Issuu on Google+

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2011ko otsailaren 11n - XV. urtea - Usurbil, 437. zenbakia

B isitar i ugar i erakar tz en ditu organo berr ituak

Agerreazpi eremuan, 36 etxebizitza

Seka単a eremuan, 22 etxebizitza

Babes ofizialeko 58 etxebizitza

zozketatuko dira udaberri honetan


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n ATARIKO HAIZEA

3

Albistea iruditan

Udaletxeko langileak, Gernikako Itunarekin bat

L

AB eta ELA sindikatuetako ordezkariez osatuta dago Udaletxeko Langileen Komitea. Aste honetan, aho batez, Gernikako Ituna akordioarekin bat egin dute eta emandako babesa ezagutarazi dute, ondoko argazkiaren bitartez. Gernika Usurbil taldearen blogean honela jaso da albistea: “Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko eta Gernikako Akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariez osatutako Udaletxeko Langileen Komiteak, aho batez, akordioarekiko bere atxikimendua ezagutarazi du”.

Udaletxeko langile komiteak bat egin du Gernikako Itunarekin.

Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil Telefono zenbakia: 943 36 03 21 E-posta: elkartea@noaua.com www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com

KRONISTAK KALEJIRAN

6. Or.

ETXEBIZITZEN GAIA, HIZPIDE

8. Or.

INGEMARREKO LANGILEEKIN SOLASEAN

12. Or.

SANTA AGEDA BEZPERA, IRUDITAN

14. Or.

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com

Euskal presoak

Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Begoña Rekondo, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Irati Portu, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Maider Makazaga, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai, Belmonte Auzo Elkartea eta Udarregi ikastola. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola. Tirada: 2.800 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818 Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!


4

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n HERORREK ESAN

MAIALEN UNANUE

Ez dira betiko garai onenak

G

uztia da dirua, ekonomia, etekina. Dirua da kausa, eta dirua da ondorioa. Dirua da gaur egun munduaren ardatza, eta haren inguruan mugitzen da gainontzeko guztia. Krisiak enpleguaren txikizioa ekarri du, eta ez hori bakarrik, baita etekinen mesedetan langileen lan-baldintzak mesprezatzeko aitzaki ederra ere. Duela ez asko argitaratu zuten Euskal Herriko hainbat hedabidek -txiki eta handiek- agiri bat, non herri-erakunde publikoen sostengu eta babes handiagoa aldarrikatzen zuten. Izango ote du eskaera honek erantzun onik? Baietz espero dezagun, egoeraren konplexutasuna aitzaki harturik edozer egin dezaketela sumatu arren. Hilabete eskas igaro da informazioaren aurka inoiz egin den erasorik larrienetako bat gertatu denetik: informazioa hogeita lau orduz eskaintzen zuen CNN kanala itxi zuten (galera ekonomikoak medio) eta hogeita lau orduz zaborra besterik erakusten ez duen Gran Hermano da haren ordezkoa. Hau bai hau programa! Egiteko hoberik ez duen jendea bertan sartu eta haien tontakeriak ikustea da, dirudienez, gure afizioa. Zenbat gustatzen zaigun

morboa! Kanala bere horretan hartu duen programa absurdu honek audientzia gehiago, diru-iturri gehiago du bere aurrekoak baino. Nahiago dugu jendea sofan botata, edota, eguzkia hartzen ikusi, gure inguruan gertatzen dena ezagutu baino. Nola heldu ote garen honaino... Zer esan CNN irentsi duen Tele5z ere! Pertsonaia famatuen bizitzak lehertzea du helburu, bertako langileak pailazo moduan (zalantzan jartzen dut euren ergelkeria antzeztua denik) aurkezteaz gainera, hau ere, ia hogeita lau orduz egunean eta egunero, eta hala ere, horixe bera da audientzia maila handienak lortzen dituen katea. Zaborra da gaur egun dirua ematen duena, hor dago negozioa. Informazioa izatea aberastasuna da, eta hori jakin badakite hedabideen jabeek ere. Horregatik galdetu behar genioke geure buruari ea zergatik ote duen gero eta leku gutxiago gure hedabideetan. Eta informazioa diodanean, ez naiz Pakirrinen kantzontziloez hitz egiten ari; horiek zeinek garbitzen dituen jakitea ez da nire bizitzan (ez inorenean) aurrera egin ahal izateko ezinbesteko tresna.

Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Imanol Ubeda - Joxe PiĂąas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Cristina Enea fundaziokoak, Zubietan bisitan

D

onostiako Cristina Enea fundazioak “Kultura eta Natura� izeneko zikloa abiarazi zuen duela hilabete batzuk. Geroztik, hitzaldi, tailer eta irteera ezberdinak egin dituzte ziklo honen baitan. Jardunaldi hauetan parte hartzen ari direnak, Zubietan izan ziren pasa den asteburuan. Errauste-planta zein espetxearen balizko kokaguneak bisitatzen izan ziren. Argazki hau Letabiden aterata dago. Ezkerrean, Oria aldetik datorren bidea ageri da. Eskuzaitzeta ikusten da eta aurrez aurre Letabide. Bertan, tunel artifiziala zulatzen ari dira. Argazkiaren eskubialdean, aldiz, errauste-planta egiteko txikitu behar duten mendia.

Argazkia Zubietako Letabiden aterata dago, pasa den larunbatean.


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n PIL-PILEAN

5

San Blas eguneko ohiturak bizirik

G

arai bateko usadioari kasu eginez, osasuna opatzeko eguna zen joan den otsailaren 3a. San Blas eguna ospatu zen, Euskal Herri mailan ezagunena den azokaren bidez Abadiñon. Baina Usurbilen ere bizirik jarraitzen du, ogia baina baita beste hainbat elikagai ere bedeinkatzeko tradizioak. Aizpurua okindegian esaterako. Urteak daramatzate, Aizpurua okindegiko Mertxe Aizpuruak gogorarazten duenez, “betidanik, gerra garaitik ikusi dugu”, urtero otsailaren 3a ailegatzen denean, otarra hartu eta mezetara joaten. San Blas egunez meza berezia ospatzen da Salbatore parrokian eta gaur egun ere, hainbat herritar joaten da hitzordura, osasuna opa asmoz, esku artean daramana bedeinkatzera; akaso, ezagunena bedeinkazioa jasotzen duen San Blas eguneko opila izango da. Baina elikagai zerrenda uste baino luzeagoa da.; ogiaz gain, gozokiak, babarrunak…

Aizpurua okindegikoak, mezan bedeinkatutako ogiekin.

tura berritu zuten Mertxe eta Itziar Aizpurua izeba ilobek, gogorarazten zutenez, “eliza bertatik bertara dugu eta”. Otarra bedeinkatu zieten Parrokia barruan, eta atarian berriz, otarra hustu. Euren kasuan, San Blas eguneko ohituraren bigarren zatia

Osasuna, opari

SAN BLAS EGUNEAN Ogi erroskoak bedeinkatu egiten dituzte “eta jendeak ogiok eskatzen dizkigu gero” Otarrarekin mezetara joaten urteak daramatzate Aizpurua okindegikoek. “Urtero egin izan dugu erroskoa. Benantxio apaiza zela bera etorri zitzaigun etxera eta ogiak bertan bedeinkatu zituen. Hura gero joan zen eta urte batzuk badira otarra hartu eta elizara joaten garela”, adierazi du Itziar Aizpuruak. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Joan den ostegunean, ohi-

baita aipatutakoa. “Gure asmoa, ogiak eramatea da, bedeinkatuak izateko. Baina gero mezetatik ateratzen den jendeak ogiok eskatzen dizkigu. Askotan otar osoa hantxe husten dugu. Nahiz asmo horrekin ez garen joaten”, azaldu du Itziarrek.

