Jarrera-kodea eta jardunbide arduratsuak

Page 1

JARRERA KODEA ETA

JARDUNBIDE ARDURATSUAK

Jokabide-kode hau Elkar Taldearen misioan eta balioetan oinarritzen da, eta gure jarduera arautzen duten printzipioak eta arauak ezartzen ditu. Jokabide-gida bat da, eta gure langileek eta profesionalek enpresa-jardueraren esparruan duten jarduna definitzen du, bai lan-betebeharrei dagokienez, bai lan egiten dugun pertsonekiko harremanei dagokienez.

Jokabide-kode hori Elkar Taldeak estandar etiko altuen arabera jarduteko duen konpromisoaren erakusgarri da, indarrean dagoen legedia erabat errespetatzen dela bermatzeko, eta, gainera, Taldearen Erantzukizun Soziala sustatzeko.

Denok dugu Elkar Taldeak hamarkadetan zehar eraiki duen marka eta ondarea babesteko eta sustatzeko betebeharra. Horrek esan nahi du erabaki zuzenak hartu behar direla. Horregatik, oso garrantzitsua da gutako bakoitzak ziurtatzea Elkar Taldearen Jarrera eta Jardunbide arduratsuen kodearekin bat egiten duen enpresa bat garela. Elkar Taldeko langile guztiei aplikatzen zaie kodea, betetzen duten kargua edo posizioa edozein dela ere, praktika etikoen estandar gorenei eusten diegula ziurtatzeko.

Har ezazu zure denbora Kodea aztertu eta ezagutzeko, ulertzeko eta jarraitzeko, elkar-eko printzipio eta balioekiko leial izan zaitezen. Kodean jasotako politikaren bat urratu dela baldin badakizu edo susmatzen baduzu, berehala eman behar duzu urratzearen edo horren susmoaren berri. Kanal etiko bat jarri dugu zure eskura, zure ustez kodea urratu duen jardueraren berri emateko.

Elkar taldean lehentasuna pertsonek dute, eta eskerrak eman nahi dizkiegu estandar etiko altuenekin konprometitutako enpresa gisa dugun posizioari eusten laguntzeko egindako ahalegin guztiengatik.

Jarrai dezagun gehiago egiten gure helburua betetzeko: pertsonen arrakasta profesionala bizkortzeko aukera esanguratsuak sortzea, erakundeen lehiakortasuna hobetzea eta gizarte iraunkorragoak eraikitzea.

ZUZENDARITZAREN GUTUNA
ZUZENDARI GERENTEA Mikel Esnal Zalakain

DEFINIZIOA ETA HELBURUA

Elkar Taldearen Jokabide eta Jardunbide Arduratsuen Kodea (aurrerantzean, Kodea) Elkar Taldearen konpromisoa eguneratzea eta bateratzea da, dokumentu bakar batean, indarrean dagoen legeriarekiko erabateko errespetua bermatuko duten estandar etiko altuen arabera jarduteko, eta, gainera, Erantzukizun Sozial Korporatiboa sustatzeko.

Kodeak ezartzen ditu Elkar Taldeak (aurrerantzean elkar, konpainia edo enpresa) bere erantzukizun profesionalak aurrera eramateko bete behar dituen jardun-irizpideak.

Horretarako, interes-taldeekin (enplegatuak, bezeroak, kultura-sortzaileak, hornitzaileak eta negozio-eredua garatzen duten sozietateak) elkartze-harremanak gidatu behar dituzten printzipioak eta balioak definitzen dira. Kode honen helburua da elkar-ek eta bere langile guztiek jokabide profesional, etiko eta arduratsua izatea, edozein lantokitan egiten dituzten jardueretan.

Horretarako, kodeak:

• elkar-en enpresa-kultura ezagutzea eta aplikatzea errazten du, zeina irmoki finkatua baitago giza eskubideen eta eskubide sozialen betekizunean eta enplegatu kolektibo guztia konpainian barneratzean, dibertsitatea errespetatuz.

• Behar adinako arretaren printzipioa ezartzen du ezohiko jarrerak prebenitzeko, detektatzeko eta errotik kentzeko, edonondik datozela ere, eta hor sartzen dira, besteak beste, arriskuen analisia, erantzukizunak zehaztea, enplegatuen formakuntza eta, hala dagokionean, konpainiarekin zuzenean erlazionatuta dauden hirugarrenena, eta prozeduren formalizazioa, batez ere, ezohiko jarrerak jakinarazteko eta berehala ezabatzeko.

