Portura gerturatuko
gara garaian garaiko
arraina zuri eskaintzeko.
Errezeta eta trikimailu onenak modu orekatuan jateko, eta beti prezio onean

Portura gerturatuko
gara garaian garaiko
arraina zuri eskaintzeko.
Errezeta eta trikimailu onenak modu orekatuan jateko, eta beti prezio onean
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
04 Zenbaki honetan
06 Hil honetako onenetan onena
07 ... Eta sareetan
08 Antxoa garaia da Arrain osasungarri honi buruz jakin behar duzun guztia, gomendioak eta errezetak
16 Ondo jatea: orekatu zure dieta
18 Berde gehiago platerean
20 Esnekiak, proteina gehigarri batekin
24 Osokoak sekreturik gabe
28 Infoodencer-ak
30 Intsektizidak
50 Albisteak 08
32 Edergintza
36 Gure dendetako azken kontuak
40 EROSKI club-en abantailak
42 Elkartasuna
44 Bidaiak: Funchal
47 Aurrezki-kupoiak
editoriala
uela gutxi entzun nion Aitor Arregiri, Elkano jatetxeko (Getaria, Gipuzkoa) arduradunari, zein diren ondo prestatutako plateren gakoak: produktua hurbilekoa izatea, garaian garaikoa eta lurraldea ondo ezagutzea. Eta, hain zuzen, horrexegatik, udaberriro, EROSKI club-en azalera ekartzen dugu antxoa.
Arregik bezala, guk ere “lurraldearen alde egin nahi dugu, garaian garaiko produktuen balioa azpimarratuz, naturaren parte izan nahi dugu eta lurraldea irakurri, baina hura inbaditu gabe”. Eta zuk ere horren alde egitea nahi dugu, eta sasoian sasoikoaren plazeraz gozatzea. Hori dela eta, antxoa portura nola iristen den eta lonjan zer bide egiten duen erakutsiko dizugu, eta arrain hau prestatzeko modu ugarien berri emango dizugu.
Era berean, garai ona da ondo jateko. Garai ona da antxoen alde ez ezik, osoko zerealen alde ere apustu egiteko, platerean berdura gehiago jartzeko eta
koipe gutxiko esnekien bidez proteina gehiago hartzeko. Hitz batean, oreka lortzeko, oraintxe puri-purian dagoen naturak egiten duen moduan.
Maiatza urte garai ona da ondo jateko, eta, nola ez, erosketak modu adimentsuan egiteko. EROSKIn lanean jarraitzen dugu erosketa bakoitzarekin asma dezazun, beti prezio onean dauden produktuekin eta janari biltegia betetzea errazten duten eskaintzekin, betiere kalitateari uko egin gabe. Bilatu “Beti Prezio Onean” bereizgarria EROSKIko 2.000 produktu baino gehiagotan, eta ez galdu lurrindegiko 3x2 sustapena; izan ere, ongizatearen gakoa barnetik eta kanpotik zaintzea da.
Eta egunera egoteaz ari garelarik, ezin alde batera utzi azken joerak; adibidez, gure belle markako koloretea. EROSKIn baino ez duzu aurkituko. Biralak dira sareetan; ez dituzu galdu nahiko. Hori guztia eta askoz gehiago aldizkariaren maiatzeko zenbakian.
Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo GOZATU
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide
Zuzendariordea: Lucia Goicoechea
Erredaktore burua: Manuela Díaz
Akatsak: 109. zenbakiko azaleko irudiaren egilea Silvia Palma da.
ARGITALPENAREN EGILEA
Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Ez galdu gari zainzurien edo zainzuri berdeen klaska freskoa, edo zurien samurtasuna. Oraintxe daude puntu-puntuan gure fruta dendetan!
EMAN GORRITASUN UKITU BAT
ZURE MASAILEI BELLE KOLORETE
FLUIDO ARGIZTATZAILE
BERRIEKIN. HILABETE HONETAKO
BERRITASUNETAKO BAT DA. EZ
EZAZU GALDU! ZENBAKI HONETAKO
EDERGINTZAKO ATALEAN
AZALDUKO DIZUGU DENA.
Armairua aldatzeko unea da! Esan agur lepo luzeei eta panazko galtzei. Hurbildu gure hipermerkatuetara eta eskuratu oinarrizko ezinbestekoak eta garai berri honetan joera izango diren look-ak.
Ez galdu hilabete honetako gure eskaintzak eta deskargatu EROSKIko liburuxka digitala. Izan ere, ondo maite zaituenak aurrezten lagunduko dizu.
Kontsultatu liburuxka hemen
Kutxara iristerako ogi erdia jaten duten horietakoa zara?
Kozkorra baino ez! Nire ustez, gehiago ere izan da.
3D formatuan esango dizu. Ez al duzu ikusi oraindik? Ez galdu!
Gurasoen etxetik joan berria zara eta ez dakizu erosketak ondo nola egin?
@lucyinmad-ek ezinbestekoak diren produktuen haul bat utzi dizu zure janari biltegia betetzeko.
Campusera joan gara unibertsitateko ikasleei galdetzera zer trikimailu dituzten erosketa egiteko.
Jaso nahiko al zenuke Basque Culinary Centerreko sukaldari buruen masterclass bat zentroaren Donostiako instalazioetan? Maiatzean, BCCko Sukaldaritza tailerraren zortzi irabazleek eta haien laguntzaileek esperientzia paregabe bat bizitzeko aukera izango dute, Nafarroako baratzeko eta garaiko berdurak prestatzen ikasteko. Donostian hoteleko gau bat ere sartzen da sarian. Galdu baduzu, egon erne gure sareei. Irailean, beste tailer bat antolatuko dugu hegaluzearekin prestatutako errezeta harrigarriekin, eta abenduan, errege opil perfektu bat egiten ikasi ahal izango duzu. Animatu parte hartzera!
Itsasoak zer-nolako zaporea duen jakin nahi baduzu, hutsik egiten ez duen sekretu bat hartu behar duzu kontuan: sasoian sasoikoa jatea. Eta Kantauriko antxoa da horren adibiderik onena, gure itsasertzeko harribitxirik estimatuenetakoa. Udaberria heltzearekin batean, arrain hori Bizkaiko Golkora itzultzen da Atlantikoan hazi ondoren, sen hutsari jarraituz, naturaren berezko tradizio bat balitz bezala. Martxotik ekainera izaten du unerik onena: gantzez osatua egoten da, zaporez betea eta neurriz ezin egokiagoa. Horrela hasten da antxoaren arrantzaldia, urte osoko sasoirik garrantzitsuenetakoa, itsasoaren erritmoari jarraitzen diona eta belaunaldiz belaunaldi egin den transmisioari eusten diona. Gonbita egiten dizugu bidaia gustagarri eta liluragarri horrekin gozatzera!
Zer du berezia EROSKI Natur antxoak?
Gutxieneko neurria 13 cm-koa.
Bizkaiko Golkoan bakarrik harrapatzen dute. Bertako ur hotzek trinkotasun eta zapore handiagoa ematen diote.
MSC Zigilu Urdina dauka, zeinak bermatu egiten duen modu jasangarrian arrantzatu dutela bajurako ingurasarearekin; teknika horrek oso eragin txikia izaten du beste espezie batzuetan eta itsas hondoan. Zigilu horrek bermatu egiten du, halaber, behar bezala errespetatu direla arrainaren gutxieneko neurriak eta kuotak, espezieak gero ere iraun dezan eta itsasoaren etorkizuna babestua egon dadin.
DEBEKATU EGIN ZUTEN ANTXOA
HARRAPATZEA, POPULAZIO ASKO
URRITU ZELAKO. KUDEAKETA NEURRI
ARDURATSUAK EZARRI ZITUZTEN ETA
EGOERA LEHENGORATZEA LORTU ZEN.
NEURRI AUSART ETA ARRAKASTATSUA
ALBERTO GARAZO
Marine Stewardship Councilek Espainian eta Portugalen dituen
Enpresen arduraduna
Zer-nolako onurak ditu kontsumitzaileentzat antxoek MSC Zigilua izateak?
Kontsumitzaile batek MSC Zigilu Urdina duten antxoak aukeratzen dituenean, badaki ziur modu jasangarrian kudeatzen den arrantzaleku batetik datozela.
Eta arrantzaleek zer jasotzen dute?
Arrantzaleku hori modu jasangarrian kudeatzen da, eta horri esker, bermatu egiten da urtez urte arraina izango dela, eta ahalik eta kalte txikiena egingo zaiola itsasoari berari eta errespetatu egingo direla espezieak eta habitata.
Zergatik da garrantzitsua ziurtagiria duen antxoak jatea?
Balioa ematen zaiolako itsasoa errespetatzen duten arrantzaleen lanari eta banaketa katean parte hartzen duten guztiek egiten dutenari ere bai, tartean EROSKIk egiten duenari, zeinak apustua egin duen modu jasangarrian harrapatzen den arrainarekin lan egiteko.
Zer esan nahi du MSC-rentzat EROSKIk eta antzeko enpresek ingurumena errespetatzearen alde egiteak?
Oso garrantzitsua da, lankidetzan aritu gaitezkeelako arrantza modu jasangarrian egin dadin eta orain bezala gero ere arraina egongo dela bermatzen duten jardunbideak erabil daitezen.
Nola dago une honetan antxoa
urtean KANTAURIKO
ANTXOAK MSC ziurtagiria lortu zuen.
Bizkaiko Golkoan?
Osasun paregabea dauka. Zientzialarien arabera, sekula baino antxoa gehiago dago itsasoan.
Itsaso zabalean
HASI DA ABENTURA
Zu lo zauden bitartean, Bizkaiko Golkoa ilunpean dagoela, dozenaka itsasontzi abiatzen dira itsasora, eta horietako batzuk Getariako portutik. Marinelek badakite gaua luzea izango dela. Antxoa baltsen bila abiatzen dira, urte sasoi honetan itsasertzera hurbiltzen baitira.
