Uraren eguna 2014 dia del agua

Page 1

2014 Albisteak

El Pobaleko burdinola

Uraren Nazioarteko Eguna Data: martxoak 22, larunbata Bisitaren hasierako ordua: 10:30ean Tarifa: 3 € (helduak); 12 urterainoko umeak doan. Tarifan bisita gidatu berezia eta burdin erakustaldian daude sartuta. Beharrezkoa da aurretiaz erreserbatzea. Tel.: 629 271 516 Helb. el.: info@elpobal.com

GAIKAKO VISITA: “MAKINA” HIDRAULIKOA INDUSTRIAREN ZERBITZUAN Energiari buruzkoa izango den Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko El Pobaleko Burdinolak bisita gidatu berezia antolatu du. Lan mota askotan energia hidraulikoaren erabilerak ekarritako iraultza teknologikoan jarriko dugu arreta, eta, batez ere, El Pobaleko industria tradizional bietan ekarritakoan: burdingintza eta errotaritza, alegia. Bisitaren ibilbidea luzetxoagoa izango da, 2 ordu ingurukoa, eta normalean bisitatzen ez diren hainbat eremu eta instalazio erakutsiko ditugu. Urtegira hurbilduko gara, bertan “uraren zikloa” hasten baita; banbu-basoan barrena sartuko gara, aitzakia bikaina berau lekuaren natura-ondarearen aberastasunaz eta barietateaz ohartzeko, eta salbuespen gisa, XVII. mendeko hustubide estu baten bidez sartuko garelarik, errotapeko estolda ere bisitatzeko aukera izango dugu. Bisitariek urtean zehar larunbat guz1etan egiten dugun burdin erakustaldiaz ere gozatzeko parada izango dute.

www.bizkaia.net/elpobal info@elpobal.com facebook.com/ferreriaelpobal twi er.com/elpobal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.