Skip to main content

NOAUA! 102 alea

Page 1

H

A

M

A

B

2000ko abenduaren 8a V.urtea

O

S

K

A

R

!! I

A

Usurbil, 102. zenbakia

Bazkalorduetan ere ikastolan


Abenduaren 16an afaria

TXEKORRADA tx Txo aian go n r o ga a eg eta itix tiral k i tr os at b n da ! u lar uetan ga

Sardin zaharrak Txorizo-parrilada Bakailu-tortila Txekorra Gazta, menbriloa eta intxaurrak 2500 + BEZ

Giroa alaitzeko trikitixa

Txotx irekiera eta sagardotegi denboraldiaren hasiera!

TXIMINIA ALTZARIAK

ALTZARIAK AUKERAN

1.OOO metroko erakusketa- Prezio harrigarriak Punta-puntako markak %50ean: Altzari-trinko, lastaira eta lastaira-azpikoen aukera haundia Sofa eta besaulkiak, logelak, aulkiak, mahaiak Ehundaka altzairu %50ean Mailatu txikiekin eta gabekoak

O si n a l d e p o ligon oa

Te l.: 943 37 0 9 6 6


az i ozo eza

Usurbil 102.zk. Noaua!

2000ko abenduaren 8a

Txerrimunik ordainetan Zorionak Sergio! Gure etxeko haundiak 15 urte beteko ditu abenduaren 11n. Hala ere ez pentsa argazkian bezain gazte mantentzen zarenik e! Muxu haundi bat ama, arreba eta Juaniren etxekoen partez.

3

Zorionak Xabat! Gure etxeko mutiko pottokoak bi urte beteko ditu abenduaren 13an. Ondo pasako duzulakoan muxu asko zure famili guztiaren partetik. Zorionak Iñaki eta Joana Lertxundi abenduaren 9 eta 10ean 3 eta 6 urte beteko baitituzue. Bestalde, Eusebio Zulaikari ere zorionak abenduaren 17an beteko baititu 78 urte. Zuen etxekoen partez muxu haundi bana eta ea igande honetan denok ondoondo pasatzen dugun.

Hona hemen edonor zoriontzeko tartea. Bere urtebetetze eguna delako, ezkondu egin direlako edota tituluren bat lortu duelako dohainik, bazkide direnek nahiz ez direnek tarte hau erabili dezakete. Ekarri jarri beharreko testua eta argazkia. Hurrengo alea: abenduaren 22an Ekartzeko azken eguna: abenduaren 15a

Hildakoak 2000-11-21 Marin Paduraru 44 urte Zubieta

Astegunetan 6.00/22.00

Asteburu eta jaiegunetan 7.00/22.00

Gainontzeko orduak telefonoz. Atea itxita aurkitzen baduzu deitu telefono honetara

ai, esan

Udaltzaingoaren ordutegia

• • • • • • • •

Udala Udaltzaingoa Anbulategia Udarregi ikastola Agerialde ikastetxea Oiardo kiroldegia Zumarte Etumeta

2000-11-22 Domingo Moriana Ruiz 61 urte Santuenea

37 36 36 36 36 37 37 37

19 11 20 12 38 24 15 20

51 12 13 16 95 98 94 01

• • • • • • • •

Taxi geltokia D.Y.A. Gurutze Gorria Gure Pakea Gure Elkartea Arrate egoitza Eusko Tren Noaua! aldizkaria

36 46 27 37 37 36 47 36

21 46 22 32 17 63 09 03

78 22 22 28 51 40 76 21

+

943-361112

a nd tz

SERIGRAFIA

Industrialdea Errota Berri kalea Tlf: 36 36 77

Igandetan ganba-ziri mundialak!

Su

TAnPOGRAFIA

a

S.L Carrocer as

A

+

Ugaldea poligonoa 36 - 2en- Esk Usurbil - Gipuzkoa

INDUSTRI IRAGARKI KAMISETEN

37 19 54

☎

ETa SERIGRAFIA INPRIMAKETA


2000ko abenduaren 8a

4

Noaua! 102.zk. Usurbil

H

A

M

A

B

O

S

K

A

R

Argitaratzailea

!! I

A

Noaua! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea 20.170 Usurbil (Gipuzkoa) Tlf. eta faxa: 943 36 03 21 E-mail:noaua.k.e@euskalnet.net Web orria: http://www.topagunea.com/noaua/ Kazetarien koordinatzailea Josu Aranberri

Kazetariak Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta Publizitatea Agurtzane Solaberrieta Zuzentzailea Eneko Harreguy

Kolaboratzaileak Ines Kamino, I単aki Labaka, Iratxe Begiristain, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, Alfontso Vidal, Alazne Begiristain, Zaloa Arnaiz, Agurtzane Solaberrieta, Joseba Pellejero, Ainara Uribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, Olatz Goenaga, Urko Manterola, Eneko Harreguy, Karmele Urdanpilleta, Joseba Zubeldia, Imanol Goenaga, Andoni Udabe, Manuel Begiristain, Eukene Kamino, Isaak Mu単oz, Olatz De Miguel, Jone Eizmendi, Jokin Zubiaur, Maria Jesus Urbieta, I単aki Agirresarobe eta Mari Angeles Arruti.

Administrazioa Arantxa Usarralde, Aitor Pikabea, Aintzane Aizpurua eta Nagore Gonzalez. Erredakzio Kontseilua: Josu Aranberri, Amagoia Mujika, Garikoitz Udabe, Olatz Lasagabaster eta Agurtzane Solaberrieta. Maketazioa eta diseinua

Olatz Goenaga, Zaloa Arnaiz eta Ibon Beristain.

Dokumentazioa Idoia Agirre, Aintzane Aizpurua, Leire Mujika, Leire Unanue eta Nagore Gonzalez Informatika Pili Lizaso eta Karlos Aizpurua

Banaketa Mertxe Jimenez, Xabier Kamino, Txelo Vidal eta Iker Muguruza Elektrikaria I単aki Salsamendi Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza

Noaua! hamabostekariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

er irizten? AEK aurrera, euskara aurrera Garzon epaileak azken autoan egindako salaketen inguruan, AEK elkarteak honako hau jakinarazi nahi dio euskal gizarteari:

1. AEK-k ez dauka inolako loturarik ez ETArekin, ez eta promozioarekin zerikusirik ez duten bestelako erakundeekin ere.

2. Autoan agertzen diren 19 lagunen artean batzuk AEK-ko kideak dira, beste batzuk AEK-ko kideak izan dira eta orain ez daude, eta zenbaitek ez du inoiz inolako harremanik izan AEKrekin.

3. AEKren egiteko nagusia EUSKARA irakatsi eta gure hizkuntzaren zabalkundea sustatzea besterik ez da. Horrez gain, bestelako egitasmoak abian jarri ditugunean, xede horiei begira edo gure ohiko jardueran aurrera egiteko baliabide ekonomikoak eskuratzearren bideratu ditugu. 4. ETA erakundearekin zerikusirik ez dugula argi dago, eta epaileak egindako bestelako salaketen gainean, honako puntuak argitu nahi ditugu:

- AEK-k ez du inolako langilerik izan harik eta Eusko Jaurlaritzarekin AEK-ko kideen laboralizazio prozesua

bideratzeko hitzarmena izenpetu arte.

- Langilerik egon ez bada, nekez egin dakioke iruzurrik Gizarte Segurantzari. - BEZari dagokionez, nola egongo da ordaindu barik, bada, irakaskuntzan ari den erakunde batek ordaindu behar ez duen dirua? (irakaskuntzari loturik dauden jarduerek ez dute, legez, BEZik sortzen).

