Issuu on Google+

EHIGE GURASOEN ELKARTEA Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea

udaberria 2008 3. zenbakia

Uda familian Eskolarako bidea berreskuratzen

www.ehige.org

Aintzinako jolasak berreskuratzen Alkartu ikastolan Sentimenduak lantzen Legazpin Eskolan erabilitako liburuen trukea Ikas-bi eta Eskola Txikien jaiak

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 1

15/5/08 16:45:52


5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 2

15/5/08 16:46:04


GURASOEN ELKARTEA

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea

udaberria 2008 3. zenbakia

3. znbk.

EHIGE

Ziztuan 04 Berriak Kronika

06

06 Uda familian 08 Eskolarako bidea berreskuratzen 10 EKIOZU Euskal Eskola Publikoaren Jaiari! 12 Euskal Eskola Publikoaren 17. Jaia Esperientziak

10

16 Aintzinako jolasak berreskuratzen Alkartu ikastolan 18 Hondakin eta kontsumoaren azterketa Urola Garaian 19 Sentimenduak, emozioak eta kultur ondarea lantzen Legazpiko eskolan

20 Eskolan erabilitako liburuen trukea 21 Gasteizko Arantzabela ikastolak 25 urte

19

22 Eskola Txikien eta Ikas Bi-ren Jaiak

EHIGEk ez ditu bere gain hartzen derrigorrez artikulu eta kolaborazioetan agertzen diren eritziak. Bere iritzia izenpeturik agertuko da beti.

staff

Argitaratzailea: EHIGE Koordinatzailea: Lurdes Imaz Federazioetako ordezkariak: Ibon Idirin, Rosa Izquierdo, Paloma Migliaccio Kolaboratzaileak: Sagarrak, Legazpiko eskola, Arantzabela ikastola Diseinua: THEINIT (1i molina) Argazkiak: Imanol Lara, AMD Informaci贸n, federazioak

EHIGE aldizkaria

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 3

D. L.: BI-1289-90

15/5/08 16:46:14


ziz uan BIGE-REN II. TOPAKETAK BIGE Gurasoen Elkarteak “Praktika onak konpartitzeko� II. Topaketak ospatu ditu maiatzaren 14ean. Bertan euren ikastetxeetako esperientziak aurkeztu dituzte Bizkaiko zazpi ikastetxe publikoetako IGE-ek. Zuzendaritza batzordeen errelebuak, ikasgelako ordezkariak, gazteen sexu eta afektibitate-hezkuntza, etxeko eta kanpoko lana bateragarri egiteko esperientzia, oporretarako proposamenak eta eskola-materiala konpartitzearen abantailez aritu dira besteak beste. www.gurasoelkarteak.org

IBAIZABAL TELEBISTA Martxan da Interneten Bilboko Ibaizabal Telebista. Bertan zuen ikastetxeko esperientziak erakutsi nahi badituzue jar zaitezte harremanetan BIGErekin. www.ibaizabaltb.com

IRRIKA ALDIZKARIA Gazteei zuzenduriko Irrika aldizkaria eta web gunea sortu dituzte EHU, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiek eta Elhuyar Fundazioak zientzia euskaraz gizarteratzeko asmoz. Egitasmoa DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago. Teknologia, medikuntza, biologia, ingeniaritza, animaliak eta abarrei buruzko erreportaiak, elkarrizketak, albisteak eta beste hainbat eskaintzen ditu. www.irrika.net

DUZUN ONENA Nafarroako udaletako euskara zerbitzuek ume sortuberriak dituzten familiei zuzendutako gidaliburu berria plazaratu dute, hauen hizkuntza garapenerako aholku batzuk emanez. Hizkuntzei familian eman beharreko tratamenduaz, hainbat gomendio proposatzea da egitasmoaren helburua. Duzun onena titulua aukeratu da, familia baita umearen babeslekua eta umearen lehen ikastetxea: emozio, balore eta sentimenduen ikastetxea. Horrela, gurasoak dira irakasle, eta tresna nagusia haien jokabidea da, beraiek ematen dieten eredua. Gurasoen zeregina da haurrak hazten laguntzea, dauzkaten gaitasunak garatzen laguntzea, seme-alaben bertsiorik hoberena lortzea; eta, hizkuntzen eremura eramanda, seme-alabei ahalik eta hiztunik hoberenak eta osatuenak izaten laguntzea. www.erabili.com

04

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 4

15/5/08 16:46:31


KONTSEILUA 10 URTE BIDEA IREKITZEN Euskara Erakundeen Kontseiluak erakusketa ibiltaria antolatu du bere hamargarren urteurrena ospatzeko. Erakusketa honen helburua Kontseiluak 10 urte hauetan martxan jarri dituen egitasmoak erakustea da panel, argazki, ordenagailu bidezko aurkezpen eta ikus-entzunezkoen bidez. Markinan izango da ikusgai maiatzaren 26tik 30era, Iru単ean ekainaren 2tik 7ra, Bergaran ekainaren 16tik 21era eta Lazkaon uztailaren 7tik 11ra. www.kontseilua.org

IDAZLE GAZTEA Aurten 85 lan jaso dira Gipuzkoako DBHko ikastetxeetatik idazle gaztea lehiaketan. 33 lan aurkeztu dira Narrazioa A kategorian eta beste 32 Narrazioa B kategorian. Poesia A kategorian 15 lan aurkeztu dira eta 5 Poesia B atalean. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Elkarteak antolatzen dute 2002 urtetik 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua dagoen sariketa literario hau. Sail eta kategoria bakoitzean sari nagusi bat eta bi osagarri banatzen dira. Irabazleek bidai bat egingo dute eta hainbat sari zozketatuko dira partehartzaileen artean. www.idazlegaztea.org

EUSKARA 21 Mende berriko hizkuntza politikak nolakoa izan behar duen adosten laguntzeko gogoetarako topagunea jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak bultzatutako Euskararen Aholku Batzordeak. Egitasmo honen atal bat Euskara 21 web gunea da, XIX. mendean euskararen nondik norako bidea nahi dugun denon artean erabakitzeko aukera emango duen partaidetzarako gunea. blog.euskara21.euskadi.net