Lehen eguzki printzaren zain egon beharra dago baltsa non agertu den ikusteko. Orduan, sarea bota eta baltsa inguratu egiten dute sarearekin: teknika horrekin, nahi dena bakarrik harrapatzen da, neurri egokiko antxoak alegia. Arrantzatzeko modu horrek errespetatu egiten du itsasoa, eta horrexegatik dauka MSC Zigilu Urdina.
Behin harrapatuta, arrantzaleek kaxatan jartzen dute antxoa, izotzarekin nahasita. Azkar egiten dute guztia, baina mimo handiarekin. Freskotasuna, izan ere, lehen minututik zaindu behar da.
portuan
Goizeko 09:00ak dira eta ontziak hasi dira mantso-mantso heltzen Getariako portura. Tentsioa sumatzen da giroan, baina erritmo onean doaz gauzak.
Moilan Jose Antonio Bereziartua dago zain, EROSKIren aspaldiko ezaguna, zeinak 30 urte baino gehiago daramatzan arraina erosten Bizkaiko Golkoko lonjetan. Lehenbiziko kaxak ikusi orduko jakiten du eguna ongi joango den. Eta gaurkoak itxura ona duela dirudi. Eskifaiak kaxa multzoak ontzitik ateratzen dituen bitartean, bi marinelek lonjara daramatzate laginak, kontrola egin dezaten eta enkantea has dadin. Minutu gutxitan gertatzen da guztia. Ez dago denborarik galtzeko: zenbat eta lehenago egon arraina erosleen eskuetan, orduan eta freskoago iritsiko da zure mahaira.
Kalitate kontrola
PIEZA ONENAK HAUTATZEN DIRA
Lonjan, antxoak pisatu, neurtu eta sailkatu egiten dira, araudiaren arabera, ikuskatzaileen eta balizko erosleen begirada ernearen aurrean. Eta zalantzarik balego, MSC zigiluak berak ausazko DNA analisiak egiten ditu merkatuan, egiaztatzeko eskaintzen dena eta produktua bat datozela; hau da, benetan kalitatezko antxoak direla. Ez da ezer ausaz uzten.
Onenak, 13 zentimetrotik gorakoak –hau da, kilo bakoitzeko 60 bat pieza– hautatzen dira EROSKI Natur izateko.
EROSKI Natur Kantauriko antxoa kalitate goreneko arraina egiten duten sekretuak
Garraio azkarra, FRESKOTASUN
BETEA
Bereziartuak antxoa erosten duen unetik aurrera, azkar mugitu beharra dago. Hozkailua duten kamioietan sartzen dituzte antxoak, bi gradutik beherako tenperaturan egon dadin arraina, eta bi ibilbide egiten dituzte: batzuk itsasertzetik gertuen dauden denda eta banaketa plataformetara joaten dira, eta gainerakoak beste saltoki batzuetara. Helburua da ez dezaten freskotasunik galdu arrandegira iritsi aurretik.
Iritsi da erosteko unea. Gela monitorizatu batera eramaten dituzte antxoak eta enkanteari ekiten diote. Segundo batzuetan gertatzen da dena: prezioa behera egiten hasten da mantso-mantso norbaitek eskua goratzen duen arte. Bereziartuarekin batean, hantxe daude handizkako saltzaileak, kontserba etxeetakoak, arrandegietakoak... Denek nahi dituzte alerik onenak eskuratu. Prezioa zenbait gauzaren mende egoten da: zer-nolako neurria duten, portura noiz iristen den (goiztiarrenak hobeto ordaintzen dira) eta merkatua nola dagoen. Ondoren kostu gehigarriak erantsi behar izaten dira: BEZa, garraioa, soldatak, irabazi tarteak... Prozesu gardena izaten da.
Prozesu zaindu horri esker, EROSKIren arrandegietara iristen denean eta antxoa freskoa salmahaian ikusten duzunean, badakizu ordu gutxi batzuk baino ez direla igaro harrapatu dutenetik (ez 24 ordu baino gehiago). Eta hauxe da onena: itsasoa errespetatuz ailegatu da zuregana, espeziea zainduz eta arrantza jasangarria bermatuz. Itsasoa ilunpean dagoenean hasten da historia hau... eta zure platerean amaitzen da.
Antxoa –aldaera freskoan bokarta ere esaten zaio– osagai izarra da sukaldaritza mediterranearrean, arrain honen testura tinkoagatik eta zapore indartsuagatik. Era askotara presta daiteke; hemen modu batzuk baino ez dizkizugu azalduko.
Aprobetxamendurako eta kontserbaziorako teknika tradizional honek nabarmendu egiten du antxoaren zaporea, ozpin, baratxuri, ereinotz eta espezieekin. Eskabetxeko antxoen ukitu azido eta lurrintsuari esker, ezin gozoagoak dira.
Euskal sukaldaritzako errezeta tradizional honek baratxuri eta piperminarekin konbinatzen ditu antxoak. Hala, ukitu mina eta zaporez betea du platerak.
Espainia hegoaldean, bokartak ozpinetan klasiko bat dira. Garbitu eta izoztu ondoren, murgildu ozpinez, urez eta gatzez eginiko nahasketa batean, zuritu arte. Ondoren, jarri geruzak ontzi batean, OOBE, baratxuria eta perrexil xehatua gehituta.
Antxoak betetzeko hainbat osagai erabil daitezke: espinakak eta gaztanbera, edo pikillo piperrak, adibidez. Hobetsi aukera osasungarrienak, ahal dela arrautza-irinetan ez pasatzeko eta oliotan ez frijitzeko.
Labean, antxoak belarrekin, oliba olioarekin, eta, zenbaitetan, espeziaz ondutako saltsekin kozinatzen dira; adibidez, shermula saltsarekin. Boladan dago saltsa hori; errezetari ukitu arabiarra ematen dio.
Kantabria ezaguna da gatzunetan jarritako antxoengatik. Hainbat hilabetez gatzetan ontzen edukitzen dute arraina.
Erraz jartzen dizugu: gure dendetan dituzu EROSKI SELEQTIA antxoa xerrak oliba oliotan. Santoñan eginak eta MSC zigiluarekin.
1,38€
ERRAZIOAK
Jan ntxoak hezurr rekin
Antxoak, omega 3, D bitamina eta proteina asko du, baita kaltzio asko ere. Kaltzio hori antxoen hezur finetan dago.
Hori dela eta, jan osorik, hezur eta guzti!
#elikatupentsatzenduzuna
• 600 g antxoa garbi
• 3 tipulin
• 3 piper berde
• Koilarakada bat sagardo ozpin
• 2 baratxuri atal
• 30 g perrexil
• Bi koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra (OOBE)
• Gatza
Garbitu antxoak, burua, barrenak eta hezurra kenduta. Irekita daudela, utzi lehortzen.
Gehitu OOBE koilarakada bat zartagin batean, eta jarri tipulina eta piper berdea sueztitzen, gatz pixka batekin. Atera, zartagina estaliko duen geruza bat utzita.
Jarri irekitako antxoen geruza bat, azala gorantz dutela. Estali sueztitutako tipulin eta piper berdeen beste geruza batekin eta antxoen beste batekin. Sobera geratzen badira, errepikatu hirugarren geruza batekin.
Gorritu baratxuri buruak koilarakada eta erdi OOBErekin eta isuri antxoak dauden zartaginaren gainera. Gehitu ozpina. Estali zartagina tapa batekin, eta utzi kozinatzen bost minutu su leunean. Zerbitzatu perrexil xehatu ugarirekin.
3 20’
• 300 g txipiroi
• 25 g gari irin eta 25 g garbantzu irin
• 10 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• Limoi bat eta gatza
Tartariar saltsa:
• 125 g jogurt natural
Garbitu ondo txipiroiak, kendu azala eta garbitu uretan. Ebaki hatz bateko lodierako eraztunetan, eta garbitu berriro. Plater batean, jarri irinak, gatz apur bat eta nahastu.
Lehortu txipiroiak sukaldeko paperarekin edo zapi garbi batekin, irineztatu eta astindu soberakoa.
Ipini eraztunak aire frijigailuan, pilatu gabe. Ihinztatu OOBErekin (espraian).
Programatu airfryerra
• 40 g tipulin
• 30 g OOBE
• 15 g kapar
• 20 g ozpinetako luzoker gazi-gozo
• 10 g perrexil
• 10 g sagar ozpin
• Gatza
6-7 minutu 180 ºC-an.
Eman buelta
eraztunei, ihinztatu berriro olioarekin eta programatu beste 5 minutu 180 ºC-an.
Tartariar saltsarako, ebaki dena xehe-xehe (janaria txikitzeko makinan, nahi bada); gehitu sagar ozpina, gatza eta oliba olio birjina estra. Jarri jogurt greziarra bol batean, gehitu aurreko nahasketa eta eragin.
Platereratu, limoi zati batzuekin lagunduta.
Txipiroiek B12 bitamina, B6 bitamina, potasioa, fosforoa, selenioa eta zinka ematen dute, baita burdina ere. Koipe eduki gutxi dute, eta kalitate oneko proteina asko.
Ohar os sung rri k
Kurruskari geratzeko, jarri geruza bakarrean airfryerrean.
Esprai bidez ihinztatutako olioari esker kurruskari geratzen dira, gehiegizko kaloriarik gabe.
Plantxan, airfryerrean edo labean prestatuta, gehiegizko koipeak saihesten dira.
#elikatupentsatzenduzuna
ERRAZIOAK
Freskoak eta izoztuak
Bila itzazu osagaiak EROSKIn
Ondo jatea ez da gustuko duguna aukeratzea soilik, gure gorputzari benetan behar duena ematea baizik. Zure elikadura orekatua dela ziurtatzeko modu erraz bat Harvardeko Plateraren metodoari jarraitzea da. Horren arabera, anoa hiru zatitan banatu behar da: erdia, berdurak eta frutak; laurden bat, proteina osasungarriak (arraina, oilaskoa edo lekaleak, adibidez), eta beste laurden bat, osoko karbohidratoak, hala nola osoko arroza, kinoa edo osoko ogia.
