Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2012ko martxoaren 2an - XVI. urtea - Usurbil, 481. zenbakia

Ekitaldi bete dator martxoaren 8ko ospakizuna

25 urte bete ditu

Aginagako Arrate elkarteak


Noaua! - 2012ko martxoaren 2an ATARIKO HAIZEA

3

Albistea iruditan

Zumarteko piratek borobildu dituzte Inauteriak

U

darregi Ikastolako ikasleen emanaldiarekin hasi eta Inauteri Festak jarraipena eman zion mozorro festa, otsailaren 21ean Zumarte Musika Eskolakoek Sutegin eskaini zuten emanaldi sorpresarekin borobildu zuten. Zumarte Txiki eta Zumarte abesbatzek aipatu hitzordurako sorturiko istorio baten testuinguruan kantuan aritu ziren, piratez mozorrotuta. Ikusmina sortu zuen saioak, Sutegiko auditorioa goraino bete baitzen.

Zumarte Txiki abesbatzakoak, otsailaren 21eko kantaldian.

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 570 999 943 372 498

Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK Euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Taxia (Angel) Taxia (Joxe Kruz) Eusko Tren Korreos - posta zerbitzua Anbulategia Oa botika Iturralde botika

943 360 692 943 371 594 943 372 001 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 607 928 770 677 373 466 943 470 976 943 362 894 943 362 013 943 376 076 943 363 395

DYA Gurutze Gorria Emergentziak Gonzalez Ehorztetxea Gipuzkoa Donostia Kutxa Euskadiko Kutxa-Laborala Banco Guipuzcoano Banco Popular Espa単ol BBVA Caja Rural Kutxa Argindarra - Iberdrola Gas naturala - Naturgas Telefonica Euskaltel

943 464 622 943 272 222 112 943 362 163 943 361 202 943 364 740 943 370 006 943 370 411 943 377 155 943 368 842 901 202 020 902 123 456 1004 900 840 840

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Maddi Zaldua, I単aki Larra単aga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Pi単as, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal presoak

Euskal Herrira!


4

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an HERORREK ESAN

IDOIA TORREGARAI

U

Gaixo

rte erdia pasa da etxera bigarren hankagorria iritsi zenetik. Abentura ederra izaten ari da, aspertzeko tarterik gabe. Eta ez aspertzeaz ari naizela, oraingo honetan gaixotasunei buruz aritu nahiko nuke. 1. Gaixotasunak (batez ere neguan), zure bizitzaren parte bilakatzen dira. Berdin du umeak izan aurretik Perurenak baino osasun hobea edukitzea. Umeak dituzunean mukiak, bakunak, errebisioak, buruko zein tripako minak eguneroko ogia izaten dira. Zirkuitu itxia bezala funtzionatzen dute, gainera. Alaba zaharrena mukiekin hasten bada, handik egun batzuetara txikia eroriko da; eta bat sendatu orduko, bigarrena hasiko da kalenturarekin... Eta nola ez, azkenean aitatxo eta amatxo ere mukiekin. Ez dauka bukaerarik! 2. Horren ondorioz, anbulatorioa zure bigarren etxea bihurtzen da. Aurtengo neguan hainbestetan joan gara, dagoeneko Lurdes pediatra familiako beste bat bihurtu dela. Alaba zaharrenak edozein momentutan egin nahi dio bixita 'izeba Lurdesi', gaixo egon edo (eskuetan izurdearen marrazkia jartzeko). Sartzen garen hurrengoan alfonbra gorria jarriko digute Oscarretan bezela, ia bertako langileak baino ordu

gehiago pasatzen dugulako bertan. 3. Apiretal eta Dalsy bedeinkatuko dituzu. Nik ez dakit nork asmatu duen azken hau, baina meritua du umeei gustatzen zaien botika bat asmatu eta gainera primeran funtzionatzea. Monumentu bat egin behar litzaieke hauei! 4. Amak ezin dugu gaixotu. Hau horrela da. Berdin du kopeta arraultzak prejitzeko moduan edukitzea, burua Donostiko tanborrada baino burrunba handiagoarekin izatea edota beherakoarekin komunetik ezin atera egonda egotea. Ama paperak aurrera jarraitzen du eta ondorioz, ahaztu ohera deskantsatzera sartzea… ZER ZEN HORI? Ez naiz gogoratu ere egiten! Hortxe egingo zara, gorputzez baino gehiago arimaz, mukiak gora eta behera, alabarekin margotzen, Pirritx eta Porrotxen kantak abesten, txikia titira helduta duzula. Hortxe, “al pie del cañon”. Amatasunak inkorporatuta ekartzen dituen hormona kontua izango da, zeren bestela ez da entenditzekoa. A… aaa… ATXIIIIIIIIS!! Mekasuen! Orain ere harrapatu det!

Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Joko Garbiko finaletara iritsi ziren zubietarrak

L

arunbatean, Gipuzkoako joko garbiko txapelketaren finalak jokatu ziren Zubietako frontoian. Hiru finaletatik, Zubietak bi jokatu ditu, “baina aurtengoan ez da posible izan txapelarik irabaztea eta bi finalak galdu ditugu”, adierazi digu Mikel Bengoetxeak, Zubietako Pilota Elkarteko kideak. Finalaren emaitzak hauexek izan dira:

- Infantiletan: Zubieta 6, Txost (Oiartzun) 35. - Senior 2. maila: Behar Zana (Villabona) 18, Txost (Oiartzun) 40. - Senior 1.maila: Zubieta 26, Behar Zana (Villabona) 40. Era honetan, neguko denboraldia bukatutzat eman da eta apirilean udakoa hasiko da, errebotea eta joko garbi plaza librearekin.

Larunbatean jokatu ziren finalak Zubietan.


Noaua! - 2012ko martxoaren 2an KONTZEJU TXIKIA

5

Uholdeetako laguntzak eskatzeko epea zabalik

N

ekazarientzat 200.000 euro eta beste 1,5 milioi euro udalentzat; guztira, 1,7 milioi euro bideratuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, joan den azaroa hasieran, bereziki Donostialdea kolpatu zuten uholdeek eragindako kalteei aurre egitera. Aipaturiko 200.000 euroekin, baratzetan eta nekazal ekipamenduetako kalteak konpontzen lagundu nahi du Aldundiak. Udalei zuzenduriko beste diru partida, herri bide, eraikin publiko, azpiegitura, edota hirigintza alorreko ekipamenduetako kalteei aurre egite-

ko izango da. Laguntza hauek jasotzeko eskaerak egiteko epea zabalik dago, otsailaren 29az geroztik eta hilabeterako irekiko dutela berri eman dute hedabideek. Aldunditik neurri hauek martxan jartzeko atzerapena egon dela onartu arren, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuak hartu beharreko erabakien zain zeudelako izan dela gogorarazi dute.

Bideratuta dauden laguntzak Usurbilgo Udaleko gobernu taldetik adierazi dutenez, Udalak laguntza izapidea egina du jada, “bai espainiar gobernuaren ordezkaritzara, baita Foru Aldundira� ere.

Foru Aldundiak Nekazaritza ekipamenduak lagundu nahi ditu.

Ika-mika

Berria Taldea: Usurbildarren ziztadak behar ditugu

E

uskarazko Komunikazio Taldea, egun BERRIA Taldea deitzen dena, 2003. urteko apirilean sortu zen. Egunkaria itxi ostean, euskarazko egunkariari segida eta indar berri bat emateko. Paperean irakurtzeko ohitura aldatzen ari da eta krisiaren ondorioz orain arte diru iturri nagusiak zirenak, salmenta eta publizitatea, jaitsi egin dira eta horrek egoera zailean jarri du BERRIA Taldea. Hedabideak sakon aldatzen ari dira. Internet indartu da, multimediaren erabilera zabaldu eta multiprodukto eta multieuskarri lan-ildoak hartu. Betiko diru sarrerak ordea, nabarmen behera egiten ari dira eta berriek ez

dute bide errazarik topatzen. Egoera honen aurrean BERRIA Taldeak BERRIA Komunitatea eta BERRIALaguna figura sortu ditu, 5.000 lagunen ziztada lortzeko asmoz. Diru ekarpenaren truke hau dena jaso daiteke: Berria PDF-n (interneteko harpidetza doan), Berrialagunaren txartela, txapa eta kotxeetako pegatina, Berriaren produktuetan deskontuak, Berrialagunen Katalogo propioa deskontuekin, Berria.info-n blogak izateko aukera eta urtean bi buletin eta batzarrean parte hartzeko aukera.