LH-RAKO EUSKARAZKO EDUKIAK Lanbide Heziketarako euskarazko edukiak eskaintzen ditu HETEL eta IKASLAN erakundeen egitasmo honek. Proiektua ez da Interneten jartzera mugatzen; xedea erabiltzaileak jaso eta ekarpenak egitea da. Horrela, materiala aztertu eta erabili ondoren ekarpenak eginez osatu eta borobiltzeko aukera eskatzen zaie. www.jakinbai.com

Ziztuan

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 5

05 15/5/08 16:46:40


kronika 1

Uda familian

UDA HURBILTZEN DENEAN GURE SEME-ALABEK BURUTU AHAL IZANGO DITUZTEN EKINTZEN INGURUAN PENTSATZEN HASTEN GARA, BAINA UDA EZBERDIN BAT IZATEKO AUKERA ERE BADAGO. MUSEORA HURBILDU, EUSKARA IKASI, EUSKAL HERRIAN ZEHAR IBILBIDEA EGIN EDO SOLIDARIOAK IZATEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEN DIZKIZUEGU. ETA HORI GUZTIA FAMILIAN.

Asko dira uda partean seme-alabak okupatuta izateko dauzkagun aukerak, baina gero eta gehiago aurkitzen ditugu familian burutzeko ekintza aukerak. Ikus ditzagun horietako batzuk.

Museoetara bisitaldiak Museo gehienetan badago Hezkuntza sail bat zeinek ikastetxeei zuzendutako heziketa programa prestatzen duen. Baina gero eta gehiago dira familiei ere zuzendutako programak prestatzen dituztenak. -Artium Museoa. Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Museoak familientzako programa eskaintzen du haren proiektu hezitzailearen barruan. Urria eta maiatza artean burutu daitezkeen ekintzak hainbat badira ere, udan familientzako gidatutako bisitaldiak eta uztaileko asteazkenetako tailerretara mugatzen da eskaintza. Larunbat eta igandeetan gidatutako bisitaldi interesgarriez gozatu dezakete familiek. Bisitaldi hauek 5 eta 11 urte bitarteko umeekin doazen pertsona helduei zuzentzen zaizkie. Gainera, uztailaren 16, 23 eta 30ean 11etatik 13etara umeak tailerretan aritu ahal izango dira helduek Museoaz gozatzen duten bitartean. Tailerren prezioa 2 eurokoa da.

Euskara ikasi Uda euskara ikasi edo hobetzeko ere aprobetxa dezakegu famili giroan. -Familientzako Barnetegia. AEK-k familian euskara erabiltzeko ohitura sendotzeko barnetegia antolatzen du. Familiak barnetegi berean egongo dira, helduak klasera doazen bitartean seme-alabak begirale-hezitzaile talde batekin egongo dira. Aurten Berriz eta Adunan burutuko dira eta aste biko iraupena izango dute: uztailaren 7tik 20ra eta abuztuaren 4tik 17ra. Lehen txandan parte hartu nahi duten familiek ekainaren 26a baino lehen eman beharko dute izena eta bigarren txandarako uztailaren 24a baino lehen. Pertsona helduentzako prezioa 471 eurokoa da eta 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako 280 eurokoa. www.aek.org

www.artium.org *Informazio gehiago: 945 20 90 10

-Euskal Herria Museoa. Gernikako museo honek familientzako ekintza didaktikoak eskaintzen ditu larunbatetan, 17etan, eta igandetan, 12etan. Ikasleei zuzendutako “Euskal kultura jokoa� ariketa didaktikoaren familientzako moldaketa dugu, Euskal Herriko folklore eta kulturaren inguruko bisitaldi parte-hartzailea. Ezinbestekoa hitz ordua adostea.

*Informazio gehiago: 94 625 54 51

06

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 6

16/5/08 09:03:28


Euskal Herria ezagutu Uda Euskal Herria hobeto ezagutzeko ere erabil dezakegu. Hona hemen zenbait proposamen: -Bideak. Bidaia agentzia honek Euskal Herria 11 ibilbideren bidez ezagutzeko aukera eskaintzen du. Gainera, idazle ospetsuen urratsak jarraituz ibilbide literarioak ere proposatzen ditu: Axularren Sara, Gabriel Arestiren Bilbo, Hemingway-ren Urdaibai, Satrustegiren herri ipuinak eta Lizardiren Tolosa. www.bideak.info -50 txango umeentzat. Sua Edizioak-en argitalpen honek Euskal Herrian zehar egiteko txango errazak proposatzen ditu. 122 orritan zehar umeentzako pentsaturik dauden zailtasun maila ezberdinetako txangoak proposatzen ditu kostaldea, Pirinioak, barnealdeko mendilerro edota basamortua ezagutu ahal izateko. Toki bakoitzeko argazkiak azaltzeaz gain animalia eta leku ezberdinetako ezaugarriak erakusten ditu. www.sua-ediciones.com

Euskal Herria baino harago Denbora gehiago izanez gero Euskal Herritik kanpora joan gaitezke. Hona hemen proposamen batzuk: -50 ibilbide errez ume mendizaleentzako. Sua Edizioaken argitalpen honek familian egiteko txango, igoera eta ibilaldiak proposatzen ditu, Pirinioetan, Aiako Haitzetatik Cap de Creusera. Ordubete edo biko irteerak daude, baina gehiago ibiltzea suposatzen dutenak ere badira mila metro baino gehiagoko gailurretara igoerak barne. Gainera umeek aterpean, kanpinean edo landa etxean lo egiteko aukera izan dezaten eskaintzen duten zeharbideak ere badira.

naturalak kontserbatzean parte hartzea sustatzea dute helburu. Haziak ereitea, arbolak landatzea, fruituak biltzea eta abar egiten da hitzaldiak antolatzeaz gain. Informazio gehiago: 94 426 37 69 (Sagarrak-Basauri)

-Acci贸 Natura.GKE kataluniar honek ingurugiroa berreskuratzeko hainbat ekintza proposatzen du. Urtean hainbat alditan ekimen ezberdinak proposatzen ditu: ibairen bateko erriberako basoak berreskuratu edo itsas esparru baten kontserbazioan lan egin. Ekintza hauek familian burutu daitezke umeek laguntza eskaini ahal dietelako helduei arbolak landatzen eta basoak garbitzen landare zein animaliak identifikatzen ikasten duten bitartean. www.accionatura.org

