Page 89

Parlamentu-organoen tradiziozko funtzioei dagokienez, Koroari lotutako ohiko eginkizunez gain (erregearen zina jasotzea, erregeordetza hautatzea edo Konstituzioan ezarritakoaren arabera errege adingabearen tutorea izendatzea, etab.), Gorteek funtzio legegilea zuten, legeak egiteko ahala Gorteetan eta erregearengan zetzalako. Legegintza-ekimena Kongresuak eta Senatuak zuten, baita erregeak berak ere (azken horrek ganberek onetsitako lege-proiektuak sendesteari uko egin ahal zion, eta horren eraginez, aldi horretan ezin zen gai berari buruzko beste lege-proiekturik proposatu). Lege-proiektuak bi ganberek onetsi behar zituzten. Ganbera batek legeproiekturen bat ÂŤbaztertzenÂť bazuen, aldi hartan ezin zen gai berari buruzko bestelako proiekturik proposatu. Finantza-ahalmenari dagokionez, Gobernuak legearen bidez Gorteen baimena behar zuen Estatuko jabetzak erabiltzeko eta nazioaren kreditutik dirua maileguan hartzeko. Eta bi ganberek ahalmen berdinak zituzten arren, Konstituzioan ezarri zen kontribuzioei eta herri-zorrari buruzko legeak lehenengo Diputatuen Kongresuan aurkeztuko zirela; modu horretan, nola edo hala, britainiarren konstituzio-eginera imitatu zen, finantzaizaerako lege-proiektuetan Behe Ganberari lehentasuna eman zitzaion eta. Aurrekontua onesteari dagokionez, Konstituzioan ezarri zen Gobernuak aurrekontua urtero Gorteetan aurkeztu behar zuela, azken horrek onetsi zezan. Gobernuak aurrekontua hurrengo urte ekonomikoa hasi aurretik onestea lortzen ez bazuen, aurreko urtekoa luzatu egiten zen. Gobernuaren kontrol-eginkizunari helduz gero, Konstituzioan Gobernuko kideen erantzukizun penala soilik aitortu zen (45. artikuluaren arabera, Kongresuak ministroak salatu eta Senatuak epaitu egin zitzakeen), baina ez zen ezer esan erantzukizun politikoari buruz. Gai horren arauketa etorkizuneko konstituzio-eginera eta konbentzioen esku geratu zen, eta horien arabera zehaztuko zen Gobernuaren aurkako botazioak noiz eragiten zuen Parlamentuaren konfiantza galtzea. Horren eraginez, Gobernuak dimisioa aurkeztuko zuen edo Gorteak desegingo ziren. d) Justizia Administrazioari dagokionez, Konstituzioan ezarri zen epaitegi eta auzitegien eskumena zela epaitzea eta epaitutakoa betearaztea, zigor-epaiketen publizitatea, epaileen eta magistratuen mugiezintasuna eta horien erantzukizun-printzipioa. Kodeen batasuna (inguruabar bereziengatik legeek ezarritako aldagaiei atea irekita utziz) eta foru prozesalen batasuna ere bildu zituen. Gainerako guztirako, Konstituzioak lege berezietara jo zuen, hots, 1870eko irailaren 15eko Legera (Konstituzioa baino lehenagokoa), eta 1882ko urriaren 14ko Legera (Botere Judizialaren Lege Organikoaren gehigarria). Amaitzeko, ez da ahaztu behar Konstituzioa indarrean egon zen bitartean, Espainiako antolamendu juridikoaren funtsezko arauak ere aldarrikatu zirela, adibidez, 1881eko Prozedura Zibilaren Le89

Konstituzio zuzenbidearen.indd 89

12/11/07 11:49:15

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea