EROSKI_ABRIL_2025_EUSKERA

Page 1


Jakin zein diren ezinbesteko platerak bruncha modu osasungarrian prestatzeko, eta beti prezio onean

BRUNCH-A MAITE DUGU

Doako

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

22

04 Zenbaki honetan

06 Hil honetako onenetan onena

07 ... Eta sareetan

08 Ondo maite zaituenak... brunch bat prestatuko dizu

10 Kafea: zaporea, usain gozoa

eta prestatzeko 21 ideia

14 Txigorkiak eta ogi txigortua

18 Quicheak eta galetteak

19 Dastatu gaztak, ketuak eta zabaltzeko gaztak taula gozo batean

20 Ez dadila falta gozorik

22 Oloa sekreturik gabe

24 Platanoa: errezetak eta bitxikeriak

28 Gehitu ahuakatea zure dietan

30 Infoodencer-ak

32 Garagardoak

36 Edergintza

38 Gure dendetako azken kontuak

40 EROSKI club-en abantailak

42 Elkartasuna

44 Bidaiak: Puglia (Italia)

47 Aurrezki kupoiak

50 Albisteak

editoriala

UGOZATZEKO Garaia

daberri honetan goza dezazun nahi dugu, ezeri uko egin gabe. Izan ere, ondo maite zaituenak berezi bihurtzen du une bakoitza. Beraz, luza dezagun igande goiza, eta dasta dezagun brunch gozo bat, maite ditugunen alboan. Zenbaki honetan, brunch bat prestatzeko gakoak emango dizkizugu, beti prezio onean dauden produktuak erabiliz: kafe egin berria, ogi txigortu kurruskariak, fruta, ahuakatea edo plater landuagoak, hala nola quicheak eta galetteak... Azken horiek bezperatik prestatuta utz ditzakezu, hozkailuko soberakinak irudimenez erabilita. Izan ere, ondo maite zaituenak brunch bat prestatzen dizu, eta aurrezten lagundu.

Eta ez ahaztu gozoren bat gehitzea. Aprobetxatu Aste Santuan gaudela, eta animatu garai honetako postre tipikoren bat prestatzera; adibidez, torradak eta kauserak. Sukaldean trebe-trebea ez bazara, lasai, hurbildu gure dendetara

eta dastatu zure inguruneko gozo tradizionalekin. Egun hauetan bidaiaren bat egiten baduzu, bertako produktuen aukera zabala aurkituko duzu gure dendetan, beti prezio onean gainera; adibidez, gaztak, hestebeteak, ardoak, postreak edota kafea. Harrituta geratuko zara. Ona da hemengoa izatea!

Eta bidaiatzen hasita, zergatik ez Pugliara? Ezagutu Italian hobekien gordetako sekretua, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean. Jarraitu irakurtzen; izan ere, bidaiarako nezeser perfektua prestatzen lagunduko dizugu, beti prezio onean dauden produktuekin; eta, horrez gain, udaberri honetan gure belle markako produktuekin zure larruazala zaintzeko ezinbestekoak erakutsiko dizkizugu.

Ez galdu zenbaki hau, beti bezala ideiaz, inspirazioz eta EROSKI clubeko bazkide izateak dakartzan abantailaz gainezka baitator. Bazatoz gehiago gozatzera gutxiago gastatuz?

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP.

Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide

Zuzendariordea: Lucia Goicoechea

Erredaktore burua: Manuela Díaz

Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo

ARGITALPENAREN EGILEA

Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna

Hemen duzu SASKI BERRIA beti prezio onean

Orain merkeago, kalitate oneneko 2.000 EROSKI produktu baino gehiagorekin. Haiei buruzko guztia azalduko dizugu; izan ere, ondo maite zaituenak aurrezten lagunduko dizu.

NOLA AURKITUKO DITUT?

Zigilu hau dute. Saskiko 2.000 produktu horietatik erdia baino gehiago 2 euroz azpitik dago, eta 300 baino gehiago euro batez azpitik.

ZER IZOZTU

ETA ESNEKI

DAUDE

BAI, 400 BAINO GEHIAGO 162 fruta eta berdura. 120 arrain eta haragi. Urdaitegiko 65 produktu. Okindegiko 42 barietate. 25 soluzio azkar eta gozo.

Bai, noski. 900 produktu baino gehiago elikadura osasungarrirako beharrezkoak diren elikagaien taldeetakoak dira. Gainera, Nutri-Score duten produktuen %44k A eta B kalifikazioa dute. Horiek dira aukera osasungarrienak eta orekatuenak.

DIETA OSOA AL DA?

ESKURA?

Izoztu.

Esne eta edari begetal, jogurt eta postretarako esneki.

Ezin osoagoa. Gosarirako 250 aukera baino gehiago dituzu –kafeak, infusioak, zerealak edo ogiak–, eta janari biltegirako 600 produktu baino gehiago, hala nola olioak, lekaleak, pastak, kontserbak, arrautzak... Baita edariak eta zure maskotarentzako produktuak ere.

BADAGO DROGERIAKO ETA

LURRINDEGIKO PRODUKTURIK?

Arropa eta etxea garbitzeko 270 produktu baino gehiago dituzu. Gainera, zure burua eta familia zaintzeko 325 produktu ere badituzu.

BADAUDE TOKIKO BERTAKO ELIKAGAIAK?

JAKINA. SASKIKO 400 PRODUKTU BAINO GEHIAGO BERTAKOAK DIRA JATORRIZ.

Ez galdu EROSKI produktuz eta

EROSKIn ez beste inon saltzen ez diren produktuz osatutako saski berria

EGIN BAT MARKA PROPIOZALEEN MUGIMENDUAREKIN!

OSASUNGARRIAK AL DIRA?
BADIRA FRESKOAK?
hemengoa izatea
Ona delako

HIL honetako ONENETAN ONENA

Beti prezio prezonak io onak krezio

2 ATUN OSO BEREZIA

Zurekin ospatu nahi dugu “V. Itsasoak Betirako

Astea”, Espainian marka propioko produktuen artean MSC ziurtagiria duen lehen lata balioan jarriz. EROSKI atuna oliba oliotan, MSC

Zigilu Urdinarekin, elikagai ezin hobea da, zaporeagatik, kalitateagatik eta ozeanoekiko konpromisoagatik. Prezio onean dago, gainera. Gogoratu Zigilu Urdinak arrantza jasangarria, espezieen babesa eta trazabilitate garbia bermatzen duela. Ez aukera galdu!

HASI EGUNA INTXAURREKIN

Proteina, zuntz eta omega 3 asko dute. EROSKIn hainbat intxaur mota aurkituko dituzu, beti prezio onean. Energia, asebetetze sentipena eta ongizatea, mokadu bakarrean.

LIBURUAREN EGUN ZORIONTSUA IZAN!

GURE LIBURU DENDETAN

ETA SUPERMERKATUETAN

AURKITUKO DITUZU

AZKEN BERRIKUNTZAK, SAGA ONENAK, ELEBERRI HISTORIKOAK

ETA ERROMANTIKOAK, ‘THRILLER-AK’ ETA ONGIZATEARI ETA ELIKADURARI BURUZKO

AZKEN TITULUAK, BETI PREZIO ONEAN. IZAN

ERE, ONDO MAITE ZAITUENAK, IRAKURTZERA ANIMATUKO ZAITU! 1

ESKAINTZARIK ONENAK

EROSKI SELEQTIA-REKIN

Apirilaren 10etik 30era, gure

EROSKI SELEQTIA produktu guztietan, 2. aleak %30eko deskontua izango du. Konbinatu nahi duzun bezala! (1)

(1) Gutxien balio duen produktuaren %30 itzuliko dizugu zure txartelean. Pisurako edo solteko produktuetan %15eko deskontua 1. aletik hasita. Sustapena baliagarria izango da apirilaren 10etik 30era.

...ETA SAREETAN

Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri

JADA 100.000 GARA INSTAGRAM-EN!

Zenbaki borobil batera iritsi gara, eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen! 100.000 lagunek maite dituzue EROSKI marka, tokiko eta garaian garaiko elikagaiak, errezeta

gozoenak, zapore berriak deskubritzeko gogoa eta, nola ez, beti-betiko prezio onak. Elkarrekin hazten jarraitzen dugu, trikimailuak eta inspirazioa partekatuz. Oraindik ez gaituzu jarraitzen? Egin bat @eroskioficial-ekin!

BRUNCHEN MAITALEAK, HAUXE DA ZUEN TAULA!

Inspirazioa, errezetak eta konbinazio ezin hobeak zain dituzu gure Pinteresteko taulan. Aldizkari honetan kontatutako guztia eta askoz gehiago. Gorde, probatu eta gozatu brunchaz inoiz ez bezala. Fitxatu duzu? Jarrai gaitzazu eta bete zure goizak zaporez! #BrunchTime

TIKTOKEATZEN

Drama, ezustea, estualdia...

Hemen, ordea, tentazio bakarra

duzu: Beti Prezio Onean dauden gure produktuak.

@SaraHermana EROSKIko enbaxadorea, influencerra eta nutrizionista da. Bertako produktuak kontsumitzearen hiru abantaila adierazi dizkigu.

Hanburgesatarako kilo erdi haragi bi aldiz xehatzeko eskatzea egokitzen zitzaizun. Amatxo!

ONDO MAITE

ZAITUENAK…

ZOZKETATZARRAK ANTOLATZEN DITU

Gure azken irabazlea Lisboara joateko maletak prestatzen ari da jada. Eta zu? Hau ez baita hemen bukatzen. Zozketa gehiago, ezusteko gehiago eta esperientzia bereziak bizitzeko aukera gehiago datoz. Jarrai gaitzazu Instagramen (@eroskioficial), eta egon adi, hurrengo saria zurea izan daiteke eta!

BRUNCH BAT

Ondo maite zaituenak PRESTATUKO DIZU!

Erdi gosari, erdi bazkari, bruncha aitzakia gozo bat da asteburua lasai hartzeko eta otordu berezi batez presarik gabe gozatzeko. Gero eta gehiago dira mokadu honen zaleak. Jarri mahaia; izan ere, brunch honetako platerak prestatzen lagunduko dizugu, egunari indarrez eta umore onez ekiteko. Otordua modu egokian eta prezio onean atontzeko ezinbestekoak diren gakoak eta platerak emango dizkizugu.

UNEA

Brunch baterako ordu egokiena 10:00ak eta 13:00ak artean izaten da; une perfektua da gehixeago lo egin baina gosaririk gabe geratu nahi ez dutenentzat. Brunch on batek askotariko jakiak izan behar ditu eta orekatua izan behar du, gozoa eta gazia, hotza eta beroa konbinatuz. Ez dago idatzizko araurik, baina normalean lau eta sei plater artean izaten ditu, edariez gain.

JATORRIA

Izena breakfast (gosaria) eta lunch (bazkaria) hitzen uztarketatik dator, eta jatorriz XIX. mendekoa da ohitura. Garai hartan, Erresuma Batuko klase sozial altuetako jauregietan hamaiketako oparoak zerbitzatzen ziren igandeetan, berandu samar. Nolanahi ere, Estatu Batuetan zabaldu zen batez ere, eta geroztik mundu mailako joera bihurtu da.

