MNE El Pobal DIM 2014

Page 1

2014 MNE

El Pobaleko Burdinola

Museoen Nazioarteko Eguna Maiatzak 17, larunbata: Doako sarrera Bisita gidatua “Olagizonak eta errotariak, El Pobaleko lanbideak” 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan / 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan. Burdin erakustaldia: 11:00etan eta 12:00etan.

Maiatzak 18, igandea: Doako sarrera Bisita gidatua “Olagizonak eta errotariak, El Pobaleko lanbideak” 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan. . Informazio eta erreserbak: 629271516 info@elpobal.com

Bada El Pobalen oroitzapenik …! Olagizonak eta errotariak, El Pobaleko lanbideak Aurten, 2014ko MNE Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, MNK-k (Museoen Nazioarteko Kontseilua) ondarearen aurkezpena era moderno batean eta “istorio modura kontatzeko” diseinatutako bisitaren ibilbidea uztartuz belaunaldien arteko harremana sustatzea proposatzen du. El Pobaleko Burdinolan bat egiten dugu proposamenarekin, eta horregatik MNErako bisita berezia, ezberdina, prestatu dugu, gune honetan izandako lanbideak izango baitira bisitaren beraren ardatza. Mendeetan zehar lanbide horiena egin zutenei, eta, gaur museoak erakusten duen bildumaren benetako arima direnei omenaldi xumea izango da. Olagizonen lanak bizia hartuko du pantaila gisara erabiliko diren burdin tailerreko belztutako hormetan, bertan burdinola hidraulikoetako burdingintzaren prozesu osoa birsortzen duen ikus-entzunezko bat proiektatuko baitugu. Nekeza eta gutxi ezaguna den lan horren sekretuak argituko ditugu. Egun horretarako ere, Gaspar eta Ángel Pérez Ibarrondo anaien ahozko testigantza berreskuratu ditugu, El Pobaleko errotaria eta olagizona, hurrenez hurren. Euren oroitzapenak balio handiko testigantzak dira guretzat; izan ere, besteak beste, beraiek baitira, leku horren memoria zati baterako sarbidearen giltza. Gasparrek eta Ángelek, ikus-entzunezko material berri baten bidez, euren lan garaiko azken urtetako bizipenak oraingotuko dizkigute. Bertaratutakoek errotapea ere ikusteko aukera izango dute, jatorrizko hustubidea den tuneletik sartuko garelarik, ibaira heltzen den harlauzez eraikitako kanal izkutatu horretatik. 1986an Gaspar Pérez Ibarrondori eginiko elkarrizketaren erreprodukzioa Euskadi Irratiak utzita.

www.bizkaikoa.bizkaia.net info@elpobal.com www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twitter.com/elpobal

Laguntzaile:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
MNE El Pobal DIM 2014 by El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal - Issuu