Issuu on Google+


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

EGUBERRIETAKO DOINUEI AHOTSA JARRIZ Baserritar jantziak armairutik atera, garbitu, plantxatu eta txukun asko prestatu itzazue, gainean jantzi eta kalera gabon kantak abestera irteteko. Lan hauetan arituak izan eta arropa guztiak prest dituztenak honez gero, herriko hainbat eta hainbat guraso izango dira. Ostiral honetan, abenduaren 20an, gabonetako oporraldian murgildu aurretik, irakasleekin batera ikasleak kalez kale ikusiko ditugu eta, euskal kantutegiko gabonetako abesti ezagun askori errepasoa ematen. Aginagan bai behintzat, ingurua gabon giroan murgilduko dute Herri Ikastetxeko ikasle eta irakasleek. Ostiral honetan, goizean zehar, Kaxko inguruan zehar eguberrietako kantak abestera irtengo dira.

ABENDUAREN 20AN, ABESTU ETA OPORRETARA Udarregi Ikastolakoak ere bai. 9:30etan irtengo dira LH 1. mailatik DBH 4. mailara artekoak. 11:30etan berriz, Haur Hezkuntzakoak. Agerialdetik frontoirako bidea osatuko dute. Pilotalekuan amaituko dute saioa. Ez ahaztu urteroko oharra; 12:30etako autobusa ohi bezala, Mikel Laboa plaza ondoan hartu ahal izango dutela. Eta honela, gabon kantak abestuz, jai giroan agurtuko dute ikasle eta irakasleek 2013-2014 ikasturteko lehen hiruhilekoa. Bi asteko oporraldiaren ostean, urtarrilaren 7an itzuliko dira ikasgeletara. Arratsaldean berriz, Haur Eskolakoen txanda. 17:00etarako iragarria dago Olentzeroren jaitsiera Kalezarrera eta ordu erdi

Parrokia taldekoak 17:00etan aterako dira kantuan, abenduaren 24an.

beranduago, frontoi aldera abiatuko dira, haurtxo, hezitzaile eta gurasoak.

LAU KALEJIRA, ABENDUAREN 24AN Ikasleak herria gabonetarako bidean jarriko duten lehenak izango dira. Eguberriak heldu direla kantuan berri ematen hasiko direnak aldiz, aginagarrak. Abenduaren 24an, goizean goiz, 9:30etan. Elizatik abiatuta, etxez etxeko erronda osatuko dute gabon kantak abesten. Bereziki estimatzen dute kalejira hau, aginagarren arteko harremanak estutzeko balio baitie. Kaxkotik aparte bizi eta urtean zehar gutxitan elkar ikusten diren herrita-

rrekin egoteko aukera izaten du batek baino gehiagok. Usurbilen, Parrokiakoak 17:00etan irtengo dira jaiotzarekin. Ordu erdi beranduago Olentzero jira berezian parte hartuko dutenak. Urtero moduan, bi taldeok amaiera bateratua emango diote ekitaldiari, iluntzean frontoian. Santuenea Auzo Elkartekoak ere Olentzero eta guzti irtengo dira, auzo elkarteko egoitzatik 18:00etan. Hainbat eragilek deitu dituzte hitzorduok; Aginagakoa elizak, Santueneakoa auzo elkarteak, Kaxkoan Kantu Taldeak, Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak eta Parrokiko kantu taldeak.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Herriko taldeak KABALGATARAKO ANTORTXERO BILA Hala dabil Ziortza Gazte Elkartea. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeei Usurbilerako bidea argitzen laguntzera animatzen direnek ordea, ez dute kasting edo antzeko aukeraketa prozesurik gainditu beharko. Errege kabalgatako ospakizunetan parte hartzeko gogoz denak izena ematearekin aski du. Adi beraz, urtarrilaren 5eko kabalgatan antortxero gisa atera nahi duzuenok aldez aurretik apuntatu beharko baituzue. Abenduaren 30a baino lehen, ziortzage@gmail.com helbidera email bat edo Ziortzak Tuentin duen kontuan idatzita. Bestela, abenduaren 30ean bertan, goizez, 11:00-13:00 artean apaiz etxera gerturatu. Urtarrilaren 5ean iluntzeko 18:00etan abiatuko da errege kabalgata San Esteban eliza ondotik, Santuenea aldera. Kalezar edota Kaxko inguruak zeharkatu ostean, 19:30etarako espero dira frontoian. Haur eta helduak ez daitezela kezkatu ordea, hainbeste jenderen artean erregeei oparitarako azken eskaera egin ezinik geratzen badira. Erregeei eskutitza helarazi nahi dienak, egun berean, baina goizez, 11:30etatik aurrera Meltxor, Gaspar eta Baltasarren postaria zain izango du frontoian.