PRESTAKETA

Ezinbestekoen artean, plater batzuk ez dira aldatzen: arrautzak, ohiko moduren batera prestatuak (Benedict eran, nahaskian, frijituak edo poxatuak), ogi txigortuak eta laguntzeko gazta, ahuakatea edo izokin ketua. Ezinbestekoak izaten dira aukera gozoak ere, arto opilak, pankakeak edo bizkotxoak, eta, nola ez, fruta freskoak. Edariei dagokienez, kafea eta tea oinarrizkoak dira, baina ohikoa izaten da zuku naturalak eta smoothie-ak zerbitzatzea ere.

KAFEA Hasteko

Kafea ezinbestekoa da brunchean, usain eta zaporeagatik, baina, batez ere, egunaren hasieran zentzumenak pizteko eta askok hain beharrezkoa duten energia dosia eskuratzeko duen ahalmenagatik. Kafe bat nahi?

AZUKRERIK GABE ETA

EGUNEAN 3 KIKARA GEHIENEZ

GEHIAGO

JAKIN NAHI BADUZU

Goizeko bultzada hori baino askoz gehiago da kafea. Zentzumenak esnarazteaz gain, antioxidatzaile asko ditu, batez ere azido klorogenikoak. Azido horrek propietate antioxidatzaileak, antiinflamatorioak eta antidiabetikoak ditu. Neurriko kontsumoa, bizpahiru kikara egunean gehienez, lagungarri izan daiteke kontzentraziorako eta errendimendu fisikorako. Hori bai, kafearen onurak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, onena azukrerik gabe hartzea eta haren zapore naturalaz gozatzea da.

AURKIKUNTZA

Kondairaren arabera, 600. urtean, Khaldi izeneko artzain batek aurkitu zuen kafearen eragina, Etiopiako Kaffa eskualdean, ohartu zenean bere ahuntzek indar eta bizitasun handiagoa hartzen zutela kafe baiak jan ondoren. Ordudanik, kafe landareak bide luzea egin du: Sudanetik bidaiatzen zuten esklaboek Arabiara eraman zuten XV. mendean, eta Europara XVII. mendean iritsi zen.

BOLADAN DAGO

Beti prezio onak ona rezioak

Beti prezio onak ona rezioak

Kafea alean boga-bogan dago. Kafea artisau erara prestatzeko metodoak indarra hartzen ari dira, hala nola kafe makina italiarrak eta espresak, prentsa frantsesa edo V60 delakoa, eta, hori dela medio, gero eta gehiagok nahiago du kafea ale freskoetan, etxean ehotzeko eta usain eta zapore gehiagoko kafeaz gozatzeko. Prest al duzu zure ehogailua? Guk beti prezio onean dugu alea.

EROSKI SELEQTIA: JATORRI AITORTUA ETA %100 ARABICA

KOLONBIAKO KAFE EHOA

Zaporea: orekatua ahoan, leuna eta zeta antzekoa. Ahosabai iraunkorra eta atsegina uzten du.

Usaina: gozoa eta leuna.

ETIOPIAKO KAFE EHOA

Zaporea: konplexua eta exotikoa, fruta eta lore ukituekin.

Usaina: lore eta frutena.

Ale txigortu hutsa da, gehigarririk gabea. Usaintsuagoa, azidotasun orekatuarekin eta zapore garbiarekin.

Ale txigortuak azukrearekin

eta ukitu mikatz batekin konbinatzen ditu. Indartsuagoa da eta gorputz gehiago du.

LABORANTZA EKOLOGIKOKOA

Blend orekatua, modu naturalean

txigortutako.arabica eta robusta kafe hautatuekin. Kafearen kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua bermatzen duten kontrol zorrotzei jarraituz ekoitzia.

KENYA KAPSULAK

Zaporea: bizia eta frutaduna, zitrikoen ñabardurekin eta azidotasun ukitu batekin.

Usaina: lore eta frutena.

Ezin hobea kafeinaren eragin estimulatzailerik gabe kafeaz gozatu nahi dutenentzat. Zapore bera, baina kafeina oso-oso gutxirekin (%0,1 baino gutxiago).

Bateragarriak Nespresso eta Dolce Gustorekin, 16, 20 eta 50 unitateko kaxetan.

Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak

HUTSAK

1. ESPRESOA

Kafe kontzentratua eta indartsua.

2. KAFEA IZOTZAREKIN

Izotzarekin zerbitzatutako espresoa.

3. LUZEA

Espreso bat bi aldiz ur gehiagorekin egina.

4. AMERIKARRA

Espreso bati proportzio berean ura gehituta.

KAFESNEA

5. LATTE

Kafesnea, normalean apar gehiagorekin.

6. FLAT WHITE

Latte-aren antzekoa, apar gutxiagorekin eta esne gehiagorekin.

7. MACCHIATO

ZERPITEB I O ONEANDAUDEN PRODUKTUEKINKAFEA HARTZEKO 21 MODU

GOZOTASUN GEHIGARRIA

12. VIENARRA

Espresoa esne gain harrotuarekin.

13. AFFOGATO

Izozki bola baten gainean zerbitzatutako espresoa.

HARRIGARRIAK

Espresoa esne pixka batekin edo esne apar pixka batekin.

8. KAPUTXINOA

Kafesnea apar askorekin eta txokolate ukitu batekin.

9. KAFESNEA

2/3 kafea eta 1/3 esnea.

10. EBAKIA

Espresoa esne ukitu batekin.

16. DALGONA

2 koilarakada berehalako kafea, 2 koilarakada azukre, 2 koilarakada ur bero eta esne edo edari begetala. Irabiatu apar bat eratu arte. Bete edalontzi bat esnez eta gehitu kafe aparra.

19. MATCHA FUSIOA

Espresoa ur berotan disolbatutako matcharekin eta esne apardunarekin edo esne hotz eta izotzarekin.

11. MOKA Espresoa txokolatearekin eta esnearekin.

14. BONBOIA

Espresoa esne kondentsatuarekin.

17. PROTEIKOA

Espresoa proteina hautsaren koilarakada batekin eta katilukada erdi esne edo edari begetalarekin eta ezti pixka batekin.

20. ESPEZIAZ ONDUA

Espresoa edo kafesnea kanelarekin, intxaur moskatuarekin edo kardamomoarekin, ukitu bero bat emateko.

Beti prezio prezonak io onak krezio

15. MAROCCHINOA

Espresoa kakaoarekin eta esne aparrarekin.

18. BULLETPROOF COFFEE

Espresoa koko olioaren koilarakada bat edo birekin eta gurin koilarakada bat edo birekin. Nahastu irabiagailuarekin 20 segundoz.

21. TONIKAREKIN

Espresoa tonika botilatxo baten 2/3ekin. Gehitu izotza eta apaindu zitrikoekin edo belar aromatikoekin, eta dastatu kafe freskagarri eta bizigarri bat.

OSO GUREA DEN KAFEA

Kafe on baten sekretua ez da soilik alea; txigortzeko eta lantzeko modua ere oso garrantzitsua da. Prozesu horrek ematen dio nortasuna, gorputza eta ñabardura berezia. Eta, kafe berezien bila hastean sarritan urrun begiratzen badugu ere, gure ingurune hurbilean badira kafea pasioz lantzen dutenak, hurrupa bakoitzari tokikoaren esentzia nahasezin hori emateko lan egiten dutenak. Probatu hemengo kafeak, harrituta geratuko zara.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

KA

KAFE EHO NATURALA

Arabica eta robusta kafe hautatuak eta modu naturalean txigortuak.

Zaporea: orekatua ahoan, leuna eta zeta antzekoa, ahosabai iraunkorrarekin eta atseginarekin.

Usaina: gozoa eta leuna.

Ar ha na Za ah an ira at Us

KAFE EHO NATURALA

Kafe makina italiarrerako bereziki diseinatua.

Zaporea: txokolate, karamelu eta fruitu lehorren ukituak. Ahosabai oso atsegina uzten du. Usaina: intentsitate ertaina lore ukituekin.

INTENSSISIMO KAFE ALEA

%100 arabica kafea, modu naturalean txigortua. Egiazko Barista espezialitatea da.

Zaporea: elegantea eta atsegina, izaera eta gorputz trinkoduna.

Usaina: kakao mingotsa oroitarazten duten ukituekin.

KAFE EHOA ETA KAFE

ALE NATURALA

%100 modu naturalean txigortua.

Zaporea: leuna eta orekatua.

Usaina: fina eta atsegina, fruitu lehorren eta txokolatearen ukitu sotilekin.

KAFE EHO NATURALA

%100 modu naturalean eta erdizka txigortua.

Zaporea: orekatua, gorputz eta azidotasun ertainarekin.

Usaina: lurrin sendoa kakao oinarriarekin.

KAFE EHO NATURALA

Robusta eta arabica kafeen blend-a.

Zaporea: azidotasun sotileko zapore leuna, ahosabai atsegina uzten duena.

Usaina: gozoa eta belarrena.

ASTURIAS
KANTABRIA
ARAGOI
hemengoa izatea
Ona delako

OGI TXIGORTUAK ZURE NEURRIRA

Ogi txigortuak ezinbestekoak dira brunch-etan, aukera asko ematen duen oinarri bat, zapore eta testurekin jolasteko. Gurin eta marmeladarekin

prestatutako klasikoak nahiz proteina gehiagoko bestelako aukerak, apustu segurua dira. Egin aukera beti prezio onean dauden gure produktuen artean, eta aurreztu ogi txigortu gozoenak prestatuz.

HAINBAT ZAPORETAKO GAZIAK

Izokin ketua eta krema gazta.

Berotu zertxobait ahuntz gazta, zapore handiagoa emateko.

KLASIKO GOZOA

Ahuakatea eta arrautza poxatua piperrauts ukitu batekin.

Tomate birrindua eta urdaiazpiko iberikoa.

DESKONTU txartela aldizkari honetan

Gurin eta marmeladarekin, edo aukera

apurtzaileagoak: adibidez, gurina eztiarekin eta gatz ezkata izpi batzuekin.

Urdaiazpiko, zainzuri eta arrautza txigorkia

45’ 4

• 4 xerra ogi

• 4 xerra urdaiazpiko ondu

• 4 arrautza

• 12 zainzuri berde

• Letxuga hostoak

• 20 g Parmako gazta (birrindua)

• Oliba olioa

• Gatza eta piperrautsa

Txigortu ogi xerrak eta gorde geroko. Zartagin batean, oliba oliotan, salteatu zainzuriak pare bat minutuz.

Jarri ura eltzetxo batean eta, irakiten hastean, sartu arrautzak eta egosi sei minutuz.

Jarri txigorki bakoitza platerean, banatu gainean zainzuriak, urdaiazpikoa eta arrautza egosia. Estali gazta birrin pixka batekin. Zerbitzatu letxuga hostoekin lagunduta, eta ondu gatzez eta piperbeltzez.