Oreka horrek osasuntsu egoten laguntzeaz gain, indar eta errendimendu handiagoa emango dizu egunean zeharrerako. Eta onena da zure gustu eta beharretara egokitu dezakezula, eta beti prezio onean dauden sasoian sasoiko produktuekin aurreztu egin dezakezula, gainera. Izan ere, ondo maite zaituenak ondo jaten lagunduko dizu.
AB D E C
NUTRI-SCORE C B A
EROSKETA OSASUNGARRIRAKO OINARRIAK
Aukeratu elikagai freskoak eta sasoian sasoikoak, eta erreparatu etiketari, Nutri-Score osasungarriena duten produktuak sartzeko zure saskian.
• 80 g garbantzu egosi
• 500 g zerba
• Kuiatxo erdia
• Tipulatx bat
• Koilarakadatxo erdi jengibre fresko (birrindua)
• 2 koilarakadatxo curry
• 400 ml koko esne
• 150 ml ur
• 2 koilarakada tahin
• Limoi baten birrina eta zukua
• 4 koilarakada oliba olio birjina estra (OOBE)
• Gatza eta piperrautsa
• Sesamo eta martorri haziak.
Garbitu zerbak, kendu hariak eta moztu zatitxotan, bai hostoak eta bai penkak. Gorde geroko.
Bota olioaren erdia zartagin batean eta berotu.
Gehitu garbantzu egosiak uretan pasata, gatza eta piperbeltza, eta erregosi gorritzen diren arte.
Gehitu zerbak, kuiatxoa eta tipulatxa laukitxotan moztuta, jengibrea ere bai, eta eman gatza eta piperbeltza.
Kozinatu berdurak garbantzuekin batera 10 minutu.
Gehitu curry hautsa, eragin eta erregosi minutu batez.
Bota koko esnea, ura eta tahina, eta eragin. Egin su ertainean saltsa agortzen hasten den arte.
Gehitu limoiaren zukua eta azalaren birrina, eta eragin.
Zerbitzatu sesamo eta martorri haziekin lagunduta.
Garbantzuak, beste lekaleek bezala, nutrizio kalitate handia du; hala, mantenugai asko ematen ditu, eta neurriko kaloria kopurua. Garbantzuak %19 proteinak dira; %35, karbohidratoak, eta %15, zuntza. Desberdintzen duena zera da, sojak bezala, proteina osoa duela, oinarrizko aminoazido guztiekin. Nabarmentzekoa da garbantzuek duten azido folikoa, kaltzioa, burdina, potasioa, magnesioa, fosforoa eta zinka.
#elikatupentsatzenduzuna
1,45€ ERRAZIOAK
Ona delako
hemengoa izatea
Hosto berdeko berdurak, espinakak edo zerbak, adibidez, egiazko altxorrak dira gure gorputzerako. Bitamina, mineral eta zuntz asko dute, eta, beraz, ezin hobeak dira barnetik ondo sentitzeko eta osasuntsu egoteko. Gainera, orain daude garai onenean, zure ingurune hurbilekoak dira eta prezio onean daude. Beraz, zure dietan gehitzeko une egokiena da. Arinak, asegarriak eta kaloria gutxikoak dira. Gehitu zure errezetetan, oreka eta ongizatea nahi badituzu.
Zerbak janez gozatzeko zenbait ideia
Zuritu kozinatu aurretik: irakin 1-2 minutu, eta, ondoren, ur hotzetan garbitu, haien zapore mingotsa gutxitzeko.
Egosi lurrunetan: hobeto eusten diete mantenugaiei eta testura kurruskariari.
Erabili zurtoinak orri-mami beteak egiteko: ebaki zurtoinak zatitan, egosi, bete gazta edo urdaiazpikoz, pasa irin eta arrautzetatik eta frijitu.
Salteatu baratxuriekin oliba oliotan: indartu egiten du haien zaporea eta oso gozoak geratzen dira.
Gehitu limoia edo ozpina: lagundu egiten du burdina hobeto xurgatzen eta orekatu egiten du haien zaporea.
Tortillan edo arrautza nahaskian: nahastu arrautzarekin. Zaporetsuago geratuko dira.
Krema edo pureetan: ezin hobeak dira zopa eta eltzekoei mantenugai gehiago emateko.
#elikatupentsatzenduzuna
Ondo maite zaituenak, ondoan nahi zaitu. Hori dela eta, EROSKIn zure ingurune hurbilean landatzen diren zerbak banatzen ditugu. Hainbat nekazari txikik egiten duten lanari esker, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Galiziako, Aragoiko, Kantabriako, Errioxako, Asturiasko eta Balearretako dendak hornitzen ditugu.
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, Euskal Baserri kalitate zigilua duten zerbak dituzu. Zigilu horiek bermatzen dute kalitate eta ingurumenarekiko ardura irizpide zorrotzei jarraituz landu direla zerbak, produktu fresko eta osasungarriez goza dezazun bermatzeko. Ez zalantzarik izan berdura gozo hauek zure dietan gehitzeko eta tokiko nekazariei laguntzeko!
ZURE INGURUNEKO ESPINAKAK
EROSKIn, poltsetan dituzu espinakak, garbituta eta jateko prest, baina Galiziako eta Balearretako EROSKIko fruta dendetan, gainera, bertako nekazari txikiek landatutako espinakak dituzu; kalitate handiko berdura fresko eta jasangarriak.
1,49€ ERRAZIOAK
• 30 g espinaka
• Arrautza bat
• 45 g gazta fresko %0 (irabiatua)
• 50 g almendra edo oloa irina
• 4 g laberako hautsa
Jogurt saltsa:
• 30 g jogurt (greziarra)
• Limoi birrina
• Limoi baten zukua
Betegarria:
• Kuiatxo baten erdia
• 35 g burrata
• Piper gorri erre bat
• Oilasko bularkiaren xerra bat plantxan eta zerrendatan
• Koilarakada bat oliba olio birjina estra (OOBE)
• Oreganoa
• Limoi erdi baten zukua
• Errukula edo kimu gorriak edo moreak
• Gatza
• Piperbeltza
Jarri marinatzen oilasko bularkia, gatz eta piperrautsez onduta, oliba olio birjina estra eta limoi zukua gainetik zabalduta eta oreganoa hautseztatuta. Utzi hozkailuan 15 minutu.
Prestatu espinaka ogia: jarri osagai guztiak irabiagailuaren ontzian eta birrindu ore fin bat lortu arte. Bernizatu kristalezko molde bat OOBErekin eta isuri orea. Kozinatu mikrouhin labean 4 minutu tenperatura gorenean, erdian txotx bat sartu eta lehorra ateratzen den arte. Ondoren, atera moldetik. Jarri labea aurrez berotzen, 15 bat minutu lehenago, 180 ºC-an.
Salteatu bularkia OOBE txorrotada batekin. Gorde geroko.
Salteatu kuiatxo xerrak gatz pittin batekin. Prestatu jogurt saltsa.
Erdibitu espinaka ogia. Tapetako batean, zabaldu jogurt saltsaren koilarakadatxo pare bat, gehitu errukula pixka bat eta oilasko bularkia xerratan. Beste tapan, zabaldu jogurt saltsaren beste bi koilarakadatxo, kuiatxoaren eta piper
errearen xerra batzuk eta burrata irekia. Itxi sandwicha eta zatitu erditik. Bi unitate aterako dira.
Espinaka ogiak kalitate oneko proteina du, eta irinak murrizten ditu. Marinatzea ona da gatz kantitatea gutxitzeko, eta arrautza-irinetan edo ogi birrinetan pasa beharrik ez izateko, zapore bizia ematen baitio janariari. Burrata oso gozoa da, baina gatz asko du. Erabili neurrian edo konbinatu gazta arinagoekin; adibidez, ricotta edo cottage gaztekin. Laguntzeko, prestatu entsalada fresko bat edo berdura txip-ak.
#elikatupentsatzenduzuna
Denbora gehiagoz asebeteta sentitzea, zure giharrak mantentzea eta lantzea eta zure organismoa
erregulatzea, horiek dira behar beste proteina kontsumitzeak dituen onuretako batzuk. Bazenekien esnekiak direla proteina gehien duten elikagai taldeetako bat? Haragi eta arrainek eta fruitu lehorrek ere proteina asko dute, eta lekaleek eta arrautzek, berriz, zertxobait gutxiago.
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aholkatzen du gure pisuaren kilo bakoitzeko 0,83 g proteina hartzea egunean, jarduera normala duten helduen kasuan. %20 gehiago begetarianoa izanez gero. Hau da, 60 kg-ko emakumezko batek egunean 50 g proteina beharko lituzke, eta 75 kg-ko gizonezko batek, 62 g inguru. Gutxi gorabehera otordu hauekin beteko genuke hori: gosaltzeko jogurt greziar bat eta fruitu lehorrak; afaltzeko, dilistak eta oilasko bularkia eta afaltzeko, cottage gazta.
Gazta onduak eta erdionduak Proteina asko dute, baina baita gantz asko ere. Parmako gazta da proteina gehien duen gaztetako bat.
Parmako gaztaren 100 gramotan 35 g proteina dira eta 25 g gantza (ardi gazta onduaren kantitate berean, 25 g proteina dira eta 40 g gantza).
Skyr
Islandiako jatorriko gazta freskoa, jogurtaren antzekoa.
Testura lodia eta krematsua du, ez du azukre gehigarririk eta gantzik, eta 150 g-ko ontzian proteina edukia 10 eta 12 g artekoa da.
Cottage gazta %0 Zaporearen eta proteina edukiaren arteko oreka.
Jogurt batek 4 g proteina du. Lagundu fruitu lehorrekin. Almendra eta pistatxo eskukada bat 20 g proteina dira.
Esnea gatzatzean eta gazura prentsatu gabe drainatzean lortzen da; horrela sortzen dira gazta honen pikor berezi horiek. Gantzik batere ez eta 12 g proteina 100 g bakoitzeko.
