Hemeretzigarren gaia KONTRATUAREN OSAGAIEK IZAN DITZAKETEN AKATSAK Laburpena: §76. Kontratuaren osagaiek izan ditzaketen akatsak.— 204. Arazo orokorrak.— §77. Barne borondatea eta borondate aitortua: aitorpenaren akatsak.— 205. Barne borondatea eta borondate aitortua bat ez etortzea.— 206. Erreserba mentala.— 207. Oker eragozlea.— 208. Erabateko indarkeria.— 209. Itxura egitea.— §78. Borondatearen akatsak.— 210. Arazo orokorrak.— 211. Okerra, borondatearen akatsak dakartzanean.— 212. Zuzenbidezko okerra.— 213. Kontuen gaineko okerra.— 214. Indarkeria.— 215. Beldurtarazpena.— 216. Doloa.— §79. Objektuaren akatsak.— 217. Ezintasuna.— 218. Ezzilegitasuna.— 219. Zehazgabetasuna.— §80. Kariaren akatsak.— 220. Karirik ez izatea.— 221. Kari faltsua.— 222. Kari ezzilegia.
§76. KONTRATUAREN OSAGAIEK IZAN DITZAKETEN AKATSAK 204. Arazo orokorrak Gai honetan aztertuko ditugu kontratuak izan ditzakeen hutsak, horren osagairen baten edo batzuen akatsen ondorioz. Akats adierazmoldea ez dugu egoki erabiltzen, adierazmolde horrek hartzen baitu kontratuak izan dezakeen edozein anomalia, hau da, bai kontratuak osagairen bat ez izatea, bai, osagai guztiak izanik ere, horiek akastunak izatea. Dena den, akats horiek modu orokorrean aztertuko ditugu; beraz, azterketa hori osatu behar da kontratu mota bakoitzak duen arauketa bereziarekin, horietan arautzen baitira kontratu desberdinek izan ditzaketen akats edo huts bereziak, esaterako, salerosketa kontratuan, saldutako gauzak dituen akatsak, KZren 1484 eta ondorengo art.etan araututa.
A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
§77. BARNE BORONDATEA ETA BORONDATE AITORTUA: AITORPENAREN AKATSAK 205. Barne borondatea eta borondate aitortua bat ez etortzea Kontratugile baten borondateak garrantzi juridikoa izan dezan, kontratugileak borondate hori kanporatu behar du aitorpen egokiaren bidez. Horrela, beste alderdiak borondate hori ezagutuko du eta kontratu adostasunean integratuko da. Aurrean esandakoa kontutan hartuta, bereiz ditzakegu, batetik, kontratugilearen barne borondatea eta, bestetik, horren aitorpena. Bereizketa hori gorabehera, barne borondatea eta horren aitorpena fenomeno bera osa tzen duten bi fase desberdin dira. Nolanahi ere, gerta daiteke bata eta bestea bat ez etortzea eta, horrelakoetan, arazoak sor daitezke, batik bat, borondate horietarik zein nagusituko den zehazteko orduan. Arazo horiek garrantzi praktiko izugarria dute; izan ere, euren konpon bidea zein izan, eta horren arabera kontratugile baten edo bestearen interesa nagusituko da. Esangura horretan, lehendabiziko konponbidea izan daiteke barne borondateari lehentasuna ematea. Hori aukeratuz gero, negozioa deu seza da, borondate horrek ez duenean bat egiten borondate aitortuarekin; kasu horretan, akatsa jasan duen alderdia babesten da. Nolanahi ere, konponbi de horrek beste kontratugilearen interesa urra dezake, kontratuaren eragin gabetasuna adierazten baita, kontratugile horrek ziur asko ezagutzen ez duen kariren bat dela bide. Bestalde, bigarren konponbidea izan daiteke borondate aitortuari lehentasuna ematea. Baina horrek eragozpenak dakarzkio aitorpena egin duen kontratugileari, berarentzat kontratu izaerako harremanak lotesleak baitira, nahiz eta berak harreman horiek nahi izan ez. Hala ere, arazoak ez dira hain bakunak, bi kontratugileek batera eragin baitezakete euren boron dateak bat ez etortzea; horixe gertatzen da, esaterako, itxura egite
kasuetan, geroago aztertuko dugun bezala. Bestetik ere, jokoan dauden interesak ez dira kontratugileenak bakarrik. Aitzitik, arazo horiek eragina dute, bai trafiko ju ridikoan, segurtasun printzipioaren bidez adierazten den horretan, bai eta gainontzekoen interesetan ere, kontratuaren eragingabetasunak ondoreak izan baititzake horiei begira. Arazo horri konponbidea emateko, lehenengo eta behin, teoria subjektiboa agertu zen (Wilenstheorie). Konponbide hori SAVIGNYk bultzatu zuen eta WINDSCHEID eta ENNECERUSek haren esanak jarraitu zituzten. Teoria horrek barne borondateari ematen dio lehentasuna; hala ere, teoria hori azken ondorioetara eramanez gero, ondorio ez-zuzenak sor daitezke, aitorleak berak bere jokabidearekin eragin baitezake barne borondatea eta borondate aitortua bat ez etortzea. Horren aurka, aitorpenaren aldeko tesia agertu zen (Erklärungtheorie), BHAR eta DANZek eratutako teoria, alegia. Teoria horrek, aurrean adierazitakoak ez bezala, borondatearen aitorpenari ematen dio lehentasuna. Baina teoria hori muturrera eramaten bada, gehiegiko ondore hau atera daiteke: aitorlearentzat loteslea izango da akatsaren ondorioz egindako aitorpena.
Bi teoria horiek dakartzaten muturreko ondorio horiek saihesteko, tarteko teoria agertu zen. Teoria horrek ematen duen konponbidea praktikan dago oinarrituta eta kontutan hartzen ditu jokoan dauden interes guztiak, bai eta alderdien portaerak ere. Horretarako, gogoan izan behar dira, batetik, barne borondatearekin bat ez datorren aitorpena egiten duenaren erantzukizuna, aitorleak izan duen arretaren arabera neurtuta; eta, bestetik, aitorpen horrek bere jasotzaileengan eragin duen zentzuzko konfiantza, onustearen arabera neurtuta. Horren ondorio da Espainiako antolamendu juridikoak hartu izan duen konponbidea; konponbide hori borondatezalea bada ere, horren ondorioak malgutzen dira, aurrean aipatu ditugun erregelak aplikatuz. Esangura horretan, barne borondateari ematen zaio lehentasuna, baina borondate aitortua beste horren gainean nagusituko da bi kasu hauetan: aitorleak berak eragin duenean bi borondateak bat ez etortzea eta borondate aitortuak erakarri duenean beste alderdiak negozio borondate horretan konfiantza osoa izatea. Nolanahi ere, ez da hori gertatzen beste alderdiak bi borondateak bat ez datozela ezagutu behar badu edo, arretaz jardunez gero, ez badu konfiantzarik izan behar aitorpen horretan (JORDANO FRAGA). Beraz, barne borondatea eta borondate aitortua bat ez A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
badatoz, arazo hori lehen aipatu ditugun irizpideak erabilita konponduko da. Nolanahi ere, kasu hauetan ez datoz bat bi borondate horiek: erreserba mentala, oker eragozlea, erabateko indarkeria eta itxura egitea. 206. Erreserba mentala Kasu horretan, aitorleak eragiten du, berak bakarrik eta modu kontzientean, barne borondatea eta borondate aitortua bat ez etortzea; beste modu batera esanda, aitorleak berak nahi ez duen zerbait adierazten du. Dogmatikaren ikuspuntutik, horretara egindako kontratuak oinarrizko osagai bat falta du: alderdietako baten adostasuna. Hala eta guztiz ere, hori ez da Espainiako antolamendu juridikoak hartzen duen konponbidea; izan ere, konponbide hori erantzukizun eta konfiantzaren printzipioetan oinarrirtzen da, lehenago azaldu ditugun printzipioetan, hain zuzen. Printzipio horien ha rira, bi borondateak bat ez etorri arren, kontratua baliozkoa da eta, horren ondorioz, erreserbarekin egindako aitorpenak aitorlea lotzen du, horren jarduketak eragin baitu konfiantza aitorpenaren jasotzailearengan. 207. Oker eragozlea Kasu horretan ere, barne borondatea eta borondate aitortua ez datoz bat. Oker horren ondorioz aitorleak ez du aitortzen berak nahi duena, esaterako, zerbait erosi nahi duenak zerbait hori errentan hartzen duela esaten duenean, edo finka zehatza saldu nahi duenak beste finka desberdin bat saltzen duenean. Kasu horietan, aitorleak okerra jasaten du eta oker horrek dakar barne borondateak eta borondate aitortuak bat ez egitea. Bistan denez, erreserba mentala eta oker eragozlea ez dira gauza bera, bigarren horretan aitorleak ez baitu modu kontzientean eragiten bi borondate horien arteko desadostasuna. Oker eragozle izan daitezke, bai negozioaren gainekoa, bai negozio horren objektuaren gainekoa. Oker hori eragingarria izateko, oinarrizkoa eta desenkusatzeko modukoa behar du izan. Bi betekizun horiek ere
beste akats honek izan behar ditu: aka tsa dakarren okerrak edo oker desegokiak, hau da, barne borondatean eragi na duen okerrak. Oker mota hori geroago aztertuko dugu. Negozioan parte hartzen duen alderdi batek oker eragozlea izan badu, negozio hori eragingabea izango da. Hala ere, doktrinak ez du iritzi bera eragingabetasun horren inguruan: autore batzuen ustez, negozioa deuseztakorra da, KZren 1301. art.ak araututa eta, beste batzuek diotenez, aldiz, deuseza da erroerrotik, ez baitago arazo hori arautzen duen manurik. Oker horri buruzko itxuraketak berez dakar doktrina aho batekoa ez izatea. Horrela, errotikako deuseztasunaren aldeko autoreek diotenez, oker eragozlerik badago, ez da eman negoziorako adostasunik; negozio horretan ez dago KZren 1262. art.ak aipatzen duen adostasunik, aitzitik, negozioaren oinarrizko osagaien gaineko desadostasuna dago: kasu horretan, kontratua ez da eratu eta hori deuseztzat jo behar da (DE CASTRO, MORALES, JORDANO FRAGA. LACRUZ eta LUNAk iritzi horri ñabardura batzuk sartu dizkiote; euren ustez, okerra jasan ez duen alderdiaren interesa babestu behar da, horrek konfiantza osoa izan baitu onustez beste alderdiak egin duen aitorpenean). Hor goian azaldutako arazoak garrantzia du, eragingabetasun mota horiek ondore desberdinak dituztelako. Geroago aztertuko dugunez, errotikako deuseztasunarekin, okerra izan duenaren interesa babesten da; izan ere, deuseztasun hori eskatzeko akzioak ez du iraungitasun eperik eta deuseztakortasun akzioa, ostera, lau urteko epean iraungitzen da. Bestalde, deuzestasun kasuan, edozein interesatuk du legebideztaketa deuseztasuna eska tzeko; deuseztakortasun kasuan, aldiz, okerra izan duenak bakarrik eska dezake halakorik.
Negozio horrek ukitzen dituen interes guztiak eta alderdien portaera kontutan hartuta, PUIG BRUTAU eta DÍEZPICAZOk uste dutenez, ez dago nahikoa arrazoirik aurrean azaldu dugun bereizketa egiteko. Bi kasuotan, okerra jasan duena lotuta geratzen da berak eman nahi izan ez duen negozio borondatearen bidez, eta beste kontratugileak konfiantza osoa du borondate aitortu horretan. 208. Erabateko indarkeria A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
Doktrinaren ustez, barne borondatea eta borondate aitortua ez datoz bat, vis compulsiva edo erabateko indarkeria izan denean. Indarkeria hori bada izan, kontratugile baten borondatea erabat ordezten denean, horren aurka ko egintza fisikoaren ondorioz. Horren inguruko ohiko adibideak hauek dira: inork beste pertsona baten eskua mugiarazten duenean, azken horrek agiri bat sina dezan, edo enkantean pertsona batek beste baten eskua altxarazten due nean. Horrekin batera, beste indarkeria mota bat agertzen da: indarkeria erlatiboa edo akatsak dakartzan indarkeria, hain zuzen. Indarkeria horrek ez du kontratugilearen borondatea ordezten, bai, ostera, borondate hori akastun bihurtu, geroago azalduko dugunez, borondatearen akatsak aztertzen ditu gunean. Indarkeria erlatiboaren adibide gisa hauxe aipa dezakegu: kontra tugile bati lesioak eragin eta, horren ondorioz, kontratugile horrek bere adostasuna ematen duenean. Erabateko indarkeriaren inguruan esan ohi da ez dagoela adostasunik; indarkeria erlatiboan, ostera, adostasuna bada izan, akastuna izan bada ere. Horren arabera, autore batzuek eragingabetasun eraentza desberdina aplikatzen dute kasu bakoitzean: erabateko indarkeri an deuseztasuna, eta akatsak dakarren indarkerian, ostera, deuseztakortasuna. Ikuspuntu dogmatikotik, esan daiteke indarkeria batek eta besteak eragin desberdina dutela kontratu adostasunean. Ildo horretatik, KZren 1267.1. art.ak, hau da, borondatearen akatsak arautzen dituen manuak indarkeria erlatiboa bakarrik aipatzen du (DE CASTRO, GORDILLO, JORDANO FRAGA). Doktrinak jarrera desberdinak hartu izan ditu, kontratuaren eragingabetasuna aztertu izan duenean: autore batzuk erabateko deuseztasunaren alde agertzen dira (JORDANO FRAGA) eta beste batzuk, aldiz, deuseztakortasunaren alde (GORDILLO). Bigarren tesi horren aldekoek adostasunik ez dagoela onartzen badute ere, bestelako arrazoiak dituzte euren tesiari eusteko: biktimaren interes pribatua babestu behar da eta hori deuseztakortasunaren bi dez lortzen da. 209. Itxura egitea
Horretan ere, barne borondatea eta borondate aitortua ez datoz bat. Hala ere, kasu horretan, aurrekoetan ez bezala, borondate aitortua ez zaio barne borondateari egokitzen, bi kontratugileek horretarako akordio bat egin dutelako. Akordio horri itxura egite akordio deritzo eta, horretan, bi alderdiek erabakitzen dute eurek emandako adostasunaren bidez kontratuarekin benetan lortu nahi duten hori ez agertzea. Akordio hori ez da agerian jartzen eta, ho rrela, kontratu itxura sortzen da. Beraz, horrelako kasuetan, bi aitorpen des berdin egiten dira: itxurazkoa, hau da, kontratugileek agertarazten duten aitorpena, eta ezkutukoa. Ezkutuko aitorpen hori izan daiteke, bai inolako kontraturik ez egiteko akordioa, bai eta itxuraz aitortu den kontratuarekin zerikusirik ez duen beste kontratu bat edo beste baldintza batzuekin egiteko akordioa ere. Lehenengoari erabateko itxura egite deitzen zaio (berbarako, al derdiek salerosketa egiteko akordioa egiten dute, baina ez dute ezer saltzeko asmorik. Horretan, alderdiek lortu nahi dute saldutako gauza eroslearena dela agertaraztea, gauza hori benetan saltzailearena izanik); bigarrenari, aldiz, itxura egite erlatibo deritzo (adibidez, salerosketaren itxura eginez, dohaintza egiten da ezkutuan). Jokabide horren oinarrian, ziria sartzeko asmoa dago. Hala ere, itxura egitea ez da zertan ezzilegia izan. Ezzilegia izango da, itxura egitearen bidez, arauren bat baztertu nahi denean (hala nola, lehenengo kasuan, eskualdatutako ondasunaren gaineko zergarik ordaindu ez edo, bigarrenean, senipartea babesten duten arauak baztertu nahi direnean; seniparteari buruzko arauok diotenez, dohaintzak ezofiziosoak dira xedapen askeko zatiaren zenbatekoa gainditzen badute). Edozein modutan ere, itxura egitearen bete kizun eratzailea ez da ezzilegiarena, hots, ezzilegitasuna ez da kontutan hartzen itxura egitea dagoen zehazteko, eta hala izango balitz ere, KZren 6.4. art.aren aplikazioa ekarriko luke. Esanak esan, Espainiako antolamendu juridikoan itxura egitea ez da arautzen barne borondatearen (kasu horretan, itxura egite akordioaren) eta borondate aitortuaren arteko desegokitasun gisa; aldiz, kontratuaren kariari buruzko esparruan arautzen da, batik bat, KZren 1275 eta 1276. art.etan. Artikulu horiek ondoko A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
kasuak arautzen dituzte: kontratuak karirik ez izatea eta, karirik badu, hori faltsua izatea. Arau horien ildotik, itxura egitea erabatekoa bada, kontratua deuseza da, horretan kontratuak ez duelako karirik, hots, kontratuaren bidez ez da lortzen alderdiek benetan lortu nahi duten hori: alderdiek ez dute burutu nahi itxuraz egiten duten kontratua, ezta beste ino lakorik ere (AGk 1993ko uztailaren 29an eta 1993ko azaroaren 29an emanda ko epaiak). Aitzitik, itxura egitea erlatiboa bada, kontratuaren karia faltsua da, hots, ustezkoa, alderdiek agertarazten duten karian ez baita barneratzen eurek benetan duten asmoa; beraz, ezkutuko kontratua bakarrik hartu beharko da kontutan (AGk 1994ko urtarrilaren 26an emandako epaia). Kasu horretan, KZren 1276. art.ak dioenez, kontratua eragingarria da, eta alderdiek eurek frogatu behar dute zein den kontratuaren izaera (AGk 1993ko azaroaren 15ean emandako epaiak dioenez, kontratua fedemaile publikoaren aurrean egin arren, kontratu hori itxurazkotzat jo daiteke; esangura berean, ikus, AGk 1992ko urriaren 23an emandako epaia). Aurrean esandakoa gorabehera, kontratuaren karia ezzilegia bada, goian aipatu ditugun kasuetan izan daitekeen moduan, kontratua deuseza da, ez itxura egitearen ondorioz, ezbada kontratuak berak duen huts baten ondorioz. Horixe bera esan daiteke alderdien jokabidea maulazkoa denean, lege maulari buruzko arauketa aplikatuz. Itxura egitea egitatezko arazoa da eta auzialdiko epaitegiek aztertuko dute arazo hori (AGk 1993ko uztailaren 29an emandako epaia). Kontratuan parte hartzen duten bi alderdiek egikari dezakete itxurazko kontratuaren deuseztasuna eskatzeko akzioa, horretarako legebideztaketa biek baitute; ezkutuko kontratuari dagokionez, ordea, ezin dute deuseztasunik es katu, kontratu hori per se deuseza ez bada behintzat. Egineginean ere, bi alderdiok euren borondatez egin dute ezkutuko kontratua eta kontratu horren deuseztasuna eskatuko balute, euren egintzen aurka joko lukete (AGk 1992ko urriaren 23an emandako epaia). Hori horrela dela, itxurazko kontratuaren eragingabetasunak ez die kalterik eragingo gainontzeko onustedunei, horiek ez badakite jakin alderdiek itxura egite akordioa egin dutela.
§78. BORONDATEAREN AKATSAK 210. Arazo orokorrak Borondatearen akats adierazmoldera biltzen dira barne borondateak era tze bidean izan ditzakeen huts guztiak. Kasu horretan, barne borondateak eta borondate aitortuak bat egiten badute ere, barne borondate hori modu desegokian eratu egiten da (bai aitorleak berez zein beste alderdiak doloz era ginda okerrik jasan duelako, bai haren aurka mehatxurik edo indarkeriarik izan delako). Horrelakoetan, aitorlea bere aitorpenaren bidez geratzen da lo turik berak egin nahi ez zuen kontratupean edo, kontratupean jarri nahi izan bazuen ere, bestelakoa zen berak egin nahi zuen kontratua. KZren 1265.etik 1270.era arteko art.ek eta 1301. art.ak arautzen dute borondatearen akatsak eta artikulu horiek betekizun zehatzak adierazten dituzte, akats horiek eragina izan dezaten eta, horren ondorioz, kontratua eragingabea izan dadin. Ikuspuntu dogmatiko batetik, esan daiteke subjektuen borondate aske eta kontzienteak kontratua eratzen duela, beraz, borondate hori murrizten duten akatsek kontratuan zuzeneko eragina izan eta hori eragingabe bihurtu be harko lukete; kontraesan hutsa izango bailitzateke inor bere borondatearen aurka kontratupean geratzea, kontratua oinarrian borondatearen autonomia ren adierazpena delako. Hala ere, aurreko gaian azaldu izan dugunez, sub jektuen arteko adostasun guztiek ez dute kontratua eratzen — izatez, kon tratuaren objektuak zilegia, ahalezkoa eta zehatza izan behar du, bai eta haren karia zilegia ere—; gisa berean, bestelako arrazoi batzuk direla bide, akats guztiek ez dute adostasuna baliogabetzen, geroago ikusiko dugunez. Esan ere, DÍEZPICAZOk dioenez, aztertzen ari garen gaiaren oinarrian daude legegintzazko politikaren irizpideak. Irizpideok, negozioa A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
eratzeko borondatea ren autonomia ukatzen ez badute ere, beste interes batzuk ere aintzat hartzen dituzte, borondate horren garrantzia mugatzeko. Interes horiek ondokoak di ra: batetik, akatsa jasan duen alderdiak betebeharretik askatzeko duen interesa eta, bestetik, beste alderdiaren interesa lotura hori ez apurtzeko. Horrez gain, kontutan hartzen da trafiko juridikoaren segurtasuna; izan ere, borondatearen akatsen arauketan malguegi jokatzen bada, trafiko juridikoaren segurtasuna urratu egiten da. Lehen esandakotik irizpide batzuk atera daitezke, aztertzen ari garen arazoari konponbidea ematen dioten irizpideak, alegia (DĂ?EZPI CAZO). Irizpideok hauek dira: lehenengo eta behin, akatsak duen eragina, kontratua egiteko erabakia hartzeko unean. Bigarrenik, akatsa jasaten due naren jokabidea (subjektu horrek arretaz jardun behar du eta jokabide horrek aplikazio berezia du okerren esparruan). Eta, azkenik, beste alderdiaren esku hartzea; gerta daiteke alderdi horrek akatsa eragitea indarkeria zein mehatxua erabiliz edo doloz jardunez ala, onustez, hots, alderdi horrek bestearen nego zio borondatean konfiantza osoa izanez. Akats horiek KZren 1265. art.ak arautzen ditu eta ondokoak dira: okerra, indarkeria, beldurtarazpena eta doloa. 211. Okerra, borondatearen akatsak dakartzanean DĂ?EZPICAZOk honetara definitzen du okerra: subjektuak duen uste edo burutapen erratu edo zehazgabea da, egintza juridikoa gauzatzeko baldintza den uste edo burutapena, hain zuzen. Okerraren izaera horrek eragozten du berorrek erakartzen dituen arazo guztiei konponbide orokorra ematea. Horren inguruan, DE CASTROk adierazi du zientzia juridikoan okerraren erakundea gune iluna dela; autore horrek dioenez, figura horretara biltzen baitira nego zio juridikoaren arazo nagusiek eratorritako zailtasunak. Indarkeria, mehatxua edo doloaren oinarria jokabide ezzilegia da, gaitzetsi beharreko jokabidea, alegia. Akats horiek kontratuarekin zerikusirik ez duten osagaiak
dakartzate kontratura. Okerraren abiapuntua, ostera, bestelakoa da; kasu horretan, kontratugileetarik batek ez du ezagutzen kontratuaren alderen bat modu ezkontzientean; hori dela eta, arazo horri konponbidea emateko, aurrean azaldu ditugun borondate edo aitorpen zaletasuna agertzen dira.
Okerrak eragina izan dezake lehenago aipatu izan ditugun interes desberdinetan eta, interes horiek direla medio, irizkeria dogmatikoak alde batera utzi eta beste mota bateko konponbidea lortu behar da: akatsa jasaten duen kontratugilearen eta beste alderdiaren artean sortutako gatazkaren erreali tatera hurbiltzen den konponbidea, hain zuzen. Horregatik, zehaztu beharko da zein kasutan den zuzena oker hori jasan duena kontratutik askatzea eta zeinetan kontratuari lotuta geratzea (DÍEZPICAZO). Azken finean, orain agertzen den arazoa kontratuaren arriskuak banatzea da. Arrisku horien ar tean dugu kontratugile batek kontratuari buruz informazio akastuna izatea (MORALES). Aurreko horrek berez dakar arrisku banaketa modu ezohikoan gertatzea, hots, kontratugile bakoitzak berak izandako okerraren arriskua ja san beharrean, jasatze orokor eta nagusi horretatik bereiztea. KZren 1266. art.ak arautzen du okerra. Artikulu horrek baldintza batzuk finkatzen ditu, okerrak kontratua baliogabe dezan eta, aldi berean, beste oker mota batzuk aipatzen ditu. A) Oinarrizkoa KZren 1266. art.ak dioenez, «okerrak alderdien arteko adostasuna baliogabe dezan, oker hori kontratuaren objektu den gauzaren muinari buruzkoa izan behar da, edo gauza horren baldintzei buruzkoa, horiek kontratua egiteko zio nagusiak izan badira. Pertsonari buruzko okerrak kontratua baliogabetu ko du, pertsona hori izan bada kontratua egiteko kari nagusia». Artikulu horren hitzezhitzezkotasunetik ondorioztatzen denez, okerrak oinarrizkoa behar du izan, kontratuan eragina izateko eta, ildo beretik, okerra oina rrizkotzat jotzeko, negozio borondatearen eraketan izan behar du eragina (MORALES). Horrela, kontratuak duen objektuaren muin edo baldintzei edo, KZren 1266. art.aren bigarren lerroaldeak xedatzen duenez, pertsonari bu A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
ruzko okerra erabakigarria izan behar da. Beraz, arestian azaldutakoari helduz, zehaztu behar da okerra noiz den erabakigarria. Ikuspuntu boron datezale batetik, okerra erabakigarria edo oinarrizkoa da, gauzaren edo pertsonaren ezaugarriak izan badira kontratua egiteko zio nagusiak. Tesi horren aurka azalpen objektiboak agertu dira gaur egun eta horien arabera, okerra oinarrizkoa edo erabakigarria den zehazteko, bi alderdien interesak aztertu behar dira. Esangura horretan, okerra oinarrizkoa da, batetik, trafikoaren irizpideek izaera hori berori eratortzen dutenean edo, bestetik, bi alderdiek kontutan izan dutenean kontratua egiteko. Horretan bada, bi da tu konbinatzen dira: bata, objektiboa (lehenengoa) eta, bestea, subjektiboa (bigarrena). AGk ere irizpide horiek aplikatu izan ditu. Berbarako, 1982ko urtarrilaren 4an eman dako epaian hauxe adierazi du: ÂŤokerra oinarrizkoa den zehazteko, jurisprudentziak jarrera subjektiboa hartzen badu ere, ez dira alde batzera utzi behar irizpide objektiboak; izan ere, gehienetan bat etorriko dira, batetik, kontratuaren objektu den ondasunari buruz trafiko ekonomiko juridikoan garrantzitsu edo nagusitzat jotzen dena eta, bestetik, alderdiek euren aitorpena egitean lortu nahi dutenaÂť. Oker desberdinen arteko bereizketa egiteko, euren objektu den gaia hartu behar da gogoan. Horrela, akatsa dakarren okerra gauza edo pertsonaren ezaugarri zein baldintzei buruzkoa da eta oker eragozlea, aldiz, aitorpenari buruzkoa. Lehen esan dugunez, oker eragozleak dakar barne borondatea eta borondate aitortua bat ez etortzea eta hori error negotii edo objektuaren gaineko okerra izan daiteke. Kontratua egiteko zioen gaineko okerra, kontratua egitera bultzatu duten arrazoien gainekoa da, geroago azalduko dugunez. Dena den, arestian aipatu ditugun okerrak desberdinak badira ere, horiek guztiak oinarrizkoak izan behar dira, hots, erabakigarriak.
B) Desenkusakorra Jurisprudentziak berak sartu du eskakizun hori; jurisprudentziak uste duenez, ez da inor babestuko horren jokabideak ez badu babesik merezi, arreta arruntaren arabera neurtuta. Eskakizun horrek auzitegiei bide ematen die kontratuaren bi alderdiek izan dituen portaera aztertzeko. Horren harira, auzitegiek desenkusakortasun eskakizuna erabili
beharrean, egozkortasun kontzeptua erabiltzen dute, kontutan hartuz okerrak salbuespenezko izaera duela (MORALES). Esangura horretan, kostubidezko kontratuetan, MORALESen ustez, okerra jasaten duen kontratugileak, oinarrian, okerraren ondorioak hartu behar ditu bere gain, salbu eta, okerra oinarrizkoa izanik, oker hori beste kontratugileari egotzi ahal zaionean. Hori gerta daiteke, esaterako, kontratugile horrek bere jokabidearekin okerra eragin duenean edo behar adinako laguntzarik eman ez duenean beste alderdiak jasan duen okerra desa gertarazteko. Bistan denez, okerraren inguruan ematen diren konponbideak irizpide praktikoetan oinarritzen dira eta irizpide horiek ateratzen dira jokoan dauden interesen arteko gatazkatik. Beraz, horretan ez da azaltzen jarrera dogmatikorik, horiek bestelako konponbideak ekarriko lituzketelako.
212. Zuzenbidezko okerra Zuzenbidezko okerra dago, kontratua eraentzen duen xedapen arau emaileren bat (berbarako, orubea eraikiezina dela adierazten duen xedapena edo babes ofizialeko etxebizitzei aplikatzen zaien eraentza) ezagutzen ez denean. Arautu ere, KZren 6.1. art.ak arautzen du oker mota hori eta, horren arabera, Zuzenbidezko okerrak sortuko ditu legeek zehaztutako ondoreak bakarrik. Artikulu horrek bi idazati desberdinetan bereizten ditu Zuzenbidezko okerra eta Zuzenbidea ez ezagutzea. Zuzenbidezko okerraren arloan, arauaren jasotzaileak arau hori ezagutzen ez badu ere, ez da zalantzan jar tzen araua aplika daitekeen: arazo hori aurrean aipatutako artikuluak berak konpontzen du, legea ez ezagutzea ez dela legea ez betetzeko aitzakia esanez. Zuzenbidezko okerrari dagokionez, aztertu egiten da ea zein eragin duen oker eratutako borondateak, hau da, kasuankasuan aplikatu beharreko araua ez ezagutzeagatik oker eratu den borondateak zelako eragina duen. Horren hari ra, goian azaldutako adibideetan aztertu egiten da eraiki ezin den orubea erosi duenak ea salerosketa hori deusezta dezakeen, edo babes ofizialeko etxe A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
bizitza eskuratu duenak ea eskualdaketa hori desegin dezakeen. Aurrekoa azalduta, esan behar dugu Zuzenbidezko okerrak kontratuan eragina izango duela, oker hori oinarrizkoa eta desenkusakorra bada, lehenago adierazi izan dugun moduan. 213. Kontuen gaineko okerra KZren 1266. art.ak, azkenik, kontuen gaineko okerra aipatu besterik ez du egiten. Horren inguruan dio oker horiek egotekotan zuzenduko direla; beraz, artikulu horrek baztertu egiten du kontratua baliogabetzeko aukera. Orobat, oker hori agertzen da kalkulu eragiketak txarto egiten direnean, ez, aldiz, kalkulua egiteko kontutan izan diren kopuruak erratuta daudenean. Bigarren kasu horretan, DĂ?EZPICAZOk dioenez, beste oker mota bat agertuko litzateke, hain zuzen ere, kontratuaren objektu den gauzaren kopuru edo balioaren gaineko okerra. KZren 1266. art.ak oker hori arautzen ez badu ere, kontratu zehatz batzuen arauketan horri buruzko aipamenak agertzen dira, esaterako, salerosketa kontratuan, saldutako finkak duen luzezabalera zeha tza salmentarena baino handiagoa edo txikiagoa gertatzen denean (KZren 1469. art. eta ondorengoak).
214. Indarkeria Indarkeria bada izan, KZren 1267. art.ak dioenez, ÂŤkontratugileak adostasuna eman dezala lortzeko, horren aurka indar jarkiezina erabili badaÂť; KZren 1268. art.ak ere indarkeria aipatzen du, horrek betebeharra deusezta tuko duela esateko, nahiz eta indarkeria hori kontratuan esku hartzen ez duen gainontzekoak erabili. Doktrinaren ustez, arazoak sortzen dira indarkeria interpretatzeko unean eta arazo horiek konpondu behar ditugu. Arazo horien artean dugu, lehenengo eta behin, indarkeriaren eta beldurtarazpenaren arteko lotura (izan ere, beldurtarazpenari indarkeria morala deitu ohi zaio eta KZren 1267. art.aren bigarren
lerroaldeak aipatzen du). Arazo hori sortu izan da Frantziako Ko deak bi erakunde horiek identifikatu egin dituelako. Kode hori Espainiako Kodearen abiapuntu da hainbat arazotan, baina, borondatearen bi akats horien inguruan, esan behar da Espainiako aurrekari historikoek arauketa desberdina eman dutela (DE CASTRO). Ildo horretatik, indarkeria eta beldurtarazpe na bereizturik arautzen dira eta, ikuspuntu praktikotik, indarkeriak ez ditu izan behar beldurtarazpenak derrigor izan behar dituen betekizun guztiak. Horrela, vis physica vis psychicaren aurka jartzen da. Indarkeriaren esparruan, doktrinak bereiztu egiten ditu, batetik, erabateko visa edo vis ablatiboa, aurrerago azaldu izan duguna eta, bestetik indarkeria erlatiboa edo akatsa dakarrena. Azken horrek ez du deuseztatzen subjektuaren borondatea, aldiz, borondate hori akastun bihurtzen du. Esan ohi denez, autore batzuek uste dute lehenengoak zuzenean dakarrela kontratua ren deuseztasuna eta, bigarrena, kontratua deuseztatzeko karia dela. Orokorrean, indarkeria eta indar fisikoa parekatzen dira, horien eta beldurtarazpen edo indarkeria moralaren arteko bereizketa egiteko. Dena den, horrek arazoak dakartza, indarkeria kasuankasuan ablatiboa ala erlatiboa den zehazteko orduan. Horren inguruan, JORDANO FRAGAk dio, zehaztapen hori a posteriori egin behar dela; beraz, kontratugileren batek bere aurka indarkeria jasan badu, aztertu beharko da ea indarkeria horrek kontratugilearen borondatea ezerezean utzi ala haren borondatea akastun bihurtu duen.
Kodeak dioenez, kontratugile baten aurkako indarkeriak beraren adostasuna baliogabe dezan, indarkeria hori jarkiezina izan behar da; eta indarkeria hori beste kontratugilearen edo gainontzeko baten eskutik etor daiteke. Indarkeriak negozioa baliogabetzen badu ere, horrekin ez dira desagertarazten indarkeria erabiltzeagatik sor daitezkeen gainerako erantzukizunak (zigor erantzukizuna eta erantzukizun zibila). 215. Beldurtarazpena KZren 1267.2. art.ari helduz, beldurtarazpena bada izan, kontratugile bati bere pertsonak edo ondasunek zein beraren ezkontidearen, ondorengoen edo aurrekoen pertsonak edo A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
ondasunek hurrehurreko kalte larria jasango dutelako beldurra eragiten zaionean; izan ere, beldur hori zentzuzkoa eta oi narriduna izan behar da». Beraz, beldurtarazpena izateko, bi elementu hauek agertu behar dira aldi berean: bata, kanpokoa, mehatxua eta, bestea barnekoa, kontratugileari eragiten zaion beldurra. Bata eta bestea kari bidez egon be har dira loturik; horrela, beldurtarazpena dago, mehatxuak kontratugilea zu zenean bultzatu badu kontratua egitera. Arestian aipatutakoarekin lotuta, aztertu behar dugu ea inguruabar zehatzek gizarte osoan eragindako beldurra (adibidez, gudak sartutakoa) kontratua baliogabetzeko beldur tarazpen gisa jo daitekeen. Kasu horretan, ez dago zuzeneko loturarik mehatxuaren eta kontratuaren artean (DE CASTRO). Hala ere, Espainiako guda zibilean zehar egindako kon tratuen gainean, jurisprudentziak jarrera desberdinak agertu izan ditu: batzuetan epaitu izan du ez dela beldurtarazpenik izan; eta beste batzuetan, berriz, kontratuak baliogabetu ditu beldurtarazpen horren ondorioz.
Mehatxuaren bidez, hurrehurreko gaitzaren berri ematen zaio kontratugileari, hots, biharetziko gaitz eragoztezin eta larriaren berri, eta hori neurtuko da gaitz horrek subjektuaren borondatean eragina izateko duen ego kitasunaren arabera (DÍEZPICAZO). Mehatxua berariaz zein isilbidez egin daiteke: AGk 1948ko abenduaren 4an emandako epaian adierazi zuenez, me hatxua egiteko edozein bide erabil daiteke. Horrez gain, jurisprudentziak dio, nahiz eta arauak berariaz aipatu ez, mehatxua ezzuzena izan behar dela; ez dago mehatxurik, esangura horretan, pertsona batek beste bati jakinarazten badio eskubide edo akzio bat egikarituko duela beraren aurka. AGk 1950eko martxoaren 21ean emandako epaian aztertu egiten du auzibideari hasiera emateko mehatxua: «beldurtarazpen bide hori zuzena izan dadin, ez da nahikoa bide hori erabiltzen duenak berak adierazten duen hori egiteko eskubidea izatea; horrez gain, mehatxuaren bidez lortu behar du auzibidearekin lortuko zukeen hori berori». DÍEZPICAZOk jorratzen ari garen gaiaren inguruko jurisprudentzia aztertu eta gero, ondokoa esan du: «jurisprudentziak desberdin epaitzen ditu eskubidearen egikaritzak
dakarren mehatxua eta egintza ezzilegien salaketa. Antza denez, inork bere gain hartu badu prezio zuzena edo prestazio orekatua emateko beharra eta negozioaren emaitza zuzena bada, ez dago mehatxurik esangura teknikoan, nahiz eta adostasuna ahulduta egon eta nolabaiteko derrigortzea izan dela onartuÂť.
Mehatxua egin daiteke, bai kontratugilearen pertsona edo ondasunei, bai kontratugilearen ezkontide, ondorengo zein aurrekoen pertsona edo ondasunei begira. DE CASTROk kasu horretara biltzen du kontratugilearekin harremanak dituzten beste edozein pertsona edo ondasunen gainean egindako mehatxua, horrek eragina badu kontratugileak erabakitzeko duen askatasunean. Mehatxua etor daiteke kontratugilearen edo gainontzeko baten eskutik (KZren 1268. art.). Goian aipatu ditugun elementuetatik bigarrenaren arabera, pertsonak jasandako beldurra zentzuzkoa eta oinarriduna izan behar da, hau da, beldur hori benetakoa izan behar da, ez, aldiz, hipotetikoa, bai eta bidezkoa ere. Hori zehazteko, pertsonaren adina eta egoera hartu behar dira kontutan eta horiek epaileak aztertuko ditu kasuankasuan. Beldurtarazpenaren betekizunak izan badira eta auzitegiak hori aintzatesten badu, negozioa deuseza dela adieraz daiteke; edozelan ere, beldurtarazlearen jokabideak beste ondore batzuk izan ditzake eta, nahiz eta negozioa deuseztzat jo, ondore horiek ez dira desagertarazten. Kasu horretan, beldurtarazlearen jokabidea erantzukizun zibilari edo zigor erantzukizunari buruzko arauen menpe egongo da. Azkenik, KZren 1267.4. art.ak ere metus reverentialisa aipatzen du, hots, obedientzia, menpekotasun edo begirunerako eginbehar juridikoak direla bide, pertsona jakin batzuei begira izan daitekeen beldurra, esaterako, gura soei, tutoreei edo horrelako jarreraren bat duen beste edozein pertsonari begi ra. Artikulu horrek dioenez, beldur mota horrek ez du kontratua deuseztatzen. 216. Doloa Akats horretan, aurrean aipatu ditugunetan bezala, pertsona batek kon tratua egiten du, jokabide ezzilegiak edo Zuzenbidearen aurkako A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
jokabideak bultzatuta; hala ere, doloaren kasuan, egintza horrek ez du eraginik pertsonaren askatasunean, horren ezagupidean baino. Bada, doloaren bidez, ziria sar tzen da. KZren 1269. art.ak xedatzen duenez, ÂŤdoloa bada izan, kontratugile baten hitzek edo maltzurkeriek beste kontratugilea bultzatzen dutenean kontratua egitera; hitz edo maltzurkeria horiek gabe, kontratugileak ez zukeen kontraturik egingoÂť. Dolorik izateko, kontratugile batek hitzez zein egitatez beste kontratugilea bultzatu behar du kontratua egitera eta portaera hori maltzurra izan behar da beti (AGk 1989ko otsailaren 27an, 1989ko uztailaren 18an eta 1993ko uztailaren 21ean emandako epaiak); horrez gain, dolorik izan daiteke, kontratugilea isilik geratzean beste kontratugilea kontratua egitera bultzatzen badu, edo beste alderdiari ez badio behar bezalako oharrik egiten (AGk 1981eko urriaren 26an emandako epaia). Aurrean esandako horrek badu bere garrantzia. Orobat, onustearen printzipioak infor mazio eginbehar orokorra ezartzen du eta, kontratu zehatz batzuetan, eginbehar hori be rariaz ezartzen da, esate baterako, KEDLOren eraentzapeko kontratuetan (lege horren 11 eta ondorengo art.ak); edo aseguru kontratuetan (AKLren 10. art. eta ondorengoak).
Kontratugile batek doloz jardun duela esateko, kontratugile horrek besteari ziria sartzeko asmoarekin jardun behar du. Nolanahi ere, asmozko elementu hori izan behar bada ere, horrek ez du esan nahi kontratugileak kalteak eragiteko asmoa duenik; kontratugileak kontratu zehatz bat edo kontratua baldintza zehatz batzuekin egiteko asmoa izan behar du. Horrek dakar kontratugilearen jokabidea egintza ezzilegi edo ezzuzen bihurtzea. Doktrinak dolus malusa eta dolus bonusa bereizten ditu. Bigarren hori da trafikoan onartzen den ziri tartea, berbarako, ekoizkin baten ezaugarriak lar goraipatzea. Ikuspuntu juridikotik, dolus bonusak ez du garrantzirik eta, be raz, ez du kontratua deuseztatzen. Jokabide edo jarduketa mota hori behin eta berriro gauzatzen da publizitatearen esparruan, hots, ekoizkinak eta zerbitzuak merkaturatzeko eta horiek saltzea lortzeko erabiltzen den publizitatean. Arautu ere, PLOk arautzen du esparru hori; lege horren 3. art.ak
eta ondorengoek zehazten dute zer den publizitate ezzilegia, desleiala, ziriazkoa edo subliminala eta 17. art.ak, batik bat, arautzen du publizitate horiek zein eragin duten kontratuaren edukian.
Gainera, doloak kontratua baliogabe dezan, jokabide horrek ziria sartu edo okerra eragin behar dio beste kontratugileari; datu horrek ahalbideratzen du, doloa eta borondatearen akatsa dakarren okerra bereiztea. Doloa erakartzen duen ziria sartzeko, ez dira behar okerraren kasuan izan behar diren be tekizunak. Hala ere, horrek ez du eragozten kasu berean bi akatsok (doloa eta okerra, alegia) batera agertzea; horrelakoetan, akatsak jasan dituen kontratu gileak kontratua aurkara dezake, batean zein bestean oinarriturik. Bi akats horien arteko desberdintasuna hauxe da: doloan, akatsa jasan ez duen kontratugilearen jokabidea hartzen da kontutan eta jokabide hori ezzilegi eta Zuzenbidearen aurkakotzat jotzen da; okerraren kasuan, aldiz, aintzat hartzen da akats hori jasan duen kon tratugilearen jokabidea, akats horren jatorria aztertu gabe.
Horrez gain, KZren 1269. art.ak dioenez, doloak eragin erabakigarria izan behar du kontratua egiteko unean: jokabide hori ez balitz izan, kontratua ez litzateke egingo. KZren 1270.1. art.ak ere betekizun hori aipatzen du eta, horretan adierazten denez, doloa larria izan behar da. Ildo beretik, doktrinak beste bereizketa bat egiten du doloari begira, horrela, dolo eragilea (lehen azaldu izan dugun hori) eta bigarren mailako doloa (horrek ez du eraginik negozioa egiteko borondatean, negozio horren baldintzen gainean baino; izan ere, baldintza horiek zama gehiago ekar diezaiokete dolorik gabe jardun duen alderdiari). Bada, bigarren mailako doloak kaltegaleren ordaina lortzeko bi dea besterik ez du ematen, beraz, ez du kontratua baliogabetzen (KZren 1270.2. art.). Azkenik, doloa kontratugileren batek izan behar du; gainontzeko batek doloa erabiltzen badu, gainontzeko horri, hala denean, KZren 1902. art.ak eratorritako erantzukizuna eskatuko zaio. Ondore horietarako, ez da gainontzekotzat jotzen, kontratugileren baten izenean, horren kontura edo horren adostasunarekin jarduten duen pertsona; kasu horietan, beraz, kontratua baliogabe daiteke. Hala ere, hor esandakoa A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
zalantzazkoa da doloz jarduten duen gainontzekoak ez duenean zerikusirik kontratugileekin, baina horietako batek dolo hori ezagutzen duenean eta horrekin probetxuak ateratzen dituenean (D�EZPICAZO, LACRUZ eta LUNA). Kontratuaren bi alderdiek doloa erabiltzen badute, dolo horrek ez dakar kontratua baliogabetzeko akatsik; bi kontratugileen jokabideak konpentsatzen dira eta biok geratzen dira loturik (KZren 1270.1. art.). §79. OBJEKTUAREN AKATSAK 217. Ezintasuna Objektuaren ezintasuna jatorrizkoa da, kontratua egiteko unean ezintasun hori izan bada; gertatze bidezkoa da, aldiz, kontratua egin eta gero baina hori burutu aurretik agertzen bada. Lehenengoak bakarrik dakar kontratua deuseza izatea; bigarrenaren ondorioz, betebeharra azkendu edo, galera hori zordunari egotzi ahal bazaio, kontratuaren ez betetzea gauzatuko da. Halaber, ezintasuna osoa edo partziala izan daiteke. Osoa da kontratuaren objektua osoosorik hartzen duenean; partziala da, ostera, ezintasuna objektu horren zati baten gainekoa bada. KZren 1272. art.ak ez du aipatzen ezintasun partzialik, horixe KZren 1460.2. artikuluak du jasota, salerosketari buruzko arauketan: kasu horretan, erosleak aukera dezake, bai kontratuan atzera egitea, bai izaterik duen zatia erreklamatu eta berak ordaindu behar duen prezioa gutxitzea. Konponbide hori gainerako kontratuetan aplika daiteke. Ezintasuna erabatekoa da, horren jatorria objektuan bertan dagoenean; ezintasun horrek ondoreak ditu kontratugile ororen gainean; erlatiboa da, aldiz, ezintasunak kontratugile zehatza ukitzen duenean. Horietarik lehenengoak bakarrik dakar kontratua deuseza izatea, bigarrena konpontzen baita betebeharraren betepenari buruzko arauen bidez. Azken buruan, ezintasun hori egonkorra izan behar da, ezintasun iragankorrak eragina baitu kontratutik sortzen den betebeharraren gainean.
218. Ezzilegitasuna Gorago azaldu izan dugu kontratuaren objektua noiz den ezzilegia. Beraz, idazpuru honetan esan besterik ez dugu egingo, gauza ezzilegiak res extra comerciuma direla. Kasu horiek ez dira nahastu behar ondasun ze hatz batzuk (armak, drogak etab.) merkaturatzea debekaturik edo ondasun horien trafikoa mugaturik duten kasuekin. Horietan, ezzilegiak dira onda sun horien gainean egiten diren kontratuak, aginduzko arauaren aurkakoak direlako. Zerbitzuen inguruan ere, lehenago esan dugunez, horiek ezin dira izan legearen (hots, aginduzko arauaren), moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak. 219. Zehazgabetasuna Kontratuaren objektua zehazgabea da, lehenik, ezin denean zehatz jakin objektu hori zer den, bigarrenik, kontratuak ez dituenean finkatzen objektu hori zehazteko irizpideak eta, hurrenik, izendatu ez denean objektu hori finkatuko duen gainontzekorik. Objektua zehazgabetzat jo daiteke, bai ondasunaren izaera, bai ondasun hori identifikatu eta zehazten duten gainerako osagaiak (objektuaren zabalera, kopurua edo kalitatea) zehazgabeak direnean; hala ere, objektuaren kalitatearen inguruan KZren 1167. art.ak betebehar generikoentzat xedatutakoa gogorarazi behar dugu; horren arabera, alderdiek kontratuan ez badute ezer zehaztu kalitateari buruz, kalitate hori ertaina izango da.
A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
§80. KARIAREN AKATSAK 220. Karirik ez izatea Kontratuaren osagaiak aztertzean esan dugunez, kontratuak ez du karirik, alderdien asmoak ez duenean antolamendu juridikoaren babesik edo asmo hori eta alderdiek egiten duten kontratu mota bat ez datozenean. Modu berean, kontratuak ez du karirik horretan itxura egite hutsa izan bada; horixe aztertu izan dugu gai honetan bertan. Zalantzazkoa da, aldiz, karirik ez dagoela esatea bi kasu hauetan: bate tik, hori esateko alderdiek eurek kontratua egiteko dituzten zioak oinarri gisa hartzen direnean, kasu horietan gerta baitaiteke, alderdiek okerra izatea zio horien gainean edo karia bera faltsua izatea (KZren 1301. art.); bestetik, kontratua egiteko zio horiek ezzilegiak direnean, horrek beste akats bat dakarrelako, kariaren ezzilegitasuna, hain zuzen ere. Azken horri dagokionez, CLAVER�Ak aztertu izan du ea karirik ez da goen ondoko kasuan: egitate batzuen salaketa ez egitearen truk ondare eratxi kipena ituntzen denean; esaterako, ezkondu baino lehen ezkongaiak izan dituen sexu harremanen berri ez ematea (Auzitegi Gorenak 1924ko otsaila ren 21ean emandako epaia) edo zerga urrapena ez salatzea (AGk 1986ko abenduaren 11n emandako epaia). Autore horren ustez, horiek ez dira, berez, ezzilegiak. Dena den, autore horrek dioenez, kasu horiek muturrekoak dira, alegia, karirik ez izatearen eta kari ezzilegia izatearen arteko muturrean daude. 221. Kari faltsua KZk kariaren faltsutasuna arautzen du, bai 1276. art.an, bai eta 1301. art.an ere, azken horretan kari faltsua arautzen da okerrarekin batera. Artikulu horietatik lehenengoan, kariaren faltsutasuna eta itxura egite erlatiboa identifikatzen dira; bigarren artikuluak, ostera, okerrari buruzko arauketa ra igortzen gaitu (DE CASTRO), beraz, bereiztu behar ditugu
kari faltsua eta borondatearen akatsa dakarren okerra. MORALESek esandakoaren arabe ra, bereizketa hori honetara egin daiteke: batetik, gauza edo pertsonaren ezaugarri edo baldintzen gaineko okerra eta, bestetik, kontratua egitera bul tzatzen duten zioen gaineko okerra. Lehenengoan, ezaugarri edo baldintza horiek erabakigarriak dira kontratua egiteko, hau da, baldintzok kontratugilea bultzatu dute aitorpena ematera; alderdien interes antolaketaren barruan dauden osagaien gaineko okerra da eta KZren 1266. art.ak arautzen du hori, adostasunaren akatsa dakarren oker gisa. Bigarren horretan, aldiz, alderdien interes antolaketaren kanpoko osagaien gaineko okerra dago, esaterako, per tsona batek hiri zehatz batean etxebizitza erosten du, uste duelako bertara joango dela bizitzen. Oker horrek dakar kontratuaren karia faltsua izatea, bi kontratugileek zio horiek ezagutu eta zio horiek erabakigarriak izan badi ra kontratua egiteko. Bi oker horiek desberdinak badira ere, eurek sortutako ondorea bera da: negozioaren deuseztakortasuna. 222. Kari ezzilegia KZren 1275. art.ak dioenez, karia ezzilegia da legearen (aginduzko arau gisa ulertuta) eta gizartean erroturik dagoen moralaren aurkakoa denean; horrez gain, ordena publikoaren aurkako karia ere ezzilegia da eta, horre tan, garrantzi handia dute Konstituzioan nagusiarazitako baloreek. Era bere an, karia ezzilegia da kontratuak lege maulan edo hartzekodunei maula egiteko asmotan egin badira. Karia ezzilegitzat jotzeko, aztertu behar da zein den alderdiek kontratu horren bitartez lortu nahi duten helburua; horretan, ez da zehaztu behar zein den kontratuari eratxiki zaion eginkizun ekonomikoa, ezbada alderdiek eurek dituzten zio subjektiboak. Zio horiek bi alderdiek izan behar dituzte eta kontratuan izan behar dute eragina, hots, kontratua bidera tu behar dute, AGk dioenez.
A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
BIBLIOGRAFIA Aurreko gaian aipatutako bibliografiaz gain: CARCABA, La simulación en el negocio jurídico, Bartzelona, 1986; CARRIÓN OLMOS, «Algunas consideraciones en sede doctrinal sobre el error de derechos», Centenario del Código civil, I, Madril, 1990, 405. or. eta ondorengoak; DE CASTRO Y BRAVO, «De nuevo sobre el error en el consentimiento», ADC, 1988, 403. or. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO, «La intimidación en la jurisprudencia del Tribunal Supremo», ADC, 1979, 545. or. eta ondorengoak; GORDILLO CAÑAS, «Violencia viciante, violencia absoluta e inexistencia contractual», RDP, 1983, 214. or. eta ondorengoak; MORALES MORENO, «La incidencia del error de derecho en el contrato», Centenario del Código civil, II, Madril, 1990, 1455. or. eta ondorengoak; idem, «Comentarios a los arts. 1265 a 1270 C.C.», Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XVII, 1.goa B, Madril, 1993.
Hogeigarren gaia KONTRATUAREN ERAKETA Laburpena: §81. Kontratuaren eraketa. Aldez aurretiko tratuak eta aurrekontratu erantzukizuna.— 223. Batbateko eraketa eta ondoz ondokoa.— 224. Aldez aurretiko tratuak.— 225. Aurrekontratu erantzukizuna: A) Kasuak; B) Ondoreak; C) Oinarria.— §82. Kontratua burutzea: eskaintza eta onarpena.— 226. Eskaintza: A) Kontzeptua eta betekizunak; B) Indarraldia; C) Jendaurreko eskaintza.— 227. Onarpena.— 228. Kontratua burutzea: A) Batbatean burutzea eta ondoz ondo burutzea; B) Kontratua burutzeko lekua.— §83. Aurrekontratua.— 229. Kontzeptua eta izaera.— 230. Eraentza juridikoa.— 231. Aukera emateko kontratua.
§81. KONTRATUAREN ERAKETA. ALDEZ AURRETIKO TRATUAK ETA AURREKONTRATU ERANTZUKIZUNA 223. Batbateko eraketa eta ondoz ondokoa KZren 1262. art.ak dioenez, kontratua burutu egiten da eskaintza eta onarpena bat datozenean, kontratua eratu behar duten kariaren eta objektuaren inguruan; momentu hori gertatu baino lehen, ezin da esan kontraturik dagoenik. Bestetik, kontratuaren eraketa batbatekoa izan daiteke eta hori ger tatuko da eskaintza eta onarpena batera doazenean (esaterako, merkataritzako establezimenduetan zerbait erosten dugunean). Hala eta guztiz ere, kontratuaren eraketa denboran zehar luza daiteke, biharetzi kontratugile izango direnek gogoetak egin, datuak bildu, jarrerak hurbildu edota bermeak negoziatzen dituzten bitartean. Hori gertatzen da, adibidez, aparteko eragin ekonomikoa duten kontratuetan, alderdientzat berebiziko garrantzia izan baitezake kontratu horiek egiteak. Horrelakoetan, kontratuaren ondoz ondoko eraketaz hitz egiten da. Beraz, gorago esan dugunez, eskaintza eta onarpena batera doazenean eratzen da kontratua; hala ere, ezin daiteke esan aurretiazko fase hori eragingabea denik. Hori argiago ikus daiteke, kontratua egin Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
baino lehen egintza juridiko zehatz batzuk gauzatzen direnean, berbarako, aurretiazko kontratua edo aurrekontratua. Hori guztia jorratuko dugu gai honetan, kontratuaren eraketa azaltzen dugunean; horregatik, nahitaez hitz egin beharko dugu eskaintza eta onarpenaz. Edozein modutan ere, kontratua eratu aurreko fase horren balorazioa desberdina izan behar da, ondoko bi egoeretan: bata, bi alderdiek batera kontratuaren edukia zehazten dutenean; eta, bestea, alderdi batek bakarrik finkatzen duenean eduki hori, baldintza orokorren bitartez. Bigarren egoera horretan, beste alderdiak kontratua egin nahi badu, baldintza orokorrak onartu beharko ditu, atxikimenduaren bitartez. 224. Aldez aurretiko tratuak Aldez aurretiko tratutzat har daitezke alderdien arteko elkarukitze guztiak, horien helburua biharetziko kontratua prestatzea denean. Aldez aurreti ko tratuen edukia era askotakoa izan daiteke: elkarrizketa arruntak, idazkiak bidaltzea, azterketa teknikoak‌ Tratu horiek berez ez dute harreman juridi korik eratzen, ezta kontratua egitera behartzen ere (AGk 1980ko urriaren 10ean emandako epaia). Baina horrek ez du esan nahi biharetziko kontra tuari begira ezertarako balio ez dutenik. Aitzitik, aldez aurretiko tratuek, bate tik, kontratu borondatea ezagutu eta interpretatzeko balio dute (AGk 1966ko abenduaren 7an emandako epaia) eta, bestetik, borondate horrek izan ditza keen akatsak atzemateko erabil daitezke. Horrez gain, garrantzitsuak izan daitezke kontratua burutzen ez denean ere, jarraian ikusiko dugunez, aurre kontratu erantzukizuna ekar dezaketelako. Horregatik, zintzotasunez eta onustez jokatu behar dute aldez aurretiko tratuetan sartuta dabiltzan subjektuek. Bi printzipio horiek jokarau berezi batzuk ezartzen dituzte, esaterako, behar besteko informazioa ematea, elkarrizketak edo negozioa bera isilpean eramatea eta abar. Jokarau edo eginbehar
horiek urratuz gero, kasuan kasuko erantzukizunari aurre egin beharko zaio. Azkenik, aldez aurretiko tratuak kontratua egin eta batera amaituko dira. Subjektu batek edo biek atzera egiten dutenean ere, tratu horiek bukatu egin go dira. 225. Aurrekontratu erantzukizuna A) Kasuak Kontratua eratzean behar besteko zintzotasuna eta onustea ez izateak ekar dezake aurrekontratu erantzukizuna. Ondorioz, erantzukizun horri in contrahendo erru ere baderitzo. Aurrekontratu erantzukizunaren jatorria IHERINGi dagokio. Autore horren ustez, on doko kasuan aurrekontratu erantzukizuna sortarazten da: kontratua deuseza denean, deusez tasun karia alderdi batek ezagutu eta besteari horren berri ematen ez diolako. IHERINGek Erromako Zuzenbidetik atera zuen kasu hori. Gero, BGBk erantzukizun hori arautu zuen, kasu horretan eta beste batzuetan ere.
Ordutik, aurrekontratu erantzukizuna onartu egin dute, bai jurisprudentziak, bai eta doktrina konparatuak ere, Espainiakoak barne. Argi dago kontratua eratzean behar besteko zintzotasunez eta onustez ez jokatzeak eragin negatiboa izango duela kontratuan. Arestian adierazi dugun moduan, alderdietako baten jokabideak kontratuaren deuseztasuna erator de zake; era berean, alderdi batek jakin dezake gauzak zama edo akats ezkuturen bat duela eta, horri buruz ezer esan gabe, beste alderdia bultza dezake gauza horren gaineko kontratua egitera. Egineginean ere, dolozko portaera horiek guztiak kontratua eratu aurretik egin daitezke. Horiekin batera, zenbait joka bidek, kontratua egitera bultzatu beharrean, kontratua egitea oztopatzen dute, adibidez: aldez aurretiko tratuak inolako arrazoirik gabe bertan behera uzten direnean, edo aldez aurretiko tratu horiek kontratua egiteko asmorik gabe hasten direnean. Bistan denez, jokabide batzuen eta besteen ondorioak oso ez MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
berdinak dira eta, horrez gain, batzuei eta besteei buruzko arauketak ere desberdinak izan daitezke. Lehendabiziko jokabideei dagokienean, ondorioak era askotakoak izan daitezke: kasuan kasuko kontratua deuseza izatea, beste alderdiaren interesei kalte egitea edota betebeharra ez betetzea, besteak bes te. Bada, zintzotasun eta onustearen kontrako jokabide horiek arauketa bere zia dute; beste modu batera esateko, doktrinak aipatzen dituen jokarau edo eginbehar bereziak urratzeak arauketa zabala du Espainiako antolamendu juridikoan. Arauketa horren adibide gisa ondokoak aipa daitezke: KZren 1300. art. eta ondorengoak, deuseztasunari buruz; KZren 1474. art. eta on dorengoak, salerosketaren alorrean ebikzioaren ziozko saneamenduari buruz; KZren 1270. art., doloari buruz. Gainera, kontratugile hori gaitzusteduna de nez gero, arau horiek ezarritako ondoreak astundu egiten dira berarentzat. Horixe agintzen du beren beregi KZren 1487. art.ak, saltzaileak gauzaren akats ezkutuak ezagutzen dituenerako. Alderantziz, bigarren jokabideei dagokienez, azken buruan ez da kontraturik egiten. Halako kasuetan, Espainiako antolamendu juridikoak ez du ematen behar den moduko erantzunik. Beharbada, horren arrazoia izan daiteke aldez aurretiko tratuek kontratua egitera behartu ez izatea; izan ere, sujektuek tratu horietan atzera egin dezakete, borondatearen autonomian oinarrituta. Atzeraegite hori zintzoa ez denean, hots, onustearen kontrakoa denean, orduan eztabaida daiteke jokabide horren ondorio juridikoei buruz; bestela, ezin da horrelakorik egin. Edozein modutan, ondorio juridiko horien artean ezin dira izan, ez kontratua egitea, ez eta kontratu horrek erator ditza keen betebeharrak bereganatzea; aitzitik, kasuan kasuko kaltegaleren ordaina bakarrik ezar daiteke ondorio juridiko gisa. Testuinguru horretan, DĂ?EZPICAZOren iritziari helduz, bi jokabide bereiz daitezke. Lehendabizikoa Kode Zibilaren 1902. art.ak zehazten du eta kontratuz kanpoko erantzukizun kasua da. Horretan, egileak berak eragin dituen kaltegalerak ordaindu behar ditu. Horixe gertatuko litzateke, adibidez, ondoko kasuan: pertsona bat maltzurkeriaz beste batekin tratutan hasten da, baina ez du inolako asmorik kontratua egiteko; aitzitik, beste pertsona hori nahastu nahi du, gainontzeko batekin kontrata ez dezan.
Bigarren jokabidea, ordea, ez zaio ondo uztartzen kontratuz kanpoko erantzukizunari; horren adibide izan daiteke aldez aurretiko tratuak inolako arrazoirik gabe bertan behera uztea. Halakoak aurrekon tratu erantzukizunaren kasuak dira argi eta garbi. Horretarako, beharrezkoa da, batetik, kontratua egingo dela esan eta horretan konfiantza izatea; biga rrenik, konfiantza hori inolako arrazoirik gabe haustea; eta, azkenik, horrekin kaltea eragitea (DĂ?EZPICAZO). Beraz, zintzotasunaren edo onustearen kontrako portaerak modu askotakoak izan daitezke eta, horregatik, ezin dute arauketa bateraturik izan. B) Ondoreak Gorago azaldu dugunez, portaera horien ondoreak arras ezberdinak izan daitezke. Ekarri ere, guztiek ohiko erantzukizuna ekar dezakete, kontratuzkoa zein kontratuz kanpokoa. Hori dela eta, oinarrian, aurrekontratu erantzukizunaz hitz egin daiteke, jokabide horiei ezin zaizkienean aplikatu kontratu zein kontratuz kanpoko erantzukizunari buruzko arauketak. Dena den, aurrekontratu erantzukizun kasuak izanda ere, euren ondorioak era askotakoak izan daitezke. Aurrekontratu erantzukizunaren arloan, doktrinaren ustez hauxe da erregela orokorra: korritu negatiboak ordaindu behar dira, hots, portaera maltzurrak eragindako gastuak ordaindu behar dira. Erregela bera aplika daiteke, tratuak inolako arrazoirik gabe bertan behera uzten direnean. Kasu horretan, erantzukizunak ez ditu bere barruan hartuko egin ez den kontratuak sorta raziko lituzkeen onurak, ezta onartu gabeko beste proposamen batek ekarriko lituzkeen irabaziak ere. Hartu ere, erantzukizun horrek bere barruan hartu ko ditu ezerezean geratu den kontratuagatik egin diren ordainketak; hala no la, agindutako azterlanak, bidai gastuak eta abar. Bukatzeko, jokabide horrek eginbehar zehatzen bat urratzen duenean (adibidez, informatzea edo isilpean eramatea) ondorioak oso desberdinak izan daitezke; esaterako, eman ez den informazioa ematea edo MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
informazio hori osatzea eta, era berean, jokabide horrek eragindako kalteak ordaintzea. Informazioaren bapestekotasuna ez errespetatzeak ere kaltegaleren ordaina ekar dezake. C) Oinarria Aurreratu bezala, erantzukizuna ekar dezaketen kasuak era askotakoak izan daitezke. Horregatik, doktrinak beste bide batzuk jorratu ditu, kontratua eratu aurreko fase horrek eratortzen duen erantzukizuna azaltzeko. IHERINGen eraginez, zenbait autorek uste izan dute aurrekontratu erantzukizuna kontratu erantzukizuna baino ez dela; kontutan izan behar da, IHERINGen iritziz, kontratu deusezek sortarazten dutela aurrekontratu erantzukizuna. Arestian, aurrekontratu erantzukizunaren oinarriak kontratuz kanpo bilatzen saiatu da doktrina. Horren ildotik, joera desberdinak nabarmendu dira. Lehendabizikoak kontratuz kanpoko erantzukizunaz hitz egiten du, KZren 1902. art.an oinarrituta (ALBALADEJO). Beste batek aurrekontratu erantzukizun arruntaz dihardu; horren arabera, kontratua prestatzeko alderdien artean hainbat elkarukitze ematen dira eta, horien ondorioz, sui generis harreman juridikoak eratzen dira (ALONSO PÉREZ). Azkenik, aurrekontratu erantzukizunaren oinarria eskubidearen abusuan (MORENO QUESADA) edo onustean (MANZANARES) jartzen dute beste batzuek.
Gure ustez, onusteari buruzko printzipioa da aurrekontratu erantzukizunaren muina; izan ere, printzipio horrek Espainiako antolamendu juridikoa eratzen du. Edozein modutan ere, erantzukizun horrek izan dezake oinarri arauemaile zuzenik. Horixe gertatzen da, hain zuzen ere, erantzukizuna da karren jokabidea arau zehatz baten egitatezko kasuan sar daitekeenean. Egi tatezko kasua osatzeak, berez, jokabide horri arauketa zehatza ematen dio, egitatezko kasu hori kontratu erantzukizunari buruzkoa izan zein kontratuz kanpokoaren ingurukoa. §82. KONTRATUA ONARPENA
BURUTZEA:
226. Eskaintza A) Kontzeptua eta betekizunak
ESKAINTZA
ETA
Eskaintzaren bidez, pertsona batek bere borondatea agertarazten du eta betebehar batzuk bere gain hartu nahi dituela adierazten du. Adierazpen horrek zehaztu egiten ditu biharetziko kontratuaren osagai guztiak, bai eta euren arauketa ere. Bestalde, eskaintzak jasotzaileren bat izan behar du, jasotzaile hori pertsona bakarra izan zein pertsona jakin batzuek osatutako kategoria izan. Pertsona horrek edo horiek eskaintzari baiezkoa emanez gero, kontratu adostasuna osatuko dute. Beraz, hauxe da aldez aurretiko tratuak eta eskaintza bereizteko erabil daitekeen datua: eskaintza ez da osatu behar beste adierazpen batekin, nahikoa baita berez kontratua eratzeko. Horren ildotik, jurisprudentziaren arabera, eskaintzak ondoko betekizunak izan behar ditu: aurrenekoa, kontratua egiteko asmoa erakutsi behar du (AGk 1945eko maiatzaren 28an emandako epaia); bigarrena, osoa izan behar da, kontratuaren zehaztasun guztiak bildu behar dituelako (AGk 1970eko maiatzaren 12an eta 1986ko azaroaren 17an emandako epaiak); eta, azkenik, jasotzaileei jakinarazi behar zaie eskaintza hori (AGk 1980ko urriaren 10ean eta 1981eko urriaren 13an emandako epaiak). B) Indarraldia Eskaintza eragingarria izan dadin, indarrean egon behar da beste alderdiak onarpena ematen duenean; izan ere, onarpena eta eskaintza bat datozenean, kontratua burutzen da. Hala eta guztiz ere, onarpena ez da batbatekoa izan behar. Adibidez, ez da batbatekoa izango, eskaintzaren jasotzailea beste herri batean bizi denean, gogoetak egiteko epe bat hartu nahi duenean edota antzeko beste inguruabarren bat gertatzen denean. Halako kasuetarako zehaztu behar da eskaintza noiz iraungitzen den, eskaintzaren ezorduko onarpenak ez baitu eratzen kontratua. Eskaintza iraungi egingo da, lehenengo eta behin, jasotzaileak ezezkoa ematen dionean. Bestalde, eskaintzaren alde batzuk aldatuta, onarpena kontraeskaintza gisa azaltzen denean, orduan ere eskaintza indarrik gabe geratuko da. Horrelakoetan, lehenengo eskaintzaileak adierazi beharko du ados dagoela kontraeskaintzak egindako aldakuntzekin; adierazpen hori egitean, kontratua burutzen da. MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
Era berean, eskaintza iraungi egingo da, eskaintzaileak finkatutako epea igarotzearekin batera. Eperik finkatu ez bada, DÍEZPICAZOren ustez, eskaintzak indarrean iraungo du zentzuzko epean zehar, epe horretan ezeztatzen ez bada behintzat. Zentzuzko epe hori zenbatzeko, kontutan izan beharko dira negozio usadioak eta negozioaren beraren izaera. Eskaintza onartua izan baino lehen eta eskaintza hori indarrean dagoen artean, gerta daiteke eskaintzailea hiltzea edo ezgaitzea. Kasu horietan, doktrinak eztabaidatu izan du eskaintzailearentzat edo, hala denean, berorren kausadunentzat onarpena loteslea den ala ez. Arazo horren inguruko jarrerak kontrajarrita daude: batzuen ustez (MORENO QUESADA, LACRUZ), eskaintzak autonomia du eta, horregatik, indarrean dirau; beste batzuen iritziz (ALBALADEJO, DÍEZPICAZO), ordea, eskaintza iraungi egiten da. Badirudi azken konponbide hori onartu duela jurisprudentziak, AGk 1988ko martxoaren 23an emandako epaian. Nolanahi ere, DÍEZPICAZOk bi salbuespen jartzen ditu: bata, eskaintza ezeztaezina denean; eta, bestea, eskaintzailea enpresarioa denean eta berak eskainitako kontratua enpresaren berezko jarduerekin bat datorrenean.
Bukatzeko, eskaintza ezeztatzen denean, iraungi egiten da. Kasu horri dagokionez, jurisprudentziak aspalditik aintzatetsi dio eskaintzaileari eskaintza ezeztatzeko ahalmena (AGk 1956ko abenduaren 22an emandako epaia). Aintzatespen horrek salbuespen bakarra du: eskaintzaileak berak adieraztea eskaintza ezeztaezina dela. LALAGUNAren aburuz, indarraldi epea finkatzeak berez dakar, modu inplizituan bada ere, adierazpen edo uko egite hori; DÍEZPICAZOren ustez, ordea, beren beregi adierazi behar da eskain tza ezeztaezina dela. Gainera, legeak berak ezar dezake zuzenean eskaintzaren ezeztaezintasuna. Horixe gertatzen da, berbarako, aseguru kontratuetan; izatez, aseguru proposamena loteslea izango da eskaintzailearentzat, hamar egunetan zehar (AKLren 6. art.). Merkatugaien Nazioarteko Salerosketari buruzko Konbentzioa Vienan onetsi zen
1980ko apirilaren 11n. Espainiak konbentzio hori berretsi du eta, horren arabera, eskaintza ezeztaezina izango da ondoko kasuetan: batetik, ezeztaezintasuna beren beregi adierazten denean eta, bestetik, jasotzaileak ezeztaezintasuna zentzuzkotzat hartu eta horren arabera jardun duenean (16. art.). Horrez gain, eskaintza ezeztatu ahal izango da, eskaintza bera eta horren ezeztapena aldi berean heltzen direnean jasotzailearengana (15. art.).
C) Jendaurreko eskaintza Jendaurreko eskaintzetan, jasotzaileak zehaztu barik daude. Hori dela eta, jendaurreko eskaintzak behar bezala adierazi behar dira. Mota horretako es kaintzek ondoko betekizunak izan behar dituzte: betebeharrak bereganatzeko borondatea adierazi behar dute; biharetziko kontratuaren edukia zehaztu be har dute; eta, azkenik, jasotzaile batzuei zuzendu behar zaie jendaurrean. Ez dira nahastu behar jendaurreko eskaintzak eta publizitate eskaintzak. Azken horiek ondasunak eta zerbitzuak saltzeko egiten dira eta horietan ez dago kontratua egiteko benetako borondaterik. PLOk eta KEDLOk arautzen dituzte publizitate eskaintza horiek.
Jendaurreko eskaintzei gorago adierazitako arau guztiak aplikatzen zaizkie. Hortaz, eskaintzailea betebeharpean geratzen da, jasotzailetarik edozeinek eskaintza onartzen duenean, hots, eskaintza eta onarpena bat datozenean. Era berean, jendaurreko eskaintzak ezezta daitezke; eskaintza ezeztatzeko, eskaintzaileak eskaintza egiteko erabili zituen publizitate bide berberak edo antzekoak erabili behar ditu. Azkenik, bereiztu egin behar dira, batetik, jendaurreko eskaintzak eta, bestetik, jendeari egindakoak. Azken horiek betebeharren iturriak azaltzean jorratu ditugu, alde bakarreko borondatearen agerpenak baitira. Orobat, alde bakarreko borondatea betebeharren iturritzat hartuz gero, hitzemailearentzat haren adierazpena loteslea izango da, hots, hitzematea bete beharko du, nahiz eta onarpenik ez izan. DĂ?EZPICAZOk beste ezberdintasun bat aurkitu du, jendaurreko eskaintza eta jendeari egindako eskaintzaren artean. Jendeari zerbait eskaini edo hitz ematen zaio, emaitza zehatz bat lor dezan; horregatik, emaitza lortzeak saria jasotzea dakar. Baina jendaurrean eskaintzak egiten di MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
renean, benetako helburua kontratua egitea da eta, horretarako, jasotzaileek eskaintza hori onartu behar dute. 227. Onarpena Onarpenaren bitartez, eskaintzaren jasotzaileak ala jasotzaileek kontratua egiteko borondatea agertzen dute. Onarpena eragingarria izan dadin, eskaintzaren edukiarekin bat etorri behar da (AGk 1962ko urriaren 10ean, 1973ko martxoaren 14an eta 1986ko ekainaren 7an emandako epaiak). Egineginean ere, eskaintzak eta onarpenak, biek bat eginez, kontratu adostasuna osatzen dute. Eskaintza berariaz nahiz isilbidez onar daiteke, bai eta isiltasunaren bitartez ere, isiltasun hori adierazpentzat har daitekeenean bederen. Dena den, legearen aginduz edo alderdien erabakiz forma bereziak ezar daitezke; horixe gertatzen da, besteak beste, ad solemnitatem forma duten kontratuetan. Onartzaileak eskaintza aldarazten badu, onarpena ez da benetako onarpen izango, kontraeskaintza baino. Kontraeskaintza horri eskaintzari buruz xedatutakoa aplikatuko zaio. Horren inguruan, arazo hau azaltzen da: eskaintza berri horrek indarrik gabe uzten al du lehendabiziko eskaintza ala, alderantziz, geroago ere onar daiteke? Aurrerago esan bezala, jasotzaileak proposamena prestatzen duenean, indarrik gabe uzten du lehendabiziko eskaintza (AGk 1993ko martxoaren 26an emandako epaia). Vienako Konbentzioak irizpide bera erabiltzen du 19. art.an; hala ere, onarpenaren eragingarritasunari eusten dio, aldarazpenak sakonak ez direnean.
Atal honetan aztertu beharreko azken arazoa onarpenaren ezeztakortasunak azaltzen du. Gure ustez, onarpena ezezta daiteke, bi baldintza betez gero: bata, kontratua burutu baino lehen egitea; eta, bestea, eskaintzailejasotzai leari ezeztapena jakinaraztea. Nolanahi ere, eskaintzailea eta onartzailea toki desberdinetan egon daitezke; horrelako kasuetan, jarraian adieraziko dugu nez, denbora tarte bat izaten da onarpena ematen denetik negozioa burutzen denera arte. Era berean, onarpena ez da eragingarria izango, denbora tarte horretan onartzailea hiltzen bada edo jarduteko gaitasuna galtzen badu (AL
BALADEJO). Ezorduko onarpenak (hau da, eskaintza iraungi edo ezeztatu denean emandako onarpenak) ez du kontratua burutuko, eskaintzaileak berak onarpen hori berrindartzen ez badu adierazpen egokiaren bitartez. 228. Kontratua burutzea A) Batbatean burutzea eta ondoz ondo burutzea Gorago adierazi dugun moduan, kontratua batbatean burutzen da, eskaintza eta onarpena bat datozenean, inolako hutsarterik gabe. Horixe gertatzen da, esaterako, bi subjektuek egintza horretan zuzenean parte hartzen dutenean. Era berean, nahiz eta biak ausente egon (zehatzago esateko, bata bestearengandik urruti egon), bien arteko komunikabideak (telefonoa, faxa, telefaxa, posta elektronikoa eta abar) batbatekotasuna ahalbidera dezake (ROGEL). DĂ?EZPICAZOk dioenez, horrelakoetan arazoak egon daitezke, batetik, komunikazioa izan dela frogatzeko eta, bestetik, kontratu horretan parte hartzen dutenak identifikatzeko. Horren inguruan hauxe du xedaturik MKren 51.2. art.ak: telegrafiazko hizketa eragingarria izan dadin, batetik, bide hori onartu behar izan da idatziz eta, bestetik, aldez aurretik kontratugileek ezarri dituzten baldintzak eta zeinuak erabili behar dituzte telegramek.
Aitzitik, kontratua ondoz ondo burutzen da, kasuankasuan erabilitako komunikabidea dela eta (adibidez, postaz bidalitako gutuna, telegrama etab.), onarpena ez zaionean berehala heltzen eskaintzaileari. Kasu horietan, zehaztu beharko da noiz burutzen den kontratua; ordura arte, eskaintza eta onarpena ezeztatu ahal izango dira, lehen azaldu ditugun mugapenekin. Burutze une horri dagokionez, hainbat teoria eman izan dira. Teoria horiek azaltzeko, alde batera utzi beharko ditugu aurreiritzi dogmatiko guztiak. Era berean, alderdien arteko interes gatazka baloratu beharko dugu, euren artean orekarik egokiena lortu ahal izateko. Lehendabiziko konponbideari adierazpenaren teoria deritzo. Horren arabera, kontratua burutzen da onarpena MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
adierazten denean, une horretan bateratzen baitira onarpena eta eskaintza. Hala ere, teoria horren aplikazioak bidegabeko emaitzak ekar ditzake. Bestetik ere, kontratua burutu daiteke es kaintzaileak jakin gabe ere, eta horrek segurtasunik eza sortaraz dezake. Arazo hori konpontzeko, beste autore batzuek ezagutzaren teoria moldatu dute. Teoria hori aurrekoaren kontrakoa da erabat, onartzailearen lekuan ja rri beharrean, eskaintzailearen lekuan jartzen delako. Horrela, kontratua noiz burutzen den zehazteko, eskaintzailearen portaera aztertu behar da. Teoria horren izendazioak berak adierazten duen moduan, kontratua burutzeko beharrezkoa da eskaintzaileak benetan jakitea onarpena eman dela. Baina horrek ere baditu bere alde ilunak: batetik, onartzaileak ez du inolako bermerik izan go, ezin baitu kontrolatu eskaintzaileak onarpenaren berri duen ala ez; eta, bestetik, onartzaileak ezin du jakin kontratua burutu den ala ez eta, burutu bada ere, noiz burutu den. Muturreko jarrera horiek gainditzeko, bitarteko tesi batzuk azaldu dira. Horietako bati luzapenaren teoria deritzo. Horrek berriro hartzen du abiapuntutzat onartzailearen egoera; izan ere, kontratua burutzen da, ez onarpena adierazten denean, ezbada onarpen hori eskaintzaileari luzatzen zaionean, hau da, onarpena onartzailearen jarduera esparrutik ateratzen denean. Beste bati, berriz, jasoketaren teoria deritzo. Azken hori, aurrekoa ez bezala, eskaintzailearen esparrutik abiatzen da. Horren ildotik, kontratua burutzen da, onarpena eskaintzailearen eraginpeko esparruan jasotzen denean; hori gerta daiteke eskaintzaileak jakin gabe ere, etxean bertan jaso baitezake onarpena edo enpresan beste langile baten eskutik. Zelan konpontzen du arazo hori Espainiako antolamendu juridikoak? KZren 1262.2. art.ak hauxe xedatzen du: ÂŤgutun bidez egindako onarpe nak eskaintzailea betebeharpean jartzen du, horrek onarpenaren berri duenetikÂť. Artikulu hori ikusita, badirudi ezagutzaren teoria aplikatu behar dela. Hala eta guztiz ere, teoria horrek dakartzan arazoak kontutan hartuz, doktrinak ahalegin berezia egin du manu horren hitzezhitzezkotasuna biguntzeko; ahalegin horrekin, 1262. artikulua eta jasoketaren teoria hurbildu nahi izan ditu doktrinak. Interpretazio horren arabera, onarpenaren jasotzaileak arduragabekeriaz joka dezake eta, jokabide horrekin, onarpenaren
berri izatea oztopatu; hala ere, jokabide horrek ezin dio kalterik egin adierazpena edo onarpena bidali zuenari, baldin eta adierazpen hori eskaintzailearen beraren jarduera esparrura heldu bada. Hori dela eta, jasotzaileari dagokio frogatzea arduragabekeriarik ez dela eman (ALBALADEJO). Era berean, kontratua burutuko da, edozein kariren bidez eskaintzaileak onarpena jasotzea oztopatzen duenean, kari hori zuzenean egotzi ahal bazaio berari; esaterako, okerreko helbidea ematen duenean (LALAGUNA; AGk 1976ko maiatzaren 28an eta 1981eko irailaren 29an emandako epaiak). Bistakoa denez, KZren 1262.2. artikulua horretara interpretatuz gero, hau da, eskaintzaileak (onarpenaren jasotzaileak, alegia) izan behar duen arreta irizpide gisa hartuz gero, jasoketaren teoria onartzen dutenen bideari heltzen zaio. MKren 54. art.ak, ordea, irizpide desberdina erabiltzen du, ondokoa agintzen duenean: «postatrukez egindako kontratuak burutu egingo dira, proposamena bera edo hori aldarazten duten baldintzak onartuz erantzuna ematen denean». Bestalde, Vienako Konbentzioak hauxe xedatzen du: «… onarpenaren adierazpena zein beste edozein asmoadierazpen jaso egiten da, lehendabizi, jasotzaileari hitzez jakinaraz ten zaionean, bigarrenik, jasotzaileari berari beste edozein bide erabiliz adierazpen hori ematen zaionean eta, azkenik, jasotzailearen establezimenduan edo postazko helbidean eta, horrelakorik ez badu, ohiko bizilekuan ematen zaionean».
B) Kontratua burutzeko lekua Kontratua burutzeko lekua zehazteak aparteko garrantzia izan dezake, lehenengo eta behin, kontratuari aplikatu beharreko eraentza juridikoa zein den jakiteko, hau da, kasuankasuan aplikatu behar den eraentza identifikatzeko. Horrela, berbarako, Nazioarteko zuzenbide pribatuan kontratua bu rutzeko lekuak balio du aplikatu beharreko arauak zehazteko; izan ere, KZren 11.1. artikuluak kontratua burutzeko lekua aintzat hartzen du, beste iriz pide batzuen artean. Era berean, leku hori zehazteak garrantzia izan dezake, besteak beste, epailearen eskumenak finkatzeko (JZLren 62.1. art.). Horren harira, kontratugileek askatasun guztia dute, kontratuaren burutze lekua finkatzeko. Eurek ezer zehaztu ez Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
badute, kontratua burutuko da eskaintza egin den lekuan. Irizpide hori nagusiarazi du Kode Zibilaren 1262.1. art.aren bigarren tartekadurak, hauxe ezarriz: gutun bidez burutzen diren kontratuen inguruan uste izango da eskaintza luzatu den lekuan egin direla. Erregela bera aplikatu beharko da gainerako kasuetan, hots, horren kontrako legezko zein borondatezko xedapenik ez dagoenean. §83. AURREKONTRATUA 229. Kontzeptua eta izaera Aurrekontratuaren historiak berez erakusten du ondoko bi datuak ore katuta egon behar direla (oreka hori batzuetan aldakorra bada ere): batetik, Zuzenbidearen azalpena zuzena izan behar da dogmatikaren ikuspuntu tik; baina, bestetik, Zuzenbideak konpondu egin behar ditu kolektibitateari sortzen zaizkion arazoak. Oreka horren beharrizana argi eta garbi azaltzen da kontratuaren arloan. Baten baino gehiagotan adierazi bezala, kontratuaren ar loan berebiziko garrantzia dute alderdiak euren artean harremanak eratzera bultzatzen dituzten interes zehatzek. Aurrekontratu adierazmoldea azaletik hartuz, badirudi bi kontratu dau dela bata bestearen atzetik, eta lehendabizikoa aurrekontratua dela. Horren ildotik, aurrekontratua alderdien arteko akordioa da; horren bitartez, bihar etzi kontratua egingo dutela hitz ematen dute alderdiek. Hori izan zen, hain zuzen ere, aurrekontratuari buruzko lehendabiziko azalpena: Alemaniako doktrinak Erromako Zuzenbidearen aurrekarietatik atera zuena, alegia. Uler kera horren arabera, biharetzi kontratua egiteko betebeharra ezartzen die aurrekontratuak alderdiei. Hala ere, kontutan izan behar da kontratu boron datea askea izan behar dela, hots, kontratua egitea norberaren jokabidea dela. Horregatik, epaileak ezin du inor behartu kontratua egitera eta ezin du inoren ordez kontraturik egin; beste modu batera esateko, ezin da inor derrigortu kontratua egitera.
Ondorioz, kontratua egiteko konpromisoa bete ezean, kal tegaleren ordaina bakarrik eskatu ahal izango da. Hori guztia dela eta, au rrekontratua kontratua izanik ere, betearazezina da. Arazo horren ondorioz, bai eta dogmatikaren inguruko beste batzuen ondorioz ere, zenbait autorek aurrekontratuaren kategoria ukatu zuten. Euren ustez, kontratua egitea ezin bada derrigorrez eskatu, orduan aurrekontratuak ez du inolako eraginga rritasun juridikorik. Kontratua egitea derrigorrez eskatu ahal bada, ordea, horrek esan nahi du aurrekontratuak zehatzmeahtz finkatzen dituela bihar etziko kontratuaren osagai eta baldintza guztiak; horretara izanez gero, aurrekontratua behinbetiko kontratua izango litzateke, kontratu horren be tearazpena geroratu egiten bada ere. Espainiako Zuzenbidean, ALAS azaldu zen joera horren alde, ENNECERUSi egindako oharretan. Edozein modutan ere, aurrekontratuak ondoko beharrizan praktikoa bete dezake: biharetzi edo, zehatzago esateko, inguruabar egokiak ematen direnean, kontratu bidezko harremanak eratu nahi izango dituzte alderdiek; horregatik, bitartean, kontratatzeko erabakia geroko ez uzteko, harreman horiek itxuratu egiten dituzte. Egineginean ere, kontratugileen asmoa ez da kontratuak eratorritako betebeharrak berehala eskatzea; aitzitik, alderdiak gaurtik lotzen dira, biharetzi batek ala biek betebehar horiek eskatzeko modua izan dezaten. Helburu hori ezin dute lortu kontratua baldintzapean jarriz, hori egiteak KZren 1115. art.an xedatutakoa hautsiko bailuke. Tesi klasikoak dakartzan arazoak konpontzeko, argudio berriak azal du dira. Horien arabera, aurrekontratuak biharetziko kontratuaren oinarrizko zehaztapenak ematen ditu. Aurrekontratuaren bidez, alderdiek adostasuna ematen diote etorkizuneko kontratu horri. Beraz, aurrekontratuak ez du era kartzen kontratatzeko betebeharrik, behinbetiko kontratua ezartzen laguntze ko betebeharra baino (ROCA SASTRE). Aurrekontratuak behinbetiko kon tratua du bere barnean, kontratu hori gero garatu behar bada ere. Hori dela eta, AGren 1989ko abenduaren 13ko epaiak baieztatzen MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
duenez, aurrekon tratua biharetziko kontratuaren oinarri legea izango litzateke. Dena dela, tesi horrek ere zenbait zailtasun sortarazten ditu, kontratu oinarriak eta kontratua ren behinbetiko edukia bereiztea ez baita batere erraza. Hori guztia aintzat hartuz, DE CASTROk eman du aurrekontratuari buruzko azalpenik argiena. Autore horren esanetan, aurrekontratua edo, berak erabiltzen duen terminologiaren arabera, kontratu hitzematea benetako kontratua da. Bada, aurrekontratuarekin hasten da negozioaren iterra; iter ho ri oso konplexua da, horren ondoren alderdi batek edo bi alderdiek ekimena izango baitute kontratua indarrean jartzeko. Kontratu hitzemate horretan, osagai guztiak zehaztuta daude, baita edukia ere. Eratorri ere, aurrekontra tuak edo kontratu hitzemateak kontratu harremanak eratortzen ditu eta harreman horiek bi fasetan gauzatzen dira: lehenengo fasean, biharetziko kontratua hitzartu eta kontratu hori eskatzeko ahalmena eratxikitzen da; bigarren fasea, berriz, hitzematearen betepena eskatzen denean hasten da. Fa seen arteko bereizketa hori egin arren, DE CASTROk dioenez, ÂŤnegozio harremanak elkarri lotuta daude barnebarnetikÂť. Labur bilduz, kontratu hi tzemateak berez dakar biharetziko kontratua martxan jartzeko ahalmena; beraz, kontratu hori eskatu ahal izango da ahalmena egikaritu eta batera. 230. Eraentza juridikoa Orokorrean, aurrekontratuetan edo kontratu hitzemateetan bi alderdi daude. Hala ere, alde bakarreko hitzematea ere aurrekontratutzat har daiteke; hori atera daiteke KZren 1451. art.tik, saldu zein erosteko hitzemateaz ari denean. Aurrekontratuak egiteko, behinbetiko kontratua egiteko beharrezkoa den gaitasuna izan behar da. Formari dagokionez, erregela berak eraentzen du; hortaz, kontratua egiteko ad solemnitatem betekizunik izanez gero, orduan aurrekontratua egiteko ere betekizun berberak errespetatu beharko dira. Era berean, aurrekontratuak behinbetiko kontratuaren
osagai guztiak zehaztu behar ditu; osagai horiek legezko eskakizun guztiak bete behar dituzte. Horrez gain, aurrekontratura bildu behar da proiektatutako kontratuaren arauketa (AGk 1961eko urriaren 5ean eta 1963ko irailaren 28an emandako epaiak; azken horren arabera, biharetziko kontratuaren zenbait alde geroago zehaztu daitezke, alde horiek bigarren mailakoak izanez gero). Ildo beretik, behinbetiko kontratua eskatzeko ahalmena garaiz egikaritu behar da. Egikaritza hori judizioan zein judizioz kanpo gauza daiteke. Kontratua eskatzeko ahalmena iraungi egingo da aurrekontratuan ezarritako epea igarotzean; aurrekontratuan eperik finkatu ez bada, epai agintaritzak finkatu beharko du, ahalmen hori ezin delako izan betierekoa (AGk 1965eko martxoaren 2an eta 1969ko martxoaren 2an emandako epaiak). Aurrerago onartu dugun teoriari eutsiz, kontratugileak bere betebeha rra betetzen ez badu, beste alderdiak legebideztaketa bikoitza izango du. Batetik, betebehar hori derrigorrez bete dadin eska dezake; horretan, betebeharra bete ez duen kontratugilearen ordez jardun dezake epaileak, egintzaren izaerak hori egitea ahalbideratzen badu. Bestetik, Espainiako antolamendu juridikoan ezarritako bide guztiak erabili ahal izango ditu kreditua defendatzeko. Horixe atera daiteke, hain zuzen ere, KZren 1451.2. artikulutik, betebehar eta kontratuei buruz xedatutakoa aplikatzea agintzen duenean. Edozein modutan ere, zenbait aurrekontratutan ez daude zehaztuta biharetziko kontratuaren oinarri guztiak; horrelakoetan, jurisprudentziak dio ezin dela inor kondenatu aurrekontratu hori betearaztera (AGk 1940ko uztailaren 9an, 1941eko apirilaren 16an, 1961eko urriaren 5ean eta 1989ko abenduaren 13an emandako epaiak). Inor aurrekontratua betearaz tera kondenatzeko, biharetziko kontratuaren osagai guztiak zehazturik egon behar dira (AGk 1950eko uztailaren 1ean, 1969ko azaroaren 11n eta 1980ko abenduaren 30ean eman dakoepaiak. Epai horien arabera, osagai horiek finkatuta badaude, epailearen borondateak betebeharpekoarena ordeztu eta derrigorrezko betearazpena agindu dezake; kontratua ezin bada bete, ordea, kaltegalerak ordaindu beharko dira: Auzitegi Gorenak 1959ko otsailaren 2an eta 1965eko martxoaren 26an emandako epaiak).
MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
231. Aukera emateko kontratua Aukera emateko kontratuaren bitartez, alderdietako batek ahalmena izan go du, epe zehatz batean zehar, kontratua egin dadin eskatzeko. Kontratu ho ri dohain bidezkoa nahiz kostubidezkoa izan daiteke. Bestetik ere, aukera emateko kontratua aurrekontratu mota bat baino ez da. Aurrekontratu mo ta horren ezaugarririk nagusiena da ahalmena kontratugileetako bati bakarrik ematea. Aukera emateko kontratua nahikoa zabaldu da gizartean, zenbait negozio kategoriatan oso erabilgarria delako. Hortaz, gorago azaldu dugun eraentza (aurrekontratuari buruzkoa, alegia) aplikatzen zaio aukera emateko kontratuari. Horren harira, aukera emateko kontratuaren modalitate ezberdinen arte an, gauza zehatz bat erosteko aukera nabarmendu behar da; aukera horren titularrak gauza horren eskualdaketa eskatu ahal izango du. Kontratu horrek, beraz, eskuraketa eskubidea eratxikitzen dio pertsona zehatz bati; horregatik esan daiteke eskubide hori norberarena dela. Hala ere, HAren 14. artikuluan aipatutako betekizunak baditu, Jabetza Erregistroan agertaraz daiteke. Hori eginez gero, erga omnes aurka jarri ahal izango da. Hala ere, zenbait autorek uste dute eskubide hori, pertsonala izan beharrean, erreala dela. Arazo hori sakonago aztertuko dugu lan honen bigarren liburukian (ikus §82).
BIBLIOGRAFIA ALONSO PÉREZ, «La responsabilidad precontractual», RCDI, 1971, 859. or. eta ondorengoak; ASUA GONZÁLEZ, La culpa `in contrahendo´. Tratamiento en el Derecho Alemán y presencia en otros ordenamientos, Bilbo, 1989; COCA PAYERAS, in Comentario del Código civil, Justizi Ministerioa, II, Madril, 1991, sub 1262. artikulua; DE CASTRO Y BRAVO, «La promesa de contrato (algunas notas para su estudio)», ADC, 1950, 1133. or. eta ondorengoak; LALAGUNA, «Sobre la perfección de los contratos en el Código civil», Centenario del Código civil, II. liburukia, Madril, 1990, 1071. or. eta ondorengoak;
LEÑA FERNÁNDEZ, «Algunas cuestiones prácticas en torno a la opción de compra», Academia Sevillana del Notariado, IV, Madril, 1991, 41. or. eta ondorengoak; LÓPEZ Y LÓPEZ, in Comentario del Código civil, II, Justizi Ministerioa, Madrid, 1991, sub 1451. artikulua, 892. or. eta ondorengoak; LORENZO MERINO, La opción de compra en el Derecho español, Compostelako Donejakue, 1992; MANZANARES, «La naturaleza de la responsabilidad precontractual o culpa in contrahendo», ADC, 1985, 979. or. eta ondorengoak; idem, «La responsabilidad precontractual en la hipótesis de ruptura injustificada de las negociaciones preliminares», ADC, 1984, 687. or. eta ondorengoak; MORENO QUESADA, «La oferta de contrato», RDN, 1956, 113. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE, «Contrato de promesa», Estudios de Derecho privado, 1go. liburukia, Madril, 1948; ROGEL VIDE, «Momento y lugar de la perfección del contrato», La Ley, 1982–4, ROMÁN GARCÍA, El precontrato. Estudio dogmático y jurisprudencial, Madril, 1983; TORRES LANA, Contrato y derecho de opción, Madril, 1982.
Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
F. CAPILLA RONCERO
Hogeita batgarren gaia KONTRATUAREN INTERPRETAZIOA Laburpena: §84. Kontratuaren interpretazioa.— 232. Kontzeptua: kontratuaren interpretazioa eta legeen interpretazioa.— 233. Interpretatzailearen arazoak: egitateak eta Zuzenbidea.— §85. Interpretazioa eta berorren antzeko kontzeptuak.— 234. Kalifikazioa.— 235. Integrazioa.— 236. Kontratuaren bihurketa.— §86. Kontratuaren interpretazioari buruz, Kode Zibilera bildutako lege erregelak.— 237. Jatorri his torikoa.— 238. Interpretazio subjektiboari eta objektiboari buruzko arau en arteko bereizketa.— 239. Hierarkia.— 240. Izaera.— 241. Onustea, interpretazio irizpide gisa.— 242. Interpretazioari buruzko lege arauen azalpena: A) 1281 eta 1282. artikuluak; B) 1283. artikulua; C) 1284. artikulua; D) 1285. artikulua; E) 1286. artikulua; F) 1287. artikulua; G) 1288. artikulua; H) 1289. artikulua.
§84. KONTRATUAREN INTERPRETAZIOA 232. Kontzeptua: kontratuaren interpretazioa eta legeen interpretazioa Arau juridikoa interpretatzean, horren esangura eta norainokoa zehaz ten da. Modu berean, kontratua interpretatzean, zehaztapen hori berori egin behar da, alderdien arteko adostasunak eratzen duen arauketari begira; arau keta horrek erakusten du alderdiek bat egiten dutela, objektu jakin baten gainean eta gizarteekonomiazko helburu zehatz baten inguruan (Kode Zibi laren 1261. art.). Gai honetan aipatu besterik ez dugu egingo, kontratuaren izaerari buruz betidanik izan den eztabaida. Eztabaida horrek ez du ondore praktikorik, azken finean borondate autonomiaren oinarriaz bakarrik arduratzen delako. Eztabaida horretan, bi joera agertu dira: batzuen ustez, kontratuak izaera ob jektiboa edo manu izaera du. Autore horien aburuz, kontratua KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
erregela da, alderdien arteko erregela pribatua, hain zuzen. Beste batzuen ustez, ostera, kontratuak izaera subjektiboa du, hots, alderdien arteko adostasunaren ager pen hutsa da. Egineginean ere, Kode Zibilak bi izaera horiek barneratzen ditu: batetik, KZk dio kontratuak pertsonen arteko loturak sortzen dituela (KZren 1089. art.); bestetik, 1091. art.an adierazten du kontratuetatik sortzen diren betebeharrek lege indarra dutela kontratugileentzat. Bistan denez, Kode Zibilaren arabera, kontratua da, bai autonomi egintza, bai eta lex privata ere; bi izaera horiek direla bide, nahitaezko zeregina da kontratua interpretatzea. Edozein modutan ere, ondo bereiztu behar dira arauen interpretazioa eta kontratuen interpretazioa. Lehendabizikoaren bidez, arauek sor ditzaketen za lantzak eta anbiguotasunak konpon daitezke. Hori egitea erabat zaila den arren, arauen interpretazio eremua mugatuta dago, araua bera delako interpretazioaren objektu; hortaz, interpretazio hori objektiboa da. Kontratuen in terpretazioa helburu bera lortzera bideratuta badago ere, berorren objektua interesen gaineko arauketa da, hots, alderdien borondateak sorturiko arauketa. Horren ondorioz, kontratua interpretatzeko, kontratugileen borondatea hartu behar da kontutan; horrek berez dakar kontratuaren interpretazioa aldi berean subjektiboa eta objektiboa izatea. Araua interpretatzean, printzipio juridiko abstraktua interpretatzen da; kontratua interpretatzean, ordea, egitatezko ka sua eta horrek dakartzan ondorio juridikoak interpretatu behar dira, hau da, oso zehatza den zerbait interpretatzen da. Bestalde, berebiziko garrantzia dute kontratuaren interpretazioari buruzko arauek (KZren 1281.etik 1289.era arteko art.ek). Arau horiek, batetik, manu orokorrek barneratzen dituzten kanon hermeneutikoei egokitu behar zaizkie; baina, bestetik, kontratugileek emandako arauketaren edukia zehaztu behar dute. Horretara, interes orokorren babesa irizpide zuzentzaile hutsa izanik, bigarren mailan geratzen da, kontratugileen borondatearen azpian. Bestela esanda, kontratuen interpretazioari dagokionean, arau orokorren bi dez babesten den interes orokorra da alderdien borondateak nagusitasuna izatea.
F. CAPILLA RONCERO
233. Interpretatzailearen arazoak: egitateak eta Zuzenbidea Arestian esan dugunez, kontratuaren interpretazioa egitean, kontratugileen borondate aitorpena aztertu behar da (egintza gisa eta, aldi berean, erregela gisa hartuta). Interpretazio prozesu horretan, interpretatzaileak egitateak eta Zuzenbidea aztertu behar ditu eta, hori egiteko, fase edo etapa desberdi nak bete behar ditu. Fase edo etapa horiek jarraian aztertuko ditugu. Esan berri dugunez, lehenengo eta behin, interpretatzaileak egitate hutsak aztertu behar ditu eta, horretarako, bi fase bete behar ditu: aurrenekoan, interpretatu beharreko egitateak edo datuak finkatuko ditu; eta bigarrenean, berriz, datu horien negozio esangura zein den zehaztuko du. Egin ere, bigarren fase horretan egiten da interpretazioa esangura hertsian. Egitatezko arazoei dagokienean, zehaztu beharra dago zein den kontratarien jokabideak agertarazten duen asmoa. Horrekin batera, alderdiek kontratu arauketari eman nahi dioten edukia aztertu behar da, bai eta kontratuari eman nahi dioten itxura ere. Zuzenbidea aztertzean, aldiz, interpretatzaileak arakatu behar du zein den antolamendu juridikoak borondate aitorpenari buruz egiten duen arauketa. Horretan, interpretatzaileak bi zeregin hauek beteko ditu: batetik, kontratua kalifikatu edo kontratu tipoa zehaztea (tipo desberdinen arabera, kontratuari arauketa desberdina aplikatzen baitzaio); eta, bestetik, kontratua berregin edo integratzea. Azken hori, sarritan, nahitaezkoa izaten da. Esaterako, kasu ba tzuetan, kontratuaren alde batzuk zalantzazkoak dira eta interpretazioaren bidez ezin daiteke ezer argitu, kontratugileek ez zutelako horren inguruan ezer adierazi. Beste batzuetan, kontratugileek euren asmoa lortzeko kontratu desegokia erabili dute, baina Zuzenbideak asmo horri eusten dio; horixe ger tatzen da, besteak beste, kontratuaren bihurketarekin, alderdiek erabilitako kontratu tipo desegokia beste tipo egoki bat bihurtzeko. ยง85. INTERPRETAZIOA ETA BERORREN ANTZEKO KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
KONTZEPTUAK 234. Kalifikazioa Aurrean azaldun dugunez, interpretatzaileak egitateak eta Zuzenbidea az tertu behar ditu. Dena den, hori onar daiteke, interpretazioa esangura zabale an ulertuta bakarrik. Esangura horretan, interpretaziotzat jotzen da alderdien arteko borondate aitorpenaren (hori egintza eta erregela gisa hartuta) esan gura eta norainokoa zehaztea. Ildo beretik, interpretatzaileak Zuzenbidea az tertzeko egiten duen lana ez da interpretazio hutsa. Horren harira, kontratuaren kalifikazioa egiteko, alderdien aitorpenak ez dira erabakigarriak. Orobat, kontratua kalifikatzeko, antolamendu juridikoak aldez aurretik zehaztutako negozio tipo edo egituraren batean sartu behar da kontratugileek nahi izandakoa. Horretara, negozio zehatza uztartu beharra dago arauek a priori zehaztutako kategoria batekin, eta hori arauen ikus puntutik bakarrik egin daiteke. Hor adierazitakoarekin bat egiten du jurispru dentziaren iritziak. Horren arabera, Auzitegi Gorenak behin eta berriz azaldu izan du ondokoa: ÂŤkontratuak dira izatez diren hori eta, ez, ostera, kontra tugileek diotena. Kontratuek izatea eta eragin juridikoa dute, egitatez diren modu berean. Horretan ez dute zerikusirik kontratugileek kontratuari eratxiki dizkioten edo eratxiki nahi dizkioten kalifikazioekÂť. Horren harira, jurisprudentziak adierazmolde hau erabiltzen du: (kontratuari) ÂŤlegearen arabera da gokion kalifikazioaÂť (AGk 1972ko martxoaren 24an, 1921eko apirilaren 8an eta 1965eko otsailaren 19an emandako epaiak); esamolde hori azaltzean, ju risprudentziak gaineratzen du kontratugileek ez dutela ahalmenik kalifikazio hori egiteko. Beraz, orain arte azaldutakoa aintzat hartuta, ezin dugu esan kontratua kalifikatzean, alderdien borondate aitorpenaren esangura eta norai nokoa zehazten denik.
