Hasi da udaldia gure dendetan: eskura dituzu hainbat eskaintza puska, joera eta soluzio, zure bizimodua errazteko eta patrika alaitzeko
Ekaina 2025
Doako ALDIZKARIA bazkideentzat EROSKI club urrezko txartela
08
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
www.eroski.es 2025eko ekaina
34 44 20 10
04 Zenbaki honetan
06 Hil honetako onenetan onena
07 ... Eta sareetan
08 Uda hastera doa
10 Fruta hezurdunak: kolorea eta bitaminak zure dietan
14 Jerte haraneko gereziak
16 Jan erraz, bizi hobeto
17 Une bakoitzerako soluzioa
20 Arrain kontserbak.
26 Gastronomia joerak egunera egoteko
30 Edergintza
34 Infoodencer-ak
36 Gure dendetako berritasunak
40 Elkartasuna
42 EROSKI club-en abantailak
44 Bidaiak: Kolonbia
47 Aurrezki-kupoiak
50 Albisteak
Iker Perez de Arenaza
EROSKI club-eko arduraduna
UUDALDIA: EGUZKIA zaporea eta eskaintzatzarrak
da arnastu daiteke jada. Urte garai horretan, egunak luzatu egiten dira, dena errazagoa da itxura batean eta bat-bateko otorduak ere plan puskak bihurtzen dira. Terrazetako egonaldien, ihesaldien, presarik gabeko mahai buelten eta aire libreko otorduen garaia hasten da. Eta, noski, halako giro onean, norbaitek hegazkintxoa aireratu ohi du hondartzan, “MAITE ZAITUUUUUT” erraldoi bat zeruan haizatuz. Baina guk argi dugu uda honetan, zu konkistatzeko, ehunka eskaintza puska ematea dela biderik onena.
Hauxe da gure uda zoroenaren eta zaporetsuenaren hasiera; hauxe da zure udaren hasiera. Uda honetan, denetarik eskainiko dizugu: garaiko produktu onenak, hala nola lehen gereziak, abrikotak, aranak edo mertxikak; denbora aurrezteko eta aire libreko planez gozatzeko soluzio praktikoak; eta elikadura joerak ahalik eta prezio onenean.
Eta aukera zabala ematen duten soluzio azkarrez ari garela, kontserbak beti daude hor. Sardinak, muskuiluak, atuna... azken
orduko baliabidea direla eman dezake, baina mimo pixka batekin entsalada zaporetsuak, mokadu irudimentsuak edo plater osoak presta daitezke haiekin, bost minutu eskasean. Kontua ez da lata irekitzea eta kito; kontua da lata horiei buelta bat ematea eta konplikaziorik gabe dastatzea.
Ezeren faltarik izan ez dezazun, eguzkitik behar bezala babesteko ideiak ere emango dizkizugu. Gure edergintzako atalean, belle&SUN eguzkitakoen gama osoa duzu, ezin hobea zure larruazala zaintzeko, izan hondartzan, izan mendian... Baita ozeanoa gurutzatu eta Kolonbiara joatea erabakitzen baduzu ere, hori baita hilabete honetako jomuga.
Era berean, EROSKIn garbi dugu ondo maitatzea konpromisoa hartzea ere badela; hori dela eta, hilabete honetan 2026ko Elkartasun Plana egiteko laguntza eskatzen dizugu. Behar gehien duten kausei laguntzeko elkarrekin emango ditugun pausoak zehaztuko ditugu plan horretan.
Uda hau ahaztezina izango da, bai, eta zurekin partekatu nahi dugu.
GOZATU ALDIZKARIAZ FORMATU DIGITALEAN eguneko edozein unetan zure sakelakotik
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo
Entsaladillen erregina (eta zizka-mizkena)
Freskoak eta aukera asko ematen dutenak. Haien zaporeak zuzenean txosnara eramango zaitu. EROSKI karramarro taketak ezinbestekoak dira entsaladetan, wrap-etan edo dipeatzeko. Ez daitezela falta zure hozkailuan uda honetan!
Prestatu zure barbakoa
Ondo maite zaituenak... erakutsi egiten dizu eta barbakoa bat prestatzen dizu EROSKIren 150 eskaintzatzarrak baliatuz, uda honetan aurrezten laguntzeko. Zuk ere sentitzen al duzu maitasun hori?
ESKURATU
OSASUNGARRIEN ORGA
BAT 70 EURO BAINO
GUTXIAGOAN, URTE
GARAI HONETAN ZURE
EGUNEROKORAKO BEHAR
DUZUN GUZTIAREKIN.
PIZZAK aukera ona beti
Eta EROSKI hartzidura luzekoak badira, are gehiago. Ore kurruskaria, mimoz pausatzen utzitakoa eta gehien gustatzen zaizun topping-a gainean. Ezin hobeak afari azkarretarako, bat-bateko topaketetarako edo, besterik gabe, merezi duzulako.
... ETA SAREETAN
Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri
JARRAI IEZAGUZU!
TOP ENBAXADOREAK: HARROTASUN HANDIZ
EROSKI familia handiak bere sareetan partekatzen du egunerokoa. Kontatzen digute nola prestatzen diren denda zabaltzeko, gogokoen dituzten produktuak gomendatzen dizkigute eta eskaintza onenen berri ematen digute. Haietako batzuk aurkezten dizkizugu.
Sofía
Hierro
Valeria OminettiNatalia AsensioMayte Malumbres
Bere TikTok-eko profilean, Corporatesofi, EROSKIren sare sozialetan lan egitea eta egunerokoa nolakoa den azaltzen digu.
Bere kontuan, @baleribermeo, Bermeoko dendako produktu berriei eta dendan gertatzen den guztiari buruzko eduki pila bat dago.
BIRALENA TIKTOK-EN
TikTok izan da gure zubia belaunaldi gazteekin konektatzeko, sormenaren, umorearen eta zaporearen bidez. Horren adibide dira eduki biral hauek.
Bere argitalpenetan, hauek nabarmentzen dira: sormenezko edukiak eta eduki praktikoak, formatuen ugaritasuna eta dendako lankideen partaidetza.
Marka zuriko kafea? Bai, baina flow-arekin.
Gure barietateak erakusten dizkizugu, goiza alaituko dizun kafe soiletik aukerarik berezienetara.
Spoiler: gailurra jo dugu.
Bere Instagrameko profilean, EROSKI markako azken berrikuntzak, eskaintza onenak eta askoz gehiago erakusten dizkigu.
Festa bat behatxulo batetik ikusita zeinetan gonbidatu bakoitza gogokoen duen EROSKI produktuarekin iristen den, “Beti prezio onean” baitaude. Sormena + umorea + gure zigilua = birala bihurtzea.
Hasi da atzerako kontaketa,
HEMEN DA UDA
Eguraldi ona iristearekin batera, egunak luzatu egiten dira, eguzkiak indar handiagoz egiten du distira eta udako energia sumatzen hasten da giroan. Prest zaude udarari besoak ondo zabalduta ongietorria egiteko? Gorputza eta burua puntuan jartzeko unea da, urte garai zirraragarrienaz ahalik eta gehien gozatzeko. Hori lortzeko gakoak emango dizkizugu hemen.
Hasteko, bete zure dieta kolorez eta bitaminaz, orain unerik onenean dauden fruta hezurdunekin. Eta jarraitu otordu arin eta praktikoak egiten, arrain kontserbak, entsaladak eta plater osasungarriak janez. Minutu gutxitan prest izango dituzu dastatzeko. Izan ere, udan, une gozagarri eta atseginak beti luzatu egiten dira.
Eta gogoratu beti egunean egotea, boladan dauden produktuak zure eguneroko ohituretan sartuz. Azkenik, babestu zure larruazala eguztik. Datozen hilabeteetan, lagun ezin hobea izango dugu eguzkia, baina erronka handia ere bai.
Ate joka da uda... Presta zaitez urte garai hau merezi duen bezala bizitzeko, eta, aldi berean, gure dendetan aurkituko dituzun eskaintzatzarrekin aurrezteko.
Azpizun broxetak mertxikarekin
4 25’ (+ marinatzea)
• 600 g txerri azpizun
• 2 mertxika
• Piper gorri erdi bat
• Gazta eta piperbeltz beltza
• Kanela
• Iltzea
• Intxaur muskatua
• Jengibrea
• Koilarakada bat oliba olio birjina estra (OOBE)
Marinatua prestatzeko
• Koilarakadatxo bat soja saltsa
• Koilarakadatxo bat ezti
• Koilarakadatxo bat OOBE
• Koilarakadatxo bat mostaza
• Limoi erdi baten zukua
• Jengibre birrinduaren txanpon bat
Gazta saltsarako
• 100 g cottage gazta
• Gazta eta piperbeltz beltza
• Limoi erdi baten birrina eta zukua
• Menda xehatua
Ebaki azpizuna 3 cm-ko laukitxotan eta marinatu. Sartu hozkailuan. Kozinatu plantxan, OOBErekin eta piper laukitxo batzuekin.
Ebaki mertxika zatiak, blaitu limoi zukuan eta espezieetan, eta kozinatu plantxan OOBE hari batekin.