Beti
Beti prezio onak ona rezioak

KURRUSKARIENA Hozkada

Kurruskaria, arina eta janari biltegian beti prest, noiznahi dastatzeko. Oso gustukoa dugu ogi txigortua, oso testura sendoa duelako, eta aukera ematen duelako ahuakate krematsuak edota gazta leunak gainean zabaltzeko, ahaleginean desegin gabe. EROSKIn ogi txigortu mota asko aurkituko dituzu, zure beharren eta gustuen arabera. Osokoak, glutenik gabeak, zereal anitzekoak... Nork egingo dio uko cracker on baten kurruskari?

KLASIKOAK

Osoko ogi txigortua

%100 osoko ogiaren 30 xerra. Ezin hobea gosari osasungarri baterako, eta perfektua marmelada, gazta edo ahuakatearekin batera jateko.

Biskote integralak

Pateekin, gaztekin, edo, besterik gabe, oliba olio eta tomate pixka batekin jateko. Formatuari esker, ezin hobeak dira familian partekatzeko.

ZEREAL ANITZEKOAK

Zekale eta sesamo ogia

Osoko zekale irinarekin (%84) eta sesamo haziekin (%12) egina, zapore sakoneko eta testura bereziko ogia da. Oinarri bikaina da humusarekin edo izokin ketuarekin txigorki gaziak prestatzeko. Aukera ezin hobea gariaren ordez bestelako aukerak bilatzen dituztenentzat.

OPILTXOAK

Klasikoak

Aukera askokoak eta ezin hobeak gurin eta marmeladarekin jateko.

Gure EROSKI markako ogi txigortuek ez dute batere palma koiperik.

Zekale eta zereal anitzeko ogia

Zuntz eta mantenugai asko eskaintzen dituen aukera.

Bihi osoko opiltxoak Zuntz gehiagorekin eta zapore handiagoarekin.

CRACKER-AK

Klasikoak

Testura kurruskaria eta zapore neutroa izanik, oinarrizko elikagaia dira brunch bat prestatzeko. Ezin hobeak gazta eta hestebeteekin batera jateko.

Osokoak

Zuntza dute, eta zapore sendoagoa. Ezin hobeak dira ahuakatearekin edo humusarekin konbinatzeko.

ITALIAR ZAPOREA

EROSKI SELEQTIA fornacina klasikoa

Italian eginak eta Basque Culinary Centerrek egindako testen bidez probatuak, arinak eta kurruskariak dira. Ezin hobeak gaztekin, hestebeteekin edota oliba olio pixka batekin jateko.

EROSKI SELEQTIA sesamo fornacina

Sesamo ukitua duen aldaera, zapore gehigarriarekin.

MINI-AK

EROSKI SELEQTIA ogi txigortu txikiak mahaspasa eta pikuekin

Oso gustukoak ditugu, haien tamainagatik eta mahaspasa eta pikuen zapore gozoagatik. Basque Culinary Centerrek test bidez probatuak, eta ezin hobeak foie-arekin eta gazta krematsuekin dastatzeko.

OGI TXIGORTUA

Glutenik gabeko ogi txigortu kurruskariak, aukera asko ematen dutenak, ezin hobeak gosarirako edo eguneko edozein otordutarako.

Glutenik gabeko erregainak

Arto almidoiarekin, irin arrozarekin eta gari sarrazenoarekin eginak, beste osagai batzuen artean. Ezin hobeak dira gaztekin, patearekin edo huts-hutsik jateko, snack kurruskari gisa.

KRISTAL OGIZKO PIKOAK Osokoak %100 eta premium osagaiekin eginak. Zapore paregabea dute eta testura kurruskaria. Hori dela eta, bikainak dira gazta, hestebete, iberiko eta abarrekin batera jateko, eta saltsa, pate eta humusarekin bustita ahoratzeko.

CRACKER-AK

Oso onak dira hamaiketakorako edo askarirako, baita otordu nagusietan ogiaren ordez jateko ere. Glutenik gabeak dira, eta zorro praktikoetan datoz.

CROSTINI

Opiltxo txigortu tradizionalak, glutenik eta laktosarik gabeak, zure osagai gogokoenekin konbinatzeko egokiak.

Testatua
GLUTENIK GABEA

OSOKO OGI TXIGORTUA

OSOKOOGITXIGORTUA

Bi labealdiko prozesu geldoaren ondoren, 10 orduz uzten da pausatzen, txigortze uniformea bermatzeko. Horregatik du ogi honek hain testura estrakurruskaria eta zapore gozoa.

ZEREAL ANITZEKO OGI TXIGORTUA

Gozatu ogi honen osagaien aukera gozoa: osoko gari irina, oloa, garagarra, zekalea eta artatxikia. Gantz ase gutxi du eta zuntz asko.

JATORRIZKOA

Zekale ogi kurruskaria, osoko irinarekin egina. Zapore bizi bizia du, osagai gutxi eta kontserbatzailerik batere ez. Errezeta berarekin egina 1919tik.

SESAMOA

Gari irinez eginiko ogi kurruskaria, sesamo txigortuarekin. Zapore bizi bizia du, osagai gutxi eta kontserbatzailerik batere ez.

BASERRIKO OGI BIRIBILA

Okindegi tradizionaleko zapore benetakoena. Ogia egiteko 14 orduko prozesu geldoari esker eta zekalearen ukitu delikatuari esker, zapore eta kurruska paregabeak ditu ogi honek, ahosabai finenentzat.

BASERRIKO OGI BIRIBILA ZEREALEKIN

Elikagarria eta osasungarria, zapore bizienari uko egin gabe ondo elikatu nahi dutenentzat. Zereal eta hazi desberdinekin osatua %93an, aberatsa da eta aukera asko ematen ditu, eguneko edozein ordutan mokadu bat egiteko.

BIHI OSOKO OGI TXIGORTU BIRIBILA

Aukerarik osoena da, %100 osoko irinari esker zuntz asko baitu, eta, horrez gain, ekilore pipen ukitu gozoa. Nutrizioaren eta zaporearen arteko oreka perfektua. TXAPATA

Okintza tradizionalenean inspiratua, baserri izaerakoa eta testura harro eta kurruskarikoa da, eta, horri esker, ogia maite dutenen aukera gogokoena.

BIHI OSOKO OGI TXIGORTUA GATZ

ETA AZUKRERIK GABE

Gozatu goizean goizetik zure burua zainduz gatz eta azukrerik gabeko bihi osoko ogi txigortu honekin. Zuntz asko du, gainera. Gatz eta azukre gutxiko dieta egin behar dutenentzat bereziki gomendatua.

INSPIRAZIO FRANTSESA QUICHEAK ETA GALETTEAK

Eman zure brunchari ukitu frantses bat aurrez presta daitezkeen errezetekin; horrez gain, hozkailuko soberakinak aprobetxatu ahal izango dituzu.

QUICHEA

Oinarria ore hautsiz egina da, eta betegarri krematsua, berriz, arrautzez eta esne gainez. Klasiko bat da quichea eta nahieran molda daiteke askotariko osagaiak erabiliz: espinakak eta ahuntz gazta, hirugiharra eta porrua edo txanpiñoiak.

PRESTATU QUICHE GOZO HAU

BETI PREZIO ONEAN

ERREZETA, PAUSOZ PAUSO

1,14€

ERRAZIOAK

Beti prezio onak ona rezioak

GALETTEA

Aldaera trauskilagoa da eta molderik gabea; kasu honetan, orea betegarriaren gainean tolesten da. Berdura erreak, gaztak edo konbinazioak eraman ditzake, hala nola kuiatxoa, ricotta eta Proventzako belarrak.

Berduraz eta Mahoneko gaztaz eginiko galettea

Orea egiteko

• 120 g gari irin sarrazenoa

• 60 g gari irin (osokoa)

• Koilarakadatxo erdi bikarbonato

• 2-3 koilarakada ur

• 4 koilarakada oliba olio birjina estra

• Gatza, koilarakadatxo erdia

Betegarria egiteko

• Kuiatxo txiki bat

Nahastu orearen osagaiak, oratu eta eman zirkunferentzia forma.

Txikitu berdura, busti olioarekin, gehitu gatza, piperbeltza eta belarrak. Jarri berduren erdia orearen erdian, inguruan

bi hatz libre utzita. Jarri gaztaren erdia,

50’

• Berenjena txiki bat

• Piper gorri txiki baten erdia

• Piper hori txiki baten erdia

• 2-3 tomate lehor

• 90 g Mahoneko gazta

• Albaka eta ezkai limoneroa

• Koilarakada bat oliba olio birjina estra

• Piperbeltz beltza (ehoa)

• Gatz pittin bat

estali gainerako berdurarekin, eta, ondoren, gehitu gazta gehiago.

Berotu labea 220 ºC-ra, beroa goitik eta behetik ematen diola, eta eduki galettea 30 minutu, orea eta berdurak kozinatuta eta gazta gorrituta egon arte.

TAULA BAT KONBINAZIO

MUGAGABEZ BETEA

Gazta eta ketuen taulek gourmet ukitu bat ematen diete brunchei. Zapore eta testuren orekan dago gakoa.

1,05€

Nahastu gazta mota leun eta krematsuak, hala nola brie gazta, gazta urdina edo camembert gazta.

Dastatu gazta ondu biziak (Mantxakoa, Idiazabal edo Mahongoa) eta tokiko jatorriko beste gazta mota batzuk.

KETUAK

OGIAN ZABALTZEKOAK

Humusari, guakamoleari eta gazta kremei gehitu fruitu lehorrak, marmeladak eta ogi txigortua, esperientzia osatzeko. Izokina, amuarraina, bakailaoa, eta zergatik ez gure EROSKI SELEQTIA markako Santoñako antxoa batzuk?

Labneh gazta

• 4 jogurt greziar

• Gatza, koilarakadatxo erdia

• Oliba olioa

• Belar aromatikoak (koilarakada bat)

• Oliba beltzak, berdeak eta gorriak (8 ale guztira)

• Pita ogia edo ogi txigortuak, laguntzeko 8 20’ (16 h egonean)

Bol batean, jarri jogurta gatzarekin eta nahastu.

Zabaldu oihal bat bol zabal baten gainean eta jarri jogurta oihalaren barnean. Batu muturrak eta lotu indarrez sukaldeko hariarekin, fardel bat osatzeko.

Eskegi fardel hori bol baten edo harraskaren gainean, eta utzi 12 eta 16 ordu artean.

Jarri gazta xukatua bol batean, egin putzu txikiak eta gehitu oliba olioa, belarrak eta olibak.

Zerbitzu gazta taulan bertan, aukeratutako ogiarekin lagunduta.

GOZO KLASIKOA

Brunchean beti utzi behar zaio leku bat gozoari. Hilabete honetan, Aste Santuko zenbait postre tipiko sartzera animatu nahi zaitugu; adibidez, torradak edo haize kauserak. Gure okindegietan zure ingurune hurbileko bertako gozoak aurkituko dituzu.