F. CAPILLA RONCERO
235. Integrazioa Gauza bera esan daiteke kontratuaren integrazioari buruz. Oinarrian, integrazioaren bidez eratzen da alderdien borondate aitorpenek ezarri ez duten kontratu arauketa. Hori egitera bultzatzen duten arrazoiak era askotakoak izan daitezke, hala nola: kontratuaren alde zehatz batean edo batzuetan hutsuneak izatea, edota antolamendu juridikoak kontratuaren arauketa osoa ematea, iturri desberdinen bidez (hau da, alderdien autonomia ez izatea kontratu horren arauketa eratzen duen iturri bakarra). Arrazoi horietatik bata edo bestea hartuta, kontratuaren integrazioa egiteko, zehaztapen desberdinak egin daitezke, kontratuaren oinarrizko aldeei buruz behintzat. Zuzenbide positiboaren ildotik, KZren 1258. art.ak aipatzen du kontratuaren integrazioa; ho rren aginduz, benetako arau objektiboak hartu behar dira kontutan. Arau horiek dira legea, onustea eta usadioak. Legeari dagokionez, ez dago zalan tzarik: argi dago legea arau objektiboa dela. Usadioei buruzko gaia, aldiz, arras konplexua da Espainiako legerian eta doktrinan; horregatik, usadioen inguruan, gogarte sakona egin behar dugu. Bada, KZren atariko titulu berri ak dioenez, ohituratzat joko dira borondate aitorpenak interpretatzeko izaera rik ez duten usadioak (KZren 1.3. art.ko 2. lerroaldea). Horretara, zeintzuk dira KZren 1258. art.ak aipatzen dituen usadioak? Galdera horri erantzute ko, usadioak orokorrean eta horiek negozio esparruan dituzten eginkizunak aztertu zituen DE CASTROk. Autore horrek esan zuenez, manu horretan usadioak «bigarren mailako arau eskuemaileak dira, eta eragina dute, legez ko araurik ez dagoenean edo arau horiek hori ahalbideratzen dutenean». Oraingoz, behintzat, ez dugu horretan gehiago sakonduko; gure iritziz, argi dago KZren 1258. artikuluan aipatutako «usadioa», hots, kontratua integra tzen duen usadioa, Zuzenbide objektiboaren araua dela; horrek aldendu egiten gaitu nolabait (ez erabat, geroago azalduko dugunez) borondate aitorpena KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
ren interpretazio esparrutik. Aitzitik, ulertzen badugu usadioa kontratugileen ohiko portaera dela, usadio hori ezin da sartu 1258. artikuluak aipaturiko iturrien artean. Nolanahi ere, gerta daiteke usadioak iturri horien artean sar tzea, ez usadio izateagatik, ezbada kontratua integratzeko beste iturri bati lotuta egoteagatik: onustearekin, hain zuzen. Bestetik, onusteari buruz esan dezakegu, 1258. art.ak aipatzen duen onus tea (onustea, esangura objektiboan), usadioak eta arau eskuemaileak maila berean daudela (gure ustez, zehatzago esateko, onustea usadioarekin eta legearekin parekatzen da, eginkizunaren ikuspuntuari helduta). Orobat, borondate pribatuak negozioa sortzen du, eta onustearen eginkizuna da borondate hori integratu eta zuzentzea. Horrela, onusteak ondoreak sortzen ditu eta ondore horiek ez dira borondate pribatuaren araberakoak, irizpide objektibo baten araberakoak baizik. Egineginean ere, borondate pribatuak ezin ditu au rreikusi kontratuak erator ditzakeen aukera guztiak, eta hutsune hori kon pontzeko ezin daiteke erabili borondate hipotetikorik. Berriro ere, alderdien borondate aitorpenetik aldentzen gara: onustea kontratua integratzeko iturria da, eta hori aplikatzeak berez dakar alderdien borondate aitorpenik ez izatea. Edozelan ere, azalpen horrek ez du esan nahi onustea ezin dela erabili al derdien borondate aitorpena integratzeko. Autointegraziorik izan al daiteke? ÂŤAlderdien borondate hipotetikoa edo ustezkoaÂť topikoaren eragingarritasuna zein izan, eta horren araberakoa izan go da autointegrazioaren norainokoa. Nolanahi ere, topiko hori baztertuta geratu da eta, horrez gain, arras zaila da praktikan erabiltzea, borondate hipotetikoa edo ustezkoa honetara ulertuz gero: ÂŤarauturik gabe dagoen gaia alderdiek eurek pentsatu edo aurreikusi izan balute, alderdiek horren ingu ruan agertuko zuketen borondateaÂť. Beraz, topiko horrek ezin du barneratu bi alderdien asmoa, kontratugile bakoitzak arazo hori konponduko bailuke be raren interesen mesedetan bakarrik. Eragozpen hori aintzat hartuta, beste mo du honetan bidera daiteke autointegrazioa: alderdiek, euren
F. CAPILLA RONCERO
interesak alde batera utzirik, zentzuzko pertsona zintzo gisa jardunez gero aurreikusiko luketena. Horretara, standard abstraktua eratu behar da eta, LACRUZek dioe nez, hori auzitegien eginbeharra da: ÂŤazken finean, justiziaren eta auzi tegiaren beraren deskripzio antropomorfikoa daÂť. Beste autore batzuen ustez, autointegrazioa onustearen barruan bakarrik azaltzen da; hots, autointegra zioaz hitz egin daiteke, kontratua onustearen bidez integratzen bada bakarrik. Bestalde, autointegrazioa eta analogia parekatu izan dira, arau hutsuneak in tegratzeko orduan; baina parekaketa horretan ez da gogoan izan egoerak ez direla guztiz parekoak: batek eta besteak dituzten aukera teknikoak desber dinak dira eta, horrezaz aparte, Zuzenbide objektiboko arauak sortzeko mai lak ere desberdinak dira. Arau horien eragingarritasuna orokorra da, euren bidez kasu anitz arautzen baita; gainera, arau horiek izaera itxia dute eta arauak eurak berez osoak dira. Aitzitik, kontratu arauketaren barneko arauek (arau gisa har badaitezke) subjektuen arteko egoera zehatzak xedatzen dituz te, eta arau horiek marko juridiko orokor baten barruan daude sartuta; izan ere, arauok hutsunerik badute, arau orokorretara jo behar da, hutsune horiek betetzeko. Dena den, antolamendu juridikoak berak bide gutxi ematen du heterointegrazioa egiteko. Gisa berean, negozio arauketak, orokorrean, eta kontratu arauketak, bereziki, ez dute euren barruan hartzen autointegrazioa egiteko aukerarik (hots, ez dute aukera lokaberik ematen: borondate aitorpe netan bakarrik oinarritutako aukerarik, hain zuzen). 236. Kontratuaren bihurketa Aztertzen ari garen gaiari buruz, azkenik, kontratuaren bihurketa azalduko dugu. Labur esateko, esangura hertsian, kontratuaren bihurketa hauxe da: deuseztasun akatsa duen kontratua zuzentzeko kalifikazioa. Kalifikazio berri hori dela bide, kontratuari beste arauketa bat aplikatzen zaio eta arau keta hori tresna egokia izan behar da, kontratugileen asmoa lortzeko. Kasu horretan ere, borondate aitorpenaren esparru esklusibotik aldentzen gara (era KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
bat ez bada ere), kalifikazio arazoa baita kontratu bihurketa. Horretan, gogoan izan behar dira lehenago adierazi ditugun kritikak, «alderdien borondate hi potetikoa edo ustezkoa» kontratu bihurketaren oinarria dela esan dugunean; kalifikazioari buruz ere, aurrean esan dugunera jo behar da. Laburpen gisa, esan dezakegu kalifikazioa, integrazioa eta kontratuaren bihurketa sarritan erabiltzen direla, kontratuari buruz dauden zehaztapen des berdinen esangura eta norainokoa ulertzeko. Hori Zuzenbide objektiboaren arauen bitartez egiten da; beraz, alde batera geratzen da hamaika aldiz kontratuari buruz eman dugun definizio hau: kontratua borondate aitorpena da, bai eta aitorpen horrek erakarritako erregela ere. §86. KONTRATUAREN INTERPRETAZIOARI BURUZ, KODE ZIBILERA BILDUTAKO LEGE ERREGELAK 237. Jatorri historikoa Interpretazioari buruzko azalpen hori egin eta gero, orain zehaztapen ba tzuk egingo ditugu, KZk interpretazioaren inguruan ematen dituen arauei buruz. Arau horiek IV. liburuko II. tituluaren IV. kapitulura biltzen dira, «kontratuen interpretazioari buruz»ko idazpurupean. DE CASTROk azaldu duen moduan, Erromako Zuzenbidea dugu kontra tuen interpretazioa egiteko erregelen jatorri. Kode zibiletan barneratzen diren arauen aurrekaririk hurbilena, berriz, POTHIERen lana da; hori, autore horren beste lan asko bezala, DOMATek interpretazioari buruz emandako azalpenaren laburpena da. Oraingoz nahikoa da azalpen orokor hori ematea; hala ere, geroago aztertuko dugu Espainiako Kodearen arau zehatz bakoitzaren aurrekaria, hori ikuspuntu objektibotik egin daitekeen heinean. Garai batean, doktrinarik antzinakoenaren arabera, ulertu ohi zen kontra
F. CAPILLA RONCERO
tua interpretatzeko lege erregelek ez zutela benetako izaera juridikorik; izatez, epaileari zuzenduriko aholku hutsak baino ez ziren erregela horiek. Esangura horretan, erregelok ziren epailearen lana errazteko orientabide logikoak edo zentzuzko axiomak. Dena den, lege erregela horiek egitatezko arazoari lotu rik zeuden; horren ondorioz, epaileak bere erara erabiltzen zituen erregela horiek, eta epailearen jarduketa ezin zitekeen berrikusi. Gaur egungo doktri naren iritziz, «interpretazio erregelak lotesleak dira epailearentzat, legegileak halaxe agintzen duelako eta horrelakoetan epaileen zuhurtziarakotasuna sai hesten delako». 238. Interpretazio subjektiboari eta objektiboari buruzko arauen arteko bereizketa Interpretazioari buruzko arauek kasuankasuan ekar ditzaketen arazoak alde batera utzita, urrats hauek bete behar dira, KZren 1281.etik 1289.era ar teko artikuluen azterketa orokorra egiteko: lehenengo eta behin, arau multzo horren barruan, arauak sailkatu behar dira; bigarrenik, aztertu behar da ea arau horietan barneraturiko legegintza irizpideak euren artean hierarkia baten bidez antolatuta dauden, ala beste arau batzuei lotuta dauden; hirugarrenik, interpretazio erregelen ezaugarriak zehaztu behar dira, arau juridiko oroko rrak bereizteko erabiltzen diren kategorien arabera; eta, azkenik, erabaki be har da ea «kontratuen interpretazioari buruz»ko idazpuruak interpretazioari buruzko arau edo irizpide guztiak hartzen dituen, ala idazpuru hori beste manu batzuekin osatu behar den (azken kasu horretan, beste manu horiek zeintzuk diren ere zehaztu beharra dago). Horren harira, bi taldetan sistematizatu ohi dira kontratuak interpretatzeko lege arauak. Aurreneko taldean sartzen diren manuek kanon hermeneutikoak ematen dituzte, bi kontratugileek izan duten asmoa zehaztu ahal izateko; arau horien arabera, geroago ikusiko dugunez, bi alderdiek kontratuz kanpo dituzten jokabideek ere kontratu borondatea eratzen dute. Bigarren taldeko KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
arauak, aldiz, ez daude zuzendurik alderdien asmoa zehaztera; aitzitik, arau horiek konpontzen dituzte, batetik, aitorpenaren anbiguotasunak edo aitorpen horrek adiera bakar bat ez izateak dakartzan arazoak; eta, bestetik, klausula edo hitz zehatzen ulerkerak sortzen dituen zalantzak. Lehenengo taldera bildutako arauek interpretazio subjektiboaren kategoria osatzen dute eta bigarrenekoek, ostera, interpretazio objektiboaren kategoria. Nolanahi ere, ezin dira bi kategoria horietan sartu KZren 1281.etik 1289.era arteko art.etan jasotako interpretazio arau guztiak. Manu horieta rik batzuk bereizketa horretatik at geratzen dira, bai izaera orokorreko beste printzipio arauemaile bat hartzen dutelako, bai kontratua integratzeko arauak direlako. Orokorrean, 1281.etik 1289.era arteko artikuluen helburua da kon tratu arauketaren esangura eta norainokoa zehaztea. Hala ere, arau horiek guztiek ez dituzte bide berberak erabiltzen, ezta ikuspuntu bera ere. Ho rrek nolabaiteko heterogenotasuna dakar. Hori esanda, DE CASTROrekin batera hauxe ere esan dezakegu: batetik, interpretazio subjektiboa egitera bi deratuta daude KZk interpretazioari buruz jasota dituen arauetarik batzuk; horietan begibistakoa da Espainiako antolamendu juridikoaren aztarna espi ritualista (arau horiek dira 1281, 1282 eta 1283. artikuluak). Beste arau ba tzuek, ordea, interpretazio objektiboa egiten dute, eta euren oinarrian daude zentzuzkotasuna eta zuhurtzia (hala ere, arau juridikoak dira: aginduak, hain zuzen); horiek dira, izatez, 1284, 1285, 1286, 1287 eta 1289. artikuluak. Gainerako arauek, eginkizun hermeneutikoa izateaz gain, irizpide orokorragoak adierazten dituzte, subiecta materia islatuta; berbarako, 1288. artikulua (ma nu horrek negozio erantzukizunari buruzko lege irizpidea adierazten du) eta 1248.a (beste horrek, aldiz, artatze printzipioa ezartzen du). Azkenik, arau horietako batzuek integrazio eginkizuna betetzen dute Zuzenbide eskuemaile edo ordeztaile gisa (adibidez, 1287. art.). 239. Hierarkia
F. CAPILLA RONCERO
Interpretazio arauen arteko bereizketa eginda, praktikan interes handia duen arazoa azalduko dugu: interpretazio arauek barneratzen dituzten irizpideak ea hierarkiaren arabera antolaturik dauden (nahiz eta arauen arteko hie rarkiaz hitz egitea desegokia izan), ala beste xedapen batzuetan jasotako irizpideei lotuta dauden. Oinarrian, kontratua interpretatzeko aldez aurretik zehaztu behar da zein den bi kontratugileek benetan izan duten borondatea edo, bestela esanda, zein den «kontratuaren muina»; hori geroago azalduko dugu, KZren 1281 eta 1282. art.en azalpena egitean. Aurreko hori kontutan hartuta, argi dago borondate horren benetako esangura zehaztera bideratuta dauden lege erregelek nagusitasuna dutela beste erregelen gainetik. Goian erabili izan dugun terminologiari helduz, interpretazio subjektiboak ematen dituen bide guztiak erabili behar ditu interpretatzaileak, interpretazio objektiboak ematen dituen bideak erabili baino lehen. Arestian esandakoa guztiz zentzuzkoa da. Orobat, interpretazio subjektiboa egin eta gero, interpreta tzaileak interpretazio objektibora joko du, lehenengoarekin ezin izan duenean berregin autonomia pribatuak erakartzen duen arauketa osoa; hau da, arauke ta horrek ez dituenean bere barruan hartzen interes gatazkaren alde guztiak. Lehentxoago esandako horrekin bat egiten du Auzitegi Gorenaren doktrinak. 1281. art.ari buruzko azalpenaren harira, AGk dio kontratugileen boron dateak lehentasuna duela beste arauen aurretik. AGren iritziz, arau horiek «bigarren mailako interpretazio erregelak dira», hots, arauok «sorospidezko eginkizuna dute; beste era batera esateko, arau horiek aplikatzen dira, kon tratua (rectius: kontratugileen borondatea) adierazteko modua argia ez dene an». Interpretazioa 1281. art.ari helduta egiten bada (hau da, kontratugileen benetako borondatea kontutan hartuta), ez dago zertan gainerako interpre tazio erregeletara jo (Auzitegi Gorenak 1925eko urtarrilaren 30ean, 1953ko martxoaren 30ean, 1956ko otsailaren 21ean, 1957ko urtarrilaren 30ean eta 1965eko urtarrilaren 21ean emandako epaiak, besteak beste). KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
Bukatzeko, esan beharrik ere ez dago interpretazio subjektiboaren errege lek erabateko lehentasuna dutela, Zuzenbide eskuemaile edo ordeztailearen erregelen gainean. Erregela batzuen eta besteen izaerak eta eginkizunak berez eratortzen du baieztapen hori (1287. art.aren kasuan, adibidez). Edozelan ere, gorago esan dugun moduan, lehentasun hori ez dagokio integrazio arau orori; aitzitik, kontratuaren integrazioan iturri desberdinak agertzen dira, eta horien artean ez zaio beti lehentasuna ematen alderdiek itundutakoari. Gainerakoan, esan behar dugu interpretazio arauek lehentasuna dutela arau eskuemaile en eta ordeztaileen gainean, azken horiek duten izaeraren ondorioz; hau da, lehentasun hori ez da mugatzen arau horiek interpretazio eginkizuna duten kasuetara bakarrik. 240. Izaera Lehen esan dugunez, urrats batzuk bete behar dira, KZk interpretazioari buruz jasota dituen erregelen azterketa orokorra egiteko. Orain arte lehenengo biak aztertu izan ditugu eta, jarraian, hirugarrena azalduko dugu: kontratuen interpretazioa egiteko arauen ezaugarriak zehaztea, alegia. Aspalditik eztabaidatu izan da ea interpretazio arauak kasazioan berrikus daitezkeen. Eztabaida horren konponbide gisa, hauxe finkatu da: manu horiek Zuzenbide materialeko arauak dira (horrela izango ez balitz, JZLren 1692.1. art.ak ez luke zentzurik izango). Ez dira frogabide hutsak (arau horien bidez ez da frogatzen egitateak gertatu diren ala ez, ezbada, egitate horiek frogatuta egonik, horien esangura zehazten da). Are gehiago, interpretazio erregelek ez dute presuntziorik ezartzen (erregela horiek ez diote egitate bat egiatzat jo behar den ala ez; alderantziz, arauok ezartzen dute agerpen batek zein esangura duen). Azkenik, arau horiek ez dute fikziorik barneratzen. Zalantzazkoa da, aldiz, kontratuak interpretatzeko lege erregelek zein izaera duten: eskuemailea ala aginduzkoa. Horren inguruan ez da eztabaidatzen zein motatako harremanak diren interpretazio arau horien eta kontratuaren Zuzenbide eskuemailea edo ordeztailea osatzen duten arauen artean. Bestelakoa da aztertzen ari garen arazoa: kontratu arauketak ezbaiak agertzen
F. CAPILLA RONCERO
dituenean, ea kontratugileek euren interpretazio irizpideak ezar ditzaketen, legeak adierazitako irizpideetatik kanpo, bai eta horien aurka ere. Arras zaila da galdera horri erantzutea, batik bat, kontratuaren interpretazioa epaileak egin behar duenean. Interpretazio hori judizioz kanpo egiten bada, arazo horrek ez du garrantzirik. Alderdiek ezarritako kanon hermeneutikoak KZren 1281.etik 1289.era arteko art.etan ezarritakoaren aurkakoak izan arren, aurreko horiek baliozkoak dira; izan ere, kontratugileek askatasun osoa dute, eurek egindako agerpenei eurek nahi duten esangura emateko. Horrek berez laguntzen du kontratugileek benetan duten asmoa zehazteko. Gainera, horrekin ez dira lege arauak urratzen. Jakina denez, alderdien borondatean daude oinarriturik kontratua interpretatzeko lege arauak; beraz, nahiz eta alderdiek kontratua ulertu eta interpretatzeko bestelako erregela batzuk ezarri, horrek ez du garrantzi handirik, horretan uste baita, erregela horiek lagunduko dutela alderdiek eurek benetan nahi izan dutena hobeto zehazteko. Halaber, gure ustez, jokabide hori KZren 1282. artikuluak aipatzen dituen ÂŤegintzenÂť artean sar daiteke. Beste gauza bat da, ordea, interpretazio arau horiek erabilita, alderdiek sartu nahi badituzte eurek jatorrian izan duten asmoarekin zerikusirik ez duten beste ondorio batzuk. Horrelako kasuetan, gerta daiteke, batetik, interpretazio arau hori kontratua aldaberritzeko xeda pena izatea (eta hori KZren 1281.etik 1289.era arteko art.en arabera aztertu beharko litzateke). Eta bestetik, gerta daiteke alderdien jokabide horrek ezbai hutsa sortzea; ezbai hori KZren 1281.etik 1289.era arteko art.ekin konpon daiteke, oinarrian. Bistan denez, gai horren inguruan printzipio espiritualis ta da nagusi. Printzipio hori dela bide, kontratugileek interpretazio erregelak ezartzen badituzte ere, horiek garrantzia galtzen dute (era berean, kontratu gileek erregela horiek emateko interesa galtzen dute). Horrez gain, lehen esan dugunez, alderdiek interpretazio objektiboa egiteko erregelak ezartzen ba dituzte (adibidez, euren artean ohikoa den jokabidera jotzen dute, kasurako, hizkuntza exoterikoa erabiltzea), kasu hori 1282. art.aren barruan sartzen da. 241. Onustea, interpretazio irizpide gisa KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
Orain arte egiten ari garen sarrerari amaiera emateko, goian aipatu ditugun urratsetatik azkena azalduko dugu. Horretarako zehaztuko dugu ea ÂŤkon tratuen interpretazioari buruzÂťko idazpuruak bere barruan hartzen dituen interpretazioari buruzko arau edo irizpide guztiak. Oinarrian, arazo hori agertzen da, onustea ere (esangura objektiboan hartuta) kontratua interpretatzeko irizpidea delako. Interpretazioaren eta integrazioaren arteko harremanak aztertu izan ditugunean, esan dugu onuste objektiboa kontratu arauen iturri dela (horixe da onusteak berez duen ohiko zeregina); horrela, kontratua integratzeko elementua da onustea, KZren 1258. art.aren barruan. Arauen gaineko azterketaren ikuspuntutik, zehaztu behar dugu ea KZren 1258. artikulua eta, bereziki, artikulu horrek onusteari buruz egindako aipamena, kontratuak interpretatzeko lege araua den. KZren 1281.etik 1289.era arteko artikuluak irakurri eta batera ohartzen gara artikulu horietan ez dagoela onusteari buruzko aipamenik. Hala ere, Espainiako antolamendu juridikoaren ohiko printzipio orokorra da onustea; horrez gain, onusteak aparteko garrantzia du Ondare zuzenbidean, eta ondare trafikorako tresnarik oinarrizkoena kontratua da. Aurrerago aipatu dugun arazoa aztertzean, Espainiako doktrinak esan duenez, onustearen printzipioa interpretazio irizpidetzat har daiteke. Nolanahi ere, 1258. art.ak aipatzen duen onusteak bi esangura ditu: bata, interpretazio irizpide gisa eta, bestea, kontratua integratzeko iturri gisa, horixe baita berez duen esangura. Eztabaida sistematiko eta dogmatikoak alde batera utzita, eta onustea Zuzenbide objektiboaren iturri dela kontutan izan gabe, orain zehaztu behar dugu onustearen izaera eta ezaugarriak direlabide ea onustea bera kanon hermeneutikoa izan daitekeen. Arazo horretan, eta interpreta zioari dagokionez, ez du zerikusirik onustearen printzipioa 1258. artikuluan bakarrik jasota dagoen ala beste arau batzuetan ere agertzen den zehazteak. Bada, onustearen printzipioa oso zabaldurik dago Espainiako antolamendu juridikoan (are gehiago, Espainiako Zuzenbidearen printzipio orokorra da); hori dela eta, onusteak eragina izan dezan, ez da arau zehatz batean jasota egon behar. Labur esanda, zehaztu behar dugu onusteak zein eginkizun duen interpretazioaren eremuan. Onusteak interpretazio
F. CAPILLA RONCERO
eginkizunik badu, eginki zun hori Zuzenbidearen esparru guztietara hedatzen da, antolamendu juridiko osoan aplikatzen delako onustearen printzipioa. Ildo horretatik, onustea interpretazio irizpide gisa hartuz gero, honela de fini dezakegu: izatez, zentzuzkotasun erregela da; erregela horrek ezartzen duenez, alderdien aitorpenak zalantzazkoak badira, horiek zuzentasun irizpidearen arabera ulertu behar dira. Beste modu batera azaltzeko, borondatearen aitorpenak zalantzazkoak badira, horiek interpretatuko dira gizabanako zuzenak ulertuko lituzkeen modu berean. Horretara, onustea zuzentasun kanona da, alegia: kontratu interpretazioaren esparruan sor daitezkeen zalantzak konpontzeko irizpide objektiboa. Halaber, jarraian azalduko dugunez, onustearen printzipioa da KZren 1281.etik 1289.era arteko artikuluen oinarrizko ratioa. Gisa berean, jurisprudentziak ere behin eta berriro esan du onustea iriz pide hermeneutikoa dela. Hala eta guztiz ere, jurisprudentziak nahastu egiten du onustearen interpretazio eginkizuna beste eginkizun batzuekin, batez ere, eginkizun arauemaile edo integratzaileekin. Azken horien adibide izan daitezke, besteak beste, onusteak kontratu harremanetan sartzen dituen zuzentasun eginbeharrak; hori berori erakusten du ondoko egoerak: kontratugile batek bere aitorpena (negozio erantzukizunaren iturria) adiera bakarrean ematen badu beti, eta beste kontratugileak konfiantza badu aitorpena adiera horretan egingo duela, onusteak babesten du bigarren kontratugile horrek duen konfiantza (Auzitegi Gorenak 1952ko martxoaren 13an, 1965eko mar txoaren 28an, 1966ko urriaren 11n, 1966ko azaroaren 19an, 1970eko ekaina ren 17an, 1972ko otsailaren 4an emandako epaiak). 242. Interpretazioari buruzko lege arauen azalpena A) 1281 eta 1282. artikuluak KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
a) Printzipio espiritualista Orokorrean onartu ohi denez, 1281 eta 1282. art.ek arau bakarra eratzen dute; beraz, bi artikulu horiek batera aztertu behar dira. Bi artikulu horiek printzipio «espiritualista» barneratzen dute: kontratuaren esangura eta norainokoa ulertzeko, kontratugileen asmoa hartu behar da kontutan. Esangura horretan, artikulu horiek zuzenean sartzen dute kontratuaren esparruan, Alcaláko Antolamenduaren garaietatik izan den aurrekari historikoa. Hori dela bide, bi manu horiek ezartzen duten erregela oinarrioinarrizkoa da. Gainerako erregelak erregela nagusi horren menpe daude, hots, erregela hori osatu edo ordezten dute, baina inola ere mugatu. Arau horren interpretazio zehatza eginez gero, eta lehenengo lerroaldearen hitzezhitzezkotasuna zuzen ulertuz gero, agerian jartzen da kontratu borondatearen aitorpena kontutan hartu behar dela, kontratugileen asmoa erakusten duenean bakarrik. b) Kontratuaren hitz argiak KZren 1281. art.ak agintzen duenez, kontratu klausuletan erabilitako hitzak argiak badira, klausulon hitzezhitzezkotasuna hartu behar da kontu tan. Horren harira, lehenengo eta behin zehaztuko dugu «hitz argi»tzat zer ulertu behar den. Zeintzuk dira hitz argi horiek? 1281. art.aren arabera, kontratugilearen asmoa zalantzarik gabe agertzen duten hitzak dira. Gramatika hutsak ere horixe eratortzen du: hitz horiek «argiak dira eta ez dute zalantzarik sortarazten»; juntagailu kopulatibo horrek aditzera ematen duenez, hitzak argiak dira, alderdien asmoa zalantzarik gabe agertzen duten neurrian. Beraz, klausuletan erabilitako hitzak argiak direnean, horien hitzezhitzezkotasuna hartuko da kontutan. Edozein modutan ere, horrek ez du esan nahi hitz argitzat jotzen direnik adierabakarrekoak direnak bakarrik. Nolanahi ere, ebazpen askotan, Auzitegi Gorenak jarrera zuzena hartu du eta, heldu ere, «ulerkera espiritualistari heltzen
F. CAPILLA RONCERO
dio; ildo horretatik, testu baten hitzak argiak izan arren, beste datu batzuk ere kontutan har daitezkeÂť. Amaitzeko, Kode Zibilak hauxe gaineratzen du: hitzak kontratugileen asmo zalantzaezinaren aurkakoak direla ematen badu, asmo hori nagusituko da. Beraz, hitzak zuzenzuzenean badira kontratugileen asmoaren aurkakoak, orduan hitzok kontratugileen asmo agerikoaren aurkakoak dira, ezbairik ga be. Eta, hori atzemateko, klausulen hitzezhitzezkotasunetik kanpo, beste datu batzuk ere erabili behar dira. c) Kontratugileen asmoa Aurrean esandakoaren harira, zehaztu beharra dago kontratugileen as mo gisa zer jo behar den. Esangura horretan, bi alderdiek duten borondatea ezagutzeko, alderdi bakoitzak bestearen aitorpenari ematen dion esangura zehaztu behar da. Esangura hori kanon jakin batzuen arabera finkatzen da: lehenik, zuzentasun eta erantzukizun kanonen arabera; eta, hurrenik, alderdien arteko harremanek ematen duten konfiantzak izan behar duen babesaren arabera, azken hori onuste printzipioaren ikuspuntutik neurtuta. Jarraian aztertu behar dugu interpretatzaileari laguntzeko KZk jasota duen manua: 1282. artikulua, hain zuzen. Artikulu horrek bide ematen dio interpretatzaileari, hitzezhitzezko esanguratik aldentzeko. Artikulu horrek agintzen duenez, interpretatzaileak kontutan hartu behar ditu, batez ere, kontratua egitean eta hori egin eta gero kontratugileek gauzatutako egintzak. KZren 1282. arti kuluko aipamenak (ÂŤkontratua egitean eta hori egin eta geroÂť) ez du mugatzen interpretatzaileak erabil dezakeen datu multzoa, bi alderdiek duten asmoa zehazteko lanetan. Beharbada, kodegileak uste izan zuen daturik adierazgarrienak direla, batetik, kontratugileek kontratua egitean eta hori egin eta gero gauzatu dituzten egintzak eta, bestetik, eta aurreko horien menpe, hitzez hitzezkotasuna (kasurik gehienetan, kontratuen idazkera). Hala eta guztiz ere, horrek ez du eragozten asmo hori zehazteko lanetan erabili ahal izatea, bai esangura hertsian egintzak ez diren datuak (hala nola, kontratuaren zirri borroa ez da egintza), bai kontratua egin baino lehenagoko KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
egintzak. Beraz, KZren 1282. art.aren harira, kontratua intepretatzeko, hitzezhitzezkota sunetik kanpoko datuak erabil daitezke. Datu horien bidez, kontratuaren bi alderdiek duten asmoa zehaztu daiteke eta, horrez gain, datu horiek kon tratugileen euren jokabidea eratzen dute; jokabide hori arras adierazgarria de nez kontratuaren esparruan, osoosorik aztertu behar da. B) 1283. artikulua Artikulu horrek lotura estuak ditu aurreko bi artikuluekin, interpretazio subjektiboaren aldeko araua delako argi eta garbi. Are gehiago, esan daiteke 1283. art.ak garatzen duela 1281. art.ak adierazten duen oinarrizko printzipioa, kasu zehatz baterako, alegia: kontratuaren hitzezhitzezko esamoldeak modu generikoan eratu izan direnerako. 1283. art.ak dioenez, kontratuaren hitzezhitzezko esamoldeak generikoak badira, horien gainean ez da gra matika azterketarik egin behar; aitzitik, «interesatuek kontratatzeko zuten asmoa» aztertu behar da, hots, bi kontratugileen asmoa. Artikulu horrek «ka suak» eta «gauzak» aipatzen ditu. Gauzon inguruan ez da zalantzarik sortzen, adierazmolde horretara biltzen baitira kontratuaren objektuak. Kasu adieraz moldeari dagokionean, aldiz, MANRESAk dioenari helduta, «kontratuan hi tzartutako ondorioak, hots, kontratuaren ondoreak kasu zehatz batzuetan gertatzen dira»; kasu horiei buruz ari da, hain zuzen ere, 1283. art.ak jasotzen dituenak. C) 1284. artikulua Arau horren egitatezko kasuan, kontratuaren klausularen bat anbiguoa da; anbiguotasun hori dela bide, kontratua interpretatzean, klausula hori edukirik gabe utz daiteke; edo, alderantziz, interpretazio horren bidez, klau sulak ondoreak sor ditzake. Espainiako Kode Zibilak, bere aurrekariei helduz,
F. CAPILLA RONCERO
«klausularen bat» aipa tzen du. Dena den, bistakoa denez, klausularen anbiguotasun horrek kontratu osoa anbiguoa izatea eragin dezake. Beraz, 1284. artikulua kontratu osoari aplika dakioke. Gogorarazi behar dugu, kontratu interpretazioaren esparru an, osotasunaren kanonak agintzen duela; izan ere, kontratu osoari aplikatuko zaizkio kontratuaren interpretazioa bideratzen duten lege erregela orokorrak. Hori esanda, jarraian zehaztu behar dugu «esangura desberdinak baditu» adierazmoldeak zer esan nahi duen. KZren 1284. artikuluak aipatzen dituen esangura desberdin horiek bi bakarrik dira: horietatik batek eraginik gabe uz ten du klausula edo kontratu anbiguoa; besteak, aldiz, eragingarri bihurtzen du. «Esangura desberdinak» adierazmoldearen oinarrian, eragingarritasun eragingabetasun binomioa dago eta, izatez, joera lehenengoaren aldekoa da. Edozelan ere, artikulu horrek ez du agintzen interpretazio bat ala bestea egin behar denik. Aitzitik, jurisprudentziak behin eta berriz esan duenez, artikulu horrek alferreko interpretazioak saihestu nahi ditu, baina ez du inola ere agin tzen zein izan behar den interpretazioaren esangura. D) 1285. artikulua Kontratu interpretazioaren esparruan, 1285. art.ak elementu sistematikoa aipatzen du. Elementu sistematikoaren esangurak ez du norainoko bera, ezta oinarri bera ere, kontratuaren eta legearen interpretazioan. Ezin daiteke esan kontratuaren klausulek sistema bat eratzen dutenik. Baina ez da ahaztu behar klausula horiek euren artean lotuta daudela, kontratugileen asmoaren bitartez; gainera, klausula horiek karieginkizuna azalarazten dute, hori modu objektiboan ulertuta. Elementu sistematikoaren kasuan, osotasunaren kanonak agintzen du, kanon hori kontratu hermeneutikaren oinarrian izan behar delako. Kontratuaren klausula guztiak batera ulertzeko irizpide hori (irizpide sistematikoa, alegia) honetara definitu izan du jurisprudentziak: kontratua ren klausulak batzuk besteekin lotuta interpretatu behar dira; horregatik, klausula guztiak interpretatzean atera den esangura KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
eratxikiko ko klausulei.
zaie
zalantzaz
E) 1286. artikulua Artikulu horrek azaltzen duenez, elementu teleologiko edo finalista deiturikoa erabil daiteke, kontratuak interpretatzeko. Dena den, artikulu horretan erabilitako hitzek ez dute hori zuzenean adierazten. Orobat, artikulu horrek hauxe baino ez dio: hitzek adiera bat baino gehiago izan dezaketenean, adiera horiek zehaztu behar dira. Elementu teleologikoa zuzenean azaltzen ez badu ere, 1286. art.ak garrantzi handia du, interpretazio objektiboari buruzko arauen artean. Garrantzi horren arrazoia honetara azal daiteke: kontratuaren egitura eratzen duten datuetan, hots, helburu zehatza lortzera bideratutako kontratua eratzen duten datuetan bilatu behar da ÂŤkontratuaren izaera eta objektuaÂť adierazmoldearen esangura. Edozein modutan ere, egitura eta xedea adierazmoldeak kontratua eratzen duten elementu gisa hartzen baditugu, orduan onartzen dugu beste datu bat ere: kontratuaren karia. Datu horren bi dez, antolamendu juridikoak negozioa identifikatu eta horren izaera berezia adierazten du, autonomia pribatuaren egintzen artean; datu hori, terminologia klasikoaren arabera, karia da. Gauzak horrela, zalantzarik gabe, kontratuan erabilitako hitzen adierak aztertzea baino zerbait gehiago da manuaren esparrua. Egia esateko, artikuluak eratortzen duen irizpide interpretatzailea nagusitu egin da, interpretazio objektiboaren arauen artean. Hortaz, 1286. art.tik ondorioztatzen den kanonik gabe, beste irizpide batzuk ez dira eragingarriak izango, batik bat, kontratua artatzeko irizpidea eta interpretazio sistematikoarena. F) 1287. artikulua Manu hori interpretatzea erraza izan daiteke, elementu batek (usadioak edo ohiturak) bi eginkizun desberdin bete ditzakeela onartuz gero: bata egin kizun hermeneutiko hutsa eta bestea, ostera, eginkizun integratzailea edo arauemailea. DE CASTROk maisutasunez adierazi izan du negozio
F. CAPILLA RONCERO
usadioek eginkizun desberdinak betetzen dituztela, artikulu horrek aipatzen dituen bi faseetan. Aditu horren aburuz, usadioek lerrun desberdina dute, kasu batean eta bestean; hau da, kontratu arauketaren iturri hierarkian lerrun desberdina dute. Bestetik ere, negozio usadio, hitzarmenezko usadio edo trafikoaren usadio deritzo 1287. art.ak aipatzen duen usadio zein ohiturari, hots, «negozioetan aritzeko edo jarduteko ohiko modua» da usadioa. Formari begira, usadioak balio juridikoa du, legeak (eta, kasu honetan, KZk) beren beregi jotzen duela ko ohitura horretara. Egineginean ere, kontratugileen borondatea interpretatu eta osatzeko erabil daiteke 1287. art.ak (eta 1258. art.ak) aipatzen duten usadioa. «Legegileak bi interpretazio mota aipatzen ditu: batetik, esangu ra hertsiko interpretazioa, edozein une eta tokitan gerta daitekeen errealitatea ikertzeko; eta, bestetik, aurreko hori ordeztu zein osatzeko interpretazioa. Bestalde, negozio egineretan egunero erabiltzen diren klausulak aipatzen dira. Klausula horiek kontratua integratzen dute, kontratugileek klausulok ez dituz tenean horiek aurreikusi edo aurreikusteko modurik izan ez dutenean, horiek ezagutzen ez dituztelako; eta, orokorrean, ezin denean zehatz jakin, kontra tugileek klausula horiek kontutan hartu zituzten ala ez. Bistan denez, inter pretazioaren berezko esparrutik aldendu gara; horregatik, KZren 1258. art.ak usadioei ematen dien balio eskuemailea izan behar da gogoan. Horren ildo tik, 1287. artikuluari aplikatu behar zaio lehen azaldu dugun doktrina: al derdien arteko hitzarmenik edo lege araueskuemailerik ez badago, ohikoak diren klausulak bete beharrekoak izango dira kontratuetan, nahiz eta alderdi ek klausula horiek ezagutu ez». Aitzitik, 1287. art.aren arabera ere, usadioak interpretazio arauak izan daitezke, «benetako borondatea» edo, hobeto esateko, kontratugile bakoitzak benetan izan dezakeen borondatea zehazteko balio dutenean. Kasu horretan, 1287. art.aren lehenengo esaldiak aipatzen duenez, usadioek eta ohiturek be rez ez dute baliorik; balioren bat dute, kontratugileen borondatearen zati diren heinean bakarrik. Bestela esateko, usadioak eta ohiturak kontutan hartu behar dira, kontratugileek KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
hori itundu dutenean bakarrik; eta kontratugileek ezin dute hori itundu, usadio eta ohitura horiek ezagutzen ez badituzte. Horretara, usadioak eta ohiturak lex contracti bihurtzen dira eta, kasu horietan, euren eragingarritasuna handiagoa da: negozio usadioen aurkakoak badira Zuzenbi de eskuemailea edota horren izaerako beste edozein usadio, orduan azken horiek indargabetu egiten dira. Orokorrean, ezin zaio kritikarik egin DE CASTROren iritziari. Dena den, usadioak eginkizun interpretatzailea izan dezan, ulertu behar da alderdiek isilbidezko edo ustezko borondatea dutela, kontratuan ohiko klausulak sartzeko. G) 1288. artikulua Goian esandakoaren arabera, 1288. artikulua interpretazio objektiboaren araua denez gero, artikulu hori aplikatuko da, alderdien benetako borondatea zein den jakiteko aukerarik ez dagoenean bakarrik. Hori esateak badu bere garrantzia, artikulu horretan bakarrik koka baitaiteke contra stipulatorem interpretazioa. Interpretazio hori ez da iluntasuna sortu zuenaren kontrako zi gorra, irizpide hermeneutikoa baino. Irizpide hori erabiltzeko, iluntasuna ego teaz gain, ezinezkoa izan behar da interpretazio subjektiboaren aukera. Artikuluak aipatzen duen iluntasuna ez da erabatekoa: hots, kontratua (printzipio hori kontratu osoari ere aplikatu behar zaio, ez hizpaketa zehatzei bakarrik) edo horren hizpaketa bat argia ez izan arren, gerta daiteke horien inguruan esangura zehatz bat edo gehiago zehaztu ahal izatea. Arauak dioenez, interpretazioa ezin daiteke egin, iluntasuna sortu duen alderdiearen mesedetan. Zer esan nahi du horrek? Teorian, adierazmolde ho rrek ez du esan nahi iluntasuna sortu duenari kalterik eragin behar zaionik, ezta beste alderdiaren mesedetan jokatu behar denik ere. Teoriaren esparruan, goian aipatu dugunaren esangurarik egokiena hauxe da: iluntasuna ez da in terpretatu behar hori sortu duenaren mesedetan. Halaber, iluntasun hori interpretatu behar da, interpretazio objektiboaren
F. CAPILLA RONCERO
gainerako irizpideen arabera; hau da, ezin daitezke irizpide horiek baztertu, beharbeharrezkoak baitira (manuak ez du emaitza zehatz bat ezartzen, ezta emaitza hori lortzeko biderik ematen ere). Dena dela, klausula ilunaren interpretazioa kontratuaren izaera eta objektuaren arabera egin behar da, alegia: 1286. art.ak interpretazio objektiboari buruz xedatzen duen printzipio orokorraren arabera. Arrazoi horiek direla bide, 1288. art.ak ere ez du esaten iluntasuna sortu ez duenarentzat mesedegarriena den interpretazioa egin behar denik. Artikulu horrek dioenez, interpretazioa ez da egin behar iluntasuna sortu duen alderdiaren mesedetan, ez eta beste alderdiaren kaltetan ere. Beharbada, praktikan, gauzak beste modu batera azaltzen dira. Eginegi nean ere, klausula ilunaren bi interpretazio baino ezin dira egin: bata, klau sularen egilearen mesedetan (klausula iluna den heinean) eta bestea, berriz, iluntasuna sortu ez duenaren mesedetan. Baldintza horiek kontutan hartuta, ohikoena da, 1288. artikuluaren arabera, klausula iluna idatzi duenaren kon tra egitea eta beste kontratugilearen mesedetan jokatzea. Arauak iluntasuna ÂŤsortu duenaÂť aipatzen digu. Zer da sortzea? Manuak ez du ahalbideratzen sortzea eta idaztea sinonimo gisa interpretatzea. Oroko rrean, klausula edo kontratu idazteak ez du kontratugilearen borondaterik agertzen, horiek idatzi badira beste kontratugilearen iradokimenak eta iriz pideek bultzatuta. Iluntasuna sortzea izango litzateke, beraz, kariondore harremanen barruan, iluntasuna eragiten duen edozein modutan esku hartzea. Horregatik, ez da guztiz zehatza esatea 1288. art.ak contra proferentem iriz pide hermeneutikoa barneratzen duela; izan ere, kontratuaren edukia ezartzen duen horrek berak aukeratzen ditu kontratua adierazteko hitzak eta alderdi horrek sortzen du iluntasuna. Jurisprudentziak ere ideia hori jaso du; horren arabera, kontratugile batek bakarrik eragin behar du iluntasuna, hots, beste kontratugileak ez du esku hartu behar iluntasun horretan. Horren ildotik, Au zitegi Gorenak artikulu hori aplikatzen die, batez ere, atxikimendu kontra tuei. Kontratu horietan, alderdi batek bakarrik idazten ditu KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
agiriak, eta beste alderdia agiri horiei atxikitzen da (sarritan, formulariotipoak izaten dira); bigarren horrek idatzirik dagoena onartzen du eta ez du ezer negoziatzeko aukerarik. Alderantziz, kontratuan parte hartzen duten bi alderdiek ilunta suna sortzen badute, ez da 1288. artikulua aplikatuko; izan ere, kasu horie tatik gehienetan ezin da bereiztu alderdi bakoitzaren eskuhartze maila zein izan den. Nolanahi ere, alderdietarik baten eskuhartzea huskeria hutsa bada, orduan 1288. art. aplikatuko da. Iluntasuna sortzeko modua zehaztea egita tezko arazoa da; beraz, ezin daiteke horren inguruko arau orokorrik eman. Beharrezkoa al da asmozkotasuna iluntasuna sortzeko? Ez du ematen hala izan behar denik. Geroago azalduko dugunez, kontratu borondatea aitortzen duenak argi hitz egin behar du (batik bat, kontratuan adierazitako hitzak bi alderdien asmoa agertzen dutenean, nahiz eta alderdi batek bakarrik aitortu). Argi hitz egiteko zama hori 1288. artikuluaren printzipioaren oi narria da. Egineginean ere, alderdi batek besteak aurkezten dizkion hizpaketak onartzeko, horien benetako izaera eta norainokoa ezagutu behar ditu, eta horrexek bidezkotzen du argi hitz egiteko zama. Bestalde, zama hori modu positiboan azaltzen da, alegia: kontratugileek arreta jarri behar dute, borondate aitorpena argia izan dadin; arreta eginbeharra urratu dela esateko, nahikoa da arduragabekeria. Are gehiago, kontratua iluntasunez eta doloz idatzi denean, doloari buruzko arauak aplikatuko dira eta ez, aldiz, 1288. art.arenak. Hots, iluntasunak eraginda, beste alderdiak egin badu iluntasunik gabe inoiz burutuko ez lukeen kontratua, kontratua deuseztatu egingo da (ondorio hori baita iluntasuna sortu duenaren alde ez egitea). Doloa bigarren mailakoa bada, ordea, dolo horrek eraginda onartutako klausularen interpretazioak ezin izango dio kalterik eragin iluntasuna sortu ez duenari eta, kal terik eragiten badio, kalte horiek medeatu behar dira. Hala ere, kasu askotan, 1288. art.aren irizpideak kalteak eragitea oztopatzen du. Kontratugile baten konfiantzari kalterik ez eragiteko, argi hitz egin behar da kontratua prestatzeko egintzetan ere. Horren harira, lehen esan dugun bezala, aitorpenarekin kariondore harremanen bidez loturik dagoen edozerk sor dezake iluntasuna;
F. CAPILLA RONCERO
beraz, hori guztia argia izan behar da, aitorpena ere argia izan dadin. Edozein egintzatan argi hitz egiteko beharra, izatez, kontratuaren beste alderdiaren begirako beharra da, eta horren oinarriak dira, besteak bes te, trafiko juridikoan izan behar den leialtasuna eta zuzentasuna, eta, azken finean, onustea. H) 1289. artikulua Artikulu hori itxiera araua da eta modu objektiboan interpretatu behar da. Artikulu horrek irizpide zehatz bat ematen du; irizpide horren arabera, behin betiko konpontzen dira kontratuaren interpretazioari buruzko aurreko erregelen bidez konpondu ezin diren arazo hermeneutikoak. Kontutan hartu behar dugu manuak berak xedatzen duela, irizpide hori aplikatuko dela ÂŤaurreko artikuluetan ezarritako erregelen bidez, guztiz ezinezkoa denean zalantzak ar gitzeaÂť. Jurisprudentziak ere artikulu horren erabateko sorospidezkotasuna azpimarratu du. KZren 1289. art.aren lehenengo lerroaldeak artatze printzipioan du oinarria: nahiz eta kontratuan zalantza konponezinak izan, ahaleginak egin behar dira, kontratuak ondoreak sor ditzan; edozelan ere, zalantza horiek aldian aldiko inguruabarrei buruzkoak izan behar dira. Arazo horiek konpontzeko 1289. art.ak beren beregi ezartzen duen konponbidea bikoitza da; bikoiztasun horrek ageriagerian jartzen du Espainiako antolamendu juridiko pribatuan indarrean dagoen beste bereizketa bat: dohaineko negozio eta kostubidezko negozioen arteko bereizketa, hain zuzen. Azken finean, badirudi kontratuaren karia aintzat hartzen dela 1289.1. art.aren erregela ezartzeko. Hori berori ondoriozta daiteke, 1289.1. artikulua 1286. art.aren irizpide objektibo orokorrarekin harremanetan jarriz gero. Bada, Espainiako antolamendu juridikoa ren arabera, dohaineko kontratuaren izaera eta objektua gogoan izanda, badirudi ondoko konponbidea hartu behar dela: dohaineko kontratuaren inguruan zalantzarik izanez gero, ondare eratxikipenik txikiena egin dela uste izango da. Alderantziz, kostubidezko kontratuaren izaera eta objektua kontutan harturik, horren inguruan zalantzarik izanez gero, konmutatibotasunaren KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
alde egin behar da, hots, prestazioen arteko orekarik handienari eutsi behar zaio. Artikuluaren hitzezhitzezkotasunari berriro helduz, «aldian aldiko inguruabarrak» adierazmoldearen esangura aztertu behar da. Esangura hori argitzeko, «kontratuaren objektu nagusia» aztertu behar da, bi adierazmolde horien konponbideak elkarren kontrakoak direlako. Aldian aldiko in guruabarrei buruzko zalantzak izan beharrean, kontratuaren objektu nagusiari buruzko zalantzak izanez gero, kontratua deuseza da, eta artikulu horren 2. lerroaldearen iraunarazte printzipioa bertan behera geratzen da. Kasu horre tan, kontratuaren objektua helburu nagusi gisa ulertu behar da, hau da, kon tratuaren kari gisa, esangura objektiboan. Aldian aldiko inguruabarrek, aldiz, ez dute inolako eraginik, kontratuaren objektua lortzeko. Nolanahi ere, anto lamendu juridikoak helburu zehatz bat eratxikitzen dio kontratu mota bakoi tzari; alderdiek kontratu hori sortzen dutenean, berorren helburuak lortzea oztopatzen ez duten inguruabarrak aldian aldikoak dira. Bestalde, ezariezarian aztertu behar da manuaren bigarren lerroaldeko tartekadura hau: «ezin bada jakin zein izan den kontratugileen benetako asmoa edo borondatea». Badirudi tartekadura hori kontraesanezkoa dela; izan ere, 1289. artikulua interpretazio objektiboko araua denez gero, hori aplikatzeko aurrebaldintza da kontratugileen asmoa edo borondatea jakiteko ezintasuna. Kontraesan hori bideratu ahal izateko, ulertu behar dugu artikulu horrek ondoko ezintasuna aipatzen duela: era objektiboan 1284.etik 1288.era arteko art.etatik ondorioztatutako asmo edo borondatea jakiteko ezintasuna, hain zuzen. Bigarren lerroaldearen arabera, kontratua deuseza da, zalantzak beraren objektu nagusiari buruzkoak direnean eta interpretazioa egitea ezinezkoa de nean. Lerroalde horrek kontratuaren deuseztasuna agintzen du, baina zein deuseztasun mota? Gure aburuz, erabateko deuseztasuna da zalantzarik gabe, kontratuaren osagairik nagusienetako bat —adostasuna (1261.1. art.), ale gia— ez dagoelako. Borondate aitortua guztiz desegokia baldin bada, gainon tzekoek hori ezagutaraz dezaten, orduan ez da benetako
F. CAPILLA RONCERO
borondatea. Nolanahi ere, borondate hori ongitu daiteke, alderdien interpretazio kautoaren bitartez. Baina hori ez litzateke izango egiazko baiezpena, kontratu borondatea berriz tatzea baino; dena dela, alderdiek ex tunc eragina eman diezaiokete inter pretazio horri.
BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO GARCÍA, «La forma y la interpretación del negocio jurídico», Revista Universidad de Oviedo, 1958; ALFARO ÁGUILAREAL, «La interpretación de las condiciones generales de los contratos», La Ley, 1987–2, 491. or. eta ondorengoak; idem, RDM, 1987, 7. or. eta ondorengoak; CANO MA TA, «La interpretación de los contratos civiles», ADC, 1971, 193. or. eta ondorengoak; CARRESI, «L´interpretazione del contratto», Riv. Trim. Dir. Proc. Civ., 1964, 553. or. eta ondorengoak; LÓPEZ Y LÓPEZ, Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, Madril, 1981, XVII. liburukia, 2. bolumena, «Comentario a los arts. 1281–1289».
KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA
E. ROCA I TRÍAS
Hogeita bigarren gaia KONTRATUAREN ERAGINGARRITASUNA Laburpena: §87. Kontratuaren eragingarritasuna orokorrean.— 243. Kontratuaren eragingarritasuna alderdien artean: kontratuaren erlatibotasuna.— 244. Kontratuaren eragingarritasuna gainontzekoei begira.— §88. Gainontzekoaren aldeko kontratua.— 245. Kasua.— 246. Hizpaketagile eta hitzemailearen arteko harremanak.— 247. Hizpaketagile eta onuradunaren arteko harremanak.— 248. Hitzemaile eta onuradunaren arteko harremanak.— §89. Etorkizunean izendatuko den pertsonaren alde ko kontratua.— 249. Kasua.— 250. Electioa: ondoreak.— §90. Gainontzekoak zerbait egingo duela hitzematea.— 251. Kasua.— 252. Ondoreak.— §91. Gainontzekoaren kaltetan egindako kontratua.— 253. Kasuak.— 254. Ondoreak.
§87. KONTRATUAREN OROKORREAN
ERAGINGARRITASUNA
243. Kontratuaren eragingarritasuna alderdien artean: kontratuaren erlatibotasuna KZren 1257.1. artikuluak hauxe xedatzen du: «kontratuek ondoreak izango dituzte alderdientzat eta euren jaraunsleentzat bakarrik; baina, azken horiei dagokienez, kontratuek ez dute eraginik izango, euretatik datozen eskubideak eta betebeharrak eskualdaezinak direnean, berez, itun bidez zein legearen aginduz». Hortik atera daiteke, hain zuzen ere, kontratuaren erlatibotasuna. Bada, kontratuak betebeharrak eratortzen ditu, arestian aipatutako pertsonentzat bakarrik. Dena den, eta gero azalduko dugun moduan, erregela horri zenbait ñabardura egin behar zaizkio. Orobat, kontratuaren muinean bertan dago erregela horren oinarria: kontratuak borondatearen autonomia berez erakus ten duenez gero, loteslea da askatasun osoz kontratuari adostasuna eman dion horrentzat bakarrik. Horrela izango ez KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
balitz, edozein pertsona betebeharpean geratuko litzateke beste baten erabakiz; horretarako ez litzateke beharrezkoa izango, ez aurretiazko eskuespenik (ordezkaritza emanez), ezta ondorengo adostasunik ere (berrespen egokiaren bidez). Legezko ordezkaritza, berriz, kasu horietatik kanpo utzi behar da, horren oinarria arau juridiko jakin ba tzuetan azaltzen delako. Horren harira, negozio juridikoaren alderdi izango dira negozio hori egiten duten pertsonak. Negozioak egin daitezke per se zein ordezkaritza bidez. Alderdiei dagokienez, gogoan izan behar da borondatezko ordezkaritzari buruzko arauketa. Arauketa horrek zuzeneko ordezkaritza eta zeharkako ordezkaritza bereizten ditu, lan honetako lehenengo liburukian azaldu dugun moduan.
Gisa berean, kontratuaren ondoreak lotesleak dira jaraunsleentzat ere. Mortis causa oinordetzak berez erakartzen du erregela hori, ondasun guztien gainekoa denean. Beraz, oinordetza horretara deitutako jaraunslea bere kausa tzailearen lekuan jartzen da, jaraunspena osatzen duten harreman juridiko ei dagokienean. Hala ere, KZren 1257. artikuluak adierazi bezala, harreman eskualdaezinak erregela horretatik kanpo geratzen dira. Kontratuaren arloan, harreman eskualdaezinak gutxi batzuk baino ez dira, kontratu harremanak ez baitira intuitu personae; beste mota batzuetako harremanak, aldiz, intuitu personae dira, berbarako, famili harremanak. Kontratu harremanak eskualda ezinak izan daitezke, lehenengo eta behin, harreman horien izaerak edozein eskualdaketa oztopatzen duelako. Horixe gertatzen da, adibidez, margolari bat kontratatzen dugunean, kuadro bat egiteko; kasu hori KZren 1161. art.ak arautzen du. Bigarrenik, harremanak eskualdaezinak izan daitezke, alderdiek horixe erabaki dutelako itun bidez. Eta, azkenik, legeak berak ezar dezake es kualdaezintasuna; esaterako, KZren 1723.3. art.aren aginduz, alderdietako baten heriotzak mandatua azkentzen du. Inter vivos eskualdaketa arruntak, berez, ondasun batzuen gaineko oinordetza kasuak dira. Horietan, eskualdatzailearen titulartasunpeko kontratu harremanak ez dira orokorrean eskualdatzen. Hala eta guztiz ere, zenbait kasutan, eskualdaketa
E. ROCA I TRĂ?AS
edo oinordetza hori gertatzen da. Horixe ezartzen du beren beregi legeria bereziak, errentan emandako hiri finkak eta landa fin kak besterenganatzen direnerako; kasu horietan, eskuratzailea errentatzailea ren lekuan jartzen da eta indarreko errentamendua errespetatu behar du (HELren 14 eta 29. art.ak, eta LELren 74. art.). Beste adibide bat izan daiteke ondokoa: gainontzekoak, zuzeneko akzioa egikarituz, kontratuaren betepena eskatzen du, kontratu horretako alderdia ez den arren (ikus gorago). AGk antzeko konponbidea hartzen du ondoko kasuetan ere: obra kontratu baten bidez, kontratariak finka bat eraikitzen du, baina eraikitzean akats batzuk egiten ditu. Eraikin edo finka hori eskualdatzen denean, eskuratzaileak KZren 1591. art.ko akzioa izango du kontratariaren aurka. Eskuratzailea, izatez, ez da alderdia izan obra kontratu horretan; hala ere, obra kontratatu zuen errentatzaileari dagokion akzioa eratxikitzen zaio. Horrelakoetan uste izango da eraikinaren eskualdaketak berez dakarrela errentatzailearen egoeran subrogatzea.
244. Kontratuaren eragingarritasuna gainontzekoei begira Aurrerago ikusi dugun moduan, kontratuaren ohiko ondoreak lotesleak dira alderdientzat, horien jaraunsleentzat, bai eta ondasun zehatz batzuen oinordekoeentzat ere. Horregatik, kontratuak ezin die gainontzekoei kalterik egin, gainontzeko horiek ez badira kontratu horretan alderdi izan. Horixe adierazten du AGk, besteak beste, 1981eko otsailaren 9an, 1992ko urriaren 28an eta 1994ko martxoaren 15ean emandako epaietan. Azken epai ho rren zuzenbidezko oinarrien artean 3.ak hauxe dio beren beregi: ÂŤKode Zibilaren 1257. art.ko 1go. lerroaldea argia, zehatza eta berariazkoa da: batetik, kontratuaren erlatibotasun printzipioa nagusiarazten du eta, bestetik, muga subjektiboak ezartzen dizkio kontratu orok eratortzen dituen eskubide eta betebeharren eragingarritasunari. Gauzak horrela, testu bereko 1091. art.ak kontratuari lege lerruna eratxikitzen badio ere, lege lerrun hori kontratugileei edo, horiek izan ezean, beren jaraunsleei bakarrik dagokie. Horregatik, oro har, edozein kontratutan ezarritakoak ezin dio kalterik egin kontratu hori egitean parterik hartu ez duenariÂť. Auzitegi Gorenaren adierazpen hori zuzena da hainbat aldetan, baina beste batzuetan ezin da onartu. Bestetik ere, trafiko juridikoa osatzen duten harremanak elkarren menpekoak dira. Adibi KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
dez, pertsona batek zenbait betebehar hartzen ditu bere gain eta horiei aurre egin behar die. Baina pertsona horren ondarea ez bada hartzekodun guztiei ordaintzeko adinakoa, orduan hartzekodunen konkurtsora edo porrotera jo beharko da; horrelakoetan, hartzekodun kopurua eta kredituen izaera kontu tan izan beharko dira, hartzekodun bakoitzaren egoera zein den jakiteko. An tzeko zerbait gertatzen da ondasun zehatz bat eskualdatzen denean, baldin eta ondasun horren gainean aldez aurretik zenbait kontratu harreman eratu izan badira; kasu hori arautzen du, hain zuzen ere, salmenta bikoitzari buruzko 1473. art.ak. Bukatzeko, harremanen arteko menpekotasuna ageriagerian azaltzen da eskubide errealak inter vivos eskualdatzen direnean. Eskualdaketa horiek karian oinarritutako printzipioaren araberakoak dira. Printzipio hori dela bide, eskuratzailearen titulartasuna eskualdatzailearen ti tulartasunean sustraitzen da. Eskualdatzaile horrek bere eskubidea eskuratu behar izan du, Zuzenbideak aintzatetsitako edozein moduren bitartez; modu horien artean, kontratua eta horren ondorengo traditioa nabarmendu daitezke. Horregatik, eskualdatzailearen eskuraketa eragingabea izango balitz, horrek eragina izango luke eskubide errealaren bigarren eskualdaketan. Kontratuak gainontzekoei begira duen eragingarritasuna nabariagoa da elkarri lotutako kontratuetan, hots, elkarren artean lotutako kontratu harremanetan. Horixe gertatzen da, adibidez, azpierrentamenduetan edota azpikontratazioan, horiek aurretiazko harremanetan oinarritzen baitira: azpierrentatzaile edota azpikontratatzailearen aurretiazko harremanetan, alegia. Era berean, gainontzekoei begirako eragingarritasuna bistan jartzen da, gainontzeko horiek bermeren bat eman dutenean, kasurako, fidantza. Bestalde, gainontzekoek errespetatu egin behar dituzte kontratuak eratortzen dituen betebehar izaerako harremanak; beste modu batera esateko, gainontzekoek ezin diete harreman horiei kalterik egin. Horregatik, kalterik eginez gero, kontratuz kanpoko erantzukizuna hartu beharko dute beren gain. Erantzukizun hori KZren 1902. art.an eta ondorengoetan oinarritzen da edo, hala denean, erantzukizun horri buruz ZKra eta JKLra bildutako artikuluetan.
E. ROCA I TRÍAS
Arrazoi horiek guztiak aintzat hartuta, kontratua gainontzekoen aurka jartzeko aukeraz hitz egin daiteke. Adierazmolde horrek ez du esan nahi, ordea, kontratua loteslea denik horretan alderdi izan ez direnentzat. Aitzitik, horrek adierazi nahi du gainontzekoek kontutan hartu behar dutela kontratua, ondasun eta zerbitzuen trafiko juridikoan izan badelako, horrek dituen ondo re guztiekin. Edozein modutan ere, kontratuaren eragingarritasunak alde hori duenez gero, kontratu harremanak baliaraz daitezke horien eraketan parterik hartu ez duten gainontzekoen aurka. Dena den, kontratu harremanak gainontzekoen aurka baliarazteko, printzipio zehatz batzuk bete behar dira: kontratuaren ziurtasuna eta berorren publizitatea, hain zuzen ere (DÍEZPICAZO). Horren inguruan ari dira KZren 1218 eta 1219. artikuluak agiri publikoei dagokienean, eta KZren 1227. artikulua agiri pribatuei dagokienean. Arestian azaldutako guztia labur bilduz, esan daiteke kontratuek alderdi ez diren gainontzekoengan zeharkako ondoreak dituztela, hau da, zenbait ondore islatzen dituztela gainontzekoengan. Hala eta guztiz ere, kontratuek izan ditzakete zuzeneko zenbait ondore ere gainontzekoengan. Zuzeneko ondore horiek sortarazten dituzten kasuak ondoko lau erakundeetara bil daitezke: gainontzekoaren aldeko kontratua; etorkizunean izendatuko den pertsonaren aldeko kontratua; gainontzekoaren kaltetan egindako kontratua; eta, azkenik, gainontzekoak zerbait egingo duela hitzematea. Jarraian, horien guztien azterketari ekingo diogu. §88. GAINONTZEKOAREN ALDEKO KONTRATUA 245. Kasua Gainontzekoaren aldeko kontratua arautzen du KZren 1257.2. art.ak. Horren arabera, «kontratuak gainontzekoaren aldeko hizpaketaren bat izanez gero, gainontzekoak horren betepena eskatu ahal izango du, hizpaketa ezeztatua izan aurretik betebeharpekoari jakinarazi badio hori onartzen duela». Kode Zibila gainontzekoaren aldeko hizpaketaz bakarrik ari da; hortaz, Kodeak araututako kasuan, kontratuaren eduki KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
osoa ez zaio gainontzekoari zuzentzen, eduki horren zati bat baino. Nolanahi ere, ez dago inolako eragozpenik kontratuak erakartzen dituen prestazio guztiak gainontzekoaren alde xedatzeko (AGk 1940ko abenduaren 9an emandako epaia). Gainontzekoaren aldeko kontratuetan, pertsona batek (hizpaketagileak, alegia) beste pertsona bat (hau da, hitzemailea) kontratatzen du, azken horrek gainontzeko baten alde (onuradunaren alde, hain zuzen) prestazio bat egin dezan. Egineginean ere, gainontzekoaren aldeko kontratua ez da kontratu kategoria zehatz bat. Alderantziz, edozein motatako negozioa izan daiteke, berbarako: salmenta, gauza erosleari eman beharrean beste edozeini eman behar zaionean; mailegua, maileguan hartutakoa gainontzeko bati eman behar zaionean; asegurua, aseguru horren onuraduna aseguruduna ez denean‌ Gainontzekoaren aldeko kontratua, berez, kontratu mota bat baino ez da. Kontratu mota horretan, gainontzekoa ez da kontratuaren alderdia, baina kontratu horrek eskubide zehatz bat eratxikitzen dio. Horren inguruan dabil Auzitegi Gorena, besteak beste, 1984ko abenduaren 13an, 1986ko urtarrilaren 31n, 1989ko abenduaren 6an eta 1993ko apirilaren 26an emandako epaietan. Azken horren arabera, gainontzekoaren aldeko hizpaketak kontratu harremanak eratzen ditu. Horrelakoetan, zordunaren prestazioa ez du eskuratzen harreman horien hartzekodunak, ezbada kontratuan eskurik hartu ez duen beste batek. Hori dela eta, gainontzekoaren aldeko kontratuaren izaera zehazteko, zuzenbidezko beste erakunde batzuetatik bereiztu behar da. Esaterako, gainontzeko bati egin beharreko prestazioa eta gainontzekoaren aldeko kontratua ezberdindu behar dira. Lehendabizikoan, gainontzekoak prestazioa eskuratzeko baimena baino ez du izango; bigarrenean, berriz, baimen horrez gain, kontratuan hizpatutako eskubidea izango du. Bestalde, gainontzeko bati egin beharreko prestazioetan, gainontzekoa prestazioaren jasotzailea besterik ez da eta zordunari ezin dio eskatu hori bete dezala, kontratugile/hartzekodunari baitagokio betepena eskatzeko ahalmen hori. Gaiontzekoaren aldeko benetako kontratuetan, aldiz, gainontzekoa berari zuzendutako eskubidearen titularra da [‌].
Horregatik, ezin dira beste barik parekatu gainontzekoaren aldeko kontratuak eta ordezkari bidez egindakoak; izan ere, ordezkatua (kontratuak eratortzen dituen ondoreen onuraduna, alegia) alderdia da, ordezkaritzaren beraren mekanismoa dela bide. Burutu ere, gainontzekoaren aldeko kontratua burutzen da,
E. ROCA I TRĂ?AS
hizpaketagileak eta onuradunak horri adostasuna ematen diotenean. Gainontzekoaren adostasuna beharrezkoa izango balitz, orduan gainontzeko hori kontratua ren alderdi izango litzateke. Hala ere, arestian aipatu dugun 1257.2. art.ak gainontzekoaren adostasuna aipatzen du. Hori dela eta, adostasun horren esangura juridikoa eztabaidatu behar dugu. Batetik, badirudi adostasuna esku bidea eskuratzeko betekizuna dela: eskubidea eskuratzeko conditio iurisa, hain zuzen. Horretara bada, gainontzekoak adostasuna eman arte, onuraduna ren eskubidea ez da behin betiko sendotuko; tarte horretan, eskubidea etenda geratuko da. Tesi horren alde esan daiteke eskubideak ezin direla inoren ondarean sartu, ondare horren titularrak baiezkoa ematen ez badu. Edozein modutan ere, KZren 1257.2. artikulua horrela interpretatuz gero, hauxe onar tu beharko genuke: onuraduna adostasuna eman baino lehen hilez gero, es kubide hori ez litzaieke haren jaraunsleei eskualdatuko. Horren ondorioz, eskubidea eska daiteke kontratua egiten den unetik. Dena dela, hizpaketagileak ahalmena izango du gainontzeko onuradunaren aldeko hizpaketa ezeztatzeko (ez, ordea, kontratua ezeztatzekoa). Beraz, onuradunaren adostasunak mugatu egiten du hizpaketagilearen ahalmen hori; izan ere, onuradunak adostasuna emanez gero, hizpaketagileak ezin izango du atzera egin (LACRUZ, DĂ?EZPICAZO). Horren ildotik, KZren 1257.2. art.aren arabera, onuradunaren adostasuna izango litzateke betebeharpekoari (hau da, hitzemaileari) zuzendu behar zaion borondate aitorpena. Hala ere, doktrinaren ustez, hizpaketagileak ere horren berri izan beharko luke, garaiz kanpoko ezeztapena saihesteko. Bukatzeko, horrelako kontratuetan gainontzekoa azaltzeak berez dakar kontratu horiek konplexuagoak izatea. Horietan, harreman mota desberdinak bereiztu behar dira: batetik, hizpaketagile eta hitzemailearen artekoak; bes tetik, hizpaketagile eta onuradunaren artekoak; eta, azkenik, onuradun eta hitzemailearen artekoak. 246. Hizpaketagile eta hitzemailearen arteko harremanak KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
Harreman horiek gainontzekoaren aldeko kontratuari dagozkio beren beregi. Horien berezitasuna da hitzemaileak onuradunari eman behar diola prestazioa eta ez, ostera, hizpaketagileari. Harreman horiei berme harreman deritze. Horregatik, kontratuari buruzko arauak aplikatu beharko zaizkie, gai tasunari dagokionez, formari dagokionez etab. Era berean, kontratuaren bete pena, ezbetetzea eta azkentzea arautzen dituzten xedapenak kontutan izan beharko dira. Adostasunari dagokionez, arreta berezia jarri behar da gainontzeko onuradunak emandako adostasunean. Gainontzeko horrek adostasuna eman baino lehen, alderdiek hainbat aukera dituzte: elkarrekin bat etorriz, kontra tuaren eragingabezia erabaki dezakete; kontratuaren edukia alda dezakete, hitzarmen aldaberritzailearen bitartez; hizpaketagileak gainontzekoari eman dako eskubidea ezezta dezake eta, hori eginez gero, eskubide hori berak es kuratu; gisa berean, hizpaketagileak kontratuaren suntsiarazpena eska dezake, hitzemaileak ez duelako bere prestazioa bete. Adostasuna eman eta gero, os tera, kontratuaren alderdiek ezin izango dute onuradunaren egoera aldatu. Edozein modutan ere, betebeharrak elkarrekikoak direnean, hitzemaileak ez badio prestazioa ematen onuradunari, orduan hizpaketagilea legebideztaturik egongo da, betebeharraren suntsiarazpena eskatzeko (besteak beste, LACRUZ eta DELGADO). 247. Hizpaketagile eta onuradunaren arteko harremanak Bi horien arteko harremanei kari bidezko harreman edo baluta harre man deritze, harremanok bidezkotzen baitute gainontzekoaren aldeko hizpa keta. Harreman horiek hizpaketagilearen eskuzabaltasun hutsaren ondorio izan daitezke; horrelakoetan esaten da causa donandia dagoela. Bestalde, ha rreman horien helburua izan daiteke hizpaketagileak onuradunari
E. ROCA I TRĂ?AS
aurretiaz zor diona ordaintzea; kasu horietan, causa solvendiaz hitz egiten da. Azke nik, asmoa izan daiteke onuradunak kreditu bat bereganatzea hizpaketagileari begira; horrelako kasuetan, causa credendia nabaritzen da. Ildo beretik, harreman horiei aplikatu beharreko eraentza zehazteko, kontutan izan behar da harremanok eratzeko karia. Horretara, hizpaketa dohain bidezkoa denean, xedapen ezofiziosoei buruzko arauak aplikatuko dira; ordainketak egiteko hizpaketei, aldiz, ordainketari buruzkoak; kredituak eratzeko hizpaketei, kredituei buruzkoak etab. Bukatzeko, hizpaketagile eta onuradunaren arteko harremanek ez dute hitzemailea ukitzen; izatez, harremanok bi horien artekoak baino ez dira. 248. Hitzemaile eta onuradunaren arteko harremanak Harreman horien bidez, onuradunak bere alde hizpatutako prestazioa es katu ahal izango dio hitzemaileari. Prestazioa eskatzeko eskubide hori kre ditu eskubidea da eta horren betepena eska daiteke. Ondorenez, onuradunak legebideztaketa izango du, beraren eskubidearen defentsa akzioak egikaritze ko. Modu berean, hitzemaileari prestazioa bete dezan erreklamatu ahal izan go dio, horren kontra zuzeneko akzioa baitu. Bestalde, hitzemaileak auzibidezko salbuespenak jarri ahal izango ditu onuradunaren aurka, hizpaketagilearekin egindako kontratua deuseza edo deuseztakorra denean. Gainera, exceptio non adimpleti contractusa ere onuradunaren aurka jarri ahal izango du, hizpaketagileak ez dituenean bere betebeharrak bete (DELGADO, LACRUZ, ALBALADEJO, MARTĂ?N BERNAL). Era berean, hitzemaile eta onuradunaren arteko harremanetan oinarritzen diren salbuespenak aurka jar ditzake (adibidez, kredituen konpentsazioa). Hala ere, badirudi ezin izango dituela onuradunaren aurka jarri, hizemaileak hizpaketagilearekin dituen harremanetan oinarritzen diren salbuespe KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
nak (hitzemaileak hizpaketagilearekin duen zorraren konpentsazioa, besteak beste). Bukatzeko, ezin du defentsa biderik atera, hizpaketagile eta onuradunaren artean kari bidez dauden harremanetatik. §89. ETORKIZUNEAN IZENDATUKO DEN PERTSONAREN ALDEKO KONTRATUA 249. Kasua Kontratu horrek eta aurrerago azaldutakoak ez dute helburu bera; hori delaeta euren egitura ere desberdina da. Etorkizunean izendatuko den pertso naren aldeko kontratuaren bidez, alderdi batek (hau da, hizpaketagileak) ahalmena izango du beraren kontratu egoeran jarriko den gainontzekoa izen datzeko; izendapena egitean, gainontzeko hori kontratuaren beste alderdiari (hitzemaileari, alegia) lotuta geratuko da. Izendatzeko ahalmen horren egi karitza hautaketa egintzan gauzatzen da: electioan, hain zuzen ere. D�EZPICAZOk azpimarratu duenez, etorkizunean izendatuko den pertsonaren aldeko kontratua Erdi Aroko erakundea da, Venezia eta Genoako merkatariek erabili baitzuten orduko. Erakunde horrek kudeaketa helburuak betetzen ditu. Orobat, hizpaketagileak pertsona zehatz batekin zenbait harre man juridiko ditu aldez aurretik; horregatik, pertsona horren ordez egiten du kontratua. Pertsona horrek, edozein arrazoi dela eta, ez du agertu nahi ha sierahasieratik kontratuan, baina behin kontratua egin eta gero, hizpake tagilearen lekuan jartzen da. Era berean, hizpaketagileak askatasunez jardun dezake, ondoren kontratua gainontzeko bati lagatzeko asmoz; horretarako, gainontzekoa hautatzeko ahalmena erreserbatzen du. Egineginean ere, Kode Zibilak ez du arautzen erakunde hori. JZLren 1499. artikuluak, ordea, jendaurreko enkanteak arautzen dituenean, onar tzen du exekutatzaileak gainontzeko bati lagatzea errematea.
E. ROCA I TRÍAS
Kontratua egiten den unetik, burututzat har daiteke; ordutik aurrera, kontratua egin dutenak betebeharpean geratzen dira. Electioa egitean, kontratuaren alderdi baten ordez, beste pertsona bat sartuko da. Horregatik, ezin da esan bi kontratu daudela ondoz ondo. Aitzitik, kontratu bakarra da, «baina kontratu horrek bi fasetako iterra du, kontratugileetako bat hautabidez zehazten delako»; izatez, bi fase horiek electioaren aurrekoa eta horren ondorengoa dira (DÍEZPICAZO). Bukatzeko, etorkizunean izendatuko den pertsonaren aldeko kontratua edozein motatakoa izan daiteke, mota horren egiturak ordezpena egitea ahalbideratzen duen heinean. Gehienetan, kontratu horietan, gauza zehatz bat ematea edo gauza horren gaineko ahalmenen bat lagatzea izaten da prestazioa, adibidez, salerosketetan, errentamenduetan eta abar. 250. Electioa: ondoreak Electioaz hitz egin daiteke, hizpaketagileak bere ordez kontratuan jarriko den pertsona izendatzen duenean. Hitzemaileari izendapen horren berri eman behar zaio. Gainera, electioa eragingarria izan dadin, gainontzekoaren adostasuna behar da. Dena den, gainontzekoak adostasuna eman duela uste izango da, hizpaketagileak eskuespena duenean haren kontura jarduteko. Horren harira, gainontzekoaren izendapena kontratuan finkatutako epean egin beharko da. Kontratuan eperik ezarri ez bada, ordea, kontratua bera bete baino lehen egin beharko da. Era berean, kontratua betetzeko eperik adierazi ez bada, gainontzekoa izendatu beharko da hitzemaileak hori egitea eskatzen duenean. DÍEZPICAZOren iritziari helduz, zentzuzko epea igaro eta gero, hitzemaileak uler dezake hizpaketagilea behinbetiko kontratugilea dela. Electioa egin eta gero, hizpaketagilea ez da kontratuaren alderdi izango, horren ordez gainontzekoa jarriko baita, horretarako adostasuna ematen badu behintzat. Adostasuna emanez gero, gainontzekoak hizpaketagileari dagokion tokia beteko du kontratu harremanetan. Horren ondorioz, gainontzekoak alderdi izateko beharrezkoak diren baldintza guztiak bete beharko ditu (kasurako, KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
gaitasuna); gainera, bere gain ezin da inolako debekurik izan. Era berean, edozein betebehar bereganatzeko, gainontzekoak kaudimena izan beharko du. Horregatik, gainontzekoa kaudimengabea izanez gero, hitzemailea hizpaketagilearen aurka jar daiteke, azken hori betebeharretik aska ez dadin (DĂ?EZPICAZO). Hala ere, gure ustez, arazo horren inguruan, alderdiek zehaztu dutena izan beharko da kontutan. Ezer zehaztu ez badute, KZren 1529. artikuluak kredituaren lagapenari buruz araututakoa aplikatu beharko da; beste era batera esateko, aurretiazko eta jendaurreko kaudimengabeziaren inguruan xedatutakoa aplikatu behar ko zaio hitzemaileari.
§90. GAINONTZEKOAK ZERBAIT EGINGO DUELA HITZEMATEA 251. Kasua Kontratu mota horretan, alderdietako batek besteari hitz ematen dio gainontzeko batek gauza bat eman edo zerbitzu bat egingo diola. Kasu horretan ez da ematen aurreko kasuan azaldu dugun ordezpena. Aitzitik, hitzemaileak eta gainontzekoak betebehar desberdinak bereganatzen dituzte. Batetik, hitzemailearen konpromisoa da gainontzekoak prestazioa egitea; gainontzekoak, berriz, hori betetzea onartzen badu, prestazioa egiteko betebeharra hartzen du bere gain. Esaterako, bitarteko batek, kontraprestazio baten truk, hitz ematen dio antzoki bateko enpresarioari, abeslari ospetsu batek jai jakin batean abestuko duela. Kontratu horrek azaltzen duen zailtasunik nagusiena ondokoa da: hitz emaileak bere gain hartzen duen betebeharraren izaera zehaztea, alegia. Ho rrela, hitzemaileak zerbait egin behar du eta zerbait egite hori
E. ROCA I TRĂ?AS
jarduera betebeharra edo emaitza betebeharra izan daiteke. Lehenengoa izanez gero, hitzemailea betebeharretik askatuko da, behar besteko arretaz jokatu izan badu gainontzekoaren eskuhartzea lortzeko; horretan ez du garrantzirik izango gainontzekoak prestazioa onartzeak ala ez onartzeak. Bigarren betebehar mota izanez gero, ordea, hitzemaileak betebeharra beteko du, gainontzekoak prestazioa egiteko adostasuna ematen duenean bakarrik. Gure ustez, GULLÓNen iritzia zuzena da. Aditu horren ustez, hitzemaileak berme betebeharra hartzen du bere gain; hortaz, arriskua ere bere gain hartu behar du: gainontzekoak prestazioa ez betetzea, hain zuzen ere. 252. Ondoreak Arestian esan dugunez, gainontzekoak prestazioa egitea onartu baino lehen, hitzemaileak berme betebeharra hartzen du bere gain, hots, gainontzekoak prestazioa onartuko duela bermatu behar du. Horregatik, hitzemaileak erantzukizuna izango du, gainontzekoak prestazioa egitea onartu ez eta hori bete gabe geratzen denean. Edozein modutan ere, hitzemaileak ez du izan go erantzukizunik, bere errurik gabe gainontzekoaren adostasuna lortzea ezinezkoa denean. Horixe gertatuko litzateke, besteak beste, gainontzekoa hilez gero. Gainontzekoak bere adostasuna ematen duenean, hitzemailea ezbetetzearen ondorioetatik aske gelditzen da eta horien gaineko erantzukizuna gainontzekoak hartu beharko du bere gain, arau orokorren arabera. §91. GAINONTZEKOAREN KONTRATUA
KALTETAN
EGINDAKO
253. Kasuak Erakunde horri azaletik helduz, edozein kontraturen ondoreek kalte egiten badiete kontratu horretan alderdi izan ez diren gainontzekoei, orduan gainontzekoaren kaltetan egindako kontratuaz hitz egin daiteke. Doktrinak zenbait adibide jarri ditu horren inguruan: finka zehatz bat errentan ematen da, finka horren gaineko hipotekaren titularrari kalte egiteko; gainontze KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
ko baten hondamen ekonomikoa lortzeko, gainontzeko horrekin ez kontratatzeko erabakia hartzen dute zenbait merkatarik; edozein kontratu egiten da, kontratugileetako batek bete behar duen esklusiba ituna urratuz; zortasun bat eratzen da, finka mugakidearen titularrari enbarazu egiteko; eta beste hain bat kasu. Bistan denez, hor deskribatutako kasuek ez dute eragin bera gainontzekoengan. Hori dela eta, ondokoak bereiztu behar dira: batetik, kontratu batzuek gainontzekoa egoera okerragoan jartzen dute, baina ez dute beste eraginik gainontzeko horrengan; beste kontratu batzuek, aldiz, zuzeneko kaltea egiten diote gainontzekoari, hots, gainontzekoak izandako kaltea kontratuaren zuzeneko ondorioa da (GULLÓN). Azken horiek izango lirateke, hain zuzen ere, gainontzekoaren kaltetan egindako kontratuak. Modu berean, kontratuak egindako kaltearen arabera ondoko bereizketa egin behar da: kontratuak babesik gabeko interesei kalte egitea, edo eskubide sujektiboei kalte egitea; izan ere, eskubide sujektiboei kalte egitean bakarrik hitz egin daiteke gainontzekoaren kaltetan egindako kontratuaz (D�EZPICAZO). Gainontzekoaren kaltetan egindako kontratua identifikatu eta gero, bistan da ez dela kontratu mota bat; aurreko kasu guztiak, ordea, kontratu motak besterik ez dira. Gainontzekoaren kaltetan egindako kontratua, izatez, bitxi keria juridikoa da. Bitxikeria horren ezaugarririk nagusiena gainontzekoei kalte egitea da. Hala ere, kalte egite hori inguruabar desberdinetan gerta dai teke. Batzuetan, gainontzekoa eta kontratuaren alderdietako bat loturik daude, aurretiazko kontratu batek eratorritako betebehar izaerako harremanen bidez; horixe gertatzen da, kasurako, esklusiba ituna urratzen denean. Beste batzue tan, berriz, ondasun beraren gainean, jabetzaz gain, beste edozein eskubide erreal mugatu eratu da eta azken horren titularrari egiten zaio kalte; hori gertatzen da, gorago esan bezala, hipotekaren titularrari kalte egiten zaione an. Beste hainbat kasutan, azkenik, ez dago inolako harremanik kontratugile eta gainontzekoaren artean. Gisa berean, kontratuak gainontzekoari kalte egin diezaioke, kontratugile biek hala nahi dutelako, edo batek bakarrik horixe na hi duelako; datu hori ere kontutan izan beharko da kaltearen ondorioak balo
E. ROCA I TRĂ?AS
ratzean. 254. Ondoreak Zeintzuk dira gainontzekoaren kaltetan egindako kontratuaren ondoreak? Gainontzekoari kalte egitea bi alderdien asmoa denean, kontratu horren karia ez da zilegia izango; beraz, kontratu hori deuseza izango da eta edozein interesatuk (gainontzekoak berak, esaterako) eskatu ahal izango du kontra tu horren eragingabetasun adierazpena. Adierazpen hori lortzean, kalteak bukatu egingo dira gainontzekoarentzat. Alderantziz, kalte egiteko asmoa alderdietako batek bakarrik izanez gero, asmo hori ez da kontutan izango kontratuaren karia baloratzeko; beraz, kontratu horren baliozkotasunaren kontra egiterik ez dago. Hala ere, kontratu hori deuseza izan daiteke, aginduzko arauak hausten dituelako, hala nola, Elkarlehiaren Defentsari buruzko uztailaren 17ko 16/1989 Legea, eta Elkarlehia Desleialari buruzko urtarrilaren 10eko 3/1991 Legea. Gainontzekoaren ikuspuntutik, hau da, kaltea jasaten duenaren ikuspuntutik, ez da nahikoa kontratuaren deuseztasuna adieraztea. Aitzitik, gainontzekoari egindako kaltea konpondu egin behar da. Horretarako, kontratuz kanpoko erantzukizunari buruzko arauak aplikatuko zaizkie kaltetuarekin zerikusirik ez duten kontratugileei, hots: KZren 1902. art. eta ondorengoak edo, hala denean, kontratuz kanpoko erantzukizunari buruz ZKra biltzen diren artikuluak. Nolanahi ere, kontratugileetako batek aurretiazko harreman juridikoak izan ditzake kaltea jasan duenarekin. Horrelako kasuetan, aurretiazko harremanei buruzko xedapenak aplikatuko zaizkio kontratugile horren jokabideari. Adibidez, pertsona batek beste batekin esklusiba ituna egiten du; ondoren, lehendabiziko horrek beste edozein pertsonarekin kontratatzen du, esklusiba ituna urratuz eta itun horretako beste alderdiari kalte eginez. Esklusiba itu na urratzen duen kontratugileari dagokionez, kontratuaren ezbetetze kasua da hori eta horrelakoetan, KZren 1101. art. aplikatuz, kaltegalerak ordaindu behar dira. Horren ildotik, gogoan izan behar da ekainaren 16ko 1.006/1985 EDren 16.1. artikulua (EAOn ekainaren 27an argitaratutakoa). Errege dekretu horrek arautzen ditu
KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
lanbidez kiro lari direnen lan harreman bereziak. Horren arabera, «nahiz eta klubari egozteko moduko ka ririk ez izan, lanbidez kirolaria denak bere borondatez azkendu dezake lan kontratua; horrelakoetan, klubak kalteordaina jasotzeko eskubidea izango du. Kalteordainaren inguruan alderdiek ez badute ezer zehaztu, lan jurisdikzioak finkatuko du horren zenbatekoa. Horre tarako, lan jurisdikzioak ondoko datuak izango ditu kontutan: kirolaren gaineko ingurua barrak, klubari egindako kalteak, azkentzearen aldeko arrazoiak eta epailearen ustez aintzat hartu beharreko beste elementu guztiak.// Azkentze datatik urtebete igaro baino lehen, beste klub edo kirol erakunderen batek kirolari horren zerbitzuak kontratatzen baditu, klub edo kirol erakunde horrek sorospidezko erantzukizuna izango du, gorago aipatutako diru betebeharren ordainketari dagokionean». Bestalde, kontutan izan behar dira AGk 1921eko martxoaren 23an eta 1973ko maiatzaren 4an emandako epaiak, arlo honetan ezagunenak eta adierazgarrienak direlako. Epai horietan, auzijartzaileari kalte egin zion ondoko kontratuak: aurretiazko kontratu batean bere kontratugilea zenak eta gainontzeko batek egindako kon tratuak, alegia. Hori dela eta, biei eskatu zien kaltegaleren ordaina: lehendabizikoari, Kode Zibilaren 1101. art.an oinarrituz eta bigarrenari, ostera, KZren 1902. art.an oinarrituz.
Bukatzeko, finka hipotekatuaren kasuan, hipoteka hori arautzen duten arauak aplikatu beharko dira. Horien arabera, hipoteka eratu eta gero erren tamendurik egiten bada, errentamendu horrek ez du eraginik izango har tzekodun hipotekarioarengan. Gainera, defentsa bide gisa, HLren 117. art.an araututako hondatze akzioa izango du hartzekodun hipotekarioak.
BIBLIOGRAFIA BOULANGER, «Les conflits entre droits qui ne sont pas soumis à publicitè», RTCD, 1935, 545. or. eta ondorengoak; BUSNELLI, «La lesione del credito da parte di terzi», Giuffré, Milan, 1964; DÍEZPICAZO, «El problema de la acumulación de la responsabilidad contractual y responsabilidad delictiva en el Derecho español», RIDC, 1962, 59. or. eta ondorengoak; FEDELE, Il problema della responsabilitá del terzo per pregiudizio del credito, Milan, 1954; GINOSSAR, Liberté contractuelle et respect des droits des tiers. Emergence du delit civil de fraude, Paris, 1963; GULLÓN BALLESTEROS, «En torno a los llamados contratos en daño de tercero», RDN, 1958, 111. or. eta ondorengoak; LEÓN ALONSO, La responsabilidad de un tercero en la lesión de un derecho
E. ROCA I TRÍAS de crédito, argitaratu gabeko lizentziatura tesia, Sevilla, 1972; MORENO QUESADA, «Problemática de las obligaciones de hacer», RDP, 1976, 467. or. eta ondorengoak; PASQUAU LIAÑO, La acción directa en el Derecho español, Madril, 1989; PUENTE MUÑOZ, «El pacto de exclusiva en la compraventa y el suministro», RDM, 1967, 75. or. eta ondorengoak; idem, «El pacto de exclusiva en la jurisprudencia del Tribunal Supremo», RDM, 1971, 443. or. eta ondorengoak.
KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA
E. ROCA I TRÍAS
Hogeita hirugarren gaia KONTRATUAREN ERAGINGABETASUNA Laburpena: §92. Kontratuaren eragingabetasuna.— 255. Kontratuaren eragingabetasuna eta baliogabetasuna.— 256. Kasuak.— 257. Aplikazioa.— 258. Kontratua gainontzekoen aurka jartzeko ezintasuna.— §93. Deuseztasuna.— 259. Kontzeptua eta ezaugarriak.— 260. Kontratuaren izategabekotasuna.— 261. Deuseztasun kariak.— 262. Deuseztasun akzioa.— 263. Kontratu deusezaren bihurketa.— 264. Deuseztasun partziala.— §94. Deuseztakortasuna.— 265. Kontzeptua eta ezaugarriak.— 266. Deuseztakortasun kariak.— 267. Deuseztakortasun akzioa.— 268. Kontratu deuseztakorraren baiezpena.— §95. Deuseztasunaren eta deuseztakortasunaren ondoreak.— 269. Kontratuaren eragingabetasuna.— 270. Berreskuratze ondorea: A) Erregela orokorra; B) Ezgaiak itzuli beharrekoa; C) Itzultze betebeharraren salbuespena.— §96. Kontratuaren hutsalketa.— 271. Kontzeptua eta ezaugarriak.— 272. Kariak.— 273. Kaltearen ziozko hutsalketa.— 274. Hutsaltze akzioa.— 275. Ondoreak.
§92. KONTRATUAREN ERAGINGABETASUNA 255. Kontratuaren eragingabetasuna eta baliogabetasuna Gai honetan ageriagerikoa da Espainiako Kode Zibilari behin baino gehiagotan egotzi izan zaion akatsa, alegia: teknikaren ikuspuntutik zorrotza ez izatea. Horren ondorioz, doktrinan hainbat jarrera azaldu izan dira, batetik, eragingabetasun eta baliogabetasunari buruzko kategoriak definitzeko eta, bestetik, kategoria horiei buruzko arauketa interpretatzeko. Esaterako, KZren 1256. art.ak baliozkotasunari buruz hitz egiten du; 1266. art.ak, berriz, baliogabetasuna aipatzen du; 1275. art.ak, ordea, ondorerik eza xedatzen du; eta, azkenik, 1265, 1268 eta 1276. art.ek, bai eta 1300. art.ak eta ondorengoek ere, deuseztasuna arautzen dute.
Orokorrean esan daiteke kontratua eragingabea dela KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN…
ondorerik ez duenean. Hala ere, ideia hori beti ez dator bat eguneroko errealitatearekin. Bada, kontratua eragingabea dela adierazten denean, horrek esan nahi du kontratuak errealitate juridikoa aldarazi behar zuela baina ez dela horrelako rik gertatu. Nolanahi ere, batzuetan, kontratuak ondore batzuk sortu ditu jadanik —esaterako, ondasunaren eskualdaketa edo prezioaren ordainketa— eta ondore horiek desegin behar dira, kontratua egin baino lehenagoko egoera berrezartzeko; beraz, kontratuak nolabaiteko ondoreak izan ditu. Hori guztia kontutan izanik, esan daiteke kontratua eragingabea dela, kontratu zehatz horri dagozkion ondoreak sortzen ez dituenean; beste modu batera esateko, kontratu horri buruzko arauketan zehaztutako egitaraua betetzen ez duenean. Ikuspegi horretatik, baliogabetasuna beste maila bateko kategoria da. Zehatzmehatz azaltzeko, baliogabetasuna erabiltzen da, antolamendu juridikoaren aginduak ez betetzeagatik, legezaurkakoak edo ezzilegiak diren kontratuak zigortzeko. Baliogabeak dira, besteak beste, oinarrizko osagairen bat ez duten kontratuak, kontratu akastunak eta aginduzko arauak urratzen dituztenak. Kasu horietan, kontratua deuseza edo deuseztakorra dela esaten da. Baliogabetasunak berez dakar kontratuaren eragingabetasuna, kontratuak ezin dituelako sortu berari dagozkion ondoreak. Dena dela, jarraian ikusiko dugunez, nahiz eta kontratua baliogabea izan, zenbait ondore sor ditzake. Edozein modutan ere, bereiztu behar dira, batetik, jatorri zehatz hori duen eragingabetasuna (hots, baliogabetasunak eratortzen duena) eta, bestetik, alderdien erabakiz kontratua egin eta gero gertatzen dena. Bigarren talde horretan sartuko lirateke, adibidez, baldintzaren betepenak, kontratuaren ezeztapenak edo ezbetetzeagatiko suntsiarazpenak eragindako eragingabetasunak. Eta horiek dira, hain zuzen ere, esangura hertsiko eragingabetasun kasuak (DELGADO). Horregatik bereiztu behar ditugu baliogabetasuna eta azken kasu horiek adierazten duten eragingabetasuna. D�EZPICAZOren ustez, ordea, honetara defini daiteke eragingabetasuna: antolamendu juridikoak kontratu ezzilegiei ezartzen dien zigorra. Horretara ulertuz gero, eragingabetasun kasuak izango lirateke, esaterako, deuseztasuna, deuseztakortasuna eta hutsalketa. Autore horren iritziari helduz, gorago azaldutako kariak direla bide kontratuak ez dituenean
E. ROCA I TRĂ?AS
sortzen berari dagozkion ondoreak (hau da, esangura hertsiko eragingabetasunaren barruan arestian sartu ditugun kasuetan), ezin daiteke kontratuaren eragingabetasunaz hitzik egin. Kasu horietan, kontratuak zenbait ondore ditu. Egia esan, ondore horiek ez dira kontratuari berez dagozkionak, baina kontra tuaren beraren garapenak eratortzen ditu, bai alderdien erabakiz kontratua egitean agindu direlako (baldintzaren kasuan gertatzen den bezala), bai kon tratuak berak erakartzen dituen defentsa bideak direlako (esate baterako, ezbetetzeagatiko suntsiarazpena edo ezeztapena). Lan honi ez doakio lehendabiziko jarrera eta bigarrena bidezkotzen dituzten arrazoiak azaltzea. Hala ere, ondokoa nabarmendu behar dugu: kontratuak, zenbait kasutan, ez ditu sortzen berari dagozkion ondoreak. Kasu horien artean, bereiztu beharrekoak dira, batetik, antolamendu juridikoak ezarritako zigorraren ondorioz gertatzen diren eragingabetasun kasuak. Orobat, antola mendu juridikoak zigor hori ezartzen du, Zuzenbidearen kontrako jokabideak, hau da, jokabide ezzilegiak zehatzeko. Kasu horiek (hala nola, deuseztasuna, deuseztakortasuna edo hutsalketa) arauketa bateratua izan behar dute. Bes tetik, hainbat kasutan, kari oso heterogenoen ondorioz gertatzen da eraginga betasuna eta kari horiek ez dira kontratu mota guztietan agertzen. Kasurako, suntsiarazpena kontratu sinalagmatikoei aplikatzen zaie; ezeztapenak ere, legegilearen aginduz, esparru mugatua du. Beraz, azken kasu horiek ezin dute arauketa bateraturik izan; gainera, baldintzak eraentza berezia du. Hori dela eta, kasu horiek beste atal batean jorratuko ditugu. 256. Kasuak Lehen azaldu dugun bezala, eragingabetasuna da kontratu ezzilegiei ezartzen zaien zigorra. Kontratua ezzilegia izan daiteke horren egitura osa gabea delako —hots, akatsen bat duelako, modu desegokian eratu delako edo aginduzko arauren bat urratzen duelako—; horrelakoetan, deuseztasun eta deuseztakortasunari buruzko kategoriak aplikatzen dira. Beste kasu batzue KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
tan, aldiz, eginkizunaren inguruko eragingabetasunaz hitz egin daiteke, kontratua bera zuzen eratu bada ere, horren ondorioak Zuzenbidearen kontrakoak direlako. Kasu horietan, kontratuaren emaitzak edo eginkizunak erakartzen du eragingabetasuna; horrelakoetan, hutsalketari buruzko arauketa aplikatzen da. Dena dela, eragingabetasun kasuak, bai eta kasu horiek eratortzen dituzten kariak ere, ezin dira modu sistematikoan zerrendatu. Egineginean ere, kontratuak izan ditzakeen irregularitate, akats edo ondorio kaltegarrien zehapenari buruz, ezin da aurretiaz irizpide orokorrik eman. Aitzitik, arlo honetan legegintzazko politika eta berorren irizpideak izan behar dira kontutan; horregatik, kasuan kasuko interesak baloratu behar dira. Bestalde, kontratuaren osagaiek izan ditzaketen akatsak aztertzean azaldu dugunez, irregularitate edo anomalia orok ez dakar berez kontratuaren eragingabetasunik. Aitzitik, kontratua eragingabea izan dadin, okerra oinarrizkoa eta desenkusakorra izan behar da; beldurtarazpenak KZren 1267. art.an zehaztutako betekizunak izan behar ditu; erreserba mentalak ezin du kontratu adostasunaren eraketa galarazi eta abar. Era berean, kontratuaren irregularitate edo akats bakoitzak zer eragingabetasun mota dakarren jakiteko, ez dago irizpide sistematiko zorrotzik; alderantziz, kasuan kasuko interesak kontutan hartuz finkatu dira irizpideak. Horixe erakusten du, esaterako, KZren 1322. art.ak. Horren arabera, ezkontide batek bestearen adostasuna behar badu administrazio egintza edo xedapen egintza zehatz bat gauzatzeko, deuseztakorra izango da adostasun hori lortu gabe gauzatutako egintza; hala ere, ondasun erkideak dohain bidez xedatzeko egintza izanez gero, orduan deuseza izango da.
Gainera, eragingabetasunari buruzko arauketa arras konplexua da eta aparteko nahasteak sortarazten ditu. Horregatik, eragingabetasuna azaltzeak hainbat zailtasun ditu. Bada, interpretatzailearen zeregina izango da arauketa hori kontzeptuei buruzko kategoria zehatz batzuen bidez azaltzea. Horren harira, egituraren inguruko eragingabetasun kasurik ohikoenak dira erabateko edo Zuzenbide osoko deuseztasuna eta deuseztakortasuna; horiei KZren 6. art., bai eta 1300. art. eta ondorengoak ere, aplikatzen zaizkie. Bestetik, hutsalketa da eginkizunaren inguruko eragingabetasun kasurik ohikoena; horri KZren 1294. art. eta ondorengoak aplikatzen zaizkio. Edozelan
E. ROCA I TRĂ?AS
ere, horiek ez dira Espainiako antolamendu juridikoak aintzatesten dituen eragingabetasun mota bakarrak. Aitzitik, negozioaren zati bateko deuseztasuna onartzen da eta horretan Estatuaren eskuhartzea gero eta nabariagoa da. Eragingabetasun mota horrek (zati bateko deuseztasunak, alegia) kontratuaren indarrari eutsi nahi dio, kontratu horrek aginduzko arauren bat urratu badu ere; horretarako, arau urratuari egokitzen zaio kontratuaren edukia. Bestalde, kontratuak eragingabeak dira, ordezkari gisa jarduteko ahalmenik edo eskuespenik ez duenak egiten dituenean; hala ere, horien eragingabetasuna ez zaie ondo uztartzen lehentxoago aipatutako eragingabetasun motei eta, horregatik, horri buruz azalpen desberdinak eman dira. 257. Aplikazioa Kontratuaren eragingabetasunak azaltzen duen azkenengo arazoa hauxe da: eragingabetasun mota bat ala bestea noiz aplikatu behar den jakitea, hain zuzen ere. Arauak beren beregi zehazten badu zein den aplikatu beharreko eragingabetasun mota, orduan ez dago arazorik. Horixe gertatzen da, esaterako, KZren 1290. art.aren kasuan; artikulu horrek hutsalketaz dihardu eta horri dagokionean legezkotasun printzipioak eraentzen du. Gauza bera esan daiteke KZren 1301. art.ak zerrendatutako kasuetan, horietan guztietan kon tratuak deuseztakorrak baitira. Dena dela, zalantzak izan daitezke arauek eragingabetasun mota zehazten ez dutenean. Era berean, eztabaida daiteke legegilearen berariazko adierazpenik behar den ala ez, kontratua eragingabea izan dadin. Ez du ematen hori beharrezkoa denik; izan ere, DĂ?EZPICAZOk dioenez, kontratuak eragingabeak izango dira, ondoko kasuetan ere: arau urratuen esanahi eta helburuaren arabera zehapen hori (eragingabetasuna, alegia) egokia denean.
Bestalde, KZren 6.3. art.ak orokorrean ezartzen du legezaurkako egintzak erroerrotik deusezak direla. Horretan oinarrituz, zenbait autorek uste dute deuseztasuna dela erregela orokorra eta salbuespena, berriz, deuseztakortasuna (DELGADO). Alderantziz, beste autore batzuen aburuz, kontratuen arloan erregela orokorra deuseztakortasuna izan behar da; jarraian ikusiko dugun moduan, deuseztakortasunak ondore KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
erlatiboak ditu eta, horregatik, hobeto egokitzen zaie kontratua eratortzen duten interes pribatuei (GORDILLO). Hala ere, gure ustez, goian azaldutako arazoa ezin da konpondu, erregela orokorra eta salbuespena zeintzuk diren zehazte soilarekin. Orobat, konpon bide egokia bilatzeko, legegintzazko politikaren irizpideak aintzat hartu behar dira. Irizpide horiek, a priori finkatutako azalpenetan oinarritu beharrean, kasuan kasuko interesetan oinarritzen dira. Hori dela eta, legegileak ez badu zehazten zein den kasuankasuan aplikatu beharreko eragingabetasun mota, orduan interpretazio irizpide desberdinak erabili beharko dira arazoa kon pontzeko. Horretara ere ezin bada konponbiderik lortu, KZren 4.1. artikuluak agintzen duen moduan, aplikazio analogikoa erabili beharko da, kasuen arteko kidetasun juridikoa atzemanez gero. Horretarako, interesgarria izan daiteke, batetik, deuseztasuna eta deuseztakortasuna sortarazten dituzten arra zoiak identifikatzea, arrazoi horiek kasuan kasuko egoerarekin nolabaiteko antzik duten ala ez ikusteko. Bestetik, egoera horietan aurrez aurre dauden in teresak ere kontutan izan behar dira. Deuseztasunak erabateko ondoreak ditu eta, horregatik, aproposa da interes orokorrak babesteko; deuseztakortasunak, berriz, ondore erlatiboak ditu eta, ondorioz, interes pribatuak nagusitzen di renean erabiltzen da. 258. Kontratua gainontzekoen aurka jartzeko ezintasuna Orokorrean, kontratua gainontzekoen aurka jartzeko ezintasunaz hitz egiten denean, hauxe adierazi nahi dugu: kontratuak ez duela ondorerik izango gainontzekoei begira. Kontzeptu hori kontratuaren eragingabetasunari aplikatuz gero, ondokoa adierazi nahi du: eragingabetasunaren ondoreak ezin direla baliarazi kontratuan alderdi izan ez direnen kontra. Horrek berebiziko garrantzia izango du, batez ere, bi egoera hauetan: bata, negozio eragingabearen ondorioz eskualdatu diren ondasunak berreskuratu nahi direnean, ondasun horiek alderdi izan ez den baten esku badaude; eta, bestea, gainontzeko batek alderdietako batekin kontratatzen duenean, gerogarrenean eragingabe dela adierazi den negozio horretan oinarrituta.
E. ROCA I TRĂ?AS
Gatazka horiek konpontzeko ez dago erregela orokorrik, gatazkotan arazo desberdinak nahasten baitira, besteak beste, tituluaren karian oinarritutako sistema, inter vivos egintzen bidez eskubide errealak eskualdatzeko modua, eskuratzailearen onustea (AGk 1993ko martxoaren 12an eta 1994ko martxoa ren 10ean emandako epaiak) eta eskuraketa egintzaren izaera (kostubidezkoa nahiz dohain bidezkoa). Hala ere, gatazka horien gainean badira manu zehatz batzuk, adibidez: KZren 1295.2. artikulua, hutsalketari buruz (1992ko irai laren 23an emandako epaian, AGk manu hori analogiaz aplikatu zion kon tratuaren deuseztasun kasu bati, onustedun eskuratzailea babesteko); HLren 37. art., hutsaltze akzio, ezeztapen akzio eta akzio suntsiarazleari buruz; eta, azkenik, KZren 464. art., ondasun higikorren eskuraketa sendotzeari buruz eta HLren 34. art., ostera, ondasun higiezinena sendotzeari buruz. §93. DEUSEZTASUNA 259. Kontzeptua eta ezaugarriak Deuseztasuna da kontratuari ezarri ahal zaizkion zehapenen artean gogo rrena. Deuseza izanez gero, kontratuak ez du ondorerik izango ab initio eta, horretarako, ez da epailearen adierazpenik behar. Besteak beste, ondokoak dira deuseztasunaren ezaugarriak: a) Kontratuaren egiturak akatsen bat izan behar du, horixe baita deuseztasunaren jatorria eta horrexek baitakar kontratuaren ezzilegitasuna (AGk 1993ko azaroaren 5ean emandako epaia). Akats hori kontratua egitean atzeman behar da (AGk 1990eko abenduaren 10ean emandako epaia). Nolanahi ere, ezin da egitura akats gisa hartu zergei buruzko arauen ezbetetze hutsa (AGk 1992ko urriaren 3an emandako epaia). Horri dagokionez, kontutan izan behar da egitura akatsak daudenean deuseztakortasuna ere aplikatzen dela.
KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
b) Kontratu deusezak ez du inolako ondorerik sortzen: quod nullum est, nullum effectum producit. Hala ere, gero azalduko dugunez, ondorio desberdinak izan daitezke, alderdi batek ala biek kontratua bete badute. Arlo horretan azpimarratzekoak dira KZren 1305 eta 1306. art.ak. Gero aztertuko dugun bezala, artikulu horien aginduz, ondore zehatz batzuk izango dituzte objektu edo kariaren arabera ezzilegiak diren kontratuek.
c) Kontratu deuseza eragingabea da ipso iure, zuzenean, eta horretarako ez da epailearen adierazpenik behar. Horrek ez du esan nahi, ordea, epaile ak ezin duenik deuseztasuna adierazi. Hala ere, adierazpen horrek balio adierazlea baino ez du izango eta ez, ordea, balio eratzailea. Epailearen adierazpena eskatzeko legebideztaketa izango du adierazpen horretan interesa duen pertsona orok (AGk 1991ko azaroaren 15ean emandako epaia). Epaileak bere arioz ere adieraz dezake deuseztasuna (AGk 1990eko abenduaren 13an emandako epaia). d) Deuseztasuna behinbetikoa da eta ezin da baliozkotu, ezta baieztu ere. Horregatik, deuseztasuna baliarazteko akzioak ez du iraungitasun eperik (besteak beste, Auzitegi Gorenak 1991ko azaroaren 4an eta 1993ko apirilaren 1ean emandako epaiak). Esanak esan, kontratu deusezak zenbait egoera juridiko erakartzen ditu eta horietako batzuk sendotu egiten dira, akzio egokiak ez badira garaiz egikaritzen; horixe esan daiteke, adibidez, kasuankasuan emandako gauzak itzultzeko akzioari buruz. Bestalde, gerta daite ke kontratuaren eragingabetasunak garrantzirik ez izatea gainontzekoentzat, euren eskubidea kontratu horretan oinarritzen bada ere; horixe esan daiteke, besteak beste, HLren 34. art.ak babestutako gainontzeko hipotekarioari buruz. Arazo hori gero azalduko dugu sakonago, eragingabetasunaren ondorioak jorratzen ditugunean.
260. Kontratuaren izategabekotasuna Kontratuaren izategabekotasuna eta erabateko deuseztasuna bereiztu nahi izan dira. Horren harira, kontratua izategabekoa da, kontratutzat hartzeko gutxieneko baldintzak
E. ROCA I TRĂ?AS
betetzen ez dituenean, hots, kontratua dela aintzatesteko gutxieneko betekizunik ez duenean. Izategabekotasunak Frantziako jurisprudentzian eta doktrinan du jatorria. Legezko tes tuak zehatzmehatz zerrendatu zituen deuseztasun kari guztiak (pas de nulitĂŠ sans texte). Hori dela eta, legegileak zehaztutako kasuetatik kanpo, ez zegoen beste deuseztasunik. Esaterako, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak ez ziren zerrenda horretan sartu. Kasu hori eta antzeko beste batzuk konpontzeko, Frantziako jurisprudentziak eta doktrinak izate gabekotasunaren kategoria landu zuten; kategoria horrekin, legearen hutsuneak bete nahi zituzten. Italiako doktrinak ere izategabekotasuna onartu zuen. Espainiako doktrinan, berriz, DE LOS MOZOSek jaso du.
Kontratu izategabekoak, izatez, ez du inolako ondorerik; horretan, errotikako deuseztasunarekin pareka daiteke, horrek ere ez baitakar ezelako ondorerik. Bestalde, Espainiako antolamendu juridikoan, deuseztasun kasuak ez dira numerus clausus; aitzitik, KZren 6.3. art.ak orokorrean ezartzen du deusezak direla aginduzko edo debekuzko arauen kontrako egintza guztiak. Horregatik, izategabekotasunaren kategoriak ez du batere interes praktikorik. Gainera, kategoria horri eusteak ondoko arazoa ekar dazake: kontratuak osagairen bat ez duenean, zer eragingabetasun mota du: izategabekotasuna ala deuseztasuna? Hori guztia dela eta, badirudi egokiagoa dela izategabekotasuna eta deuseztasuna batera azaltzea. Horixe egin du Auzitegi Gorenak kasu gehienetan (ikus AGk 1991ko ekainaren 12an eta 1993ko otsailaren 3an emandako epaiak). Hala ere, zenbait kasutan interesgarria izan daiteke izategabekotasuna eta errotikako deuseztasuna bereiztea. Adibidez, pentsa dezagun ustezko kontratu batek ez duela kontratu izateko oinarrizko osagairik. Kontratu hori izategabekotzat hartuz gero, kontratua bera baliarazteko interesa duen alderdiak frogatu beharko ditu kontratu horren izatea eta balioa. Kontratua deuseztzat hartuz gero, ostera, deuseztasunari buruzko alegazioak egiten dituenak izango du frogaren zama. 261. Deuseztasun kariak Adierazi berri dugun bezala, eragingabetasun mota KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
aukeratzean, legegintzazko politikaren irizpideak izan dira kontutan. Horrek zailtasun batzuk dakartza, kontratuaren deuseztasun kari guztiak modu sistematikoan eta oso osorik azaltzeko. Beraz, deuseztasun karirik adierazgarrienak bakarrik aztertuko ditugu: a) Kontratua deuseza izango da oinarrizko osagaietako bat ez duenean, hots: adostasuna, objektua, karia eta ad solemnitatem forma. Adostasunari dagokionez, gogoratzekoa da barne borondatea eta borondate aitortua askotan ez datozela bat. Dena den, nahiz eta bi horiek bat etorri ez, batzuetan horrek ez dakar kontratuaren deuseztasuna; horixe gertatzen da, berbarako, erreserba mentalarekin. Beste kasu batzuetan, berriz, zalantzak izan daitezke eragingabetasun mota aukeratzeko (deuseztasuna ala deuseztakortasuna); horixe gertatzen da, adibidez, oker eragozlearekin edo erabateko indarkeriarekin. Gauza bera esan daiteke kontratua egiteko berezko gaitasunik ez dagoenean. Bukatzeko, kariari buruzko xedapenak aplikatu behar zaizkie itxura egite kasuei. Objektuari dagokionez, kontratua deuseza izango da objekturik ez duenean, bai eta hori ezinezkoa edo zehazgabea denean ere (KZren 1271.etik 1273.era arteko art.ak). Azkenik, aurreko gaietan aztertu dugun moduan, karirik ez izateak (KZren 1275. art.) eta derrigorrezko forma ez betetzeak deuseztasuna dakar.
b) Titularkidetasun egoeretan, xedapen egintzak deusezak izango dira, titularkide guztien aho bateko adostasunik ez badago. Ikus, besteak beste, AGk 1966ko abenduaren 10ean, 1985eko abenduaren 19an, 1988ko uztailaren 8an eta 1990eko ekainaren 25ean emandako epaiak. Azken epai horren arabera, Lehenengo Salak behin eta berriz adierazi duen moduan, jabekideetarik batek berak bakarrik gauza erkidea xedatu ahal izateko, titularkide guztien adostasuna behar izango du; izan ere, partaide bakoitzak xedapen egintzak gauzatzeko ahalmena du, baina ahalmen hori gainerako partaideek duten eskubidearen menpe egon behar da. Era berean, ikus Auzitegi Gorenak 1990eko urriaren 24an, azaroaren 5ean eta 1991ko azaroaren 11n emandako epaiak.
c) Kontratuaren osagai batzuk ezzilegiak direnean, kontratua bera deuseza izango da; hala nola, objektua (KZren 1271.3. art.) edota karia (KZren 1275. art.). Kasu horiek ondokoaren kasu bereziak baino ez dira. d) Era berean, kontratua deuseza izango da, KZren 1255. art.ak borondatearen autonomiari ezartzen dizkion mugak
E. ROCA I TRÍAS
urratzen baditu: legea, (aginduzko arau gisa ulertuta), morala eta ordena publikoa, hain zuzen ere. Kasu horiei buruz ari da zuzenean KZren 6.3. artikulua. Horren arabera, kontratu horiek Zuzenbide osoko deuseztasuna izango dute, urratze kasuetarako beste ondoreren bat ezarri denean izan ezik. Lan honen lehendabiziko liburuan aztertu dugu arazo hori eta horretara jo beharko da.
e) Zalantza gehiago dakarte ahalmenik gabe edo behar besteko ahalmenik gabe egindako negozioek (KZren 1259. art.). Autore batzuen ustez (DE CASTRO), horiei deuseztasunari buruzko arauketa aplikatu behar zaie; beste batzuen iritziz (RIVERO), ordea, deuseztasun erlatiboari buruzkoa. KZren 1259. art.aren arabera, dominus negotiiak negozioa berresteko ahalmena du eta ahalmen hori ez dator bat deuseztasunarekin. Horregatik, badirudi zuzenagoa dela negozio horren deuseztasun erlatiboaz hitz egitea; hau da, negozioa pertsona zehatz baten izenean egin bada ere, pertsona horri begira ez du izango ondorerik. Hala eta guztiz ere, egoera konplexuagoa da, ondokoak bereiztu behar direlako: batetik, kontratuaren eragingarritasuna dominusari begira; eta, bestetik, kontratuaren eragingarritasuna kontratugileei begira. Domi nusarentzat argi dago kontratua ez dela loteslea; nolanahi ere, kontratua berresten badu, berarentzat ere loteslea izango da. Bestalde, kontratugileei dagokienez, kontutan izan behar ko dira, batetik, kontratuari buruzko inguruabarrak eta, bestetik, ordezkaritzari ematen zaion garrantzia. Horren harira, GORDILLOk falsus procuratora eta itxurazko ordezkaria bereiz ten ditu. «Azken horrek ahalmenik gabe jarduten du; eta, horrez gain, inguruabar bereziak pilatzen direnez gero, gainontzekoak zentzunez pentsa dezake ordezkariak dominusaren ahalmena duela jarduteko». Horregatik, GORDILLOk ondoreak eratxikitzen dizkio itxurazko ordezkariaren jarduketari (ikus, besteak beste, AGk 1993ko urriaren 22an eta 1994ko mar txoaren 7an emandako epaiak).