S

an Blas ogia erosten dutenen artean dago Maite Berasaluze herritarra. Urteetan mantendu dute, ez bakarrik sendiak dastatzeko ohitura, baita animaliei ematekoa ere. “Usurbila etorri nintzenean, amonak eta izebak haiek erakutsitako usadioa da. Txikitutako pusketa bana eman izan diegu txakur, behi, untxi eta oiloei”, adierazi dio NOAUA! aldizkariari. Sinismenarenak herritarren artean duen jarraipena zalantzan jar daiteke agian, elikatzekoa ez ordea, Maitek gogorarazten duen moduan, “San Blas eguneko ogia etxean

denok jaten dugu”. Eta haiek bezala beste askok. Normalean ogiok denak saltzen dituzte Aizpurua okindegian. Joan den ostegunean ere gehiago eskatu behar izan zituzten. Aipatzen duenez, bezero askok urtean behin egunero erositako ogia ordezkatzen du San Blas egunekoak, otsailaren 3a heltzen denean. Egun horretako usadioaren esanahiak osasunarekin du zerikusia. Bedeinkatutako gaiek gaixotasunei aurre egiteko balio izatearekin. Aipatu dugun sinismenak bizirik dirau gaur egun Usurbilen.


6

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n KALEJIRAN

AGINAGA

ANE MANZISIDOR

Igogailua, inauguratua

P

asa den igandean, duela pare bat hilabete martxan dagoen igogailuaren inaugurazioa ospatu zen Aginagan. Bertara jende ugari bildu zen eta nola ez, baita ondoren Arrate zahar egoitzakoek eman zuten luntx goxora ere. Igogailuak heldu eta zahar jendeari abantaila ugari ekarri dizkio. Izan ere, igogailua goiko lokaletaraino igotzen da, hau da, jubilatuek arratsaldetan izaten dituzten ikastaroetako lokaletaraino, baita ludotekaraino ere. Gaiez aldatuz, otsailaren 25ean, ostirala, antzerki emanaldia izango dugu Aginagako ludotekan. Teatreruak Antzerki taldeko hirukoteak eurek sortutako antzezlana eskainiko digute. Eurek sortutako azken lana izango da honako hau!!! Antzezlan honekin, Donostian ospatu zen Gazte Antzerki Topaketan sari bat irabazi zuten gainera, talde artistiko onenaren saria hain zuzen eta oraingoan, Aginagako ludotekan izango dugu antzezlanaz gozatzeko aukera. Antzezlanaren istorioa etxe bateko gela batean gertatuko da, bertan jendea dago. Zer gertatzen den jakin gabe geratu behar al zara??? Aurreko emanaldiarekin barrea, baina oraingoan izua sortu nahi dutela adierazi dute taldekoek. Honenbestez, antzerkiaz gozatu nahi duzuen guztiok

otsailaren 25ean Aginagako ludotekan duzue zita, gaueko 20:00etan. Ez da sarrerarik ordaindu beharko eta adierazi dutenez, antzezlan hau 12 urtetik gorakoentzat da gomendagarria. Hemendik, guztiok antzerki honetaz gozatzera gonbidatu nahi zaituztet!!! Bestalde, Aginagako jai batzordea dagoeneko hasia da zenbait ekintzen inguruan lanean. Aurtengoan III. Mendi Lasterketa ospatuko da Aginagan apirilaren 3an. Parte hartzeko asmotan zabiltzatenok, gogor entrenatzen hasi zaitezkete, aurtengoan ere ez baita lehia faltarik izango eta.

KALEZAR

URDAIAGA

INMA BALDA

Lapurretak

2

011. urte honek albiste on eta berriak ekarriko dizkigulakoan, atzera begira jarri beharrean nago. Iaztik gure auzoko hainbat etxetan kezka eragin duen kontu batekin natorkizue oraingoan. Lapurretak izan dira azken aldian, dakidanez sakabanatuak dauden baserrien eremuan eta hainbat etxebizitzatan. Azkarrak dira inondik ere ostutzera sartu ohi direnak, lanak arintasunez egin izan dituzte eta. Etxe jabeak tarte batez kanpora joan direla baliatuta, lapurrak bizileku barrura sartu, baliozkoa dena eskuratu eta ahal bezain laster ospa egiten dute. Halako egoerak behin baino gehiagotan errepikatu dira zoritxarrez, azken aldi honetan. Eta noski, kezka eragiten du. Ez dakit noren esku utzi daitekeen gai hau, baina arazo honek konponbide baten beharra duela argi dago. Lerrook idazten ari nintzela, Londreseko 70 urtetik gorako adineko emakume bat ikusten ari naiz telebistan. Kalean bitxi denda bateko lapurreta saihestu du, ustezko lapurrak bere poltsarekin kolpatuta. Kasu hartan, gertaera hiri erdigunean izanik berari esker egoera konpondu da. Gurean izandako lapurretek ordea konponbidea behar dute, berriz gerta ez daitezen.

ALAZNE BEGIRISTAIN

San Esteban Txiki, gogoan

A

bendu amaieran San Esteban Txiki eguna ospatu genuen. Igandea zen eta hotza egiten zuen gainera, baina azken urteetan ez bezala eguraldi eguzkitsua zegoen. Eguzkiak gehiegi berotzen ez zuen arren, jende ugari gerturatu zen bertara txamarra handiak jantzita. Mezetatik atera zen jendeak eta baita bestela gerturatu zenak ere, salda beroa hartzeko irrika azaldu zuen. Eta behin saldarekin barrua berotuta gustura jan ziren Jai Batzordekoek prestatutako haragi egosi eta txistorra pintxoak ere, ardo trago batekin lagunduta. Jai Batzordekoen izenean eskerrak eman nahi genizkieke bertaratutako guztiei. Otsailean ere murgildu gara eta Santa Agedarekin batera eguraldi goxoa etorri zaigu. Makilarekin eskean ateratzen direnak lurra esnatzeko jotzen omen dute lurra, baina badirudi aurtengoan eguzkia ere esnatu dutela. Oraindik ez da ahaztu behar neguan gaudela baina inguruko baserritako baratzetan laster hasiko dira nekazariak lanean eta honek ere bizia ematen dio auzoari. Ikusten duzuen bezala, ez daukat berri handirik emateko eta eskertuko nuke, auzotarren batek edo beste norbaitek ere gure Urdaiagari buruz zerbait kontatu nahiko balu, guregana jotzea, guk gustu handiz entzungo ditugu zuen istorio eta kontuak.

Aurrerantzean, Kalejiran ataleko 7 kronikak txandaka argitaratuko ditugu. Santueneko kronika hurrengo batean bilduko dugu.