Hau guztia kontuan hartuta, inoiz baino ozenago aldarrikatu nahi dugu gure errugabetasuna. Izan ere, gure delitu bakarra euskaltzale izatea baita, hori inoiz delitua izan bada.

Azkenik, zera eskatu nahi dizuegu, orain arte bezala segi dezazuen euskal kultura eta gure hizkuntzaren defentsan. Bakoitzak egin dezakeen ekarpena eginez, euskara ikasiz, euskara erabiliz, euskaraz bizi ahal izateko bideak zabalduz,... Guk gure aldetik, ahal dugun guztia egingo dugu eraso politiko-judizial honetatik indartsuago ateratzeko eta gure eguneroko lanean, euskara irakatsi eta sustatzen segitzeko.

Etumeta euskaltegia

ZURE ELKARTASUNA: elkartasuna@aeknet.net

Noaua! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-20.00 astegunetan

Azala: Ikasleak Udarregi ikastolako jangelan bazkaltzen

Euskal presoak Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Kultura sailak diruz lagundutako aldizkaria

Euskal Herrira!


Maika Solaberrieta

12 urte daramatza jostun lanetan Santueneako jostundegian. Urte hauetan guztietan ez du hutsik egin Santa Luzia eguneko afarian. Nolatan hasi zinen jostun lanetan?

Mari Carmen Orozek jostundegia auzoan ireki zuenean, gauza berria izan zen auzotarrentzat. Josten ikasteko aukera paregabea egokitu zitzaigun eta denborapasa atsegina izango zela iruditu zitzaidan. Hori dela eta, kuriositateak jota, hobeto josten ikasi nahi nuela eta, hasi nintzen, beste hamar pertsonekin batera, jostundegi berrian. Zenbat urte daramatzazu?

Ireki zuenetik nabil jostundegian, 12 urte inguru. Afizio bat al da?

Afizio bat baino gehiago, denborapasa bat da, une atseginak igarotzeko aukera eskaintzen baitiizu jostundegiak. Gainera, jostura mundu misteriotsu bat da. Egunak igarotzen doazen heinean, gauza berri asko ikasten dituzu. Horrek, gainera, gehiago ikasteko irrikia pizten dizu. Gogoratzen al duzu zein izan zen egin zenuen lehen arropa?

Gona bat izan zen, denok hasi ginen gonak egiten. Manikientzako gona bat egiten da hasieran, oihal zaharrekin, eta gero jada zuretzat egiten duzu. Zeintzuk dira josten ikasteko jarraitu beharreko lehen urratsak? Azaldu prozesua.

Lehenik eta behin, gona batentzako patroiak egiten irakasten dizute, hau da, neurriak hartu eta patroiak egin. Gero alkandora egiten hasten zara, konplikaziorik gabekoa, alkandora klasikoa, pintzarik eta korterik gabekoa alegia. Hurrengo urratsa, josteko makina erabiltzen ikastea da; hasieran, telarik gabe, soilik pedalari emanez. Behin, pedala kontrolatzen duzunean, jada josten hasten zara, hasieran tela zaharrekin eta gero egiten ari zaren edozein arroparekin. Hasierako urrats hauek menderatu eta gero, bestelako gauzak ikasten hasten zara, albaintzen, poltsikoak egiten, kremailerak egiten, etab. Zer da gehien gorrotatzen duzuna?

Patroiak eta poltsikoak egitea. Poltsikoak egiten

hasten zarenean badirudi ez duzula inoiz bukatuko.

Ekonomikoa al da bakoitzak beretzat arropak egitea?

Garai batean, bai, baina gaur egun ez. Telak garestitzeaz gain, gaur egun edozein dendetan arropak nahiko merke aurkitzen dituzu. Baina, abantailaren bat izango du, ezta?

Abantailak baditu, batez ere zure gustuko eta zure neurriko arropak egiteko aukera daukazulako. Gainera, senitartekoentzat eta lagunentzat ere arropak egiten ditugu. Hala ere, garrantzitsuena da, denok une atseginak igarotzen ditugula jostundegian. Horregaitik, jendea bertara etortzera animatuko nuke. Txori txiki batek esan digu, merendola ederrak prestatzen dituzuela bertan...

Norbaiten urtebetetze eguna denean, beti izaten ditugu pastelak, txanpaina, etab jateko. Hortan, behintzat, ez dugu hutsik egiten. Gainera, irtenaldiak ere antolatu izan ditugu gure artean, adibidez, udara batean Parisera joan ginen bertako lau lagun, beste batean Portaventurara ere joan ginen hiru egun igarotzera. Behin, gainera, sardinaren ehorzketa antolatu genuen auzoan. Sardina haundi bat egin genuen eta beltzez jantzita auzo osoan zehar ibili ginen negarrez. Abenduaren 13an Santa Luzia eguna ospatuko duzue, ezta?

Bai, bai. Egun hau sakratua da guretzat. Aurten Atxegara joateko asmoa dugu, egun hontarako afaria eta dantzaldia antolatu baitituzte. Parranda egiteko asmoa dugu, nahiz eta asteazkena izan. Urtero antolatzen al duzue zerbait?

Hasi gineteik gabiltza Santa Luzia eguneko afariak antolatzen. Lehenengo afaria Olidenen egin genuen. Oso oroitzapen onak ditut afari hartaz, onena izan dela uste dut. Badakizu, 18 urte, afaria lagunekin etxetik kanpo,... imaginatuko zara zer izan zen afari hura.

5

2000ko abenduaren 8a

erriketan

Usurbil 102.zk. Noaua!


2000ko abenduaren 8a

6

Noaua! 102.zk. Usurbil

ale

TXOKOALDE

Andatzako gurutzeari buruzko hainbat datu

H

ara hemen ustegabean Noaua!ko nere kronikarako gai polita�, pentsatu nuen Jorge okinak emandako argazki zahar hau etxean ikusi nuen batean. 1933ko maiatzean San Estebango ermitan ateratakoa omen da argazki hau, Anda-

KALEBERRI

tzan dagoen gurutzea inauguratu zuten egunekoa hain zuzen ere. Gaur egun Txarok ileapaindegia duen lokalean Urkiatarrek beste batzuen laguntzaz egindako gurutzea omen dugu hau.

1933ko apirilaren 17an nahiko ikuskizun sortu omen zen auzoan, baita herrian ere, orduan eramana eta jarria baita gurutzea. Andatzako bidean zuhaitzik ez zegoenez, makina bat jende egon omen zen lau idi paren artean gurutzea mendira arrastaka nola zeramaten begira.

Dorre berrian ere sei eta erdiak

B

adirudi elizako dorrea zaharberritzeko azken hilabete hauetan burutu dituzten konponketa lanak amaitu direla, edo behintzat amaitzear daudela, eta hori ez da gutxi. Bestela, Etxebeste kalean bizi diren herritarrei galdetzea nahikoa da.

Hiru milioi inguruko aurrekontua duten argiak ere piztu dituzte, hau da, eliza argiztatzeko elizaren kanpoaldean jarri dituzten argiak jadanik piztuta ikusteko parada izan dugu azken egun hauetan. Honen ildotik, herrian dagoeneko bertsoak eta guzti egin dituzte. Hauxe kantatu zidan lagun batek:

Gure dorrea nola ikusten den aitzakirik ez dut ezer egunez eguzki indarrez eta gauez Iberdrolari esker. Hala ere, 88 urte dituen erlojua bera, auskalo zenbagarren aldiz konpondu badute ere, oraindik ez dago martxan. Beraz, oraindik ere sei eta erdiak ikusten jarraitu beharko dugu hurrengo egunetan ere. Paris etxeko parkea dela eta, hamaika kontu entzuna naiz. Bateko Manhatan

Eukene Camino

Argazkian auzoko lagun dexente ikusi daiteke: Iruindegiko Elena, Simon-Eneako Patxi, Lukax zana eta Bittori zana, Portuko Joxe Mari, Goiko-Errotako Bixente e.a., garai hartan Don Frantzisko apaiza zanarekin.

