Eguberriak 2018

Page 1



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

K

OLENTZEROREN MEZUA: “IRRIKA BIZIZ NAGO ZUEKIN ELKARTZEKO”

aixo lagunok, Olentzero naiz eta iaz bezala, aurten ere badut Usurbila bisita bat egiteko asmoa. Egia esan, usurbildarrok oso harrera beroa egin zenidaten iaz, eta aurten, ez dut gutxiago espero. Abenduaren 24ean arratsaldeko 17:00etan, zuek Olentzerori idatzitako gutunak jasoko dituzte nire laguntzaileek; Dema plazara hurbildu behar duzue gutunak entregatzera. Ni berriz, arratsaldeko 18:00etan iritsiko naiz Kalezar auzora. Kalezartik Usurbilgo frontoira arteko ibilbidea egingo dut gero, baina bidea ez dut ezagutzen eta zuen laguntza beharko dut. Etorriko al zarete abenduaren 24an niri ongietorria egitera Kalezarrera? Ondoren, elkarrekin egingo dugu Usurbilgo frontoira arteko ibilbidea. Ados? Eta esan zuen gurasoei ere, niri ongietorria egitera etortzeko, bestela ez dutela oparirik jasoko.

“Etorriko al zarete abenduaren 24an niri ongietorria egitera Kalezarrera? Ondoren, elkarrekin egingo dugu Usurbilgo frontoira arteko ibilbidea”, hortxe Olentzerok bidali duen gonbidapena.

Irrika biziz nago zuekin elkartzeko, muxu handi bat! Olentzero, 2018ko abendua.

PD: Olentzeroren ongi etorri festako antolatzaileek helarazi digute ondoko gutuna.

OLENTZERO GOIZTIARRENA AGINAGAN

A

zken prestaketa lanetan buru-belarri behar du honez gero Euskal Herriko ikazkin ezagunenak, jendaurrera biltzeko hitzordua gainean baitu. Iaz bezala, Usurbila heldu baino lehenago barneratuko da Aginagan. Abenduaren 23an, 18:00etan Sekaña parean egingo zaio ongi etorria. Eta hortik frontoi alderako bidea herritar, trikitilari eta laguntzaileez inguratua egingo du. Helmugan, haurren gutunak bilduko dituzte Eliza Zaharrean, urte garai honi dagokion

moduan, gaztain goxoak dastatzearekin batera eta kantu giro ederrean. Kantuan irteteko usadio zaharrari ere bizirik eusten diote Aginagan. Abenduaren 24an goizean goiz irteten dira etxez etxe abesten. Kalejirak bereziki herri erdigunetik urrutien bizi diren lagunak agurtu eta urtean zehar gutxitan egoteko aukera izaten duten lagunekin harremantzeko aukera ematen die. Gabon kantu giroan murgildu nahi duenak, astelehen goizeko 9:00etan (abenduak 24) gerturatu dadila Aginagako Eliza ondora. Handik abiatuko

dute kalejira, itzulera 15:00ak aldera. Natur tailerrak Antxomolantxa Elkarteak Olentzeroren ongi etorriarekin batera, naturari lotutako tailerrak antolatu ditu haurrentzat urteko azken larunbaterako, hilaren 29rako 17:00etan Aginagako ludotekan. Zehazkiago esanda, xaboia eta golosina tailerrak dira antolatu dituztenak. “Anima zaitez!”, gonbidatu dituzte gaztetxoak. Tailerretarako sarreraren prezioa; 3 euro.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

kanta kantari

UDARREGI IKASTOLAKO IKASLEEK KANTARI HASIKO DITUZTE EGUBERRIETAKO OPORRAK Abenduak 21 ostirala n 09:30-10:45 LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira. -LHkoen ibilbidea: “Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara”. -DBHkoen ibilbidea: “Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara”. n 12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian. n 16:45 Haur Eskolako familia, haur,

hezitzaile, familia, lagunak... Haur Eskolako patioan elkartuko dira Kalezarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko. n 17:00 2-3 urteko geletan harrera egingo diete Olentzero eta Mari Domingini 2-3ko haurrek, guraso eta hezitzaileekin batera. n 17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkun– tzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Haur Eskolako jolastokitik frontoira. n 18:15-18:30 aldera, Kalejiraren amaiera frontoian. Haur Hezkuntzako haurren– tzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.