MANTALA JARTZEN BADUZU EZ DAITEZELA FALTA…

ESNEA

EROSKIn bertako ustiategi txikietatik datorren esnea aurkituko duzu, tokikoa %100.

ARRAUTZAK

Basoko fruituen scone-ak

45’ 8

• 300 g irin

• 10 g azukre

• 2 koilarakadatxo legamia (hautsa)

• Gatz koilarakadatxo erdi bat

• 85 g gurin (hotza)

• Arrautza bat + beste bat orea margotzeko

• 200 ml esne gain likido %35 MG

• Banilla koilarakadatxo bat

• 150 g basoko fruitu Limoi glaseatua

• 100 g glas azukre

• 15 ml limoi zuku

• 5 ml esne

Jarri labea berotzen

185 ºC-ean.

Bol batean, jarri esne gaina, arrautza irabiatua, banilla eta irabiatu nahasketa.

Beste bol batean, nahastu irina, azukrea, legamia eta gatza. Gehitu gurina, hotz-

hotza, lauki txikitan ebakita, eta bateratu orea, papur txikiak eratzen hasi den arte. Osagai lehorren bolean, egin zulo bat erdian eta isuri ore likidoa. Bateratu leun-leun. Gehitu basoko fruituak eta berriro bateratu.

Irineztatu sukalde gaina edo mahaia, eta jarri orea gainean. Egin 15 cm-ko diametroa eta 2 cm-ko altuera duen zirkulu bat. Ebaki triangelutan eta margotu arrautza irabiatuarekin.

Eduki labean 20 minutu, edo kolore gorrizta hartzen duten arte.

Atera labetik eta utzi sareta baten gainean.

Bol batean, jarri azukrea, esnea, limoi zukua eta irabiatu dena ondo, pikorrik gabeko ore likido samar bat geratu arte. Gehitu glaseatua scone-ei eta zerbitzatu epel daudela.

0,62€

EROSKIn animalien ongizatearen alde lan egiten dugu. 2026an, kaiolatik kanpo hazitako oiloenak izango dira gure dendetako arrautzen %100.

ERRAZIOAK
Beti prezio onak ona rezioak hemengoa izatea
Ona delako

0,47€ ERRAZIOAK

HAIZE KAUSERAK

Masa frijitu arin eta harrotua, betegarriarekin, eta glas azukre ukitu perfektuarekin. Tipikoak dira Espainiako eskualde askotan, eta lurralde bakoitzak bere errezeta du.

Kafe kremaz betetako kauserak

Kauserak prestatzeko

• 120 ml ur

• 60 ml esne (osoa)

• Koilarakada bat eta erdi azukre eta kanela

• Koilarakada erdi gatz

• 20 g gurin

• 120 g irin

• 4 g legamia

• 2 arrautza handi

• Oliba olio birjina

Betegarria egiteko

• 200 ml esne gain (%35 koipeki)

• Koilarakada bat krema gazta

• 2 koilarakada eta erdi kafe espreso

• Koilarakada bat kafe disolbagarri (arrasean)

• Koilarakada bat eta erdi agabe ziropa

Bahetu irina eta legamia

Kazo batean, jarri sutan ura, esnea, azukrea, gatza eta

TORRADAK

Klasiko bat da Aste Santuan. Esnetan eta arrautzetan blaitutako ogi frijitua, gainetik azukrea eta kanela hautseztatuta. Zergatik ez zerbitzatu fruta freskoen edo txokolatearen ukitu batekin?

Torradak frutarekin

• Osoko ogiaren 4 xerra

• 2 arrautza

• 200 ml esne

• 5 ml banilla

• 10 g kanela

• Koilarakada bat kanabera azukre

• Marrubiak eta ahabiak

Nahastu arrautzak, esnea, banilla, kanela eta azukrea.

Jarri nahasketa erretilu batean, gehitu ogi xerrak eta utzi beratzen 2 minutu alde bakoitza.

Ipini paper begetala laberako erretilu batean, eta jarri hor ogi xerrak. Egin labean 180 ºC-an, 5 minutuz alde bakoitza. Zerbitzatu torradak marrubi eta ahabiekin.

gurina. Utzi irakiten 2 minutu eta gehitu kolpe batean irina eta legamia. Oratu masa kazoaren hormetatik askatuko den pilota bat lortu arte. Gehitu arrautza bat eta bateratu, eta ondoren gehitu bigarrena.

Jarri olioa zartaginean, frijitzean orea estaltzeko adina, eta berotu 165-170 ºC-ra (frijigailua erabil daiteke). Egin intxaur baten tamainako pilotatxoak orearekin, eta bota zartaginera. Gorrituta daudenean, atera eta utzi paper xurgatzailearen gainean. Jarri erretilu batean eta hautseztatu azukrea eta kanela. Kafe krema prestatzeko, harrotu esne gain hotz-hotza gaztarekin, kafe disolbagarriarekin, kafe espreso hotzarekin eta ziroparekin. Bete kauserak kafe kremarekin.

0,16€

ERRAZIOAK

prezio onak ona rezioak

ZAHIA

Olo alearen kanpoko azala da. Oso aberatsa da zuntz disolbaezinean, eta, beraz, lagungarri heste igarotzea errazteko eta kolesterola gutxitzeko.

ORDU ARTEAN MOKADURIK EGIN GABE

Oloa zereal osoa da, eta, beraz, apetitua kontrolatzeko egokia. Zuntz disolbagarri asko duenez, hobetu egiten du digestioa, odoleko azukrea erregulatzen du eta osasun kardiobaskularra hobetzen du.

Propietate antioxidatzaileak eta antiinflamatorioak ere baditu.

OLOA Sekreturik gabe

BOLADAN DAGO

Prestatu gauez eta gozatu goizez. Nahastu olo malutak urarekin, esnearekin edo jogurtarekin, eta utzi gau osoa hozkailuan pausatzen. Gehitu chia, zuntz gehiago nahi baduzu.

Azkar kozinatzen da eta testura leuna du; horri esker, krematsuago geratzen da.

ZAHIA HOZI ENDOSPERMOA

Mantenugai eta zuntz disolbagarri eta disolbaezin asko ditu. Porridge-ean eta granolatan, baita hanburgesa begetarianoetan ere.

Osokoa izanik, ez dago hain prozesatua eta zuntz eta mantenugai gehiagori eusten die. Leuna da, nahiz eta denbora gehiago behar izan kozinatzeko. Gure BIO markakoa da. Elikagaia bera eta prozesua ekologikoak direla bermatzen du horrek.

@FOODIARIO-K

PORRIDGE

GOZO BAT

NOLA PRESTATU

ERAKUTSIKO DIGU

URRATSEZ URRATS

GAZIEN ZALEENTZAT

Porridge gaziak gero eta zale gehiago ditu eta boladan dago. Egosi oloa uretan edo barazki saldan eta prestatu bol bat nahasketarekin; ondu oliba olioz, gatzez eta piperbeltzez. Gehitu cherry tomate freskoak edo egosiak, feta gazta eta albaka, edo egin proba sueztitutako txanpiñoiekin eta poche arrautzarekin. Konbinazioak mugagabeak dira!

1 + 2 = PORRIDGEA

Nahikoa duzu olo malutak esnetan edo uretan irakitea, 5-10 minutu su ertainean, eragiteari utzi gabe, loditu arte, eta, ondoren, nahieran gozatzea. Probatu frutekin, fruitu lehorrekin edo eztiarekin.

NOLA LORTU TESTURA PERFEKTUA

Lodia: Zati bat oloa eta bi zati esne/ur.

Arinagoa: Zati bat oloa eta hiru zati esne/ur.

GOZOZALEENTZAT

Behin porridge-a zure gustura prestatuta, gehitu fruta, jogurta, fruitu lehorrak, kanela, eztia, datilak...edo, zergatik ez, probatu kakahuete kremarekin. Hartu gogoan eta prestatu porridge gozo bat beti prezio onean dauden produktuekin.

FRUTARIK EGOKIENAK NAHASTEKO

Testura krematsua eta gozotasun naturala ematen dio.

Gozotasun naturala eta energia gehigarria ematen dio.

Fruta honen azidotasunak orekatu egiten du amaierako zaporea.

Birrindua edo pusketatan. Ezin hobea geratzen da kanela ukitu batekin.

EZTIA EDO KANELA?FRUITU LEHORRAK

Zaporea biziagotzen du eta glukosa maila erregulatzen du.

Gozotasun naturala eta energia gehigarria ematen dio.

Energia eta testura gehigarria.

PLATANOA DA...

Platanoa aukera bikaina da urteko edozein garaitan brunch batean gozatzeko. Zapore gozoa eta krematsua duenez, snack natural perfektua da, baina fruta honen egiazko sekretua daukan nutrizio profil harrigarria da. Potasio asko du, eta likidoen orekari eusten eta giharretako karranpei aurre hartzen laguntzen du. Beraz, ezin hobea da energia gehigarria bilatzen dutenentzat. Gainera, C bitamina, B6 bitamina eta zuntza ditu, digestio osasungarri baterako.

Artisau erara landatzen eta biltzen da Kanaria uharteetako tokiko ustiategi txikietan. Nekazari guztiek Global G.A.P ziurtagiria dute; ingurumena errespetatzen duten nekazaritza jarduera arduratsuen bermea da ziurtagiri hori.

EROSKI Natur platanoak heldutasun eta freskura puntu onenean aukeratzen dira, frutaren zapore eta kalitatea bermatzeko.

PAREGABEA DA

Produktuaren kalitatea eta jatorria bermatzen ditu.

Orban txiki eta ilunak ditu azalean.

PILAR ALBERTO Urbil Hipermerkatuko (Donostia) fruta saltzailea

Zapore gozoa.

Testura krematsua, trinkoa eta biguna.

Kanarietako AGB du, eta horrek platanoaren zapore eta gozotasun gehigarria bermatzen du. Uharteetatik Bizkaiko Fribasako plantara ekartzen dira, eta planta horretako teknologiari esker, pieza bakoitzaren tenperatura eta baldintzak kontrolatzen dira, dendetara heldutasun puntu onenean irits daitezen.

“Platanoari ahalik eta etekin handiena atera nahi badiozu eta aurreztu egin nahi baduzu, erreparatu azalari: orban marroiztak baditu, puntuan dago; orban beltzak baditu, ezin hobea da irabiatuetarako edo postreak egiteko. Zenbat eta lodiagoa izan erdialdea, orduan eta zapore gehiago. Ez sartu hozkailuan, eta gehiago irautea nahi baduzu, bildu zurtoinak film paperean. Ez badituzu berehala jan behar, ebaki xerratan eta izoztu. Eta helduegi badaude, erabili bizkotxoak, tartak edo opilak prestatzeko. Gainera, ez galdu beti prezio onean dauden gure Kanarietako platanoak.”