262. Deuseztasun akzioa Arestian esan dugun moduan, kontratuaren deuseztasuna adierazi beharrik ez dago, horrek ondorio guztiak izan ditzan. Hala ere, ez dago inolako eragozpenik epaileari eskatzeko adierazpen hori eman dezala. Akzio hori egikaritzeko legebideztaketa izango dute, bai KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN…
kontratugileek, bai eta horretan legebidezko interesa duen edozeinek ere (ikus AGk 1990eko urriaren 24an, azaroaren 5ean eta 1992ko urriaren 20an emandako epaiak). Horretarako ez dago iraungitasun eperik. Hala ere, deuseztasun adierazpena eskatzeko ahalmenak zenbait muga ditu: edozein eskubideren egikaritzak dituen mugak, hain zuzen ere. Horren arabera, ahalmen hori onustez egikaritu behar da eta ezin da horretan abusurik egin. Aplikatu ere, gai honetan ondoko doktrina aplika daiteke: inork ere ezin du bere egintzen kontra jo.
Edozein modutan ere, epaileak kontratuaren deuseztasuna adieraz dezan, ez da nahitaezkoa alderdi interesatuak horren inguruko alegaziorik egitea. Aitzitik, epaileak bere arioz adierazi ahal izango du deuseztasuna, auzibidean eztabaidatzen diren egitateetatik ateratzen duenean deuseztasun kariren bat dagoela. Ildo beretik, akzio zein salbuespen bidez egin daitezke deuseztasunari buruzko alegazioak (AGk 1992ko abenduaren 22an emandako epaia; era berean, epai horrek ondokoak aipatzen ditu: 1990eko ekainaren 7ko, 1988ko urriaren 6ko eta 1987ko maiatzaren 25eko epaiak). Bukatzeko, kontratua deuseza dela dioen epaiak ondore adierazleak baino ez ditu; izatez, deuseztasuna aurretiazko errealitate juridikoa da eta errealitate horrek ondore zuzenak ditu, nahiz eta horren aldeko epairik egon ez. 263. Kontratu deusezaren bihurketa Kontratu deusezaren eragingabetasuna behinbetikoa da eta alderdiek ezin dute hori konpondu (AGk 1991ko urtarrilaren 31n emandako epaia). Hala ere, kontratua bera oinarrian aldatu gabe, berorren hasierako helburua alda daiteke; hori egitean, kontratuak eragingarritasuna eskura dezake. Horretarako erabiltzen da, hain zuzen ere, kontratuaren bihurketa. DĂ?EZPICAZOren hitzetan, kontratu deusezak izan ditzake baliozko kontratu baten oinarrizko osagaiak, bai eta forma osagaiak ere; horrelakoetan, kontratua ren bihurketa da kontratu deusezaren lekuan baliozko kontratu hori jartzeko bide juridikoa. Adierazi dugun bezala, kontratuaren bihurketa erabili ahal izateko, kontratu deusezak nahitaez izan behar ditu baliozko kontratuaren (hots, ordezko kontratuaren) oinarrizko osagaiak,
E. ROCA I TRÍAS
bai eta forma osagaiak ere. Horrez gain, baliozko kontratuak alderdien interes praktikoa bete behar du (DE LOS MOZOS). Azken hori da, hain zuzen ere, kontratuaren bihurketaren osagai subjektiboa eta, beraz, bihurketaren muga. Egineginean ere, Espainiako antolamendu juridikoak ez du arautzen kontratu deusezaren bihurketa. Hala ere, erakunde hori bi artikulu hauetan oinarritu daiteke: batetik, KZren 1284. art.an; horren arabera, kontratua «modurik egokienean interpretatu behar da, ondoreak izan ditzan». Eta, bestetik, KZren 1258. artikuluan; izan ere, arau horrek barneratzen duen onustearen ondorio izan daiteke bihurketa (DE CASTRO). 264. Deuseztasun partziala Izendazioak berak adierazten duen moduan, deuseztasun partziala kontratuaren zati bateko eragingabetasunean datza. Horrelakoak gerta daitez ke, kontratuaren edukia osoosorik ezzilegia izan beharrean, ezzilegitasuna kontratu horren klausula edo baldintza batzuei bakarrik dagokienean. Lege gileak berak deuseztasun partziala agintzen du zenbait kasutan. Esaterako, KZren 1476. art.aren arabera, gaitzustez jokatuz gero, ez dago ebikzioaren ziozko erantzukizunik; bestalde, KZren 1116.2. art.aren aginduz, ez da kon tutan hartuko ezinezkoa den zerbait ez egiteko baldintza. Hauxe da deuseztasun partzialaren oinarria: negozioaren zati bat deuseza bada ere, negozio horrek oraindik alderdien helburuak betetzen ditu; horre gatik, negozio hori artatu behar da, horri eutsi behar zaio, erabateko deusez tasunak ezerezean utz baitezake alderdien interesa. Horren harira, arauek beren beregi agintzen dutenean deuseztasun partziala, orduan ez dago inolako arazorik. Baina horren inguruan berariazko xedapenik ez badago, alderdien borondatea hartu beharko da kontutan, borondate horren kontrako erabakirik ez hartzeko. Edozelan ere, ez da beharrezkoa izango borondate hori berariaz agertzea; aitzitik, ustezko borondatea izan daiteke. Gauzak horrela, negozioa ezzilegia izan daiteke, negozio horren edozein hizpaketak aginduzko arauren bat urratzen KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN…
duelako; esaterako, ondasun zehatz batzuen prezioa lege bidez mugaturik dago eta negozioaren hizpaketa batek muga horiek gainditzen ditu. Horrelakoetan, pentsa daiteke epaileak kontratuaren zati bateko deuseztasuna adieraz dezakeela; hori eginez gero, negozioan ezarritako gainprezioaren ordez, legeak xedatutakoa jarriko da. Horixe da, alegia, GORDILLOren iritzia. Jarrera hori bidezkotzeko, GORDILLOk ez du ematen borondatearen inguruko azalpenik; alderantziz, arrazoi objektiboetan oinarritzen da (berbarako, arau horiek gizarte izaerakoak izatea, hots, herri interesa argi eta garbi erakustea). GORDILLOk azpimarratu duenez, kontu horretan jurisprudentziaren jarrera ez da eraberekoa izan. Hasieran, kontratu horien erabateko deuseztasuna defendatu zuen. Gero, KZren 1305 eta 1306. art.ak aplikatu zituen, erosleak zuzeneko partaidetza duelako prezioa modu ezzilegian zehazten denean. Ondoren, kontratuen deuseztasuna ukatu zuen eta urrapenaren ondorioak administrazio esparrura mugatu zituen. Arestian, ordea, kontratu horien deuseztasun partziala onartu du. Hala ere, AGk tesi horren kontrako epaiak eman ditu oraintsu, besteak beste, 1992ko irailaren 3ko eta urriaren 14koak (GORDILLOk aztertzen dituenak).
ยง94. DEUSEZTAKORTASUNA 265. Kontzeptua eta ezaugarriak Deuseztakortasuna, izatez, kontratuaren eragingabetasun mota bat besterik ez da. Edozein kontratu deuseztakorra izan dadin, akzio egokia egikaritu beharko du horretarako legebideztaketa duenak; bitartean, kontratuak bere ohiko ondoreak sortuko ditu. Deuseztakortasunaren ezaugarri nagusiak hauek dira: a) Negozioaren egitura akatsetan oinarritzen da. Dena den, interes orokorren ikuspuntutik, akats horiek bigarren mailakoak dira (KZren 1300. art.). b) Negozio deuseztakorrak berari dagozkion ondore guztiak sortuko ditu, epaileak deuseztakortasun hori adierazi arte. Horregatik esaten da kontra tu deuseztakorrek eragingarritasun klaudikatzailea dutela (KZren
E. ROCA I TRÍAS
1301. art.; AGk 1991ko uztailaren 25ean eta 1988ko urriaren 10ean emandako epaiak). Horren kontra DELGADOk dio kontratu deuseztakorra baliogabetzat eta eragingabetzat hartu behar dela hasierahasieratik.
c) Deuseztakortasunaren bidez, interes zehatz batzuk babestu nahi dira. Hori dela eta, interes horien titularrek bakarrik izango dute deuseztakortasun akzioa egikaritzeko ahalmena. Gero ikusiko dugun bezala, horien artean nabarmendu daitezke, besteak beste, okerra jasan duena, beldurtarazpena jasan duena eta abar (KZren 1302. art.). d) Akzioaren egikaritzak iraungitasun epea du eta hori lau urtekoa da (KZren 1301. art.). e) Azkenik, kontratuaren akatsa konpon daiteke, akats horren ondorioak jasan dituenak negozioa baieztuz gero; izan ere, pertsona horrek izango du deuseztakortasun akzioa egikaritzeko legebideztaketa (KZren 1309. art. eta ondorengoak; AGk 1991ko ekainaren 17an eta uztailaren 4an emandako epaiak). 266. Deuseztakortasun kariak Deuseztakortasun kariei buruz ari da KZren 1300. artikulua. Artikulu horrek dioenez, «KZren 1261. art.an zehaztutako betekizunak dituzten kontratuak deuseztatu ahal izango dira, kontratugileentzat kalterik ez badakarte ere. Kontratu horiek deuseztatzeko, akatsen bat izan behar dute eta akats horrek kontratuak baliogabetu behar ditu legearen aginduz». KZren 1301. art.ra biltzen dira mota horretako akatsak. Gainerako kasuei buruz, ordea, ez da ezer xedatzen. Horregatik, kasuan kasuko konponbidea aukeratzeko, kontutan izan beharko da zein den kontratuaren eragingabetasunari buruzko kategoria orokorra: deuseztasuna ala deuseztakortasuna. Horri buruz azaldu dugu jadanik gure iritzia (ikus gorago). a) Legeak zehaztutako betekizunak izanez gero, borondatearen akatsak izan daitezke ondokoak: okerra, akats gisa har daitekeenean; indarkeria; beldurtarazpena; doloa; eta, KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN…
azkenik, bi alderdiei dagozkien zioen gaineko okerra. Aurreko gaietan azaldu ditugu borondatearen akatsek legearen aginduz izan behar dituzten betekizunak. Zenbait autorek zerrenda horretan sartu dituzte oker eragozlea eta erabateko indarkeria. Autore horien ustez, interes gatazka berberak daude kasu horietan eta arestian aipatutako akatsak dituzten kasuetan.
b) Adingabekoek eta ezgaiek egindako kontratuak. Azken horien inguruan eta aurrerago azaldu dugun moduan, ezgaiketa beharrezkoa den ala ez eztabaidatu izan du doktrinak (ikus 18. gaia). Era berean, zenbait autoreren ustez, deuseztakorrak izan behar dira berezko gaitasunik eduki gabe gauzatutako egintzak, horixe baita zehapen egokia horientzat. c) Ezkontide batek beste ezkontidearen adostasunik gabe egindako kontratuak, adostasun hori beharrezkoa denean (ikus, besteak beste, AGk 1989ko martxoaren 14an, 1992ko abenduaren 22an eta 1993ko irailaren 28an emandako epaiak). Ildo beretik, gogora ekarri behar da KZren 1322. art.ak xedatutakoa. Artikulu horren arabera, ezkontide batek bestearen adostasunik ez badu, erroerrotik deusezak izango dira ondasun erkideen gainean dohain bidez egindako xedapenak.
267. Deuseztakortasun akzioa Bada, hauxe da deuseztakortasunaren ezaugarririk nagusiena: kontratua eragingabea izango da, horretarako akzioa egikaritzen denean bakarrik; ordura arte, kontratua guztiz eragingarria izango da (AGk 1992ko maiatzaren 11n emandako epaia). Horren harira, deuseztakortasun akzioa egikaritzeko, legebideztaketa izan behar da. KZren 1302. art.ak zehazten du nortzuk diren horretarako legebideztaturik daudenak. Horren harira, ondokoak bakarrik daude legebideztatu rik: salatzen den okerra jasan duen alderdia; adingabekoaren edo ezgaituaren ordezkaria, bai eta adingabekoa nahiz ezgaitua bera ere, adin nagusitasunera heltzen denean edo tutoretza azkentzen denean; eta, azkenik, bi ezkontideen adostasuna beharrezkoa denean, adostasun hori eman ez duen ezkontidea. Ju
E. ROCA I TRĂ?AS
risprudentziak finkatutako doktrinaren arabera, deuseztakortasunari buruzko alegazioak akzio bidez bakarrik egin daitezke eta ez, ostera, salbuespen bidez (ikus AGk 1992ko abenduaren 22an emandako epaia eta horrek aipatzen dituenak). Deuseztakortasun akzioa egikaritzeko epea lau urtekoa da eta hori iraungitasun epea da. Epe horren zenbaketa honetara egingo da: beldurtarazpen eta indarkeria kasuetan, horiek bukatu direnetik; oker, dolo edo kariaren faltsutasun kasuetan, kontratua burutu denetik; adingabeko eta ezgaituentzat, tutoretza azkendu denetik; bi ezkontideen adostasuna beharrezkoa den kasuetan, adostasun hori eman ez duen ezkontidearentzat, ezkontzazko sozietatea edo ta ezkontza bera desegin denetik. Azken kasu horri dagokionez, ezkontideak kontratuaren inguruko zehaztasunak lehentxoago ezagutu izan baditu, ordutik hasiko da zenbatzen iraungitasun epea. Bukatzeko, ondore eratzaileak ditu deuseztakortasunari oniritzia ematen dion epaiak. Ordura arte negozio hori guztiz eragingarria zen eta epaiak ho rren deuseztasuna dakar. Ildo horretatik, epaiak atzeraeraginezko ondoreak ditu; beraz, irmoa denetik ulertu izango da negozioak ez duela ondorerik izan sekula ere. Horregatik, negozioaren ondorioz emandako gauzak itzuli egin be harko dira, geroago azalduko dugun moduan. Horixe da autore gehienen iri tzia; DE CASTRO eta DELGADOren ustez, ostera, epaia adierazlea baino ez da. 268. Kontratu deuseztakorraren baiezpena KZren 1309. art.aren arabera, baiezpena borondate aitorpen zehatz bat da: deuseztakortasun akzioa egikaritzeko legebideztaketa duenak egindako borondate aitorpena, hain zuzen ere. Baiezpenaren bidez, pertsona horrek negozioa baliozkotu eta deuseztakortasun akzioa azkentzen du. Bestetik ere, baiezpena alde bakarreko egintza da, hori eragingarria izan dadin ez baita beharrezkoa beste alderdiaren eskuhartzea (KZren 1312. art.). KZren 1310. art.ak xedatzen duenez, ondoko kontratuak bakarrik baieztu daitezke: 1261. art.aren betekizunak dituzten KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
kontratuak, hau da, oinarrizko osagai guztiak dituzten kontratuak. Era berean, KZren 1311. artikuluak betekizun hauek ezartzen ditu: bate tik, borondate aitorpena egiten duenak deuseztasunaren karia ezagutu behar du; bestetik, kari hori desagertuta egon behar da. Bistan denez, bi beteki zun horiek zentzuzkoak dira. Inguruabar horiek gertatzen ez diren bitartean, baiezpena egiten duenak ezin du jakin zein den aitorpen horren norainokoa; horrez gain, ordura arte ez du izango nahikoa askatasunik aitorpena egiteko. KZren 1311. artikuluari berriro helduz, baiezpena berariaz zein isilbidez agertaraz daiteke. Azken kasu horretan, egintza erabakigarriak gauzatu behar dira, baiezpenaren aldeko borondatea erakusteko. Adibidez, egintza zehatz batzuek berez dakarte deuseztasuna egikaritzeko eskubideari uko egitea; egintza horiek gauzatzean, isilbidez bada ere, baiezpena agertarazten da (AGk 1991ko ekainaren 20an eta 1993ko uztailaren 19an emandako epaiak). Bukatzeko, baiezpenaren ondoreei dagokienez, hauxe agintzen du KZren 1313. artikuluak: baiezpenak konpondu egiten ditu kontratuak hasieratik zitu en akatsak; izan ere, kontratuak ordura arte eragingarritasun klaudikatzailea izan du eta, ordutik aurrera, behinbetiko eragingarritasuna izango du. ยง95. DEUSEZTASUNAREN ETA DEUSEZTAKORTASUNAREN ONDOREAK 269. Kontratuaren eragingabetasuna Bi erakunde horiek hainbat ondore dituzte eta horien artean ohikoena hauxe da: kontratuak ez du sortuko berari dagokion ondorerik. Horixe gerta tzen da, hasieratik eta ipso iure, kontratua deuseza denean. Kontratua deu seztakorra denean, berriz, gauza bera gertatuko da, alderdiak eskatu eta epai agintaritzak hala erabakiz gero. Beraz, alderdientzat kontratua ez da loteslea izango; horregatik, ezin izango da inolako uzirik egikaritu betebeharraren betepena
E. ROCA I TRÍAS
eskatzeko. Edozein modutan ere, alderdiak kontratua betetzen has daitezke, prestazioetako bat edo batzuk eginez. Hori askotan gertatuko da kontratu deuseztakorretan, horiek hasieran guztiz eragingarriak baitira. Baina gauza bera gerta daiteke erroerrotik deusezak diren kontratuetan ere, alderdi batek edo biek ez dakitelako kontratua deuseza denik. Kasu horietan, gauzak ezin di ra horretara utzi; kontratua egin baino lehenagoko egoerara itzuli behar dira, eragingabetasuna benetakoa izan dadin. Hala ere, batzuetan ezinezkoa izaten da jatorrizko egoerara itzultzea. 270. Berreskuratze ondorea A) Erregela orokorra KZren 1303. art.ak hauxe agintzen du: «betebeharraren deuseztasuna adierazi eta gero, kontratugileek elkarri itzuli beharko dizkiote kontratuaren objektu izan diren gauzak euren fruituekin eta prezioa horren korrituekin…». Horixe da, hain zuzen ere, kontratuaren eragingabetasunak duen ondoreetako bat. Ondore horrek kontratugile biak ukituko ditu, biak hasi badira betetzen eurei dagozkien betebeharrak. Auzitegi Gorenak behin eta berriz adierazi duenez, kontratu deusezek, ezta deuseztakorrek ere, ez dute berez erakartzen itzultze betebeharra; aitzitik, legeak berak eratortzen du betebehar hori. Hori dela eta, alderdiek ez dute berariaz eskatu behar itzulketa; alderantziz, epaileak bere arioz adieraz dezake, iura novit curia printzipioaren arabera. Egineginean ere, horrek ez du aldarazten eskatutakoaren eta emandakoaren arteko harmonia; gainera, horretara saihes daiteke alderdi bat bestearen kontura bidegabe aberastea (ikus, besteak beste, AGk 1989ko irailaren 22an eta 1992ko otsailaren 24an emandako epaiak).
Bestalde, KZren 1308. art.tik atera daitekeenez, itzultze betebeharrak aldi berean egikaritzen dira. Manu horren arabera, kontratugileetako batek deu seztasun adierazpenean agindu zaiona itzultzen ez duen bitartean, ezin izango du beste kontratugilea behartu horri dagokiona betetzera. Itzulketa in natura egin behar da. Hala ere, KZren 1307. artikuluak dioenez, gauza galdu izan bada, galera gertatzean KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN…
horrek zuen balioa eman beharko da. Prestazioaren objektua izan daiteke erabilera zehatz bat lagatzea edo zerbitzu jakin bat ematea (hala nola, gauzen errentamendua edota zerbitzugintza). Horrelakoetan jakina da egindakoa ezin dela desegin. Horregatik uler daiteke kasu horietan eragingabetasunak ex nunc ondoreak baino ez dituela; hau da, gauza edo zerbitzua erabili zein gozatzeagatik ja sotako kontraprestazioak konpentsatu egiten du itzuliezineko erabilera edo zerbitzu hori. Hala ere, ez du ematen hori izan behar denik aipatu berri dugun kasuaren konponbidea. Aitzitik, KZren 1307. artikuluak eratortzen du konponbide egokia: erabilera edo zerbitzua «itzuli» beharrean, erabilera edo zerbitzu horren balio objektiboa eman behar da (Auzitegi Gorenak 1966ko azaroaren 10ean eta 1973ko maiatzaren 17an emandako epaiak).
Era berean, KZren 1303 eta 1307. art.en arabera, alderdiek gauzaren fruituak eta prezioaren korrituak itzuli behar dituzte. Artikulu horiek ez dute kontutan hartzen alderdien onustea ala gaitzustea; hots, ez dute tratu ezberdinik ematen irizpide horren arabera. KZren 451. art.ak eta ondorengoek, aldiz, edukitza egoeraren likidazioa arautzean, onustea eta gaitzustea aintzat hartzen dituzte; KZren 1896. art.ak ere, zor ez dena kobratzeari buruzko arauketa egitean, gauza bera egiten du. Horren harira, DÍEZPICAZO, GULLÓN eta DELGADOk uste dute azken artikulu horiek aplikatu behar direla kasu honetan ere. Dena dela, autore horiek azpimarratu bezala, jurisprudentziaren jarrera kontu horren inguruan ez da eraberekoa izan. Berbarako, artikulu horiek aplikatu ditu AGk, 1970eko otsailaren 10ean, 1976ko ekainaren 14an eta 1984ko urriaren 31n emandako epaietan; 1974ko otsailaren 1ean eta 1977ko ekainaren 27an emandakoetan, ordea, hori egitearen kontra agertu da. B) Ezgaiak itzuli beharrekoa Arestian azaldutako erregelatik kanpo uzten du ezgaia KZren 1304. artikuluak. Artikulu horren arabera, ezgaiak hauxe baino ez du itzuli behar: «berak jasotako gauza edo prezioarekin aberastu dena». Aplikatu ere, artikulu hori aplikatu behar zaie, bai adingabekoei, bai eta KZren 199. art.aren eta ondorengoen arabera ezgaituak izan direnei ere, kontraturik egiten badute horretarako nahikoa gaitasunik izan gabe. Hala eta guztiz ere,
E. ROCA I TRĂ?AS
doktrinak ez tabaidatu izan du arau bera aplikatu behar den ala ez judizio bidezko ezgaiketarik izan ez denean. Badirudi bat etorri behar direla eztabaida horren konponbidea eta beste eztabaida honi emandakoa: ezgaitasun egoerek kontratuaren deuseztasuna ala deuseztakortasuna dakarte? Lehendabiziko eztabaidari baietz erantzunez gero, judizio bidez ezgaituak izan ez direnei ere 1304. artikulua aplikatu behar zaie. C) Itzultze betebeharraren salbuespena Salbuespen hori KZren 1305 eta 1306. art.etara bildurik dago. Horren inguruan, bi kasu bereiztu behar dira: a) Kontratua deuseza izan daiteke, horren karia edo objektua ezzilegia delako. Halakoetan, ezzilegitasuna bi alderdiei egozteko moduko delitua edo falta izanez gero, alderdiok ez dute akziorik izango elkarrekiko. Horrez gain, ZKk delitu edo falta bidez eskuratutako gauza eta gaien inguruan agindutakoa aplikatuko zaie kontratuaren objektu izan diren gauzei edo prezioari. Horren inguruan dabiltza, besteak beste, ZKren 48. artikulua, urriaren 15ean emandako 2.783/1976 ED eta 1983ko uztailaren 14ko A.
Xedapen bera aplikatuko da kontratugileetako bat bakarrik izan denean delitu edo faltaren errudun. Beste kontratugileak berak eman duena errekla matu ahal izango du, baina ez du inolako betebeharrik izango berak hitz eman duena betetzeko. b) Deuseztasunaren karia ezin bada delitu edo faltatzat hartu, berriro ere bi kasu bereiztu beharko dira. Batetik, bi kontratugileak badira kari horren errudunak, ezin izango dute errepetitu kontratuaren ondorioz eman dutena; gainera, ezin izango dute erreklamatu besteak hitz emandakoa. Bestetik, erruduna bat bakarrik bada, horri ere erregela bera aplikatuko zaio: beste kontratugileak berak eman duena erreklamatu ahal izango du, baina ez du inolako betebeharrik izango berak hitz KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
eman duena betetzeko.
ยง96. KONTRATUAREN HUTSALKETA 271. Kontzeptua eta ezaugarriak Eragingabetasun mota hori, izatez, konponbide juridiko bat baino ez da: legeak zehaztutako interes jakin batzuen mesedetan ezarritako konponbidea, hain zuzen. Interes horien titularrek sorospidez bakarrik erabili ahal izan go dute konponbide hori. Bada, hauexek dira hutsalketaren ezaugarririk nagusienak: a) Hutsaltzeko moduko kontratuen eraketa zuzena da, kontratu horiek ez baitute inolako akatsik. Hala ere, hutsaltzeko moduko kontratuen ondoreak kaltegarriak dira legegileak aintzat hartzen dituen interes zehatz batzuentzat. Hori dela eta, KZren 1290. art.ak beren beregi zehazten ditu kontratuaren hutsalketa eskatzeko zioak. Bistan denez, deuseztasuna eta deuseztakortasuna kontratuaren egitura akatsetan oinarritzen dira eta hutsalketa, ordea, ez. b) Horretara egindako kontratuak eragingarriak izango dira, hutsaltzen ez diren bitartean. Eta, horretarako, akzio egokia egikaritu beharko dute kontratu horiek hutsaltzeko legebideztaketa dutenek. c) Hutsalketa sorospidezkoa da; ondorioz, kaltegalerak konpontzeko beste biderik ez dagoenean bakarrik erabil daiteke (KZren 1294. art.). 272. Kariak Azaldu dugun moduan, hutsalketa bidezkoa izango da, legeak zehaztutako kasuetan bakarrik. Jarraian azalduko ditugu KZren 1291. art.ak beren beregi aipatzen dituenak.
E. ROCA I TRĂ?AS
a) Tutoreek epailearen baimenik gabe egiten dituzten kontratuak. Kontra tu horiek hutsaltzeko, ordezkatuei kalte egin behar diete eta kalte horren no rainokoa hauxe izan behar da: kontratuaren objektu izan diren gauzen balioaren laurdena baino handiagoa. Bada, tutoreek zenbait kontratu egin di tzakete beren kabuz: KZren 271 eta 172. art.ek aipatzen ez dituzten kontra tuak, alegia. Kontratu horiei buruz ari da, hain zuzen ere, 1291. artikulua. Zehatz esateko, araua famili kontseiluaz ari da. Nolanahi ere, urriaren 24an emandako 13/1983 Legeak famili kontseilua ezabatu eta tutoretza eraldatu zuen; ordutik, epaileak betetzen ditu famili kontseiluaren eginkizunak.
b) Ausentearen ordezkariek epailearen baimenik gabe egiten dituzten kontratuak, ausenteak aurreko kasuan azaldutako kaltea jasan badu (Kode Zibilaren 1296. art.). Aurreko gai batzuetan adierazi bezala, ordezkari horiei tutoretzaren xedapenak aplikatuko zaizkie (KZren 185. art. in fine). Horrez gain, KZren 186. art.ak mugak ezartzen dizkio ordezkari horien jarduketari, epailearen kontrolpean jartzen baitu jarduketa hori. c) Hartzekodunei maula eginez burututako kontratuak, hartzekodunek beste modurik ez badute zor zaiena kobratzeko. Hartzekodun horiek, euren burua babesteko, paulotar akzioa egikaritu ahal izango dute, KZren 1111. art.aren arabera. Akzio hori hamabigarren gaian azaldu dugu eta horretara jo behar da. Aurreko kasuarekin parekatu behar ditugu ondokoak ere: kaudimengabezi egoeran betebehar zehatz batzuen ondorioz egindako ordainketak, ordainketok egitean zorduna ezin bada behartu betebehar horiek betetzera (KZren 1292. art.). d) Gauza auzigaien gaineko kontratuak, demandatuak egin baditu alderdi auzilariek edo epai agintaritza eskudunak jakin eta onartu gabe. Aurreko ka suetan ez bezala, kasu horretan ez da beharrezkoa auzijartzailea kontratuaren alderdi izatea; aitzitik, gauzaren gainean edozein KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
arazo duen gainontzekoa izan daiteke auzijartzaile. Auzi horrekin, gauza auzigaien gain demandatzai leak izan dezakeen eskubidea babestu nahi da, horretara saihes baitaiteke ondasun hori demandatuaren ondaretik irtetea. e) Eta, azkenik, legeak zehaztutako beste edozein kasu. 273. Kaltearen ziozko hutsalketa KZren 1293. art.ak adierazi duenez, 1291. art.aren 1go. eta 2. zenbakietan aipaturiko kasuetatik kanpo, ezin izango da kaltearen zioz inolako kontraturik hutsaldu. Beraz, Kodetik kanpo geratu da ultra diminium hutsalketa. Hutsalketa mota hori Erromako Zuzenbidean agertu zen lehendabizi eta Partidek arautu zuten. Orokorrean, ultra diminium hutsalketa bidez, salerosketa desegiteko ahalmena ematen zaio ondasun higiezinen saltzaileari; dena den, ahalmen hori izateko, saltzaile horrek ondasun higiezinak duen balioaren erdia baino gutxiago jaso behar izan du prezio gisa. Erromako Zuzenbidean, erosleak salmenta hori ongitzeko aukera zuen, ordaindu gabeko prezioaren zatia saltzaileari emanez gero.
Oinarritu ere, ultra diminium hutsalketa ekitatean oinarritzen da, irizpide hori izan behar delako kontratu harremanen ardatza; izan ere, ekitatearen bidez saihes daiteke prestazioen artean gehiegiko desorekak izatea. Hala ere, ultra diminium hutsalketa onartzeak merkatu ekonomia nahas dezake. Orobat, merkatu ekonomia norbanakoen jarduketa askean sustraitzen da. Horregatik, ekonomia horretan herri botereen eskuhartzea bidezkoa da, interes orokorrak babesteko beharrezkoa den heinean. Eta, jakina denez, beti ez datoz bat interes orokorrak eta gauzak merke lagatzen dituen saltzailearenak. Edozein modutan ere, Kataluniako Zuzenbideak eta, zehatzago esateko, bertako konpilazioaren 321. art.ak eta ondorengoek ultra diminium hutsalketa onartzen dute. hutsalketa mota hori bidezkoa izango da, ondasun higiezinen gaineko salerosketetan, trukaketetan eta kostubidezko beste edozein kontratu
E. ROCA I TRĂ?AS
tan. Baina horiek guztiak hutsaldu ahal izateko, besterenganatzaileari kal te egin behar diote eta kalte hori prezio zuzenaren erdia baino handiagoa izan behar da. Dena den, badira salbuespen batzuk, ondoko kontratuak ezin bai tira hutsaldu: jendaurreko enkanteetan egindako salerosketak eta beste renganaketak; eta, era berean, beste kontratu batzuk, horien prezioa edo kontraprestazioa ausazkoa nahiz auzigaia denean, edota kontratuak eurak besterenganatzailearen eskuzabaltasunean oinarritzen direnean. Nafarroako Foru Berriak ere hutsalketa mota hori arautzen du 499. legean. Bada, Nafarroan bidezkoa izango da ultra diminium hutsalketa, ondoko kasuan: beharrizan larriak izateagatik edo esperientziarik ez edukitzeagatik, kostubidezko negozio bat onartu izan denean eta negozio horrek kalte han diak ekarri dituenean. Kalte handitzat har daitezke prestazioak duen balioa ren erditik gorakoak; balorazio hori kontratua burutzean egin behar da. Kalte izugarritzat har daitezke, ordea, balio horren bi herenetik gorakoak. 274. Hutsaltze akzioa Hutsaltze akzioa egikaritzeko legebideztaketa ondokoei bakarrik dagokie: eragingabetasun mota horrekin babestu nahi diren interesen titularrei, hain zuzen ere. Beraz, akzio hori egikaritzeko legebideztaketa izango dute: tutoretzapean dauden adingabekoek eta ezgaiek; ausenteek; kaltetutako hartzekodunek; eta, gauza auzigaiei dagokienean, demandatzaileek. Hutsaltze akzioak lau urteko iraungitasun epea du. Epe hori, orokorrean, kontratua egiten den unetik zenbatzen da; tutoretzapean daudenentzat, aldiz, tutoretza azkentzen denetik eta ausenteentzat, azkenik, euren egoitza ezaguna denetik (KZren 1299. art.). Bukatzeko, hutsalketa sorospidezkoa denez gero, kaltea konpontzeko beste biderik ez dagoenean bakarrik eskatu ahal izango da (KZren 1294. art.). KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN‌
275. Ondoreak Hutsalketa adierazi eta gero, kontratua eragingabea izango da, atzeraeraginezko ondoreekin. Kontratugileek elkarri itzuli beharko dizkiote kontratuaren objektu izan diren gauzak euren fruituekin eta prezioa horren korrituekin. Horiek guztiak in natura itzuli beharko dira. Hori dela eta, edozein kontratu hutsaldu ahal izateko, hutsalketa eskatzen duenak berari dagokiona itzultzeko modua izan behar du. Ildo beretik, hutsalketa ezinezkoa izango da, gauzak lege bidez badaude gainontzeko onustedunen esku. Dena dela, azken kasu horretan, kontratuaren ondorioz kalteak izan dituenak eskubidea izango du kalte horiek eragin dizkionari horien ordaina eskatzeko (KZren 1295. art.).
BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO, «Invalidez de la declaración de voluntad», ADC, 1957, 985. or. eta ondorengoak; idem, «Estudio sintético de la rescisión por lesión en más de la mitad en los Derechos catalán y navarro», RDP, 1976, 980. or. eta ondorengoak; BORREL, Nulidad de los actos jurídicos según el Código civil español, Bartzelona, 1947; CLAVERÍA GOSÁLBEZ, La confirmación del contrato anulable, Bologna, 1978; DE LOS MOZOS, La conversión del negocio jurídico, Bartzelona, 1959; DELGADO ECHEVERRÍA, «La anulabilidad», ADC, 1976, 1021. or. eta ondorengoak; idem, «Comentarios a los artículos 1300 y ss», Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XVII2, Madril, 1981; idem, Comentario del Código civil, Justizi Ministerioa, Madril, 1991; GORDILLO CAÑAS, «La nulidad parcial de los contratos con precio ilegal», ADC, 1975, 101. or. eta ondorengoak; idem, «Violencia viciante, violencia absoluta e inexistencia contractual», RDP, 1987, 214. or. eta ondorengoak; idem, «Nulidad, anulabilidad e inexistencia (El sistema de las nulidades en un Código latino situado entre la primera y la segunda codificación)», Centenario del Código civil, I, Madril, 1990, 935. or. eta ondorengoak; idem, «Precio ilegal: ¿Un salto atrás en la Jurisprudencia del Tribunal Supremo?», ADC, 1993, 893. or. eta ondorengoak; JORDANO FRAGA, Falta absoluta de consentimiento. Interpretación e ineficacia contractuales, Bologna, 1988; LÓPEZ FRÍAS,
E. ROCA I TRÍAS «Clases de nulidad parcial del contrato en Derecho español», ADC, 1990, 851. or. eta ondorengoak; MARÍN PADILLA, El principio general de conservación de los actos y negocios jurídicos: «utile per inutile non vidiatur», Bartzelona, 1990; MORENO QUESADA, «Comentarios a los artículos 1290 a 1299 C.C.», in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XVII, Madril, 1981; eta in Comentario del Código civil, II, Justizi Ministerioa, Madril, 1991; ORDUÑA MORENO, La acción rescisoria por fraude acreedores en la jurisprudencia del Tribunal Supremo, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1992; RUBIO GARRIDO, «Interpretación del contrato. Nulidad por falta de objeto. «Aliud pro alio». Resarcimiento debido por defecto de la cosa vendida», ADC, 1991, 317. or.; SERRANO ALONSO, La confirmación del negocio jurídico, Madril, 1976.
KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN…
KUASIKONTRATUAK
E. ROCA I TRÍAS
Hogeita laugarren gaia KUASIKONTRATUAK ETA BIDEGABE ABERASTEA Laburpena: §97. Kuasikontratuak.— 276. Kuasikontratuen kategoria: A) Kontzeptua, B) Kritikak; C) Zuzenbide tipotik kanpoko kuasikontratuak.— 277. Inoren negozioak kudeatzea, horretarako mandaturik izan gabe: A) Kontzeptua; B) Kudeatzailearen betebeharrak; C) Ugazabaren eginbeharrak; D) Kudeaketa bereziak.— 278. Zor ez dena kobratzea: A) Kontzeptua eta baldintzak; B) Akzioaren edukia; C) Akzioaren eraentza; D) Froga.— §98. Karirik gabe aberastea.— 279. Kontzeptua.— 280. «Condictione»ak.— 281. Karirik gabe aberastearen oinarrizko kasuak: A) Prestazio «condictioa»; B) Eskusartze «condictioa»; C) Inbertsio «condictioa».— 282. Akzioaren eraentza: A) Baldintzak; B) Sorospidezkotasuna; C) Objektua; D) Egikaritza.
§97. KUASIKONTRATUAK 276. Kuasikontratuen kategoria A) Kontzeptua KZren 1887. artikuluak ondoko definizioa ematen du: «kuasikontratuak borondate hutsezko egitate zilegiak dira. Batzuetan, euren egilea betebeharpean geratzen da gainontzeko bati begira. Beste batzuetan, aldiz, interesatuen artean elkarrekiko betebeharrak sortzen dira». Bistan denez, betebehar horiek ez datoz kontratuetatik, ezta egintza ezzilegietatik ere. Baina, era berean, ez datoz legetik zuzenean ere. Aitzitik, legeak egitatezko kasu batzuk finkatzen ditu eta, kasu horiek gertatzean, betebeharrak sortzen dira. Egitatezko kasuotan, borondatezko portaera zilegiak xedatzen dira. Aurreko gaietan ikusi izan dugun moduan, KZren 1089. art.ak kuasikontratu adierazmoldea erabiltzen duenean, betebeharren iturrietako bat aipatzen du. Hori egitean, Erromako Zuzenbidean sustraitutako tradizio historikoari heltzen dio. Tradizio horretan oinarrituta, Kode Zibilak bi erakunde hauek E. ROCA I TRÍAS
arautzen ditu: batetik, inoren negozioak kudeatzea, horretarako mandaturik izan gabe; eta, bestetik, zor ez dena kobratu izanagatik, hori itzultzeko betebeharra. Aspalditik, kritika ugari izan dira kuasikontratu kontzeptuaren kontra, batez ere, kontzeptu hori kategoria orokor gisa hartu izan denean. Kritika horiek kuasikontratuaren jatorri historikotik bertatik datoz. GAYOk Instituta lanean adierazi zuenez, betebeharrak, kontratu eta delituetatik sortzeaz gain, ex varis causa rum figuris sortzen dira. Bigarren mailako kategoria hori zehaztuz, kuasikontratua Instituta Justinianeara bildu zen. Ondoren, Corpus Iuris Civilisak bi kasu bereiztu zituen kategoria horren barruan. Bi kasu horiek identifikatzeko, betebeharren iturri nagusiak (kontratua eta delitua, alegia) hartu zituen kontutan. Horrela, betebeharrak sor daitezke, bai kontratuaren antzeko kasuetatik (quasi ex contractu), bai eta delituaren antzeko kasuetatik ere (quasi ex delicto). Nolanahi ere, hor adierazitako hitzak alderanztu egin ziren; alderanzketa horri Teo filoren parafrasi deritzo. Horren ondorioz, kasu horiek kuasikontratu eta kuasidelitu izen dazioekin ezagutu izan ziren. Autore batzuen iritziz, hori guztia akats historiko bat besterik ez da. Akats horretan oinarriturik, Espainiako Kode Zibilera bildu zen kuasikontratuen kategoria, Frantziako Kodearen bidez. Dena den, kategoria hori onartuta ere, Espainian eduki gutxikoa dela azpimarratu behar da. Erroman oso zabala zen; Espainian, ordea, kategoria horrek gorago aipatu ditugun bi kasuak bakarrik hartzen ditu bere barruan. Egineginean ere, Espainian ez dira kuasikontratutzat hartu, besteak beste, ondokoak: erkideen arteko betebeharrak; tutoreak tu toretzapekoarekin dituen betebeharrak; edota jaraunsle onartzaile eta legatuhartzaile hartze kodunaren artekoak.
B) Kritikak Aurrekoa kontutan izanik, ez da harritzekoa KZren definizioak kritikak izatea. Batetik, hitzez hitz hartuta, egintza juridikoei buruz hitz egin beharrean, borondatezko egitateen inguruan dabil. Bestetik, egitateok zilegiak izan behar direla zehazten duenean, hauxe baino ez dio: ezzilegiak ezin direla izan; hori bistakoa da, ezzilegiak izanez gero, delitu erantzukizunak edo akiliotar erantzukizunak eratorritako betebeharrak izango liratekeelako. Azkenik, artikulu horrek zehazten dituen ondoreei dagokienez, sortu ere, kuasikontratuek betebeharrak sor ditzakete; baina, alde batetik, borondatezko jokabidearen egilea ez da beti
betebeharpekoa eta, bestetik, bi alderdien gaineko betebeharrak izanda ere, betebehar horiek ez dira elkarrekikoak esangura hertsian. Ildo beretik, definizio horren oinarriari buruz ere badira zenbait kritika. Lehenengo eta behin, aditu batzuen aburuz, edukirik gabeko sailkapena da hori, kuasikontratuei buruzko eraentza erkide eta orokorrik ez baitago; alde rantziz, 1887. artikulua da kuasikontratu guztiei aplikatzeko moduko artikulu bakarra. Bigarrenik, arestian aipatu dugun moduan, Zuzenbide tipoaren bar neko bi erakundek bakarrik osatzen dute kuasikontratuen gainean KZk egiten duen arauketa osoa. Hirugarrenik, bi erakunde horiek guztiz heterogenoak direnez gero, horien azalpen egokia, KZk egindakoa baino, hauxe izango li tzateke: legeak ezartzen ditu zuzenean kuasikontratuek eratortzen dituzten betebeharrak; beraz, betebeharren iturria den aldetik, legeak kuasikontratuak hartzen ditu bere barnean. Hortaz, kuasikontratuen kategoria alferrekoa da. Hori guztia dela eta, gutxi dira kuasikontratu kategoriaren aldekoak. C) Zuzenbide tipotik kanpoko kuasikontratuak Edozein modutan ere, nolabaiteko erabilgarritasuna eratxiki nahi izan zaio kuasikontratuen kategoriari. Horren harira, kuasikontratuen bidez azaldu omen dira legezko arauketarik ez duten aberaste ezzuzenak; kasu horietan ere, itzultze betebeharrak sortzen dira. Horre gatik esan ohi da Zuzenbide tipotik kanpoko kuasikontratu batetik sortzen direla itzul tze betebehar horiek; geroago aztertuko dugun bezala, Espainiako Zuzenbidean horrelako betebeharrak onartzen dira. Dena dela, ALBALADEJOk zuzen adierazi duenez, Zuzenbide tipotik kanpoko kontratuak badira ere, ez dago Zuzenbide tipotik kanpoko kuasikontraturik. Orobat, KZk kuasikontratuak definitzen dituenean, ez du definitzen kuasikontratuen tipo orokorrik; aitzitik, borondatezko egitate zilegi zehatz batzuk aipatzen ditu: KZk berak betebeharren iturritzat hartzen dituen egitateak, hain zuzen ere. Gainera, gero adieraziko dugun bezala, aberaste ezzuzenak eratortzen dituen itzultze betebeharrak azaltzeko, ez da zabaldu behar kuasikontratuaren kontzeptua.
E. ROCA I TRĂ?AS
277. Inoren negozioak kudeatzea, horretarako mandaturik izan gabe A) Kontzeptua KZren 1888. artikuluak dioenez, betebehar batzuk sortzen dira, ÂŤpertsona batek bere borondatez inoren negozioak agentziatu eta administratzen dituenean, hark horretarako mandaturik eman ez badio ereÂť. Gisa berean, NFBren 560. legearen arabera, zenbait betebehar sortzen dira, ÂŤpertsona batek ku deaketa zehatz bat egiten duenean beste baten interesen mesederako, azken horren agindurik izan gabeÂť. Labur bilduz, kuasikontratu horri buruz hitz egin daiteke, pertsona batek (hau da, kudeatzaileak), bere ekimenez, irabazas morik gabe eta interesatua (dominus negotiia, alegia) kontutan izan gabe, ino ren arazoak kudeatzen dituenean. Aldakuntza batzuk gorabehera, erakunde horrek betekizun hauek ditu: a) Kudeaketa egintzak gertatu behar dira. Adierazmolde hori esangura zabalean ulertu behar da, hots, horren barruan sartu behar dira, bai egintza juridikoak, bai eta egintza hutsak ere (AGk 1978ko urriaren 16an emanda ko epaia: erabilera, administrazioa, xedapena edo edukitza). Beraz, hemen ere erabil daiteke mandatu kontratuaren inguruan azaldutako kudeaketa kontzep tua. Horrez gain, beste jarduera batzuk ere kudeaketatzat har daitezke; esate baterako, obra kontratuak edo zerbitzu kontratuak eratzen dituzten jarduerak. b) Inoren esparruan sartzea. Kasuankasuan kudeatutako arazoak inorenak izan behar dira; esangura zabalean esateko, kudeaketak beste pertsona baten interesak ukitu behar ditu. Hortaz, inoren esparruan eskua sartzen da, baina eskusartze hori zilegia da antolamendu juridikoaren arabera. c) Irabazasmorik eta interesik ez izatea. Hori dela eta, kuasikontratutik kanpo geratzen dira kudeatzaileak bere interesen mesederako zein dirugosez (animus depraedandi) egindako eskusartzeak.
d) Eskusartzea borondatezkoa edo berezkoa izan behar da. Eskusartze ho ri ez du legeak agintzen; eta, era berean, ez da kudeatzaile eta interesatuaren arteko kontratuaren ondorioa. Horren inguruan ari da Kode Zibila, kudeaketa mandaturik gabekoa (edo beste edozein harreman juridikorik gabekoa) izan behar dela zehazten duenean. Eskusartzea borondatezkoa izan behar denez gero, kontratatzeko ahalmena izan behar du kudeatzaileak; horixe atera dai teke mandatuari buruzko arauak analogiaz aplikatuz gero. e) Kasuankasuan kudeatutako negozioaren titularrak ez du eragozpe nik jarri behar. Bada, ez da nahitaezkoa titular horrek kudeaketaren berri ez izatea (1851ko Proiektuaren arabera, aldiz, dominusak ez zuen izan behar kudeaketaren berririk. Nolanahi ere, aipamen hori desagertu egin da Kode Zibilean). Modu berean, ez da beharrezkoa dominusak bere arazoez arduratzeko ezintasuna izatea. Zalantzan jar daiteke, ordea, gainontzekoaren eskusartzea bidezkoa izan dadin beharrezkoa den ala ez titularra bere arazoez ez arduratzea. KZk ez dio argi eta garbi hori nahitaezkoa denik. Dena den, hori atera daiteke KZren 1888. art.ko azken tartekaduratik; izan ere, horrek ondokoa dio: dominusa ÂŤbere arazoak kudeatzeko gai izanez geroÂť. Edozein modutan ere, horrek ez du esan nahi edozein pertsonak inoren arazoak kudeatu ahal dituenik, besterik gabe, ez dagoelako ados titularraren jarduerarekin. Beraz, eskusartzea zentzuzkoa izan behar da; kasurako, zentzuzkoa izango da, dominusak benetan uzten dituenean alde batera bere arazoak, ezin dituelako aurrera atera edo ez duelako hori egin nahi.
B) Kudeatzailearen betebeharrak Hor azaldutako baldintzak betez gero, KZk betebehar hauek ezartzen dizkio kudeatzaileari: a) Ezin dio kudeatzeari utzi. Behin kudeatzen hasiz gero, E. ROCA I TRĂ?AS
kudeatzaileak ezin du kudeaketa bertan behera utzi, ondoko bi baldintzetarik bat bete arte: kudeaketa hori erabat bukatu arte (KZren 1888. art.aren hitzetan, ÂŤarazoari eta berorren gorabeherei amaiera eman arteÂť); edo, titularra bere arazoak ku deatzeko gai izanez gero, kudeatzaileak hori egin dezala eskatu arte. Kudea tzaileak hori eskatu eta gero ere, dominusak ez badu bere arazoen gaineko ardurarik hartzen, orduan kudeatzailearen egintzak berresten dituela uste izango da eta kudeatzaile hori mandatari bihurtuko da. Azkenik, dominusa hil arren, ez da azkentzen kudeaketari eusteko betebeharra. b) Dominusari eman behar dizkio informazioa, kontuak eta kudeaketaren emaitza. Betebehar horiek ezartzen ditu jurisprudentziak (besteak beste, AGk 1950eko martxoaren 17an, 1954ko otsailaren 2an eta 1978ko urriaren 16an emandako epaiak) eta analogiaz atera daitezke KZren 1720. art.tik. c) Familiako guraso onaren arretaz jardun behar du (horixe baita behar besteko arretari buruzko kanon orokorra). Horregatik, arreta hori ez izateagatik inolako kaltegalerarik eragiten badu, horren gaineko erantzukizuna izango du. Hala ere, kasuan kasuko inguruabarrak kontutan hartuta (kudeaketa errukiagatik nahiz bihozberatasunagatik egin dela; edota subjektuak senideak zein lagunak direla etab.), auzitegiek erantzukizun horren zorroztasuna bigundu dezakete (1889. art.). Dena dela, kudeatzailearen erantzukizuna gogorragoa ere izan daiteke. Orobat, kudeatzaileak ezustekoen gaineko erantzukizuna izango du, ÂŤugaza bak egiten ez zituen eragiketa arriskutsuak gauzatzen dituenean, edota uga zabaren interesen aurretik, bere interesa jartzen dueneanÂť (1891. art.). Kudeatzaileak beste pertsona bati eskuordetzen badio kudeaketa, orduan erantzukizuna izango du eskuordearen egintzen gainean; nolanahi ere, erantzukizun horrek ez die kalterik egingo dominus eta eskuordearen artean zuzenean izan daitezkeen harremanei (1890.1. art.). Kudeatzaileak bat baino gehiago izanez gero, erantzukizun solidarioa izango dute (1890.2. art.).
d) Kudeaketa egitean, kudeatzaileak gainontzekoekin kontrata dezake. Horrelakoetan, kudeatzaileak bere izenean jarduten badu (eta ez, ordea, ordezkari gisa), gainontzekoei lotuta geratuko da. Inoren izenean jarduten duenean ere, lotura bera izango da, ondoko kasuan izan ezik: 1892 eta 1893. art.ek ezarritako ordezkaritza mekanismoak aplikatzen direnean, hain zuzen. C) Ugazabaren eginbeharrak Negozioen kudeaketak betebeharrak sor ditzan dominusarentzat, ondoko baldintzetarik bat bete behar da: dominusak kudeaketa hori berrestea, edo 1893. art.ak zerrendatzen dituen kasuen artean baten bat gertatzea. a) KZren 1892. art.aren arabera, ugazabak kudeaketa berretsiz gero, kudeaketa harremanen izaera aldatzen da; izan ere, ordura arte kuasikontra tu harremanak zirenak kontratu harreman bihurtzen dira. Gehienetan, kontratu harreman horiek mandatua eratzen dute eta horri buruzko arauak aplikatzen zaizkie. Aldaketa edo bihurketa horren inguruan, ondokoa eztabaidatu omen da: bihurketak atzeraeraginezko ondoreak dituen ala ez, kudeaketa hasten denetik. Badirudi galdera horri baietz erantzun behar zaiola; hala ere, kontutan izan behar da berrespenetik atera daitekeen erreserba oro. Bukatzeko, berrespenak ez du forma zehatzik behar, isilbidez ere egin baitaiteke; dena den, horren inguruan badira zenbait zalantza (LASARTE). b) Berrespenik ez dagoenean, berriz, ugazabak kudeaketaren onurak aprobetxatzen baditu, orduan betebeharpean geratzen da kudeatzaileari begira eta, hala denean, gainontzekoei begira (1893. art.). Horrelako kasuetan, esangura hertsian ezin da esan ugazabak isibildez kudeaketa berresten duenik; aitzitik, kudeaketaren emaitzak aprobetxatzen ditu modu objektiboan eta, horregatik, erantzukizuna hartu behar du bere gain. Horretarako, kudeaketak probetxuak, onurak edo abantailak ekarri behar dizkio; hots, kudeaketa ugazabaren onurarako izan behar da. E. ROCA I TRĂ?AS
Aitzitik, kudeaketak ez badakar inolako onurarik, ez da 1893. artikulua aplikatuko. Bistan denez, legegilea Zuzenbi de historikotik urrundu da, Zuzenbide historikoaren arabera nahikoa baitzen kudeaketa erabilgarritasunez hastea (utiliter coeptum). Gaur egun, ordea, ku deaketa erabilgarritasunez bukatu behar da. Onura edo abantaila kontzeptua modu zabalean ulertu behar da, horren barruan sartu behar direlako, besteak beste: ondare gehikuntzak, ondare urripenak saihestea, ondare izaerarik ez duten onurak etab. c) Berrespenik ez badago eta, era berean, kudeaketak onurarik ez badakar, ugazabak erantzukizuna du, ondoko kasuan bakarrik: kudeatzeari ekin zaionean, ugazabari «hurrehurreko eta ageriko galerak» saihesteko (1893.2. artikulua). Baldintza horien artean baten bat betez gero, ugazabak erantzukizuna du «bere interesen mesedetan hartutako betebeharren gainean. Gisa berean, ku deatzaileari ordaindu behar dizkio kargua betetzean izan dituen galerak, nahi taezko gastuak eta gastu onuragarriak» (1893.1. art.). a) Beraz, kudeaketak ordainketa betebeharra eratortzen du, ugazabaren pentzutan eta kudeatzailearentzat. Betebehar horrek bere barruan hartzen ditu kudeatzaileak izandako galerak, nahitaezko gastuak eta gastu onuragarriak. Horiez gain, ugazabak ordaindu egin behar ditu kudeatzaileak berak aurreratutako diru kopuruen korrituak (1728.3. art.). KZren 453. artikulua aplika daitekeenean izan ezik, kudeatzaileak ez du atxikitze eskubiderik; mandatariak, ordea, badu halakorik (1730. art.). b) Gainontzekoei dagokienez, kudeatzaileak ugazabaren izenean jardun badu (edo, 1717. artikuluaren arabera, «ugazabaren beraren gauzak» badira), ugazaba zuzenean geratzen da loturik gainontzekoekin eta, ondorioz, erantzukizuna du horiei begira. c) KZren 1711.2. artikulua analogiaz aplikatuta, zalantzan jar daite ke kudeatzaileak ogibidesariak jasotzeko eskubidea duen ala ez, batez ere, profesional gisa hasi denean kudeaketa egiten. Autore gehienen
iritziz, kudeatzailearen lanak ez du horrelako eskubiderik erakartzen. Askoz jota, kudeatzaileak ondokoa eskatu ahal dio ugazabari: horren arazoetan ibiltzeagatik lortu ez duen irabazia ordain diezaiola, alegia (esaterako, kudeaketari eusteagatik jaso ez dituen ogibidesariak). D) Kudeaketa bereziak KZren 1894. artikuluak ñabardura batzuk sartzen ditu bi kasu zehatzetan. Pertsona jakin batek eman beharreko mantenua beste batek ematen badu, beste horrek eskubidea du emandakoaren ordaina berreskuratzeko. Dena den, eskubide hori izateko, ondoko bi baldintzak bete behar dira: lehendabizikoa, «mantenua emateko betebeharra duenak ez jakitea»; eta, bigarrena, ordainketa hori errukiagatik eta eskuzabaltasunez egitea. Beraz, mantenua ez bada errukiagatik ematen edo, errukiagatik emanda ere, eskuzabaltasunez ematen ez bada, ez dago horren ordaina jasotzeko eskubiderik. LASARTEren iritziari helduz, «mantenua emateko betebeharra duenak ez jakitea» beharrezkotzat jotzen denean, hauxe esan nahi da (eta ez, ordea, alderantzizkoa): ez dela gauza jakina nor den mantenua eman behar duen pertsona, hots, pertsona hori ezezaguna dela. Bigarren kasua (hileta gastuei buruzkoa, alegia) aurrekoaren azpimota baino ez da. Bigarren horretan, arrotz batek hileta gastuak ordaintzen ditu. Hartu ere, hileta gastutzat har daitezke heriotzaren inguruko guztiak, beste ak beste, lurperaketak eta hiletek eurek eratorritakoak. Gastu horiek guztiak ondoko datuen arabera moldatu behar dira: batetik, «hildakoaren kalitatea» (hau da, berorren gizarte maila eta ekonomi egoera) eta, bestetik, tokiko usadioak. Hileta gastuok arrotz batek ordaintzean, bi egoera hauek bereiztu behar dira: lehendabizi, hildakoak mantenua jasotzeko eskubidea izatea; ho rrelakoetan, arrotzak gastuen ordaina erreklamatu ahal die mantenua ema teko betebeharra zutenei. Bigarrena, aldiz, hildakoak nolabaiteko dirutza edukitzea; kasu horretan, hileta gastuak jaraunspenaren zama dira eta arro tzak hildakoaren jaraunsleei erreklamatu ahal dizkie (KZren 902 E. ROCA I TRÍAS
eta 903. artikuluak). 278. Zor ez dena kobratzea A) Kontzeptua eta baldintzak Subjektu batek (solvensak, alegia) oker uste du beste bati (hau da, accipiensari) zerbait zor diola; zor ez dion hori ordaintzeko, gauza bat ematen dio. Horrelakoetan, bigarren subjektuak gauza hori itzultzeko betebeharra du. Bistan denez, KZren 1895. art.ak eta ondorengoek Erromako condictio indebitia jaso dute (ikus beherago). Erakunde hori aipatzeko, zor ez dena ordaintzeari buruz hitz egiten da orokorrean; Kode Zibilak, ordea, ikuspuntua aldatuz, zor ez dena kobratzeari buruz hitz egiten du. Kasu horietan itzultze akzioa sor dadin, ondoko baldintzak bete be har dira: a) Solvensak prestazioa eman behar dio accipiensari, euren arteko harreman juridikoak azkentzeko asmoz (solvendi causa). Beste edozein kari edo asmo delabide (crecendi causa, esaterako) egindako ordainketak ez dira hartzen zor ez denaren ordainketatzat; aitzitik, ordainketa horiek aberaste ezzuzena saihesteko akzioaren babesa dute. b) Prestazio hori gauza bat ematekoa izan behar da; izatez, gauza hori zehatza edo suntsikorra izan daiteke (1896. art.). Beraz, KZren 1895. art.ak ematen duen definiziotik kanpo gelditzen dira zerbait egiteko prestazioak eta zerbait ez egitekoak; horiek ere aberaste ezzuzena saihesteko akzioaren babesa dute. c) Zor ez dena ordaindu behar izan da. Baldintza hori betetzen da, besteak beste, ondoko kasuetan: aurretiaz alderdien artean ez dagoenean eskatzeko moduko zorrik (indebitum ex causa: ez delako sekula ere zorrik izan; zorra azkendu egin delako; edota, 1121.2. art.tik atera daitekeenez, baldintza etengarria bete ez delako. Ez da indebitum ex causarik, ordea, 1126.2. art.an ezarritako epemuga heldu ez denean; edo zor dena baino gehiago ordain du izan denean, Auzitegi Gorenak 1990eko uztailaren 10ean
emandako epaiaren kasuan bezala); zorra izanik ere, zor hori beste subjektu batzuen artekoa denean (indebitum ex personae); eta, azkenik, zor den gauza ordaindu beharrean, beste zerbait ordaintzen denean, ordainketa hori ezin bada ordainean ematetzat hartu (indebitum ex re). d) Okerrak bultzatuta ordaindu behar izan du solvensak. Beste modu batera azaltzeko, okerretara uste izan du accipiensarekin zorren bat zuela; hau da, ez du egin ordainketa eskuzabala izateagatik, ezta beste edozein kari zuzen kontutan izateagatik ere (1901. art.). Hortaz, okerreko usterik izan ezean, nahiz eta beste edozein kari izan ez, ezin da hitz egin zor ez denaren ordainketari buruz; alderantziz, horrelakoetan, aberaste ezzuzena saihesteko akzioa erabili ahal izango da berriz. Akatsa garrantzi handikoa izan behar da; hala ere, ez da beharrezkoa desenkusakorra izatea. Aurrekoa kontutan izanik, eta BALLARĂ?Nen iritziari helduz, honetara defini daiteke zor ez denaren ordainketa: ÂŤokerren bat delabide gauza bat ematea, gauza jasotzen duenak hori kobratzeko eskubiderik ez duenean. Kontutan izan behar da gauza hori ez dela ematen solvensa eskuzabala delako, ez eta beste edozein kari zuzen bitarteko delako ereÂť. B) Akzioaren edukia Zor ez dena kobratzeak itzultze akzioa eratortzen du eta, hala denean, kalteordaina jasotzeko akzioa ere. a) Ordaindutako gauza oraindik accipiensaren ondarean badago, gauza hori in natura itzuli behar da, bere osagarri guztiekin. Accipiensaren ondarean jadanik ez badago eta ezin bada berreskuratu, gauzaren balioa ordaindu behar da. Balio hori zehazteko, ondoko datuak hartzen dira kontutan: gauza kostubidez besterenganatu izan bada, besterenganaketaren prezioa (1897. art.). Bestalde, dohain bidez besterenganatu izan bada, gehienetan gauza jaso duenak itzuli egin behar du; baina ezin bada horrelakorik lortu, gauza besterenganatzean horrek zuen balioa aintzat hartzen da. Gauza suntsikorra izanez gero, espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste itzuli behar da. E. ROCA I TRĂ?AS
b) Accipiensa onusteduna bada (hots, ez badaki ordainketa berari zor ez zaionik), 1897. art.aren arabera, erantzukizuna du gauzak izan dituen balio aldaketen gain, horiekin aberastu izan den neurrian. Nolanahi ere, berak egin dituen hobekuntzak eta gastuak erreklama ditzake, edukitzaren likidazioari buruz araututakoaren arabera (1898. art.). Gauza ezustean galduz gero, accipiensak ez du erantzukizunik; izatez, solvensak ditu egitate horrek eratorritako akzioak (1186. art.). Bestalde, accipiensak ez du fruiturik itzuli behar (1896. art. a contrario). Onustea galduz gero, onustedun accipiensa gaitzustedun bihurtzen da; aldaketa hori gertatzen denetik, gaitzusteari buruzko arauketa aplikatzen zaio, atzeraeragintasunik gabe (ikus AGk 1991ko urriaren 22an emandako epaia). Dena den, onustea dagoela uste izango da. c) Accipiensa gaitzusteduna da, ordainketa jasotzean jakin badakiene an hori zor ez zaiola; gainera, autore gehienen iritziz, kalte egiteko asmoa izan behar du. Egineginean ere, accipiensa gaitzusteduna denean, ez dago benetako kuasikontratutik, ezzilegia baita ordaindutakoa jasotzea. Horregatik, gauzak fruiturik ematen badu, 1896. art.aren aginduz, itzulketaz gain, kasuankasuan jasotako fruituak, bai eta jaso behar zirenak ere, eman behar dira; dirua izanez gero, erregela bera aplikatuko zaie korrituei. Era berean, ordaindu egin behar dira, batetik, edozein kariren ondorioz gauzak izan dituen narriadurak eta, bestetik, gauzaren beraren galera ere, nahiz eta ezuste an gertatu. Baina, gauza solvensaren eskutan egon eta ezusteko galera berdin gertatu izan balitz, accipiensak ez luke izango ordainketa egiteko betebeharrik. Bukatzeko, accipiensak erantzukizuna du, itzulketa erabat gauzatu arte solvensari eragiten dion kalte ororen gain. Gauza ez bada in natura itzultzen, gauza horren balioa itzuli behar da, gaitzustedun accipiensa bidegabe aberastu ez dadin. Hori kalteak ordaintzeko betebeharra da eta, horren ondorioz, balio betebeharra, itzuli beharrekoa dirua denean ere. C) Akzioaren eraentza Itzultze akzioa pertsonala da eta hamabost urteko preskripzio epe orokorra du (1964. art.; ikus AGk 1993ko
apirilaren 20an emandako epaia). Horretan oinarrituta, hauxe eztabaidatu izan da: bidegabe ordaindutako gauzaren jabetza eskuratzen al du zor ez zaionaren ordainketa jasotzen duenak? Autore gehienen ustez, gauza emateko karirik ez dagoenez, ezin da eskualdatu gauza horren gaineko eskubide errealik. Hori dela eta, solvensak ditu, batetik, zor ez zaionaren ordainketak eratorritako akzioa (akzio pertsonala, alegia) eta, bestetik, gauza zehatza izanez gero, hori berreskuratzeko akzio errealak. Solvensak bakarrik du itzultze akzioa egikaritzeko legebideztaketa akti boa (ikus AGk 1993ko urriaren 20an emandako epaia). Legebideztaketa hori eratxikitzeko, ez da kontutan izango solvensa gauzaren gaineko eskubideen legebidezko titularra den ala ez (egineginean ere, besteren gauzarekin ordain dezake). Legebideztaketa pasiboa dute, berriz, accipiensak eta horren eskutik gauza eskuratu duten gainontzekoek; azken horiei dagokienez, ez da aintzat hartuko gaitzustedunak ala onustedunak diren, ezta gauza dohain bidez ala kostubidez jaso duten ere. Gainontzekoak bat baino gehiago izanez gero, erantzukizun solidarioa dute (ikus AGk 1903ko abenduaren 22an emandako epaia). Edozein modutan ere, KZren 1899. artikuluak kari berezi bat arautzen du, accipiensa itzultze betebeharretik aske gera dadin. Accipiensak solvensa ren aurka jar dezake kari hori. Arautu ere, lehen aipatutako art.ak ondoko kasua arautzen du: zordun ez den subjektu batek okerretara uste du pertsona zehatz baten benetako zorduna bera dela. Okerreko uste horren ondorioz, per tsona horri ordaindu egiten dio. Ordainketaren jasotzaileak onustez jokatzen du, zor horren benetako hartzekoduna bera delako. Gauzak horrela, solvensa bere okerraz jabetzen denean, itzultze akzioa egikaritzen saiatuko da. Baina, 1899. art.aren aginduz, accipiensak ez du ezer itzuli beharrik, onustez gauzatzen badu ondoko egintzetarik bat: (kreditua dokumentatzen duen) titu lua baliogabetzen badu; ezer zor ez dion subjektuari horrek ordaindutakoa itzuli eta gero, benetako zordunaren kontra duen akzioa preskribatzen uzten badu; edo, azkenik, bere eskubidearen bermeak kitatzen baditu. Hiru egintza horien artean baten bat gauzatuz gero, okerretara ordaindu duenak benetako zordunaren kontrako akzioa du. Okerretara ordaindu duen hori kredituan E. ROCA I TRĂ?AS
subrogatzen da, oraindik kreditu hori ez bada azkendu; edo, bestela, berres kuratze akzioa du, benetako zorduna bidegabe aberastu ez dadin. D) Froga Gorago esan bezala, zor ez dena ordaindu izanagatik, hori itzultzeko edo berreskuratzeko akzioa sortzen da. Akzio hori egikaritzen denean, froga arazoak azaltzen dira. Bildu ere, KZren 1900 eta 1901. art.etara biltzen dira froga arazo horien inguruko erregelak. a) Solvensari dagokio beti ordainketa frogatzea; hau da, solvensak frogatu behar du solvendi causa egindako ondare besterenganaketa. b) Era berean, solvensak frogatu behar du ordaindutakoa zor ez duela. Horren gainean, ondoko bereizketa egin behar da: ez bada sekula ere zorrik izan, egitate negatibo hori frogatzea (hots, betebeharrik ez dela inoiz izan frogatzea) arras zaila da; horregatik, accipiensak egiaztatu beharko du, besteak beste, zorra badela, eskuzabala izateko asmoa izan dela, edo beste kari zuzenen bat izan dela. Bestalde, aurretiaz zorrik izan bada edo oraindik zorrik bada (baina, adibidez, beste subjektu batekin edo baldintzapean), orduan solvensak izango du frogaren zama (berak frogatu beharko du azkentzea ren egitate positiboa; kasurako, ordainketa edo konpentsazioa). c) Ildo beretik, solvensak frogatu behar du ordainketa okerreko usteen ondorioz egin duela (AGk 1989ko azaroaren 25ean emandako epaia). Nolanahi ere, accipiensak (faltsukeriaz) ukatzen badu ordainketa hori jaso duenik, zuzenean uste izango da ordaindutakoa zor ez dela eta okerreko usteen ondorioz egin dela. Horren harira, KZren 1901. artikuluak beste presuntzio bat ezartzen du; horren arabera, okerren bat izan dela uste izango da, ÂŤsekula zor izan ez denÂť gauza edo jadanik ordainduta dagoena (AGk 1987ko maiatzaren 27an emandako epaia) eman dela frogatuz gero. Bistan denez, aurkakoak dira KZren 1900. art.ko erregela eta 1901. art.aren salbuespen zabala. Aurkakotasun hori azaltzeko, ondokoa adierazi ohi da: lehendabiziko artikulua (1900.a, alegia) indebitum ex persona debitoris kasuetan
aplikatzen da eta bigarrena (hau da, 1901. artikulua), aldiz, gainerako kasuetan (LACRUZ, BALLARÍN). d) Accipiensak baliorik gabe utz dezake itzultze akzioa, ordainketa animus donandi egin dela frogatuz gero (asmo horren inguruko presuntziorik ez dago eta modu hertsian interpretatu behar da). Gisa berean, ordainketa atxiki tzea ahalbideratzen duen «beste edozein kari zuzen» izan dela frogatuz gero, accipiensak baliorik gabe utz dezake itzultze akzioa (1901. art.; esate rako, bankuko kontu korronteetan izandako zorpekoen ondorioz kredituak ematea, AGk 1989ko azaroaren 25ean emandako epaia). Azken aipamen ho rren ildotik, ezin dira errepetitu eginbehar moralak betetzeko egin diren ordainketak; hori ulertzeko, betebehar naturalen inguruan azaldutakoa gogo ratu behar da. §98. KARIRIK GABE ABERASTEA 279. Kontzeptua Jurisprudentziak hauxe adierazi izan du behin eta berriz: bidegabe edo karirik gabe inoren kontura aberasten denak itzuli egin behar du aberaste horren zenbatekoa. Printzipio edo erregela hori teoriaren ikuspuntutik behar bezala eratzeko, hainbat zailtasun azaldu ohi dira; izan ere, Espainiako Zuzenbidean ez dago printzipio edo erregela hori beren beregi ezartzen duen legerik. Dena den, horren inguruan dabiltza hainbat manu. Adibidez, KZren 10.9. artikuluaren arabera, Nazioarteko zuzenbide pribatuaren harremanetan, subjektu zehatz batzuk aberastu egin daitezke, karirik gabe ondasun bat eskualdatzen zaielako; «eskualdaketa hori eraentzen duen legea» aplikatzen zaie, hain zuzen ere, Nazioarteko zuzenbide pribatuan karirik gabe gerta tzen diren aberasteei. Ildo beretik, GLTLren 65. art.aren aginduz, aberaste ezzuzena saihesteko akzioa sorospidezkoa da: ganbio letren ziozko akzioaren eta azpiko harremanek eratortzen dituzten akzioen sorospidezkoa, alegia. Bestalde, NFBren 508. legeak beren beregi xedatzen du karirik gabeko aberastea. Are gehiago, E. ROCA I TRÍAS
gorago azaldutako zailtasunak bistan jartzen dira, erakunde hori izendatzeko adierazmolderik egokiena zein den eztabaidatzean (bidegabe aberastea ala karirik gabe aberastea). Azken finean, zein da bidegabe aberastearen aurkako doktrinaren oinarri juridikoa? Badirudi etikak berak ezartzen duela aberaste ezzuzenaren aurkako erregela edo printzipioa. Erregela horrek antzinako sustraiak ditu. Orduko, hauxe adierazi zuen Pom poniok: «Zuzenbide naturalaren arabera, ez da bidezkoa inor aberastea beste baten kal tetan». Adierazpen hori regula iuris gisa bildu zen Digestora (D. 50, 17, 206). Partidetan, berriz, beste honetara azaldu zen: «ninguno non deue enriquescer tortizeramente con daño de otro» (P. 7, 34, 17). Aurrekari horiek kontutan hartuta, ez zaigu bitxia gertatzen aberaste ezzuzena itzultzeko betebeharra Zuzenbidearen printzipio orokorra izatea, bai jurisprudentziarentzat, bai eta autore gehienentzat ere. Zuzenbidearen printzipio orokorra den aldetik, kasu guztietan aplika daiteke sorospidez. Gainera, hainbat kasuren arauketa osatzen du, legeek ideia hori hartzen baitute kontutan kasu horiek konpontzeko (ikus, esaterako, 360. art. eta ondorengoak, akzesioari buruz; 453. art. eta ondorengoak, edukitza likidatzean egin beharreko itzulketei buruz; 1158. art., inoren zorra ordaintzen duen gainontzekoak berreskura eta errepeti dezakeenari buruz; 1303. art. eta ondorengoak, kontratuaren deuseztasunak erakartzen dituen itzulketei buruz etab.). Horixe esan daiteke, bereziki, kuasikontratuei buruzko arauketaz eta, arauketa horren barruan, okerraren ondorioz zor ez dena ordaindu izanagatik, hori itzultzeko dagoen betebeharraz. Hortaz, aberaste ezzuzenaren aurkako printzipioak, batetik, oinarri etikoa du eta, bestetik, aspaldiko sustraiak ditu. Gainera, Konstituzioan bertan azaltzen da (EKren 1go. art.an, alegia), justizia antolamendu juridikoaren gorengo balorea delako; era berean, erakunde zehatz batzuen arauketa iradokitzen du. Datu horiek guztiak gogoan izanik, ondokoa nabarmendu behar da: aberaste ezzuzenaren kontra ko erregela onartuta dago eta, Zuzenbidearen printzipio orokorra denez gero, printzipio hori en eragingarritasuna du (CÁMARA; eta arestiko jurisprudentzian, Auzitegi Gorenak 1992ko otsailaren 6an emandako epaia). Hala eta guztiz ere, DÍEZPICAZOk zuzen adierazi izan duen moduan, esangura tek nikoan oso zaila da onartzea aberaste ezzuzena Zuzenbidearen printzipio orokorra denik. Bada, Espainiako Zuzenbidean (horren oinarrian dagoen sistema juridikoaren arabera), bereiztu egin behar dira ondare eratxikipenen bidezkoketa etikoa eta horien bidezkoketa juridikoa. Egineginean ere, ondare eratxikipen batzuk zuzenak dira Zuzenbidearen ikuspuntutik eta etikaren ikuspuntutik, berriz, guztiz gaitzeskarriak (adibidez, huskeria baten truk egindako erosketak; espekulazio hutsezko birsalmentak; antzinako zorrak gaur egungo monetaz ordaintzea, moneta horrek balioa galdu badu; zorrak ez ordaintzea, preskribatu egin direlako etab.). Horrez gain, aberaste ezzuzena Zuzenbidearen printzipio orokor gisa har tzea, bakunegia izateaz gain, arriskutsua izan daiteke. Egineginean ere, ulerkera hori be
re azken ondorioetara eramanez gero, auzitegiek erabateko askatasuna izango lukete, ondare harreman guztien barneko justizia eta oreka berriro aztertzeko; horrek izugarrizko kalteak ekarriko lituzke, kontutan izanez gero trafikoan segurtasuna izan behar dela nahitaezko es kakizuna. Gisa berean, ezin da esan kuasikontratu kategoriaren hedapenak aberaste ezzuzenaren debekua erakartzen duenik; beste modu batera azaltzeko, ezin da onartu kuasikontratu en artean arautzen diren erakundeak (zor ez dena kobratzea eta kudeaketa ofiziosoa, hain zuzen) debeku horretan oinarritzen direnik. Aurrerago azaldu dugun bezala, bi erakunde horiek betebehar batzuk sortzen dituzte eta betebehar horien betekizun batzuk ez dira ondo uztartzen aberaste ezzuzenaren ideiarekin (berbarako, kudeaketa ofiziosoaren eraentza ezin da aplikatu, kudeatzaileak dominusaren debekuaren aurka jarduten duenean, nahiz eta bigarren horrentzat kudeaketa onuragarria izan; bestalde, zor ez dena kobratzearen eraentza ezin da aplikatu, ordainketa okerraren ondorioz egin ez bada). Gainera, lerroaldearen hasieran azaldutako ideia onartuz gero, Zuzenbide tipotik kanpoko kuasikontratuak onartu beharko genituzke eta hori ez dirudi bidezkoa denik. Orobat, desberdinak dira karirik gabeko aberasteak dakarren itzultze betebeharra eta egintza ezzilegiak dakarren kaltea konpontzeko betebeharra; nolanahi ere, bi betebehar horiek, batzuetan, bat egiten dute. Euren arteko desberdintasunik nagusiena hauxe da: kaltea konpontzeko betebeharra sor dadin, ez da aintzat hartzen subjektu erantzuleak onurarik edo aberastasunik atera duen ala ez; itzultze betebeharra, aldiz, kasuankasuan izan den aberastearen araberakoa da eta ez, ordea, eragindako kaltearen araberakoa. Hala eta guztiz ere, zenbait kasutan, eta kalteordainaren zenbatekoak finkatzeko, legeak kontutan izan dezake urratzaileak lortutako aberastasuna (hala nola, Patenteei buruzko Legearen 62.2. art.; IJLren 125.1. art. in fine; edota ONSINILOren 9.3. art.).
Azken buruan, bidegabe aberastearen oinarri juridikoa legezko doktri na bat besterik ez da. Doktrina horren bidez, ondokoa azter daiteke kasu jakin batzuetan: inoren kontura lortutako ondare eratxikipenak edo aberastasunak oinarririk duen ala ez, Zuzenbidearen ikuspuntutik; beste modu batera esa teko, kasu horietan egindako eratxikipenak karirik duen ala ez. Espainiako sisteman nahitaezko baldintza da kari zehatz bat edukitzea. Horregatik, bide gabe aberasteaz baino, egokiagoa da karirik gabe aberasteaz hitz egitea. 280. ÂŤCondictioneÂťak E. ROCA I TRĂ?AS
Erromako tradizio juridikoan, condictioneen bidez konpondu ziren geroago bidegabe aberastearen doktrinara bildu ziren kasuak. Eratorri ere, legis actio per condictionemek eratorri zituzten condictione horiek. Itzulketa lortzea zen, hain zuzen ere, legis actio per condictionem horien helburua. Erromako Zuzenbideak izandako bilakaeraren ondorioz, condictione berriak ager tu ziren. Lehenengo eta behin, condictio indebitia. Zor ez dena kobratzeak (gaur egungo kuasikontratu horrek, alegia) eratorri zuen condictio indebitia. Horren bidez, zor ez zaiona kobratzen duenak hori itzuli beharko du. Bigarrenik, condictio ob causa datorum edo causa data causa non secuta. Horren bidez, ondoko kasua konpontzen da: inork gauza zehatz bat ematen du, gauzaren jasotzaile ak biharetzi zerbait egingo duelakoan edo biharetzi zerbait jazoko delakoan. Horregatik, jasotzaileak berari dagokiona betetzen ez badu edo jazokuntza gertatzen ez bada, orduan gauza eman duenak hori berreskuratzeko modua izango du. Hirugarrenik, condictio ob turpem vel iniustam causam. Horren bidez, irtenbidea ematen zaio ondoko kasuari: gauza zehatz bat ematen da edo emango dela hitz ematen da, gau za horren jasotzaileak berarentzat bidegabea edo onestasunaren aurkakoa den zerbait egin dezan. Horrelakoetan, jasotzaileak gauza itzuli beharko du, agindutako emaitza lortu izan badu ere. Horiez gain, condictio sine causa izenekoa erantsi zen Justinianoren konpilaziora. Condictio hori sorospidezkoa zen eta aurrekoen akatsak konpondu behar zituen. Bukatzeko, condictioneak aparte, Erroman actio in rem verso izenekoa erabili zen, aberaste ezzuzenari mugak jartzeko. Esaterako, familiako semealabak kontratu bat egi ten zuenean gainontzeko batekin, kontratu horrek ez zuen baliorik izaten semealabarentzat, ez eta paterfamiliasarentzat ere. Hala ere, gainontzekoak paterfamiliasari erreklamatu ahal zizkion azken horrek kontratutik atera izan zituen onurak.
Tradizio hori modu desberdinetara bilakatu da zuzenbide modernoe tan. Horietako batzuetan (esaterako, Alemania, Suitza, Italia eta Portugalgo zuzenbideetan), nolabaiteko condictio sine casua generalisak eratortzen du aberaste ezzuzena saihesteko akzioa; akzio hori bigarren mailakoa da: sorospidezkoa, hain zuzen. Beste batzuetan (kasurako, Frantzia eta Espainiakoan), aldiz, legezko testuek ez dute ezarri horren antzeko konponbide orokorrik; hori dela eta, jurisprudentziak berak sartu izan du.
281. Karirik gabe aberastearen oinarrizko kasuak Aurrerago egin dugun bezala, atal honetan ere DÍEZPICAZOren iritziari helduko diogu. Horren harira, badirudi erabilgarria izan daitekeela karirik gabeko aberastearen oinarrizko kasuak edo kasurik garrantzitsuenak identifikatzea. Horietan guztietan itzulketari buruzko erregela aplikatu behar da. Kontutan izan behar da Kontratuei buruzko zuzenbidetik at gaudela. Zu zenbide horren barnean, karia kontratuaren oinarrizko betekizuna denez gero, konponbide zehatzak ezarri dira karirik ez dagoenerako, bai eta horrek aka tsak dituenerako ere. Konponbide horiek akzio jakin batzuk eratortzen dituzte (kontratu eragingabeetan, itzulketa, negozioaren oinarria eta abar). Egia esa teko, akzio horiek guztiak aurrerago aipatutako erregelan oinarritzen dira, baina horiek bideratzeko modua berezkoa da. Edozein modutan ere, akzio ho riek guztiz eragingarriak ez direnean, karirik gabeko aberastean oinarritu eta itzultze uzia egikari daiteke. Terminologia latindarra kontutan izanik, oinarrizko condictione mota batzuk aipa ditzakegu. A) Prestazio «condictioa» Subjektu batek beste baten mesedetan prestazio bat betetzen du edo beteko duela hitz ematen du eta, hori egitean, bigarren subjektua aberastu egiten da. Jokabide horrekin, lehendabiziko subjektuak helburu edo emaitza zehatz bat lortu nahi du (zorra kitatzea, kreditua eratzea, biharetzi abantailaren bat lortzea), besteak beste: zorren bat ordaintzea (solvendi causa), hartzekodun bihurtzea (credendi causa) edo zerbait oparitzea (donandi causa). Emaitza edo helburu hori lortzen ez badu, itzultze eskubidea izango du. Hartu ere, prestazio «condictio»ak bere baitan hartzen ditu ondokoak: zor ez dena kobratzea, esangura hertsian; zor ez dena ordaintzea, hori zerbait egite edo ez egitean oinarritzen denean; eta, azkenik, prestazioa itzultzea, hori kontratu eragingabeen E. ROCA I TRÍAS
ondorioz gertatzen denean (hau da, kontratu eragingabeen inguruko itzultze arauek ez dutenean arlo hori xedatu). B) Eskusartze ÂŤcondictioaÂť Subjektu batek beste subjektu baten esparru juridikoari dagozkion ondasunak aprobetxatzen ditu. Hori egitean, bera aberastu egiten da eta bestea, berriz, txirotu. Horregatik, bigarren subjektuak aberaste horren kontrako uzia egikari dezake. Aurrekoaren adibideak izan daitezke ondokoak: inoren on dasunak erabiltzea, nork bere onurarako eta horretarako titulurik izan gabe (kasu horietan, arau hauek aplikatzen dira: edukitzaren inguruan fruituen itzulketari ezartzen zaizkionak eta, horiez gain, akzesioari buruzkoak); ino ren kontura aberastea, horren intimitatean edo irudian legez aurka eskusar tzeagatik; inoren asmakuntzak edo sorkuntzak ustiatzea, horretarako titulurik izan gabe etab. Era berean, badira beste adibide batzuk ere, hala nola: itxu razko hartzekodunari inoren kreditua ordaintzea, ordainketa horrek ondore askatzaileak dituenean KZren 1064. artikuluaren arabera; titularra ez denak inoren eskubidea eragingarritasunez besterenganatzea gainontzeko bati, az ken horrek eskubidearen titulartasuna eskuratzen badu eskuratzaileen babe serako arauen arabera (hots, KZren 464. art. edo HLren 34. art.aren arabera). Kasu horietan guztietan, aberastasuna lortzen duenak (eskusartzaileak, ale gia) itzuli egin behar ditu, bai ondasunak (hala denean), bai eta gabetuaren kontura lortu duen aberastasuna ere. C) Inbertsio ÂŤcondictioaÂť Kategoria horren barruan sartzen dira ondoko kasuak: subjektu batek gastu edo ordainketa bat egiten du eta, horren ondorioz, gainontzeko bat aberastu egiten da. Horrelakoetan, gastua edo ordainketa egin duenak berreskuratze eskubidea du (berbarako, KZren 1158. art.aren kasuan, hots, gainontzekoak
egindako ordainketaren kasuan), eskubide hori aurrerago azaldutako kategorietan sartzen ez bada ere (esaterako, gastua egin duenak jakin badaki zorra inorena dela eta, gainera, ez du inolako asmorik hartzekodun berria izateko. Aitzitik, ez badaki zorra inorena dela, orduan zor ez dena kobratzeari buruz hitz egin behar da; bestalde, hartzekodun berria izateko asmoa badu, prestazio «condictio»az hitz egin behar da). Ildo beretik, inbertsio «condictioa»ren barruan badira beste kasu batzuk ere, hala nola: subjektu batek ordaindu egiten ditu inoren ondasunak sortzen dituen gastuak, edo inoren ondasunak duen balioa handitzen laguntzen du, ondasun horren jabe edo edukitzailearen onurarako (horrelako kasuetan, edukitza egoeren likidazioari buruzko arauak aplikatuko dira; zehatzago esateko, hobekuntza eta gastuei buruzkoak). Kasu horietan guztietan, ordainketa egin duenak edo inoren ondasunak duen balioa handitzen lagundu duenak itzultze eskubidea izango du, beste subjektuak lortutako aberastasunaren arabera. 282. Akzioaren eraentza A) Baldintzak Jakina dugunez, karirik gabeko aberasteak berez dakar itzultze akzioa egikaritzeko aukera. Nolanahi ere, aukera hori izan dadin, baldintza batzuk bete behar dira. Jurisprudentziak behin eta berriz azaldu du zeintzuk diren baldintza horiek. Kasurako, AGk 1993ko irailaren 30ean emandako epaiak hauxe adierazi zuen: «sala honek askotan esan duen moduan, hauexek dira aberaste ezzuzenaren betekizunak: a) demandatua aberastea (hots, demandatuaren ondarea handitzea edo, behintzat, ondare hori ez gutxitzea), eta hori modu ezzuzenean gertatzea; b) auzijartzailea txirotzea, hau da, horri kalte positiboa egitea edo horrek irabazi batzuk lor ditzan oztopatzea; eta c) aberaste ezzuzenaren printzipioa kasu zehatzari aplikatzeko modukoa izatea, hots, hori oztopatzen duen legezko manurik ez izatea (esaterako, 1991ko urtarrilaren 2an, otsailaren 5ean, otsailaren 23an, martxoaren 7an, apirilaren 23an, urriaren 22an eta abenduaren 13an emandako epaiak). Bestalde, aberaste ezzuzena aplikatzeko, ez da beharrezkoa aberastu denak arduragabekeriaz edo gaitzustez jardutea, ezta horrek egintza ezzilegiak gauzatzea ere. Aitzitik, nahikoa izango da pertsona horrek bidegabeko irabazia lortzea, eta hori onustez ere lor daiteke (besteak beste, 1992ko martxoaren 23an eta 31n emandako epaiak; epai horiek 1955–4–12an emandakoa aipatzen dute)». Beste epai batzuetan, aldiz, betekizunen zerrenda zehatzagoa eta osatuagoa da: «a)
E. ROCA I TRÍAS
aberastu denaren ondarea handitzea; b) horren ondorioz, auzijartzailea txirotzea; c) aberastea bidezkotzen duen karirik ez izatea; eta d) printzipioaren aplikazioa eragozten duen legezko manurik ez izatea».
a) Aberastea Itzultze betebeharra duenak (hau da, demandatuak edo errekonbenituak) aberastasunen bat lortu behar izan du. Aberastasun horrek ondare izaera eduki behar du. Beraz, alde batera utzi behar dira onura «moralak», baina kontutan izan behar da diruz balora daitekeen abantaila oro. Aberastasu na kalkulatzeko, alderatu egin behar dira, batetik, subjektuaren ondareak gaur egun duen egoera eta, bestetik, ondare eratxikipenik gertatu ez balitz ondare horrek izango lukeen egoera. Bi egoera horien arteko aldea aberaste positiboa izan daiteke (aktiboa handitzea edo pasiboa gutxitzea, alegia; horri lucrum emergens deritzo). Nolanahi ere, jurisprudentziak adierazi duen moduan (besteak beste, Auzitegi Gorenak 1984ko abenduaren 21ean eta 1943ko urtarrilaren 12an emandako epaietan), alde hori izan daiteke aberaste negatiboa ere (hots, ondarea ez gutxitzea edo damnum cessans, beste edozein kasutan gutxitu behar izan balitz); horixe gertatzen da, inoren jarduera ordaindu ez eta hortik irabaziak ateratzen direnean. b) Txirotzea Itzulketa eskatzen duenaren «kontura» aberastu behar da demandatua; beste modu batera esateko, aberasteak berez ekarri behar du beste subjek tua txirotzea edo subjektu horrek ondare galeraren bat izatea. Galera hori era askotakoa izan daiteke: ondarea gutxitzea (kasurako, ondaretik ondasun batzuk irtetea, inolako kontraprestaziorik gabe); zerbitzuak egitea edo la guntzak ematea, kontraprestaziorik gabe (ikus, esaterako, AGk 1992ko aben duaren 11n emandako epaia. Egitatezko bikote bat banantzean izandako arazoak ebatzi zituen epai horrek. Bikote horretako
emakumeak diru kopuru bat eskatu zion gizonari, hainbat titulutan oinarrituta; horien artean, ondokoa: gizona emakumearen kontura aberastu zela modu ezzuzenean. Epai horren arabera, «auzijartzailea txirotu egin da, ez zaizkiolako ordaindu, batetik, demandatuaren gizarte harremanak zaintzen egin duen lana eta, bestetik, demandatuaren etxean egin duena»); edota irabaziak ez lortzea. Era berean, txirotze hori ezin da etorri txirotuak moralaren aurka edo zilegitasunaren aurka gauzatutako egintzetatik. c) Txirotze eta aberastearen arteko harremanak Aberastea eta txirotzea lotuta egon behar dira, kari batzuen bidez. Lotura hori, batzuetan, zuzenekoa da eta erraz atzeman daiteke (adibidez, ondasun zehatz bat ondare batetik irten eta beste batera sartzen denean). Beste batzuetan, aldiz, zeharkakoa da, beste subjektu batzuk tartean sartzen direlako (ikus, berbarako, AGk 1993ko maiatzaren 19an emandako epaia. Epai horrek ondoko kasua ebatzi zuen: etxebizitzak egiteko eratutako kooperatiba bat desegiten da eta, gaien hornitzaileei euren zorrak ordaindu baino lehen, kooperatibazkideei etxebizitzak adjudikatzen zaizkie. Horregatik, gaien hornitzaileek erreklamazioa egiten diete adjudikaziodunei, azken horiek bidegabe aberastu direlako). d) Aberasteak karirik ez izatea Aberasteak ez du izan behar Zuzenbideak bidezkotzeko moduko karirik; hau da, aberastea «arrazoirik gabekoa» edo bidegabekoa izan behar da. Horren harira, aberasteak kariren bat izango du (eta kariren bat izateak baliorik gabe utziko du itzultze uzia), ondare eratxikipena edozein motatako tituluan oinarritzen denean. Titulu horrek kontratu izaera edo antzeko izaeraren bat izan dezake, bai eta lege izaera ere. Karirik ez dagoenez, aberastua ezin da aberastasunaz jabetu eta hori itzuli egin beharko du. DÍEZPICAZOren hitzak ekarriz, «ondare eratxikipenaren kari zuzenaz ari garenean, egoera juridiko zehatz bat aipatu nahi dugu; egoera horretan, eta antolamendu juridikoarekin bat etorriz, E. ROCA I TRÍAS
eratxikipenaren onuradunak eratxikipen hori jaso eta artatze ko ahalmena duÂť. Gai honetan kontu handiz ibili behar da. Adibidez, judizio bidezko enkanteetan adjudikazioduna izatea (edo errematearen lagapenhartzailea izatea), beste barik, ezin da (kasuankasuan adjudikatutako ondasunaren) eratxikipenaren karitzat hartu. Bada, gerta daiteke enkante horren tasa finkatzeko, orube eta eraikinaren balioa kontutan hartu beharrean, orube eraikikorraren balioa bakarrik aintzat hartzea. Horrelakoetan, adjudikaziodunak (edo errematearen lagapenhartzaileak) eraikinaren balioa ordaindu beharko dio jatorrizko ugazabari, hau da, ugazaba exekutatuari (AGk 1993ko ekainaren 4an eta 1990eko urtarrilaren 15ean emandako epaiak).
B) Sorospidezkotasuna AGk 1993ko maiatzaren 19an emandako epaiaren arabera, ÂŤItaliako Zuzenbidean, aberaste ezzuzenak betekizun batzuk ditu; horien artean, sorospidezkotasuna. Espainian, ordea, doktrinak eta jurisprudentziak ez dute aho batez onartu betekizun hori (ikus Auzitegi Gorenak 1943ko urtarrilaren 12an, 1956ko urtarrilaren 5ean, 1956ko urtarrilaren 28an eta 1962ko urtarrilaren 22an emandako epaiak); are gehiago, betekizun hori ezin da erregela orokor gisa hartuÂť. Ildo beretik doaz, besteak beste, AGk 1993ko maiatzaren 20an emandako epaia eta, antzinakoen artean, 1955eko apirilaren 12an, 1956ko martxoaren 10ean edo 1958ko maiatzaren 27an emandakoak. Hala eta guztiz ere, beste epai batzuetan, aurrekoaren kontrako jarrerari heltzen zaio (ikus, arestiko epaien artean, AGk 1990eko martxoaren 3an, 1988ko azaroaren 23an eta 1985eko urriaren 5ean emandakoak). Badirudi lehenengo konponbidea zuzenagoa dela, bestearen oinarria baztertu egin behar delako. Ondokoa da, izatez, baztertzeko moduko oinarri hori: Zuzenbidearen printzipio orokorra da bidegabeko aberastasuna itzultzeko betebeharra; izaera hori gogoan izanik, kasuankasuan aplikatzeko moduko legerik edo ohiturarik ez dagoenean bakarrik aplika daiteke betebehar hori, hortaz, sorospidez. Oinarri hori alboratuta, aberaste ezzuzena saihesteko akzioa geroratu beharrik ez dago; aitzitik, akzio hori beste batzuekin pila daiteke (erreibindikazio akzioa, akiliotar erantzukizunaren ziozko akzioa etab.). Edozein modutan ere, aberaste ezzuzena saihesteko akzioaren bidez, ezin dira urratu beste akzio batzuentzat ezarritako preskripzio epeak edo iraungitasun epeak (adibidez, hutsalketa edo deuseztakor-
tasunaren ziozko itzultze akzioak).
C) Objektua Aberaste ezzuzenaren ondorioz, ondareen arteko oreka apurtzen da. Horregatik, itzultze akzioaren helburua da oreka hori berrezartzea. Beraz, itzultze akzioaren objektua era askotakoa izan daiteke, kasuan kasukoa, alegia. Zenbait kasutan, ondasun zehatz batzuk eskualdatzen dira ondare batetik bestera. Horrelakoetan, ahal den neurrian eta txirotua ados etorriz gero, itzulketa in natura egin beharko da, kasuankasuan emandako gauzak edo ondasunak bueltatuz. Nolanahi ere, gauzek aldakuntzak izan ditzakete, demandatuaren esku dauden artean. Hori gertatuz gero, 1896 eta 1897. art.ak aplikatzen dira analogiaz; horien arabera, bereiztu egin behar da aberastua gaitzusteduna den ala onusteduna. Hobekuntza eta gastuei, berriz, 1898. artikulua aplikatuko zaie; manu horrek edukitzaren likidazioari buruzko erregeletara jotzen du. Gauza suntsikorrak izanez gero, horren espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste itzuli beharko da. Bestalde, itzulketa ez bada in natura egiten, gauzen balioa itzuli beharko da diruz. Horren harira, hainbat zalantza azaltzen dira kalteordainaren zenbatekoa zehaztean. Badirudi kontutan izan behar dela aberastua onusteduna ala gaitzusteduna den. Ildo horretatik, aberastua gaitzusteduna izanez gero (hots, aberaste horrek karirik ez duela jakinez gero), osoosorik itzuli beharko du ondoko zenbatekoen artean handiena: berak lortu duen aberastasunaren balioa, edo inori eragin dion txirotasunaren balioa. Horixe atera daiteke, 1896. artikulua analogiaz aplikatuz gero (dena den, artikulu horren aplikazioari buruz Ăąabardura batzuk egin behar ditugu. LACRUZen iritziz, 1896. artiku lua ezin da aplikatu, subjektu batek zerbait zor ez duela jakin arren, hori ordaintzen duenean). Aberastua onusteduna izanez gero, berriz, kalteordaina ren zenbatekoa ondokoen artean txikiena izango da: aberastuak lortu duen aberastasunaren balioa, edo inori eragin dion txirotasunaren balioa (AGk 1985eko azaroaren 25ean emandako epaia; horren aurka, DĂ?EZPICAZOk us te du beti itzuli behar dela, gutxienez, kasuankasuan lortutako E. ROCA I TRĂ?AS
aberastasuna ren balio garbia). Edozelan ere, deskontatu egin behar dira demandatu aberastuak nahitaez egin dituen gastuak (KZren 453. art.). Hala ere, kontu honetan oso zaila da irizpide argiak finkatzea. Batzuetan, aberaste han dia lor daiteke, horrekin eragindako txirotzea txikia bada ere (adibidez, inoren musika jotzea horretarako baimenik izan gabe, musika hori ospetsu bihurtzen bada eta horrek onurak badakartza, ez egilearentzat, interpretatzailearentzat baino). Beste batzuetan, berriz, eragoz pen handiak izan daitezke aberastasuna zein neurritakoa den zehazteko (hala nola, ekoizpe nezko prozesu konplexuetan, inoren patenteak, lan intelektualak zein irudiak erabiltzea, ezinezkoa bada horiei onura zehatzak egoztea). Horregatik, kasuak antzekoak izan arren, askotan irizpide guztiz desberdinak erabiltzen dira itzulketaren zenbatekoa zehazteko (ho rixe gertatzen da, besteak beste, arestian aipatu ditugun epaietan, hots, AGk 1993ko ekaina ren 4an eta 1990eko urtarrilaren 15ean emandako epaietan. Bi epai horietan, enkante bidez, adjudikatzaileak orube bat eskuratzen du huskeria baten truk; izan ere, orube hori tasatzean, ez da kontutan izan bertan dauden eraikinen balioa. Bigarren epaiak ezarritako kondenaren arabera, adjudikatzaileak ondoko bi balioen artean dagoen aldea itzuli beharko du: batetik, berak ordaindutako prezioa eta, bestetik, orubea, eraikin eta guzti, gainontzeko bati beste renganatu dionean lortu duen zenbatekoa; beraz, itzuli beharrekoa zehazteko, kontutan har tzen dira, bai eraikitakoaren balioa, bai eta ondoko bi zenbatekoen arteko aldea ere: bata, orubearen benetako balioa eta, bestea, adjudikaziorako ordaindutako prezioa. Lehendabiziko epaiak ezarritako kondenaren arabera, ostera, eraikinen balioa bakarrik ordaindu behar da eta ez, ordea, orubearen balioak izan duen igoera).
Gerta daiteke, ordea, kasuankasuan eskualdatu diren ondasunak jadanik ez egotea aberastuaren ondarean, horrek kostubidez besterenganatu dituelako. Horrelakoetan, aberastuak besterenganaketaren ondorioz lortutako zenbatekoa itzuli behar du (1897. art. in fine). Baina ondasun horiek dohain bidez eskualdatu baditu eta ezin badira berreskuratu, orduan xedapen unean ondasunek zuten balioa itzuli behar du (LACRUZ). Azkenik, itzuli beharrekoa finkatzeko, jurisprudentziak kontutan hartzen du demanda aurkeztean oraindik dagoen aberastasunaren zenbatekoa. Dena dela, balioak itzulketa unera eguneratu behar dira. D) Egikaritza
Akzio pertsonala da. Akzio horren inguruan ez da epe zehatzik ezarri; hortaz, hamabost urteko preskripzio epe orokorra du, KZren 1964. art.aren arabera (GLTLren 65. art.ko aberaste ezzuzenari dagokion akzioak, aldiz, hiru urteko epea du). Aberastuak bat baino gehiago direnean, itzultze betebeharra solidarioa da, jurisprudentziaren irizpideei helduz (AGk 1993ko maiatzaren 19an emandako epaiaren arabera, «kondena solidarioak ezar daitezke, epailearen benetako babesak hori agintzen duenean; kasu honetan bistan da hori berori agintzen duela, demandatukideak asko eta asko baitira. Horretara izango ez balitz, ezerezean geratuko litzateke auzijartzaileen eskubidea, hots: helburu berberak izateagatik, erkidego juridikoa osatu zuten kooperatibakide demandatuen aurka auzijartzaileek duten eskubidea»).
BIBLIOGRAFIA ÁLVAREZ CAPEROCHIPI, El enriquecimiento sin causa, Granada, 1989; BALLARÍN HERNÁNDEZ, El cobro de lo indebido. Perfiles institucionales y eficacia traslativa, Madril, 1985; BALLARÍN HERNÁNDEZ, in Comentario del Código civil, II, Justizi Ministerioa, Madril, 1991, sub 1895. art. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO, in Comentario del Código civil, II, Justizi Ministerioa, Madril, 1991, sub 1887. art. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO eta CÁMARA, Dos estudios sobre el enriquecimiento sin causa, Madril, 1988; LACRUZ BERDEJO, El pago de lo indebido, in Estudios en Homenaje a Roca Sastre, II, Bartzelona, 1976, 501. or.; LASARTE ÁLVAREZ, in Comentario del Código civil, II, Justizi Ministerioa, Madril, 1991, sub 1891. art. eta ondorengoak; LÓPEZ BELTRÁN DE HEREDIA, «Gestión ventajosa o ratificación», in Homenaje a Lacruz, I, Bartzelona, 1992, 497. or.; MOZOS, «Pago o cobro de lo indebido», RDP, 1988, 651. or.; NÚÑEZ LAGOS, El enriquecimiento sin causa en el Derecho español, Madril, 1934; NÚÑEZ LAGOS, Código civil de Q.M. Scaevola, XXX. liburukia, 1go. eta 2. bolumenak, Madril, 1957 eta 1961, hurrenez hurren; PASQUAU LIAÑO, La gestión de negocios ajenos, Madril, 1986; SANTOS BRIZ, «Comentario a los arts. 1887 y ss.», in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XXIV, zuz. Albaladejo, Madril, 1984; VILA RIBAS, El pago de lo indebido y la transmisión de la propiedad por tradición en el sistema del Código civil español, Bartzelona, 1989. E. ROCA I TRÍAS
KALTEEI BURUZKO ZUZENBIDEA
E. ROCA I TRÍAS
Hogeita bosgarren gaia KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA Laburpena: §99. Kalteei buruzko Zuzenbidea eta kontratuz kanpoko erantzukizun zibila.— 283. Kontzeptua eta bilakaera historikoa.— 284. Erru eta arriskuaren arteko eztabaida eta erantzukizun objektiborako joera.— 285. Kalteei buruzko Zuzenbidearen helburu orokorrak.— §100. Erruaren ziozko erantzukizun subjektiboa eta erantzukizun objektiboa.— 286. Errua erregela orokor gisa.— 287. Irizpide zuzentzaileak: A) Froga zamaren alderanzketa; B) Arreta maila igotzea; C) Erruaren ziozko erantzukizunari eustea.— §101. Kontratu erantzukizunaren eta delitu erantzukizunaren arteko bereizketa.— 288. Kontratu erantzukizunaren eta kontratuz kanpoko erantzukizunaren arteko bereizketa.— 289. Kontratuz kanpoko erantzukizunaren eta delitu erantzukizunaren arteko bereizketa.— §102. Erantzukizun zibilaren iturriak.— 290. Nazioarteko zuzenbidearen eta Europako Erkidegoaren zuzenbidearen iturriak.— 291. Lege bereziak.— 292. Arau orokorrak.— 293. Printzipio orokorrak.— §103. Delituak eratorritako erantzukizun zibila.— 294. Arauketa bitasuna.— 295. Aplikatu beharreko irizpideak: A) Auzitegien eskumena; B) Arauketa bitasuna; C) Zigor arloko epai kondenatzailea eta akzio zibilak.
