Gabonak 2012 Gehigarri berezia

Page 1



NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

GABONEI GORAZARRE, KANTUAN Eguneroko ohiko jarduna eten eta oporretara joan aurretik, gabon kantak abestera kalera irtengo dira ostiral honetan, abenduaren 21ean, Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Hitzordurako egoki jantzita, Kaxko ingurua eguberrietarako girotzen ikusiko ditugu guztiak. Denak, “Txamarra Txartxo”, “Olentzero begi gorri”, “Hator, hator” edo “Alaken” abesten. ehenak LH eta DBH zikloetako ikasle eta irakasleak izango dira. Goizeko 9:30etan abiatuko dira ikastolatik eta bi ibilbide desberdin osatuko dituzte. LH-koek Kalezar aldera joko dute. Auzoa zeharkatu eta Kaxkora jaitsi ostean, Bordatxo pareko errotondan abestuko dute, gero Udarregira itzultzeko. DBHkoak Atxegaldetik barrena ibiliko dira, Kale Nagusia edota Eguzkitzaldea zeharkatu eta goiko errotondatik Udarregira itzuliko dira.

L

11:25 aldera HH-koen txanda izango da. Ikasle, irakasle eta gurasoak kantuan kalejiran irtengo dira Agerialdetik. Frontoirako bidean bi geldialdi egingo dituzte; lehena, Udarregi parean eta bigarrena errotondan. Azkena berriz, frontoian. Urteroko oharra eguerdian, 12:30etan autobusa hartu behar dutenentzat. “Anbulatorio bidean hartuko dute autobusa. Jangelan geratzen direnak, berriz, irakasleekin ikastolara itzuliko dira eta oinezkoak, guraso edo arduradunak frontoian jaso ahal izango dituzue”, ohartarazi dute Udarregitik.

HAUR ESKOLAKOEN KALEJIRA Eguerdiko etenaldiaren ostean, ostiral arratsaldez gabon kanten hotsak entzungo dira berriz Kalezar eta Kaxko inguruan. 16:30etan Haur Eskolako haur, hezitzaile eta gurasoak irtengo dira eta abestera. Abenduaren 14ko astekarian, “Noaua Txiki” atalean gogorarazten zutenez, “Haur Eskolan bilduko gara denak, Olentzero, Kottonio astoa, Mari Domingi, Trikitilariak, gu eta gure laguntxoak, familiak… Urduri jartzen gara pentsatu hutsarekin! Eta herrian zehar kalejiratxo bat egingo dugu guztiok batera”.

Kanturako aukera ugari izan ohi da Eguberrietan.

ELKARTASUN EKIMENA Frontoian amaituko dute kalejira, elkartasun ekimen batekin. “Materiala berritzeko premia dugunez, beste bide batzuk asmatu eta jorratzeko ekintzak egitea besterik ez zaigu geratzen. Horregatik, txistorra pintxoak, sagardoa eta gaztaina erreak jarriko ditugu salgai frontoian, ibilbide amaieran”, adierazi dute Haur Eskolatik. Kalejiran parte hartzera animatzen dute.

ABENDUAREN 24AN ERE, KANTU KANTARI Datorren astelehenerako, abenduaren 24rako ere gabon kantak abesteko beste hainbat hitzordu deitu dira. Parrokiak Aginagan eta Kaxkoan, Gaztelekukoak ere irtengo dira astelehen goizean, arratsaldean presoen eskubideen aldeko Olentzero… Hitzordu guztiak, gehigarri honetako agendan bildu ditugu.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

ANTORTXEROEI DEIA, ERREGE KABALGATAN PARTE HARTZEKO Baieztatua dago jada; Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak bueltan izango ditugu urtarrilaren 5ean. Urdaiagatik frontoirainoko ibilbidea osatuko dute antortxeroek lagunduta. ntortxeroei begirako oharra kaleratu du Ziortza Elkarteak; erregeen laguntzaile gisa ibilbidean parte hartu nahi duenak, aldez aurretik apuntatu beharko du.