-Haces falta. Web gune honetan boluntariotza aukerak aurki ditzakegu gustuko ditugun arloetan: haurtzaroa, astia eta aisialdia, animalien babesa, eta abar. Gustuko dugun arloa zein erakundea aukera ditzakegu. www.hacesfalta.org

-Turismo arduratsua. Turismo arduratsua lantzeko baliabide hezitzaileak eskaintzeaz gain, erakunde ezberdinek burutzen dituzten bidaia arduratsuen inguruko informazioa eskaintzen du web gune honek. www.turismoresponsable.net

-Familian bidaiatu. Probintzia desberdinetan interesatzen zaizkigun jarduerak aurkitu ditzakegu web gune honetan: mendi-ibiliak, ibilbideak bizikletaz edo zaldiz, abenturazko edo uretako kirolak, eta abar. Jarduera bakoitzak fitxa bat dakar; bertan agertzen dira denbora, zailtasuna, proposamena eta ostatuak. www.viajarenfamilia.net

Boluntariotza eta elkartasun bidaiak Gatazken eragina jasotzen duten herrietako umeak etxean hartzeaz gain, naturan ekintza boluntarioak burutzeko aprobetxa ditzakegu oporrak. Hainbat erakundek boluntariotza familian burutzeko aukera eskaintzen dute. - Ingurugiro boluntariotza sareak. Ingurugiro boluntariotza sareek hiritargoa ingurugiroa hobetze eta baliabide

Kronika

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 7

07 15/5/08 16:46:56


kronika 2 1

Eskolarako bidea berreskuratzen

“ETXETIK ESKOLARA ETA ESKOLATIK ETXERA”. DUELA EZ HAINBESTE URTE UMEAK HAIEN ESKOLA-KIDEEKIN HEMENGO EDO HANGO IZKINAN GELDITZEN ZIREN ESKOLARAKO BIDEA ELKARREKIN EGITEKO ETA ITZULTZERAKOAN IZKINA BEREAN HIZKETAN EGOTEN ZIREN UNETXO BAT ETXERA BUELTATU BAINO LEHEN. UME HORIEK, GU, EGUNGO GURASOAK, GINEN BAINA ORDUAN EZ BEZALA GAUR EGUN IA INOR EZ DOA ESKOLARA OINEZ. ESKOLARAKO BIDEA GALTZEN ARI DA.

Autonomiaren garapenean portaera garrantzitsuenetako bat kalera bakarrik ateratzearena bada ere gero eta gehiago dira eskolara familiaren kotxean ala autobusez hurbiltzen direnak, nahiz eta ikastetxetik hurbil bizi. Honek trafikoa trabatzen du eta arrisku egoerak eragiten ditu. Zer gertatu da gure seme-alabak kalera bakarrik joaten ez uzteko? Basauriko Sagarrak ekologista taldeak mugikortasunaren inguruan antolatutako jardunaldiak zirela eta gaia landu zen geografoa eta ingurugiro aholkularia den Isabel Prieto de Blas-en eskutik. Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Auzoak eta Hiritarren Parte-hartze sailetako “Camino EscolarEskola Bidea” programaren koordinatzailea da Isabel. Bera eginkizun xume honen bidez lortzen den autonomia pertsonalaz aritu zaigu.

08

- Zein eragin dauka familiatan umeak eskolara oinez joateak? Eskolara bakarrik joaten uzten zaien bakoitzean, umeek euren kabuz zerbait egin dezaten konfiantza ematen ari da familia. Gero eta gehiago atzeratzen ari den erantzukizun erronka bat da eta horrekin heldutasuna lortzeko unea. Gainera umeak eskolaz kanpoko giroan gizarteratzea sustatzen da eta eskolara joateko bidea auzokoen laguntzaz egitea errazten da. - Zergatik ez diegu kalera bakarrik ateratzen uzten? Hirietan trafikoak gora egin du azken urteotan, eta batez ere gidatzeko modua gero eta oldarkorragoa da, gero eta gutxiago errespetatzen dira oinezkoen pasabideak eta ez gara ausartzen txikienak bakarrik uzten. Horregatik oso garrantzitsua da gure auzoetan aldaketak proposatzea oinezko mugikortasuna errazteko. Gurasoei alde

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 8

15/5/08 16:47:18


batetik eta ikasleei bestetik egindako inkestetan, adin berekoen kasuan familiek heldu baten laguntzarekin joatea nahiago duten bitartean umeek nahiago lukete elkarrekin eta nagusien presentziarik gabe joatea eskolara. - Nola erraztu ahal dugu gure umeak eskolara oinez joan ahal izatea? Argi dago ez dela konfiantza kontua soilik, beharrezkoa da eskolarako bidea segurua izan dadin baldintzak ematea. Horretarako beharrezkoa da kaleak berreskuratzearen beharraz kontzientziatzea ingurune hezitzailea eta auzoak. Gidatzeko modua ez hain oldarkorra izatea, ikastetxetarako ibilbide argiagoak eta arriskuak saihestea lortu behar dugu. Hainbat udalerritan urratsak ematen ari dira norabide horretan. Hain zuzen ere Donostian “Camino Escolar-Eskola Bidea” proiektua garatu dugu ikasleek ibilbide hori oinez egin dezaten.

Oinbusa, ekimen berri bat Oinbusa oinezkoen mugikortasun esperientzia partehartzaile berria da. Umeen mugikortasunaren gaiari heltzen dio kasu honetan pertsona heldurik gabe eskolara oinez joateak. Honela, eta guraso batzuen laguntzarekin, ibilbideak burutzen dituzte autobusak bailiran umeak eskolarako bidean hartuz. Kaletik kotxeak erretiratu nahi dira, kutsadura gutxituz eta segurtasuna handituz, baina batez ere auzokideak arazoen konponketan inplikatu nahi dira. Ekimen honetatik hainbat ondorio atera dira: autobusaren beharrik ez izatea eta etxetik eskolara heltzeko behar den denbora txikiagoa.

