Doktrina - Lan Zuzenbidea (2)

Page 1

Hamabosgarren gaia

LAN-KONTRATUA AZKENTZEA Laburpena: 1. Enpresaburuaren borondatezko edo enpresaburua ukitzen duten arrazoien ondoriozko azkentzea: 1.1. Diziplinako kaleratzea; 1.2. Kaleratze kolektiboa; 1.3. Ezinbesteko kasu baten ondoriozko azkentzea; 1.4. Arrazoi objektiboen ondoriozko azkentzea; 1.5. Enpresaburuaren heriotza, erretiroa edo ezgaitasuna; 1.6. Enpresaburuaren nortasun juridikoa azkentzea.—2. Langilearen borondatezko edo langilea ukitzen duten arrazoien ondoriozko azkentzea: 2.1. Justifikatu gabeko arrazoien ondoriozko atzera egitea; 2.2. Arrazoi justifikatuen ondoriozko suntsiaraztea; 2.3. Langilearen heriotza, erretiroa edo ezintasuna.—3. Langilearen eta enpresaburuaren arteko adostasunaren ondoriozko azkentzea: 3.1. Elkarren arteko adostasunaren ondoriozko azkentzea; 3.2. Itundutako arrazoien bidezko azkentzea; 3.3. Aldi baterako kontratuak azkentzea.

Legearen arabera, lan-kontratua azken dadin, arrazoi batzuk izan behar dira. Ildo horretatik, lan-kontratua arrazoi bat dela-bide azkendu behar da beti. LEren 49.1 art.ak arrazoi horiek aginduzko izaerarekin ezarri ditu, eta hitzarmen kolektibo zein banakako lan-kontratu bidez arrazoiak eraldatzea eragotzi du. 1. ENPRESABURUAREN BORONDATEZKO EDO ENPRESABURUA UKITZEN DUTEN ARRAZOIEN ONDORIOZKO AZKENTZEA Legeak enpresaburuari aitortu dio bere borondatez lan-kontratua azkentzeko gaitasuna, baina, horretarako, legezko arrazoiak alegatu behar ditu. Hain zuzen ere, arrazoi horiek hiru multzotan sailka daitezke: a) langilearekin zerikusia duten arrazoiak: beraren jokabidearekin (diziplinako kaleratzea) edo lanbide-gaitasunean eragina duten inguruabar objektiboekin (trebetasunik eza, moldatzerik eza edo, justifikatuak izan arren, lanera ez joate horretan oinarritutako arrazoi objektiboak); b) enpresaren jardunbidearekin zerikusia duten arrazoiak (kaleratze kolektiboak zein banakako kaleratzeak eragin ditzaketen ekonomia-, teknika-, antolaketa- eta ekoizpen-arrazoiak; eta ezinbesteko kasua); c) enpresaburuarekin zerikusia duten arrazoiak (heriotza, erretiroa, ezgaitasuna eta enpresaburuaren nortasun juridikoa azkentzea).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.