A

Horretarako, Ziortzak egun bat finkatu du aurtengoan, abenduaren 29a. 11:00-13:00 artean elkarteko egoitzara hurbildu beharko du kabalgatan antortxero gisa ateratzeko gogoz denak. Bestela, urtarrilaren 2ra arteko epea dago ziortzage@gmail.com helbidera email bat bidaltzeko. Biharamunean eta egun handirako bi egun baino faltako ez direnean, hilaren 3an antortxeroen bilera egingo da Ziortzako egoitzan, 19:30etan.

Urtarrilaren 5ean, eguerdian, Erregeentzako gutunak jasoko dira frontoian.

Kale Nagusia, Eguzkitzaldea eta Mikel Laboa plaza zeharkatuko dituzte. Gozoki zaparrada ez da faltako ziur. Ezta helmugan ere. Egural-

diak eragiten ez badu behintzat, 19:30ak alderako jendez betea egongo den frontoian espero dira hiru erregeak. Bertan ospatuko dute azken ekitaldia.

19:30ETARAKO FRONTOIAN Kabalgata, ohi bezala, Errege Egun bezperan ospatuko da. Aurretik, urtarrilaren 5ean, 11:30etatik aurrera, erregeen postariak gutunak bilduko ditu frontoian. Gerora, iluntzeko 18:00etan abiatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, Urdaiagatik behera. Bidean, Santuenea, Bizkarre, Kalezar, Olarrondo, Atxegalde, San Inazioko errotondatik

KABALGATARAKO JAKIN BEHARREKOAK Abenduak 29, larunbata

Urtarrilak 5, larunbata

11:00-13:00 Antortxero gisa atera nahi dutenentzako izen ematea Ziortzako egoitzan. Bestela, idatzi ziortzage@gmail.com helbidera, urtarrilaren 2a baino lehen.

11:30 Gutun bilketa frontoian, Erregeen Karteroa etorriko da eta. 18:00 Erregeen Kabalgataren irteera San Estebandik.

Urtarrilak 3, osteguna 19:30 Antortxeroen bilera Ziortzako egoitzan.

19:30 Kabalgataren ailegaera frontoira.


NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

NOAUA! LAGUNTZEAGATIK, SASKIA OPARI Denentzako nahikoa xextorik ez eta, zozketa egin behar izan dugu zuen guztion artean. Ondoko argazkietan dituzue, saskia egokitu zaien zortedunak. Zorionak! Laguntzaileen artean: Alazne Begiristain, Urdaiagako kronista. Publizitatea jartzen dutenen artean: Otar Goxo saltokia. Bazkideen artean: Ane Loidi eta Ibone Garmendia.

Ane Loidi bazkidea.

Otar Goxo saltokikoentzat izan da publizitatea jartzen dutenen artean zozketatu den saskia.

Alazne Begiristain, NOAUA!ko laguntzailea.

Ibone Garmendia bazkidea.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean GAZTELEKUAN OPORRIK EZ EGUBERRIETAN uesa Arenara saskibaloi partida ikustera, Txuri Urdinera, Realekoen entrenamendu saioen zelaira‌ Eguberriotan ez dira herrian geldituko Gaztelekukoak.

B

Abenduak 24, astelehena 10:00 Olentzerori abestera irteera. Nori zuzendua: DBH 1.

Urtarrilak 2, asteazkena 10:00 Ginkana Gaztelekuan. Nori zuzendua: gazte guztiei.

Abenduak 22, larunbata 15:45 Gaztelekutik Txuri Urdin Izotz Jauregira irteera. Nori zuzendua: DBH 1.

Urtarrilak 3, osteguna 10:00 Gaztelekutik Zubieta XXI futbol zelaira bizikletaz. Nori zuzendua: DBH 2.

Abenduak 23, igandea 15:45 Gaztelekutik Buesa Arenara saskibaloi partida ikustera. Nori zuzendua: DBH 2,3,4.

Urtarrilak 5, larunbata 10:00 Gaztelekuko horma irudia egitea. Nori zuzendua: DBH 2.

Asteburu honetan Txuri Urdinera joango dira DBH1eko ikasleak.