Gordinik, egosita, frijituta, etxeko izozki osasungarrietan, postreetan, baita plater gazietan ere. Aukerak amaiezinak dira. Laborantza

GOZO-GOZOA DA

Platano horia

BERDEA EDO HORIA DA

Gustu hainbat kolore daude. Aukeratu platanorik egokiena, zure beharrizanak eta gustuak aintzat hartuta.

a, ,

orbanekin: gozoagoa da, antioxidatzaileak ditu, dopamina adibidez, oxidazioak gure zeluletan eragin dezakeen kaltetik babesteko. Gainera, testura leunago eta krematsuagoa izanik, ezin hobea da postreak eta irabiatuak prestatzeko.

Platano hori berdezta: almidoi iraunkor asko du. Substantzia horrek zuntz prebiotikoaren eragina du, eta odoleko azukrea erregulatzen laguntzen du. Ezin hobea da diabetesa duten pertsonentzat edo beren pisua kontrolatu nahi dutenentzat.

10 1h 15’ e

BOLADAN DAGO

AZUKRE FINDUEN ETA IRINEN

ORDEZ PLATANOA ERABILTZEA

POSTREAK PRESTATZEKO.

“Nice cream”

Esne pixka bat eta platanoa edo beste edozein fruta izoztu. Birrindu, eta, nahi izanez gero, kakaoa, fruitu lehorrak edo espeziak gehitu.

Oloz eta bananaz egindako talotxoak

Osagaiak: platano helduak, olo malutak eta arrautzak.

“Brownie” osasungarriak

Platanoak azukre eta irinaren proportzio bat ordezten du, eta testura trinkoagoa eta zukutsuagoa ematen dio.

“Fit” galletak

Platanoz eta fruitu lehorrez eginak.

Platano eta intxaur ogia

• 3-4 platano heldu

• 150 g datil (hezurrik gabeak)

• 125 ml olo edari (edo besteren bat)

• Banilla estraktua, 2 koilarakadatxo

• Sagar ozpina, koilarakadatxo 1

• 75 ml sagar purea

• 200 g olo irin (osokoa)

• Gasifikatzailea, koilarakadatxo 1

• 3 arrautza (M)

• Sodio bikarbonatoa, koilarakadatxo 1

• Kanela hautsa, koilarakadatxo 1

• Gatz koilarakadatxo erdi bat

• 90 g intxaur, zati handietan xehatua

• Platano bat erditik moztuta, apaintzeko

• Olo malutak, apaintzeko

ERRAZIO BATEK DAUKA:

GOFRE ETA FRUTA konoak

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 15 MIN

125 g gari irin (osokoa)

14 g legamia kimiko

2 arrautza handi

175 ml esne erdigaingabetu

40 g gurin

1 g gatz

Apaintzeko Kiwi bat 6 marrubi

Platano bat 10 g almendra

10 g intxaur

Mugurdiak eta ahabiak

NUTRI-SCORE B

A B D E C

Zer em ten dizu?

Errezeta honek egunean gomendatutako zuntz kopuruaren %20 baino gehiago dauka, frutari eta osoko irinari esker.

Ohar os sung rri k

Erabili oliba olioa gurinaren ordez, eta jarri fruta eta fruitu lehor gehiago.

Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.

#elikatupentsatzenduzuna

1. Nahastu irina, legamia, arrautzak, esnea, gurin urtua eta gatza, harik eta osagai guztiak ondo bateratuta egon arte.

2. Berotu gofreak egiteko makina eta gehitu orea. Itxi eta utzi kozinatzen 5 eta 8 minutu artean.

3 Atera gofreak eta ebaki lau zatitan, kono formako lau puska lortzeko.

4. Ebaki fruta xerratan. Apaindu konoaren goiko aldea frutarekin, izozki itxura emanez. Jarri gainean almendra eta intxaur zatiak, eta ipini mugurdi edo ahabi bat erpinean, ginga izango balitz bezala.

Banoffee 2.0

4 25’

• 80 g intxaur

• 80 g almendra

• 80 g datil (hezurrik gabeak)

• 80 ml ur bero

• 4 platano

• 250 ml jogurt

Hidratatu datilak ur berotan gutxienez 10 minutu. Birrindu hidratatzeko erabilitako ura eta datilak irabiagailuarekin, pasta krematsu bat lortu arte. Datilak hidratatzen diren bitartean, txigortu intxaurrak eta almendrak, eta birrindu elikagaiak prozesatzeko gailu batean. Gorde geroko.

Banakako edalontzi edo terrinatan, osatu geruzak era honetara tartekatuta: fruitu lehorrak, platano xerrak, jogurta eta datilen pasta. Errepikatu prozesua ontzia bete arte. Gain-gainean, jarri platano geruza bat eta hautseztatu fruitu lehor gutxi batzuk.

Ohar os sung rri k

Banoffee Pie errezetaren aldaera honek nutrizio kalitate hobea du; izan ere, platanoa mantentzen du, baina tofearen, esne-gainaren eta galletaren ordez datil pasta, jogurta eta fruitu lehorren krema erabiltzen ditu.

Errezeta kaloriko samarra da; beraz, neurrian hartu behar da.

Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.

#elikatupentsatzenduzuna

0,96€

BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

ERRAZIOAK

BRUNCH-AREN MAMIA

Leuna, krematsua eta aukera asko ematen dituena, ahuakatea ezinbestekoa da brunch on bat prestatzeko. Joera izateaz harago, ahuakateak gantz osasungarri asko ditu, egunari indarrez ekiteko, eta horri esker du halako arrakasta.

NEURRI-NEURRIAN:

AHUAKATE ERDI EGUNEAN

Gantz osasungarriak

15 gramo gantz ditu, gehiengehienak monoasegabeak, onuragarriak bihotzerako.

Zuntz dosi ona

Kaloria eduki orekatua

Ahuakate erdiak 160 kilokaloria ditu. Kantitate orekatua eta gehiegizkorik gabea.

7 gramo zuntz ditu, eta, beraz, onuragarria da digestiorako, asetasuna sortzeko eta odoleko azukre maila kontrolatzeko.

Funtsezko mantenugaiak, gehiegizkorik gabe

Potasioa, bitaminak eta antioxidatzaileak ditu, baina gantz edo kaloria gehiegizkorik gabe.

AUKERA ASKO EMATEN DITUEN OSAGAIA

GORDINIK

Ogi txigortuak eta sandwichak

Gehitu gatz, piperbeltz edo limoi ukitu bat, eta zure osagai gogokoenak, hala nola tomatea edo arrautza poxatua.

Irabiakiak

Testura leun eta krematsua ematen die, baita mantenugaien gehigarri bat ere.

Entsaladetan

KOZINATUTA

Ahuakatea parrillan

Erditik ebakita eta leun-leun erreta.

JOSE ANTONIO FERNANDEZ

VÉLEZ-EKO (MALAGA) EROSKI HIPERMERKATUA

Ahuakatearen testura krematsuak osagarria ematen die hosto berdeei, tomateari eta luzokerrei.

Guakamolea

k

Betegarria jar diezaiokezu, hala nola atuna, kinoa edo arrautza, eta plater osoa lortuko duzu.

Tortillak eta nahaskiak

Tipula, martorria, txilea, limoia eta ahuakatea.

Gehitu zure arrautzopiletan edo nahaskietan, krematsuago geratzeko.

Ez baduzu denborarik, EROSKI guakamole leunaren %95 ahuakatea da. Etxean egingo zenukeena bezalakoa! 200 g eta 500 g-ko ontzietan aurkituko duzu. Eta emozio indartsuak maite badituzu, probatu aldaera mina.

“Malagan, ahuakatea ekoizten den eskualde nagusietako batean, badakigu nola aukeratu fruta perfektua. Jateko prest dagoen ahuakateak kolore berde ilunekoa du azala, eta presio arina eginez gero bigun antzean sumatzen da, baina neurrian. Gogorregi badago, utzi heltzen egun batzuk giroko tenperaturan. Prozesua azkartzeko, jar ezazu paperezko poltsa batean, sagar edo platano batekin batera. Behin heldua dagoenean, gorde ahuakatea hozkailuan, haren freskotasunari eusteko”.

0,54€

ERRAZIOAK

Ahuakate eta lima cheesecakea

laguntzarekin, zanpatu moldea estali arte eta geruza uniforme bat lortu arte.

Ohar os sung rri k

• 300 g krema gazta

• 300 ml esne gain likido

• 2 ahuakate

• 2 lima

• 200 g azukre

• 3 koilarakadatxo gelatina hauts

• 250 g galleta

• 100 g gurin

Birrindu limak eta zukutu.

Xehatu galletak, gehitu gurin urtua eta nahastu ore homogeneo bat lortu arte.

Zabaldu galleten orea moldearen gainean, eta, koilara baten

Hidratatu gelatina uretan. Gorde geroko.

Ebaki ahuakateak, kendu hezurra eta atera mamia.

Nahastu krema gazta eta azukrea. Gehitu ahuakatea, lima zukua eta birrina. Irabiatu krema homogeneo bat lortu arte.

Berotu gelatina mikro-uhin labean, disolbatu arte.

Gehitu esne gain likidoa eta gelatina gaztaren nahasketari, eta nahastu bateratu arte.

Isuri aurreko krema galleta oinarriaren gainean eta berdindu dena espatula baten laguntzarekin.

Eraman izozkailura edo hozkailura, moldetik ateratzerakoan irmo egon dadin.

Frutarekin lagundu. Jan neurrian, eta, ahal dela, errazio txikiak hartu.

Aholku bat

Moldetik ateratzean tarta ez puskatzeko, jarri labeko papera oinarrian. Aurrez, sartu oinarria labean, 10 minutu 180 ºC-an. Horrela errazago ateratzen da moldetik, eta kurruskariago geratzen da. Hori bai, utzi hozten tarta muntatu aurretik.

#elikatupentsatzenduzuna

Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.

ALBA DONADEU

Maistra garagardogilea eta Boga Garagardoa enpresako zuzendaria

Mungiatik, Bizkaiko kostaldetik, Boga Garagardoak erakutsi du alkoholik gabeko garagardo batek izan dezakeela nortasuna eta izaera. Alba Donadeuk eta bere lantaldeak garagardoa egiteko pasioa dute, eta urrats bat gehiago eman dute bide horretan, zapore eta usain berriak esploratuz, zaporeari uko egin gabe garagardo onaz gozatu nahi dutenentzat. Bertako osagaiekin eta lurra errespetatzeko filosofiarekin, bestelako artisau garagardo bat sortu dute, mitoak apurtu eta zerumugak zabaltzen dituena.

Zergatik eraldatzen du elikaduraren etorkizuna zuen alkoholik gabeko artisau garagardoak?

Boga Libre helburu garbi batekin sortu da: alkoholik gabeko garagardo naturala, artisau erakoa eta 0 km-koa eskaintzea, edonork garagardo konplexu batez goza ahal izan dezan eguneko edozein ordutan.

Nola iritsi zara herrialdeko lehen maistra garagardogilea izatera?