Andatzako gainean dagoen buzoi zaharrenaren aztarna ere atera dut. Duela 60 urte inguru Donostiako “Ur Kirolak� elkarteak jarria omen da, Errementaldegi baserriko astoarekin mendira igota. Maiatzaren lehendabiziko igandean, urte osoan ere bainoski, Andatzako eguna orduan ospatzen denez, aukera ederra izaten dugu bertara igo eta egun eder bat pasatzeko. Eutsi diezaiogun bada ohitura honi!

Ines Kamino

hiria ematen duela eta besteko arkitektoak txukun ez direla ari. Eztabaida honek luze jo dezakenez, hurrengorako utzi behar. Ordurako berandu ez al da izango?


Usurbil 102.zk. Noaua!

KALEZAR

Ainara Uribe

Hankaz gora

A

ze kuxidadea dagoen Kalezarko kaleetan! Hemendik pasa zaretenok ikusiko zenuten nola daukagun gure auzoa. Alde batetik bestera igarotzeko makina bat oztopo

ATXEGALDE

zeharkatu behar dira; batetik, barandilak direla, bestetik, zuloak direla, langileak direla, auskalo zer dela... azken batean, auzoa hankaz gora dagoela esan daiteke. Kotxeek ere une oro kamioi eta gruekin egiten dute topo, eta imaginatuko duzue itxaroten igaro behar dugun denbora. Auzoan dagoen kuxidadea dela eta, beti burua hausten ibili behar dugu; euria egiten badu lokatzez gainezka egoten da auzoa, eguraldi ona

Hotzari aurre eginez

G

ure auzo honetan ere berogailuak ugaritzen ari zaizkigu. Balkoietara begiratzen badugu, gero eta leku gehiagotan ikusten ditugu gas naturalarentzako tuberiak eta kalderak. Ez da harritzekoa, izan ere, neguko hotzari aurre egiteko gure etxeak prestatzeak ez baitigu inongo kalterik ekarriko. Goxotasun pixka bat denon onerako izango dela uste dut.

Bestalde, aurtengo udazkenak ekarri dizkigun euri jasak ez dira txantxetakoak. Hala ere, baditu bere alde onak ere. Alde txar ugari baditu ere, nik alde onei erreparatuko diet. Alderdi onetik begiratzen badiogu, gauza ugari egin daitezke, besteak beste, lagunar-

tean edo familiartean kartetan jolastu, eskulanak egin, baserri ingurura begiratu, babarrunak aletu, etab. Gainera, danbolinean erretako gaztain gozoak janez tertulian egoteko primerako egunak ere badira. Abantailak ugariak diren arren, askotan, alderantzizkoa egiten dugu, izan ere, beti kexatzen egoten baikara eguraldi txarra egiten duen bakoitzean. Azkenik, gabonak ate joka ari zaizkigula eta, proposamen edo

eginez gero hautsez betetzen gara, gauez ere zuloak daudela eta argi bili behar dugu estropoz egin nahi ez badugu behintzat, kotxez joaten bagara ere agian bidea moztuta topatzeko arriskua daukagu,... Hala ere, badirudi auzokideek parking alternatibo bat bilatu dutela obrak amaitu bitartean, plaza bera hain zuzen ere, izan ere, orain bertan uzten baitituzte kotxeak. “Kaos� batean bihurtu da beti hain lasaia eta toki atsegina izan den Kalezar.

Beno, gaurkoz dezente kexatu naizela iruditzen zait eta edozein haserretu baino lehenago bukatzea izango dut egokiena. Beste bat arte. Ione Eizmendi

gomendio txiki bat egin nahiko nuke; Olentzerotan edo Errege egunean zerbait oparitzekotan, aurten aterki on bana oparitu, ez zaizue damatuko.

2000ko abenduaren 8a

ejiran

7


2000ko abenduaren 8a

8

Noaua! 102.zk. Usurbil

ale

SANTUENEA

Agurtzane Solaberrieta

Aurtengo Santa Luzia egunean ere, ezin hutsik egin!

A

benduaren 13an Santa Luzia eguna dugu. Askorentzat esanahirik gabeko data izan arren, jostunentzat egun esanguratsua da. Izan ere, Santa Luzia egunean jostunen eguna ospatzen baita. Gure auzoan jostunen elkartea sortu zenetik, hango emakumeek (emakumeek diot, urte hauetan guztietan ez baita gizonik aritu josten) Santa Luzia eguna ospatzeko ohitura dute. Horregaitik, aurten ere zita honi hutsik egin gabe, dagoeneko hasi dira prestaketa lanetan.

urte ireki zuen. Orduz geroztik urtero-urtero antolatu izan dute afaritxoren bat edo beste. Leku askotan, jatetxetan batez ere, ospatzen da Santa Luzia eguna, besteak beste, Donostiako Alde Zaharreko

Aurten, tamalez, asteazkena egokitu zaie, hala ere parrandatxoren bat egiteko asmoa dutela agertu dute bertakoek. Ez da harritzekoa, izan ere, ederrak baitira hauek parrandarik gabe geratzeko. Ondo ibili eta Zorionak jostun guztiei!

Mari Carmen Orozek jostundegia orain dela 12

URDAIAGA

Eider Jauregi

Mendi garbiketa

N

ahiz eta ia gehienetan ezertxo ere ez eduki tarte honetan kontatzeko, oraingoan badut zertxobait esateko; izan ere, Urdaiagatik Igartzazabalera doan bidean dagoen pinudia botatzen hastera baitoaz. Dagoeneko kamioiak eta gruak hasi dira bidea egiten pinudi guztia ahal den ongien bota ahal izateko. Hori bukatu bitartean ez da giro izango bide horretan, lokatza dela eta bidea irristakorra egongo baita. Orain arte zaila izan bada kotxe bat behetik badoa eta beste bat goitik badator biak batera igarotzea, orain

jatetxetan, Txintxardin Beltzan, Idoian, Jauregin, etab. Aurten Atxega jauregiak egun horretarako zerbait berezia antolatu du. Hori dela eta, lehendabizikoz, herrian ospatuko dute Santa Luzia eguna, dantzaldia eta guzti.

kamioiek darabilten joan-etorriekin zer esanik ez. Obra guztiekin pasatzen zaigun bezalaxe, orain ere aguantatzea eta pazientziaz hartzea beste erremediorik ez zaigu geratzen, azken batean horiek ere egin beharrekoak izaten baitira noiz edo noiz. Hala ere, obra ororen emaitza ona izaten da, normalean, eta espero dut obra hauek guztiak ere emaitza bera izatea. Azken komentario bat ere egin nahiko nuke; dagoeneko Usurbilgo elizaren

dorrea berrituta dago, Zubietako elizan ere badirudi zerbaitetan ari direla, aldamioa jarrita baitago. Beraz, Zubietatik barrena, Urdaiagara iritsiz gero, honek ere hartuko luke horrelako konponketaren bat, nahiz eta barrukaldea berritua egon.


Usurbil 102.zk. Noaua!