• Aintzat hartzen du pertsona juridikoen erantzukizun printzipioa, ordenamendu juridikoan jasota dagoen moduan, eta aurrea hartzen die eta galarazi egiten ditu bere legezko ordezkarien, administrarien eta enplegatuen (edo konpainiaren agindupean dagoen beste edozein pertsonaren) artean konpainiaren erantzukizuna determina dezaketen portaerak.

JARDUN EREMUA

Kodea aplikatu beharra dago elkar Taldea osatzen duten sozietate guztietan eta langile guztiei, berdin dio zein postutan edo zereginetan diharduten.

Kodea, osorik edo partez, heda daiteke elkar-ekin erlazionatutako edozein pertsona fisiko eta/edo juridikotara, baldin eta hala komeni bada xedea betetzeko eta erlazio moduak posible egiten badu.

Kodea arduradun eta ordezkari guztiei jakinaraziko zaie dagokion komunikazio kanaletatik, erlazio moduak hala eskatzen duen guztietan, eta jakinaraziek idatziz onetsi beharko dute hura betetzera konprometitzen direla. Era berean, enplegatuen lan kontratuetan espreski jasoko da betebehar gisa; alde horretatik, konpainiara sartzen direnean, kopia bat emango zaie.

GURE PRINTZIPIOAK

Jokabide-kodea konpromiso etiko gisa definitzen da, eta oinarrizko printzipioak eta estandarrak biltzen ditu, negozio-jarduerak garatzen dituen tokian elkar-en eta interes-talde nagusien arteko harremanak behar bezala garatzeko.

Kodea printzipio hauetan oinarritzen da:

• Pertsona fisiko eta juridiko guztiek, edozein dela ere elkar-ekin zuzenean edo zeharka duten erlazioa (lan arlokoa, ekonomikoa, soziala eta/edo enpresa arlokoa), bidezko tratu duin bat jasoko dute.

• elkar-eko enplegatuen jokabideak bat egingo du Jarrera Kode eta Jardunbide Arduratsuen agiri honen izaerarekin.

• elkar-en operazio guztiek ikuspegi etiko eta arduratsuak izango dituzte.

• Indarrean den legedia bete beharko da.

• elkar-en jarduera guztiek ingurumena errespetatuko dute; bioaniztasuna zaintzearen alde egin beharko dute, eta baliabide naturalak era iraunkorrean kudeatu.

GURE KONPROMISOA PERTSONEKIN

Pertsonen kudeaketaren erronka eta helburua elkar taldea osatzen duen pertsona bakoitzaren garapena lortzea da, profesionalen motibazioaren, konfiantzaren eta konpromisoaren aldeko plan eta estrategia korporatiboak, zeharkakoak, errazak, argiak eta malguak diseinatuz. Hori dela eta, Elkar Taldeak pertsonak kudeatzeko politika batzuk ditu, zeinak oinarrizko jardun-printzipioak duten zehaztea helburu. Horien artean, honako puntu hauek daude:

LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA

Enpresaren lehentasunetako bat laneko arriskuen prebentzioarekiko eta laneko segurtasunarekiko konpromisoa da. Mota guztietako istripuak eta gaixotasunak saihesten saiatzen gara, laneko segurtasun- eta osasun-politika baten bidez, arauak zorrotz betetzean, etengabeko prestakuntzan eta laneko arriskuen prebentziozko kudeaketan oinarrituta.

LANA ERRESPETATZEN DUEN ETA JAZARPENIK EZ DUEN INGURUNEA

Elkar Taldeak edozein jazarpen, agintekeria edo lan-ingurune kilkitzaile, iraingarria edo bortitz eragin dezakeen beste edozein jokabide arbuiatzen du, lan-ingurune atsegina eta segurua bultzatuz.

Testuinguru horretan, erakundearen eremuan jazarpen mota guztiak prebenitzeko eta ezabatzeko politikak ezartzeko konpromisoarekin bat etorriz, Elkar Taldeak Sexu-jazarpena eta sexu arrazoiegatiko jazarpena prebenitzeko protokolo bat du.

DATUEN BABESA

elkar Taldeak bere langileen eta hirugarrenen pribatutasun pertsonala errespetatzen du. Konpromisoa hartzen du indarrean den legedia errespetatzeko eta datuen babesaren arloan dauden politikak eta barne arauak betetzeko.