GURASOEKIN BILERA Gaztelekuaren funtzionamendua azaltzeaz gain, zalantzak argitzeko aukera izango da. Urtarrilak 12 larunbata, 15:00etan.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean GABONETAN, KIROLDEGIA JOLAS PARKE urten, abenduaren 26tik 28ra irekiko dute Jolas Parkea. Hiru txokotan bereiziko da, eskubaloi neurketak jokatzen diren aretoan kokatuko den jolastokiak. Batetik, Gune Orokorra delakoa egongo da, “zientzietarako karpa, eskulan tailerrak, edertasun saloia�. Eta gero, adinaren arabera desberdinduak egongo diren beste bi txoko.

A

tekoei zuzendurikoa; hemen ere, puzgarri, tailer edota ohe elastikoekin. Parkea zabalik egongo den egun bakoitzeko gainera, ekitaldi berezi bat ere ospatuko da iluntzero, 18:30etatik aurrera. Abenduaren 26an, pailazo emanaldia antolatu dute, 27an txalaparta, eta 28an (azken egunean), Pottoka Diskoteka.

ABENDUAK 26-28 Bat, 2-6 urte artekoentzat, marrazki txoko, puzgarri edota tailerrekin. Bestea, 6-12 urte ar-

Ondo apuntatu egunok, hilaren 26tik 28ra irekiko dute Udalak antolaturiko jolas gunea, aipatu

Abenduaren 26an, 27an eta 28an egongo dira irekita Jolas Parkeko ateak.

moduan, Oiardo Kiroldegian. Goiz eta arratsaldez, ordutegi honetan: 11:30-13:30 / 17:0020:00. Parke barrura sartzeko sarrera, doakoa izango da.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

abenduaren 22an

JANGELAKO IKASLEEN PERFORMANCE-A stelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldeko klase artean Udarregiko jangelan bazkaltzen duten ikasleek, elikatzeaz gain, aisialdirako tartea izaten dute ordubetez. Ekintza desberdinak burutzen dituzte azken ordu horretan. Tartean, LH 1. mailatik 4. mailara artekoak performance bat prestatzen aritu dira azken aldian, Usurbilen bizi den Tobby Howickekin. Larunbat eguerdi honetan, abenduaren 22an, 12:30ean Potxoeneako Urdintxo aretoan ikusi ahal izango dugu, animatu!

A

Abenduaren 22an izango da jangelako ikasleen ikuskizuna Potxoenean.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

GABONETARAKO PREST DIRA AGINAGAN Etxeko txikienak ardatz izango dituzten ekimenak antolatu dituzte eguberriotarako Aginagan. Bisita bereziak, txokoak, edota gabon kantak abesteko hitzordua finkatu dute asteotarako. ehen bisita igande honetarako, abenduaren 23rako iragarri dute, 17:00etan ludotekan. Mari Domingi eta Olentzerorekin egoteko aukera izango dute aginagarrek. Haurrek eginiko marrazkiak jasotzeko prest izango da bikotea. Biharamunean, abenduaren 24an, etxez etxe kantuan irteteko ekitaldia antolatu dute Parrokikoek. Goizeko 9:00etan jarri dute biltzeko hitzordua, eliza parean. Ekitaldirako egoki jantzita, gabon kantak abesten arituko dira goiz pasa, Aginagan zehar.

L

Bisita gehiago ere izango dira eguberrietan zehar. Abenduaren 28an, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioaz gozatu ahal izango dute aginagarrek. Arratsaldeko 17:00etan hasita, ludotekan.

HAURRAK, SORTZAILE Gainerako egunetan, hau da, abenduaren 26tik 28ra eta urtarrilaren 2tik 4ra txokoak antolatu ditu ludotekan, Antxomolantxa Elkarteak. Eskulanetan arituko dira bertaratzen diren haurrak. Azken egunean gainera,

Olentzero eta Mari Domingi Aginagatik ere igaroko dira.

hilaren 4an, eurek sorturiko artelanak erakusgai jarriko dituzte eta urtarrileko lehen ostiral horretan, oparitxo bana jasoko dute haurrek, Antxomolantxatik berri eman dutenez. Antolatzaileek haurrak txokoetan parte hartzera animatzen dituzte. Eguberriak Errege Egunaren bueltan amaitu ohi dira asko-

rentzat. Erregeak aipatuta, aurten Aginaga bisitatzekoak direla jakin dugu.