Usurbilen oraingoz 16 ziztada BERRIA Taldearen sostengu nagusia harpideak dira. Usurbilen, gutxi

gorabehera, 108 harpidetza daude. Harpide ez bazara ziztada izan daiteke beste era bat. laguntzeko Usurbildarren ziztadak bultzatzeko asmoz, BERRIA Taldeko Usurbilgo langileek lan-talde bat osatu eta herrian zenbait ekintza antolatu nahi dituzte. Lan-talde horretan parte hartu nahi baduzu 943 30 40 30 telefonora deitu eta Oskarrengatik galdetu edo usurbil@berrialaguna.tk helbidera mezu bat bidali. BERRIA-Laguna izan nahi baduzu www.berria.info/berrialaguna bisitatu, laguna@berria.info mezu bat bidali edo 943 30 43 45 telefonora deitu. Oskar Angulo


6

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an KONTZEJU TXIKIA

Aurrekontuak aurrera, oposizioaren ezezkoarekin

O

posizioan dauden alderdi guztiek 2012ko udal aurrekontu proposamenaren aurkako bozka eman zuten. Otsailaren 8ko ezohiko bilkuran izan zen. Aurreko batean, NOAUA! aldizkariaren 479 zenbakian, Bilduren proposamenaren berri eman genuen. Honakoan, oposizioan dauden taldeen iritziak jaso nahi izan ditugu: Aralar, Hamaikabat, PSE-EE eta EAJ-PNVrenak. Ezezkoa argudiatzeko arrazoiak aurkituko dituzue beraz, ondoko artikuluan bildu ditugun balorazioetan (EAJrena falta da, balorazioa iristen zaigunean emango dugu argitara).

Bilduk gehiengo osoa duenez, aurrera atera zen 2012ko udal aurrekontu proposamena.

Aralar: “Ez gatoz bat garapen bidean diren herriei ematen genien portzentaian planteatu den jaitsierarekin�

B

ilduk 2012ko aurrekontu-proposamena aurkeztu zuenean Aralarrek ondorengo eskaerak egin zituen. Kulturgintza. Liburutegiko aldizkarien harpidetza guztiak bertan behera uztea proposatu zen eta Aralarrek eskatu zuen harpidetzak mantentzeko. Azkenean harpidetza gehienak mantendu egingo dira. Euskara. Udako Euskal Unibertsitatea -UEUri urtero 250 euroko laguntza ematen zaio eta partida hori kentzea proposatu zuten. Aralarrek 200 eurotan uztea eskatu zuen eta horrela onartu da. Hezkuntza. Gipuzkoako eskola txikiek dokumental bat egiteko 750 euro eskatu zituzten eta Aralarrek eskatuta eskaera hori onartu egin da. Hirigintza. Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bat egiteko eskatu dugu eta udal-gobernuak aurten egitea onartu du. Bestalde herriko bidegorri-sare bat egiteko plan bat egin zuen iaz enpresa batek, Aralarrek eskatuta proiektua landuta udal batzordera aurten ekartzea onartu da. Gizartekintza. Garapen bidean dauden

herrialdeentzako diru-laguntza dirusarreren lehen 5 kapituluen % 0.7 izatea (70.081 euro) proposatu du Bilduk, hau da, iaz baino % 31 gutxiago. Hauteskundeetako programan Aralarrek jarri zuen bezala gure ustez % 1 eman behar zaie herrialde horiei (beste urtetan udalak hala ematen zuen). Horrela egin baldin bazen 100.115 euroko partida aterako zen, hau da, iazko aurrekontuetan baino % 1.8 gutxiago (aurrekontuetako diru-partiden kopuruak jaitsi egin direlako orokorrean). Dena kontuan hartuta lehenik udalgobernuaren jarrera eskertzekoa iruditu zaigu eta hala adierazi diegu baina ez zaigu zuzena iruditzen, krisiak jota egon arren, Garapen bidean dauden herriei ematen genien % 1eko portzentaia % 0,7ra jaistea. Jakin badakigu honek suposatzen duen diferentziak (30.000 euro inguru) ez duela herrialde horien egoera aldatuko, baina printzipio garrantzitsu bati heldu diogu: gure esku dagoen laguntza apalarekin elkartasuna adieraztea eta Garapen bidean dauden hainbat herrialdetan proiektu garrantzitsu batzuk bideratu ahal izatea (edateko

Eustakio Arrojeria, Aralar alderdiko zinegotzia.

urarentzako azpiegiturak, gutxieneko osasunarekin lotutako proiektuak, garraiorako oinarrizko bideak...). Diru-kopuruari erreparatuta egin ditugun eskaerak ez dira handiak izan eta krisiaren eragina kontutan hartuta zenbait puntutan udal gobernuaren jarrerarekin ulerkorrak izan gara. Horregatik ez zaigu bidezkoa iruditzen alkateak plenoan esatea Aralarren jarrera “onartezina eta ulertezina� izan dela eta ez gatoz bat esaten dutenean beherapen hori derrigortuta hartu dutela. Garai zailak bizi ditugu baina are eta zailagoak dira pobrezian bizi diren herrialdeentzat.


Noaua! - 2012ko martxoaren 2an KONTZEJU TXIKIA

7

Hamaikabat: “Aurrekontu insolidarioak, guztion aurka”

L

ehen aldia da Usurbilgo historian, udal aurrekontu batzuen aurrean, oposizioko talde guztiek aurka bozkatzen dutela. Nahiko adierazgarria. Legealdi hasierako “irekitasun”, “kontziliazio”, “partaidetza”… keinu haiek ezertan geratu dira. Alkateak kargu hartze egunean diskurtsoan esandakoak ezertan geratu da, hitz hutsak, edukinik gabeak. Atalluko auzia eta Txagañetako (Aginaga) auzia nahiko adierazgarriak izan dira legealdi haseran. Udal berri honek berraztertu behar izan ditu agintean jarri eta berehala aurreko gobernuak hartutako erabaki haiek. Erabaki “zalantzagarriak” izan ziren. Hori dela eta aurreko legealdian hartutako erabakien auditoretza ekonomiko eta juridiko osoa egiteko partida bat jartzea eskatu dugu; eta ukatu zaigu. Udal langileen ordainsariak %3 igo dira eta lanpostuei balorazio berria egin zaie; ondorioz, aurrekontu hauekin estrukturazko soldata-masa %6,35 igo dute.

Aldiz, 310 herritar langabezian daude, eta hauentzat zuzenduriko enplegu programak ezabatuak izan dira. Programa hauek mantentzea eskatu dugu eta ez zaigu jaramonik egin. Udal gobernu “ezkertiar” honen sensibilitate-eza borobiltzeko gizarte emergentzirako den diru partida guk nahi bezainbestekoa ez da izan, nahiz eta nabarmena izan egoera larrian izango diren pertsonak gehiago izango direla hurrengo hilabeteetan. Inolako bideragarritasun ekonomikofinantzarioa proiekturik aurkeztu gabe, udal gobernuak, ikastola pribatu baten zabalkuntza beharrak asetzeko 620.000 euro erabiltzea erabaki du; bi urteetan banatuta. Aurten bi partida jarri dira: “Agerialde patioaren birmoldaketa” partida (182.500 euro) eta “Ikastola urbanizazio berrirako dirulaguntza” partida (127.500 euro). Erabaki honek ezetza borobila ematen dio Usurbilen eskola publikoa ezartzeko asmoei. Udal gobernuak ez du nahi eskola publikorik. Hegoaldeko herriekiko (3. Mundua)

Luismari Ormaetxea, Hamaikabat alderdiko zinegotzia.

solidaritatea ere desagertu da. Azken bi legealdietan, aurrekontuen %1 eskaintzen zen hortarako. Gobernu berriak, ordea, %30 gutxiago ematea erabaki du. Zoru Legearen arabera aurrekontuaren %10 babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lurra erosteko gorde behar da. Aurrekontu hauetan udalak ez du partidarik sortu espreski hortarako. Gure seme-alaba eta bilobeekiko solidaritatea non ote? Gure iritziaz xehetasun gehiago ezagutzeko bisita ezazu: www.h1usurbil.net