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n KALEJIRAN

KALEBERRI

7

ENEKO HARREGUY

Egungoak ez du halakorik aur egungoak ez du halakorik. Haur eta gazte askok jartzen ditugu itsatsi-itsatsi eginda, gure baloiitxura hartutako begiak punta-puntan dagoen futbolariarengan. Hor izan ditugu etxeko zaleak iraindu eta ostikoz jo dituen frantziarra, argentinar hautatzaile ohia, garagardo kupeletan beste bat bailitzan hartuko genukeen ingelesa... eta beste hamaika ere bai. Gaur egungoak ez du halakorik. Igandero esatera nindoan, baina… egunero ikusten ditugu zelai orlegian epaileei, aurkariei iseka egin edota mehatxatzen dietenak, letxe txarrez emandako ostiko, ukalondoko, belauneko franko eta baita zirikatzen eta azpijokoan ibiltzen direnak ere, ugari. Eta asko baino gehiagori zigorra baretu edo bertan behera utzi zaio. Eta arautua dago!! Gaur egungoak ez du halakorik. Argentinar honek 8 bat urte zituela hazteko arazoak medio, tratamendua jaso zuen; luze zihoan eta gurasoek ezin sosik bildu hura ordaintzeko! Hemengo eta hango ahaleginak, eta ezer ez! Baina dabilen harriari…; haruntzagotik, han, Lleidatik aitari lan aukera txukuna sortu eta bi bider pentsatu gabe, hegazkinean penintsularaino! Haurrak

injekzioen ziztadek uzten zioten bitartean, Bartzelona taldearekin frogak egin. Frogek azkar erakutsi zuten jokalari aparta izan zitekeela; beraz,… ohorezko matrikula: 10. Eta aitari lana amaitzean… zer egingo dugu seme?, bota zioten baloia, nire ametsa betetzen lagunduko didazue?, jaso zuten, bueltan, pasea. Mutikoak ez du sekula ahaztuko gurasoek egina, gurasoen konfiantza, gurasoen maitasuna… eta bihotz-bihotzez eta mundu guztiaren aurrean eskertu nahian, hark sartutako gol baten ondoren, “Urte Askotarako, Amatxo” eskuz idatzirik daraman kamixeta erakutsi du! Eta arautua dago: zigorra jaso du (zertan den sartu gabe)! Adibide bat…

AT X E G A L D E

Z U B I E TA

G

Mª JESUS URBIETA

Santa Ines

U

rtarrila konturatzerako amaitu da eta berarekin joan zaigu San Sebastian eguna. Ezaguna da baita ere neuretzat, hurrengo eguna, urtarrilaren 21a, Santa Ines. Egun berezia izaten da neure jaioterrian, Iraetan. Gaztea nintzenean ilusioz beteta egoten ginen egun horren zain. Festak izaten ziren, orain ez bezala. Egun horretan erromeria bikaina ospatzen zen eta haurrak ekartzen zituzten elizara, Santa Inesengana, amets aldiak onak izan daitezen berari eskatzera. Esan izan ohi da santu onek ametsetan dabilenari laguntzen diola, gutxi eta onak izan daitezen. Eskatuz gero, urtero joaten gara hara bertan jaio eta kanpoan bizi garen emakume talde bat. Meza eder baten ondoren bazkari eder bat egiten dugu. Bertan umore onarekin abesten aritzen gara (“Erromako birgiña Iraetako izarra”) eta beste urte bat eskatzen dugu berriz ere elkartu gaitezen. Orain gutxi bestalde, Santa Ageda ere bertan izan dugu eta heldu eta haurrek ongi kantatu zuten, gure herriko plaza eta kaleetan. Bejondeziuela eta beste bat arte!

DENIS ELORTZA

37 egun

A

DI irakurle, errealzale, hipikazale, bonsaizale edo yogazale, Andatzako mendizale edo perretxikozale, eskola txikiko ume edo guraso, soziedadeko bazkide, Jai Batzordeko gazte, Quebrantako txirrindulari edo Behobiako lasterkari, erriberako nekazari edo ehiztari, Santa Agedako kantari, erreboteko pilotari, frontoiko palista, bide gorriko kolesterol-erretzaile, larunbatetako patinatzaile, igandeetako domingero, sagardotegietako txuletero, tabernari edo bodegero, errioko angulero, kristau sano edo ero... ADI zubietarrok, 37 egun ditugu zarauztarrek bota diguten erronkari heltzeko. Martxoaren 20an baietz 2000 lagun Zubietan elkartu erraustegiaren kontra dantza egiteko! Zarauztarrek musika eta koreografia prestatu dute, orain guk ikasi egin behar... Datorren astetik aurrera, entseguak egingo ditugu astelehenero 17:00etan (eskola txikoko gurasook antolatuta) eta ostiralero 19:30ean, frontoian edo Kaxkapen. Zatoz eta ekarri lagunak, lankideak, ikasleak, dantzazaleak! Hartu nahi dugu arnas...


8

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n ERREPORTAJEA

58 etxebizitza zozketatzeko asmoa du Udalak apirilean Babes ofizialekoak, izen-ematea zabalik izango da otsaila bukaeran

U

daberrian etxebizitza berriak eraikitzen hasiko dira herrian. 22 Sekaña eremuan, San Inazio auzunearen ondoan. Beste 36, Agerreazpi eremuan, Muna Lurratik gertu. Otsaila amaieran izen ematea zabaldu, eta zozketa apirilean egitekotan da Udala. Udaberrian hasiko dira eraikitze lanak. Etxebizitza hauekiko interesa duten herritarrei, Usurbilgo Udaletik aldez aurretik Etxebiden izena ematea aholkatzen zaie. Joan den urtarrilaren 27an erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, udaberrian eraikitzen hastea aurreikusiak dauden 58 etxebizitza, garaje eta trastelekuen zozketarako oinarriei alegazioak aurkezteko zortzi lan eguneko epea zegoen. Orain, Udalak behin betiko onartu beharko ditu aipatu oinarriak.

Egitasmo eraberrituak Zozketatuko diren babes ofizialeko 22 etxebizitza Sekaña eremuan eraikiko dira, hasieran alokairuzkoak behar zuten arren. Udalaren informazio gehiagoren faltan, Ezker abertzaleak amaitzear den legegintzaldiaren inguruan usurbileginez.com web orrialdean zintzilikatua duen balantzean irakurri daiteke etxebizitzen gaiaren inguruko hainbat datu argigarri: “Udalak alokairuzko 22 etxebizitza eraikitzeko asmoa zuen, Jaurlaritzaren Orubide programaren bidez. Haatik, eta 3 urtez zain egon ondoren, Jaurlaritzak alokairu sozial moduan garatzea ezinezkoa ikusten du”. Horregatik, babes ofizialeko erregimenean zozketatuko dira etxebizitzok. Agerreazpi eremuan eraikiko dira gainerako 36 etxebizitzak. Aurretik egina zegoen proiektua, moldatu beharra izan da kasu honetan ere. Ezker abertzaleak prestaturiko legegintzaldiko balantzean aipatzen denez, “lehen, 73 etxebizitza libre ziren. Haietatik 37 etxetzar eta 36 pisu. Orain, 37 etxetzarrak desagertzen dira eta horiek okupatzen dituzten

Zozketatuko diren 36 etxebizitza Agerreazpi sektorean daude.

10.000 metro karratuko lurrak libratu eta Udalak bere jabetzan hartu ditu. Horiez gain, herriak 150 metro karratu dituen ekipamendurako eraikin bat jasoko du”.

Ugartondo, udazkenetik aurrera Agerreazpi eremurako gainera, beste 72 etxebizitza libre eraikitzea ere aurreikusia dago, baina Ezker abertzaletik aipatzen dutenez, “libreak krisia gainditzean mugituko dira”.