IRUNTXO ALDETIK IRITSIKO DIRA ERREGEAK Adi urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 16:00ak aldera, Iruntxo aldetik Aginagara jaistekoak omen dira eta, hiru errege magoak.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

abenduaren 22an HEMEN DIRA PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS! entitu, pentsatu, ekin! ikuskizun berriarekin datoz, larunbat honetan Kiroldegira. Argiaren Lagunak taldekoek antolatutako hitzorduaren baitan, bi emanaldi eskainiko dituzte, bata, 16:00etan hasiko dena, bigarrena 18:30etan. Ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik eros daitezke, 7 eurotan, Marije arropa dendan, Bordatxo tabernan eta Oiardon. Egunean bertan, Kiroldegian ere salgai izango dira 8 eurotan. 12 hilabete arteko haurrek, sarrera doan izango dute.

S

Sarrerak Marijen, Bordatxon eta Oiardo kiroldegian dira salgai.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA . GEHIGARRI BEREZIA

abenduaren 23an ABESBATZEN GABONETAKO KONTZERTUA abon kantak abesteko ohiturak sustraiturik jarraitzen du gurean. Abenduaren 21etik 24ra hitzordu desberdinak antolatzen dituzte herriko eragile desberdinek. Tartean, Zumarte Musika Eskolak Gabonetako Kontzertua programatu du igande honetarako, hilaren 23rako, eguerdiko 12:30ak aldera, Salbatore Parrokian. Bertan, Zumaiako San Pedro Abesbatzarekin batera, Zumarte-Txiki eta Zumarte Gazte Abesbatzek, eta Zumarte Talde Bokalak parte hartuko dute.

G

Zumarte Txiki abesbatzakoak ere kantuan arituko dira.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean ESPETXEAN DIREN HERRITARRAK GOGOAN uskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen aldeko hainbat ekimen antolatu dira Eguberrietarako. Hauek dira iragarri diren hitzorduak.

E

Abenduak 24, astelehena Eguberrietan ohikoa den presoen aldeko Olentzero ere kalejiran irtengo da aurten. Abenduaren 24an, 17:30etan finkatu dute hitzordua frontoi inguruan. Besteak beste, Kantu Taldeak bat egin du ekimenarekin.

Abenduak 28, ostirala Bezperan, hilabeteko eta 2012ko azken ostirala izango dugu. Hilaren 28an ere, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea burutuko da. Iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Urtarrilak 12, larunbata Azkenik, eguberrien osterako, urtarrilaren 12rako deitua dago Bilbon presoen eskubideen aldeko Herri Mobilizazio Orokorra. Deialdi honen inguruko informa-

Hainbat elkartasun ekitaldi iragarri dituzte Eguberri hauetarako.

zio gehiago, urtarrilak12.com web orrian duzue.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

abenduaren 29an “BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK” SUTEGIN uskal Herriko bost zinegile ezagunek, bost euskal preso politiko erretratatzen dituzte, “Barrura begiratzeko lehioak”, abenduaren 29an Sutegin ikusgai izango den filmean. Herrirak antolatutako hitzordua dugu hau, baina ez bakarra.

E

Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Eneko Olasagasti zinegileek zuzendu dituzte, “Barrura begiratzeko leihoak” filma osatzen duten bost presoen erre-

tratuak. Perfil desberdinetako bost istorioak; atxilotua izateko falta zaizkion egunak zenbatzen dituen neska gaztea, 17 urte eta gero Euskal Herrira itzultzen den gizona, preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama, intelektual bat ziegaren bakardadean bere burua topatu nahian, eta 20 urteren ostean, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia erretratatu dituzte. Emanaldia, abenduaren

Irudian, pelikulako bost zuzendariak. 19:00etan hasiko da proiekzioa.

