ZARAGUETA HERRI ESKOLA Zaraguetan oso gustura gaude bai eskolarekin bai irakasleekin
Irailean hasi zen Gaël Villen Zaraguetan. Gurasoak, Anais eta Marco pozik daude eskolan, lasai uzten dute Gaël eskolan. Laster arreba Léa ondoan izango du Gaëlek.
Mikel Esnal eta Lidia Villar, alaba Hannarekin, ikasgelan. "Gure alaba oso ondo moldatu da eskolan eta oso tratu eta atentzio ona jasotzen du. Dena ondo antolatuta dago."