UGARTONDOKO EGITASMOA Promotoreei egozten zaie Ugartondoko proiektuaren atzeratzea Ugartondon ere, 96 etxebizitza libre eta babestutako 96 etxebizitza eraikitzeko asmoa dago; babes ofizialeko 48, beste 48 tasatu. Ezker abertzalearen esanetan, “promotoreak proiektua urtebetez geldirik eduki eta gero, urratsak ematen hasi dira. Etxebizitza libreak kooperatiba baten gisara sustatuko dira”. Udazkenean eraikitzen hastea aurreikusten da.

Asmoa, 322 etxebizitza egitea Guztira beraz, Ezker abertzalearen balantzeak jasotzen duenez, etorkizunean 322 etxebizitza eraikitzeko asmoa dago

Usurbilen. Gaineratzen dutenez, beste bi bide ere jorratu nahi dituzte: lokalak etxebizitza bihurtzea indarrean den udal ordenantza aintzakotzat hartuta, eta bestalde, etxebizitza hutsen erregistroa eratzea, Ezker abertzalearen esanetan, “trataera fiskal berezia ezartzeko eta alokairuan jartzen laguntzeko”. Txaramuntoko 12 etxebizitza eta Maixuetxeko beste 6, alokairu sozialera bideratu ostean, etorkizunean Olarriondon alokairu sozialeko beste 23 etxebizitza ere eraiki nahi dira.

“Krisiaren” eragina Ugartondon eta Olarriondon

O

larriondo eta Ugartondo eremuko etxebizitzen eraikuntza atzeratzen joan da, Ezker abertzaleak legegintzaldiko balantzean jasotzen duenez, bizi dugun krisialdi ekonomikoagatik. “Krisia medio, promotoreentzat ez da lehen bezain errentagarria gaur egun eraikitzea, eta euren interes ekonomikoak, herritarren beharren aurretik lehenesten dituzte”, dio aipatu dokumentuak. Legegintzaldi amaiera honetan Ezker abertzaletik adierazten dutenez, “ahaleginak biderkatuko ditugu, etxebizitza horiek behingoz egin daitezen”.


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n E RREPORTAJEA

9

Sekañan 22 etxebizitza eraikiko dira

B

abes ofizialeko erregimenean zozketatuko dira apirilean, Sekaña eta Agerreazpiko 58 etxebizitzak. Hona hemen, parte hartzeko bete beharko diren baldintza nagusiak edota egongo diren kupoak. Gogoan izan, alegazio epea igaro eta behin betikoaren zain, oinarriok oraingoz behin behineko onarpena dutela: Etxebizitza promozioak (58 etxebizitza, trasteleku eta garajearekin): -Sekaña eremuan: 22 etxebizitza. Sustatzailea: Usurbilgo Udala. -Agerreazpi eremuan: 18 etxebizitza Construcciones Nasipa, S.L.-k sustatuta eta beste 18 etxebizitza Udalak sustatuta. Bete beharreko baldintza pertsonalak: interesduna adinez nagusia izatea; Etxebide-ko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskripzio eskaera egina izatea; eskaerak egiteko datatik zenbatzen hasita Usurbilen erroldatua egotea etenik gabe azken 5 urteotan egoiliar izanik edota azken 15 urteotan 8 urtez. Ezingo da jabetzan inolako etxebizitzarik izan azken bi urteotan. Bete beharreko baldintza ekonomikoak: 2009. urteari dagozkion dirusarreren frogagiriak aurkeztu beharko dira. 9.000 eta 35.000 euro artekoak izan beharko dute. Ez da onartuko

Belaze hau dagoen tokian egingo dira babes ofizialeko 22 etxebizitza.

200.000 eurotik gorako ondare higigarrien edota etxebizitza ez den ondare higiezinaren titularrek egindako eskaerarik. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Errenta Aitorpenaren fotokopia konpultsatuak, lan bizitzaren txostena… Kupoak: Mota 0: egokitutako 3 etxebizitza minusbaliatuentzat. Mota 1: logela bateko etxebizitza 1. Mota 2: bi logeladun 5 etxebizitza. Mota 3: hiru logeladun 49 etxebizitza. Erreserbak (lehentasunen arabera): a) Ezinduak: 3 etxebizitza.

b) Hiru edo hiru baino bizikide gehiagoz osatutako bizikidetza-unitateak: 10 etxebizitza. c) Babes bereziko gizarte-sektoreak: 10 etxebizitza, beren kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetzaunitateak, genero-indarkeriaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, ezintasun psikikoa dutela egiaztatzen duten pertsonak. d) Gazteak (30 urtetik behera): 15 etxebizitza. e) Kupo orokorra: gutxienez 20 etxebizitza. Oharra: eskatzaileak ezingo dira kupo batean baino gehiagotan egon, hasiera batean sartuta dauden berariazko kupoan hautatuak ez badira.

58 etxebizitzen esleipena, zortzi pausotan 1- Otsaila amaieran, izena emateko epea zabaltzea Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, eskabideak aurkezteko 20 egun naturaleko epea egotea aurreikusten da. Epea, azken laneguneko arratsaldeko 14:00etan itxiko da. 2- Onartu eta baztertutakoen behin behineko zerrenda osatzea Jasotako eskaeren azterketa eta dokumentazioa egiaztatzea. Behin behineko zerrenden onarpena eta hamar lan egunez, erreklamazioak aurkezteko aukera. 3- Onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda Aurkeztutako erreklamazioak erantzun,

hala badagokio behin behineko zerrenda zuzendu eta zerrenda behin betiko onartzea. 4- Zerrenden osatzea Eskatzaileak zerrenda eta kupoetan sartzea, oinarrietako baldintzak aintzakotzat hartuta. 5- Apirilean, zozketa Zerrenda eta kupo bezainbat zozketa egingo dira, Udaletik iragarri dutenez, apirilean. Udaberrian hasiko dira bestalde, etxebizitzok eraikitzeko lanak. 6- Behin behineko esleipendunen zerrenda, ikusgai Zozketa ondoren etxebizitzon behin behineko esleipendunen zerrenda iragarki-taulan jarriko da. Norbaitek uko egin-

go balio etxebizitzari edota eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, hutsuneak betetzeko kupo bakoitzeko itxarotezerrenda bat osatu eta hauek ere iragarkitaulan jarriko dira. 7- Zerrendak onartzea Behin behineko eta itxarote zerrendak onartu eta iragarki-taulan jarriko dira erakusgai. Eskatzaile bakoitzari, jakinarazpen pertsonala. 8- Esleipenaren formalizazioa Behin behineko esleipendunei, 30 laneguneko epean aurkeztu beharko den dokumentazioa eskatuko die Udalak, berau sustatzaile den kasuetan. Gero, kontratuen sinatzea, eta amaieran, kontratuak Eskritura Publiko bihurtzea.


10

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n H ERRIKO TALDEAK

Organo eraberritua, bisitariz inguratua

M

endeurrena itxura berriarekin estreinatu zuen organoak bertako zein kanpoko hainbat organo jole edota bisitariren arreta bereganatu du. Organoaren Lagunak taldea hilabetean behin, larunbatez bisitaldi gidatuak antolatzen ari da, Salbatore Parrokian dagoen musika instrumentuaren historia ezagutu, eta baita erabiltzeko ere. Asteburu honetan, irudiko Donostiako Musika Eskolako eta Bizkaiko Kontserbatorioko ikasleak bertaratu ziren. Baina urrunagotik ere etorri dira, Frantzia edota Poloniatik. Usurbildarrak ere izan dira bisitan. Erakustaldietan parte hartu nahi duenak Organoaren Lagunak taldeko kideekin harremanetan jarri behar du: 630 562 588 (Joan Luis Atxega).