-Zertan datza proiektua, nola burutu duzue? Hainbat talderen elkarlanaz burutu da: auzoko elkarteak, merkatariak, auzokideak eta Guraso Elkarteak. Lanmahai eta bilera ezberdinen bidez hainbat proposamen adostu dira eta guztion artean auzoa egokitu dugu eskolarako bidea seguruagoa izan dadin eta umeek eguneroko eginkizun honen bidez autonomia pertsonala lor dezaten. Auzoko hiru eskola inplikatu, ibilbideak diseinatu, kontzientziatu eta hainbat eginkizun burutu dira. Umeen laguntzarekin gidatzerakoan ematen diren oldarkortasun mailak jaitsi nahi ditugu. - Zein urrats eman duzue orain arte? Lan-mahaiei esker hainbat ekintza burutu dira: auzoa kontzientziatzea, puntu beltzak antzematea, eskolarako ibilbideak diseinatzea, ibilbidea zehaztuz ezarri den logotipoa diseinatzea (eskola bota bat), proiektuaren txalekoak ateratzea eta ikasleek auzoan informazioa zabaltzea. Gainera merkatariek pegatina bat dute haien erakustokietan “Eskolako bidea: laguntzeko prest” leloarekin ikasleren batek laguntza behar izanez gero bertan eskatzeko. Azken finean komunitateko eragile ezberdinen konpromisoa lortu da gizarte kohesioa eta auzoaren barneko loturak sendotzea lortu dugu. Gainera unitate didaktiko bat landu da ikastetxeetan; inkestak burutu dira ikasleei alde batetik eta gurasoei bestetik, ikastetxe bakoitzera moldaturik, eskolara joateko duten eta nahiko luketen moduaren inguruan (oinez, bizikletaz, autoz, autobusez…) eta ikastetxearen sarreraren ondotik pasatzen diren ibilgailuen abiadura neurtu da besteren artean. Funtsezkoa izan da zeregin honetan gurasoen parte hartzea, guztiz inplikatu dira.

Kronika

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 9

09 15/5/08 16:47:29


kronika 31

EKIOZU Euskal Eskola Publikoari! INFO

+:

www.ehige-jaia.org

EKAINAREN 1EAN ZITA BERRIA DUGU EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIAREKIN. AURTENGOA BARAKALDON IZANGO DA, GURE HIRIEN ARTEAN POPULUTSUENETARIKOA ETA BIZKAIKO EZKERRALDEAREN GURE NEURALGIKOA. Jaiaren 17. edizio honetarako aukeratu dugun leloa EKIOZU EUSKAL ESKOLA PUBLIKOARI da, gure eskola ekintzailea baita; ekologian ekintzailea, kulturartekotasunean eta elkarbizitzan ekintzailea, kooperazio eta elkartasunean ekintzailea, euskara eta euskal kulturan ekintzailea, eta nola ez kalitate eta berrikuntzan ekintzailea.

Ekiozu ekologiari Gurea berriz ere jai ekologikoa izango da. Urtero bezala bertara garraio publikoa erabiliz hurbiltzen animatzen zaituztegu; gainera, aurten, aitzakiarik ez dago. Kotxeak BEC-en eta autobusak Mega Park-en utziko dira. Hortik bizikletaz, txu-txu trena erabiliz eta gomendatutako ibilbidea burutuz hel zaitezket jai gunera. Asfaltoaz nekatutakoan itsasadarrean zehar ibil zaitezkete, edota lorategi botanikoa edo Santa Ageda auzoan Larrazabal eskola zaharra bisitatu. Foruen pasealekuan KATAKRAK talde kataluniarraren L´Animalada espektakulua aurkituko duzue, birziklatutako materialez egindako 46 animali-jolasekin osotutakoa, zeinean “krokodilo” bati “gereziak” eman ahal dizkiogun,

10

“elefanteari” “tronparen” bidez “loreak ureztatzen” lagundu edo lore zelaian galdutako “erle” bihur gaitezkeen.

Ekiozu elkarbizitzari eta kulturartekotasunari Gure Jaiak, gure Eskolak bezala, elkarbizitza eta kulturartekotasuna sustatzen ditu; horregatik, ALKARTU IKASTOLAren eskutik antzinako umeen jolasen berreskuratzeko proiektua ezagutu ahal izango dugu Barakaldon. Play Station-aren botoiei eman beharrean diaboloan, txingokan, ingudean edo tortolosetan arituko gara. Foruen pasealekuan LITTERAE MUNDI kulturarteko liburutegiak hilero larunbatean Bilbon eskaintzen dituen tailerretako bat hurbilduko digu. Afrika Iparraldeko tribu nomaden ohiko jaima Herriko Plazan ezarriko da eta musika ikuskizunak, tea, ludoetnia eta bestelako ekintzak eskainiko ditu bizi dugun kultur aniztasuna erakutsiz.

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 10

15/5/08 16:47:37


Kronika

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 11

11

15/5/08 16:48:07


12

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 12

15/5/08 16:48:10


Esperientziak

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 13

13

15/5/08 16:48:13


14

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 14

15/5/08 16:48:16


Ekiozu elkartasunari eta lankidetzari Gure eskolak etengabe parte hartzen ari dira beste herriekiko sentsibilizazio eta elkartasun proiektuetan. EHIGE eta federazio ezberdinetatik elkartasun proiektuetan lan egin dugu: Sahara, Kuba, Palestina eta Nikaragua, besteren artean. Horiek eta bestelako sentsibilizazio eta elkartasun proiektuak jaian bertan izango ditugu Foruen Pasealekuan kokatuko den GKE-entzako gunean.

Ekiozu euskarari eta euskal kulturari Eta bestelako kulturak eta herriak bisitatu ondoren ezin gurea ahaztu. Jaiaren erdiguneak, Herriko Plaza, Barakaldoko zein Gipuzkoako beste herrietako euskal dantza espektakuluak jasoko ditu. Hau goizean izango dugu. Eta arratsaldeko 4etan TAPIA ETA LETURIA BAND haien ohiko errepertorioarekin, gure tradizioak egungo erritmoekin nahastuz. Gazteenek Barakaldoko musika taldeekin izango dute haien hitzordua Los Hermanos Parkean arratsaldeko 4etan. Haietako bat EGON izango da. VARAPALOkoek eskola publikoko guraso izatea eta rocka uztartzea posible dela erakutsiko digute. ERRE KE ERREk euskal musika tradizionala eskainiko digute haien trikitixa, txirula, txistu, txalaparta, eta abarrekin. 6etatik aurrera dantza egiteko gogoak ase ditzakegu ERDIZKA LAUETAN taldearen erromerian, irakasleak barne, Herriko Plazan.

