baina badago soinuan kriki-kraka bat. Oker dagoen nota detektatzen dudanean, kendu egiten dut, bertan diodana garrantzitsua den arren. Nahiago dut soinuari eutsi esanahiari baino, eta kendutako informazioa aurrerago edo atzerago jarriko dut. Garrantzitsuagoa da niretzat erritmoak egoki eta suabe eramatea. Aurkezten ari zaren liburuak ez ei dauka aurrekoen musikaltasunik. Lehorragoa omen, sikuagoa. Estiloz aldatzeko premia? Hobeto edo okerrago, baina orain arte egin dudana egiten badakit, hor daude hiru liburu. Idazten ari zaren bitartean beste estilo batzuk

irakurtzen dituzu, eta esaten duzu: “Hemen ere egia literarioa dago eta


kapaz izango nintzateke estilo honetan beste gauza batzuei buruz hitz egiteko”. Kontatzen dudana formari egokitzeko gai naizela erakutsi

nahi dut. Jende batek, beharbada, ez dagoela irakurtzerik esango du, desastre hutsa dela, baina behintzat ahalegina egiten nabil. Ondo ala

txarto ateratzea hori da hartzen dugun arriskua. Beste forma eta mami batzuk lantzeko beharra sentitu dut. Harrigarria da nola, beste forma batzuk ikertzen direnean, beste gai batzuk agertzen diren, lehendik usaindu ere egiten ez genituen bide berri batzuk.

Niri zure liburuen gaztelerazko itzulpenak egiten zaizkit harrigarri. Zeuk eginak dira, eta hala ere, bertsio originalarekiko oso desberdinak iruditzen zaizkit.

Arima bera da baina nobela erabat diferentea. Askotan oso esaldi

desberdina eraiki behar duzu arimari eusteko. Koloreak oso diferenteak dira euskaraz eta gaztelaniaz, soinuak eta doinuak ere bai. Esaterako,

ez da gauza bera euskaraz idatzitako “igela” eta gaztelerazko “rana”. Orduan, antzekoa den baina soinu aldetik hain gogorra ez den

animalia baten izena aurkitu behar duzu. “Iguana”, adibidez. Halako malabarismoak beharrezkoak dira nobelaren espiritu eta osotasunari eusteko. Nobela berria, sikuagoa denez, beste norbaiti itzularazteko

tentazioa izan dut, baina semea edo alaba beste bati uztea bezalakoa iruditzen zait. Bai, beharbada nik baino hobeto zainduko du baina nahiago dut nire haurra nirekin egotea.


Pantaila handirako bidean, SP-rako tranbia Aitzol Aramaioren eskuetan utzi zenuen, alta. Papereko musikaltasuna topatu al duzu zeluloidean? Soinu bandan topatu dut. Minimalista da, hutsune asko ditu, elipsi

asko. Oso egokia da. Pelikulari dagokionez, keinu batzuek eraman naute hitzen soinura. Gidoia irakurri nuenean elkarrizketa batzuk oso txarrak iruditu zitzaizkidan. Nik egunak eta asteak ematen ditut elkarrizketa laburrekin, eta hauek testuaren espiritua hartu eta

elkarrizketa arin-arin idazten zuten, irakurketan nabarmen igartzeko moduan. Baina gero Hector Alteriok antzezten zuen, eta testuari falta

zitzaion guztia ematen zion. Liburu batean ezin duzu hori egin, hitzen bitartez lortu behar duzu dena, baina zineman beste baliabide batzuk dituzu. Tartean, Hector Alterio izatea.

Baina Unai Elorriaga ez da Hector Alterio, ez da zinemara dedikatzen. Edo bai. Liburua irakurri ez duen kazetariari liburua aurkeztea

zazpigarren artea baita. Zeresanik ez liburua amaitu gabe dagoenean.


UNAI ELORRIAGA EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO SAREAN

Albajar, Pilar

Sexo, pecados y miedo / Pilar Albajar, Antonio

Altarriba ; textos de Antonio Altarriba ... [et al.] ;

(2001)

[euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ;

ingeleseko itzulpena, Cristina Sena Hooker] Aleixandre, Marilar

Etorkizunik ez / Marilar Aleixandre ; itzultzailea,

(2001)

Aleixandre, Marilar

Etorkizunik ez / Marilar Aleixandre ; itzultzailea,

(2002)

Ansareo, Elssie (1979-)

Variaciones de piel / fotografías de Elssie

(2002)

(1947-) (1947-)

Unai Elorriaga Unai Elorriaga

Ansareo ; prólogo de Adelina Moya ;

[euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ; english translation, Andrew Scanlan]

Bernad, Clemente (1963-) Canopus / Clemente Bernad ; texto de Fernando (2002) Armendáriz Arbizu ; [euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ; traducción al inglés, Cristina Sena Hooker] Bodor, Ádám

Artzapezpikuaren bisita / Ádam Bodor ;

(2011)

Bodor, Ádám

Artzapezpikuaren bisita / Ádám Bodor ;

(2001)

itzulpena, Unai Elorriaga

itzultzailea, Unai Elorriaga ; hungarierazko berrikuste eta aholkularitza, Károly Morvay


Cobo, Patxi

Vestigios / Patxi Cobo ; texto de Rosa Olivares ; (2002) [euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ;

traducción al inglés, Cristina Sena Hooker] Elorriaga, Unai (1973-)

Literatur ideia batzuk / Unai Elorriaga

(2001)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2001)