AGINAGA

Birziklatzeko ontziak

B

eti eskean hasten dut tartetxo hau, askotan, behintzat, bai. Oraingo honetan, ordea, eskertzeko erabiliko dut kronikatxo hau. Duela hilabete pare bat Nekazaritza Aholku Batzarrari, Intxaurreta bailara honetaz gogoratzeko eskatu genion, berziklatzeko ontziak jartzeko eskatuz. Gure eskaerari kasu eginaz, kristala berziklatzeko ontziak jarri berri dituzte. Orain, ordea, plastikoa berziklatzeko ontzia falta zaigu. Ea bada, hau ere laster jartzen diguten.

baserri ingurunea izanik, gehienok papera eta kartoia sua egiteko erabiltzen dugu. Hala ere, bada surik egiten ez duenik, beraz, norbaitek gustura hartuko luke papera eta kartoia berziklatzeko aukera ere.

ZUBIETA

Zimitorioa (II.partea) oaua!ren 101. alean Xabier Arregik bere kronikan esan zuenez zubietarrek herri-bilera bat egin zuten pasa den azaroaren 20an. Elizaren zimitorioa zen gaia, izan ere, hau dagoen lekuan utzi edo tokiz aldatzeko erabakia hartu behar zen. Bozketa egin ondoren zimitorioa tokiz aldatzea erabaki zen, hogeitabi lagun horren alde azaldu baitziren eta lau kontra.

Beraz, bazirudien zimitorio berria elizaren atze aldean kokatuko zela, baina honek eman du besterik. Azaroaren 25ean komunidadeko kideak bildu ziren Alamandegin.

Badirudi tartetxo honetan gutxitan falta dela piperraren aipamenik. Oraingoan ere, halaxe izango da. Izan ere, dagoeneko piper denboraldia bukatu zaigu eta dagoeneko hasi dira traktoreak hurrengo urterako lurra goldatzen eta prestatzen.

Santa Luzia ere gain-gainean dugu. Ohitura denez, auzoko emakume koadrila ederra bilduko gara afaltzeko. Eta batzuk gure ohitura berezi bati eutsiko diogu aurten ere, Santa Luzia egunean, Luziaren omenez, gutxienez botoi bat josi beharra baitago.

Paperarena ere ez litzake gaizki etorriko. Egia esan gurea

N

Maria Angeles Arruti

Komunidadea, Zubietan zenbait ondasun kudeatzen dituen lurjabe batzuen elkartea da (garai batean herri-lurrak eta herri-ondasunak zirenak, gerora pribatizatu zirenak, hala nola,

Mikel Bengoetxea

Gurtertz elkartearen lokala, udal aretoa etab.).

Bilera horretan esan zutenez, zimitorio berria eraikiko den lekua beraiena izan daitekela uste dute, eta beraz, ez dago hain garbi beraien baimenik gabe elizaren eranskin hori eraiki daitekeen ala ez.

Gauzak horrela, bada txikitatik dotrinan erakusten duten esaldi bat: “Jainkoa toki guztietan dago�. Baina Zubietan esaldi horrek ez du hainbesteko indarrik, izan ere, Zubietan “Komunidadea dago leku guztietan�, eta badira batzuk gogorarazteko prest daudenak.

2000ko abenduaren 8a

jiran

9


2000ko abenduaren 8a

10 Noaua! 102.zk. Usurbil

ontzeju txikia

Udalak datorr en urtean udal aldizkaria ar gitaratzen hasi nahi du

U

daleko Gobernu Batzordeak Kultura Batzordeak aurkeztutako udal aldizkariaren proiektua onartu zuen pasa den azaroaren 28an. Bi edo hiru hilabetean behin udaleko kontuak jorratuko dituen aldizkaria kaleratzea da udalaren asmoa. Proiektu hau onartu ondoren egitasmo hau aurrera atera ahal izateko prozedurari ekingo diote, udal aldizkari hau datorren urterako kalean izatea baita beraien asmoa.

Udalak duen aldizkariaren beharraz jabeturik datorren urtean udal aldizkari bat argitaratzen hasteko proposamena egin zuen Kultura Batzordeak. Proposamen honen arabera, bi edo hiru hilabetetako maiztasunarekin kaleratuko litzateke aldizkari hau. Euskera hutsean 16 orrialdeko aldizkaria kaleratzea da udalaren asmoa, eta lau orrialdez osatu-

tako beste bat gaztelaniaz laburpen bat egiteko.

Edukinari dagokionez, udal erabakirik garrantzitsuenak jasoko dira bertan, hauek herritarrei zertan eragingo dien argi azalduz. Horrez gain, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta oro har udalaren gainetik dauden instituzioek hartutako erabakiek herritarrei nola eragiten dieten ere azaldu beharko luke. Kultura Batzordeko kideen esanetan erabaki garrantzitsuen

aurrean herrian eztabaida sortzeko tresna izan beharko luke, udal kudeaketan gehiengoa duen alderdiaren iritzia bertan azalduz eta oposizioari ere bere iritzia bertan azaltzeko aukera emanez. Horrez gain, herritarrei lekutxoren bat eskaini eta herriko kultur eta kirol iharduerek beren tartea izatea ere gomendagarria dela uste du batzorde honek. Gobernu Batzordeak proiektua onartu ondoren egitasmo hau martxan jartzeko prozedura abian jarriko du. Izan ere udal aldizkari hau datorren urtean argitaratzen hasteko asmoa dutenez, enpresa ezberdinen proposamenak lehenbaitlehen aztertu nahi dituzte aldizkaria nork egingo duen ahalik eta azkarren erabakitzeko. Adjudikazioa urtebeterakko izango da, behin lehenengo urtea pasatzean luzapenak izateko aukerarekin.

Potxoenea berr eraikitzeko pr oiektua

I

razu kalean dagoen Potxoenea edo Arrillaga enea izeneko etxea udalarena da dagoeneko. Pasa den otsaileko udalbatzan eraikuntza honi erabilera sozio-kulturala ematea eta etxea berreraiki eta antolatzea erabaki zen. Kultur eskakizunei beharrezko erantzuna emateko asmoz eta kaxkoko lanak erabat bukatuta uztearren proiektua ahalik eta azkarren idatzi behar dela erabaki du udalak. Horregatik, Potxonea kultur eta gizarte ekintzetarako berreraiki eta antolatzeko proiektua Ainara Sagarna arkitektoari adjudikatu zaio, eta horretarako bi milioi pezeta bideratuko dira.


Izen-abizenak herriko Bake-epaitegian euskaratu daitezke

Z

uen izen-abizenak herriko Bake-epaitegian euskaratu ditzazkezue dagoeneko. Urte batzuk pasa dira “Apelliduak abizendu” kanpainari ekin zitzaionetik, baina orain udalekok euskara zerbitzuak egindako lanari esker ez da hilabeteetan abizena noiz aldatuko zain egon beharko. Bake epaitegira Familia liburuarekin joan eta bertan euskaratu daitezke izen-abizenak.

Urte batzuk pasa dira herritarrak abizenak euskaratzen hasi zirenetik. Hasiera batean, garai hartako legediari jarraituz, udalak jasotzen zituen beharrezkoak ziren agiriak eta Donostiako bake epaitegitik bideratzen zen guztia. Gerora, Usurbilgo herri epaitegitik bideratzen hasi ziren, baina hauek ere Donostiara bidali, hemendik Madrila pasa eta sei hilabete pasatzen ziren abizena euskalduntzerako. Denbora horretan, ordea, Euskaltzaindiak abizenak euskaratzeko liburua argitaratu zuen, Eusko Jaurlaritzako Justizia saila ere burubelarri ibili zen legea aldatzeko asmoz eta ekimen hauen bidez legea aldatzea lortu zen. Lege berria etorri zenean, dekretu berriak aurreko burokrazia guztia pasa gabe eta denbora luzean zain egon gabe, berehala eta bat-bate-

an, herrietako Bake-epaitegietan abizena euskaratzeko aukera ematen zuen. Ez, ordea, Usurbilen.“Usurbildarrak berdinean zeuden. Nahiz eta lege zaharrarekin denbora gehiago pasatzen zen, zerbitzu hau herrian eman behar zela eta herritarrari gauzak erraztu egin behar zitzaizkiola argi geneukan. Lege berriarekin bidea errazten zen baina herriko Bake-epaitegiko idazkariak ahalmen hori ez zuenez usurbildarrek Donostiara joan beharra zuten”.

