
1 minute read
Barrika eta Txitxarropuntako tolesturak
Barrika hondartzan itsaslabar ebaketa jarrai bat dago, bertan, askotariko tolesturak eta haiekin lotutako eskala txikiagoko beste egitura batzuk ikusi ditzakegu, failak bezala. Material hauek oso tektonizatuak daude eta Goi-Kretaziokoak dira (duela 100 milioi urtekoak), eta Flysch motatakoak dira.

Advertisement
Tolesturak Barrikako hondartzan
Hondartza honetan ugariak diren kala txikietako batean, Goikomendiazpiko kalan, Chevron izeneko tolestura angeluar batzuk ikus daitezke, Frantziako auto marka ospetsu baten oso antzekoak. Ezaguna egiten zaizu? Tolestura hauen angeluak, hau da, tolesturak tolesten dituzten «bisagrak», oso zorrotzak dira.
Tolestura normala Chevron tolestura

Hondartza honen sarbidea nahiko zaila da, beraz, erraz egiteko, Barrikako Flyschan egindako bisita gidatu dinamiko bat uzten dizuegu 360º-ko esperientzia baten bidez.