Prestatu gazta saltsa osagaiak nahastuz. Prestatu broxetak azpizuna eta piperra tartekatuz, eta zerbitzatu mertxika zatiak cottage gaztaren saltsarekin.
Bete zaitez kolorez eta
BITAMINAZ
Hemen da uda, eta, urte garaiari ondo ekiteko, lehen gakoa platerean jartzen duzuna da. Gorputza ondo prestatzeko jakirik onenetakoak fruta hezurdunak dira: zukutsuak, freskoak eta kolorez beteak. Aranak, gereziak, brinoiak, abrikotak, mertxikak... urtaro aldaketaren iragarle dira, eta bitamina, zuntz eta energia naturalaren iturri ezin hobeak.
Sartu fruta horiek zure dietan, eta erraz-erraz beteko duzu egunean bost errazio fruta eta berdura jateko gomendioa. Gainera, sasoi honetan daude puntu-puntuan, eta, beraz, zaporetsuagoak eta elikagarriagoak dira. Gure fruta hezurdun guztiak jatorri nazionalekoak dira. Tokiko ekoizleekin eta zure inguruneko jatorri deitura onenekin hartu-eman estuan egiten dugu lan.
GEREZIAK
SASOIA
Maiatzetik uztailaren erdi aldera.
JATORRI DEITURA
Gure EROSKI gerezi eta pikota guztiek Jerteko Jatorri Deitura
Babestua (JDB) dute. Mundu mailan estimatuak dira, haien zapore gozo eta azal leunagatik. 500 metrotik gorako altueran landatzen dira, eta eskuz jasotzen dira puntu-puntuan daudenean.
MERTXIKAK
SASOIA
Maiatzetik urrira.
JATORRI DEITURA
Gehien-gehienak
TOKIKO PRODUKTUA
TOKIKO PRODUKTUA
Gure Aragoiko, Andaluziako, Nafarroako eta Errioxako dendetan zure ingurune hurbilean bildutako gereziak aurkituko dituzu, heltze puntu onenean.
Kataluniakoak eta Aragoikoak dira jatorriz. Irailean eta urrian, Calandako Mertxika JDB (Teruel) dastatu ahal izango duzu, oso estimatua duen zapore gozoagatik eta tamaina handiagatik. Zuhaitzean daudenean, banaka-banaka biltzen dira poltsa batez, heltze prozesuan babesteko.
BRINOIAK
Aragoin, Andaluzian, Nafarroan eta Errioxan mertxika gorriak eta horiak dastatu ahal izango dituzu; landa ingurunetik zuzenean dendara iristen dira fruta horiek.
SASOIA
Maiatzetik irailera.
TOKIKO PRODUKTUA
Aragoi, Errioxa eta Andaluzian, zure inguruneko brinoiak aurkituko dituzu.
ABRIKOTAK
SASOIA
Maiatzetik abuztuaren amaierara.
Ezin hobeak freskoak jateko edo postre gozo-gozoak prestatzeko.
PARAGUAIOAK
TOKIKO PRODUKTUA
Balear Uharteetan, haien kultura gastronomikoaren parte da abrikota. Sasoian dagoenean, Mallorcako coca tradizionalak egiteko erabiltzen da.
SASOIA
Maiatzetik irailaren erdialdera.
TOKIKO PRODUKTUA
Andaluzian, Nafarroan eta Errioxan, EROSKIk tokiko ekoizleen paraguaioak eskaintzen dizkizu.
ARANAK
SASOIA
Aran gorria maiatzetik abendura egoten da eskura, eta klaudia arana, abuztutik urrira.
TOKIKO PRODUKTUA
Errioxako, Nafarroako, Balearretako eta Andaluziako tokiko aranak ditugu.
TOKIKO GURE FRUTA HEZURDUNAK SASOIKO KANPAINAN BAINO
EZ DAUDE ESKURAGARRI, BARIETATE BAKOITZAREN ERRITMO
NATURALA ERRESPETATZEN DUGULAKO. ERA HORRETARA, LANDA INGURUNEKO ONENA ERAMATEN DUZU ETXERA, FRUTAREN FRESKURA, ZAPOREA ETA JATORRIA BERMATUTA.
ZAPORE ARDURATSUA
EROSKIn nekazari arduratsuak ditugu lankide eta hornitzaile, lurra mimoz lantzen dutenak, ingurumena errespetatzen duten teknikak erabiliz eta fruta fresko, zaporetsu eta naturalaren alde apustu eginez. Kontu handiz hautatutako frutak dira. Hori dela eta, gozotasun, tamaina eta kalitateari dagokionez gure estandarrak betetzen dituztenak soilik hautatzen ditugu EROSKI Natur zigilurako. Era horretara, gure EROSKI Natur markako frutak aukeratzen dituzunean, osasuntsu jateaz gain, etorkizunean pentsatzen duen nekazaritza molde bati laguntzen ari zara.
Hartu gogoan, izan ere Natur zigiluko gereziak, pikotak, mertxikak, brinoi horiak, paraguaioak, abrikotak eta klaudia aranak dituzu. Kilo erdiko erretiluetan eta soltean aurkituko dituzu.
Zergatik ditugu fruta hezurdunak denbora gehiagoz?
Ikerketari esker eta barietate berrien garapenari esker, gaur egun askoz denbora gehiagoz goza dezakegu gure fruta hezurdun gogokoenez. Aukera berri horiek sendotasun handiagoa dute hotzaren aurrean, heldutasunera iristeko ordu gutxiago behar dute tenperatura hotzetan eta hobeto jasaten dituzte lehorteak. Horri guztiari esker, aurrez pentsaezina zen zonaldeetan lortu da fruta hauek landatzea, oso emaitza onekin, gainera.
Horri gehitu behar zaio lehendik oso gurea dena: klima ezin hobea. Iberiar penintsulako altuera eta tenperatura aniztasunari esker, modu naturalean “luzatu” da fruta hauen denboraldia. Hegoaldean hasten da dena, han apirilean heltzen dira lehen frutak, eta ondoren irailera arte edo urrira arte luzatzen da sasoia, ingurune freskoagoetan eta menditsuagoetan, hala nola Aragoin edo Kataluniako Pirinioetan. Hala, udararen zaporeaz goza dezakegu ia urte erdian.
#elikatupentsatzenduzuna
Errezeta osasungarriak fruta hezurdunekin
Aran konpota ricotta kremarekin
• 8 aran (askotarikoak)
• Koilarakada bat ur
• Ezkai limoi freskoa
• Mendafina edo menda freskoa
Ricotta krema prestatzeko
• 100 ml gazta irabiatua %0 mg
• 100 ml ricotta
• Banilla estraktua,
koilarakadatxo bat
• Ezti leuna, koilarakada bat
Topping-a prestatzeko
• 6 hur birrindu
Garbitu aranak eta erdibitu. Jarri kazo batean urarekin eta ezkaiarekin. Utzi irakiten
Entsalada, errukula eta pistatxo pestoarekin
• 4 tomate (askotarikoak) eta koloretako cherry tomateak
• Burrata bat
• Brinoi bat
• Abrikot bat
• 6 gerezi
• 4 marrubi
• 8 meloi pilotatxo (cantalupo mota)
• 6 oliba beltz
• Kimu berdeak, eskutada bat
• Errukula eta pistatxo
pestoaren koilarakada eta erdi
Pestoa egiteko
• Errukula katilukada bat
• Pistatxo gordinen katilukada erdi bat
• Katilukada laurden
OOBE
• Koilarakada bat limoi zuku
• Baratxuri atal bat
• 25 g Parmako gazta (birrindua)
4
su ertainean 10 minutu, aranek beren zukua askatu arte eta bigun egon arte, baina formari eutsiz.
Egin ricotta krema osagaiak nahastuz. Zerbitzatu konpota krema koilarakada batekin, hautseztatu hurrak eta ezkaia, eta gainetik mendafina.
Abrikot eta gazta entsalada epela
• 8-10 abrikot
• Koilarakada bat oliba olio birjina estra (OOBE)
• 150 g cottage gazta %0
• Ahuakate bat
• Ardi-mihia, 4 eskutada
• Oreganoa
• Sesamo beltza
• Gatza
4
• Piperbeltza Ozpin olioa egiteko
• 100 ml OOBE
• 30 ml sagardo ozpin
• Abrikot bat
• Gatza eta piperrautsa
• Oreganoa
Jarri abrikotak plantxan oliba olio birjina estraren
Pestoa prestatzeko, irabiagailuaren ontzian sartuko ditugu osagai guztiak, eta birrindu egingo ditugu. Geroko gordeko ditugu. Frutak eta berdurak garbituko ditugu, eta ebaki. Entsalada prestatzeko, kimu berde eta tomatearekin egingo dugu ohea, gainerako frutak jarriko ditugu gainean eta burrata erdian. Azkenik, pestoarekin onduko dugu. Oliba beltzekin apainduko dugu.
txorrotada batekin, gatz pixka batekin eta piperbeltzarekin. Prestatu ozpin saltsa osagai guztiak birrinduta. Zerbitzatu dena batera (ardi mihiak, abrikotak, gazta eta ahuakatea), eta gehitu ozpin olioa, oreganoa eta sesamoa gainetik.