PSE-EE: “Espero zitezkeen aurrekontuak dira hauek”

B

izi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, espero zitezkeen aurrekontuak dira hauek. Baina hala ere ez gaude ados aurrekontuekin. Aurka bozkatu dugu 2012ko aurrekontuak dituen hainbat partidekin ez gaudelako batere ados. Arrazoi garrantzitsuena, ez gaudela ados presoen senitartekoei emandako laguntzarekin. 25.000 euro bideratzen dira kontzeptu honetarako, krisiaren ondorioz murriztuak izan diren beste partida batzuetarako erabili zitezkeenak. Egia bada ere, eta uste dut denak ados gaudela horretan, hemendik gutxira ez dela beharrezkoa izango era honetako partidarik udal aurrekontuetan. Ez gaude ados ezta ere, garapen bidean diren herriei eskainitako laguntzetan egon den murrizketarekin. Hemen udal talde guztiekin bat egiten dugu, dagoeneko murriztu da partida hori aurre-

kontuen jaitsierarengatik eta horri gehitu behar zaio udal gobernu taldeak %0,7ari %1a jaitsiko diola. Ados ez gauden beste arrazoi bat Udalak Ikastolari egiten dion ekarpenarengatik da. Usurbilen hezkuntzarako dagoen aukera bakarra izanik ere, Aginagako Eskola Txikia edota Zubietako Lanbide Eskolaren salbuespenarekin, ez dugu uste entitate pribatu batek aurreikusi duen obra bati aurre egiteko, zergatik instituzio publiko batek ordaindu behar duen gastu horien zati bat. Entitate pribatu bat bada, bere bitartekoen bidez bere errekurtsoak bilatu beharko lituzke. 2012ko aurrekontuetan ere aurrikusi da udal funtzionarioen soldaten igoera, gaizki ikusten ez duguna. Baina 20/2011 urteko abenduaren 30eko Erret Dekretu Legearen 2. artikuluan esaten denez, sek-

Ricardo Crespo zinegotzia.

tore publikoan lanean den pertsonalgoan ezingo dela inolako igoerarik egon aurreikusten da, 2011ko abenduaren 31n indarrean dauden soldatetan. Beraz, zalantzak ditugu ea nahita ez ote den legearen haustea egiten ari. Hauek izan dira, beste batzuen artean, aurtengo aurrekontuen aurka azaltzeko arrazoiak.


8

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an ELKARRIZKETA

Arrate Elkartea, mende laurden aginagarren biltoki

A

ginagako Kaxkoko zein landa eremuko herritarren belaunaldi desberdinetako bilgune izan da. Elkarte honek taberna batekin hasi zuen ibilbidea, gerora zenbait leku aldaketa izan dituzte. Hainbat herritarren parte hartzea bildu duten ekimenak burutu dituzte. Giro ona bide lagun izanik, konturatzerako mende laurdena bete du. Aginagako Arrate Egoitza bere 25. urteurrenean da. Igandean zilarrezko ezteiak ospatuko dituzte, 94 bazkiderekin eta aurrera jarraitzeko gogotsu direla. NOAUA! Nolatan sortu zen Arrate? Ixiar Izagirre. Etxebizitzak ez ziren egiten, gazteak kanpora zihoazen, eta Aginagan adineko jendea geratzen ari ginen. Auzolanerako taldea osatu zen. Bileretako batean, adineko hainbeste herritar egonda, adinekoentzat elkartea sortzea proposatu genuen. Udaletxera jo genuen, baina ezinezkotzat jo zen. Hartan, Donostiako elkartera joan ginen. Haiek Aginagan sinadurak biltzeko esan ziguten. Jende asko etorri zen sinatzera eta sinadura haiek guztiak ikusita, Donostiara eraman genituen. Asko zirela eta egoitza egitera derrigortuta zeudela esan ziguten. Udaletxera joan eta hona ikustera etorri ziren. Orduan taberna bazen. Txukundu eta bi urte proban jarri zen. Elizak zesio bat egin zuen udaletxearekin; Udalari lokalak ematen zizkion, lokalok jubilatuentzat izateko. Bi urte igarota taberna berritu zuten, sukaldearentzat dirurik ez zen ordea. Brigadakoek lokalerako materiala jartzen bazuten, sukaldeko altzariak guk jarriko genituela planteatu genien. Konforme geratu ginen. Jubilatu bakoitzak dirua jarrita, berritu zen. Orain,

Ixiar Izagirre eta Agate Rekondo, Arrate egoitzako kideak.

eskola dagoen lokalak utzita zeuden. Txukundu eta gela bat eskulanetarako hartu genuen, bestea biltegirako. Gerora eskola bertan kokatu zuten, eraikin zaharra bota zutenean. Eta azkenean gaur egun gauden lekura aldatu ziguten. Garai batean, Elizarena zen etxebizitza honetara. Eta hementxe gaude.

IXIAR IZAGIRRE “Martxoko lehen igandean batzarra egiten dugu eta gero handik aurrera hasten gara bidaiak egiten� N. Egoitza dinamikoa dugu Arrate? I. I. Guk hala nahi dugu. Egia esan denok parte hartzen dugu. Zerbait baldin bada, denok laguntzen dugu hemen. Astelehenetan pintura oleoan eta yoga izaten ditugu, asteartetan pintura telan, asteazkenetan gantxilloa, ostegunetan pintura oleoan, ostiraletan memoria, larunbatetan ile apaindegia eta igandetan

meza. Astea beteta. Urtean zehar ere sei bat bidaia egiten ditugu, apirilean. Martxoko lehen igandean batzarra egiten dugu eta gero handik aurrera hasten gara bidaiak egiten; Nafarroara, uda aldean Santanderrera, Bilbora estropadak ikustera... Gipuzkoa mailan ibilaldi neurtuetan ere parte hartzen dugu. Sukaldaritza ere egin izan dugu, baita belarren inguruko ikastaroa, hitzaldiak... Agate Rekondo. Urtero eskulanen erakusketa egiten ditugu, apaiz etxe azpian. Medikua ere izan genuen. Gero, lekua ile apaindegia jartzeko baliatu genuen. N. Zein da arrakasta gehien duen ekintza? I. I. Irteerak. Orain arte autobusa bete izan dugu. Orain 50 lagun ingururekin, hortxe ibiltzen gara bete ezinik. Aginagarrez gain, oriotarrak asko ibili izan dira gurekin. Hemengoak izan eta Orion bizitzen egonda, hemengo senideekin joaten direnak. Usurbildik ere batzuk joaten dira.


Noaua! - 2012ko martxoaren 2an ELKARRIZKETA

9

“Oraintxe bertan 97 lagun gaude� NOAUA! 25 urteotan, zenbat jende mugitu du Arratek? Ixiar Izagirre. Oraintxe 97 lagun gaude. Ehun lagun baino gehiagorekin hasi ginen. Adinekoak joaten ari zaizkigu eta gazteak sozio sartzen kostatzen ari zaigu. N. Errelebo arazoak dituzue beraz? I. I. Esanda, batzuk animatzen dira. Bazkide egiten denak, 6 euroko urteroko kuota ordaintzen du, eta handik aurrera, etorri nahi duenak ikastaroetan parte hartzeko aukera du. N. Zein da elkarte hau mende laurdenez bizirik mantentzeko sekretua? I. I. Denon artean ondo ematea. Ez da erraza. Tarteka hanka sartuko genuen, baina oro har ondo eramatea. N. Ospakizun egunean, urteko balantzea egingo duzue. Zer nolakoa da aurtengoa? I. I. Gastuen eta sarrerena. Behintzat zorrik ez egitea, hori da oinarrizkoena. Guk oro har, dirua justu samar izaten dugu. Beste elkarteetan protestak izaten dira, guk ordea ez dugu arazorik izan orain arte. Lehen Urola eskualdean ginen, Usurbildik Azkoitia bitartean. Gero, arazoak izan ziren euren artean, eta azkenean usurbildarrak bakarrik geratu ginen. Orain, Usurbilgo hiru elkarteak hilero biltzen gara. N. Zer eboluzio izan du Arratek Aginagan bertan? I. I. Arrate jendeari izugarri gustatu zitzaiola ikusi genuen. Kaxkokoak egunero edo ia egunero elkar ikusten gara. Baina gainerakoak, astean behin jaisten dira. Egoitzak mesede egin dio Aginagari.