Frantziatik eta Poloniatik etorri izan dira Salbatore parrokiko organo berritua ezagutzera.


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n T XOTX G ARAIA

11

Juan Ignacio Astiazaran, Iruin

“Sagardoa edateko puntu-puntuan dago�

H

amabi kupela, 120.000 litro inguru sagardo edateko prest dute Zubietako Iruin sagardotegian. Txotx denboraldia urtarrilaren 10ean hasi zuten, baina Astiazaran sendiak urte osoan zabalik izango ditu instalakuntzak. Baita udan ere; botilako sagardoa edatera bezero ugari bertaratzen dela dio Juan Ignaciok. NOAUA! Aurtengo ekoizpenetik, zenbat dago bertako sagarrarekin egina? Juan Ignacio Astiazaran. Garai batean bertako sagarrarekin gehiago ekoizten zen. Bertako sagarrak kolpe handia bi urtero ematen duenez, ekoizpen kopuruarekin ez dago fidatzerik. Zailtasun eta kostuengatik, Sartagudan bertako sagar barietatearen landaketa egin genuen. Aurten, 35.000 kilo izan ditugu, datorrenerako 60.000 kilo inguru izatea espero dugu.

IBILBIDE LUZEKOA Garai batean, gurdi eta idiekin sagardoa barrikan Donostiara eramaten zuten N. Zuenean zer nolako sagardoa dastatu ahal izango da aurten? J. I. A. Duela bi urteko tankerako sagardoa izango da. Iazkoa gozoagoa zen, aurtengoa mikatzagoa da. Hilabete edo bi hilabetez lehenago etorri den sagardoa dugu. Hemendik aurrera, sagardoa edateko puntu-puntuan dago. N. Ibilbide luzeko sagardogileak zarete? J. I. A. Urte asko igaro dira, aita eta aitonarengandik hasita. Karro eta idiekin sagardoa barrikan Donostiara eramaten zutela dioten fakturak ere badira. N. Aurreko belaunaldiengandik jasotako informazioagatik, zertan

Adierazi digunez, Duela bi urteko sagardoaren tankera du aurtengoak.

aldatu da sagardogintza? J. I. A. Izugarri aldatu da. Gaur egun, ez dago lehen adinako gogorik sagarrondoak zaindu, aldatu eta barietateak bilatzeko. Duela 50 urte ingurutik hona, hutsune handia izan da, kantitatea izan da, baina kalitatea falta. Horretan lanean ari dira. Bertako sagarrarekin, urte batzuk barru sagardoaren kalitate ona izatea lortu daiteke.

N. Urtarrilaren 10etik lanean. Zer nolako denboraldi hasiera izan duzue zuen sagardotegian? J. I. A. Bezero aldetik beherakada handia nabari da, bi faktorerengatik: krisia, nabarmena da etxetik kanpo ez dagoela ateratzerik. Bestalde, tabakoaren lege berria hor dago, nahiz sagardotegian kalean erretzea errazagoa izan.

N. Bizi bizirik dago labelaren inguruko eztabaida. Gaia garrantzitsua dela deritzozu? J. I. A. Labela zigilu bat dela uste dut, ez dut beharrik ikusten, betiko sagardoa baita maite dudana. Hori da neure labela, betiko sagardoa. Labela sortzen bada, sagardoak prezio erantsi bat izango du. Edan behar duenak diru gehiago ordaindu beharko du. Baina ez dut uste, sagardogileek diru gehiago irabaziko dutenik. Urte batzuk barru, kanpoko sagardogileak hemen erdi prezioan saltzeko prestatuko direla ikusten dut. Zigiluak lortzeko kalitatea berdindu behar da, ez naiz gai horretarako eta ez dut uste hori ona denik. Irizpide pertsonala galtzen du, bakoitzak bere nortasuna baitu. Xarma hori galduko du. Kupelaren ondoko iritzia galduko litzateke.

Urte osoan irekita NOAUA! Aurtengorako bezero aurreikuspena egiterik bai? Juan Ignacio Astiazaran. Aurreko urteetan beherakada nabaritu da. Orain jendeak sagardotegiak sailkatzen ditu; batzuk sagardo hobea dutelako, besteek haragi hobea, edo merkeagoa delako‌ Udan ere botilako sagardoa edateko irekita izaten dugu eta bezeroen erantzuna handia da. Iruin sagardotegia Informazioa: 943 361 229 info@iruinsagardotegia.com iruinsagardotegia.com astiazaransagardoak.com Zenbat lagunentzat tokia: 150. Kupelak: 12. Irekiera epea: urte osoan irekita.


12

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n E RREPORTAJEA

Ingemarreko Langileen Batzordea

“67 langileren kaleratzea mahai gainean dago”

E

npresako ekoizpen maila aintzakotzat hartuta, Ingemarren 67 langile-soberakin daudela jakinarazi dio zuzendaritza taldeak, mobilizazioetan murgilduta dauden langileei. Egunotan negoziazio fasea irekitzea adostu dute bi aldeek. Prozesuak egoera konponbidean jartzen ez badu, langileen batzordeak argi du; grebara doaz. Egunak argitu aurretik, goizean goiz enpresa barruan lanean aritu beharrean, lantoki atarian biltzea eguneroko kontuan bihurtu da Ingemarreko 77 langile ingururentzat. Langileen batzordeak diskriminatzaile gisa definitzen duten ERE baten eraginpean jarraitzen dute 162tik 128 langileek, salatzen dutenez “inolako errotaziorik gabe”.

INFORMAZIO FALTA “Inoiz ez digute ekoizpen eta ekonomia alorreko emaitzen paperik erakutsi” Joan den urte amaierara arte bide administratiboa jorratu eta ezer konpontzerik izan ez dutela ikusita, urte hasieraz geroztik gelditzen zaien bide bakarrean tinko dihardute, “borrokan, lanpostu bakoitzarengatik eta guztiengatik”. Goizero, enpresa atarian bildu ohi dira, zuzendaritzako kideei euren egoeraren protesta mezua helarazteko.

67 kaleratze Eta mobilizaziook eraginik izan dute, zuzendaritzak dituen asmoen berri eman baitiete. “Presioa dela eta enpresak fitxa mugitu du eta onartu du, 67 pertsonen eszedentea duela”. Beste modu batean langileen batzordetik argitu dutenez, “mahai gainean dago, 67 langileren kaleratzea”.

Aurreko astean, langileek egindako protestaldia.

Enpresa zuzendaritzak aipatu mezua helarazi dieten arren, esandakoa argudiatzeko frogarik ez dutela aurkeztu salatzen dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek.

“Diotena demostratzeko inoiz ez digute ekoizpen eta ekonomia alorreko emaitzen paperik erakutsi”, adierazi dute Ingemarreko langileen batzordetik.