Baina hori ez da guztia. Umeen gunea San Bizente parkean kokatuko da kirol gunearekin batera. Bertan umeentzako tailerrak, BETIZU, puzgarriak, antzerkia, eta abar izango ditugu. Kirol zelaian kirol ekitaldiak burutuko dira: arku-tiroa, rokodromoa eta Ondarroan hain arrakastatsua suertatu zen jumping-a. Eta nola ez antzerkia eta kale animazioa. Aurten GOLOKA, HORTZMUGA, dultzaineroak, musika banda eta abar luze bat izango ditugu.

Kronika

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 15

15

15/5/08 16:48:18


Esperientziak 1

Aintzinako jolasak berreskuratzen Alkartu ikastolan INFO

+:

www.aintzinakojolasak.blogspot.com

AINTZINAKO JOLASAK BERRESKURATZEKO EGITASMO BENETAN INTERESGARRIA EGIN DUTE BARAKALDOKO ALKARTU IKASTOLAN. HEZKUNTZA KOMUNITATEARI GALDETUZ GALTZEAR DAUDEN HAINBAT JOLAS DIBERTIGARRI AURKITU DITUZTE IKASTETXEKO IKASLEEK. Pieter Breughelen“Umeen jolasak”

Jolasak berreskuratzeko ideia Pieter Breughelen koadro batean aurkitu zuten. “Umeen jolasak” izeneko margolanean 250 ume inguru eta 85 jolas desberdin agertzen dira. Duela 500 urte baino gehiago margotu bazen ere erraz ikusi ahal ditugu denok ezagutzen ditugun hainbat jolas, batzuk gainera gaur egun ere jolasten dira. Jolasa gizakiaren jarduera unibertsala dela erakusten du Belgikako margolariaren lan honek. Koadro honetako jolasak identifikatzeaz gain, etxean ikertu behar izan dute Alkartuko ikasleek gurasoei, aitona-amonei edo bizilagunei galdetuz. Jolas horiek eskolan proposatu eta guztien artean egokienak aukeratu dituzte.

16

Ondoren, jolasteko beharrezko materialak egin dituzte klasean (txapak, ziba, tiragoma, goitibera, errotatxoa...) eta patioko zoruan marraztu dituzte hainbat jolasetarako: “Gerra egingo diot”, “Truquemé”, eta abar. Azken fasea material didaktikoa prestatzea izan da. Fitxa bakoitzean argazkiak, jolasaren helburuak, Soin Hezkuntzako curriculumaren edukiak, materiala, adinak eta jolasaren arauak jasotzen dira. Hala, beste ikastetxe batzuetan erabili ahal izango dituzte.

Gurekin jolastu nahi? Material didaktikoa sortzeaz gain blog bat ere osatu dute, non jolasen bideoak eta informazio gehiago ikusi ahal ditugun. Blog honekin “Espiral Edublog.08” lehiaketan parte hartu dute.

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 16

15/5/08 16:48:46


Blogean parte hartzeko aukerak badaude. Bertan jolas batean aritzea proposatzen digute, hain zuzen ere, Pieter Breugelen “Umeen jolasak� koadroan agertzen diren jolasak topatzea eta identifikatzea. Aurkitutakoak iradokizuna bidaliz aipatu ditzakegu. Aldi berean eskegita dauden bideoen bitartez jolasak ikasi ahal ditugu eta famili giroan edo lagunekin jolastu. Goitiberarekin nola jaitsi, kromotara zelan jolastu , goma saltoka aritzeko abesti eta pausuak edota tabekin edo tiragomarekin zelan jolasten den azalduta dago. Ikasle batzuek ziba nola luzatzen den irakatsiko digute eta beste batzuekin tabak margotzen ikasiko ditugu.

Blog honetan parte hartu du Alkartu ikastolako hezkuntza komunitate osoak, gurasoek zein irakasleek, aiton.amonek eta noski haurrek, jolasak gogoratzen transmititzen eta jolasten. Azken finean jolasa unibertsala da, bizitzaren oinarri bat, garai eta toki guztietakoa, ikasteko, harremanak sendotzeko, hezteko eta noski, ondo pasatzekoa. Heziketa departamentutik hasi eta ondoren klaustroak onartutako proiektua izan da. Joseba GonzĂĄlez eta Abel Orosa Heziketa Fisikoko irakasleek bultzatua hain zuzen ere. Hezkuntza Komunitate osoaren partehartzeaz gain, Barakaldoko Udalaren eta herriko elkarte batzuen laguntza jaso dute.

Eta nola ez, sokarekin eta gomarekin jolasteko aintzinako abesti batzuk bildu dituzte ere, hain gazteak ezta hain zaharrak ez garenoi goraintzi politak ekartzen dizkiguten horietakoak.

ALKARTU IKASTOLA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIAN Alkartu ikastolako patioa irekita egongo da ekainaren 1ean 10etatik 2etara nahi duen edonork egitasmo interesgarri hau ezagutu dezan. San Vicente parkearen ondoan dago ikastetxe hau, kirolgunea eta haurren gunearen ondo ondoan. Bestalde, maiatzaren 26tik 30era aste kulturala ospatuko dute Alkartun eta hiru belaunaldi elkartuko dituzte 28an.