Arrateko hainbat lagun, irteera batean egindako argazkian.

Hemen taberna jarri eta egoitza irekita izatea, salbazioa da Aginagarentzat. Tabernan arduradun aldaketa egon zenean, tarte batean itxita egon zen eta hustasuna nabaritzen genuen. N. Aginagarren biltoki baita? I. I. Denak etortzen dira. Adinekoentzat jarri zen baina gazteek ere libre dute sarrera. Adin guztietakoak biltzen dira. Nahiz jubilatu izan edo ez, ikastaroetan nahi duen orok parte hartu dezake. Denek dute lekua. N. Jaietako taberna, adineko egoitza‌ funtzio desberdinak bete ditu Arratek? I. I. Libre uzten zaie. Zerbaitetan lagundu behar izan denean, gu izan gara lehenak laguntzeko. Guk gazteei eta baita gazteek adinekoei ere. Denak oso ondo eramaten gara. N. Erreleboa beraz, etorkizuneko erronka? I. I. Bai. Zailtasun handiena hor bila-

tzen dugu. Beste elkarteetan bi edo hiru urteetan aldatu egiten da. Zarautz Urola eskualdeko presidente izan naiz, eta normalean, bizpahiru urtera presidentea aldatu egiten da. Elkarte guztietan bi urtero aldatzen da. Hemen segi egingo dugu ordea, ahal dugun bitartean. N. Juntako kide zarete. Zer moduzko esperientzia izan da zuentzat? I. I. Denen gustua egitea oso zaila da. Baina normalean eskerrak askok ematen dituzte. Horretan oso gustura. A. R. Batzuetan izugarriak entzuten ditugu, baina bestela oso gustura.

Martxoak 4 igandea 10:30 Meza nagusia. Juntan egon diren hildakoen alde. 12:00 Urteroko batzarra. 14:00 Bazkaria Arrate egoitzan. Izen ematea itxita. Antolatzailea: Arrate Egoitzako Talde Eragilea.


10

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an E LKARRIZKETA

Garbiñe Astiazaran: “Euskal Herria oso hotza da,

jendeari asko kostatzen zaio barre egitea”

M

artxoaren 8an gogoraraziko den Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren haritik, “Emakumeak Protagonista” izenburupean ekitaldi sorta antolatu da, astebete barrurako. Hasteko, bertso-afaria Artzabalen. Otordua dastatu eta bertsoak entzutearekin batera, Garbiñe Astiazaran herritarrak bakarrizketa saioa eskainiko du. Azken urte honetan, Euskal Herriko hainbat txokotan ibili ostean, usurbildarra Artzabalera dator martxoaren 8an, emakumeen gaia jorratuko duen emanaldia aurkeztera. Garbiñe Astiazaran bakarrizketa saioetan dabil.

NOAUA! Villabonan estreinatu zenuen bakarrizketa hau? Garbiñe Astiazaran. Iazko otsailean estreinatu nuen Villabonan. Lehiaketa bat zen. Lagun batek idatzi zidan bakarrizketa. Aurrerapauso bat izan zen, eta geroztik, horrek toki desberdinetan bakarrizketak egiteko aukera eman dit.

FORMULA ERRAZA “Ez du parafernalia askorik behar eta ordubeteko saio bat egiteko aukera ona da. Eta euskaraz gainera” N. Nondik nora ibili zara urtebete honetan? G.A. Villabonan hasi, eta gero herriz herri. Azpeitian, Azkoitian, Usurbilen, Añorgan, Oiartzunen, Gasteizen… N. Oso publiko desberdinen aurrean jardun duzu. Erraza egin al zaizu guztiekin konektatzea? G.A. Esperientzia berri bat izan da niretzat, asko ikasi dut. Publiko, herri eta toki guztiak desberdinak dira. Ordutegiak ere asko esan nahi du, iluntzeko zortzietan egin edo afalostean tragotxo batzuk hartu ondoren, barrea errazago ateratzen zaigu. Eskenatokiak ere asko esan nahi du. Behin gertatu zitzai-

gun, eskenatoki eder bat izan eta publiko hotza eta gutxi izatea. Tolosa inguruko gaztetxe batean aldiz, jendea entregatu egin zen, eta halakoetan, txalo zaparrada jasotzeak bete egiten zaitu. N. Emanaldia gustuko duten edo ez, nola jasotzen duzu publikoaren erreakzioa eskenatokitik? G.A. Nahiz eta dena eman, zuk jaso egiten duzu. Publikoaren begiradarekin, irribarre horrekin jaso egiten duzu. Momentuak ere asko esan nahi du. Publikoa zein den, astakeri bat esan dezakezu eta badakizu publiko horrek ulertuko dizula. Gu normalki hiru pertsona ibiltzen gara. Emanaldia eskaintzen lehenengoa edo azkena baldin bazara, horrek ere asko esan nahi du. Publikoa berotu egin behar da eta lehenengoa, hotzagoa izaten da. Publikoari berotzea kosta egiten zaio. Euskal Herria oso hotza da, jendeari asko kostatzen zaio barre egitea. N. Nola ikusten duzu bakarrizketaren formula, hedatzen ari al da? G.A. Ez dira asko bakarrizketan aritzen direnak, eta daudenak erdaraz. Euskarazko bakarrizketak, egia esateko gutxi daude. Ekimen desberdinetarako merkea eta betetzeko erraza da. Ez du parafernalia askorik behar eta ordubeteko saio bat egiteko aukera ona da. Eta euskaraz gainera.

Bakarrizketak “ez du zerikusirik antzerkiarekin” NOAUA! Aldi berean ordea, inor eta ezer gabe zaudete eskenatokian eta ondorioz, antzezlan batean baino ardura gehiago duzue? Garbiñe Astiazaran. Desberdina da. Antzerkiarekin ez du zerikusirik. Zu bakarrik zaude eta publikoa zure aurrean dago. Eta badakizu, publikoa zuri begira dagoela. Eta publikoak nola begiratzen dizun, zer transmititzen dizun, jaso egiten duzu hori. Badakizu barre egin nahi duela, baina ez diozula ematen halako puntu hori barre egiteko. Bakarrizketa guztiak ez baitira barre egitekoak. Neurea bezalako 15 minutuko saioan, ez duzu barre bakarrik egingo. N. Emakumeen gaia jorratzen du zure bakarrizketak. Artzabalgo saioari begira, zer aurreratu dezakezu? G. A. Lehen Sutegin ikusi ninduenak badaki zertaz doan. Baina oro har, esango dut, neure bikoteekin dudan harreman “berezia” jorratzen duela. Umore puntua du, baita errealitate eta seriotasun puntua ere, denetarik.


Noaua! - 2012ko martxoaren 2an H ERRIKO TALDEAK

11

Bertsolariak, bakarrizketa saioa eta kontzertua, Martxoaren 8ko ospakizunetan

E

makume Langilearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, zenbait hitzordu deitu dira Usurbilen. Bertso-afaria, musika emanaldiak eta baita, ekimen original bat ere; hiru egunez Desiren Putzua zabalduko da Sutegin. Edonork bere desira idatzi eta aipatu putzura bota dezake. Eta haietako bati, putzuak bueltan sari bat emango dio. Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunearen eta herriko emakume taldearen eskutik, martxoaren 7tik 9ra Sutegira gerturatzen denak, putzu berezi batean parte hartzeko aukera izango du; Desiren Putzua deiturikoan. Antolakuntzatik berri eman dutenez, “nahi duen guztiak desira bat idatzi eta putzura bota beharko du. Ordainetan putzutik piropo bat jasotzeaz gain, sari berezi bat irabazteko zozketan parte hartzeko zenbaki bat jasoko du”. Martxoaren 9ko gauerdian, parte hartu duten guztien artean, “zozketa egin eta irabazlearen izena jakitera emango da”.