Jogurt greziarra: ezin hobea snack baten oinarrirako.
Esneki tradizionalek ematen dizkiguten kaltzio eta bitaminez gain, kalitate altuko proteina iturri dira esneki hauek. Ezin hobeak kirolarientzat edo bizimodu osasungarria egin nahi dutenentzat. Formatu eta zapore askotako esnekiak daude, eta eguneko edozein unetan jan daitezke: gosarian, askarian, mokadutxo bat egin nahi denean edo entrenamenduaren ostean.
20 g
proteina, ontzi bakoitzeko.
36 g
proteina, ontzi bakoitzeko.
Gantz gutxikoak
%0 azukre erantsi. Produktuak berez dituen
azukreak besterik ez dituzte.
Glutenik gabe
A Nutri-Scorea
Beti prezio onak reziok
Leuna, krematsua, hiru zaporerekin eta jogurt natural batek baino hiru aldiz proteina gehiagorekin.
proteina, ontzi bakoitzeko.
JOGURT LIKIDOAK
29 g
proteina, ontzi bakoitzeko.
12 g
proteina, ontzi bakoitzeko.
BASOKO FRUITUAK
10 g
proteina, ontzi bakoitzeko.
Kalitate handiko proteina asko ditu, gihar masa mantentzen eta handitzen laguntzeko. Eta orain, B9 bitaminarekin eta magnesioarekin, nekea gutxitzeko.
ESNE HARTZITU
GAINGABETUA ETA AROMATIZATUA
ESNE HARTZITU GAINGABETUA AHABIEKIN EDO BANILLAREKIN n
48 g
proteina, ontzi bakoitzeko.
UHT ESNE GAINGABETUA, AROMATIZATUA
ETA TXOKOLATE ZAPOREAREKIN
11 g proteina, ontzi bakoitzeko.
15 g
proteina, ontzi bakoitzeko.
ESNE HARTZITU GAINGABETUA
KAKAO PIPITEKIN
EDO MARRUBI ETA MUGURDIEKIN
25 g proteina, ontzi bakoitzeko.
ESNE POSTRE AROMATIZATUA TXOKOLATE ZAPOREAREKIN
EDO TXOKOLATE ETA HUR ZAPOREAREKIN
15 g proteina, ontzi bakoitzeko.
ZUNTZ+
Osoko elikagaiek zuntz gehiago dute, eta horrek digestioa hobetzen laguntzen du, asebete egiten du eta kolesterol mailak erregulatzen ditu.
ASEBETETZE+
Zuntz asko dutenez, osoko elikagaiek denbora gehiagorako asebetetzen dute.
Karbohidrato osoen iturri bikaina dira. Bihiaren atal guztiak dituzte –zahia, ernamuina eta endospermoa–, eta, horri esker, nutrizio profil altuagoa dute, eta hainbat onura zure osasunerako.
Osoko arrozek eta pastek denbora gehiago behar dute egosteko findutakoek baino, bihia osoa baitute, eta, ondorioz, uraren aurrean erresistentzia handiagoa.
PIXKA BAT
Hainbat mendez, osoko elikagaiak izan dira dietaren oinarria. Industria Iraultzarekin eta masako ekoizpenarekin, produktu finduak zabaltzen hasi ziren, gehiago irauten zutelako eta itxura hobea zutelako. Alabaina, azken hamarkadetan, zuntzaren onurei eta osasun digestiboari buruzko kontzientziak osoko elikagaietara itzultzea bultzatu du.
Gure okindegietan era askotako ogiak aurkituko dituzu: ogi biribilak baguette-ak barrak eta ogitxoak. Denetarik duzu: %100 osoko irinarekin egindakoak eta proportzio gutxiagoko beste batzuk, ahosabai guztiei
g atsegin emateko.
Zerealak eta oloa
Ezin hobeak gosari energetikoak eta asegarriak egiteko.
Pastak
Aukera osasungarria
betiko pasten aldean, zuntz eta zapore gehiagorekin. Gainera, pasta hauen irina nekazaritza ekologikotik dator!
Erreparatu etiketei!
Zerrendako lehen osagaiak osoko irina izan behar du (eta ez irin findua), eta produktuak bihi osoko irinak bakarrik izan behar ditu.
Kontuz ultraprozesatuekin: ahal dela baztertu azukreak edo gehigarriak dituztenak. #elikatupentsatzenduzuna
Aukera osasungarria
betiko arrozaren aldean. Probatu al duzu entsaladetan?
8 (50 g buruko) 6 h
Hartzigarria egiteko
• 50 g osoko gari irin
• 30 g ur
Gari bihi osoekin eginak. Aukerarik osasungarriena nahi dituzun platerak prestatzeko, beti prezio onean.
Osoko gari irinarekin eginak.
• 1/2 gramo okindegiko legami lehorra edo 1,5 g legami freskoa
Azken orea egiteko
• Hartzigarria
• 107 g ur
• 200 g osoko gari irin
• 1,75 g okindegiko legami lehorra edo 6 g legami freskoa
• 5 g gatz eta sesamoa
Betegarria egiteko
• Letxuga, tomatea eta ahuakate bat
• Gatza eta piperrautsa
HARTZIGARRIA. Nahasi irina, legamia eta ura ore homogeneo bat lortu arte. Estali eta utzi egonean hiru orduz giroko tenperaturan, edo gau osoan hozkailuan.
OREA. Atera hartzigarria hozkailutik ordubete lehenago.
Jarri ontzi batean gainerako irina, legamia eta nahasketa. Egin zulo bat erdian, eta bota uraren erdia eta hartzigarriaren erdia puska txikitan. Nahasi eta bota geratzen den ura eta hartzigarria.
Nahasi eta eman gatza. Oratu ore lau eta elastiko bat lortu arte.
Jarri aurrez olioarekin bustitako ontzi batean, estali, eta utzi egonean ordu eta erdi edo bi ordu giroko tenperaturan.
Gasgabetu orea, banatu zortzi puskatan eta eman makila itxura.
Estali eta utzi egonean 25-45 minutuz. Zabaldu sesamoa gainetik (edo gatz larria, Alemaniako ukitua eman nahi badiozu).
Berotu labea 225 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola, eta egin 10-12 minutuz. Bete letxugarekin, tomatearekin eta ahuakatearekin. Eman gatza eta piperbeltza.
NUTRI-SCORE
Karbono hidratoak, arrautzaren eta urdaiazpikoaren kalitate oneko proteinak eta ahuakatearen gantz osasungarriak. Barazkiekin lagunduta zerbitzatuz gero, plater osoa izango duzu.
Ohar os sung rri k
Betegarrirako hainbat osagai eta aukera onartzen ditu. Begiratu hozkailuan zer duzun, eta aprobetxatu soberakinak!
Arroz papera arinagoa da eta kozinatu gabe jan daiteke.
#elikatupentsatzenduzuna
2 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 15 MIN
2 xafla arroz papera
Tortilla frantses bat (arrautza 1)
Ahuakate erdia
Krema gazta
York urdaiazpiko xerra bat
100 g arroz egosi
1. Ebaki tortilla frantsesa eta urdaiazpikoa zerrenda edo zati txikitan, eta ahuakatea xerratan.
2. Jarri arroz papearen xafla bat gainazal zapal batean. Hezetu urarekin, pintzel batez lagunduta, errazago kiribiltzeko.
3. Zabaldu arroz egosiaren geruza fin bat arroz paperaren gainean.
4. Zabaldu krema gaztaren geruza bat arrozaren gainean, eta banatu gainean tortilla, ahuakatea eta urdaiazpikoa.
5. Kiribildu arroz papera. Osagaien hezetasunak bilkaria zigilatzen lagunduko du, baina ertzak pintzelez eta urez busti daitezke, hobeto ixteko.
6. Behin kiribildu ondoren, hidratatu leun-leun, gainazala urez eta pintzelez bustita, malguago eta irmoago gera dadin.
7. Ebaki zatitan edo utzi osorik, nahieran.
Maiatzaren 17a Intxaurren
Munduko Eguna da. Bat egin Kaliforniako intxaurren ospakizunarekin; aukera ezin hobea da super-elikagai gozo eta osasungarri honetaz gozatzeko.
Kaliforniako intxaurrek harritu egingo zaituzte, haien testura leun, zapore krematsu eta ukitu gozo naturalagatik.
Intxaur hauek baino snack hoberik ez dago: zure errezetetako osagai izarra dira, eta omega3*, antioxidatzaile eta proteina iturri naturala. Gainera, ez dute ez glutenik eta ez gatzik.
KUIATXO ESPAGETIAK KALIFORNIAKO
INTXAURREN ‘PESTO ROSSO’ SALTSAREKIN
OSAGAIAK
2 kuiatxo
Saltsa prestatzeko
70 g tomate lehor
60 g oliba olio birjina estra (OOBE)
30 g albaka
25 g Parmako gazta
25 g Kaliforniako intxaur
Aukerakoa: Baratxuri atal erdi bat Limoi zukuaren txorrotada bat Gazta eta piperbeltz beltza
Apaintzeko
3 cherry tomate, kaparrak, Aragoiko oliba beltzak, Kaliforniako intxaur birrinduak eta albaka freskoa.
1. Ebaki kuiatxoak eta egin pixka bat zartaginean OOBE pittin batekin.
2. Pesto saltsa egiteko, eduki tomate lehorrak 15 minutu beratzen (oliotan kontserbatuz gero, ez da beharrezkoa).
3. Bigunak daudenean, sartu irabiagailuaren ontzian, saltsa egiteko gainerako osagaiekin batera, eta birrindu ore trinko bat lortu arte. Gorde platera prestatzeko unera arte.
4. Egin habia bat kuiatxo tallarinekin eta gehitu intxaur saltsa pesto rosso-ari. Gehitu cherry tomateak, kaparrak, Aragoiko oliba beltzak, albaka freskoa eta intxaurrak.