§99. KALTEEI BURUZKO ZUZENBIDEA ETA KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUN ZIBILA 283. Kontzeptua eta bilakaera historikoa Kalteei buruz orokorrean esan dezakegu inork jasandako galerak direla. Galera horiek jatorri desberdinak izan ditzakete: kontratua ez betetzea, kal teak eragiteko asmotan gauzatutako egite edo ezegiteak, edo jarduera arris kutsuak. Jatorrien desberdintasun horrek berez dakartza terminologia eta kontzeptuaren inguruko zailtasunak. Horren inguruan, Kalteei buruzko zu zenbideak izen desberdinak izan ditu sistema juridiko bakoitzean: Espainian eta Frantziako Kodearen eragina izan duten herrietan, E. ROCA I TRÍAS
bereiztu izan dira, batetik, erantzukizun zibila edo kontratuz kanpoko erantzukizuna (horren ba rruan arautu egin da kalte ezzuzenak medeatzeko arazoa) eta, bestetik, kon tratu erantzukizuna, kontratuak eratorritako erantzukizuna, alegia. Bestalde, anglosaxoniar herrietan, ÂŤKalteei buruzko zuzenbideÂť adierazmoldea erabili ohi dute, horietan kalteak garrantzia hartzen baitu, medeapen betebeharraren kari gisa. Lan honetan, bi terminologia horiek, hots, Kalteei buruzko zuzen bide eta kontratuz kanpoko erantzukizun adierazmoldeak, konbinatuko di tugu, gure ustez, kalteak eratorritako erantzukizun oro, aurrean azaldutako esanguran, zibila delako; hala ere, erantzukizun hori eta zigor erantzukizuna bereiztu behar dira, geroago ikusiko dugunez. Goian emandako azalpen hori arras orokorra da; izan ere, azalpen horretara biltzen dira erantzukizun mota desberdinak: kontratu erantzukizuna zein kontratuz kanpokoa, eta azken horren barruan, delituak erakarritako erantzukizuna ere. Dena den, ez daude zehatz finkaturik delituak erakarritako erantzukizunaren izaera, ezta horri buruzko sistemak ere. Beraz, goian esandakoak jarraian jorratuko dugun gaiari sarrera ematen badio ere, aztertu beharko ditugu kontratuz kanpoko erantzukizunaren betekizunak eta horren alde desberdinak dakartzan ondorioak. _Erantzukizun sistema mendeetan zehar bilakatu egin da eta bilakaera hori osoa azaltzea ezinezkoa bada ere, horren inguruan zerbait esango dugu. Bada, bilakaera horretan kultura juridiko desberdinak batu izan dira, alegia, irizpide moral, politiko eta juridiko desberdinak dituzten kulturak, eta horren ondorio da gaur egun Kalteei buruzko zuzenbideak duen egitura. Beraz, Kal teei buruzko zuzenbidea hobeto ulertzeko, erantzukizun sistemaren bilakaera hori aztertuko dugu. Erantzukizun sistemaren bilakaera hori Erromako zuzenbidearekin hasten da. Zuzenbide horrek lau taldetan banatu zituen betebeharrak, euren jatorrien arabera; jatorri horiek ondokoak ziren: kontratuak, kuasikontratuak, delituak eta kuasidelituak. Orokorrean, kalteak eratorritako betebeharrak bere barruan hartzen zituen erruzko delitu guztiak eta horren oinarria behin eta berriz aipatu izan dugun Lex Aquilia zen. Denboran
zehar lege hori izan zen erantzukizun zibilari buruzko oinarri teorikoa. Hori horrela dela, kalteei buruzko kontzeptua bera bi esparru desberdinetan agertu zen: batetik, kontratua ez betetzeagatik sortutako kalteak eta, bestetik, iniuria edo delituaren ondorioz eragindakoak. Lehenengo kasuan, kalteei buruzko arazoak ez zuen garrantzirik, horretan lortu behar baitzen kontratuan hitzemandako prestazioa; bigarrenean ordea, kalteak berak erakartzen zuen prestazioa, iniuria gauzatu baino lehen ez zegoen betebeharrik eta hori sortzen zen iniuria gauzatu eta gero. Arestian azaldutako elementu historikoek agerian jartzen dute erromatarren eta germaniarren zuzenbideek emandako kontzeptuen arteko desberdintasuna: erromatarrek ez zuten bereizten kalteen medeapena eta zigorra, hala ere, euren ustez, kalteeragilearen errua zen kalteordainaren oinarria; germaniarrek, aldiz, uste zuten kalteordaina zela ordena juridiko urratua konpontzeko bidea, beraz, eurentzat zehapenak zuen garrantzia. Geroago, Kalteei buruzko zuzenbidearen bilakaeran beste korronte filosofiko batzuk batu ziren eta horiek sartu zituzten kalteordaina bidezkotzeko elementuak: batetik, humanitarismoaren eraginez, inori kalteak ez eragite ko betebehar gisa (neminem laedere) itxuratu zen delitua, hortaz, kalteordai na emateko betebeharra zentzuzko agindua zen; bestetik, gizakien askatasuna kalteen sistemaren ardatz gisa nagusiarazi zen; eta, azkenik, Zuzenbide zibila eta Zigor zuzenbidea bereiztu egin ziren. Elementu horiek guztiek Erantzukizunari buruzko zuzenbide zibila eratu zuten. Horrek eragina izan zuen Frantziako Kodeak eratorritako beste kode batzuetan, DOMAT eta POTHIERek XVIII. mendean sartutako irizpideetan oinarrituta. Horretara, DOMATek bereiztu zituen legeak berariaz debekatutako egin tzak (Zigor zuzenbidea) eta ekitatearen, zintzotasunaren, ohitura onen eta abarren kontrako egintzak, nahiz eta berariaz debekatuta egon ez. Eta horrekin batera pertsonen jokabideak hiru taldetan bereiztu zituen: zigorra dakarten jokabideak, kontratu izaerako harremanen urrapenak eta pertsonen jokabide arduragabeak edo gauzak edo animaliak ez zaintzea. POTHIER ek ere aurrean adierazitakoaren antzeko azalpena eman zuen. Autore horrek Erromako Zuzenbidea hartu zuen abiapuntutzat. E. ROCA I TRĂ?AS
Zuzenbide horretan, delituak eta kuasidelituak bereiztu ziren betebeharren jatorri gisa; horren harira, kua sidelituak gauzatu egiten ziren pertsona batek, delitua egiteko asmorik izan gabe, beste pertsona bati kalteak eragiten zizkionean, arduragabekeria desen kusaezinaren ondorioz. Hori kontutan hartuta, POTHIERek zehaztu egin zi tuen erantzukizuna dakarren egintza ezzilegiaren berezitasunak: elementu subjektiboa (doloa edo errua), elementu objektiboa (kaltea), egozkortasuna zehazten duen elementua (kalteak eragiteko asmoa) eta kari bidezko lotura (jokabidearen eta eragindako kaltearen arteko lotura, hain zuzen). Goian adierazitakoa aintzat hartu behar da Kalteei buruzko zuzenbidean gaur egun erabiltzen diren kontzeptuak ulertzeko. 284. Erru eta arriskuaren arteko eztabaida eta erantzukizun objektiborako joera Lehen adierazi dugun eskeman konbinatu egiten dira gizabanakoaren as katasuna eta estatu liberalaren kontzeptua. Eskema hori kode zibilek barne ratu dute eta, horien artean, Espainiako Kode Zibilak ere. Hala ere, industri ekonomiaren aurrerakuntzen ondorioz, makinak eta beste tresna batzuk era bili ziren; izan ere, makina horien ibilerarekin nahitaezko istripuak eragiten ziren eta, horretan, eztabaidatu izan zen ea nork izan behar zuen istri pu horiek eratorritako erantzukizuna. Beste hitz batzuekin azaltzeko, istripu horietan ez dago makina horiek erabiltzen dituenaren errurik, hau da, eran tzukizuna makinaren ibilerak berak erakartzen du; horretara, juristek eztabai datu izan zuten ea kalteak eragiten dituen jarduera debekatu behar den edo eragindako kalteen ordaina eman behar den. Era berean, kalte horiek or daindu behar badira, zehaztu beharko da kalteordaina emateko betebehar hori (ez, ordea, errua) pertsona zehatz bati egozteko
irizpideak zeintzuk diren. Horrela, erantzukizun objektiboari edo errurik gabeko erantzukizunari buruzko teoria, strict liability eta abar sortu ziren. Teoria horren arabera, pertsona bati kalteen erantzukizuna egozten zaio, gai edo makina arriskutsuak erabiltzean sortu izan dituen arriskuen arabera; horretan ez da kontutan izan go pertsona horrek kalteak eragitean izan duen partaidetza. Esan ohi da kasu horietan erantzukizuna sozializatu egiten dela; izatez, erantzukizun horren subjektuak ondokoak izan daitezke: subjektu zehatzak, kalteak euren erruz eragin direnean eta, arriskuaren sortzaileak, kalteak arriskuaren ondorioz era gin badira, nahiz eta sortzaile horren errurik izan ez. Halaber, erantzule badi ra izan jarduera arriskutsuen ondorioz onurak lortzen dituzten subjektuak ere, ulertzen baita onura horien ordez jarduketak dakartzan zamak jasan behar dituztela. Orobat, arazo hori sortu zen trenak erabiltzean eragindako istripuen ondorioz; erabilera horrek heriotza edo sute franko eragin zituen (azken ho rien inguruan, trenen ibileran euren makinetatik txinpartak ateratzen ziren eta erregaiak zeuden guneetatik, esaterako, basoetatik, garitzetatik eta aba rretatik igarotzean txinparta horien ondorioz suteak eragiten ziren). Horre lakoetan, esan ohi da arriskua sortu duen subjektuak arrisku hori administratu behar duela; beraz, subjektu horri erantzukizuna egotziko zaio jarduera arris kutsu baten ondorioak bereganatu dituelako (gehienetan, jarduera hori en presario jarduera da, baina ez beti), ez, ostera, jarduera hori debekaturik dagoelako. Aurrean azaldutakoaren harira, esan daiteke erantzukizun zibilaren, hots, kalte ezzuzena medeatzeko sistemaren oinarria ez dela errua, alegia, kalteak eragitean ez da derrigor errurik izan behar eta erantzukizun hori zehazteko bestelako irizpideak erabil daitezke. Esangura horretan, Zuzenbidearen azterketa ekonomikoaren teoria sortu da; teoria horren arabera, erantzukizun zibilaren sistemak eratu egiten dira, ez kalteen egozketaren arabera, jarduera kaltegarriak subjektuen gehieneko kopuruari eragiten dizkion galeren banaketaren arabera baino. Gure ustez, interesgarria da medotologia mota horren E. ROCA I TRĂ?AS
inguruko azkerketa egitea: lehenago esan dugunez, arriskua sozializatu egiten da eta hori merkatu mekanismoen bidez lortzen da; horietan, arriskuaren gaineko erantzukizu na enpresatik jendera eramaten da. Hortaz, ekoizkinen prezioan sartzen da ekoizkin horiek sor ditzaketen kalteen gaineko arriskua. Beraz, pertsona batek ekoizkin bat erosi edo zerbitzu bat ordaintzen duenean, kalteak medeatzeko sistema baten gastuei dagokien kuota ordaintzen du. Horrela esan ohi da, erosleek enpresari laguntza ematen diotela gastu horiek ordaintzeko. Hala ere, aurrean azaldutakoak kritikak izan ditu, horrekin ez baita eragozten enpresek kalteak eragitea, ekoizkin kaltegarriak ekoiztea edo ingurugiroa kutsatzea. Eztabaida horren oinarrian dago gizarte modernoaren oinarrizko erre gela: erantzukizunak medeapen helburua du, gizabanakoak jasandako kalte guztiak konpentsatu behar direlako. Hori abiapuntutzat hartuta, lehenengo eta behin, zehaztu beharko da erantzukizun horrek zein kalte hartzen duen: era gin daitezkeen kalte guztiak edo kalte zehatz batzuk. Esangura horretan, kalte horiek zehazteko irizpideak hartu behar dira kontutan, kasuankasuan agin tzen duen politika juridikoaren arabera: kasu batzuetan, kalteeragilearen erruz eragindako kalteak bakarrik konpentsatuko dira (irizpide tradizionala), beste batzuetan, aldiz, enpresak sortutako arriskuen ondorioz eragindako kalteak ere ordainduko dira (erantzukizun objektiboaren irizpidea) edo, besteetan, sistema mistoa erabiliko da, arestian aipatutako bi oinarri horiek konbinatzen dituen sistema, hain zuzen. 285. Kalteei buruzko Zuzenbidearen helburu orokorrak Goian adierazitako horren harira, kontratuz kanpoko erantzukizun sistemak izan behar dituen helburuak zehaztu behar dira: Horretara, Kalteei buruzko zuzenbideari eratxiki izan zaizkion eginkizunek ondoko helburuak dituzte: eragin
1. Kalteen ondorioz aldatu izan den egoera, kalte horiek baino lehen izandako egoerara itzultzea: itzultze
eginkizuna; 2. Inori kalteak ez eragitera behartzen duen arau orokorraren aurkako jokabidea zehatzea: zehatze eginkizuna, eta 3. Eragindako kalteak medeatzea: medeatze eginkizuna. 4. Aurrean aipatu ditugun ohiko hiru eginkizunei beste bat gehitzen zaio: kalteak eragiteko egoeran diren pertsonei kalteak eragiteko asmoa kentze ko eginkizuna; hortaz, kalteak eragiteko asmoa kentzeko eginkizunari buruz hitz egiten da. Hasieran, medeapena emateko betebeharrari zigor pribatuaren izaera era txiki bazitzaion ere, gizarte modernoan hori desagertu egin da; nolanahi ere, gaur egun, kontratuz kanpoko erantzukizunarekin ondokoa lortu nahi da: kal teak jasateko beharrik ez duenak kalte ezzuzen horiek jasan ditzan eragoztea. Orokorrean, kontratuz kanpoko erantzukizun sistemak medeapen eginkizuna izan behar du beti. Hori esateko, ondoko arrazoiak ditugu: 1. Zehapena Zigor zuzenbidearen esparruko teknika da. Horrez gain, kasu batzuetan, kalteeragileak ez daude identifikaturik eta hori ez da nahikoa arrazoia biktimak kalteak jasan behar izateko, berbarako, manifestazio baten ondorioz eskaparate bati eragindako kalteak. 2. Zenbait pertsonak ez dute euren egintzen gaineko erantzukizunik eta zigor eratnzukizunetik askatuta daude; hala nola, 16 urtekoa baino gazteagoa denak eragindako kalteak. 3. Erantzukizun zibileko aseguru sistemak baliogabe bihurtzen du erruan oinarritutako irizpidea. Hori dela eta, erantzukizun zibilak konpentsazio edo medeapen eginkizuna du. Jarraian adieraziko ditugun berezitasunek ere agerian jartzen dute eginkizun hori (PANTALEÓN): 1. Erantzukizun zibila mailakatuko da eragindako kalteen larritasunaren arabera, ez, aldiz, kalteeragilearen jokabide edo egozkortasunaren arabera. E. ROCA I TR�AS
2. Biktimaren jaraunsleek medeapena erreklama dezakete (ZKren 105.1. artikulua). 3. Erantzukizun zibileko asegurua kontrata daiteke: Aseguru Kontratuari buruzko 50/1980 Legearen (AKL) 73. artikuluak dioenez, «aseguru kontra tuan ezarritako egitate baten ondorioz, asegurudunak gainontzekoari kalteak eta galerak eragiten badizkio eta asegurudun horrek, Zuzenbidearen arabe ra, kalte eta galera horien gaineko erantzukizun zibila badu, gainontzekoari kalteordaina emateko betebeharra sortzen da. Bada, erantzukizun zibileko aseguruaren bitartez, betebehar hori sortzeko arriskua bermatzen du asegura tzaileak, Legean eta kontratuan ezarritako mugen barruan». 4. Ezin daiteke aplikatu errugabetasun presuntzioa, horixe bera adierazi zuen KAk apirilaren 8an emandako 72/1991 epaian (ikus, besteak beste, AGk 1985eko uztailaren 26an, 1991ko martxoaren 25ean eta 1991ko urriaren 30ean emandako epaiak).
§100. ERRUAREN ZIOZKO ERANTZUKIZUN SUBJEKTIBOA ETA ERANTZUKIZUN OBJEKTIBOA 286. Errua erregela orokor gisa Espainiako Kode Zibilak barneratu izan du orain arte azaldu dugun tradizio juridikoa eta, horretara, hauxe dio erantzukizun zibilari datxekion betebeharrari buruz: «errua edo arduragabekeria bitarteko izanik, egite edo ezegiteagatik beste bati kalte egiten dionak eragindako kaltea konpondu beharko du» (KZren 1902. art.). Beraz, Espainiako sistemaren abiapuntua erantzukizun subjektiboa edo erruaren ziozko erantzukizuna da eta horren berezitasunak eta ondoreak geroago aztertuko ditugu. Arauketa horretan oinarrituta, Auzitegi Gorenak behin eta berriro esan
duenez, kalteak jasan dituenak inor demandatzen badu kalteeragile gisa, demandatzaileak frogatu beharko du kalteak demandatuak berak eragin dituela. 287. Irizpide zuzentzaileak Hori horrela dela, aurreko atalean azaldu izan dugun bilakaeraren ondorioz, batik bat, lan istripuen gaineko erantzukizunari buruzko arauketaren ondorioz, jurisprudentziaren irizpideak ere aldatu egin ziren. Bada, AGk irizpide berri batzuk sartu zituen, KZren 1902. art.tik ateratako interpretazioa zuzentzeko. Irizpide horiek ondokoak dira: A) Froga zamaren alderanzketa Irizpide horren bidez, demandatzaileak ez du frogatu behar berak jasandako kalteak demandatuak eragin dituela. Alderantziz, demandatuak berak frogatu behar du, kalteak eragozteko behar besteko neurriak erabili izan dituela: demandatuak arretaz jardun duela frogatu beharko du (ikus Auzitegi Gorenak 1959ko ekainaren 30ean, 1963ko apirilaren 5ean eta 1986ko abenduaren 19an emandako epaiak, besteak beste). Horren ondorioz eta kasu batzuetarako, arriskuaren ziozko erantzukizunari buruzko teoria onartzen da (ikus, adibidez, AGk 1982ko abenduaren 20an, 1983ko azaroaren 22an, 1984ko ekainaren 6an eta 1989ko ekaina ren 9an emandako epaiak). B) Arreta maila igotzea Demandatuak ez du nahikoa frogatzearekin kalteak eragin dituen jarduerari buruzko araudiak bete dituela. Istripua eragozteko behar adinako arreta izan behar da. Horretara, AGk 1932ko ekainaren 29an emandako epaian trenbide konpainiari eratxiki zion erantzukizuna, ondokoa esanez, E. ROCA I TRĂ?AS
«… konpainia horiek ezin dira erantzukizunetik askatu, istripu edo ezbeharren aurrearreta egiteko betebeharrak zehatz bete izateagatik», konpainiek hartutako neurriek ez badute istripua edo ezbeharra eragotzi; izan ere, horrek «agerian jartzen du aurrearreta horiek modu desegokian edo arduragabekeriaz egin zirela» (halaber, ikus AGk 1984ko urriaren 8an eta 1986ko abenduaren 22an emandako epaiak).
Labur bilduz, esan dezakegu jurisprudentziak hartutako irizpideak KZren 1104. art.ak eratortzen dituenak direla. Ildo horretatik, kasu batzuetan, jarduketa zilegiak medeapena emateko betebeharra sor dezake. Beraz, jurisprudentziak KZren 1104. art.an nagusiarazten diren printzipioak aplikatzen ditu, eta ondorio hau ateratzen da: kasu zehatz batzuetan, jarduketa zilegiak medeapena emateko beharra sor dezake. Betebehar hori sortuko da, hain zuzen ere, kalteeragileak jardun ez duenean pertsona, toki eta denboraren ingurua barren arabera izan behar den arretaz (hala nola, AGk 1986ko maiatzaren 16an, 1986ko azaroaren 28an eta 1987ko apirilaren 22an, 1991ko maiatza ren 30ean eta 1992ko urtarrilaren 24an emandako epaiak). C) Erruaren ziozko erantzukizunari eustea Aurrean esan dugunez, gaur egun erantzukizun objektiboa bada izan, hau da, jarduera arriskutsuaren ondorioz sortutako erantzukizuna. Hala ere, erantzukizun horrek ez du baztertzen erruaren ziozko erantzukizuna. Horretara, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak mugatu izan ditu erantzukizun objektiboa dakarten kasuak. Horiek dira, batetik, legeak araututako kasuak (AGk 1983ko urtarrilaren 27an emandako epaia) eta, bestetik, arriskuak erakar ditzaketen kasuak (AGk 1990eko apirilaren 18an emandako epaia). §101. KONTRATU ERANTZUKIZUNAREN ETA DELITU ERANTZUKIZUNAREN ARTEKO BEREIZKETA Erantzukizun adierazmoldeari buruz esan dugunez, erantzukizuna sor daiteke alderdiak lotzen dituen kontratua betetzen ez denean (ikus supra 10. gaia). Beraz, kontratu
erantzukizuna eta delitu erantzukizuna bereizteko irizpideak zehaztu behar ditugu. 288. Kontratu erantzukizunaren eta kontratuz kanpoko erantzukizunaren arteko bereizketa Kontratuak erakarritako betebeharra betetzen ez denean, hartzekodunak bere interesa betetzea eska dezake, hau da, betebeharra ez betetzean eragin zaizkion galeren medeapena eska diezaioke zordunari. Horren harira, aurretiaz eginbeharra itundu da, alegia, harreman juridikoak badira izan alderdien artean; kontratu erantzukizunaren sistemaren helburua da itundutako betebehar horrekin alderdi batek lortuko zuen onura ziurtatzea (AGk 1983ko martxoaren 9an eta 1991ko ekainaren 10an emandako epaiak). Bestalde, kontratuz kanpoko erantzukizunaren sistemarekin konpentsatuko dira egite edo ezegiteek eragindako kalteak bakarrik, egite edo ezegite horien jatorria betebeharra ez denean. Horretara, lehenengo kasuan, kontratu interesak babesten dira; bigarrenean, interes franko babesten dira, pertsonek eta gauzek jasandako kalteen medeapena ziurtatzera bideratuta dauden interesak, hain zuzen. Bi erantzukizun horien arteko bereizketa sistema bakoitzak babesten dituen interesen araberakoa da. Bereizketa hori egiteko arrazoia praktikoa da. Esangura horretan, erantzukizuna eskatzeko akzioaren preskripzio epea desberdina da: kontratuak eratorritako erantzukizuna bada, epe hori hamabost urtekoa da (KZren 1964. art.) eta, kontratuz kanpokoa bada, urtebetekoa (KZren 1968.2. art.). Horrez gain, kontutan izan behar da ondoko arazoek eraentza desberdina dutela kontratu erantzukizunean eta kontratuz kanpokoan: erantzuleen solidaritatea, erantzukizunetik askatzeko klausulak, kontratu betebeharrak ez betetzeagatik laguntzaileek izan dezaketen erantzukizuna eta abar. Kasu batzuetan, ezin daiteke argi zehaztu zein erantzukizun mota sortzen den eta, horietan, bi erantzukizun horiek eskatzeko akzioak aldi berean egikaritzen dira. Hala ere, bereizketa hori argi egin badaiteke, bi erantzukizun horietatik bat bakarrik eskatuko da. E. ROCA I TRĂ?AS
289. Kontratuz kanpoko erantzukizunaren eta delitu erantzukizunaren arteko bereizketa Hasieran, kontratuz kanpoko erantzukizunak zehapen eginkizuna bazuen ere, gaur egungo antolamendu juridikoan, zigor sistemak eta erantzukizun sistemak eginkizun desberdinak dituzte. Orobat, delituak herri interesa urra tzen du, horregatik, estatuak ahalmena du delitugilea pertsegitu eta zi gortzeko; zigor horren helburua, beraz, gizartea babestea da. Erantzukizun zibilaren sistemaren helburu nagusia, aldiz, biktimari berak jasandako kalteen medeapena ematea da. Hortaz, horren helburua ez da kalte eragilea zigortzea, biktimak jasandako kalteak medeatzea baino (Auzitegi Gorenak 1934ko azaroaren 13an eta 1990eko urriaren 11n emandako epaiak). Arazo horrek ere badu garrantzi teorikoa. Lehen esan dugunez, kontratuz kanpoko erantzukizunean ez du eraentzen errugabetasun presuntzioak, bai, ordea, delitu erantzukizunean; gainera, kontratuz kanpoko erantzukizuna ez dago Zuzenbide tipoari buruzko printzipioaren menpe. Dena den, bereizketa horrek ez du eragozten, zigor esparruan medeapen betebeharra sortzea; esan gura horretan, delitua egitean kalteak eragin badira, delitugileak kalte horien gaineko erantzukizuna du, biktimari begira (ZKren 19. art.). ยง102. ERANTZUKIZUN ZIBILAREN ITURRIAK Egite edo ezegitearen ondorioz kalteak eragiten badira, kalte horiek medeatzeko betebeharra sortzen da. Hori horrela dela, aztertu beharko dugu ea erantzukizunaren esparruan Zuzenbide tipoaren printzipioak eraentzen duen (horretan, kalteak medeatzeko modukoak izango dira legeak horrela arau tzen baditu) ala kalteak eragozteko betebeharra ezartzen duen arau orokorra dagoen (horrelakorik badago, eragindako edozein kalte medeatu beharko da).
Kontratuz kanpoko erantzukizunaren sistemaren inguruan, arau askok eraentzen dute eta arau horietan aipatzen dira medeatzeko modukoak diren egitatezko kasuak. Hori aintzat hartzen bada, badirudi Espainiako sisteman Zuzenbide tipoaren printzipioak eraentzen duela, baina hori ezin daiteke onartu. Jarraian, arau horiek aipatuko ditugu. 290. Nazioarteko zuzenbidearen eta Europako Erkidegoaren zuzenbidearen iturriak Arau garrantzitsuenen artean ondokoak aipa daitezke: —Airetiko garraioari buruz 1929ko urriaren 12an Varsovian egindako Hitzarmena. —Jarduera nuklearrek eratorritako erantzukizunari buruz Paris (1960) eta Bruselan (1963) egindako Hitzarmenak. —Errepideetan gerta daitezkeen istripuei buruz Estrasburgon egindako Hitzarmena. —Europako Erkidegoaren Zuzentarauak, ekoizkin akastunei (1985), ziriazko publizitateari (1984) eta ekoizlearen erantzukizunari (1985) buruzkoak. —1973ko urriaren 2an Hagan egindako Hitzarmena, ekoizkinen gaineko erantzukizunari aplikatu beharreko legeari buruzkoa. 291. Lege bereziak —Energia Nuklearrari buruz apirilaren 29an emandako 25/1964 Legea, uztailaren 22ko 2.177/67 Dekretuak osatua. —Airetiko Nabigazioari buruz uztailaren 21ean emandako 48/1960 Legea. —Ehizari buruz apirilaren 4an emandako 1/1970 Legea, martxoaren 25eko 506/1971 Dekretuak onetsitako Araudiak osatzen du lege hori. —Motoredun Ibilgailuen Erabilera eta Zirkulazioari buruzko Legea, martxoaren 21eko 632/1968 Dekretuak onetsiriko Testu Bategina. Lege hori 1986ko ekainaren 28ko Legegintzazko Errege Dekretuak aldatu zuen, legeria hori Europako Erkidegoak E. ROCA I TRÍAS
emandako zuzentarauei egokitzeko. Arau horiek beste xedapen batzuekin osatu behar dira. —Ingurugiroa Babesteari buruz abenduaren 22an emandako 28/1972 Legea eta Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruz maiatzaren 14an emandako 20/1986 Legea. —Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruz uztailaren 19an emandako 26/84 Lege Orokorra. —Ekoizkin Akastunek eragindako Erantzukizun Zibilari buruz uztailaren 6an emandako 22/1994 Legea. 292. Arau orokorrak KZren 1902. art.ak garatzen du KZren 1089. art.an adierazitako arau orokorra. Bigarren artikulu horrek dioenez, «betebeharrak sortzen dira edo zein motatako erru zein arduragabekeriarekin burututako egite zein ezegite etatik». KZren 1092 eta 1093. art.ek bereizten dituzte, batetik, delitu zein faltetatik sortutako betebeharrak, horietan zigor arauketara jotzen dela; eta, bestetik, «erruz zein arduragabekeriaz gauzatutako egite edo ezegiteek erato rritakoak, egite edo ezegite horiek ez badaude legez zigortuta», betebehar horiek KZren 1902. art.ak eta ondorengoek arautuko dituztela. Aurrean esandakoaren ildotik, bi dira eragindako kalteak medeatzeko betebeharra arautzen duten iturri orokorrak: bata, zigor sistema, horretan ere kontratuz kanpoko erantzukizuna arautzen dela; eta bestea, sistema zibila. 293. Printzipio orokorrak KZren 1902. art.ak klausula orokorra barneratzen du; horren arabera, kalte ezzuzenik eragin bada, hori medeatzeko betebeharra sortuko da. Klau sula orokor hori esangura zabalean ulertu behar da. Hortaz, sistema horretan ez du eraentzen Zuzenbide tipoaren printzipioak; aitzitik, edozein motatako kalteak medeatzeko betebeharra ezartzen da, erantzukizunetik askatzeko in
guruabarrak gertatzen direnean izan ezik (esaterako, ezustekoren bat). Kalteak medeatzeko betebehar hori sor dadin, ondoko betekizunak izan behar dira: 1) kaltea ezzuzena izatea; 2) kalteeragileak bere jokabidearekin kalteak eragiteko asmoa izatea; 3) eragindako kalteak eta jokabidea kari bidez lotuta egotea; 4) kalte horiek baloratzeko modukoak izatea. Betekizun horiek agerian jartzen dituzte gizarte baloreak; izan ere, balore horiek nork bere buruaren gaineko erantzukizunaren printzipiora biltzen dira eta kontutan hartzen dira medeapen betebeharra inori eratxikitzeko unean. Doktrina tradizionalaren iritziz, medeapen betebeharra eratxikitzeko arrazoi nagusiaren oinarria alterum non laedere printzipio orokorra da. Juris prudentziak sarritan aipatzen du printzipio hori oinarri gisa. Esan ere, KZren 1902. art.ak bigarren mailako araua barneratzen duela esan ohi da, beraz, bigarren mailako araurik bada, lehenengo mailako araua ere izan beharko da eta arau hori aurrean aipatu printzipioa da. Nolanahi ere, gaur egun, dok trinarik modernoenak zalantzan jartzen du azalpen hori, printzipio horrek ez baitu ezartzen betebehar positiborik; alderantziz, kalteak ez eragiteko bete behar hutsa ezartzen du. Doktrina horren arabera, printzipio horrek Kode Zibilaren 1902. art. interpretatzeko arau hutsa ematen du eta, beraz, ez da artikulu horren oinarria. §103. DELITUAK ERATORRITAKO ERANTZUKIZUN ZIBILA 294. Arauketa bitasuna Lehenago esan dugunez, zigor erantzukizunaren eta erantzukizun zibilaren artean oinarrizko desberdintasuna badago ere, adierazi beharra dago zigor auzibidean bertan eska daitekeela biktimari eragindako kalteen medeapena. Betebehar horiei dagokienez, KZren 1902. art.ak Zigor kodearen xedapenetara jotzen du, erantzukizun zibilari buruzko arauak ezartzen dituzten xedapenetara, hain zuzen. ZKren 19. art.aren arauak KZren 1902. art.ak dioena E. ROCA I TR�AS
adierazten du: «delitu edo falta baten gaineko erantzukizun kriminala duenak erantzukizun zibila ere izango du». Kasu batzuetan, kalteeragilea zigor erantzukizunetik askatuta dago; horrelakoetan, ezin denez zigor erantzukizunik ezarri, ZKren 20, 21 eta 22. art.ek sorospidezko erantzukizunari buruzko arauak ematen dituzte. Bestalde, JKLk dioenez, delitu edo falta baten ondorioz kalteak eragiten badira, kalte horien gaineko erantzukizun zibila eskatzeko akzioa «Fiskaltzak egikaritu beharko du zigor akzioarekin batera, auzibidean akusatzaile partikularrik dagoen ala ez kontutan izan gabe» (108. art.). Kode Zibilak eta Zigor Kodeak arauketa desberdina dute, bi kode hori ek garai desberdinetan aldarrikatu izan zirelako. Bi arauketa desberdin egote horretan, eztabaidatu izan da ea erantzukizun eraentzaren inguruan ere bi tasun hori dagoen: bata, delituak eratorritakoa eta, bestea, ezzilegi zibilek erakarritakoa. Bestalde ere, erantzukizun bakoitzak arau bereziak ditu eta, ho rren ondorioz, erantzukizun horietatik akzio desberdinak sortzen dira. Orokorrean, eta erantzukizunari dagokionean, bi arau mota desberdinek eraentzen badute ere, ezin daiteke esan bi erantzukizun eraentza desberdin daudenik eta horien oinarria desberdina denik. Erantzukizunak eta horrek da karren medeapen betebeharrak oinarri bakarra du: kalteak eragitea. Kasu batzuetan, kalteak eragiten dira delituaren ondorioz; besteetan, delitua ez den egintzaren ondorioz. Horrez gain, gerta daiteke erantzukizun zibila duenak zigor erantzukizunik ez izatea, ZKren 20. art.ak dioenaren arabera; hala eta guztiz ere, erantzule horrek medeapen betebeharra du. Azaldutakoa onartuz gero, zehaztu beharko da zigor auzitegiek zergatik duten eskumena delituak eratorritako erantzukizun zibila erabakitzeko. Horren erantzuna, batik bat, auzibidea ahalik eta laburren egitea da (PANTALEÓN). Hitz gutxitan esateko, ez daude bi erantzukizun eraentza desberdin, ezta arauketa desberdinik ere; horren harira «oinarrizko arauak batzen dira uzi bakarra eraentzeko»: eragindako kalteen medeapena eraentzeko, alegia. Hori dela eta, delituak eratorritako erantzukizun zibila ez
da zigorra, aldiz, ÂŤegitatez edo harreman juridiko zehatzetatik sortzen den ondorioa da eta horrek eragina du delitugileenganÂť (Auzitegi Gorenak apirilaren 8an emandako 72/1991 epaia). Arestian azaldutakoa gorabehera, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak ulertu izan du bi erantzukizun desberdin daudela, ekitate printzipioan oinarrituta (AGk 1983ko uztailaren 1ean eta 1990eko urriaren 11n emandako epaiak). Nolanahi ere, jurisprudentzia horrek ondoko erregelak atera ditu: 1. Delituak edo faltak erantzukizun zibila eratortzen badu, erantzukizun hori eskatzeko akzioa hamabost urte igarota preskribatuko da; horri KZren 1964. art. aplikatu behar zaio, ZKren 117. art.ak Zuzenbide zibilaren arauetara jotzen baitu. KZren 1902. art.tik ateratako akzioak, aldiz, urtebete igarota preskribatuko dira, KZren 1968.2. art.ren ondorioz. 2. Delituak edo faltak eratorritako erantzukizun hori auzitegi zibiletan eskatzen bada, akzio horren preskripzio epea zenbatzen hasiko da, zigor prozedurari amaiera ematen dion epaia kaltetuari jakinarazten zaion unetik (AGk 1988ko uztailaren 9an emandako epaia). 3. Zigor kondenarik ez badago, hala nola, akusatua hil delako, akusatuari indultua edo amnistia eman zaiolako edo delitua preskribatu delako, jurisprudentziak ez du argitu erantzukizun zibila eskatzeko bidea zein den. Horren inguruan, jurisprudentziak bi jarrera agertu ditu eta horietan bi aukera desberdin eman dira: bata, kalteen medeapena zuzenean eskatzea, kontutan izan gabe erantzulea delituagatik kondenatua izan den; eta bestea, aldiz, auzite giak, erantzukizunaren ondoreetarako, delitua badela izan adierazi eta kal teeragileari kalteen ondore zibilak egoztea, kalteeragilea kondenatua ez izan arren (lehenengo jarreraren alde ikus esaterako Auzitegi Gorenak 1983ko maiatzaren 4an eta 1984ko ekainaren 13an emandako epaiak; eta bigarrena ren alde, ordea, 1988ko martxoaren 3an, 1989ko abenduaren 7an eta 1990eko apirilaren 1ean emandakoak). 295. Aplikatu beharreko irizpideak Lehenago esan dugunez, erantzukizun zibilaren iturri E. ROCA I TRĂ?AS
bakarra dago, teorian behinik behin: eragindako kaltea. Horretan ez dute eraginik antolamendu juridikoaren beste esparruetan delituak dakartzan ondorioek. Nolanahi ere, erantzukizun zibilaren inguruan, jurisprudentziak esparru zibila eta zigor es parrua bereizten ditu. Jarraian adieraziko ditugu jurisprudentziak erabiltzen dituen irizpideak bereizketa hori egiteko. A) Auzitegien eskumena Delituak erantzukizun zibila eratortzen badu, delitu hori epaitzen duen zigor auzitegiaren eskumenekoak dira erantzukizun zibilari buruzko arazoak (JKLren 112. art.). Esangura horretan, auzitegiak delitua zigortzen badu, aldi berean zehaztu dezake delituak eratorritako erantzukizun zibilaren norainokoa; ostera, ez badu delitua zigortzen, jurisdikzio zibilera jo beharko da, kalteen medeapena eskatzeko akzioak egikaritzeko (AGk 1982ko ekainaren 8an emandako epaia). Halaber, delitugileari zigorrik ez egozteko kariren bat badago, zigor jurisdikzioak erabakiko du erantzukizun zibilari buruzko arazoa (ZKren 20. artikulua). Hortaz, medeapen akzioak auzitegi zibiletan egikarituko dira, zigor prozeduran kaltetuak akzio horiek erreserbatu baditu (JKLren 112. art.); kaltetuak ez badu erreserba hori egin eta medeapen akzioa ez bada zigor prozeduran egikaritzen, auzitegi zibilek ezin izango dute arazo hori berriro erabaki, non bis in idem printzipioa dela bide (AGk 1981eko urtarrilaren 27an, 1988ko otsailaren 9an eta 1988ko apirilaren 20an emandako epaiak, besteak beste). Era berean, delituaren ondorioz kalterik eragiten bada, hortik sortutako akzioak auzitegi zibiletan egikarituko dira ondoko kasuetan ere: kalteeragileari indultua edo amnistia eman bazaio, zigor kausa largetsi bada, delitua edo falta preskribatu badira, behinbehineko largespena eman bada (JKLren 641. art.) eta auziperatua auziihesean badago (ikus, berbarako, AGk 1983ko maiatzaren 4an emandako epaia). B) Arauketa bitasuna
Gehienetan, auzitegi zibilek Kode zibilaren arauak aplikatzen dituzte eta zigor auzitegiek Zigor Kodearenak. Hala ere, hori ez da gertatzen beti; KZren 4.3. art.ak dioenez, «kode honetako xedapenak beste legeek eraendutako gaie tan ordeztaile gisa aplikatuko dira». Beraz, zigor auzitegiek Kode Zibila aplikatu beharko dute, ZKren 19. eta ondorengo artikuluetan dauden hutsu neak betetzeko. Edu berean, kaltetuek zigor prozeduran erreserbatutako akzioak auzitegi zibiletan egikaritzen badituzte, auzitegi zibil horiek Zigor Kodea aplikatu beharko dute. C) Zigor arloko epai kondenatzailea eta akzio zibilak Kalteak eragin dituen delitua edo falta egin dela frogatuz gero, zigor epaiak kalteeragilea kondenatuko du eta epai horrek prozedura zibilari amaiera emango dio. Zigor prozedura horretan kaltetuak akzio zibilak erreserbatu eta auzitegi zibiletan egikaritzen baditu, auzitegi zibil horiek egiazkotzat jo beharko dute zigor prozeduran frogatu izan diren egitateak (AGk 1980ko otsailaren 7an emandako epaia). Epai horrek kalteeragilea absolbitzen badu, kaltetuak akzioak egikari ditzake auzitegi zibiletan, KZren 1902. art.ak eta ondorengoek xedatutakoaren arabera.
BIBLIOGRAFIA Ondoren, orokorreko bibliografiarik esanguratsuena aipatzen da: DE ÁNGEL YAGÜEZ, Tratado de responsabilidad civil. Madril, 1993; DÍEZPICAZO, «La responsabilidad civil, hoy», ADC, 1979, 739. or.; GULLÓN BALLESTEROS, Curso de Derecho civil. Contratos en especial. Responsabilidad extracontractual. Madril, 1968; LACRUZ, in Lacruz eta beste batzuk. Elementos de Derecho civil II. Derecho de obligaciones. 2. argitaraldia, Bartzelona, 1985; PANTALEÓN PRIETO, Comentario al art. 1902 C.C. in Justizi Ministerioa, Comentario del Código civil, 1go. argitaraldia, Madril, 1991, 1971. or.tik 2003. or.ra arte; PUIG BRUTAU, Fundamentos de Derecho civil. II. liburukia, III. bolumena, Bartzelona, 1983; ROGEL VIDE, La responE. ROCA I TRÍAS
sabilidad civil extracontractual en el derecho español. Madril, 1977; SANTOS BRIZ, in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales. XXIV. liburukia, Madril, 1984. Atzerriko literaturan, lan hauek dira oinarrizkoak: ALPA, Responsabilitá civile e danno. Lineamenti e questioni. Bologna, 1991; CALABRESSI, El coste de los accidentes. itzul. J. Bisbal. Bartzelona, 1984; FLEMING, The Law of Torts. 8. argitaraldia, 1992; PROSSER, Handbook of the Law of Torts. 4. argitaraldia, 1971; SALMOND and HEUSTON, On the Law of torts. 19. argitaraldia, London, 1987. TUNC, La responsabilité civile. 2. argitaraldia, París, 1989. Erantzukizun objektiboari dagokionean, gorago zerrendatutako lan orokorrek egiten dituzten aipamenez gain, hauexek: FERNÁNDEZ MARTÍN GRANIZO, Los daños y la responsabilidad objetiva en el derecho español. Iruñea, 1972 eta FERNÁNDEZ DE VILLAVICENCIO, «Responsabilidad civil sin culpa y responsabilidad objetiva», AAMN, 13. liburukia, 27. or. Kontratu erantzukizunaren eta kontratuz kanpokoaren arteko bereizketari dagokionez, PANTALEÓN, «El sistema de responsabilidad contractual (Materiales para un debate)», ADC, 1991, 401. orrialdea. Erantzukizun zibilaren inguruan, jurisprudentzia ugari dago. Horren harira, Cuadernos civitas de jurisprudencia civil bilduma kontsultatu behar da, bertan epairik adierazgarrienak aztertzen baitira, lan honetan aipatu ez baditugu ere. Era berean, Responsabilidad civil (La Ley Monografías de jurisprudencia. 1, 1992) izenburupean argitaratutako epai bilduma ikuskatzea ere komenigarri izan daiteke.
Hogeita seigarren gaia EGINTZA EZZILEGIA Laburpena: §104. Sarrera.— 296. Betekizun orokorrak.— §105. Norberak gauzatutako egintzen ziozko erantzukizuna.— 297. Sistemak.— 298. Jokabidea.— 299. Errua: A) Asmozkotasuna; B) Errua edo arduragabekeria; C) Arreta; D) Froga; E) Erantzukizunetik askatzea: ezustekoa; F) Legebidezko defentsa eta nork bere eskubidea erabiltzea.— 300. Zuzenbidearen aurkakotasuna.— 301. Egozkortasuna: A) Ezgaiak; B) Pertsona juridikoak.— §106. Inoren egintzen zioz norberak duen erantzukizuna.— 302. Kontzeptua eta oinarria.— 303. Ezaugarriak.— 304. Gurasoak eta tutoreak: A) Kontzeptua eta oinarria; B) Betekizunak; C) Subjektu erantzuleak; D) Delituak eratorritako erantzukizuna; E) Itzulketa akzioa.— 305. Enpresarioa: A) Kontzeptua eta oinarria; B) Betekizunak; C) Subjektu erantzuleak; D) Itzulketa akzioa.— 306. Irakastegien titularrak: A) Kontzeptua eta oinarria; B) Betekizunak; C) Subjektu erantzuleak; D) Itzulketa akzioa.— 307. Estatuaren erantzukizun zibila: A) Kontzeptua, oinarria eta aplikatu beharreko arautegia; B) Jurisdikzio eskuduna; C) Erantzukizun mota bereziak.— §107. Animaliek eragindako kalteen gaineko erantzukizuna.— 308. Kasuak.— §108. Bizigabeko gauzek eragindako kalteak.— 309. Eraikinaren aurria.— 310. Leherketak eta usartzeak.— 311. Eraikuntzaren akatsak.— 312. Bota edo jausten diren gauzak.
§104. SARRERA 296. Betekizun orokorrak Kalteak medeatzeko betebeharra sortzeko, ondoko betekizunak izan behar dira: 1. Kalteak eragiten dituen egite edo ezegitea borondatez gauzatzea. Horrek dakar bi elementu hauek aztertzeko beharra: nor den subjektu erantzulea eta zein jokabide gauzatu behar den betebehar hori sortzeko; azken finean, kalteak eragin dituen egintzaren ezaugarriak aztertu behar dira: egintza hori E. ROCA I TRÍAS
borondatezkoa eta erantzuleari egozteko modukoa den ala ez zehaztu behar da. 2. Kalteak eragitea. Horren ondorioz, zehaztu beharko dira zeintzuk diren medeapen betebeharra sortzen duten kalteak. 3. Kalteak izatea subjektu egozkorrak izandako jokabidearen ondorio; horretan, aztertu beharko da subjektuak izandako jokabidea eta eragindako kalteak kari bidez lotuta dauden. Jurisprudentziak behin eta berriz esan du hiru betekizun horiek izan be har direla medeapena emateko betebeharra sor dadin. Ikus, batez ere, AGk 1984ko martxoaren 17an, 1985eko uztailaren 26an eta 1986ko abenduaren 29an emandako epaiak. ยง105. NORBERAK GAUZATUTAKO EGINTZEN ZIOZKO ERANTZUKIZUNA 297. Sistemak Aurreko gaian esandakoak argitu egiten ditu jarraian aztertuko dugunaren inguruko arazo batzuk. Gai horretan, bi ondorio finkatu ditugu: 1. KZren 1902. artikuluak arautzen duen kontratuz kanpoko erantzuki zuna, erruaren sisteman oinarritzen da funtsean. Arriskuaren ziozko erantzu kizuna onartu bada ere, erruan oinarritutako erantzukizun hori ez da baztertu, Auzitegi Gorenak emandako epai askok adierazten dutenez (besteak beste, 1983ko martxoaren 29an, 1984ko abenduaren 12an, 1988ko apirilaren 15ean eta 1989ko urriaren 6an emandako epaiak). Erruaren ziozko erantzukizune an zehaztu beharko da nor den erantzulea, zeren gainean erantzuten duen eta erantzukizuna subjektu horri egotz dakiokeen. 2. Arestian adierazitakoa gorabehera, argi geratu behar da ez dela derrigor errurik izan behar subjektu bati kalteak eragiteagatik erantzukizuna eratxikitzeko: horixe gertatzen da
erantzukizun objektibo edo arriskuaren ziozko erantzukizun kasuetan. Kasu horretan, legez zehazturik daude zeintzuk di ren erantzukizuna egozteko kariak; horretara, zehaztu beharko da arriskua nori egozten zaion. Labur bilduz, bi sistema badira izan erantzukizuna egozteko eta, beraz, erreklamazio akzioaren legebideztaketa biktimari emateko: errua eta arriskua. Gai honetan, errua aztertuko dugu.
298. Jokabidea Erantzukizuna sortzen duen jokabidea egitea edo ezegitea izan behar da. Esangura horretan, KZren 1902, 1089 eta 1093. art.ek adierazitakoaren arabera, egiteek edo ezegiteek sortuko dituzte medeapena emateko betebeharrak. Argi dago egite adierazmoldearen esangura zein den: ordaindu behar di ren kalteak zuzenean edo zeharka eragiten dituen edozein jarduketa positibo. Ezegite adierazmoldeak, ordea, zalantzak dakartza. Orokorrean, subjektuak zerbait gauzatzeko aukera izanda, hori ez gauzatzea da ezegitea; esangura hertsian, aldiz, jazokuntza kaltegarriaren inguruabarrak kontutan hartuz gero, pertsona batek portaera batzuk izan behar baditu, portaera horiek ez izatea dira ezegiteak. Autore askoren ustez, ezegitea eta arduragabekeria si nonimoak dira. Ezegiteari buruzko bi kontzeptu horiek abiapuntutzat hartuta, zehaztu beharko da zein kasutan sortzen den medeapena emateko betebeharra. Autore batzuek ezegitearen esangura hertsian oinarritzen dira eta, horretara, badiote ezegiteak medeapena emateko betebeharra sortuko duela derrigor bete behar den betebehar juridikoren bat dagoenean bakarrik, hots, legeak jarduteko betebeharren bat sortzen badu. Azken finean, erantzukizuna sortzen duten ka rien arloan nagusi den tipo gabezia orokorraren aurrean, tipikotasuna sartu nahi da horrekin. Hala ere, interpretazio murriztaile horren arabera, ezegitea zehatzen ez duen araurik ez E. ROCA I TRĂ?AS
badago, ezegite hori erantzukizunetik kanpo geratuko da, ezegite horren ondorioz kalteak eragin arren. Azken finean, ez egitea da kalteak eragiteko asmoarekin izandako abstentzio hutsa, eta ho rretan ez du zerikusirik abstentzio hori legeak aurretiaz ezarritako arauaren aurkakoa izateak ala ez izateak (ikus esaterako Auzitegi Gorenak 1991ko ekainaren 27an emandako epaia). 299. Errua Medeapena emateko betebeharra sortzen duen jokabideak ezaugarri hauek izan beharko ditu: A) Asmozkotasuna Subjektuak kalteak eragiteko asmoa izan behar du. Hala ere, asmozkotasunak bi esangura ditu: batetik, subjektu horren asmoa kalteak eragitera bideratuta egotea (doloa) edo, bestetik, arguragabekeriaz jardutea, hau da, ondorio kaltegarria aurreikusteko modukoa izanda ere, subjektu horrek kalteak era gin dituen jokabidea izan du. Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak 1992ko api rilaren 8an emandako epaiak dioenez, ÂŤegitatea nahitaez erantzuleari egotzi behar zaio errudun gisaÂť (AGk 1985eko ekainaren 21ean, 1986ko martxoaren 7an, 1987ko otsailaren 19an eta 1992ko otsailaren 8an emandako epaiak). Kode Zibilak dioenez, inori erantzukizuna eratxikitzekotan, errua derri gorrezkoa da (KZren 1102 eta 1104. art.ak), dela kontratua urratzeagatik era gindako galerena, dela kalteak eragitearena. Nolanahi ere, KZren 1902. art.ak ez du dolorik aipatzen eta horrek ondoko zalantza dakar: ea kalteak eragiteko asmoa nahitaezko izan behar den, medeapena emateko betebeharra eratxiki tzeko. Jurisprudentziak ez du jarrera hori hartu; jurisprudentziak dioenez, erantzukizuna sortzeko ez da kalteak eragiteko asmorik izan behar, nahikoa baita ÂŤkaltegarritzat jo behar den egitateak
kalteak eragingo dituela ez au rreikustea (AGk 1984ko otsailaren 24an emandako epaia); horretara, errua eta kalteak ez aurreikustea parekatzen dira. Goian esandakoa aintzat hartuz gero, bistakoa da subjektuak egitea edo ezegitea gauzatzen badu kalteak eragiteko asmotan, kalteak medeatzeko betebeharra sortuko dela; horrelakoetan, doloa dago eta hori agertuko da, bai delituetan, bai, delitu izan gabe, ondorio kaltegarria lortzera bideratuta dauden kasuetan. Horrez gain, medeapena emateko betebehar hori sortuko da kalteak eragiteko asmorik ez badago ere, horiek eragiten badira subjektuaren jokabide arduragabearen ondorioz edo subjektu horrek kalteak ez aurreikusteagatik. Ildo horretatik, erruari buruzko azterketa sakona egin beharko dugu jarraian. B) Errua edo arduragabekeria Jurisprudentziaren iritziz, hauxe da errua: aurreikuspenik egin gabe, modu arduragabean jardutea; izan ere, jarduketa horrek eragiten ditu kalteak. Hala ere, arazo hori arras konplexua da eta jurisprudentziak berak esan du ezin dela erregela zehatzik eman errua zer den zehazteko; aldiz, inguruabarrak kasuankasuan zehaztu beharko dira, errurik izan den ala ez zehazteko (AGk 1930eko abenduaren 20an emandako epaia). Hori dela eta, erruaren inguruan bi esangura eman daitezke: bata objektiboa (eskubideren bat ezartzen duen araua urratzen denean errua izango da) eta, bestea, subjektiboa (horren oinarriak egozkortasun irizpideak dira). Dena den, aurreko bi esangura horiek aztertzeko, lehenengo eta behin, erruari buruzko kontzeptua zehaztu beharko da: esan daiteke errua izango dela subjektuaren jokabidea ez denean egokitzen jokabidearen ohiko ereduei. Horretara, erru mota desberdinak bereiztu egiten dira: —Erru abstraktua eta erru zehatza, subjektuaren ezaugarri subjektiboen arabera. —Erru generikoa eta erru espezifikoa. Lehenengoan kontutan hartzen dira kalteak aurreikusi izan diren eta, bigarrenean, arauak, araudiak eta abar urratu diren. E. ROCA I TR�AS
Lehen esan dugunez, errurik dagoen ala ez erabakitzeko, jokabide ereduak hartu beharko dira kontutan. Gaur egun, eredu hori ohiko arreta da, baita arreta kualifikatua ere, hori baloratzeko ereduak daudenean. Beraz, aztertu beharko da arreta zer den eta zein kasutan ezartzen den arreta kualifikatua. C) Arreta Subjektu batek erruz jardun duen erabakitzeko, kontutan izan behar da subjektu horrek ondorio kaltegarria aurreikusi duen. Horretarako, lehen esan dugunez, ereduak erabiliko dira eta, kasu horretan, eredua familiako guraso onaren jokabidea da (ikus AGk 1983ko maiatzaren 11n, 1984ko otsailaren 29an eta 1990eko uztailaren 11n emandako epaiak). Orokorrean, eredu hori gizaki zuhurraren jokabidea izan arren, kasu ba tzuetan eredu hori aldatu egiten da. Orobat, inguruabar batzuek berez dakar te horietan behar den arreta zorrotzagoa izateko beharra, horietan ez baita nahikoa arreta arrunta erabiltzea. Horren inguruan, Auzitegi Gorenak 1987ko abenduaren 7an emandako epaian hauxe esan zuen: ‌ derrigor bete behar diren arauak edo ohiko esperientziak eratorritakoak hausten badira ere, ez da kontratuz kanpoko errurik izango; erru hori izateko, aldiz, subjektuak jar dun beharko du kasu zehatzaren, pertsonaren, denbora eta lekuaren inguruabarren arabera izan behar den besteko arretarik gabe eta, batez ere, antolamendu juridikoak babesten dituen eta inorenak diren ondasunei kalteak eragitea eragozteko arretarik gabe (ikus AGk 1972ko maitzaren 29an emandako epaia ere).
Horretan, beraz, KZren 1104. art.an erabilitako irizpide berberak erabil tzen dira. Artikulu horrek zehaztu egiten du zein den kontutan hartu beha rreko eredua, betebeharrak ez betetzean errurik egon den ala ez erabakitzeko. Eta eredu hori bera erabiliko da medeapen betebeharra sortzen duen errurik dagoen ala ez zehazteko. Arestian esandakoa horrela bada ere, hori baino zerbait
gehiago egin beharko da. Bada, zehaztu beharko da inguruabar horietan arretaz ez jardu teak zein kasutan sortzen duen erantzukizuna. Esangura horretan, ez da na hikoa KZren 1104. art.ak zehaztutako inguruabarrak aztertzea, bai, ordea, «zehaztu beharko da ea subjektuak behar besteko arretaz edo arduraz jardun duen, bai eta aurreikuspenik egin duen babes juridikoa duten eta inorenak diren ondasunei kalteak eragitea eragozteko» (AGk 1985eko urtarrilaren 25ean emandako epaia).
Hala ere, ondorio hori salbuespenezko neurri gisa aplikatu beharko da kasu zehatz batzuetan; gainerakoetan, lehenago aipatu dugun eredu orokorra erabiliko da. Gisa berean, irizpide hori aplikatuko da kaltetuak medeapenik gabe geratzea eragozteko ere. Kasu batzuetan, eredu orokorra ez da nahikoa; horietan, berezia da subjektuak izan behar duen behar besteko arreta, ho rretara, «subjektuen jokabideak trafikoaren edo gizarte bizitzaren atal desberdinetan gauzatzen dira eta, atal horiek nolakoak diren kontutan hartuta, subjektuak arreta berezia izan beharko du», kasu horietan ere zehaztu beharko da «subjektuak behar besteko arretaz edo arduraz jardun duen, bai eta aurreikuspenik egin duen ere» (AGk 1983ko martxoaren 22an eman dako epaia).
Horrek guztiak dakar erru kualifikatu batzuen inguruko azterketa egiteko beharra: a) Arreta eta araudiak. Orokorrean, araudiek subjektuei betebeharrak ezartzen dizkiete. Zenbait kasutan ez da nahikoa subjektu horiek araudiek esandakoa zehatzmehatz betetzea, horrekin ez bada eragozten kalteen eragi keta (AGk 1984ko urriaren 8an, 1985eko apirilaren 15ean eta 1992ko apirila ren 28an emandako epaiak). Kasu horietan, kalteeragilearen jokabidea erabat arduragabea ez izan arren, eragindako kalteak subjektu horri eratxikitzen zaizkio, kaltetua ez dadin gera medeapena eskuratu gabe. b) Profesionalen errua. Profesionalari erantzukizuna E. ROCA I TRÍAS
egotziko zaio erru kualifikatua izan badu, eta hori neurtuko da lex artisean oinarritutako arreta ereduaren arabera. Horrek arazoak ekarri izan ditu, batik bat, osasun profesionalei edo medikuei begira. Kasu horietan eztabaidatu izan da profesional horien erantzukizunak zein izaera duen: kontratu izaera ala kontratuz kanpokoa. Horren inguruan zalantzak daudenez gero, bi erantzukizun horiek eska tzeko akzioak batera egikaritzen dira. Arazo horiek gainetik aipatzen baditugu ere, profesionalen erru eremutik kanpo utzi behar dira, betebeharren izaerak sor ditzakeen zalantzak: baliabidezko ala ondoriozko izaera duen (AGk 1986ko maiatzaren 26an eta 1990eko uztailaren 6an emandako epaiak), edo betebeharrak sortutako erantzukizuna objektiboa den ala ez (AGk 1991ko apirilaren 22an emandako epaia). Arazo horiek alde batera utzita, osasun profesionalaren jokabideak sor dezakeen erantzukizuna erru irizpideen arabera zehaztuko da; esangura horretan, erru hori izan daiteke, bai aplikatu beharreko sendabidea aplikatzen ez denean, bai sendabide hori modu arduragabean aplikatu denean (AGk 1987ko abenduaren 1ean, 1988ko maiatzaren 12an, 1991ko otsailaren 22an eta 1993ko martxoaren 15ean emandako epaiak, besteak beste). Gauza bera esan daiteke bestelako profesionalei buruz, berbarako, arkitekto (AGk 1988ko otsailaren 9an emandako epaia), banku profesional (AGk 1988ko uztailaren 15ean emandako epaia) edo abokatuei buruz (era berean ikus, AGk 1991ko uztailaren 5ean emandakoa). D) Froga Erregela orokor gisa, demandatzaileari/kaltetuari dagokio kalteeragileak erruz jardun duela frogatzea (AGk 1983ko urtarrilaren 20an emandako epaia). Beraz, demandatzaileak du demandatuaren errua frogatzeko zama. Hori horrela dela, lehenago esan dugunez, jurisprudentziak behin eta berriz alderanztu egin du errua frogatzeko zama: izan ere, zama hori alderanztu egiten da, gehienetan, kalteeragileak arriskua sortu badu eta arrisku horren ondorioz, ziuraski, kalteak eragin bazaizkio demandatzaileari.
Hori dela eta, kasu horietan egitea edo ezegitea erruz gauzatu delako ustearen sistema ezarri da; hala ere, demandatuak froga dezake arretaz jardun duela, hots, kalteak ez direla eragin bere jarduketaren ondorioz (AGk 1935eko otsailaren 26an, 1951ko urtarrilaren 30ean eta 1986ko azaroaren 28an emandako epaiak). E) Erantzukizunetik askatzea: ezustekoa Kalteak eragin izan badira aparteko gertaeren ondorioz, subjektuak ez du erantzukizunik, gertaera horiek aurreikustea ezinezkoa baita (AGk 1983ko maiatzaren 11n, 1990eko ekainaren 23an eta 1991ko otsailaren 5ean emandako epaiak). Kode Zibilak ezustekoari edo ezinbestekoari buruzko definiziorik ematen ez badu ere, gauza zehatza emateko betebeharra azkentzeko kari gisa arautzen ditu biak (KZren 1182. art.). Xedapen horiek ere kontratuz kanpoko erantzukizunari aplikatu behar zaizkio. Aurrekoa kontutan hartuta, subjektu bat erantzukizunetik askatzeko, kalteak eragiten dituen gertaera aurreikusiezina eta eragoztezina izan behar ko da eta gertaeraren izaera hori frogatu beharko da. Lehenago adierazi dugunez, biktima medeapenik gabe gera dadin eragoztea da erantzukizunaren oinarrian dagoen politika juridikoa eta politika horrek dakar gertaeraren izaera hori frogatzeko beharra; horretara, ezustekoa gertatu den ala ez frogatzeko irizpideak erabat zorrotzak dira. Edonondik begira dakiola, ez dago argi zein ikuspuntutatik frogatu behar den ezustekoa: subjektibotik ala objektibotik. Orokorrean, subjektuak frogatu beharko du gizaki arruntak egin dezakeen adinako aurreikuspena egin duela, erantzukizunetik askatzeko (Auzitegi Gorenak 1983ko maiatzaren 11n eman dako epaia); dena den, gizaki arruntak egin dezakeen besteko aurreikuspe na eginda ere, hori ez bada nahikoa gertaera aurreikusteko, ezustekoa izango da eta, kasu horretan, ez da erantzukizunik sortuko; aldiz, aurreikuspen hori eginda, gertaera kaltegarria eragotz badaiteke eta eragozten ez bada, subjektu ak kalte horien gaineko erantzukizuna izango du, E. ROCA I TRĂ?AS
arduragabekeriaz jardun baitu (Auzitegi Gorenak 1990eko ekainaren 23an emandako epaia). Bestalde, kalteak eragin badira, zati batean, subjektuaren erruz eta beste zatian, ezustekoaren ondorioz, subjektu horrek erantzukizuna izango du bera ri dagokion zenbatekoan behinik behin. F) Legebidezko defentsa eta nork bere eskubidea erabiltzea Inork bere eskubidea legebidez erabiltzean beste inori kalteak eragiten badizkio, ez du kalte horiek medeatzeko betebeharrik. Bestetik ere, antola mendu juridikoak eskubideei helburu zehatzak ezartzen dizkie eta subjektuak bere eskubidea erabili beharko du eskubide horrentzat ezarritako helburuaren arabera. Kasu horietara ez dira bilduko eskubideaz abusatzearen inguruko ka suak, horiek zehatuta baitaude KZren 7.2. art.an. Esangura horretan, inork auzira jotzen badu eta beste inori kalteak eragiten badizkio, eztabaidatu egin da ea kalte horiek medeatzeko betebeharra sortzen den. Arazo hori aurrean esandakoari lotzen zaio: inork auzira jo badu bere ustez berarenak diren interesak defendatzeko, eta horrekin demandatuari kalteak eragin badizkio, ez du kalte horiek medeatzeko betebeharrik. Horretan ez da nahastu behar kostuen kondenari buruzko arazoa; izan ere, kondena ho ri ez da kalteordaina, aztertzen ari garen esanguran ez behintzat (Auzitegi Gorenak 1988ko uztailaren 4an, 1989ko uztailaren 14an, 1991ko abenduaren 20an eta 1992ko martxoaren 17an emandako epaiak). Hortaz, ezin daiteke esan epailearen benetako babesa izateko eskubidea erabiltzen duenak (EKren 24. art.) beste inori kalteak eragiten dizkionik, salbu eta eskubideaz abusatu duela frogatzen denean; bada, hori demandatuak frogatu beharko du. Era berean, legebidezko defentsak subjektua askatuko du zigor erantzukizunetik, bai eta erantzukizun zibiletik ere. Beharrizan egoeran eragindako kalteei dagokienez, ZKren 20.2. art.ak dioenez, inork bere buruari kalteak jasatea eragozteko neurriak hartu baditu, horrek izango du erantzukizuna, berak izandako onuraren arbera.
Halaber, eginbehar bat betetzean kalteak eragiten badira, ez da kalte horien gaineko erantzukizunik sortuko. 300. Zuzenbidearen aurkakotasuna Espainiako doktrina tradizionalaren ustez, kalteak medeatzeko betebeharra sortzen da egintza ezzilegia gaitzetsi egiten delako; kalteak eragiten dituen egintza Zuzenbidearen aurkakoa da eta, horregatik, medeapena emate ko betebeharra sortzen da. Aurreko gaian esan dugunez, Zuzenbidearen aur kakotasun hori lehen mailako arau bat haustean datza eta arau hori alterum non laedere printzipioa da. Dena den, gai horretan ere azalpen hori kritikatu dugu, bertan eman ditugula horretarako argudioak. Nolanahi ere, kalteeragileari kalteak konpontzeko betebeharra eratxi kitzeko, berak gauzatutako egintza ez da ezzilegia izan behar derrigor. Aitzitik, betebehar hori sortzeko nahikoa da kalteeragileak erruz jardutea; hots, kalteeragileari erantzukizuna eratxikiko zaio erruz jardun badu. Bada, antolamendu juridikoak dioenez, «kalteeragileari erantzukizun hori eratxiki tzea zuzena edo ekonomikoki eragingarria da» (PANTALEÓN). 301. Egozkortasuna Esan berri dugunez, erantzukizuna eratxikiko zaio egintza kaltegarria borondatez egin duenari; horrela, zehaztu beharko da subjektu bati noiz eratxiki dakiokeen egintza kaltegarria eta, horren ondorioz, medeapen betebeharrak dakartzan ondorioak ere. A) Ezgaiak Erantzukizun zibilaren inguruan eztabaidatu izan da ulertu eta nahi izateko gaitasunik ez dutenei (hots, adingabekoei eta ezgaiei) erantzukizun hori eratxikitzen zaien ala ez. Eztabaida E. ROCA I TRÍAS
hori sortu da, batik bat, Zigor Kode ak zigor erantzukizunetik askatzen dituelako subjektu horiek; hala ere, ez ditu erantzukizun zibiletik askatzen; horren harira, adingabeko edo ezgaituen gai neko ahalgoa duen inor ez badago edo hori kaudimengabea bada, adingabe koek edo ezgaituek izango dute erantzukizun zibila (ZKren 20. art.). Horrek dakar aztertzea adingabeko edo ezgaituen erantzukizun hori zuzenekoa ala sorospidezkoa den. Horren inguruan eman diren konponbideak ondokoak dira: a) Adingabekoak eta eroak erantzukizun zibila izango dute erruz jardun dutenean, KZren 1104. art.ak dioenaren arabera. Hala ere, erantzukizun hori dute 16 urtekoak baino nagusiagoek (ZKren 19 eta 20. art.ak). Aldiz, 16 urte koak baino gazteagoak badira, erantzukizun zibila dute ulertu eta nahi izateko gaitasuna dutenek bakarrik (GÓMEZ CALLE). b) Aurrekoek erantzukizun zibila izango dute ere, euren gaineko guraso ahalgoa edo zaintza egikaritu behar duen inor ez denean (ZKren 20.1.3. art.); c) Azken horiek izan badira, beroriek kalteak eragozteko behar besteko arretaz jardun dutela frogatzen dutenean eta, hala eta guztiz ere, kalteak ger tatu direnean; d) Adingabekoen gainean gurasoen ahalgoa edo zaintza dutenak kaudimengabeak direnean. Edozelan ere, adingabekoak erruaren ziozko erantzukizuna izan dezan, adingabeko horrek izan behar du kasuankasuan zein ondorio sortuko den jakiteko gaitasuna; gaitasun hori neurtu behar da adin eta inguruabar bera duten beste adingabekoei begira. Horretara, nahiz eta adingabekoak eran tzukizunik izan ez, kalteak ez dira konpondu barik geratuko: orokorrean, adingabekoen guraso edo zaintzaileek dute erantzukizuna eta, aurrean aipatutako kasurik gertatzen bada, adingabekoek erantzuten dute sorospidez. B) Pertsona juridikoak
Lehenago azaldu dugunari helduz, pertsona juridikoak ezin dira erantzule izan, horiek ez baitute zuzeneko borondaterik; horri horrela bada ere, pertso na juridikoei zuzeneko erantzukizuna eratxikitzen zaie euren zuzendaritza organoek gauzatutako egite edo ezegiteen gainean; bide beretik ere, KZren 38. art.ak dioenez, pertsona juridikoek euren gain har ditzakete edozein mota tako betebeharrak eta horien artean daude kontratuz kanpoko erantzukizunak eratorritakoak (AGk 1977ko urtarrilaren 5ean eta 1988ko apirilaren 29an emandako epaiak). Horrez gain, pertsona juridikoek erantzukizuna izan deza kete euren dependente eta enplegatuek gauzatutako egitateen gainean, horiek zuzendaritza organoak ez izan arren. §106. INOREN EGINTZEN ZIOZ NORBERAK DUEN ERANTZUKIZUNA 302. Kontzeptua eta oinarria Aurreko atalean adierazitakoaren arabera, inork beste inori kalteak eragiten badizkio zuzenean, kalte horien gaineko erantzukizuna du. Horrekin batera, antolamendu juridikoak arautu egiten du inoren egintzen zioz norberak duen erantzukizuna; hau da, erantzuleak beste inoren jardueraren gaineko erantzukizuna du, euren artean diren harremanak direla bide. Horiek dira KZren 1903. art.ak araututako kasuak; izan ere, artikulu horrek aipatzen du noren egintzen gainean erantzun behar den. Doktrina tradizionalaren iritziz, erantzukizun hori oinarritzen da erantzulearen erruan; hala ere, erru horrek ez du eraginik egite edo ezegite kaltegarrian. Doktrinak bi erru mota aipatu izan ditu horren inguruan: —in eligendo, edo, bestela esanda, kalteak eragin dituen pertsona aukeratzean arretarik ez izatea. —in vigilando, erantzuleak bere ardurapean duen pertsona ez kontrolatzea. Nolanahi ere, jurisprudentzia modernoaren ustez, kasu horietan, erantzuteko betebeharraren oinarria ez da errua E. ROCA I TRÍAS
dagoelako presuntzioa, ezbada erantzuleak sortutako arriskua. Arrisku horrek zehazten du erantzuleak zuzeneko errua izatea gainontzekoari eragindako kalteen gainean (Auzitegi Gorenak 1984ko maiatzaren 4an eta 1991ko urtarrilaren 22an emandako epaiak). KZren 1903. art.ak esandakotik eta jurisprudentziak emandako interpretaziotik hauxe ondorioztatzen da: 1. Erantzulearen errua ez da nahitaezko baldintza erantzule horri mede apena emateko betebeharra eratxikitzeko. Aldiz, nahitaezkoa da kalteeragi learen eta erantzulearen artean menpekotasun harremanak izatea; harreman horiek izan daitezke, bai famili harremanak, bai hezkuntza harremanak, bai eta enpresario jarduerak eratorritakoak ere. 2. Goian esandakoa gorabehera, erantzuleek erantzukizuna dute, kalteak sortu dituen jarduera jagon eta kontrolatzeko betebeharra hautsi dutelako. Erru hori, beraz, ustezkoa da eta horren aurkako frogarik izan daiteke. 3. KZren 1903. art.ak frogaren zama alderanztu egiten du; esangura horretan, erantzuleak berak frogatu beharko du familiako guraso onaren arretaz jardun duela eta, orokorrean, ez duela erantzukizunik egite edo ezegite kal tegarriaren gainean. Edozein modutara ere, doktrina modernoak uste duenez, inoren egitateen ziozko erantzukizunaren inguruan Kode Zibilak arautzen dituen kasuak ez dira erruan oinarritzen. Kasu horiek medeapenaren zenbatekoa banatzeko sis tema ezartzen dute eta, horren arabera, kaudimen gehien duen subjektuari eratxikitzen zaio biktimak jasan behar ez dituen kalteak medeatzeko bete beharra; ildo horretatik, esan ohi da erantzukizuna sortzen dela kalteak eragin izateagatik. 303. Ezaugarriak a) Zuzeneko erantzukizuna da
Hori esateko bi arrazoi dago: batetik, erantzulea zuzenean demanda daiteke, kalteak benetan eragin dituena demandatzeko beharrik egon gabe eta, bestetik, erantzukizun hori erantzulearen egintzetan oinarritzen da zuzenean (AGk 1981eko urriaren 26an eta 1988ko ekainaren 22an emandako epaiak). Labur esanda, kalteak eragin dituen errua ez den beste erru bat tipifi katzen da. Erru horrek aurreko atalean adierazi dugun oinarri bera du; hortaz, ezin daiteke esan erru horrek erakartzen duen erantzukizuna sorospidez koa denik. b) Ezin daiteke analogiaz aplikatu Lehenago esan dugunez, KZren 1903. art.ak erru kasuak tipifikatzen ditu eta, erru hori dela bide, erantzukizuna sortzen da biktimari begira. Arestian aipatu arauak izaera zibila du eta hori delaeta eztabaidatu izan da ea eran tzule multzoa zabal daitekeen, artikulu horrek aipatzen dituen kasuen antzeko beste kasu edo egoeretara. Oinarrian, kasu horiek ezin dira zabaldu; hala ere, AGk 1976ko otsailaren 23an onartu zuen interpretazio hedatzailea egitea, inoren egitateen gaineko erantzukizuna sortzen den kasuetan. Horrez gain, KZren 1903. art.ak aipatzen ez dituen pertsonei erantzukizuna eratxikitzeko, kontutan hartzen da medeapena emateko betebeharra sortzen dela norberaren erruaren ziozko erantzukizunaren ondorioz, ez, or dea, inoren egitateen ziozko erantzukizunaren ondorioz.
c) Arauketa bitasuna: Kode Zibila eta Zigor Kodea Bitasun hori agertzen da guraso eta tutoreen erantzukizunari buruzko arauketan (KZren 1903 eta ZKren 20. art.ak) eta enpresarioen erantzukizunari buruzkoan (KZren 1903.4 eta ZKren 21. art.ak). Arauketa bitasun horrek arazoak E. ROCA I TRĂ?AS
dakartza interpretazioaren inguruan, bai eta jurisdikzio eskuduna zehazteko orduan. 304. Gurasoak eta tutoreak A) Kontzeptua eta oinarria Orokorrean, KZren 1903. art.aren 2 eta 3. idazatiek eta ZKren 20.1. ar tikuluak arautzen dute guraso eta tutoreen erantzukizuna. Gurasoek erantzukizuna dute euren ahalgopeko semealaben egitateek eragindako kalteen gainean; era berean, tutoreek erantzukizun hori dute euren zaintzapeko adingabekoei eta ezgaituei begira. Horretan ere, eztabaidatu izan da erantzukizun hori erruaren ziozkoa den ala, ostera, objektiboa. Horrela, goian azaldu dugun interpretazioa egin behar da eta, horren arabera, medeapena emateko betebeharra ustezko erruan oina rritzen da: erantzuleak ustezko erru hori du, bere zaintzapean dauden adin gabeko edo ezgaituen jarduera jagoteko betebeharra ez duenean egoki bete. Jurisprudentziak erantzukizun mota horren inguruan formula zurrunak aplikatu izan ditu eta horren inguruan zalantzan jarri da formula horiek gaur egungo gizarte egiturari egokitzen zaizkion. Ildo horretatik, ezin daiteke esan aztertzen ari garen kasuan arriskuaren ziozko erantzukizuna sortzen denik, erantzuleak kasu horretan ez baitu aprobetxamendurik ateratzen bere seme alaben edo tutoretzapekoen jardueratik. Beraz, guraso eta tutoreen erantzu kizuna sortzeko karia kalteak medeatzeko beharra da eta erantzukizun hori eratxikitzen zaio kaudimen gehien duenari. Guraso eta tutoreen erantzukizuna zuzenekoa da; hala ere, horiekin batera adingabekoa demanda daiteke. Aurrerago esan denez, gurasoek eta tutoreek euren zaintzapekoen jarduera jagoteko betebeharra dute eta, jurisprudentziaren iritziz, erantzukizunetik askatzeko ezin dezakete azaldu eurak ez direla egon kalteak eragin diren lekuan
(Auzitegi Gorenak 1983ko apirilaren 22an emandako epaia). Horretara, erantzukizunetik askatuko dira, egitate kaltegarria eragoztea ezi nezkoa dela frogatzen badute bakarrik. B) Betekizunak a) Semealaba aita/amaren zaintzapean egotea. Hau da, semealaba gurasoen kontrolpean egon behar da; horretan, ez dago zertan semealabak eta gurasoak elkarrekin bizi (AGk 1991ko urtarrilaren 22an emandako epaia). Esangura horretan, gurasoak bananduta badaude ere, egunero semealabekin bizi ez den gurasoa ez da erantzukizunetik askatuko (ikus, esaterako, AGk 1990eko urriaren 11n emandako epaia). b) Kalteeragilea tutoretzapekoa bada, hori eta tutorea elkarrekin bizi izatea. Guraso ahalgoarekin gertatzen den ez bezala, KZren 1903.3. art.ak dioenez, kalteeragilea eta tutorea elkarrekin bizi beharko dira, tutoreak erantzukizuna izan dezan. C) Subjektu erantzuleak Erantzuleak gurasoak dira, nahiz eta ezkondu gabe egon edo adopzio hartzaileak izan. Gurasoek biek batera erantzungo dute erdibana eta, gainontzekoei begira, modu solidarioan. Tutoreak erantzukizuna du tutoretza azkendu arte edo, legeak araututako kariren baten ondorioz, tutorea kargutik kendu arte; tutoreak bere eskumenetik kanpo tutoretzapekoa utzi arren, ez da erantzukizunetik askatuko. D) Delituak eratorritako erantzukizuna Gorago esan dugunez, erantzukizunaren inguruan arauketa bitasuna dago. Horrek dakar, batez ere kasu honetan, aplikatu beharreko arauketa zein den zehazteko arazoa; ezarri ere, erantzule izateko bi adin desberdin ezartzen dituzte bi arauketa E. ROCA I TRĂ?AS
horiek: Zigor Kodeak, 16 urtekoa eta Kode Zibilak, 18 urtekoa. Kalteen gaineko erantzukizunaren inguruan arazo hori areagotzen da administrazio baimen batzuk eskuratzeko (esaterako, motoredun ibilgailu ze hatzak gidatzeko baimena) 14 urte bakarrik behar direlako. Labur bilduz, adingabekoak egindako delituaren ziozko erantzukizunaren inguruan, ondoko erregelak aplikatu behar dira: —Kalteeragilea 16 urtekoa baino gazteagoa den adingabekoa bada (zigor ikuspuntutik adingabeko hori ez da egozkorra) gurasoek KZren 1903. art.aren arabera erantzun egingo dute. Arau horren arabera, auzitegi zibilen eskumenekoa da kasu hori. Hala ere, Adingabekoen Auzitegi Babesleak adingabekoa bide onetik eramateko neurriak jar ditzake (ikus 1940ko abenduaren 13ko Legea). Bestalde ere, eta adingabekoa ez denez egozkorra, zigor auzibidea largesten da eta, horretan, auzitegi zibilek dute erantzukizunaren arazoa era bakitzeko eskumena. —Kalteeragilea 16 urtekoa baino gazteagoa bada, zigor ikuspuntutik erabat egozkorra da eta ZKren 19. art. aplikatuko da; horretara, adingabekoa izan beharko litzateke erantzule. Hala ere, ikuspuntu zibiletik adingabekoa denez gero, gurasoak erantzun egingo du bere ahalgopean dagoen semeala bak eragindako kalteen gainean eta erantzukizun hori auzibide zibilean erre klamatu beharko da; edozein modutan ere, zigor epaileak ezin du gurasoa sorospidezko erantzule gisa kondenatu, KZren 20. art.an adierazitako kasuan ez baita sartzen (horren antzeko konponbidea ematen du AGk, esate baterako, 1991ko urtarrilaren 22an emandako epaian). Hortaz, gurasoek erruaren zioz erantzungo dute euren semealaba adingabekoek eragindako kalteen gainean: semealabak 16 urtekoak baino gazteagoak badira, ZKren 20.1. art.aren arabera eta, 16 urtekoak baino nagusiagoak badira, KZren 1903. art.aren arabera. E) Itzulketa akzioa
Semealabak erruz jardun badu eta jakin izan badu berak burututako egintzak zein ondorio erakarriko duen, zuzeneko erantzuletzat jo daiteke. Be raz, gurasoak biktimari kalteordaina eman badio, kalteak eragin dituen seme alabari errepeti diezaioke berak ordaindutakoa (analogiaz, 1904. art.). 305. Enpresarioa A) Kontzeptua eta oinarria Orokorrean, KZren 1903.4 eta ZKren 21 eta 22. art.ek arautzen dute enpresarioaren erantzukizuna. Erantzukizun mota hori da arriskuaren zioz ko erantzukizunaren kasurik ohikoena. Historian zehar, medeapena emateko betebeharra culpa in eligendoak erakartzen duela ulertu izan bada ere, gaur egun arriskua hartzen da kontutan, enpresarioari betebeharra eratxikitzeko. Horretarako arrazoi desberdinak adierazi izan dira: arriskuak sor ditzakeen jarduerarekin onurak lortzen dituenak, jarduera horren ondorio kaltegarriak bere gain hartu behar dituela (AGren 2. Salak 1984ko urriaren 18an eman dako epaia) edo enpresarioari erantzukizuna modu objektiboan eratxikitzea solidaritate printzipioaren ondorioa dela. Bestalde ere, enpresak kalteeragi leak baino egoera hobea du kalteak medeatzeko, ziur asko kalteeragile hori kaudimengabea delako. Halaber, erantzukizun hori zuzenekoa da (besteak beste, AGk 1991ko otsailaren 22an eta uztailaren 30an emandako epaiak). B) Betekizunak Enpresarioaren erantzukizuna betekizunak izan beharko dira: E. ROCA I TRĂ?AS
sor
dadin,
ondoko
a) Enpresario erantzulearen eta kalteeragilearen artean menpekotasun harremanak izatea (Auzitegi Gorenakk 1986ko maiatzaren 10ean eta 1987ko irailaren 21ean emandako epaiak). Dena den, horrek ez du esan nahi harre man horien izaera ikuspuntu juridikotik zehatza izan behar denik; izan ere, menpekotasun harremanak izango dira, subjektu batek edozein lan edo eginkizun betetzen badu, bere nagusiaren baimena, oniritzia edo adostasuna dela bide (Auzitegi Gorenaren 2. Salak 1987ko otsailaren 23an eta 1979ko azaro aren 3an emandako epaiak). Enpresen arteko kontratuetan, aldiz, ez dago menpekotasun harremanik (AGk 1983ko otsailaren 28an emandako epaia). Azken finean, inoren kontura jardutea da menpekotasuna; hala ere, kontzeptu horren esangura zabaldu da eta gaur egun ulertzen da menpekotasuna dela enpresarioaren oniritziaz jardutea. b) Kalteak eragitea, betebeharrak edo zerbitzuak gauzatzen diren bitartean. Horretara biltzen dira, enpresa zehatzean kalteeragileak duen lanpostuaren ohiko eginkizunak ezezik, kalteeragileari agindutako jarduera esparruan betetzen direnak eta horri lotuta dauden beste jarduerak. Beraz, enpresarioak erantzukizuna du, menpekoak jarduera nagusiaren zein berorrekin lotura du ten jarduera erantsien ondorioz eragindako kalteen gainean. Aldiz, enpresa rioak ez du erantzukizunik bere enplegatuek lan orduetatik kanpo eragin dituzten eta euren karguekin zerikusirik ez duten kalteen gainean (AGren 2. Salak 1981eko ekainaren 11n eta 1990eko ekainaren 26an emandako epaiak). Edozein modutara ere, erantzukizun hori sor dadin, menpekoak kalteak erruz eragin behar izan ditu (AGk 1983ko urtarrilaren 27an eta 1985eko azaroaren 7an emandako epaiak).
C) Subjektu erantzuleak Lehen esan dugunez, enpresarioak erantzun egiten du zuzenean. Hala ere, akzioa zuzen daiteke kalteak eragin dituen
enplegatuaren aurka (AGk 1991ko otsailaren 22an emandako epaia). Enpresarioa pertsona fisikoa zein juridikoa izan daiteke eta, horrez gain, pertsona juridikoak nork bere egintzen ziozko erantzukizuna izan dezake. D) Itzulketa akzioa KZren 1904. art.ak adierazten duenez, inork bere menpekoek eraginda ko kalteak ordaindu baditu, berak ordaindutakoa errepeti diezaieke menpeko horiei. Doktrinak xedapen hori harridura handiz hartu badu ere, esan behar dugu artikulu horrek agerian jartzen duela enpresarioaren erantzukizuna arriskuaren ziozko erantzukizuna dela, ez, aldiz, erruaren ziozkoa (jurisprudentziak dioena gorabehera). Aurrean esandakoa kontutan hartuta, esan behar dugu 1903.4. art.ak konpondu egiten duela biktimari medeapena emateko arazoa: medeapena emateko betebeharra eratxikitzen dio kalteak berega natzeko egoera hobea duenari. Hala ere, horrek ez du esan nahi enpresarioak berak ordaindutakoa berreskuratuko ez duenik eta kalteeragilea galerarik jasan gabe geratuko denik. KZren 1903.4. art.ko erregela hori ez balitz izan go, kalteeragileak berak erantzukizuna izango luke; hori dela eta, enpre sarioak berak kalteak ordaintzen baditu, kalteeragileari errepeti diezaioke berak ordaindutakoa. Bistan denez, enpresarioaren erruz ere kalteak eragin badira, enpresario horrek bere enplegatuari erreklamatuko dio azken horrek eragin dituen kalteen zenbatekoa, ez, aldiz, kalteordaina osorik. 306. Irakastegien titularrak A) Kontzeptua eta oinarria KZren 1903. art.aren 5 eta 6. idazatiek ezartzen dutenez, irakastegien titularrek erantzukizuna dute ikasle adingabekoek eragindako kalteen gainean, kalte horiek eragin badira ikasleak E. ROCA I TRĂ?AS
irakasleen zaintzapean dauden bitar tean edo, bestela, ikasleak eskola jarduerak, eskolaz kanpokoak edo jarduera osagarriak egiten ari diren bitartean. Gaur egun indarrean dagoen artikulua urtarrilaren 7ko 1/1991 Legeak egindako eraldaketaren ondorioa da. Eraldaketa hori egin baino lehen, irakastegien erantzukizunaren oinarria in vigilando errua zen; eraldaketa horrekin, KZren 1903. art.aren printzipioak aplikatzen dira eta erantzukizun hori objektibo bihurtu da, hots, inoren egitateen ziozko erantzukizuna da. Bada, irakastegien erantzukizuna eta enpresarioarena antzekoak dira. Dena den, Auzitegi Gorenaren ustez, irakastegiek in vigilando erruaren ziozko erantzukizuna dute (AGk 1993ko maiatzaren 20an emandako epaia). Gainontzekoei begira, irakastegiaren titularrak erantzun egingo du KZren 1903. art.ko inguruabarretan eragindako kalteen gainean. Erantzukizun mota horretan ez du zerikusirik maisu edo irakasleek erruz jarduteak. Hala ere, gure ustez, irakastegiaren titularrak berak ordaindutakoa errepeti diezaioke irakasle errudunari, frogatzen bada kalteak eragin direla irakasle horren jarduketaren ondorioz. Bestalde, kontutan izan behar da irakastegiaren titularrak ez duela eran tzukizunik, kalteak eragiten badira eskola jardueratik kanpo. Hitz gutxitan esateko, kalteak zuzenean eragiten badira ikaslearen erruz eta kalte horiek ez badira sortzen eskola jardueraren ondorioz, kalte horien gaineko erantzukizuna ikasleari eratxikiko zaio edo horren guraso edo tutoreei, Kode Zibi laren 1903.1. art.ak dioenaren arabera. Azkenik, irakastegiaren titularrak frogatzen badu kalteak eragiteko behar besteko arretaz jardun duela, erantzukizunetik askatuko da (AGren 1993ko maiatzaren 29an emandako epaia). B) Betekizunak Erantzukizun mota hori sor dadin, ondoko betekizunak izan beharko dira: a) Kalteeragilea adingabekoa izatea. Adin nagusikoek euren egintzen gaineko erantzukizuna dute, kalteak eragiten
dituen jarduera kontuan hartu barik. Beraz, erantzukizun mota hori dute lehen irakaskuntza eta irakaskuntza ertaineko irakastegien titularrek, ez, ostera, goi mailako irakaskuntzako irakastegietakoek, horietan uste baita adin nagusiko ikasleak daudela. Hala eta guztiz ere, lehen irakaskuntza eta irakaskuntza ertaineko ikasleak adin nagusikoak badira eta horiek kalteak eragiten badituzte, irakastegiaren titularrak ez du kalte horien gain erantzungo; izan ere, erantzukizun hori adin nagusiko kalteeragileak du. Erregela hori aplikatuko da, kalteak jasaten dituenean, bai irakastegiko ikasleak, bai gainontzekoak; hala ere, azken kasu horretan aztertu beharko da kalteeragilea ikaslea den. Horrelakoetan, ikasle horren gurasoek edo tutoreek dute erantzukizuna, KZren 1903.1. art.aren arabera; beraz, kasu horretan, demanda ez da zuzenduko irakastegiaren titularraren aurka, ezbada kalteeragilearen guraso edo tutoreen aurka. b) Kalteak eragitea eskola edo eskolaz kanpoko jarduera gauzatzen den bitartean. Beraz, irakastegiaren titularrak erantzukizuna du, bai eskolak legearen aginduz izan behar duen jardueran, bai irakastegiak berak antolatutako jardueran zehar eragindako kalteen gainean. Bigarren horretan, irakastegiak antolatze eginkizuna du eta eginkizun horrek hartzen ditu ikasleak jagon eta kontrolatzeko betebeharrak. C) Subjektu erantzuleak Esan berri dugunez, irakastegiaren titularrak du aztertzen ari garen erantzukizuna eta irakastegi hori pribatua zein itundua izan daiteke. Orobat, «irakastegien titularra» ez da «zuzendaria», irakasteko jarduera ahalbide ratzen duen titulartasuna duena baino. Irakastegi publikoen kasuan, Herri Administrazioaren erantzukizunari buruzko arauak aplikatu beharko dira, irakastegi horiek Administrazioaren barrukoak direlako. Kalteen gaineko erantzukizuna maisuak edo irakasleak badu, demanda horien aurka zuzenduko da KZren 1902. art.ak dioenaren arabera, ez, aldiz, 1903.5. art.aren aginduz. Horretara gertatu zen AGk 1993ko maiatzaren 29an emandako epaian erabakitako kasuan. E. ROCA I TRÍAS
D) Itzulketa akzioa Lehen esan dugunez, irakastegiak erantzukizuna du bertan eragindako kalteen gainean; hala ere, kalte horiek irakastegiko maisu batek eragin baditu doloz zein erruz jarduteagatik, irakastegiak maisu horri errepetituko dio kalteordain gisa emandako zenbatekoa. Kasu horretan ere, erantzukizuna eratxikitzen zaio egoera ekonomiko hobea duenari; edozelan ere, horrek ez du erantzukizunetik askatzen kalte ak benetan eragin dituena: beraz, gauza bat da biktimari medeapena ematea eta, beste bat, kalteen gaineko erantzukizuna izatea. Horren harira, gogora ekarri behar dugu enpresarioaren erantzukizunari buruz aurrean esandakoa. 307. Estatuaren erantzukizun zibila A) Kontzeptua, oinarria eta aplikatu beharreko arautegia Bilakaera luze baten ondorioz, Espainiako Konstituzioak azkenean aintzatetsi izan du Herri Administrazioak erantzukizuna izan dezakeela norbanakoei begira. Legeak erabilitako terminologiaren arabera, «norbanako horiek» euren ondasun eta eskubideetan jasandako kalteen ordaina eskuratze ko eskubidea dute, kalteak ezinbestean gertatzen direnean salbu; hala ere, eskubide hori izateko, kalteak eragin izan beharko dira herri zerbitzuen jar dunbidearen ondorioz (EKren 106.2. art.). Ildo horretatik, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen X. tituluak garatzen du Konstituzioaren xedapen hori. Lege horren 139.etik 146.era arteko artikuluek jasotzen dituzte erantzukizun mota horri buruzko arauak. Esangura horretan, 139.1. art.ak EKren 106.2. art.ak esandakoa adierazten du eta horri beste hau ere gehitzen dio: «herri zerbitzuen jardunbide on ala txarraren ondorioz» era gindako kalteak medeatu behar dira.
Erantzukizun mota hori erabat objektiboa da, hain zuzen, erantzukizun hori zehazteko ez da kontutan hartuko kalteak zuzenean eragin dituen fun tzionarioak erruz jardun duen ala ez. Erantzukizun mota hori izateko arrazoiak ondokoetan oinarritzen dira: Administrazioaren zuhurtziarakotasuna egikaritzeko modua kontrolatzea eta kolektibitatearen aberastasuna suntsiaraztea eragozteko aurrearreta egitea. Egintza hauek erakartzen dute erantzukizun mota hori: 1. Herri zerbitzuen jardunbide on ala txarraren barruan egindakoak; hau da, Herri Administrazioaren kudeaketa jardueraren barruan egindakoak; egin tza horiek administrazio egintza izan daiteke ala ez. 2. Ez da kontutan hartzen zein Administraziok eta zein funtzionarioren bidez eragin diren kalteak. 3. Desjabetzapen izaerarik ez duten legegintza egintzen aplikazioa, ordea, erantzukizun horren barruan sartzen da (30/1992 Legearen 139.3. art.). Bestalde, ez da erantzukizun hori sortuko kalteak ez badira Adminis trazio jardunbidearen ondorio; era berean, kasu batzuk erantzukizun horreta tik kanpo uzten dira legez. Horretara, ez da medeapena emateko betebeharrik sortzen ondoko kasuetan: 1. Administrazioaren jarduerak ez dakarrenean ondorio kaltegarririk; edo bestela esanda, kalteak sortu direnean gainontzekoaren jardueraren ondorioz edo ezinbestean. Hala ere, Administrazioak medeapena emateko betebeharra du, kalteak eragin badira ezusteko baten ondorioz (AGk 1974ko abenduaren 11n eta 1981eko abenduaren 7an emandako epaiak). 2. Hiritarrak kalteak jasan behar dituenean, esaterako, derrigorrezko desjabetzapenaren kasuan (30/1992 Legearen 139.1. art.). Orokorrean, arau bereziek eraentzen dute Administrazioaren erantzuki zun hori; hala ere, funtzionarioek euren erantzukizun zibila edo zigor eran E. ROCA I TRĂ?AS
tzukizuna izan dezakete. 30/1992 Legearen 144. art.ak dioenez, «Herri Administrazioek Zuzenbide pribatuko harremanetan jarduten dutenean, Administrazio horiek zuzeneko erantzukizuna dute euren zerbitzupekoek eragindako kaltegaleren gainean; izan ere, zerbitzupekoen jarduketak Administrazioaren beraren egintza gisa joko dira. Erantzukizun hori eskatuko da 142 eta 143. art.etan xedatutakoaren arabera». B) Jurisdikzio eskuduna Akzio zibilak eta lan akzioak egikaritu baino lehen, administrazio bi dean egindako erreklamazioak Herri Administrazioaren eskumenekoak dira (30/1992 Legearen 120 eta 121. art.ak eta martxoaren 26ko 429/1993 EDren 2.1. artikulua). Auzibidera jotzen bada, Administrazioaren erantzukizuna eskatzeko akzioak egikaritu beharko dira Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioaren epaitegietan. C) Erantzukizun mota bereziak Goian azaldu izan dugun erantzukizun orokorrarekin batera, erantzukizun berezi hauek badira izan: 1. Justizi Administrazioaren erantzukizuna, EKren 121. art.ak agindutakoaren arabera. Erantzukizun horrek hartzen ditu, bai epailearen okerrak eragindako kalteak, bai eta Justizi Administrazioaren jardunbide txarraren ondorioz eragindakoak ere. Dena den, epaileek ebazpen batzuei emandako ezeztapenek ez dute erantzukizunik sortzen (ildo beretik, ikus EBLOren 292. art. eta AGk 1988ko abenduaren 23an emandako epaia). 2. Hiritarren Segurtasuna Babesteko urtarrilaren 26an emandako 3/1989 EDk arautzen du Estatuaren erantzukizun kasu berezia; horren 7. artikuluaren arabera, Estatuak ordaindu beharko ditu «banda terroristen delitu jardueren ondorioz pertsonei eragindako kaltegalerak». Erantzukizun hori objektiboa da; beraz, erantzukizunik sortu den zehazteko, ez da aztertu behar
hiritarren segurtasuna babesteko zerbitzuek arretaz jardun duten ala ez (ildo beretik, ikus abenduaren 26ko 2/1986 LO, Aurrekontuei buruzko 1988ko Le gea eta 1989ko urriaren 28ko ED). §107. ANIMALIEK ERAGINDAKO KALTEEN GAINEKO ERANTZUKIZUNA 308. Kasuak Edozein animaliaren edukitzaileak erantzukizuna du animalia horrek eragindako kalteen gainean; horretan ez du zerikusirik animalia etxekoa izateak ala ez. Bada, KZren 1905. art.ak arautzen du erantzukizun mota hori eta AGk objektibotzat itxuratu du berori 1983ko apirilaren 28ko epaian. Esan berri dugunez, animaliaren edukitzaileak du erantzukizuna, ez, aldiz, animaliaren jabeak, animalia zuzenean zaintzen ez badu behintzat (AGk 1982ko apirilaren 23an emandako epaia); beraz, animalia edukitzeak edo horrek dakarren arriskuak sortzen du erantzukizuna, ez, ostera, edukitzailearen erruak. Kodeak ere ehizan eragindako kalteen gaineko erantzukizuna arautzen du. Horren harira, erantzukizun hori sortuko da ehizan egiteko finkaren jabeak ez duenean eragozten animaliak neurrigabe ugaltzea eta horrekin kalteak eragin zaizkienean alboko finken jabeei. Ehizaaprobetxamenduen titularren erantzukizunaren inguruan, Ehizari buruz apirilaren 4an emandako 1/1970 Legearen 33. art.ak eta martxoaren 23ko 506/1971 Dren 33. art.ak diotenez, ehizaaprobetxamenduen titularrek erantzukizuna dute «ehiza esparrutik irten diren ehiziek eragindako kalteen gainean». Lur horien jabeek erantzun egingo dute sorospidez (ikus AGk 1983ko maiatzaren 17an emandako epaia). Bistan denez, ehiztari guztiek ehizan eragindako kalteak ordaindu beharko dituzte, KZren 1902. art.ak jasotako printzipio orokorraren ondorioz (EhLren 33.5. art.). §108. BIZIGABEKO GAUZEK ERAGINDAKO KALTEAK 309. Eraikinaren aurria E. ROCA I TRÍAS
Eraikinaren jabeak ez badu eraikin horretan egiten derrigorrezko kon ponketarik eta horren ondorioz eraikinaren aurria gertatzen bada, jabe horrek erantzukizuna du eraikinaren aurriak gainontzekoei eragindako kalteen gai nean. KZren 389. art.ak agintzen duenez, eraikinaren jabeak aurri bidean da goen eraikina errautsi edo aurria saihesteko beharrezkoak diren obrak egin beharko ditu (KZren 1907. art.). Horretara, eraikinaren jabeak erantzukizun hori du ondoko betekizunak badirenean izan: 1. Eraikina izan behar da. ÂŤEraikinÂť hitza esangura zabalean ulertu behar da (ikus KZren 389. art.). 2. Eraikinaren aurria gertatzea; hau da, eraikina erabat ala zati batez lurrera jaustea. 3. Aurria gertatzea derrigorrezko konponketarik ez egitearen ondorioz. Konponketa horiek ez egiteko kariak hauetarik edozein izan daiteke: jabearen arduragabekeria; jabea ausente egoteagatik, eraikinaren benetako egoera zein den ez jakitea eta abar. Edozelan ere, jabeak erantzukizuna du; beraz, eran tzukizuna objektiboa da. Dena den, jabea erantzukizunetik askatuko da froga tzen badu aurria gertatu zela eraikuntzaren akatsen ondorioz edo ezinbestean (berbarako, lurrikara). Erantzukizun hori du jabeak edo, eraikina edukitzeko titulua dela bide, ohiko konponketak egin behar dituenak. Hori dela eta, gozamendunak ere erantzukizun hori du (KZren 500. art.). 310. Leherketak eta usartzeak Industri jardueren ondorioz kalteak eragiten badira, kalte horiek kon pondu behar dituzte finka edo enpresa kaltegarriaren jabeek. KZren 1908. art.ak arautzen du jarduera mota horien ondorioz eragindako kalteak medeatzeko printzipioa; horretara biltzen dira kasu hauek:
1. Behar adinako arretaz zaindu ez diren makinak lehertzea eta leku zi ur eta egokian jarri ez diren leherkaiek su hartzea (AGk 1972ko urriaren 14an eta 1982ko uztailaren 14an emandako epaiak). Erantzukizun hori arriskuaren ziozko erantzukizun objektiboa da. Era berean, ikus KZren 389 eta 391. art.ak. 2. Pertsonei eta gauzei kalteak eragiten dizkieten gehiegiko keak sortzea. Kasu horietan, jurisprudentziak dioenez, jadanik eragindako kalteak konpondu ezezik, etorkizunean ere kalteak eragitea saihestu behar da (AGk 1980ko abenduaren 12an emandako epaia). Arau hori osatu behar da inguru giroaren babesari buruzko beste xedapen batzuekin (ikus, adibidez, maiatza ren 14ko 20/1986 Legearen 13. art. eta baterakorrak). 3. Igarobideetan dauden zuhaitzak lurrera jaustea, ezinbestean jausi ez badira. Nolanahi ere, zuhaitza jausi beharko da igarobidera eta ezinbestean eragindako kalteak erantzukizunetik kanpo geratuko dira. Erantzukizun hori objektiboa da (ikus KZren 390. art.). 4. Urminduek edo infekziogaien gordailuek jarioa izatea, horiek eraiki badira aurrearretarik egin gabe, hots, euren kokalekuko inguruabarrak kontutan hartu gabe. 311. Eraikuntzaren akatsak KZren 1909. art.ak dioenez, eraikin batek kalteak eragiten badizkie gainontzekoei, eraikin horren arkitekto eta eraikitzaileek kalte horiek medeatu behar dituzte. Erantzukizun mota hori ez da sortzen komisiohartzaile eta kontratariaren arteko harremanetan (AGk 1986ko azaroaren 12an eta 1989ko maiatzaren 26an emandako epaiak). KZren 1909. art.ak ÂŤlegeak ezarritako epeaÂť aipatzen badu ere, epe hori ez da preskripzio epea. Gainera, adierazmolde horrek agertzen du erantzukizuna sor dadin, aurria epe zehatz baten barruan gertatu behar dela, KZren 1591. art.ak dioenaren arabera; hau da, KZren 1909. art.ak berme epea ezartzen du eta epe hori KZren 1591. art.ak ezarritakoa da. Horrela, aurria gertatzen bada epe horren barruan eta eraikuntzan izan diren akatsen ondorioz gainontzekoei kalteak eragin bazaizkie, eraikuntzaren teknikariek eta eraikitzaileek erantzukizuna dute kalte horien E. ROCA I TRĂ?AS
gainean. Halaber, obraren jabeak ere erantzuten du, KZren 1907. art.aren karioz. Beraz, demanda zuzen daiteke horien guztien aurka aldi berean. Bestetik ere, obraren jabea kondenatu izan bada, horrek ordaindutakoa errepeti diezaieke teknikariei eta kontra tariari. Erantzukizun hori objektiboa da; ondorenez, ez da horretan aztertuko errurik izan den. 312. Bota edo jausten diren gauzak KZren 1910. art.aren harira, «familiaburua etxe batean edo etxe bateko zati batean bizi bada eta bertatik gauzak bota edo jausten badira, familiaburuak erantzukizuna du gauza horiek eragindako kalteen gainean». Erantzukizun hori ere objektiboa da, hain zuzen, erantzukizun hori sor dadin ez da kontutan hartzen familiaburuak erruz jardun duen. Hala ere, argi denez, familiaburuaren edo berarekin bizi den inoren egite edo ezegitearen ondorioz eragindako kalteak bakarrik ordaintzen dira (AGk 1984ko apirila ren 12an eta 1989ko uztailaren 5ean emandako epaiak).
BIBLIOGRAFIA Orokorrean, 1903.etik 1910.era arteko artikuluen inguruan Ricardo DE ÁNGELek egiten dituen iruzkinak, in Comentario del Código civil, Justizi Ministerioa, II. liburukia, 1go. argitaraldia, Madril, 1991, 2003. orrialdea; COSSÍO, El dolo en el derecho civil, Madril, 1955. Adingabekoek edo ezgaiek gauzatutako egitateen ziozko erantzukizun zibilari buruz, ikus, CONDE PUMPIDO, «Los problemas de la responsabilidad civil por hechos ilícitos de los incapaces», in Estudios de Derecho civil en honor al Prof. Castán Tobeñas, II. liburukia, Iruñea, 1969, 75. or.; DÍAZ ALABART, «La responsabilidad por actos ilícitos dañosos de los sometidos a patria potestad y tutela», ADC, 1987, 795. or.; GÓMEZ CALLE, La responsabilidad civil de los padres, Madril, 1992; LÓPEZ BELTRÁN DE HEREDIA, La responsabilidad civil de los padres por los hechos de sus hijos. Madril, 1988.
Irakasleen erantzukizun zibilaren inguruan, DÍAZ ALABART, «Un apunte histórico para la determinación de la responsabilidad de los maestros en el art. 1903. C.C.» Centenario del Código civil (1889–1989), Madril, 1990, 1go. liburukia, 691. or. eta «Notas a la responsabilidad de los profesores en la nueva Ley de 7 de enero de 1991», Revista Jurídica de CastillaLa Mancha, urtarrilaabuztua, 1991, 439. orrialdea. Herri Administrazioaren erantzukizunaren inguruan, DÍAZ ALABART, «La responsabilidad estatal por actos de bandas armadas y terroristas», ADC, 1990, 429. or.; MARTÍN REBOLLO, «Nuevos planteamientos en materia de res ponsabilidad de las administraciones públicas», in Estudios sobre la Consti tución española. Homenaje al profesor Eduardo García de Enterría. III, Madril, 1991, 2781. or.; MUÑOZ MACHADO, La responsabilidad civil concurrente de las Administraciones públicas. Madril, 1992; PANTALEÓN, Responsabilidad civil: conflictos de jurisdicción. Madril, 1985; REYES MONTERREAL, La responsabilidad del Estado por error y anormal funcionamiento de la administración de justicia. Madril, 1987 eta Responsabilidad del Estado y de las administraciones públicas jurisprudentzi laburpena. La Ley. Monografías de Jurisprudencia. 2, Madril, 1992.
E. ROCA I TRÍAS
Hogeita zazpigarren gaia KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRA SOR DADIN IZAN BEHAR DIREN BETEKIZUNAK; KALTEA ETA KARI BIDEZKO LOTURA
Laburpena: §109. Kalteak.— 313. Kontzeptua eta betekizunak.— 314. Kalte motak: A) Izaeraren arabera; B) Iraupenaren arabera.— 315. Balorazioa: A) Kalte materialak; B) Kalte moralak; C) Irizpide orokorrak.— 316. Pertsonen osotasun fisikoari eragindako kalteak: A) Legebideztaketa aktiboa; B) Kalteordainaren zenbatekoa; C) Pertsonak bere gorputze an jasandako lesioak.— 317. Ohore, intimitate eta irudirako eskubideak urratzea.— 318. Senideen arteko harremanek eratorritako kalteak.— 319. Ingurugiroari egindako kalteak.— §110. Kari bidezko lotura.— 320. Kontzeptua.— 321. Kalteak eragiteko ezinbesteko karia.— 322. Kari bidezko lotura, jurisprudentziak egindako interpretazioaren arabera.— 323. Kari bidezko lotura eta erantzukizun objektiboa.— 324. Kari bidezko lotura zalantzarik gabekoa izatea: A) Talde bateko kide zehazgabeak eragindako kaltea; B) Egilekidetza; C) Erantzule aniztasuna.— 325. Kari bidezko loturaren interferentziak: erru desberdinak aldi berean izatea.
§109. KALTEAK 313. Kontzeptua eta betekizunak Egite edo ezegite baten ondorioz pertsona batek kalte materialak zein moralak jasaten baditu, kalte horiek ordaintzeko betebeharra sortzen da. Beraz, lehenengo eta behin zehaztu behar da kalteak zer diren (ikus AGk 1983ko ekainaren 25ean eta 1988ko apirilaren 5ean emandako epaiak). Ikuspuntu juridikotik garrantzia duen interesa urratzen denean, kalte ezzuzena eragin eta kalte hori konpontzeko betebeharra sortzen da. Kalteek esangura orokor hori dute, kalteordain sistemaren oinarria klausula orokorra denean ere, eta ez bakarrik kalteordain sistemak jokabide zehatzak ezzilegi tzat tipifikatzen dituenean. Kalteak ordaintzeko modukoak izan daitezen, egiazkoak E. ROCA I TRÍAS
izan behar dira. Hortaz, kalteordaina erreklamatzen duenak frogatu behar du kalteak benetan eragin zaizkiola (AGk 1992ko apirilaren 21ean emandako epaia). Bestelakoa da ordaindu behar diren kalteei buruzko arazoa; horren harira, kalteari buruzko kontzeptuak bi elementu hartzen ditu beti: 1. Sortutako kalteak: kaltetuak bere ondarean jasandako balio urripena edo, bestela esanda, benetan jasandako kalteak. Kalte horiek hartzen dituzte egungo kalteek etorkizunean izan ditzaketen ondoreak ere. 2. Lortu gabeko irabazia: hau da, kalteen ondorioz lortu ez diren onu rak. Horiek baloratu eta frogatzea arras zaila da. Ez dago lortu gabeko iraba ziaren inguruko presuntziorik, hots, kalteak eragin izan dituen egitatearen zuzeneko ondorioa izan behar da (AGk 1990eko abenduaren 17an emandako epaia). 314. Kalte motak Kalteen artean, kalte materialak eta moralak bereiztu ohi dira. Lehenengoek kaltetuaren ondarea ukitzen dute; bigarrenek, aldiz, eragina dute pertsonen sineste, duintasun, ohore, gizarte onespen eta osasun fisikoan. A) Izaeraren arabera 1. Kalte materialak. Autore batzuek ondare kalteen kategoria itxuratu dute eta kategoria horretan kalte materialak sar daitezke; horiek, izatez, ondasun materialen gaineko kalteak dira. Hori horrela dela, materialak izango dira gainontzekoak kreditu eskubideari eragindako kalteak ere. Arestiko jurisprudentziak onartu izan du Estatuari kalteordaina ematea bere funtzionario batek jasandako kalteen zioz; izan ere, Estatuak zerbitzusari guztiak ordaindu baditu, galera ekonomikoa izango du, prestazio osagarriak (ordezpenak) egin behar izan dituelako (AGk 1983ko ekainaren 25ean eta 1990eko maiatzaren 10ean emandako epaiak).
2. Kalte moralak. Lehenago esan denez, kalte horiek pertsona ukitzen du te edozein esparrutan, ondare esparruan izan ezik (AGk 1983ko apirilaren 22an eta 1984ko ekainaren 25ean emandako epaiak). Kalte moralak ordaintzeko beharra AGk 1912ko abenduaren 6an emandako epaiarekin onartu egin zen (epai horrek aztertu zuen kasuan, komunikabide batek berri faltsua agertu zuen jendaurrean eta horrekin emakume baten ohoreari kalteak eragin zitzaizkion. Epai horretan emakume horren ohorea babestea erabaki zen). Kalte moralen beste alde batzuk dira ondokoak ere: bizitzaren urrapena, lesio fisikoak sendatzean horiek eragiten duten mina, ohoreak jasandako kalteak eta abar. Horiek bananbanan aztertuko ditugu. Bestalde, jurisprudentziak onartu izan duenez, pertsona juridikoei ere kalte moralak eragin dakizkieke eta kalte horiek konpentsatu behar dira (AGk 1930eko martxoaren 31n emandako epaia). Nolanahi ere, kasu horietan guztietan ezin daitezke jasandako galera guz tiak erabat konpondu; bada, biktimari arrazoizko kalteordaina ematen zaio, berak jasandako kalte morala kontutan hartuta. B) Iraupenaren arabera Ondoko kalteak bereiz ditzakegu, euren iraupenaren arabera: kalte iraunkorrak, etengabekoak eta gertatze bidezkoak. Bereizketa horrek badu eraginik kalteak baloratu eta kalteordaina zehazteko orduan. Horretara, kalte iraunkorrak dira, behin eraginez gero, etenik gabe jasaten direnak, esaterako, gaixotasun kronikoa. Etengabekoak dira kalteak eragin eta gero agertzen diren galera berriak; horiek sortzeko, kalteeragileak ez du jokabide berririk gauzatu behar (AGk 1988ko apirilaren 5ean eta 1990eko ekainaren 27an emandako epaiak); azkenik, gertatze bidezkoak dira egitate kaltegarria gertatu ostean eragiten diren kalteak, kalte horiek egitate kaltegarriaren zuzeneko ondorio izan behar dira (AGk 1988ko otsailaren 9an emandako epaia). Oraintsu agertu dugun bereizketa hori gogoan izan behar da, batez ere, akzioen preskripzioari begira. E. ROCA I TRĂ?AS
315. Balorazioa A) Kalte materialak Praktikan arazoak sortu dira mota horretako kalteen balorazioa egite ko moduaren inguruan. Horri buruz teoria desberdinak azaldu izan dira: autore batzuek uste dute kalteen ordaina dela ondasun suntsituak merkatuan duen balio objektiboa; beste batzuen ustez, kalteordain hori da kaltetuaren ondareak kalteak jasan ostean duen egoeraren eta kalteak jasan gabe izango lukeen egoeraren arteko tartea. Azkenik, gure ustez onartu behar den tesiaren arabera, kalte materialak dira diruz baloratzeko modukoa den interesari eragindako kalteak. Interes hori ez da interes objektibo hutsa, horrek bere ba rruan hartzen baitu interes subjektiboa ere, hain zuzen, gauza bat suntsitu edo kaltetzen denean, gauza horren jabearen interes subjektiboa urratzen da; gau za bera gertatzen da, kalteeragileak kaltetuari jardutea eragozten dioenean (PANTALEÓN). B) Kalte moralak Kalte moralak baloratzean zailtasun handiagoak azaltzen dira, gehiene tan kalte horiek ez direlako modu fisikoan agertarazten; dena dela, modu fisikoan agertzen badira ere, esaterako, lesioak, arras zaila da jakitea kalte ho riek benetan nolako ondorioak izango dituzten eta, beraz, zein den kalte hori en balorazio egokia. C) Irizpide orokorrak Orokorrean, jurisprudentziak ulertu izan du kalteen balorazioa egitatezko arazoa dela eta, horrela izanik, auzialdiko auzitegiek egin behar dutela balorazio hori. Beraz, Auzitegi
Gorenera joko da kasu honetan bakarrik: auzialdiko auzitegiek froga baloratzeko unean, akats material edo juridikoak izan dituztenean (AGk 1988ko apirilaren 29an emandako epaia). Kalte moralak baloratzeko irizpideen inguruan, jurisprudentziak dio auzialdiko auzitegiek euren erara eta ekitatez jardun behar dutela, kasuan ka suko inguruabarrak kontutan izan behar dituztela eta abar. Hori horrela bada ere, auzitegiek adierazi beharko dute zein irizpide erabili izan duten kalte ordainaren zenbatekoa zehazteko (ikus, esaterako, 78/1986 KAE, ekainaren 13an emandakoa); izan ere, ez badute irizpiderik adierazten, defentsarik eza gerta daiteke. Antolamendu juridiko batzuek formula zehatzak ezartzen dituzte kalteordainaren zenbatekoa kalkulatzeko; hala ere, Espainian ez dago horrelakorik, hots, ez dago araurik, ezta baremorik ere, eragindako kalteak modu objektiboan zenbatekotzeko (hala ere, ikus, 1991ko martxoaren 5ean emandako MA; erantzukizun zibileko aseguruaren esparruan, agindu horrek ezartzen du motoredun ibilgailuek eragindako kalte pertsonalak baloratzeko sistema). 316. Pertsonen osotasun fisikoari eragindako kalteak Heriotzagatiko kalteordainaren inguruan sortzen diren arazoak ez dira kalteordainaren kariari buruzkoak, kalteordaina erreklamatzeko legebideztaketari eta kalteordainaren zenbatekoari buruzkoak baizik.
A) Legebideztaketa aktiboa Espainiako zigor jurisprudentziaren iritziz, pertsona bat hiltzen bada, horren jaraunsleek, kaltetu diren heinean, heriotzagatiko kalteordaina eskatzeko legebideztaketa dute. Jurisprudentzia horren arabera, biktimak ez du inoiz bere ondarean izan kalteordaina eskuratzeko eskubidea, horregatik E. ROCA I TRĂ?AS
haren jaraunsleei zuzenean aintzatesten zaie kalteordaina eskatzeko legebideztaketa. Orobat, jaraunsleek kalteordaina eskuratzeko eskubidea dute jaraunsle izateagatik eta biktimaren heriotzaren ondorioz izandako galeren zioz; hau da, eskubide hori ez dute eskuratzen oinordetza bidez (AGren 2. Salak 1988ko apirilaren 15ean emandako epaia). Nolanahi ere, arestiko zigor jurisprudentziak kontrako iritzia agertu izan du (besteak beste, AGk 1990eko maiatzaren 12an emandako epaia); jurisprudentzia horren ustez, heriotzagatiko kalteordaina eskuratzeko eskubidea heriotzaren beraren ondorioz sortzen da, beraz, biktimak du eskubide hori, ez, aldiz, jaraunsleek jaraunsle izate hutsagatik; hortaz, kalteordaina eskuratzeko eskubidea ezin da mortis causa eskualdatu, biktima jadanik hil delako. Edozelan ere, pertsona baten heriotzaren ondorioz, jaraunsleek ezezik, beste pertsona batzuek ere kalteak jasan ditzakete eta, horrekin, kaltetuen kategoria agertzen da (ZKren 104. art.). Horren harira, biktimaren jaraunsle ez den pertsona batek frogatzen badu biktimaren heriotzaren ondorioz kalte moralak zein pertsonalak jasan dituela, heriotza horren ziozko kalteordaina eskuratzeko eskubidea izango du. Horretara, ondokoei aintzatetsi egin zaie inoren heriotzagatiko kalteordaina eskuratzeko eskubidea: hildakoaren emazte eta beraren semealabei, nahiz eta hildakoa eta horiek elkarrekin ez bizi (hala nola, Auzitegi Go renaren 2. Salak 1986ko ekainaren 26an eta urriaren 20an emandako epaiak); alargunari (AGk 1985eko abenduaren 23an emandako epaia); gurasoei, hil dakoak bere gurasoak mantentzen bazituen bakarrik (AGk 1979ko uztaila ren 2an emandako epaia); nebaarrebei (Auzitegi Gorenaren 2. Salak 1983ko martxoaren 10ean emandako epaia). Auzitegi Gorenak beste epai batzue tan aintzatetsi egin die eskubide hori hildakoaren senide ez diren pertsonei: emaztegaiari hildakoaren gurasoekin batera (AGren 4. Salak 1975eko mar txoaren 12an emandako epaia); hildakoaren adulteriozko ohekideari (AGren 2. Salak 1969ko maiatzaren 19an emandako epaia); zaharren babestetxeari, hildakoa horretan bizi bazen (AGk 1972ko maiatzaren 31n emandako epaia) eta erlijiozko kongregazioari, horren kideetarik bat hil denean (AGk 1970eko
ekainaren 12an emandako epaia).