JOLASERAKO DEIA Errege kabalgata prestatzeko lanekin hasiak dira Ziortzakoak. Dena ongi lotuta uzteko, aurrez izena emana duten antortxeroe-

Antortxeroek argitzen dute erregeen bidea.

kin urtarrilaren 3an 19:00etan apaiz etxean bildu nahi dute.

GOIZPASA, ABENDUAREN 27AN Kabalgataz gain, LH 5 eta 6. mailakoentzako aisialdiko ekimen bat ere antolatu du Ziortzak, abenduaren 27rako.

10-12 urte arteko gaztetxoek apunta dezatela hitzordua; urteko azken ostiral goiz horretan, 11:00etan frontoira gertura daitezela. Hortik aurrera, primeran pasako dute ziur, Ziortzakoek antolaturiko jolasean.

KABALGATARAKO JAKIN BEHARREKOAK Izen ematea

Urtarrilak 5, igandea

A be nduak 30 bai no lehen ziortzage@gmail.com helbidera email bat edo Ziortzak Tuentin duen kontuan idatzita. Bestela, abenduaren 30ean bertan, 11:0013:00 artean apaiz etxera gerturatu.

11:30 Gutun bilketa frontoian, Erregeen Karteroa etorriko da eta. 18:00 Erregeen Kabalgataren irteera San Estebandik. 19:30 Kabalgataren ailegaera frontoira.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

etxeko berri NOAUA! LAGUNTZEAGATIK, SASKIA OPARI Denentzako nahikoa xextorik ez eta, zozketa egin behar izan dugu zuen guztion artean. Ondoko argazkietan dituzue, saskia egokitu zaien zortedunak. Zorionak! Laguntzaileen artean: Joxe Pi単as, aldizkariko kolaboratzailea. Publizitatea jartzen dutenen artean: Kima masajeak. Bazkideen artean: Montse Padrones eta Juan Orbegozo.

Kima masajeak-entzat izan da bezeroen saskia.

Bazkideen artean bi saski zozketatu ohi ditugu eta bat Juan Orbegozorentzat izan da aurten.

Montse Padrones bazkidea, saria eskuetan.

Joxe Pi単as alabarekin etorri zen saski bila.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Herriko taldeak EGUBERRIAK, GAZTELEKUTIK KANPO Datorren oporraldian ere Gaztelekua irekita egongo da zenbait egunez. Hona hemen, Gaztelekutik eguberriotarako antolatu dituzten ekitaldiak:

Abenduak 23, astelehena Tolosako karsetara irteera. 15:00etan Gaztelekuan. Nori zuzendua: DBH 3.

Abenduak 28, larunbata Abenduak 20, ostirala Ekintza: mus txapelketa. 13:30ean Gaztelekuan. Nori zuzendua: gazte guztiei.

Abenduak 21, larunbata Ekintza: Santo Tomas festa. 16:00etan Gaztelekuan. Nori zuzendua: gazte guztiei.

Ekintza: zinera irteera. 14:50ean Gaztelekuan. Nori zuzendua: DBH 1.

Urtarrilaren 4an Txuri Urdinera joango dira DBH1eko ikasleak. Argazkia iazkoa da.

Urtarrilak 2, osteguna

Urtarrilak 4, larunbata

Donostiako Zientzia Museora irteera. 15:00etan Gaztelekuan. Nori zuzendua: DBH 2.