Bertso-afaria eta kontzertuak Hilaren 9an ospatuko den kontzertu gauaren baitan burutuko da zozketa. Urrezko Muskerrak eta Ganbaraka taldeen, eta DJ baten emanaldia ikusteko aukera izango da hain zuzen, gaueko 23:00etatik aurrera Mikel Laboa plazan. Aipatu moduan bestal-

Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita kantuan izango dira Martxoaren 8an (Argazkia: Beterriko bertsolari txapelketa).

de, bezperan, bertso-afaria ospatuko da Artzabalen. Otordurako txartelak, aldez aurretik Txiribogan eta Txirristran erosi beharko dira. Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita bertsolariek parte hartuko dute, eta aipatu moduan, Garbiñe Astiazaran herritarrak bakarrizketa saioa eskainiko du.

Kirol jarduerak Musika, bertsoak eta kirola ere uztartuko ditu astebete barrurako prestatu duten egitarauak. Hilaren 9an, brillet txapelketa ospatuko da Mikel Laboa plazan. Eta ondoren, aerobik erakustaldia ere izango da.

Martxoak 7/9 17:00-20:00 Desiren Putzua Sutegin. Paper batean desira bat idatzi eta Sutegin egongo den putzura botatzeko aukera izango da. Trukean, piropo bat eta zozketa batean parte hartzeko zenbaki bat jasoko da.

Martxoak 8, osteguna 20:30 Emakumeen eguneko bertso afaria Artzabalen. Bakarrizketa saioa: Garbiñe Astiazaran. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita. Sarrerak salgai aldez aurretik: Txiribogan eta Txirristran.

Martxoak 9, ostirala 18:00 Brillet txapelketa Mikel Laboa plazan: 14 urtetik gorakoek parte har dezakete. Seiko taldeak osatuko dira, talde guztietan emakumeen parte hartzera bermatu behar da. Ondoren, eta brillet txapelketako finalaren aurretik, aerobik erakustaldia. 23:00 Kontzertuak Mikel Laboa plazan: Urrezko muskerrak eta Ganbaraka. 00:00 Desiren Putzuan parte hartu dutenen zozketa. Ondoren, DJ-a. Antolatzaileak: herriko emakumeak, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea. Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

Ganbaraka taldekoak Atxegaldeko festetan aritu ziren jotzen.


AGAYA,

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an I TAYA TALDEAREN TARTEA

13

Efemeride goibel bat Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda. Ezagunak egiten al zaizkizu izen deitura hauek? Ez dira ez zoritxarrez, duela gutxi bere zorrak kitatu gabe mundua utzi duen Manuel Fraga Iribarne bezain ezagunak, baina bera bezala, ez daude gaur geure artean. Tristea bada ere, maiz hiltzaileak euren biktimak baina ezagunagoak eta oroituagoak izaten dira. Martxoko Agayaren atal honetan memoria izan dugu gai, euskal memoria historikoa. Gehiegik ahaztua edo sekula ez ezagutua baitugu, gaurkoa bezalako martxoaren 3 batean, duela 36 urte, EAE-ko hiriburuan gertaturiko sarraskia. 1976.urtearen hasieran kokatu behar ditugu geure buruak, Franko diktadorea duela hilabete gutxi zendu da, eta bere erregimen zapaltzailearen amarauna ez da desegiten hasi ere egin. Gaur antzera sistema ekonomikoa ez zegoen bere une onenean eta eremu sozial zein politikoa hankaz gora zebilen Erregimenaren burua zenaren heriotzaren ondorioz. Honela Gasteizen, langile mugimendu indartsu bat hasi zen eratzen, noski oroitu beharra daukagu sindikatu bertikaletik at Erregimenak ez zuela beste langile mugimendurik onartzen eta biltzeko zein greba egiteko askatasunak noski guztiz debekatuak zeuden. Aipaturiko proletargo mugimendua urtarrilean jaio zen, “Forjas Alavesas� deituriko enpresatik jaio eta polboraren moduan zabaldu zelarik hiri osoan zehar. Langileek gehienezko soldaten igoerak eta lan baldintzen hobekuntzak aldarrikatzen zituzten, 40 orduko lanaldia zen adibidez, egiten zuten aldarrikapenetako bat.

6.000 langile greban Eta noski, hauek eskuratzearren greba deitu zuten, 6.000 langile inguruk bertan parte hartu zutelarik. Bi hilabete luzez greban egon eta greba orokorreko bi egun igaro ondoren iritsi zen 1976ko martxoaren 3a, hirugarren greba orokorra oso denbora gutxian. Egun hartan Gasteiz poliziaz eta bestelako segurtasun indarrez josita zegoen eta goizetik edozein bilketa saiakera zapuztu zuten. Ez zuten ordea, hasiera batean behintzat, arratsaldeko 17:00etan Zaramaga auzoan

Martxoaren 3an erail zituzten langileen funerala.

kokatua dagoen Asizko San Frantziskoren elizan antolaturiko informazio bilera orokorra gelditu. Milaka pertsona bertaratu ziren. Segurtasun indarrak azkar gerturatu eta inguratu zuten eliza, barruan zeudenei irteteko aginduz. Kanpoan itxarongo zietenaren beldur jendea ez zen irten parrokiatik eta kanpoan zain zeuden poliziak urduritzen hasi ziren. Orduan gertatu zen tragedia, une hartan Alemanian zegoen Manuel Fraga Gobernazio Ministroak, segurtasun indarren arduradunak agindua eman zuen. Eliza hustearren, leihoak hautsi eta berau gaseatu zuten, eta ondorioz bertan bildutakoak kanpora irtetea beste biderik ez zuten eduki. Ateak irekitzean gertatu zen sarraskia, poliziek ez zituzten gaur egun bezala manifestariak porraz eta gomazko proiektilekin egurtu ez, banaketarik egin gabe tirokatu zituzten. Momentuan bi pertsona hil eta ehun zauritu inguru izan ziren, hauetatik 3 hil zirelarik, hasieran aipaturiko izen deiturak, eurenak dira. Aipatzekoa iruditzen zait Francisco Aznar Clementeren kasua, 17 urteko gaztetxo bat besterik ez zelako, honek argi uzten baitu garai haietan Erregimenak bere legeen aurka zihoan oro, banaketarik egin gabe, biolentziaz nola zapaltzen zuen.

Tamalez hauek ez ziren izan Frankismo garain estatuaren terrorismoak lapurtu ziren bizi bakarrak, eta zoritxarrez ekintza goibel hauen arduradunak sekula ez dira epailearen aurrean eseriko. Mundua euren oheetan uzten dute, Zaramagako elizaren hormetan injustizi horietako baten oroimena zulotxo moduan idatzirik gelditu den arren.

Ezjakintasuna eta interes-eza Ziur nago testu hau irakurri aurretik askok ez zenutela sekula istorio goibel honen berririk izango, ezta iraganean geure herrian burutu diren beste pasarteetaz ere. Mingarria bada ere, aspalditik dakigu iragana oroitzeak arrakasta gutxi duela futbola eta “dating show� arrakastatsuen aurrean. Gaurkoan ITAYA-tik memoria historikoaren garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Nola eraikiko dugu ba etorkizuna, iragana ezagutu gabe? Ezagunegiak diren ezjakintasuna eta interes-eza XXI. mendeko gazteriaren gaixotasun latzgarrienetakoak direla uste dugu, eta horregatik gaurkoan efemeride goibel batetaz baliatuz, aldarrikapen hau egiten dugu. Belar Txarrak Errotik! Ez ahaztu iragana!


