KONFEKOOP 99

Page 6

ERREPORTAIA

Maier, S.Coop.

Europako liderra automobilgintzaindustriako plastikozko piezen dekorazioan eta modulu funtzionaletan, globalizatua baina bertoko sustraiekin

Maier, S. Coop. 1973ean eratu zen eta Ajangizen (Bizkaia) du egoitza nagusia. Hasiera batean moldeak eta elektrogailuentzako plastikozko piezak ekoizten hasi ziren; gaur egun Europako liderrak dira plastikozko piezen dekorazioan eta modulu funtzionaletan. Honako teknologia hauekin lan egiten dute, besteak beste: kromatua, pintura, laser-grabaketa, eta hot-stampinga dekorazio munduan, eta argia, elektronika eta osagai aktiboak funtzio arloan.

Gainera, zentro teknologiko propioa du, Maier Technology Centre, Ajangizen, berrikuntzan eta garapen teknologikoan espezializatua. Horrez gain, Teknologia-Zentroak ditu Europan, Indian, Txinan eta AEBn, eta diseinu globalaz, garapenaz eta ekoizpen-soluzioez hornitzen du automobilgintza-industria. I+Gko saila estetika eta funtzioetan etengabeko berrikuntzak egiteaz arduratzen da.

Maier taldea MONDRAGONeko parte da eta Ajangizeko plantatik haratago, Nafarroan, Galizian, Erresuma Batuan, Txekian, Indian, Txinan eta Mexikon ditu ekoizpen plantak; orotara 2600 langile inguru ditu munduan zehar, hauetatik gutxi gora behera 1000 pertsonek Ajangizen bertan egiten dute lan, 750 inguru lan-bazkide direlarik. Galiziako lantegia ere kooperatiba da eta bertan 145 lan bazkide daude.

Maier kooperatibak 50 urte bete ditu industrian eta bere ibilbidean momentu oro jakin du bere estrategia bideratzen lehiatzeko eta berritzeko gaitasunarekin; betiere eskualdearekiko erantzukizunarekin, ingurunearekiko begirunearekin, kooperazio eta eraldaketa sozialean sinetsita eta enpleguarekiko konpromisoarekin.

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.