Ekintza: Txuri Urdinera irteera. Ordua: 14:50. Tokia: Gaztelekua. Nori zuzendua: DBH 1.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean ELKARTASUN EKIMENAK UDARREGIN Batetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen egutegi ezaguna prest dute jada. Euskal izenekin osaturiko 2014 Seaskako egutegiaz ari gara. 4 eurotan eskura daiteke, Udarregi Ikastolako idazkaritzan. Bestalde, gabonetako loteria ere salgai dute, ikastolako zein Haur Eskolako idazkaritzetan. Txartel bakoitza 5 eurotan eskuratu ahal izango da. Hortik euro bat laguntzara bideratuko da.

Seaskako egutegia 4 eurotan eskura daiteke Udarregi ikastolako idazkaritzan.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

AISIALDIRAKO ETA OPARITARAKO GIDA BANA Oporraldiotan haur eta gaztetxoentzat antolatu duten ekimen eskaintza zabalean ez galtzeko, esku orriak prestatu ditu Usurbilgo Udalak. Ikasleen artean banatzekoa zen egunotan. Eskuratu ez duenak, Potxoenean jaso ahal izango ditu. Beste gida bat, kasu honetan, 16 urte arteko haur eta gazteei gabonetan oparitzen laguntzeko; Euskarazko Produktuen Katalogoa.

Kalean da, Euskal Herriko 100 bat udal (Usurbilgoa tartean) eta mankomunitateren 2013-2014 ikasturteko edizioa. Jaso ez baduzue, sartu katalogoa.org atarian eta papereko edizioa kontsultatu ahal izango duzue. Baita sarean dagoen eskaintza ere; musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak‌ Denetarik, eguberriotan ere euskaraz oparitzeko.

Katalogoa Potxoenean topatuko duzue.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Herriko taldeak

AGINAGA, BIZI-BIZI EGUBERRIOTAN Abenduko bigarren hamabostaldirako agenda begiratu besterik ez dago. Gabon usaina dario. Oporretara joan aurreko ostiral honetako azken klase egunean, eskola txikiko haurrak baserritar jantziekin gabon kantak abestera irtengo dira. Haur, gazte, nahiz heldu, aginagar ororen txanda izango da abenduaren 24an. Goizez baita, 9:30etatik aurrera, eguberrietako kantutegiari errepaso ederra emango diote. BISITA BEREZIAK Opariak jaso edo Olentzero noiz etorriko zain esna pasako duenik izango da gabon gauean. Urduritzen hasi aurretik, bezperan, hilaren 23an, ikazkina aurrez aurre ikusteko aukera izango dute, Mari Domingirekin batera, 17:00etan ludotekan. Eta ez da aginagarrek espero duten bisita bakarra. Urtarrilaren 5ean, 18:00ak aldera Txokoaldetik barrena hiru erregeak abiatuko baitira Ariztitxo frontoirantz. Hala da, iaz bezala, Aginagak errege kabalgata propioa izango du. Aipaturiko bisita hauen artean, haur eta gaztetxoek bi asteko oporraldia dutela jakinik, gabonetako txokoak antolatu ditu Antxomolantxa Elkarteak. Egunero, astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 artean. Txokoetarako izen ematea iragan abenduaren 13an itxi zuten.

RAMON AGIRRE ETA INAXIO TOLOSA, OSTIRALEAN Hau guztia gutxi ez eta, Aginagara gerturatzeko gabonetarako

Abenduaren 24an, goizeko 9:30ean abiatuko dira, umore onez, kalejiran.

beste bi proposamen egin dizkigute. Bi antzezlanez gozatzera joateko, zehazkiago esanda. Lehena, abenduaren 20an, ostiral honetan beraz. Ramon Agirreren eta Inaxio Tolosaren emanaldia, 22:00etan hasita eliza zaharrean. Sarrerak 5 eurotan eskura daitezke aurrez, Aitzagan. Ray eta Nik pertsonaiak hezurmamituko dituzte Agirrek eta Tolosak. Euskal musikaren benetako historiaren berri ematera datoz, beti ere umoretik.

