BURDINA ITSASORA mar
MEA ITSASONTZIRATZEKO PAISAIAK BIZKAIAN
Joaquín Cárcamo, Burdina itsasora erakusketaren komisarioaren eskutik autore-bisita. Datorren larunbatean, azaroaren 25ean, Joaquín Cárcamo izango dugu bertan mea itsasontziratzeko paisaiak Bizkaian azaltzen dituen aldi baterako erakusketaren edukien inguruko argibide eta zergatiak emateko. Burdina itsasora, pasa den hilabetean inauguratu genuen, Ondarearen Europako Jardunaldien barne eta El Pobaleko Burdinolan izango da ikusgai urte amaiera arte. Inauguraziora ezin etorri zirenentzat edo oraindik Muskizera hurbildu ez diren horientzat aukera berri hau eskaini nahi dugu. Erakusketak dokumentu berritzaileak, argitaragabe edo ezezaguna den material grafikoa, proiektu honetarako berariaz landutako marrazkiak eta Trianoko burdinbideko bi kargategi irudikatzen dituzten XIX. mendeko bi maketa eder jaso ditu. Benetako bitxiak dira, eta Bizkaian erakusten ditugu berriz, jendaurrean azken aldiz izan zirenetik 30 urte igarotakoan.
Eguna: azaroaren 25ean, larunbatarekin Ordua: goizeko 11:00etan Doako jarduera, plaza mugatuak. Informazioa eta erreserbak: 629 27 15 16 / info@elpobal.com
www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twitter.com/elpobal