2021 udako planak / planes de verano El Pobal & Muñatones

Page 1

UDAKO PLANAK

2021

El Pobaleko Burdinolan eta Muñatones Gazteluan

Tailerrak eta jarduerak familia eta haur udalekuentzat ANTZINAKO TEKNOLOGIAK TAILERRA Ingurumen tailerra, aire zabalean, naturak eskaintzen dizkigun baliabideen erabilerara bideratua. Burdinolaren berdegunean egingo da, eremu basatienean, ibaiaren eta banbu basoaren artean. Iñigo Urrutiaren gidaritzapean, umeek aterpetxeak, koltxoiak, sokak, haragi lehorgailuak eta lur azpiko su labeak eraikitzeko ikaskuntza aktiboa jasoko dute kanaberak, zuhaitz adarrak, iratzeak, ortuak eta baita sasiak erabiliz ere. Ingurumenarekiko interesa eta talde lana sustatzen dituen proposamen ludikoa da. Iraupena: 4 ordu.

PIZZA KM. 0

GAZTELUTXIKI

Etxeko pizza egiteko tailerra

Muñatones Gaztelua adin guztietarako

Tailerreko parte-hartzaileek pizzak goxoak egingo dituzte sasoiko produktuekin. Prozesua orea prestatzetik -oinarri gisa balioko duena- egur labean pizzak prestatzera eta, jakina, dastatzera doa!

Erdi Aroko gaztelu hau zer atalek osatzen duten azalduko dugu eta ikuspegi panoramikoaz gozatuko ere, goitik, barruko harresiaren pasabidea zeharkatuz. Arku tiro txapelketa kanpoan dugu zain! Baina hemen bizi zen jendea ere ezagutuko dugu: euren eguneroko bizitza, gerra eta bake garaian. Salazarrek harrigarria bezain dibertigarria den istorioa dute eta partekatzea gustatzen zaigu.

Irina errota bisitatu ondoren museoaren kanpoaldean egiten da. Iraupena: 3 ordu.

Iraupena: ordu eta erdi.

ERREMENTARIAREN ETXEAN JOLASTEN

TALLER DE PAN / TALO

Forjaketa lanak sutegian

Irin errota bisitatu ondoren, parte hartzaile bakoitzak ogi bolatxoa edo talo bat egiten du, gure tradizio gastronomikoarekin lotura estua duten bi produktu, eta horien inguruan bitxikeria ugari ezagutuko ditugu bisitan zehar. Muskizko txistorrarekin lagundutako taloa hamaiketako bihurtuz amaiera dotorea ipiniko dio jarduerari.

Ogia eta taloa egiteko tailerra

Parte-hartzaileek hauspoa eskuz erabili, labe sua astindu eta ingudean burdina forjatu behar dute, gure errementariaren aginduak jarraituz uneoro. Lanbide zahar honen sekretuak ezagutzea askoz errazagoa da sutegia bezain benetako lekuan, ordubetez ikasteko ikasgela bihurtzen baita.

Iraupena: 2 ordu eta erdi.

Iraupena: 2 ordu.

IKASTEA ONDO PASATZEAREN SINONIMOA DENEAN

BUBATX BIHURRIA

Aukeratu gehien gustatzen zaizun museoa

Pista jokoa museoaren kanpoaldean

El Pobaleko Burdinolaren hezkuntza eta jolaserako aukerek (Barbadun ibaiaren ertzean berdegune xarmagarria barne) zure bisita ikuspegi desberdinetatik antolatzeko aukera ematen dute. Zein ezagutu nahi duzu?

Zer gertatu zitzaion Sir John Smith esploratzaileari Burdinolara 1918an egindako bisitan? Eta nor da Bubach bihurria?

Muñatones Gaztelua Bizkaiko Erdi Aroko bandokideen gotorleku garrantzitsuena da. Zure bisita, hasieratik amaierara, aire zabalean egiten da.

Neska-mutilek behatzeko eta asmatzeko ahalmena erabili beharko dute El Pobal museoaren inguruan oraindik ezkutatuta dagoen sekretua asmatzeko.

Tarifak: 1 € / 2 € (tailer gastronomikoak: pizza, ogia eta taloa).

Iraupena: ordu eta erdi.

EL POBALEKO BURDINOLA

MUÑATONES GAZTELUA

Historia bizi, letra larriz

Argibideak eta erreserbak: 629271516 / elpobal@bizkaia.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.