BERDINTASUNA ETA BAZTERKETARIK EZ

elkar Taldeak abusuzko edo diskriminaziozko jarduerak zigortuko ditu adinaren, jatorriaren, kolorearen, egoera zibilaren, dibertsitate funtzionalaren, nazionalitatearen, arrazaren, ideologia politikoaren, sexuaren, sexu-orientazioaren, genero-identitatearen edo Legeak ezarritako beste edozein faktoreren arabera.

Horregatik, langile guztiek errespetuzko tratua jasoko dute, eta elkar taldean partaide izateko aukera bera izango dute, bakoitzaren gaitasunen eta konpetentzien arabera.

Berdintasunaren inguruan duen sentsibilizazioaren erakusgarri da Elkar Taldearen Berdintasun Plana. Plan horretan neurriak ezarri dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jorratzeko.

GURE KONPROMISOA ELKAR TALDEAREKIN

ELKAR-EN AKTIBOAK BABESTEA

Enplegatuek inoiz ez dute parte hartu behar iruzurrezko ekintza batean eta beste jarrera desohoragarriren batean zeinetan inplikatuta dauden taldearen edo hirugarren baten ondasunak edo aktiboak edo finantza erregistroak eta kontabilitatea. Enpresaren aktibotzat jotzen dira bai ukigarriak diren horiek (hala nola eraikinak eta egoitzak, makinak, instalazioak, tresnak, informazio sistemak, ibilgailuak, izakinak...) eta bai ukiezinak direnak (izen komertzialak, marka, jabetza intelektuala edo jabetza industriala). Ondorioz, debekatuta dago horiek erabiltzea zabarkeria larriarekin eta/edo alkoholaren edo drogen eraginarekin eta, edonola ere, elkar-en izen ona eta ospea honda dezaken edozein ekintza eta omisio. Hortik, zigor diziplinarioak etor litezke, bai eta zigor penalak ere.

BARNE ETA KANPO KOMUNIKAZIOA

Portaera etikoen printzipioak eta gizarte konpromisoa partekatzen ditugu gure hornitzaileekin, azpikontratistekin, agenteekin eta kontsultoreekin. elkar Taldeak komunikazio politika gardena izango du bere enplegatuekin, partner-ekin, kolaboratzaileekin eta abarrekin. Inola ere ez du Taldearen kalterako izan daitekeen informaziorik zabalduko.

ISILPEKO INFORMAZIOA

elkar-ek bezeroen, hornitzaileen, hirugarrenen eta abarren gaineko isilpeko informazioa du, eta enplegatu guztiek onartzen dute era arduratsuan, legezkoan, seguruan eta isilpekoan erabiltzea sarbidea duten enpresaren informazioa, zintzotasunez jokatuz eta betiere informazio osoa babestuz.

Enplegatu, hornitzaile, kolaboratzaile eta enpresari loturiko pertsona guzti-guztiek, baita elkar-en lan egiteari uzten badiote ere, beren kontratuan harturiko konpromisoari eutsi behar diote, bai etika profesionalagatik eta bai indarrean diren legeengatik.

elkar-ek errespetatzen du hirugarrenek antzeko interesak izatea beren isilpeko informazioa babesteko. Hirugarrenei dagokienez (besteak beste aliantza komertzial bateko bazkideek, hornitzaileek eta bezeroek), elkar-ekin isilpeko informazioa partekatzen badute, informazio horrek elkaren isilpeko informazioak jasotzen duen arreta bera jasoko du. Alde horretatik, enplegatuek aurreko enpleguetan jasotako isilpeko informazioa babestuko dute.

EROSKERIA ETA USTELKERIA

elkar Taldeak ez du inola ere eroskeriarik, iruzurrik eta ustelkeriarik onartzen, eta hitz ematen du lege eta arau guztiak beteko dituela alor honetan eta bere jarduera betetzen duen edozein lekutan.

Taldeak eroskeriaren aurkako protokolo bat landu du, eta hura irakurri, ulertu eta bete beharko dute enplegatu guztiek eta elkar-en izenean jarduerak egiten dituen edonork, batez ere komertzializazioan eta salerosketan jarduten direnek.

Protokolo horretan argi azaltzen da debekatuta dagoela kontratuzkoak ez diren ordainketak egitea banatzaileei, aholkulariei, kontsultoreei, merkataritzaren alorreko kolaboratzaileei eta beste interes talde batzuei. Kontratuzko harremanek kontratatutako zerbitzuen eta produktuen ordainketan oinarritu behar dute esklusiboki, eta inola ere ez eroskeriatzat jo daitekeen beste modu batean. elkar-ek irmo debekatzen du opariak, zerbitzuak, deskontuak, bidaiak, entretenimendua eta beste edozein onura onartzea, baldin eta enpresaren erabakietan nahiz erabaki publikoetan eragina izan badezakete, edo enpresa batenak edo erakunde publiko batenak (eta agenteenak eta agintarienak) ez diren portaerak izatera bultzatzen badute.