Bide luzea eta dei asko, nahi zena lortzeko

Udaleko euskara zerbitzukoak, halabaina, ez ziren eskuak gurutzatuta gelditu. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari arazoa konpontzeko eskaera egin zioten lehendabizi, baina hauek ezin omen zuten ezer egin. Donostiako dekanoarekin hitz egin eta Bilboko Auzite-

GALARRAGA GARRAIOAK

✺ LUR ONGARRIAK ✺ ZABOR BILKETA ✺ ZISTERNA BEREZIAK

☎ 37 01 46

gi Gorenera jo zuten gero, baina hemendik Madrileko Notaritza Errejistrora bidali zituzten. Azkenean, urriaren 19an Donostiako jueza-magistrada nagusiak Usurbilgo Bakeepaitegiko idazkari titularra bertan herritarrek izen-abizenak euskaratzeko ahalmentzen zuela jakinarazi zitzaion udalari. Beraz, hemendik aurrera izen-abizenak euskaratu nahi dituztenek ez dute buruhauste haundirik izango. Familia-liburua hartu eta herriko Bakeepaitegira joan besterik ez dute astelehen, asteazken edo ostiraletan goizeko 9.00etatik 13.00era. Hemen aldaketa egin ondoren agiri bat emango zaie. Orain arte abizena euskaratu dutenek “Acta de comparecencia” izeneko agiri hori erdaraz jaso dute, baina orain euskaraz jasotzeko aukera dago “Agerrialdiaren akta”.

11

2000ko abenduaren 8a

arkesaneko petriletik

Usurbil 102.zk. Noaua!


2000ko abenduaren 8a

12 Noaua! 102.zk. Usurbil

rrep

Bazkal orduetan ere Udarregi ikastolan sartuta

G

oiz parteko klaseak bukatu ondoren ikasle ugari ikusten ditugu Udarregi ikastolatik ateratzen. Etxerako bidea hartzen dute gehienek, bazkaria mahai gainean zain izaten baitute. Beste batzuk, ordea, ez dute etxera joan beharrik, ikastolako jangelan zain izaten baitituzte Maria Jesus Goldarazena eta Ane Agirre “monitore-sukaldariak�. Egunero batzuk, noizehan behin besteak, ikastolako jangelan asetzen dute ikasgaiek sortzen duten gosea. Eskuak garbitu eta mahai ondoan eseri ondoren hain gustoko dituzten makarroiak jaten topatu genituen.

Gaur egun gero eta normalagoa da aita-amek lan egiten duten familiak topatzea. Goizean haurrak ikastolara eraman ondoren hauei bazkaria emateko denborarik ez dute izaten askotan. Arazo horri irtenbidea emateko sortu zen Udarregi ikastolako jangela duela zortzi urte. Zortzi urte hauetan haur eta gazte ugari pasa dira bertatik, eta hauetako askok bigarren amatzat izango dituzte bertan janaria eman eta bazkalorduan beraien zaindari diren Maria Jesus Goldarazena eta Ane Agirre. Aurtengo ikasturtean, normalean 46 ikaslek bazkaltzen dute Agerialden dagoen jantoki honetan. “1992. urtean jantoki hau martxan jarri

genuenean haur asko etorri ziren. Ikasturte hartan 44-45 haur izaten genituen bazkaltzen, baina ondorengo urteetan 35 ikasletara jeitsi zen kopuru hori- dio Maria Jesusek- Hala ere, iaz berriz ere 45 haur etortzen ziren ikastegunetan hona bazkaltzera eta aurten ere mantendu egiten da kopuru hori. Aurten, adibidez, irailean 13 bakarrik etorri ziren, baina urritik aurrera kopuru hori mantentzen dugu�. Hala ere, haurrak bazkaltzen jantokian utzi nahi dituztenek aukera ezberdinak dituzte. Batzuk egunero joaten dira, ikastegunetan noski, beste batzuk, berriz, noizean behin bazkaltzen dute ikastolako jantokian. Horretarako


Usurbil 102.zk. Noaua!

2000ko abenduaren 8a

portaia ikastolan bertan abisatu behar izaten dute egun baterako haurra jantokira eraman nahi duten gurasoek.

Adin eta auzo ezberdinetako haurrak biltzen dira ikastolako jantokian. Maria Jesusen esanetan Kaxkoan bizi dira gehienak, baina inguruko auzoetakoak ere bazkaltzen dute bertan. “Jantokira bazkaltzera etortzen diren ikasleetatik gehienak Atxegalde, Kaleberri... kaxko ingurukoak dira. Hala ere, Zubietakoak sei badaude eta hiruzpalau aginagar ere bai. Adinari dagokionez, hiru urtetik hasi eta 5 urte bitartekoak bazkaltzen dute hemen. Mahai bakoitzean adin berdintsukoak jartzen ditugu”.

Bazkaria Auzolagun Kooperatibaren esku

Jantokia Udarregi ikastolak eskaintzen duen zerbitzu bat bada ere, Arrasateko Auzolagun kooperatiba arduratzen da ia guztiaz. Bertan dauden bi zaintzaileak kooperatiba honek kontratatuak dira eta egunean eguneko bazkaria ekartzeaz ere beraiek arduratzen dira. Bazkaria prestatuta ekartzen dutenez, Maria Jesus eta Aneren ardura izaten da mahaia jarri, janaria banatu eta ikasleak zaintzea.

13

45 ikasle inguru joaten dira ia egunero Udarregiko jangelara Eguneroko menua ezberdina izaten da eta denetik jan behar izaten dute jangelan bazkaltzen gelditzen diren haurrek. “Haragia, arraia, oilaskoa, tortila, pasta, arroza... denetik izaten da astean zehar. Aldez aurretik aste osoko bazkarien menuak bidaltzen dizkigute, kaloria kopurua etab. zehaztuz”. Hori bai, menu hauek ez dira beti

jangelan bazkaltzen gelditzen diren ikasleen gustokoak izaten. Maria Jesusen esanetan makarroiak, arroza eta horrelakoak izaten dituzte gustoko. “Arroza eta makarroiak ondo jaten dituzte, baina arraia dagoenean... Hau ez dute gustoko izaten. Bigarrengorako zer dagoen galdetzen dutenean eta arraia dagoela esaten diogunean... akabo, ez dute gustoko izaten. Berdura eta horrelakoak, berriz, nahikoa ondo jaten dituzte”. Txikienak 12.30etan inguratzen dira jangelara, eta haundienak berriz, beranduxeago. Eskuak garbitu ondoren bakoitza bere lekuan esertzen da. Bazkaldu ondoren, ordea, ez dira segituan kalera joaten. “Txikienak hemen jolasten gelditzen dira. Jangelan bertan jostailuak dituzte, eta beste gela bat ere erabili ohi dute nahi dutena egiteko. Hori bai, eguraldi ona egiten badu kanpoko jolastokira eramaten ditugu. Haundienak, berriz, normalean 14.00ak inguruan ateratzen dira hemendik”.

Etxean bazkaltzen ez badute ere gustora egoten dira ikastolako jangelan. Lagunarte giroan bazkaltzen dute eta bertan gelditzen direnen izenak bazekizkiten gu joan ginenean. Gainera gustuko bazkaria ekartzean... denak gustura.


