Neguko ipuinak El Pobaleko Burdinolan

Page 1

Neguko ipuinak Urtarrila, otsaila eta martxoa

E

l Pobalen, neguko hilabetei aurre egingo diegu berogailuak piztuta, lagunartean eta, ipuinkontalarien hitzei esker, bidaiatzen. Irudimenaren, partekatutako bizipenen eta konplizitatearen bidez sortutako bidai magikoa proposatzen dizuegu. Bai, horixe. Bego eta Joaquínek, Alabazan taldeko kideek, ontziaren agintea izango dute. Aspaldidanik lortutako D6 ereduko karneta erabiliz: hegan egiteko gura duten ume eta gurasoei zuzendutako gidabaimena. Bidaiatzeko prest?

Urtarrilak 26, igandea, euskaraz 2 urtetik gora Sagu txiki, sagu maite, Bego Alabazanen eskutik. Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburu ezagunean arnasa hartuta, ipuin saio honetako protagonistak gure txikien hain gustuko diren sagutxo jator horiek dira, akaso beraien antz handia daukatelako: txikiak, goxoak eta jostalariak dira!

Otsailak 23, igandea, gaztelaniaz 4 urtetik gora Manolito eta bere anaia, Ergela, Joaquín Ponteren eskutik. Elvira Lindok sorturiko pertsonai ospetsua, Manolito laubegi, da ipuin honen protagonista. Aitona ospitalean dagoen bitartean, Manolito eta bere anaia, Ergela, Luisa bizilagunaren ardurapean uzten ditu amak. Gauza dibertigarriak gertatuko zaizkie bikote bihurri honi!

Martxoak 8, igandea, gaztelaniaz 4 urtetik gora A! Zelako neskak!, Bego Alabazanen eskutik. Ipuin-saio honetan agertzen diren neskatilak protagonista apartak dira! Umorez eta naturaltasunez, ez dute inongo monstruoak berdultzea eta kikiltzea uzten. Nolakoak dira neska hauek, nolakoak! Lekua: El Pobaleko Burdinola

Ordua: 11:30ean

Tarifa: 1 € ume bakoitzeko. Zaintzaileak, doan.

Erreserba egiteko: 629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.