Mailaren arabera, ibilbide ezberdinak osatuko dituzte abenduaren 21ean.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

kanta kantari

AGINAGA ETA ZUBIETAKO IKASLEAK ERE KALEJIRAN IBILIKO DIRA OSTIRAL HONETAN Abenduak 21 ostirala Aginagako eskola: n 10:00ak aldera, kantuan irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, hezitzaile eta gurasoak, Aginagan barrena.

Abenduak 21 ostirala Zubietako eskola: n 12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan. Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.

Aginagako ikasleak 10:00ak aldera abiatuko dira.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

KOMERTZIO EREMUA, JOLASTOKI

J

olasean amaituko dugu urtea Usurbilen. Tramankulu erraldoiez inguratua esnatuko zaizkigu Usurbil erdiguneko plazak, abenduaren 29an eta 30ean, Hurbilago Elkarteko dendari txikiek antolaturiko Atrakzio Parke handiarekin. Airera jaurtiko duen anezka (“lan– tzadera”), jauzika aritzeko eremua, zine mugikorra, rokodromoa eta tirolina, bizikleta gainean jira eta buelta aritzeko “lupine bike”, herri kirolen puzgarria, bat formulako kabinak, dantza pista, jumping jolasa edota xbox bideo jolasak izango ditugu frontoian, Dema, Askatasuna eta Mikel Laboa plazetan.

Puntuak, erosketen truke Parkeaz gozatzeko egun bakoitzeko sarrera 15 eurotan eskuratu ahalko da baina adi, baita doan ere! Horretarako 20 eurotik gorako erosketak egiten dituzunero puntu bat jasoko duzue. 10 puntu biltzean, Hurbilagoko kide den saltokiren batera joan, eta puntuen truke jolas parke handiaz egun batez doan gozatzeko eskumuturrekoa emango zaizu. Bertako saltokietan kontsumitzeko deia Ekimen honekin, kale giroa suspertu eta jendea herrian bertan, bertako komer– tzioetan kontsumitzera bultzatu nahi du Hurbilago Elkarteak.

Hurbilagok antolaturiko Atrakzio Parkea abenduaren 29an eta 30ean egongo da martxan.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

AHALEGINAK SARIA DU, OTAR MODUAN

N

OAUA! laguntzen duzuen guztion artean, egiten duzuen ahalegina eskertzeko, urtero moduan, denetariko produktuez hornituriko lau otar eder zozketatu ditugu. Bi, publizitatea kontratatzen duzuenon artean, beste bi, NOAUA!ko bazkideon artean. Sarituak ondoko irudietan dituzue. Zorionak! Gainerakooi, NOAUA! kide ez bazara, etorri Bordaberri 3ko egoitzara eta berehala tramitatuko dizugu bazkidetza. Bazkide izanda, NOAUA! K.E.-k antolaturiko sarrerak merkeago eskuratu ahalko dituzu, kultur elkartearen erabakietan parte hartzeko aukera izango duzu, edota urtean zehar egin ohi ditugun hainbat zozketetan ere onuraduna izan zaitezke. Argibide gehiagorako: elkartea@noaua.eus / 943 360 321.

Aldizkaria eta web orria plazaratzeaz gain, kultur jarduerak antolatzen ditu NOAUA!k.

NOAUA! KIDEEK JASO DITUZTE GABONETAKO OPARIAK

Bazkideen arteko zozketan: Inaxio Arruti Gonzalez-Echeverri.

Bazkideen arteko zozketan: Ainhoa Salsamendi San Sebastian.

Publizitatea jarri dutenen artean: IĂąaki Iturgintzako IĂąaki Oliva Ibargoien.

Publizitatea jarri dutenen artean: Kima masajeak-eko Goyo Martin.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

GABONETAKO PARKEA, KIROLDEGIAN

H

urbilago Elkartearen jolas parke erraldoia ez da egokituko Usurbilgo Udalak antolatu ohi duen 2-12 urte artekoei zuzendutako Gabonetako Haur Parkea zabalik izango den egunekin. Oiardo Kiroldegiko jolas gunea astebete atzeratu dute aurten, eta urtarrilaren 2tik 4ra irekiko dute, ordutegi honetan: 11:00-13:00 / 16:30-19:30. Ohi bezala, tailer desberdinen txokoak izango ditu parkeak; orriak markatzekoak, eskumuturrekoak, txotxongiloak, karetak, makilaiak‌ Txikientzako gunean puzgarriak, ludoteka, margolarien txokoa... egongo dira. Handientzako gunean ohe elastikoak, puzgarriak‌ Guztia doan!

Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian zabalduko dute, urtarrilaren 2tik 4ra.

Hitzordu bereziak izango dira egunero arratsalde partean: n Urtarrilak 2, asteazkena: 17:30 Talo tailerra.

n Urtarrilak 3, osteguna: 17:30 Ipuin kontalaria. n Urtarrilak 4, ostirala: 17:30 Diskofesta emanaldia.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

TRIPONTZIAK IA 100.000 EURO BANATUKO DITU

A

urreko aldizkarian oker adierazi genuen, 76.500 euro ez 94.000 euro, honenbestez ia 100.000 euro jarriko ditu jokoan Gure Esku Dago mugimenduak Tripontzia, Urteberriko Saria ekimenarekin. 60.000 euroko sari nagusiarekin batera, diru kopuru baxuagoko beste 23 sari banatuko dituzte, ausazko programa informatiko baten bidez. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, “banatutako billeteen artean soilik egingo da zozketa”. Urtarrilaren 21ean ospatuko den zozketarako txartelak erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduko bolondresek salduko dituzte asteotan Usurbilen, kalean ekitaldiren bat ospa– tzen denean. Bestela, guneotan ere eskuratu ahalko dituzue; Artzabal, Benta, Bordatxo, Guria, Zendoia, Laukote eta Opil-Goxon hain zuzen. Toki guztiotan ere Gure Esku Dagoren 2019rako egutegiak erosi ahalko dituzue; adi, egutegiko argazkietako bat Usurbili eskainia dago.

Artzabal, Benta, Bordatxo, Guria, Zendoia, Laukote eta Opil-Goxon topatuko dituzue txartelak salgai.

Tripontzia Saria n 60.000 euro saritutako zenbaki eta seriearentzat. n 2.000 euroko 7 sari zenbaki bereko gainontzeko serieentzat.

n 1.500 euroko 8 sari saritutako bigarren zenbakiarentzat. n 1.000 euroko 8 sari hirugarren zenbakiarentzat. Informazio gehiago: gureeskudago.eus

TXARTELAREKIN BATERA, FILM BAT DESKARGATZEKO KODE ZENBAKIA

I

az bezala, Tripontziaren txartelek zozketa egunean erreparatu beharko diegun bost zifradun zenbakia eta Euskal Herriko herrialdeetako baten serie izena daramate. Eta horrekin batera, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten “Elkarrekin Together” filma deskargatzeko kode zenbakia. Film dokumentalak euskal arkeologo espedizio batek AEBen ekitalde-

ko hutsik den irla batera bidaiatzen du. “Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela”. Informazio gehiago: together.eus

“Elkarrekin Together” film dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

IRTEERA UGARI EGINGO DITUZTE GAZTELEKUKOEK

Z

arautz-Zumaia ibilbidea osatzera, Donostiako Txuri Urdinera eta Zientzia Museora txangoak antolatu ditu Gaztelekuak, neguko oporraldian murgiltzear diren DBH-ko gazteentzat. Got Talent saioarekin batera, jai egunotarako osatu duten egitarauko eskaintza nagusia izango da txangoena. Baina adi, irteeretarako guraso baimenak Gaztelekuan bertan eskuratu beharko dira aldez aurretik.

Abenduak 22, larunbata n 16:30 Got Talent Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH1. Abenduak 27, osteguna n 12:00-18:30 Gaztelekutik Zientzia

Museora. Nori zuzendua: DBH2. Abenduak 28, ostirala n 15:00-20:00 Gaztelekutik Txuri

Urdinera. Nori zuzendua: DBH1. Segidan duzue Gaztelekuak asteotarako prestatu duen eskaintzaren berri. Argibide gehiagorako komunikazio bideok dituzue: gaztelekua@usurbil.eus / 943 371 050.

Urtarrilak 3, osteguna n 11:00-18:30 Gaztelekutik Zarautz-Zu-

maia txangora. Nori zuzendua: DBH3. Antolatzailea: Gaztelekua.

