Boletin 10 El Pobal Aldizkaria

Page 1

El Pobaleko Burdinolaren Burdinolaren aldizkaria 2012ko Uztaila-Abendua

Burdinola ETBn

Folk & Fire El Pobalen

10 zk.

Hainbat ume Gazteluan

Valdiviáneko Ola (OEJ)

Muñatones gazteluari bisitak egitea gure jardueretako bat da dagoeneko Iazko udan burdinolaren historiari estuki lotutako monumentu-multzoa den Muñatones Gaztelua ikusteko bisita gidatuak antolatu genituen. Izan ere, XVI. mendearen hasieratik burdinola bazegoen Muñatones gazteluko jaunak ziren Salazartarren ondasun ugarien artean. Ekimenaren arrakasta ikusita, 2013an programa bera egin nahi dugu, baina bisita kopurua handituta. Era berean, eskola-ikasleei ere Gazteluaren atea estreinakoz zabaldu eta eurei begira bereziki prestaturiko hainbat ekintza egiteko asmoa dugu.

Babesa. Aurten ere,

Albisteak

Iraganetik… Luis Barreiro ingeniariak, 1948an, “Las antiguas Venas y Ferrerías de Vizcaya” gaia jorratu zuen El Pobalen eginiko hitzaldian. Bertara, euskal enpresari batzuk hurbildu ziren, Ajuria enpresaburu arabarra, besteak beste. Barreiro, ordurako ez zegoen haize-arka baten zantzuez hala hitz egin zuen: “1639 urterako Enkarterriko Salazartarren Burdinoletan esperimentatua zen hauspobarik, hots, haize-arkaz urtzea. Gaur, oraindino, haize-arka horren aztarnak ikusgai dira bisitatzen ari garen Burdinolan”

Hitzaldia eta mendi-ibili kulturala El Pobalek parte hartu zuen Ondarearen Europako Jardunaldietan (Bizkaia 1475-1525) ekitaldi bi antolatuz. Bada, Juan Manuel González Cembellín historialariak “Los Salazar de Muñatones” gaiaz egin zuen berba Muskizeko Kultur Etxean. Bestalde, Barbadun ibaiertzetik ibilaldia egin genuen, El Pobaletik haratago ibaiaren ibilguari loturiko burdin ondare oparoa erakustearren. Ibiltariek, aldi berean, ingurugiro-balio handiko natura-inguruneaz gozatzeko parada izan zuten.

Petronorrek emandako diru-laguntza El Pobaleko Burdinola museoaren ekintza-programa gauzatzeko erabiliko da.

Kalitatea El Pobalek konpromisoa Kalitate Turistikoarekin deritzon bereizgarria eskuratu du 2012an.

Idazlan aipagarria. P.B. Villarreal Berrizekoaren Maquinas Hydraulicas... tratatua ikusgai dago sarean. www.issuu.com/juaneloturriano/docs/name998cd4

El Pobal auz. z.g. 48550 Muskiz BI-2701 erp. 23, 5 km Tel. 629 271 5 16 info@elpobal.com www.bizkaia.net/elpobal www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twitter.com/elpobal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Boletin 10 El Pobal Aldizkaria by El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal - Issuu