Ura & Basoak - Agua & Bosques

Page 1

Uraren Munduko Eguna

Basoen Nazioarteko Eguna Oso litekeena da ura hitza entzun eta berehala korrika egiten atera nahi izatea. Ahal izanez gero eguzkitara, jakina… Ulertzekoa da. A zer euri-jaustea! azken asteetakoa... Tira ba, hala eta guz)z ere, martxoaren 21eko eta 22ko astebururako jarduera berezia antolatu dugu: sekulako 2x1 horietako konbinatua. Nahi genuke jarduera zuentzat deigarria gertatzea parte har dezazuen, larunbatean Basoen Nazioarteko Eguna eta igandean Uraren Munduko Eguna ospatzen bai)ra, hurrenez hurren. Eta egia esateko…El Pobaleko Burdinolari erraz jarri diote gero! Kontatu nahi dizuegu zelan erabiltzen zuten ura El Pobaleko burdinolan; nahi dugu Barbadun ibai ondoko banbu-baso abarotsuan murgildu zaitezten; bai eta gure laguntzaz lur azpiko hustubidean zehar errotako estoldaraino sar zaitezten ere; burdingintzan izandako basogintzako erabileren gainean ere mintzatuko gatzaizkizue, eta… aski da, jarduera-aurrerapen gehiagorik ez! Etorri beharko duzue gurekin batera bisita tema)ko honetaz gozatzera. Aurten NBEk Ura eta Garapen jasangarria leloa proposatu ez ezik, jarduera egitea ere gomendatzen du: zuhaitza landatzea, alegia. Proposamena zein gomendioa kontuan hartuko ditugu, bate)k berbaldian, eta beste)k gaztainondo bat landatuko dugu gure lursailean, hain zuzen ere, duela aste batzuk ibaiaren ur-goraldiak espezie horretako ale ederra eroan zuen tokian bertan. Bisita tema koa “Ura eta basoak”

Aurreko beste batzuetan bezala, zuen zain egongo gara!

Larunbatean, martxoak 21, 10:30ean. Igandean, martxoak 22, 10:30ean eta 12:30ean. Plaza mugatuak. Erreserbak: 629 271 516

El Pobaleko Burdinola www.bizkaikoa.bizkaia.net info@elpobal.com www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twi er.com/elpobal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.