Info Udalekuak - Colonias 2016

Page 1

Pobal & Muñatones Burdinola

Gaztelua

2016

Udalekuentzako aukera berezia: Oporretan ikasiz gozatu!

El Pobaleko Burdinola eta Muñatones Gaztelua 4 km inguruko distantziaz aldenduta dauden monumentuak dira, xarma eta erakargarritasun handikoak biak ala biak.

Jarduera bere zi

Bietan, oporretan dauden umeek ikasteko eta, aldi berean, ondo pasatzeko moduko bisita gidatuak eta jarduerak egiten ditugu. ak

Monumentuok banan-banan edota goiz osoa emateko, hamaiketako barne dagoela, baterako bisitaldian ezagut daitezke. El Pobal zein Muñatonesetik oso gertu dagoen La Arena hondartzak, Kobaronetik Pobeñara doan ibilbideak edo/eta La Aceñako olgetarako parkeak irtenaldia biribiltzeko aukera zabala ematen digute. ****************

El Pobaleko Burdinola

Museoko gidariak, gelaz gela, irin-errotaren eta burdinola hidraulikoaren ezaugarriak erakutsi eta azaldu ostean, taldea sutegiraino eroaten du, non errementariak helduak zein gazteak aho zabalik lagako dituen burdinazko gauzaki bat forjatuko duen haien aurrean. Gaztelutxiki

Muñatones Gaztelua

Aste barruan, asteartetik ostiralera aisiako eta astialdiko taldeentzat zabaltzen dugu Gaztelua, eta, 4-12 bitarteko umeei begira egokitutako bisita eskaintzen dugu: Gaztelutxiki, alegia. Eta asteburuan, are gehiago: Igande guztietan, ekainaren 19tik irailaren 11ra, goizeko 10:30ean eta 12:30ean bisita gidatuak. ****************

Irtenaldia prestatzeko informazioa gurekin kontsultatu: Erreserbarako ordutegia, jarduera osagarriak –talo zein ogi tailerra, Barbadun ibaiertzeko ibilaldia, errementaria egun batez…-, tarifak eta abar. Informazioa eta erreserbak: 629 27 15 16 / info@elpobal.com Zuzeneko forja keta saioa www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twitter.com/elpobal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Info Udalekuak - Colonias 2016 by El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal - Issuu