A B D E C
NUTRI-SCORE
A
NUTRI-SCORE
NUTRI-SCORE
JERTEKO GEREZIA
Sorotik
ZURE MAHAIRA
JERTEKO HARANA JATORRI DEITURA BABESTUA DUTEN GEREZIAK ETA PIKOTAK
NATURALAK ETA EZIN GOZOAGOAK DIRA. ZEIN DEN HAIEN SEKRETUA? BILTZEN DIRENETIK
ZURE MAHAIRA IRISTEN DIREN ARTE GEHIENEZ ERE 72 ORDU IGAROTZEN DIRELA.
Udaberriaren amaiera aldera, Jerte Haranean (Cáceres) munduko gerezi eta pikota gozoenak biltzen hasten dira. Lursail mailakatuetan eta landaketa txikietan hazten dira gereziondoak, eta ez da erraza sail mailakatu horietara iristea. Nekazariek mimoz jasotzen dituzte gereziak, banaka-banaka, eta, ondoren, Jerte Haraneko Kooperatiben Elkarteak ezarritako kalitate kontrol zorrotzak gainditzen dituzte. Elkarte hori da, hain zuzen, zure EROSKI dendan aurkitzen dituzun gerezi eta pikoten hornitzailea. Horregatik,
“Jerteko Gerezia” Jatorri Deitura Babestuaren kalitate zigilua dute gure gereziek. Behin ale onenak aukeratuta, tratamendu planta batetik igarotzen dira. Han, frutaren freskurari eusten zaio, etengabeko hidratazio prozesu baten bidez, eta, era horretara, hotz katea kontserbatzen eta bermatzen da. Ondoren, frutak ontziratu eta kamioi hozkailuetan garraiatzen dira, eta 24 eta 72 ordu arteko epean entregatzen dira (distantziaren arabera), zure mahaira iritsi arte fresko-fresko mantentzen direla ziurtatzeko.
EMAKUMEA, GEREZIAREN HISTORIAREN JAGOLE
Jerteko gereziaren inguruan kultura, ekonomia eta ingurumen aldetik ondare aberatsa pilatu da mendez mende, eta landaketa, tradizio eta ondare horren jagole eta zaindari nagusia emakumea izan da betidanik. Batez ere emakumeak aritu dira, hamarkadaz hamarkada, gerezirik onenak mimoz hautatzen eta hondatuak baztertzen, artisau erako uzta bilketa honetan jakintza zabala eskuratzen, lan horri erabat emanak. Dedikazio eta jakintza hori funtsezkoa izan da Europako kalitate estandarrak mantentzeko. Emakumeen lan horrek nekazaritza sektorearen garapen ekonomikoa bultzatu du, eta gerezia izan da horren oinarrietako bat. Lidergo rolak ere hartu dituzte emakumeek, eta kooperatibetako zuzendaritza kontseiluetako erabakiguneetan parte hartu dute.
GORRI BARIETATEAK
Navalinda gereziaz gain –hori da pikota barietateekin batera orain arte ziurtagiria izan zezakeen barietate txortendun bakarra–, aurtengo kanpainan, Jerteko Gerezia Jatorri Deitura Babestuaren (JDB) Kontseilu Arautzaileak gerezi txortendunen beste hiru barietate ziurtatu ditu: Van, Lapins eta Burlat deritzenak, hain zuzen. Gozoak eta zapore handikoak dira, eta abuztura arte dasta ditzakegu. Europan gehien merkaturatzen diren gereziak dira.
NATURALAK ETA GOZO-GOZOAK!
2025ean, Jerte Haraneko Kooperatiben Elkarteak Europa mailako proiektu bat jarri du martxan nekazaritzako elikagaiak sustatzeko. “Sorotik zure mahaira! Naturalak eta gozo-gozoak!” kanpaina horren xedea da Espainiako, Finlandiako eta Suediako kontsumitzaileei kontinenteko gerezien kalitate estandarrak erakustea. Hala, ekainaren 27an, kalitate bikaineko fruta honen inguruko hitzordua duzu Gasteizko EROSKI Boulevard dendan.
Gerezi clafoutiak
30’ 2
• 250 g gerezi (hezurra kenduta)
• 20 g azukre
• 1 arrautza
• 100 ml esne gaingabetu
• 15 g olo irin (osokoa)
• Banilla esentzia (koilarakadatxo erdi bat)
• Olioa, moldeak olioztatzeko
Jarri labea berotzen
200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Olioztatu moldeak eta bete gereziekin; estu-estu geratu behar dute.
0,79€ ERRAZIOAK
Orea prestatzeko, nahastu esnea, arrautza, azukrea eta banilla esentzia.
Gehitu irina eta nahastu berriro hagatxoak dituen irabiagailu batekin, pikorrik gabe geratu arte. Isuri krema moldeetan eta sartu aurrez berotutako labean, beheko partean. Eduki 20 minutu, tartatxoak gorrituta eta kozinatuta egon arte.
Atera eta utzi epeltzen.
BIZI HOBETO Jan erraz
Uda hemen da eta konplikaziorik gabe gozatzeko unea da. Piknik egun perfektu baterako beharrezko guztia aurkituko duzu EROSKIn: entsaladak, ogian zabaltzekoak, tortillak eta kontserba latak. Prestatu otordu gozoak erraz-erraz, eta bizi hobeto zure bizimodura hobekien egokitzen diren aukerak eginez.
Une bakoitzerako soluzioa
UNE SALTSEROA
Albondigak
Badirelako egunak etxeko zaporearekin eta saltsarekin baino konpontzen ez direnak.
Samur-samurrak, eta 4 minututan prest.
Kalitate handiko haragia.
Mas Etxeak eginak, betiko errezetari jarraituz.
KROKETA UNEA
Urdaiazpikoa edo oilaskoa
Gorputzak maitasuna eskatzen dizunean, kroketak beti daude prest atsegin emateko.
3 minutuan prest daude
Testura kurruskaria eta betegarri krematsua. Bo de Debò etxeak eginak.
UNE FRESKOA
Entsaladilla Freskoa, zaporetsua eta mahaian beti estimatua den klasikoa.
Freskoa, arina eta leuna.
Etxeko estiloan egina.
Bo de Debò etxeak egina.
PINTXOEN UNEA
Tortillak
Klasikoak, zaporetsuak eta beti prest. Dena azkar doan egun horietarako... Dena, zaporea izan ezik.
Tipularekin edo gabe, kuiatxo tortilla, baserrikoa, banakako edo familiako formatuan.
Zukutsuagoak. Miniak baserriko arrautzekin eginak daude.
Beti prezio onak ona rezioak
%100 material birziklatuz eta %100 birziklagarriz eginiko ontziak
UNE ARINA
Baserriko entsalada
Landa ingurunean txango bat egin ondoren indarberritzeko.
KIRIBILEAN BILTZEKO UNEA
Wrap-ak
Ezin hobeak eguzkitakoaren itzalean mokadu bat egiteko.
Ireki, prestatu eta kiribildu. Lau tortilla eta betegarria: landareak, gazta, oilaskoa eta saltsa.
Pasta entsalada
Bai edo bai pasta nahi dutenentzat.
Kalitate goreneko osoko pasta egosia, Dijongo saltsa fina, tomatea, oilasko bularkia, gazta eta pipa koktela.
Zesar entsalada Eskarola, radicchio eta ardi-mihia.
Zesar saltsarekin, oilaskoarekin, gouda eta cheddar gaztekin eta ogi puska txigortuekin.
Gourmet entsalada
Belardian bertan estiloarekin jateko.
Eskarola, espinaka kimuak, letxuga gorria, sagarra, tomatea, intxaurrak, mahaspasak, begetarianoentzako egokia den gazta eta mostazaz, eztiz eta ahabiz eginiko saltsa gozo-gozoa.
GOSE UNEA
Oilasko errea Zerbait erraza eta nabarmena bilatzen duzunerako beti hor dagoen klasikoa.
Prest minutu gutxitan. Oilasko eta ukondo errea guztientzat.
Hegalak edo oilasko zatitua, ireki, berotu eta dastatzeko.
Beti prezio onak ona rezioak
‘DIPEATZEKO’ UNEA
Guakamolea
Igerilekuan, musikarekin eta giro onean zauden arratsalde horietarako.
Ezin egokiagoa partekatzeko eta edozein unetan dipeatzeko
Ahuakatea da %95, eta aukera minaren kasuan, %92.
Familiako eta banakako formatuak. Humusa
UNE
ITALIARRA
Ekialdeko ukitu bat zure burua zaintzeko behar duzun proteinarekin.
Osagai nagusia lekariak dira, eta tahini eduki nabarmena ere badu. Egokia da beganoentzat.
Familia osoarentzat, banakakoa, piper gorriarekin eta EROSKI aukera, patrika guztientzat.
‘VINTAGE’ UNEA
Atun pastela Erraza, hotza eta itsaso zaporearekin. Zerbait gozoa nahi duzunerako... Hortxe.
Bat-bateko plana, zapore mediterraneoa. Besterik gabe, ireki, nahastu… Eta gozatu dolce vita italiarraz.