Esperientziak

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 17

17

16/5/08 09:03:54


Esperientziak 2

Hondakin eta kontsumoaren azterketa Urola Garaian HONDAKINAK ETA KONTSUMOA GAIAREKIN URRETXUK ETA ZUMARRAGAK ESKOLA AGENDA 21EKO PROIEKTUAREKIN JARRAITU DUTE 2007/2008 IKASTURTEAN. IKASTETXEEK ZEIN UDALEK JASANGARRITASUNAREN ALDE LAN EGITEKO SINATUTAKO KONPROMISOA BERRIZTATU DUTE. Urretxuko kultur etxean, maiatzaren bigarren astean, Eskola Agenda 21 proiektuan landuko diren ildoak zehaztu ziren: ikastetxeen kudeaketa hobekuntza (ikastetxean hobekuntzak ezartzeko plana eta diagnostikoa burutuz); curriculumaren azterketa (ikasleriak gaiaren trataera aztertu du diziplina ezberdinetan); parte hartzea komunitatean (herrian ere hobetzeko prest baitaude). 2.134 ikaslek parte hartu du proiektuan. Eskolaurrekoak hondakin mota bakoitzerako erabili beharreko ontzietan aritu dira, eta horrekin batera plaza eta parkeetako hondakinen egoera aztertu dute. Lehen Hezkuntzako lehen zikloan hondakin-ontzien kokalekua aztertu dute eta jostailuen trukea burutu dute. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan, inkesten bidez, etxeetako eta herriko hondakin organikoekin zer gertatzen den aztertu dute. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan jaiak antolatzeko modu ekologikorik hoberena zein den ikertu dute. Bigarren Hezkuntzako lehen mailan denden arteko erosi eta saltzeko ohiturak ezagutzeko inkesta burutu dute. Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan erosteko beharra aztertu dute, eta inkesten bidez publizitateak esparru ezberdinetan duen eragina ikertu dute. Batxilergoko ikasleek, inkesta bidez, herriko enpresa ezberdinek hondakin eta kontsumoarekiko dituzten jarrerak aztertu dituzte.

18

Inkesten emaitzak Diagnostikoa egin eta gero Udal Batzara eraman dira gogoetak. Maila orokorrean zera ondorioztatzen da: gauza asko erosten dugunez hondakin ugari eragiten dugula; orain lehen baino plastiko eta paper gehiago kontsumitzen dugu, eta botatzekoak diren produktu asko erabiltzen ditugu. Gaur egun ez dira hondakin organikoak aprobetxatzen eta tratatzeko modurik hoberena konpostajea dela ulertzen da. Salmenta tokiei dagokienez, gurdi eta saskien erabilpena oso urria da; enbasatutako jaki asko saltzen da; denda ekologikoak ezagutzen ditugu baina gutxi hurbiltzen gara bertara erosketak egitera garestiegiak direlako; denda txikiak supermerkatuak baino garestiagoak dira baina era berean atseginagoak suertatzen dira; eta azalera handietako komertzioan marketinak eragin handia dauka. Publizitateari dagokionez kontsumismora garamatzala ondorioztatzen da; gazteria marka komertzialen eraginpean dago; publizitatea bizitza eredu hobeago batekin lotzen da, baita irudi eta edertasunarekin ere. Enpresa ezberdinei burututako inkestei dagokienez oso kutsatzaileak diren eta langileak baldintza txarretan dauzkaten enpresa handiak daudela ondorioztatzen da; orokorrean produzitzeko garaian ez da inpaktu ekologikoa kontuan hartzen; enpresa ekoizleak saiatzen dira inpaktu ekologikoa saihesten baina ez dute lortzen.

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 18

15/5/08 16:50:03


Esperientziak 3

Sentimenduak, emozioak eta kultur ondarea lantzen Legazpiko eskolan AURTEN HAUR HEZKUNTZAN EGITEN ARI DIREN EGITASMOEN BERRI EMAN DIGU LEGAZPIKO DOMINGO AGIRRE ESKOLAK. SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK LANDU DITUZTE ETA KULTUR ONDAREAN MURGILDUTA DAUDE ORAIN. HAUXE KONTATU DIGUTE... Aurtengo ikasturtean berrikuntza pedagogikoak txertatu dituzte Legazpiko Domingo Agirre ikastetxeko Haur Hezkuntzako Curriculumean. Helburu nagusi hauek lortu nahi izan dituzte: Umeei euren garapen emozionalean lagundu. Umeek inguruko lanbideak eta herriko aspaldiko lanbidea (Olagizonarena) ezagutarazi. Umeei herriko kultur ondarearen ezaguketan hurbildu. Horretarako 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin bi gai berri landu dituzte: sentimenduak eta Burdintxo Olagizona. Artikulo hau idazterakoan, sentimenduen gaia bukatuta zuten. Irakasleen hitzetan oso esperientzia polita eta interesgarria izan zen. Alde batetik ikasleen ekarpena oso aberatsa izan da. Bestetik Adostokia jarri zelako ikastetxeak aurrera daraman Elkarbizitza proiektua jarraituz. Ekimen hau oso egokia izan zen emozioak landu ahal izateko. Gaiaren ekintzen artean, aipatzekoak dira hurrengoak: Norberaren emozioen katalogoa Sentimenduen ormirudiak Adostokia jarri aurretik egindako egoeren antzezpenak, elkarrizketak, … Emozioen errepresentazio grafikoak

Une honetan, aipatutako bigarren gaia (Burdintxo Olagizona) lantzen ari gara herriko jaiak gainean ditugulako eta gai hau aitzaki bat dugu beste helburu batzuen artean, umeak herriko kultur ondarera hurbiltzeko. Gai honetan, bi zati nagusi daude. Alde batetik eta sarrera gisa, umeentzat ezaguna den atal bat lantzen dugu. Hain zuzen ere, euren gurasoen lanbideak. Hortik abiatuta, Olagizonaren lanbidera iritsiko gara, gure herrian hain garrantzitsua izan den lanbidea, XIV. mendetik XIX. mendera iraun zuena. Gai honetan ekintza hauek aipatuko genituzke: Gurasoen lanbideekin osatutako argazkien liburuxkak Olagizonaren bisitaldia eskolara eta umeekin izandako elkarrizketa Herriko kultur ondarearen ezagupena irakasleok prestaturiko power point baten aurkezpenaren bidez. Ondarearen hiztegiaren ezagupena. Bukatzeko, ezin dugu utzi aipatu gabe, aurten herrian ospatzen dugula 400. mendeurrena Legazpi Segura herritik askatu zela. Hau dela eta, gure eskolak ekintza ezberdinetan parte hartu du. Adibidez, hau izan zen Iñauterietako desfilearen gaia eta bestetik herriko jaietan 4. mailako ikasleek gai hori antzeztuko dute.

Iñauteriak

ADOSTOKIA: ikasleek euren arteko gatazkak era

ona

lagiz

txo O

in Burd

autonomoan konpontzeko sortutako TXOKOA.