B) Kalteordainaren zenbatekoa Inoren heriotzagatiko kalteordainak hiru kontzeptu hartu behar ditu bere barruan: batetik, heriotzaren ondorioz sortzen diren gastuak, berbarako, ehorzketa, hileta, testamentaritza eta abar; bestetik, hildakoak bere senideak mantendu izan baditu, heriotzaren zioz senide horiek jasango dituzten ondorioak; eta azkenik, heriotzak dakarren minaren ondorioz eragindako kalte morala (AGk 1985eko irailaren 20an emandako epaia eta 4. Salak 1988ko apirilaren 15ean emandakoa). C) Pertsonak bere gorputzean jasandako lesioak Pertsona batek bere gorputzean jasaten baditu heriotza ez dakarten lesioak, hau da, bere gorputzeko atalen bat galdu edo gaigabeziarik (iraunkorra zein aldi baterakoa) jasaten badu, kalte horien ordaina eskuratzeko eskubidea du. Kalteordain horrek hartzen ditu lesioak sendatu arte jasandako mina, harremanak izateko ezintasuna, sexu kalteak (AGk 1949ko abenduaren 9an emandako epaia) eta kalte estetikoak (1990eko otsailaren 12an emandakoa). Zuzenean kaltetua izan denak erreklamazioa egiteko legebideztaketa du, bai eta kalteak zeharka jasan dituztenek ere (Auzitegi Gorenaren 5. Salak 1985eko maiatzaren 31n, 1988ko otsailaren 9an eta 1988ko otsailaren 28an emandako epaiak). 317. Ohore, intimitate eta irudirako eskubideak urratzea Ohorerako, Norberaren eta Senitarteko Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubideen Babes Zibilari buruz maiatzaren 5ean emandako 1/1982 LOren 9.3. art.aren arabera, oinarrizko eskubide horiek urratzen badira, kalteordaina eskuratzeko eskubidea sortuko da. Xedapen horrek dioenez, ÂŤkalteordainak kalte moralak ere hartuko ditu eta horiek E. ROCA I TRĂ?AS
baloratzeko, kontutan izan behar dira kasuan kasuko inguruabarrak eta benetan eragindako urrapenaren larritasuna. Horretarako, gogoan izango da, hala denean, eskubideak urratzeko erabili izan den komunikabidearen zabalkundea edo entzuleria. Era berean, urratzaileak urrapenarekin lortu duen onura baloratu beharko daÂť. Bistan denez, xedapen horrek zehazten du zeintzuk diren kalteordainaren zenbatekoa finkatzeko erabili behar diren irizpideak. Esangura horretan, zen bateko hori baloratuko da benetan eragindako urrapenaren eta horren eta kalteordainaren arteko proportzioaren arabera (AGk 1986ko urriaren 28an emandako epaia). Goian aipatu dugun artikuluak balorazioa egiteko bi irizpide mota ze hazten ditu: subjektiboak eta objektiboak. Hauek dira irizpide subjektiboak: urratzaileak izan duen erru maila; difamatuaren ospea eta horren inguruabar pertsonalak, besteak beste, adina, sexua eta pertsonaren egoera (AGk 1992ko apirilaren 22an emandako epaia). Irizpide objektiboen artean, aldiz, beste hau dugu: urratzaileak lortu izan duen onura. Bada, urratzaileak urrapenarekin ondare onura lortu izan badu, horrek aberaste ezzuzena erakarri du; beraz, urratzaileak lortutakoa itzuli beharko du. Orain arte azaldu dugu kalteordainaren zenbatekoa finkatzeko bidea; hala ere, kalteordainaz gain, badira izan beste bide batzuk urrapena medeatzeko. Orokorrean, 1/1982 LOren 9.2. art.ak aipatzen ditu bide horiek: legebidezkoa ez den eskusartzeari amaiera emateko akzioa, beste eskusartze batzuk era gozteko abstentzio akzioa; ihardespen eskubidearen aintzatespena eta epai kondenatzailea jendaurrean agertzea. Erantzukizun zibil hori berori eskatuko da, pertsona baten datu pertsonalak informatizatu eta haren eskubideak urratzen direnean (Datu Pertsona len Tratamendu Automatizatuari buruzko Arauketari buruz 1992ko urriaren 29an emandako 5/1992 LOren 17.4. art.). 318. Senideen arteko harremanek eratorritako kalteak
Azken bolada honetan zabaldu izan da ordaintzeko modukoak direla orain arte Kalteei buruzko zuzenbidearekin zerikusirik izan ez duten egoera batzuk. Kalteordain hori da, batik bat, onusteko ezkontideari dagokiona, ez kontza deuseza denean. Hori KZren 98. artikuluak arautzen du eta Auzitegi Gorenak horixe bera adierazi izan du 1985eko azaroaren 26ko eta 1992ko abenduaren 11ko epaietan. Halaber, esan ohi da egitatezko elkarbizitzak nolabaiteko medeapena erakartzen duela, elkarbizitza horren ondorioz alderdietako bat modu ezzuze nean aberastu bada beste alderdiaren pentzutan (ikus, besteak beste, AGk 1992ko abenduaren 11n emandako epaia, egitatezko elkarbizitzaren ondorioz eragindako kalteen ordainketari buruzko arazoa aztertzen duena). 319. Ingurugiroari egindako kalteak EKren 45. art.ak ezartzen du pertsonaren garapenerako egokia den ingurugiroaz gozatzeko eskubidea, «bai eta hori artatzeko eginbeharra» ere. Es kubide hori babesteko, EKren 45.3. artikuluak ondokoa agintzen du «aurreko atalean xedatutakoa urratzen dutenentzat zigor edo, hala denean, administrazio zehapenak ezarriko dira legeak agintzen duenaren arabera, baita egindako kaltea konpontzeko beharra ere». Ildo beretik, ZKren 477 bis art.an «delitu ekologikoa» arautzen da eta, horrez gain, gai horri buruz administrazio arauketa zehatza dago, hala ere, horretan ez da zuzenean arautzen erantzukizun zibilaren arazoa (ikus Atmosfera Ingurugiroaren Babesari buruz abenduaren 22an emandako 32/1972 Legea, 833/1975 Dekretuak garatua; Untzi eta Aireuntzietatik Itsasorako Isurketei buruzko apirilaren 1eko 21/1977 Legea; Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruz maiatzaren 14an emandako 20/1986 Lege Organikoa, eta Naturguneen eta Basalandare eta Basanimalien Artapenari buruz martxoaren 27an emandako 4/1989 Legea eta horiek guztiak garatzeko araudiak). Hor goian esandakoaren ondorioz, arazo konplexu hauek zehaztu be har dira: E. ROCA I TRÍAS
1. Ingurugiroa da babes horren objektua. Ingurugiroa balore juridiko babestua da. Orokorrean, balore juridikoak interes pribatuak badira ere, ingurugiroa izaera publikoa duen interesa da, materiagabeko ondasun publikoaren gaineko interesa, hain zuzen. Bada, interes nahasien kategorian sartzen da aztertzen ari garen interes hori. 2. Goian aipatutakoaren ondorioz, ingurugiroari egindako kalteen ezaugarriak ez daude zehatz finkaturik: kalte horien egileak, izatez, anonimoak dira; gehienetan industri jarduera arriskutsuaren ondorio dira eta jarduera ho riek arriskutsuak izan arren, ezin dira ezabatu; kalte horiek aurreikusi edo horien larritasuna biguntzeko araudiak ematen dira eta kalteak neurtzeko kontutan hartuko dira araudi horiek zein neurritan hautsi diren. Orokorrean, kalte horiek gizarte ondorioak sortzen dituzte eta ondorio horiek etengabekoak eta biharetzikoak dira. 3. Kasu horietan, jurisprudentziak esangura hertsian aztertu izan du errua eta, horretara, erantzukizuna kuasiobjektiboa da. Egineginean ere, demanda tuak erruz jardun duelako presuntzioa dago eta demandatua ez da erantzuki zunetik askatuko, nahiz eta araudietan ezarritako neurriak hartu (Auzitegi Gorenak 1986ko maiatzaren 8an, 1988ko apirilaren 5ean eta 1987ko abendu aren 3an emandako epaiak). 4. Interes pribatua den aldetik, Estatuak bakarrik har ditzake neurriak bi helburu hauek lortzeko: —Jarduera ekonomiko zehatz batzuek eragindako kalteek ingurugiroari galera konponezinak eragin ditzatela saihestea. Horretarako, Zuzenbidearen esparru desberdinetako teknikak erabiltzen dira: Zigor zuzenbidekoak, delitu tipoa eratuz; Administrazio zuzenbidekoak, kutsadurari gehieneko muga eza rriz, eta muga hori gainditzen denerako, zehapenak jarriz; eta Zuzenbide zibileko teknikak, kalte zehatzak eragiteagatik medeapena emateko betebe
harra eratxikiz. —Aurrean aipatu arauak urratuz gero kalterik eragiten bada, Estatuak akzio egokiak egikari behar ditu medeapena lortzeko eta kalteak etorkizunean eragitea saihesteko. Hala ere, gerta daiteke arau horiek urratzean ondasun pribatuei kalte ak eragitea; kasu horretan, kaltetuak berak akzio egokia egikarituko du berari eragin zaizkion kalteen medeapena lortzeko, KZren 1902. art.aren arabera. Akzio hori goian aipatutakoaren gain lokabea da eta kaltetuak berak duen eskubidean oinarritzen da. 5. Arras zaila da zehaztea nork eragin dituen mota horretako kalteak eta zein den ustezko kalteeragileen jardueraren eta ondorio kaltegarriaren arteko kari bidezko lotura. Kasu horietan gehienetan, solidaritatearen formula aplikatuko da. §110. KARI BIDEZKO LOTURA 320. Kontzeptua Kalteak konpontzeko betebeharra sor dadin, ondokoa izan behar da: kalteak egite zein ezegite baten ondorioz sortzea eta egite zein ezegite hori subjektu zehatzari eratxikitzea. Beraz, egitearen eta ondorio kaltegarriaren arteko kari bidezko lotura izan behar da. Ekarri ere, kari bidezko lotura hori zehazteak zailtasunak dakartza, sarritan ondorio kaltegarria ez baitu gertaera bakar batek eragiten. Zailtasun horiek eta kari bidezko lotura zer den ulertzeko, adibide batzuk jarriko ditugu: —Subjektu batek beste bat hil du. Kasu horretan, subjektu bakar batek gauzatutako egitearen ondorioz eragiten da heriotza (kaltea) eta egitearen eta kaltearen arteko kari bidezko lotura zuzenekoa da. Hortaz, argi dago herio tza eragiteko egitatearen eta ondorioaren artean lotura badagoela: egitateak kaltea eragin du. Kasu horretan, kari bidezko lotura zuzenean eta argi ager E. ROCA I TRÍAS
tzen da. —Ibilgailu baten gidariak oinezkoa zunpatu du; oinezkoari eragin zaizkion lesioen ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute anbulantziaz; ospitalerako bidean anbulantziak istripua izan du eta zunpatua izan den oinezkoa hil egin da istripu horren ondorioz. Kasu horretan, gertaera anitz jazo dira eta horrek zailtasunak dakartza azken ondorioaren (heriotza) eta lehenengo kalteeragileak gauzatutako egitearen arteko lotura zehazteko. Horretan gauzak ez daude argi, aparteko gertaera baten interferentzia izan baita egitate kaltegarria gauzatzeko unean. —Gauza bera esan daiteke ondoko adibidean: motozikleta batek pertsona bat zunpatu du; pertsona hori ospitalera eraman da eta medikuek euren diagnostikoan esan dute barne odoljarioa duela eta presazko odoltransfusioa egin behar zaiola. Biktimak duen erlijio sinesmenaren arabera ezin du inoren odolik hartu; beraz, ez du eman ebakuntza egiteko baimenik eta horren ondorioz hil egin da. Kasu horretan, biktimak berak bere jokabide negatiboarekin eragina izan du azken ondorioan (heriotzan). —Ibilgailuaren gidariak oinezkoa zunpatu arren, ez zaizkio kalteak eragin; hala ere, haurdun dagoen emakumeak zunpaketa ikusi du. Emakume horrek nahasmendu psikikoa du eta istripu horren ondorioz, nahasmendu hori areagotu da. Kasu horretan, emakumeak kalteak jasan ditu istripuaren ondorioz, baina ez zuzenean, zeharka baino. Horretara, kalte horren gainean gi dariak ba ote du erantzukizunik? Aurrean aipatu adibideetan eta beste adibide konplexuagoetan, ez dago argi zein den kari bidezko lotura. Hori aztertzeko, bi galdera hauek hartu behar dira abiapuntu gisa: 1. Medeapena emateko betebeharra subjektu zehatz bati egozteko, ger taeraren eta ondorioaren artean zernolako lotura izan behar da? 2. Kari bidez zein kalte lotzen dira? Edo bestela esanda, kaltetuak galerarik jasan behar badu, zein da horrek jasan behar duen galera? Edo, kal tetuak berak jasandako kalteen medeapena eskuratzeko, beste bideren bat erabili behar al du?
Antza denez, bereiztu beharko dira, batetik, ondorio bakarra lortzeko laguntza partziala eta, bestetik, egilekidetza. Geroago ikusiko dugunez, bi ka su horietan, kalteeragileei egiten zaien egozketa desberdina da. Demandatzaileak frogatu beharko du kari bidezko lotura. Kari bidezko lotura dagoen ala ez zehaztea Zuzenbideko arazoa da, ez, aldiz, egitatezkoa; beraz, kasazioan berrikus daiteke (AGk 1944ko ekainaren 5ean, 1959ko otsailaren 10ean, 1988ko martxoaren 4an, 1989ko martxoa ren 6an eta 1990eko urriaren 27an emandako epaiak, besteak beste). 321. Kalteak eragiteko ezinbesteko karia Doktrinak eta jurisprudentziak aztertu izan dituzte, bai gertaera desberdinen arteko loturak dakarren konplexutasuna, bai eta kalteeragilea nor den zehazteko beharra ere, medeapena emateko betebeharra nori eratxiki behar zaion jakiteko. Azterketa horren ondorioz, konponbide desberdinak eman ohi dira: egitate kaltegarrian esku hartu duten subjektu guztiei erantzukizuna eratxikitzea; ondorio kaltegarriarekin loturarik estuena duenari bakarrik era txikitzea; edo erantzukizun hori inori ez eratxikitzea. Oinarrian, teoria hauek azaldu izan dira: a) Kari bidezko lotura egokia Aldi berean gertaera desberdinak jazo badira eta horiek guztiak badira ondorio kaltegarria eragiteko modukoak, horien artean aintzat hartu behar da kalteak eragin ohi dituen gertaera bakarrik. Beraz, pertsona batek kalteen gaineko erantzukizuna du, bere jokabideak kalteak eragin ohi dituen kari den heinean. Horrela bada, jokabide horrekin batera aldi berean jazo izan di ren gainerako gertaerek ez dute garrantzirik, kalteen gaineko erantzukizuna nork duen zehazteko orduan. b) Baldintzak baliokideak izatea E. ROCA I TRĂ?AS
Teoria horrek Zigor zuzenbidean du oinarria. Nahikoa da pertsona batek eskuhartzea kalteak eragin dituzten gertaeretatik batean, pertsona horri eran tzukizuna egozteko. Esangura horretan, gertaera edo kalteak eragiteko baldintza guztiak baliokideak dira, eta horietan esku hartzen duen edonork erantzukizuna du, kalteak ez bailirateke sortuko eskuhartze hori gabe. c) Conditio sine qua non Aurrekoaren harira: pertsona baten jokabideak erantzukizuna sortzen du, gure adimenean jokabide hori ezabatuz gero, kalterik sortu izan ez balitz. Teoria hori autore askok kritikatu izan dute eta autore horien ustez, teoria horrek akatsak agertzen ditu, aldi berean erantzukizun desberdinak ager tzen badira, hau da, gertaera kaltegarrian jokabide batek baino gehiagok aldi berean eragina badu. Horrez gain, arazo horri konponbidea eman dakioke, ondorio kaltegarria jadanik eragin denean bakarrik; hots, kalterik ez bada eragin, ez dago nahikoa informaziorik jakiteko kalteak modu berean eragingo ziratekeen ala ez jakiteko. Kritika horien ondorioz, teoria hori beste modu honetara eman da: esperientzia zientifikoaren legeei gehien egokitzen zaien baldintza da erantzukizuna dakarren jokabidea. d) Kari bidezko loturaren eta egozketa objektiboaren arteko bereizketa Teoria horren arabera, ez da nahikoa kari bidezko lotura badagoela zehaztea, baldintzak baliokideak izatearen teoriak dioen moduan. Baldin tza horrez gain, ondorio kaltegarria inori egotzi behar zaio modu objektiboan eta, horretarako, karia egokia izan behar da kalteak eragiteko; hau da, kalteak kari horren ondorio logiko eta naturala izan behar dira (PANTALEÓN). Kal teak inori modu objektiboan egozteko irizpide desberdinak daude
eta horien artean garrantzitsuena egokitasunaren irizpidea da. Horren arabera, pertsona baten jokabideari ezin zaio gertaera kaltegarri zehatzik egotzi, aditu baten us tez ezinezkoa bada gertaera hori jazotzea (AGk irizpide hori erabili zuen 1981eko abenduaren 15ean emandako epaia erabakitzeko). 322. Kari bidezko lotura, jurisprudentziak egindako interpretazioaren arabera Auzitegi Gorenak jarrera errealista izan du; izan ere, auzitegi horrek kasuan kasuko inguruabarrak aztertzen ditu eta gertaera zehatz bati kalteak eratxikitzen dizkio, hain zuzen ere, «aldi berean izan daitezkeen kari eta ondore desberdinen artean, zentzunez erantzukizunaren jatorri den gertaerari, eta horretan ez dira kontutan hartzen doktrinak izan dituen tesi esklusiboak» (AGk 1933ko urtarrilaren 21ean eta 1984ko urriaren 22an emandako epaiak; jarrera hori geroko beste epai askotan onartu izan da). AGk 1957ko urtarrilaren 21ean emandako epaiak, ondokoa gehitu zuen: «batetik, kasuan kasuko berezitasunak eta, bestetik, jokabide ezzilegia eta eragindako kaltea lotzen dituzten faktore guztiak hartu behar dira abiapuntu gisa».
Azalpen horren ondorioz, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak jazokuntzaren hurbiltasunari buruzko irizpidea hartu eta alde batera uzten ditu urruneko eta aparteko kariak. Labur bilduz, ondokoak dira jurisprudentziak erabili izan dituen irizpideak kalteeragilea nor den eta, beraz, medeapena emateko betebeharra nork duen zehazteko: 1. Kari eragingarria edo erabakigarria zehaztea. 2. Karien arteko hierarkiak ez du garrantzirik: jokabide batek medea pena emateko betebeharra sor dezan, nahikoa da horrek zuzenean kalteak eragitea, eta horretan ez du zerikusirik jokabide hori beste pertsona baten por taeraren ondorea izateak, hau da, gertaera kaltegarriei hasiera eman zion portaeraren ondorea izateak. 3. Kari bidezko lotura apurtzen da, gainontzekoen eskuhartzeak zalantzak badakartza kalteeragilea nor izan den E. ROCA I TRÍAS
zehazteko orduan. 4. Kari bidezko lotura bada izan, gainontzekoaren eskuartzeak azken ondorioa gauzatzen lagundu badu. Beraz, kaltea kalteeragilearen egite edo ezegitearen ondorio izan behar da. Horren harira, egitate kaltegarriaren eta kaltearen artean ez badago zuzeneko loturarik, hots, kariondore loturarik eta aparteko gertaeraren baten interferentziarik ez bada izan egitate kaltegarria gauzatzeko unean, ez da erantzukizunik sortzen, ondore kaltegarriak ezin baitzaizkio inori eratxiki. Adibide adierazgarri gisa epai hauek aipa ditzakegu: Auzitegi Gorenak 1946eko otsailaren 22an emandako epaia (kasu horretan langile batzuk hil ziren eurak lan egiten zeuden lekutik hurbileko sutaustegia lehertu zelako. AGk aztertu zuen ea langile horien heriotzaren zioz enpresarioari eran tzukizunik egotzi ahal zitzaion eta ezetz erantzun zuen, istripu hori igandean gertatu zelako eta lan legeriaren arabera, langile horiek ordutegitik kanpo lanean zebiltzalako) eta AGk 1951ko urtarrilaren 30ean emandakoa (beste horretan, pertsona batzuk kamioiaren atzealdean bidaiatzen zuten; kamioia ren ibilbidean horren frenoak apurtu eta, horren ondorioz, pertsona horiek hil ziren; AGk esan zuen kamioiaren gidariak ez zuela erantzukizunik, ka mioiaren atzealdean bidaiatzea debekaturik zegoelako); era berean, ikus AGk 1987ko martxoaren 10ean emandako epaia. 323. Kari bidezko lotura eta erantzukizun objektiboa Aurrerago aztertu izan dugunez, kasu batzuetan pertsona zehatzari kalteak ordaintzeko betebeharra eratxikitzen zaio, pertsona horrek erruz jardun duen ala ez kontutan hartu gabe: kasu horietan, erantzukizuna objektiboa edo arriskuaren ziozkoa da. Dena dela, kasu horietan ere kari bidezko lotura izan behar da arriskuaren eta eragindako kalteen artean; bestela esanda, arriskua sortzen duen egitatearen ondorio izan behar dira kalteak. Hortaz, kalteak eragin dituen jarduera ekonomikoa arriskuaren ziozko erantzukizuna eraentzen duten prin tzipioen menpekoa izan behar da.
324. Kari bidezko lotura zalantzarik gabekoa izatea Bistakoa denez, subjektu bati ondorio kaltegarria eratxikitzeko, ondo rio hori subjektuari modu objektiboan egozteko modukoa izan behar da. Beraz, ezin daiteke zalantzarik izan ondorio horren egiletzaren inguruan. Nolanahi ere, kasu batzuetan zalantzak ager daitezke kalteeragileak kalteak benetan eragin dituen ala ez zehazteko unean. A) Talde bateko kide zehazgabeak eragindako kalteak Kalteeragilea talde zehatz bateko kidea dela jakin arren, ezin badaiteke zehaztu kide horietatik nork eragin dituen kalteak, kalteak ezin zaizkio inori egotzi. Horrelakoetan, ez dago argi nor den benetako kalteeragilea; beraz, errua anonimoa dela esan ohi da. Kasu horietan ez da egilekidetzarik, horretarako, pertsona desberdinek aldi berean edo ondoz ondo parte hartu behar baitute egitate kaltegarrian. Aztertzen ari garen kasuan, ziurra da talde zehatzeko kide batek kalteak eragin dituela, baina ez da gauza jakina taldeko kideetarik nor izan den kalteeragilea (AGk 1983ko otsailaren 8an eta 1985eko irailaren 13an emandako epaia). Gauza bera esan daiteke kirol ikus kizunetan gertaturiko zalaparta kontuei buruz, bai eta zalaparta horiek sor ditzaketen kalteei buruz ere. Hortaz, benetako kalteeragilea identifikatzeko zailtasunak daudenean, taldeko kide guztiek erantzuten dute modu solidarioan; beraz, kide horiek guztiak batera demandatu behar dira. B) Egilekidetza Egilekidetza bada izan, pertsona batek baino gehiagok batera jarduten badute kalteak eragiteko asmotan. Kasu horretan, beraz, kalteeragileak identifikaturik daude eta horietako bakoitza kalteeragiletzat kalifika daiteke; hala ere, partaidetza zehatza edo E. ROCA I TRĂ?AS
kaltearen alde zehatza bakarrik eratxiki dakieke kalteeragileei. Horiek guztiek modu solidarioan erantzuten dute (AGren 2. Salak 1981eko otsailaren 20an emandako epaia). C) Erantzule aniztasuna Pertsona batek baino gehiago batera jardun ez arren, horiei guztiei egitate kaltegarri bera eratxiki ahal bazaie, erantzule aniztasuna izango da: kalte eragileak desberdinak dira, baina ondorio kaltegarri bera eragiten dute, berbarako, bi ibilgailu desberdinek aldi berean pertsona bera zunpatzen du tenean. Kasu horretan, ibilgailu horien gidariek erantzun egingo dute, egitate kaltegarrian izan duten partaidetzaren arabera (AGren 2. Salak 1968ko maiatzaren 31n emandako epaia). 325. Kari bidezko loturaren interferentziak: erru desberdinak aldi berean izatea 26. gaian aztertu izan ditugun kasuetan, errua baztertzen da kari bidezko loturan interferentziak izan direlako. Interferentzia horiek itxurazko kalteeragilea erantzukizunetik askatzen dute, ezin baitzaio horri egotzi eragindako kaltea: ildo horretatik, ez da erantzukizunik ezinbestean eta ezus tekoan eragindako kalteen gainean. Gisa berean, kalteeragileak ez du eran tzukizunik legebidezko defentsan edo bere eskubidea erabiliz jarduten badu. Jarraian aztertuko ditugun kasuetan, kalteeragileak ezezik, biktimak berak ere parte hartzen du kalteak eragitean. Horietan, erru desberdinak ager tzen dira aldi berean; kalteeragilearen eta biktimaren jarduerek kalte berbera eragiten dute: kalteak eragiteko bi kariak aldi berean gauzatzen dira; horietarik bat ez balitz gauzatu, ez zatekeen ondorio kaltegarririk sortuko. Horixe gertatzen da adibidez, bi ibilgailu galtzadaren erditik ibiltzen direnean, hau da, bata besteari dagokion bidetik dabilenean. AGk 1984ko abenduaren
15ean emandako epaian adierazi zuenez, kasu horietan erru desberdinak aldi bere an badirela esan beharrean, ondorio kaltegarria eragiteko aldi berean parte hartzen dela esan behar da. Aurrekoa esanda, orain azaldu behar dugu eragindako kalteen gaine an nork duen erantzukizuna. Horren inguruan bi aukera eman daitezke: ba tetik, biktimaren beraren eskuhartzeak kari bidezko lotura apurtzen du; beraz, kalteeragileak ez du erantzukizunik. Eta, bestetik, kalteeragileak eta bik timak kalteak eragitean izan duten eskuhartzea baloratu behar da eta, ho rren arabera, ondorio kaltegarria bi subjektu horien artean banatu behar da ekitatez. Espainiako jurisprudentziak, KZren 1103. art.an oinarrituta, ondoko ja rrera agertu izan du aspalditik: errua modera daiteke, betebeharra ez betetze an sortzen den erantzukizunari begira, KZren 1103. art.ak dioenaren arabera. Beraz, erru desberdinak aldi berean izan badira, biktimak berak egitate kaltegarrian izan duen eskuhartzea baloratu eta, horren ondorioz, kalte eragilearen erantzukizuna moderatuko da. Horren inguruan, irizpide hauek ezartzen dira: 1. Ez du zerikusirik biktima egotziezina izateak; biktimak zuhurtzigabekeriaz jardun badu, kalteeragilearen erantzukizuna moderatzen da (AGk 1982ko azaroaren 15ean emandako epaia). 2. Biktimaren erru esklusiboa izan bada, biktimaren erruak kalteera gilearen errua hartzen du bere barruan. Esaterako, AGk 1986ko ekainaren 17ko epaian aztertu zuen kasuan, haur bat ito egin zen, zerbitzuz kanpo zegoen igerilekuan (ikus 1985eko maiatzaren 25ean eta 1986ko maiatzaren 17an emandako epaiak ere). Kasu horietan, gainontzekoak ez du erantzu kizunik. 3. Biktimaren erruak ez badu nahikoa garrantzirik kalteeragilearen E. ROCA I TRĂ?AS
errua desagertarazteko edo, bestela esanda, kalteeragilearen errua biktimare na baino larriagoa bada, kalteeragilearen erruak biktimarena hartzen du bere barruan (AGk 1943ko uztailaren 10ean emandako epaia). Kasu horretan, kalteeragileak du kalte guztien gaineko erantzukizuna. 4. Garrantzi bereko edo antzeko erruak aldi berean izan badira, eran tzukizuna banatuko da kalteeragilearen eta biktimaren artean (AGk 1986ko irailaren 30ean, 1990eko maiatzaren 29an, 1991ko urtarrilaren 16an eman dako epaiak). Aldi berean diren erru horiek garrantzi bera edo kalteak eragitean partaidetza bera izan behar dute; horrela ez bada, aurrean aipatu ditugun kasuetarik bat gauzatuko da. 5. Biktimak berak jasandako kalteak gutxiagotzeko betebeharra du. Hortaz, biktimak ez badu bere laguntza ematen berari eragindako kalteak gu txiagotzeko, hortik ateratzen diren ondorio kaltegarriak ez dira medeatuko. Horrela uste izan da kaltearen ondoreak bigundu daitezkeenean, biktimari ebakuntza kirurgikoa egin edo hori sendabidepean jarriz gero; hala ere, kon ponbide horiek ezin diote gehiegiko pairamenik ekarri biktimari. 6. Biktimak eta kalteeragileak erruz jardun badute aldi berean eta elkarrekiko kalteak jasan badituzte, jurisprudentziaren iritziz, horietako bakoitzak berak jasandako kalteak ordaindu beharko ditu; kasu gehienak motoredun ibilgailuen esparruan agertzen dira (AGren 2. Salak 1976ko maiatzaren 20an emandako epaia). Kalteeragilearen eta biktimaren erruak aldi berean izatea egitatezko arazoa da eta, beraz, ezin daiteke kasazioan berrikus (AGk 1988ko apirilaren 25ean emandako epaia). Horrez gain, epaileak bere arioz erabaki dezake bi erruak aldi berean izan direla, nahiz eta demandatuak eskatu ez (AGk 1991ko ekainaren 7an emandako epaia). Aldi berean kalteeragilearen eta biktimaren errua egoteagatik demandatua erantzukizunetik askatu edo erantzukizuna moderatzeko, demandatuak berak frogatu beharko du biktimak arduragabekeriaz jardun zuela edo kalteak eraginak izan zirela biktimaren erru esklusiboaren ondorioz.
BIBLIOGRAFIA CABANILLAS, Indemnización del daño producido por vertidos y agentes tóxicos. Colección Jurisprudencia práctica Tecnos. Madril, 1991; idem, «La responsabilidad por inmisiones industriales», ADC, 1993, 1957. or.; CASTRO, «La indemnización por causa de muerte», ADC, 1956, 449. or.; IZQUIERDO TOLSADA, «Responsabilidad civil por daños producidos en el ejercicio del derecho de reunión», RGLJ, 1983, 2, 83. or.; LÓPEZ RAMÓN, «Ideas acerca de la intervención administrativa sobre el medio ambiente», Docu mentación administrativa, 190. zk., 39. or.; MORENO TRUJILLO, La protección jurídicoprivada del medio ambiente y la protección por su dete rioro. Bartzelona, 1991; MARTÍN CASALS, «Notas sobre la indemnización del daño moral en las acciones por difamación de la L.O. 1/1982», in Centenario del Código civil (1889–1989), II. liburukia, Madril, 1990, 1231. or.; PANTALEÓN, «La indemnización por causa de lesiones o de muerte», ADC, 1989, 613; idem, «Causalidad e imputación objetiva. Criterios de im putación», in Centenario aip. 1561. orrialdea.
E. ROCA I TRÍAS
Hogeita zortzigarren gaia KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHAR JURIDIKOA Laburpena: §111. Kalteak konpontzeko betebeharraren berezitasunak.— 326. Kalteordaina ematea betebehar gisa.— 327. Berezitasunak: A) Balio zorra izatea; B) Norbereberezkoa ez izatea; C) Solidarioa; D) Uko egiteko modukoa; E) Likideziarik gabekoa.— §112. Kalteak kon pontzeko bideak.— 328. Sarrera.— 329. Kalteak konpontzea, kal te horiek zehatzmehatz medeatuz.— 330. Kalteak medeatzea, dirua edo horien baliokide ekonomikoa ordainduz.— §113. Erreklamazioa: hitzarmen bidezko eta judizio bidezko konponketa. Erantzukizuna eskatzeko akzioa— 331. Transakzio bidez egindako akordioak.— 332. Judizio bidezko erreklamazioa: A) Legebideztaketa; B) Kalteak egiaztatzea; C) KZren 1902. art.ko baldintzak betetzen direla frogatzea.— 333. Akzioaren preskripzioa.— §114. Erantzukizunaren aurrearreta: asegurua.— 334. Erantzukizun zibileko aseguruaren oinarria.— 335. Kontzeptua eta ezaugarriak.— 336. Erantzukizun aseguruaren motak.— 337. Aseguruaren esparrua.— 338. Zuzeneko akzioa aseguratzailearen aurka.— 339. Aseguratzailearen salbuespenak.
§111. KALTEAK KONPONTZEKO BETEBEHARRAREN BEREZITASUNAK 326. Kalteordaina ematea betebehar gisa Kontratuz kanpoko arauketa eratzen duen oinarrizko printzipioa hauxe dugu: pertsona batek kalterik jasanez gero, kalte horrek sortutako ondorioak desagertarazi beharko dira. Beraz, pertsona batek kalteak eragiten baditu, kalte horien ordaina emateko betebehar juridikoa du, KZren 1089 eta 1093. art.ek agintzen dutenez. Orokorrean, betebehar guztietan hartzekoduna eta zorduna agertzen dira. Hortaz, kalteordaina emateko betebeharrak ere hartzekoduna eta zorduna ditu, Zuzenbidearen esparruan sortzen den une beretik; hartzekoduna kalteak jasaten dituen pertsona da, hau da, pertsona horren gorputzak edo ondareak kalteak izango dituzte; zordunak, ostera, E. ROCA I TRÍAS
bere jokabidearekin eragingo ditu hark jasandako kalteak. Arestian esandakoak ondore honetara garamatza: Kalteei buruzko zuzenbideak aztertu egiten du, batik bat, kalteak konpontzeko betebeharra nola sortzen den; izan ere, edozein betebehar sortu bada kalteak konpontzeko betebeharrei dagozkien inguruabarretan, KZren 1094 eta ondorengo art.etan ezarritako arauek eraenduko dituzte hartzekodun eta zordunaren artean sortutako betebehar izaerako harrema nak. Hala ere, arauketa hori kasuankasuan zehaztuko da, hau da, kontutan izan beharko dira esparru juridikoan betebeharra sortzen duen iturriaren xe hetasunak. Hori horrela dela, aurrean azaldutakoaren inguruan 単abardura batzuk egin beharko ditugu; dakigunez, betebehar guztiek ez dituzte ezaugarri berberak, ezta helburu bera ere. Horren harira, kaltegalerak ordaintzeko betebeharraren helburua hauxe dugu: pertsona batek kalteak jasan baditu, kalteok erabat desagertaraztea (AGk 1987ko apirilaren 13an emandako epaia). Horren ondorioz, pertsona hori hartzekoduna da, berari eragin zaiz kion kalteen konponketaren hartzekoduna, alegia. Zor horren ezaugarriak jarraian aztertuko ditugu eta oraingoz bakarrik esango dugu konponketaren helburua ez dela hartzekodun hori aberastea kalteeragilearen pentzutan, ezbada kaltetuaren ondarea kalteak jasan aurreko egoerara itzultzea. Horre tan, erantzulezordunaren egintzak kalteak eragin ditu eta, argi denez, kaltetuhartzekodunak ez du kalteok jasateko betebeharrik. Hori dela eta, az ken hori hartzekodun den aldetik, eskubidea du berari eragin zaizkion kalteen konponketa lortzeko eta, horrekin batera ere, bere ondasunen balioa (pertso nalak zein ondare ondasunak) murriztea eragozteko. Orain arte azaldutakoak erakartzen duenez, pertsona baten egite edo ezegiteak kalteak eragiten baditu, kalte horiek konpontzeko betebeharra sortuko da. Dena den, betebehar horren objektua ez dago legez zehaztuta: eragindako kaltea nolakoa izan, halakoa izango da eman beharreko kalteordaina. 327. Berezitasunak
Lehenago esan dugunez, pertsona batek kalteak jasaten baditu, kalte horien konponketaren hartzekodun da. Atal honetan, zor horren (hots, kalteak konpontzeko betebeharraren) berezitasunak aztertuko ditugu eta horiek dira, besteak beste, balio zorra izatea, likideziarik gabekoa, norbereberezkoa ez izatea eta abar. Berezitasun orokor horiek kasuankasuan Ăąabartu beharko di ra, geroago ikusiko dugunez.
A) Balio zorra izatea Diruzko betebeharren inguruan aurrerago adierazi izan dugunez (ikus gorago 7. gaia), diru zorrak bi motatakoak izan daitezke, diruak dituen eginkizunen arabera: diru kopuruko zorrak (horietan dirua ondasun bat baino ez da) edo balio zorrak (horietan, aldiz, gauza, zerbitzu edo kalteen baliokide ekonomikoa da). Esan ere, gorago esan dugu Espainiako antolamendu juridikoak nominalismoaren gaineko printzipioa barneratu duela. Hala eta guztiz ere, printzipio hori ez da zurruna, eta kasu zehatzetan salbuespenak izan ditzake. Bada, kalteordaina emateko betebeharra balio zorra da. Berezitasun hori jurisprudentziak eraiki izan du, ekitate irizpideetan oinarrituta. Egineginean ere, pertsona batek kalteak jasan eta batera, horien zenbatekoa finkatu arren, zenbateko hori urte asko igarota ordaintzen bada, pertsona horrek kalte berri bat jasango du, diruaren balioak izandako murrizketaren ondorioz. Hori era gozteko, Auzitegi Gorenaren 2. Salak 1976ko urtarrilaren 20an eta 1. Salak 1976ko azaroaren 18an emandako epaietan esan zutenez, kalteeragileak bere gain hartutako zorra balio zorra da. Hori dela eta, ordaindu beharreko kaltegaleren zenbatekoa ez da finkatuko kalteak eragiten diren une berean, geroko momentu batean baino: erreklamazioa judizio bidez egiten bada, epaileak kalteak ordaintzera kondenatzen duen unean; eta kalteordaina transakzio bi E. ROCA I TRĂ?AS
dez erreklamatzen bada, ordea, eragindako kalteak likidatzen direnean. Hori horrela dela, gogoan izan behar da ez direla gauza bera, batetik, kalteak eragin direla frogatzea eta, bestetik, horiek baloratzea. Orobat, kal teak baloratu beharko dira, horrelakoak bakarrik eragin direnetan eta ez alde rantziz: kalterik ez badago, ez dago horiek baloratzerik (Auzitegi Gorenak 1984ko abenduaren 28an, 1985eko maiatzaren 31n eta 1987ko urriaren 26an emandako epaiak, besteak beste). B) Norbereberezkoa ez izatea Kalteak konpontzeko betebeharra ez da intuitu personae. Beraz, kalteak eragiteagatik sortutako betebeharra ez da norbereberezkoa. Erregela orokor hori zenbait argudiok eratortzen dute, horien artean ondokoa dugu, batez ere, gauzetan eragindako kalteak konpondu behar direnean: kalteen konponketa erreklamatzeko akzioak ematen dira, kalteak jasan dituzten edo suntsitu diren gauzen ordez. Esangura horretan, kalteek zuzenean erakarritako kreditua eskualda daiteke, bai inter vivos, bai mortis causa (ZKren 105. art.) eta kaltetuaren hartzekodunek ere akzio hori egikari dezakete, subrogazio akzioaren bitartez (KZren 1111. art.). Gisa berean, jadanik eragin diren kalte pertsonalak konpontzeko akzioak ere eskualda daitezke; izan ere, kalteak eragin ondoren, kreditua kaltetuaren ondarean sartzen da. Horretara, kaltetua ezezik, gainerako pertsonek ere kalte horiek konpontzea erreklama dezakete, akzio horiek preskribatu ez badira. Hala ere, gainerakoek eurek kalterik jasan badute, beste akzio bat izango dute, aurrean aipatutakoaren gain lokabe. Doktrinaren ustez, kalte moralak ordaintzeko betebeharra bereberezkoa da. Dena dela, berezitasun hori hartzekodunari doakio eta ez, aldiz, zorduna ri. Bada, zordunaren beraren ondareko pasiboan dago zorra (hau da, kalteak konpontzeko betebeharra) eta zor hori zordunaren jaraunsleei eskualdatzen zaie.
C) Solidarioa Pertsona batek baino gehiagok kalteak eragin badituzte edo kalte horiek pertsona talde batek eragin baditu eta ezin bada bananbanan horien erantzu kizuna zehaztu, kalteak konpontzeko betebeharrak izaera solidarioa du. Tesi horren alde bi argudio ditugu: bata, ZKren 107. art.ak egilekidetzaren inguruan arautua eta, bestea, betebeharraren izaera solidarioak biktimaren erreklamazioak erraztea. Bigarren horren harira, biktimak ez du zertan ustezko autore guztiak demandatu, ezta frogatu ere horietako bakoitzak kalteak eragitean zein partaidetza izan duen. Bestalde, goian azaldutako tesiaren aur ka, esan ohi da KZren 1137. art.ak solidaritatea onartzen duela betebeharrak izaera horrekin eratu direnean bakarrik, bai interesatuen erabaki bidez, bai legeak berariaz aginduta. Horren adibide gisa aipa dezakegu Prentsa eta In primategiari buruz martxoaren 18an emandako 14/1966 Legea hausteagatik sortzen diren kaltegalerak ordaintzeko betebeharra. Lege horren 65. art.ak ezartzen duenez, ÂŤautore, zuzendari, argitarazle, inprimatzaile, inportatzai le edo banatzaileen egite edo ezegiteak zigortzeko modukoak ez izan arren, ezzilegiak badira eta horiek erantzukizun zibila erakartzen baduteÂť, erantzu kizun horrek izaera solidarioa du (AGk 1988ko martxoaren 7an emandako epaia). Beste adibide bat EKDLOren 27.2. art.an araututako kasua da (ikus 31. gaia). Betebeharraren izaera solidarioaren aurkako tesiak izan badira ere, jurisprudentziaren iritziz KZren 1902. art.ak eratorritako betebeharrak izaera solidarioa du, kalteeragileak bat baino gehiago badira. AGk iritzi hori adierazi zuen 1903ko abenduaren 23an eta behin eta berriro baieztu izan du geroko epaietan (arestikoenen artean, 1989ko otsailaren 20an, 1990eko uztailaren 23an eta 1991ko martxoaren 25ean AGk emandako epaiak). Nolanahi ere, erantzukizun horren izaera ez da beti solidarioa. Aitzitik, kalteeragilea nor izan den zehaztu badaiteke, hori izango da erantzule bakarra eta, beraz, eman beharreko kalteordainaren zordun. Bestalde, zenbait pertsonak kalteak E. ROCA I TRĂ?AS
eragin badituzte eta horietako bakoitzaren partaidetza neurria zehaztu badaiteke, horiek guztiek modu mankomunatuan erantzungo dute, eurei dagokien neurrian (AGk 1987ko apirilaren 3an emandako epaia). Erantzukizunaren izaera solidarioa legez ezartzen da lehen aipatu Prentsa eta Inprimategiari buruzko Legean ezezik, ondokoetan ere: Aireko Nabigazioari buruzko 1960ko uztailaren 21eko Legearen 123. art.an; Kalte Nuklea rrei buruzko 1964ko apirilaren 29ko Legearen 52.2. art.an; Ehizari buruzko 1970eko apirilaren 4ko Legearen 33.5. art.an; Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 140. art.an. Halaber, gurasoek euren semealabek gauzatutako egitate kaltegarrien gaineko erantzukizuna dute, eta erantzukizun hori solidarioa izango da. D) Uko egiteko modukoa Bistakoa denez, kalteak eragin eta kalteordaina emateko betebeharra sortu eta gero, kaltetuak berari dagokion konponketari uko egin diezaioke. Eztabaidagarria da, aldiz, ea geroan sor daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunari buruz hitzarmena eragingarri den. Hitzarmen hori biharetzi kaltetua izan daitekeenak eta ustezko kalteeragileak egingo lukete eta, horren bidez, bigarren hori kalteak medeatzeko betebeharretik askatu edo bera ren erantzukizuna mugatuko litzateke, kalteak benetan eragitean. Hitzarmen hori baliozkoa dela esaten dutenek, KZren 1102. art. aplikatzen dute analogiaz. Artikulu horren arabera, edozein betebehar gauzatzean arduragabekeriaz jardun bada, horrek erakartzen duen erantzukizuna eskatzeko akzioei uko egin ahal zaizkie, baina, ez, ordea, doloak eratorritakoei. Ildo horretatik, uler daiteke, batetik, zigor legeriak zehatutako delitu edo falten ondorioz kalteak eragiten badira, horien gaineko erantzukizun zibila eskatzeko akzioei ezin zaiela ukorik egin, kalteak benetan eragin baino lehen; bestetik, eran tzukizun zibil hutsak eratorriko akzioen gainean, aurrean adierazitako hi tzarmena egin daitekeela. Orobat, ordena publikoan oinarritutako arrazoiek eragozten dute zigor esparruko arazoen gaineko
hitzarmenak egitea, KZren 1255. art.ak dioenari helduz (aldez aurreko ukoari buruz, ikus CĂĄceresko Probintzi Entzutegiak 1982ko azaroaren 19an emandako epaia). Era berean, ukaezinak dira Kontsumitzaileen Defentsari buruzko Legeak eratorritako akzioak ere [EKDLOren 10. art.ko c) idazatiaren 7. zk.]. E) Likideziarik gabekoa Kalteordaina emateko betebeharra likideziarik gabeko zorra da. Oroko rrean, eragindako kalteak konpontzeko diru kopuru zehatza eman behar bada, ulertu beharko da zor horren munta ekonomikoa une zehatzean finkatu behar dela, bai judizioan bertan, bai transakzio prozeduraren barruan. Horretarako, bi eragiketa mota egin beharko dira: 1. benetan eragindako kalteak zeintzuk izan diren zehaztea; 2. kalte horiek baloratzea. Arestian aipatutako lehenengo eragiketa prozeduran bertan egin beharko da, hain zuzen, kalteak eragin direla eta, horren ondorioz, medeatzeko betebeharra dagoela aintzatesteko prozeduran; hori ez bada egiaztatzen, ezin izango da bigarren eragiketa egin. Aldiz, kalteak eragin direla egiaztatuz ge ro, bigarren eragiketa egingo da, bai prozedura egokiaren barruan, bai epaia betearaztean (ikus gerorago). Zorra likideziarik gabekoa da prozeduraren bigarren zatia gauzatu arte. Bada, zorra likido bihurtzeko aurretiaz zehaztu behar da benetan kalterik eragin den eta kalte horiek ustezko eragileari atxikitzen zaizkion. Horrela bada, eragile hori zordun bihurtu da kalteak eragitearen ondorioz. Dena den, zorraren zenbatekoa zein den jakiteko, beste eragiketa batzuk egin behar dira: a) Kaltearen balorazioa. Kalteak benetan eragin direla frogatzen bada, horien zenbatekoa zehaztu behar da. Horretan, kontutan hartzen da, batetik, zein motatakoak diren eragindako kalteak eta, bestetik, zein objekturen gainean eragin diren: kaltetuaren gauzen gaineko kalte materiala eragiten bada, bi egoera konparatu behar dira, bata, egitate kaltegarriaren ondoren gauzak duen egoera eta, bestea, egitate kaltegarria ez balitz izan, zein egoera izango lukeen gauza horrek. E. ROCA I TRĂ?AS
Aldiz, kalteak pertsonen gainean eragiten badira, konpondu behar dira, bai pertsona horiek euren gorputzetan jasandako kalteak (osasuna birgaitzeko sendabidea erabiliz), bai eta pairatutako sufrimenduaren ondorioz izan dituzten kalte moralak ere. Gisa berean, kalte mota desberdinak baloratu beharko dira, horiek agertzen diren unearen arabera (etengabeko kalteak, hasierakoak, gertatze bidezkoak eta abar). b) Kalteak konpontzeko betebeharrak zein kontzeptu hartzen du bere barruan? Orobat, bere barruan hartzen ditu biktimak benetan jasandako kalte guztiak. Beraz, betebehar horrek ondokoak hartzen ditu: batetik, kalteek duten balorazioa, kaltea sortzeko momentuaren arabera (AGk 1980ko martxoaren 25ean emandako epaia); bestetik, kalte horiek eragin baino lehen gauzak zuen egoera horretan hori birjartzeko ordaindu behar diren diru kopuruak; eta, azkenik, kaltearen ondorioz ordaindutako gastuak, nahiz eta horiek gauza konpontzeko erabili ez. Ildo beretik, gauza kaltetuan konponketak egin badira, horien balioa medeatu behar da, berreskuraketa akzio deitutakoen bitartez. Akzio horren helburua hauxe da: eragindako kaltea konpontzeko gastatu izan diren diru ko puruak itzultzea. Pertsonei eragindako kalteen aldetik, kalteordain gisa ordaindu behar dira, bai eragindako lesioak sendatzeko eta pertsona birdoitzeko egin behar diren gastuak, bai kaltearen ondorioz pertsonak bere gorputzean edo adimenean izandako urripenak eta abar. Bestalde, kalteek pertsonaren heriotza erakarri badute, kalteordainak barneratzen ditu hileta gastuak, hildakoaren senideen babes gabezia eta heriotzak eratorritako mina. Hitz gutxitan esateko, kaltetuak benetan jasan dituen kalte guztien balioa ordaindu behar da. c) Kalteak baloratzeko unea. Orokorrean, kalteak eragiten diren une be rean finkatu behar da kalteordainaren zenbatekoa, hots, momentu horretan baloratu behar dira kalteak. Hala ere, kalteen medeapena judizio bidezko pro zeduran erreklamatzen bada, kalteen zenbatekoa finkatu behar da
akzioa egikaritzen den unean (AGk 1956ko urriaren 30ean emandako epaia). Hori horrela dela, prozeduran bertan kalteak benetan eragin direla frogatu behar bada ere, zenbateko hori geroko unean finkatzea erabaki daiteke (Auzitegi Gorenak 1984ko abenduaren 28an, 1991ko ekainaren 10ean, 1992ko apiri laren 21ean emandako epaiak, besteak beste). JZLren 360. art.ak xedatutakoa ren arabera, epaileak finka ditzake bai kalteordain moduan eman beharreko diru kopuruaren zenbateko likidoa, bai «likidazioa egiteko kontutan izan behar diren neurriak». Likidazio hori epaia betearazteko fasean egin daiteke. d) Compensatio lucro cum damnia. Eztabaidagarria da ea kalteak medea tzeko betebeharra sortzen den, kalteen ondorioz biktimak onurak lortzen di tuenean. Esaterako, AGk 1981eko abenduaren 15ean emandako epaiaren kasuan, istripu baten ondorioz etxe zahar bat suntsitzean, jabearen onda rea handitu zen, lurra prezio garestiagoan saldu baitzuen. Horren inguruan zenbait kasu bereiztu behar dira, doktrinak kasu horiek nahastu izan baititu: —Ezin daiteke esan compensatioa dagoenik kaltetuak kalteordaina eskuratzen badu, aurretiaz itundutako aseguruak direla bide. Hala nola, bizitzaren edo gorputz lesioen gaineko aseguruak edo Gizarte Segurantzak emandako prestazioak. —Kalteek badakarte kaltetuaren ondarea handitzea eta, horren ondorioz, kalteordainaren zenbatekoa urritzen bada, horrek erakarriko luke kalteen gaineko erantzukizunik ez egotea edo, bestela esanda, kalteak medeatzeko betebeharra sortzea eragotziko litzateke. Egineginean ere, hori ezin daiteke onartu, kalteak medeatzeko betebeharrak ez baitu zerikusirik kaltetuak lortzen duen onurarekin. Aurrean aipatutako kasuan, kalteak benetan eragin ziren, eta horretan ez zuen eraginik izan lurraren jabea aberasteak abagune ekono mikoaren ondorioz. —Jurisprudentziak ez du onartu jaraunsleak eskuratutako jaraunspena eta kalteordaina (jaraunslea kalteordainaren hartzekodun izanik) euren artean konpentsatzea. Hori onartuko E. ROCA I TRÍAS
balitz, KZren 1195. art.ak araututako konpentsazioaren esangura hautsi egingo litzateke. —Gogoan izan behar da kasu batzuetan ez dela kalterik eragingo edo horiek hasieran aurreikusitakoak baino txikiagoak direla. Horretan ez dago konpentsaziorik, ez baita kalterik eragin. e) Kalteordaina emateko betebeharrak pilatzea. Aurreko atalean gainetik esan denez, egitate kaltegarri baten ondorioz, kalteordaina emateko betebehar bat baino gehiago sor daiteke, eta horiek iturri desberdinak izan ditzakete: esaterako, kaltetuak kalteak jasan baino lehenago bizitza asegurua kontratatu bazuen, aseguru hori kaltetua hiltzean ordaintzen da; edo, bestela, kaltetua Gizarte Segurantzaren eraentzapean bazegoen, jasandako lesioen ondorioz, prestazio zehatzak eskuratuko ditu. Arazo horri eman zaion irtenbidea ondokoa da: ez dago inolako loturarik aseguraketa publiko zein pribatuen bidez lortutako prestazioen eta KZren 1902. art.aren ondorioz sortutako betebeharrek erakartzen dituzten kalteordainen artean. Hortaz, kalteordaina emateko betebehar horiek aldi berean eska eta lor daitezke (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 97.3. artikulua eta AGk 1985eko maiatzaren 6an, 1987ko martxoaren 16an eta 1990eko urriaren 30ean emandako epaiak, bes teak beste). Horrez gain, enpresarioak kontratupean badauka kaltetua, kaltetuak enpresarioari eska diezaioke azken horren jokabidearen ondorioz berari eragin zaizkion kalteak ordaintzea (berbarako, AGk 1977ko martxoaren 13an emandako epaia). §112. KALTEAK KONPONTZEKO BIDEAK 328. Sarrera KZren 1902. art.ak deskribatzen du kalteak sortzen duen betebeharra, eta horren arabera, «eragindako kaltea konpondu egin behar da». Lehen esandakoaren harira, egitate kaltegarria kalteeragileari egotzi ahal bazaio eta kalteeragileak izan duen jarduketa eta biktimak jasan duen kaltea kari bidez lotuta badaude, kalteeragilearen betebeharra kalte horiek konpontzea da.
Orokorrean, bi bide badira izan kalteak konpontzeko: batetik, kalteak ze hatzmehatz medeatzea eta, bestetik, kaltegalerak ordaintzea, hau da, kalte galeren baliokide ekonomikoa ordaintzea. Kalteak konpontzeko bi bide horiek ahalbideratzen dute kaltetuaren ondareak kalteak eragin baino lehenago zuen egoera bera izatea. Horretarako, goian esan dugunez, kalteak baloratu behar dira eta, kalteak konpontzeko bidea edozein izanda ere, eman beharreko zenbatekoa zehaztu behar da, aurreko atalean azaldu ditugun irizpideen arabera. Gehienetan, kaltetuak aukeratzen du kalteak konpontzeko bidea. Hala ere, erregela hori ezin daiteke aplikatu legeak bide zehatza agintzen duenean edo bide horietatik bat erabiltzea ezinezkoa denean. 329. Kalteak konpontzea, kalte horiek zehatzmehatz medeatuz Eragindako kalteak zehatzmehatz medeatzeko, kalteak eragiten dituen karia desagertarazi eta kaltetua jarri behar da kalteak jasan aurretik zuen egoera berean. Itxuraz, horixe da kalteak medeatzeko betebeharraren lehen mailako helburua; izan ere, «medeapen» hitzaren esangurak berak erakar tzen du aurrean esandakoa. Era berean, ZKren 104. art.ak ere kalteak kon pontzeko bide hori arautzen du eta, horren arabera, «gauza bera itzuli behar da, hori egin badaiteke». Hori horrela dela, gerta daiteke bide hori erabiltzea ezinezkoa izatea, in bertsio garestiegiak egin behar direlako edo gainontzekoaren eskuhartzea be harrezkoa izanik, horrek ez duelako nahi edo ezin duelako esku hartu, ezin baitaiteke gainontzekoa esku hartzera behartu. Halaber, gerta daiteke kalteak konpontzeko bide hori ezin erabiltzea ere gauza suntsitu delako; horretan ez da aukerarik gauza zaharberritu zein konpontzeko. Kasu horietan, kalte ak konpondu beharko dira horien baliokide ekonomikoa emanez. Bestalde, kalteak konpontzeko beste bide batzuk badira E. ROCA I TRÍAS
izan, berbarako, gauza kaltegarria suntsitzea edo biharetziko kalteak sor daitezen eragoztea. Bigarren kasu horri dagokionez, medeapenak bere barruan hartuko balitu jadanik eragindako kalteak bakarrik, kontraesana agertuko litzateke, kalteak biharetzi sortuko liratekeelako eta horiek kalteordain berriak erakarriko lituzketelako. Ohorerako, intimitaterako eta abarrerako eskubideari eragindako kalteak konpontzeko, legeak bide zehatzak ezartzen ditu. Hain zuzen, Ohorerako Eskubidearen Babes Zibilari buruz maiatzaren 5ean emandako 1/1982 Lege Organikoaren 9. art.ak arautzen ditu bide horiek. Lehenago adierazi izan dugunez, eragindako kalteak konpontzeko sistema konplexua da eta horretara biltzen dira kalteak konpontzeko bide desberdinak. Kalteak zehatzmehatz medeatzeko beste kasu bat Zuzenketa Eskubideari buruz, martxoaren 26an emandako 2/1984 Lege Organikoaren 3. artikuluak araututakoa dugu. Aurre an aipatu bi oinarrizko kasuetan arautzen denez, demandatzaileari epai bidez aintzatesten bazaio ohorerako, intimitaterako eta abarretarako eskubidea, de mandatzaile horrek eskubidea du epai hori eta, hala denean, zuzenketa ere jendaurrean agertzeko. Industri usartzeek eragindako kalteei dagokienez, kalteok konpontzeko bideak bi motatakoak dira orokorrean: batetik, demandatua kondenatuko da jarduera horiekin eragindako kalteak konpontzera; eta, bestetik, kaltetuak eska dezake jarduketa kaltegarriari amaiera ematea eta horretarako behar di ren obrak egitea (Auzitegi Gorenak 1980ko abenduaren 12an, 1981eko mar txoaren 17an eta 1993ko martxoaren 15ean emandako epaiak, besteak beste). 330. Kalteak medeatzea, dirua edo horien baliokide ekonomikoa ordainduz Ezin bada eragindako kaltea konpondu, kaltetuak jasandako kalteen ba liokide ekonomikoa eskuratzeko eskubidea du eta gai honetan aipatu ditugun parametroen arabera kalkulatuko da baliokide hori. Hori da kalteordaina esangura hertsian; izan ere, kalteordaina beti
erabil daiteke, hau da, kaltetu tako edozein motatako interes konpon daiteke kalteordainaren bidez. Gehienetan, kalteak diruz konpontzen badira, kapitala ematen da. Errenta ere eman daiteke, baina azken hori kasu zehatz batzuetan bakarrik erabili izan du jurisprudentziak, berbarako, kalteen ondorioz biktimak ezin duenean lanposturik lortu, bai eta kaltetuak adingabekoak izanik, mantenua galtzen dutenean, haiek mantentzen dituen pertsona hiltzeagatik (AGren 2. Salak 1980ko otsailaren 2an, 1984ko apirilaren 13an eta 1989ko apirilaren 28an emandako epaiak).
§113. ERREKLAMAZIOA: HITZARMEN BIDEZKO ETA JUDIZIO BIDEZKO KONPONKETA. ERANTZUKIZUNA ESKATZEKO AKZIOA 331. Transakzio bidez egindako akordioak Kalteen konponketa lor daiteke bai kaltetuaren eta kalteeragilearen arteko akordio bidez, bai judizio bidez. Lehenengo kasuan, alderdiek eurek akordatuko dute nolakoa izango den konponketa; gehienetan, akordio hori transakzio bidez hartuko dute eta, horretan, ordainduko diren kalteak deskribatuko dira, bai eta kalteordainaren zenbatekoa eta hori ordaintzeko modua ere. Horren inguruan, ondoko eztabaida agertu izan da: transakzioa egin on doren kalte berriak sortzen badira, ea horien medeapena eska daitekeen. Erregela orokor gisa, transakzioan uko egiten zaio geroan judizio bidez egin daitekeen edozein erreklamaziori. Nolanahi ere, konpondutako kalteek beste kalte berri batzuk eratortzen badituzte eta horiek ez badira aurreikusi geroan agertu izan direlako, kalte horien konponketa eska daiteke, aurretiaz E. ROCA I TR�AS
transak zioa egin arren. Bestalde ere, gurasoek transakzioa egiten badute euren se mealaba adingabekoei eragindako kalteen gainean, kontutan izan beharko da KZren 166 eta 1810. art.ek xedatutakoa. Ostera, tutoretzapean dauden pertsonei kalteak eragiten bazaizkie, KZren 1811 eta 271.3. art.ak aplikatuko dira (AGren 2. Salak 1985eko irailaren 26an eta abenduaren 13an emanda ko epaiak). 332. Judizio bidezko erreklamazioa Orokorrean, eta salbuespenezko kasuetan izan ezik, kalteen konponketa erreklamatu eta lortzeko biderik ohikoena judizio bidea da. Lehenago azaldu izan ditugu erantzukizuna erreklamatzeko akzioetan agertzen diren arazoak, kalteei, horien balorazioari eta abarrei dagokiena aztertu izan dugunean. Beraz, hori guztia gogoratu beharko da atal honetan. A) Legebideztaketa Kalteen konponketa erreklamatzeko akzioaren legebideztaketa aktiboa dute, oinarrian, egitate kaltegarriaren ondorioz kalteak jasan dituztenek; horiek adingabekoak edo ezgaituak badira, legebideztaketa euren legezko ordezkariek izango dute. Era berean, legebideztaturik daude kaltetuaren jaraunsleak, kaltetuak konponketa erreklamatu gabe hil bazen, eta legebideztaketa hori dute akzioa preskribatu arte. Ildo horretatik, kaltetua pertsona juridikoa bada, goian aipatu akzioa egikaritzeko legebideztaketa du pertsona juridikoaren ordezkariak, hain zuzen, pertsona hori ordezkatzen duen organoak. Konponketa ez da bereberezko betebeharra. Beraz, hartzekodunek ere konponketa erreklamatzeko akzioa egikari dezakete, subrogazio akzioaren bi dez (KZren 1111. art.); hala ere, ezin dute akzio hori egikaritu, kalte moralak erakarritako lesioak konpondu behar badira.
Ikus 28. gaian esandakoa kalteen medeapena eskatzeko legebideztatuei buruz, biktima hiltzen denean.
Legebideztaketa pasiboa, aldiz, kalteeragileek dute. Kalteeragileak bat baino gehiago badira eta horiek modu solidarioan erantzun behar badute, ez da derrigorrezko auzikidetza pasiborik egongo. Horren harira, nahikoa da kalteeragile horietatik bat bakarrik demandatzea, auzia modu egokian bi deratzeko. Hori dela eta, kalteeragileek erantzukizun solidarioa badute, kal tetuak demanda zuzen dezake horietako edozeinen aurka (hala nola, AGk 1984ko azaroaren 19an eta 1986ko otsailaren 7an emandako epaiak). B) Kalteak egiaztatzea Lehenago esan dugunez, kalteen konponketa erreklamatzen den prozeduran bertan frogatu beharko da kalteok benetan eragin direla. Egineginean ere, kalteak eragin diren ala ez erabakitzea egitatezko arazoa da eta hori lehen auzialdiko epaileek erabakiko dute; kasazioan berrikusiko da, ordea, froga baloratzean okerrik egon denean bakarrik (AGk 1988ko apirilaren 29an emandako epaia). Aurrean adierazitakoak dakar galdetzea ea noiz baloratu behar diren judizioan adierazitako kalteak. Horren inguruan, gogoratu behar dugu JZLren 360. art.ari buruz esandakoa. C) KZren 1902. art.ko baldintzak betetzen direla frogatzea Kalteordaina emateko betebeharra sor dadin, jurisprudentziaren iritziz ondoko hiru betekizunak izan behar dira: batetik, egite edo ezegite kaltegarria izatea; bestetik, lesioa eragitea eta, azkenik, kalteeragilearen jokabideak zuzenean kalteak eragitea. Oinarrian, kalteordaina emateko betebeharra sortzeko, kaltetuak berak frogatu behar du kalteak benetan eragin direla eta, horretarako, lehen aipatu betekizun horien frogak demandarekin batera aur keztu behar ditu. Dena den, kasu batzuetan betebehar hori E. ROCA I TRĂ?AS
zuzenean sortzen da eta, horietan, frogaren zama alderanzten da: kalteeragileak berak frogatu behar du erantzukizunetik askatzeko betekizunen bat badela. 333. Akzioaren preskripzioa KZren 1968. art.ak aipatzen dituen akzioak urtebete igarota preskribatzen dira eta horien artean ondokoak aipatzen ditu ÂŤirain edo kalumniaren ziozko erantzukizuna eskatzeko akzioa, bai eta 1902. art.ak araututako erru edo arduragabekeriak eratortzen dituen betebeharren gainekoa ere, laidotuak jakin duenetikÂť. Manu horrek zenbait arazo dakartza interpretazioaren inguruan, batik bat, delituak erakarritako akzio zibilak preskribatzeko epeari eta urtebeteko epea zenbatzen hasteko unea zehazteari dagokienez. 1. Erantzukizun zibila eskatzeko akzioa urtebete igarota preskribatzen da, biktimak kalteak eragin direla jakin duenetik. Horretan ez du eraginik tartean gerta daitekeen beste edozein gorabeherak (Auzitegi Gorenak 1992ko otsai laren 8an emandako epaia). Preskripzio epe horrek eragina du medeapen prozeduran parte hartzen duten guztien gain, bai zuzeneko ala sorospidezko erantzuleen gain, bai nork bere egintza zein besteren egintzagatik erantzuten dutenen gain. Gisa berean, erantzukizun hori erruak eratorritakoa zein objektiboa izan daiteke. Halaber, preskripzio epe horren menpe daude KZren 1902. art.ak eta ondorengoek arautzen duten erantzukizuna (hots, animaliek, gauzek eta abarrek eratorritako erantzukizuna) eskatzeko akzio guztiak ere. 2. Delituek edo faltek erakarritako akzio zibilak hamabost urte igarota preskribatzen dira. Horiei aplikatzen zaie akzio pertsonalak preskribatzeko epe orokorra, KZren 1964. art.an araututako epea, hain zuzen. Orobat, Kode Zibilaren 1968.2. art.ak urtebeteko epearen barruan sartzen ditu beren bere gi KZren 1902. art.aren arabera sortutako betebeharrak bakarrik.
Egineginean ere, delituek eratorritako betebeharrak ez dira arautzen KZren 1902. art.an, ZKren 117. art.an baino (AGk 1990eko apirilaren 1ean eta urriaren 19an emandako epaiak, besteak beste). Kasu horretan, erabakitzeke dagoen kausa kriminalean ez bada zigor erantzukizunik adierazten, erreklamazio zibila egiteko urtebeteko epea zenbatzen hasten da zigor prozedurari amaiera eman zitzaionetik, hala nola, largespenaren, erruztatuaren heriotzaren, indultuaren eta abarren ondorioz amaitzen denetik (AGk 1934ko martxoaren 13an, 1977ko otsailaren 11n emandako epaiak, esaterako). Ulertu behar da epe hori zenbatzen hasiko dela ez kaltetuak epaia ezagutu duenetik, ezbada epai hori modu formalean jakinarazi zaionetik (AGk 1982ko irailaren 14an emandako epaia). Kasu horietan, arestiko jurisprudentziak aplikatu izan du 15 urteko preskripzio epea (AGk 1990eko urriaren 19an emandako epaia). 3. Arazo gehiago dakar akzioa egikaritzeko epearen zenbaketa noiz hasten den zehazteak. KZren 1968.2. art.ak dioenez, epe hori zenbatzen hasten da, laidotuak jakin duenetik. Antza denez, laidotuak jakin dakienean kalteak eragin direla, orduan hasten da zenbatzen epe hori, akzioa egikaritzeko epea, alegia. Hala ere, argi dagoenez, kasu batzuetan arras zaila da zehaztea noiz jakin den kalteak eragin direla, berbarako, etengabeko kalteetan (ingurugiroa kutsatzen denean, adibidez) edo aurretiaz eragindako kalteen ondorioz, bes te kalte berri batzuk sortu eta horiek biharetzi agertzen direnean. Hori dela eta, kalteen inguruan kasu desberdinak bereiztu behar dira, horien ezauga rrien arabera: —Gorputzean jasandako lesioak. Kasu horretan preskripzio epea zenbatzen hasten da medikuak lesionatuari behinbetiko alta ematen dion unetik. Une horretan kaltetuak badaki jakin zein norainoko izan duten berak jasanda ko kalteek, bai eta zehaztu ere kalte horiei zein ordain dagokien (AGk 1987ko irailaren 8an, 1990eko urtarrilaren 31n eta azaroaren 8an eta 1991ko uztai laren 16an emandako epaiak, esaterako). Horrek ez du eragozten, haatik, kal E. ROCA I TR�AS
te horiek beste kalte berri batzuk erakarriz gero, kalte berri horien gainean beste erreklamazio bat egitea (AGk 1988ko otsailaren 9an emandako epaia). —Etengabeko kalteak. Bistakoa denez, hasieran eragindako kalteen gainean erreklamazioa egin daiteke, kalte horiek nahikoa garrantzia badute kalteordaintzeko modukoak izateko eta beste kalteen gain lokabe konpon badaitezke. Hortaz, kasu horretan, erreklamazioa egin behar da kalteak eragiten diren bakoitzean, horiek jarduketa etengabearen ondorioz sortzen baitira. Esangura horretan, erreklamazioak bi modutara egin daitezke: batetik, erreklamazio guztiak pilatu edo, bestetik, erreklamazioak bananbanan egin, kalteak eragiten diren bakoitzean. Esaterako, uztaren gainean kalteak eragin badira hiru urte desberdinetan, hiru uzten balioa dena batera erreklama daiteke, bai eta bananbanan ere, urte batean eragin diren kalteak gainerako urteetan eragin direnen gain lokabe balora baitaitezke. Hori horrela dela, gehienetan, kalteak hurrenkera baten barruan eragiten dira eta horiek ezin dira gainerako kalteen gain lokabe baloratu ezta zehaztu ere, kalteak eragiten dituen karia desagertzen ez den bitartean. Horrela, gogoan izan behar dira ingurugiro kutsadurari buruzko kasuak; horietan neurri handiko kalte etengabeak sortzen dira. Esangura horretan, AGk 1989ko urtarrilaren 16an adierazi zuenez, kalteak eragiten zituen karia desagertu arte, ezin daiteke esan preskripziorako epea zenbatzen hasten denik (AGk 1989ko martxoaren 10ean, 1990eko ekainaren 27an, 1991ko uztailaren 16an emandako epaiak). 4. Akzioa preskribatzeko epea geldiaraztezn da KZren 1973. art.ak onartutako edozein bide erabiliz. Erreklamazioa egiteko legebideztaketa duenak edo horren ordezkariek geldiarazi behar dute preskripzioa eta, horretarako, argi eta garbi agertu behar dute erreklamazioa egiteko borondatea. Jurispru dentziak onartu izan du adiskidetza ekitaldiak preskripzioa geldiarazten due la, horren ondoren demandarik jarri ez arren (AGk 1987ko uztailaren 8an emandako epaia). Gisa berean, preskripzioa geldiaraziko da gutunez zein tele grafoz egindako erreklamazio pertsonalaren ondorioz (AGk 1984ko irailaren 22an emandako epaia).
§114. ERANTZUKIZUNAREN ASEGURUA
AURREARRETA:
334. Erantzukizun zibileko aseguruaren oinarria Espainiako doktrinak, eta Europakoak orokorrean, identifikatzen dituzte biktimei eragindako kalteen aurrearreta eta erantzukizun zibileko asegurua. Sistema horretan, eragindako kalteak medeatzen dira, horiek eragiten dituen jarduketari amaiera eman gabe. Horren ondorioz, bereziki kaltegarriak di ren jarduketen esparruan, esaterako automobilen esparruan, asegurua derrigor kontratatzeko betebeharra ezartzen da. Bestetik, lanbide zehatz batzuek (berbarako, medikuek, notarioek, arkitektoek eta abar) ekar ditzaketen galeren gaineko aurrearreta egiten da; izan ere, profesional horiek aseguruak kontratatzen dituzte euren lanaren ondorioz kaltetu daitezkeen pertsonei medeapena emateko, kalteeragilea kaudimengabea den ala ez kontutan izan gabe. Dena den, sistema horrek kritikak izan ditu; arrazoiz esan ohi da aseguru sistemek kalte arriskuaren gaineko aurrearreta eman beharrean, biktimak medeapenik gabe geratzeko arriskua bermatzen dutela. Horrez gain, sistema horrek arduragabekeriari bide ematen dio. Adierazmolde hori hitzezhitzezko esanguran ulertu behar da, ez, ordea, juridikoan: kalteeragileak ez du kaltea saihesteko ardurarik, kaltearen ondorioak bermaturik baitaude aseguruaren bitartez. Esangura horretan, aurrearreta hori ez da nahikoa, hots, sistema horrek dakar kasu batzuetan istripuak eta, horren ondorioz, kalteak saihesteko beste sistema batzuk bilatzeko beharra: ez da nahikoa eragindako kalteen medeape na kobratuko dela bermatzea; nahitaezkoa da kalteen eragiketa saihestea. Aurrean esandakoak politika ekonomikoaren arazoak dakartza, ondorio gogorregia izango bailitzateke esatea berez arriskutsuak diren jarduketak debekatu behar direla. Egineginean ere, hori ezinezkoa da, beharbeharrezkoa delako zirujauak eta abar izatea. Goian esandakotik ondorioztatzen denez, badirudi gaur E. ROCA I TRĂ?AS
egun sistema egokiena hauxe dela: eragindako kalteen ordez biktimak medeapena lortzea ahalbideratzen duen sistema. Horretarako aseguru sistemetara jotzen da, hots, aseguruak kontratatzen dira, bai gizarte aseguruak (Gizarte Segurantza), bai derrigorrezko aseguruak, bai eta borondatezko aseguruak ere. Horrekin ez dira istripuak saihesten, baina kalteen ondorioak gutxitzen dira. Mota ho rietako asegururik ez balitz izango, kalteeragilea den zorduna kaudimen gabea izanez gero, biktimahartzekodunak ere ezin izango luke medeapenik eskuratu. Labur bilduz, arriskua banatzeko formula da asegurua. 335. Kontzeptua eta ezaugarriak Erantzukizun zibileko asegurua da aztertzen ari garen gaiarekin eta aurreko lerroaldean adierazi ditugun ondoreekin loturarik estuena duen aseguru mota. Bada, Aseguru Kontratuari buruz urriaren 8an emandako 50/1980 Le geak arautzen du erantzukizun zibileko asegurua. AKLren 73. art.ak dioenez, ÂŤaseguru kontratuan ezarritako egitate baten ondorioz, asegurudunak gainon tzekoari kalteak eta galerak eragiten badizkio eta asegurudun horrek, Zu zenbidearen arabera, kalte eta galera horien gaineko erantzukizun zibila badu, gainontzekoari kalteordaina emateko betebeharra sortzen da. Orobat, erantzu kizun zibileko aseguruaren bitartez, betebehar hori sortzeko arriskua berma tzen du aseguratzaileak, Legean eta kontratuan ezarritako mugen barruanÂť. Aseguru kontratuaren berezitasunak lan honen beste atal baten aztertzen dira (ikus beherago, 38. gaia). Gai honetan erantzukizun zibileko asegurua besterik ez dugu aztertuko. Erantzukizun zibileko aseguruaren bitartez, asegurudunaren jarduketaren ondorioz gainontzekoari sortutako kalteak ordaintzeko betebeharra hartzen du bere gain aseguratzaileak. Hori dela bide, aseguratzaileak ordaindu beharko ditu asegurudunak berak ordaindu beharko lituzkeen kalteak,
kalte horiek asegurudunari egozten bazaizkio eta medeatzeko betebeharra sortzen bada. Horretara, aseguratzaileak berak gainontzekoari zuzenean kalteak ordainduko dizkio; ez dago zertan lehenengo asegurudunari ordaindu, horrek geroago gainontzekoari ordain diezaion. Kalteordaina emateko beharra sortzen da lehenago aztertu ditugun betekizunak gertatzen direnean. Orokorrean, aseguratzaile eta asegurudunaren arteko kontratu harremanen bidez jazokuntza batzuk bermatzen dira eta, jazo kuntza horietako bat gertatzean, aseguratzaileak gainontzekoari eman behar dio jazokuntzaren ondorioz azken horrek jasandako kalteen zenbatekoa. Erantzukizun zibileko aseguruak ez ditu asegurudunaren jarduketa guztiak bermatzen. Esangura horretan, aseguru kontratu bidez bermatzen dira jarduketa zehatza egitean gainontzekoei eragin dakizkiekeen kalteak bakarrik; adibidez, pentsa dezagun asegurudun arkitektoak ehizan egiten due la; ehizan eragin daitezkeen kalteak bermatzeko aseguru kontratua egin bada, horrek ez ditu bermatuko arkitektoak bere lanean eragindako kalteak, horretarako aseguru desberdin bat kontratatu behar duelako. Horregatik esan ohi da ez dagoela erantzukizun zibileko aseguru bakar bat, aseguru franko baino. Ildo horretatik, aseguru desberdinak kontrata daitezke mota frankotako kalteak bermatzeko; esaterako, gauzen gainean eragindako kalteak, suteek eragindakoak, lanbidean aritzeagatik sortutakoak, kirol jarduketak edo zirkulazioak erakarritakoak eta abar. Aseguru mota horiek guztiak euren artean baterako rrak dira eta horietako bakoitzak asegurudunak egiten duen jarduketa zehatz batean bakarrik izango du eragina. 336. Erantzukizun aseguruaren motak Oinarrian, erantzukizun aseguruak bi motatakoak izan daitezke: derrigorrezko asegurua eta borondatezkoa. Bi aseguru mota horiek baterakorrak dira eta jarduketa bera berma dezakete. Horretara, borondatezko aseguruak bermatzen ditu derrigorrezkoak bermatzen ez dituen arriskuak edo zenbatekoak. Ezbehar bakarraren gainean aldi berean bi aseguru horiek badaude, bi causa petendi desberdin izango dira (Auzitegi E. ROCA I TRĂ?AS
Gorenak 1992ko maiatzaren 12an emandako epaia). 1. Derrigorrezko asegurua. AKLren 75. art.ak agintzen duenez, «erantzukizun zibileko asegurua derrigorrezkoa izango da, gobernuak zehazten dituen jarduketak egiteko. Administrazioak ez du jarduketa horiek egiteko biderik emango, aldez aurretik interesatuak ez badu egiaztatzen jarduketa horien gaineko asegurua badagoela egon. Derrigorrezko kasuetan asegururik ez bada, Administrazioak zehapena ezarriko du». Orokorrean, derrigorrezko asegurua izan behar da, erantzukizun objektiboa edo arriskuaren ziozko erantzukizuna eratortzen duten jarduketetan. Jar duketa horiek ondokoa legeetan daude araututa: —Aireko Nabigazioari buruzko Legearen 126 eta 127. art.ak. —Motoredun Ibilgailuen Erabilera eta Zirkulazioari buruzko Legea. Kontutan izan behar dira 1990eko maiatzaren 14an emandako zuzentaraua eta 1989ko abenduaren 22ko ED, bidaiarien derrigorrezko aseguruari buruzko araudia barneratzen duena. —Arrisku nuklearrei buruz 1964ko apirilaren 29an emandako Legea eta kalte nuklearren arriskua babesteari buruzko araudia, 1967ko uztailaren 22ko Dekretu bidez onetsita. —Ehizari buruzko Legeak (1/1970, apirilaren 4koa) ehiztarien derrigorrezko asegurua ezartzen du; hala ere, kalteordainaren gehieneko zenbatekoa ez da derrigorrezko asegurura mugatuko. —Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko Lege Orokorrak ezartzen duenez, bereziki arriskutsu diren arlo batzuetan eragindako kalte arriskuak bermatzeko asegurua kontratatu beharko da derrigor (ikus beherago, 31. gaia). 2. Borondatezko asegurua. Aseguru horren bidez, pertsona batek eragozten du bere jarduketaren ondorioz sor daitezkeen ondorio kaltegarriek bere ondarean zuzenean eragina izatea. Horrela, pertsona horrek aseguru konpainiari ordainduko dizkio euren artean itundutako primak eta, horrela, ezbeharraren ondore ekonomikoak aseguru konpainiak jasango ditu. Esan ohi denez, aseguruaren bidez arriskuak birbanatzen dira.
Orobat, alderdiek egindako hizpaketek eta AKLk xedatutakoak eraenduko dute borondatezko asegurua. Lehenago esan dugunez, borondatezko asegurua eta derrigorrezkoa baterakorrak dira. 337. Aseguruaren esparrua Goian adierazi dugunez, kalteordaina emateko beharra sortuko da medeatzeko betebeharra sortzeko elementu guztiak daudenean egon: orduantxe gertatzen da, aseguruaren terminologian ezbehar deritzona. Ezbeharra gerta tzen denean, aseguratzaileak kaltetuari eman beharko dio asegurudunarekin itundutako zenbatekoa, eragindako kalteak medeatzeko. Aseguru kontratuaren bidez kalteak ordainduko dira, horiek eragin badira aseguru polizak indarrean dirauen bitartean. Horretan ez du zerikusirik aseguruduna poliza indargabetu ondoren kondenatua izateak, kalteak eragin badira poliza indarrean egon denean (Auzitegi Gorenak 1969ko abenduaren 16an, 1990eko martxoaren 20an emandako epaiak, besteak beste). 338. Zuzeneko akzioa aseguratzailearen aurka AKLren 76.1. art.ak dioenez, ÂŤkaltetuak eta horren jaraunsleek zuzeneko akzioa dute aseguratzailearen aurka, kalteordaina emateko beharra bete dezan eskatzekoÂť. Oinarrian, aseguru kontratua gainontzekoaren mesedetan egindako kontratua da. Hori dela eta, aseguratzaileak ezin du eskatu erreklamazio hori asegurudunak egin dezala: aseguratzaileak kalteordaina eman behar dio asegurudunaren jarduketaren ondorioz kalteak jasan dituenari, hori frogatzen badu. Goian aipatu legea eman baino lehenago ere, jurisprudentziak onartu izan zuen zuzeneko akzio hori. Bada, zuzeneko akzioaren bidez eragozten da, ba tetik, helburu bera lortzeko akzio anitz egikaritzea eta, bestetik, biktimak kalteordaina eskuratzeko atzerapenak jasatea (horren E. ROCA I TRĂ?AS
harira, AGk 1932ko urtarrilaren 4an emandako epaia). Bestalde, akzio hori zibila bada ere, zigor prozeduran bertan egikari daiteke (AGren 2. Salak 1981eko uztailaren 3an emandako epaia). 339. Aseguratzailearen salbuespenak AKLren 76. art.aren arabera, ÂŤzuzeneko akzioaren aurka ezin dira jarri aseguratzaileak asegurudunaren kontra izan ditzakeen salbuespenakÂť. Beraz, kaltetuek egindako erreklamazioen aurka, aseguratzaileak ezin ditu ondoko salbuespenak jarri: 1. Aseguru kontratua dela bide, asegurudunak dituen betebeharrak ez be tetzeagatik sortutako salbuespenak. Horren harira, kalteordaina emateko betebeharretik askatzeko, aseguratzaileak ezin du adierazi asegurudunak ez dituela primak ordaindu (AKLren 10.3, 12.2, 15.1, 16.2, 17.2 eta 32.1. art.ak). AGk 1991ko azaroaren 15ean emandako epaiak adierazi zuenez, asegurudunak bere ibilgailua eskualdatu eta eskualdaketa hori aseguratzaileari jakinarazi ez badio ere, ezin izango da gainontzeko kaltetuaren aurka jarri jakinarazpen hori egin ez delako, nahiz eta horrekin alderdi batek bere betebeharra ez bete. Nolanahi ere, aseguratzaileak asegurudun horren aurkako errepetizio akzioa izango du: ezbetepen hori aseguru kontratuaren barru ko arazoa da eta horrek ezin dezake eraginik izan kontratuan parte hartu ez duen gainontzekoarengan. 2. Asegurudunaren jokaera jakinak polizatik baztertuta egon arren, baz terketa horiek ezin izango dira kaltetuaren aurka jarri, esaterako, edari alko holikoen eraginpean gidatzea (ikus AGk 1989ko apirilaren 10ean emandako epaia). Aitzitik, kaltetuaren aurka jar daitezke: 1. Eragindako kaltea barruan hartu gabe egotea, polizak jasotako arris kuen artean. Aurrean aipatu dugun adibideari helduz, ehizan sor
daitezkeen kalteen gaineko asegurua duen arkitektoak kalteak eragiten baditu automobila gidatzen. AKLren 3.1. art.aren arabera, bazterketa hori beren beregi adierazi behar da polizan eta interesatuak idatziz onartu behar du (Auzitegi Gorenaren 2. Salak 1989ko maiatzaren 26an eta 1989ko abenduaren 5ean emandako epaiak). 2. Biktimaren erru esklusiboa, AKLren 76. art.aren arabera.
BIBLIOGRAFIA Hogeita zazpigarren gaian aipatutakoaz gain, ondokoa kontsulta daiteke. ALBALADEJO, «Sobre la solidaridad o mancomunidad de los obligados a responder por acto ilícito común», ADC, 1963, 345. or.; BATTLE, «La eva luación del daño en las personas», Centenario de la Ley del Notariado, 3. sekzioa, II. liburukia, Madril, 1962, 469. or.; CRISTÓBAL MONTES, Man comunidad o solidaridad en la responsabilidad plural por acto ilícito civil, Bartzelona, 1985; MARTÍN GIL, «Condiciones generales del seguro de res ponsabilidad civil», in Lecciones sobre el seguro de responsabilidad civil, Madril, 1989, 195. or.; REGLERO CAMPOS, Accidentes de circulación: responsabilidad civil y seguro, Madril, 1990; SÁNCHEZ CALERO, «Comen tario a los arts. 73 a 76 de la Ley de Contrato de Seguro», in MOTOS ALBALADEJO, Comentarios al Código de comercio y legislación mercantil especial, XXIV. liburukia, 2. argitaraldia, Madril, 1985, 511. or.; SOTO NIETO, La responsabilidad civil derivada del ilícito culposo (vinculaciones solidarias), Madril, 1982; YÁÑEZ DE ANDRÉS, Responsabilidad civil y seguros. Ambito y limitaciones, Iruñea, 1992.
E. ROCA I TRÍAS
Hogeita bederatzigarren gaia ARAUKETA BEREZIA DUTEN ERANTZUKIZUN KASUAK Laburpena: §115. Kasuak.— 340. Sarrera.— 341. Aireko nabigazioan eraginda ko kalteen gaineko erantzukizuna.— 342. Kalte nuklearren gaineko erantzukizuna.— 343. Ehizak eratorritako kalteen gaineko erantzukizuna.— 344. Motoredun ibilgailuak erabiltzeak erakarritako erantzukizuna.— §116. Erantzukizuna, kontsumitzaile eta erabiltzaileari begira.— 345. Aplikatu beharreko eraentza: A) Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzko Lege Orokorrak ezarri duen erantzukizun mota; B) Legeak babestutako subjektuak; C) Subjektu erantzuleak; D) Erantzukizuna dakarten kalteak; E) Kalteordaina; F) Kontsumitzailearen ber meak; G) Erantzukizunetik askatzea.— 346. Ekoizkin akastunen ziozko erantzukizuna, uztailaren 6ko 22/1994 Legea: A) Kontzeptua; B) Legeak babestutako subjektuak; C) Subjektu erantzuleak; D) Kalteak; E) Kalteordaina; F) Erantzukizunetik askatzea; G) Akzioaren preskripzioa.
§115. KASUAK 340. Sarrera Jarduketa zehatz batzuk arauketa bereziek eraentzen dituzte eta horietan erantzukizun zibil bereziaren sistemak ezartzen dira. Horien artean, arriskuaren ziozko erantzukizuna ezartzen da, jarduketaren izaera arriskutsuaren ondorioz edo legeriak araututako kalteordainen eragingarrintasuna bermatzeko sistema gisa. Orobat, aurreko gaietan eman ditugun azalpenetatik asko eta asko erantzukizun berezi hauei ere aplikatzen zaizkie. Erantzukizun ho riek arautzen dituzten legeak bereziak diren aldetik, horietan jasotako istripuren bat gertatzen bada, lege berezi horiek aplikatuko dira lehenespenez, erregela orokor gisa, lege bereziak lege orokorra indargabetzen duelako. Ha la ere, arauketa berezirik ez badago, Kode Zibilaren xedapenak aplikatuko dira sorospidez. E. ROCA I TRÍAS
341. Aireko nabigazioan erantzukizuna
eragindako
kalteen
gaineko
Aireko Nabigazioari buruz uztailaren 21ean emandako 48/1960 Legearen (AiNLren) 115. art.ak arautzen du erantzukizun hori. Lege horrek Espainiako lurraldearen barruko aire garraioa arautzen du. Nazioarteko aire garraioa, al diz, Varsovian 1929ko urriaren 12an egindako Konbentzioak arautzen du eta konbentzio hori Hagan 1955ean egindako Hitzarmenak aldarazi zuen. Arau hori 1952ko urriaren 7an Erroman egindako Hitzarmenarekin osatu behar da. Espainiak Hitzarmen hori berretsi egin zuen 1957ko urtarrilaren 24an. Argi denez, aireko garraioaren gainean egindako kontratuak eramaileari ezartzen dio kontratu izaerako erantzukizuna. Hala ere, istripuaren ondo rioz, kalteak eragiten bazaizkie bidaiariei zein merkatugaiei eta, horren ondorioz ere, gainontzekoak kaltetuak izan badaitezke, legeak erantzukizun sistema berezia ezartzen du. AiNLk erantzukizun objektiboaren sistema ezartzen du. AiNLren 20. art.aren arabera, erantzukizun horren oinarria «istripuaren edo kalteen oinarri objektiboa da; izan ere, erantzukizun hori edozein kasutan agertzen da, nahiz eta istripu hori ezusteko baten ondorioz gertatu eta, horretan, garraiolariek, aireko jarduleek edo horien enplegatuek behar besteko arretaz jardun dutela frogatu» (ikus AGk 1990eko abenduaren 17an emandako epaia). AiNLk barneratutako xedapenak ondoko kalteei aplikatzen zaizkie: —Aireuntziaren pasaiariek jasandako kalteak, aireuntziaren barruan, aireuntzien karioz edo untzirapen zein lehorrerapen egintzetan eragindakoak ere (AiNLren 115. art.). —Merkatugaiek izandako kalteak, horiek garraiatuak izateko eman zirenetik (AiNLren 115. art.). —Lurgainean dauden pertsona zein gauzei aireuntziak eragindako kalteak, aireuntzia airean ala lurrean izanda ere, eta
aireuntzitik jausi edo horrek botatzen dituzten gaiek eragindakoak (AiNLren 119. art.). (AGk 1968ko maiatzaren 3an, 1987ko uztailaren 17an eta 1988ko ekainaren 10ean emandako epaiak). Goian aipatu kalteen ordainak mugatuta daude, hau da, aireuntzi eta is tripu bakoitzeko gehieneko mugak finkatzen dira. Bada, gauzak eskuratzeko monetak duen balioak galerak ekar ditzake eta, hori saihesteko, Gobernuak muga horiek aldaraz ditzake dekretu bidez. Kaltetuak bat baino gehiago badira eta horiek jasandako kalteen ba lioa oraintsu azaldu dugun gehieneko muga baino handiagoa bada, kaltetu bakoitzak eskuratu behar duen zenbatekoa murriztu egingo da proportzioz (AiNLren 119. art.). Prestazioen eragingarritasuna bermatzeko, ondokoa ezartzen da: 1. Kalteordain mota horiek direlabide zor diren kredituak lehenespenez kobratuko dira, ezbeharraren ondorioz sor daitekeen beste edozein kreditu baino lehen (AiNLren 119. art.). 2. Derrigorrezko asegurua kontratatu behar da (AiNLren 126 eta 127. art.ak). 3. Aseguratzaileak epailearen zainpean jarri beharko du kalteordaina, kasuankasuan kalteordain hori eskuratu behar duenak jaso dezan (AiNLren 129. art.). 4. Kalteordainak ez du gehieneko mugarik, kalteak eragiten dituen egitean zein ezegitean dolo zein errurik izan bada (AiNLren 121. art.). Bestalde, enplegatuek eragiten dituztenean kalteak, frogatu beharko da enplegatuok euren lanbidean ari zirela horiek egiterakoan. Kalteordainaren kobrantza eskatzeko akzioak 6 hilabete igarota preskribatuko dira eta epe hori zenbatzen hasiko da kalteak eragin zituen istripuaren datatik (AGk 1988ko eekainaren 10ean emandako epaia). Aireko jarduleak erruz jardun duela frogatuz gero, KZren 1902. art.aren arabera erreklamatuko da kalteordaina (AGk 1987ko uztailaren 17an emandako epaia). E. ROCA I TRĂ?AS
342. Kalte nuklearren gaineko erantzukizuna Arrisku Nuklearrei buruz 1964ko apirilaren 29an emandako Legeak (ANL) arautzen du energia nuklearrak eragindako kalteen gaineko erantzukizuna. Osatu ere, Kalte Nuklearren Arriskuen Bermeari buruz 1967ko uztailaren 22an emandako Dekretuarekin osatzen da aurrean aipatu legea. Lege horren 45. art.aren arabera, ÂŤinstalazio batek gai erradioaktiboak ekoiztu edo horiekin lan egiten badu zein erradiazio ionizatzaileak sor ditzaketen eragingailuak baditu, instalazio horren ustiatzaileak erantzukizuna du kalte nuklearren gainean. Erantzukizun horrek izaera objektiboa du eta horren gehieneko zenbatekoa lege honek aipatzen duen babes mugaren araberakoa daÂť. Aipatu berri dugun artikulu horren harira, kalte nuklearren gaineko erantzukizuna objektiboa da; erantzukizun hori mugatuta dago, legeak kalteordainen zenbatekoak mugatu eta erantzukizun horren gainean asegurua egin behar baita derrigor. Hala ere, erantzukizun hori ez da sortuko ondoko kasuetan: 1. Kalteak zuzenean eragin badira, gatazka armatuaren edo naturaren aparteko hondamendiaren ondorioz. 2. Sendabidepean dauden pertsonei aplikatu behar zaizkien gai erradioaktiboek eragiten badituzte kalte horiek. 3. Ustiatzailearen enplegatuek jasandako kalteak izan eta kalte horiek lan istripu edo lanbide gaixotasun gisa kalifikatu badira. Kasu horretan, kalteordainak ez dira pilatuko (GSLOren 84 eta 85. art.ak). 4. Kalteak instalazioan bertan eragin badira. Kasu horietan arauketa orokorra aplikatuko da eta ez, ordea, 1964ko Legeak araututakoa. 5. Kaltetuaren erruak edo arduragabekeriak istripuan eragina izan badute, auzitegiek erantzukizunetik aska dezakete ustiatzailea, erabat ala zati batez (ANLren 45. art.). Lehentxoago esan dugunez, kalte horiengatik emango den ordainaren zenbatekoak gehieneko muga du. Horren harira, instalazio bakoitzean gertatzen den istripu bakoitzeko 300 milioi
kobratuko dira askoz jota. Hala ere, ondare bat baino gehiagok kalteak jasaten baditu eta kalte horien balioak gehieneko muga hori gainditzen badu, aurrean aipatu zenbatekoa hainbanatuko da. Kalte nuklearren gaineko erantzukizuna eskatzeko akzioaren inguruan, legebideztaketa aktiboa kaltetuek eta horien jaraunsleek dute, bai eta kalte ek eratorritako kreditua lagapen zein subrogazio bidez eskuratzen dutenek ere. Aldiz, legebideztaketa pasiboa dute, kalteeragileak ezezik, aseguratzaileak ere. Akzioak preskribatzeko epe desberdinak ditu, kalteak agertzen diren unearen arabera: kalteak agertzen badira istripua gertatzen den unean bertan, epe hori 10 urtekoa da eta istripua gertatu eta geroago agertzen badira, 20 urtekoa (ANLren 67. art.). 343. Ehizak eratorritako kalteen gaineko erantzukizuna Ehizari buruz, apirilaren 4an emandako 1/1970 Legeak (EhL) eta 506/1971 Dekretuaren bidez martxoaren 25ean onetsitako Araudiak eraentzen dute erantzukizun mota hori. EhLren 33.5. art.ak dioenez, «ehiztariek ehizan eragindako kalteak ordaindu beharko dituzte, salbu eta kalteok eragin direnean kaltetuaren erru zein arduragabekeriaren ondorioz edo ezinbestean. Ehizan armekin egiten bada eta ezin bada zehaztu pertsona bati kalteak nork eragin dizkion, ehizaldian parte hartu duten guztiek erantzun egingo dute modu solidarioan». Horretan ere, erantzukizun objektiboaren sistema ezartzen da. Erantzukizun hori ehizan egiteagatik ezartzen da eta, pertsonei eragin dakizkiekeen kalteak ordaintzeko, derrigorrezko asegurua kontratatzeko betebeharra ezartzen da; aseguru hori ez bada kontratatzen, ez dago ehizan egiterik (aurrean aipatu araudiaren 52 eta 543. art.ak). Dena den, ehiztaria erantzukizun horretatik askatuko da kasu hauetatik bat gertatuz gero: 1. Kaltetuaren erru zein arduragabekeria. 2. Ezinbestekoa. Ez dira ezinbestekotzat joko «ehizan egiteko armen, horien mekanismoen edo munizioen akatsak, hausturak edo hutsegiteak». Ehizaldian parte hartzen dutenen artean ezin bada zehaztu nork eragin dituen kalteak, horiek guztiek modu solidarioan erantzungo dute kaltetuari begira. Horretara, erantzukizun E. ROCA I TRÍAS
solidarioa izango dute «kalteak eragin diren aldi eta leku berean ehizan egin dutenek, kalteak eragin dituen arma mota bera erabili badute». 344. Motoredun erantzukizuna
ibilgailuak
erabiltzeak
erakarritako
Motoredun ibilgailuak erabiltzearen ondorioz eragindako kalteek hain bat arazo dakartzate eta horien arauketak erakartzen ditu, hain zuzen ere, erantzukizun zibilaren inguruan aplika daitezkeen arau franko. Beraz, atal honetan arazo horiei aplika dakizkiekeen arau bereziak aipatuko ditugu eta gainerakoari dagokionez aurreko gaietara jo beharko da. Orokorrean, Motoredun Ibilgailuen Erabilera eta Zirkulazioari buruzko Legeak arautzen du erantzukizun mota hori (martxoaren 21eko 632/1968 Dekretu bidez onetsitako Testu Bategina). Lege hori 1986ko ekainaren 28an emandako Legegintzazko Errege Dekretuak aldarazi zuen, Europako Erkidegoak emandako arauei egokitzeko. Lege horren 1.1. art.ak dioenez, «moto redun ibilgailuaren gidariak gorputz kalteak edo kalte materialak eragiten baditu ibilgailuen zirkulazioaren ondorioz, kalte horiek konpondu beharko ditu, lege honek dioenaren arabera». Jurisprudentziaren arabera, motoredun ibilgailuen zirkulazioak dakar arriskuaren ziozko erantzukizuna (AGk 1985eko urriaren 1ean, 1988ko otsailaren 16an eta urriaren 19an, 1989ko uztailaren 21ean eta azaroaren 21ean eta 1990eko maiatzaren 21ean emandako epaiak). Hala ere, motoredun ibilgailuak erabiltzeak erakarritako erantzukizunari buruzko arauak interpretatzean, AGk esan ohi du erantzukizun hori kuasiobjektiboa dela; esangura horretan «jatorrizko errua moderatzen» dela dio (AGk 1984ko ekainaren 6an emandako epaia), baina ez da errua erabat baztertzen. Ildo horretatik, AGk 1985eko urriaren 1ean emandako epaiaren arabera, kasu horietan frogaren zama alderanztu egiten da: kalteeragilea erruduna dela uste izango da eta, horregatik, kalteeragile horrek frogatu beharko du ezegozte kariren bat izan zuela, kalteak medeatzeko betebeharretik askatzeko.
Legeak bi kalte mota arautzen ditu: pertsonalak eta materialak. 1. Kalte pertsonalak: ibilgailu baten gidariak erantzun egingo du, ibilgailu horren zirkulazioaren ondorioz pertsonei eragindako kalteen gainean. Ibilgailuaren gidariak ez du erantzukizunik kalteak eragin badira kaltetua ren erru esklusiboaren ondorioz (AGk 1984ko maiatzaren 8an emandako epaia), ezta ibilgailuaren funtzionamendu edo gidaritzarekin zerikusirik ez duen ezinbestean eragin badira ere. Horretan ere, gidariak frogatu behar du erantzukizunetik askatzeko inguruabarrak badirela izan. 2. Kalte materialak. KZren 1902. art.ak adierazitako erregela orokorra aplikatzen da eta, delitu edo faltarik izan bada, ZKren 117. art.ak agindutakoa. 3. Edozein modutara ere, kalte horiek ÂŤzirkulazioarenÂť ondorioz eragindakoak dira, hau da, ÂŤasegurudun ibilgailuaren erabilerak eta zirkulazioak eratorritakoak, bai herri jabariko bideetan, bai ondasun, garaje edo aparkalekuetan, bai eta bide pribatuetan eragindakoak ere, azken horiek ez badira berariaz destinatzen ibilgailu horrek industri edo nekazaritzako lanak egitekoÂť (erantzukizun zibilaren derrigorrezko aseguruari buruz 1986ko abenduaren 30ean emandako ED). Erantzukizun horren gainean derrigorrezko asegurua kontratatu behar da. Derrigorrezko aseguruak bere barruan hartzen ditu pertsonei eta gauzei eragindako kalteak, lehenago azaldu dugun esanguran. Dena den, aseguru horrek ez ditu eragindako kalte guztiguztiak hartzen. Horren harira, asegurutik kanpo geratzen dira, pertsonei dagokienez, asegurudunak berak, horren ezkontideak eta odolkidetasun zein ezkontzahaidetasunaren hirugarren gradurainoko senideek jasandako kalteak; eta, gauzei dagokienez, asegurudunaren ondasunek, horien artean ibilgailuak berak ere, ibilgailuan garraiatutako gauzek eta aurrean aipatutako pertsonen ondasunek jasandakoak. Gisa berean, derrigorrezko asegurutik kanpo geratzen dira ere, gidariak edari alkoholikoen, drogen, toxikoen edo E. ROCA I TRĂ?AS
sorgorgarrien eraginpean gidatuz eragindako kalteak, baita garraiatutako karga edo pertsona kopurua gehiegi koa izateagatik eragindakoak ere. Kalteordaina hainbat arinen kobratzeko, legeak kaltetuari betearazpen akzioa ematen dio. §116. ERANTZUKIZUNA, KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEARI BEGIRA 345. Aplikatu beharreko eraentza Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruz ekainaren 19an eman dako 26/1984 Lege Orokorraren (KEDLOren) VIII. kapituluak «Bermeak eta erantzukizuna» deitutakoa arautzen du. KEDLOren 25.etik 31.era arteko artikuluek ezarritako sisteman, aurreko gaietan azaldu ditugun bi erantzuki zunak agertzen dira: —kontratu erantzukizuna, kontsumo kontratuak erakarritako betebeharren betepena bermatzeko, eta —kontratuz kanpoko erantzukizuna, ondasun ekoizleak edo zerbitzu emaileak euren jarduerak egitean sor ditzaketen kalteen aurrearreta egiteko. 26/1984 Legearen xedapenak ez dira aplikatuko Ekoizkin Akastunek eragindako Erantzukizun Zibilari buruz uztailaren 6an emandako 22/1994 Legea aplikatu behar denean. Azken lege horrek uztailaren 25eko 85/374 Zuzentarauak xedatutakoa garatzen du; izan ere, ordura arte Espainiak ez zu en arlo hori garatu. 22/1994 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren arabera, KEDLOren 25.etik 28.era arteko artikuluak ez dira aplikatzen kalteak ondasun hauek eragiten dituztenean: batetik, ekoizkin akastunek, bestetik, ondasun higiezinari erantsirik ez dauden ondasun higikor lokabeek, horietara biltzen baitira gasa eta elektrizitatea; eta, azkenik, nekazaritza ekoizkinek, manipulazio prozedurarik jasan badute.
A) Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzko Lege Orokorrak ezarri duen erantzukizun mota Espainiako doktrinaren gehiengoaren ustez, KEDLOk erantzukizun objektiboaren sistema ezartzen du. Lege horren 25. art.ak agerian jartzen du aurrean esandako hori eta, artikulu horren arabera, ondasunen kontsumoak edo ekoizkinen erabilerak eragindako kalteak derrigor ordaindu behar dira, salbuespen batzuekin. Egineginean ere, lege horretan erantzukizuna eraen tzen duten xedapenak batera interpretatzen badira, erantzukizuna objektiboa edo arriskuaren ziozkoa dela ulertzen da. Ildo horretatik, lege beraren 26. art.ak salbuespenezko sistema ezartzen duela ematen badu ere, ez du erregela berezirik ezartzen, KZren 1902. art.ari begira. Aurrekoa kontutan hartuta, eta KEDLOren helburua kontsumitzaileen babesa denez, erantzukizunari bu ruzko erregela orokorra 25. artikuluak ezartzen du eta ez, aldiz, ondorengo artikuluek. Beste autore batzuen iritziz, erantzukizun hori erruaren ziozko erantzukizuna da, KEDLOren 26. art.ak ahalbideratzen baitio ekoizleari erantzukizunetik askatzea, behar besteko arretaz jardun duela frogatzen badu. Arras zaila da mota horretako eztabaidan iritzirik ematea, 25.etik 28.era arteko artikuluen idazkera zehazgabea baita. Bada, nahastu egiten ditu kon tratu erantzukizunari (KEDLOren 27. artikulua) eta kontratuz kanpoko erantzukizunari buruzko arazoak eta, azken horiei dagokienez, ez du arauketa argirik ematen. Edozein modutara ere, kontsumitzaileari babes egokia emateko, badirudi ulertu behar dela KEDLOk erantzukizunari buruz jasota dituen arauek erantzukizun objektiboa ezartzen dutela. Oraintsu esandakoa bat dator goian adierazi dugun Zuzentarauaren interpretazio integratzailearekin eta, horrez gain, interpretazio horren alde gehitu behar da KEDLOren 26. art.ak frogaren zama alderanztu egiten duela, bai eta jarduera zehatzetarako derrigorrezko asegurua kontratatu behar dela ere (30. art.). Argi denez, interpretazio horrek berez dakar KEDLOren gainerako xedapenak ere modu berean interpretatzeko beharra. Hala eta guztiz ere, araua ulertu beharko da horren helburuen arabera. Lehen esan dugunez, helburu hori kontsumitzaileari babesa ematea da eta babes horri E. ROCA I TRĂ?AS
gehien egokitzen zaion erantzukizun mota, ekoizlearen erantzukizun objektiboa da. Nolanahi ere, KEDLOren 28. art.ak erabat objektiboa edo erruaren ziozkoa den erantzukizun sistema ezartzen du, ekoizkin zehatzetarako, hain zuzen, berez edo araudiek aginduta, garbitasun, eragingarritasun edo ziurtasun zehatza izan behar duten ekoizkinetarako. Horien artean ditugu, jangaiak, farmazi gaiak, kosmetikoak, higiene gaiak, garbigaiak, garraioak eta KEDLOren 28.2. art.ak aipatutako gai guztiak. Bestalde, ekoizkin akastunek eragindako kalteen gaineko erantzukizunari buruz KEDLOk jasotako arau zehatzek ez dituzte gainerako erantzukizun motak baztertzen: KZren 1902. art.ko erantzukizun orokorra; lehenago aztertutako legeek ezartzen dituzten erantzukizun zehatzak (ikus 22/1994 Legearen 15. art.). Kontsumitzaile kaltetuak erreklamazioa egiteko, kasuari aplikatu ahal zaion edozein sistema aukera dezake. Hala ere, ezin izango ditu kalteordainak metatu, hau da, legeak araututako sistemaren baten bidez, kalteak medeatzen badira, ezin izango da berriro ere kalteordaina erreklamatu, erantzukizunaren gainerako iturrietatik. Hori horrela bada ere, erantzukizuna eskatzeko demanda jar daiteke hautabidez.
B) Legeak babestutako subjektuak KEDLOren arauek babesten dituzte ÂŤkontsumitzailea eta erabiltzaileaÂť. Lege horren 1.2. art.ak definitzen du nortzuk diren horiek: ÂŤondasun higikor zein higiezinak, ekoizkinak, zerbitzuak, jarduerak edo eginkizunak azken jasotzaile gisa eskuratu, erabili edo xedatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoak dira kontsumitzaile edo erabiltzaile, eta horretan ez du zerikusirik gai edo zerbitzu horiek ekoiztu, eman, hornitu edo luzatzen dituztenen izaera publikoa ala pribatua zein banakoa ala kolektiboa izateakÂť. Horren harira, profesionalak eta enpresarioak ez dira kontsumitzaile, ondasun eta zerbitzu horiek eskuratzen badituzte profesional edo enpresario gisa; bai, ordea, euren behar pertsonalak betetzeko eskuratzen badituzte. Gisa berean, babes esparru horretan ez dira sartzen jarduera kaltegarriarekin loturarik
izan gabe, ondasun edo zerbitzu kaltegarria hurrehurrean izateagatik kalteak jasaten dituztenak (bystander). C) Subjektu erantzuleak KEDLOren 26. art.aren arabera, erantzukizun hori dute kontsumitzaile edo erabiltzaileei ekoizkinak edo zerbitzuak ekoiztu, inportatu, hornitu edo ematen dizkieten pertsonek. 27. art.ak profesional batzuen erantzukizun zehatzaren sistema arautzen du, kalteak sortu dituen ekoizkinaren alde zehatzei begira: 1. Ekoizkin edo zerbitzuen ekoizle, inportatzaile, saltzaile edo hornitzaileek erantzukizuna dute ekoizkin edo zerbitzu horien jatorri, identitate eta egokitasunaren gainean, horien helburuaren eta gaia arautzen duten arauen arabera. 2. Ekoizkinak mordoka dituen ukandunak horien gaineko erantzukizuna du; hala ere, froga daiteke erantzukizun hori aurreko ukandunari dagokiola. 3. Ekoizkinak ontziratuta, etiketatuta edo erabateko ixturaz itxita baldin badaude, subjektu erantzulea izango da etiketan, ekoizkinak aurkezteko eran edo publizitatean agertzen den baltzua edo sozietatea. Dena den, sozietate hori erantzukizunetik aska daiteke, etiketa faltsua dela frogatuz. Bestetik ere, pertsona batek baino gehiagok kalteak eragiten badituzte, le gearen arabera, erantzukizun solidarioa dute kaltetuari begira. Edozein modutara ere, kalteeragile batek bakarrik zorra ordaintzen badu osoosorik, gainerako erantzuleei errepeti diezaieke, kalteak eragitean izan duten partai detzaren neurrian (KEDLOren 27.2. art.). D) Erantzukizuna dakarten kalteak Ekoizkinaren edo zerbitzuaren akatsek eragindako edozein kalteren gainean erantzun egingo da. Hau da, ekoizkina erabiltzeagatik pertsonei edo gauzei eragindako kalte guztiak, kalte moralak barne, ordaindu behar dira. Hala ere, horietara ez dira biltzen ekoizkinari berari eragindako kalteak; aitzi E. ROCA I TRĂ?AS
tik, kalte horietarako beste konponbide bat ematen da KEDLOren 11. art.an. Beren beregi aipatzen ez badira ere, erantzukizuna erakartzen dute ekoizkina fabrikatu, artatu, eraiki, instruitu, informatu edo beste edozein egitate gauzatzean eragindako kalteek ere. Bestalde, ekoizkina fabrikatu edo zerbitzua emateko garaian teknologiak eta zientziak duen egoeraren ondorioz, ezin badira kalte batzuk aurreikusi, kalte horiek ez dute erantzukizunik erakartzen. E) Kalteordaina Bi modutako aurrearreta daude kontsumitzaileari kalteak eragitea eragozteko: —Aurretiazko bidea. Horren bidez, eragozten da ekoizle edo zerbitzu emailearen erantzukizunaren gainean erabateko mugapenak izatea, bai eta de bekatu ere kontsumitzaileek eta erabiltzaileek euren eskubideei uko egitea (KEDLOren 10. art.). —Kalteak eragin osteko bidea. Horretara, kaltetuak berak jasandako kalteen ordaina eskuratzeko eskubidea du. Kalteordain hori judizio zein tartekaritza bidez erreklama daiteke. Tartekaritza bide hori KEDLOren 31. arti kuluan araututako kontsumo tarketaritza da. Erreklamazio akzioaren preskripzioari dagokionez, legeak ez du eperik zehazten. Jurisprudentziaren ustez, akzio horiek kontratuz kanpoko erantzukizunari dagokion arauketa izan behar dute, beraz, erreklamazio akzioa preskribatzeko epea urtebetekoa izango da, eta epe hori zenbatuko da kalteak eragin diren unetik. F) Kontsumitzailearen bermeak Lehenago esan dugunez, kontsumitzaileak bide batzuk ditu ekoizlea erantzukizunetik aske gera dadin eragozteko, hau da, erantzukizun horretatik askatzen duten klausulak kontratuan
sartzea eragozteko. Horiez aparte, kontsumitzaileak beste berme hauek ditu: ekoizleen erantzukizun solidarioa, derrigorrezko asegurua eta berme fondoa, KEDLOren 30. artikuluak arau tzen duena. G) Erantzukizunetik askatzea Fabrikatzaileak edo zerbitzu erantzukizunik ondoko kasuetan:
emaileak
ez
dute
1. Kalteak ezusteko baten ondorioz edo ezinbestean eragin badira. 2. Biktimaren erru esklusiboa izan denean (KEDLOren 25. art.). 3. Ondasunak ez badira modu egokian erabili edo kontsumitu, hau da, erabiltzeko jarraibideak edo ekoizkina zentzunez erabiltzeko modua bete ez direnean (AGk 1988ko otsailaren 10ean emandako epaia). 4. Ekoizleak frogatzen badu araudietan ezarritako beharkizunak eta betekizunak modu egokian bete direla, bai eta ekoizkin, zerbitzu edo jarduerak duen izaeraren ondorioz izan behar den arreta edo ardura izan dela ere. 346. Ekoizkin akastunen ziozko erantzukizuna, uztailaren 6ko 22/1994 Legea Aurreko atalean esan dugunez, 22/1994 Legeak erantzukizun berezi mota bat ezartzen du. Erantzukizun hori ekoizkin akastunek eragindako kalteen gainekoa da, ekoizkin horien fabrikazio zein manipulazioan parte hartu ez duten gainontzekoei eragindako kalteen gainekoa, alegia. Horren harira, lege horretatik kanpo geratzen dira beti, ekoizkinari berari eragindako kalteak, hau da, ekoizkina suntsitzea, txarto ibiltzea eta abar. Bada, arau orokorrek eta kontsumitzaile eta erabiltzaileei buruzko legeriak eraenduko dituzte kalte ho riek. Dena den, ekoizkin akastunen ziozko erantzukizuna eskatzeko, objek tuak akats zehatza izan behar du, 22/1994 Legearen 3. artikuluak E. ROCA I TRĂ?AS
aipatutako akatsa, hain zuzen. Artikulu horri helduz, erantzukizun hori sortzen da, ekoizkinaren ezaugarriak eta inguruabarrak kontutan hartuta, ekoizkin horrek ez duenean behar besteko ziurtasunik ematen.