Elorriaga, Unai (1973-)

Van´t Hoffen ilea / Unai Elorriaga

(2003)

Elorriaga, Unai (1973-)

El pelo de Van´t Hoff / Unai Elorriaga

(2004)

Elorriaga, Unai (1973-)

Van´t Hoffen ilea / Unai Elorriaga

(2003)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2003)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2002)

Elorriaga, Unai (1973-)

Un tranvía en SP / Unai Elorriaga López de

(2003)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2004)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2002)

Elorriaga, Unai (1973-)

Un tranvía en SP / Unai Elorriaga

(2003)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2005)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2003)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2007)

Elorriaga, Unai (1973-)

Un tram a S.P. / Unai Elorriaga ; traduzione dal

(2007)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2008)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2008)

Elorriaga, Unai (1973-)

Matxinsaltoen belarriak / Unai Elorriaga ;

(2008)

Letona

castigliano di Lara Cuti

marrazkilaria, Eider Eibar


Elorriaga, Unai (1973-)

Prokofiev plana / Unai Elorriaga ; Madame /

(2009)

Elorriaga, Unai (1973-)

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga

(2009)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2009)

Elorriaga, Unai (1973-)

Matxinsaltoen belarriak / Unai Elorriaga ;

(2009)

Elorriaga, Unai (1973-)

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga

(2009)

Elorriaga, Unai (1973-)

Prokofiev plana / Unai Elorriaga, Asier Mendoza

(2009)

María Eugenia Salaverri

marrazkilaria, Eider Eibar

Etxabe ; Badator, badator, badatorrela otsoa / Lourdes Unzeta Zamalloa ; Madame / María Eugenia Salaverri, Ainara Hormaetxea ; Su mejor obra / Fátima Pastor Elorriaga, Unai (1973-)

Londres es de cartón / Unai Elorriaga

(2010)

Elorriaga, Unai (1973-)

Bizkaia, zenbait argazki, hainbat istorio =

(2009)

Bizkaia, fotos con historia / testuak-textos, Unai Elorriaga Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2009)

Elorriaga, Unai (1973-)

Plants don't drink coffe / Unai Elorriaga ;

(2009)

translated from basque by Amaia Gabantxo Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2002)

Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2011)

Elorriaga, Unai (1973-)

Erramunen soinua / Unai Elorriaga ; [musika,

(2011)

moldaketak eta partituren transkripzioak, Xabi

Aburruzaga eta Joxe Urréjola ; marrazkiak, Eider Eibar]


Elorriaga, Unai (1973-)

SPrako tranbia / Unai Elorriaga

(2012)

Elorriaga, Unai (1973-)

Zizili / Unai Elorriaga ; marrazkiak, Mai Egurza

(2012)

Elorriaga, Unai (1973-)

Vredaman / Unai Elorriaga

(2012)

Elorriaga, Unai (1973-)

Euskal kulturaren ajeak eta literatura [Soinuzko

(2003)

grabazioa] : hitzaldiak / Unai Elorriaga ; Bilbo Zaharra Forum Elorriaga, Unai (1973-)

Y los peces estornudaron / Unai Elorriaga

(2008)

Elorriaga, Unai (1973-)

Las orejas de los saltamontes / Unai Elorriaga ;

(2013)

ilustraciones de Julen Ribas Elorriaga, Unai (1973-)

Matxinsaltoen belarriak / Unai Elorriaga ;

(2013)

marrazkilaria, Eider Eibar Elorriaga, Unai (1973-)

El pelo de Van´t Hoff / Unai Elorriaga ;

(2013)

traducción, Unai Elorriaga Fernández Paz, Agustín

Nogueira doktorearen laborategia / Agustín

(1947-)

Fernández Paz ; itzultzailea, Unai Elorriaga

Fernández Paz, Agustín

Nogueira doktorearen laborategia / Agustín

(2000) (2001)

Fernández Paz ; itzultzailea, Unai Elorriaga Gorroto haut / Ja[v]i Cillero ... [et al.]

(2002)

Grass, Günter (1927-)

El tambor de hojalata / Günter Grass ; prólogo

(2003)

Jimenez, Irati (1977-)

Ahotsak / Irati Jimenez eta Unai Elorriaga

(2012)

Lecturas entre paradas = Geltoki arteko

(2002)

de Unai Elorriaga ; [traducción, Carlos Gerhard]

irakurgaiak Martínez, Mikel (Martínez

Photoalbum Getxoko jaiak / [argazkiak =

de Trespuentes

fotografías, Mikel Martínez de Trespuentes

(2006)


Hernández)

Hernández ; textuak = textos, Unai Elorriaga]

Oskorri

Desertore [Soinu-grabazioa] / Oskorri

(2003)

Un poco de chocolate [Vídeo] / dirigida por Aitzol (2008) Aramaio Ramírez, José Luis (1935-)

Ibai biziak : paisajes del Nervión e Ibaizabal / fotografías y texto de José Luis Ramírez ;

(2002)

prólogo de José Luis Tolosa : [itzulpena, Unai Elorriaga eta Gorka Insunza]

Unai Elorriagaren kontagintza = The narrative of (2006) Unai Elorriaga

LOTURAK http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/elorriaga http://zubitegia.armiarma.com/?i=177 http://www.idazleak.org/ http://unaielorriaga.com/ http://ehu.es/ehg/literatura/idazleak/?p=340


Sprako tranbia