2015
El Pobaleko Burdinola
Euskal Kostaldeko Museoen Eguna Burdina eta Itsasoa Burdinolek ontzigintzari -aingurak, burdineria, iltzeak, eskuzko armak, kanoiak, etabegindako ekarpenei buruz arituko da bisitaldia. Ekarpen horiek, oso ezagunak ez izan arren, funtsezkoak izan ziren Europako itsas historian euskal ontzigintzaren ospea eta arrakasta ahalbidetzeko. Sutegian, erakustaldi berezi batekin amaituko dugu.
Bisita eta erakustaldi berezia Xabier Armendariz nabigatzaile, argazkilari, eta itsas-historiagilearen eta Luisma Turuelo, El Pobaleko errementariaren eskutik. Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren ospakizuna ekainaren 20an, larunbatean, 12:00etan izango da. Sarrera doan eta plazak mugatuak direnez, beharrezkoa izango da aurre azko erreserba 629 27 15 16 telefono zenbakian edo info@elpobal.com e-mailaren bidez.
www.bizkaikoa.bizkaia.net info@elpobal.com www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twitter.com/elpobal