Zientzia Museora joango dira abenduaren 27an. Irteeretara joateko baimena behar da.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

izerdi patsetan

URTEKO AZKEN LASTERKETA

B

ederatzigarren ediziora heldu da jada, baina inoiz baino biziago egoten segitzen du, herriko komertzio eta ostalaritza zutik manten– tzearen aldeko urratsak, aurrerapausoak emateko beharrak. Bat, bi eta hamaika pauso emateko borondatea erakusten dute urtero lasterka eginez Usurbilgo bizilagunek. Eta hala heldu da 2018ko ediziora, abenduaren 31n, 17:00etan frontoitik abiatuta ospatuko den 9. Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa. Aurtengorako izena aurrez eta doan eman dezakezu Hurbilago Elkartearen saltokietan edota hurbilago.com atarian. Izena ematearen truke, abenduaren

Abenduaren 31n arratsaldeko 17:00etan abiatuko da 9. Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa.

31ko lasterketa amaieran egingo den zozketan parte hartzeko aukera izango duzu.

Hainbat opari banatuko dituzte, eta adi, 500 euroko erosketa balea zozketatuko da!



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA OPARI

B

atentzat baino gehiagorentzat opariak egiten hasten pentsatzeko garaia den honi begira, lagungarria suertatuko zaion katalogoa plazaratu dute Euskal Herriko 120 bat udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuk, tartean Usurbilgoak. Berrikuntza bat badakar 0-12 eta 1216 urte arteko haur eta gazteei, baita haien gurasoei ere zuzendutako aurtengo Katalogoak. “Gabonetarako opari gisa produktu bat aukeratu eta haren gainean jartzeko gometsak banatu dituzte txikienen artean�. Euskarazko produktuen eskaintza osoa helbide honetan topatuko duzue: katalogoa.eus

Katalogoa, paperean eta sarean Atalka dago antolatuta katalogoa: musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak,

liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala. Euskarazko produk-

tuen eskaintza osoa, eguneratua, helbide honetan topatuko duzue: katalogoa.eus



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

GURASOS-EN BABES KUTXEN IPUINA

Usurbilen ere eskuragarri dituzue 10 euroan, ondoko dendetan: Lizardi, Laurok, Otargoxo, Kaffa, Txalaka, Iturralde botika, Iratze naturdenda, Ines ileapaindegia, Intza ileapaindegia, Ixabel Estetika Zentroa eta Lurda Kinkildegian.

“Gaur oso kutxa bereziak aurkeztuko dizkizuegu, babesteko balio duten kutxak dira hain justu. Naoned edo Nantesen (Bretainian) eginak dira, Asterix eta Obelixen herrixka zegoenetik hurbil. Ez alferrik, bere barruan sartu da ezkutuan edabe magikoa, eta edabe horrek txikiak botere handiko egiten ditu eta harropu– tzak txiki. Estalki serigrafiatuetan kolore biziko etorkizuna aurkituko duzue, Zubietatik gertu, 100 haurrek margotuak, “Urbaseria” sorgin gaiztoa ametsak errausteko eta amets gaiztoak izurtzeko gaztelua eraikitzen ari den lekutik hurbil. Ipuina

ondo amaitzea neurri handi batean zure eta gure gain dago. Bildutako diruarekin Hondakinen Kudeaketa Plan Alternatiboa idazteko eta Amets Lasaien Etxea erai– kitzeko da. Han haurren begiraden aire garbia sartuko da eta argiztatua egongo da etorkizun jasangarriaren ilusioz. A. o.: Ez ahaztu kutxaren barruan aurkituko duzun postala, lurralde honetako diputatu nagusiarentzat da. Postal horretan gogora ekarriko diozu “inoiz ez dela berandu Gipuzkoa Osasuntsuago baten alde lan egiteko” A, eta goxatu Gureak-eko magoek egindako galletekin”.