Hasi nintzenean, duela 12 urte, ez zegoen emakumezko erreferente askorik garagardoaren sektorean. Pixkanaka ikasten joan nintzen. Gainera, dastatzailea ere banaiz, eta esparru horretan emakume gehiago gabiltza; izan ere, emakumeok ahalmen organoleptiko eta sentiberatasun handiagoa dugu lurrinak eta zaporeak hautemateko. Gaur egun badira maistra garagardogile gehiago, baina oraindik ere oso gizonezkoen sektorea da.

Zer osagai behar dira alkoholik gabeko artisau garagardo bat egiteko?

Boga Garagardoak tokiko bertako lehengaiekin lan egiten du. Arabako malta, euskal lupulua, ura eta legamia erabiltzen ditugu. Beste ezer ez.

Zer prozesuri jarraitzen diozue zuen garagardoak egiteko? Mazerazio tangan malta txigortua sartzen dugu ur beroarekin, eta zerealari eragiten hasten gara lehen muztioa sortzeko. Garagarraren

azukrez beteta egoten da lehen muztio hori. Behin mazeratu ondoren, muztioa iragazi egiten da eta irakiteko tangara eramaten da. Hor ordubete edukitzen da irakiten, eta lupulu desberdinak gehitzen zaizkio, garagardoari mikaztasuna, zaporea eta lurrina emateko. Irakite prozesua amaitzean, beroa trukatzeko hodi batzuen bidez eramaten dugu garagardoa, hoztu dadin, eta hartzitze tangan sartzen dugu.

Zer alde dago 0,0 baten eta alkoholik gabeko baten artean?

Alde nagusia da guk egiten dugun muztioak ezaugarri jakin batzuk eta legamia jakin bat dituela, tarte oso zehatz bat soilik hartzitu dadin, era horretara azken edariari

%0,5 eta %0,7 arteko alkohola eman ahal izateko. Ez dago pasteurizazio, iragazpen eta alderantzizko osmosi prozesurik ondoren, 0,0 garagardoekin gertatzen den moduan.

Nolakoa izango da, zure ustez, alkoholik gabeko artisau garagardoen etorkizuna?

Aparrak bezala egingo du gora?

Belaunaldi gazteek alkohol gutxiago edaten dute eta denok gehiago zaintzen dugu gure burua. Alkoholik gabeko garagardoa soilik ez, alkoholik gabeko txigortu bat, alkoholik gabeko IPA bat... eskatuko ditugu. Hau iraultza bat izango da. Datozen urteetan alkoholik gabeko garagardo estilo berriak sortuko dira, kategoria hau hazten eta dinamizatzen joango baita.

GALDERA APARTSUAK

Zure lanean kaña bat hartzeko modukoa iruditzen zaizun zerbait?

Gehien gustatzen zaidan gauzetako bat garagardo berri bat egiteko erronka da: pentsatzea, osagaiak bilatzea, legamia edo lupulu berriak probatzea...

Alkoholik gabeko garagardo batekin hobekien ezkontzen den jakia?

Pizza bat, focaccia bat, gozo eta gazi arteko zerbait.

Eta zure buruarengan oinarritutako garagardo bat egin ahal izango bazenu?

IPA bikoitz lehergarri bat, fruta gustukoa, tropikala.

Bizitzan, edalontzia erdi beteta edo erdi hutsik ikusten duenetakoa zara?

Erabat betea.

Nola gozatzen duzu gehien garagardo batez: pinta irlandar batean, edalontzi zabalean, kopan edo pitxarrean?

Pinta irlandar batean. #elikatupentsatzenduzuna

GARAGARDOTZEN

Bazenekien AURUM dela supermerkatuko garagardoen artean kontsumitzaileek hobekien baloratzen

dutenetako bat eta EROSKIn baino ez dela saltzen?

Kalitatearen eta prezioaren arteko orekak aukera izar bihurtzen du, gustu guztietarako garagardoekin.

Hori freskagarrietatik zapore indartsuagoetara, beti dago AURUM perfektu bat une bakoitzerako. Gozatu hotz-hotza eta neurrian. Egin dezagun topa zapore onaren alde!

Beti prezio onak ona rezioak

AURUM 0,0 bol.

Alkoholik gabeko garagardoa, %0,0 bol., AURUM zapore osoarekin.

Beti prezio onak ona rezioak

AURUM GORRIA %0,0 bol. Gorputz eta zapore sakon eta sendoagoa du, orekatua maltaren gozoaren eta lupuluen mingotsaren artean. Ezin hobea zapore profil konplexuagoa duen alkoholik gabeko garagardo bat bilatzen dutenentzat.

Beti prezio onak ona rezioak

AURUM

Lager garagardoa, gorputz arinarekin, leuna eta freskagarria.

Supermerkatuetan saltzen diren garagardoen artean onentzat aukeratua izan da hainbat urtez, haren zapore onagatik eta kalitate-prezio erlazio hobeagatik.

Beti prezio onak ona rezioak

Beti prezio onak ona rezioak

AURUM BEREZIA

Garagardo berezia, %5,6 bol. alkohol mailarekin. AURUM izaerari eusten dio, baina zapore biziagoarekin. Urre kolore bizikoa da, eta testura leunekoa, ezin hobea garagardoa dastatzeko esperientzia sendoagoa bilatzen dutenentzat.

TURIA

Malta txigortua erabiltzen dute garagardo gorri hau egiteko, eta horrek anbar kolorea ematen dio, isla gorriekin.

FREE DAMM

0,0 IRAGAZI

GABEKOA BOTILA

Iragazkirik eta alkoholik gabe; are libreago. Ezin hobea edozein unetan gozatzeko.

0,0 IRAGAZI

GABEKOA LATA

Zapore bizikoa eta itxura natural uherrekoa. Eman buelta, haren zapore osoaz gozatzeko.

Garagardo alkoholdunen osagai berberekin egina da, eta hutsean destilatzeko teknika aurreratu bati esker, kendu egiten zaio alkohola baina zaporea eta usaina galdu gabe. Hainbat formatutan aurkituko duzu: 33 cl-ko lata, 33 cl-ko 12 lataz osatutako pack-etan, eta botilan, 25 cl-ko sei botilaz osatutako pack-etan.

DAURA GLUTENIK GABEA

“Betiko garagardoaren” zaporea du, garagar malta baita garagardo hau egiteko osagai nagusia, baina zeliakoentzako egokia da, glutenik gabeko edukia milioiko 3 zati baino txikiagoa dela bermaturik baitago. 33 cl-ko latetan eta 25 clko sei botilaz osatutako pack-etan aurkituko duzu.

VICTORIA

‘Malagakoa eta paregabea’, lelo hori darabil, eta ezin hobeto azaltzen du zer-nolakoa den; ontze prozesu mantsoarekin egina dago, modu tradizionalean.

FREE DAMM GORRIA

kditu:kafea

Malta txigortuen ñabardura guztiak ditu: kafea, kakaoa, zereal txigortuak eta karamelua. Hainbat formatutan aurkituko duzu: 33 cl-ko lata, 33 cl-ko 12 lataz osatutako pack-etan, eta botilan, 25 cl-ko sei botilaz osatutako pack-etan.

DAURA MARZEN

GLUTENIK GABEA

Glutenik gabeko lehen malta bikoitza izan zen. Garagardo desberdina eta berezia da, indar, gorputz eta zapore handiagokoa, baina Daura garagardoen kalitate berme berarekin. 33 cl-ko botilan aurkituko duzu.

1,29 €

ERRAZIOAK

• 450 g leka

• 600 g patata

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra

• Koilarakadatxo erdi bikarbonato

• Tipulin erdia

• 40 g oliba

• 40 g ardi gazta ondua

Zuritu eta ebaki lekak. Egosi ur irakinetan 3 minutu. Atera ur hotzez betetako bol batera eta utzi hozten 5 minutu. Iragazi eta gorde geroko. Ebaki patatak puska ertainetan. Egosi ur irakinetan, gatz koilarakada batekin eta bikarbonatu koilarakadatxo batekin.

Egosi 12 minutuz eta iragazi.

Eraman patatak laberako egokia den erretilu batera eta ondu oliba olioarekin. Eduki

Ozpin olioa egiteko

• 60 ml oliba olio birjina estra

• Limoi baten erdia

• Oreganoa (koilarakada erdi)

• Ezkai (koilarakada erdi)

• Tipuleta koilarakada bat

• Baratxuri atal txiki bat

• Koilarakadatxo bat ezti

labean 20 minutuz

200 ºC-an gorrituta eta kurruskari gelditzen diren arte.

Prestatu ozpin olioa osagaiak bol batean edo txarro tapadun batean nahastuz.

Erretilu edo entsalada ontzi batean, zerbitzatu lekak patata egosiekin batera.

Gehitu gainetik tipulina, juliana eran xehe-xehe ebakita, oliba beltzak eta ahuntz gaztaren zati batzuk. Ondu ozpin olioarekin.

Zer em ten dizu?

Patataren karbono hidratoak; leken zuntza, bitamina eta mineralak, eta oliba olioaren kalitate oneko koipeak.

Gehitu proteina osasungarriak, hala nola lekariak, kontserbako arraina edo oilaskoa, eta osatu platera!

Aholku bat

Entsalada etxetik kanpo jan behar baduzu, eraman ozpin olioa aparte, eta nahasi jatera zoazen unean. #elikatupentsatzenduzuna

0,79€

ERRAZIOAK

Ohar os sung rri k

Ez gehitu gatzik. Antxoak daukatenarekin nahikoa da.

Egin brokolia lurrunetan, kurruskariago eta berdeago geratuko da, eta hobeto kontserbatuko ditu brokoliaren berezko azido folikoa, C eta

A bitaminak, kaltzioa eta burdina.

Pasta puntu-puntuan geratzeko, bota behar beste ur eta gatzatu.

Lau litro ur bakoitzeko 1-2 koilarakada inguru da proportzio egokiena.

#elikatupentsatzenduzuna

Pasta brokoli, oliba eta tomate lehorrekin

4 15’ - 20’

• 350 g pasta

• 400 g brokoli

• 4 antxoa oliotan

• Baratxuri atal bat

• Kaiena hautsa pittin bat

• 4 tomate lehor (oliotan)

• Oliba eskukada bat

• Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra (OOBE)

• Oreganoa eta ezkaia

• Ura

Ebaki brokolia, loreak bereizita eta zurtoinaren zati zaintsua kenduta. Ebaki zurtoina bera ere. Egosi dena ur irakinetan (ugari), gatz pixka batekin, 4 minutu. Gorde ur hori bera geroko. Egosi pasta brokolia egosteko erabilitako ur berean.

Zartagin batean, OOBErekin, salteatu baratxuri atala piperminarekin eta ebakitako antxoekin, gehitu pasta eta brokolia egosteko erabilitako uraren koilarakada handi bat. Kozinatu 5 minutu, brokolia bigun eta pixka bat krematsu egon arte. Kendu baratxuria eta gehitu tomate lehorra ebakita eta olibak. Gehitu egosteko erabilitako uraren koilarakada handi bat, pasta egosia eta salteatu minutu batean. Atera platerera berehala.

