Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2011ko azaroaren 21ean - XV. urtea - Usurbil, ale berezia

Xabier Mikel Errekondo Kongresuan izango da Amaiurrekin

Auzo guztietan nagusitu da

Amaiur koalizioa


Noaua! - 2011ko azaroaren 21ean ALE BEREZIA

3

Albistea iruditan

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan,

normaltasuna nagusi

N

ormaltasuna nagusi izan zen Usurbilen atzokoan, bozka egunean. Espainiako Kongresurako nahiz Senaturako bozetan, partehartzea handia izan zen, Hego Euskal Herri osoan bezalaxe. Irudian, hainbat boto-emaile arratsaldeko azken orduan, Udarregi ikastolan botoa emateko zain.

Udarregi ikastolan, bozka emateko zain.

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 570 999 943 372 498

Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK Euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Taxia (Angel) Taxia (Joxe Kruz) Eusko Tren Korreos - posta zerbitzua Anbulategia Oa botika Iturralde botika

943 360 692 943 371 594 943 372 001 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 607 928 770 677 373 466 943 470 976 943 362 894 943 362 013 943 376 076 943 363 395

DYA Gurutze Gorria Emergentziak Gonzalez Ehorztetxea Gipuzkoa Donostia Kutxa Euskadiko Kutxa-Laborala Banco Guipuzcoano Banco Popular Espa単ol BBVA Caja Rural Kutxa Argindarra - Iberdrola Gas naturala - Naturgas Telefonica Euskaltel

943 464 622 943 272 222 112 943 362 163 943 361 202 943 364 740 943 370 006 943 370 411 943 377 155 943 368 842 901 202 020 902 123 456 1004 900 840 840

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Maddi Zaldua, Irati Portu, I単aki Larra単aga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Maider Makazaga, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Pi単as, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal presoak

Euskal Herrira!


4

Noaua! - 2011ko azaroaren 21ean E S PA I N I A K O K O N G R E S U A , A L E B E R E Z I A


Noaua! - 2011ko azaroaren 21ean E S PA I N I A K O S E N A T U A , A L E B E R E Z I A

Gipuzkoak Kongresuan izango duen ordezkaritza

5


6

Noaua! - 2011ko azaroaren 21ean ALE BEREZIA

Amaiur izan da indar bozkatuena auzo guztietan


Noaua! - 2011ko azaroaren 21ean INGO AL DEU? ALE BEREZIA

Giza harremanei buruzko hitzaldia Aginagan

N

erea Mendizabal adituak giza harremanei loturiko hitzaldia eskainiko du abenduaren 1ean, Aginagako ludotekan. “Erlazioak eraikitzen: zigor, mehatxu eta xantaiak ekiditen” izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita jorratuko duen gaia. Ekitaldia, Antxomolantxa Elkarteak eta San Praxku guraso elkarteak antolatu dute.

Santuenea eta Artzabalgo tabernak kudeatzeko deialdia

S

antuenea Gure Elkartea eta Artzabalgo Gure Pakea elkarteko bi tabernen kudeaketa esleitzeko deialdia egin du Usurbilgo Udalak. Abenduaren 5eko eguerdiko 14:00ak arte aurkez litezke proposamenak. Hona hemen bi deialdi hauei buruzko zehaztasun gehiago. Santueneako Gure Elkartea jubilatuen lokaleko tabernaren erabilpen eta kudeaketaren kontratazioa: -Xedea: tabernaren zerbitzua eta lokalaren garbiketa aurrera eramatea. -Burutzeko epea: urtebete, beste hiru urtez luzagarria urtez urte. Gehienez ere, guztira, 4 urte. Artzabalgo Gure Pakea jubilatuen lokaleko portxea, sarrera, taberna, jangela eta behe oineko zerbitzu osagarrien erabilpen eta kudeaketaren kontratazioa: -Xedea: taberna-jantokiaren kudeaketa, zaintza, harrera eta behe oineko garbitasuna aurrera eramatea. -Burutzeko epea: urtebete, beste hiru urtez luzagarria urtez urte. Gehienez ere, orotara, 4 urte. Informazio gehiago: usurbil.net edo udaletxean.

7

Erraustegiaren Aurkako Eguna antolatu du ITAYAk, larunbaterako

E

rraustegiaren Aurkako Eguna antolatu dute ITAYA Gazte Asanbladakoek, larunbat honetarako. Irteera, mahai inguru edo herri-afariarekin osatuko da, lotua duten egitaraua. 11:30 Erraustegiko obretara abiatzea Mikel Laboa plazatik (bazkaria norbere kontu). 16:00 Mahai ingurua. 19:00 Kantu-jira. 21:00 Herri afaria Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi bertsolariekin. Txartelak salgai, 15 euroren truke: Txiribogan, Bordatxon, Irratin, Karobin, Jalgin eta Ilargin. 00:00 Kontzertuak: Urrezko Muxkerrak, Mendeku Itxua eta Itzartu.

Abenduaren 6an, “Herria Garbi!” Eguna Abenduaren 6rako bestalde, “Herria Garbi” eguna antolatzen ari dira gazte asanbladakoak, Usurbil Zero Zabor

Berriz ere obrak bisitatzeko aukera izango da ITAYAkoei esker.

taldekoekin batera. Asmoa, Zumartegi industrialde ondoko erreka auzolanean garbitzea izango da. Herritarrak ekimenean parte hartzera deitzen dituzte. Goizeko 8:30etan jarri dute hitzordua frontoian, Zumartegi industrialdera abiatzeko. Ordu batzuez auzolanean aritu ostean, 12:30ak aldera, plazara bueltatu eta hamaiketakoa izango dute. Hitzordu hauei buruzko informazio gehiago helbide honetan jaso daiteke: itaya@euskalerria.org

Ipuin kontalaria, ostegunean Sutegin

L

upe Lekuona bueltan da berriz Usurbilen. Datorren ostegunean, azaroaren 24an emanaldia eskainiko du, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegi udal liburutegian. Usurbilgo Udalak antolaturiko ekitaldia, HH5 mailako haurrei zuzendua egongo da.

Ostiralean, elkarretaratzea

E

gin Dezagun Bidea taldekoek hilabeteko azken ostiraleko elkarretaratzea deitu dute, euskal preso politikoen eskubideen alde. Hitzordua ohikoa; mobilizazioa, azaroaren 25ean burutuko da Mikel Laboa plazan, iluntzeko 20:00etan hasita.

Larunbatean, kantu-jira

H

ilabeteko azken larunbatarekin batera ospatu ohi da kantu-jira. Kantu Taldekoak, beraz, iluntzeko 19:00etan elkartuko dira Mikel Laboa plazan. Hitzordura, kantu-liburuxka eramatea eskatu ohi dute antolatzaileek.

Peña Zubeldiakoen bazkaria

U

rteroko bazkaria antolatu dute Peña Zubeldiakoek, larunbat honetarako, azaroaren 26rako, Aginaga sagardotegian. Otordura joateko txartelak eskuratzeko azken eguna, ostegun honetakoa, azaroaren 24koa izango da. Txiribogan salgai daude, 27 eurotan.


NOAUA! 470 ale berezia  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you