Sustapenerako produktuak entregatzea bakarrik dago baimendua; betiere balio sinbolikoa badute. Batek eroskeria edo ustelkeria dagoela susmatzen badu, Kanal Etikoaren bitartez salatu behar du.

INTERES GATAZKAK

elkar Taldea osatzen duten langile guztiek Taldearentzat egiten dute lan. Hortaz, negozioari buruz hartzen diren erabaki guztiak interes komuna lehenetsiz hartuko dira, hau da, Enpresa.

Zuzendaritzako kideek, enplegatuek eta langileek interes gatazka sor dezaken edozein egoera saihestuko dute.

elkar Taldeko kide edo kolaboratzaile orok hitz ematen du Zuzendaritzari jakinaraziko diola edozein finantza- edo familia-interes edo bestelako gorabehera baldin Taldearekin interes gatazkarik sortzen badu.

PRODUKTIBITATEA

elkar Taldeak bikaintasun produktiboa bilatzen du; hortaz, erabilera arduratsua, eraginkorra eta iraunkorra eman behar zaie aktibo produktiboei eta baliabideei. Enpresaren politika saiatuko da austeritatea eta soiltasuna batzen.

KALITATEA

Kalitateaz dugun kezka bera partekatzen duten merkataritza-hornitzaileak eta -kolaboratzaileak hautatzen saiatuko gara, izan daitezela etengabe hobetzearen aldekoak, berrikuntzaren eta garapenaren aldekoak, prestakuntzaren, talde lanaren eta hazkuntza arduratsuaren aldekoak.

GURE KONPROMISOA INTERES TALDEEKIN

ELKAR FUNDAZIOA

elkar Taldea elkar Fundazioarena da (https://elkarfundazioa.eus/). elkar Fundazioaren gogoa da kultura hedatzea gure gizartean, nola eta Kultur eta Sormen industria garatuz eta kalitatea, aniztasuna eta profesionaltasuna sustatuz; eta, gainera, ingurunean eta espezifikotasun kulturalean errotzea da haren asmoa. elkar Taldearen gobernu korporatibo ona zaintzen du, arduratsua, eraginkorra eta berdinzalea izan dadin eta aldi berean ekonomikoki iraunkorra eta sozialki errentagarria. elkar Taldeak leialtasun printzipioak errespetatu, eta gardena izan behar du Fundazioarekin.

Fundazioak erabakiak hartuko ditu kontabilitate garbi eta egiantzeko batean oinarrituta, eskura dituen baliabideak modu zuhurrean eta errentagarrian erabilita.

elkar Taldeak eta Fundazioak bat egiten dute Kode honetan datozen balioetan, printzipioetan eta jarrera etikoetan.

Taldeak, “negoziokideak” hautatzeko orduan, bere balioekin eta konpromisoekin ondoena ezkontzen direnak hautatuko ditu arauak, legea eta jarrera etikoak betetzeaz denaz bezainbat, eta bi aldeek beti edukiko dute elkarrenganako justiziazko tratu zuzen bat.

KULTUR SORTZAILEAK

elkar Taldeak justiziaz eta zintzotasunez tratatuko ditu kultur sortzaile guztiak, eta emandako informazioaren isilpekotasuna errespetatuko du. Taldeak informaziorako lege sarbidea bermatuko du, eta erabilera egokia emango dio.

elkar Taldeak espero du kultur sortzaileek guztiz bat egingo dutela Jokabide Kode honetan ezarritako balio, portaera eta printzipio etikoekin eta, batez ere, eroskeriaren eta ustelkeriaren aurkako atalarekin.

GURE BEZEROAK

Gure bezeroen asebetetzea lehentasunezkoa da elkar Taldean; alde horretatik, ahaleginak egiten ditugu kalitate oneko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.

elkar Taldeak justiziaz eta zintzotasunez tratatuko ditu kultur bezero guztiak, eta emandako informazioaren isilpekotasuna errespetatuko du. Enpresak informaziorako lege sarbidea bermatuko du, eta erabilera egokia emango dio.

elkar Taldeak espero du bezeroek guztiz bat egingo dutela Jarrera Kode honetan ezarritako balio, portaera eta printzipio etikoekin eta, batez ere, eroskeria eta ustelkeria borrokatzeko atalarekin.