Bigarren antzezlana haurrentzako, “Galtzagorriei to, Inaxito!� izenekoa. Misterioz eta umorez beteriko Inaxitoren abentura berrietan murgiltzeko aukera egongo da. Euskal mitologian ezagun eta ez horren ezagun diren pertsonaia eta lurraldeak ezagutuko ditu Inaxitok jolasean. Hortik aurrerakoak, abenduaren 30ean, 17:00etatik aurrera Aginagako ludotekan. Emanaldirako sarrera doan.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

abenduak 26 URDAIAGAN AJERIK EZ, EGUBERRI ONDORENEAN Eguberri eguneko otordua gutxitxo iruditu zaionari, sabela pozten jarraitzeko aukera izango du biharamunean, abenduaren 26an Urdaiagan ospatuko den San Esteban Txiki Egunean. Hamaiketako goxo askoa prestatuko dute Jai Batzordekoek auzora igotzen direnentzat. Aurretik, meza nagusia ospatuko da goizeko 11:00etan. Eta gero, aipaturikoa, plaza ondoko Jai Batzordekoen lokaleko eltzeetan prestaturiko mokadu goxo askoa dastatzera.

San Esteban Txiki eguna ospatzen da urtero abenduaren 26an.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

abenduak 26-28 KIROLDEGIA, JOLAS PARKE HIRU EGUNEZ 2 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo da Gabonetako jolas parkea. Puzgarri, tamaina erraldoiko joko, tailer, oreka eta trebetasun jolasak izango dira aukeran. Sarrera doan izango da hiru egunetan zehar.

Abenduak 26-28 11:30-13:30/17:00-20:00 Gabonetako Haur Parkea 2-12 urte artekoentzat, Oiardo Kiroldegian. Sarrera doan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduaren 26an zabalduko dira Haur Parkearen ateak.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

abenduak 31 URTEA KORRIKA AGURTU Urte amaiera honetan dugu, herri ostalaritza eta merkataritzari atxikimendua adierazteko aitzakia ezin hobea. Usurbilgo hainbat saltoki, edaritegi eta jatetxe batzen dituen Hurbilago Elkarteak San Silvestre lasterketa antolatu du. Abenduaren 31n, 17:00etan frontoi inguruan hasi eta bukatuko da zirkuitua. Doan eman dezakezue izena, hurbilago.com web orrialde berrian edo Hurbilago Elkarteko saltokietan.

San Silvestre lasterketa 17:00etan hasiko da Mikel Laboa plazatik.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

urtarrilak 4 URTARRILAREN 4AN, EUSKARAZKO FILMA SUTEGIN Usurbilgo Udalak negu parterako antolaturiko euskarazko zine zikloaren baitan, aldaketak izango ditugu urtarrilean. Hilero lehen bi igandeetan, haurrentzako eta helduentzako film bana eskaini ohi da Sutegin. Egutegia eskutan beraz, datorren hileko bi filmen proiekzioak, urtarrilaren 5ean eta 12an behar lukete. Baina ez da hala izango, erregeen kabalgata dela eta, urtarrilaren 5eko saioa, bezperara, urtarrilaren 4a larunbatera aurreratu baitu Udalak.

Larunbatera beraz, baina betiko ordu eta lekuan proiektatuko da etxeko txikienentzako pelikula; 17:00etan hasita Sutegin, “Kiriku eta basapiztiak”. Filma ikusteko sarrerak salgai 3 eurotan, egunean bertan. Helduena bai, ohiko hitzorduan mantenduko da. Urtarrilaren 12an. “Mugaldekoak” proiektatuko dute Sutegin. Sarrerak 5 eurotan, egunean bertan salgai. Haurren filma beraz urtarrilaren 4an, eta helduena urtarrilaren 12an.

Urtarrilaren 4an emango dute “Kiriku eta basapiztiak”. Sarrera egunean bertan salgai.