Ireki eta kito. Berdurarekin.
Ez dute hotzik behar.
IGANDETAKO UNEA
Paella
Ezin hobea bakarrik egon nahi duzun igande horietarako, baina familiako otordu baten alderik onenaz gozatuz.
Bonba arrozarekin, itsaskiekin eta arrain saldarekin.
Etxeko estiloan egina. Bo de Debò etxeak egina.
LATA TXIKIAK, soluzio handiak
Arrain kontserbak gure janaritegian “badaezpada” eduki ohi ditugun altxor horietakoak dira, baina, berez, leku nabarmena merezi dute gure elikaduran. Praktikoak, zaporetsuak eta nutrizio balio handikoak dira, ezin hobeak plater azkarrak prestatzeko, eta entsalada, pasta edo enpanadetan osagarri gisa erabiltzeko.
3 errezeta azkar agian ezagutzen ez zenituenak
ARROZ BELTZA TXIPIROIEKIN
Frijitu arin-arin tipula eta piper berdea, gehitu arroza eta nahastu ondo. Isuri arrain salda proportzio honetan: arroz neurri bakoitzeko saldaren bi (osoko arroza erabiltzen baduzu, gehitu saldaren beste neurri bat).
Irakiten 20 minutu eduki ondoren, gehitu txipiroiak tintan (lata bat), ondo nahasiz. Kozinatu beste 5 minutu eta zerbitzatu.
Beste kontserba batzuk prezio onean arroz azkar bat ontzeko
prezio onak ona rezioak
MUSKUILU SALTSA, ZABALTZEKO
Birrindu osagai hauek: muskuilu lata bat (gorde geroko eskabetxe pixka bat, amaieran testura doitzeko), 2 koilarakada krema gazta edo jogurt, arrautza egosi bat (aukerakoa), limoi tanta batzuk, piperrauts pixka bat eta piperbeltza nahieran. Krema leun eta koipetsu bat aterako zaigu. Eta busti saltsa horretan patata frijituak, pikoak...
BERBERETXO TXIKIAK
Poto batean, nahastu berberetxoak haien zuku pixka batekin, eta gehitu lima zukua, tipula morea juliana eran, ahuakate laukitxoak, OOBE eta saltsa minaren tanta batzuk nahieran. Astindu ondo potoa eta utzi marinatzen 10 minutu. Gehitu arto frijituaren kikoak eta martorri xehatua.
Galiziako Muskuilua JDBren zigilua. Izendapen hori duten
EROSKI Galiziako muskuiluak dituzu naturalean, eskabetxean, minak eta bieira saltsan.
Txileko muskuilua. Galiziako muskuiluaren eskasia dela eta, Txileko muskuiluak ere baditugu naturalean, eskabetxean, minak eta bieira saltsan.
Prestatu zuk zeuk errezeta hau: espagetiak “al nero di sepia” erara.
SARDINAK LATAN: EZIN HOBEAK PASTAREKIN
Sardinak latan ezinbestekoak dira plater gozo-gozoak prestatzeko: adibidez, tosta zaporetsu bat mozzarellarekin, ozpinetan ondutako tipula gorriarekin, limoi birrinarekin eta errukula edo albakarekin; edo espagetiak “al nero di sepia” erara, sardina txikiekin eta limoiarekin. EROSKIn beti prezio onean aurkituko dituzu, oliba oliotan eta ekilore oliotan, tomatearekin, eskabetxean, minak eta gatz gutxikoak. Hezur eta guzti jaten badituzu, kaltzioa eskuratuko duzu, ezinbestekoa zure hezurren osasunerako.
GEHITU PROTEINA ZURE ENTSALADARI
Atun honek MSC Zigilu Urdina dauka (Marine Stewardship Council), arrantza jasangarria izan dela ziurtatzeko. Aprobetxatu atunaren olioa tortilla bat prestatzeko; zapore biziagoa lortuko duzu koipe gehigarririk bota gabe. Gehitu oregano pixka bat edo kaparrondo batzuk, ukitu mediterraneoa emateko.
Bizkaiko Golkoan kanaberaz arrantzatua. Bermeon eskuz ontziratua.
Kalitate, testura, zapore eta itxura hobea.
Naturala denez, kaloria gutxiago du eta proteina eduki altu berbera.
Eta prestatu zure entsalada prezio onean
Hegaluze eta babarrun zurien entsalada
Laguntzeko, gehitu tipula gorria eta osagai hauekin prestatutako ozpin olioa: ozpina, OOBE, Dijongo mostaza, belar aromatikoak, gatza eta piperbeltza.
Beti prezio onak reziok
Beti prezio onak ona rezioak B
NUTRI-SCORE
APROBETXATU KONTSERBAREN LIKIDOA
Beti prezio onak ona rezioak
Erabili kontserben olioa ongailuak edo bizigarriak prestatzeko.
Ohar os sungarri k
Naturalean, kaloria gutxi dute eta ez dute olio gehigarririk.
Eskabetxean edo gatzunetan dauden kontserbek gatz asko dute.
Hipertentsioa baduzu, neurrian jan.
Oliotan, kaloria gehiago dute, baina osasungarriak izaten jarraitzen dute.
Aukeratu azukre gehigarririk ez duten kontserbak, ahal bada oliba olio birjina estrarekin, eta saihestu oso prozesatuak direnak.
Zer em ten dute arrain kontserbek?
Balio biologiko handiko proteinak. Omega 3 gantz azidoak (batez ere atunak eta hegaluzeak).
Mineralak: burdina, fosforoa eta iodoa, adibidez.
D eta B12 bitaminak, funtsezkoak hezurren eta nerbio sistemaren osasunerako.
#elikatupentsatzenduzuna
GURE ZIGILUEN ATZEAN DAGOENA
Galiziako Muskuilua JDB
Galiziako Muskuilua JDB izendapenak muskuiluaren jatorria eta kalitate gorena ziurtatzen ditu, eta Galizian ekoitzia, eraldatua eta prestatua izan dela bermatzen du. Hauek dira eskakizunak:
Batzorde Arautzailean sarrerako kontrola eta erregistroa. Horrek lehengaiaren jatorria bermatzen du.
Ausazko ikuskapenak fabrikan.
Etiketatzea zigilu zenbakidunarekin eta logotipo ofizialarekin.
MSC ziurtagiria
MSC zigiluak ziurtatzen du itsasoko produktua ondo kudeatutako arrantza jasangarriaren bidez arrantzatua izan dela. Hauek dira eskakizunak:
Marine Stewardship Council erakundearen ziurtagiri zenbakia eta dokumentazioa, itsasontziaren ID eta FAO eremua. Horrek bermatzen du itsas ingurunea eta espeziearen stock-a errespetatzen duten tekniken bidez harrapatua izan dela arraina.
MSCren ziurtagiria izan behar du lantegiak berak ere.
MSC arraina inoiz ez da nahasten ziurtatu gabekoarekin. Urtero egiten dira prozesuaren eta biltegiratzearen ikuskapenak.
Beti prezio onak ona rezioak
NUTRI-SCORE B
ITSASOTIK LATARA
ARRAINA EDO
MUSKUILUAK
KONTSERBA
FABRIKAN JASOTZEA
Portuan lehen kontrol bat egin ondoren, kontserba fabrikan beste ikuskapen prozesu bat egiten da arrainaren usaina, kolorea eta testura aztertzeko; ondoren, pisatu egiten da eta sorta esleitzen da. Laginak hartzen dira analisi mikrobiologikoak edo metal astunenak egiteko, eta dokumentu trazabilitatea berrikusten da JDB, MSC eta bestelako zigiluetarako.
FRESKOAN
2
GARBIKETA, MUSKUILUAK
EBAKITZEA
BILTEGIRATZEN DIRA (0-4°C) GEHIENEZ
48 ORDUZ
7 3 6
ETA EGOSTEA
5
HAUTATZEA ETA
KALIBRATZEA
ONTZIRATZEA
Kasu batzutan, eskuz egiten da. Estaltzeko likidoaren dosifikazioa, hori modu automatikoan egiten da: olioa, eskabetxea, ozpina, espeziak, gatzuna edo, besterik gabe, ura, naturaleko kontserben kasuan.
TRATAMENDU
TERMIKOA ETA
ESTERILIZAZIOA
4
HOZTEA
Uretan edo 0–4 °C arteko hozkailuetan. Bakteriorik ez sortzeko.
Eskuzko hautaketa banda garraiatzailean: hezurrak, azala, hondarreko barrukiak, maskorrak, etab. kentzen dira.
Kalibratzea tamainaren arabera, sailkatze sistema mekanikoen bidez.
JDB edo MSC zigiluak badituzte, eskuz identifikatzen da sorta bakoitza eta txandaren eta lerroaren arabera bereizten da.
ITXIERA
HERMETIKOA.
KONTROL ETA
EGIAZTATZE
ZORROTZAREKIN
8
10
PAUSATZEN UZTEA
Latak ur hotzeko dutxetan edo uretan murgilduta hozten dira, eta ondoren giroko tenperaturan edo hozkailuetan (12–18 °C) uzten dira pausatzen. Zenbait produktu (muskuiluak eskabetxean), 2-4 aste uzten dira pausatzen, merkaturatu aurretik.