29rako antolatu du Herrirak, iluntzeko 19:00etarako Sutegiko auditorioan.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Urtarrilaren 6an ERREGEEN EGUNEAN, TABERNAZ TABERNA “TIPI-TAPA” ARITZEKO AUKERA BERRIA rtarrilaren 6an, Errege Egunez ospatuko da Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolaturiko “Tipi-Tapa” ekimenaren bigarren hitzordua. Gogoan izan, 2 eurotan, garaiko produkturen batekin modu desberdinetan elaboraturiko pintxo bereziak dastatu ahal izango dira, urteko ardoa, sagardoa edo txakolinaren laguntzaz. Zizka-mizka hauek Txapeldun, Artzabal, Bordatxo, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan eskatzeko aukera egongo da.

U

Trukean, “Tipi-Tapa Txartela” eskuratu ahal izango da taberna hauetan. Txartel honetan bost tabernetako zigiluak lortzen dituenak, edaritegiotako batean

egongo den kutxan sartu eta 300 euroko erosketa-bale baten zozketan parte hartu ahal izango da. Abenduaren 2an txartela lortu eta bost zigilu baino gutxiago badituzue ondo gorde, baliagarriak izango zaizkizue eta Errege Egunerako. Lehen zozketa, ekimenaren estreinaldi egunean egin zen, abenduaren 2an. 1142 zenbakidun txartelaren jabeari, kasu honetan bi lagunei egokitu zitzaien Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutu ahal izango duten erosketa-balea; Agus Martinezi eta Haritz Jauregiri. Hurrengo saritua nor izango den jakiteko ordea, otsailera arte itxaron beharko da. “Tipi-Tapa” ekimena hilabeteko lehen igandero ospatuko da ekainera arte, baina zozketa bi hilean behin

Hilabeteko lehen igandean ospatuko da, ekainera arte.

egingo da. Hurrengoa, otsailaren 3an.

Txistor eta gaztain jana, Gure Pakearen eskutik

Eguberri ostean, Urdaiagara San Esteban ospatzera

Larra Dj, urte berria dantzan hasteko

Santo Tomas eguna Gure Pakea Elkarteak ere ospatu asmo du, ostiral honetan, abenduaren 21ean. Txistor jana antolatu dute Artzabalen, 18:00etan. Ordu eta leku berean baina larunbatean, gaztaina jana. Abenduaren 22an bertan amaituko da bestalde, Gure Pakea Elkarteko zuzendaritza taldea berritzeko hautagaiak aurkezteko epea.

Urdaiagan eguberri bezpera eta eguneko jaia, beste egun batez luzatzen dute. San Esteban Txiki eguna ospatu ohi dute eta, abenduaren 26an. Aurten ere ez dute hutsik egingo. San Estebango Jai Batzordeak hamaiketako ederra banatuko du, asteazken goiz horretan. 11:00tako mezaren ostean izango da.

Urte berrian murgilduko gaituzten hamabi kanpai hotsak entzun eta han hemen jaurtiko diren suziriei erreparatu ostean, bat baino gehiago tabernak noiz irekiko zain izango da. 2013a parranda giroan estreinatu nahi duenak, dantzan aritzeko aukera izango du Larra Dj-rekin. Askatasuna plazan, goizaldeko 1:00ak inguruan hasita.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

egitaraua 2012

Abenduak 21, ostirala

Abenduak 23, igandea

Udarregi Ikastolako irakasle eta ikasleen kalejira, gabon kantak abesteko.

12:30ak aldera, Gabonetako Kontzertua Salbatore Parrokian. Partaideak: Zumaiako San Pedro Abesbatza, Zumarte-Txiki Abesbatza, Zumarte Talde Bokala, Zumarte Gazte Abesbatza. Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.

9:30 LH eta DBHko ikasleen kalejira. 11:25 aldera, HHkoen txanda, gurasoekin. Agerialdetik frontoira. 16:30 Haur Eskolatik gabon kantak abestera. Amaiera, frontoian. Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

15:45 Gaztelekutik Buesa Arenara saskibaloi partida ikustera. Nori zuzendua: DBH 2,3,4. Antolatzailea: Gaztelekua.

18:00 Txistor jana Artzabalen. Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.

17:00 Mari Domingi eta Olentzero, Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 22, larunbata

Abenduak 24, astelehena

12:30 Udarregi Ikastolako jangelako ikasleen performance-a, Potxoeneako Urdintxo aretoan.