Herriko musikariek er e Santa Zezili eguna ospatu zuten

E

15

2000ko abenduaren 8a

orrusalda

Usurbil 102.zk. Noaua!

ta musika eginez ospatu gainera! Zumarte musika eskolako ikasleen saioa izan zen lehendabizi pasa den azaroaren 24an. Udarregi ikastolako erdiko aretoan musika lau haizetara zabaldu zuten herriko musikariek. Haizezko instrumentuekin batzuk, gitarra eta baxuarekin besteek, akordeoia eskuetan hartuta hurrengoek... herriko musika eskolan urtetan zehar ikasitakoa jende aurrean aurkeztu nahi izan zuten.

Azaroaren 26an, berriz, herriko txistulari taldearen txanda izan zen. Goizean zehar txistu hotsez alaitu zituzten herriko kaleak. Txistuak eta danborrak hartu eta kalez kale ibili ziren guztioi “egunona” emanez. Ondoren, eguerdi aldera, herriko frontoian txistu emanaldi polita eskaini zuten.

Hala ere, ez da hor amaituko herriko musikarien ibilia. Izan ere, Zumarte musika eskolako abesbatza txikia Katalunia aldera joateko asmoarekin da. Duela hilabete batzuk “Cor Infantil Sant Cugat” abesbatzakoak etorri ziren Usurbila, abenduaren 15, 16 eta 17an, berriz, herriko abeslariak Sant Cugat aldera joango zaizkigu. Bertan, usurbildarrek abesteko duten abilezia erakutsi beharko diete kataluniarrei.

JUANTXO

burdindegia kale nagusia 10 Usurbil 37 00 08

Kale Nagusia, 9 USURBIL Tlf. 943 37 33 48 943 37 09 13

Gizon eta emakumezkoen modako arropa guztia hemen aurkituko duzu Etxebeste kalea, 3- tlf. 943 36 11 06


2000ko abenduaren 8a

16Noaua! 102.zk. Usurbil

zerdi p

Usurbil-Aia, lau idi pare eta bi herriren arteko dema

I

diak deman, garai batean bezala, aizue! “Aida” eta “goazen” oihuak aurten laugarren aldiz entzungo dira herriko dema plazan. Izan ere, abenduaren 10ean herriko eta Aiako idien arteko dema izango da. Bi idi pare goizean, beste bi arratsaldean zein herritakoak izango ote dira indartsuagoak?

Usurbil eta Aia muga egiten duten bi herri dira. Biek dituzte dema-plazak eta urteetan zehar biak izan dira baserri giroko herriak. Idi-demarako afizioa ere oraindik ez da galdu bietan. Ezagunak dira Aian egiten diren idi-dema lehiaketak, eta azken aldi honetan gure herrian ere afizio hori berpizten ari dela dirudi.

Aritzeta 2-2 1.A Tel.: 943 36 19 51

Herrian egiten den urteko laugarren idi-dema izango da abenduaren 10ekoa, eta ez du “morborik” falta gainera. Herriko bi idi parek Aiako beste birekin neurtuko dituzte indarrak. Eguerdiko 12.00etan herriko Egioleta eta Aiako Askorte izango dira aurrez-aurre. Arratsaldeko 17.00etan, berriz,

Ki m a

Lau idi pareek 30 minutu izango dituzte 1800 kiloko harriarekin ahalik eta plaza gehien egiteko. Bukaeran herri bakoitzeko idi-pareek egindako plazak batu eta gehien egiten duena hura izango da bi herrien arteko irabazlea. Irabazleak, gainera, oraindik zehaztu gabe dagoen saria izango du. Andatzpe eta Aitzaga elkarteek antolatu dute idi-dema hau ere. Urte honetan beraiek antolatzen duten hirugarren saioa da, eta datorren urtean ere bide beretik jarraitzeko asmoa dute. Hori, bai, horrelako idi demek kostu haundia izaten dute eta abenduaren 10eko bi saioak ikusi nahi dituenak 1500 pezetako sarrera ordaindu beharko du.

MASAJE LEKUA Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Kale nagusia, 44- behea LASARTE-ORIA

Arratzain eta Txintxuaren idiek neurtuko dituzte indarrak.

TEL. 36 61 97

PATRI JATETXEA


Usurbil 102.zk. Noaua!

Futbol aretoa, lagunartean ondo pasatzeko parada

A

ANTXETA

ntxeta taldeko 10 jokalariek ondo pasatzea eta lagunartean kirola egitea dute helburu. Badira dagoeneko lau urte futbol aretoan hasi zirela. Jubenil mailan ekin zioten beren ibilbideari eta duela bi urte jubenil mailatik bigarren maila nazionalera pasa diren adin kontuak direla medio. Izan ere, 20 urte dituzte batazbeste Antxetako jokalariek. Batzuk eskubaloian eta futbol aretoan aritzen dira, kirolari peto-petoak direla pentsatu behar. Hala eta guztiz ere guztiek nahiko argi dute zein den helburua “lagunartean egon eta, bide batez, izerdi pixka bat botatzea da gure helburu nagusia”.

T

2000ko abenduaren 8a

patsetan

17

Gehienak herritarrak badira ere, Añorga aldetik ere etorri dira talde honetara “taldea indartu asmoz”. Hala ere ez pentsa “atzerritar” asko dituztenik, taldeko bi bakarrik baitira Añorga aldetik etortzen direnak.

Kontuak kontu, denboraldia nahikoa aurreratuta dagoen honetan, badirudi Antxeta taldekoak ez dabiltzala nahi bezain txukun. Hasiera honetan sailkapeneko atzeko postuetan kokatuta daude, baina pixkanaka-pixkanaka sailkapen horretan goruntz joateko itxaropenik ez dute galdu. Ea aurrerantzean emaitza hobeak lortzen dituzten, lagunartean bada ere, irabazteak ez baitu kalterik egiten.

pello arraindegia

alde honek 17 eta 19 urte bitarteko hamar gazte bildu ditu aurtengo denboraldian. Batzuk iaz Harane aldean aritu ziren jubenil mailan. Beste batzuk, berriz, judoan edota pilotan aritutakoak dira orain artean. Lagunartean aritzeko aitzakian, aurreko urteetan sofan etzanda egondako batzuk ere animatu dira aurtengoan taldean parte-hartzera.

Kontuak kontu, “koadrilakoekin egon eta ondo pasatzea” omen dute helburu Pello Arraindegia taldekoek. Hauek ere, Antxeta taldearen antzera, ez omen dute oso txukun hasi denboraldia, aspaldi hasitako denboraldia, gainera. Giro onean bada ere, jokalariek elkarri exigitzen diote, jokuaren legea baita hau ere.

honetan, oso argi dute Loreak hurrengo ere - Loreurtean landareak jarraituko dutela futbol aretoan. “ Ikasteko asko Lore sortak - Koroak dugu, oraingoz egurra baino ez baitugu jaso”. San Esteban Hala eta guztiz ere, umore ona, behintzat, ez Tlf.: 943 36 22 55 dute galdu.

Loreak - Lore landareak

Lore sortak - Koroak

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55

Oraingoz partida bakarra irabazi duten

Haginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

Loreak - Lore landareak

20170 USURBIL

Lore sortak - Koroak

San Esteban Tlf.: 943 36 22 55


2000ko abenduaren 8a

18 Noaua! 102.zk. Usurbil

erriko taldeak

Ixabel I.goa eta irasagarra, Santo Tomas azokako protagonista berriak

D

elako Santo Tomasek aita handia Donostia aldean omen du, halaxe izan du, behinik behin, orain artean. Aurten, ordea, seme ederra atera zaio Usurbil alde honetan.