ETIKETATZEA ETA
KAXATAN PAKETATZEA
Etiketak inprimagailu automatikoen bidez jartzen dira. Datu hauek adierazten dira etiketetan: barra kodea, sorta, iraungitze data eta trazabilitate zenbakia.
HAU DA HAU LATA
Arrain kontserbak guztientzat
EROSKIn marka guztietako arrain kontserben aukera zabala duzu, gustu guztiak asetzeko.
Ezin hobeak bestelako osagairik gabe jateko, edo zure errezetei itsas ukitu bat emateko.
Atun argia oliba oliotan
Hautatutako trontzoak erabiliz prestatutakoa da. Orain, gainera, errazagoa da kontsumitzeko, erraz iraultzen den ontzi bereziari esker. Ez aukeratu atuna ausaz, hobe Calvo aukeratzen baduzu.
Txibiak bere tintan
Txibi espezie preziatuena.
Haien testura eta zaporea nahasezinak dira, apartak guztien artean.
Olagarroa oliba oliotan
Puntu egokian egosiak, testura tinkoa eta naturala izateko. Kalitate handiko proteina, azkarra eta osasungarria.
Muskuiluak eskabetxean
Garaian bereiziak eta eskuz ontziratuak.
Testura eta zapore bermatuak, markaren eskabetxe nahasezinarekin.
Hegaluzea Ortizek 130 urtetik gorako tradizioa du kontserben munduan. Haren hegaluzea zaporez betetako gutizia da, ezin hobea zure errezetetarako. Ondo egindako gauzen zaporea!
Atun argia oliba oliotan
Atun argiaren trontzoekin egina dago %100, eta bi aldiz izoztu gabe. Alboren mailako kalitatea: espero duzuna baino handiagoa.
Sardinak oliba oliotan
Garaiko sardina freskoak, Galiziako lantegian lurrunetan txigortuak, haien zaporeari, testurari eta nutrizio balioari eusteko.
Txipiroiak tintan
Kalitate handiko txipiroiak, Galizian eskuz beteak eta ontziratuak. Markaren betiko saltsaz estaliak.
Sardinatxoak oliba oliotan
Loditxoak eta zaporetsuak dira, garaian arrantzatzen direlako, freskoak jasotzen direlako, lurrunetan txigortzen direlako eta eskuz ontziratzen direlako.
Hemen da uda, proposamen aberats, osasungarri eta, batez ere, nortasun handikoz beterik. Gozatu egiten baduzu zapore berriak aurkitzen eta lagunarteko afarietan mahaikideei horiek dastatzeko eskaintzen, hartu gogoan boga-bogan dauden joera hauek. Jada hurbilen duzun EROSKI dendan daude. Beraz, gehitu aukera berri hauek zure saskira!
ELIKAGAI HARTZITUAK ETA
BIZIAK ETA IRUDIMENTSUAK
Aurten, zapore minak eta exotikoak ari dira nagusitzen. Zentzumen esperientzia bereziak bilatzen ditu jendeak, eta, hori dela medio, fruitu lehorren zapore ausartak eta konbinazio harrigarriak arrakasta handia lortzen ari dira. Kurkuma, esaterako, gero eta gehiago erabiltzen da eguneroko plateretan, pastetan adibidez, landare honen ukitu osasungarriak eta epelak harrituta uzten baitu jendea.
Elikagai hartzituak, hala nola kimchia, konbutxa edo kefirra, gero eta gehiago zabaltzen ari dira, hesteen osasunerako duten onuragatik eta zapore bereizgarriagatik.
Landare jatorriko produktuek gorenean jarraitzen dute, eta ahalik eta naturalenak izatea bilatzen dugu. Elikagai horiek egoerarik puruenean dauden osagai begetalak dituzte eta horregatik nabarmentzen dira; adibidez, lekariak eta fruitu lehorrak.
Beti prezio onak onak reziok
ALKOHOLIK GABEKO EDARIAK
Alkoholik gabeko edariak puri-purian daude, batez ere Z Belaunaldiko kideen artean. Hauek dira proposamenetako batzuk: artisau garagardoak, koktel botanikoak eta edari aberastuak, guztiak ere aukera osasungarriak.
DIGESTIO OSASUNA
Mikrobiota zaintzen duten elikagaiak oso estimatuak dira, eta, horri esker, gero eta ugariagoak dira zuntz, prebiotiko eta probiotiko asko dituzten produktuak.
Beti prezio onak onak reziok
HURBILEKO PRODUKTUAK
Tokiko produktuak boladan daude, inoiz baino gehiago. Gustatzen zaigu jaten duguna nondik datorren jakitea eta tokiko ekonomiei laguntzea, eta, bide batez, gure karbono aztarna gutxitzea. Zure hurrengo erosketan, eraman bertako produktuak mahaira; adibidez, ekaineko eguzkitan gorritutako tomateak edo gerezi bildu berriak. Baratzetik platerera!
0,99 € ERRAZIOAK
Sardina erreen txigorkiak
4 20’
• 2 baratxuri atal
• 8 sardina
• 3 g piperrauts gozo
• 3 g kumino (hautsa)
• Limoi 1
• Tomate bat (ongi heldua)
Garbitu sardinak, erraiak eta ezkatak kenduta. Ondo garbitu eta lehortu ondoren, ondu gatzez eta piperbeltzez. Ebaki baratxuria xehe-xehe, eta, bol baten, nahastu olioarekin, piperrautsarekin, kuminoarekin eta limoi baten zukuarekin.
Jarri sardinak airfryer-ean eta zabaldu gainetik ongailua. Frijitu 180 ºC-an 10 minutuz.
• Tipula more baten erdia
• Baserriko ogia (4 xerra)
• 15 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• Albaka freskoa
• 1 g gatz
• 2 g piperbeltz
Txigortu ogia kurruskari geratu arte, ebaki tomatea xerratan eta ondu gatz eta olio pixka batez.
Ebaki tipula morea juliana eran.
Jarri olioz eta gatzez ondutako tomatearen xerrak txigorkiaren gainean. Ipini sardina trontzo pare bat txigorki bakoitzean, eta tipula zerrenda batzuk eta albaka hosto batzuk gainean.
FESTA ZAPOREA
San Joan gauak gatzaren eta suaren usaina du, eta, nola ez, sardina erreen usaina. Hain gurea den tradizioak solstizioaren sua eta udako zapore autentikoenetako bat uztartzen ditu. Kostaldeko herri askotan, sardina da protagonista nagusia: aire librean erretzen da, eta musikaz lagunduta, lagunartean eta desio onen giroan dastatzen da. Galizian, adibidez, ohitura da sardinen hezurrak sutara botatzea, zorte ona ekartzeko.
Festaren parte izateaz gain, sardina arrain urdin osasungarria eta zaporetsua da, omega 3 iturri aberatsa, eta ezin hobea urte garai honetan dastatzeko, oraintxe baitago puntu-puntuan. Zukutsua, hatzak miazkatzeko moduko gantz ukitu horrekin, ezin hobea ogiarekin edo entsalada fresko batekin... Zer gehiago eska daiteke udarari ondo ekiteko!
GARAIAN GARAIKOA
Goiburu horri jarraitzen diote Bouquet sandiek. Une egokiaren zain egoten dira landaketa %100 nazionalaren alerik onenak zuri eskaintzeko.
Hala, kalitate puntu gorenean goza ditzakezu.
Eguraldi ona
Eguraldi ona iristea eta Bouquet sandiak sinonimoak dira. Egokiak dira landa-ingurunerako nahiz hondartzarako, piknik baterako, igerilekurako... Kirolariak dira, motxileroak dira, nomadak dira, eta, aldi berean, oso-oso etxekoak.
Bouquet sandiak lagun onak dira urte garai honetako unerik onenetan. Eta ezin hobeak dira partekatzeko.
Barietate garaia
Unean uneko gogoaren arabera sandia bat edo beste aukera dezakezu:
Erreferentziazko “izarra”, hemen eta Europan, azal marraduna duen sandia gorria da; formatu estandarrean edo mini neurrian aurkituko duzu
Bouquet sandia horiak jende asko harritzen du koloreagatik eta zaporeagatik.
Ondo elikatzeko garaia
C eta A bitaminak dituenez, Bouquet sandia zaporea eta osasuna da. Ahalmen handiko antioxidatzailea ere bada. Eta %90 ura denez, fruta hidratatzailea eta freskagarria ere bada: lagun ezin hobea zure eguneko jardunerako.
Sormenerako garaia
Zapore orekatua du ahosabairako eta testura kurruskaria. Oso gustura jango duzu postre gisa, pusketatan, edo errezeta gustagarri, askotariko eta iradokitzaileetan.
Ahaztu gabe azal berde ilun-beltzeko eta mami gorriko sandia. Mini neurriko sandia ezin egokiagoa da pertsona bat edo bi bizi diren etxeetarako, tamaina eta pisu txikia baitu.
Sandia konbentzionalak bezala, ekologikoak ere baditugu, jakina, Bouquet Bio markaren pean.
Familiak ez du utziko sandia puskaren alerik platerean.