*Intxaur eskutada batek (30 g) 2,7 g azido alfa-linoleniko dauzka (ALA) landare jatorrikoak, zeinak lagundu egiten duen odoleko kolesterola maila normaletan izaten. Lortu nahi den onura lortzeko, egunean bi gramo AAL hartu behar dira. Dieta askotariko eta orekatua egitea gomendatzen da eta bizimodu osasungarria.
Errezeta osasungarri gehiago hemen: www.nuecesdecalifornia.com
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.
Innogando enpresako burua eta sortzaileetako bat, baita albaitaria eta abeltzaina ere, harrotasunez.
Innogando startup bat da, ganadua monitorizatzeko soluzioen garapenean liderra. Familiaren ustiategiko 2.000 abelburuak non eta nola zeuden jakiteko gai izango zen gailu teknologiko baten beharra sumatzen zuelako sortu zuen Lopezek enpresa. Gaur egun, sistema bat dute denbora errealean abelburuak monitorizatzeko, eta 30.000 animalia baino gehiago dituzte monitorizatuta. Sistema, beraz, lagungarri izan daiteke lehen sektorean belaunaldi aldaketa egiteko.
Noiz hasi zinen Innogando martxan jartzeko ideia hausnartzen?
Abeltzain familia batekoa naiz. Albaitaritza ikasten ari nintzen Lugon, eta ohartu nintzen teknologia lagungarri izan zitekeela nire etxaldeko animalien gaitzak detektatzeko. Lagun bat ingeniari informatikoa da, eta bion ezaguerak batzeko aukera aztertzen hasi ginen,
nik albaitaritzari buruzkoak eta berak teknologiari buruzkoak. Biok gara enpresako bazkideak eta sortzaileak, eta bost urte betetzera goaz.
Abeltzaintzan soluzio teknologikoak ezartzeak nola lagundu dezake elikaduraren etorkizunean?
Teknologia beharrezkoa da
animalien egunerokotasuna hobetzeko, baina baita abeltzainarena ere. Gai gara abeltzaintza estentsiboa monitorizatzeko, eta horrek asko errazten dio bizimodua abeltzainari. Lehen sektore honetan, belaunaldi aldaketa da datozen urteetako erronka nagusietako bat, eta, hain zuzen, horixe da gure helburua: belaunaldi gazteek lan honetan jarraitu ahal izatea eta sektoreari eustea.
Nola da behiek ere ‘smartwatch’ bat eramateko kontu hori?
RUMI lepoko bat da, pertsonek erabili ohi dutenaren antzekoa, baina pixka bat handiagoa. Horixe eramaten dute behiek lepoan. Animaliek egunero gauza berak edo bertsuak egiten dituzte. Eta egiten ez dituztenean, zerbait gertatzen ari da.
Nola funtzionatzen du lepoko horrek?
RUMIk seinale bat igortzen du, eta denbora errealean animalia non dagoen eta zertan ari den adierazten du (bazkatzen ari den, atseden hartzen, ibilian, jolasean...). Hala, animaliaren portaera patroi bat dugu jakiteko zehazki non dagoen, gaixo dagoen edo susara dagoen. Abeltzainak alerta bat jasotzen du mugikorrean eta animaliarekin zer gertatzen ari den jakiten du. Gainditu beharreko arazoetako bat izan da da ingurune horietako askotan ez dagoela estaldurarik (behiak dauden lekuetan pertsona gutxi dago). Hori dela eta, eguzki antena baten bidez 10 km-ko erradioko estaldura
lortu dugu. Lepokoak eguzki plaka bat dauka edozein lekutan funtzionatzeko prest; hala, behiari jarri eta animaliak berak sortzen du energia bere burua monitorizatzeko.
Zergatik da Rumi merkatuko aukera osoena?
Abeltzainek abeltzainentzat egindakoa delako. Dauzkagun ia 30.000 gailuek hori berresten dute.
Zure ustez, arrakala digitala landa inguruneetara ere iritsi da?
Uste dut premiazkoa dela lehen sektorean berrikuntzak egitea eta teknologia sartzea, baina egia da pazientzia behar dela. Gure herrian 300 biztanle baino gutxiago gara eta 28 pertsona ari gara lanean, guztiak goi mailako titulazioekin. Belaunaldi aldaketari eta etxaldeei eutsi nahi badiegu, teknologia lagungarri izango da abeltzain horiek sektorean lanean jarraitu nahi izan dezaten.
Nola irudikatzen duzu abeltzaintzaren etorkizuna?
Ehuneko ehun urruneko sistemen bidez kudeatu ahal izango da?
Ehuneko ehun urruneko sistemen bidez kudeatzea ezinezkoa izango da; izan ere, pertsonak beti beharko dira animalien inguruan, baina egia da duela 30 urte inork ez zuela pentsatuko abeltzainak etxetik jakin ahal izango zuenik animalia bat gaixorik dagoen, ihes egin duen edo susara dagoen. Hori jada posible da gurea bezalako teknologiekin.
Zure lanean muuuutil zoriontsua egiten zaituen zerbait... Behiak.
Behiren batek bidali zaitu inoiz ostiko batez bazkatzera?
Ostiko batez, bai.
Burua zintzarri bat bezala duzula esango zenuke, edo oinak lurrean edukitzekoa zara?
Burua zintzarri bat bezala dut.
Zein dira baka onenak?
Bakazioak, agian?
Ez, noski ezetz. Niri besteak gustatzen zaizkit, lau hankako behiak.
#elikatupentsatzenduzuna
Eguraldi ona iristearekin batera, lorategiak eta baratzak loratzen dira, baina nahi gabeko bisitariak ere agertzen dira, gure etxeak inbaditzeko prest. Haiek kontrolpean edukitzeko garaia da; izan ere, ondo maite zaituenak zomorroen aurkako soluzio eraginkorrak eskaintzen dizkizu, eta beti prezio onean dauden intsektiziden bidez aurrezten laguntzen dizu.
HEGAN EGITEN DUTEN
INTSEKTUENTZAKO
AEROSOLAK
INTSEKTIZIDA ELEKTRIKOA
EROSKI
INTSEKTIZIDA
GUZTIAK
BETI PREZIO
ONEAN DAUDE
Entxufe bakar batekin, esan agur eltxoei (eltxo tigreari barne), eta babestu zure etxea modu iraunkorrean hainbat astez.
Zergatik aukeratu?
Iraun egiten duelako: babes iraunkorra. 45 eguneko eraginkortasuna.
Erraza delako: entxufatu eta prest. Diseinu polita duelako trinkoa eta estetikoa.
Lainoztatze bat eta ahaztu zure etxeko intsektu hegalariez.
Zergatik aukeratu?
Berehalako eragina dutelako: azkar eragiten dute. Lainoztatu 5 segundo, utzi eragiten 10 minutu ateak itxita, eta aireztatu. Erabilerrazak direlako: lainoztatu eta utzi lan egiten; konplikaziorik gabe.
Bateragarria delako: ordezko likidoa eta pastillak erabil daitezke. Estaldura handia duelako: 12-15 m² arteko azaleretan du eragina. Segurua delako haurrak eta maskotak dauden etxeetan erabiltzeko.
Eraginkorra eulien, eltxo arrunten, eltxo tigreen, liztorren eta erlastarren aurka.
Izpiliku lurrina. Eraginkorra eulien, eltxo arrunten, eltxo tigreen eta sitsen aurka.
Kontzentratua eta usainik gabea.
Eraginkorra eulien, eltxo arrunten, eltxo tigreen eta sitsen aurka.
ZIZTADEN OSTEKO ROLL-ONA
Intsektuen edo landareen ziztadek eragindako mina arintzen du emultsio honek. Aloe vera du, eta freskura sentipen atsegina sortzen du. Dermatologia test bidez frogatua larruazal sentiberentzat.
INTSEKTUEN AURKAKOA
Modu eraginkorrean uxatzen ditu eltxoak, eltxo tigreak barne. 8 ordu arteko babes altua haur eta helduentzat.
INTSEKTU EZ
HEGALARIENTZAKO
AEROSOLA
Berehalako babes eraginkorra zure etxeko leku garrantzitsuetan.
Zergatik aukeratu?
Eragin zuzena duelako: berehala ezabatzen ditu intsektu herrestariak. Babes iraunkorra duelako: lainoztatu igarobideetan eta ezkutalekuetan, intsektuak urrun mantentzeko.
Erabilerraza delako: 30 cm-ko distantziara, kontaktu zuzenaren beharrik gabe.
Eraginkorra labezomorro, inurri, armiarma eta lepismen edo zilar arrainen aurka.
GAILU ELEKTRIKO LIKIDOA
Eraginkortasun bikoitzeko teknologiarekin, soluzio perfektua da eltxo arrunten eta tigre eltxoen aurka.
ORDEZKO ELEKTRIKO LIKIDOA
45 gau arteko babesa ematen du eltxo arrunten eta tigre eltxoen aurka.
SITSEN ETA AKAROEN
AURKAKO POLTSAK
Zure armairuetako arropa babesten dute lau hilabetez. Izpiliku freskoaren usain atsegina uzten dute.
ORDEZKO ELEKTRIKO LIKIDO BIKOITZAE
90 gau arteko babesa ematen du eltxo arrunten eta tigre eltxoen aurka.
EULI ETA ELTXOEN
AURKAKO
AEROSOLA
MAX ORDEZKO ELEKTRIKO LIKIDOA
45 gau arteko babesa ematen du eulien, eltxo arrunten eta tigre eltxoen aurka.
Espraiaren formula eraginkorrak segituan akabatzen ditu intsektu hegalariak, eta babes iraunkorra ematen du.
INURRIAK HARRAPATZEKO JAKIA
Eguneko 24 orduetan egiten du lan, eta inurrien aurkako kontrol eraginkorra ematen du, bai etxe barnean bai kanpoan. Jakiak hainbat astez irauten du, inurri izurritearen maila nolakoa den.