14

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an I ZERDI PATSETAN

Mikel Roteta, Preferente taldeko entrenatzailea:

“Sari handia litzateke lehen lau postuetan sailkatzea�

L

augarren postuan, eroso, ilusio handiarekin eta denboraldia lehenengoen artean amaitzeko asmotan. Erronka horren inguruan lanean dihardute Usurbil F.T.ko Preferente mailakoek. Mikel Rotetak zuzentzen duen 25 jokalariko taldeak horrela jarraitzen badu, helburua lortuko dutela dio entrenatzaileak. NOAUA! Laugarren, postu erosoan zaudete? Mikel Roteta. Oso ona. Hasieran ez genekien zer maila emango genuen. Jokalariei esan nien berehala, talde oso polita ikusten nuela, talde teknikoa. Eta jokalariak gainera ilusio handiarekin. Eta egia esan, gozatzen ari gara maila honetan eta jolasten gainera, futbolean jolasten. Denboraldi bukaeran lehen lau postuetan sailkatzea espero dugu. N. Denboraldiko ze unetan zaudete orain? M. R. Lehen zatia bukatu dugu, bigarrenarekin hasita gaude. Oraindik asko gelditzen da, puntu asko jokoan. Lehen postuak pixka bat urrundu zaizkigun arren, berriz buelta eman eta puntu asko aterako ditugulakoan nago. N. Zuen atzetik datozen taldeekin puntu aldetik nola zaudete, nahiko tartea duzue? M. R. Orain arte tarte polita genuen, baina azken aldiko bi porroten ondorioz, bertan ditugu atzekoak. Horregatik, joera hau berehala eten beharra dugu eta ia emaitza onak berriz etortzen diren. N. Zuena, jokalari aldetik talde berri bat da, edo osatua zegoen iaztik? M. R. Iaztik jokalari asko daude. Aurten batzuk etorri dira, baina gehienak iaztik zeuden. Jokalariak euren artean ezagutzea, ona izaten da talde batentzat.

Zutik ezkerretara, lehena da Mikel Roteta, taldeko entrenatzailea.

N. Laugarren postura ailegatu eta hor mantentzeko giltzarriak zeintzuk izan dira? M. R. Egunero entrenamendu saioetara ia denak etortzen direla. Guztiek gainera ilusioa mantentzen dute, erritmo ona ematen dute entrenamendu saioetan. Horrela jarraitzen badugu, helburua lortuko dugu. N. Adin hauetan erraza al da jokalariak futbolean mantentzea? M. R. Horretan, taldearen jarrera sorpresa izan da niretzat. Jokalariak futbolean taldean aritzeaz gain, lagunak dira, koadrila dira. Ilusioarekin eta gogoz etortzen dira entrenatzera. Futbola gustuko dute, hori oso garrantzitsua da eta partida bakoitzean nabarmentzen da. N. Harrobia badator atzetik. Preferenteko taldearen etorkizuna ziurtatua dagoela uste duzu? M. R. Bai. Zuzendaritzakoak eta entrenatzaileak oso lan ona egiten ari dira, ilusio handiarekin eta hori nabarmentzen da. Gu ondo gabiltza, jubenilak ere bai, eta azpitik datozenak ere, talde guztiak serio eta ondo entrenatzen ari dira. Aurrera begira lasaitasuna eta ilusioa mantendu behar ditugu.

Konpromisoa, ilusioa eta errespetua NOAUA! Goian egoteko bidean, zein litzateke orain hasi eta denboraldi bukaerara arte duzuen egutegia? Mikel Roteta. Lehenengo postuan sailkatuko dena mailaz igoko da zuzenean. Bigarrenak kanporaketa jokatu behar du. Hirugarren eta laugarrenak ez du saririk. Baina guretzat sari handia litzateke, lehen lau postuetan sailkatzea. N. Lehen bi postuetan egoteko duzuen aukera baztertu gabe? M. R. Bai. Duela gutxira arte, partida bakarrera ginen, baina azken bi porrotekin pixka bat urrundu gara. Beraiek ere partidaren bat galtzea espero dugu eta guk berriro lehengo bidean jarraitzea. N. Zer esan nahi zenieke jokalariei? M. R. Hasieratik esan niena. Egin dugun lanean sinestea eta orain arte eman dutena ematen jarraitzea; konpromisoa, ilusioa eta errespetua euren artean. Horrela gustua ematen du beraiekin lan egitea.


Noaua! - 2012ko martxoaren 2an I ZERDI PATSETAN

Euskal Herriko Txapelketako finalera iritsi da Xabier Santxo

U

surbilgo Pilota Elkarteko kideak oso pozik daude albistearekin. Xabier Santxo Euskal Herriko Pilota Txapelketako finalera iritsi baita, eskuz banakako modalitatean. Larunbat honetan Gasteizen, bizkaitar pilotari bat izango du arerio. Finala larunbat honetan jokatuko da, Gasteizko Txukun Lakua pilotakekuan, 16:30ean hasita. Lea Artibaiko Urionabarrenetxea pilotariaren aurka jokatuko du finala.

15

Aginagako Mendi Lasterketa, martxoak 18

B

i aste barru, martxoaren 18an ospatuko da Aginagako IV. Mendi Lasterketa. Aurreko edizioetan bezala, irteera eta helmuga Aginagako frontoiaren buetan izango du, Jai Batzordekoek antolaturiko ekimenak. Goizeko 11:00etan hasiko den proba, 14 kilometrotakoa izango da. Hitzordurako izena, aldez aurretik eman daiteke herrikrossa.com web orrialdean, 10 euroren truke. Baita egunean bertan ere, goizeko 9:3010:30 artean 15 euro ordainduta. Proba amaieran, hamaiketakoa dastatu eta hainbat sari zozketatuko dira.

Ezkerrekoa da Xabier, artxiboko irudi batean.

Urrezko domina Oiana Blancorentzat,

Varsoviako Munduko Txapelketan

L

ondoneko Olinpiar Jokoei begira, eta apirila amaierako Europako Txapelketaren aurretik, mundu mailako azken proba puntuagarria jokatu du Oiana Blancok, Varsovian. Emaitza bikainarekin borobildu du azken hileotako jarduna; beste urrezko domina bat eskuratu baitu Usurbil Judo Klubeko kideak, 48 kiloz azpikoen mailan. Final handian, mundu mailako lehen hamar judoken artean dagoen Nataliya Kondratyeva errusiarra gainditzea lortu zuen. Londonerako bidean, Blancori Europa mailako txapelketa bat geratzen zaio jokatzeke; apirilaren 26tik 28ra Chelyabinskhirian, Errusian.

14 domina gehiago Juniorren Euskadiko Txapelketan eta Seniorren Iparraldeko Sektorean parte hartu berri dute Usurbil Judo Klubeko kideek, eta ohi bezala, sariak irabazita itzuli dira. Guztira, 14 domina eskuratu dituzte. Hona hemen, otsailaren 18 eta 19ko emaitzak:

Aginagako Mendi lasterketa, 2010eko podiuma.

Asteburuko pilota partidak MARTXOAK 3 LARUNBATA Goizeko 12:00etan Usurbilen Udaberri Txapelketa Eskuz Binaka Kadete 3. Maila 1- USURBIL - AZKOITIA 2 (Jokin Irazusta - Mikel Portularrume) Argazkian, egun hauetan domina eskuratu duten judoka batzuk.

Juniorren Euskadiko Txapelketa Lezon -66 kg Xabier Cazorla: urrezko domina. -81 kg Be単at Aburuza: zilarrezko domina. -48 kg Naroa Sanchez: zilarrezko domina. -52 kg Miriam Gonzalez: urrezko domina. -70 kg Ane Cazorla: urrezko domina.

Seniorren Iparraldeko Sektorea Iru単ean -48 kg Aiora Arrillaga: urrezko domina. -48 kg Nerea Sanz: zilarrezko domina. -57 kg Johana Erola: brontzezko domina. -63 kg Maialen Zubeldia: urrezko domina. -70 kg Nerea Arruti: brontzezko domina. -60 kg Andoni Aizpurua: urrezko domina. -66 kg Ibai Pe単a: urrezko domina. -73 kg Aitzol Arrospide: zilarrezko domina. -100 kg Egoitz Mora: zilarrezko domina.

Eskuz Binaka Nagusiak 3. Maila 2- USURBIL - IGELDO (Imanol Zinkunegi - Iker Zinkunegi)

Eskubaloia kiroldegian 2012/03/03, LARUNBATA: Kadete neskak, Diputazio Txapelketa. 13.00h Usurbil K.E. - Ereintza Jubenil mutilak, Federazio Txapelketa. 16.30h Usurbil K.E. - Tolosa CF Jubenil neskak, Euskal Liga. 18.00h Usurbil K.E. - Lauko Elgoibar Senior mutilak, 2. nazionala. 19.30h Atez Ate Usurbil - Corazonistas


16

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an I NGO AL DEU ?