Esperientziak

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 19

19

15/5/08 16:50:32


Esperientziak 4

Eskolan erabilitako liburuen trukea INFO

+:

www.denoneskola.org

DENON ESKOLAK HIRUGARREN ALDIZ JARRAIAN “ESKOLAN ERABILITAKO LIBURUEN TRUKEA” ANTOLATU DU ESKOLA MATERIAL HONEN TRUKEA ERRAZTEKO. APIRILAREN 19AN BUKATU ZEN KANPAINA HAU LIBURTXO PROGRAMAREN BARRUAN KOKATU BEHAR DA, ZEINAREN HELBURUA CURRICULUMAREN MATERIALEN DOHAINTASUNA LORTZEA DEN. Testuliburu eta curriculumeko beste materialak dohainik izateko eskubidea Euskal Eskola Publikoaren gurasoen kontzientzia kolektiboan pixkanaka sartu egin da uko egin ezinezko eta premiazko eskakizuna bihurtu delarik. Aldarrikapen hori Guraso Elkarteek gidatu dute historikoki Hezkuntza administrazioaren aurrean alor honetan duen erantzukizuna bere gain har dezan eskatuz. Beste Autonomia Erkidegoekin alderatuz gure hezkuntza sistema hoberen baloratzen direnen artean egonik, ez da ulertzen testuliburuen dohaintasunaren gaiaren kasuan azkeneko bagoian ibiltzea. Era honetako aldarrikapen handiekin ez dira argudio demagogiko eta populistak erabili behar kontra egitea errazten baita eta gainera ez dute gure hezkuntza sistema hobetzeko gauza handirik ematen. Zentzu honetan planteatzen da Denon Eskolaren proposamena eta helburua lortzeko diseinatutako ekintza programa LIBURTXO Kanpaina dugu. LIBURTXO Denon Eskolatik familientzako testuliburuen dohaintasuna lortzeko bultzatzen den kanpaina da. Hezkuntza Administrazioak kostu hori bere gain hartzea eskatzen da bestelako beste edozein ekipamendu legez eskolaren berezko materialtzat hartuz. Material hau ikasleriak mailegu gisa erabiliko luke, ondoren bueltatuz berrerabilia izan dadin.

Dohaintasun bide hau lortu bitartean Denon Eskolan federatutako Guraso Elkarteak aurreratu egin dira ikastetxe bakoitzeko ikasleen artean liburuak uzte eta berrerabiltze sistema bultzatuz. Honek mentalitate aldaketa suposatzen du eskola elkartean: jabego partikularretik komunitariora pasatu, kontsumismotik arrazionalizaziora, ingurugiroa suntsitzetik jasangarritasunera, errutina didaktikotik berrikuntza pedagogikora. “Eskolan erabilitako liburuen trukea” ekintza, hirugarren aldiz oso arrakastatsua suertatu dena, Liburtxo kanpainaren berezko ekintza adierazgarria bihurtzen da. 2008 urte honetan berriz antolatu zen azken ekitaldia liburuaren egunarekin, apirilaren 19an, bat eginez. Jende artean zabaldu nahi zen leloa “Irakurri, Zaindu, Eman” izan genuen. Helburua eskola elkarte osoa osotzen dugun pertsona guztien artean liburuen trukea erraztea zen. Aurreko urteetan bezala lehen fasean familiek ikastetxean utzitako liburuen bilketa eta aukeraketa burutu zen. Liburua ematean familiek tiketa hartzen zuten Liburuak Trukatzeko Jardunaldian ezarritako stand berezian beste liburu bategatik trukatzeko. Ekintza honek ikastetxeen inplikazioa eta familien lana eskatzen ditu antolatu ahal izateko. Eta hori guztiari bukaera ematen zaio Liburuaren Egunean liburuak trukatzeko standean burututako ekintza bateratuarekin. Ekintza Vitoria-Gasteizko hiritar guztientzat irekia izan zen. Ekintza hau irakurketaren inguruko familia jai bihurtzea nahi zuen Liburtxo batzordeak, adin guztietakoen artean erabilitako liburuak trukatzea guztien arteko lotura puntua izanik. Horretarako hainbat ekintza osagarri antolatu zen: Adin guztietarako estilo guztietako, euskarazko zein gaztelerazko, trukerako irakurketa liburuen stand bat. Guztiz ekipatutako irakurketa txokoa, helduek zein umeek liburuak begiztatu edota lortutako liburu berriak irakurri ahal izateko. Lau saio guztiz parte-hartzaile eta elebidun burutu zituen ipuin kontalaria.

20

EHIGE

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 20

15/5/08 16:51:07


Esperientziak 5

Gasteizko Arantzabela ikastolak 25 urte INFO

+:

www.arantzabela.blogspot.com

GASTEIZKO ARANTZABELA IKASTOLAK MENDE LAURDENA BETE DU. HORI OSPATZEKO BLOG BAT JARRI DUTE MARTXAN, ALDIZKARI BAT ATERA DUTE ETA OSPAKIZUNEN EGITARAUA PRESTATU DUTE ABESTI ETA GUZTI. HORI GUZTIA KONTATU DIGUTE ONDOKO LERROETAN Hirurogeita hamargarren hamarkadan Arabako Foru Aldundiak ikastola sarea lortzeko plangintzari ekin zion gure lurraldean euskara bultzatzeko asmoz. Plangintza horren barruan, Aldundiak gaur egun gure ikastola dagoen eraikuntza altxatu zuen eta 1983-84 ikasturtean bertan hasi zen lanean. Ikasturte horretan eskolaurreko (3, 4 eta 5 urtekoak) eta 4. mailara bitarteko Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasleek ekin zioten. Berauek hezteko, 13 irakasle eta zuzendaria hasi ziren lanean. Lehen eraikuntzak funtzionatu zuen lehen hiru ikasturteetan ikasle guztiek bertan ikasten zuten, Eskolaurreko Hezkuntzarako ondoko eraikuntza egin arte, 1986-87 ikasturtean ekin ziona. Hasieran gure ikastola B ereduan hasi zen, zeinaren bitartez gai guztiak euskaraz ikasten baitziren, matematika eta irakurketa-idazketa izan ezik. Hiru urte igarota, matematika euskaraz irakasten hasi zen eta urte batzuk geroago hezkuntza eredua aldatu zen, D ereduan ikasteari ekinez. Gure ikastolako hastapenak ilusioz beteak izan ziren eta gurasoen eta irakasleen esku hartzea eta elkarlana oso handiak ziren, guztiok gure lurraldean euskaraz hitz egitea nahi baikenuen. Baina historia honen atal nagusia bertan ikasi eta hezi diren ikasleek osatzen dute. Badakigu haien artean arkitektoak, sendagileak, ostalariak, artistak, kirolariak, erizainak, irakasleak, enpresariak daudela, hala nola beste batzuk beren ideiengatik preso daudenak. Espero eta desio dugu guztiak atsegin handĂ % gogoratzea beren ikastolako ikastaldia eta ez bakarrik ikasketetan baizik eta pertsona osoak izaten lagungarri izatea. Badira urte batzuk orduan, hogeita bost, gure ikastola martxan jarri zela; urte hauetan guztietan, modu batean edo bestean, saiatu egin gara haur zoriontsuak eta jatorrak hazten, euskararekin lehenengo pausoak ematen dituzten bitartean. Horretarako, gelako lanez gain, hainbat ekintza eta irteera egitea oso funtsezkoa iruditu zaigu beti. Gaztainetara joan, Olentzeroren bisita, Gasteizko museoen ezagutza, Inauteriak, Agate Deunaren eta Prudentzio Deunaren ospakizunak, pelikulak, antzerkiak eta aterpe desberdinetara egiten diren irteerekin batera beste hainbat

