§ XLVII. GARRAIO KONTRATUA LABURPENA: I. PRINTZIPIO OROKORRAK.—714. Aurretiazko oharbideak.—715. Kontzeptua eta ezaugarriak.—716. Motak.—II. GAUZEN GARRAIOA.—717. Kontratua burutzea.—718. Osa gai pertsonalak: a) Eroalea.—719. Eroale aniztasuna.—720. b) Zamatzailea edo bidal tzailea.—721. c) Kontsignatarioa edo jasotzailea.—722. Garraio gutuna eta trenbide taloia.—723. Garraioaren prezioa. Tarifak.—724. Kontratuaren edukia: a) Zamatzailearen eskubide eta betebeharrak.—725. b) Eroalearen eskubide eta betebeharrak.—726. Eroalearen pribile jioa.—727. c) Kontsignatarioaren eskubidea (kontura uztea) eta betebeharrak.—728. Ga rraiaturiko gauzen arriskua.—729. Eroalearen erantzukizuna, galera nahiz matxuren on dorioz.—730. Atzerapenaren ondoriozko erantzukizuna.—731. Eroaleen erantzukizuna, garraio konbinatuan.—732. Erantzukizun akzioen preskripzioa.—733. Garraio arloko juris dikzioa.—III. PERTSONEN GARRAIOA.—734. Ezaugarri bereziak.—735. Osagai pertsonalak eta formalak.—736. Kontratuaren edukia.—IV. ENPRESAK EGINDAKO BESTE ZENBAIT OBRA KONTRATU.—737. Kontratu horien inguruko ideia orokorrak.
I. PRINTZIPIO OROKORRAK 714. Aurretiazko oharbideak.—Garraioaren helburua ondasun zein per tsonak leku batetik bestera eramatea da; horren ildotik, garraioak ikaragarriz ko garrantzia izan du gizarte eta ekonomian. Egia esan, garraioak garrantzi hori hartzen du ekonomiak familiaren esparrua gainditzen duenean, hau da, ekonomia truke ekonomia bihurtzen denean. Gaur egun, merkataritza jardu era hori enpresario indartsuek monopolizatzen dute batik bat; horiek linea erregularren garraioa gauzatzen dute modu esklusiboan, eta horietan garraioa egiteko betebeharra dute. Kasu batzuetan, herri botereek ematen dute mono polio hori. Beste batzuetan, ekonomiak berak eragin ditu monopolioak, eroa leen arteko elkarlehia askea gero eta zailago bihurtu delako. Edonola ere, inguruabar horrek eragina izan du betidanik garraioari buruzko lege eraen tzan (Zuzenbide publikoaren izaera du horrek neurri handi batean), bai eta erakunde horren egitura juridikoan ere. Horrela, Merkataritzako zuzenbidea