Langileen esanetan, hemengo lan-karga Galizara bideratzen ari dira

L

angileen Batzordetik eskatutako bi bileretako batean, Ingemar taldeko balantze ekonomikoa aurkez dezaten eskatua diote zuzendaritzari. Bigarrenean, egoera konpontzeko proposamen zehatz bat ekartzea galdegiten dute. Langileek jakin nahi dutena da, duela gutxi salatu duten moduan, Galizako plantara desbideratzen ari diren lan kargarekin zer gertatuko den. “Hango komitearekin bilera izan dugu. Konfirmatu digute nola hemengo lanak egiten ari diren, nola 32 pertsona kontratatu dituzten ETT bidez, nola hemen dituzten zenbait lan egiteko ez dauden

prestatuta”, adierazi dute langileen batzordetik. Euren esanetan, Usurbilgo lantegiko balantze ekonomiko ezkorra aurkeztu eta egoera hori baliatu nahi dute, langileak kaleratzeko. “Bide guztia prestatzen ari dira, zenbaki oso gorriak dituztela eta hala ezin dutela jarraitu esateko. Nolabait 67 pertsona soberan daudela justifikatu nahi dute”, adierazi dute. Joan den astean bi aldeek izandako bilera batean gainera, langileei esan zitzaienez, “neurriokin bere helburuetara ez badira iristen, arbitraje batera iritsiko ginateke, azken finean, kontratuen iraungitzera”.


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n E RREPORTAJEA

Adostasunik ez bada, langileek grebara joko dute

Egunotan negoziazioen bideari heltzekoak ziren. Adostasunik ez bada, langileek greba egitea ere pentsatu dute.

LANGILEEN ORDEZKARIAK “Herriko alderdi politikorik ez agente sozialik ez da guregana etorri” “Data jartzea eta greba eredua zein izango den erabakitzea falta da”, adierazi dute langileen batzordetik.

Elkarrizketak hasi dituzte nagusiekin

M

obilizazioen haritik etorri da bestalde, bigarren emaitza. Asteotan bi aldeak, langileen batzordeko eta enpresa zuzendaritza taldeko ordezkariak negoziazioei ekitekoak ziren.

N

egoziazio prozesu honen baitan, bada langileek jakin nahi duten beste kontu bat ere. Ingemar taldea zer enpresek osatzen duten eta lantegion artean zer nolako loturak dauden. Zuzendariek adierazi dietenez, aurre jubilazio eta pizgarridun bajekin batera, beste lantoki batzuetara langileak leku aldatzeko proposamena dago. Horregatik, langileen esanetan, “Grupo Ingemar dago, ez dakigu zer enpresek osatzen duten, ez zein den zuzendaritza, ze lotura duten batak bestearekin”.

13

Mobilizazioak eten

Aste honetan, negoziazioei ekitekoak ziren.

Mobilizazio saio gehiago ere pentsatuta dituzte, baina egoerak datozen asteotan izan dezakeen eboluzioaren arabera hartuko dituzte erabakiok. Egoera zertan den ikusita, langileetako batek ere bizi duten elkartasun falta azpimarratu nahi du.

Aipatu prozesuari hasiera emateko baldintza gisa, orain arteko mobilizazioak etetea eskatu diete zuzendaritzatik langileei. Elkarrizketa faseari helduta halere, langileek argi dute, enpresako zuzendaritza taldeaz ez dira fio. “Urteak daramatzagu kontuak aurkezteko eskatzen eta inoiz ez dituzte aurkeztu. Uste dugu, denbora irabazi nahian dabiltzala. Beti esaten dute, bere helburuetara ailegatzen ez badira, kontratuen iraungipena aurkeztuko dutela”, diote langileen batzordetik.

Zuzendaritzarekin bilerak Elkartasun falta Usurbilgo alkatearekin bildu dira honez gero, baina langileetako batek NOAUA! aldizkariari adierazi dionez, “herriko alderdi politikorik ez agente sozialik ez da gugana etorri, bizi dugun egoeraz interesatzera”.

Eztabaidatu ostean, aste hau amaitzerako enpresa zuzendaritzarekin bitan biltzea erabaki zuten langileek duela gutxi eta ziotenez, “hor ikusiko dugu guk hau benetan serio doan”.

Negoziazioan planteatu diren eskaerak eta eskaintzak LANGILE BATZORDEAREN ESKAERAK Bi bilera eskatzen dituzte: Lehen bileran: Ingemar enpresa taldearen balantze ekonomikoaren informazioa entregatzea. Bigarren bileran: Zuzendaritzak egoera konpontzeko proposamen konkretuak ekar ditzala eskatzea. Negoziaziorako epea: bi bilera, aste honen amaiera baino lehen.

ENPRESAKO ZUZENDARITZA TALDEAREN ESKAINTZA Hiru negoziazio bide: - Aurre jubilazioak. - Beste lantoki batzuetara leku aldaketa posibleak. - Pizgarridun bajak. Negoziaziorako epea: otsailak 23.


14

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n N OAUA ! T XIKI

Kantuan igaro zen Santa Ageda bezpera

K

utxi Kutxi Marilutxi! Ttantto marigorringoa nauzue, HH3ko laguntxo gorria eta begira Santa Ageda bezpera eguneko ze argazki polita ekarri dizuedan; Udarregi Ikastolako haur, irakasle eta familiak frontoian elkartu gara kopla batzuk abesteko asmoz. Eta ikusi al dituzue eskuan ditugun makilak? A ze makila pila! Jarraian jolas bat proposatuko dizuet: asmatuko al zenukete argazki bakoitzean (HH3ko gela bakoitzean) zenbat makila jarri ditugun?

Santa Ageda bezperako kantu saioa Udarregi ikastolatik abiatu zen.

“Vicky Bikingoa” pelikula, igandean Sutegin

R

Eguerdian, Udarregiko ikasleak kalejiran ibili ziren. Frontoian bildu ziren denak arratsaldeko 16:00ak aldera.

Kultur eta kirol arloetako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da

D

irulaguntzak eskatzeko baldintzak, Udalak bere web orrialdean ipini dituen oinarrietan irakur daitezke: www.usurbil.net Web orrian bertan dituzue oinarriak eta baita inprimakiak ere. Martxoaren 2ra arte egongo da epea zabalik (egun hori barne). Gehienez, ehuneko hauetan lagunduko dira diruz, aurten antolatuko diren kultur arloko ekimenak: ikastaroak %60n, irteerak %10ean, kanpamendu edota udako ekintzak %60n,

eta gainerako kultur ekintzak %95ean. Irizpideen artean berrikuntzak txertatu ditu Udalak. Oinarrietan berri ematen denez, “bereziki baloratuko dira gaitzat euskara eta hondakinen kudeaketa duten ekintzak”. Gaineratzen denez, ez dute dirulaguntzarik jasoko kidea aukeratzeko prozesuan edo jardunean sexu-bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeek. Datorren astean emango ditugu xehetasun gehiago.

unner Jonssonen liburuetan oinarritu zen Vicky Bikingoa telesaila ezaguna. 2009ko udazkenean, zinemara egokitutako istorioa iritsi zen zine aretoetara. Euskal Herrian, gainera, euskarazko bertsioan ikus ahal izan zen. Igande honetan emango dute film hau, 17:00etan Sutegin (iraupena, 85 minutu). Norentzat: 5 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 2 euro, egunean bertan.

Akerra gaztetxeko Futbol Txapelketa 2011

P

artidak ostiral gauetan eta larunbat goizetan izango dira. Talde bakoitzeko partaideek 1993. urtetik aurrera jaiotakoak behar dute izan. Talde bakoitzean, gehienez, 10 jokalari egongo dira. Izen ematea, Oiardo kiroldegian. Gutunazal batean ondorengo datuak eraman behar dira otsailaren 19a baino lehen: -Taldearen izena. -Jokalari bakoitzaren NA fotokopia. -Kamisetaren kolorea. -70¤ e ur o (talde bakoitzeko).