jarduera, landu eta gauzatu egiten dugu urtero. Eta orain, 2008 urte honetan, guzti hau ospatzeko hainbat ekintza desberdin egitea pentsatu dugu. Honela, blog bat ireki dugu guzti honen berri jasotzeko eta bertan argitaratu dugun aldizkaria eskura daiteke. Horretaz gain ospakizunen egitaraua prestatu dugu. Arantzabela ikastola

ABESTIA Hogeita bost urte joan dira ta ikusten zaitut gaztea guretzat beti izango zara familien topagunea lana, bilerak, paper mordoa ta gauzak antolatzea, gogoan beti gure euskera gorputzean umorea, Aupa guraso, biba gurea Gora Oihan Elkartea!

EGITARAUA Maiatzaren 17an: Musika eta Dantza Jaialdia. Ordua: 19:00etan. Tokia: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Maiatzaren 24an: Eskolarteko Krosa. Ordua: 11:00etan. Tokia: Arantzabela ikastola. Maiatzaren 24tik ekainaren 7ra: Argazki Erakusketa Ordua: Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 18:30etara Tokia: Ikastolako gimnasioa. Ekainaren 7an: Arantzabela Ikastolako Jaia Tokia: Ikastola.

Esperientziak

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 21

21

15/5/08 16:51:26


Esperientziak 6

Eskola Txikien eta Ikas bi-ren festak INFO

+:

www.flarep.com www.eskolatxikiak.org

EKAINAREN 1EAN OSPATUKO DA ARRAGOITZEN IPAR EUSKAL HERRIKO IKASTETXE PUBLIKO ELEBIDUNETAKO GURASO ELKARTEEN FESTA. HURRENGO ASTEBURUAN, EKAINAK 8, ZERAINEN OSPATUKO DUTE URTEROKO FESTA GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEK.

Ikas-bi jaia Donibane Lohitzuneko Ducotenia parkea alde batera utzi eta kokapen berria aurkitu du aurtengoan Ikas-bi-ren festak, Arragoitzen ospatuko bait da Ipar Euskal Herriko ikastetxe publiko elebidunetako guraso elkarteen 22. festa. Urtero bezala, egun osorako egitaraua prestatu dute eta aurten ere tailerrak, gaztelu puzgarriak, pailazoak, euskaraokea, musika eta abar luzea izango dira. Edateko eta jateko aukera zabala egongo da ere.

Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik Ohiko denez, ekainaren bigarren igandearekin ospatuko da Eskola Txikien 21. Festa Gipuzkoan. Eta aurtengoan Zeraingo eskola txikiari tokatu zaio txanda. Egitaraua goizeko 10etan hasiko da plazan aurtengo abestiaren aurkezpenarekin. Ondoren taldekako jokoak hasiko dira. Erakusketa, puzgarriak, kazetaritza-tailerra, tiro-lata, trikitixa eta abar landuko dira. Horrez gain bertako museoa ezagutzeko aukera izango da, baita kartzela eta mehatzak bisitatzekoa ere. Ordu bietan 400 pertsonentzako bazkaria eta haurren jaialdia egingo dira frontoian. Ondoren tailerrak jarraituko dute eta testigu aldaketarekin batera Pirritx eta Porrotxek ikuskizuna eskainiko dute 4,30etan. Arratsaldeko 6,30etan amaituko da festa.

txikiak leak Eskolaa auzo, iak, kuarik, r r e t s i a r B her ren bila lorat denakla txikiak . geroa rik pauso. o o k es ude bizirik paus a e bada b o tan h kin e u z t a B elkarrnetatu iki k x o t n a e e t ia D a r iza un k n histo dezag ez dezatenez, ez Davideinek daki. ia e ik z tx tatu / edo iz ezku. re o e in a r e tu txa b ezkuta Txepe an txikiena. t ie ik a x t txikiak, )na. skoa d Eskola Polit a a)rik ez du(e auzo a t herri aren bila o. Inbidi( gero orik paus txikiak paus Eskola auzo, herri taen bila geroar rik pauso. pauso

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 22

15/5/08 16:51:35


GURE BABESLEEI Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila Bilbao Bizkaia Kutxa Barakaldoko Udala EITB

MILA ESKER!!!! EHIGEk eskerrik beroenak eman nahi dizkie jai hau egiten lagundu diguten guztiei:

GURE LAGUNTZAILEEI Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako saila Bizkaiko Foru Aldundia Bilboko Udala Donostiako Udala Euskaltel Metro Bilbao Eroski Fundazioa Eroski Bidaiak Coca Cola Kaiku RAC BaquĂŠ KOMUNIKABIDEEI EL CORREO GARA ARGIA MUNDO DEPORTIVO EL DIARIO VASCO BERRIA EL MUNDO DEIA ALDAKETA 16 DIARIO DE NOTICIAS DE GIPUZKOA Eta gure diseinatzaileari Xabat Agirre/ X/E DESIGN

BERGARAKO UDALA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIAREKIN

5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 23

15/5/08 16:51:46


5098 Ibiltzen3-euskera-08.indd 24

15/5/08 16:51:49


Praktika onak.