P U B L I Z I TAT E A


AMAGOIA MUJIKAK IDATZI DU PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOEN LIBURUA “Bizipoza” ikuskizuna aurkeztera datoz larunbat honetan, abenduak 21, Oiardo kiroldegira. Bi saio eskainiko dituzte: 16:00etan lehena eta 18:30ean bigarrena. Ez da ordea, pailazoek argitara eman duten nobedade bakarra. “Sentitu, pentsatu, ekin” liburua ere plazaratu berri dute. Amagoia Mujika usurbildar kazetariak idatzi du eta berarengana jo dugu xehetasun eske. NOAUA! "Profesional talde bikaina oholtza gainean. Eta pertsona talde bikaina, oholtzatik jaitsita". Halaxe definitu dituzu liburuaren hitzaurrean. Askok eta askok ez dakitena islatzeko balio dezake liburu honek, ezta? Amagoia Mujika. Pailazoak euskararen militanteak dira, herrigintzatik sortu zirenak, haurrei euskaraz irri egiteko eta munduari euskaratik begiratzeko aukera bat eskaintzearren. Pailazoarena euskaraz egiteko sortu ziren eta hogeita bost urteotan sekula ez dute ahaztu hori, zertarako eta zergatik sortu ziren, baina bidean pilatu dituzten balioak oso berezi egin ditu. Oso mundu ikuskera propioa dute, haurrek ez ezik, helduek oso kontuan hartu beharrekoa nire ustez. Etxean haurrak dituen askori entzuten diot kokoteraino dagoela pailazoekin, besterik ezin dutela entzun kotxean doazenean, besterik ezin dutela ikusi etxeko telebistan... tira, ulergarria ere bada, baina, sekula jarri al dira abesti horiek esaten dutena adi entzuten? Izugarria da zenbat ikasketa eta lezio biltzen dituzten abestiek eta emanaldiek, zer nolako jendartea proposatzen duten. Eta garrantzitsuena iruditzen zaidana, erabat sinistuta daude jendartea beste norabide batean eraiki daitekeela, egiten duten horretan itsu sinesten dute. Pailazoena ez da ofizio bat bakarrik, pailazoena bizimodu bat da. Eta hori guztia jasotzen saiatu gara liburu honetan. N. Sarrera trukeko saioez aparte, bestelako saio asko eskaintzen dituzte. Iragartzen ez direnak, ikusten ez direnak... A. M. Liburua egiteko beren eguneroko

Pailazo taldearen ibilbidea jaso du “Sentitu, pentsatu, ekin” izeneko liburuan.

martxa gertu samarretik ezagutu dut eta askotan lortu dute ni harritzea eta hunkitzea. Emozio berdinarekin aritzen dira areto erraldoi batean milaka haurren aurrean eta ospitaleko gela batean haur bakarrarentzat. Ez zaie gustatzen kontatzea, oso umilak direlako, baina oholtzatik behera egiten dutena oso berezia da. Porrotx joan izan da goizeko zortziak aurretik erietxera ebakuntza gelan sartu behar zuten haur bati muxu bat ematera. Eta ezin da irudikatu haur haren irribarrea. Emanaldien aurretik eta ondoren aldageletako joan-etorria izugarria da. Lagunak dituzte Euskal Herriko herri bakoitzean eta beti hartzen dituzte besoak zabalik. “Begietara begiratzen ikastea” kapituluan Aspanogirekin, haur minbizidu-

nen gurasoen elkartearekin, zer nolako lotura daukaten kontatzen da eta egia esan oso momentu bereziak bizi izan dituzte elkarren ondoan. N. Helduentzat da liburua baina baditu 25 gozoki haurrentzat, ezta? A. M. Bai, liburuarekin batera DVD berezi bat dago urteotan egin dituzten bideoen bilduma batekin. Eta beste perla pare bat ere badaude. Orain arteko bidearen errepasoa egin dute bideo polit batean eta Juan Gorritiri buruzko beste bideo bat ere badago. Egia esan oso jende berezia dago pailazoen inguruan eta horiekin asko ikasi dute. Haiek esaten duten bezala, bere lagunen kolorekoak dira pailazoak.