A) Kontzeptua Arestian aipatu dugun legearen arabera, subjektuei eratxikitako erantzukizuna objektiboa da; beraz, ekoizkina fabrikatu edo manipulatzean ez da nahitaez errua zein arduragabekeria izan behar. Erantzukizuna sortuko da jarduera egitean, jarduera horrek ohikoa ez den ondorioa erakarri badu. Oraintsu esandakotik aparte, erantzukizun mota horrek ondoko ezaugarriak ditu: 1. Objektiboa da. 2. Izaera solidarioa du (22/1994 Legearen 7. art.), hortaz, erantzuleek modu solidarioan erantzungo dute kaltetuari begira. 3. Beste erantzukizun mota batzuekin ager daiteke aldi berean, erantzukizun horrek ez baititu baztertzen kaltetuak izan ditzakeen gainerako akzioak (22/1994 Legearen 15. art.). 4. Aginduzkoa da, beraz, erantzukizunetik askatzeko klausulak deusezak dira (22/1994 Legearen 14. art.). 5. Mugatua da. Egineginean ere, kapitulu honetako beste ataletan aztertu izan dugunez, kalteordainaren zenbatekoak gehieneko muga du. Horren harira, 22/1994 Legearen 11. art.ak fabrikatzailearen erantzukizun orokorra mugatzen du; horretara, fabrikatzaileak eman beharreko kalteordaina 10.500 milioi pezetakoa izango da gehienez jota, ÂŤakats bera duten ekoizkin berdinek eragindako heriotza zein lesio pertsonal guztiak ordaintzekoÂť. B) Legeak babestutako subjektuak
Legearen babesa dute, batetik, kalteak eragiten dituen ekoizkina eskuratu dutenek eta, bestetik, herri zerbitzuen hornidura erabiltzen dutenek ere (esaterako, gasa, elektrizitatea), horien ondorioz kalteak jasan badituzte. Edozelan ere, kalteak eragin badira kaltetuaren erruz, ezin da erreklamaziorik egin. C) Subjektu erantzuleak Subjektu hauek dira erantzule: 1. Fabrikatzailea, aurrean aipatu legearen 4. art.ak adierazitako esanguran. Horrela, fabrikatzaile da ekoizkina bera, horren osagaiak edo lehengaiak ekoizten dituena eta jendaurrean fabrikatzaile itxura duen edonor. 2. Inportatzailea, bere herrian sartzen badu Europako Batasunaren ekoizkinen bat, hori saldu, errentan eman edo beste edozein modutara banatzeko. 3. Ekoizkinaren hornitzailea, horren fabrikatzailea ezin denean identifikatu. Hornitzaile horrek gainontzekoaren egitatearen gainean erantzun egingo du, baina erantzukizun horretatik askatuko da fabrikatzailearen edo berari hornitu dion pertsonaren izena ematen badu. Erregela bera aplikatuko zaio inportatzaileari. D) Kalteak Orokorrean, ekoizkina eta eragindako kalteak kari bidez egon behar dira lotuta. Hori horrela dela, 22/1994 Legearen 10. art.ak zehazten du zeintzuk diren ordaintzeko modukoak diren kalteak, aurrean aipatu legearen arabera: 1. Kaltetuaren heriotza. 2. Gorputzean jasandako lesioak. 3. Ekoizkin bera ez den gainerako gauzek jasandako kalteak. Kasu horietan guztietan, kalteak ordainduko dira gauza kontsumo pribaturako erabili izan bada, gehienbat, kaltetuaren kontsumorako. Goian esandakoa horrela bada ere, horrek ez du eragozten beste erreklamazio batzuk egitea legeria orokorraren arabera, batik bat, 22/1994 Legearen esparruaren barruan ez dauden E. ROCA I TRĂ?AS
kalteen medeapena eskatzeko (ikus 10.2. eta 15. art.ak). Dena den, kaltetuak hiru gauza frogatu beharko ditu: batetik, ekoizki na akastuna dela, bestetik, kalteak eragin zaizkiola eta, azkenik, ekoizkinaren akatsa eta berari eragindako kalteak kari bidez lotuta daudela. E) Kalteordaina Aurrerago esan dugunez, legeak mugatu egiten du fabrikatzailearen erantzukizun orokorraren zenbatekoa, ez, ordea, kaltetuak erreklama ditzakeen kalteordainen zenbatekoa. Horren harira, kasu bakar batean ezartzen da muga: ekoizkin akastunak kalteak eragin baditu erabilera edo kontsumo pribatura destinatutako gauzetan, 65.000 pezetako frankizia ezartzen da. F) Erantzukizunetik askatzea Ekoizkin akastunen ziozko erantzukizuna objektiboa bada ere, ez da era batekoa, legeak berak ezartzen baititu erantzukizunetik askatzeko kari batzuk. Kari horiek izanez gero, ez da 22/1994 Legea aplikatuko; hala ere, horrek ez du esan nahi erantzukizun oro baztertzen denik. Horretara, beste mota ba tzuetako kalteordainak erreklama daitezke, arau orokorren arabera. Erantzukizunetik askatzeko kari horiek ez dira zuzenean aplikatzen, horretarako, ondoko aldeetarik bat frogatu behar da: 1. Ekoizkina ez dela merkaturatu edo ez dela hori ekoiztu, saldu edo banatzeko asmotan: prototipoak edo entseiuak. 2. Ekoizkina merkaturatzean ekoizkina akatsik gabekoa zelako presuntzioa izatea. Kasu horretan frogatu behar da kaltetuaren zein banatzailearen erruak eratorri duela kalteak eragin dituen akatsa. 3. Ekoizkinaren prestaketan aginduzko arauak zorrotz bete direla. 4. Ekoizkina fabrikatzeko aldian zientziak eta teknologiak
izan duten egoeraren ondorioz, ezin izan dela beste motatako ekoizkinik fabrikatu. Hori dela eta, 22/1994 Legearen 3.3. art.ak dioenez, ekoizkin bat hobekuntzekin merkaturatzen bada ere, ezin daiteke esan hobekuntzarik gabeko ekoizkina akastuna dela. 5. Ekoizkin akastuna merkaturatu zenetik hamar urte igaro direla (22/1994 Legearen 13. art.). Hala ere, erantzulea ez da erantzukizunetik askatuko denbora horretan erreklamaziorik egin bada judizio bidez. Alderantziz, ondokoak ez dira erantzukizunetik askatzeko kari: 1. Kaltetua ez den gainontzekoaren errua izan bada kalteak eragitean (22/1994 Legearen 8. art.). Dena dela, kasu horretan, gainontzeko horri errepeti dakioke bere erruaren ondorioz eragindako kalteen zenbatekoa. Errepetizio akzioa urtebete igarota preskribatuko da eta epe hori zenbatuko da kalteordaina eman zen egunetik (22/1994 Legearen 12.1. art.). 2. Farmazi gaiei dagokienez, kalteen gaineko erantzukizunetik askatzeko ezin da adierazi ikerketaren egoerak erakarritako karirik. G) Akzioaren preskripzioa 22/1994 Legearen 12. art.aren ildotik, ekoizkin akastunen ziozko eran tzukizuna eskatzeko akzioa hiru urte igarota preskribatuko da; epe hori zenbatuko da kalteak eragin zirenetik. Kalteak izan daitezke, bai akatsa bera, bai akatsak eragindako kalteak. Preskripzio epea zenbatzen hasteko, kalte eragilea ezaguna izan behar da. Horren ondorioz, kalteeragilea ezezaguna bada, epe hori ez da hasiko zenbatzen, kalteak jadanik eragin izan badira ere. Preskripzio epe hori geldiarazteko erregelei buruz, KZren 1973.etik 1975.era arteko artikuluetara jo behar da. BIBLIOGRAFIA DE ÁNGEL YAGÜEZ, «La posición del consumidor y el ejercicio de sus derechos. Daños causados por productos defectuosos», in Estudios sobre el Derecho del E. ROCA I TRÍAS
consumo, 2. argitaraldia, Bilbo, 1994, 58. or.; BERCOVITZ, R., «Comentario a los arts. 25–28», in Comentarios a la Ley general para la defensa de consumidores y usuarios, Madril, 1992, 661. or.; BONET RAMÓN BONET BONET, «Responsabilidad civil nuclear», in Estudios de Derecho civil en honor del Prof. Castán Tobeñas, V. liburukia, Iruñea, 1969, 51. or.; CABALLERO GEA, Las responsabilidades, penal y civil, dimanantes del accidente de circulación, 3. argitaraldia, Madril, 1989; CASADO IGLESIAS, La responsabilidad por daños a terceros en la navegación aérea, Salamanca, 1965; PARRA LUCA, Daño por productos y protección del consumidor, Bartzelona, 1990; REGLERO CAMPOS, Accidentes de circulación: respon sabilidad civil y seguro, Madril, 1990; SÁNCHEZ GASCÓN, Jurispruden cia en materia de caza, Iruñea, 1992.
A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
KONTRATUAK BANANBANAN
A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
Hogeita hamargarren gaia JABARIA KOSTUBIDEZ ESKUALDATZEKO KONTRATUAK (I): SALEROSKETA Laburpena: §117. Jabaria kostubidez eskualdatzeko kontratuak: salerosketa.— 347. Jabaria kostubidez eskualdatzeko kontratuak.— 348. Salerosketaren kontzeptua: kontratua burutzea.— 349. Saltzeko eta erosteko hitzematea.— 350. Ad gustum salerosketa.— §118. Kontratuaren elementuak.— 351. Gaitasuna eta debekuak.— 352. Saldutako gauza.— 353. Prezioa.— §119. Jabetza eskualdatzeko ondorea.— 354. Jabetzaren eskualdaketa.— 355. Inoren gauza saltzea.— 356. Jabari erreserbarekin saltzea.— 357. Salmenta bikoitza.— §120. Saltzailearen betebeharrak.— 358. Gauza emateko betebeharra.— 359. Ondasun higiezinen luzezabalera eta kalitateari buruzko arazoak.— 360. Gauza saneatzeko betebeharra: A) Orokorrean; B) Ebikzioaren ziozko saneamendua; C) Zamen ebikzioa; D) Ezkutuko akatsen ziozko saneamendua.
§117. JABARIA KOSTUBIDEZ ESKUALDATZEKO KONTRATUAK: SALEROSKETA 347. Jabaria kostubidez eskualdatzeko kontratuak Kategoria horretako kontratu guztiek helburu bera dute: gauzak kostubidez eskualdatzea, hain zuzen. Kontratu horien artean, ondokoak nabarmendu behar dira: salerosketa, bere aldaera guztiekin, eta trukaketa. Nolanahi ere, gero ikusiko dugun moduan, kategoria horren azalpena salerosketa kontratuan oinarritzen da betebetean. Jabaria kostubidez eskualdatzeko kontratuen artean, salerosketa da eredu nagusia. Gainera, legegileak ardura berezia izan du hori arautzean. Horregatik, kontratu mota desberdinen artean, saleroske tak du arauketarik biribilena. Salerosketaren eskema betetzen dute nork bere borondateak bultzatuta kostubidez egiten dituen eskualdaketarik gehienek. Are gehiago, salerosketak eratortzen A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
duen betebebeharra (hau da, zordu naren jabetzapeko gauza eskualdatzeko betebeharra) eredutzat hartu izan da, betebehar izaerako harremanak arautzeko. Harreman ekonomikoetan ere, salerosketak aparteko eginkizunak betetzen ditu: gehienetan, berak bideratzen du ondasunen trafikoa; hots, gaur egungo merkatuetan salerosketa da gauzak diruaren truk eskualdatzeko modurik ohikoena. Ondare trafikoaren alderik garrantzitsuena hauxe da: onda sunen trafikoan salerosketak betetzen duen zeregina, alegia. Arrazoi horiek guztiak direla eta, Espainian kontraturik nagusiena salerosketa da; horregatik, erabakigarria izan daiteke berori, Ondare zuzenbidea ulertu ahal izateko. 348. Salerosketaren kontzeptua: kontratua burutzea Jakina denez, salerosketa kontratuaren bidez, merkatu ekonomietan oina rrizkoa den eginkizuna bete daiteke: gauzak diruaren truk eskualdatzea, hain zuzen. Eginkizun horri helduz, KZren 1445. art.ak ondokoa xedatzen du: ÂŤsa lerosketa kontratuaren bidez, kontratugileetako batek bere gain hartzen du gauza zehatz bat emateko betebeharra; besteak, aldiz, gauza horren truk pre zio zehatza ordaintzeko betebeharra, diruz edo dirua ordezkatzen duen beste edozein zeinuren bidezÂť. Beraz, salerosketa bi alderdiren arteko kontratua da eta elkarrekiko betebeharrak sortzen ditu; batez ere, ondokoak: saldutako gauza emateko betebeharra, gauza hori saneatzeko betebeharra (KZren 1461. art.) eta prezioa ordaintzekoa (KZren 1500. art.). Aurrerago esan dugun mo duan, salerosketa ez da kontratu sinalagmatikoen eredua bakarrik; alde rantziz, sarritan kontratu ororen eredua da. Horregatik, berebiziko garrantzia du ekonomiaren ikuspuntutik; gainera, salerosketaren arauketa hedatu egin da trafikoari buruzko arauketa juridikoaren arlo desberdinetara. Arestian aipatutako manua eta KZren 1450. artikulua batera ulertuz gero, hauxe ondoriozta daiteke: salerosketa adostasunezko kontratua da, kontratu hori burutzeko ez baita
datio reirik behar. Era berean, salerosketa burutzeko ez da forma zehatzik bete behar; horrek ez du esan nahi, ordea, KZren 1278, 1279 eta 1280. art.ak aplikatu behar ez direnik. 349. Saltzeko eta erosteko hitzematea Salerosketa kontratua burutzeak arazo batzuk ekar ditzake eta, horiei dagokienean, salerosketa prestatzeko kontratuaz edo salerosketa aurrekontratuaz hitz egin behar da. Aurrekontratu horrek kontratu izateko betekizun guztiak ditu; hala ere, ezin da salerosketatzat hartu. Aitzitik, aurrekontratu horrek betebehar izaerako edukia du eta, eduki horren arabera, salerosketa ex post egin behar da. Aurreko gaietan adierazi dugun bezala, aurrekontratua kategoria konplexua da; beraz, gogoan izan behar dira haren inguruan emandako azalpen guztiak. Horren harira, KZren 1451. art.ak xedatutakoa aztertu behar dugu. Horren arabera, gauza eta prezioaren inguruan adostasuna izanez gero, saltzeko edo erosteko hitzemateak eskubidea emango die kontratugileei, kontratuaren betepena elkarri erreklamatzeko. Ondoren, artikulu be rak hauxe gaineratzen du: erosteko eta saltzeko hitzematea ezin denean bete, betebehar eta kontratuei buruzko arau orokorrak aplikatuko zaizkie sal tzaileari eta erosleari. Arau hori ulertzea ez da batere erraza. Antza denez, tradizio historikoak bereiztu egin zituen saltzeko hitzematea eta salmenta: venditio aliud sit; aliud promissio vendendi. 1851ko Proiektuak, berriz, Co dearen jarraibideei heldu zien; horien arabera, saltzeko hitzematea eta sal menta parekoak ziren. KZren 1451. art.aren aurrekaririk hurbilenek berriro eutsi zioten bereizketari. Gaur egun, autore gehienen iritziz, desberdinak dira salerosketa prestatzeko kontratua eta berorrek bideratua. Desberdintasun hori agerian jartzen da arauketa positiboan. Saltzeko hitzemateari ez zaizkio apli katzen fruituen eratxikipenari buruzko arauak, arriskuen eskualdaketari bu ruzkoak, salmenta bikoitzari buruzkoak eta abar. Jurisprudentziak A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
ere bide berberari eusten dio aspalditik (AGk 1943ko azaroaren 11n eta 1950eko uz tailaren 1ean emandako epaiak). Hortaz, gaur egun aho batez onartzen da saltzeko hitzematea eta salmenta ez direla gauza bera. Edozein modutara ere, saltzeko hitzematearen ondoreei dagokienez, jarrera desberdinak azaldu izan dira. Batzuen ustez, erosteko eta saltzeko hitzemateetan, hauxe da pres tazioa: behinbetiko kontratuari adostasuna ematea, alegia. Bistan denez, prestazioa zerbait egitean datza eta egite hori suntsiezina da. Izaera hori kontutan hartuta, erosteko eta saltzeko hitzemateen prestazioa ezin da era zehatzean exekutatu; horregatik, prestazio hori bete ezean, kaltegalerak ordaindu beharko lirateke eta ez litzateke beste ondoriorik izango. Beste ba tzuen aburuz, ordea, era zehatzean exekuta daiteke erosteko eta saltzeko hitzemateen prestazioa, betebeharpekoaren ordez, epaileak esku hartuz gero. Eztabaida horren inguruko jurisprudentzia oso ugaria da, baina ez da era berekoa; egineginean ere, epai batzuek jarrera bat hartzen dute eta beste batzuek, berriz, bestea. Horren adibide dira arestian aipatu ditugun epaiak: le hendabizikoak ukatu egiten du exekuzioa era zehatzean egin daitekeenik; eta bigarrenak, ordea, onartu egiten du. Egia esateko, ezin da esan bi aukera ho rietatik zein den nagusiena; beharbada, eztabaida horretan aurrekontratuari buruzko teoriaren zalantza guztiak pilatzen dira. 350. Ad gustum salerosketa KZren 1453. art.aren inguruan arazo batzuk azaldu dira. Arazo horiek ez ditu eratortzen kontratua burutzeak, ezbada kontratu burutuaren ondoreak noiz hasten diren zehazteak. Arestian aipatutako art.aren aginduz, ÂŤondoko salmentak baldintza etengarriaren menpe egin direla uste izango da beti: batetik, saldutako gauzaren aproba edo entseiurako salmentak; eta, bestetik, gauza jakin batzuen salmenta, gauzok jaso aurretik ohikoa denean horiek dastatzea edo horiekin aproba egiteaÂť. Bi salerosketa horiek salerosketa baka
rraren bi aldeak besterik ez dira: aproba egiteko salmentaren bi aldeak, hain zuzen. Bestalde, aproba eta degustatioa objektiboak izan behar dira. Beste modu batera esateko, erosleak ezin ditu gauzak baztertu, beste barik, gustu koak ez dituelako; aitzitik, erosleak gauzak aztertu beharko ditu, aurretiaz finkatutako irizpideen arabera behar besteko kalitatea duten ala ez ikusteko. Aproba edo entseiuaren emaitza positiboa denean, erosleak ez du borondate aitorpen berririk egin behar kontratua burutzeko; izan ere, hori beharrezkoa izango balitz, baldintza etengarria nahibadako baldintza hutsa izango litzate ke, eta horrelakoak beren beregi daude debekatuta KZren 1115. artikuluan. §118. KONTRATUAREN ELEMENTUAK 351. Gaitasuna eta debekuak KZren 1457. art.aren arabera, salerosketa kontratua egin dezake betebeharrak bereganatzeko gaitasuna duen pertsona orok. 11/81 Legeak goitik behera eraldatu zuen Famili Zuzenbidea eta horri oinarri berriak eman ziz kion. Ildo horretatik, 11/81 Legeak Zuzenbide historikotik zetorren debekua indargabetu zuen; debeku horren arabera, senaremazteek ezin zizkioten elkarri ondasunak saldu, ondoko kasuetan izan ezik: ondasunen banantze eraentza itundua zutenean edota judizioaren bidez banandurik zeudenean. Nolanahi ere, KZren 1459. artikuluan badira erosteko debeku pertsonal batzuk (jakina denez, debekuak ezin dira ezgaitasunarekin parekatu). Batzuetan, debeku horiek saltzailearen interesean oinarritzen dira (KZren 1459. art.aren 1, 2 eta 3. zk.ak), ustezko erosleak bere mesedetan zehaztu dezakeelako negozioaren edukia. Beste debeku batzuk, ordea, gizartearen moraltasunean eta ordena publikoan oinarritzen dira; izan ere, funtzio publikoak betez gero, debekatuta dago zenbait erosketa egitea (1459. art.aren 4 eta 5. zk.ak). Horiek guztiak debekuak diren aldetik, ezin dira modu hedatzailean interpretatu eta, are gutxiago, analogiaz aplikatu. Hala ere, egitatezko kasu batzuk eguneratu behar dira integrazioaren bidez, euren hizkera erabat A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
zaharkiturik geratu delako. KZren 1459. art.aren 4 eta 5. zk.etako debekuak urratzen direnerako, errotikako deuseztasuna ezartzen da. Gainerako debekuak urratzen direnerako, aldiz, deuseztakortasuna, interes pribatu hutsak babesten direlako. Edozein modutan ere, jurisprudentziak (ikus, esaterako, AGk 1966ko uztailaren 11n eta 1987ko irailaren 7an emandako epaiak) eta autore batzuek errotikako deuseztasuna aplikatzen dute kasu guztietan. 352. Saldutako gauza KZren 1445. art.aren arabera, salerosketaren objektua ÂŤgauza zehatzaÂť izan behar da. Dena den, gauza generikoak ere adierazmolde horren barruan sartu behar dira. Beste modu batera esateko, gauza generikoak ere zehazturik daude nolabait, batetik, ezaugarri berberak dituztelako eta, bestetik, espezie berekoak direlako, KZren 1273. art.ak adierazten duen moduan. Hala ere, kontutan izan behar dugu betebehar generikoak oso bereziak direla. Horregatik, KZren artikulurik gehienak gauza zehatza emateko betebeharrari buruzkoak direnez gero, arauketa hori moldatu egin behar da, betebehar generikoei aplikatzeko modukoa izan dadin. Era berean, salerosketaren objektu izan daitezke esangura hertsian gauza gorpuzdunen gainekoak ez diren eskubi deak. Orokorrean, salerosketaren objektuak izateko, gauzek eta eskubideek ondare izaera eduki behar dute eta eskualdatzeko modukoak izan behar dira. Beraz, gauzak, egitatezko zein zuzenbidezko unibertsaltasunak, bai eta gauza independenteak ere, saltzeko modukoak dira (KZren 1491. art.). Dena dela, aurreko horiek ezin dira merkataritzaz kanpokoak izan, KZren 1271.1. art.ak kontratu guztiei ezartzen baitie debeku hori. Bukatzeko, gauzak benetako izatea eduki behar du salerosketa unean (KZren 1460. art.) edo, bestela, une horretan ustezko izatea eduki eta benetakoa, gero (KZren 1271.1. art.aren azken tartekadura). Gauza gerokoa edo biharetzikoa denean, salerosketa kontratuak ezaugarri bereziak ditu. Ezaugarri horiek ez datoz bat egungo gauzen gaineko kontratuek dituztenekin. Arauketa positiboari helduz, badirudi hauxe dela biharetziko gauzen gaineko salerosketaren azalpenik egokiena: kontratua bu rutzen da, adostasuna ematen denean. Ildo horretatik, gauzak
oraindik izaterik ez duen bitartean, badira betebehar batzuk: batetik, gauza horrek izatea lor dezan ez galaraztea; eta, bestetik, izate hori lortzen laguntzea, hori itundu egin delako, edota onusteak horixe erakartzen duelako, KZren 1258. art.aren arabera. Gauzak izaterik lortzen ez badu, saltzaileak ezin izango du bete gauza emateko betebeharra. Gisa berean, alderdiek ezin izango diote elkarri ezer eskatu, arestian aipatu ditugun betebeharrak urratzen direnean izan ezik; beste era batera azaltzeko, gauzak izatea lor dezan galarazten bada, edota izate hori lor dezan laguntzen ez bada, kasuan kasuko erantzukizunari aurre egin beharko zaio. Horretara ulerturik, biharetziko gauzen gaineko kontratua konmutatiboa da, gauzak izaterik lortzen ez badu, prezioa ez baita ordaindu behar. Horregatik, bi salerosketa mota bereiztu behar dira: igurikimenezko gauzaren salerosketa eta igurikimenaren salerosketa, alegia. Le hendabizikoa da gorago azaldu duguna; Erromako Zuzenbidetik datorren terminologia kontutan hartuta, kontratu mota horri emptio rei speratae deritzo. Bigarrenari, aldiz, emtio spei deritzo. Azken horri dagokionez, prezioa beti ordaindu behar da, nahiz eta azkenean gauzak izaterik lortu ez. Beraz, igurikimenaren salerosketa Zuzenbide tipotik kanpoko kontratua da eta, gainera, ausazkoa. Hasieran, benetako salerosketa dela ematen du eta, agian, salerosketaren erregelak aplika dakizkioke. Hala ere, salerosketa kontzeptutik urrun dago. Bi kategoria horien arteko desberdintasunei buruz, AGk 1981eko irailaren 23an emandako epaia kontsulta daiteke. 353. Prezioa Kontratuaren objektuak badu beste alde bat: prezioa, hain zuzen. KZren 1445. art.aren aginduz, prezioa zehatza izan behar da. Zehatza izateak ez du esan nahi, ordea, kontratua burutzen denean prezioaren zenbatekoa erabat finkatuta egon behar denik. Alderantziz, nahikoa da zehazteko modukoa iza tea, KZren 1273. artikuluaren arabera. Salerosketari buruzko manuen artean, 1447, 1448 eta 1449. art.ek azaltzen dute noiz den prezioa zehatza edota ze A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
hazteko modukoa. Lehenengo eta behin, 1447. art.ari helduz, prezioa zehatza izango da, ondoko bi irizpideetarik bat erabilita finka daitekeenean: bata, prezio hori «zehatza den beste gauza bati begira finkatzea». Kasu horre tan, «gauza» adierazmoldea oso zabala da, «zerbait»en parekoa delako; hau da, adierazmolde horrek bere barruan hartzen ditu gauzak, esangura fisikoan edota juridikoan, bai eta egitateak ere. Gauza edo egitate horiek oinarri objektiboa eman behar dute, prezioa finkatu ahal izateko, kontratugileen borondatea kontutan hartu gabe. Kontratugileen borondatea beharrezkoa izango balitz prezioa finkatzeko, ez litzateke kontraturik izango; are gutxiago, pre zioa kontratugileetako batek bakarrik finkatuko balu (KZren 1449. art.ak, 1256. art.aren printzipio orokorra aplikatuz, beren beregi debekatzen du azken hori egitea). Bigarren irizpidea, berriz, hauxe da: «prezioaren finkapena pertsona jakin baten esku uztea». Pertsona hori ez da tartekaria esangura hertsian, ez baitu konpondu behar alderdien arteko gatazkarik; izatez, bitar tekoa baino ez da. Bitarteko horrek berak jakin eta ulertzen duenaren arabera jardun dezake (arbitrium merum) edo, bestela, ekitatearen arabera (arbitrium boni viri). Kontratugileek aukeratuko dute bitartekoa, eta hori gainontzeko bat izan beharko da, pertsona fisikoa zein juridikoa; dena den, bitarteko bat baino gehiago izan daitezke aldi berean. Horren harira, alderdiek erabakiko dute bitartekoak zein modutara jardungo duen; horren inguruan ezer erabakitzen ez badute, bitartekoak ekitatearen arabera jardungo du, KZren 1690. art.tik analogiaz atera daitekeenez. Jarduteko modua bata izan zein bestea izan, bi tartekoaren lana aurkara daiteke, hainbat arrazoitan oinarrituz, besteak beste: bitartekoak edo bitartekoek onuste eginbeharrak urratzea; euren borondateak akatsak izatea; bitartekoak bat baino gehiago direnean, horien arteko adostasunak irregularitateak izatea; bitartekoaren jarduerak mugak gainditu edo zentzurik ez izatea; kontratugileek prozedura erregelak ezarri badituzte (hori beharrezkoa ez bada ere), bitartekoak erregela horiek haustea etab. Bitartekoak ezin badu prezio zehaztu edo horretan atzera egiten badu, kontratua ez da eragingarria izango (1447. art.aren bigarren lerroaldea). Bestalde, KZren 1448. art.aren arabera, «balore, bihi, likido eta gainerako gauza suntsiko rren salmentei dagokienez, prezioa zehatza izango da ondoko
kasuetan: bate tik, prezio gisa hartzen denean saldutako gauzak egun zehatz batean, burtsan edo merkatuan duen prezioa; edo, bestetik, saldutako gauzak egun zehatz batean, burtsan edo merkatuan duen prezioari zenbateko bat gehitu edota kentzen zaionean, zenbateko hori zehatza izanez gero». Manu horrek aipa tzen dituen merkatuetan, prezioak jendaurrekoak izan behar dira: guztiontzat ezagunak, alegia. Horrek ez du esan nahi, ostera, prezio ofizialak izan behar direnik. Gainera, KZren 1448. artikulua mota guztietako gauzei aplika dakie ke, ez gauza suntsikorrei bakarrik; baina, horretarako, gauza horien merka tuak lehentxoago azaldutako ezaugarriak izan beharko ditu (eta hori ez da sarritan gertatuko). Bukatzeko, prezioa, zehatza izateaz gain, diruzkoa izan behar da, 1445. art.ak hauxe baitio: «diruz edo dirua ordezkatzen duen beste edozein zeinuren bidez». «Dirua ordezkatzen duen zeinu» adierazmolde horren barruan sar daitezke agiriak eta tituluak ere. Horretarako, agiri edo tituluek bi baldintza bete beharko dituzte: bata, kredituak barneratzea eta, bestea, kreditu barneratuen bidez diru kopuru zehatz bat ordaintzea. §119. JABETZA ESKUALDATZEKO ONDOREA 354. Jabetzaren eskualdaketa Kontratuei buruzko Zuzenbidearen ekonomia orokorrean, salerosketaren eginkizuna oinarrioinarrizkoa da eta horixe atzematen du gizarteak berak ere. Hauxe da, izatez, salerosketaren eginkizuna: jabetza eskualdatzeko ohiko tresna izatea, hain zuzen. Horren ondorioz, zentzuzkoa izango litzateke antolamendu juridikoak saltzaileari ezartzea jabetza eskualdatzeko betebeharra. Hala ere, Kode Zibilak ez du horrelakorik egin, arrazoi historiko konplexu ak direlabide: batetik, modu berezian interpretatu dituelako Erromako tes tuak (interpretatzeko modu hori zuzena izan zein okerrekoa); eta, bestetik, eskubide errealak eskualdatzeko sistema oso bitxia A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
delako Espainian. Sistema horren arabera, jabetza eskualdatzen da, ÂŤzenbait kontraturen ondorioz tra ditioaren bidezÂť (609. art.). Horrek ondokoa adierazten du: lehenengo eta be hin, kontratua betebeharrak sortzen dituen titulua dela; eta, bigarrenik, gauza ematea modua dela: jabetza (edo kasuan kasuko eskubide erreala) sortzeko modua, alegia. Sistema hori salerosketari aplikatuta, jabetza eskualdatzen da, kontratuaren objektu den gauza ematen denean eta ez, ordea, kontratua burutzen denean. Hori berori atera daiteke KZren 1095. art.tik. Bestalde, Kode Zibilaren manu batek ere ez du ezartzen, berariaz eta zalantzarik gabe, jabetza eskualdatzeko betebeharra dagoenik. Legeak saltzaileari ondokoa baino ez dio agin tzen: saldutako gauza eman eta sanea dezan (1461. art.). Horregatik, geroago azalduko dugun moduan, ebikzioa gertatzean, erosleak ÂŤgauzaren legezko edukitza eta edukitza baketsuaÂť izan beharko ditu, horren gaineko erantzuki zuna baitu saltzaileak (1474. artikulua: edukitzaren aipamen hori ezin da jabetzarekin parekatu). Era berean, manu batek ere ez du ezartzen saltzaileak salerosketaren objektua xedatzeko ahalmena izan behar duenik. Kode Zibilaren arauketari helduta, horretan ez dago batere zalantzarik: lege sistema gauza emateko betebeharrean oinarritzen da eta legeak jabetza eskualdatzeko ondorea eratxikitzen dio betebehar horri. Hala ere, gauza emateko betebeharrean oinarritu barik, jabetza eskualdatzeko betebeharrean oinarritu zitekeen; horrek ez zuke en arazo larririk sortuko eta, agian, zentzuzkoagoa izango zatekeen. Baina lege mekanismoa hor dago eta den modukoa da. Hori dela eta, jabetza es kualdatzeko betebeharra dagoela uste dutenek ezin izan dute sinesgarriro egiaztatu ondokoa: jabetza eskualdatzeko betebeharra (betebehar nagusia, eu ren aburuz) ez betetzeak kontratuaren suntsiarazpena dakarrenik. Hori froga tu ezean, euren iritzia ezerezean geratzen da. Autore horiek ezin dute besterik egin jabetza eskualdatzeko betebeharra a priori dagoela adierazi baino; baina, horrekin, frogatu nahi dutena frogatutzat jotzen dute.
Ildo beretik, baliozko salerosketa baten ondorioz, gauza ematen zaio erosleari eta horrek gauzaren legezko edukitza eta edukitza baketsua eskuratzen ditu. Edukitza horietan kalterik egiten ez bazaio, erosleak ez du izango inolako akziorik, jabetza eskualdatzeko betebeharra bete ez dela errekla matzeko. Mekanismo juridiko horrek baditu abantaila batzuk. Trafikoa ari nagoa eta biziagoa izatea ahalbideratzen du, saltzaileari ez diolako ezartzen jabariaren gaineko titulartasuna egiaztatzeko zama neketsurik. Dena dela, za ma horiek alferrekoak dira, gainontzekoek ezin dutenean eroslearen egoera aldatu. Eroslearen egoera aldaezina izan daiteke gainontzekoentzat, nahiz eta saltzailearen titulartasunak akatsen bat izan edota saltzailea bera titularra izan ez. Horixe gertatzen da, adibidez, eskuratzailea babesturik dagoenean, ondoko bi baldintzak betetzen dituelako: gauza kostubidez eskuratzea (eros leak kostubidez eskuratzen du beti) eta onusteduna izatea (hots, eskualda tzailearen itxuran konfiantza edukitzea). Zenbaiten ustez, erosleari emandako babes hori erregela orokorra da. Gure ustez, ezin da horrelakorik esan. Hala ere, egia da babes hori sistema guztian hedaturik dagoela eta beraren eragina zabalzabala dela (HLren 34. art.; KZren 464. art.; KZren 1295. art.aren bigarren lerroaldea). Horregatik, ez da arazo larria Espainiako sisteman jabe tza eskualdatzeko betebehar ustezkorik ez izatea. 355. Inoren gauza saltzea Gorago esan bezala, saltzaileak ez du izan behar salmentaren objektua xedatzeko ahalmenik, ez baitago hori beren beregi agintzen duen araurik. Bestalde, salerosketa kontratuak gauza emateko betebeharra baino ez du erakartzen. Bi baiespen horiek aintzat hartuta, inoren gauza saltzea baliozkoa da ezbairik gabe (gure ustez, beste sistema batzuk ere kategoria hori onartzeko moduan daude eta, gertatu ere, horixe gertatu da). Beraz, hasieran horren kontrako iritziak azaldu ziren arren, gaur A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
egun inork ere ez du zalantzan jartzen saltzaileak ez duela izan behar saldutako gauzaren gaineko jabetza rik. Beste hitz batzuekin esateko, salerosketa kontratua baliozkoa izango da, kontratu hori burutzean saltzailea gauzaren jabea ez bada ere. Ondorio hori bistakoa da Espainiako sisteman. Arestian esan dugun bezala, salerosketak betebeharrak bakarrik sortzen ditu; hau da, jabetza ez da kontratuaren on dorioz eskualdatzen, baizik eta kontratuaren ondorioz traditioaren bidez (KZren 609. art.). Hori dela eta, inoren gauza saltzea baliozkoa izan dadin, muga bat bakarrik dago, alegia: saltzaileak iruzurrik ez egitea; saltzaileak iruzurrik eginez gero eta iruzur hori dolotzat hartuz gero, kontratua deuseztakorra izango da, KZren 1269. art.aren arabera. Alderdi biek ez dakitenean gauza inorena dela, okerra dago gauzaren izaerari buruz. Hala ere, kasu horietan eztabaidatu da okerrari buruzko arauketa aplikatu behar den ala ez. Gauza ematen ez bada, ezbetetzeari buruzko arauak okerrari buruzko manu en gainetik jarriko dira eta, horren ondorioz, lehendabizikoek alde batera utziko dituzte bigarrenak. Bestalde, erosleari gauza eman eta gero, horren le ge edukitza edota edukitza baketsua kentzen bazaio, orduan ebikzioaren zioz ko saneamenduaren arauak aplikatu behar dira, 1475. artikuluarekin bat etorriz. Edozein modutan ere, ezbetetzeari buruzko arauak aplikatzeko (sun tsiarazpena; id quod interestaren gaineko erantzukizuna; ebikzioaren ziozko erantzukizuna), kontratua baliozkotzat jo behar da eta berari dagozkion ondore guztiak izan dituela ulertu behar da, nahiz eta alderdiek gauza inorena den jakin ez (hori guztia, aurrerago azaldutako doloaren kasuan izan ezik). Arazo horren inguruko jurisprudentzia ez da eraberekoa izan. Nolanahi ere, epairik gehienek adierazi dute inoren gauza saltzea baliozkoa dela. Ho rien artean, ereduzkoa da AGk 1958ko uztailaren 5ean emandako epaia; ares tiko epaien artean, joera hori sendotu du, besteak beste, AGk 1976ko uz tailaren 5ean emandako epaiak.
356. Jabari erreserbarekin saltzea Azaldu ere, prezio geroratua duten salerosketetan azaltzen da gehienetan jabari erreserba. Erreserba horren bidez, saltzaileak saldutako gauzaren jabetza atxikitzen du, prezioa erabat ordaintzen ez zaion bitartean. Jakina dugunez, Espainian eskubide errealak eskuratzeko sistema «titulu eta modu»an oinarritzen da (KZren 609. art.). Hori kontutan hartuta, erregela orokorra da traditioak jabetza eskualdatzen duela, salerosketa delamedio. Beraz, jabari erreserbaren klausula erregela horren salbuespena da: gauza edozein formaren bidez eskualdatu bada ere (ikus beherago), eroslea oraindik hartzekodu na besterik ez da, ez baitu titulartasun errealik izango, saltzaileari prezioa osoosorik ordaindu arte. Jurisprudentziak laster adierazi du itun hori zilegia dela, KZren 1255. art.ak zehaztutako mugen barruan dagoelako. Kontu horren inguruan oso adierazgarria da AGk 1958ko ekainaren 10ean emandako epaia; epai horrek jabari erreserbari buruzko doktrina orokorra finkatu zuen eta ondorengo epai askok aurreko hori hartu dute eredutzat. Horren harira, jabari erreserbaren egitura teknikoa zein den zehazteko, jarrera desberdinak agertu dira; jarrera horiek ondorio praktiko desberdinak eratxikitzen dizkiote jabari erreserbaren itunari. Batzuen ustez, prezio geroratuaren gaineko berme eskubidetzat har daiteke jabari erreserba; izan ere, prezioa ordaintzen ez bada, saltzaileak gauzaren jabetza berreskuratuko du. Beste batzuen iritziz, ordea, jabetzaren eskualdaketari ezarritako baldintza etengarria da jabari erreserba; baldintza hori («zalantzazko eta biharetziko jazokuntza» hori, alegia) betetzen ez den bitartean, hau da, prezioa erabat ordaintzen ez den bitartean, eskualdaketa etenda geratuko da. Azkenik, beste batzuen aburuz, jabetzaren eskualdaketari ezarritako baldintza suntsiarazletzat har daiteke jabari erreserba; baldintza horren bidez, saltzailearen eskuraketa suntsiarazi ahal izango da, prezioa ordaindu ezean. Horiek guztiak gogoan izanik, jurisprudentziak eta autore gehienek bigarren jarrerari heldu diote. Gu geu ere iritzi berekoak gara, baina bi ñabardura egin behar ditugu: batetik, ezin da ahaztu jabari erreserbaren berezko helburua zerbait bermatzea dela; eta, bestetik, jabetzaren eskualdaketari ezarritako A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
baldintza etengarri az hitz egitean, ezin da gehiegiko ondoriorik atera, beharbada alderdiek ere ez dutelako halako ondoriorik nahi. Ildo horretatik ibili da jurisprudentzia bera ere, hori egitean aurretiaz finkatu dituen oinarri teorikoetatik urrundu den arren. Edozein modutan, alderdien asmo enpirikoa kontutan hartuta, jabari erreserbaren klausulak ondoko helburua du: jabetza saltzailearen ondarean uztea ab initio. Ideia hori bat dator baldintza etengarriaren aldeko tesiarekin eta, gainera, ideia horrek jabari erreserbaren berme eginkizuna azpimarra tzen du. Hortaz, pactum reservati dominiia ulertzeko, arestian azaldutako guztia aintzat hartu behar da eta, batez ere, ondokoa: jabari erreserbaren itunak berme eginkizuna betetzen du eta hori itunaren eginkizun bakarra ez bada ere, eginkizunik nagusiena da. Horren harira, jabari erreserbaren eragingarritasunak arazo batzuk azaltzen ditu. Alderdien artean, ez da arazo larririk sortzen: prezioa ordaintzen ez bada, gauzaren gaineko jabetza saltzailearen eskutan geratuko da behin betiko. Hala ere, prezioaren zenbateko batzuk ordainduta egonez gero, horien destinoa erabaki beharko da. Egineginean ere, destino hori ez dago lotuta jabari erreserbaren eragingarritasunari, ezbada kontratuaren suntsiarazpenak dituen ondorioei; izan ere, prezioa ordaindu ezean, kontratua suntsiarazi egiten da berez. Gainera, trafikoan ohikoa izaten da zenbait zigor ezartzea, eperen bat edo batzuk ordaindu gabe geratzen direnean; zigor horien bidez, erosleak galdu egiten ditu prezio moduan ordaindutako zenbateko guztiak edota horietatik gehienak. Dena dela, epaileak zigor horien ondorioak malgu ditzake, KZren 1154. art.ak ezartzen duen ekitate printzipioaren arabera. Arazo larriagoak azaltzen dira, ordea, galdera honi erantzutean: jabari erreserbaren itunak eragingarritasunik al du gainontzekoei begira? Nolanahi ere, itun hori ez bada eragingarria gainontzekoei begira, alferrekoa da; beste modu batera esateko, itun horrek ez badu inolako eragingarritasunik gainontzekoei begira, orduan baztertu egin daiteke praktikan. Baina badu halanolako eragingarritasunik eta, hori azaltzeko, bi gatazka mota bereiztu behar ditugu: batetik, saltzailearen edo eroslearen hartzekodunek kolpe egitea jabari erreserbapeko ondasunei; eta, bestetik, ondasun horren azpieskuratzailea agertzea, saltzailearekin edota eroslearekin
jabaria eskualdatzeko negozioa egin duelako. Aurreneko gatazkei dagokienez, saltzailearen alde konpondu behar dira saltzaile horrek eroslearen hartzekodunekin ditu en auziak; horretarako, baldintza hau bakarrik bete beharko da: gainontze koen aurka jartzeko modukoa izatea jabari erreserbaren agiria (KZren 1218 eta 1227. art.ak). Bigarren motako gatazkei dagokienez, beste modu batera ulertu behar dira horiek konpontzeko printzipio artezkariak, hots: gainon tzekoen babesari buruzko erregelak aplikatu behar dira (oinarrian, KZren 464 eta 1295. art.ak, HLren 34. art. eta MKren 85. art. Manu horiek interpretatzea ez da eginkizun erraza eta bananbanan egin behar da; horren ondorioz, dok trinarentzat ez da lan erraza izan, ezta baketsua ere, manu horietatik printzi pio orokorrak ateratzea). Lehentxoago aipatutako arazorik gehienak konpon daitezke, jabari erreserbaren ituna fede publikoa ematen duen Erregistroan agertaraziz gero. Horrelako itunak Erregistroan agertarazteko, bereiztu behar da saldutako gau za ondasun higiezina den ala ondasun higikorra. Liburuki honi ez doakio Erregistroaren gorabeherak sakonean azaltzea. Halarik ere, ondokoa gogoratu beharra dago: saldutako gauza ondasun higiezina izanez gero, HLren 11. art.an oinarritzen da jabari erreserbaren ituna inskribatzeko aukera. Manu horren arabera, jabari erreserbaren ituna eragingarria izan dadin gainon tzekoei begira, berariazko baldintza suntsiarazletzat hartu behar da prezio geroratuaren ordainketarik eza. Hartu ere, pactum reservati dominii izene koa baldintza suntsiarazletzat har daiteke; eta gehienetan horretara egiten ez bada ere, zinez, ez dago baldintza horretatik urrun, lehentxoago esan dugun moduan. Halaz ere, pactum reservati dominiia baldintza etengarritzat joz gero (eta horixe da jurisprudentziaren eta autore gehienen jarrera), HLren 23. art.ak beren beregi ahalbideratzen du izaera horretako baldintzak Erregis troan agertaraztea. Bestalde, saldutako gauza ondasun higikorra izanez gero, kontutan izan beharko da Ondasun Higikorren Eperako Salerosketari buruzko 1965eko uztailaren 17ko Legea. A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
Lege horren 23. art.aren aginduz, jabari erreserbaren ituna legeak berak eratutako Erregistroan inskribatu beharko da; izan ere, legeak erregistro hori sortu zuen, jabari erreserbaren ituna eta xe datzeko debekua agertarazteko. 357. Salmenta bikoitza Zer gertatzen da, erosleari gauza eman baino lehen, saltzaileak beste bati saltzen dionean gauza bera? Lehenengo erosleak ez du jabetza eskuratzen, KZren 609. art.aren arabera ez delako iter eskualdatzailea gauzatu. Hala eta guztiz ere, erosle horren tituluak lehentasuna duenez gero, aurreneko erosle ak lehenespena al du beti bigarrenaren aurretik? Edo, alderantziz, bigarrenak gauzaren jabetza eskuratu al du, berari gauza emanez gero edo beste edozein mekanismo erabiliz gero? Arazo horretaz, hots, salmenta bikoitzaz arduratzen da KZren 1473. artikulua. Artikulu horrek dioena hitzez hitz hartuta, bi eros le desberdini egindako salmentari buruz bakarrik ari dela ematen du, horixe baita hipotesirik ohikoena. Dena den, saltzaile bakar batek bi pertsona baino gehiagori (eta ez, derrigor, bi pertsonari bakarrik) gauza bera saltzen dionean ere, artikulu hori berori aplikatu beharko da. Hor aipatutako manuak ondasun higikorrak eta ondasun higiezinak bereizten ditu. Ondasun higikorra izanez gero, jabetza eskualdatuko zaio onustez gauza horren edukitza lehenago eskuratu duenari (1473. artikuluaren lehenengo lerroaldea). Edukitza eskuratzeak zer adierazi nahi du: benetako edukitza izatea, ala nahikoa da traditioa gauzatzeko beste edozein bide erabiltzea (esaterako, fikziozko traditioa eta traditio instrumentala)? Kontu horren inguruan, doktrinaren jarrera ez da eraberekoa izan. Hala ere, argi dago jurisprudentziak lehentasuna ematen diola benetako emateari, emate horren forma ÂŤsinbolikoeiÂť baino (AGk 1955eko ekainaren 9an, 1956ko azaroaren 17an eta 1957ko maiatzaren 12an emandako epaiak). Erosleetarik batek ere ez badu edozein motatako edukitza eskuratu, orduan jabetza eskuratuko du titulurik zaharrena duenak; horixe atera daiteke, KZren 1473. art. ak ondasun higiezinei buruz ezarritakoa analogiaz aplikatuz gero. Bestalde, onustearen baldintza kasu guztietan bete behar da, hori
baita arau osoaren ardatza. Eroslea onusteduna izango da, jakin ez dakienean beste salmenta bat egon denik ere (KZren 433 eta 1950. art.ak); onuste hori eskuraketa unean izan beharko du erosleak. Ondasun higiezinei dagokienez, jabetza eskuratuko du hori berori Jabetza Erregistroan lehenago inskribatzen duen eskuratzaileak (1473. art.aren bi garren lerroaldea). Horretarako, 609. art.aren arabera, beharrezkoa al da le henezpenezko erosleak iter eskuratzailea osoosorik gauzatzea? Hau da, traditioa gauzatu behar izan da erosle horren alde? Galdera horri erantzutea ez da batere erraza; baina, oinarrian, baietzaren alde agertu behar gara, 1473. artikulua «eskuratzaile»az ari delako eta ez, ostera, «erosle»az. Gainera, ara zoa ez da horren larria, gehienetan traditio instrumentala gauzatuta dagoe lako 1462. art.aren bidez; izan ere, titulu publikoa edukitzea inskripzioaren nahitaezko baldintza da. Nolanahi ere, inskripzioa egin baino lehen gerta daiteke beste erosleak gauzaren edukitza materiala jasotzea. Horrelakoetan, gatazkak sor daitezke eta horiek konpontzea arras zaila izan daiteke. Edozein modutan ere, kontutan izan behar da benetako traditioak nagusitasuna duela, traditio instrumentalaren aurretik. Horretan oinarriturik, badirudi kasu ho rietan ez dela babestu behar jabetza inskribatzen duen eroslea. Dena dela, ondorio hori bat baino ez da, halako kasuetan izan daitezkeen ondorio guz tien artean. Konponbide horren aurka, Erregistroak historian zehar bete du en eginkizuna nabarmen daiteke; jakina denez, Erregistroa arazo horiei aurre egiteko sortu zen, arlo honetan zalantzan jar baitaiteke edukitzaren balioa. Edozelan ere, gai hau sakonago aztertu ahal izateko, Ondasun higiezinei buruzko erregistro zuzenbidea azaldu behar da eta hori egitea ez doakio libu ruki honi. Bigarren lerroaldeak ez du egiten onustearen gaineko aipamenik; hala ere, argi dago ondasun higiezinen alorrean onustea nahitaezko betekizuna dela, ondasun higikorren kasuan A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
gertatzen den bezala. Bukatzeko, KZren 1473. art.ko hirugarren lerroaldea ere ondasun higiezinei buruz ari da. Horren ildotik, inskripziorik ez dagoenean, gauzaren edu kitza onustez nork lehenago eskuratu, horrexek eskuratuko du jabetza; eta edukitzarik izan ezean, datarik zaharrena duen titulua aurkezten duenak, hori ere onusteduna izanez gero. ยง120. SALTZAILEAREN BETEBEHARRAK 358. Gauza emateko betebeharra KZren 1461. art.aren arabera, saltzaileak gauza eman eta gauza hori saneatu behar du. Gauza emateko betebeharrak berez dakar saldutako gauza eroslearen eskutan jartzeko betebeharra. Horixe da, hain zuzen ere, benetako traditioa: erosleari gauzaren edukitza materiala ematea. Hala eta guztiz ere, Kode Zibilak beste forma batzuk onartzen ditu traditioa gauzatzeko; forma horien bidez, edukitzaren eskualdaketa itxuraz edota modu sinbolikoan bakarrik egiten da. Lehendabiziko formari traditio instrumental, traditio chartae edo per chartam eta traditio instrumenti deritzo, beste izendazio batzuen artean. Traditio horren bidez, eskritura publikoa egi lestea eta gauza ematea parekatzen dira, eskritura horretatik kontrakoa ateratzen ez den bitartean (1462. art.aren bigarren lerroaldea). Ohartarazteko modukoa da 1462. art.ak ez duela esaten gauzaren ematea uste izango denik; aitzitik, zuzenean parekatzen ditu eskritura egilestea eta gauza ematea, eskrituratik bertatik beste zerbait ondorioztatzen denean izan ezik. Bigarren tra ditio motari traditio constituto possessorio edo constitutum possessorium deritzo. Horrelakoetan, saltzaileak ez dio eskualdatzen gauza erosleari; alderantziz, saltzaile horrek gauzaren edukitzari eusten dio, baina beste titulu baten bidez. Traditio horren inguruan, ohikoa izaten da ondoko adibidea jartzea: errentari bihurtzen den saltzailearena, hain zuzen ere. Praktikan, traditio forma hori edukitza eskualdatzeko akordio bat besterik ez da, baina kasu horretan ez dago edukitzaren benetako
lekualdaketarik. Gerta daiteke alderantzizko kasua ere, salerosketa egin aurretik erosleak gauzaren edukitza materiala duenean. Traditio mota horri traditio brevi manu deritzo eta KZren 1463. art.ko azkenengo tartekadurak aipatzen du. Hirugarren formari, berriz, ondasun higikorren traditio sinboliko deritzo eta 1463. artikuluak arautzen du; horren bidez, saltzaileari gauzaren sinbolo bat ematen zaio, kasurako, etxebizitzaren giltzak (traditio clavium, apud horreum). Bistan denez, eskualdaketa burutzen da, saltzaileari edukitza materiala kendu gabe. Azkenik, laugarren traditio mota ondasun gorpuzgabeen traditio sinbolikoa da, KZren 1464. art.aren arabera. Bistan denez, Kode Zibilaren sisteman, traditioa «desmaterializatu» edo «espiritualizatu» egin da. Tradizio historikoak ibilbide luzea egin du: hasie ran, benetako ematea, hau da, emate materiala bakarrik onartzen zuen; gero, emate horren sinboloak eta agiriak barneratu zituen; eta, gaur egun, traditioa akordio hutsa izan daiteke. Ikuspuntu praktikoari helduz, ibilbide horrek titulua eta modua parekatzen ditu de facto (KZren 609. art.). Are gehiago, beste antolamendu juridiko batzuetan hauxe gertatu da historian zehar: traditioa «espiritualizatu» eta gero, titulu eta moduaren sistema desagertu da; horren ordez, adostasun hutsezko sistema aplikatzen da, jabetza eta beste eskubide erreal batzuk eskualdatzeko. Bestalde, Kode Zibilak kontutan hartzen du salerosketa kontratuak elkarrekiko betebeharrak sortzen dituela. Hori gogoan izanda, 1466 eta 1467. art.ek ondokoa xedatzen dute: kontratua burutu eta gero, saltzaileak ez badu prezioa jasotzen, gauza emateko betebeharra desagertu egingo da edo etenda geratuko da. Beraz, artikulu horien arabera, saltzaileak ez du izango saldutako gauza emateko betebeharrik, erosleak ez badio prezioa ordaindu edo kontratuan ez bada adierazi ordainketa egiteko eperik. Era berean, saltzaileak ez du izango gauza emateko betebeharrik kasu honetan: salerosketa egitean, ordainketaren gerorapena hitzartu da; ondoren, eroslea kaudimengabea dela atzeman du saltzaileak, horrek prezioa galtzeko arriskua dakarrela. Hala ere, kasu horrek badu salbuespen bat: egoera bera izanik ere, saltzaileak gauza emateko betebeharra izango du, erosleak prezioaren fidantza ematen badu harekin hitzartutako epean. Gauza emateak dakartzan gastuei dagokienez, KZren A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
1465. art.ak ezarritakoa aplikatu beharko da. Bukatzeko, gauza eman beharko da, kontratua burutzean gauza horrek zuen egoera berean. Gainera, kontratua burutzen denetik, fruituak zor dira eta, hala denean, fruitu horiek gauzarekin batera eman beharko dira, 1468. art.aren arabera. 359. Ondasun higiezinen luzezabalera eta kalitateari buruzko arazoak Gauza emateko betebeharrak sor ditzakeen arazoen artean, KZren 1469, 1470, 1471 eta 1472. art.ek arreta berezia jartzen dute, ondasun higiezinen luzezabalera eta kalitatearen inguruan azal daitezkeen arazoetan. Artikulu horiek oso zabalak eta xeheak dira; hala ere, ez da batere erraza horiek interpretatzea eta, gainera, ez dituzte kasu guztiguztiak arautzen. Horretan bereziko eragina izan du artikulu horien jatorri historikoak; horren ondorioz, modu heterogenoan nahastu izan dira arazoen konponbide ezberdinak. Liburuki honen ezaugarriak kontutan izanda, ezin dugu arauketa horretan askorik sakondu. Nolanahi ere, honetara sistematiza dezakegu lege testua: 1. Ondasun higiezinak saltzean, horien luzezabalera zehazten da. Luze zabalera horren bidez adierazitako neurri unitateen arabera, prezioa fin katzen da (1469.2. art.). Salerosketa egin eta gero, eroslea konturatzen da ondasun higiezinen benetako luzezabalera kontratuan adierazitakoa baino txikiagoa dela. Horrelakoetan, erosleak saltzaileari eskatu ahal izango dio kontratuan adierazitako guztia eman diezaion. Edozein modutan ere, benetako luzezabalera kontratuan adierazitakoa baino txikiagoa denean, gerta daiteke ezinezkoa izatea prestazioa osoosorik betetzea, aurretik itundu izan den moduan. Kasu horretan, Kode Zibilak bi aukera ematen dizkio erosleari: bata, prezioaren proportziozko beherapena eskatzea eta, bestea, kontratua hutsaltzea (terminologia egokia erabiliz gero, suntsiaraztea izango litzateke). Hala ere, azken aukera hori erabili ahal izateko, ondoko baldintza bete beharko du luzezabaleraren beherapenak: kontratua egitean ondasun higiezinari eratxiki izan zaion luze-
zabaleraren hamarrena baino handiagoa izatea. 2. Ondasun higiezinak saltzean, horien luzezabalera zehazten da. Luze zabalera horren bidez adierazitako neurri unitateen arabera, prezioa fin katzen da (1470. art.). Salerosketa egin eta gero, eroslea konturatzen da ondasun higiezinen benetako luzezabalera kontratuan adierazitakoa baino handiagoa dela. Kasu horretan, eta aurreko kasuaren harira, erosleak bi au kera izango ditu: prezio handiagoa ordaintzea edo kontratua suntsiaraztea (kontratuan atzera egitea, dio Kode Zibilak). Azken aukera hori erabili ahal izateko, luzezabaleren arteko aldeak ondoko baldintza bete beharko du: kontratua egitean ondasun higiezinari eratxiki izan zaion luzezabaleraren hogeirena baino txikiagoa izatea. 3. Ondasun higiezina saltzean, goren mugako prezioa ezartzen da eta ez, ordea, neurri unitateen araberako prezioa (1471.1. art.). Praktikan, salmenta horri «gorputz zehatz»aren salmenta deritzo. Kasu horretan, prezioak ez du inolako aldaketarik izango, gorputz horren luzezabalera handiagoa izan zein txikiagoa izan. 4. Bi finka edo gehiago saltzen dira. Finka horien mugak zehazten badira ere, guztientzat prezio bakarra finkatzen da (1471.2. art.aren lehenengo tartekadura). Horrelakoetan, aurreko kasuari (hau da, «gorputz zehatz»aren salmentari) emandako konponbide bera ezartzen du Kode Zibilak. 5. Bi finka edo gehiago saltzean, prezio bakarra finkatzen da (1471.2. art.aren bigarren tartekadura). Baina finka guztien mugak zehazteaz gain, horien luzezabalera identifikatzen da. Kasu horretan, saltzaileak muga horien barruan dagoen guztia eman beharko dio erosleari, nahiz eta kontratuan adierazitako luzezabalera txikiagoa izan. Antza denez, Kode Zibilak «gor putz zehatz»aren salmentatzat jotzen du hipotesi hori. Edozein modutan ere, erregela ez da batere koherentea edo, behintzat, nahasgarria da, ondokoa ezartzen duenean: saltzaileak ezin badu bete lehentxoago azaldutako betebeharra, prezioa urritu egingo da, erosleak jaso ez duen luzezabaleraren arabera; hala eta guztiz ere, kontratua deuseztatu egingo da, erosleak ez badu jaso nahi kontratuan adierazitakoa baino gutxiago. Arestian azaldutakoa A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
kon tutan hartuta, badirudi «gorputz zehatz»aren kasua izan beharrean, neurri unitateen arabera ezarritako prezioaren kasua dela. Nolanahi ere, hori ez da interpretazio zuzena. «Gorputz zehatz»aren salmenta kasua da, mugak eta luzezabalera zehazturik daudelako. Hala ere, gorputz horren «zehaztasu na» ez da erabatekoa, saltzaileak ezin duelako eman muga eta luzezabalera horien barruan dagoen zerbait (esate baterako, gainontzekoaren lurzatia). Horregatik, kasu horretan ondoko konponbidea hartzen da: kontratua deu seztatzea, gauzaren inguruan oker garrantzitsua dagoelako. Horixe da, hain zuzen ere, erosleari ematen zaion aukera, luzezabalerari buruzko arazoak albo batera utzita. Hala eta guztiz ere, erosleak kontratuari eutsi nahi badio, aukera izango du saltzaileari prezio txikiagoa ordaintzeko, erosleak berak jaso ez duen luzezabaleraren arabera. Bistan denez, bigarren aukera hori «gor putz zehatz»aren kasuan ematen da; horregatik, aipatu berri dugun kasuan ere, neurri unitateen araberako prezio zehatza duen gorputzaz hitz egin dai teke nolabait. 6. Kalitate akatsak izan daitezke, nahiz eta luzezabaleraren inguruan akatsik izan ez (1469.2.3. art.). Dena dela, KZren arabera, kalitate akatsak eta luzezabaleraren akatsak konponbide bera dute, hots, ondoko kasuan ematen den konponbidea: ondasun higiezina saltzean horren luzezabalera adierazteaz gain, prezioa neurri unitateen arabera finkatzen denean. Arestian esan dugun moduan, KZren arauketa oso xehea bada ere, ez ditu kasu guztiak aztertzen. Esaterako, KZk ez ditu arautzen kasu «mistoak», hots, luzezabalera eta kalitate akatsak (gehiago edota gutxiago izatea, alegia) aldi berean dituzten kasuak. Guk ezin dugu horietan sakondu, baina hauxe da kasuok konpontzeko bidea: gorago sistematizatu ditugun artikuluak modu hedatzailean interpretatzea edota analogiaz aplikatzea. Edozelan ere, arau horien guztien ratioa aztertu behar dugu. Arauen ratioa identifikatzeak, batetik, erraztu egiten ditu euren
interpretazioa eta aplikazioa; eta, bestetik, gauza emateko betebeharraren betepenari dagokionez, arau horien norainokoa zehazten du. Horren ildotik, eta xedapenen egitura kontutan hartuta, bistakoa da saldutako gauzaren gaineko okerrak daudela, KZk aztertzen dituen kasu guztietan. Hala ere, legegileak uste du erosleak oraindik interesa duela kontratuari eusteko; horregatik, kontratua artatzearen alde azaltzen da Kode Zibila. Berbarako, «gorputz zehatz»ei dagokienez, legegilearen aburuz, objektua zehatzmehatz identifikatzeko ez du eraginik izan ondasun higiezinak luzezabalera gehiago edo gutxiago izateak. Modu berean, luzezabaleraren arabera finkatutako prezioa duten ondasun higiezinei dagokienez, muga batzuen barruan, legegileak uste du oraindik prestazioak interesa duela eroslearentzat, prezioa gehitu edo urrituz gero. Nolanahi ere, muga zehatz batzuk gainditzen direnean, legeak ahalmena ematen dio erosleari, kontratua suntsiarazteko edo kontratu horretan atzera egiteko. Okerraren ziozko aurkarapena eginez gero, eroslea betebeharretik askatuko litzateke. Baiespen horrek berebiziko garrantzia du: erosleak oke rraren ziozko deuseztakortasun akzioa egikaritu ahal izango du, kontratu tik atera badaiteke prestazioak ez duela interesik eroslearentzat, ezta muga zehatz horien barruan ere. Ulerbidez, prestazioak ez du interesik izango eroslearentzat, ez baditu betetzen horren helburuak, edo «gorputz zehatza» identifikatzean akats larriak izan badira. A fortiori, gorago aipatutako arauak ez dira aplikatuko saltzailea doloduna denean, hau da, dolo horren ondorioz gertatu direnean saldutako ondasun higiezinaren luzezabalera nahiz kalitate akatsak edo ondasun horren okerreko identifikazioa. Hitz gutxitan esateko, KZren 1469, 1470 eta 1471. art.ek okerrari buruzko arauketa baztertzen du te neurri batean bakarrik; doloari buruzko arauketa, ordea, sekula ere ez dute baztertzen (ildo horretatik, AGk 1975eko abenduaren 16an emandako epaia). Azkenik, arau horiek eskuemaileak direla azpimarratu behar da. KZren 1472. art.ak xedatzen duenez, sei urte igaro eta gero preskribatu ko dira aurreko hiru art.etan oinarritutako akzioak; gauza ematen denean ha A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
siko da epe hori zenbatzen. Doktrinak eta jurisprudentziak ez dute batere argi epe hori iraungitasun ala preskripzio epea den. Hala ere, badirudi biga rren aukera nagusitzen ari dela (Auzitegi Gorenak 1985eko irailaren 23an eta 1986ko irailaren 24an emandako epaiak; dena dela, ikus AGk 1966ko maia tzaren 11n emandako epaia). 360. Gauza saneatzeko betebeharra A) Orokorrean KZren 1474. art.ak hauxe dio: ÂŤKZren 1461. art.ak aipatzen duen saneamenduaren ondorioz, saltzaileak erosleari begira erantzukizuna izango du, batetik, saldutako gauzaren legezko edukitza eta edukitza baketsuaren gain; eta, beste alde batetik, gauza horren ezkutuko akatsen gainÂť. Bistan denez, KZren 1474. art.ak neurri batzuk ezartzen ditu eroslea babesteko, horren interesak betetzen ez direnean. Neurri horiek, izatez, ez dira kontratu eran tzukizunaren inguruko neurriak; kontratu erantzukizuna ezbetetze kasuetan sortzen da eta, aipatu berri ditugun kasuetan, ezbetetzerik ez dago. Aitzitik, 1474. art.ak neurri horiek ematen ditu, saltzaileari arriskuak eratxikitzeko; gainera, kasu batzuetan, saltzaile horrek in contrahendo erantzukizuna izan go du, gaitzustez jardun duelako. Alde batetik, saltzaileak ondoko arriskuak hartu behar ditu bere gain: a) saldutako gauza inorena izatea eta, horren ondorioz, gainontzeko batek erosleari gauza hori kentzea (1478. art.aren 1go.tik 4.era arteko zk.ak); b) saldutako gauzak ezkutuko akatsak izatea, akats horiek kontratua egin eta gero azaltzen direnean eta, horien ondorioz, prestazioa desegokia denean eroslearentzat (1485. art.aren lehenengo lerroaldea eta 1486. art.aren bigarren lerroaldea); c) gauza horretan karga batzuk izatea (KZren 1483. artikulua eta aurrerago aipatutako guztiak). Horiek guztiak arriskuak eratxikitzeko neurriak dira, prestazioa bete eta gero aplikatzen direlako. Arrisku horiek saltzai leari eratxikitzen zaizkio zuzenean eta, horretarako, ez da kontutan hartzen saltzaileari egotzi ahal zaion ala ez gauza
saltzeko behar den titulu juridikorik ez izatea, edo gauza horretan akatsak edo zamak egotea. Bestetik, saltzaileak gaitzustez egiten duenean kontratua (hau da, berak jakin badakienean gauzaren gainean lehenespenezko eskubideren bat edo aka tsen bat dagoela), arestian azaldutako neurriez gain, astundu egingo da sal tzaile horren berorren erantzukizuna (KZren 1478.5 eta 1486.2. art.ak). B) Ebikzioaren ziozko saneamendua KZren 1475.1. art.an azaltzen denez, «ebikzioa gertatuko da, erosleari berak erositako gauza osoosorik edo zati batez kentzen zaionean, epai irmoaren bidez eta erosketa egin baino lehenagoko eskubide batean oinarrituz». Kode Zibilak eroslea babesten du, saltzaileak ez dizkiolako ziurtatu «gau zaren lege edukitza eta edukitza baketsua». Dena dela, Kode Zibilak eroslea babesten du, salerosketa kontratua egitean saltzaileak ez duelako titulartasunik izan; ez du eroslea babesten, ordea, salerosketa egin eta gero sal tzaileak gauzatzen dituen egintzei begira (berbarako, salmenta bikoitzaren kasuan). Gainera, erosleak babesa izango du, legezko edukitza eta edukitza baketsua kendu izan zaizkionean bakarrik. Horren harira, erosleak ez du ino lako akziorik izango, beste barik, saltzailea ez delako gauzaren jabea. Aurre ko idazatietan azaldu dugun moduan, Espainiako sisteman, saltzaileak ez du jabetza eskualdatzeko betebeharrik. Ebikzioaren betekizun sustantiboak ondokoak dira: 1. Saldutako gauzaren titulartasunari buruz, epai irmoa izatea (beti ere, titulartasun horren edukiari buruzko epaia) eta, horren ondorioz, erosleari gauza osoosorik edo zati batez kentzea (KZren 1475 eta 1480. art.ak). Kasu horretan, epaiaren irmotasuna esangura zabalean ulertu behar da eta ez, ostera, JZLren 369. art.aren esangura hertsian. Kode Zibilaren arabera, epaiaren irmotasunak adierazten du epai horrekin bukatu zen A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
judizioa ezin dela berrikusi (lato sensu), auzibidezko ezein mekanismoren bidez. KZk epaiez hitz egiten badu ere, arauketa bera aplikatu behar zaie tartekariek emandako laudo irmoei, bai eta Herri Administrazioaren jarduerak ekar ditzakeen derrigorrezko desjabetzapenei ere. 2. Erosleari gauza kentzea, osoosorik edo zati batez. Kentze edo gabetze hori benetakoa izan behar da eta ez, ordea, mehatxu hutsa. Ildo beretik, ezin da gabetzeaz hitzik egin, saltzaileak ez badio oraindik gauza eman erosleari; horrelakoetan, gabetzeaz barik, gauza emateko betebeharraren ezbetetzeaz hitz egin behar da; eta ezbetetzearen ziozko akzioak egikaritu behar dira. 3. Erosketa egin baino lehenagoko eskubide bat izatea. Eskubide hori saltzaileari egozteko modukoa izan behar da, zenbait kari direlabide. Horrek ez du esan nahi, ostera, saltzailea horren ÂŤerrudunaÂť izan behar denik. Bestalde, erosleak bereganatu behar ditu salerosketa egin eta geroko gorabehera juridikoak, haren kontura geratzen baitira arrisku horiek. Bestalde, KZren 1481 eta 1482. artikuluek ezartzen dituzte ebikzioaren forma betekizunak. Oinarrian, hauexek dira: lehenengo eta behin, saltzaileari ebikzioa gertatu dela jakinaraztea; jakinarazpen horrek betidanik izan duen izendazioa ondokoa da: ÂŤberme moduan egindako deiaÂť, hain zuzen. Sal tzaileari ez bazaio jakinarazpen hori egiten, saneamendu betebeharretik aske geratuko da. Alderantziz, jakinarazpena egiten bazaio eta ez bada judizioan agertzen, judizio horren ondorio guztiak onartu beharko ditu; beste modu batera esateko, aurretiaz auzibidezko aukerak izanda, aukera horiek ez baditu garaiz erabiltzen, a posteriori ezin izango ditu aurkaratu judizioaren emaitzak. Are ge hiago, erosleak judizioan bidegabe amore ematen badu ere, judizioan agertu ezean, saltzaileak ezin izango du horren kontra ezer egin. Gauzak horrela, eta ikuspuntu teknikoari helduz, eroslearentzat benetako zama da saltzaileari jakinarazpena egitea; saltzailearentzat, berriz, zamatzat har daiteke judizioan agertzea. Erosle de mandatuak bere saltzailea baino lehenagoko saltzaile guztiak judizioan ager daitezen eskatu ahal izango du, horiek guztiak ebikzioaren ziozko betebeharra baldin badute.
Bestalde, ebikzioaren ziozko saneamendu betebeharrari buruz, itunak egin daitezke. Itun horiek berariazkoak izan behar dira nahitaez, alegia: saltzailearen «lege betebehar» hori astundu, arindu edota ezabatzeko itunak ezin dira isil bidezkoak izan (1475. art.aren 2 eta 3. lerroaldeak). Edozein modutan ere, sanea mendu betebeharretik askatzeko ituna deuseza izango da, saltzailea gaitzusteduna izanez gero (1476. art.). Gainera, ebikzioa dakarren bermeari uko egitean, gerta daiteke erosleak ez jakitea zeintzuk diren ebikzioaren arriskuak eta, horren on dorioz, ez onartzea berorren ondorioak. Horrelakoetan, saltzailea ez da guztiz askatzen saneamendu betebeharretik; salmentaren prezioa ordaindu beharko du, ebikzioa gertatu zen unera eguneratuta. Zenbateko hori bat baino ez da, ebik zioaren ondorioz saltzaileak erosleari ordaindu behar dizkion partida guztien artean; dena dela, kasuankasuan ordaindu beharreko partiden inguruan, sal tzaileak eta erosleak itunak egin ditzakete. KZren 1478. art.ak zerrendatzen ditu erosleak saltzaileari eskatu ahal dizkion partida guztiak. Horien gainean, ondoko ñabardura egin behar da: 1go.tik 4.era arteko zk.etan azaldutako partidek osatzen dute ebikzioaren ziozko saneamendu betebeharraren muina; hau da, partida horiek erabiltzen dira arriskuak eratxi kitzeko saltzaileari. Bosgarren zk.an azaltzen diren partidak, ordea, in contra hendo gaitzustea izateagatik, saltzaileari erantzukizuna egozteko erabiltzen dira. Aurrerago esan dugunez, ebikzioa zati batekoa izan daiteke (1475. art.aren 1go. lerroaldea). Kasu horretarako, Kode Zibilak erregela zehatz bat ematen du, 1479. art.an. Artikulu horren abiapuntua hauxe da: 1478. art.aren arabera, erosleari ordaintzen zaio ebikzioaren zioz galdu duena; baina, nahiz eta ordainketa hori jaso eta gauzaren gainerako zatia artatu, eroslearen interesa ez da guztiz betetzen. Egoera hori modu objektiboan adierazteko, legeak dio erosleak ez zukeela gauza erosi izango, ebikzioaren zioz kendu izan zaion zatia hasieratik izan ez balu. Horregatik, erosleak kontratua hutsaltzeko aukera izango du; hutsalketa lortzeko, hauxe besterik ez du egin behar: gauza itzultzea, hori erostean gauzak A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
zituen karga berberekin (ez gehiago). Erregela bera aplikatzen da, gauza bat bai no gehiago aldi berean erosi izan direnean, goren mugako prezioaren truk; baina, horretarako, argi agertu behar da erosleak ez zukeela gauza bat bakarrik erosiko, bestea edota beste guztiak aldi berean eskuratu izan ez balitu. C) Zamen ebikzioa KZren 1483. art.aren arabera, «eskrituran ezer adierazten ez bada ere, saldutako finka kargaturik badago agerikoak ez diren zama edo zortasunen bidez, erosleak aukera izango du kontratuaren hutsalketa eskatzeko edota, hala nahi izanez gero, kalteordain egokia eskatzeko; baina, aukera bikoitz hori izateko, zama edo zortasunen izaera kontutan hartuta, uste izan behar da, erosleak horien berri izan balu, ez zukeela finka erosiko. Eskritura egilesten denetik, erosleak urte bete izango du hutsaltze akzioa egikaritzeko edo kalteordaina eskatzeko. Urtebete hori igaro eta gero, erosleak kalteordaina eskatzeko aukera bakarrik izango du; ho rretarako ere, urtebeteko epea izango du, zama edo zortasuna atzeman duen egu netik zenbatuta». Manu hori ez da erraz ulertzekoa eta, gainera, ez da ondo uztartzen Kode Zibilaren sistemarekin. Lehenengo eta behin, egituraren aldetik, badirudi ezkutuko akatsei buruzko kasua dela (zehatzago esateko, akats juridikoa da; izan ere, 1461. art.ak akats edo karga ezkutuen saneamendua ezartzen du); gainera, 1483. ar tikulua aplikatzeko, ez dira gertatu behar ebikzioaren inguruan azaldu ditugun betekizun sustantiboak eta forma betekizunak. Hala eta guztiz ere, Kode Zibilak ebikzio kasuen artean kokatu du. Kontu horrek arazoak ekar ditzake, beren beregi jorratzen ez diren aldeei zein arauketa aplikatu behar zaien zehazteko; adibidez, erantzukizunetik askatzeko ituna eginez gero, ebikzioari buruzko arauak aplikatzen dira —hau da, KZren 1475, 1476 eta 1477. art.ak—, ala ezkutuko akatsei buruzko arauak —1485. art., alegia— ? Kontu hori albo batera utzita, ondokoa ere ulergaitza da: badirudi 1483. art.aren helburua dela eroslea babestea, gauzak izan ditzakeen karga ezezagunei begira. Erosleak karga horiek ezagu
tu izan balitu, ez zukeen kontratua egingo. Hortaz, eztabaidagarria izan daite ke kontratu hori hutsaltzeko ematen den epea laburragoa izatea, okerrari buruzko arauketak ezartzen duena baino. Edozein modutan ere, erosleak karga ezagutze ko aukerarik izango balu, ez litzateke zuzena izango erosle horri inolako akziorik ematea. Karga ezagutzeko aukeraren inguruan, 1483. art.ak ez du zehazten zer gertatzen den karga Jabetza Erregistroan inskribaturik dagoenean. Lehendabizi, kontutan izan behar da manu horren jatorri historikoa. Hori aztertuz gero, esan daiteke 1483. art.ak gatazkan dauden interesak bateratu nahi dituela: batetik, saltzaileak nolabaiteko erantzukizuna izan behar du, ez diolako esan erosleari finka kargatuta dagoenik; eta, bestalde, behar besteko arreta ez izateaga tik, hau da, Erregistroa ez kontsultatzeagatik, erosleari ezin zaio babes guztia kendu. Bi alde horiek bateratzeko, 1483. art.ak hutsaltze akzioaren epea laburtu zuen. Horixe da, hain zuzen ere, manuaren jatorri historikoa. Hala eta guztiz ere, Espainiako sistema orokorrean hartuta, eta jurisprudentziaren jarrera kontutan izanda (AGk 1985eko martxoaren 12an eta 1985eko abenduaren 5ean emandako epaiak), 1483. artikulua ezin zaie aplikatu Erregistroan inskribatutako zamei. Nolanahi ere, erosleak ezbetetzeagatiko akzioak izango ditu saltzailearen aurka, ondoko kasuetan: bata, salerosketa egitean saltzaileak erosleari adierazi dionean finkak ez duela inolako zamarik; eta, hurrena, finka horrek ez dituenean sal tzaileak adierazitako zamak, beste batzuk baino. Gure ustez, 1483. artikuluaren egitatezko kasuak ondokoak hartzen ditu bere barruan: batetik, agerikoak ez diren zamak eta zortasunak; eta, bestetik, beharba da, ageriko zamak eta zortasunak, ezin direnean erraz atzeman eta Erregistroan inskribaturik ez daudenean. Era berean, manuak eskritura adierazmoldea baka rrik erabili arren, 1483. artikulua aplikatuko zaie agiri pribatuetan burututako sale rosketei ere. Lehen adierazi dugun bezala, erosleak bi aukera ditu: kontratua hutsaltzea edota kaltegaleren ordainketa eskatzea. Bata eta bestea egikaritzeko epeak pilatu egin daitezke, epe horien zenbaketa ez baita une berean hasi behar. Horretara ulertu behar da A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
1483. art., manu hori hitzez hitz hartuta, epeak ondoz ondokoak direla ematen badu ere. Bukatzeko, Lurzoruaren Eraentza eta Hiri Antolakuntzari buruzko Legearen 45. artikuluak gai bera jorratzen du, baina beste modu batera. Artikulu horrek arautzen duen kasua hauxe da: orube baten eskuratzaileari ez zaio esaten oru be horrek hirigintza lotura batzuk dituenik edota antolakuntzaz kanpo dagoenik. Horrelakoetan, eskuratzaileak aukera hau izango du: kontratua egin denetik hori hutsaltzea, eta berari egin zaizkion kaltegaleren ordaina eskatzea, hain zuzen ere. Bistan denez, aukera bakarra da; KZren 1483. art.aren arabera, ordea, erosleak aukera dezake hutsalketa edota kalteordainaren artean. D) Ezkutuko akatsen ziozko saneamendua Gorago esan bezala, KZren 1461 eta 1474. art.en arabera, saldutako gau zak ezkutuko akatsak dituenean, saltzaileak horiek saneatzeko betebeha rra izango du. Betebehar horren arauketa zehatza KZren 1484.etik 1499.era arteko art.etara biltzen da. Horien artean, bi arau mota bereiztu behar ditu gu: batetik, edozein motatako gauzei aplikatzeko moduko arauak (1484.etik 1490.era arteko art.ak); eta, bestetik, animalia eta abelburuen akats ezkutuei buruzkoak (1491.etik 1499.era arteko art.ak). Lehenengo eta behin, 1484.etik 1490.era arteko art.ak aztertuko ditugu, edozein motatako gauzei aplikatzeko modukoak direlako. Horien inguruan, hauxe nabarmendu behar da: a) arau horien abiapuntua gauza zehatzaren salmenta denez gero, manu horiek moldatu behar dira, gauza generikoei aplikatu ahal izateko; b) arau horien oinarria (1486.2, 1487 eta 1488. art.ena izan ezik) ez da prestazioa emateko eginbehar nagusiaren edota erantsiaren ez betetzea, alegia: saldutako gauza eman beharko da, «kontratua burutzean gauza horrek zuen egoera berean» (KZren 1468. art.); ildo beretik, oinarria ez da saltzailearen errua ere: «saltzaileak erantzukizuna izango du… akatsengatik… nahiz eta horien berri izan ez» (KZren 1485.1. art.); egineginean ere, arau horiek
saltzaileari arriskuak eratxikitzeko erabiltzen dira eta, horren ondorioz, okerrari eman ohi zaion konponbide bera ezartzen dute: «erosleak ezkutuko akats horien berri izan balu…» (KZren 1484. art.); c) KZren 1486.2, 1487 eta 1488. art.ak, aldiz, in contrahendo erruan oinarritzen dira. Ezkutuko akatsaren ideia arauketa osoaren muina da. Horren harira, gerta daiteke saldutako gauzak gaitzesteko moduko ezaugarriren bat izatea edo nahitaezko ezaugarriren bat ez edukitzea. Horrelakoetan, gauzak ez badu oso osorik edo zati batez eroslearen interesa betetzen, orduan gauzak akatsak dituela esan daiteke («akats horien ondorioz, gauza ezin izango da erabili horrek berez dituen helburuetarako edo, gutxienez, erabilera hori arras mu rriztuta geratuko da; izan ere, erosleak ezkutuko akats horien berri izan balu, ez zukeen gauza eskuratuko, edo prezio txikiagoa ordainduko zukeen gauza horren truk»). Bi kontratugileen asmoa egoki interpretatu eta integratu ondoren, asmo horrek eratorri behar ditu, modu objektiboan, datu horiek guztiak. Bestalde, akatsak ezkutukoak izango dira, behar besteko arreta erabilita ere, erosleak ezin dituenean horiek atzeman. Horretarako, kontutan izan beharko dira eroslearen ezagutzak eta trafikoaren usadioak. Itunaren bidez bazter daiteke ezkutuko akatsen ziozko saneamendua; baina, horretarako, saltzaileak ez du jakin behar saldutako gauzak akatsak dituenik (1485.2. art.). Nolanahi ere, itun hori ez da zilegia izango, kontsumitzaileen eskubideak ukitzen baditu (KEDLOren 11. art.). Bestalde, akzio edilizio deritze ezkutuko akatsak konpontzeko erabili ohi diren bideei. Arautu ere, KZren 1486.1. art.ak arautzen ditu akzio edilizioak. Artikulu horrek bi aukera ematen dizkio erosleari: bata, «kontratuan atzera egitea, berak ordaindu zituen gastuak berreskuratuz» (tratua hausteko ak zioa); eta, bestea, «prezioaren proportziozko beherapena, perituek erabakitakoaren arabera» (zenbatespen akzioa edo quanti minoris akzioa). Aukera bikoitz hori ondo baino hobeto dator Kode Zibilak ezkutuko akatsei eratxikitzen dien ondorioarekin: «akats horien ondorioz, gauza ezin izango da erabili horrek berez dituen helburuetarako edo, gutxienez, erabilera hori arras murriztuta geratuko da; izan ere, erosleak ezkutuko akats horien berri izan balu, ez zukeen gauza eskuratuko, edo gauza horren truk prezio A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
txikiagoa ordainduko zukeenÂť (1484. art.). Hala eta guztiz ere, jurisprudentziak behin eta berriz adierazi du (ikus, arestiko epaien artean, AGk 1985eko martxoaren 6an eta 1987ko uztailaren 15ean emandakoak) akzio edilizioak eta ondoko akzioak batera egikari daitezkeela: okerrak, doloak eta betebeharren ez betetzeak eratorritako akzioak, bai eta kaltegaleren ordaina eskatzekoak ere. Akzio edilizioak egikaritzeko epea oso laburra denez, hori igaro eta gero bes te akzio horiek erabili ahal izango dira. Dena dela, akzio edilizioak erabilgarriak izango dira, erruaren inguruko kontuak (edo errua desagertarazten duten kariak) aintzat hartu gabe ere; gainerako mekanismoei buruz, ostera, ezin da gauza bera esan. Jurisprudentziaren jarrera hori bidezkoa izan zein izan ez (hori erabakitzea oso konplexua da eta lan honen helburuak gainditzen ditu), badirudi sendotu egin dela. Nolanahi ere, arestian esan dugun moduan, akzio edilizioen ondorerik nagusiena da saltzaileari arriskuak eratxikitzea. Hala ere, saltzailearen erruari buruzko kontuak ere aintzat hartzen ditu nolabait; arauketa bera aplikatzen zaie saltzaileari eta kontratugile urratzaileari. Ildo horretatik, 1486.2. art.ak hauxe xedatzen du: saltzaileak saldutako gauzaren akatsak ezagutu arren, ez badio ezer adierazi erosleari, erosleak bi aukera izango ditu: tratua haustea (Kode Zibilaren arabera, kontratua hutsaltzea) edo prezioa txikitzea. Baina, horrezaz aparte, lehendabiziko aukera erabiliz gero, kaltegaleren ordainke ta jasotzeko eskubidea izango du erosleak. Gisa berean, saltzailearen erruan oinarritutako irtenbide hori betebetean azaltzen da gauzaren galerari buruzko 1487 eta 1488. art.etan ere. Lehendabizikoaren arabera, ezkutuko akatsen ondorioz, saldutako gauza galtzen bada, saltzaileak jasan beharko du galera hori eta, erosleari kontratuaren gastuak eta prezioa itzultzeaz gain, kaltegalerak ordaindu beharko dizkio; baina, saltzaileak akats horien berririk izan ez badu, erosleari prezioa eta kontratuaren gastuak bakarrik ordaindu beharko dizkio. Bestalde, KZren 1488. art.aren arabera, saldutako gauzak ezkutuko akatsen bat izan badu salmenta unean eta, harrezkero, ezustean edo eroslearen erruz galdu bada, erosleak sal tzaileari eskatu ahal izango dio berak ordaindu duen prezioa; baina prezio horretatik kendu beharko da galera gertatu zenean gauzak zuen balioa. Saltzailea gaitzusteduna izanez gero,
erosleari kaltegalerak eta korrituak or daindu beharko dizkio. Saldu ere, gauza bat baino gehiago sal daiteke aldi berean. Kasu horietan, saldutako gauza batek edo batzuek bakarrik badituzte ezkutuko akatsak, orduan 1492. artikulua aplikatu beharko da, saneamenduaren arazoa konpon tzeko. Artikulu horrek 1491. art.ra jotzen duenez, animalien akatsei buruz ezarritakoa aplikatu beharko da orokorrean. Horren arabera, tratua hautsiko da (eta, era berean, prezioa txikituko da), ezkutuko akatsak dituen objektuari zein objektuei begira bakarrik. Hala ere, ez da erregela hori aplikatuko, on dokoa frogatuz gero: erosleak ez zukeela objektu horietatik bat bera ere ero siko, baten bat akastuna zela jakin izan balu. Hori uste izango da, hain zuzen ere, erositako gauzek talde moduan betetzen dituztenean euren eginkizunak, nahiz eta gauza horiei prezioa bananbanan jarri (Kode Zibilak adibide moduan jartzen du ondokoen salmenta: aberelor, uztarri, bikote edota sorten salmenta, alegia). Judizio bidezko salmentetan ere, ezkutuko akatsen ziozko saneamendua ezartzen da. Nolanahi ere, salmenta horien izaera berezia kontutan hartuta (hau da, jurisdikzio organoak jendaurrean egiten dituela aintzat izanda), ho riek betearazten direnean ez da izango kaltegaleren gaineko erantzukizunik (KZren 1489. art.). Animalia edo abelburuen gainekoak ez diren akats ezkutuei dagokienez, sei hilekoa izango da tratua hausteko akzioa edo prezioa txikitzeko akzioa egikaritzeko epea; epe hori saldutako gauza ematen denetik zenbatuko da. Zalantzan jarri da, ordea, epe hori preskripzio ala iraungitasun epea den. Kontu horren inguruan, jurisprudentziaren jarrera ez da eraberekoa izan; no lanahi ere, teknikaren ikuspuntua ekarriz, badirudi epe hori iraungitasun epea izan behar dela. Bukatzeko, KZren 1491.etik 1499.era arteko art.ek xehetasun handiz arautzen dituzte animalien ezkutuko akatsak. Artikulu horiek aztertzean, kontutan izan behar da horien aplikazio esparrua gero eta murritzagoa dela gizarte modernoetan. Kode Zibila argitaratu zenean nekazaritza zen bizimo A. M. LÓPEZ Y LÓPEZ
durik ohikoena; gaur egun, ordea, ezin da horrelakorik esan. Edozelan ere, animalien akatsei buruz emandako arau horiek orokorrean aplika dakizkieke edozein motatako gauzen akats ezkutuei. Horixe agintzen dute beren beregi Kode Zibilaren artikulu batzuek, besteak beste, 1492. artikuluak; beste ba tzuek, aldiz, gauza bera egiten dute, baina analogiaz (adibidez, 1498. artiku luak, saldutako gauzaren narriadurari buruzkoetan, alegia).
BIBLIOGRAFIA Ikus
ondorengo
gaian
aipatzen
den
bibliografia.
Hogeita hamaikagarren gaia JABARIA KOSTUBIDEZ ESKUALDATZEKO KONTRATUAK (II): SALEROSKETA (JAR.) ETA TRUKAKETA Laburpena: §121. Eroslearen betebeharrak.— 361. Prezioaren ordainketa: arriskuak eratxikitzeko arazoa.— 362. Salerosketa kontratuaren suntsiarazpena.— 363. Ondasun higikorren eperako salerosketa.— 364. Merkatugaien nazioarteko salerosketa.— §122. Trukaketa.— 365. Kontzeptua.— 366. Eraentza.