Babes kutxak salgai n Non: Lizardi, Laurok, Otargoxo, Kaffa, Txalaka, Iturralde botika, Iratze naturdenda, Ines ileapaindegia, Intza ileapaindegia, Ixabel Estetika Zentroa eta Lurda Kinkildegian. n Prezioa: 10 euro. n Oharra: babes kutxak salduz bildutako dirua, Hitzartu prozesutik sortuko den etorkizuneko Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketaren Plan Alternatiboa diruz laguntzera bideratuko da. n Babes kutxen sustatzailea: GuraSOS taldea.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

ALDAKETAK, ERREGEEN BIDEAN

O

hi bezala San Estebandik etorriko zaizkigu zaldi gainean urtarrilaren 5ean, Meltxor, Gaspar eta Baltasar eta haiek laguntzen ariko diren bidelagunak. Frontoian amaituko dute itzulia, tarteko bide horretarako ordea aldaketak iragarri ditu Ziortza Gazte Elkarteak. Urtarrilaren 5ean ospatuko den Errege Kabalgataz ari gara. Erregeak heldu aurretik, postaria bidaliko dute urteko lehen larunbat goizean, haurren gurariak biltzera. Eta arrasaldean errege kabalgata ospatuko da. Segidan dituzue xehetasunak. Urtarrilak 5, larunbata n 11:30 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen ariko da. n 17:00 Errege kabalgata abiatuko da San Estebango plazatik. Ibilbidea: San Estebango plaza, Sendategia, Santuenea, Bizkarre, Errekatxiki,

Erregeak heldu aurretik, postaria bidaliko dute urteko lehen larunbat goizean, haurren gurariak biltzera. Eta arrasaldean errege kabalgata ospatuko da.

Olarrondo (bertan atsedenaldia), Puntapax, Kale Nagusia kontrako norantzan, Zubiaurrenea eta frontoia. n 19:30 Erregeen etorrera eta azken eki-

taldia frontoian. n Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

ASTEBETE ATZERATUKO DUTE HAURRENTZAKO ZINE ZIKLOA

A

zaroaz geroztik martxora aldera arte, lehen igande arra– tsaldeetan Sutegiko eserlekutan eroso jarri eta euskarazko zineaz gozatzeko plan bikaina izaten dute etxeko txikienek. Adi ordea, urtarrileko lehen igandea Errege Egunez egokituko denez, astebete atzeratuko baita hilabete horri dagokion proiek– zioa, urtarrilaren 13ra. Ohiko ordu eta lekuan, 17:00etan hasita Sutegiko

auditorioan eskainiko da, “Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa”. Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko proiekziorako sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira 3 eurotan. “Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maitemindu da. Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen aben-

tura zoroa eta zirraragarria planeatu du. Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du, ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Altxor hori lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konponduko liratekeela uste du. Ondorioz, lagunekin batera, erraza izango ez den bidaiari ekingo dio. Baina ez dira altxorra topatu nahi duten bakarrak izango”.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

40 URTEZ USURBILEN GAZTE ANTOLAKUNTZAN

Ondoko irudian, 40 urteotan gazte antolakuntzan parte hartu duen belaunaldi ezberdinetako herritar taldea duzue.

4

0 urte betetzear ditu Ezker Aber– tzaleko gazte antolakuntzak Euskal Herri mailan. Urtemuga honen testuinguruan, “Bulkada berrien garaia da” dinamika abiatu dute Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Euskal Herrian. “Dinamika honen asmoa Gazte Antolakun– tzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioaz gazte borroka balioan jartzea da. Zurekin egin nahi dugu”.

urtemugako afaria Aitzagan. “Ia 40 urte dira gazte antolakuntza eta borrokari egin geniola. Eta hemen gaude, bizirik eta indartsu. Bulkada berrien garaia da! dinamikarekin urteetako borrokaren uzta jaso eta aurrera begira jartzen gabiltza. Belaunaldi desberdinen arteko afarira gonbidatzen zaitugu, harremanak sendotu eta esperientzia zein hausnarketak konpartitzeko. Animatu!”, hortxe Ernaik luzaturiko gonbita.

4. GAZTE TOPAKETAK USURBILEN

Lau hamarkada hauetan gazte antolakuntzan parte hartu duten herritarrak bildu nahi dituzte. Topaleku horren isla izan zen hilabete hasieran, Mikel Laboa plazan atera zen talde argazkia. Ondoko irudian, 40 urteotan gazte antolakuntzan parte hartu duen belaunaldi ezberdinetako herritar taldea duzue. Usurbilgo Ernaik deitu zituen talde argazkira. Azken urteotan egin duten moduan, 4. Gazte Topaketak antolatu dituzte abendu amaierarako. Urtemuga berezi honek ere bere tartea izango du, abenduaren 26tik 28ra egitekoak dituzten topaketa hauetan. Zenbait saio berezi iragarri dituzte, eta tartean, gazte antolakundearen 40.