HORNITZAILEAK, AZPIKONTRATISTAK ETA ‘PARTNER’-AK

elkar Taldeak, bere hornitzaile, azpikotratista eta partner-ak hautatzeko orduan, aintzat hartuko du berak bezala arauak betetzearen aldeko balioak eta konpromisoa izatea eta, horrekin batera, berearen antzeko jarrera etiko eta legalak izatea.

elkar Taldeak espero du bere hornitzaileak eta azpikontratistak osotara atxikiko direla Kode honetan ezarritako balio, printzipio eta portaera etikoetara.

Enpresak ez du merkataritza harremanik izango hornitzaileekin eta azpikontratistekin baldin eta legez kanpoko jardueretan badabiltza (besteak beste dirua zurituz eta zerga eta ingurumen arloko betebeharrak ez betez).

GURE KONPROMISOA GIZARTEAREKIN ETA INGURUMENAREKIN

Elkarren Erantzukizun Sozial Korporatiboa, hau da, bere jarduerak garatzeko eta interes-talde guztien onurarako duen gizarte- eta ingurumen-konpromisoa, bere negozio-ereduaren zati banaezina da.

Elkar-ek konpromisoa hartzen du bere produktuen bizi-ziklo osoan zehar ingurumen-inpaktua minimizatzeko, azken xedapenera arte, eta eragin hori murrizteko eta konpentsatzeko neurriak garatuko ditu diseinuko, banaketako, salmentako eta erabilera-amaierako prozesuaren etapa bakoitzean. Elkarreko langileek Enpresaren iraunkortasun soziala eta ingurumenekoa sustatuko dute, beren interes-talde guztientzat balioa arduraz sortzeko bide gisa.

KODEA BETETZEA ETA BATZORDEA

Kode hau betetzen dela bermatzeko, Arauak Betetzeko Komitea dago (aurrerantzean, Komitea).

Batzordeak bere ekimenez jardun ahal izango du, edo elkarreko edozein langilek, hornitzailek edo harreman zuzena eta interes komertzial edo profesional legitimoa duen hirugarren batek eskatuta, fede onez egindako salaketaren bidez.

Tresna arautzaile bat izateko eta Komitearen jardun- eta funtzionamendu-arau nagusien zerrenda finkatzeko, Batzordearen Estatutuak biltzen dituen dokumentu bat sortu da, edozein kontsulta egiteko eskuragarri egongo dena.

Horretarako, kode honen babesean egindako jakinarazpenek, dela ez-betetzeen salaketak dituztela, dela haien interpretazioari edo aplikazioari buruzko kontsultak dituztela, sozietateari honako bide hau erabiliz helarazi ahal izango zaizkio:

• Posta arrunta helbide honetara:

Haizpea Poligonoa 1, 20150 Aduna, Araudia Betetzeko Batzordea.

Testuinguru horretan, Diziplina Araubide bat kokatzen da, aplikagarriak diren lege-xedapenetan eta Elkarren aplikatzen diren hitzarmenetan araututako arau-hausteak eragiten dituzten jokabideak zehatzeko bitarteko gisa, bai eta Kodearen eta delituak prebenitzeko eta hautemateko Elkarrek ezarritako barne-prozeduren eta -araudien ez-betetzeak zigortzeko ere.

Araudia Betetzeko Batzordeak kode hau aplikatzen dela bermatzeko behar diren baliabideak izango ditu. Araudia Betetzeko Batzordearen erabakiak lotesleak izango dira elkarrentzat eta enplegatuarentzat.

BALIABIDE ETA KONTAKTU GEHIGARRIAK

JOKABIDE-KODEAN HONAKO POLITIKA, PROTOKOLO ETA PLAN HAUEK AIPATZEN DIRA:

• Berdintasun Plana

• Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko jarduera-protokoloa

• Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana

• Hizkuntza-irizpideak

• Kapitalak zuritzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeko eskuliburua

• Eroskeria eta ustelkeriaren aurkako politika

• Oparien eta ospitalitaleen politika

• Datuak babesteko politika

• Elkar Taldeetako pertsonak kudeatzeko politika

• Elkar Taldeko Araudia Betetzeko Batzordearen estatutuak

• Bide etikoa: salaketen prozedura

• Diziplina-araubidea

poligonoa 1, 20150 Aduna
943 310 301 www.elkar.eus
Haizpea
Tlf:
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.