Gabon kantak abesteko deiak:

15:45 Gaztelekutik Txuri Urdin Izotz Jauregira irteera. Nori zuzendua: DBH 1. 16:00/18:30 Pirritx, Porrotx eta Mari Motots kiroldegian. Sarrerak: 7 eurotan aldez aurretik, Mariaje arropa dendan, Oiardo Kiroldegian eta Bordatxon. 8 euro egunean bertan. 12 hilabete arteko haurrek doan. Antolatzailea: Argiaren Lagunak. 18:00 Gaztaina jana Artzabalen. Antolatzailea: Gure Pakea.

09:00 Aginagan: Parrokiatik irteera. Antolatzailea: Parrokia. 10:00 Kaxkoan: Gaztelekutik, DBH 1ekoak. Antolatzailea: Gaztelekua. 17:00 Kaxkoan: Parrokiak antolatutako gabon kantak abesteko kalejira Kale Nagusitik abiatuko da. Parrokiatik irteera. 17:30 Kaxkoan: Frontoitik, presoen aldeko Olentzeroa. Parte hartzaileak: Bota Punttuba, Kantu Taldea, eta herriko beste hainbat talde. Antolatzailea: Herrira.

Amaieran, frontoian, Herrira eta Parrokiak antolatutako kalejiren amaiera bateratua.

Abenduak 26, asteazkena 11:00 San Esteban Txiki Eguna Urdaiagan: meza eta ondoren, hamaiketakoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.

Abenduak 28, ostirala 17:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa Aginagako ludotekan. Antxomolantxaren eskutik. 20:00 Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea frontoian. Antolatzailea: Herrira.

Abenduak 29, larunbata 17:00 “Dantzan” ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. Korri, Xalto ta Brinko pailazoak eta Ganbarakada taldearen saioa. Sarrera+Diskoa: 5 euro (komenigarria aldez aurretik erostea. Kiroldegian salgai. Baita egunean bertan ere). 19:00 “Barrura begiratzeko leihoak” film emanaldia Sutegin. Antolatzailea: Herrira.

Abenduak 31, astelehena 17:00 Hurbilago San Silvestre III. Herri Lasterketa, Mikel Laboa plazatik abiatuta.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

egitaraua 2012 (aurreko orrialdetik dator)

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea. Babesleak: Usurbilgo Udala eta Eusko Jaurlaritza.

zendua: DBH 2. Antolatzailea: Gaztelekua.

16:00ak aldera, Erregeak Iruntxo aldetik behera, Aginagara.

01:00 Larra DJ Askatasuna plazan.

Urtarrilak 4, ostirala

17:00 Errege kabalgata Urdaiagatik abiatuta.

20:00 Kutsaduraren aurkako elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. Antolatzailea: Itaya.

Urtarrilak 2, asteazkena 10:00 Ginkana Gaztelekuan. Nori zuzendua: gazte guztiei. Antolatzailea: Gaztelekua.

Urtarrilak 5, larunbata 10:00 Gaztelekuko horma irudia egitea. Nori zuzendua: DBH 2. Antolatzailea: Gaztelekua.

Urtarrilak 3, osteguna 10:00 Gaztelekutik Zubieta XXI futbol zelaira bizikletaz. Nori zu-

19:30 Kabalgataren amaiera eta azken ekitaldia frontoian. Antolatzailea: Ziortza.

11:30 Gutun bilketa frontoian. Antolatzailea: Ziortza.

Urtarrilak 6, igandea Goiz eta eguerdi partean, “TipiTapa� ekimena. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

GABONETAKO HAUR PARKEA, OIARDO KIROLDEGIAN eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo da jolas parkea. Beste urte batzuetan, bi gune nagusi bereizi izan dira. Bat, 2-6 urte arteko haurrei zuzendutakoa; eta bestea, 6-12 urte arteko gaztetxoen gozagarri. Puzgarri, tamaina erraldoiko joko, tailer, oreka eta trebetasun jolasak izango dira aukeran. Sarrera doan izango da.

2

Abenduak 26-28 11:30-13:30 / 17:00-20:00 Gabonetako Haur Parkea, 2-12 urte artekoentzat Oiardo Kiroldegian. Sarrera doan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduaren 26an zabalduko dira Haur Parkearen ateak.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.