Aurtengoa ez da herrian Santo Tomas ospatzen den lehenengoa, aurretik ere Ziortza taldekoek hamaikatxo talo eta txistorra prestatu baitute egun honen aitzakian. Aurtengoak, ordea, badu berezitasunik, prestaturiko egitaraua begiratzea baino ez dago hortaz konturatzeko.

Datorren abenduaren 17an izango da herriko Santo Tomas azoka. Tabernarien Elkarteak, Udalak, Noaua! eta Ziortzak elkarlanean antolaturiko festan, ezinbestekoa izan da Nekazaritza Aholku Batzarreko kideen laguntza. Bateko ideiak eta besteko proposamenak bilduta, azkenean festa ederra izango da hilaren 17an; xumea, baina polita.

Festa handiarekin ezin lehiatu

Santo Tomas eguna berez egun horretan ez den arren, antolatzaileek hasieratik jakin dute egunean bertan, abenduaren 21ean, zaila dela hiriburuko “festa handiarekin� lehiatzea. Arrazoi hau dela medio aukeratu dute aurreko asteburua. Eta zer topatuko dugu, ba, abenduaren 17an?

Festa goizeko 11etan hasiko da Udalak Bizkarre kalean duen egoitzan irasagar edo menbrillo zentruaren irekierarekin. Bertan izango dira Udaleko ordezkariak eta zentrua aurrera atera duten Behemendi taldekoak.

Ordu erdi beranduago emango zaio hasiera Santo Tomas azokari. Hauxe izango da aurtengo berrikuntza nagusia. Egun hau indartu beharra zegoela eta, antolatzaileek berezia zen zerbait egin nahi zuten “herri mailako festa txiki bat�, alegia.

Euskal Herrikoa bertakoa, autoktonoa den Ixabel I.goa, 100 kiloko txerria, izango da festaren erregina Azoka honetara gerturatuko dira Behemendi elkarteko 7 edo 8 postu eta baita herriko hainbat nekazari ere. Guztira 14 bat postu izango direla aurreikusita badago ere, oraindik epea zabalik dagoenez, ez da gauza ziurra. Denetariko postuak izango dira, gainera, eztia, barazkiak eta baita abereren bat edo beste. Eguerdiko ordubata aldera, irasagar dastaketa izango da, gaztarekin lagundua.

Goiz guztian zehar Ziortza taldekoek gaztainak, taloa eta, nola ez, txistorra banatuko dituzte.

Festaren erregina izango da, dudarik gabe Ixabel I.goa, Euskal Herrikoa bertakoa, autoktonoa, den 100 kiloko txerri hau zozketatuko baita pilotalekuan. Ordu biak aldera emango da ezagutzera Ixabel I.goa etxera eramango duena. Ordu honetan bertan, azokako postuen artean onena zein den erabakiko du epaimahaiak. Irabazlea hautatzeko postuaren itxura eta produktuen kalitatea izango da irizpide nagusiak.

Kasualitateak kasualitate, goizeko festa arratsalde partera ere luzatuko da. Arratsaldean etxeko txikienek Takolo, Pirritx eta Porroxtekin gozatu ahal izango baitute polikiroldegian. Beraz, badakizue, txistorra onaren bila ez da hiriburura gerturatu beharrik eta giro ona Usurbilen soberan izango da datorren abenduaren 17an.

Amagoia Mujika


Realaren Zubieta XXI proiektua: lau urteko egitasmo erraldoia

Z

ubieta herri txikia dela esaten da askotan, baina edozein herrik baino oihartzun haundiagoa du kirol arloan. Nork ez du ezagutzen Zubietako hipodromoa, nor ez da inoiz Realak Zubietan dituen kirol instalazioetan izan. Azken honek eman du zeresanik azken aldian. Izan ere, Realak Zubieta XXI proiektua aurkeztu zuen pasa den azaroaren 24an. Abenduaren 4an hasi eta 2004 urte arte erabat aldatuko dute garai batean Zubietako futbol zelaia bakarrik zegoen lekua.

Realak Zubietan duen kirol instalazioetan aldaketa nabariak egingo dituzte datorren hilabetetik hasita. 1500 milioiko aurrekontua du Zubieta XXI proiektua deritzon honek eta 2004 urte amaierarako bukatzea espero dute. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kirol Kontseilu Gorenaren laguntza izango du Realak proiektu hau gauzatzeko orduan eta urtarrilean jakingo da zein enpresak egingo dituen lan hauek.

Lau futbol zelai, zerbitzu orokorreko eraikina, prentsa aretoa eta harmaila dira Realak egun Zubietan dituen instalazioak, baina 4 fasetan banatuta instalazio kopuru hau haunditzeko asmoa dute.

1. fasea:

- Futbol zelai nagusiko harmailak estaliko dituzte. - 74 autorentzako aparkalekua egingo da. - Prentsa areto egokiagoa egingo da. - Taberna bat jarriko da. Abenduaren 4an harmailak estaltzen hasiko dira eta urtarril amaieran amaituko dute. Gainontzeko lanak 2002 abuztuan amaitzeko asmoa dute. 2. fasea

- Belarrezko hiru futbol zelai egingo dira. - Harmaila estaliak egingo dira. - Kirol eta osasun zerbitzuetarako eraikina egingo da. Aldi hau, lehenengoarekin batera, 2002ko abuztuan amaituko dute.

3.fasea

Jokalari gazteentzat egoitza egingo dute, 25 lagunentzako modukoa; 14 gela izango ditu. Fase honetako lanak 2003. urte bukaeran bukatzea dute helburu. - Lehen solairuan taberna eta jatetxea egongo da. - Bigarren solairuan gazteentzako egoitza egingo da.

4.fasea

Realak akodioak dituen Gipuzkoako taldeekin hartu-emanak izateko egoitza eraikiko dute. Gimnasioak, osatzeko eta ikasteko gelak eta bulego teknikoak egongo dira bertan. Lan hauek 2004. urte bukaerarako bukatzeko asmoa dute.

19

2000ko abenduaren 8a

il-pilean

Usurbil 102.zk. Noaua!


Noaua! 102.zk. Usurbil

er diyo?

2000ko abenduaren 8a

20

Haritz Zubiaur

â?? 25 urte

â?? Soin Hezkuntzako irakaslea â?? Kirolaria eta entrenatzailea

B

Bada eredurik, baita hamaikakorik ere

etidanik izan ditugu izen eta izan handiko kirolariak Euskal Herrian; Iribar, Urtain, Indurain, LoroĂąo eta Atano IIIa, esaterako. Euskal Herritik kanpo ere ezaguna da euskaldunen berezko izaera kementsua, ezarritako bideari eusteko tinkotasuna, alegia. Atzera begiratuz gero, gogora datozkigu transizio garaian eta giro politiko berezian euskal kirolariek eginiko lorpenak. Zehazki, euskal futbol taldeek 4 liga jarraian irabazi zituzten eta Martin Zabaletak eta bere espedizioak, Everesteko tontorra eginez, euskaldunen izena lau haizetara zabaldu zuten.