San Markoko bigarren eskuko azokan postua jartzeko, izen ematea irekita

B

igarren eskuko merkatuen, "Merka2sanmarcos" izeneko ekimenaren bosgarren edizioa antolatu du San Marko Mankomunitateak. Berrerabilera, hondakinen murrizketa eta prebentzioa bultzatzea helburu nagusi dituzten 10 azoka ospatuko dira datozen asteotan.

Usurbilen, apirilaren 1ean izango da azoka.

Lehenengo biak joan den asteburuan burutu ziren; larunbatean Hernanin eta igandean, Urnietan. Pasaia, Astigarraga, Lezo, LasarteOria, Oiartzun, Donostia eta Errenteriatik igaro ostean, Usurbilen burutuko da azken azoka. Apirilaren 1ean izango da, Dema plaza eta frontoi inguruan. Ohi bezala, herritarrek zuzenean parte hartu ahal izango dute azoka hauetan; gai desberdinak trukatuz edo

salduz. Interesdun orok postu bat jarri ahal izango du azokan. Horretarako ordea, aldez aurretik parte hartzeko orria bete eta antolatzaileei bidali beharko zaie. Parte hartzea doakoa da. Izena aldez aurretik eman beharko da, beranduenez jota azoka eguna baino astebete lehenago. Eskaera orria web www.merka2sanmarcos.org orrialdean eskura daiteke eta bertan bete. Bestela, deitu 943 670 249 telefono zenbakira.

O

tsailaren 29an hasi eta ostiral honetan, martxoa 2, amaituko da Ekozimenaldiaren seigarren edizioa. Egunero arratsaldero 19:00etan, Sutegin.

Auzolan Elkarteak bilera deitu du martxoaren 10erako

J

oan den udazkenean Euskal Herri mailako lehen topaketak antolatu zituen Auzolan Elkarteak, bilera deitu du, martxoaren 10erako, goizeko 9:30etan Potxoenea kultur etxean. Antolakuntzak, bertaratzen direnen artean eztabaidatuko duten dokumentu bat aurkeztuko du hitzordu horreeta tan, “Erresilientziaren Garapenaren aldeko Usurbilgo HerriHitzarmena� izenburupean. Bertan jasotzen denez, egungo krisi orokorraren testuinguruan, ikuspegi estrategi-

Asteburu honetan Ekozimenaldia

ko bateratu bat eratzeko gogoeta kolektiboa bultzatu nahi du Auzolan Elkarteak. Eragiteko honako ekintza eremuak biltzen ditu, hilaren 10ean ahotan hartuko den dokumentuak: elikadura burujabetza, energia subiranotasuna, tokiko merkataritza, tokiko txanpon-trukea, hondakinak, hezkuntza, kultura eta beste batzuk. Eremuon inguruan elkarlana bultzatuko lukeen herri hitzarmen bat adostea helburu luke, hurrengo larunbatean aurkeztu eta eztabaidatuko den dokumentu honek. Zehaztasun gehiago, datorren astekarian.

Batzar irekia, Zubietako Kaxkapen

Z

ubietako Herri Batzarretik berebiziko garrantzia duten gai batzuk zubietarrekin konpartitu nahi dituzte. Horretarako batzar irekia antolatu dute larunbat honetarako, martxoak 3, 11:00etan Kaxkapen. Gai ordena hau izango da: -Herri Batzarraren dinamikaren berri. -Kaxkapeko araudia eta txartelen banaketa. -Hondakinen kudeaketa Zubietan.

Potxoenearen inaugurazioa

M

artxoaren 3an, iluntzeko 19:00etan zabalduko ditu ateak Irazu kalean kokatuko den Potxoenea kultur etxe berriak. Herritar eta eragileak hitzordura gonbidatuak daude. Jada zabalik dagoen erregistro liburu batean, gune berriari buruz zerbait idatzi ahal izango da. Zer da Potxoenea zuretzat? Zer izatea nahi duzu? Galdera hauei erantzuteko aukera izango dute egunotan, Usurbilgo eragileek eta herritarrek. Erregistro liburua, inaugurazio egunera arte Udaleko Euskara eta Kultura Sailean egongo da. Hilaren 3tik aurrera aldiz, Potxoenea kultur etxean.

Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42


Noaua! - 2012ko martxoaren 2an I NGO AL DEU ?

Agenda Martxoak 1 osteguna - Ekozinemaldia 19:00h Sutegin.

Martxoak 2 ostirala - Ekozinemaldia 19:00h Sutegin.

Martxoak 3 larunbata - Hip hop ikastaroa kiroldegian. Ordutegia: 16:00-18:00.

Martxoak 5 astelehena - Odol-ematea anbulatorioan, 18:00-20:30.

Goardiako farmaziak Martxoak 1, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Martxoak 2, ostirala Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Martxoak 3, larunbata Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Martxoak 4, igandea Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Martxoak 5, astelehena Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Martxoak 6, asteartea De Miguel, Kale Nagusia 32 Lasarte Martxoak 7, asteazkena Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte Martxoak 8, osteguna Gil, Kale Nagusia 24 Lasarte Martxoak 9, ostirala Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Martxoak 10, larunbata De Miguel, Kale Nagusia 32 Lasarte Martxoak 11, igandea De Miguel, Kale Nagusia 32 Lasarte * Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Echeveste, Elkano kalea 9, behea Hernani Telefono zenbakia: 943 552 087. Urte osoko egutegia jasotzeko bidali FARMA 25600 zenbakira (1,39 BEZ barne)

17

Gaztelekuko hip hop ikastaroa larunbatean hasiko da

D

BH 1.mailako ikasleei zuzendutako hip hop ikastaroa antolatu du Gaztelekuak. Hiru saio burutuko dira datozen asteotan. Martxoaren 3an, 10ean eta 17an hain zuzen, bi orduz, 16:00-18:00 artean Oiardo Kiroldegian. Parte hartzeko asmoa dutenek, 3 euro ordaindu beharko dituzte. Ikastaroa Andrea Arrutik gidatuko du, eta ekimenaren helburu nagusia, koreografia bat sortzea izango da.

Aitzagarekin bat egiteko aukera, igande honetan

A

itzagaren aldeko ekimena antolatu dute, igande honetarako, martxoaren 4rako. Ekitaldia antolatu dute bertan, eguerdiko 12:00etarako. Eta ondoren hamaiketakoa dastatu ahal izango da. Hitzordu berean, herritarrek Aitzagako proiektuarekin bat egiteko aukera izango dute, Aitzagako kide eginda. Horretarako, hilero 15 euroko kuota ordaindu beharko da, langabetuek eta 16-25 urte arteko ikasleek 5 euro.

“Ekitaldi xumea” Usurbilgo Ezker Abertzaletik igandeko ekitaldira bertaratzeko gonbita egin dute. “Martxoaren 4ean Aitzagak ateak irekiko ditu ekitaldi xume bat egiteko. Sei urte ondoren guztiok elkarrekin giro onean egoteko aukera izango dugu. Ondoren hamaiketakoa egingo dugu. Guztiok zaudete gonbidatuak!”.

Iazko ikastaroak arrakasta handia izan zuen.

Kantu eta jolas ikastaroa

H

H 3, 4 eta 5 mailetako ikasleen gurasoei zuzenduriko ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak; kantu eta jolasen ingurukoa. Martxoaren 7an, 14an eta 21ean izango dira ikastaroko saioak, 14:45-16:15 artean Agerialden. Interesdun gurasoek izen emate orri bat bete eta euren haurraren tutoreari eman beharko diote.

Astelehenean, odol ematea

D

atorren astelehenean, martxoak 5, odola emateko aukera izango da, 18:00-20:30 artean, anbulatorioan.

1979koen kinto afaria

M

artxoaren 3an izango da Saizar sagardotegian. Izena, Txiribogan eta Irratin jarritako orrietan eman behar da, martxoaren 1a baino lehen.