IZPILIKU USAINEKO ESEKIGARRIA
Sitsak akabatzeko eta hauen izurriteen aurka babesteko berariaz formulatua. Efektu iraunkorreko formula du, hiru hilabetetan zure arropa seguru mantentzeko.
AER
LA
AEROSOLA teknologiarekin, berehala konpontzen ditu labezomorro eta inurriekin dituzun arazoak, modu eraginkorrean eta ageriko hondakinik utzi gabe.
Dry y bere eta araz erag age utzi
Udaberri honetan, EROSKIn soilik saltzen den belle marka bihurtuko da zure lagunik onena, zure burua zaintzeko, azken berrikuntzekin egunera egoteko eta beti prezio onean dauden produktuekin aurrezteko. Maiatzaren 2tik 14ra, gainera, aprobetxatu gure lurrindegiko 3x2 sustapena. Konbinatu hiru produktu nahi dituzun eran, eta eraman doan hiruetan merkeena. Ez al duzu nahi?
Mantendu zure larruazala beti hidratatuta eta babestuta belle-k gorputza zaintzeko atera dituen azken produktuekin. Test dermatologiko bidez frogatutako bi produktu dira, animalia jatorriko osagairik gabeak. Formatu oso praktikoan datoz, zoazen lekura erraz eraman ahal izan ditzazun.
ESKUETAKO KREMA HIDRATATZAILEA
Karite gantzarekin, argan olioarekin eta alantoinarekin.
Hidratatu eta elikatu egiten du larruazala, eta leun eta arin-arin lurrinduta uzten du, lore usain fin eta freskoarekin. Koloragarririk gabea.
DESKONTU txartela aldizkari honetan
Aprobetxatu
sustapena lurrindegi osoan * 3x2
ARROSA MOSKETA OLIOA
%100 purua eta naturala. Lehen presioa hotzean. Egokia da aurpegirako eta gorputzerako.
Ezin hobea leku jakinetako larruazala lehengoratzeko.
Zimurrak, orbanak eta ildaskak leuntzen laguntzen du, eta larruazalaren malgutasuna eta tinkotasuna hobetzen du.
Iturri arduratsuetatik datorren kartoi hutsez egindako zorroa, FSC® ziurtagiriarekin.
* Kontsultatu sustapen hau eskuragarri dagoen zure ohiko dendan. Higiene intimo, gernu ihes, haur jaioberri eta botikineko produktuetan izan ezik.
Hemen duzu belle BALANCE erritual osoa eta berria, larruazal koipetsua edo aknerako joera duten pertsonek beren aurpegia zaintzeko. Tratamendu berritzaile honek ikuspegi duala du: garbitu egiten du larruazala, haren bioma errespetatuz eta hidratazio beharrak bermatuz.
ONURAK
Aurre egiten dio gehiegizko gantzari, itxitako edo dilatatutako poroei, inperfekzioei, gorritasunei eta narritadurari.
Aurpegia osotasunean biribiltzeko eragina du, larruazal leuna eta distirarik gabea lortzeko.
Azido salizilikoa eta landare jatorriko aktibo patentatuak ditu, larruazal mota horren bioma orekatzeko berariaz garatuak. Harresi kutaneoa leuntzen eta sendotzen duten osagaiak ere baditu.
Ez du lurrunik, eta, horri esker, larruazal bereziki erreaktiboetan haren tolerantzia hobea da. Ez du komedogenikorik. Test dermatologiko bidez frogatuak.
Osagaien %93 gutxienez landare jatorrikoa da.
Dendriclear™ landare jatorriko aminoazidoen konplexu patentatu bat da. Konplexu horrek mikrobioma berrorekatzen du, gantzaren produkzioa gutxitzen laguntzen du eta markak eta orbanak murrizten ditu.
GEL GARBITZAILE GANTZERREGULATZAILEA
Niazinamida, Dendriclear™ eta azido slizilikoarekin.
Sulfatorik gabe. Oil free. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %93. Plastiko %2 birziklatuz eta %100 birziklagarriz egina dago botila.
GEL KREMA GANTZERREGULATZAILEA
Gel krema hidratatzailea, zeramida, Dendriclear™, azido saliziliko eta mirto limoiaren estraktuarekin. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98,5.
SERUM GANTZERREGULATZAILEA
FSC® ziurtagiria duten kartoizko zorroak.
Formula kontzentratuak osagai hauek konbinatzen ditu: niazinamida, Dendriclear™, fruta azidoak eta mirta limoiaren estraktua. Oil free.
Jatorri naturalekoak ditu osagaien %96.
Agertu apain eta eder
belle&MAKE-UP Cyber Garden* bilduma berriarekin. Hauxe da biralena udaberri honetan, eta EROSKIn bakarrik saltzen da, beti prezio onean.
KOLORETE FLUIDO ARGI-EMAILEA
Nakar itxurako akabera, masailei gorritasun sotil eta naturala emateko.
Testura arina du eta ez da batere itsaskorra; hala, akabera uniformea eta distiratsua ematen du.
Azido hialuronikoa, E bitamina eta B5 probitamina ditu.
Test dermatologiko bidez frogatuak.
01 Hybrid petunia
02 Hybrid rose
AZAZKALETARAKO LAKA
Iraupen luzea, kolore bizia eta distira handia.
Pintzel zapala, borobildua, errazago emateko.
#10 free formula dute.
Test dermatologiko bidez frogatuta daude.
01 Asiatic Lily 02 Easter Lily 5€
BEKAIN ETA BETILE SERUMA
1,99€ 5€
Soluzio paregabea bekain lodiagoak eta betile luzeago eta indartsuagoak lortzeko. Gel gardena eta erabilerraza. Sar ezazu zure errutinan!
Biotina, Balcapiltm eta arginina ditu. Osagai horiek ilearen erorketa eta ahultzea gutxitzen dute, eta hazkundea estimulatzen.
Test oftalmologikoen bidez frogatuta dago.
BEGIETAKO ARKATZ AUTOMATIKOA
Bi tonutan: gris antrazita eta berde iluna.
DOAN APROBETXATU 3X2 SUSTAPENA ETA ERAMAN KOLORETE BERRIA DOAN* atzen 01 Green Congo 02 Silver Moonlight
Testura belusatua du, erraza aplikatzeko eta lausotzeko. Horri esker, iraupen luzeko eta orbanik gabeko emaitzak lortzen dira.
Formula krematsua du, eta egokia da betazal mugikor guztian itzal gisa aplikatzeko ere.
Waterproof formula.
Zorrozkailua ere ekartzen du.
Test oftalmologikoen bidez frogatuta dago.
Erosketa egiteko gomendioa *3x2 sustapenari lotutako produktuak konbinatzeko adibidea. Eraman doan hirueta k merkeena.
3,5€
ZURE BETIKO MASKARA ETA KOLORETE TRENDY-ENA
Eguzkitik babesteko gure produktuak larruazal mota guztietara egokitzen dira.
EROSKIn hainbat berritasun eta betiko formatuak aurkituko dituzu, kalitate onenarekin eta prezio onean. Eta gogoratu: denak test dermatologiko bidez frogatuta daude, eta haien formulek arduraz jokatzen dute ozeanoekin, ez baitute ez oxybenzona iragazkirik ez oktinoxatorik. Aukeratu une bakoitzean behar duzuna; izan ere, ondo maite zaituenak eguzkitik babestuko zaitu eta planeta zainduko du.
FPS50+ SENSITIVE EGUZKI LOZIOA
ETA BIDAIAKO FORMATUA
belle&SUN gaman, 250 ml-ko FPS50+ Sensitive lozioaz gain, beste berritasun bat dugu: 100 ml-ko hodia, bidaiako formatuan. Hegazkineko kabinan eraman daiteke eta ezin egokiagoa da nezeserrerako.
Ez du lurrinik eta alkoholik, eta, beraz, ezin hobea da larruazal sentiberentzat.
Ez du gantzik. Testura arina du eta azkar xurgatzen da.
Urarekiko erresistentea da. Hipoalergenikoa. Alergia arriskuak ahalik eta gehien murrizteko formulatuak daude.
Eguzki iragazki fotoegonkorrak eta eragile antioxidatzaileak konbinatuta (E bitamina, esaterako), belle eta EROSKI eguzkitako kremek babestu egiten dute azala, garaia baino lehen zahartu ez dadin eta epe luzera bestelako kalterik izan ez dezan. Haien formulek aloe vera dute, hidratatu eta elikatu egiten dute azala eta leun eta elastiko uzten dute.
FPS 50+ SENSITIVE HAURRENTZAKO EGUZKI LANBROA
Bereziki egokia da txikienen larruazal sentiberetarako, oso argietarako eta/edo lehen aldiz eguzkitan jartzen garenerako. Gandu testurari esker, erraz zabaltzen eta azkar xurgatzen da.
Urarekiko erresistentea da. Hipoalergenikoa. Lurrinik gabea.
FPS 50 ESPRAI GARDENA
Testura arinagoak nahiago dituztenentzat, belle&SUNek eguzki babes gardenak ditu.
Oso babes altua du, eta bereziki egokia da larruazal argi edo sentiberentzako.
E bitaminarekin formulatua dago, ADN zelularra babestu dezan.
Orain sekula baino errazagoa da benetako risotto bat prestatzea, krematsua eta zaporez betea. EROSKIk bi prestakin berri merkaturatu ditu Italiako plater tradizional hori egiteko %100 Carnaroli arrozarekin (horixe maite dute gehien sukaldariek) eta salda deshidratatuarekin. Benetako errezeta bat, bi aukera ezin gustagarriagorekin: boletusarekin bat eta boletus eta orburuekin bestea. 20 minutu baino ez dira behar kozinatzeko, testura krematsua lortzen da eta zapore ezin gozoagoa. Beirazko poto dotore eta erabilgarri batean dator guztia; metalezko tapa du, eta oso egokia da otordu berezi bat beti eskura izateko konplikaziorik gabe. Eta, gainera, formatuak ez du plastikorik eta berrerabili egin daiteke, ingurumenaren mesedetan. Italiar plazera zure sukaldean, potoa ireki eta ixteko behar den denboran prestatzeko.