Gazte Topagune berezia Ezker abertzaleko gazte antolakundeak 2019an 40 urte beteko dituen honetan, herriz herri dinamika ezberdinak bideratu nahi dituzte, gazte antolakundeen memoria liburu batean bildu eta lau hamarkada hauetan gazte antolakundeetan parte hartu duten gazteak elkartu. Dinamika, 2019ko apirilaren 19tik 22ra, “Askatasuna taupadak independentziara!” aldarripean, Lemoan ospatuko den Euskal Herri mailako Gazte Topagune erraldoiarekin borobilduko dute. Gazte Topagunerako bonoak Aitzagan dituzue

n 11:00 “Jaia bai, borroka ere bai!” Potxoenean. n 17:30 “Gazte eta Prekario” tailerra Potxoenean. n 22:00 “Hiru izar askatasunaren izenean”.

eskuragarri. Informazio gehiago: gaztetopagunea.eus

Abenduak 26, asteazkena n 18:00 “Musika eta Politika III” Sutegin. n 22:00 Filma Sutegin: “La ola”.

Abenduak 27, osteguna

Abenduak 28, ostirala n 11:00 Mural margoketa. n 17:30 “40 urtez borrokan. Lehen urratsak” Gazte Antolakundearen sorreraren inguruko saioa Potxoenean. n 21:00 Gazte Antolakundearen 40. urtemugako afaria Aitzagan.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

agenda

Abenduak 14-urtarrilak 7 n “Usurbilgo 2018 uzta” erakusketatxoa Sutegin. Antolatzaileak: Sutegi Udal Liburutegia eta NOAUA! K.E.

Abenduak 21, ostirala n 18:30 San Tomas jaia Santueneko ludotekan. Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea. Ikasleen gabonetako kantu-jirak Aginagako Eskola: n 10:00ak aldera, kantuan irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, hezitzaile eta gurasoak, Aginagan barrena. Zubietako Eskola: n 12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan. Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. Udarregi Ikastola: n 09:30-10:45 LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira. n 12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian. n 16:45 Topaketa Haur Eskolan, kalejira abiatu aurretik. n 17:00 2-3 urteko geletan harrera Olen– tzero eta Mari Domingini. n 17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkun– tzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingirekin Haur Eskolako jolastokitik frontoira. n 18:15-18:30 aldera, Kalejiaren amaiera frontoian. HH-koentzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa. Zubietan, entsegua: n Abenduaren 24ko kantaldia prestatzeko entsegua. 19:00etan Kaxkapen. Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

Abenduak 21-22 n 18:00 (ostirala) / 10:00 (larunbata) Kultura Matrilinealari buruzko jardunaldiak Potxoenean.Auzolan Elkartearen eskutik.

Abenduak 22, larunbata n 16:30 “Got Talent” Gaztelekuan, DBH1-ekoentzat. Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 23, igandea n 18:00 Olentzerori ongi etorria trikitilariekin Aginagan, Sekañatik frontoi ingurura; eskutitz bilketa eta gaztain jana. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, astelehena Aginagan: n 09:00 Kantu jira etxez etxe Parrokia ondotik abiatuta. Aginaga erdigunera itzulera, 15:00ak aldera. Antolatzailea: Aginagako Parrokia. Santuenean: n 17:50 Olentzero Santuenea Elkartetik. Antolatzailea: Santueneako elkartea eta gurasoak. Zubietan: n 16:00 Artzabaleta baserritik. Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea. Usurbilen: n 16:30 Mari Domingirekin kantuz herri itzulia preso eta iheslarien eskubideen alde, frontoitik abiatuta. Handik Olen– tzerori ongi etorria egitera 18:00ak aldera. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu. n 17:30 Parrokia aurrean: Gabon kanta jira jaiotzarekin. Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia. Olentzerori ongi etorri jaia: n 17:00 Olentzerori idatzitako gutunak jaso Dema Plazan. n 18:00 Olentzeroren etorrera Kalezarretik abiatuta. n 19:00 Amaierako jaia, Dema Plazan. Antolatzaileak: Usurbilgo herri eragileak.