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n I ZERDI PATSETAN

15

Senior mutilen eskubaloi taldea

mailaz igotzeko une erabakigarrian da

1

7 jokalariko taldea, bi entrenatzaile eta helburu bat; mailaz igotzea. Aukera argia dute horretarako, baina jokatzeke dituzten azken bost neurketak giltzarriak izango dira. Iaz, igotzear egon baziren ere, aurtengoan ametsa errealitate bihur daitekeela uste du Antonio Castro taldeko entrenatzaileak. NOAUA! Igoera gauzatzeko zer gertatu beharko luke? Antonio Castro. Zarautzen aurkako partida irabazita, bost neurketa geratzen dira. Bigarren postua lortu daiteke. Hiru talde igoko direla uste dut. Gainera, sailkapeneko lehen postuetako hiru taldeek Usurbila etorri behar dute jokatzera. Jokalari guztiekin, badugu mailaz igotzeko aspirazioa. Ia ez den iazkoa gertatzen.

ANTONIO CASTRO “Berdin dio larunbata edo igandea izan, dena ematen dute. Jokalariekin oso gustura gaude” N. Noizko argitu daiteke mailaz igoko zareten edo ez? A. C. Aste Santu ingururako. Gauza on bat dago, oso animatuta daudela denak. Eta Xabi eta biok ere bai, oso pozik gaude jokalariekin. Denak elkarrekin oso ondo eramaten dira. Talde batua da. N. Azken txanpa honi begira, taldeak zer baliabide izango ditu? A. C. Jokalarien artean aldaketak izan dira. Jubenil mailako jokalariren bat igo da, gero hiru jubenil ere lortu ditugu. Gainerakoan, taldea iazko bera da. N. Falta diren neurketon artean, bada bereziki kezka eragiten dizuen talderen bat? A. C. Bai, bi taldek. Urnietak eta liderra den Aloña Mendik. Halere, Aloña Mendi taldekoak hona etortzerako, mailaz igoak izango dira, honenbestez, lasai-

Antonio Castroren taldean giro ona da nagusi.

tuta etorriko dira. Urnieta bi aste barru hemen izango dugu. Ikusiko da. N. Iazko helburu bera duzue aurten, baina orduan lortzear geratu zineten? A. C. Iaz bi partida aldatu zizkiguten eta hor dena izorratu ziguten, jendea falta zen, jokalari garrantzitsuak. Berdinketa bat nahikoa genuen, baina jokalari gutxirekin joan eta galdu genuen. Laugarren postuan sailkatu ginen. N. Esperientzia hartatik, nola ikusten duzue aurtengo erronka? A. C. Iaz igo gintezkeen. Aurten zertxobait hobeto gaude, baina hortxe gabiltza. Lau talde gaude lehian. Lehenengo taldea, Aloña Mendi harrapatzea ezinezkoa izango da, 26 puntu baitituzte. Guk 20, urnietarrekin hirugarren postuan berdinduta gaude eta laugarren Beasaingo CAF taldea dago 19 punturekin. N. Zer nolako taldea duzue aurtengoan? A. C. Oso biziak dira denak. Bizpahiru ditugu erdigunean oso onak, hegaletako jokalariak ere oso ondo moldatzen dira, eta errefortzua eta jubenilak oso ondo etorri zaizkigu. Talde bizia, lasterka asko egin eta guztia ematen duena dugu. Berdin dio larunbat edo igandea izan, dena ematen dute. Jokalariekin oso gustura gaude. Lehen partidetan egokitze fasean ginen. Behin egokituta, orain oso ondo ari gara.

Horrela jarraitzen badute, igoera gertu izango dute N. Mailaz igotzeak zer suposatuko luke hurrengo denboraldiari begira? A. C. Talde indartsuagoekin lehiatu beharra. Bigarren nazional mailako taldea ez jaistea espero dugu. Halere, ez da hainbesterainokoa izango, lauzpabost talde indartsu izango ditugu, besterik ez. N. Igoeraren atari honetan, taldeari zer esan diezaiokezue? A. C. Beraiekin jubilatu arte jarraituko nuke, bukaeraraino. Jokalariokin edozein lekutara joan daiteke. Oso pozik gaude haiekin. Orain arte bezala jarrai dezatela, guztia ematen eta mailaz igotzera saiatzera. Hala jarraitzen badute, igoko garela uste dut.

U

rdaira sagardotegian bi lagunentzako otordua irabazi du Juanjo Nievesek. Eskubaloi elkartekoek jatetxe, sagardotegi nahiz herritarrak eskertu nahi dituzte.


16

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n I NGO AL DEU ?


Noaua! - 2011ko otsailaren 11n I NGO AL DEU ?

Agenda

Igande honetan, Aia-Pagoeta-Aia ibilaldia

Otsailak 11 ostirala - Korrika Batzordearen bilera, 19:00etan Etumeta euskaltegian.

Otsailak 13 igandea - Aia-Pagoeta-Aia ibilaldia. 8:00etan Mikel Laboa plazatik. - Flash Mob entsegua 12:30ean frontoian. - 12:30 elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, torturaren aurkako egunean. - Vicky Bikingoa pelikula Sutegin. 17:00etan. 5 urtetik gorakoentzat. - “La noche de los lápices” pelikula Sutegin, 18:30ean.

Goardiako farmaziak Otsailak 10, osteguna Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Otsailak 11, ostirala Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Otsailak 12 larunbata Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Otsailak 13, igandea Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Otsailak 14, astelehena De Miguel, Nagusia32 Lasarte Otsailak 15, asteartea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Otsailak 16, asteazkena Gil, Nagusia 24 Lasarte Otsailak 17, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Otsailak 18, ostirala Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Otsailak 19, larunbata Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Otsailak 20, igandea Orue, Jaizkibel 2 Lasarte * Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Aizpurua, Latxunbe Berri, 11, Hernani Telefono zenbakia: 943 336 077.

17

I

bilbide erraza, zailtasunik gabea antolatu dute igande honetarako, otsailak 13, Andatza Mendizale Elkartekoek: Aia-Pagoeta-Aia ibilaldia. Biltzeko hitzordua, goizeko 8:00etan finkatu dute Mikel Laboa plazan. Aiaraino kotxez joateko asmoa dago. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “Burnigurutze eta Sagastizabaleko pagadiak zeharkatu ondoren, Pagoetako gurutzeraino igoko gara. Aiara itzultzeko Ernio-txikiko bidezidorra hartuko dugu”. Ekimenari buruzko informazioa bilguneak sarean duen web orrialde honetan ere jaso daiteke: andatza.com. Antolakuntzatik berri eman dutenez bestalde, laster emango dute urte

Igandean elkarretaratzea, Torturaren Aurkako Egunean

Pagoetatik pasako da Andatzak antolatu duen ibilaldia.

honetarako prestatu dituzten ibilaldien zerrendaren berri. Abuztuan izan ezik, hilero bigarren igandean irteera bat burutzeko asmoa dute.

Asteburuko pilota partidak OTSAILAK 11, OSTIRALA Aginagan arratseko 20:00etan

T

orturaren Aurkako Eguna izango da igandekoa (Joxe Arregi hil zutela 30 urte) eta horren harira Akerra gaztetxekoek hainbat ekimen antolatu dituzte: Igandean, otsailak 13, 12:30ean elkarretaratzea izango da Mikel Laboa plazan "Inkomunikazioa amaitu! Torturarik ez!" lemapean.