Plazer batzuekin gozatzeko ez da aitzakiarik behar. Geldialdi bat egin eta txokolate zati batekin gozatzen dugunean bezala. EROSKI txokolate beltz berriak dastatzeko unea da, orain mini formatuan dator eta. Kakaoa %72 dute batzuek eta %85 besteek, eta kakao puruaren zapore sendo eta benetakoa maite dutentzat pentsatuta daude.
Banakako aleetan dator txokolate hori, errazio egoki bat aukeratzeko modua izan dezazun tableta osoa ireki gabe. Ezin egokiagoa da erosotasuna eta oreka bilatzen dutenentzat.
Gainera, doypack erabilgarria daukate, zip eran ixten dena, lurrin eta zapore guztiari bere horretan eusteko, zatiak zure erritmoan jaten dituzula. Goza ezazu txokolatearen plazera merezi duen erosotasun eta kontrolarekin.
IZOKINA ETA ZAPOA
EROSKI izokinaren eta zapoaren xerra berriak kozinatzeko prest heldu dira, formatu erosoan ontziratuta, eta zuzen-zuzenean jar ditzakezu zartaginean edo labean konplikaziorik eta itxaronaldirik gabe.
Izokinak ugari izaten du omega 3 eta zapoak gantz gutxi eta proteina asko, eta horrexegatik, gustagarriak izateaz gain, osasungarriak ere badira. Formatu berri honekin, denbora aurreztuko duzu sukaldean eta erosketa egiteko garaian, eta dirua ere bai, prezio onean daude-eta beti. Ezin egokiagoak dira eguneroko otorduetarako!
Gainera, %80 material birziklatuarekin eginda dagoen erretilu batean datoz, planeta zaintzeko zuk zure elikadura zaintzen duzun bezala.
Minia aski ez bada, hemen da EROSKI Petit Maxi berria. Koilaratik janez gozatzeko, sei aleko formatuan, bakoitza 100 gramokoa. Handiagoa kopuruz eta hiru zapore dituela aukeran: marrubia, banana eta marrubia-banana. Aukera gehiago dagoenean denok gozatzen dugulako. Zein maite duzu gehien?
Gazta fresko berri hau leuna da eta frantziar petit suisse delakoan inspiratua dago; gantz gutxi ematen du, eta kaltzioa eta D bitamina hartzeko iturria da. Zaporea eta nutrizioa konbinatzen ditu modu paregabean.
EROSKIren Petit Maxi koilara berria, 6x100 g-ko formatuan datorrena, EROSKIren petit familiari gehitu zaio, sakelako petit delakoarekin batean, zeina oso egokia den aldean eramateko, eta edatekoarekin batean, oso aproposa dena eguneko edozein unetan hartzeko.
ATUN XERRA
EROSKIren atun xerra berria aukera
elikagarria, erosoa eta moldakorra da, zuzenean itsasotik heldu dena sukaldean gauzak erraztera.
Atuna arrantza metodo arduratsu eta jasangarriekin harrapatzen dute, eta izoztu egiten dute berehala, propietate guztiei bere horretan eutsi diezaien. Besteak beste, proteina ugari ematen du. Onena? Gauez atera dezakezu izozkailutik eta prest egongo da hurrengo egunean kozinatzeko. Azalik eta hezurrik gabe eta banakako errazioetan heldu da, otordu azkar eta osasungarria prestatu behar duzunerako. Ezin egokiagoa da marmitakoa prestatzeko, tomate saltsatan jartzeko edo bururatzen zaizun beste moduren batean.
MEN BY belle
MEN by belle sailak XPEED5 aurkezten du, bizarra egiteko makina kargagarri berria, zehaztasuna, erosotasuna eta estiloa eskaintzen dituena erabilera bakoitzean.
Bost xafla kromatu ditu, geometria zabalarekin eta banda bikoitz lubrikatzailearekin; aloe vera eta argan olioa ere baditu, eta larruazala leun-leun uzten du.
Gider anatomikoa dauka, labaintzen ez dena, segurtasuna eta kontrola emateko, eta buru baskulatzailea ezin hobeto egokitzen da aurpegiko eremu guztietara. Gainera, zehaztasuneko moztailea ere badu, xehetasunak ongi doitzeko, adibidez patillak edo bizarraren ertzak.
HELLMANN’S-EN TOP UKITUA
Probatu Hellmann’s-en maionesa zaporedunen gama berria. Baratxuri errearen familia ukitu zaporetsua nahiz trufaren zapore finfina, barietate bakoitzak harrituta utziko du zure ahosabaia. Ezin hobeak zure plater gogokoenak ontzeko eta ukitu top hori emateko.
AUSARTU PROBATZERA!
RAID ESSENTIALS TRANPA LED BERRIA ak rik
ailu horrek led teknologia darabil intsektu hegalariak erakartzeko eta aho biko itsasgarriarekin harrapatzen ditu. Intsektizidarik gabe formulatua da, eta haurrengandik eta landareetatik gertu erabil daiteke, jarraibideei kasu eginez betiere. Etxeen barnealdeak babesteko dago diseinatua: sukaldea, egongela, komuna, biltegia eta beste.
Usainik eta soinurik gabe; sartu entxufean eta ahaztu gainerako kontuez. Eraginkortasun jarraitua eguneko 24 orduetan. Gainera, ez duzu intsektuak ukitu beharrik izango, eta zure eskuak ez dira itsaskor geldituko. Leihoak zabalik eta argia piztuta daudela funtzionatzen du.
Euskarria eta ordezko gailu bat dakartza. Energia gutxi behar izaten du: orduan 5 W baino gutxiago.
Eskaintza esklusiboak eta deskontu kupoiak
%10era arte zure marka gogokoenetan
ORAINDIK EZ ZARA
EROSKI CLUBEKO BAZKIDE?
%4
Urrezko Txartelarekin
EROSKItik kanpoko erosketetan* EROSKI club ordainketa txartelarekin ordainduz gero (1) %1
%2
0-12 Familia Planarekin 150€-tik gorako hileko erosketetan GUZTIAN
Hilean 150€-tik gorako gastua eginda, %2ko aurrezpena arlo guztietan. Baldintzak: http://www.eroski.es/familias012/
Batu Travel Club puntuak nahi duzunean trukatzeko
10€ 10€ Alta emateagatik
EROSKI app -a lehen aldiz deskargatzeagatik
*Kontsultatu produktu bakoitzaren baldintzak gure webgunean: https://www.eroski.es/eroski-club/ (1) EROSKI club ordainketa txartela, Santander Consumer Finance, SA. erakundeak jaulkia. EROSKIk modu automatikoan itzuliko dizu zenbateko hori hil bakoitzaren 5. egunean. Kanpo geratzen dira EROSKItik kanpoko hipermerkatuetan, supermerkatuetan, elikadura dendetan, bidaia agentzietan eta gasolindegietan (Repsol, Campsa eta Petronor ez direnak) eginiko erosketak. Eta esku dirua ateratzeko eragiketak ez dira metatuko.
Antolatu zure udako oporraldia eta aurreztu. EROSKI club webguneko ‘Sustapen gehiago’ plataforman eta EROSKI aplikazioan aurrezki gehigarriak aurkituko dituzu 80 markatan baino gehiagotan; modan, elektronikan, aisialdian, erregaietan...
DESKUBRITU!
PUBLIZITATEA
Ez dauka jaulkitze eta mantentze kuotarik, eta itzuli egingo dizu EROSKItik kanpo egindako erosketen %1(1). Gainera, eskudirua atera dezakezu gure hipermerkatu
Zuk aukeratuko duzu nola ordaindu zure erosketak EROSKIn. Finantzatzeko aukera duzu * gure saltoki guztietan. Zatikatu itzazu kuota erosoetan elektronikan, bazarrean, ehungintzan eta EROSKI Bidaietan egindako erosketak; 48 hilabetetan ordain ditzakezu.
Oraindik ez al daukazu?
Eskura ezazu txartela, eta lor ezazu 10 € -ko aurrezki kupoia (2)
eta supermerkatuetako kutxazainetan; egunean 300 €-raino eska dezakezu zure mugaren gainetik, komisiorik gabe, eta ohiko moduan ordaintzeko.
Eskudirua behar duzu zure erosketetarako?
Mugi ezazu zure txarteleko dirua (kreditu mugaren barne dagoena) bankuko zure kontura 48 orduan Eta atera ezazu eskudirua kutxazain automatikoetan dirua erabilgarri izateko.
Atzeratu ezazu egindako erosketen epea
Sar zaitez zure txartelaren kontsultak eta gestioak on-line egiteko gunean eta aukeratu ezazu zuk nahi duzun epea.
Edozein saltokitan egindako erosketak zatikatu ditzakezu baldin eta EROSKI club ordainketa txartelarekin ordaindu badituzu eta 100 €-tik gorakoak badira.
(1) EROSKIk modu automatikoan itzuliko dizu zenbateko hori hil bakoitzaren 5. egunean. Kanpo geratzen dira EROSKItik kanpoko hipermerkatuetan, supermerkatuetan, elikadura dendetan, bidaia agentzietan eta gasolindegietan (Repsol, Campsa eta Petronor ez direnak) eginiko erosketak. Eta ezingo dira metatu eskudirua ateratzeko eginiko eragiketak, aseguru, zerga eta isunen ordainketak, eta joko eta apustuekin lotutako erabilerak. Sustapenen baldintzak zehaztasun handiagoz hemen: www.eroski.es/tarjetade-credito-eroski/ahorros-y-ventajas/. (2) 10 €-ko aurrezki-kupoi bat, hurrengo bi hilabetetan trukatzeko, EROSKI saltokietan gutxienez 10 €-ko erosketa bat eginda.