UDABERRIKO

Zaintzak

Udaberriaren etorrerarekin, jarri puntuan zure larruazala gure belle markako produktuekin. Ezin dituzu galdu, beti prezio onean baitaude. Eta dagoeneko erabakita baduzu Aste Santuan norabait joatea, bidaiatzeko nezeser oso baterako ezinbestekoak diren bost produktu aukeratu ditugu zuretzat.

EZINBESTEKOAK ZURE EDERTZE OHITURETARAKO

Eguzkia indarra hartzen hasi da; hori dela eta, babestu zure larruazala beti.

belle&SUN EGUZKITARAKO LANBRO IKUSEZINA

FPS 30 UVA+UVB-rekin eta E bitamina bezalako gai antioxidatzaileekin, larruazala babesteko eta garaia baino lehen ez zahartzeko.

Ura jasaten du eta testura arina du, azkar xurgatzen dena.

Errespetuz jokatzen du ozeanoekin, ez baitu oxybenzona eta oktinoxato iragazkirik.

EGUZKI BABESA GARBIKETA SAKONA ETA DELIKATUA 2 1

Ez ahaztu gauero zure larruazala garbitzea, eguzki babeslearen hondarrak, ezpurutasunak edo makillajea ezabatzeko.

belle-ren AURPEGIA GARBITZEKO GELA

belle-ren PROCELLULAR KREMA BIRSORTZAILEA

FPS 15, kiwi zelula amak eta Phylderm® begetala ditu formulan, ahalmen antioxidatzaile, konpontzaile, babesle eta indarberritzailea duten aktiboak, urteen joanak eta eguzki erradiazioak larruazalean duten eraginari aurre egiteko.

Ez dauka xaboirik, eta, ondorioz, leun-leun garbitzen du, larruazala lehortu gabe eta hura errespetatuz.

Aloe verarekin eta luzoker estraktuarekin. Hipoalergenikoa eta test oftalmologikoen bidez frogatua. PH neutroa. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95.

prezio onak onak reziok

LARRUAZAL SENDO

ETA DISTIRATSUA

Kirola eta kosmetika funtsezkoak dira zelulitisak larruazalean duen eraginari aurre hartzeko eta aurre egiteko. Eman egunean bi aldiz, goranzko masaje zirkularren bidez.

Gorputzaren eta ilearen higienea, espazioa minimizatuz 4 3 a b 3

ESKU LEUN ETA BABESTUAK

Urtaro aldaketak lurrazala lehortzea eragin dezake. Zaindu zure eskuak, egunean hainbat aldiz eskuetako krema emanda, leun, ondo elikatuta eta babestuta mantentzeko.

belle ZELULITISAREN AURKAKO GEL

MURRIZTAILEA

Gel krema freskoa eta arina, osagarri murriztaile* eta antizelulitikoekin eta “centella asiatica” deritzon landarearekin aberastua.

Eragin birmoldatzailea. Larruazalaren itxura hobetzen du. Leundu egiten du eta prebenitu.

*Test klinikoen bidez egiaztatua boluntarioen %70ean.

belle-ren

ESKUETAKO KREMA

HIDRATATZAILEA

Aloe vera darama, baita hammamelisa, urea eta ‘centella asiatica’ delakoaren estraktua ere.

Hidratatu eta babestu egiten du. Testura arina du eta azkar xurgatzen da.

ASTE SANTUKO ZURE NEZESERRERAKO BEHAR DUZUN GUZTIA

Formatu solidoko kosmetika ezin hobea da bidaiatzeko; izan ere, askoz leku gutxiago hartzen du, ez da likidorik isurtzen eta zaintza gorena bermatzen du.

belle-ren

XANPU SOLIDO

HIDRATATZAILEA

Laranja eta papaia estraktuak ditu, eta lurrin ezin gozoagoa. Egokia da mota guztietako ilearentzat. Test dermatologiko bidez frogatua.

belle-ren ALOE VERA GEL

SOLIDOA

Garbiketa delikatua, baita larruazal sentiberetarako ere. 600 ml-ko bainuko gel baten baliokidea da. Hipoalergenikoa.

Bat guztientzat

belle-ren BALTSAMO LEHENGORATZAILE UNIBERTSALA

Zaindu, lehengoratu eta hidratatu egiten du larruazala.

DESKONTU txartela aldizkari honetan

Karite gantza, arbendol gozoen olioa, alantoina, kamamila estraktua eta bisabolola ditu.

Familia osoak erabil dezake (haurrek, 3 urtetik aurrera). Hipoalergenikoa.

Aho osasuntsua eta freskoa Usain freskoa eta garbia

HORTZETAKO PASTA ZURITZAILEA

Mikropartikuladun testura eta usain freskoa, esmalteari kalterik egin gabe zuritasunari eusten laguntzeko.

Kontrol odontologiko bidez egindako testetan frogatua.

belle-ren DERMOSENSE UNISEX DESODORANTEA

Alunbre minerala, aloe vera eta glizerina ditu. Alkoholik gabea. 24 orduz babesten du. Hipoalergenikoa.

Azken kontuak

EROSKI PATATAK

Zure patata perfektuak, prest aitaren batean!

Probatu EROSKI patata berriak. Minutu gutxitan presta ditzakezu, eta zapore ezin hobea eta testura perfektua dute. Gainera, gatz gutxi dute, eta palma koiperik batere ez. Kozinatzea erraza da, gozatzea are hobea!

Aukeratu gehien gustatzen zaizun patata, eta gozatu:

Betiko ebakerako patata (2,5 kg.)

Ohiko ebakera lodia, patata kurruskariak dastatzeko.

Ebakera fineko patata (1 kg.)

Finak eta gorriztak, ezin hobeak arintasuna eta zaporea nahi dutenentzat.

Coosur mintzo da -erako

COOSUR SQUIZZ SALTEO ETA COSECHA TEMPRANA

Zapore ukitu gehigarria zure errezetetarako

Coosur Squizz-ek barnean daramazun sukaldaria esnaraziko du, eta zure plateren zaporea hobetu eta nabarmenduko du, oliba olio birjina estra onenarekin.

Erabili Cosecha Temprana zure txigorkien eta entsaladen zaporea nabarmentzeko, eta zure platerei azken ukitua emateko, olio honen usain gozo eta freskura ezin hobearekin.

Kozinatzeko, Salteo izango da zure lagunik onena: zapore leun eta orekatua izanik, ezin hobea da jakiak egosteko, salteatzeko edo frijitzeko.

Bi olio, eta aukera mugagabeak zure sukaldean!

EKIALDEKO PLATERAK

Asiako zaporea etxetik atera gabe

Eraman Asiako sukaldaritzaren esentzia zure etxera, EROSKI ekialdeko plater berriekin. Zapore autentikoenetan oinarritutako hiru errezeta, zapore berriak eta prestatzeko errazak bilatzen dituztenentzat.

PROBATZEKO ARRAZOIAK

Minutu gutxitan prest: yakisoba eta oilaskoaren errezeta mikrouhin labean berotzen da; aldiz, gyozak eta bilkariak gozoago geratzen dira zartaginean eginda. Jatorrizko saltsa ekartzen dute esperientzia are autentikoagoa izan dadin. Kalitatea eta zaporea EROSKIren konfiantzarekin.

Yakisoba oilaskoarekin

Fideoak oilasko eta berdurarekin salteatuta eta soja saltsaren ukitu batekin. Minutu gutxitan prest; aski da berotzea eta gozatzea.

Udaberri bilkariak Berdura betegarriarekin eta haien saltsa klasikoarekin lagunduta. Gorritu zartaginean oliba olio txorrotada batekin, eta kurruskari geratuko dira kanpotik eta zukutsu barrutik!

Oilasko gyozak Enpanadilla japoniar finak oilaskoz beteak. Zartaginean gorritu eta prest, soja saltsarekin gozatzeko.

ARROZA SEKRETU IBERIKOAREKIN

Arroz ikusgarria ireki eta prest!

Errezeta hau Bo de Debo merkatuko fabrikatzaile nagusiarekin batera sortua da. Platerak arroza, sekretu iberikoaren zaporea eta perretxikoen ukitu nahastezina konbinatzen ditu.

Ontzia bera egokia da mikrouhin labean berotzeko, eta beraz, ez dauka beste lanik. Ezin hobea da janari goxoa eta konplikaziorik gabea bilatzen dutenentzat, berdin etxean edo bulegoan. Unean bertan goza dezakezu, hozkailuan gorde, edo, zergatik ez, ireki gabe izoztu, beti eskura izateko. Plater praktikoa eta gozo-gozoa. Berotu eta dastatu besterik ez duzu!

Beti prezio onak ona rezioak

Aukeratu zure oparia ...Eta gainera, zozketa!

Nola lor dezaket

SARIA?

EROSKI clubeko bazkide izan

2 Eman izena sustapenean kutxatik igarotzean edo QRaren bidez.

3 Egin 25 €-ko gutxieneko gastua 70 marka baino gehiagotan, martxoan et apirilean.

Eman begiratu bat SARIA duten 70 marketako batzuei. Gure dendetan aurkituko dituzu denak. EROSKI clubi esker, haietako bat eroste soilagatik, OPARI BAT lor dezakezu, eta bizitza osorako oporraldi baten ZOZKETAN parte har dezakezu.

4 Kode bat jasoko duzu. Sartu kodea travelclub.es/eroskiregalo/ webgunean eta aukeratu zure oparia (1) .

BIDAIATU DOAN

BIZITZA OSOAN*

TODA LA VIDA*

Gainera, hartu parte ZOZKETAN

Sustapenean izena eman baduzu, marka horietan eginiko

5 €-ko erosketa bakoitzeko, zuzeneko txartel bat eskuratuko

duzu BIZITZA OSORAKO

OPORRALDIEZ gozatzeko

ZOZKETAN parte hartzeko. Irabaziz gero, Travel Clubeko

3,6 milioi puntu eskuratuko

dituzu doako bidaien truke edo katalogoko beste edozein opariren truke aldatzeko.

(1) Sustapenaren balioa 2025/03/1etik 2025/04/2ra arterainokoa. Baldintzak betetzen badituzu, hau da, izena eman eta parte hartzen duten marketan 25 €-ko gutxieneko gastua egiten baduzu, kode bat jasoko duzu e-mail edo SMS bidez edo kutxatik igarotzerakoan, zure opariaren truke aldatzeko. Katalogoko aldaketen arabera, aldatu egin daitezke opariak ere. *Zozketa honen balioa 3,6 milioi Travel Club puntukoa da. Puntu horiek irabazlearen txartelean sartuko dira, bidaien truke edo Travel Club katalogoko beste edozein opariren truke aldatzeko. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-club/

EMAN IZENA
MAGEFESA
ZARTAGINEN JOKOA
ARCOS LABANA
VIAJA GRATIS

Hauek dira

marka

partaideak:

AURREZTU URREZKO TXARTELAREKIN

Zer abantaila eskaintzen ditu?

ntzen d

GEHIAGO ZURE

Nola funtzionatzen du?

Aurreztu %4 EROSKIn egindako erosketa guztietan hilean 4,99€-ko kuota ordainduta.