Erosi Bouquet sandia bat, ireki eta ebaki zati txikitan. Gorde hozkailuan, itxitako ontzi batean. Hala, jateko prest egongo da beti.
eko g p
5 al día elkarteak egunean 5 errazio fruta eta barazki jatea aholkatzen du
Bouquet Sandiak mintzo
BABESTU EGUZKITATIK!
BABES ALTUA ETA OSO ALTUA
Zure larruazala argia bada, aukeratu FPS 50+ babesa, eta sentikorra bada, bilatu eguzki babes hipoalergenikoak eta lurrunik gabeak.
DESKONTU txartela aldizkari honetan
Eguzkia osasun eta energia iturri da, eta onura fisiko eta mental asko ekartzen digu. Alabaina, eguzkitan jartzeko hainbat neurri hartu behar dira. Babestu zure larruazala EROSKIn baino saltzen ez den belle&SUN gure markako eguzkitako kremek ematen duten segurtasunarekin. UVB eta UVA izpietatik babesteko formula dute, eta kalitate-prezio erlaziorik onena.
Sensitive eguzki esnea
EROSKIn bi formatutan aurki dezakezu eguzki esne hau: 250 ml-ko ontzian eta 100 ml-ko hodian.
Lanbroa
Testura arinak nahiago dituztenentzat bereziki pentsatua.
Beti prezio onak ona rezioak
NOLA EMAN ONDO
EGUZKI BABESA
Eman azal garbi eta lehorraren gainean. Erabili behar besteko kantitatea: aurpegirako, bi krema lerro hatz erakuslearekin eta hatz luzearekin zabalduta, eta gorputzerako, 30 ml inguru.
Eman eguzkitan jarri baino 15-30 lehenago. Bi ordutik behin eman berriro krema, bereziki bainuaren ondoren.
Ez ahaztu eremu sentikorrak, hala nola belarriak, lepoa, oinak eta eskuak.
AURPEGIA
BABESTEKOA
Larruazal argia dutenek edo eguzkiarekiko sentibera direnek erabiltzekoa da. Berariaz formulatuak daude aurpegiko larruazalerako, babes faktore oso altuekin. Formula horiek lagundu egiten dute zimurrik eta orbanik ez dadin agertu, eta oil free erako produktuak dira.
EGUZKITAN EGON ONDORENERAKO...
Eragin hotzeko aloe vera aftersun gela
Areagotu egiten du erosotasun eta freskura sentipena eguzkiaren eraginpean egon ondoren.
Aftersun lozio hidratatzailea eta lasaigarria
Testura arineko emultsio fluidoa. Osagai hauek ditu: alantoina, glizerina, pantenol, E bitamina eta aloe vera kontzentratua.
* Test dermatologiko bidez frogatuak.
Beti prezio onak ona rezioak
BIDAIA FORMATUA
PRESTA ZAITEZ
UDARAKO edergintzako errutina honekin
LARRUAZAL BERRITUA ETA
SENDOTU,
ARGITU ETA INDARBERRITU EGITEN DU
DESKONTU txartela aldizkari honetan
Gorputzerako gel esfoliatzailea Ezinbestekoa modu uniformean beltzaran jartzeko eta bestelako tratamendu kosmetikoen aurretik larruazala prestatzeko.
3
Plastikorik gabeko partikula esfoliatzaileak, koko azalaren eta apar harriaren hautsaren bidez eginak.
Formula jatorri naturaleko osagaiez egina dago %96an, eta glizerina begetalarekin, aloe verarekin eta B5 probitaminarekin aberastua.
EZ AHAZTU OINAK
Neguan ezkutatuta egon ondoren, iritsi da haien unea. Konpondu eta mantendu zure oinen larruazala, uda osoan leun eta hidratatuta ager daitezen.
Lehen urratsa: krema konpontzailea
Gogortasunak murriztu eta gehiago azaltzea zailtzen du. Urea, karite gantza, aloe vera eta alantoina ditu.
Hidratatu egiten ditu oin oso lehor eta pitzatuak, zati laztuak desagerraraziz eta larruazalari berezko elastikotasuna eta leuntasuna emanez.
Bigarren urratsa: krema hidratatzailea Nabarmen elikatu eta leuntzen du. Karite gantza eta almendren olioa ditu.
* Test dermatologiko bidez frogatuak.
Onura anitzeko lozioa Larruazalari itxura gazte eta distiratsua itzultzeko balio duten kontzentratuekin formulatua dago. Osagai hauek ditu: Energen™, ahalmen handiko aktibo indarberritzailea eta bizigarria.
Kolageno hidrolizatua eta mahats estraktua, larruazalaren malgutasuna eta tinkotasuna hobetzen laguntzeko. Ezti eta kabiar estraktuak, eragin hidratatzaile eta antioxidatzailearekin.
Larruazala sendotzeko lozioa Osagai hauek ditu: Proteasyl™, eragin hirukoitzarekin: elastina babesten du, kolageno ekoizpena estimulatzen du eta larruazalari hidratatuta eusten dio, malgu eta tinko mantentzeko.
Energisome™, larruazala sendotzeko eta babesteko. Jojoba olioa, ezaguna zahartzaroaren aurka duen eraginagatik.
50 URTE ZURE LARRUAZALA BABESTEN
LEHENA EGUZKITIK BABESTEKO*
Aurten, NIVEA SUNek 50 urte bete ditu eguzkipean zure bidelagun izaten. 1975ean gehitu zuen eguzkitatik babesteko faktorea, eta geroztik zurekin egon da udan, zure larruazala zaintzen eta zurekin batera aurrerapausoak ematen. Gaur egun ere, berritzen jarraitzen du formula jasangarriekin eta ontzi birziklagarriekin, planeta eta zure larruazala zaintzeko konpromisoa hartuta, lehen egunean bezala.
NIVEA FP 50+ Babestu & Hidratatu Eguzki esnea
Berehalako babesa eta 48 orduko hidratazioa. Azido hialuronikoarekin aberastua eta azkar xurgatzeko formula hobetuarekin. Ozeanoentzat kaltegarriak izan daitezkeen mikroplastikorik eta iragazkirik gabe.
NIVEA KIDS Babestu & Zaindu
FP 50+ eguzki espraia
Eguzki babesa (5 eragin 1ean) uraren aurrean oso erresistentea. Txikienen larruazala hidratatu eta zaindu egiten du. Pediatrek onartua.
NIVEA FP50+ Aurpegirako
Eguneroko Fluido ikusezina
Fluido ultra arina eta ikusezina UVA/ UVB izpien aurkako berehalako babesarekin. Egokia larruazal mota guztientzat.
2 eragin 1ean. FP50+ UV Eguneroko lehen seruma
Testura arina eta eragin leuntzailea du, eta, beraz, ezin hobea da eguneroko makillajearen oinarri gisa. Azkar xurgatzen da eta babes handia ematen du.
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.
IZARO GARRO
Izarok ondo ezagutzen
ditu kafe on baten sekretuak. Gaztea da oso, 20 urte baino ez ditu, baina harrotasunez erakusten du Ostalaritza Eskoletako Baristen nazioarteko txapeldunaren titulua. Eta hori “txikitan kafea gustatzen ez zitzaidanik”.
Kafe on bat prestatzen eta zerbitzatzen jakiteak zergatik eralda dezake elikaduraren etorkizuna?
Kafea egunero erabiltzen den osagaia da, urrunetik eta aspalditik dator, eta garrantzitsua da errespetatzea eta zaintzea.
Zer egiten du barista batek?
Kafea prestatu. Barista on batek oso ondo ezagutu behar du produktua, eta teknika guztiak jakin behar ditu.
Zenbat mililitro daude teknikatik eta zenbat sormenetik, kafe kikara batean?
Teknikatik pixka bat gehiago dago sormenetik baino. Eta kafeak izan behar du beti protagonista. Marrazkia osagarri bat da.
Kolonbiako kafearekin (Indio caturra naturala), Izarok kafe bonboi hau prestatu zuen. Ordena honetan isurtzen dira osagaiak: panela azukrea, laranja zukua, ur pixka bat eta Tanzaniako kakaoa. Ondoren, minutu batzutan nahasten da dena eta pausatzen uzten da. Sutatik kentzen da eta zerbitzatu egiten da, pasioaren frutarekin, mango purearekin, esne gainarekin eta esne freskoarekin konbinatuta.
Bogan dago Late Art esaten zaiona. Kafea begietatik sartzen da? Bai. Kafea ere saldu beharreko produktua da. Eta deigarria den guztia, lagungarri da.
Zer zapore du kafe on batek?
Arabica kafeak, ohikoenak, txokolate eta karamelu zapore pixka bat dauka, ukitu mingots oso sotilarekin. Oso kafe orekatua da egunerokorako.
Zer onura sortzen du kafeak?
Kafeak teina dauka, eta substantzia horrek energia asko ematen digu, baina neurrian hartu behar da.
Zer eduki behar du kafeak hurrupaka ezpainak gozoaren gozoz miazkatzeko?
Garrantzitsuena nola ateratzen den da. Makina garbi edukitzea ere bai eta ehoketa.