*Santander Consumer Finance, SA erakundeak eskaini, aztertu eta baimendu beharreko finantzaketa da.
elkartasuna
Hezkuntza eta enplegua funtsezkoak dira gazteek beren etorkizuna eraiki ahal izan dezaten. Espainian, gazte askok oraindik ere garaia baino lehen uzten dituzte ikasketak, eta zailtasunak dituzte lana aurkitzeko. Horrek argi erakusten du ez dela nahikoa formakuntza hobetzea, eta horrekin batera funtsezkoa dela inklusio programak sortzea gazteei orientazioa emateko eta lan munduko ateak zabaltzeko.
CORAZONISTAS FUNDAZIOA
Baliabiderik gabeko gazteei harrera egiten die Coindre Etxeak, aldi baterako bizilekua eskaintzen die eta hezkuntza, gizarte eta lan munduan laguntza ematen die.
EROSKIn badakigu, laguntzarik gabe, gazte askori zaila egiten zaiela beren helburuak betetzea. Hori dela eta, gure Elkartasun Planaren bidez, hilabete honetan Ayuda en Acción Fundazioari, Corazonistas Fundazioari eta YMCA GKEari lagunduko diegu, gazteei aurrera jarraitzen laguntzeko eta haien etorkizuna hobetzeko proiektuak bultzatzen.
AYUDA EN ACCIÓN FUNDAZIOA
Fundazioaren iMpulsa programak lagundu egiten die egoera zaurgarrian dauden gazteei gaitasunak garatzen eta orientabidea ematen die lan munduan hasteko.
EGIN ZURE DOHAINTZA Eman laguntza zure EROSKI dendan, produktuak dohaintzan emanez edo nahi duzun diru ekarpena eginez kutxatik igarotzean.
1. Tomate frijitua
2. Arroza
3. Garbantzuak
Esne
YMCA
Recalculando Ruta (Ibilbidea berriro kalkulatzen) 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa bat da, ikasteei berriro hel diezaieten eta prestakuntza profesional bat lor dezaten, era horretara enplegua errazago lortzeko.
5 € -rekin
Penintsulako
113.365 kilo produktu eta 22.701 euro bildu zituen martxoan Galizia, Asturias eta Gaztela Leongo elikagai bankuentzat Zampakilos solidarioa ekimenaren IX. ekitaldian.
bidaiak
Naturarekin nahasian historiaren xarma eta eguraldi ona eskaintzen dituen jomuga baten bila bazabiltza, Funchal da ihesaldi perfektua. Madeira uhartean dago uhartediko hiriburua, ozeanora begira. Hala, ikusmira harrigarriak eta giro atsegina eskaintzen dizkio bisitariari, eta liluratuta uzten du.
Egin erreserba Azulmarino bidaiekin, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean. Aukeratu zer hiritatik aterako zaren (Madril, Bilbo, Oviedo, Gasteiz, Zaragoza eta Valentzia) eta prestatu paradisu honetaz gozatzeko!
Kontraste handiko paisaia
Mendi ikusgarriz inguratua, Funchal paradisu bat da natura maite dutenentzat. Hainbat lorategi subtropikal daude bertan, Madeirako Lorategi Botanikoa adibidez, uharteko landarediaren aniztasunaz jabetu ahal izateko.
Kostaldean kontraste handiko paisaiak daude: itsasoaren ur turkesak eta ozeanoraino jausten diren
labar harritsuak. Portutik paseatuz ikusmira ederrak lortzen dira, eta abenturazaleek irteerak egin ditzakete itsasontzian izurdeak eta baleak ikusteko edo uretako kirolak praktikatzeko; urpekaritza, adibidez.
Klima epela urte osoan
Uhartea Atlantikoan dagoenez, negua leuna da, tenperaturak nekez jaisten dira 15 °C-tik, eta udan, aldiz, beroenak 25°C ingurukoak dira. Klima pribilegiatu horri esker, asko ugaritu dira lorategi exotikoak, mahastiak eta fruta tropikalen landaketak. Horiez guztiez gozatzeko aukera izango duzu hango ibilbideetan; esaterako, Levada das 25 Fontes deiturikoan. Zidor hori oso ezaguna da hango ur-jauziengatik eta landaredia oparoagatik.
Zentzumenetarako festa
Bertako gastronomiak Portugalgo sukaldaritzaren eragina du, baina bere-bereak dituen ukituak ere bai. Hala, tradizioa eta bertako produktuak uztartzen ditu.
Plater ezagunenetako bat “espetada” delakoa da, haragi broxeta bat belarrez ondua. Arrain gisatuak ere nabarmentzekoak dira; “peixe espada” esaten diotena, adibidez. Gozoak maite dituztenek gozatu egingo dute “queijada” eta “bolo de mel” dastatuta. Gainera, Funchalen oso ezaguna da Madeirako ardoa, mendetan eta mendetan ekoitzi izan den likorea.
Jarduerak eta entretenimendua
Natura eta kulturaz harago beste zerbait bilatzen dutenek, jarduera asko dituzte Funchalen: harri koskorrezko hango hondartzetan erlaxatu, gailurretara igotzen den teleferikoan bidaia ederraz gozatu, parapentea praktikatu edo bizikletako turismoa egin. Esperientzia berezienetako bat saski gurdi batean jaistea da, 100 urtetik gorako tradizioa; izan ere, garai batean, bertakoek zumitzezko gurdi horiek erabiltzen zituzten muino malkartsuetatik behera jaisteko. Gaur egun, hiria ikusteko modu berezia da. Gauez, hiri bizia da Funchal. Giro handia sortzen da hango taberna, jatetxe eta zuzeneko musika duten lokaletan. Gaueko giroa lasaia baina bizia da, aldi berean. Erlaxazioa eta entretenimendua, biak nahasten dira. Jatetxe askok aukera ematen dute otorduak musikarekin batera gozatzeko, hango doinu tradizionalen edo fado melodia leunen konpainian.
Jomuga jasangarria
Funchalek turismo jasangarriaren alde egin du apustu, eta hango ondare naturala eta kulturala zaintzeko eta babesteko hainbat ekimen jarri ditu martxan. Senderismo jarduerak, hegaztiei behatzeko irteerak, biodibertsitatea babesteko edo birziklatzeko programak... uharteak ondo zaintzen du ingurunea, zuk ere errespetuz goza ahal izan dezazun. Izan ere, Atlantikoko perlak –hala esaten diote Funchali– beso zabalik egingo dizu harrera, Madeirako onena erakusteko prest.
%5 itzuliko dizugu
zure EROSKI club txartelean
azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan Egin erreserba zure Azulmarino bidaia agentzian, eta hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2025eko maiatzaren 1etik 31ra egiten baduzu.
Nutri-Score etiketatze sistemaren arabera
GURE MARKARI ESKER
Eroskik Nutri-Score etiketatze sistema aurreratua ezarri zuen EROSKI markako gure produktuetan, haien nutrizio balioari buruzko informazioa emateko, eta horrek eragin positiboa izan du kontsumitzaileen erosketa ohituretan.
EROSKI Fundazioko Elikadura Eskolak eginiko azterlan baten arabera, sistema horrek lagundu egin die kontsumitzaileei erabaki kontzienteagoak eta osasungarriagoak hartzen, eta, orobat, produktuen osaera nutrizionala hobetu du 2020 eta 2023 artean.
Datuek erakusten dute nutrizio balorazio onena (A eta B) duten produktuak saltzen direla gehien, eta, aldiz, gutxien gomendatutakoak (D eta E) gero eta gutxiago saltzen direla. Gainera, denboraren joanean puntuazio onena duten produktuak gero eta gehiago saltzen direla adierazten dute datu horiek.
“Kontsumitzaileek informazio argia, gardena, fidagarria eta kontsultatzeko erraza
daukatenean, ondo erabiltzen dute beren elikadura ohiturak eta osasuna hobetzeko”, azpimarratu du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun, Jasangarritasun eta Kalitateko zuzendariak eta EROSKI Fundazioko zuzendariak. Nutri-Score, beraz, sendotzen ari da, tresna eraginkorra baita kontsumo aukera osasungarriagoak sustatzeko. “EROSKIn jarraituko dugu etiketatze sistema horren eragina neurtzen, haren eraginkortasuna bermatzeko. Produktu eta marka guztiei etiketa aurreratua aplikatzeak are gehiago zabal ditzake produktu eta marka horien onurak. EROSKIk elikadura osasungarria eta kontzientea sustatzeko duen konpromisoa indartzen du horri esker”, nabarmendu du Martinez Berriochoak.
AZTERLANAREN
XEHETASUN
GUZTIAK, HEMEN
“ELIKATU PENTSATZEN
DUZUNA” EUSKALIT-EN JARDUNBIDE ONEN SARIA
Gure “Elikatu Pentsatzen
Duzuna” programak beste aitortza bat jaso du. Elikadura osasungarria sustatzen duen ekimen honek Euskalit Kudeaketa Aurreratuak ematen duten Jardunbide Onenen 2025eko Saria jaso zuen apirilean. Programaren helburua da familientzako elikadura kontzientea eta osasungarria sustatzea eta elikaduraren bidez etorkizuna eraldatzeko asmoarekin hainbat esparrutan lanean ari diren gazteei ahotsa ematea. Ainhoa Oyarbide Mendieta, marka eta komunikazio zuzendaria, eta Lucia
Goicoechea Barrie, eduki eta komunikazio digitaleko arduraduna, izan ziren ekitaldian saria jasotzen. Beraiek arduratuko dira, Bellota markarekin batera, CEX 2025 Sarirako euskal hautagaitza defendatzeaz. Bikaintasun Zentro guztiek antolatzen dute sariketa hori. Zorte on!
Maiatzaren 18an, igandea, 17:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, EROSKIk bazkideen Egun Handia ospatuko du. EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako bezero bazkide guztiak gonbidatuta daude. Grison-ek, La Revuelta saioko kolaboratzaileak eta beatboxer-ak, eta Pilar Kaltzada kazetari eta kultura dinamizatzaileak gidatuko dute saioa. Zure zain izango gara, eman izena!