Pailazoen unibertsoa, hitzez eta irudiz "Bazekiten zer ez zuten egin nahi. Baina ez zekiten zer egin nahi zuten". Hori ere liburuaren hitzaurrean aipatzen duzu. Zaila egin al zitzaizun liburua egituratzea? Formularekin ematea? Amagoia Mujika. Ez da erraza izan bidea topatzea. Ez zuten ohiko kontaketa kronologiko bat egin nahi, Ane Piratak erakutsi baitzien urteak betetzea baino garrantzitsuagoa dela abenturak bizitzea. Horregatik ezin zuen urtez urteko kontaketa izan, abenturen kontaketa izan behar zuen. Kapitulu guztiak gertaera edo pasadizo batekin hasten dira, eta gero dator pasadizo horrek utzi duen arras-

toa edo ikasketa. Eta argazkiek ere garrantzia daukate, asko kontatzen duten argazkiak direlako. Egia esan, pozik gaude emaitzarekin. Pailazoen unibertsoa hitzetan eta irudietan harrapatzea lortu dugula uste dut.


“NIRETZAT OPARI BAT IZAN DA HASIERATIK, NAHIZ ETA ORDU ASKO EMAN DITUDAN LANEAN� NOAUA! Liburuak ez dio izkin egiten pailazoen kapitulu ilunenari. Pirritxen aurkako jazarpena eman zen garaia. Gorrotoaren aurrean, gorrotorik gabe bizi nahi izatea izan al da akaso euren leziorik handiena? Amagoia Mujika. Bai, boikotetik ere asko ikasi dute. Badute abildade hori gauza guztiak ertz desberdinetatik begiratu eta beti zerbait ikasteko. Baina hori jarrera bat da. Pailazoek umorea egiten dute, baina umorea ez da bakarrik ateraldi batek sortzen duen algara zaratatsua, umorea bizitzari begiratzeko modu bat da. Eta jarrera horretan gorrotoak ez dauka tokirik noski. Egia da oso gaizki pasatu zutela, baina oso garbi zeukaten zein zen ibili nahi zuten bidea eta horretan se-

gitu zuten. Denborak arrazoia eman die. N. Lan asko dago ganorazko lan guztien atzean. Kasu honetan ere hala izango zen. Zer ikasi duzu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen liburu hau egiten? A. M. Niretzat opari bat izan da hasieratik, nahiz eta ordu asko eman ditudan lanean. Beren arrakastaren gako asko daude liburuan, eta horiek kontatzeko nigana jo izana pozgarria da. Eta ikasi, asko ikasi dut. Ikasi dut ilusioarekin ia dena posible dela, eta nahiz eta askotan bizitzaren gora-beherek dena txuri-beltzean jarri, norberaren ardura dela horri buelta eman eta bere egunerokoari kolorea ematea. Eta lezio garrantzitsuena: Sentitu, pentsatu, ekin.

Amagoia Mujika. Argazkia: Ikor Kotx.

E L K A R R I Z K E TA


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

egitaraua 2013 Abenduak 20, ostirala Goizean zehar, Aginagan abestera irtengo dira Herri Ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Antolatzailea: Aginagako Herri Ikastetxea. 9:30-10:45 Udarregi Ikastolako LH eta DBHko ikasleak gabon kantak abestera irtengo dira. 11:30-12:30 Udarregi Ikastolako HHko ikasle, irakasle eta gurasoak gabon kantak abestera irtengo dira. Agerialdetik frontoira. Antolatzailea: Udarregi Ikastola. 13:30 Mus txapelketa Gaztelekuan. Gazte guztiei zuzendua. Antolatzailea: Gaztelekua. 17:00 Olentzeroren jaitsiera Haur Eskolan. 17:30ak aldera, Haur Eskolatik abiatuko dira, Mikel Laboa plazara eta handik frontoira. Frontoian festa. Antolatzailea: Haur Eskola. 19:00ak aldera txistorrada Santuenea Elkartean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea. 22:00 “Koka kola eta barea” antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean. Antzezleak: Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa. Antolatzailea: Antxomolantxa elkartea.

Abenduak 21, larunbata 16:00 Santo Tomas festa Gaztelekuan. Gazte guztiei zuzendua. Antolatzailea: Gaztelekua. 16:00/18:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Sarrerak 8 euro aurrez Marijen eta Bordatxon. Egunean bertan, 9 euro (12 hilabete arteko haurrek doan). Antolatzailea: Argiaren Adiskideak.