Gaur egun ere badago zeresanik, zer eginik eta zer aldaturik kirol munduan. Hausnarketa xume honen abiapuntu izango da gure futbol taldeen egoera ez oso ona. Reala eta Atlhetic, eskualdun gehien dituzten taldeak izanagatik, justu-justuan dabiltza. Alaves, berriz, euskaldun gutxirekin baina garaipen askorekin. Eta nafarrak, kanpotar zenbaiten laguntzaz, azkenak. Bien bitartean, euskaldun ugari zelairatzen da igandero etxetik urrun hamaikako ezberdinetan. Hamaikakoak hamaikako, ezin aipatu gabe utzi orain dela ez asko Lizarra aldean talde sendoa sortu zela, hilabete batzuetan nahiko indar-

tsu aritu zen taldea, gainera. Hala eta guztiz ere eta jokalariek erronkari gogoz eta ilusioz eutsi zioten arren, entrenatzaileek ez zuten taldea ondo gidatzen asmatu. Orokorrean, Kirolarien lana, bistakoa den heinean, neurgarria da. Oraingoan, ordea, beste kirol eragileen garrantziaz hitz egin nahi nuke.

Euskaltel-Euskadiren eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren politika salbuespen eta eredu bezala hartuz, badago zer ikasia eta zer hobetua: Euskal Futbol Selekzioa kanpoan ezagutzera ematea, harrobia zaintzeko politika egokiarekin jokatzea, euskal taldeen arteko liskarrak eta akusazioak ekiditea, jokalari kanpotarrak fitxatu ordez etxetik kanpo arrakasta lortu duten horiek berreskuratzea, zubi lana egiten duten Eibar bezalako talde interesgarriak mimoz zaintzea, besteak beste. Esanak esan, ongi zaindu dezagun guztiok batzen gaituen fenomeno hau, kirola, alegia. Saiakera guztiak talde nortasuna eta, bide batez, gure nortasun propioa indartzera bideratuz.

Urteurrenak, epaiak, zikloak elkarren ondotik datozkigun garai hauetan ere, kanpo indarren presentziari aurre egiteko barne indarrei eragitea estrategiarik onena izan daiteke.


Usurbil 102.zk. Noaua!

Lehiaketa Zer falta da argazki honetan?

21

2000ko abenduaren 8a

ajerako kondarrak

Asmatzaileen artean Tragoxka tabernan bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu

Aurreko argazkia

...eta erantzuna

Argazkian ikusi daitekeen bezala leiho bat falta zitzaion aurreko alean atera genuen sindikato zaharraren argazkiari. Batzuk asmatu dute, besteek ez, ordea. Hala ere oraindik izango duzue Noaua!ko saria irabazteko aukerarik, beraz, itxaropenik ez galdu. Alero egiten dugun moduan oraingoan ere asmatzaileen artean zozketa egitea ez zaigu ahaztu, eta Jone Azpirozentzat izango da Antxetan bi pertsonentzat afaria. Zorionak!

BAZKARIAK ETA AFARIAK

Santuenea 23 Tf.9433627 34

Zerbitzu ofiziala

Zumartegi Poligonoa Aitzezarra kalea, 1 20170 USURBIL

Tlf: 943 36 10 79 Faxa: 943 36 62 92

Kale Nagusia, 2

Tel. 943 36 59 43


2000ko abenduaren 8a

22 Noaua! 102. zk. Usurbil

asteazkena Abenduak ABENDUAK6, 6 asteazkena

● “Konstituzio espainolari

berriro ezetz” konzentrazioa herriko frontoian eguerdiko 13.00etan. Abenduak ostirala ABENDUAK 8, 8 ostirala

● Usurbilgo Odol Emaileen Elkartearen anaiarteko eguna. Bazkaria Patri jatetxean izango da. Txartela jaso nahi duzuenok deitu hauetako telefono batetara: 943 36 21 39 (Kattalin) 943 36 00 14 (Mila) 943 36 31 02 (Agustina) 943 36 53 40 (Patxi) Abenduak igandea ABENDUAK 10, 10 igandea

● Aia eta Usurbilgo idien

arteko dema herriko dema plazan. Bi saio izango dira. Eguerdiko 12.00etan Egioleta-Askorte, arratsaldeko 17.00etan Arratzain-Txintxua. Sarrera: 1500 pezeta. Abenduak astelehena ABENDUAK11, 11 astelehena

● Euskal prozesu demokrati-

koaren aldeko konzentrazioa. Bordatxo aurreko errotondan arratsaldeko 20.00etan. Abenduak igandea ABENDUAK 17, 17 igandea

● Santo Tomas azoka herriko frontoian. Egitaraua: 9.00etan diana

XABIER EDARITEGIA

Etor zaitez, eta dasta itzazu Goierriko produktuak

✗ Idiazabal gazta ✗ Beasaingo odolkiak...

Kontseju zarra, 13

☎

943 36 04 66

genda 11.00etan Bizkarreko udalaren lokalean jarri duten menbrilo zentruaren inaugurazioa. 11.30etan herriko eta Behemendiko elkarteko nekazaritza produktuen azokaren irekiera herriko trikitilariez lagunduta. 13.00etan menbrilo dastaketa eta gazta banaketa. 14.00etan Ixabel I-a 100 kilo inguruko txerriaren zozketa eta nekazaritza postuen arteko lehiaketako sari banaketa. Goiz guztian zehar gaztainak, txistorra eta taloa jateko aukera.

● Takolo, Pirritx eta Porrotx-ek “Parrandan” lan berriaren aurkezpena egingo dute Oiardo kiroldegian. Bi saio izango dira: 16.30etan eta 18.30etan. Sarrerak ohiko lekuetan salgai: 650 pezeta aurretik, 800 pezeta egun berean.

Oharrak OHARRAK

✎ Neska bat eskaintzen da

goizez haurrak zaindu, etxeko lanak egin edo adineko jendeari laguntzeko. Harremanetarako telefonoa: 943 83 39 74

✎ Pisu bat daukagu salgai

Muna Lurran (Olarriondo). Interesatuok deitu arratsal-

dez 943 36 45 86 telefonora.

✎ Gauetan haurrak zainduko

nituzke, urtezahar egunean ere bai. Deitu 943 37 14 47 telefonora (Belen).

✎ Parrokiak jostailu bilketa

egingo du bertako lokaletan abenduaren 22an. Goizean 11.00etatik 12.00etara eta arratsaldean 16.00etatik 18.00etara. ✎ Urrezko pultsera bat galdu nuen orain dela 3 aste. Deitu telefono honetara: 943 36 03 21

Abenduaren 8an Odol Emaileen bazkaria Patri jatetxean Txartela jaso nahi duzuenok deitu hauetako telefono batetara: 943 36 21 39 (Kattalin) 943 36 00 14 (Mila) 943 36 31 02 (Agustina) 943 36 53 40 (Patxi)

Salbatore parrokian jostailu bilketa egingo da abenduaren 22an. Goizean 11.00etatik 12.00etara eta arratsaldean 16.00etatik 18.00etara.

✓ Pintxoak ✓ Bokatak ✓ Plater konbinatuak ✓ Razioak,...

Kale Nagusia, 35 Telf; 943 36 25 60

Publizitatea hemen jarri nahi baduzu, deitu 943 36 03 21 telefonora!


LORTU ITZAZU TANTORIK EDERRENAK ESTRELLA (EPSV)

En t id ad d e P revisi贸n S ocial Voluntaria Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundea

ESTRELLA (BGAE)

KONTRATATU ITZAZU ORAIN ETA %25eko

DESGRABAZIOA LORTUKO DUZU

zako e i p 3 11 ahal o u k t a a r r u e k Etx re es e a i r e duzu! kubert izango

GAURKO DIRUAREN BALIOA BIHAR IZAN DEZAN, KONTRATATU DEZAGUN GAUR BERTAN. EGITEAK NAGITZEN BAZAITU, EGINAK GOGORATUKO ZAITU. Te l f ; 9 4 3 3 7 1 8 0 7 Faxa: 943 37 63 41

EPSV/BGAE


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
NOAUA! 102 alea by elkarmedia - Issuu