Arratsaldean, film bat Eta arratsaldean, tortura kasuekin lotutako zine-emanaldia izango da, arratsaldeko 18:30ean Sutegin: "La noche de los lápices" pelikula eskainiko dute.

UDABERRI TXAPELKETA Paleta Goma Gizonak 2. mailan Usurbil 1 - Lagunak 2 Eskuz Binaka Kadeteak 1. mailan Usurbil - Hernani

OTSAILAK 13, IGANDEA Usurbilen goizeko 11:00etan

UDABERRI TXAPELKETA Eskuz Binaka Jubenilak 2. mailan Usurbil - Hondarribia 2 Eskuz Binaka Nagusiak 1. mailan Usurbil - Ilunpe


18

Noaua! - 2011ko otsailaren 11n G AZI , G OZO, G EZA

ETXEBIZITZA - Santuenean etxe bat alokatzen da. 679 366 415. - Etxebizitza alokatzen da Etxealdian, 3 logela eta altzariak ditu. 943373185 / 635209230. - 60 metro karratuko pisua salgai kaxkoan, 2 gela, sala, sukaldea, komuna eta trasteroa. Dena berrituta eta amueblatuta. Igogailua, hiru balkoi eta oso eguzkitsua. Tlf: 686969112 - Kaxkoan etxebizitza salgai. Hiru logeladuna, bi komun eta trasteroarekin. 685 731 792. - 90 metro karratuko pisu bat daukagu salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, bi komun eta 7 metro karratuko ganbara bat.Oso eguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan dago. 699680265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera deitu). - Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea, komuna. 130.000 euro. 665 736 896 (Iñaki). - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena). Prezioa: 360 euro. 943 373 414. - Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela, bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691. -Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar (Castelló) herrian. 655 731 915. - Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere badu. Aukera dago etxe azpian garajea erosteko. 699720940 - Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia. - Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943 365 299 -Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457 112. - Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232. - Landetxe bat salgai Alfaron (Errioxa). Astebukaerak eta oporraldietarako egokia. Terreno eta pistinarekin. Herritik 1,2 kilometrotara. 2 logela, egongela tximenearekin, sukaldea, komuna, portxea. 675702428 (gauez). - Gela bat alokairuan pertsona serio batentzat, pisu berri batean. 300 euro, gastuak aparte. Usurbil inguruan. 609 901 734 edo 943 575 788. - Muna Lurra kalea 16, 3.C salgai. Eguzkitsua eta berritua. Interesatuak deitu: 637225620. -95metro karratuko etxebizitza salgai Kaxkoan. Erreforma behar du baina aldaketak egiteko aukera asko. 141.000 euro. 943 36 98 35 (21:00etatik aurrera). - Orion babes ofizialeko etxe bat daukat eta Usurbilen babes ofizialeko etxeren bat daukan norbaitekin aldatuko nuke. Interesatuak deitu 663600020. - 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro karratuko lursailean. Kalezarreko eremu urbanoan. 665720913. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan. 607 924 407.

"Zorionak Fermin eta Intza! Otsailaren 8an eta 11n urtebetetze eguna duzue. Zorionak Goiatz, June, Kimetz, Ainhoa eta famili guztiaren partetik". Zorionak Iban! Otsailaren 6an 3 urte bete zenituen! Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez. Maite zaitugu bihotza.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK -5 plazako Roller karabana bat daukagu salgai abantzea eta gainerako akzesorioekin. 3500 euro. 676453176. - Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241. -33m karratuko lokal bat alokatzen dut Atxegalden 280 eurotan. Sarrera egokia. 943373414 -50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera paregabea. 2 urte eta oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646. - Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi solairutan) dituen lokal bat alokatzen da. 658716970. LANPOSTUAK Lan-eskaerak -Emakume bat behar da haurrak zaindu eta etxeko lanetan laguntzeko. Interesatuta bazaude 615756893. -Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza. Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoa motorra edo kotxea izatea. 943369135 - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza. Nahiago dugu Usurbilgoa eta euskalduna izatea. Interesatuak deitu 676355635 telefonora. - LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prest egongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez Udarregi Ikastolako idazkaritzatik izena ematera. Lan-eskaintzak - Herriko emakume euskaldun bat eskaintzen da pertsona helduak eta gaixoak zaintzeko. Ordutegi malgua (egunez zein gauez) eta prezio ekonomikoak. 687348223. -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123 -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko pertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221 - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edo interna moduan aritzeko. 626344882. - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrak ematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo imakulada@gmail.com - Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247 -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547. -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362. - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri edo baratzeko lanak egiteko, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetan aritzeko, 677593772. - Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lane-

Zorionak! Otsailaren 11n urrezko ezteiak betetzen dituzuela eta jaso itzazue alaben eta famili guztiaren partez gure zorionik beroena.

Otsailaren 14an etxeko "Txiki" Begiristainek 6 urte beteko ditu. Zorionak eta muxu asko etxeko guztien partetik!

tarako. Esperientziduna. 658107757 - 23 urteko mutila, Usurbilen lan bila dabil barrako zerbitzari edo sukaldari laguntzaile gisa lan egiteko urte osorako. Lanean berehala hasteko: 622 065 461 (Alex). - Emakume batek interna moduan pertsona helduak zein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968 -Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 676188411. - Jardineritza lanak egiten ditut, txukun eta modu onean. Iñaki: 677 44 31 40. -Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835. -Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest nago. 648 785 026. -Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan egiteko prest. 648 785 026. - Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago. 666 38 26 97. -Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko eskaintzen da. 608 835 033. -Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da. 630 768 325. -Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prest nago. 654 217 752. -Fisika eta matematikako klase partikularrak emateko prest, neska gazte esperientziaduna. Lehen Hezkuntzatik Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371 277 BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - 11 husky siberiar txuri oparitzeko. 649906678, Arantxa - Urtarrilaren 16an Andatza mendian (Puelako bidean) mendiko txamarra mutilarena, urdin iluna, galdu dut. 657702038. - Umea eramateko "mendiko motxila" erosiko nuke. 647973854. - Hemengo intxaurrak salgai, prezio onean. Telf: 943 67 11 60. Edurne. - Su-egurra salgai modu onean. 689937338 Jesus Mari. - Wii kontsolaren softwarea aldatzen da segurtasunaren kopiak kargatu ahal izateko, DVDaren edo USBaren bidez txipik instalatzeko beharrik gabe. Garantia ez da galtzen, dena softwarearen bidez egiten da. 635729637 - Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273. - Zaldi bat jartzeko lur sail bat edo ikuilu bat alokatuko nuke Usurbil edo inguruan: 616260451 - Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informatikari buruz edozein zerbitzu behar izanez gero. Oskar: 609 468 759 oskarsm@hotmail.com - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665745071 (Iñaki). - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113

Zorionak bikote! Anderrek 8an eta Jonek 14an egingo ditu urteak. Besarkada handi bat eta muxu potolo bana Kororen partez. Ondo pasa!

Zorionak Aritz! Otsailaren 8an egin dituzu 3 urte. Etxeko guztien partez zorionak eta muxu handi bat!

Norena ote da hankatxo hau?? Zorionak futbolari! Ondo pasa zure egunean eta muxu bat familia guztiaren partez!

Zorionak Mañel!! Otsailaren 14an 3 urte potolo egingo dituzu. Prestatu bizkotxo Goxogoxo bat. Muxuak etxekoen partez.



NOAUA! 437 alea