Abenduak 26, asteazkena n 11:00 San Esteban Txiki Eguna: meza eta hamaiketakoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea. 4. Gazte Topaketak n 18:00 “Musika eta Politika III” Sutegin.

n 22:00 “La Ola” film proiekzioa Sutegin. Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.

Abenduak 27, osteguna n 12:00-18:30 Gaztelekutik Zientzia Museora irteera, DBH2-koentzat. Antolatzailea: Gaztelekua. n 19:00 Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. Deitzaileak: Usurbil, Santuenea eta Aginagako jubilatuen elkarteak. 4. Gazte Topaketak n 11:00 “Jaia bai, borroka ere bai!” Potxoenean. n 17:30 “Gazte eta Prekario” tailerra Potxoenean. n 22:00 “Hiru izar askatasunerantz”. Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.

Abenduak 28, ostirala n 15:00-20:00 Gaztelekutik Donostiako Txuri Urdinera irteera. DBH-1ekoei zuzendua. Antolatzailea: Gaztelekua. 4. Gazte Topaketak n 11:00 Mural margoketa Aitzagan. n 17:30 “40 urtez borrokan. Lehen urra– tsak” Gazte Antolakundearen sorreraren inguruko saioa Potxoenean. n 21:00 Gazte Antolakundearen 40. urtemugako afaria Aitzagan. Deitzailea: Ernai.

Abenduak 29-30 Dendari txikien atrakzio parke erraldoia Usurbilgo frontoian, Dema, Askatasuna eta Mikel Laboa plazan: n Abenduak 29, larunbata: 11:00-14:00 / 16:00-20:00. n Abenduak 30, igandea: 11:00-15:00 / 15:30-18:00. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Abenduak 29, larunbata n 09:00-20:00 Mirotzen omeneko infantilen arteko 11. eskubaloi txapelketa Oiardo Kiroldegian. Amaieran, sari banaketa. Antolatzailea: Usurbil K.E. n 10:00 Gabonetako 5. Futbol Txapelketa Haranen. Antolatzailea: Usurbil F.T. n 17:00 Natur tailerrak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

agenda

Abenduak 30, igandea n 18:00 Hitzaldia Sutegin: “Ukraina-Donbass gatazka”. Antolatzailea. Tadamun taldea.

Abenduak 31, astelehena n 17:00 9. Hurbilago San Silvestre lasterketa frontoitik. Amaieran, oparien banaketa eta 500 euroko erosketa balearen zozketa. Antolatzailea: Hurbilago. n 20:00 Presoen eskubideen aldeko topa Dema plazan. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Urtarrilak 1, asteartea n 00:01 Urtarrilaren 27ko Irisasi BTT 2019 “Hotzak akabatzen” probarako izen ematearen irekiera kirolprobak.com atarian. n 01:00 Aros DJ-a Usurbilgo frontoian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala. n 10:00 Andatzan elkartzeko deia. Deitzaileak: herritar talde bat.

Urtarrilak 2-4 11:00-13:00 / 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. n Urtarrilak 2: 17:30 Talo tailerra. n Urtarrilak 3: 17:30 Ipuin kontalaria. n Urtarrilak 4: 17:30 Diskofesta. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 3, osteguna n 11:00-18:30 Gaztelekutik Zarautz-Zumaia txangora. DBH 3-koei zuzendua. Antolatzailea: Gaztelekua.

Urtarrilak 5, larunbata Errege kabalgata: n 11:30 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen. n 17:00 Errege kabalgata San Estebango plazatik. n 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. n Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Urtarrilak 7, astelehena n 18:00-20:30 Odol ematea anbulatorioan. Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.

Urtarrilak 12, larunbata Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak Bilbon eta Baionan. Autobus zerbitzua Usurbildik. Deitzailea: Sare.

Urtarrilak 13, igandea n 17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: “Leo Da Vinci”. Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Zior– tza Gazte Elkartea.

Urtarrilak 14, astelehena n 18:00-19:00 Kantu Taldearen ikasturte berriaren hasiera Agerialdeko musika gelan. Antolatzailea: Kantu Taldea.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.