18

Noaua! - 2012ko martxoaren 2an G AZI , G OZO, G EZA

ETXEBIZITZA -Pisua alokatzen dut Elgoibar erdigunean. Lau gelakoa. 677 780 680. -3-5 gela arteko pisua alokatzen dut Castellonen, oporraldi, asteburu pasa edota ezkontza agurretarako. Itsaso, gaztelu eta mendialdeko bistak ditu. 677 780 680. - Pisua salgai, San Esteban kalea 11n. 4.pisua. Kanpoaldera ematen du eta eguzkitsua da. Hiru gela, sukalde eta jangelarekin, komuna, terraza eta ganbararekin. 943 455 202 edo 697 530 792. - Pisu bat alokatzen da. Bi gelakoa, San Esteban bidean. 609 413 883. - Pisua salgai, San Ignazio 5 kalean. 3 logela, 100 metro karratu eta terraza. 340.000 euro. 648 013 277 - Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 674 848 346. - Logela bat alokatzen da Usurbilgo erdigunean. 667740266. - Etxebizitza salgai Atxegalden. 86 metro, sukalde-jangela handia, 3 logela, egongela, 2 bainugela, ganbara, terraza handia. Berritua. 232.000 euro. 699 189 764. - Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komunarekin. 609 011 816 / 943 366 318. - Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela, bi komun, ganbara eta igogailuarekin. 662 056 899. - Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo aldera, 20 metro karratuko trasteroa, dena berrituta, fatxada eta teilatua konpondu berriak. 677 471 648. -Altzariak izan eta bi gela dituen alokairuko pisu baten bila gabiltza Usurbil inguruan. Fidantza eman dezakegu. 626 154 994 / 697 230 419. - Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea, komuna. 120.000 euro. 665 736 896 (I単aki). - Pisua alokairuan Atxegalden. 3 gela, sukaldea, bi komun, terraza eta igogailuarekin. 943 371 066 / 637 309 209. - Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 943 36 22 15. - Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duen norbaitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562. - Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181. - Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940. - 85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2 terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu). - Alokairuan den pisu baten bila nabil. Idoia 695733535. - 90 m pisu bat salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan. 699 680 265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera). 237.000 euro. - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena). Prezioa: 360 euro. 943 373 414. - Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela, bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691. -Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar 655 731 915. - Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere badu. Aukera garajea erosteko. 699720940. - Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia. - Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943 365 299 -Alokairuko pisu bila nabil Usurbilen. 606 457 112. - Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232. - 230 metro etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro koadro lursailean. Kalezarren. 665720913. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Kaxkoan etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. 607 924 407. - Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Lokal bat alokatzen da Usurbilen, 90 metro karratukoa.Gazteentzat..., Atxegalden. 628 063 871. - Lokal komertzial bat alokatzen da Atxegalden, Aristitxo kalean. Bi solairu, bakoitza 45 m, guztira 90 metro. Argia, ura eta komuna. 658 716 970. - 38 m garaje itxia salgai, Txaramunton. 665 677 195. - Garaje itxi bat alokatzen da Artzabalen. 647 120 253. -Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. 669645585 edo 943365191.

Zorionak Ainhoa! Zure 7. urtebetetzean. Ondo pasa eta muxu asko familiaren partez.

- 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150 sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463. - Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241. -50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Atsedena agindu dioten ama batek ama den emakume euskaldun eta eskarmentuduna behar du, egunean 45 orduz haur bat zaindu eta etxeko lanetan laguntzeko. 607263383. -Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza. Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoa motorra edo kotxea izatea. 943369135 - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza. Nahiago Usurbilgoa eta euskalduna izatea. 676355635. - LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prest egongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez Udarregi Ikastolako idazkaritzatik izena ematera. Lan-eskaintzak - Esperientzia handia izan eta arduratsua den neska eskaintzen da garbiketa lanetarako. 618 030 296. -Ontziak garbitzeko edo sukaldari laguntzaile gisa lan egingo nuke. 677 108 568 - Emakume esperientziadun bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Claudia. 663 117 579. - Gizonezko bat eskaintzen da, jatorriz euskalduna, edozein lanetarako. Helduak zaindu, sukaldean lagundu edo baserriko lanetan aritzeko. 627 206 451. - Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko. Interna moduan ere bai. Tlf.: 673 445 903. - Emakumea eskaintzen da, orduka etxeko lanak egiteko. 662 247 324 -Umeak zainduko nituzke arratsaldez edo zerbitzari moduan lan egingo nuke asteburuetan. 638 894 845. -Usurbilgo neska gazte bat naiz, Heziketa Berezian diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua. Goizez nahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zaintzeko prest. Badut esperientzia baita hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta gazteekin ere. 688 661 997 / 943 365 005. - Neska euskalduna eta usurbildarra naiz, eta arratsaldetan haurrak zaintzeko zein klase partikularrak emateko prest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta Haur Hezkuntzan diplomatua naiz. Badut esperientzia. 652712099. - Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko, edo etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. Tlf.: 628 692 334. - LHko haurrentzat klase partikularrak emateko neska eskaintzen da. 680 453 563 (Maialen). - Emakume arduratsua eta erreferentziekin eskaintzen da, etxeko lanak egin, umeak zaindu, edo lan desberdinak egiteko. Lana behar dut. Tlf.: 626 370 969. - DBH eta Batxilergoko klase partikularrak emateko prest. Matematika, Marrazketa... 687 674 161. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egin, umeak zaindu... Esperientzia daukat, kotxearekin eta euskaraz dakit. 943 365 079. - Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18 urtetako esperientzia. 646717676. -Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urtetik 8 urte arte klase partikularrak emateko prest. 656753063. - Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko. 660041361. - Emakume euskaldun bat eskaintzen da adineko pertsona bat zaintzeko, nahi den ordutegian. Disponibilitate osoa ordutegi aldetik, astelehenetik ostiralera. 687 348 223. - Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili kargarik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da. Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia. - Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko. Erreferentzia onak. 661 091 863. -Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzeko neska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119 - Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da. 666773813

Zorionak Naiara! Martxoaren 8an 4 urte beteko dituzu, zorionak eta txokolatezko muxu potoloak etxekoen partez!

Zorionak Maritxu! Martxoaren 1ean urteak beteko dituzu. Muxu handi bat Zuhaitz eta Nahiaren partez!

- Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskaintzen da neska bat. 663294970 - Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditut Usurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181. - Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduak zaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez. 620 093 697. - Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzeko neska bat eskaintzen da. 626618097. -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123. -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko pertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221. - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edo interna moduan aritzeko. 633709347. - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrak ematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo imakulada@gmail.com - Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247 -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547. -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362. - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri, baratzeko lanak, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetarako, 677593772. - Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lanetarako. Esperientziduna. 658107757 - Emakume batek interna moduan pertsona helduak zein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968 -Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 676188411. - Jardineritza lanak egiten ditut. I単aki: 677 44 31 40. -Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835. -Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest nago. 648 785 026. -Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan egiteko prest. 648 785 026. - Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest: 666 38 26 97. -Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko eskaintzen da. 608 835 033. -Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325. -Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752. -Fisika eta matematikako klaseak emateko prest. LH-tik Batxilergo mailara arte. 685772602 // 943371277. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Selektibitatea prestatzeko klaseak jaso nahi ditut martxoan eta apirilean, bi alor hauetan: Matematika (zientzietakoa eta letretakoa) eta Marrazketa teknikoa. Deitu, mesedez, telefono honetara: 665 748 723. - Hemengo babarruna salgai, artoarekin batera egindakoa: 637 974 994. - Proba ezazu modan dagoen kirola padel!! Klase bat doan. Irakasle tituladunak 667438145. - Haur sila eta kapazoa, Bogaboo edo antzeko bat saltzen baduzu, deitu telefono honetara: 667 715 075. - Hemengo urra eta patata erosiko nituzke. 634409888. - Su-egurra salgai modu onean. 689937338 (Jesus Mari). - Legorretako babarruna salgai. 943 80 62 48 - Zaldi bat jartzeko lursail bat alokatuko nuke 616 260 451. - GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126. - Akordeoia saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. - Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. - Usurbilen WII-a, PSP-a eta nintendo DSI-aren sofwarea aldatzen da, Internetetik jaitsitako joko guztietan jolastu ahal izateko. Ez da txipik instalatzen,ez da kontsola irekitzen. 635 729 637. - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665745071 (I単aki). - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113. - Buru gorridun lorito berde bat falta zait, urtarrila erdialdeaz geroztik. Aurkitu baduzu deitu: 666 177 913.

Ohar, zorion agur, jaio edo hildakoen berri emateko azken eguna: asteartea, eguerdiko 11:00etan. erredakzioa@noaua.com


NOAUA! 481 alea  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you