§121. EROSLEAREN BETEBEHARRAK 361. Prezioaren ordainketa: arriskuak eratxikitzeko arazoa Eroslearen betebehar nagusia hauxe da: prezioa ordaintzea, kontratuan finkatutako epean eta tokian. Kontratuan ez bada zehaztu zeintzuk diren epe eta toki hori, KZren 1500. artikulua aplikatuko da; horren arabera, prezioa ordaindu beharko da, gauza ematen den epean eta tokian. Bestalde, erosleak ez du korriturik ordaindu behar, denbora tarte honetan: gauza ematen denetik prezioa ordaintzen denera arteko tartean, hain zuzen. Hala ere, erregela horrek baditu salbuespen batzuk. Erosleak denbora tarte horretan sortutako korrituak ordaindu beharko ditu, ondoko kasuetan: lehenengo eta behin, beren beregi hori hitzartu duenean saltzailearekin; bigarrenik, gauzak fruituak edota errentak ematen dituenean; eta, azkenik, 1100. art.aren arabera eroslea beran dutzan jartzen denean (KZren 1501. art.). Prezioaren ordainketari dagokionez, berebiziko garrantzia du «saleros keta kontratuaren arriskuak» eratxikitzeak. Hauxe da erantzun beharreko galdera: kontratua burutu eta gero, baina gauza eman baino lehen, gauza hori ezustean eta saltzailearen errurik gabe galtzen bada, saltzaileak prezioa eska tzeko eskubidea izango du ala eroslea aske geratuko da prezioa ordaintze ko betebeharretik? Lehenengo aukera hartuta, erosleak jasango du Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
arriskua; bigarrena hartuta, ordea, saltzaileak. Aukerarik egokienari eusteko, kontutan izan behar da salerosketa kontratuak elkarrekiko betebeharrak sortzen dituela. Beraz, KZren 1124. art.ko lehenengo lerroaldetik atera beharko da arriskuei buruzko erregela orokorra. Horren ildotik, betebeharpeko batek ezin badu bete berari dagokiona, besteak ere ez du izango bere prestazioa betetzeko betebeha rrik. Horretarako, ez da kontutan hartzen lehendabiziko betebeharpekoaren ezintasuna errurik gabekoa den ala ez. Egineginean ere, erosleak ez ditu ja san behar ezustekoaren ondorioak; horretara izango balitz, saldutako gauza galdu eta, gainera, prezioa ordaindu beharko luke. Horixe da, hain zuzen ere, erregela orokorretatik ondoriozta daitekeen konponbidea. Hala ere, saleros ketaren alorrean, KZren 1452. art.ak erregela berezi bat ezartzen du. Arau hori ulertzea oso zaila da, horren hitzezhitzezkotasuna ez delako batere argia; gainera, bilakaera historiko luzearen ondorioa denez, eztabaida ugari izan dira, manu horren esangura zehatza finkatzeko. Gauzak horrela, doktri nan jarrera kontrajarriak (sarritan, erabat kontrajarriak) azaldu dira manu horren inguruan eta, orokorrean, arriskuen eratxikipenak azaltzen dituen ara zoen inguruan. Gure ustez, Alfonso de COSSĂ?Ok hartu du jarrerarik ego kiena. Sevillako Unibertsitatean maisu ohoretsua izan zenaren ustez, hauxe da irtenbide zuzena, arriskuen arazoa konpontzeko: gauza kontratugileetako baten probetxurako edo onurarako ematen denez, kontratugile horrek jasan beharko ditu arriskuak (horren kontrako itunik egin ez bada, behintzat). Horregatik, kontratua burutzean saldutako gauza guztiz identifikatzen bada, gauza hori eroslearen eskura dagoela uste izango da. Gauza eskura izan da, erosleak ez badu hori eramaten, nahi ez duelako edo komeni ez zaiolako izango da. Beraz, erosleari berari egotzi beharko zaio atzerapena; izan ere, horrelakoetan ez litzateke zuzena izango saltzaileak arriskurik jasatea. KZren 1452. art.ak printzipio horiek guztiak barneratu ditu; dena dela, lehentxoago esan dugun bezala, manu horren hitzezhitzezkotasuna ez da oso zuzena eta, horrez gain, haren jatorri historikoa arras iluna eta konplexua da. KZren MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
1452. artikuluak «saldutako gauzak izan dituen kalteak edo onurak» aipa tzen ditu. Aipamen horren barruan, gauzak izan dituen narriadurak sartu behar dira, bai eta gauzaren galera ere. Bestalde, KZren 1452. art.ak 1096 eta 1182. art.etara jotzen du, baina horiek ez dute konpontzen arazoa. Lehen dabizikoak arautzen duen kasuan, norbaiten erruz gertatzen da gauza emateko betebeharraren ezbetetzea. Bigarrenak, aldiz, ondokoa besterik ez dio: gauza emateko betebeharra azkentzen dela, zordunaren errurik gabe gauza galdu edo suntsitzen denean. Bistan denez, KZren 1096 eta 1182. art.ek ez dute bide zuzenik ematen, ondoko arazoa konpontzeko: salmenta burutu eta gero, baina gauza eman baino lehen, gauza hori inoren errurik gabe suntsitzen bada, eros leak prezioa ordaindu behar al du? Galdera horri erantzuteko, KZren 1452. art.ko hirugarren lerroaldera jo behar dugu. Manu horren aginduz, gauza sun tsikorrak saltzean, horien prezioa pisu, zenbaki edota neurriaren arabera finkatzen bada, erosleari ez zaio arriskurik egotziko, gauza suntsikor horiek bakoiztu arte (hau da, gauzok pisatu, zenbatu edota neurtu arte). Horren hari ra, gauzak bakoizten direnean, horiek eroslearen eskura geratzen dira; ondo rioz, une horretatik aurrera, arriskuak egotz dakizkioke erosleari. Konponbide horren aldekoa da KZren 1095. art.aren lehenengo lerroaldea. Are gehiago, gorago aipatutako konponbidearen oinarrietako bat izan daiteke lerroalde hori (dena den, KZren 1095. art.aren lehenengo lerroaldea, bera bakarrik hartuz gero eta aurreko azalpenetik urrunduz gero, ez litzateke erabakigarria izango). Egineginean ere, gauza jaso behar duenari (saleros ketaren kasuan, erosleari) dagozkio gauza horrek ematen dituen fruituak; hor taz, berorrek jasan beharko du gauzaren galera, hori emateko betebeharra sortzen den unetik. Horrela, arriskua bereganatzeak konpentsatuko luke frui tuak eskuratzea. Edozein modutan ere, COSSÍOren iritziari helduz, 1452. artikulua salbuespenezko araua da eta, horregatik, modu murriztailean interpretatu behar da; gainera, presuntzio bat baino Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
ez du ezartzen. Horrek, praktikan, hauxe esan nahi du: edozein modutara frogatzen bada gauzaren ematea saltzailea ren mesedetan atzeratu zela, erosleak ez du arriskurik jasango eta ez du pre zioa ordaindu beharrik izango, 1124. art.ak ezarritako printzipio orokorraren arabera. Bukatzeko, erosleak prezioaren ordainketa eten dezake, gauzaren eduki tzan edo jabarian kalte egin zaionean, edo zentzunez uste duenean horretan kalte egingo zaiola, erreibindikazio akzioaren bidez nahiz akzio hipotekarioaren bidez. Hori eginez gero, prezioaren ordainketa etenda geratuko da, saltzaileak kaltea zein arriskua desagertarazi arte edo prezioaren itzulke ta bermatu arte. Hala ere, beren beregi itun daiteke erosleak ezin izango duela ordainketa eten, nahiz eta arestian adierazitako inguruabarrak bete (KZren 1502. art.). 362. Salerosketa kontratuaren suntsiarazpena KZren 1506. art.aren arabera, salmenta eta betebeharrak kari berberen bidez suntsiarazten dira; horrez gain, salmenta suntsiaraz daiteke, batetik, salerosketari buruzko arauketan beren beregi adierazitako karien bidez eta, bestetik, hitzarmenezko edo lege atzeraeskuratzearen bidez. Manu horrek errealitate konplexua azaltzen du, eta errealitate hori hone tara sistematiza daiteke: 1. Jakina dugunez, KZren 1124. art.aren arabera, kontratu sinalagmatikoak bete ezean, horiek suntsiaraz daitezke. Salerosketari ere konponbide bera aplika dakioke. 2. Gainera, salerosketa ezbetetzearen zioz suntsiarazteko, badira kasu berezi batzuk, ondasun higiezinentzat (KZren 1504. art.), ondasun higikorrentzat (KZren 1505. art.), bai eta bientzat batera ere (KZren 1503. art.). Nolahani ere, kasu horiek arestian aipatutako 1124. art.aren espezialitateak baino ez dira. 3. Era berean, salerosketa kontratuan «atzera egin» eta kontratu hori «hutsal» daiteke, aurreko gaian adierazi ditugun Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
kasuetan: luzezabaleraren inguruko akatsak, ebikzioa eta saneamendua aztertzean azaldu ditugun kasuetan, alegia. Edozein modutan ere, kasu horien benetako izaera zalantzan jar daiteke; badirudi jarrerarik egokiena (bakarra ez bada ere) hauxe dela: arau keta berezia duten suntsiarazpen kasuak direla esatea, hain zuzen ere. 4. Bestalde, suntsiarazpen kasu batzuk kontratua egitean hitzar daitezke. Kasu horietan, saltzaileak gauza berreskuratzeko eskubidea izango du, pre zioa itzuli eta gastu batzuk ordainduz gero (KZren 1507 eta 1518. art.ak). Beste izendazio askoren artean, hitzarmenezko atzeraeskuratze deritzo horri. 5. Lege atzeraeskuratzea lehenespenez eskuratzeko eskubide erreala da eta, horren ondorioz, salerosketa kontratuan ere ager daiteke. Hala ere, salerosketak eratortzen dituen eskubide eta betebeharrek ez dute ukitzen lege atzeraeskuratzea; hau da, atzera eskuratzea ez da gertatzen salerosketa kontratuak ezarritako betebehar eta eskubideen ondorioz. Aitzitik, lege atzeraeskuratzea legeak berak ezartzen du salerosketa kontratuan (eta beste kontratu batzuetan ere). Liburuki honen atal egokian jorratu dugu ezbetetzearen ziozko suntsiarazpena. Luzezabalera, ebikzioa eta ezkutuko akatsak azaldu ditugunean, al diz, «atzera egite» eta «hutsalketa» kasuei buruzko arauketa aztertu dugu. Lege atzeraeskuratzeaz, ostera, Eskubide Errealei buruzko liburukia ardura tzen da. Hortaz, hemen jorratu beharreko kontuak ondokoak dira: batetik, salerostaren inguruan beren beregi ezarritako suntsiarazpen kasuak; eta, bes tetik, hitzarmenezko suntsiarazpena (Kode Zibilak, suntsiarazpenaz hitz egin beharrean, atzera eskuratzeaz hitz egiten du). Kasu horien artean, lehendabizikoa hauxe da: saltzaileak kontratuaren suntsiarazpena eragiteko ahalmena izango du, zentzunez uste duenean saldutako ondasun higiezina eta horren prezioa galduko dituela (KZren 1503. art.). KZren 1124. art.an ezarritakoari begira, kasu hori salbuespenezkoa da. KZren 1124. Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
art.aren arabera, suntsiarazpena eskatzeko, benetako ezbetetzea gerta tu behar da eta ez da nahikoa horren beldur izatea, beldur edo susmo hori zentzuzkoa izan arren. Edozein modutan ere, erosleak ahalmen horren egikaritza oztopa dezake, behar bezala bermatzen badu prezioa ordainduko duela. Hurrengo kasua ere ondasun higiezinen salerosketari buruzkoa da. Bigarren horri de lex commissoria itun deritzo. Hizpaketa edo itun horren ondorioz, erosleak ez badu prezioa ordaintzen aldez aurretik hitzartutako epean, saltzaileak ahalmena izango du kontratuaren suntsiarazpena eskubide osoz erabakitzeko. Baina, prezioa ordaintzeko epemuga heldu eta gero ere, erosleak ordainketa egin dezake, horretarako ez bazaio agindeirik egin epailearen bidez edo notarioaktaren bidez. Behin agindeia egin eta gero, epaileak ezin izango dio eman erosleari ordainketa egiteko epe berririk (KZren 1504. art.). Arestian azaldutako konponbideak arazo eta berezitasun batzuk azaltzen ditu. Horiek aztertzeko, KZren 1124. art.ak orokorrean ezartzen duena aintzat hartu behar da, horrek egindako arauketari zenbait salbuespen jartzen baitizkio 1504. art.ak. KZren 1504. art.aren aplikazio esparrua zabaldu egin da gero eta ge hiago; horregatik, gaur egun, ondasun higiezinen salerosketa guztiei aplika dakieke artikulu hori, nahiz eta salerosketa horietan itun suntsiarazlerik izan ez (AGk 1985eko maiatzaren 27an, 1987ko urtarrilaren 26an, 1991ko urtarrilaren 22an emandako epaiak). Hala ere, zabalkuntza hori ez da ondo uztartzen artikuluaren hitzezhitzezkotasunarekin, ezta manu horren oinarrizko helburuarekin ere. 1504. art.aren oinarrizko helburua da suntsiarazpen au tomatikoa dakarten itunak baztertzea. Egineginean ere, horrelako itunek ez diote ematen erosleari prezioa ordaintzeko aukerarik; gainera, itun horien ondorioz, erosleak askotan galdu egiten ditu jadanik ordaindu dituen zenbatekoak (eta horri, terminologia egokia erabiliz gero, komiso deritzo). KZren 1504. art.aren hitzetan, saltzaileak suntsiarazpena erabaki dezake ÂŤeskubide osozÂť. Adierazmolde hori nahasgarria bada ere, honetara ulertu behar da: eroslea ez badago ados suntsiarazpenarekin, hori eragingarria izan dadin beharrezkoa MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
izango da auzibide egokian suntsiarazpenaren aldeko epaia ematea. Auzibide horretan, epaileak kontrolatu beharko du suntsiarazpenak izan behar dituen betekizunak (eta, batez ere, ezbetetzearen betekizuna) ema ten diren ala ez. Ezbetetzearen betekizuna interpretatzeko, gogoan izan behar da 1124. artikulua, manu horrek betekizun bera ezartzen duelako. Jurisprudentziak behin eta berriz adierazi du ezbetetzeak ondoko jokabidea era kutsi behar duela: betepena oztopatzeko hala nahita egiten den jokabidea; edota, behintzat, inolako bidezkoketarik gabe betepena oztopatzen duen bo rondatezko jokabidea, hala nahita egiten ez bada ere (esate baterako, Auzite tegi Gorenak 1986ko otsailaren 21ean, 1987ko azaroaren 27an, 1988ko otsailaren 29an, 1989ko martxoaren 21ean eta 1989ko abenduaren 7an eman dako epaiak). Labur bilduz, ezbetetzerik dagoen ala ez erabakitzeko, eros learen asmo subjektiboak baloratu behar dira. Dena dela, jurisprudentziak azalpen hori alboratu du arestian; nolanahi ere, alboratze lan horretan, adierazmolde zehazgabeak erabili ditu eta, azaletik, jarrera tradizionalari eusten dio, agi denez. Jarrera berriaren arabera, ezbetetzerik dagoen ala ez erabakitzeko, ez dira jokabide subjektiboak aztertu behar; aitzitik, ezbete tzeaz hitz egiteko, ezerezean geratu behar izan dira kontratuaren helburuak (bide horretan oso adierazgarria da Auzitegi Gorenak 1989ko ekainaren 5ean emandako epaia). Azalpen berri horrek, antzinako azalpenak bezala, KZren 1124. art.an du oinarria, eta hortik ateratzen dituen ondorioak 1504. art.ari lotzen dizkio. Bestalde, ezbetetzea larria izan behar al da? Galdera horri erantzuteko, kontutan izan behar da kontratuen egonkortasuna eta artapena mesedegarriak direla trafikoaren interesentzat. Ildo horretatik, kontratugileen interesak baloratu eta gero, ezbetetzea ezin bada larritzat jo, kontratuaren suntsiarazpena ez da bidezkoa izango; ekarri ere, konponbide horrek gehiegiko ondorioak ekarriko lituzke. Horixe da, beraz, printzipio orokorra. Edozein modutan ere, printzipio hori kasuankasuan aplikatzeak hainbat arazo dakartza eta, horregatik, orokorra denik ere zalantzan jar daiteke. Lehendabizi, ez dago batere argi zeintzuk diren ezbetetzea larritzat jotzeko bete behar diren baldintza objektiboak. MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
Bigarrenez, ez da zuzena ikuspegi objektiboa bakarrik erabiltzea; izan ere, gerta daiteke ezbetetze kasu jakin bat larria ez izatea irizpide ob jektiboen arabera, baina larritzat hartzea, alderdiek kontratua egitean izan zuten asmoa kontutan hartuta. Gauzak horrela, hauxe bakarrik esan daiteke ziurtasun osoz: ezbetetzea larria izan behar da, kasuan kasuko kontratuaren ekonomia zehatzean; hortaz, arazoa izango da kontratu jakin hori interpre tatzea. Jurisprudentziak hamaika aldiz azpimarratu du larritasunaren beteki zuna. Hala ere, gutxi batzuetan bakarrik ukatu du suntsiarazpena, ezbetetzea larria ez izateagatik; gainera, kasu horien benetako ratio decidendia ez dago batere argi. Horregatik, jurisprudentziak printzipioa ezarri badu ere, printzi pio hori gauzatzeko irizpide orokorrak ez ditu zehaztu. KZren 1124. art.ak suntsiarazpenari buruzko erregela orokorra ezartzen duen bitartean, KZren 1504. artikuluak erregela berezia ezartzen du. Azken horren arabera, kontratua suntsiarazi ahal izateko, agindeia egin behar zaio erosleari. Agindei hori sinesgarriro egin behar da (epailearen bidez edo no tarioaktaren bidez, manuaren hitzetan). Saltzaileak agindeirik egin ezean, erosleak prezioa ordaindu ahal izango du, epemuga heldu eta gero ere. Aitzitik, agindeia egin eta gero, epaileak ezingo dio eman erosleari ordainketa egiteko luzamendurik; galarazpen hori erregela bereziaren barruan sartu be har da, 1124. art.ko hirugarren lerroaldearen kontrakoa delako (KZren 1504. art.ko azken tartekadura). Bestalde, kontratuan zigor batzuk ezar dakizkioke erosle urratzaileari, ezbetetze kasuetarako. Prezioa epeka ordaindu behar denean, ohikoa izaten da erosleak jadanik ordaindu dituen zenbateko guztiak galtzea, saltzailea ren mesedetan. Dena den, epaileak zigor hori malgu dezake, KZren 1154. artikuluak eratxikitzen dion ahalmena erabiliz. Hauxe da atal honetan aztertu beharreko hirugarren kasua: atzeraeros teko itunarekin egindako salerosketa edota, legeak erabiltzen duen terminolo giaren arabera, hitzarmenezko atzeraeskuratzea. Aurreko hori erabil daiteke, salerosketa hitzarmenaren bidez suntsiarazteko. Suntsiarazpen modu hori sa MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
lerosketa egiten den unean ituntzen da (a posteriori itunduz gero, saldutako gauza erosteko hitzematea izango litzateke eta, jakina denez, hitzemate horren egitura eta eraentza erabat desberdinak dira). Hitzarmenezko atzera eskuratzearen bidez, saltzaileak saldutako gauza berreskuratzeko ahalmena izango du (jurisprudentziaren iritziz, baldintza suntsiarazleen egikaritzarekin pareka daiteke ahalmen horren egikaritza). Horretarako, erosleari ordaindu beharko dizkio salmentaren prezioa, kontratuak eratorritako gastuak, salmen ta egiteko legearen bidez egin dituen ordainketa guztiak eta, hala denean, saldutako gauza horretan egin dituen nahitaezko gastuak zein gastu onuraga rriak (KZren 1507 eta 1518. art.ak). Ahalmen hori egikaritzeko epea alderdiek eurek erabakiko dute. Nolanahi ere, legearen aginduz ezin da hamar urtetik gorakoa izan. Alderdiek ez badute beren beregi ezer zehazten, saltzaileak lau urte izango ditu ahalmena egikaritzeko (KZren 1508. art.). Epe horretan egikaritu beharrekoa eskubidea denez gero, epe hori iraungitasun epea da. Epemuga heltzen ez den bitartean, erosleak egikari ditzake bere kausadunak saldutako gauzaren gain izango lituzkeen akzio eta eskubide guztiak (KZren 1511. art.). Baina, jakina denez, eroslearen egoera eta saltzailearena ezin dira parekatu. Beste desberdintasun batzuen artean, eroslea ez da be hinbetiko jabea izango, epea igarotzen ez den bitartean, saltzaileak berreskuratze ahalmena egikaritu gabe (KZren 1509. art.). Are gehiago, eroslea ez da behinbetiko jabea izango, nahiz eta berak gauza berriro saldu atzeraerosteko itunarekin; kasu horretan ere, saltzaileak gauza hori atzera eskura dezake, eroslearen eskuratzailea izan denaren eskutik. Horretan, salbuespen bakarra dago; izan ere, eskuratzaile hori Hipoteka Legeak ezarritako baldintza zehatzetan babestutako gainontzekoa izanez gero, saltzaileak ezin izango du gauza atzera eskuratu (KZren 1510. art., manu horrek atzera erosteko itunaren eragingarritasun erreala nagusiarazten baitu). Saltzaileak atzeraeskuratzeko eskubidea besterengana eta hipoteka dezake. Horrez gain, saltzailearen hartzekodunek eskubide hori egikari dezakete, ondasunen eskusioa egin eta gero (KZren 1512. art.); horixe atera daiteke, KZren 1111. art.an ezarritako subrogazio akzioa kasu jakin horretan aplikatuz gero. MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
Hitzarmenezko atzeraeskuratzea arestian azaldutako baldintzetan egikarituz gero, salmentaren suntsiarazpena ekarriko du; horren ondorioz, salmentaren ondoreak desagertarazi beharko dira, atzeraeragintasunez. Kode Zibilak artikulu berezi batzuetan jorratzen ditu saltzaile zein erosle aniztasunak sortaraz ditzakeen arazoak, bai eta saltzaile nahiz eroslearen oi nordekoak bat baino gehiago izateak ekar ditzakeenak ere. Artikulu horien hizkera nahikoa iluna izan arren, euren helburua da pro indiviso egoerak sai hestea, muga zehatz batzuen barruan; tradizio historikoaren ildotik, Espainia ko Zuzenbideak ez ditu sekula ere begi onez ikusi pro indiviso egoerak. Arestian aipatutako arazoak ondokoak dira: 1. Pertsona batek pro indivisoan dagoen finka baten zati bat erosi du, atzeraerosteko itunarekin; ondoren, finka osoa eskuratuko du, KZren 404. artikuluaren arabera. Horrelakoetan, saltzaileak finka osoa luditu beharko du, erosleak hori nahi izanez gero (KZren 1513. art.). 2. Pertsona batzuek pro indivisoan dagoen finka bat saldu dute, denek batera, kontratu bakar baten bidez eta atzera erosteko itunarekin. Edo, gisa berean, pertsona batek atzera erosteko itunarekin saldu du finka hori eta, bera hiltzen denerako, jaraunslekide batzuk izendatu ditu. Bi kasu horietan, atzeraeskuratzea partziala izan dadin (hau da, saltzaile edo jaraunslekide bakoitzak duen zatiaren gainekoa izan dadin), erosleak adostasuna eman beharko du (KZren 1514 eta 1515. art.ak). 3. Pertsona batzuek pro indivisoan dagoen finka baten zati batzuk sal du dituzte, bakoitzak bere aldetik, baina guztiek atzera erosteko itunarekin. Kasu horretan, aurrekoetan ez bezala, atzeraeskuratzea partziala izan daiteke (KZren 1516. art.). 4. Eroslearen jaraunslekideak bat baino gehiago direnean, atzeraeskura tzea partziala izan behar da, ondoko kasuan izan ezik: jaraunspena zatitze an, jaraunsle bakar bati adjudikatu zaionean finka; azken kasu horretan, adjudikaziodunaren kontra egikaritu beharko da atzeraMÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
eskuratze eskubidea (KZren 1517. art.). Edozelan ere, jaraunspena zatitzen ez den bitartean, ja raunslekide guztien kontra jarri beharko da demanda; izatez, jaraunspen erki degoan, jaraunslekideek ez dute inolako eskubiderik ondasun zehatzen gain, ezta zatiketa egin eta gero eratxiki ahal zaien zatiaren gain ere. Dena dela, saltzaileak epaileari eska diezaioke jaraunslekide bakoitza kondena dezan, za tiketa egin eta gero eratxiki ahal zaion zatian. Bestalde, fruituak eman ditzake atzera erosteko itunarekin saldutako gauzak; horrelakoetan, atzera eskuratzearen egikaritzak berez ekarriko du edukitza egoeraren likidazioa. Horixe da, hain zuzen ere, KZren 1519. art.ak ezartzen duen arau berezia. Dena den, arau hori 453. art.arekin eta ondorengoekin osatu behar da, horiek baitira arlo horretan orokorrak. Azken artikulu horiek Eskubide Errealei buruzko liburukian jorratu genituen, edukitzaren azalpena egitean; beraz, horretara jo beharko da. KZren 1520. art.ak, berriz, bi oinarri ditu: bata, atzera eskuratzeak eragingarritasun erreala izatea; eta, bestea, eskubide horrek atzeraeraginezko ondoreak izatea. KZren 1520. artikuluaren arabera, atzera eskuratzea egika ritu eta gero, saltzaileak gauza eskuratuko du, inolako kargarik gabe (manuak «zama» eta «hipoteka» adierazmoldeak erabiltzen ditu; beraz, artikulu horren barruan sartu behar dira ius in re guztiak). Ondore hori berez gertatzen da, bi kasu hauetan izan ezik: lehendabizi, Erregistroko fede publikoaren babesean eskuratutako eskubide errealen kasuan (HLren 34. art.); eta, bigarrenik, erren tamenduen kasuan, 1520. art.ak berak onartzen baitu salbuespen hori. Hortaz, orokorrean ezin da esan artikulu hori adierazle hutsa denik; beste modu batera azaltzeko, ezin da esan artikulu horrek adierazi besterik ez duela egi ten, erosleak gauza itzuli behar duela inolako kargarik gabe; alderantziz, sa rritan, gauza kargarik gabe geratzen da ipso iure. Azalpen orokor hori zuzena dela ematen badu ere, ondorio hau ezin da beste barik onartu: gauza kargarik gabe geratzen ez denean, erosleak ez duela izango inolako erantzukizunik, be rak hutshutsean jaso zuen jabariak izan ditzakeen kargen gain. Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
Gorago adierazi izan dugun moduan, salerosketa hitzarmenaren bidez suntsiaraz daiteke, KZren 1454. art.ak aipatzen duen mekanismoa dela bide, alegia: zigor erresen gaineko ituna edo ÂŤdamutzearen ziozko diruaÂť. KZren 1454. artikuluaren arabera, salerosketa kontratuan erresik edo seinalerik izan bada, kontratua hutsaldu ahal izateko, erosleak horiek galtzea onartu beharko du edo, bestela, saltzaileak onartu, erresak bikoiztuta itzultzea. Hala ere, epairik gehienetan jurisprudentziak adierazi du erresen zigor izaera modu murriztailean interpretatu behar dela, 1454. artikulua salbuespenezkoa dela ko. Beraz, erresen gaineko itunak, ezbairik gabe eta ageriagerian, esan behar du kasuan kasuko erresak zigor erresak direla; horretara egiten ez badu, itun horrek ez du zigor izaerarik izango, nahiz eta kontu horretan jurisprudentzia eraberekoa izan ez. 363. Ondasun higikorren eperako salerosketa Espainiako legegilearen ustez, ondasun higikorren eperako saleroske tak arauketa berezia izan behar du, zenbait arrazoi direla eta: batetik, sa lerosketa horrek aparteko eragina duelako ondasun jakin batzuen kontsumo orokorrean; eta, bestetik, salerosketa horren finantzaketak hainbat eta hainbat kreditu eragiketa eratortzen dituelako. Oinarrian, 1965eko uztailaren 17ko Legeak osatzen du arauketa berezi hori. Lege horren alde batzuk araudien bi dez garatu izan dira. Araudi horien artean, aipatzeko modukoa da Justizi Ministerioak 1982ko azaroaren 15ean emandako agindua; izan ere, araudi horrek Eperako Salmenten Erregistroa ezarri zuen (legeak sortutako erregis troa, hain zuzen). Ondokoak dira arauketa juridiko horren alderik garrantzitsuenak: 1. Legearen aplikazio esparruan sartzen dira hauek guztiak: gauza higikorren salerosketa kontratuak, gauza horiek gorpuzdunak eta kontsumiezinak direnean; salerosketa horiek finantzatzen dituzten maileguak; eta, azkenik, salerosketok eratortzen dituzten betebeharrak betetzeko bermeak. Bestalde, MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
legearen manuak aginduzkoak dira (OHESLren 1 eta 18. art.ak). Eginegi nean ere, lege horrek adierazitako baldintza guztiak betetzen ez badira, ezin izango da legea bera aplikatu; aitzitik, Kode Zibila aplikatuko da edota, hala denean, eta arazo jakin batzuei dagokienez, Merkataritzako Kodea. 2. Legeak salerosketa kontratu jakin bat arautzen du: gauza higikorren salerosketa kontratua, gauza horiek gorpuzdunak eta kontsumiezinak direnean, eta euren prezioa geroratu egin denean. OHESLren 2 eta 20. art.ek kontratu horrek izan behar dituen xehetasunak ematen dituzte; 4. art.ak, aldiz, lege horren aplikazio esparrutik kanpo dauden kasuak zehazten ditu. 2.2. artikuluaren arabera, lege hori aplikatuko zaie mota guztietako egintza zein kontratuei, euren forma juridikoa edozein izanda ere; baina, horretarako, berberak izan behar dira alderdiek egintza nahiz kontratu horiekin lortu nahi dituzten helburu ekonomikoak eta eperako salerosketaren helburu ekonomikoak. Dena dela, kontratua burutzean gerorapena itundu arren, erosleak ordainketa aurreratua egin dezake (10. art.; artikulu horrek erregela batzuk finkatzen ditu, prezioaren gerakina likidatzeko). 3. Legea aplikatu ahal izateko, salmentak ondoko betekizuna izan behar du: gauza ematen den unean bertan, prezioaren zati bat ordaindu behar da. Hori kontutan hartuta, badirudi eperako salerosketa ez dela adostasunezko kontratua, kontratu erreala baino (OHESLren 2 eta 9. artak). Dena dela, eros learen betebeharrari dagokionez behintzat, hori onartezina da; egineginean ere, erosleak bere betebeharra ez betetzeagatik, ezin da esan kontratua buru tzen ez denik (9.2. art.). Bestalde, OHESLk kontratuan atzera egitea ahalbideratzen du. Saldutako gauza frogatu edo aztertu eta gero, salmentan atzera egiteko aukera izango du erosleak, aldez aurretik horixe itundu badu saltzailearekin (8. art.). 4. Kontratuaren formari dagokionez, salmenta idatziz agertarazi behar da (5. art.), horretarako erabiltzen diren eredu ofizialetan. Alderdiek askatasun osoz finkatzen dituzten hizpaketez gain, legeak berak zehazten ditu kontratuan MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
derrigorrez agertu behar diren hizpaketa batzuk (6. art.); kontratuan azken horiek agertzen ez badira, 7. artikuluan ezarritako zehapenak aplikatu beharko dira. Horrez gain, klausula deusezen ordez eta aipatu gabe utzi diren klausulen ordez, legeak berak ezarri duen aginduzko zuzenbidea aplikatuko da. Beraz, formaren inguruko baldintzak ez betetzeak ez dakar deuseztasunik. 5. Saltzailearen bermeak ondokoak dira: a) jabari erreserba, hori beren beregi itunduz gero (6.12. art.); b) saldutako gauza xedatzeko debekua, legeak horixe agintzen duelako zuzenean, saltzaileak edota finantzatzaileak baimena ematen duenean izan ezik (6.13. art.); c) KZren 1922.1 eta 1926.1. art.etan ezarritako lehenespena eta hurrenkera (19.1. art.); d) eperako erosi diren ondasunak porrotaren masan ez sartzea, kreditu bermatua ordaindu arte; eta, azkenik, saltzailearen kredituak pribilegio berezia izatea, abstentzio eskubidea eta guzti (19.2. art.). Hor azaldutako bermeak ezin izango dira gainontzekoen aurka jarri, kontratuak ez badira inskribatu Eperako Salmenten Erregistroan. OHESLren 23. art.ak erregistro hori sortu du, eta hori berori da, hain zuzen ere, lege ho rren eragingarritasunak duen ardatzetako bat. 6. Erosleak ez badu bere betebeharra betetzen, OHESLk hautabidezko bi konponbide ezartzen ditu: bata, eroslearen betebeharra aurreraturik mugaeguneratzea eta, bestea, kontratua suntsiaraztea; azken horren inguruan, erregela xeheak finkatzen dira likidazioa egiteko (11. art.). Kontratuak eratortzen dituen kredituak, mugaeguneratuta egonik ere, ordaindu ez badira, notarioenkantearen bidez betearazi ahal izango dira (19. art.aren 3.etik 6.era arteko lerroaldeak). 364. Merkatugaien nazioarteko salerosketa Salerosketa kontratua oinarrioinarrizkoa da elkartruke ekonomikoetan. Horixe nabarmen daiteke herri bakoitzaren barneko merkatuan, baita nazioarteko merkataritzan ere. Horregatik, berebiziko ahaleginak egin dira merkataritza horren MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
garapena bultzatzeko, bai geografi zein politika arazoetan homogenoak diren estatuen artean, eta bai orokorrean estatu guztiguztien artean. Zuzenbidearen ikuspuntutik, horrek berez ekarri du, batetik, Nazioar teko zuzenbide pribatuaren erregelak zorroztea; eta, bestetik, erabereko arauketak prestatzea, horiek estatu desberdinetako agente ekonomikoen arte ko harremanetan aplikatu ahal izateko. Bigarren joera horretan kokatu behar dira, hain zuzen ere, merkatugaien salerosketari buruzko nazioarteko konbentzioak. Horien artean lehenengoak Hagan onetsi ziren, 1964ko uztailean. Konbentzio horiek erabereko lege batzuk ezarri zituzten (hau da, zenbait estaturentzat, Barne zuzenbide erkidea ezarri zuten, Zuzenbide horrek nazioarteko jatorria badu ere), lehenengo eta behin, ondasun higikor gorpuzdunen nazioarteko salmentari buruz eta, hurrenik, ondasun horien gaineko kontratuen eraketari buruz. Edozein modutan ere, arauketa hori ez zen nahikoa izan. Horregatik, beste konbentzio bat onetsi zen Vienan, 1980ko apirilaren 11n. Horrek ere erabereko erregela batzuk ezarri zituen; beraz, erregela horien aplikazio esparruaz arduratuko gara. Aplikatu ere, Vienako konbentzioa salmentei aplikatzen zaie. Konbentzioak berak zehazten duen moduan, salmenta adierazmoldeak gauza eta prezioaren arteko elkartrukea azaltzen du. Hortaz, ondoko kasuak ez dira salmentatzat hartuko: batetik, eskuratzaileak (erosleak, alegia) ekartzen dituenean salmentaren objektuak fabrikatzeko eta ekoizteko beharrezkoak diren gairik gehienak; eta, bestetik, saltzaileak laneskua edo beste zerbitzu batzuk ematen dituenean (konbentzioaren 3. art.). Era berean, konbentzioaren 2. art.ak aplikazio esparrutik kanpo uzten ditu salmentatzat har daitezkeen kontratu batzuk, objektu jakin batzuen gainekoak direnean. Objektuok hauexek dira: erosleak berak erabiltzeko edota eroslearen etxean erabiltzeko eskuratutako ondasunak; enkantearen bidezko salmentetan, derrigorrezko exekuzioen ondoriozko salmentetan nahiz beste edozein auzibideren ondoriozko salmen tetan eskuratutako ondasunak; kreditu tituluak; balore higikorrak; moneta; itsasontziak edo aireuntziak; eta, azkenik, elektraenergia. Tokiaren araberako aplikazio esparruari dagokionez, MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
konbentzioaren 1go. art.ak sistema zehatz bat itxuratzen du. Sistema hori aplikatu ahal izateko, datu erabakigarria hauxe da: kontratugileek estatu desberdinetan izatea euren negozio egoitzak. Horrez gain, egoitza horiek kokatzen direneko estatuak konbentzioaren estatu sinatzaileak izan behar dira; edo, bestela, Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen aginduz, estatu kontratugile baten legea izan behar da kasuankasuan aplikatu beharrekoa. Bestalde, kontratua egitean, bi alderdientzat gauza jakina izan behar da euren negozio egoitzak estatu desberdinetan daudela. Hor aipatu ditugun baldintza guztiak betetzen ez badira, ezin izango da konbentzioa aplikatu; hala denean, Nazioarteko zuzenbide pribatuaren arauetan xedatutakoa aplikatu beharko da. Vienako konbentzioak eratortzen du salmenta kontratu osoari buruzko arauketa organikoa eta konplexua (dena dela, estatu sinatzaileek konbentzioa ren zati batzuk bazter ditzakete; Espainiako Erresumak, ordea, ez zuen aukera hori erabili). Hala eta guztiz ere, konbentzioak ez ditu jorratzen kontratuaren beraren baliozkotasunari buruzko arazoak, ezta merkatugaien jabetza eskual datzeari buruzkoak ere (4. artikulua). Guk geuk ere ezin ditugu horiek azaldu liburuki honetan. Bukatzeko, azpimarratzekoa da erabereko erregela horien eragina aparte koa izan dela, eta erregelok euren hasierako helburua gainditu dutela. Batetik, sarritan, erregela horien bidez konpondu dira barne antolamendu juridi koetako arazo korapilatsu batzuk; arazo horiek ez dira salerosketaren ingu rukoak bakarrik, ezbada kontratuari buruzko teoria orokorraren ingurukoak. Bestetik, hainbat kasutan, sistema juridiko desberdinen arteko transakzioek eratorri dituzte konbentzioaren erregelak; are gehiago, sistema juridiko ba tzuek euren barnean onartu dituzte erregela horiek. Hori guztia dela eta, Vienako konbentzioak izugarrizko garrantzia izan du, Betebeharrei buruzko zuzenbidea bateratzeko bidean; gainera, konbentzio horrek jarraibide edo gi dalerro batzuk eman ditu, estatuetako Barne zuzenbidearen arauak onartu eta interpretatzeko. MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
§122. TRUKAKETA 365. Kontzeptua KZren 1538. art.ak honetara definitzen du trukaketa: «kontratu zehatz bat da eta, horren bidez, kontratugileek gauza bat emateko betebeharra bereganatzen dute, horren truk beste gauza bat eskuratzeko». Beraz, trukaketa gauzen arteko elkartrukea da eta, erabili ere, ekonomia atzeratuetan erabili ohi da. Horregatik, trukaketaren arauketa oso urria da; izan ere, KZren 1538.etik 1541.era arteko art.ak baino ez ditu hartzen. Gainera, kontutan izan behar da trukaketa salerosketaren aurrekaria dela, eta salerosketari buruzko arauketa oso zabala dela; hori aintzat hartuta, zentzuzkoa da Kode Zibilak salerosketaren eraskin gisa arautzea trukaketa. Trukaketa adostasunezko kontratua da; hortaz, ez da kontratu erreala, nahiz eta Erromako Zuzenbideak kontrakoa ezarri. Horrek esan nahi du tru kaketa burutzeko ez dela beharrezkoa trukatutako gauzak ematea, ezta gauza horietatik bat gutxienez ematea ere. Era berean, trukaketa kostubidezko kon tratua da eta, horrez gain, kontratu sinalagmatikoa. Trukaketak berez erator tzen ditu elkarrekiko betebehar batzuk: kontratuaren objektu diren gauzak emateko betebeharrak, hain zuzen ere. Bestalde, traditioaren bidez eskual datzen da gauza horien gaineko titulartasuna. Egineginean ere, trukaketa ez da kontratu formala. Beraz, formari dagokionez, KZren arau orokorrak aplikatuko zaizkio. Hala ere, ondasun jakin batzuk edo, zehatzago esateko, ondasun batzuk baldintza zehatz batzuetan xedatu ahal izateko (esaterako, atzerritarrek ondasun higiezinak xedatu ahal izateko), arau bereziak onetsi dira; hortaz, trukaketetan ere arau berezi horiek bete behar dira. Ildo beretik, landa finken derrigorrezko trukaketa (NEGLren 261.etik 269.era arteko art.ak) eskritura publikoan agertarazi behar da (lege horretako 268.2. art.). Bestalde, gauzak bakarrik izan daitezke trukaketaren objektu. Dena dela, gauza adierazmoldea esangura zabalean ulertu behar da, hots, horren barruan sartu behar dira gauza Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
gorpuzdunak eta gorpuzgabeak. Gisa berean, trukaketaren objektu izan daitezke jabetza, gauzen inguruko gainerako eskubideak eta kreditu eskubideak. Egineginean ere, ezin da trukaketatzat hartu zerbitzuen arteko elkartrukea, ezta gauzen eta zerbitzuen arteko elkartrukea ere; kontratu horiek onartzeko modukoak dira (muga orokorren barruan), baina ez dira trukaketak, Zuzenbide tipotik kanpoko kontratuak baizik. Bestetik, trukaketaren objektuari aplikatzen zaizkio edozein kontraturen objektuak izan behar dituen betekizun orokorrak; horren ondorioz, biharetziko gauzak tru kaketaren objektu izan daitezke. Zalantzak azaldu dira, ostera, dirua trukaketaren objektu izan daitekeen ala ez eztabaidatu denean. Gauza diruaren truk ematen denean, kontratu hori salerosketa kontratua izaten da. Hala ere, dirua ez bada diru gisa erabiltzen, ezbada gauza gisa, orduan onar daiteke trukaketa (kasurako, gauza bat ema tea moneta espezie zehatz baten truk). Moneta espezie desberdinen arteko elkartrukea trukaketatzat hartzeak, ostera, arazoak ekar ditzake. Edozein mo dutan ere, 1446. artikuluak onartzen ditu diruzko osagarriekin egindako tru kaketak. Arautu ere, manu horrek ondoko kasua arautzen du: kontratugile batek gauza zehatz bat eskuratzen du eta, horren truk, dirua eta beste gau za bat ematen ditu aldi berean. Kasu hori arautzean, manuaren helburua da kontratu hori salerosketatzat ala trukaketatzat hartu behar den argitzea. Ildo horretatik, kasuan kasuko kontratuaren izaera identifikatzeko, lehenengo eta behin, «kontratugileen ageriko asmoa» aztertu behar da. Horrek ez du esan nahi, ordea, kontratugileek erabateko askatasuna dutenik kontratuaren izaera zehazteko; izan ere, nahiz eta alderdiek salerosketaz hitz egin, kontratua ezin izango da salerosketatzat jo, diruzko osagarria huskeria bat denean. Horren harira, jurisprudentziak behin eta berriz adierazi du alderdiek ezin dutela nahierarakotasunez egin kontratuaren kalifikazioa; aitzitik, kontratuak Zuzenbide tipoaren berezitasunak izan behar ditu, tipo horren barruan sartu ahal izateko. Gauzak horrela, gauza baten kontraprestazio gisa beste gauza bat eta dirua ematen direnean, «kontratugileen ageriko asmoa» zein den jakiteko, hauxe baloratu beharko da: azken bi horiei (kontraprestazio gisa emanda Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
ko gauzari eta diruari, alegia) alderdiek eman dieten eginkizuna baloratu beharko da, hain zuzen ere. Sorospidez, balioaren irizpidea aplikatuko da: di ruzko osagarriaren balioa gauzaren balioa baino handiagoa izanez gero, kontratua salerosketa izango da; gauzaren balioa diruzko osagarriaren balioa baino handiagoa izanez gero, aldiz, trukaketa. Kontraprestazio gisa eman dako gauzak eta diruzko osagarriak balio bera badute, ordea, kontratuaren izaera zalantzan jar daiteke. Autore batzuen ustez, 1446. art.aren arabera, kontratua trukaketa dela esateko, gauzaren balioa diruarena baino «handia goa» izan behar da; beraz, balio bera izanez gero, zuzenagoa da kontratua salerosketatzat hartzea (GULLÓN). Trukaketa erakunde zaharkitua denez gero, bigarren mailako kontratutzat hartu ohi da. Hala ere, gaur egun, jurisprudentziak trukaketaz hitz egiten du edota, zehatzago esateko, oraingo gauzaren eta biharetziko gauzaren arteko trukaketaz hitz egiten du, orubea ematearen ondoriozko kontratua kalifikatzeko (besteak beste, AGk 1989ko uztailaren 5ean eta 1991ko abenduaren 30ean emandako epaiak). Kontratu horren bidez, alderdi batek (gehienetan, orubearen jabeak) orube bat eskualdatzen dio sustatzaile edo kontratari ba ti, orube horretan eraikin bat egin eta eraikin horretako etxebizitza edota lokal batzuk eman diezazkion. Kontratu hori era askotara egin daiteke, bai orubea emateari dagokionez, eta bai kontraprestazioari dagokionez. Horregatik, ezin da kontratu hori orokorrean kalifikatu modu batera zein bestera, kalifikazio hori kasuan kasuko berezitasunen araberakoa izango baita. 366. Eraentza Laburlabur bada ere, trukaketaren arauketaz arduratzen da Kode Zi bilaren IV. liburuko V. titulua (1538.etik 1541.era arteko artikuluak). Dena dela, arauketaren urritasun hori, neurri batean behintzat, konponduta gera tzen da azken manuaren bidez, hots, 1541. artikuluaren bidez. Horren arabe ra, lehentxoago aipatutako tituluak beren beregi arautzen ez Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
dituen kontuei dagokienez, «salmentari buruzko xedapenek eraenduko dute trukaketa». Bis tan denez, arau horrek orokorrean jotzen du beste batzuetara (hau da, sale rosketari buruzko arauetara). Hala ere, ondokoa nabarmendu beharra dago: salmentaren arauketa aplikatuko zaio trukaketari, arauketa hori eta truka ketaren izaera baterakorrak diren heinean (horixe dio berariaz Nafarroako Konpilazioaren 587. legeak). Gauzak horrela, trukaketari aplikatuko zaizkio, besteak beste, ondoko kontuei buruzko erregelak: gaitasuna; kontratua buru tzea; gauza emateko betebeharraren betepena; ezkutuko akatsen ziozko sa neamendua; komisoituna; kontratuaren gastuak etab. Inoren gauza trukatzeari dagokionez, KZren 1539. art.ak erregela berezi bat ematen du: «kontratugileetako batek, trukaketaren bidez berari hitz eman zitzaion gauza eskuratu eta gero, egiaztatzen badu gauza hori ez zela eskualdatzailearen jabetzapekoa, orduan kontratugile hori ezin da behartu be rak trukean eskaini zuena ematera; aitzitik, berak jasotako gauza itzuli besterik ez du egin behar». Bistan denez, 1539. artikulua aplikatzen da, truka ketaren objektu diren gauzen artean bat inorena denean, hau da, beste al derdiak ez duenean gauza horren jabetza. Beraz, ez du ematen artikulu hori aplika daitekeenik, trukatutako gauza biak inorenak direnean (kasu horretan, ebikzioari buruzko arauketa aplikatuko da). Bestalde, 1539. art.aren hitzez hitzezkotasuna gorabehera, manu hori aplika daiteke, bai inoren gauza esku ratu eta gero, bai eta hori eskuratu baino lehen ere (kontratua buruturik badago, behinik behin); hala ere, azken kasu horretan, ez da azken tartekadura aplikatuko («itzuli besterik ez du egin behar…»). Beraz, 1539. art.aren arabera, inoren gauza trukatzea baliozkoa da. Nolanahi ere, hori eginez gero, ahalmen bikoitza izango du inoren gauza jaso duen trukagileak: lehenengo eta behin, ezin da trukagile hori behartu berak trukean eskaini zuen gauza ematera (gauza hori jadanik eman badu, itzul diezaioten eska dezake). Bigarrenik, trukagile horrek trukaketa suntsiarazteko ahalmena du; ahalmen hori egikaritzeko, batetik, Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
frogatu behar du berak jaso zuen gauza ez dela eskual datzailearen jabetzapekoa eta, bestetik, gauza hori itzuli behar du. Aurrekoez gain, eskualdatzailea gaitzusteduna izanez gero, trukagileak kaltegaleren or daina eskatu ahal izango du; baina kontratua egitean accipiensak jakin izan badu gauza inorena zela, orduan ezin izango da 1539. artikulua aplikatu (AGk 1974ko maiatzaren 16an emandako epaia). Manuak ezer ez badio ere, ahalmen hori egikaritzeko epea hamabost urtekoa da. Arau horretan oina rrituta, eta berorren aurrekari historikoak kontutan hartuta, trukaketari buruz esan ohi da trukatutako gauzen jabetza eskualdatu behar dela; salerosketari buruz, ordea, ezin da horrelakorik esan. Era berean, arauketa berezia du trukaketaren bidez eskuratutako gauza ren ebikzioak; horri buruz dabil 1540. artikulua. Egineginean ere, ebikzioari dagokionean, desberdinak dira trukaketaren arauketa eta salerosketarena. Trukaketetan, ebikzioa jasaten duenak aukera bikoitza du: kaltegaleren or dainketa eskatzea, edo berak eman zuen gauzaren itzulketa eskatzea (gauza hori oraindik beste trukagilearen eskutan badago). Gauza beste alderdiaren eskutan izan den bitartean, horren gain eskubide mugatuak eratu badira, es kubide horiek errespetatu beharko dira, onustez eskuratu izan diren neurrian. Kalteordaina eskatzea aukeratuz gero, 1478. artikulua aplikatuko da, kalte ordain horren zenbatekoa kalkulatzeko. Bukatzeko, bi kasu horietan, beste trukagileak gaitzustez jardun izan badu, berak eragin dituen kaltegaleren or dainketa eskatu ahal izango da.
BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO: «La obligación de transmitir la propiedad en la compraventa», RGLJ, 1947, I, 409. or.; ALONSO PÉREZ: El riesgo en el contrato de compraventa, Madril, 1972; AMORÓS GUARDIOLA: «El pacto de reserva del dominio en la compraventa de inmuebles», RCDI, 1972, 9. or.; ARAGÜÉS: «Naturaleza jurídica de la venta ad gustum», RUZ, 1933, 513. or.; BADE Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
NES GASSET: El contrato de compraventa, Madril, 1969; BERCOVITZ: «Las ventas a plazos de bienes muebles», ADC, 1966, 117. or.; idem, La cláusula de reserva de dominio, Madril, 1971; idem, Comentarios a la ley de ventas a plazos de bienes muebles, Madril, 1977; idem, «La naturaleza de las acciones redhibitoria y estimatoria en la compraventa», ADC, 1969, 777. or. eta ondorengoak; idem, «Saneamiento por vicios ocultos en la cosa objeto de la compraventa: valor del plazo de seis meses concedido en el art. 1940 para el ejercicio de las acciones edilicias», ADC 1973, 356. or. eta ondorengoak; BORREL Y SOLER, El contrato de compraventa según el Código civil es pañol, 1952; COSSÍO: «Los riesgos en la compraventa civil y mercantil», RDP, 1944, 361. or.; idem, «La transmisión de la propiedad y de los riesgos en la compraventa de cosas genéricas», ADC, 1953, 597. or.; DE ÁNGEL YÁGÜEZ: «Algunas consideraciones en torno al art. 1483 del C.C.», RCDI, 1971, 1345. or.; DEGNI, La compraventa, itzul. esp. Bonet Ramónen oharrekin, Madril, 1957; DÍEZPICAZO: «La tradición y los acuerdos tras lativos en el Derecho español», ADC, 1966, 555. or.; ESPÍN, «La garantía por evicción a causa de actos del vendedor posteriores a la venta», RDP, 1965, 469. or.; idem, «Fundamento de la garantía por evicción», RDP, 1966. 3. or.; idem, «Concurrencia de la acción de saneamiento por vicios ocultos en la compraventa y de las acciones generales de nulidad, resolución o daños con tractuales», RGLJ, 1967, I, 913. or. eta ondorengoak; JORDANO FRAGA, La resolución por incumplimiento en la compraventa inmobiliaria (Estudio jurisprudencial del art. 1504 del Código civil), Madril, 1992; MADRID PARRA, «La cabida en la compraventa de bienes inmuebles», RCDI, 1983, 554. zk., 57. or.; MEDINA DE LEMUS, Cabida y calidad en la compraventa de inmuebles, Madril, 1989; MOLINA GARCÍA, La resolución de la com praventa de inmuebles, Madril, 1981, Granada, 1985; MORALES MORENO: «El alcance protector de las acciones edilicias», ADC, 1980, 585. or. eta ondorengoak; idem, «El dolo como criterio de imputación de responsabilidad al vendedor por los defectos de la cosa», ADC, 1982, 591. or. eta ondo rengoak; PINTO RUIZ; «Resolución del contrato y la regla periculum est emptoris», RJC, 1975, 693. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE: «La venta de cosa ajena», Estudios de Derecho privado, I, Madril, 1946, 363. or.; ROGEL, «La compraventa de cosa futura», 1975; ROYO MARTÍNEZ, Notas sobre la función de las arras en la contratación, Sevilla, 1949; RUBIO GARRIDO, Contrato de compraventa y transmisión de la propiedad, Bolog na, 1993; RUBIO TORRANO, «La venta a carta de gracia en el Derecho Navarro», RJN, 2. zk., 1986, 13. or.; idem, El pacto de retroventa, Madril, 1990; DE LA ROSA DÍAZ, La permuta (Desde Roma al Derecho español actual), Madril, 1976; GARCÍA CANTERO, Comentarios al Código civil y Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
Compilaciones forales, XIX. liburukia, 2. argitaraldia, Madril, 1991; ME RINO HERNÁNDEZ, El contrato de permuta, Madril, 1978.
Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
Hogeita hamabigarren gaia JABARIA DOHAIN BIDEZ ESKUALDATZEKO KONTRATUA: DOHAINTZA Laburpena: §123. Dohaintza.— 367. Sarrera.— 368. Dohaintzaren kontzeptua eta izaera.— 369. Dohaintza motak: A) Dohaintza eskualdatzaileak; B) Betebehar izaerako dohaintza edo dohaintza hitzematea; C) Dohaintza askatzailea.— §124. Dohaintzaren osagaiak.— 370. Orokorrean.— 371. Gaitasuna: A) Dohaintzaemaile izateko gaitasuna; B) Dohaintza hartzaile izateko gaitasuna.— 372. Objektua.— 373. Karia: dohaintza eta eskuzabaltasunaren arteko desberdintasuna.— 374. Forma: A) Ondasun higikorren dohaintza; B) Ondasun higiezinen dohaintza; C) Ezkutuko dohaintza.— §125. Dohaintza burutzea. Ondoreak.— 375. Onar pena.— 376. Ondoreak.— §126. Dohaintzen ezeztapena.— 377. Oro korrean.— 378. Dohaintzen ezeztapena, horiek egin eta gero semealabak jaiotzeagatik, edo dohaintza egitean ustez hilda zeudenak bizi izatea gatik.— 379. Dohaintzen ezeztapena, kasuankasuan ezarritako zamak ez betetzeagatik.— 380. Dohaintzen ezeztapena, dohaintzahartzailearen eskergabekeriagatik.— §127. Dohaintza bereziak.— 381. Orokorrean.— 382. Heriotzaren ziozko dohaintzak.— 383. Zamadun edo modudun dohaintzak.— 384. Lehengoratze klausularekin egindako dohaintzak.— 385. Xedatze ahalmenaren erreserbarekin egindako dohaintzak.— 386. Ordain gisa emandako dohaintzak.— 387. Usadioen arabera egindako eskuzabaltasunak.
§123. DOHAINTZA 367. Sarrera Batzuetan, pertsonek kontratuak egiten dituztenean, ez dute kontraprestaziorik nahi izaten euren ondasunen truk. Hainbat arrazoi direla bide (besteak beste, familiakoak, altruistak, politikoak), pertsona batzuen ondarea aberastu egiten da, beste batzuena txirotu egiten den heinean. Helburu horrekin egiten diren kontratuek dohaineko karia dute; horregatik, euren eredurik nagusiena dohaintza da. Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
Orokorrean ezin daiteke esan kontratu horiek trafikoaren beharrizanek bultzatuta egiten direnik. Hala ere, dohaineko kontratuek norbanakoen arteko harremanak erraztu edo ahalbideratzen dituzte. Dena dela, dohaintzaren inguruan hainbat arazo azaldu izan dira auzitegietan eta, horien guztien estatistika eginez gero, auzijartzailerik gehienak euren artean senideak direla atzeman daiteke. Edozein modutan ere, dohain bidezko negozioen artean, badaude dohaintzarekin zerikusirik ez dutenak, beste helburu batzuk dituztelako. Horien adibide gisa, ondokoak azpimarra daitezke: fundazioen zuzkidura, horren bidez ondasun pribatuak lotu eta interes orokorrak betetzen direlako; sponsoring kontratuak edo babes kontratuak, kapital pribatuak interes orokorreko jardueretan inbertitzea ahalbideratzen dutelako etab. Egia esan, kontratu horien guztien helburua ez dago dohaintzatik urrun. Gainera, horien bidez nabarmen daiteke dohaineko kontratuek gizarte erabilera izan dezaketela. Hori berori ikus daiteke zerga alorrean. Zerga legeek ez dituzte begi onez ikusten senideen artean egiten diren kontratuak; gizarte helburuak betetze ko egiten diren kontratuek, ordea, zerga legeen onurak izaten dituzte. 368. Dohaintzaren kontzeptua eta izaera Dohaintza kontratu zehatz bat da. Kontratu horren bidez, alderdietako batek (dohaintzaemaileak, alegia) beste alderdiari (hots, dohaintzahartzai leari) ondasun batzuk eratxikitzen dizkio, eta hori kontraprestaziorik gabe. Horren ondorioz, dohaintzaren ondorioak bi dira: dohaintzahartzailearen ondarea aberastea eta dohaintzaemailearena txirotzea, hain zuzen. Hortaz, jabetza dohain bidez eskualdatzeko kontratu horri dohaintza de ritzo. Kategoria horren bilakaera historikoari helduz, Erromako Zuzenbidean, dohaintza ez zen kontratutzat hartu, ezta Zuzenbide tipoaren barneko negoziotzat ere; aitzitik, ondare eratxikipen zehatz baten karia besterik ez zen, eratxikipen horren jasotzaileak (hau da, dohaintzahartzaileak) ez zuelako eman behar inolako kontraprestaziorik. Denborak aurrera egin ahala, negozio
juridikoak sailkatu egin ziren; negozioen kariak aztertu eta, horien artean, antolamendu juridikoak babesteko modukoak aintzat hartu ziren, sail kapen hori egiteko. Abstrakzio prozesu horren ondorioz, Frantziako Kode Zibilak (1804) kontratu kategorien artean sartu zuen dohaintza. Antza denez, aurreko hori izan zen Espainiako doktrina tradizionala. Nolanahi ere, gaur egungo autore batzuek zalantzan jarri dute dohaintzaren kontratu izaera. Laburlabur bada ere, eztabaida hori honetara azal daiteke: 1. Dohaintzak ez du kontratu izaerarik. Autore horien ustez, dohaintza jabaria xedatzeko negozioa da. Xedatze negozioa den aldetik, dohaintzaren bidez, jabaria edo ondarea eskualdatzen da. Hala ere, eskualdaketa horrek ez du betebeharrik sortzen alderdientzat. Horixe atera daiteke, autore horien iritziz, KZren 609. art.tik. Artikulu horren arabera, «jabetza eta gainerako eskubide errealak eskuratu eta eskualdatzen dira… dohaintzaren bidez»; gainerako kontratuek ondore hori izan dezaten, ordea, traditioa behar da. Beraz, dohaintzak ez du traditiorik behar (618. artikulua, KZren 609. art.ari lotuta). Era berean, KZren 623. art.ak aipatzen duen onarpena ez da kontratu eskaintzaren beste aldea; alderantziz, onarpenaren bidez, dohaintzahartzai leak (onartzaileak, alegia) adostasuna ematen du, beraren ondarean eragina izan dezan dohaintzaemailearen jarduerak. Beste era batera esateko, onar pena ematean, dohaintzahartzaileak adierazten du ados dagoela bere alde egindako xedapen egintzarekin. Hortaz, interpretazio horri helduta, dohaintza borondateen arteko adostasuna da; adostasun horren ondorioz, zuzenean eskualdatzen da dohaintzan emandako gauzaren jabetza, gauza horren edu kitza lekualdatu beharrik gabe. Edukitzaren lekualdaketa, beraz, hauxe bes terik ez da: jadanik gauzatuta dagoen eskualdaketaren betepena, alegia. Bestalde, dohaintzahartzailearen gaitasunari buruzko arauketak beste argudio garrantzitsu bat ematen du tesi horren alde. Egineginean ere, do haintzahartzaile izateko ez da beharrezkoa betebeharrak hartzeko behar den gaitasuna, ezbada ondarearen titularra izateko behar Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
dena: pertsona izateko behar dena, alegia (KZren 626. art.). Horrek ez du esan nahi, ordea, beste dohaintza mota batzuk ezin direnik onartu; dena den, dohaintza horiek Zuzenbide tipotik kanpo egongo dira, ezin direlako KZren 618. art.aren barruan sartu. Esaterako, betebehar izaerako dohaintzak edo dohaintza hitzemateak dohaintza egiteko betebeharra sortzen du; horrela, dohaintzahartzaileak betebehar horren betepena erreklamatu ahal izango du. Dohaintza askatzaileak, berriz, dohaintzahartzailearen ondarea gehitzen du, baina zeharka bakarrik, dohaintzahartzaile horren zorra azkentzen duelako (KZren 1187. art.). 2. Dohaintzak kontratu izaera du. Autore batzuen iritziz, dohaintza kontratua da. Beraz, gorago azaldu dugun interpretazioaren aurka, beste tesi bat azaltzen da. Azken horren arabera, Espainiako Kode Zibilak Frantziako Kode Zibilaren eragina jaso eta kontratu gisa itxuratu du dohaintza. Besteak beste, KZren 621, 624 eta 1274. art.etan erabiltzen den terminologiak hori bero ri erakusten du. Gainera, horixe izan da Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak betidanik egin duen interpretazioa; izan ere, AGren aburuz, dohaintza onar tu beharra izateak berez dakar eskubideak eskuratzeko modu hori kontratu bihurtzea (beste askoren artean, AGk 1924ko abenduaren 15ean eta 1985eko urriaren 15ean emandako epaiak). Gisa berean, kontutan izan behar da bete behar izaerako dohaintzaren baliozkotasuna eta eragingarritasuna onartzen direla; onarpen horrek kontratu izaeraren aldeko teoria baiesten du. 3. Gure iritziz, dohaintzak kontratu izaera du. Eztabaida hauxe da: Kode Zibilaren arabera, dohaintzak ez du kontratu izaerarik (hots, jabetza es kuratzeko modua besterik ez da), ala benetako kontratua da? Egineginean ere, eztabaida horren abiapuntua partziala da: jabetza edozein kontraturen bi dez zelan eskualdatzen den jakiteko, KZren 609. art.ra bakarrik jotzen badugu, orduan lehenengo interpretazioa onartu behar dugu. Edozein modu tan ere, kontratu batzuek ez dute betebeharrik sortzen alderdien artean; izatez, gauza eman aurretik, aurrekontratu hutsak dira.
Kontratu horiei kontratu erreal deritze eta horrelako kontratuak burutzeko, gauza ematea beharrezkoa da. Kontratu errealen artean, mutuoa azpimarra daiteke, kontratu horrek zu zenean eskualdatzen baitu kontratuaren objektu izan den diruaren jabetza, edo haren objektu izan diren gauza suntsikorren jabetza (KZren 1753. art.). Eta ondore hori izan arren, benetako kontratua da. Gainera, dohaintza kontratu errealekin identifikatzen ez bada ere, do haintza kontratu gisa hartzeak ez du KZren 609. artikulua hausten, azken horrek jabetzaren eskualdaketa arautzen duenean. Egia esan, jabetza dohain bidez eskualdatzeko, antolamendu juridikoak ez du erabili kontratuen eskema orokorra, baina horrek ez du esan nahi dohaintza kontratua ez denik. Bukatzeko, dohaintzahartzaile izateko gaitasunak sortaraz ditzakeen zalantzak argitu behar ditugu. Dohaintzaren ondorioz, dohaintzahartzaileak ez du inolako betebeharrik hartzen; aitzitik, dohaintzahartzailearen ondarea gehitu egiten da, betebeharrik hartu gabe. Horregatik, zentzuzkoa da per tsona horren onarpena beharrezkoa izatea. Hori egiaztatzeko argudioa KZren 626. artikuluan bertan aurki daiteke. Artikulu horren arabera, ezgaiak ezin izango du onarpenik eman, dohaintzak edozein motatako betebeharrak sor tzen dituenean (esate baterako, kostubidezko dohaintzak eta baldintzapeko dohaintzak). 369. Dohaintza motak Kode Zibilean kontratu gisa araututako dohaintzak per se dakar jabetzaren eskualdaketa. Hala ere, alderdiek dohaintzaren antzeko beste negozio batzuk egin ditzakete, horiei egitura berezia emanez. Negozio horiek dohaineko karia badute ere, desberdinak dira euren ondoreak eta legeak ohiko dohaintzari eratxikitzen dizkionak. Betebehar izaerako dohaintzaz eta do haintza askatzaileaz ari gara, hain zuzen. Horiez gain, Kode Zibilak berak dohaintza mota desberdinak onartzen ditu, kasuankasuan egindako itunen arabera; dohaintza horien ondoreak ere ez dira ohiko dohaintzari eratxikitzen zaizkionak. Besteak beste, Kode Zibilak ondoko MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
dohaintza motak onartzen ditu: mortis causa dohaintzak; kostubidezko dohaintzak edo zamadunak; xedatze ahalmenaren erreserbarekin egindako dohaintzak edo dohaintzan emandako gauzaren gaineko eskubide erreal mugatu baten erreserbarekin egindakoak etab. Gai honen seigarren atalean aztertuko ditugu bigarren mota horretako dohaintzak. Atal honetan, ordea, le hendabizikoak aztertuko ditugu, alegia: dohaintzak, euren egituraren arabera. A) Dohaintza eskualdatzaileak Horixe da, izatez, Kode Zibilak arautzen duen dohaintza mota. Kontratu horrek dohaineko karia du, eta dohaintzan emandako objektuaren jabetza eskualdatzea dakar. Nolanahi ere, eskualdaketa horrek ez du eratortzen elkartruke ekonomikorik; alderantziz, dohaintzahartzailearen ondarea gehitu egiten da, dohaintzaemailearena urritzen delako. Dena den, kontratu tipoa identifikatzeko eta, horren ondorioz, kontratu horren ondoreak zehazteko, kontutan izan beharko da kontratuaren osagaiei buruzko hitzarmena eta, batez ere, dohaintzaemaileak aukeratzen duen kari motari buruzkoa. Hori berori da gai honetan aztertuko dugun dohaintza. B) Betebehar izaerako dohaintza edo dohaintza hitzematea Dohaintzaemailea eta dohaintzahartzailea ados etorriz gero, dohaintza emaileak ondoko betebeharra bereganatuko du dohaintzahartzaileari begira: kontratuaren objektu diren gauzak dohain bidez eskualdatzeko betebeha rra, alegia. Kasu horretan ere, kariaren inguruko adostasuna edo hitzarmena dago (karia dohainekoa baita). Bestalde, dohaintzahartzaileak kreditu esku bidea izango du, kontratuaren eragingarritasuna erreklamatu ahal izateko, ezbetetze kasuetan. Dohaintza mota hori betebehar izaerakoa da eta Zuzenbi de tipotik kanpo dago. Dohaintzahartzaileak dohaintzan
emandako gauzen jabetza eskura dezan, beharrezkoa izango da gauza horiek ematea. Gainera koan, kontratu horri dohaineko kariari buruzko arauak aplikatuko zaizkio; hortaz, dohaintza eskualdatzailearen betekizun berberak izan beharko ditu. C) Dohaintza askatzailea KZren 1187. art.ak arautzen du dohaintza mota hori, zorrak barkatzeko bide gisa (ikus 16. gaia); izan ere, zorduna aberastu egiten da, zorretik aske geratzen delako. Hala ere, kasu horretan ez dago ondare eskualdaketarik; aitzitik, dohaintza askatzailearen ondorea da kasuankasuan barkatutako zo rra eta horri dagokion kreditua azkentzea. Hortaz, dohaintzaemailea txirotu egiten da, ez beraren ondarea gutxitu delako, ezbada kontabilitate urripena izan delako. §124. DOHAINTZAREN OSAGAIAK 370. Orokorrean KZren 1261. art.aren aginduz, dohaintzak lege ondoreak sor ditzan, osagai batzuk izan behar ditu: adostasuna, objektua eta karia. Edonola ere, do haintzak beste osagai bat izan behar du, baliozkoa izan dadin: forma, hain zuzen. Beraz, kontratu formalen kategorian sartzen da. 371. Gaitasuna A) Dohaintzaemaile izateko gaitasuna KZren 624. art.ak xedatzen duenez, dohaintzaemaileak «kontratatzeko eta bere ondasunak xedatzeko gaitasuna» izan behar du. Hortaz, ondoko da tuak nahitaezkoak dira: Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
—Kontratatzeko gaitasuna izatea, KZren 1263. art.aren arabera. Horren ondorioz, ezgaiek ezin izango dute euren kabuz dohaintzarik egin. Gauza bera esan daiteke ezgaituei buruz, ezgaiketa epaiak dohaintzak egitea hala debekatu badie (KZren 210. art.). Adingabeko emantzipatuek, ordea, dohaintzak egin ditzakete, euren aita, ama edota kuradorearen laguntzarekin, KZren 323. art.an aipatutako ondasunak izanez gero; eta, euren kabuz, inolako laguntzarik gabe, artikulu horretara biltzen ez diren ondasunak izanez gero. Era berean, kuradoretzapeko ezgaiek dohaintzak egin ditzakete, baina kuradorearen adostasunarekin, ezgaiketaren barruan dohaintzak egitea sartuz gero (KZren 290 eta 272.6. artikuluak). —Dohaintzan emandako ondasunak xedatzeko ahalmena izatea. Beraz, adingabekoen edo ezgaituen lege ordezkariek ezin izango dute dohaintzarik egin, KZren 166 eta 272.6. art.etan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte; nolanahi ere, kasurik gehienetan, epailearen eskuespena beharko dute. Gisa berean, ezin izango dute dohaintzarik egin, erabateko gaitasuna izan arren, euren ondasunak xedatzeko askatasun osoa ez dutenek; horixe gertatzen da, berbarako, borondatezko tituluek (batez ere, fideikomisoak) nahiz lege tituluek xedatze ahalmenari ezartzen dizkioten mugapenekin. —Pertsona juridikoek dohaintzak egin ditzakete, euren estatutuek hori onartzen badute, eta kasuan kasuko dohaintza sozietatearen helburuekin bat badator (ENZNk 1966ko otsailaren 2an emandako ebazpena). B) Dohaintzahartzaile izateko gaitasuna Dohaintzahartzailea pertsona izan behar da, dohaintzaren bidez ondasun batzuk baliozkotasunez eskuratu ahal izateko. Edozein modutan ere, ernalduari egindako dohaintzak baliozkoak dira; onartu ere, ernaldua jaio izanez gero, horren lege ordezkariek onartu beharko lituzkete hari egindako dohain tzak (KZren 627. art.). KZren 625. art.ak ezartzen duen araua oso zabala da.
Horren arabera, dohaintzak onartu ahal izango ditu horretarako bereziki ezgaitua izan ez den pertsona orok (ikus ENZNk 1989ko martxoaren 3an emandako ebazpena). Hortaz, nahikoa izango da ulertzeko eta nahi izateko gaitasuna. Ez da be harrezkoa, ordea, KZren 1263. art.ak ezartzen duen gaitasuna kontratuak baliozkoak izan daitezen. Beraz, adingabekoek dohaintzak onartu ahal izango dituzte eta dohaintza horiek ezin izango dira aurkaratu, dohaintzahartzai learen gaitasunezagatik. Bestalde, KZren 626. art.aren arabera, kontratuak egiteko gaitasuna izan behar da, betebeharrak dakartzaten dohaintzak onartu ahal izateko. Azkenik, pertsona ezdoiei egindako dohaintzak deusezak dira, bai zuzenean egiten direnean, eta bai bitartekoen bidez egiten direnean (KZren 628. artikulua). 372. Objektua a) Orokorrean, Kode Zibilak gauzen dohaintza arautzen du, gauza horiek higikorrak zein higiezinak izan. Horrela, zerbitzuak dohain bidez ematen direnean, ezin da dohaintzaz hitzik egin, nahiz eta aurreko hori dohaineko karia duen kontratua izan. Hortaz, dohaintzaren objektu izan daitezke gauzak eta eskubideak, azken horiek errealak nahiz kreditu eskubideak izan (634. artikulua). Dohaintzan emandako ondasunak bakoizturik egon behar dira (KZren 633. artikulua). Horrek esan nahi du ondasun horiek euren ezaugarri edo izaeraren arabera identifikatu behar direla. Bestalde, biharetziko ondasu nen dohaintza debekatuta dago (KZren 635. art.); izan ere, artikulu ho rrek osatzen du KZren 1271.2. art.ak oinordetza itunen inguruan ezartzen duen debekua. Biharetziko ondasunen artean sartu behar dira dohaintza ren unean dohaintzaemaileak xedatu ezin dituen guztiak. Hortaz, adieraz molde hori ez dago ondasunen izate ala ez izateari lotuta; aitzitik, ondasun horiek xedatzeko gaitasunari lotuta dago. MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
b) Mugak. Dohaintzen objektuari dagokionez, legeak muga zehatz batzuk ezartzen ditu, dohaintzaemailearentzat edota berorren hartzekodunentzat. a’) KZren 634. art.aren arabera, dohaintzaemaileak dohaintzan eman ditzake bere egungo ondasun guztiak. Baina, horretarako, berarentzat erreserbatu beharko ditu bere inguruabarren arabera bizitzeko behar dituen ondasunak; dena dela, ez du derrigorrez ondasun horien jabetza erreserbatu behar, horien gozamena erreserbatzea nahikoa baita. Bestalde, erreserba hori ez du beren beregi egin behar; hala ere, eragingabeak izango dira erreserba hori baztertzen duten klausulak. Dohaintzaemaileak ez baditu erreserbatu txiroa ez izateko behar dituen ondasunak, dohaintzaren urripena eskatu ahal izango du, dohaintza horrek KZren 634. artikulua urratzen duelako. Nolanahi ere, kasuankasuan erreserbatu beharrekoa ez da izan behar beti ondarearen jabetza. b’) Senipartedunen eskubideak babesteko, KZren 636. art.ak ondokoa ezartzen du: «dohaintzaren bidez ezin izango du inork jaso zein eman jaraunspenaren bidez eman zein jaso dezakeena baino gehiago». Arau hori urratzen duen dohaintza ezofiziosoa izango da, seniparteari kalte egiten diolako (KZren 654. art.). Dohaintza ez da deuseza, baina urri daiteke, kausatzailea hiltzean dohaintza hori xedapen askeko herena baino handiagoa izanez gero. Bistan denez, eragingabetasun hori, gertatze bidezkoa ezeze, par tziala ere bada. 373. Karia: dohaintza desberdintasuna
eta
eskuzabaltasunaren
arteko
Dohaintza dohain bidezko kontratua da. KZren 1274. art.aren arabera, kontratu horren karia «ongilearen eskuzabaltasun hutsa» da. Hori berori da KZren 618. art.ak ematen duen definizioa. Aurrekoaren harira, arestian aipatu dugun KZren 1274. art.ak berak egiten duen bezala, guk ere kontratu horretan bi adierazmolde bereiztu behar ditugu: eskuzabaltasuna eta dohaintza, hain zuzen.
Eskuzabaltasuna, izatez, inori abantaila edo onuraren bat ematea da, ezelako kontraprestaziorik gabe. «Eskuzabaltasun» kontzeptuaren barruan, dohaintzaz gain (KZren 618. art.), dohaineko karia duten beste kontratu batzuk sartzen dira; kasurako, korriturik gabeko mailegua (KZren 1755. art.), ordaindu gabeko mandatua (KZren 1711. art.) eta barkamena (KZren 1187. art.). Kontratu horiek guztiak elkarren artean bereizteko, dohaintzaren hiru baldintzak betetzen diren ala ez aztertu behar da, hots: dohaintzahartzailea aberastea, dohaintzaemailea txirotzea eta eskuzabala izateko asmoa. Horregatik, ondoko egintzek ez dute izango Zuzenbide tipoaren arabera dohaintzari eratxiki zaion dohaineko karia: gainontzekoari kontraprestaziorik gabeko abantaila emanda ere, egintza horiek ez dakartenean ondare galerarik do haintzaemailearentzat. Aurrerago aipatutako egintzen artean, dohaintzak bakarrik betetzen du Zuzenbide tipoaren arabera dohaineko kariak duen eskema. Gainerako kontratuek ere dohaineko karia dute, baina ez dira do haintzak, ez dituztelako betetzen arestian aipatu ditugun baldintza guztiak. Hortaz, osagai subjektiboak (eskuzabala izateko asmoak, alegia) berez dakar kontratuak dohaineko karia izatea; horretarako, ez dira aintzat hartzen dohaintzaemailea kontratua egitera bultzatu duten arrazoiak (AGk 1948ko abenduaren 7an emandako epaia). Arrazoi desberdinek erakar dezakete eskuzabala izateko asmoa: ba tzuetan, antolamendu juridikoak babesteko moduko arrazoi zuzenek; eta beste batzuetan, berriz, legeak ezartzen duenaren kontrako arrazoiek. Azken horien adibide gisa, AGk 1986ko abenduaren 11n emandako epaiaren kasua aipa daiteke. Epai horrek ezzilegitzat jo zuen dohaintza egitea, zerga urratze batzuk ez salatzearen ordain gisa. Salaketa saihesteko, ondasun higiezin bat eskualdatu zen dohain bidez eta, AGren ustez, eskualdaketa hori moralaren eta ohitura onen kontrakoa zen. Horregatik, Auzitegi Gorenak dohaintza deuseza zela adierazi zuen. 374. Forma Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
Dohaintza kontratu formala da. Beraz, formarik ez duen dohaintza deuseza da. Edozelan ere, bereiztu behar dira ondasun higikorren dohaintza eta ondasun higiezinena. A) Ondasun higikorren dohaintza Hitzez egin daiteke; horretara eginez gero, gauza ematea beharrezkoa izango da. Idatziz eginez gero, ostera, gauza ez da zuzenean eman behar; hala eta guztiz ere, idazki horretan, dohaintzahartzailearen onarpena azaldu beharko da (KZren 632. art.). B) Ondasun higiezinen dohaintza Eskritura publikoa nahitaezkoa da. Eskritura horretan, bananbanan iden tifikatu behar dira dohaintzan emandako ondasunak, bai eta dohaintzahar tzaileak bete behar dituen zamak ere. Onarpena eskritura berean edo beste agiri osagarri batean agertaraz daiteke eta dohaintzaemaileari jakinarazi behar zaio (KZren 633. art.). Labur bilduz, dohaintza xedatze negozioa iza teaz gain, negozio formala da esangura hertsian; hori dela eta, eskritura pu blikoa nahitaezkoa da eta eskriturarik gabe dohaintza deuseza da (AGk 1985eko urriaren 15ean emandako epaia). Forma bete ezean titulurik ez da goenez, dohaintzan emandako gauzaren jabetza ezin da eskuratu usukapio arruntaren bidez; nolanahi ere, jabetza hori aparteko usukapioaren bidez eskura daiteke, gauzaren edukitza ugazaba moduan izanez gero (horren kon tra, AGk 1963ko maiatzaren 13an eta 1966ko ekainaren 23an emandako epaiak). C) Ezkutuko dohaintza
Dohaintzaemaileak zerbait eman nahi dio dohaintzaren bidez dohain tzahartzaileari. Baina, bi horiek ados jarrita, dohaintza egiten dutela adierazi beharrean, salerosketaren itxura egin eta salerosketa hori eskritura publikoan dokumentatzen dute. Itxura egitea frogatuz gero, ezkutuko dohaintza ba liozkoa den ala ez eztabaidatu behar da. Batetik, forma eskakizuna betetzen da, KZren 633. art.ak nahitaezkotzat jotzen duen eskritura publikoa egiletsita baita. Baina, bestetik, eskritura horrek bestelako helburua du, alegia: bene tan egin ez den salerosketa frogatzea, hots, itxurazko salerosketa frogatzea. Jurisprudentziaren arabera, ezkutuko dohaintza deuseza da forma akatsagatik ere, eskritura publikoa dohaintza eskritura izan behar delako zehatzmehatz. Beraz, eskritura horretan agertu behar da dohaintzaemailea eta dohaintza hartzailea ados daudela kontratuaren kariari buruz. Beste era batera esate ko, ez da nahikoa edozein eskritura publiko egilestea; aitzitik, eskritura hori dohaintza dokumentatzeko egiletsi behar da beren beregi (ikus AGk 1932ko martxoaren 3an emandako epaia eta, horren ondoren, ildo bereko hainbat epai; oraintsuenen artean, 1985eko urriaren 15eko eta 1993ko martxoaren 7ko epaiak). Hala eta guztiz ere, arau hori ez da aplikatuko ordain gisa emandako dohaintzetan (besteak beste, AGk 1984ko abenduaren 17an emandako epaia). §125. DOHAINTZA BURUTZEA. ONDOREAK 375. Onarpena Xedatze egintza den aldetik, dohaintzak ondoreak sortzen ditu. Hori kontutan hartuta, kontratuaren objektuari eta kariari buruzko adostasuna adierazten den unetik, dohaintza eragingarria da. Une horretan bertan, do haintzahartzaileak dohaintza hori onartzeko borondatea erakusten du, berariaz zein isilbidez. KZren 630. art.aren arabera, dohaintzahartzaileak dohaintza onartu behar du; bestela, dohaintza hori deuseza izango da. Do haintzahartzaileak berak edo dohaintzak onartzeko ahalmen Mª R. VALPUESTA FERNà NDEZ
berezia duen or dezkariak egin dezake onarpena. Egineginean ere, onarpenak berebiziko garrantzia du, horren ondorioz jakin baitaiteke dohaintzaemailearentzat noiztik den loteslea dohaintza. Ko de Zibilaren 623 eta 629. art.ak batera irakurriz gero, badirudi kontrakoak direla. Lehendabizikoaren arabera, «dohaintza burutzen da, dohaintza emaileak dohaintzahartzailearen onarpena ezagutzen duenean»; KZren 629. art.aren arabera, aldiz, «dohaintzaemailearentzat dohaintzak ez du betebe harrik sortzen, ez eta ondorerik ere, onarpena ematen denean baino». Kon trakotasun hori argitzeko, teoria batzuk azaldu dira. Teoria horien artean zabalduenak ondokoa adierazten du: batetik, KZren 629. artikuluak adieraz ten duen unetik, dohaintza kontratua baliozkoa da eta nolabaiteko irmotasuna du, kontratu hori ezeztatzeko ahalmena ez delako erreserbatu; eta, bestalde, KZren 623. art.ak adierazten duen unetik, dohaintza kontratuak behinbetiko indarra du, hori ezeztatzeko modurik ez dagoelako (LALAGUNA). 376. Ondoreak Dohaintzak ondore hauek sortzen ditu, irmoa den unetik: a) Saneamendua Dohaintzaemaileak ez du ebikzioaren ziozko saneamendu betebeharrik, ezta ezkutuko akatsen ziozko saneamendu betebeharrik ere. Dohaineko karia ri buruzko arauen artean, ohikoa da aurreko hori; dena dela, manu hori ez da aplikatuko dohaintza kostubidezkoa denean (KZren 638. artikulua). Bestalde, dohaintzaemaileak bi betebehar horiek ez dituenez, konpentsazio gisa, do haintzahartzaileak ondoko akzioak egikaritu ahal izango ditu: dohaintza emaileak ebikzioaren kasuan gainontzekoen kontra izan ditzakeen
akzio guztiak, hain zuzen. b) Dohaintzaemailearen zorrak Dohaintzak hartzekodunei maula egiteko buru daitezke. Horrelako kasue tan, dohaintzahartzaileak bere gain hartu beharko ditu dohaintza egin au rretik dohaintzaemaileak zituen zorrak; hau da, dohaintzahartzaileak zor horien gaineko erantzukizuna izango du (KZren 643. artikulua). Artikulu ho ri ondokoei lotu behar zaie: lehenik, KZren 1111. art.ari (paulotar akzioa) eta, hurrenik, KZren 1297. artikuluari (dohaineko egintzen hutsalketa, zordunak egintza horiek burutzen dituenean hartzekodunei maula egiteko); horiek go goratzeko, 12 eta 24. gaietara jo behar da. Edozein modutan ere, dohaintza hartzailearen erantzukizun hori ez da pertsonala. Alderantziz, esan beharra dago dohaintzaemailearen zorrak ordaintzeko, dohaintzahartzaileak ez due la erabili behar bere ondare guztia; horretarako, dohaintzan emandako onda sunak bakarrik erabili behar ditu. c) Beste dohaintzahartzaileen zati eskuragabeak gehiagotzeko eskubidea Pertsona batzuei batera eta aldi berean egindako dohaintzetan, ez dago gehiagotzeko eskubiderik; beste modu batera esateko, dohaintzahartzaileek dohaintzan emandako ondasunak eskuratzen dituzte proindiviso eta, horren ondorioz, kuotetan banandutako erkidegoa eratzen da euren artean (batetik, KZren 637.1. art. eta, bestetik, 982 eta 983. art.ak). Horregatik, dohaintza hartzaile batek ez badu eskuratzen berari dagokiona, hutsik dagoen zati hori ez zaie gehituko dohaintzahartzailekideei. Nolanahi ere, erregela hori ez da aplikatzen senaremazteei batera MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
egindako dohaintzetan (KZren 637.2. art.).
ยง126. DOHAINTZEN EZEZTAPENA 377. Orokorrean Ezeztaezinak dira gaitasun, objektu, kari eta forma betekizun guztiak dituzten dohaintzak. Beraz, betekizun horiek izanez gero, dohaintzahartzai leak behin betiko eskuratuko ditu dohaintzan emandako ondasunak. Hala eta guztiz ere, kontutan izan behar da dohaintza dohaineko kontratua dela eta, kontratu horren ondorioz, dohaintzaemailea txirotu egiten dela. Horregatik, legeak berak bide ematen dio dohaintzaemaileari, dohaintzan emandako ondasunak berreskuratzeko. Baina, horretarako, antolamendu ju ridikoan bertan beren beregi zehaztutako kariak gertatu behar dira. Kariok dohaintza egin eta gero sortzen dira eta, horiek betez gero, dohaintzaemaile ak bere borondatea aldatzeko modua izango du. Horrek ez du esan nahi, ordea, dohaintzahartzaileak dohaintzan berari emandako gauzen jabetza zuzenean galtzen duenik; aitzitik, dohaintzaemaileak dohaintzaren eragin gabetasuna eskatzeko ahalmena besterik ez du. Hortaz, eragingabetasun ho ri gertatze bidezkoa da eta, gainera, hori eskatzeko legebideztaketa duenak nahi duenean bakarrik gertatuko da. Ondokoak dira, izan ere, legeak ezarritako kariak: dohaintza egin eta gero semealabak jaiotzea, edo dohaintza egitean ustez hilda zeudenak bizi tzea (KZren 644.etik 647.era arteko art.ak); kasuankasuan ezarritako zamak ez betetzea (KZren 647. art.); eta, azkenik,
dohaintzahartzailearen gabekeria (KZren 648.etik 653.era arteko art.ak).
esker
378. Dohaintzen ezeztapena, horiek egin eta gero semealabak jaiotzeagatik, edo dohaintza egitean ustez hilda zeudenak bizi izateagatik KZren 644. art.ak bi kasu mota finkatzen ditu: batzuk positiboak eta besteak, berriz, negatiboak; positiboetako bat negatibo batekin gertatzen denean, orduan dohaintza ezezta daiteke. Kasu negatiboak ondokoak dira: dohaintza egitean semealabarik ez izatea edo semealaba hilda dagoela uste izatea. Positiboak, ostera, beste hauek: dohaintza eman eta gero semeala bak izatea edota ustez hilda zegoena bizirik agertzea. Kasu horietan betetzen da, hain zuzen ere, ezeztapenaren kari hori. Semealabak ezkontzazkoak, ez kontzaz kanpokoak nahiz adopziopekoak izan daitezke. Bost urtekoa da kari horren zioz ezeztapena eskatzeko epea. Epe hori hasiko da zenbatzen semealaba jaio zein adoptatzen den unetik, edota seme alaba bizi dela jakiten den unetik. Epe hori iraungitasun epea da. Ezeztapena eskatzeko akzioa pertsonala da eta ondokoei dagokie: dohaintzaemaileari, horren semealabei eta aurreko horien ondorengoei ere (KZren 646.2. art.). Halaber, semealabak jaio aurretik, akzio horri ezin zaio ukorik egin. KZren 644. art.ak ez du ezartzen hori beren beregi, baina horixe atera daiteke, KZren 652. artikulua analogiaz aplikatuta. Dohaintza ezeztatuz gero, horrek ez du eragingarritasunik izango, ezeztapena eragin duen egitatea gertatu den unetik. Hortaz, ezeztapenak ez du atzeraeraginezko ondorerik, dohaintza egiten den unera arte; horregatik, eragingarriak izango dira dohaintzahartzaileak bitartean egin dituen negozioak. Hori dela bide, gerta daiteke gauzaren itzulketa ezinezkoa izatea, gauza hori gainontzekoen esku dagoelako. Horrelakoetan, dohaintzahartzaileak do haintzan emandako ondasunen balioa itzuli beharko du; balio hori, izatez, dohaintza egiten den unekoa izango da (KZren 645. art.). Egineginean ere, gainontzekoaren eskuraketa irmoa da eta MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
ezeztapen akzioak ezin dio inoiz kalterik egin. Bestalde, ondasuna hipotekatuta badago, ezeztapena eragiten duen dohaintzaemaileak hipoteka azken dezake, egokia den zenbatekoa or dainduz; hala ere, horretarako, hartzekodun hipotekarioaren adostasuna be har du (KZren 645.2. art.). Dohaintzan emandakoa itzultzeaz gain, demanda jarri zenetik horrek sortu dituen fruituak itzuli beharko dira (KZren 651.1. art.). 379. Dohaintzen ezeztapena, kasuankasuan ezarritako zamak ez betetzeagatik Dohaintzaemaileak zama batzuk ezar diezazkioke dohaintzari; zehatzago esateko, modua ezar diezaioke. Modua ezin da derrigorrez betearazi, esangura hertsian ez baita betebeharra (KZren 647. art.). Ildo beretik, moduaz ari garenean, ez ditugu aipatu nahi baldintzak (ez etengarriak, ezta suntsiarazleak ere), modudun zamak baino. Baldintzak izanez gero, horiek beteko ez balira, dohaintzak ez luke eragingarritasunik izango eta ez litzate ke beharrezkoa izango hori ezeztatzea. Gauzak horrela, zamen ezbetetzeari buruzko kasu berezia arautzen du KZren 1343. artikuluak: ezkontzaren zioz ko dohaintzen inguruko kasua, hain zuzen ere. Ezkontzaren zioz gainon tzekoek ezkontideei egiten dizkieten dohaintzetan, zamen ezbetetze gisa hartuko dira ezkontzaren deuseztasun adierazpena, banantzea eta dibortzioa. Dohaintza ezkontide batek besteari egin dionean, zamen ezbetetzetzat har tuko da ezkontzaren deuseztapena, dohaintzahartzaileak gaitzustez jardun izan badu. Horren harira, dohaintzan ezarritako zamen ezbetetzeari buruz hitz egiteko, dohaintzahartzailea arduratu behar da zama horien betepenaz. Bestetik, Kode Zibilak beren beregi aintzatesten dio dohaintzaemaileari do haintza ezeztatzeko ahalmena. Beraz, ahalmen hori izateko, ez da kontratu hitzarmen berezirik behar. Horrez gain, dohaintza
ezeztatzeko ahalmenari ezin zaio ukorik egin ezbetetzea gertatu aurretik; izan ere, hori bidezkoa izango balitz, kontratuaren eragingarritasuna kontratugileetako baten esku geratuko litzateke eta hori berariaz debekatzen du KZren 1256. art.ak. Ildo horretatik, dohaintzaemaileak eta berorren jaraunsleek izango dute ezeztapen akzioa egikaritzeko legebideztaketa. Nahiz eta KZren 647. art.ak legebideztaketa hori ezarri ez, KZren 653. art.tik atera daiteke. Azken artikulu horren arabera, dohaintzaemailearen jaraunsleek eskergabekeria ka suetan bakarrik ez dute izango ezeztapen akzioa egikaritzeko legebideztake ta (AGk 1928ko abenduaren 3an emandako epaia). Ezeztapen akzioa egikaritzeko epea lau urtekoa da. Egia esateko, ez du iraupen zehatzik, baina analogiaz aplika daiteke KZren 1299. art.ak hutsaltze akzioaren inguruan ezartzen duena. Epe hori hasiko da zenbatzen zamak bete behar zirenetik, edo zamen betepena eskatzeko eskuespena duenak betepen hori eskatzen duenetik. Ezeztapen akzioaren ondoreak atzeraeraginezkoak izango dira. Hori dela bide, KZren 647.2. art.ak ezartzen duenez, deuseztatu egingo dira dohain tzahartzaileak egindako besterenganaketak, bai eta dohaintzan emandako gauzetan ezarritako hipotekak ere. Bestalde, dohaintzak ezezta daitezke, do haintzahartzaileak ez dituelako bete Jabetza Erregistroan azaltzen diren bal dintzak; kasu horietan, HLren 37.2.2. art.aren arabera, ezeztapen akzioek eragina izango dute Jabetza Erregistroan euren titulua inskribaturik duten gainontzekoengan. Bukatzeko, dohaintzahartzaileak itzuli beharko ditu berak jaso izan dituen fruituak, dohaintzaren zamak betetzeari utzi zionetik (KZren 651.2. artikulua). 380. Dohaintzen eskergabekeriagatik
ezeztapena,
dohaintzahartzailearen
Dohaintzahartzailearen jokabidea dohaintzaemaileak agindu duenaren kontrakoa izanez gero, azken horrek dohaintza ezezta dezake. Kasu horretan, ezeztapena zehapen zibila da; MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
horregatik, tipifikaturik dago. Beraz, ezeztapena bidezkoa izan dadin, Zuzenbide tipo hauetako bati egokitu behar zaio dohaintzahartzailearen jokabidea (KZren 648. art.): 1. Dohaintzahartzaileak delituren bat egitea, dohaintzaemailearen pertsona, ohore edo ondasunen kontra. AGren ustez, ÂŤdelituÂť adierazmoldea ez da esangura teknikoan ulertu behar; hots, kasu horretan, delituak ez dira izango zigor tipoaren barneko jokabideak bakarrik. Alderantziz, ÂŤdelituÂť adierazmoldea esangura zabalean ulertu behar da; beraz, horren barruan sartu behar da edozein jokabide, zehatzeko modukoa denean eta dohaintza hartzailearen eskergabekeria ageriagerian jartzen duenean (AGk 1983ko urriaren 23an emandako epaia). 2. Dohaintzahartzaileak dohaintzaemaileari delituren bat egoztea, delitu horrek dakarren prozedura organo eskudunak bere arioz has dezakeenean. Ez da kontutan hartuko dohaintzahartzaileak delitu hori frogatzeko modua du en ala ez. Kari hori ez da aplikatuko delitua dohaintzahartzailearen beraren, horren ezkontidearen edota semealaben aurka egin denean. 3. Dohaintzahartzaileak ez dionean mantenurik ematen dohaintzaemai leari, horretarako betebeharra badu ere. 4. Gisa berean, ezkontzaren zioz ezkontide batek besteari egindako dohaintzetan, eskergabekeria gisa hartuko da, lehenengo eta behin, dohain tzahartzailea jaraunskabetua izatea, KZren 855. art.aren arabera; eta, biga rrenik, banantzea edota dibortzioa hari egotzi ahal izatea (KZren 1343. art.). Epeari dagokionez, urtebetean egikari daiteke eskergabekeriagatiko ezeztapena eskatzeko akzioa; dohaintzaemaileak egitatea atzeman eta akzioa egikaritzeko aukera duenean, orduan hasiko da epe horren zenbaketa; izatez, iraungitasun epea da eta aldez aurretik ezin zaio horri ukorik egin (Kode Zibilaren 652. art.). Legebideztaketari dagokionez, dohaintzaemaileak izango du ezeztapen akzioa egikaritzeko legebideztaketa. Dohaintza-
emailearen jaraunsleek, aldiz, ezin izango dute akzio hori egikaritu, euren kausatzaileak (dohaintza emaileak, alegia) akzioa egikaritzeko aukera izan eta horrelakorik egin ez badu (KZren 653.1. art.). Oinarrian, dohaintzahartzailearen kontra jarri be har da demanda; baina, demanda jarri eta gero, dohaintzahartzailea hiltzen bada, horren jaraunsleei zuzenduko zaie demanda hori. Egineginean ere, ezeztapena pertsonala da eta ez du atzeraeraginezko ondorerik. Dena dela, gainontzekoek dohaintzahartzailearen eskutik jaso ditzakete dohaintzan emandako gauzak, edo horien gaineko hipoteka eurentzat era daiteke. Hori gertatu arren, ezeztapenak ez du eraginik izango gainontzekoengan. Ezeztapena bidezkotzen duen kari hori (eskergabekeria, hain zuzen) ezin da sekula ere Jabetza Erregistroan agertarazi; hori dela eta, kari horrek ez du inolako eraginik izango gainontzekoengan. Edozein modu tan ere, ezeztapena eskatzeko demanda aurrearretaz idaztohar daiteke Jabetza Erregistroan; hori eginez gero, demanda horren ondorengo egintzek eragina izango dute gainontzekoengan. Are gehiago, KZren 649.2. art.aren aginduz, demandaren ondorengo besterenganaketak eta hipotekak deusezak izango dira, horiek dohaintzaemaileari maula egiteko egin baitira. Bukatzeko, dohaintzan emandako ondasunak eurak ezin badira itzuli (gainontzekoen esku daudelako eta ezeztapenak ezin dituelako gainontzeko horiek ukitu), dohaintzaemaileak eskubidea izango du ondasun horien balioa itzul diezaioten; balio hori dohaintza unekoa izango da (KZren 650. art.). Modu berean, dohaintzahartzaileak itzuli beharko ditu berak jaso izan dituen fruituak, demanda jarri zenetik (KZren 651. art.). §127. DOHAINTZA BEREZIAK 381. Orokorrean Aurrerago esan dugun moduan, dohaintza Zuzenbide tipoaren araberako kontratua da eta dohaineko kari zehatz bat du. Hala ere, kari horrek aldae ra desberdinak izan ditzake; kasuankasuan nagusitu den Mª R. VALPUESTA FERNà NDEZ
osagaiaren ara berakoa izango da kari horren aldaera. Hori kontutan hartuta, ondorengo dohaintza motak aztertu behar dira: heriotzaren ziozko dohaintzak; zamadun edo modudun dohaintzak; lehengoratze klausularekin egindako dohaintzak; xedatze ahalmenaren erreserbarekin egindako dohaintzak; eta, azkenik, or dain gisa emandako dohaintzak. 382. Heriotzaren ziozko dohaintzak Kode Zibilak behin bakarrik aipatzen ditu heriotzaren ziozko dohaintzak. Egin ere, KZren 620. art.ak egiten du aipamen hori. Artikulu horren arabera, testamentu izaera edukiko dute dohaintzaemailea hiltzean eragina izan behar duten dohaintzek. Erromako Zuzenbidean, ordea, dohaintza inter vivos egin zitekeen, mortis causa xedapenen helburu berberak lortzeko. Dohaintza modu horretan itxuratzeak berez zekarren dohaintza hori ezeztatzeko ahalmena izatea, do haintzaemaileak bizirik zirauen bitartean; izan ere, une horretan, dohain tza erabat eragingarria zen eta ez zegoen modurik hori ezeztatzeko. Gauzak horretara, heriotzaren ziozko dohaintzak kontutan hartzen du dohaintzaemailearen biharetziko heriotza eta, horren arabera, destino zehatz bat eratxikitzen die dohaintzaren objektu diren gauzei. 1991ko urtarrilaren 21ean emandako ebazpenean, ENZNk bereiztu egin zituen inter vivos do haintzak eta heriotzaren ziozko dohaintzak. Bigarren horiek ez dute inolako ondorerik izango dohaintzaemailea bizirik dagoen bitartean; halaber, do haintza horiek egitean, dohaintzaemaileak ez du galduko dohaintzan eman dako gauza xedatzeko askatasuna (besteak beste, Auzitegi Gorenak 1956ko ekainaren 19an eta urriaren 2an, 1957ko martxoaren 27an eta 1975eko urta rrilaren 7an emandako epaiak). Bestalde, heriotzaren ziozko dohaintza ez da baldintzapeko dohaintza; izan ere, dohaintzaemailearen heriotzak ondokoa bakarrik finkatzen du: do
haintza zein momentutatik den ezeztaezina. Azaldu ere, heriotzaren ziozko dohaintzak arazo batzuk azaltzen ditu, batez ere, dohaintza mota horri aplikatu beharreko arauketa zein den zehaz tean. Badirudi KZren 620. art.ak testamentuekin parekatzen dituela dohaintza horiek; horregatik, AGren iritziz, testamentuen formari buruzko arauak apli katu behar zaizkie heriotzaren ziozko dohaintzei (AGk 1943ko uztailaren 8an, 1956ko ekainaren 19an eta 1986ko otsailaren 24an emandako epaiak, besteak beste). Hauexek dira heriotzaren ziozko dohaintzaren ezaugarriak: 1. Dohaintzaemaileak dohaintza ezezta dezake, heriotza unea heltzen ez den artean. 2. Dohaintzaemailea dohaintzahartzailea baino lehenago hil behar da, jaraunspen edo legatuak eskuratzeko oinordetza xedapenekin gertatzen den bezala. Dohaintzan emandako ondasunen edukitza dohaintzahartzaileak izan arren, horrek ez du ondasun horien jabaria eskuratuko, dohaintzaemailea baino lehenago hiltzen bada. 3. Dohaintzak testamentuen forma betekizunak izan behar ditu. 383. Zamadun edo modudun dohaintzak KZren 619. art.ak ematen duen definizioarekin bat etorriz, zamadun dohaintzek karga bat zein batzuk ezartzen dizkiote dohaintzahartzaileari. Karga horien balioa ezin da izan dohaintzan emandako gauzen balioa baino handiagoa. Hortaz, dohaintzahartzaileak zama batzuk bete behar ditu. Edozein modutan ere, zamak eta betebeharrak ezin dira identifikatu; aitzitik, zamak moduak besterik ez dira. Moduak, izatez, dohaintzahartzaileak bete behar dituen eginbeharrak dira. Eginbehar horiek eskuzabaltasunari erantsita datoz eta dohaintzahar tzaileak bete behar ditu, eskuzabaltasuna bera eskuratu ahal izateko. Beraz, moduak ez dira betebeharrak. Dohaintzaemaileak ez du moduaren betepena ezartzen jabetza eskuratzeko baldintza MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
gisa; alderantziz, dohaintzaemailea ren asmoa bikoitza da: batetik, dohaintzahartzailea aberastea eta, bestetik, aurrekoaz gain, dohaintzahartzailearentzat, dohaintzaemailearentzat edota gainontzeko batentzat onuragarria izan daitekeen zerbait lortzea (esaterako, ondoko betebeharrak ezartzen direnean: eraikuntza jakin bat artatzeko be tebeharra edo pertsona zehatz batzuei mantenuak ematekoa). Batzuetan, do haintzaemaileak erregu edo aholku gisa azaltzen du modua eta, kasu horietan, ez dago kostubidezkotasunik. Zamadun edo modudun dohaintzak arauketa berezia du. KZren 619. art.aren arabera, arauketa juridiko horrek kontratuen osagaiak eta dohaintzen osagaiak batzen ditu. Horrek esan nahi du kostubidezko kariaren ondoreak eta dohaineko kariaren ondoreak konbinatzen direla, zamadun dohaintza negozio mistoa delako. Horregatik, erregela hauek aplikatu behar dira, besteak beste: 1. Kontratatzeko gaitasuna izan behar da, KZren 626. art.aren arabera. Oinarrian, adingabeko emantzipatuak ez du gaitasun osagarririk behar; baina kasuan kasuko zamak zerikusirik badu ondasun higiezinekin edo KZren 323. art.an aipatutako egintzekin, orduan adingabekoak bere aita, ama edo kuradorearen laguntza beharko du. 2. KZren 638. art.aren aginduz, dohaintzaemaileak ebikzioaren ziozko saneamendu betebeharra izango du; betebehar horren muga zama bera izango da. Aurreko hori kostubidezkotasunaren ondorioa da ezbairik gabe. 3. Dohaintza ezezta daiteke, kasuankasuan ezarritako karga ez betetzearen zioz. 4. Gainerakoan, dohaintzari buruzko arau orokorrak aplikatuko zaizkio zamadun edo modudun dohaintzari. Dena den, arau horiek ez dituzte izango euren ohiko ondoreak, dohaintzahartzailearen ondarea ez delako guztiz aberasten. Kargak aberastearen zati bat hartzen du bere barnean eta, zati ho rretan, kostubidezko kariari buruzko erregelak aplikatuko zaizkio alderdiek bereganatutako betebeharren alde ekonomikoari. Era berean, KZren 632 eta 633. art.ak aplikatuko zaizkie kostubidezko karia duten dohaintzei (AGk 1993ko maiatzaren
7an emandako epaia). Horregatik, kasuan kasuko zamen balioa argi eta garbi adierazi behar da. Bestalde, moduaren onuradunak horren betepena eska dezake. Hala ere, ezin izango da dohaintza ezeztatu, ezbetetzea ezin bazaio dohaintzahar tzaileari egotzi; izan ere, zama bete beharko da, lege xedapenek betepen ho ri ahalbideratzen duten neurrian (AGk 1990eko azaroaren 12an emandako epaia). Edozein modutan ere, modua baldintza etengarria ez denez, dohain tzahartzaileak aurretik jaso behar ditu dohaintzan emandako ondasunak, gero kasuan kasuko zama bete ahal izateko; alderantzizkoa gertatzen bada, hots, dohaintzahartzaileak prestazio edota jokabide zehatz bat bete behar ba du dohaintzan emandako ondasunen edukitza eskuratu ahal izateko, hori baldintzapeko dohaintza izango da eta ez, ordea, zamadun dohaintza (AGk 1990eko azaroaren 12an emandako epaia). Azkenik, modudun negozioetan bidezkoak diren zama guztiak ezar daitezke dohaintzetan. Zama horietako batzuk legeak berak aipatzen ditu be ren beregi; adibidez, dohaintzaemailearen zorrak ordaintzeko zama arautzen du KZren 642. artikuluak. Beste kasu batzuetan, ostera, modudun dohaintzak dohaintzahartzailea behartzen du dohaintzaemaileari mantenuak ematera (kasurako, AGk 1993ko martxoaren 22an emandako epaia). 384. Lehengoratze klausularekin egindako dohaintzak Dohaintza horietan, dohaintzahartzaileak ez du jabetza eskuratzen zuzenean eta betebetean. Aitzitik, baldintza jakin batzuk betez gero, dohaintzan emandako ondasunak dohaintzaemaileari itzuliko zaizkio, edota aldez aurretik zehaztutako gainontzeko bati eskualdatuko zaizkio (KZren 641. art.). Beraz, lehengoratzea ezar daiteke, bai dohaintzaemailearentzat berarentzat, eta bai gainontzeko batentzat. Batera zein bestera egin, lehengoratzeak fideikomisozko ordezpena dakar; horregatik, KZren 641. art.aren aginduz, KZren 785. art.an aipatutako mugapenak izango dituzte lehengoratze klausularekin egindako MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
dohaintzek. Lehengoratzea dohaintzaemailearentzat ezarriz gero, bi modutara itxura daiteke aurretiaz zehaztutako inguruabarren betepena: epemuga suntsiarazle gisa zein baldintza gisa. Epemuga suntsiarazle gisa itxuratuz gero, epemuga heltzean, ondasunak dohaintzaemaileari eman beharko zaizkio. Baldintza gi sa itxuratuz gero, ordea, lehengoratzea gerta dadin nahitaezkoa izango da dohaintzaemailea dohaintzahartzailea baino lehenago hiltzea. Era berean, lehengoratzea gainontzekoarentzat ere ezar daiteke. Kasu ho rietan ere, gainontzeko horri dohaintzan emandako ondasunak eskualdatzeko, epemugapean nahiz baldintzapean jar daiteke lehengoratzea. Arazo horren inguruan, kontutan izan behar da gainontzeko hori ere dohaintzahartzailea dela, berarentzat ezarritako lehengoratzea beste dohaintza bat delako. Hori aintzat hartuta, dohaintzaren baldintza guztiak bete behar dira; beraz, gainontzekoaren onarpena beharrezkoa izango da. Onarpen hori eman behar da lehengoratzea eragiten duen egitatea gertatu aurretik eta, beti ere, dohaintzaemailea bizirik dagoen artean. Onarpenik ez badago, lehengoratzearen onuradunak ez die inolako eskubiderik eskualdatuko bere jaraunsleei eta, gainera, dohaintza ezeztatzeko modukoa izango da. Bistan denez, dohaintza kontratuan ezarritako lehengoratze klausulak dohaintzahartzailearen ahalmenak mugatzen ditu. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi kostubidezko dohaintza denik, lehengoratzea ezin delako zamatzat hartu. Baldintza bete edota epemuga helduz gero, dohaintzahartzai leak ez du izango gauza emateko betebehar hutsa bakarrik; aitzitik, gauza horren jabaria galduko du, lehengoratzearen onuradunak jabari hori esku ratuko duelako. Lehengoratzea dakarren egitatea gertatu baino lehen, dohaintzahartzai leak dohaintzan berari emandako gauzen erabateko jabetza du, gauza horiek ematen dituzten fruituak jasotzen ditu, gauzotan hobekuntzak egin ditzake etab. Hala ere, ondasun horiek artatu behar ditu eta ezin ditu xedatu. Lehen
goratzea dakarren egitatea gertatuz gero, jatorrizko dohaintzahartzaileak geroko dohaintzahartzaileari eskualdatu beharko dizkio ondasun horiek; horretarako, aldez aurretik, bigarren dohaintzahartzaile horrek lehengoratzea onartu behar izan du. Lehengoratzea dakarren egitatea gertatzen ez bada, edo ta geroko dohaintzahartzailerik ez badago, edota horrek onarpenik ematen ez badu, lehendabiziko dohaintzahartzailea erabateko jabea izango da; izan ere, kasu horietan, dohaintzan emandako gauzen jabetza sendotu egingo da. Bukatzeko, dohaintzei buruzko forma betekizun orokorrak izan beharko dira lehengoratze klausularekin egindako dohaintzetan. Dohaintza egin eta gero, lehengoratze klausulak sartu ahal izateko, gauza bera: dohaintzek oro korrean bete behar dituzten forma betekizunak izan beharko dira. 385. Xedatze ahalmenaren erreserbarekin egindako dohaintzak KZren 639. artikuluaren arabera, dohaintzaemaileak erreserba dezake dohaintzan emandako ondasun batzuk xedatzeko ahalmena, edota ondasun horien kontura zenbateko batzuk xedatzeko ahalmena. Lehenengo kasuan, dohaintzan emandako ondasunak edota euren balioa berreskuratzeko aukera izango du dohaintzaemaileak; horretara, ondasun horiek besterengana diezazkieke gainontzekoei (AGk 1993ko martxoaren 22an emandako epaia). Bigarren kasuan, berriz, modudun dohaintzaz hitz egin behar dugu; dohain tza horretan, dohaintzaemaileari diru kopuru batzuk eman behar zaizkio, dohaintzan emandako ondasunen kontura. Xedatze ahalmenaren erreserbari buruz ondokoa adierazi dute aditu batzuek eta badirudi zuzen dabiltzala: erreserbaren bidez, dohaintzaemaileari legebideztaketa ematen zaio, beraren onura zein intereserako, inoren esparru juridikoan xedatze egintzak gauzatzeko. Legebideztaketa horrek badu beste alderik, alegia: dohaintzahartzaileari dohaintzan emandako ondasunak xedatzeko debekua ezartzen zaio (D�EZPICAZO eta GULLÓN). Arestian aipatutako legebideztaketa dohaintzaemaileak bakarrik izango du; hortaz, bereberezko ahalmena da. Bestalde, Mª R. VALPUESTA FERNà NDEZ
kasuankasuan itundutako moduan eta inguruabarretan egikarituko da ahalmen hori, hau da, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bidez. Xedatze ahalmenaren erreserbarekin egindako dohaintzetan, dohaintza hartzailea izango da dohaintzan emandako ondasunen jabe esklusiboa. Hala ere, ez du izango ondasun horiek xedatzeko ahalmenik. Hori dela eta, do haintzahartzaileak gauzatutako xedatze egintza guztiak suntsiarazi egingo dira, dohaintzahartzaile hori hil baino lehen, dohaintzaemaileak bere xe datze ahalmena egikaritzen badu. Azkenik, lehengoratze klausulak ez di tu gainontzeko eskuratzaileak ukituko, dohaintzaren inguruabarrak Jabetza Erregistroan inskribatuta daudenean izan ezik; bistan denez, onusteari buruzko erregela orokorrak aplikatu behar dira. 386. Ordain gisa emandako dohaintzak KZren 622. art.ak ordain gisa emandako dohaintzak aipatzen ditu, horien eraentza juridikoa zehazteko asmoz. Horrelako dohaintzei dohaintzen arauke ta orokorra aplikatuko zaie, «dohaintzan emandako ondasunen balioak ka suankasuan ezarritako kargen balioa gainditzen duen aldean». Hala ere, artikulu horrek ez ditu zuzenean definitzen ordain gisa emandako do haintzak; gainera, hor azaldutakoaz gain, ez du besterik arautzen. Dena dela, horiei buruz ari dira KZren 619 eta 1274. art.ak. Lehendabizikoak dohaintzen barruan sartzen ditu pertsona zehatz bati egindakoak, «pertsona horren me rituak direla eta, edo berorrek dohaintzaemaileari egin dizkion zerbitzuak direla eta». Bigarrenak, berriz, ordain gisa emandako karia definitzean, ondo koa dio: ordain gisa emandako kontratuetan, karitzat joko da kontratu horre kin «ordaintzen den zerbitzua zein onura». Dohaineko kariaren aldaera horrek arazo batzuk
sortarazten ditu, dohain tza mota horri aplikatu beharreko eraentza juridikoa zein den zehaztean. Lehenengo eta behin, eztabaidatu behar da kari mota hori duten kontratuak benetako dohaintzak diren ala ez. Doktrinak eta jurisprudentziak dohaintzen artean sartzen dituzte. Beraz, KZren 622. art.ak itxuraz bakarrik pareka ditza ke ordain gisa emandako dohaintzak eta zamadun edo kostubidezko dohain tzak; beste modu batera adierazteko, parekaketa hori itxurazkoa baino ez da. Ordain gisa emandako dohaintzekin, horiek burutu aurretik egindako zerbi tzuak ordaintzen dira; zamadun dohaintzetan, aldiz, zama horiek ezartzen dira, dohaintzahartzaileak prestazio jakin batzuk egin ditzan, dohaintza ren ondorioz. Hitz gutxitan esateko, ordain gisa emandako dohaintzak egiten dira, zergatik eta aldez aurretik prestazio batzuk jaso direlako; zamadun do haintzak, berriz, zertarako eta prestazio batzuk jasotzeko. Horregatik, or dain gisa emandako dohaintzak benetako dohaintzak izan behar dira; bestela, kostubidezko negozioak izango lirateke eta ez litzaieke aplikatuko dohaineko kariari buruzko arauketa. Bigarrenik, beste arazo batzuk sor daitezke, ordaindu beharreko zerbitzuak zehaztean. KZren 619. artikuluak dohaintzahartzailearen merituak eta berorrek egindako zerbitzuak aipatzen ditu. Bi datu horiek bereiztu beharrekoak dira. Zerbitzuei dagokienez, dohaintzahartzaileak jokabide jakin bat betetzen du, horretarako betebehar juridikorik izan gabe; jokabide horrek zenbait onura eratortzen dizkio dohaintzaemaileari edo gainontzeko bati. Horrez gain, zerbitzu gisa hartu behar da dohaintzahartzaileak egindako jokabide zehatz baten aintzatespena (kasurako, lanbide zerbitzuak ematea, ogibidesaririk kobratu gabe). Merituak, ostera, dohaintzahartzailearen ezaugarri pertsonalak dira. Horregatik, ezin dira izan KZren 619. art.ak ezartzen duen ordainketaren helburuak. Beraz, merituen zioz egindako dohaintzak dohaintza hutsak eta soilak dira. Ordain gisa emandako dohaintzaz hitz egiteko, meritua zein zerbitzua benetakoa izan behar da. Bestalde, kasuankasuan MÂŞ R. VALPUESTA FERNĂ NDEZ
ordaindu beharreko meritu edo zerbitzuaren araberakoa izan behar da ordainketa. Horrenbestez, KZren 619, 622 eta 880. art.etara biltzen dira dohaintza mota horri aplikatu beharreko erregelak. Osatu ere, artikulu horiek osatzen dute ordain gisa emandako kariaren eraentza berezia. Erregelok hauexek dira (LACRUZ): 1) Ez dago hartzekodunen maulari buruzko presuntziorik (KZren 643.2 eta 1297.1. art.ak); 2) dohaintza ezin da ezeztatu, horiek egin eta gero semealabak jaiotzeagatik, edota dohaintza egitean ustez hilda zeudenak bizi izateagatik; 3) eztabaidagarria izan daiteke saneamendu betebeharrik dagoen ala ez. 387. Usadioen arabera egindako eskuzabaltasunak Gizarte usadio batzuk betetzeko egiten diren eskuzabaltasunez ari gara. Horien adibideak dira, besteak beste, urtebetetzeetan egindako opariak; erremusinak; ongintza helburuetarako harpidetzetan egindako ekarpenak etab. Benetako dohaintzak dira, eraentza berezia badute ere. Kode Zibilaren 1041. art.ak zehazten du eraentza berezi hori. Artikulu horrek «ohituraz egindako opariak» aipatu eta kolaziotik kanpo uzten ditu. Hortaz, dohaintzaren eraentza aplikatzen zaie usadioen arabera egindako eskuzabaltasunei. Nolanahi ere, autoreen iritziz, eskuzabaltasun horien arau keta gizarte usadioekin bat etorri behar da (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Horregatik, gizarte usadioen aurkakoa izango litzateke eskuzabaltasun horiei dohaintzaren arau zehatz batzuk aplikatzea, esaterako, kontu hauei buruz koak: ezeztapenari, ezofiziosotasunaren ziozko txikipenari, onarpena ema teko gaitasunari eta abarrei buruzkoak, alegia.
BIBLIOGRAFIA A) Lan orokorrak: ALBALADEJODÍAZ ALABART: «Comentario a los arts. 618656», Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, VIII, 2. liburukia,
Madril, 1986; GORLA, El contrato, gaztelaniazko itzulpena Ferrandis Vilellaren oharrekin, Bartzelona, 1959; DÍEZ PASTOR, «La donación al no concebido», AAMN, 6. liburukia, 111. or.; LALAGUNA, «Los modos de adquirir la propiedad y los contratos de finalidad traslativa», RDP, 1973, 38. or.; idem, «Los artículos 623 y 629 del Código civil y la naturaleza de la donación», RDP, 1964, 275. or.; VALLET DE GOYTISOLO, Estudios sobre donaciones, Madril, 1978. B) Itxura egite eta formari buruz, CASTRO, «La simulación y el requisito de for ma en la donación de cosa inmueble», ADC, 1953, 1003. or.; VALLET DE GOYTISOLO, «Las donaciones de bienes inmuebles disimuladas según la jurisprudencia del Tribunal Supremo», in Estudios, aip. 591. orrialdea. C) Dohaintzen ezeztapenari buruz. DÍEZPICAZO, «Las causas de revocación de donaciones por ingratitud del donatario: la imputación de un delito al donante». Estudios de derecho privado. Madril, 1980, 209. or.; HUALDE, Comentario a la sentencia de 23 de octubre de 1983. CCJC, 3, 1983, 1011. orrialdea. D) Dohaintza berezien inguruan. CASTILLO TAMARIT, «Donaciones con reserva de la facultad de disponer, prohibiciones de disponer, gananciales y legítima», ADC, 1982, 357. or.; FUENMAYOR, «Sobre una revisión de las donaciones mortis causa en nuestro Código civil», ADC, 1951, 1082. or.; LACRUZ, «Donaciones con cláusula de reversión», Estudios de Derecho civil, Bartzelona, 1958, 242. or.; LÓPEZ PALOP, «La donación remuneratoria y el art. 662 de nuestro Código civil», AAMN, 3. liburukia, 17. or.; RODRÍGUEZ ADRADOS, «La donación con cláusula de reserva de la facultad de disponer», AAMN, 16. liburukia, 419. or.; ROCA SASTRE, «La donación remuneratoria» (521. or.) eta «La donación mortis causa en el Código civil español» (563. or.), in Estudios de Derecho privado, Bartzelona, datarik gabe, Igo. liburukia. Era berean, «Cuadernos Civitas de Jurisprudencia civil» kontsultatzea komeni da, Auzitegi Gorenak dohaintzaren inguruan eman dituen epaien iruzkinetarako.
Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ
Hogeita hamahirugarren gaia ERABILTZEKO ETA LUPERTZEKO KONTRATUAK (I): GAUZEN ERRENTAMENDUA OROKORREAN, ETA HIRI ERRENTAMENDUAK Laburpena: §128. Oharbide orokorrak.— 388. Errentamendua, kategoria orokor gisa.— 389. Erabiltzeko eta lupertzeko kontratuak.— §129. Gauzen errentamendua Kode Zibilean.— 390. Kode Zibila eta lege bereziak.— 391. Kode Zibilean araututako errentamenduak.— §130. Ideia orokorrak.— 392. Kontzeptua eta ezaugarriak.— 393. Betekizunak: prezio eta epe zehatza: A) Prezio zehatza; B) Epe zehatza.— §131. Kontratuaren osagaiak.— 394. Subjektuak.— 395. Objektua.— §132. Errenta tzaile eta errentariaren eskubideak eta betebeharrak.— 396. Gau za ematea.— 397. Gauza bakean gozatzea: A) Gauzan bertan egindako nahasmenduak; B) Gauzaren konponketak; C) Errentan emanda ko gauzaren saneamendua.— 398. Prezioaren ordainketa.— 399. Gauzaren gozatze eta luperketaren mugak.— §133. Errentamendua amaitzea. Errentariaren botaketa.— 400. Kasuak: A) Epemuga heltzea. Isilbidezko luzapena; B) Errentan emandako gauza saltzea; C) Kontratua suntsiaraztea; D) Errentan emandako gauza galtzea.— 401. Errentariaren botaketa.— 402. Azkentzearen ondoreak.— §134. Azpierrentamendua eta errentamenduaren lagapena.— 403. Azpi errentamendua.— 404. Errentamenduaren lagapena.— §135. Kode Zibilak hiri eta landa finken errentamenduei buruz emandako erregela bereziak.— 405. Landa errentamenduak.— 406. Hiri erren tamenduak.— §136. Hiri errentamenduei buruzko legeria bere zia.— 407. Lege iturriak.— 408. Hiri errentamenduei buruzko lege berria.— §137. Etxebizitza errentamenduak.— 409. Kontzeptua.— 410. HELtik kanpo utzitako errentamenduak.— 411. Aplikatu beharreko eraentza.— §138. Kontratuaren iraupena.— 412. Gutxieneko epea.— 413. Kontratua luzatzea.— 414. Kontratuan atzera egitea.— 415. Errentatzailearen eskubidea suntsiaraztea.— 416. Errentan eman dako etxebizitza besterenganatzea.— §139. Errenta.— 417. Zehaz tapena.— 418. Eguneratzea.— 419. Errentak gehitzea, hobekuntzak direlabide.— 420. Gastu orokorrak eta banakako zerbitzuak ja sanaraztea.— §140. Alderdien eskubide eta betebeharrak.— 421. Artatze eta hobekuntza obrak: A) Errentatzaileak egiten dituenean; B) Errentariak egiten dituenean.— 422. Lehenespenez eskuratzeko es kubidea.— 423. Kontratuaren lagapena eta azpierrentamendua.— F. CAPILLA RONCERO
424. Errentamenduan subrogatzea.— §141. Kontratua eten, suntsiarazi eta azkentzea.— 425. Etendura.— 426. Suntsiarazpena.— 427. Kon tratua azkentzea.— §142. Errentamendua eta familia.— 428. Orokorrean.— 429. Kontratua mugaeguneratzea eta horretan atzera egi tea.— 430. Errentaria banantzea, dibortziatzea edo haren ezkontza deuseztatzea.— §143. Etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduak.— 431. Kontzeptua.— 432. Eraentza juridikoa.— §144. HELk etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduen inguruan emandako xedapenak.— 433. Orokorrean.— 434. Errentariak egindako artatzea, hobekuntza eta obrak.— 435. Errentan emandako finka besterenganatzea.— 436. Lehenespenez eskuratzeko eskubidea.— 437. Kontratuaren lagapena eta azpierrentamendua.— 438. Errentariaren heriotzagatiko subrogazioa.— 439. Errentariari eman beharreko kalteordaina.— 440. Errentamenduaren suntsiarazpena.— §145. HELk bi kontratu mota horien inguruan emandako xedapen erkideak.— 441. Fidantza.— 442. Kontratua formalizatzea.— §146. Eraentza iragankorra.— 443. Orokorrean.— 444. 1985eko maiatzaren 9tik aurrera egindako kontratuak: A) Kasua; B) Aplikatu beharreko eraentza.— 447. 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako etxebizitza errentamenduen kontratuak: A) Kasua; B) Eraentza juridikoa.— 448. 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako kon tratuen artean, negoziolokalei buruzkoak direnak: A) Kasua; B) Eraentza juridikoa.
§128. OHARBIDE OROKORRAK 388. Errentamendua, kategoria orokor gisa KZren IV. liburuko VI. tituluak, beste kontratu batzuen artean, errentamendu kontratua arautzen du. Errentamendu kontratua, izatez, kategoria orokorra da, eta kategoria horren barruan hiru aldaera bereiz daitezke, KZren 1542. art.ak azaltzen duen bezala: lehenik, gauzen errentamendua; hurrenik, obren errentamendua; eta, azkenik, zerbitzuen errentamendua. Hiru horiek errentamenduaren azpimotak diren aldetik, pentsa daiteke ezaugarri erkide batzuk izango dituztela. Egineginean ere, errealitatean ez da hori gertatzen; aitzitik, KZk berak ez du ematen hiru errentamendu horiei aplikatzeko moduko xedapen orokorrik.
KZren VI. tituluko lehenengo kapituluan, xedapen orokorrak idazpurupean, lau artikulu baino ez daude: 1542. artikulua, lehen aipatu duguna; 1543.a, gauzen errentamendua de finitzen duena; 1544.a, obra eta zerbitzuen errentamenduei buruzkoa; eta, amaitzeko, 1545.a. Azken horrek ondokoa xedatzen du: ÂŤezin dira kontratu honen objektu izan erabileraren erabileraz kontsumitzen diren ondasun suntsikorrakÂť; horren inguruan kontutan izan behar da 1545. artikulua gauzen errentamenduari baino ez zaiola aplikatzen. Lau artikulu horien ondoren, Kode Zibilak arauketa independentea ematen dio errentamendu mota bakoitzari.
Era berean, hiru errentamendu horien objektua eta eginkizuna ikusita, erraz atzeman daiteke euren arteko desberdintasunak nabariak direla: gau zen errentamenduan, gauzaren gozatzea edo erabilera lagatzen da, prezio baten truk (1543. art.); zerbitzuen errentamenduan, ostera, jarduera zehatz bat burutu behar da, prezioaren truk; eta obra errentamenduetan, azkenik, obra egin behar da, prezio jakin baten truk (1544. artikulua). Kasuak hain des berdinak izanda, oso zaila da guztiak kategoria erkide batean sartzea. Ho rregatik, doktrinak ez ditu batera azaltzen hiru kontratu mota horiek; guk ere lan honetan gauza bera egin dugu, eta Zuzenbide tipoaren barneko kontratuak euren eginkizun ekonomikoaren arabera azaldu ditugu. Hori kontutan hartuta, badirudi KZren idazkera zentzugabekoa dela. Hala ere, ezin da esan legegilearen nahiera hutsaren ondorioa denik; aitzitik, idazkera horrek Erromako Zu zenbidean du jatorria, eta hortik hartu zuen kodegintzak. Erromako Zuzenbidean, lehen azal du ditugun hiru kategoriek kontratu tipo berbera osatzen zuten: locatio conductioa, hain zuzen. Locatio conductioaren bidez, pertsona batek erabilera edo gozatze jakin bat lagatzen zion beste pertsona bati. Lagapen horren objektuak era askotakoak izan zitezkeen: gauzak (locatio conductio rei), jarduerak (locatio conductio operarum), edota obrak (locatio con ductio operis). Dena den, esan beharra dago kontratuak sailkatzeko era horrek ez duela antzekotasun handirik gaur egun erabiltzen denarekin.