Abenduak 22, igandea Santo Tomas Azoka Goizean zehar, sagardoa, txisto-

rra eta taloa dastatzeko, NOAUA!ko bazkide egiteko aukera... 11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa Dema plazan, 4-10 urte artekoentzat. 12:00 Santo Tomasetako kantujira Sohutako guraso, musikari eta kantariekin. 12:30 Ekitaldia Sutegin: herriko preso eta iheslarien senideen besarkada herritarrei. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu. Eguerdian, Nafartarrak taldekoen ekitaldia eta sagardo eta babarrun txapelketako sari banaketa.

Abenduak 23 / urtarrilak 3 9:00-13:00 Gabonetako txokoak Aginagako ludotekan. Izen ematea itxita. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 23, astelehena 15:00 Tolosako kars-etara irteera Gaztelekutik. DBH3koentzat. Antolatzailea: Gaztelekua. 17:00 Mari Domingi eta Olentzero bisitan. Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, asteartea Gabon kantak abestera 9:30 Etxez etxeko erronda Aginagan, Eliza paretik abiatuta. 17:00 Jaiotzaren irteera apaizetxetik. Antolatzailea: Parrokia. 17:30 Olentzero jira Kaxkoan: preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero, Mikel Laboa plazatik abiatuta. 18:00 Olentzeroren irteera Santuenea Elkartetik. 19:00 Olentzero taldeen topaketa

frontoian, Olentzero eta Hator Hator kantatzeko.

Abenduak 26/28 11:30-13:30/17:00-20:00 Gabonetako Haur Parkea 2-12 urte artekoentzat, Oiardo Kiroldegian. Sarrera doan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 26, osteguna San Esteban Txiki Eguna 11:00 San Esteban Txiki Eguna Urdaiagan. Meza eta hamaiketakoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea. 18:30 Pailazoak Gabonetako Haur Parkean, Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 27, ostirala 11:00 Jolasa LH 5 eta 6.mailakoentzat frontoian. Antolatzailea: Ziortza. 18:30 Txalaparta Gabonetako Haur Parkean, Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala. 20:00 Urteko azken ostirala: presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Abenduak 28, larunbata 14:50 Zinera irteera Gaztelekutik. DBH 1ekoei zuzenduta. Antolatzailea: Gaztelekua. 18:30 Pottoka Diskoteka Gabonetako Haur Parkean, Kiroldegian.

Abenduak 29, igandea Mirotz Ullateren omeneko gabonetako eskubaloi txapelketa. Antolatzailea:¨Usurbil Kirol Elkartea. “Nik ere gelditu dut!” jaialdia. Antolatzailea: Gipuzkoa Zero Zabor eta herrietako zero zabor taldeak.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

egitaraua 2013 Abenduak 30, astelehena 11:00-13:00 Kabalgatako antortxeroentzako izen ematea apaiz-etxean. Antolatzailea: Ziortza. 17:00 “Galtzagorriei to, Inaxio!” antzezlana Aginagako ludotekan. Sarrera doan. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

01:00 Larra Dj Askatasuna plazan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 2, osteguna 15:00 Donostiako Zientzia Museora irteera Gaztelekutik. DBH 2koei zuzenduta. Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 31, asteartea

Urtarrilak 3, ostirala

17:00 IV. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Izen ematea doan eta aurrez: hurbilago.com edo Hurbilagoren saltokietan. Lasterketan ostean, gabonetako oparien zozketa. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

19:00 Errege kabalgatan parte hartuko duten antortxeroen bilera apaiz-etxean. Deitzailea: Ziortza.

Urtarrilak 4, larunbata 14:50 Txuri Urdinera irteera Gaztelekutik. DBH 1ekoei zuzendua.

Antolatzailea Gaztelekua. 17:00 Haurrentzako zinea euskaraz, Sutegin: “Kiriku eta basapiztiak”. Sarrera egunean bertan salgai. 3 eurotan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, igandea 11:30 Postariak haurren eskutitzak jasoko ditu frontoian. 18:00 Aginagako errege kabalgata Txokoaldetik abiatuta, Aginagako frontoira. 18:00 Errege kabalgata Urdaiagatik abiatuta. 19:30 Erregeei harrera Usurbilgo frontoian. Antolatzailea: Ziortza.



Eguberrietako Gehigarri Berezia 2013