Erakutsi zure Urrezko txartela ordainlekutik pasatzean, eta aurrezkia automatikoki sartuko dizute zure EROSKI club txartelean.

Trukatu pilatu duzun dirua zuk nahi duzunean eta nahi duzun bezala.

Zure Urrezko txartelarekin

ezkotxartelar

%4 gehiago aurreztuko duzu EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan: jatekoan, etxeko produktuetan, erregaian, zerbitzuguneetan, bitxi dendetan, gure online dendan, eta baita optiketan ere!

2 hilabete

2 hilabeteko kuota doan izango duzu (1)

Ez dago iraupen konpromisorik. Bateragarria da gainerako abantaila, eskaintza, sustapen eta aurrezpenekin.

Eskaintzak

Deskontuak EROSKI osoan

ntuakEROSKI

Gehitu gainerako sustapen eta eskaintzei.

Egin zaitez URREZKO bazkide eta probatu txartela doan lehen bi hilabeteetan. a

(1) 2025eko apirilaren 30era arte eginiko alta berri guztientzat.

Eta askoz gehiago!

elkartasuna

Gaixotasun DEGENERATIBOAK dituzten pertsonei laguntzea

EROSKIn konpromiso sendoa dugu gaixotasun degeneratiboak dituzten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko. Parkinsona, esklerosi anizkoitza, alzheimerra edo gaixotasun neuromuskularrak gero

Gaixotasun Neuromuskularren

aurkako Galiziako Elkartea (ASEM Galicia). Gaixotasun

neuromuskularrak dituzten pertsonei arreta emateko programaren bidez terapia fisikoak eta animaliek lagundutako esku-hartzeak egiten dira, modu jarraituan, banaka, gaixotasun mota eta eboluzio fasea aintzat hartuta.

Esklerosi anizkoitzeko Ibiza eta Formenterako Elkartea (AEMIF) Terapia Okupazionaleko programaren bidez, eguneroko bizitzako jarduerak (janztea, jatea...) indartzen eta birgaitzen dira, gaixoek berriro egin ahal izan ditzaten, edo, gutxienez, horiek egiten ahalik eta denbora gehien jarrai dezaten.

eta ohikoagoak dira gure gizartean, eta, beraz, oso garrantzitsua da ikertzea eta gaitz horiek dituztenei laguntzea eta elkartasuna adieraztea.

Gure Elkartasun Planaren bidez, gaixotasun horiek dituzten

Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioa Probintzia bakoitzean birgaitze osorako errehabilitazio zentroen bidez, esklerosi anizkoitza duten pertsonei arreta espezializatua emateko ereduak helburu nagusi hauxe du: pazienteen, haien familien eta lan ingurunearen autonomia, parte hartze eta bizitza kalitate handiagoa lortzea.

pertsonen eta haien familien bizitza kalitatea hobetzeko lan egiten duten zure ingurune hurbileko erakundeekin egiten dugu lan, pazienteei eta haien familiei arreta emateko, ikertzeko eta laguntzeko proiektuak bultzatzen.

Pasqual Maragall fundazioa

Alzheimerrari sendabidea aurkitzeko gaixotasun hori duten pertsonen eta haien familien bizitza kalitatea hobetzeko ikertzen ari da fundazio hori, detekzio goiztiarra eta gaixotasunaren prebentzioa erdigunean jarrita.

SAKATU

DALE AL

APIRILA

Gaixotasun degeneratiboentzako laguntza

Ayuda enfermedades degenerativas

bidaiak

PUGLIA ondoen gordetako sekretua ITALIAn

Italiako “botaren orpoan”, Puglia altxor liluragarri bat da, historia, kultura, gastronomia eta ametsetako paisaiak uztartzen dituen harribitxia. Adriatiko eta Joniko itsasoen ertzeko hondartzak, harrizko herri xarmagarriak, maitemintzeko moduko sukaldaritza... ezaugarri asko ditu Pugliak ezinbesteko jomuga bihurtzeko. Egin erreserba azulmarino bidaia agentzian eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean. Eta gogoratu zure azulmarino bidaia agentziak ekainetik irailera eskaintzen dizkizula irteerak Asturias, Bilbo, Madril, Valentzia, Gasteiz eta Zaragozatik.

Historia eta kultura

Historian zehar, hainbat zibilizazio bizi izan dira Puglian: greziarrak, erromatarrak, bizantziarrak eta espainiarrak, eta, beraz, haien arrastoa nabarmena da bertako tradizioan eta fisionomian. Alberobello da eskualdeko lekurik esanguratsuenetako bat, famatua hango trulli-engatik edo kono formako sabaiak dituzten harrizko etxeengatik. Maitagarrien ipuinetako etxeen antzekoak dira eta Unescoren Gizateriaren Ondare dira.

Ametsetako hondartzak

Pugliak 800 kilometrotik gorako kostaldea du, eta urre koloreko hondartza luzeak eta labar artean gordetako kalak tartean. Adriatiko itsasertzak hainbat harribitxi ditu, hala nola Polignano a Mare, labar baten gainean dagoen herria, harkosko eta ur gardeneko hondartza txikiekin, igeri egiteko edo murgilean ibiltzeko. Itsaso Jonikoaren kostaldean, Punta Prosciutto da hondartza ederrenetako bat: hondar zuriarekin eta turkesa koloreko urekin, Karibeko hondartza dirudi.

Gastronomia apuliarra

Soila baina gozo-gozoa, Pugliako gastronomia povera sukaldaritza-ren sehaska da. Lurreko eta itsasoko produktu freskoak ahalik eta gehien aprobetxatzen ditu sukaldaritza horrek. Plater esanguratsuenetako bat orecchiette artisau pasta da, belarri txikien formakoa, brokoli eta baratxuriarekin zerbitzatua, edo bestela, tomate saltsarekin eta ricotta gaztarekin. Ardoen artean, eskualdean hainbat barietate nabarmen daude: Primitivo di Manduria eta Negroamaro, adibidez, ardo beltz biziak eta nortasun handikoak, edozein plater laguntzeko egokiak.

Herri xarmagarriak

Alberobello eta Lecce herriez gain, Puglian badira denboran pausatuta

diruditen beste hainbat herri: muino baten gainean dago Ostuni, “Hiri Zuria”, kale estu eta etxe kareztatuekin, eta Adriatiko itsasora ikuspegi ikusgarriekin; Monopoli, koloretako txalupaz betetako arrantza portuarekin eta kale harriztatuekin, gauez ere herri bizi-bizia; eta Matera, famatua haitzean zulatutako sassi edo antzinako etxebizitzengatik, zeinetan milaka urtez jendea bizi izan zen.

Jarduerak eta esperientziak Mendian ibiltzea maite dutenek Garganoko Parke Nazionala esploratu dezakete, basoz, labarrez eta hondartza birjinaz betetako eremu zabala. Bizikleta zaleek bide ederrak dituzte eskualdea zeharkatzeko, ehunka urteko olibadien eta mahastien artean. Eta abenturazaleenek aukera dute kostaldeko itsas kobazuloetan urpekaritza eta snorkela egiteko eta esperientzia bereziaz gozatzeko.

Bidaia ahaztezina

Kultura, abentura eta atsedena uztartuko dituen jomuga baten bila bazabiltza, Puglia da aukera perfektua. Presta zaitez Mediterraneoko txoko honetaz maitemintzeko, oraindik ere Italian ondoen gordetako sekretuetako bat baita.

zure EROSKI club txartelean %5 itzuliko dizugu

azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan Egin erreserba zure azulmarino bidaia agentzian, eta hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2025eko apririlaren 1etik 30era egiten baduzu.

albisteak

EROSKI EGITEN DUGU

Gure konpromisoa

berritu dugu

ITSASOAK

BETIRAKO

ASTEAREKIN

Beste urtebetez, EROSKI partaide izango da Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak antolatutako ‘Itsasoak Betirako Astea’ ekimenean. 2018tik urtero egiten da aste hori, kontsumitzaileak kontzientziatzeko arrantza jasangarriak eta ozeanoen babesak duen garrantziaz.

‘Itsasoak Betirako Astea” ekimena martxoaren 31tik apirilaren 6ra izango da aurten. MSCk hainbat ekintza antolatzen ditu aste horretan, helburu nagusi hauekin: kontsumitzaileak kontzientziatzea eta arraina aukeratzerakoan jasangarriago nola izan daitezkeen erakustea.

Lehen partaidetzatik, EROSKIk konpromiso sendoa izan du MSC Zigilu Urdinarekin, gure arrantza produktuen

jasangarritasuna ziurtatzen baitu horrek. Lan horren aitortza gisa, 2023an, ‘Itsasoak Betirako’ Sarien hirugarren ekitaldian saritua izan zen Eroski ‘MSC Ziurtatutako Arrandegiak’ kategorian, Zigilu Urdina duten solteko produktu freskoekin egiten dugun lanagatik, oso lotua baitago euskal arrantza ontzidi ziurtatuarekin. Gainera, 2024. urtearen amaieran, gure markako oliba olio ziurtatuan ontziratutako atun argiaren lehen kontserba lata merkaturatu genuen Espainian.

IBERDROLA ETA EROSKI: elkarrekin karbono aztarna gutxitzeko

Iberdrolak eta EROSKIk beste urrats bat eman dute beren arteko lankidetzan, elektrifikazio soluzioen bidez gure karbono aztarna murrizteko. Energia arloko auditoria baten bidez, Iberdrolak aholku ematen digu, kontsumo eta instalazioetan oinarrituta, efizientzia aldetik proiektu onenak abian jartzeko. Hitzarmen berri honek beste behin erakusten du nolako konpromisoa duten bi konpainiek energia trantsizioan aurrera egiteko.

AITORTZA

GURE BILTEGIRATZE SISTEMARI

Kontsumo Handiaren arloko Berrikuntza

Behatokia 2024

Cerda Institutuko Kontsumo

Handiaren arloko Berrikuntza

Behatokiak (OIGC) EROSKIren

AutoStore biltegiratze sistema berritzailea saritu du, eta 2024an sektoreko hogei eraldaketa proiektu onenen artean nabarmendu du. Son Morro herriko (Palma) logistika plataforman Smartlog enpresaren laguntzarekin eskaerak biltegiratzeko eta kudeatzeko ezarri dugun sistema robotikoa da AutoStore. Dendetan produktuen hornidura optimizatzeko aukera ematen du sistema horrek, biltegian uneoro produktuak eskueran izatea eta gehiegizko stockik ez sortzea bermatzen baitu.

Saria jasotzeko orduan, EROSKIko plataforma zuzendari Alfonso Muñozek eta EROSKIk Balearretan duen zuzendariak, Alfredo Herraezek, hauxe nabarmendu dute AutoStore martxan jarri izanaz: “Aurrerapausoa da ez bakarrik konpainiak berrikuntzarekin duen konpromisoa indartzen duelako edo banaketan bikaintasuna erdiesten delako, baizik eta baita kontsumo handiaren sektorean EROSKI erreferente gisa posizionatzen duelako irtenbide teknologikoen aplikazioan”.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.