Gomendioren bat etxean kafe hobea prestatzeko?
Zer kafe gustatzen zaizun jakitea, horixe da gomendiorik onena.
Irakurri elkarrizketa osoa hemen
TXAPELDUN BATEN ERREZETA
EROSKI BUFALO BURRATA
Tentazio italiar krematsua
Pugliatik, Italiako eskualde autentikoenetako batetik, iritsi da gastronomiako harribitxi hau: EROSKI burrata, bufalo emearen benetako esnerekin egina.
Poltsatxo batean gordetako gazta fin-fina da, eta poltsa ebakitzean barneko eduki krematsua eta zetatsua isurtzen da. Zapore leun eta koipetsukoa, aski da OOBE txorrotada soil bat gazta dastatu eta plazer hartzeko. Orobat, pizza egin berriaren gainean isurita edo tomate eta ahuakate entsalada batean ere oso ona da.
Proteina eta kaltzio iturria. Italian egina.
Gutizia tentagarria
Aukera azkarra, zaporetsua eta orekatua.
Glutenik gabe
Laktosarik gabe
Ontzi birziklatuan
Ireki, salteatu eta prest!
Plater gozo, bero eta erraz bat jateko gogoa baduzu, probatu EROSKI oilasko fajitak berdurekin. Lehen mailako osagaiak ditu –oilasko bularkia (%86) eta piper erreak–, salteatzeko prest, eta fajitei laguntzeko, espezia zorro bat zure gustura doitzeko.
Aski duzu irekitzea, zartaginean edo airfryer-ean kozinatzea eta bere horretan dastatzea, edo EROSKI tortilla baten barnean probatzea.
Konbinatu gure gari opiltxoekin edo osoko opiltxoekin
EROSKI OILASKO FAJITAK BERDUREKIN
Ziklo laburretarako –15 minutukoak barne–diseinatutako lehen garbigarria.
SKIP ZIKLO LABURRAK
Azken berrikuntza etxebizitza zaintzeko
Garbigarri hau iraupen laburreko garbiketa programetarako diseinatuta dago berariaz; baita soilik 15 minutuko zikloetarako ere. Usain Bolt atletaren eskutik -bera da munduko gizon azkarrena-, Skipek garbigarri berri hau atera du, denbora, ura eta energia aurrez ditzazun. Eraginkorra da ezkutuko orbanak eta usain txarrak ezabatzeko. Hiru aldaera daude gama berrian: Espres Eraginkortasuna, Kolorearen Babesa eta Usainen Aurkakoa. 37 garbiketako ontzietan daude eskuragarri.
#INOIZBAINOAZKARRAGOA
REXONA ETA DOVE DESODORANTE BERRIAK
BABESA gorputz
osorako
Rexonaren eta Doveren gorputz osorako desodorante berriak aitzindariak dira Espainiako merkatuan. Rexonaren teknologiak 72 orduko eraginkortasuna eta babes iraunkorra lortzea du helburu. Rexonaren desodorantea bi formatu desberdinetan –aerosola eta krema– eta bi lurrin desberdinetan dago eskuragarri. Aldiz, Doveren helburua egun osoa usain txarraren kontra babestea eta larruazala zaintzea da. Doveren desodorantea hiru formatutan dago: aerosola, krema eta stick-a.
Skip mintzo da -erako
Rexona eta Dove mintzo dira -erako
PIZZA BERRIAK
Testura berezia hautatutako
osagaiekin
Italian sortua eta pizzaiolo garaikideen artean oinarritua, BUITONI Creazione pizza hidratazio altuko orearekin egina dago, testura aireztatua eta samurra lortzeko, eta, aldi berean, kurruskaria. Gaineko osagaiak ere onenetan onenak dira, zapore ezin gozoagoak konbinatuz. Aukeratu gogokoen duzuna: Caprese, genovesa erako pestoarekin; Salame, Nduja-rekin (Calabriako hestebete tipikoa); edo Pikuak eta ahuntz gazta, gozoaren eta gaziaren konbinazio perfektua.
Buitoni mintzo da -erako
BEZOYA-REN BAG IN BOX
Zure
hozkailura ondo egokitzen den ‘KAXA’ formatu berria
Ezagutu Bezoyaren 3 litroko Bag in Box berria, zure hozkailuan ondo egokitzen den “kaxa” formatuan. Oso erosoa eta erabilerraza da, txorrota banatzaileari eta goiko heldulekuei esker, esfortzurik gabe garraiatu baitaiteke. Gainera, oso formatu jasangarria da, plastiko gutxiago baitu, eta oso praktikoa, zure hozkailuko atean edukitzeko eta mahaian erabiltzeko.
Pitxarretan oinarritutako lau diseinu berezi daude eskura, zure hozkailua apaintzeko eta mahaia alaitzeko.
Egizu denen bilduma!
BEZOYA, MINERALIZAZIO OSO AHULEKO URA, OSO INDARTSU BIZITZEKO
Lortu hemen 2€-ko beherapena
mintzo da -erako
Bezoya
EROSKIn
elkartasuna
Hitz egin dezagun ELKARTASUNAZ
Hemen gara berriro! 2026rako gure
Elkartasun Plana egin nahi dugu zurekin. Sartu eta parte hartu kausak aukeratzen.
Entzuten zaitugu
Zer kausaren alde lagundu nahiko zenuke 2026an?
Inkesta labur bat besterik ez duzu bete behar, elkartasunezko proiektuen artean zure lehentasunak aukeratzeko. Oso erraza da! Jasotako ekarpen guztiekin, EROSKIren datorren urteko lankidetza programa osatuko dugu.
GKE bat bazara aurkeztuko diguzu zure proiektua?
GKE-ek eta elkarteek ere aurkez ditzakezue zuen proiektu solidarioak edo ingurumenekoak, eta hautagai izan zaitezkete 2026ko ekarpenak jasotzeko. Aurkeztu zure hautagaitza atxikitako QR kodearen bidez.
EPEAK. Parte hartzeko epea uztailaren 2an amaituko da, bai GKE-entzat bai bezeroentzat. GKE-ek maiatzaren 15etik aurrera aurkez ditzakete beren hautagaitzak. Zalantzaren bat baduzu, helbide honetara idatz diezagukezu: sostenibilidad@eroski.es, edo webgune hauetan sar zaitezke: www.eroski.es/bases-solidaridad/ eta HYPERLINK “http://www.eroski.es/solidaridad-faq/
INGURUMENA ETA
ANIMALIAK BABESTEA
KAUSA SOLIDARIOAK
BOZKATU VOTA CAUSAS SOLIDARIAS
Bezero zara?
Elkartasun P nPlana 2026 0 Plan Solidararidad 2 d 026
Bozkatu kausen alde! ¿Cliente? ¡Vota tus causas!
GKE zara? Aurkeztu zure proiektua! ¿ONG? ¡Presenta tu proyecto!
Lagundu gure planeta eta bertan bizi diren bizitza forma guztiak zaintzen. Hilabete honetan, Galiziako Amicos Elkartera bideratuko dira zentimoak. Itsasoko hondakinak murrizteko proiektu bat dauka elkarte horrek, zeinetan desgaitasun intelektuala duten pertsonek hartuko duten parte. Balear Uharteetakoa bazara, zure zentimoak Menorca Preservation
elkartera bideratuko dira, lehen sektoreari laguntzeko eta bertako produktu jasangarrien kontsumoa sustatzeko. Gainerako erkidegoetan, erakunde hauetara bideratuko da zure laguntza: Ecomar Fundaziora, kostaldeak garbitzeko, eta WWF erakundera, “Basoak eta hezeguneak” proiektua bultzatzeko. Erakunde horiek guztiek dohaintzak behar dituzte beren ekimenak sendotzeko eta ingurumenaren zaintzan lanean jarraitzeko.
HILABETE HONETAN
Ekainean, 900.000 OPARI zuzen baino gehiago...
endetan n
EROSKI club-eko kide izateagatik eta gure dendetan erosteagatik bakarrik, gure EROSKI markako produktuak –entsaladak, zukuak, kontserbak...– doan eskuratzeko milaka kupoi irabaz ditzakezu udaz gozatzeko, edo Travel Club Katalogoko opariak lor ditzakezu.
OPARI ZUZENAK
Nola parte hartu?
1. Hartu parte zure EROSKI dendan erosketa bat eginda, eta ikusi zer sari eskuratu duzun.
2. Gainera, 30€-ko erosketa bakoitzeko, lortu zozketa handirako parte-hartze zuzen bat.
3. Eta jokatu app-ean, opari gehiago eskuratzeko.
Eta gainera, ZOZKETA handi bat
Bidaia Punta Canara 100
Lau pertsonarentzako (2 heldu eta 2 haur) bidaia Punta Canara, 9 egunetarako. 6.000 €-ko balioa du. Ostatua 4 izarreko hotel batean, otordu guztiak barne direla eta aireportu eta hotelaren arteko joan-etorriak ere bai. Oparia bonu bat da. Beraz, bidaia horren truke alda dezakezu, edo nahi duzun ibilbidea diseina dezakezu, beti ere 6.000 €-ko balioarekin*.
Nola lortu opariak?
Sariak eskuratzeko baldintza bakarra hauxe da: EROSKI club-eko bazkide izatea eta hurbilen duzun dendan erosketa egitea.
Zure kupoiari zuzenean sari bat egokitzen bazaio:
EROSKI produktuen doako kupoi bat eskuratu baduzu: aski da hurrengo erosketan ordainlekuan ematea EROSKI club txartelarekin batean.
Travel Club katalogoko opari kode bat eskuratu baduzu: sar ezazu kodea Travel Club-en webgunean edo deitu 913 874 387 telefonora, eta doan eskuratuko duzu.
* VIAJES W2M agentziaren erreserba baldintzei loturik. Informazio gehiago: eros.ki/verano-club/
Saria lortzen baduzu, 50 €-ko diru-sarrera egingo dizugu zure EROSKI club txartelean.
Honela parte hartuko duzu zozketan
Gure dendetan partaidetza bat eskuratuko duzu 30 €-ko edo hortik gorako erosketa egiten duzun bakoitzean. Oso erraza da! Erosketa 60 €-tik gorakoa bada, bi partaidetza eskuratuko dituzu, eta abar. Pilatu partaidetzak astero eta sari bat irabazteko aukera handiagoa izango duzu!
EROSKI aplikazioan: eskura itzazu partaidetza eta opari gehiago. go: eros. e ki/verano-club/
bidaiak
KOLONBIA Zapore eta xarma koloniala
Kolonbia, jomuga bat baino gehiago, zentzumenentzako esperientzia bat da. Andeetako mendietako kafe txigortu berriaren usaina da; Caliko gauetako saltsaren erritmoa da; Karibe itsasoaren haize leuna da Cartagena de Indiaseko harresiak ferekatzen, edota jendearen irribarre atsegina bidaiariari lagun zaharren ongietorria egiten. Kolonbian barnako bidaian, herrialde anitza, zirraragarria eta autentikoa aurkituko dugu, non eskualde bakoitzak historia zabala duen kontatzeko eta paisaia liluragarriak bisitaria xarmatzeko. Animatu Kolonbiako esentzia islatzen duten hiru harribitxiak ezagutzera azulmarino bidaia agentziaren eskutik, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean, etorkizuneko erosketetarako.
Bizitza dantza da
Cali hiria Cauca Ibarreko hiriburua da, “Zeruaren sukurtsala” esaten zaio, eta saltsaren inguruko kulturaren epizentroa ere bada. Hemen, musika entzun, bizi, dantzatu eta arnastu egiten da. Caliko gauak dardara egiten du Juanchito, Granada eta beste hainbat auzotan. Bertakoak eta kanpokoak haietan
elkartzen dira congaren, tinbalen eta bihotzaren soinuan.
Orobat, Cali liluragarria da modernitatea eta tradizioa nahasten dituelako. Nahitaez bisitatu beharrekoa da San Antonio auzoa, hango etxetxo kolonialekin eta kafetegi artistikoekin; eta miresgarriak dira Tres Cruces eta Cristo Rey behatokiak, hiriaren ikuspegi zoragarriez gozatzeko. Probatu beharrekoak dira Caliko zapore eta plater gozoak ere; esaterako, aborrajadoa, chontaduroa eztiarekin, lulada hotza eta egurrezko eltzean prestatutako oilo sancochoa.
Xarma koloniala
Iparraldean, Cartagena de Indias hiriak ondo eusten dio xarma kolonialari, denboraren joanean. Hiri harresituan barna ibiltzea Gabriel Garcia Marquezen eleberri batean sartzea bezala da. Hango plazak, Santo Domingo edo Bolivar, gainezka daude, bizitzaz, musikariz, saltzailez eta arkitektura miresten duten turistaz gainezka. San Felipe gaztelutik Karibe itsasoaren ikuspegi liluragarria begietsi ahal izango duzu, zinez mira eginda geratzeko modukoa. Gainera, hango hondartzak –Bocagrande, Castillogrande edo Rosarioko uharte zoragarriak– ezin egokiagoak dira atseden hartzeko, ur kiroletarako edo paradisuaren pareko paisaiez gozatzeko. Leku paregabea da ilunabar ahaztezinez gozatzeko mojito bat eskuetan duzula.
Kolonbiako arima berdea Andeetako erdialdeko eta mendebaldeko mendilerroen artean, kafe landaketen
eremua da Kolonbiako bihotz berdea, baita herrialde hartako kafearen altzoa ere, mundu osoan ezaguna, haren leuntasun eta zaporeagatik. Paradisu menditsu honek hartzen ditu Caldas, Quindio eta Risaralda departamentuak, eta ametsetako paisaiak, arkitektura koloretsuko herriak et kafearen inguruko kultura konbinatzen ditu. Unescok Gizateriaren Ondare izendatua du ingurune hau.
Eta esperientziez ari garela, probatu beharrekoak dira Santa Rosa de Abaleko bainu termalak, San Vicenteko ur gardenak edo bertako parke tematikoak –Kafearen eta Panacaren Parkea, adibidez–, egokiak landa inguruneko bizimoduari buruz ikasteko.
Mila mundu bakar batean
Onena da Kolonbiak beste mila harribitxi dituela: ezkutuko herri kolonialak, oihan oparoak, kolore askotako ibaiak eta energiaz eta sormenez betetako hiri modernoak. Zatoz, deskubritu, sentitu eta bizi Kolonbia zure azulmarino bidaia agentziaren eskutik!
%5 itzuliko dizugu
zure EROSKI club txartelean
Egin erreserba zure azulmarino bidaia agentzian, eta hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2025eko ekainaren 1etik 30era egiten baduzu.
azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan
EROSKI EGITEN DUGU
376 partaide ditu
“TOKIKO HORNITZAILEEI LAGUN EGITEKO
PROGRAMA” ARRAKASTATSUA IZAN DA
EROSKIren “Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programak” dagoeneko 376 partaide ditu. Ekimena Euskal Autonomia Erkidegoan sortu zen 2022an, nekazaritzako elikagaien sektoreko ekoizle txikiei laguntzeko, eta pixkanaka beste erkidego eta eskualde batzuetara zabaldu da: Galiziara, 2023an, eta Nafarroara eta Aragoira, 2024an. Asmoa da EROSKIren ezagutza eta konpromisoa handitzea tokiko hornitzaileekin eta haien ingurunearekin, eta haiei prestakuntza eta babesa ematea, beti izan dezaten nola
hobetua ekoizpen sistema jasangarriagoetarantz; eta, horrekin batera, lagun egitea eta gidari izatea, produktuen kalitate handiagoa lortzeko eta balio katean gardentasun handiagoa lortzeko.
“EROSKIk lankidetza estutzea bilatzen du gure tokiko hornitzaileekin, eta gonbidatzen ditugu programa honetan parte hartzera, elkarrekin egin dezagun merkaturatzen ditugun produktuen jasangarritasunerako bidea, hori baita, gaur egun, kontsumitzaile guztien kezka. Banaketan gabiltzanok funtsezko pieza gara nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzeko, eta guretzat ardatz estrategikoak dira bai tokiko ekoizpenak eta bai jasangarritasuna”, azaldu du EROSKIren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.
“Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programa” horretan izan diren partaide guztietatik, 101 EAEkoak dira, 179 Galiziakoak, 47 Nafarroakoak eta 49 Aragoikoak.
URTEKO FRANKIZIA
EMAILE ETA FRANKIZIATU
ONENAREN SARIAK JASO
DITU EROSKIK
EROSKIk urteko Frankizia emaile
Onenaren Saria jaso du, eta Pablo Higuerok, EROSKIren frankizia duen saltzaileak, urteko Frankiziatu Onenaren Saria elikagaien sektorean.
Frankizia emaileen Espainiako Elkarteak ematen dituen sari horiek “aitortza bat dira gure frankizia duten saltokiak gustura egoteko egunero egiten dugun lanari”, adierazi zuen EROSKIko Frankizien zuzendariak, Alberto Cañasek. Pablo Higuerok lau denda ditu EROSKIren frankiziarekin, eta hauxe adierazi zuen saria jasotzean: “EROSKIrekiko harreman profesionala eta lankidetza bikaina da, bat egiten dugu balioetan, eta, hala erlazio iraunkorra eta konfiantzazkoa dugu kooperatibarekin”.
EROSKIk seigarren aldiz irabazi ditu sari hauek: lau aldiz Frankizia emaile Onenarena eta bigarren aldiz Frankiziatu Onenarena.
Maiatzean, Mareak Kapitaina ekimenaren eskutik, Galiziako eta Asturiasko ikasleak beren lonja hurbilenetara joan dira bisitan, itsasoko lanari buruz, tokiko arrantza arteei buruz eta sasoiko produktuei
buruz gehiago ikasteko, eta enkante batek nola funtzionatzen duen bertatik bertara bizitzeko.
Vegalsa-EROSKIren helburua da ”askotariko elikadura sustatzea, eta, horrez gain,
itsasoko produktuak jateak dituen onurei buruz kontzientzia zabaltzea”, azaldu du Gabriela Gonzalezek, Vegalsa-EROSKI-ko Jasangarritasun eta Komunikazio zuzendariak.