389. Erabiltzeko eta lupertzeko kontratuak Hor azaldutako arrazoien ondorioz, erabiltzeko eta lupertzeko kontratuen barruan sartu dugu gauzen errentamendua. F. CAPILLA RONCERO
Erabiltzeko eta lupertzeko kon tratuen bidez, pertsona batek gauza kontsumiezinen bat lagatzen dio beste pertsona bati, bai kontraprestazioaren truk, edo bai dohain bidez; azken ho rrek gauza gozatu eta erabiltzen du, eta kontratua bukatzean aurreneko subjektuari itzultzen dio. Gisa berean, erabiltzeko eta lupertzeko kontratuen kategorian sartu dugu komodatua ere. Kode Zibilaren arabera, ordea, komodatua maileguaren azpimota bat da, mutuo edota mailegu bakunarekin batera. Bistan denez, ez datoz bat Kodearen sistematika eta lan honetan erabiltzen duguna. KZren siste matika aurrekari historikoen araberakoa da eta lan honetakoa, berriz, kon tratuek betetzen duten eginkizun ekonomikoaren araberakoa. Eginkizun hori kontutan hartuta, komodatuak antzekotasun gehiago du gauzen errentamenduarekin, mutuoarekin baino. Egineginean ere, mutuoa finantzaketa kontratua da. Horrez gain, gauza kontsumiezinak bakarrik izan daitezke ko modatuaren objektu; mutuoaren edo mailegu bakunaren kasuan, ordea, gauza kontsumikorrak. Batak eta besteak, beraz, eginkizun ekonomiko desberdina betetzen dute. Hala eta guztiz ere, ukaezina da desberdintasun batzuk daudela gauzen errentamenduaren eta komodatuaren artean. Desberdintasun horietako batzuk arrazoi historikoetan oinarritzen dira eta beste batzuk, aldiz, kontratu izaeran —kostubidezko izaeran ala dohainekoan—. Gauzen errentamenduak eta komodatuak zeregin desberdina betetzen dute, ondasunen trafiko juridikoan. Orain arte azaldutako kontratu tipoei prekarioa gehitu behar zaie, erabiltzeko eta lupertzeko kontratuen kategoria osatzeko. Prekarioa, izatez, kontratua baino, egoera juridiko zehatz bat da. Egoera horren jatorriak era askotakoak izan daitezke, baina labur esateko eta ñabardura batzuk gorabehera, prekarioa inoren gauza erabiltzean da. §129. GAUZEN ERRENTAMENDUA KODE ZIBILEAN 390. Kode Zibila eta lege bereziak
Lehen azaldu dugunez, errentamendu desberdinen inguruan ez dago arauketa batasunik. Gauzen errentamenduari buruz ere, antzeko zerbait esan daiteke. Gauzen errentamenduari buruzko arauketa osatzen dute, batetik, izaera orokorreko xedapenek (KZren manuek, alegia) eta, bestetik, legeria bereziko xedapenek. Azken horien artean, nabarmentzekoak dira, bes teak beste, Hiri Errentamenduei buruz azaroaren 24an emandako 29/1994 Le gea, eta Landa Errentamenduei buruz abenduaren 31an emandako 83/1980 Legea. Horiez gain, badira beste arau batzuk ere, berbarako, Turismo Apartamentuen eta Oporretarako Turismo Etxebizitzen Antolakuntzari buruzko urriaren 15eko 2.877/1982 ED; baina arau horiek beste printzipio batzuetan oinarritzen dira eta ez ditugu azalpen honetan jorratuko. Bestalde, gogoan izan behar dira autonomi erkidegoetako zuzenbide zibil batzuetan errentamenduei buruz eman diren xedapenak; esaterako, Nafarroan, Valentzian‌
Legeria bereziak gizarte izaera sakona du, errentaria hobeto babesten duelako, KZren eraentza orokorrak baino. Horregatik, legeria berezi horren ezaugarriak ondokoak dira, besteak beste: aginduzko arau ugari ditu; errentamenduen iraupena luzatu egiten dute —KZren menpeko errentamenduekin alderatuz gero—; eta errentamendu horiek mortis causa eskualdatzeko aukera onartzen dute. Ezaugarri horiek betebetean ikus daitezke LELn eta, batez ere, HELn. Azken horri dagokionez, ordea, gizarte izaera ez dago hain argi. HELk bereiztu egiten ditu etxebizitza errentamenduak eta etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduak; aurrenekoei erabateko babesa ematen die eta hurrenei, ostera, KZren eraentzatik hurbil dagoen babesa besterik ez die ematen. Ezaugarri horiek, batzuetan, ezaugarri berezi gisa kalifika daitezke: baina beste batzuetan salbuespenezkoak dira argi eta garbi, Kode Zibila era tzen duten printzipioen ikuspegitik aztertuta behintzat. Hori kontutan izan behar da, batik bat, KZren arauak sorospidez aplikatzen direnean (KZren 4.3. artikulua). 391. Kode Zibilean araututako errentamenduak F. CAPILLA RONCERO
KZk azaletik baino ez ditu arautzen errentamenduak. Adibidez, KZren bigarren kapituluak gauzen errentamendua arautzen du. Hori egitean, landa eta hiri finkak soilik aipatzen ditu, eta beste objektu batzuk dituzten errentamenduak —gauza higikorren errentamenduak, kasurako— aipatu ere ez ditu egiten. Horren ondorioz, landa eta hiri finken errentamenduak arauketa bikoitza du —KZ eta legeria berezia— eta gainerako errentamenduek, ostera, ez dute arauketa zehatzik. Hori dela eta, KZren kasuak eredu gisa aplikatzen zaizkie arauketa berezirik ez duten errentamendu guztiei. Nolanahi ere, gero ikusiko dugunez, hori ezin da egin kasu guztietan, KZren xedapenetarik batzuk ondasun higiezinen errentamenduei bakarrik aplika dakizkiekeelako. Ikuspegi horri helduta, KZ sorospidez aplikatzen zaie legeria berezietan araututa dauden errentamenduei; zuzenean aplikatzen zaie, ostera, legeria berezirik ez dutenei. Hortaz, KZk arautzen ditu ondoko errentamenduak: landa nahiz hiri finken errentamenduak, horiek lege berezien menpe ez daudenean; gauza higikorren errentamenduak; edozein eskubideren gainekoak; eta, bukatzeko, unibertsaltasunen gainekoak (hala nola, industri errentamendua).
§130. IDEIA OROKORRAK 392. Kontzeptua eta ezaugarriak Gauzen errentamenduan, alderdi batek (hau da, errentatzaileak), beste pertsona bati (errentariari, alegia) gauzaren erabilera eta gozatzea edo erabilera hutsa ematen dio, prezio jakin baten truk eta epe zehatz baterako (KZren 1543 eta 1546. art.ak). Beraz, adostasunezko eta alde biko kontratu konmutatiboa da gauzen errentamendua. Dena den, kontratu horrek ausazko karia izan dezake; horrelakorik gertatuz gero, ezin izango zaio bete-
betean aplikatu KZren eraentza. Bestalde, errentamendu harremanak segidako traktudunak dira. Horren harira, kontratu tipo horretan, berebiziko garrantzia dute iraupenari eta mortis causa eskualdaketari buruzko xedapenek eta klausulek; legeria bereziaren menpeko finken errentamenduei begira, aparteko garrantzia dute azken horiek, hau da, mortis causa eskualdaketaren inguruko kontuek. Gauzen errentamendua egiteko, ez da forma berezirik bete behar, baina kontutan hartu behar da Hiri Errentamenduei buruzko 29/1994 Legearen 2. xedapen gehigarriak HLren 2.5. art.an egin zuen aldarazpena. Aldarazpen horren ondorioz, Erregistroan agertaraz daitezke ondasun higiezinen errenta mendu, azpierrentamendu, lagapen eta subrogazio guztiak. Halaber, xedapen gehigarri horren bigarren idazatiak hauxe gaineratzen du: 29/1994 Legea indarrean jarri eta bederatzi hilabeteko epean, araudi baten bidez finkatu behar dira hor azaldutako egintzak Erregistroan agertarazteko gauzatu behar diren betekizunak; esan beharra dago, ordea, oraindik ez direla horiek zehaz tu. Edozein modutan ere, KZren 1279. art.ak arautuko du gauzen errentamendu kontratuak bete behar duen forma. Horrez gain, KZren 1280. art.ak xedatzen duenez, agiri pribatuan agertarazi behar dira 1.500 pezetatik gorako prezioa duten kontratuak. 393. Betekizunak: prezio eta epe zehatza A) Prezio zehatza Errentamendua prezio jakin baten truk hitzartu behar da. Hala ere, prezio horrek ez du zertan diru kopuru bat izan; aitzitik, prezioa gauza bat nahiz batzuk emateko prestazioa izan daiteke, baita zerbait egin zein ez egitekoa ere, prestazio horrek ondare izaerako balioa badu. Azkenengo aukera horren inguruan, errentamendu konplexuak aintzat hartu behar dira. Errentamendu horietan, errentariak obra eta hobekuntza zehatz batzuk egin behar ditu errentan jaso duen gauza horretan; izatez, errentamendu mota horiei ad meliorandum zein ĂŚdificandum errentamendu deritze, bai eta Zuzenbide tipotik kanpoko kontratu ere (AGk 1986ko ekainaren 10ean emandako epaia).
F. CAPILLA RONCERO
Prezioa zehatza izateak esan nahi du prezio hori finkatuta egon behar dela; nolanahi ere, geroago ere zehaztu daiteke, hori egiteko beharrezkoa ez bada alderdien arteko beste hitzarmen bat (AGk 1988ko otsailaren 2an emandako epaia). Hori dela eta, KZren 1547. art.aren arabera, ezin bada frogatu zein den hitzarturiko prezioa, errentamendu kontratua eragingabea da izango; horren ondorioz, errentariak gauza itzuli beharko dio errentatzaileari eta, ho rrez gain, gauza eduki izan duen epean ezarritako prezioa ordaindu beharko dio, errentari horrek aberaste ezzuzenik eskura ez dezan. Xedapen hori hitzezko kontratuei buruzkoa da, baina ez dago inolako eragozpenik idatzizko kontratuei aplikatzeko, horietan ere prezioa zehaztuta ez badago.
B) Epe zehatza KZren 1543. art.aren aginduz, errentamenduak iraupen zehatza ere izan behar du, behinbetikoa edo eperik gabekoa izan ez dadin. Besterik xedatu ezean, KZren 1581. artikulua aplikatuko da, nahiz eta manu hori hiri errentamenduei buruzkoa bakarrik izan. Egineginean ere, artikulu horren arabera, kontratuaren iraupena finkatzeko, alogeraren epea izan behar da kontutan; alogera epea urte, hilabete edota egunekoa izan daiteke (AGk 1979ko uztailaren 9an emandako epaia). ยง131. KONTRATUAREN OSAGAIAK 394. Subjektuak Errentatzaileak gauzaren erabilera lagatu behar du. Errentariak, aldiz, gauza erabili eta gozatzen du, prezioaren truk (KZren 1546. art.). Errentamendu kontratua egiteko, ez da gaitasun berezirik behar. Oinarrian, administratze egintza gisa har daiteke kontratu hori; beraz, errentatzaileak egintza mota horiek egiteko beste gaitasun izan behar du. Edozein modutan ere, Jabetza
Erregistroan agertarazten diren errentamenduek eta eskubide errealek antzeko ondoreak dituztenez, errentamendu kontratua egiteko ere, xedatzeko gaitasuna izan behar da. Badakigu, jakin ere, HLren 2.5. art.an azaltzen direla Jabetza Erregistroan inskriba daitezkeen errentamenduak; aukera hori dago, 29/1994 Legearen 2. xedapen gehigarriak egindako eraldaketaz geroztik (AGk 1924ko uztailaren 2an eta 1954ko abenduaren 3an emandako epaiak). Beraz, KZren 1548. art.an ezarritako irizpidearen arabera, ahalmen berezirik gabeko gurasoek, tutoreek eta gainerako ordezkariek ezin dute sei urtetik gorako errentamendurik egin, ordezkatuaren ondasun higiezinekin; gisa berean, ezin dute egin Jabetza Erregistroan agertarazteko moduko beste errentamendurik. Nolanahi ere, gurasoek kontratu horiek egin ditzakete, epai learen eskuespena izanez gero (KZren 166. artikulua); baita tutoreek ere, epaileak horretarako eskuespena eman badie; era berean, ordezkariak egin halakoak egin ditzake, ahalmen berezia edo ondasun higiezinak xedatzeko ahalmena izanez gero. Bestalde, errentariak administratze egintzak gauzatzeko gaitasuna izan behar du eta ez besterik. 395. Objektua KZren 1545. art.aren arabera, ezin dira kontratu honen objektu izan erabileraren erabileraz kontsumitzen diren ondasun suntsikorrak. Kodeak erabiltzen duen terminologiaren arabera, gauza kontsumikorrak gauza suntsi korrekin parekatzen dira (KZren 337. art.). Kontratu horren izaera kontutan hartuta, hori guztiz zentzuzkoa da. Egineginean ere, kontratua amaitu eta gero, errentariak berari eman zitzaion gauza bera itzuli behar dio erren tatzaileari; hori ezinezkoa izango litzateke, gauza gozatu zein erabili ahal izateko, hori kontsumitu behar balitz. Dena dela, gauza kontsumikorrak errentan eman daitezke, errentariak, gauzok erabiltzean, kontsumitzen ez baditu. Gauza higikor zein higiezina izan daiteke kontratu horren objektu; baita unibertsaltasunak ere (adibidez, industriak). F. CAPILLA RONCERO
Aurreko HELren inguruan, AGk behin eta berriro aipatu ditu, batetik, objektu horren (hots, industriaren) ezaugarriak eta, bestetik, objektu horrek negoziolokalarekin duen ez berdintasuna. Aurreko HELren aginduz, industria lege horren aplikazio esparrutik kanpo zegoen. Gure ustez, lege berriak ez du aurreko egoera hori aldatu, eta industri errenta mendua KZren eraentzapean dago oraindik; negoziolokalen errentamenduari, berriz, lege berezia aplikatzen zaio, gero ikusiko dugunez.
Era berean, eztabaidatu egin da eskubidea kontratu mota horren objektu izan daitekeen ala ez; kasurako, meatzeak ustiatzeko eskubidea —Meatzeei buruzko Legeak eta beraren Araudiak aipatzen dutena—, edota finkan ehizan ibiltzeko eskubidea. Eztabaida hori konpontzeko, aurretiaz beste hau kon pondu behar da: eskubideen gainean beste eskubide batzuk era daitezkeen ala ez. Hori dela bide, egoera juridiko horiek azaltzeko, errentamendura jo beharrean, eskubide zein ahalmenen lagapenera jo behar dugu. Dena den, DÍEZPICAZO eta GULLÓNen ustez, lagapen edota errentamendu horiek finkaren gainekoak izan beharko lirateke. Adibidez, lagapena nahiz errentamendua ez da ehizan ibiltzeko eskubidearen gainekoa, finkaren gaine koa baino. §132. ERRENTATZAILE ETA ERRENTARIAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK 396. Gauza ematea Errentatzaileak errentariari eman behar dio kontratuaren objektu den gauza (KZren 1554.1. artikulua). Hau da, gauza horren edukitza eskualdatu behar dio, gauza horrek bere destinoa bete duela eta bete dezakeela ziurtatuz. Gauzaren destinoa bi motatakoa izan daiteke: alderdiek itundutakoa ala gau zaren beraren izaerak eratortzen duena. Horrez gain, kontratuan adieraz daiteke zein egoeratan itzuli behar den gauza. Hori eginez gero, erraz atze man daiteke errentariaren jokabideak eraginik izan duen ala ez
gauzaren narriadura edo galeran. Horren inguruan alderdiek ez badute ezer zehaztu, gauzak bere destinoa bete dezakeela uste izango da (KZren 1562. art.). Gauza emateko betebeharra KZren 1097. art.ak orokorrean xedatzen duena aplikatzen zaio; artikulu horren arabera, gauza eta horren erantsi guztiak jaso behar dira, horren kontrakoa hizpatu denean izan ezik.
397. Gauza bakean gozatzea Errentatzaileak ahaleginak egin behar ditu, errentariak errentamendua bakean goza dezan, kontratuak dirauen bitartean (KZren 1554.3. artikulua). Modu berean, Kodearen 1557. art.ak adierazten duenez, errentatzaileak ezin du ahalmen horien egikaritza oztopatu, ezta gauzaren forma aldatu ere (AGk 1982ko azaroaren 9an emandako epaia).
A) Gauzan bertan egindako nahasmenduak Errentaria gauzaren edukitzailea da. Horregatik, errentariak bere ahalmenak egikaritzen dituenean, nahasmenduak jasan ditzake. Horrelakoetan, beraren egoera juridikoa defenda dezake, interdiktuen bidez. Nahasmendu horiek errentatzaileak berak eragin baditu, errentariak interdiktuak jar ditzake errentatzailearen kontra ere (KZren 446. art.); interdiktuez gain, kontratu harremanetatik ondorioztatutako akzioak jar ditzake errentatzailearen kontra. Errentatzailea ere edukitzailetzat jotzen da, nahiz eta gauzarekin zuzeneko harremanik izan ez. Horregatik, bitartezko edukitzaile gisa kalifikatzen zaio errentatzaileari. Beraz, errentatzaileak egoera juridiko horren ondoriozko onurak eskura ditzake, beste batzuen artean, interdiktuen bidezko defentsa (KZren 432. art.).
Gainontzekoak egitatez nahiz Zuzenbidez sor ditzake nahasmenduak. Egitatezkoak izanez gero, errentatzaileak ez du horien gaineko erantzukizunik eta, goian esan dugunez, F. CAPILLA RONCERO
errentariak zuzenean jo dezake kalteak eragin dituenaren kontra (KZren 1560.1. art.). Zuzenbidezkoak izanez gero, ordea, errentatzaileak erantzunkizuna du errentariari begira, eta horren eskubidea defendatu behar du (KZren 1560.2. art.). Baina, horretarako, KZren 1559. art.ko 1 eta 3. zk.en aginduz, errentariak ÂŤerrentatzaileari jakinarazi behar dizkio errentan emandako gauza horretan bertan beste pertsona batek egin di tuen usurpazioak zein kalteak, edota pertsona horrek argi eta garbi prestatu ta dituenakÂť. Kasu horretan, errentariak ardugabekeriaz jarduten badu, eta ez badio egoera horren berri ematen errentatzaileari, horri eragindako kalte galeren gaineko erantzukizuna izango du (KZren 1559. artikuluko 1 eta 3. lerroaldeak). B) Gauzaren konponketak Erabilera zehatz bat eman behar zaio gauzari, eta erabilera hori bete dadin behar bestekoak diren konponketak egin behar ditu errentatzaileak (KZren 1554.2. art.). Konponketa horiek arrazoi hauen ondorioz egin behar dira, besteak beste: denbora igaro delako; gauza egoki erabili arren, gauza hori narriatu delako; ezustekoak edo ezinbestekoak narriadurak eragin di tuelako (AGk 1964ko martxoaren 9an eta 1975eko otsailaren 20an emandako epaiak); edota agintaritza eskudunak konponketok egitea agindu due lako (AGk 1961eko abenduaren 17an emandako epaia). Eraikinak berriro eraikitzea ez da konponketatzat hartzen; kasu horretan, gauzaren galerari bu ruzko xedapenak aplikatzen dira (AGk 1975eko otsailaren 20an emanda ko epaia). Horrez gain, konponketak presazkoak izan eta atzeratu ezin badira kon tratua amaitu arte, errentariak horiek jasan behar ditu. Konponketok berrogei egun baino gehiago badiraute, errentaren prezioa txikitu behar da, konpon ketek iraun duten denboraren arabera eta errentariari horien ondorioz kendu izan zaion gauza zatiaren arabera. Obrak egiteak
gauzaren erabilera zein gozatzea eragozten badu, errentatzaileak kontratuaren suntsiarazpena eska dezake, KZren 1558. art.aren arabera; izan ere, artikulu hori finken erren tamenduari buruzkoa da, baina aplika dakieke Kode Zibilaren menpeko errentamendu guztiei, lehenago azaldu dugun moduan. Halaber, errentariak ahalik eta arinen jakinarazi behar dio jabeari, konponketak egin behar direla; jakinarazpen hori atzeratu eta errentariak arduragabekeriaz jarduten badu, errentatzaileari eragindako kaltegalerenga tik erantzun beharko du. Errentatzaileak konponketak egiten ez baditu, erren tariak berak egin ditzake konponketok eta, kasu horretan, errentatzaileari (zein pertsona egokiari, Auzitegi Gorenak 1982ko azaroaren 19an emandako epaia; horren aurka, ALBALADEJO) eska diezaioke obren ordainketa. C) Errentan emandako gauzaren saneamendua Salerosketa kontratuaren saneamenduari buruzko arauak aplikatzen zaizkio gauzen errentamenduari (KZren 1553. art.). Horregatik, errentariari gauzaren edukitza kendu bazaio, errentatzaileak ebikzioagatik eta gauzaren ezkutuko akatsengatik erantzun behar du, salerosketa kontratuari buruz xedatutakoaren arabera. Prezioa itzultzekotan, errentariak gauza erabili izan du en denbora izango da kontutan, eta horren arabera egingo da itzulketa (KZren 1553.2. art.). 398. Prezioaren ordainketa Errentatzaileak prezioa ordaindu behar du, kontratuan finkaturiko lekuan eta epean. Lekuaren inguruan, ezer ez bada finkatu, KZren 1171. artikulua aplikatuko da eta, epeari dagokionez, tokiko ohitura (KZren 1574. art.). Errentatzaileak egin behar dituen konponketek berrogei egun baino gehiago badiraute, errentariak prezioaren txikipena eska dezake, lehen aipatutako 1558. art.an araututakoaren arabera. F. CAPILLA RONCERO
399. Gauzaren gozatze eta luperketaren mugak Errentariak familiako guraso onaren arretaz erabili behar du errentan emandako gauza, hau da, errentatzailearekin itundutako erabileraren arabera. Erabileraren inguruko itunik ez badago, gauza erabili behar da berorren izaerak eratortzen duen erabileraren arabera, tokiko ohitura kontutan hartuta (KZren 1555.2. art.). Horren ondorioz, esan daiteke gauza modu egokian erabili behar dela. Erabileraz gain, gauzaren gozatzea lagatu bada, gauza ho rren izaeratik ondorioztatutako onurak zein fruituak jaso behar dira, gauzaren forma eta destinoa aldatu barik (KZren 1569. art.). Errentariak errentan emandako gauza horretan hobekuntza onuragarriak zein atsegin hutsezkoak egin baditu, gozamendunarentzat KZren 487 eta 488. art.etan xedatutakoa aplikatuko da; izan ere, Kodearen 1573. art.ak artikulu horietara jotzen du. Gisa berean, errentariak erantzukizuna du gauzari eragindako kaltegale ren gain, kalteok berarekin bizi direnek eragin badituzte, nahiz eta euren artean famili harremanik ez izan (KZren 1564. artikulua). ยง133. ERRENTAMENDUA AMAITZEA. ERRENTARIAREN BOTAKETA 400. Kasuak A) Epemuga heltzea. Isilbidezko luzapena Kontratuan hizpatutako epemuga heltzean, errentamendua azkentzen da, eta horretarako ez da agindeirik egin behar (KZren 1565. art.). Dena den, kontratua amaitzean, eta errentatzailearen adostasunarekin, errentariak gauza erabili zein gozatzeari eutsi diezaioke. Hori hamabost egunetan eginez gero, KZren 1566. art.aren arabera, epea isilbidez luzatuko da, KZren 1577 eta 1581. art.ek xedatutakoaren harira; artikulu horiek hurrenez hurren aplikatuko zaizkie KZren menpeko landa errentamenduei eta hiri errentamenduei.
Horren ildotik, isilbidezko luzapenak aurreko kontratuaren eduki berbera duen beste kontratu bat eratzen du (AGk 1981eko abenduaren 30ean emandako epaia). Hala ere, kontratu berri horrek baditu desberdintasun batzuk, aurrekoarekin alderatuz gero: batetik, kontratu berriaren iraupenari lehen aipatutako art.ak aplikatzen zaizkio; eta, bestetik, gainontzekoek emandako bermeak azkendu egiten dira (KZren 1567. art.). B) Errentan emandako gauza saltzea Errentan emandako finka salduz gero, horren erosleak errentamenduaren azkentzea eska dezake, kontratuan besterik itundu ez bada, edota errentamendua Jabetza Erregistroan inskribatu ez bada (KZren 1571. art.). Bi kasu horietan, ordea, errentamendua amaitu arte, errentariaren egoera errespetatu behar du erosleak, lehen itundutako baldintzetan edo Erregistroan inskribatutako baldintzetan. Horren ildotik, 1549. artikuluaren arabera, ondasun higiezinen errentamenduek ez dute ondorerik izango gainontzekoei begira, errentamendu horiek behar bezala ez badaude inskribatuta Jabetza Erregistroan. Erosleak eskubide hori egikaritzen badu, errentariak erosle horri eska diezaioke nekazaritzako urteari dagozkion fruituak jasotzen uzteko; horrezaz aparte, saltzaileak errentariari ordaindu behar dizkio salmentarekin eragindako kaltegalerak (KZren 1571.2. art.).
Atzeraerosteko itunarekin erosi bada finka, erosleak ezin izango du errentamenduaren amaiera eskatu, atzeraeskuratzeko eskubidea egikaritzeko epea amaitu arte (KZren 157.2. art.) C) Kontratua suntsiaraztea KZren 1556. artikuluak kontratuaren hutsalketa deitzen dio kontratua ren suntsiarazpenari. Aurreko artikulu horren eta 1568. art.aren arabera, kontratuaren alderdi batek berari dagozkion betebeharrak bete ez baditu, beste alderdiak errentamendua suntsiaraz dezake. Horren harira, jurisprudentziak inguruabar zehatz batzuk finkatu F. CAPILLA RONCERO
ditu, KZren 1124. artikulua interpretatu izan duenean. Jurisprudentziak finkaturiko inguruabarrak gertatzen direnean bakarrik suntsiaraz daiteke kontratua; horrekin batera ere, kaltegalera ego kien ordainketa eska daiteke. Halaber, kontutan izan behar dugu kontratua suntsiaraztea ez dela betebeharrak bete dituen alderdiak duen bide bakarra, beste alderdiaren aurka jotzeko. KZren 1556. art.ak dioenez, betebeharrak bete dituen alderdiak bi aukera ditu: kontratua suntsiaraztea eta, aldi berean, kaltegaleren ordainketa eskatzea, ala kaltegalera horien ordainketa eskatzea bakarrik, kontratua sun tsiarazi barik. Are gehiago, berari zor zaion prestazioaren derrigorrezko bete pena eska dezake, kalteordain egokiarekin batera.
D) Errentan emandako gauza galtzea Errentan emandako gauza galtzen denean, KZren 1568. art.ak xedatutakoa aplikatzen da. Artikulu horrek betebeharrei buruzko 1182 eta 1183. art.etara jotzen du. Manu horien arabera, gauza galtzen bada, kontratua bera eta errentamendu harremanak ere azkendu egiten dira (AGk 1951ko martxoaren 3an emandako epaia). 401. Errentariaren botaketa Botaketa JZLren 1561. eta ondorengo art.etan araututako prozedura sumarioa da. Prozedura horretan, errentatzaileak eskubidea du, kari zehatz batzuetan oinarriturik, errentan emandako horretatik errentariaren botaketa eskatzeko. KZren 1569. art.ak berariaz zehaztu ditu kari horiek, Kodearen menpeko errentamenduetarako. Hauexek dira kariok: 1. Kontratuan finkatutako epea amaitu delako, edota KZren 1577. eta 1581. art.ek erakarritako epemuga heldu delako. 2. Errentariak ez duelako prezioa ordaindu; kasu horretan,
errentatzaileak eska dezake berari zor zaizkion errenten ordainketa. 3. Errentariak kontratuaren baldintzetako bat urratu duelako, urratze hori errentariari egotzi ahal bazaio eta urratutako hizpaketk garrantzi handikoak badira. 4. Errentan emandako ondasuna kontratuan itundu ez den moduan erabili delako; erabilera horrek ondasun horren balioa gutxitu duelako; eta, buka tzeko, errentariak familiako guraso onaren arretaz ez duelako erabili ondasun hori, KZren 1555.2. art.ak xedaturik duenez. 402. Azkentzearen ondoreak Kontratua amaitzean, errentariak gauza itzuli behar du berak jaso zuen egoera berean. Hala ere, errentaria betebehar horretatik aske geratuko da, ondoko kasuan: denbora igarotzeak edo kari saihestezinen batek gauza hori suntsitu edota berorren balioa gutxitu badu (KZren 1561. art.). Gainerako kasuetan, zordunak erantzukizuna izango du.
ยง134. AZPIERRENTAMENDUA ETA ERRENTAMENDUAREN LAGAPENA 403. Azpierrentamendua KZren 1550. art.aren arabera, errentariak azpierrentan eman dezake kontratuaren objektu den gauza, osoosorik zein zati batez; nolanahi ere, errentariak ezingo du gauza hori azpierrentan eman, kontratuan berariaz debekaturik badago (KZren 1550. art.). Azpierrentamenduaren bidez, errentamendu harreman berriak sortzen dira. Harreman horien alderdiak, izatez, hauexek dira: errentaria, azpierrentatzaile gisa, eta gainontzekoa, azpierrentari moduan. Egineginean ere, errentatzailearen eta errentariaren arteko harreman nagusien araberakoak izango dira azpierrentamenduaren norainokoa eta indarraldia. Esangura horretan, azpierrentariak gauza erabili eta artatu behar du, errentatzaileak eta errentariak adostutako baldintzetan. F. CAPILLA RONCERO
Horregatik, errentari eta errentatzailearen menpe dago nolabait azpierrentaria (KZren 1551. art.). Horren harira, 1552. art.aren arabera, errentatzaileak zuzeneko akzioa egika ri dezake azpierrentariaren kontra, ondoko errentak kobratzeko: kobrantza agindeia egin denean, azpierrentariak errentariari zor dizkion errentak kobratzeko, hain zuzen. Horrez gain, ordainketa aurreratuak ez badira egin ohi turaren arabera, orduan ulertuko da ez dela ordainketa aurreraturik egin. Horrekin lor daiteke errentatzaileak kobratu ahal izatea azpierrentariak errentariari zor diona. Amaitzeko, esan behar da azpierrentamenduari errentamenduaren arauak aplikatzen zaizkiola, aurrean azaldutako mugapenekin. 404. Errentamenduaren lagapena Errentariak errentamendu harremanetan duen egoera juridikoa laga diezaioke beste pertsona bati (lagapenhartzaileari, alegia); baina, horretarako, errentatzailearen adostasuna izan behar du. Azpierrentamenduan ez bezala, lagapenean ez dira sortzen harreman nagusien menpeko beste harreman juridiko batzuk; aitzitik, beste pertsona bat jartzen da alderdi baten lekuan, eta pertsona horrek beraren gain hartzen ditu errentariaren eskubideak eta betebeharrak. ยง135. KODE ZIBILAK HIRI ETA LANDA FINKEN ERRENTAMENDUEI BURUZ EMANDAKO ERREGELA BEREZIAK Aurrerago esan dugunez, KZk erregela orokor batzuk ematen ditu fin ken errentamenduei buruz. Erregela horiez gain, KZk xedapen berezi batzuk ematen ditu, landa eta hiri errentamenduen inguruan. Beraz, xedapen orokor eta berezi horiek aplikatzen zaizkie legeria berezirik ez duten hiri errentamenduei eta landa errentamenduei ere.
405. Landa errentamenduak Kode Zibilaren sekzio horretara xedapen batzuk biltzen dira, landa finken errentamendu kontratuak azaltzen dituen 単abardura berezi batzuei buruz. Xedapen horien artean, ondokoak nabarmendu daitezke: alderdiek hizpaturiko errentari buruzko xedapenak; edota lurra idorra izateak zein errentariak uzta galtzeak errentan izan dezakeen eraginaren inguruko xedapenak. Oinarrian, jazokuntza horiek ez dute inolako eraginik errentaren zenbatekoa finkatzean. Edozein modutan ere, jazokuntzok fruituen erdia ukitzen badute, edota KZren 1575.2. artikuluak deituriko ezusteko apartekoak badira, eragina izango dute errentaren zehaztapenean. Ezusteko apartekoak dira, besteak bes te, sutea, gerra, izurritea, ezohiko uholdeak, lanbrotxa izurria, lurrikara eta alderdiek aurreikusi ezin izan duten beste ezohiko jazokuntza guztiak (autore batzuen aburuz, ezinbestekoak). Era berean errentariak ez du eskubiderik izango prezioa txikitzeko, fruituak galdu badira euren sustrai zein enborre tatik bereiztu eta gero (KZren 1576. art.). Kontratuaren iraupenari dagokionez, alderdiek epemugarik finkatu ez badute, KZren 1577. art.ak sorospidez ezartzen du nekazaritzako urtearen araberako erregela. Errentamendu kontratua amaitzean, errentari desberdin batekin beste errentamendu bat egin ahal izateko, KZk erraztu egiten du errentari berria aurrekoaren ordez jartzea (KZren 1578. art.). 406. Hiri errentamenduak Aurreko kasuan gertatzen den bezala, KZren sekzio horretan hiri errentamenduari buruzko xedapen batzuk jasotzen dira. Horien aginduz, errentatzaileak egin behar ditu kontratuan zehazturiko konponketa guztiak; kontratuan ez bada ezer zehaztu, tokiko ohitura hartzen da irizpidetzat. Zalantzarik izanez gero, errentatzaileak egin behar ditu konponketak eta ez, ordea, errentariak (KZren 1580. art.). Kontratuaren iraupenari buruz, alderdiek eperik finkatu ez F. CAPILLA RONCERO
badute, KZren 1581. artikulua aplikatzen da sorospidez; horren arabera, alogera finkatzeko irizpidea erabiltzen da: alogera urte, hilabete edo egunekoa bada, iraupen hori izango du kontratuak ere. Amaitzeko, errentan emandako finkan dauden al tzariei ere errentamenduarentzat finkatutako epea aplikatzen zaie (KZren 1582. art.). §136. HIRI ERRENTAMENDUEI BURUZKO LEGERIA BEREZIA 407. Lege iturriak Oinarritu ere, borondatearen autonomi printzipioan oinarritzen da Kode Zibilak hiri errentamenduei buruz ematen duen eraentza. Nolanahi ere, eraentza hori ez zitzaion ondo egokitzen gizarte egoerari. Kontutan hartu behar da hirietara gero eta etorkin gehiago hurbildu zirela; horren ondorioz, ondasun higiezinen edo eraikinen eskaintza ez zen nahikoa etorkin horien guztien etxebizitza beharra asetzeko. Orduan, ondasun horien jabeak kon turatu ziren euren esku zegoen aukeraz, eta jabeek eurek ezarri zituzten errentamendu en baldintzak, etorkinen beharrizanak kontutan izan barik. Jabeon ardurarik garrantzitsuena zen errenta eta kontratuaren iraupena kontrolatzea. Gauzak horrela, 1920ko ekainaren 21eko Errege Dekretuaz geroztik, hiri errentamenduen inguruko arauketa sortzeari ekin zitzaion, Kode Zibiletik kanpo. Nahiz eta hasieran arauketa hori salbuespenezkoa eta behinbehinekoa izan, legeria berezi bihurtu zen, berrogeiko hamarkadatik aurrera. Garai hartan, egoerak txarrera jo zuen, Espainiako gerraren on dorioz. Horregatik, oinarri legeen sistema erabiliz, testu berriak onetsi ziren. Testu horien ezaugarririk esanguratsuenak ondokoak ziren, besteak beste: kontratuen derrigorrezko luzapena; errenten izozketa; eta, orokorrean, errentaria babesteko beste neurri batzuk. Neurri horien bitartez, murriztu egin zen errentamenduak hitzartzeko askatasuna, nahiz eta askatasun hori izan Kodeak zuen ezaugarririk garrantzitsuena. Modu berean, neurri horiek negoziolokalen errentamenduetan aplikatu ziren. Dena den, 1964ko abenduaren 31ko Dekretuak onetsiriko Testu Bateginak aldatu egin zuen egoera hori; izan ere, testu horrek ahalbideratu zuen errentak eguneratzeko sistema ituntzea. Egineginean ere, testu bategin hori indarrean egon da, azken eraldaketara arte. Hori gertatu aurretik ahaleginak egin ziren arren, alogera merkeak ziren eta errentamenduak derrigorrez luzatzen ziren beste barik; horren ondorioz, hiri jabetza bahiturik zegoen eta ez zuen inolako errentagarritasunik ematen. Egoera tamalgarri hori gainditzeko, 1985eko apirilaren 30eko ELD onetsi zen. Aldatu ere, dekretu horrek aurreko arautegiaren ezaugarri garrantzitsua aldatu zuen; bestela esateko, dekretu ho rrek ahalbideratuta, alderdiek kontratuan bertan erabaki zezaketen errentamenduaren legez
ko eta derrigorrezko luzapena aplikaziorik gabe uztea. Nolanahi ere, lortu nahi izan zenaren kontrakoa gertatu zen: ekonomiaren hedapen aldian, errentariak segurtasunik gabe geratu ziren errentamendu berrietan. Ondorioz, errentariek bi aukera baino ez zituzten: errentatzai learekin itundutako epea —laburra, orokorrean— amaitzean, errentan emandako horretatik irtetea, ala jabeak ezarri nahi zituen baldintza berriak onartzea. Dena dela, aurrean aipatu dugun egoera ez zen inola ere aldatu.
Hiri Errentamenduei buruzko Lege berria (HEL) 1994ko azaroaren 24an onetsi da. Lege hori bi interes desberdin babesten saiatu da: errentariarena —kontratuaren iraupena eta errenta arautuz— eta jabearena. Dena den, arestiko eraldaketak indarrean zeuden eraentzei beste bat eran tsi die; hau da, azken eraldaketak ez ditu aurreko eraentzak ezabatu eta eraentza horiek, guztiek batera, errentamenduen inguruko arautegi berria osa tzen dute. Lege horrek, aurrekoek bezala, lehengo egoerak iraunarazi ditu neurri handi batean; hala ere, egia da begirune osoz jokatu duela, arauen atzeraeragintasunik eza ezarriz. Egoera horietako batzuk epe luzeei eta esku aldaketa aukerei lotuta daudenez, errentamendu batzuen indarraldia osooso luzea izan daiteke, lege berriaren xedapen iragankorrek errentamenduon iraupena mugatu badute ere. Orain esandakoaren harira, lege berriarekin batera, gogoan izan behar da 1964ko Testu Bategina; izan ere, Testu Bateginaren indarraldian zehar egin ziren kontratuak testu horren eraentzapean daude oraindik, gaur egungo HELren xedapen iragankorrek sarturiko aldaketak kontutan hartuta. Modu berean, 1985eko ELD aplikatzen zaie urte horretako maiatzaren 9tik aurrera adostutako kontratuei, lege berriaren 1go. xedapen iragankorrak agintzen dituen berriztapenak kontutan izanda. 408. Hiri Errentamenduei buruzko Lege berria 1994ko azaroaren 24ko HEL berriak sakonsakon aldatu du Kodetik kanpoko errentamenduen inguruan orain arte nagusi izan den irizpidea; horretara, lege berriak beste era batera baloratu ditu, errentamendu kontratue tan azaltzen diren interesak. Horren harira, maiztergoaren eta F. CAPILLA RONCERO
negozio lokalen errentamenduak bereiztu beharrean, etxebizitza errentamendu eta etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduak bereiztu ditu. Etxebizitza erren tamenduetan, lege berriak errentariaren onurarako murrizketak sartu ditu, kontratuaren lehenengo bost urteetan; hortaz, bost urte horiek errentamendu on gutxieneko iraupena osatzen dute gaur egun. Horren ondorioz, kontratuak bost urte baino gehiago badirau, alderdiek askatasunez adostu ahal izango di tuzte kontratu horren xedapenak; kasu horretan, lege berriak eraentza or deztailea baino ez du ezartzen, eta errentatzailearen interesek garrantzi handiagoa hartzen dute. Bestalde, kontratugileen borondate autonomiak eta, azken ordeztaile gisa, Kode Zibilak arautzen dituzte etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduak (HELren 4. art.). Gainera, legeak berak eraentza ordeztaile bat ezartzen du, alderdien borondateak errentamenduaren alde batzuk jorratzen ez dituene rako. Legearen eraentza horrek ondoko ezaugarriak ditu, beste batzuen ar tean: batetik, kontratua amaitzean baldintza zehatz batzuk betez gero, lokalaren errentariak kalteordaina eska dezake, lokal horretan jendaurreko merkataritza jarduerak egin baditu (34. art.); bestetik, errentariak bere egoera eskualda diezaieke mortis causa pertsona zehatz batzuei (33. art.). Bestetik, desagertu egin dira kontratuaren derrigorrezko luzapena eta errentaren aldaezintasuna —aurreko arautegiaren ezaugarri nagusiak—; are gehiago, hiri errentamenduei buruzko filosofia osoak egundoko aldaketa izan du. Aurreko filosofiaren arabera, jabearentzat oso zaila zen harreman juridiko zehatz batzuetatik askatzea. Horren ildotik, lege berriaren arabera, lehenespe nez eskuratzeko eskubideak edota inter vivos eta mortis causa eskualdatzeko aukerak, besteak beste, iraupen mugatua dute: kontratuaren iraupena, hain zuzen; kontratua berez aldi baterakoa denez, eskubide nahiz aukera horiek ere aldi baterakoak dira, eta errentatzailearen aldeko baldintzapean egikaritu behar dira. Halaber, famili etxebizitzari dagokionez, errentamenduen gaineko eraen
tza egokitu behar izan zaio deuseztasun, banantze eta dibortzioari buruzko legeriari. Hori egiteko, xedapen batzuk onartu dira, famili etxebizitza erren tan hartzen denetako. Berebat, kontutan haruzen dira, bai ezkontza, bai eta more uxorio elkarbizitza ere; beraz, errentamenduaren titularra ez den ez kontideak eta elkarbizikideak eskubidea izango dute etxebizitzaren gainean. Bikote homosexualek ere eskubide hori izango dute, sexu joerak kontutan har tzen ez direlako. Legea beste neurri batzuekin osatzen da. Horien artean ohartaraztekoa da errentamendu guztiak Erregistroan agertarazteko aukera dagoela, ez baitira aintzat hartzen Kodeak jarritako mugapenak kontutan hartu barik. Elbarriak babesteko ere neurri bereziak hartu dira eta abar. Bukatzeko, HEL berriaren xedapen iragankor batzuek erregela sistema konplexua eratzen dute, errentariek eta jabe errentatzaileek dituzten interesen arteko oreka ezartzeko; horrekin, aurreko egoera gainditu nahi da. Xedapen horiek arreta biziz aztertu behar dira, aparteko eragina eta garrantzia dituztelako.
§137. ETXEBIZITZA ERRENTAMENDUAK 409. Kontzeptua HELren 2.1. artikuluak dioenez, etxebizitza errentamendutzat hartzen da bizitzeko erabilgarri izan daitekeen eraikinaren gaineko errentamendua, etxebizitza horren erabilerarik garrantzitsuena baldin bada errentariak etxebi zitza iraunkorra izateko duen beharrizana asetzea. Errentamendu hori, beharbada, legeak nagusiarazten duen errentamendu motarik nagusiena da. Orobat, lege horrek errentariaren interesa babesteko eraentza juridikoa ezartzen du. Horregatik, guztiz desberdinak dira errenta mendu mota horren eraentza juridikoa eta etxebizitzaz bestekoetarako erren tamenduarena. Hori dela bide, etxebizitza errentamenduari F. CAPILLA RONCERO
buruzko eraentza juridikoa kontu handiz interpretatu behar da, lege berriaren irizpidea kontutan izanda: etxebizitza iraunkorra izateko beharrizana asetzea. Beraz, legearen hitzaurrea EKren 47. artikuluari lotu behar zaio. Egineginean ere, Konstituzioaren artikulu horren arabera, espainiar orok eskubidea du etxebizitza duina eta egokia izateko. Ikuskera horretatik, badirudi etxebizitzaren oinarrizko erabilera dela errentariaren bizilekua izatea. Pertsona oro egoitza fisiko zehatz batean bizi ohi da, eta horixe da, hain zuzen ere, etxebizitza. Etxebizitza hori zein den zehazteko, irizpide materiala erabili behar da; hots, aztertu behar da kasuan kasuko etxebizitzaren benetako erabilera zein den. Azken finean, ohiko bizi lekua da etxebizitzaren eginkizuna betetzen duena. Etxebizitzaz hitz egiteko, kontutan hartu behar da alderdiek kontratuan hitzarturikoa. Horren ildotik, bertan adierazitakoaren faltsutasuna adostasunari buruzko akatsa —dolo zein okerra— izango da, KZren 1296 eta 1266. art.etako betekizunak izanez gero. Etxebizitza behar bezala erabiltzen ez bada, hau da, bizitzeko erabiltzen ez bada, errentatzaileak suntsiaraz dezake kontratua, Legearen 27.2.f. art.ak xedatzen duenez.
Esan bezala, bizitzeko erabilgarria den eraikinaren gaineko errentamendua izan behar da etxebizitza errentamendua. Hori dela eta, etxebizitzak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu, alegia: errentariak bizileku duina izan dezan behar bestekoak diren baldintzak. Baldintza horiek betetzen ez badira, kontratua deuseztzat joko da, aginduzko arauaren kontrakoa delako. Kontratua egin eta gero, finka ez bada bizitzeko erabilgarria, aztertu beharra dago zein den ezintasun hori sortu zuen karia; HELren 28. art.an ezarritako kariren bat da, orduan kontratua azkendu egingo da. HELren 2.3. art.ak dioenez, ondokoak ere kontratuaren barruan sartzen dira: altzariak, trastelekuak, garajeplazak eta errentatzaileak finkaren erantsi gisa lagatutako beste edozein bulego, errentan emandako leku edota zerbitzu. Bestalde, HELren 7. art.aren arabera, etxebizitza errentamenduak ez du bere izaera galtzen, nahiz eta ondokoa gertatu: errentan hartutako finkan, errentariak ez izatea bere etxebizitza iraunkorra. Dena dela, finka horre tan bertan bizi behar dira haren ezkontidea (legez edo egitatez
banandurik ez dagoena) edota errentariaren eta ezkontidearen menpeko semealabak. Kasu horretan, ez dira pertsona bera errentaria eta etxebizitzaren onuraduna zein onuradunak. Onuradunak dira etxebizitza zinez lupertzen duten ezkontidea eta semealabak. Batetik, errentaria kontratuak eratortzen dituen eskubideen titularra da, eta betebeharrak beraren gain hartzen ditu. Bestetik, onuradunek ohiko bizileku bihurtzen dute etxebizitza, eurek erabakitzen baitute zertarako erabiltzen duten etxebizitza hori. Onuradun horien jokabidean 27. art.aren d, e eta f idazatiko kariak agertzen badira, orduan kontratua suntsiarazi egingo da. Elbarrien inguruko 24. artikuluak ere onuradunak aipatzen ditu. Oinarrian, ezkontideek elkarrekin bizitzeko beharra dute; edozelan ere, ezkontideetako bat, lan, profesio edota antzeko beste zio batzuengatik, beste herri batean bizi daiteke, eta horregatik ez da elkarbizitza hausten (KZren 87.2. art.). Goain aipaturiko ondoreetarako, hauexek dira gurasoen menpeko semealabak: guraso en ahalgopeko semealabak, bai eta emantzipatuak ere, azken horiek ekonomiaren ikuspun tutik gurasoen menpe badaude. Emantzipatuen kasuan, gurasoek semealaben onurarako egiten dute errentamendu kontratua eta, horrekin, euren mantenu eginbeharra betetzen dute.
Aurrekoaren harira, pertsona juridikoak etxebizitzaren errentariak izan daitezke, ondoko baldintzak betez gero: batetik, pertsona juridiko horiek irabazasmorik ez izatea; eta, bestetik, etxebizitza erabiltzea, euren bazkide zein afiliatuak erkidegoan bizitzeko. Egineginean ere, pertsona juridiko horrek etxebizitza bat baino gehiago izan dezake. Pertsona horien adibide dira erlijio elkarteak edo elkarte filantropikoak. 410. HELtik kanpo utzitako errentamenduak HELren 4. art.ak dioenez, kasu batzuk lege horretatik kanpo geratzen dira. Hauexek dira kasuok: a) Atezain, zaintzaile, alokairupeko, enplegatu eta funtzionarioei euren kargua edota zerbitzua delakausa esleitzen zaizkien etxebizitzen erabilera. Halaber, lege horretatik at F. CAPILLA RONCERO
geratzen da etxebizitza erabilera lagatzea, laga penhartzailearen eta lagatzailearen arteko harreman juridikoen ondorioz, harreman horiek Zuzenbide pribatukoak izan —Lan zuzenbide nahiz Zuzen bide zibila— zein Zuzenbide publikokoak izan. Horrelako lagapenei zerbitzu kontratuaren xedapenak aplikatzen zaizkie, edota xedapen bereziak, halakorik izanez gero. Kode Zibilaren arauak modu ordeztailean bakarrik aplika dakizkieke, eta arauok ezin dira izan lagapen horiek duten helburuaren kontrakoak.
b) Militarren etxebizitza erabilera, euren kalifikazioa edota eraentza edozein izanik ere. Kasu horietarako, legeria berezia dago: abenduaren 20ko 1.751/1990 Errege Dekretua, hain zuzen. Egineginean ere, dekretu horrek Indar Armatuen Etxebizitza Institutua sortu du, antzinako Patronatuak ordezteko eta militarren etxebizitzak arautzeko. Nolanahi ere, Konstituzio Auzitegiak 1992ko martxoaren 16an emandako epaian adierazi zuenez, deusezak dira errege dekretu horren xedapen batzuk, alegia: 5.2. artikulua eta 2. xedapen gehigarria, institutu sortuberriak lokal, eraikin eta lurrak besterenganatzeko duen ahalmenari buruzkoak; 36. art. in fine, etxebizitza uzteari buruzkoa; eta, azkenik, 4. xedapen iragankorra, berdin tasun printzipioa urratzen duelako, kasu zehatz batzuetan aurreko errentariari ostatu berria ematearen inguruan diharduenean.
c) Gelaetxeak dituzten finkak errentan emateko egiten diren kontratuak, kontratu horiek ondoko aprobetxamenduetatik bat dutenean, erabilera nagusi gisa: nekazaritza, abeltzaintza edota basozaintza, hain zuzen. Kontratu horiei landa errentamenduen legeria aplikatzen zaie: KZ; LEL; Landa Errentamendu Historikoei buruz otsailaren 10ean emandako 3/1993 Legea; eta, hala denean, Kataluniako Konpilaziora bildutako xedapenak (320. art.), Nafarroako Foru Berriko 427, 443 eta 444. legeak, Valentzian Errentamendu Historikoei buruz abenduaren 15ean eman dako 6/1986 Legearen xedapenak, Galizian Landa Errentamenduei buruz apirilaren 16an emandako 3/1993 Legean bildutako xedapenak.
d) Unibertsitate etxebizitzen erabilera, ondoko baldintzak betez gero: unibertsitateak berak beren beregi kalifikazio hori ematea; unibertsitatea etxe bizitzen jabea izatea edo etxebizitzok unibertsitatearen
ardurapean egotea; eta etxebizitza horiek esleitzea unibertsitate horretan matrikulaturiko ikasle ei, edota unibertsitateko irakasleei, administrazio langileei zein zerbitzueta koei, talde horiek unibertsitatearekin duten loturaren arabera. Unibertsitateak kasuz kasu ezarriko ditu erabileraren arauak. e) Babes ofizialeko etxebizitzen errentamendua; horri HELren lehendabiziko xedapen gehigarria aplikatu behar zaio. 411. Aplikatu beharreko eraentza HELren 4. art.ak ezartzen du bi errentamendu horientzat aginduzkoa den eraentza. Eraentza hori ondoko tituluetan dago zehaztuta: I. tituluan, aplikazio esparruari buruzkoa; IV. tituluan, fidantzari buruzkoa eta kontratuen formalizazioari buruzkoa; eta, azkenik, V. tituluan, errentamenduen inguruan sortutako auzibideei buruzkoa. Etxebizitza errentamenduei dagokienean, HELren 4.2. art.ak dioenez, kontutan izan behar dira, lehendabizi, II. titulura bilduriko xedapenak; horiek zehazten ez dituzten gaietan, alderdien borondateak zehaztu duena aintzat hartu behar da; eta modu ordeztailean, berriz, KZn xedatutakoa. Dena den, etxebizitza errentamenduen eraentza juridikoa askoz zabalagoa da, HELren 4. art.ak zehazten duena baino. HEL berriak izaera berezia du eta, horren ondorioz, lege horrek ez du ematen datu hauen inguruko defini ziorik: errentamendu kontratuaren izaera; berorren osagaiak; kontratua bera egiteko gaitasuna; edota kontratu mota horri dagozkion oinarrizko betebe harrak. Edonola ere, datu horiek guztiak Kode Zibilean daude jasota eta, eurei dagokienean, KZren xedapenak aplikatzen dira lehenespenez. Horrezaz apar te, HELren II. tituluko xedapenen artean, aginduzkoak direnak derrigorrez aplikatzen zaizkio etxebizitza errentamenduaren kontratuari. HELren xeda pen eskuemaileak, aldiz, ez dira beti aplikatzen, horien aurretik lehenespe F. CAPILLA RONCERO
na baitu alderdiek zehazten duten arauketak. Azkenik, bestelako xedapenik ez badago, KZ aplikatzen da. Edozein modutan ere, eraentza juridikoa azaltzeaz gain, arau horien izaera argitu behar da. Egineginean ere, legearen II. titulura bildutako aginduzko arauek gutxieneko eraentza osatzen dute, errentariaren eta azpierrentariaren interesak babesteko; hau da, arau horiek ezin dira aldatu, aldaketak kalte egiten badie interes horiei. Nolanahi ere, arauek eurek ahalbidera dezakete aldaketa hori egitea; horrelakoetan, interesok hobeto zaintzen dituen eraentzak ordeztu egiten du legeak berak ezartzen duena. Legeak ez badu horrelakorik ahalbideratzen, aginduzko arauen kontra egindako hizpaketa edo hitzarmena deuseza izango da, eta ez da kontutan hartuko. Horregatik esan daiteke kontratua zati batez bakarrik dela deuseza; izan ere, kasuankasu an saihestu nahi izan den legezko xedapena aplikatzen da, hizpaketa deuse zaren ordez. Aurrekoa gorabehera, errentariak bere eskubideari uko egin diezaioke, behin eskubide hori errentariaren ondarean sartu eta gero. Egineginean ere, eskubidea ondarean sartu baino lehen, errentariak ezin dio horri ukorik egin. Dena den, KZren 6.2. art.an azaltzen dira kasuankasuan aplikatu beharreko araua baztertzeko eta eskubideei uko egiteko muga orokorrak (CLEMENTE MEORO).
Edozein modutara, errentatzaileak onar dezake legean xedatutakoa baino kaltegarriagoa den eraentza (6. art.). Horrez gain, legearen manuak baztertzeko modukoak direnean, berariaz eta bananbanan baztertu behar dira, bazterketa hori baliozkoa izan dadin (HELren 4.4. art.). Hortaz, II. tituluak muga batzuk ezartzen dizkio borondatearen autonomiari. Hala ere, muga horiek ez zaizkie aplikatzen luxuzko errentamenduei. Legegileak ez ditu errentamenduok babestu nahi izan muga horien bidez; le gegilearen ustez, luxuzko errentariek berez erakusten dute lege berriak babes tu nahi izan duen errentari arruntak baino ahalbide ekonomiko handiagoa. Luxuzko errentamenduak dira, batetik, hirurehun metro karratutik gorako azalera
duten finken errentamenduak; eta, bestetik, hasierako eta urteko errenta gisa, lanbidearteko gutxieneko alokairuaren 5,5ekoa baino gehiagoko errenta duten errentamenduak. Errentamendu horiei alderdiek hitzarturiko arauketa aplikatzen zaie; alderdiek ez badute ezer zehaztu, HELren II. titulua eta, azkenik, modu ordeztailean, KZ.
§138. KONTRATUAREN IRAUPENA 412. Gutxieneko epea Legeria bereziak betidanik izan du ardura berezia, kontratuaren iraupena bermatzeko errentariaren mesedetan. Horren ondorioz, errentan emandako finkan gera zitekeen erren taria, hasieran itunduriko epean zehar baino luzaroagoan. Bestela esateko, errentariak ez zuen utzi behar etxebizitza hori, beste inora joateko aukerarik ez bazuen; era berean, ez zitu en onartu behar errentatzaileak ezarri nahi zizkion baldintza berriak. Horretarako, derri gorrezko luzapena ezarri zitzaion errentatzaileari. Egoera horrek 1985eko ELDren indarraldia hasi arte iraun zuen (dekretu hori indarrean jarri baino lehen egin ziren kon tratuentzat).
Lege berriak kontutan hartu du derrigorrezko luzapenaren inguruko arazoa; horregatik, bigundu egin ditu luzapen horren ondorioak. Egineginean ere, lege berriaren arabera, etxebizitza errentamenduetan, bost urteko gutxieneko iraupena ezarri da, derrigorrezko luzapenaren ordez. Lege horren 9. artikuluak ezarri duen moduan, alderdiek askatasunez itun dezakete errentamenduaren iraupena, baina gutxienez iraupen hori bost urte koa izango da. Gutxieneko epe hori errentariaren interesa bermatzeko bidea da. Beraz, ez da derrigorrez ezartzen, hau da, epe laburragoa itunduz gero, kontratua urtez urte luzatuko da. Hala eta guztiz ere, ez da luzapenik izan go, errentariak errentatzaileari jakinarazten badio luzapenari uko egiten diola. Jakinarazpen hori ezin da edozein unetan egin; aitzitik, kontratua nahiz bero rren edo zein luzapen amaitu baino hogeita hamar egun lehenago egin behar da (HELren 9.1. art.). Egineginean ere, luzapenari ezin zaio aldez aurretiko ukorik egin, HELren 6. art.tik ateratzen den bezala. Bestalde, kontratuan eperik ezarri ez bada, edota epe hori F. CAPILLA RONCERO
zehazgabea bada, orduan kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da. Dena den, errentamendua ez da derrigorrez luzatzen, kontratuan berariaz adierazi bada errentatzaileak berak etxebizitza behar izango duela gutxieneko bost urteak igaro baino lehenago. Edozein modutan ere, kontratua azkendu ostean hiru hilabete igarota, errentatzaileak berak etxebizitza erabiltzen ez badu, errentariak bi aukera ditu: lehendabizikoa, errentan emandako etxebizitzaren erabilera eta luperketa itzuli behar zaizkio, bost urte arteko beste epe batean zehar; horrez gain, etxebizitza berreskuratu arte, bertatik irtenarazteak erakarri dizkion gastuengatiko kalteordaina eman behar zaio. Bigarren aukera, berriz, hauxe da: bost urte betetzeko geratzen diren urteetako errentak eman behar zaizkio kalteordain gisa (HELren 9.3. art.).
Alderdien erabakiz. kontratuaren iraupena bost urtetik gorakoa izan daiteke; nolanahi ere, iraupen luzeagoa adostu arren, hasierako bost urte horiek esangura berezia dute. Hori dela bide, eta lege berriaren filosofia kontutan hartuta, esan daiteke bost urteko epea errentamendu harremanen iraupena bermatzeko neurria baino zerbait gehiago dela. Beste esparru batzuetan ere bost urteko epe hori aplikatzen da; esaterako, errenta, subrogazioa eta le henespena etab. arautzeko. Epe horretan zehar, legeak ezarritako kontratu eredua indarrean dago betebetean; eta kontratu eredu horretan, errentaria babesteko, bost urteko iraupenaz gain, badaude beste neurri batzuk. Edozein kasutan ere, kontratuaren iraupena hasten da zenbatzen, kontratua bera egin denetik, edo ondasun higiezina errentariaren esku jarri denetik, azken hori aurreko data baino geroagokoa bada; errentariak berak frogatu behar du noiztik duen bere esku ondasun hori (9.2. art.). 413. Kontratua luzatzea Bost urtetik beherako kontratuetan, errentatzaileak derrigorrez luzatu behar ditu kontratuok bost urteetara; horrez gain, HELren 10. art.ak beste hiru urteko luzapena ahalbideratzen du.
Bost urteko gutxieneko iraupena igaro eta gero, kontratuaren mugaeguna heldu bada eta alderdiek ez badiote elkarri jakinarazi kontratua ez berriztatzeko asmorik, kontratua urtez urte luzatuko da, gehienez, hiru urte bete arte; kontratua ez berriztatzeko asmoa mugaeguna heldu baino hilabete lehenago jakinarazi behar da. Bestalde, luzapena ez da hiru urtekoa izango, errentariak errentatzaileari kontratua ez berriztatzeko asmoa adierazten badio kasuan kasuko urtekoa bete baino hilabete lehenago.
Ondoko bi kasuotan aplikatuko da hiru urteko luzapena: lehenengoz, kontratuak bost urte iraun duenean, bai alderdiek horixe xedatu dutelako, bai derrigorrez luzatu delako; bigarrenez, kontratuaren iraupena bost urtetik gorakoa izan denean, hasieran alderdiek hori berori nahi izan zutelako. Azkenik, HELren 10.2. art.aren arabera, luzatutako kontratuari aplikatzen zaio luzatu baino lehen indarrean zegoen hitzarmenezko zein legezko eraentza. Dena dela, ezbairik gabe, errentariaren onurarako diren xedapen batzuk hasierako bost urteotan zehar bakarrik aplikatuko dira, epe hori baita legegileak eredu gisa ezarri duena. Adibidez, errentatzailearen eskubidea suntsiaraziz gero, ez da errentaria babesten (13. art.); alderdiek hizpatutakoaren arabera eguneratuko da errenta (18. art.); errentatzaileak hobekuntzak egin baditu, urteko errenta igo dezake (19. art.); gastu orokorrak eta banakako gastuak handitu daitezke, mugarik gabe (20.2. art.); azkenik, eskudiruz emandako fidantza eguneratu ahal izango da (36. art.).
Aurrekoaren ondorioz, argi dago ez direla gauza bera hiru urteko luza pen hori eta isilbidezko luzapena. Isilbidezko luzapenak aurreko kontratua azkendu eta beste berri bat sortzea dakar; horrez gain, kontratu berri horre tan ez dira aplikatzen hasieran alderdiek hitzarturiko klausulak eta betebehar erantsiak (PRATS ALBENTOSA). 414. Kontratuan atzera egitea Hasieran itundu bada kontratuaren iraupena bost urtetik gorakoa izango dela, bost urtetik gorako denbora horretan zehar, errentariak kontratuan atzera egin dezake. Atzera egite hori bi F. CAPILLA RONCERO
hilabete aurretik gutxienez jakinarazi behar dio errentariak errentatzaileari (HELren 11.1. art.). Abisu hori jakinarazi beharreko borondate aitorpena da, eta ez du forma berezirik behar. Bistan denez, kontratuak bost urte baino gehiago dirauenean ere, legegileak errenta riaren interesak defendatzeari eusten dio, errentariaren borondateak kontratua azken dezala ahalbideratuz.
Horretarako, alderdiek kontratuan itun dezakete, kontratuan atzera eginez gero, errentariak kalteordaina eman beharko diola errentatzaileari. Kalteordain hori, izatez, indarreko errentaren hilabetekoari dagokion zenbatekoa da, epea betetzeko geratzen den urte bakoitzeko (HELren 11.2. artikulua). 415. Errentatzailearen eskubidea suntsiaraztea Edozein kari direla bide, kontratuaren indarraldian zehar, errentatzailearen eskubidea suntsiaraz daiteke, eta suntsiarazte horrek eragina izan dezake errentariaren egoeran. Hori saihesteko, kontratuaren indarraldiko lehenengo bost urteotan, errentariak etxebizitza erabiltzeari eutsi ahal izango dio, nahiz eta errentatzailearen eskubidea suntsiarazi, HELren 13.1. art.ak ezarritako kariren bat delakausa. Kariok hauexek dira: hitzarmenezko atzeraeskuratzea egikaritzea; fideikomisozko ordezpena irekitzea; hipoteka betearaztearen ondorioz zein epai baten ondorioz derrigorrez gertaturiko besterenganaketa; eta, azkenik, erosteko aukera eskubidea egikaritzea. Edono la ere, gozamendunak, azalera eskubidedunak nahiz antzeko eskubidea duenak itundu badu errentamendua, beraren titulartasunpeko eskubidea amaitzean azkenduko da errentamendua.
Alderantziz, alderdiek bost urtetik gorako kontratua itundu badute, bost urte horiek igarota, kontratua suntsiarazi egingo da, goian azaldutako kariak direlabide errentatzailearen eskubidea suntsiarazten den heinean. Dena den, ez da horrelakorik gertatuko, errentamendu kontratua Erregistroan sarrarazi bada (HELren 13.2. artikulua). Bukatzeko, bost urteko iraupena izango dute gutxienez
Erregistroan jabe gisa agertzen denarekin —edo benetako jabeak jasanda, jabe itxura duena rekin— onustez itunduriko errentamenduek. Nolanahi ere, Legearen 9.1. arti kuluak kontratua ez berriztatzeko ahalmena aintzatesten dio errentariari.
416. Errentan emandako etxebizitza besterenganatzea Errentan emandako etxebizitza besterenganatzean ere, errentariaren esku bidea babesten da, etxebizitza eskuratzen duenari begira. Eskuratzaileak egoe ra hori errespetatu behar du, berori bukatu arte, eta itunduriko epea kontutan hartu gabe. Eskuratzaile horrek HELren 34. art.ko baldintzak betetzen baditu, ordea, kontutan hartzen da bost urteko berme epea. Horren ondorioz, eskura tzaileak epe horretan zehar bakarrik errespetatu behar du errentamendua. Hortaz, bost urteak ahituta, eskuratzaileak kontratua azken dezake. Kasu ho rretan, besterenganatzaileak kalteordaina eman behar dio errentariari; kalte ordain hori indarreko errentaren hilekoari dagokion zenbatekoa da, epea betetzeko geratzen den urte bakoitzeko. Alderdiek itundu dutenean etxebizitza besterenganatzeak kontratua az kenduko duela, eskuratzaileak errentamendua errespetatu behar du, harik eta bost urteko epea igaro arte (HELren 14. art.). §139. ERRENTA 417. Zehaztapena Borondate autonomiak eraentzen du errenta. Hala ere, lege berriak mugapen batzuk ezartzen dizkio autonomia horri. Mugapenon helburua da, neurri handi batean, errentaren igoerak F. CAPILLA RONCERO
kontrolatzea, kontratuaren indarraldiko lehe nengo bost urteotan. Horrela, alderdiek ezin dituzte mugapenok urratu, eta eurak betetzeari buruzko arauak zorroztasunez aplikatzen dira; gainerako arauek, ostera, izaera eskuemailea dute. Egineginean ere, alderdiek kontratuan askatasunez finkatzen dute erren ta (HELren 17.1. art.). Kontrako itunik izan ezean, errenta hori hilabetero ordaindu behar da, hileko lehenengo zazpi egunetan. Modu berean, errenta tzaileak ezin du eskatu hileko bat baino gehiago aurreratuta ordaintzea, eta erregela hori erabat loteslea da berarentzat (17.2. art.). Bestalde, 36. art.tik ateratzen denez, ez dira gauza bera fidantza gisa gordailatu behar den ko purua eta aurreraturiko errenta. Errenta alderdiek hitzarturiko lekuan ordainduko da eta eurek zehaztutako bidea erabilita. Datu horien inguruko adostasunik ez badago, eskudiruz eta errentan emandako etxebizitzan ordainduko da errenta (HELren 17.3. artikulua). Zalantzazkoa da esatea errentatzat har daitekeen ala ez zerbitzuren bat egitea edo dirua ez den beste ondasun bat ematea. Legea irakurrita, itxura denez, diruz ordaindutako errentak bakarrik balio du. Nolanahi ere, hori ez da eragozpena izan behar beste aukera batzuk onartzeko, batez ere, aukerok Kodean onartzen direnean. Horren ildotik, beste modu batzuk erabil daitezke errenta ordaintzeko, legegileak arautegi berezian ezarri nahi zuen helburua ezerezean geratzen ez bada, behintzat.
Lege berriaren arabera, errenta ordaindu dela frogatzeko, errentatzaileak ordainketaren jasoagiria eman behar dio errentariari. Edozelan ere, alderdiek hitzar dezakete beste bideren bat, ordainketa benetan egin dela frogatzeko. Halako hitzarmenik egin ez bada, errentatzaileak jasoagiria errentariaren esku jarri behar du; eta ez badu hori egiten, errentatzaileak berak ordaindu behar dizkio errentariari azken horrek ordainketa frogatzeko izan dituen gastuak. Beraz, errentaren ordainketa egiazta daiteke, Zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabilita. Jasoagiriak edo horren ordezko agiriak bananbanan agertarazi behar ditu ordainketa osoa eratzen duten kopuru guztiak eta, bereziki, indarreko errenta (HELren 17.4. art.).
418. Eguneratzea Errentamenduen inguruan azaldu ziren arazoen artean, errentei buruzkoa izan zen garrantzitsuenetarikoa. Errentok merkeegi bihurtu ziren, kontratuek ezer ez baitzuten adieraz ten eguneratzeari buruz. Arazo hori larri bilakatu zen zinez. Horrela, kontratuon iraupena luzeegia zen, bai derrigorrezko luzapenaren ondorioz, bai eta segidako eskualdaketen ondo rioz ere; baina errentak, ordea, oso txikiak ziren. Egoera hori konpontzeko, 1964ko TBk ahalbideratu zien alderdiei kontratuetan egonkortzapen klausulak ezartzea. Dena dela, arazoa ez zen guztiz konpondu, batetik, klausula horiek kontratuan berariaz aipatu behar zirelako eta, bestetik, TB egin eta geroko kontratuetan bakarrik erabil zitezkeelako.
Arazo hori konpontzeko, HEL berriak errentaren eguneratzea arautu du modu orokorrean: bai legea indarrean jarri baino lehenagoko errentamenduentzat —2 eta 3. xedapen iragankorrek zehatzmehatz arautu dutenez—, bai eta geroago egingo direnentzat ere, 18. art.ak dioenez. Dena den, ez da berez ezartzen eguneratze hori. Aitzitik, HELren 18. art.aren arabera, kontratuan berariaz aipatu ez arren, alderdiek ahalmena izango dute urtero errentaren eguneratzea eskatzeko. Alderdiok kontratuaren indarraldiko lehenengo bost urteotan egikari dezakete ahalmen hori. Gainerako urteotan, ordea, alderdiek hitzarturikoa aplikatuko da eta, sorospidez, 18. artikulua. Errenta urtean behin bakarrik egunera daiteke, ondoko aldaketaren arabera: Kontsumo Prezioen Indize (KPI) Sistemaren inguruko Nazio Indize Orokorrak izan duen portzentaiazko aldaketaren arabera, hain zuzen. Errenta berriro eguneratzeko, hamabi hilabete igaro behar dira, aurreko eguneratzea egin zenetik; bestalde, gorantz eta beherantz egin daiteke eguneratze hori. Legeak dioenez, lehenengo eguneratzearen inguruan, ondoko hilabetea hartuko da erreferentziatzat: kontratua egitean argitaraturik zegoen azken indizeari dagokion hilabetea, alegia; hurrengo eguneratzeei dagokienean, ordea, azkenengoz aplikatu den indizeari dagokion hilabetea. Aurrekoaren ondorioz, kontratua egin zeneko hilabetea erreferentzia iraunkor bihurtzen da, eguneratze indizeak aplikatzeko. Eta hori horrelaxe da, nahiz eta errentatzai leak edo, hala denean, errentariak lehen aipatu ahalmena garaiz erabili ez. Ahalmen ho ri ezorduan egikaritzeak ez du ahalbideratzen azkenengo data hori erreferentziatzat hartzea, ezta aurretiaz egin ez diren eguneratzeak eskatzea ere (DOM�NGUEZ PLATAS).
F. CAPILLA RONCERO
Eguneratzea idatziz jakinarazi behar zaio interesatuari. Jakinarazpen ho rretan, ondoko datuak adierazi behar dira: kasuankasuan aplikatu den por tzentaiazko aldaketa eta, errentariak hala eskatuz gero, Estatistikako Nazio Institutuaren ziurtagiri egokia, edo agiri hori argitaratu duen Aldizkari Ofi zialari buruzko aipamena. Era berean, interesatuari eguneratzea jakinarazi ahal zaio, aurreko hilabeteari dagokion ordainketa jasoagirian egindako oharraren bidez. Jakinarazi eta hurrengo hilabetean eskatu ahal izango zaio errentariari errenta eguneratua. 419. Errentak gehitzea, hobekuntzak direlabide Errentatzaileak finkan hobekuntzak egin baditu HELren 22. art.aren arabera, errentariari jasanaraz diezaioke hobekuntzen zenbatekoa, kontratuaren indarraldiko bost urteak igaro eta gero. Horretarako, errentatzaileak zenbateko zehatz bat erantsiko dio urteko errentari. Zenbateko hori kalkulatzeko, hobekuntzetan inbertitutako kapitalari kendu behar zaizkio kasuankasuan lorturiko dirulaguntza publikoak. Hortik ateratzen den kopuruari ondoko korritu tasa aplikatzen zaio: hobekuntzak amaitzean diruaren lege tasa gehi hiru puntu, hain zuzen. Eragiketa horietatik ateratako zenbatekoa urteko errentari gehituko dio errentatzaileak. Dena den, igoera ezin izango da le hentxoago aipaturiko unean indarrean zegoen errentaren ehuneko hogeikoa baino handiagoa izan. Badirudi hobekuntzak egiteko behar den denborak ez duela garrantzirik, legeak dakarren mugapen bakarra eskubidea egikaritzeari buruzkoa baita; hau da, legearen arabera, eskubide hori egikari daiteke, kontratuaren indarraldiko lehenengo bost urteak igaro eta gero bakarrik (F. BLASCO GASCĂ“). Horretarako, errentariari igoeraren zenbatekoa jakinarazi behar zaio, obrak amaitu ostean. Jakinarazpen horri gaineratu behar zaizkio igoera zehazteko egin diren eragiketak eta egindako obren gastuak agertarazten dituzten agirien kopiak. Jakinarazpena egin eta hurrengo hilabetean, errentariari errentaren igoera eska dakioke.
Bestalde, gerta daiteke hobekuntzak finka desberdinetan
egitea, eta finka horiek guztiak jabetza horizontalaren eraentzapeko eraikin berean egotea. Ho rrelakoetan, errentatzaileak proportzioz banatu behar du, finka guztien artean, berak inbertituriko kapitala; horretarako, finka bakoitzari dagozkion partaide tza kuotak aplikatu behar ditu. Eraikina jabetza horizontalaren eraentzapean ez badago, ordea, inbertituriko kapitala hitzarmenaren bitartez banatuko da, maizter guztien artean; eta hitzarmenik izan ezean, maizter bakoitzak duen azaleraren arabera (HELren 19. art.). 420. Gastu orokorrak eta banakako zerbitzuak jasanaraztea Errenta ordaintzeaz gain, errentariak hauexen ordainketa ere onar dezake itun bidez: eraikina era egokian artatzeko gastu orokorrak; eraikinaren zerbitzuak; eta, orokorrean, bakoizteko modukoak ez diren zerga, zama eta erantzukizunak, horiek guztiak errentan emandako etxebizitzari edota bera ren erantsiei lotuta badaude. Onarpen hori baliozkoa izan dadin, idatziz egin behar da; horrezaz aparte, kontratua egin zeneko datan, gastuon urteko zenbatekoa adierazi behar da (HELren 20.1. artikulua). Ordaindu ere, erren tariak ordaindu behar ditu beti zenbakailuaren bidez bakoizten diren zer bitzuengatiko gastuak (HELren 20.3. art.). Jabetza horizontalaren eraentzapeko eraikinetan, hauexek izango dira gastuok: errentan emandako finkari dagozkionak, partaidetza kuotaren arabera. Eraikina eraentza horren men pe ez badago, ordea, gastuak esleituko dira finkak duen azaleraren arabera (HELren 20.1. artikulua).
Kontratuaren aurreneko bost urteetan zehar, urtean behin bakarrik handitu ahal izango da gastu horiengatik errentariak ordaindu behar duen zenbatekoa; izan ere, zenbateko hori ezin da izan errenta eguneratzearen bikoitza baino gehiago, errenta hori HELren 18. art.ko KPI aplikatuz eguneratzen denean. Edozein modutan ere, erregela horrek ez du eraginik izango zergetan. Egineginean ere, zergen inguruan alderdiek egin ditzaketen F. CAPILLA RONCERO
itunek ez dute Administrazioa ukituko; hortaz, Administrazioak berak jabeari erreklama diezaioke ordainketa (HELren 20.2. art.). Errentari buruz HELren 17. art.ak ezartzen duenaren arabera egiaztatuko da gastu horien guztien ordainketa (HELren 20.4. art.). ยง140. ALDERDIEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK Orokorrean, KZk hiri errentamenduei buruz xedatu dituen eskubideak izango dituzte alderdiek. Zehatzago esateko, HELk eskubide batzuk arautzen ditu, eta eskubide horiek lehenespenez aplikatzen zaizkie etxebizitza errentamenduei. Azaldu ere, errentatzaileak egin behar eta errentariak egin ahal dituen artatze eta hobekuntza obren bidez azaltzen dira eskubideok; era berean, lehenespenez eskuratzeko eskubidea aintzatesten da. 421. Artatze eta hobekuntza obrak A) Errentatzaileak egiten dituenean a) Artatze obrak Errentatzaileak artatze obrak egin behar ditu, etxebizitza bizitzeko erabilgarria izan dadin; hau da, artatze obrak egin behar ditu, etxebizitza behar bezala egon dadin, alderdien artean hitzarturikoaren arabera erabiltzeko. Edozelan ere, etxebizitzaren narriadura errentariari egotz badakioke, errentatzaileak ez ditu zertan konponketak egin, KZren 1563 eta 1564. art.en arabera (HELren 21.1. art.). KZren art. horien arabera uste izango da errentariaren erruz gertatu direla errentan emandako gauzaren narriadura eta galera, errentariak bere errurik gabe gertatu direla frogatzen duenean izan ezik. Errentariak bere etxeko pertsonek eragindako narriaduragatik ere erantzukizuna izango du.
Egineginean ere, ondokoak dira artatze edo konpontze obrak: HELren 2. art.aren arabera, etxebizitza bizitzeko
erabilgarri izan dadin burutu behar diren artatze obrak, alegia: etxebizitza alderdiek hitzarturikoaren arabera era biltzeko eran artatzekoak. Hortaz, HELk ezin dituenez kasu guztiak zehaztu, justizi auzitegiek finkatu behar dute horren aplikazioa, 1964ko TBri buruz esandakoarekin bat etorriz (F. BLASCO GASCĂ“). Hobekuntza obrak eta lu xuzkoak ez dira artatze edo konpontze obrak. Horretarako, errentariak ahalik eta arinen jakinarazi behar dio errentatzaileari kon ponketak egin behar direla. Modu berean, errentatzaileak zein berak izendatutako adituek begizta dezakete etxebizitzaren egoera. Konpontze obrak errentamendua amaitu baino lehenago egin behar badira, eta errentariak jasan behar ditu, nahiz eta oso gogaikarriak izan edota bitartean etxebizitzaren zati batez gabetu. Obra horiek hogei egun baino gehiago iraunez gero, errenta gutxitu ahal izango da, errentariari kendu zaion etxebizitza zatiaren arabera (HELren 21.2. art.).
Errentatzaileari egotz ezin dakiokeen karia delabide etxebizitza suntsituz gero, ez da hori konpondu behar, eta HELren 28. art.an xedatutakoa aplikatzen da. Errentatzaileak ez ditu zertan ordaindu etxebizitzaren erabilera arruntak dakartzan konponketa txikiak, horiek errentariari baitagozkio (HELren 21.4. artikulua). b) Hobekuntza obrak HELren 22. art.aren arabera, parekoak dira hobekuntza obrak eta gastu erabilgarriek sorturiko obrak; beraz, ez dute zerikusirik konpontze eta artatze obrekin, ezta luxuzkoekin ere (BLASCO GASCĂ“). Hobekuntza obrak egitea errentatzailearen eskubidea da, obrok ezin badira zentzuz atzeratu errentamendua bukatu arte. Horrez gain, errentatzaileak idatziz eta, gutxienez, hiru hilabete lehenago jakinarazi behar dizkio errentariari obron izaera, hasiera, iraupena eta kostua. Kasu horretan, errentariak kontratuan atzera egin dezake, hilabeteko epean. Hori eginez gero, errentamendua azkendu egingo da, kontratuan atze ra egin eta hurrengo bi hilabeteak igaro eta gero; bitartean, errentatzai F. CAPILLA RONCERO
leak ezin die hasiera eman obrei. Aitzitik, errentariak ezin du kontratuan atzera egin, obrek errentan emandako etxebizitzan eraginik izan ez, edo hala izanda ere, garrantzirik gabekoa bada eragin hori. Errentariak kontratuan atzera egin ez arren, errenta gutxitzeko eskubidea du, obren ondorioz kentzen zaion etxebizitza zatiaren arabera; horrezaz apar te, errentariak eskubidea du obron gastuengatiko kalteordaina jasotzeko (HELren 22.3. art.). Halaber, errentatzaileak urteko errenta gehitu ahal izango du, HELren 19. art.aren arabera, kontratua egin zenetik bost urte igaro badira.
B) Errentariak egiten dituenean Lehen ikusi dugunez, errentariak ordaindu behar ditu etxebizitzaren erabilera arruntak sor ditzakeen konponketa txikiak (HELren 21.4. art.). Kasu horretatik at, errentariak ez du zertan egin bestelako obrarik; baina ez du erabateko debekurik ere etxebizitzan obrak egiteko. Dena den, lege berrian, obra zehatz batzuen inguruko xedapenak ezarri dira. Horren harira, errentatzaileari jakinarazi eta gero, errentariak ondoko obrak egin ditzake: hurrehurreko kalteak edota ezerosotasun larria oztopatzeko presazkoak diren artatze obrak. Kasu horretan, errentariak zuzenean erreklama dezake obra horien zenbatekoa. Bestalde, errentatzaileari idatziz jakinarazi eta gero, errentariak bere elbarritasunari egokitzen zaizkion obrak egin ditzake etxebizitzan, edo ondoko pertsonei egokitzen zaizkienak: errentariaren ezkontideari, errentariare kin ezkontide gisa modu iraunkorrean bizi ohi denari (sexu joera kontutan hartu barik) eta, azkenik, errentariarekin bizi diren senideei. Kontratua amai tzean, errentariak hasieran zegoen moduan utzi behar du etxebizitza, erren tatzaileak hori eskatuz gero (HELren 24. art.).
Herri administrazio eskudunen zentroek eta zerbitzuek eman behar dute elbarritasunari eta berorren mailari buruzko adierazpena, indarreko arautegiaren arabera (9. xedapen gehigarria).
Errentariak, ordea, ezin ditu ondoko obrak egin, errentatzailearen idatzizko adostasunik gabe: batetik, etxebizitzaren itxura edota HELren 2.2. art.an agertzen diren erantsien itxura aldatzen dutenak; eta, bestetik, etxebizitzaren egonkortasuna nahiz segurtasuna gutxitzen dutenak. Obrok adostasunik gabe egiten badira, errentatzaileak kontratua suntsiarazteko ahalmena izango du. Bestalde, kontratua amaitzean, errentatzaileak errentariari eska diezaioke, etxebizitza hasieran zegoen bezala uzteko ala bertan egindako aldaketak ez kentzeko, eta ez du zertan kalteordainik eman. Obrok eraikinaren egonkortasuna edota etxebizitzaren zein beraren eran tsien segurtasuna gutxituz gero, errentatzaileak zuzenean eskatu ahal izango dio errentariari, gauzak hasieran zeuden bezala jartzeko (HELren 23.2. art.). 422. Lehenespenez eskuratzeko eskubidea HELren 25. art.ak dioenez, etxebizitzaren errentatzaile titularrak hori saltzen duenean, errentariak eskubidea du etxebizitza lehenespenez eskuratzeko. Nolanahi ere, errentariak aldez aurretik uko egin diezaioke eskubide horri, errentamenduaren iraupena bost urtetik gorakoa denean; baina uko egite hori berariazkoa izan behar da, HELren 4.4. art.ak xedatzen duenez. Errentariak eroslehentasun eskubidea egikari dezake, errentan emandako etxebizitzaren gain. Eskubide hori egikaritzeko epea egutegiko hogeita ha mar egunekoa da. Epe horren zenbaketa hasten da, errentariari sinesgarriro hauexek jakinarazi eta biharamunetik: errentan emandako finka saltzeko era bakia, prezioa eta eskualdaketaren gainerako baldintza orokorrak. Jakinaraz F. CAPILLA RONCERO
pen horren ondoreak iraungi egingo dira egutegiko ehun eta laurogei egunen buruan. KZren 1518. artikuluaren arabera, errentariak atzeraeskuratzeko esku bidea egikari dezake, ondoko kasuetan: errentatzaileak errentariari jakina razpenik egin ez dionean; hark jakinarazpena egin arren, jakinarazpen horrek kasuan kasuko betekizunak ez dituenean; eta, azkenik, salerosketaren bene tako prezioa jakinarazpenean adierazitakoa baino txikiagoa denean, edota salerosketa horren gainerako baldintzek zama gutxiago dakartenean, jaki narazpenean adierazitakoak baino. Horretarako, etxebizitzaren eskuratzaileak errentariari sinesgarriro jakinarazi behar diz kio salmentaren oinarrizko baldintzak; eskrituraren kopia edota salmenta formalizatzen duen agiria emanez gauzatzen da jakinarazpen hori. Bestalde, atzeraeskuratzeko eskubidea iraun gi egingo da, jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hogeita hamar egun igaro eta gero.
Errentariaren eskubideak ziurtasun handiagoz bermatzeko, 25. artikuluak berak hauxe xedatzen du: errentan emandako etxebizitzaren salmenta titulu ak Jabetza Erregistroan inskribatzeko, nahitaez frogatu behar da lehen aipatu ditugun jakinarazpenak egin direla. Saldutako etxebizitza errentan ez badago, halaxe adierazi behar da salmenta eskrituran, agiri publikoaren faltsutasun zigorpean. Dena dela, ezin izango da eroslehentasun eskubiderik egikaritu, ondo ko kasuetan: errentan emandako finkarekin batera, errentatzaileak edo jabeak eraikin berberaren gainerako etxebizitzak eta lokalak saltzen dituztenean. Aitzitik, saldutako etxebizitza eraikinaren etxebizitza bakarra bada, eskubide hori egikari daiteke (HELren 25.7. art.). Errentariaren eroslehentasun eskubidea lehenespenezkoa da, horren an tzeko beste edozein eskubideri begira. Ondorengo eskubideei begira, ostera, eroslehentasun eskubidea ez da lehenespenezkoa izango: etxebizitzaren jabekideari aintzatesten zaion eskubideari
begira eta, errentamendu kontratua egitean, Jabetza Erregistroan inskribatu den hitzarmenezko eskubideari begira. 423. Kontratuaren lagapena eta azpierrentamendua HELren 8. artikuluaren arabera, kontratuaren lagapen edota azpierrenta mendua egiteko, nahitaezkoa da errentatzailearen adostasuna. Adostasun hori idatziz agertarazi behar da. Kontratua lagatuz gero, lagapenhartzailea lagatzailearen lekuan sub rogatuko da, eta kontratuan bertan eta HEL berrian horretan xedatutakoa aplikatuko zaio. Horren ildotik, finka etxebizitza gisa erabiltzen bada, subrogazioa zati batekoa baino ezin da izan eta kontratua legearen eraentza pean egongo da; modu horretara erabiltzen ez bada, ordea, alderdiek hitzar turikoa aplikatuko zaio kontratuari. Azpierrentamenduaren prezioa ezin da izan errentamenduari dagokiona baino handiagoa, eta horrekin batera iraun gitzen da. 424. Errentamenduan subrogatzea Lege berriaren arabera, errentaria hiltzen denean, pertsona zehatz batzuk errentariaren egoera juridikoan subroga daitezke; dena dela, arras desberdinak dira lege berriaren subrogazioa eta 1964ko TBn araututakoa: testu berrian, derrigorrezko lege luzapenik ez dagoenez, kontratuaren indarraldian zehar bakarrik onartzen da subrogazioa. Kontratuaren lehenengo bost urteok igaro eta gero, alderdiek itun dezakete subrogatzeko eskubiderik ez izatea, edota errentamendua azkentzea, errentaria lehenago hilez gero (HELren 16.4. artikulua). Egineginean ere, errentaria hiltzean, ondokoak subroga daitezke haren lekuan: errentariaren ezkontidea; egitatez errentariarekin bizi dena —sexu joera kontutan izan barik—; ondorengoak; aurrekoak; nebaarrebak; eta, azkenik, beste pertsona zehatz batzuk. Pertsona horiek, errentamenduan subF. CAPILLA RONCERO
rogatzeko, %65eko elbarritasuna edo handiagoa izan behar dute eta, horrez gain, errentariarekin hirugarren gradurainoko albokideak izan behar dira. Edonola ere, hor aipaturiko pertsona guztiek ez dituzte baldintza berberak bete behar. Bada, euretako batzuk, errentaria hil baino lehen, berarekin bi urtetan zehar bizi behar izan dira; ondokoak, besteak beste: ondorengorik izan ez duen egitatezko ezkontidea; semealaba emantzipatuak; eta aurreko, nebaarreba eta senide elbarriak (HELren 16.1. art.). Pertsona horietako batzuek aldi berean subrogazio eskubidea badute, eta aho bateko adostasunik ez badago, lehentasuna nork duen argitzeko, irizpide batzuk ezarri dira, hala nola: hildako errentariarekin izandako ahaidetasun gradua edo mota; adina; interesaturen batek izan dezakeen elbarritasun maila; edota famili zamak (HELren 16.2. artikulua). Bukatzeko, subrogazio ahalmena egikaritzeko, errentatzaileari jakinarazi behar zaio asmo hori, errentaria hil zenetik hiru hilabetetako epean (HELren 16.3. art.). ยง141. KONTRATUA AZKENTZEA
ETEN,
SUNTSIARAZI
ETA
425. Etendura Errentaria ezin bada bizi errentan emandako etxebizitzan, kontratua eten egingo da. Etendura gertatuko da, 21. artikuluan xedatutako artatze obren on dorioz, edota agintari eskudunak erabakitako obren ondorioz, errentaria ezin denean bertan bizi. Kontratua eteteak kontratuaren epea gelditu eta errenta ordaintzeko beharra etetea dakar, obrak bukatu arte (HELren 26. art.). 426. Suntsiarazpena Edozein alderdik kontratuaren betebeharren bat ez badu betetzen, besteak ahalmena izango du, betepena eskatzeko ala kontratua suntsiarazteko, KZren 1124. art.aren eta jurisprudentzia egokiaren arabera (HELren 27. art.) (CLE
MENTE MEORO). Era berean, 27. art.aren arabera, errentatzaileak ondoko arrazoiengatik suntsiaraz dezake kontratua: errenta ez jasotzeagatik edo errentariak ordaindu beharreko edozein zenbateko ez jasotzeagatik; fidantza zein beraren eguneratzea ez jasotzeagatik; errentatzailearen beraren nahiz lagatzailearen adostasunik gabe, errentan emandako etxebizitza azpierrentatu nahiz lagatzeagatik; finkan doloz kalteak eragiteagatik; errentatzailearen adostasunik gabe obrak egiteagatik, haren adostasuna beharrezkoa denean; etxebizitzan jarduera go gaikarri, osasungaitz eta arriskutsuak egiteagatik; eta, bukatzeko, etxebizitza bizitzeko ez erabiltzeagatik. Bestalde, errentariak kontratua suntsiaraz dezake, batetik, 21. art.an xedaturiko konponketak errentatzaileak egin ez dituenean; eta, bestetik, errentatzaileak kalteak eragin dizkionean errentariaren eskubideari (HELren 27.3. artikulua).
427. Kontratua azkentzea Kontratuak orokorrean zelan azkendu, eta horretara azkentzen da errentamendu kontratua ere. Horren ildotik, errentamendua azkentzen da, kontratuan bertan adostu zen epemuga ahitzeagatik eta HELek bereziki xedaturiko kariengatik. Zehatzago esateko, errentamendua azkentzen da, 28. artikuluak aipatutako kariengatik: errentan emandako finka galtzeagatik, galeraren karia ezin zaionean errentariari egotzi; eta agintaritza eskudunak aurri adierazpena emateagatik. Beraz, HELren arabera, ondokoak dira kontratua azkentzeko kariak: errentariak luzapenari uko egitea, bai 9. art.aren kasuan, bai eta 10. art.aren kasuan ere; bost urtetik gorako kontratuetan atzera egitea (11.1. art.); kontratuaren indarraldiko lehenengo bost urteak igaro eta gero, errentatzailearen eskubidea suntsiaraztea, eskubide hori gozatzeko eskubide erreal mugatua baldin bada (13. artikulua); lehen aipatu bost urteak igarota, errentan emandako etxebizitza besterenganatzea (14. art.); errentariak kontratuan atzera egi tea, etxebizitzan hobekuntza obrak egin behar direnean 22. art.aren arabera; eta, amaitzeko, kontratuaren indarraldiko bost urte iragandakoan, errentaria hiltzea, heriotza horregatik kon
F. CAPILLA RONCERO
tratuaren azkentzea itundu bada (16. art.).
§142. ERRENTAMENDUA ETA FAMILIA 428. Orokorrean Etxebizitza errentamenduaren izaera dela eta, legegileak kontutan izan behar ditu familia eta berorren beharrizanak. Aurreko arautegian hori xedatuta egon bada ere, gaur egungo legerian ùabardura berri batzuk sartu dira, Famili zuzenbidean gertatutako aldaketen ondorioz. Goian ikusi dugunez, eta 7. art.aren aginduz, errentan emandako etxebizitzan bizi behar dira errentariaren ezkontidea (legez edo egitatez banandurik ez dagoena) edo errentariaren menpeko semealabak. Halaber, errentaria hiltzeagatiko subrogazioari dagokionez, familiari buruzko kontzeptua zabala da, elkarbizitza aintzat hartzen baita; horren ondorioz, HELren 16. art.aren arabera, errentamenduan subroga daitezke, beste batzuen artean, egitatez errentariarekin bizi dena eta, %65eko elbarritasuna edo handiagoa izateaz gain, errentariarekin hirugarren gradurainoko albokideak direnak. Gisa berean, 24. art.ak elkarbizitzaren inguruko ideiari eusten dio, errentariak bere elbarritasunari egokitzen zaizkion obrak egin ditzakeela arautzen duenean. Horrez gain, legeriak bi kasutan bereziki hartzen ditu kontutan errentariarekin batera bizi direnen eskubideak: lehenik, errentariak kontratuan atzera egin duenean edo kontratua azkendu denean; eta, hurrenik, ezkontza egoe ra larrian izanik, famili etxebizitzari buruzko neurriak hartzen direnean. 429. Kontratua mugaeguneratzea eta horretan atzera egitea Ezkontideak kontratua ez berriztatzeko nahiz horretan atzera egiteko asmoa azaltzen badu, edo etxebizitzatik alde egiten badu aurrekoari buruz be rariaz ezer jakinarazi gabe, errentamenduak iraun dezake, pertsona zehatz ba tzuen mesedetan. Pertsona horiek ondokoak dira: kontratuan
atzera egin baino lehen edo etxebizitzatik alde egin baino lehen, bi urtetan zehar, errentariarekin batera bizi zen ezkontidea, edota errentariarekin ezkontide gisa modu iraunkorrean bizi izan zena, sexu joera kontutan hartu gabe. Hala ere, errentariaren eta pertsona horietako baten artean ondorengoak izanez gero, nahikoa da elkarbizitza hutsa (HELren 12. art.). Goian aipatutakoari dagokionez, kontutan hartu behar da KZren 1320 eta 1322. art.ek ezarritakoa, alegia: ezkontide bien adostasuna beharbeharrezkoa da ohiko etxebizitzaren gaineko eskubideak xedatzeko, nahiz eta eskubide horiek ezkontide batenak izan.
430. Errentaria banantzea, dibortziatzea edo haren ezkontza deuseztatzea Kode Zibilaren eraldaketaz geroztik, berorren 15. artikulua arduratzen da ezkontzen inguruko krisi egoerez eta, batik bat, krisi horien ondorioz famili etxebizitzaren inguruan hartu behar diren neurriez. Neurri bereziak hartu behar dira, errentaria banandu zein dibortziatzen denean, bai eta haren ez kontza deuseztatzen denean ere. Kasu horietarako, 15. art.ak hauxe xedatzen du: errentan emandako etxebizitza erabiltzeari euts diezaioke errentaria ez den ezkontideak, etxebizitza hori berari eratxikitzen zaionean KZren 90 eta 96. art.en arabera. Baina, horretarako, ezkontideak errentatzaileari jakinarazi behar dio etxebizitza erabiltzen jarraitzeko asmoa duela; jakinarazpen hori epaileak emandako ebazpenaren berri jasotzen denetik bi hilabeteko epean egin behar da. Halaber, jakinarazpenarekin batera, ezkontide horrek epailea ren ebazpen osoaren zein famili etxebizitzari buruzko zatiaren kopia eman behar dio errentatzaileari.
ยง143. ETXEBIZITZAZ ERRENTAMENDUAK F. CAPILLA RONCERO
BESTEKOETARAKO
431. Kontzeptua Etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduak dira HEL berriak arautzen dituen bigarren errentamendu motak. Errentamendu horiek aurreko legeria ren menpeko negoziolokalen errentamenduak ordezten dituzte. Izendazio al daketa hori bat dator lege berrian gauzatutako aldaketarekin; etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduak dira etxebizitza errentamenduak ez direnak, 2. art.aren arabera. Dena den, momentuz gehiagorik zehaztu gabe, ezin da ulertu beste barik kategoria horretan sartzen direnik hiri finken inguruan era daitezkeen gainerako errentamenduak; aitzitik, artikuluak berak irizpide batzuk ezartzen ditu, kontratu mota hori osatzen duten kasuak zehazteko. Lehendabizi, errentamendua eraikinaren gainekoa izan behar da. Eraikin hori eraikuntza itxia, lurzoruari eratxikia eta jarduerak gauzatzeko egokia izan behar da. Horrez gain, errentamendua ondokoen gain era daiteke: eraikinaren zati bat, etxebizitza, lokal, gela, edota eraikin osoaren gain; are gehia go, errentamendua era daiteke eraikinaren inguruko lurrean ere, lur hori errentan emandako eraikinaren erantsia izanez gero. Horren ildotik, esan daiteke orubeen errentamenduak mota horretatik kanpo geratzen direla. Bigarrenez, finka horien erabilerarik garrantzitsuena ezin da izan finkok errentariaren etxebizitza gisa erabiltzea. Alderantziz, HELren 3.2. art.ak adierazten duenez, ondoko jarduerak izan daitezke etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduen objektu: industri jarduera, merkataritzakoa, eskulana, lanbide jarduera, josteta jarduera, laguntza jarduera, kultur jarduera eta, azkenik, irakaskuntza. Horiei aldizkako errentamenduak erantsi behar zaizkie, etxebizitza errentamenduak diren heinean. Beraz, errentamendu horie tatik kanpo geratzen dira jardueraren bat gauzatzekoak ez direnak, nahiz eta eraikinaren gainekoak izan (esaterako, garaje plazen errentamendua nahiz altzariak gordetzeko gelarena). Aurrekoak ez du esan nahi errentariak jardueraren bat gauzatu behar duenik errentan emandako finkan; egineginean ere, kontratua ez da suntsiarazten, errentariak errentamen
duaren erabilera den jarduera bertan egikaritzen ez badu ere.
432. Eraentza juridikoa Etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduen inguruan dago 1994ko legearen berritasunik handiena. Lege berriak aurreko legeria berezia aldatu du, negoziolokalen errentamenduen ordez, etxebizitzaz bestekoetarako erren tamenduak ezarriz. Azken horien egitatezko kasua zabalagoa da, aurrekoena baino. Egineginean ere, aurreko legeriak errentariaren interesak defendatzen zituen, ezbairik gabe; lege berriak, aldiz, borondate autonomiaren alde jo du, autonomia hori mugatzeko aginduzko xedapen batzuk ezarri baditu ere. Horren harira, HELren 4.2. art.an jasota dago etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduei aplikatu behar zaien eraentza. Artikulu horren arabera, etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduei ondoko xedapenak aplikatzen zaizkie nahitaez: HELren I, IV eta V. tituluetako xedapenak, eta finken errentamenduei buruz KZra bildutakoak. Arautu ere, KZren xedapen horietan arautzen dira, besteak beste, kontratuari buruzko Zuzenbide tipoa, kontratuaren osagaiak, kontratu hori egiteko gaitasuna eta Zuzenbide tipoaren barneko betebeharrak; elementu horiek borondatearen autonomiatik at geratzen dira. Legearen I. titulua beraren aplikazio eremuari buruzkoa da, eta bertan ematen da aztertzen ari garen kontratuaren definizioa. Hurrenik, IV. titulua fidantzaren ingurukoa eta kontratuaren formalizazioaren ingurukoa da. Eta V. tituluan, azkenik, errentamenduen inguruko auzibideak daude arauturik. Xedapen horien ondoren, borondatearen autonomiak eraentzen ditu halako kontratuak. Hori izan ezean, III. tituluaren xedapen eskuemaileek aplikatzen dira eta, bukatzeko, modu ordeztailean, KZ. Edonola ere, HELren manu eskuemaileak albo batera uzteko, horiek bananbanan eta berariaz baztertu behar dira (HELren 4.4. art.). Alderdiek eurek ezarriko dute kontratuaren iraupena, eta legeak ez du berme eperik ezartzen; etxebizitza errentamenduetan, aldiz, legeak bost ur F. CAPILLA RONCERO
teko epea xedatzen du, berme epe gisa. Halaber, alderdiek finkatuko dute errenta. Horrez gain, errenta eguneratzeko klausulak ere alderdien eskutan geratzen dira, eta ez dute zertan KPI erabili klausula horiek finkatzeko. ยง144. HELk ETXEBIZITZAZ BESTEKOETARAKO ERRENTAMENDUEN INGURUAN EMANDAKO XEDAPENAK 433. Orokorrean Lehenago esan dugunez, alderdiek ez badituzte bananbanan eta berariaz baztertu HELren III. tituluko xedapenak, orduan horiek aplikatu beharreko ak dira. Xedapen horietako batzuk eta etxebizitza errentamenduei buruzkoak guztiz parekoak dira. Beste batzuk, ordea, etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduei bakarrik egokitzen zaizkie. 434. Errentariak egindako artatzea, hobekuntza eta obrak Kasu horietan, HELren 21, 22, 23 eta 26. art.etara jo behar da; artikulu horiek etxebizitza errentamenduen artatze eta hobekuntza obrak arautzen dituzte (HELren 30. art.). Ondorioz, errentatzaileak egin behar ditu 21. art.aren artatze obrak, alderdiek horren kontrakoa berariaz hitzartu ez badute. Era berean, errentatzaileak 22. art.aren araberako hobekuntzak egin ditzake; horiek eginez gero, 19. art.ak xedatzen duenez, errentatzaileak errenta gehitu ahal izango du, bost urteko berme epea errespetatu barik (etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduetan ez baitago halakorik). Bestalde, errentariak 23. art.ak ahalbideratzen dituen obrak baino ezin ditu egin; dena den, 21.4. arti kuluak aginduriko konponketa txikiak egitea berari dagokio. Horrez gain, errentariak bere elbarritasunari nahiz berarekin lan egiten dutenen elbarrita sunari egokitu diezaioke finka (26. artikulua); edozelan ere, artikulu hori etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduentzat moldatu beharra dago.
435. Errentan emandako finka besterenganatzea Errentan emandako finkaren eskuratzaileak aurreko titularrak hitzarturiko errentamendua errespetatu behar du, berori amaitu arte. Hortaz, errentatzailearen eskubideetan eta betebeharretan subrogatuko da eskuratzailea, HLren 34. art.ko baldintzak betetzen direnean salbu (HELren 29. art.). 436. Lehenespenez eskuratzeko eskubidea HELren 25. art.ak eskubide hori jaso du etxebizitza errentamenduetan. Errentariak eskubide bera izango du etxebizitzaz bestekoetarako kontratue tan, HELren 31. art.ak 25. art.ra jotzen baitu. Hortaz, errentariak eroslehenta sun eta atzeraeskuratze eskubideak egikari ditzake aurreko arauaren arabera, horren kontrakorik itundu ez bada. Nolanahi ere, errentariak ez ditu egikaritu behar eskubide horiek, 25.8. art.an xedaturiko bost urteko epean; izan ere, epe hori ez da aplikatzen etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduetan. 437. Kontratuaren lagapena eta azpierrentamendua Etxebizitza errentamenduetan gertatzen den bezala, hemen ere lagapena eta azpierrentamendua batera daude arauturik 32. art.an; hala ere, eraentza juridiko desberdina dute. Oinarrian, errentatzailearen adostasunik gabe, errentariak kontratua laga dezake, bai eta finka osoa zein horren zati bat azpierrentan eman ere. Horren ondorioz, errentatzaileak ehuneko hamar gehitu ahal izango du errenta, finkaren zati bat baino ez bada eman errentan; eta ehuneko hogei, aldiz, finka osoa errentan eman bada. Edozein modutan ere, legeak ez die mugarik ezarri azpierrentamendu eta lagapenen prezioei; beraz, alderdiek askatasunez ezar ditzakete prezio horiek. Errentatzaileak eskubide berberak izango ditu, errentariaren ordez beste pertsona bat sartzen denean. Sozietate errentariaren bategitea, transforma F. CAPILLA RONCERO
zioa nahiz zatiketa gertatzean, errentaria aldatzen da, baina gertaera horiek ez dira lagapentzat hartzen (HELren 32.3. art.). Edozein kasutan ere, lagapena eta azpierrentamendua errentatzaileari jakinarazi behar zaizkio, horiek hitzartu eta hurrengo hilabetean. 438. Errentariaren heriotzagatiko subrogazioa Etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduetan, errentariaren lekuan mor tis causa subrogatzeko aukera dago, kontratua azkendu arte (HELren 33. art.). Dena den, enpresa zein lanbide jardueretarako errentamenduetan bakarrik onartzen da mortis causa subrogazioa. Bestalde, jaraunsle zein legatu hartzaileak jarduera bera egikaritzeari euts diezaioke, errentatzaileari asmo hori idatziz jakinarazi bazaio, errentaria hil eta hurrengo bi hilabeteetan. 439. Errentariari eman beharreko kalteordaina Finka errentamenduen inguruan, HELren 34. art.ak kalteordain zehatz bat ezartzen du, finka horren erabilera merkataritzako jarduera denean, jendeari saltzeko jarduera, hain zuzen. Errentariari ordaindu behar zaizkio lokala utzi behar izatearen ziozko galerak; kalteordaina, legegileak dioenez, kasuan kasuko inguruabarren araberakoa izango da. Finkaren errentamendua azkendu bada alderdiek hitzarturiko epemuga heltzean, eta finkan bertan jendeari saltzeko jarduera egikaritu bada azkenen go bost urteotan, errentariak eskubidea izango du kalteordaina jasotze ko. Horretarako, errentariak kontratua berrizteko asmoa jakinarazi behar dio errentatzaileari, epemuga heldu baino lau hilabete lehenago; jakinarazpen horretan, errentariak indarreko kontratua berrikusi eta, horren ondorioz, merkatuko errenta jartzeko asmoa adierazi behar du.
Ondore horretarako, alderdiek edota eurek izendatutako tartekariek finkatuko dute merkatuko errenta.
Kasu horretan, beraz, errentariak kalteordaina jasotzeko eskubidea izango du, eta honetara zehaztuko da kalteordain hori: Kontratua azkendu eta hurrengo sei hilabeteetan, errentariak udalerri berean ekin badio lehenago gauzaturiko jarduerari, kalteordainaren barruan lekualdatze gastuak eta bezeroak galtzeagatiko galerak sartuko dira; izan ere, galera horiek zenbatzeko, kontutan hartuko dira aurreko lokalean errentariak zituen bezeroak, eta egoitza berrian jarduera egikaritzearen lehenengo sei hilabeteetan egindakoak. Gerta daiteke, errentamendua azkendu eta hurrengo sei hilabeteetan, errentariak jarduera desberdin bati ekitea, edota inolako jarduerarik ez hastea. Horrez gain eta epe berean, errentatzaileak zein gainontzekoren batek horrelako nahiz antzeko jardueraren bati ekin badio finkan bertan, kalteordaina hilabetekoa izango da, kontratuak dirauen urte bakoitzeko, eta gehienez jota, hemezortzi hilabeteko ordainduko dira. Errentariak, bere jarduerak eginez, bezero batzuk lortu ditu; horregatik, errentariak bu ruturiko jardueren antzekoak dira bezero horiengandik, zati batez bada ere, onurak atera tzeko jarduerak.
Kalteordainaren zenbatekoari buruz alderdien arteko adostasunik izan ezean, eurok izendatutako tartekariak zehaztuko du zenbateko hori. 440. Errentamenduaren suntsiarazpena KZren 1124. art.ak ezbetetzearen ziozko sutsiarazpena xedatzen du. HELren 35. artikuluak, berriz, etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduak suntsiarazteko kari zehatzak arautzen ditu. Kariok dira, lehendabizi, etxebizitza errentamenduentzat 27. art.aren a), b) eta e) letretan zehaztutakoak; hau da, errenta ez ordaintzea edota errentariak bere gain hartutako edozein kopuru ez ordaintzea, fidantza bera zein horren eguneratzea ez ordaintzea, eta jarduera gogaikarri, F. CAPILLA RONCERO
osasungaitz eta arriskutsuak egitea, jarduerok ezzilegiak direnean. Bigarrenez, etxebizitzaz bestekoetarako errentamendua suntsiarazteko karia da lokala lagatu zein azpierrentan ematea, HELren 32. art.ak agindutakoa bete gabe.
ยง145. HELk BI KONTRATU MOTA HORIEN INGURUAN EMANDAKO XEDAPEN ERKIDEAK 441. Fidantza HELren 36. art.ak dioenez, kontratua egitean beharrezkoa da fidantza diruz eskatu eta ematea, errentariaren betebeharrei aurre egin ahal izateko. Fidantzaren zenbatekoa hilabeteko errentaren parekoa izango da etxebizitza errentamenduetan eta bikoa, aldiz, etxebizitzaz bestekoetarako errentamenduetan. Kontratuaren lehendabiziko bost urteetan, fidantza ez da eguneratuko. Dena dela, errentamendua luzatzen den bakoitzean, errentatzaileak edota errentariak eska dezake benetan ordaindu eta jasotzen den errentari egokitzea fidantza. Errentamenduaren epea bost urtetik gorakoa denean, bost urte horiek igaro eta ondorengo epealdian, fidantza eguneratuko da, alderdiek horretarako hizpatu dutenaren arabera. Autonomi erkidegoek agindu dezakete fidantza jartzea, korriturik sortu gabe, autonomi erkidegoko Administrazioaren esku, edo kasuankasuan izendatutako herri erakundearen esku. Kontratua azkentzen denetik hilabete igaro eta gero, autonomi erkidegoko Administrazioak edota herri erakunde eskudunak ez badu itzultzen gordailuan jarritako kopurua, orduan kopuru horrek diruaren lege korritutasa sortzen du (3. xedapen gehigarria).
Errentariari diruz itzuli behar zaion fidantzaren saldoak korrituak sortuko ditu, saldo hori itzuli ez zaionean, errentariak giltzak eman zituenetik hilabete igaro eta gero. Errentariak errentamendu betebeharrak beteko dituela ziurtatzeko, diruz eman beharreko fidantzaz gain, alderdiek beste edozein berme itun dezakete (HELren 36. 5. art.).
442. Kontratua formalizatzea HELren 37. art.ak dioenez, alderdiek elkar behartu dezakete errentamendu kontratua idatziz formalizatzera; hori berori agintzen du KZren 1279. art.ak. Kontratua agiri publikoan zein pribatuan jasotzeari buruz, gogoan izan behar dira agiriak Erregistroan agertarazteko betekizun formalak. Lege berria indarrean jarri eta ondorengo bederatzi hilabeteetan, araudi baten bidez ezarriko dira hiri errentamendu kontratuak Jabetza Erregistroan inskribatzeko betekizunak (2. xedapen gehigarria).
ยง146. ERAENTZA IRAGANKORRA 443. Orokorrean Testu berriak xedapen iragankor batzuk ezartzen ditu. Xedapen horien helburua da lege horren xedapenei egokitzea testua indarrean jarri baino lehenagoko errentamenduen eraentza juridikoa. Helburu hori betetzea ez da batere erraza, eraentza juridiko desberdinak aldi berean zeudelako indarre an. Batetik, 1964ko TBren eraentzak bereiztu egiten zituen errenta mugatuko errentamenduak eta egonkortzapen klausulei loturikoak. Beraz, errentamendu horiek guztiak derrigorrez luzatzen ziren eta, horren ondorioz, iraupen mugagabea zuten. Horrez gain, kontratuetan inter vivos eta mortis causa subrogatzeko aukera zegoen. Bestetik, 2/1985 EDLk zekarren eraentzak aldi baterako kontratuak ahalbideratzen zituen, alegia, derrigorrezko luzapenari loturik ez zeuden kontratuak. Edonola ere, kontratu horiek isilbidez luza zitezkeen, Kode Zibilaren 1566. art.aren arabera. Arazoa larriagoa zen, kontutan hartzen badugu bi kontratu mota eta bi eraentza desberdin zeudela: maiztergoa eta negoziolokalen errentamendua, hain zuzen. Parlamentuan egindako tramitazioan, arazoak sortu ziren lege berriaren xedapen iragankorrei buruz. Guztiz kontrajarriak ziren aurreko eraentzaren helburuak eta aldaketaren ondorioz ezarri nahi zirenak. Aldaketa horren helburuak honakoak ziren: alde batetik, errentamenduen merkatua liberalizatzea, aldi baterako kontratuen bidez (dena dela, etxebizitza errentamenduak bost urterako izan behar ziren); eta, bestetik, errenta eta horren eguneratzea askatasunez finkatzea. Hortaz, arauen atzeraeragintasuna garrantzi handiko arazoa zen, legeriaren aldaketak izan lezakeen eragina neurtzeko. Horrez gain, kaltegarriak izan
F. CAPILLA RONCERO
zitezkeen neurri batzuen gizarte ondoreak: batetik, ahalbide ekonomiko urria zuten maiz terrek ezin zioten aurre egin errentaren gehikuntzari, ezta euren kontratuak azkentzeari ere; eta, bestetik, merkatari txikiek ezin zioten alogeraren gehikuntzari aurre egin, ezta beste lokal bat topatzeko beharrari ere. Era berean, lege zaharrarekin, jabeek ondasunei inolako errentagarritasunik atera ez; aitzitik, lege berriaren menpe jarriz gero, ondasunok onura garriagoak izango lirateke. Aurrean esandako guztiaren ondorioz, aipatu behar da irtenbidea ez zela batere erraza; horregatik, aise uler daiteke 1994ko Legera bildutako xedapen iragankorren konplexutasuna.
444. 1985eko maiatzaren 9tik aurrera egindako kontratuak A) Kasua Politika Ekonomikoaren Neurriei buruz apirilaren 30ean emandako 2/1985 EDLen menpe egindako kontratuez ari gara. 9. art. : ÂŤ1. Kontratugileek askatasunez hitzartuko dute, kontratu hauen iraupena: etxebizitza eta negoziolokalen errentamendu kontratuen artean, Errege DekretuLege hau onetsi eta gero egindakoen iraupena. Beraz, kontratu horiei ez zaie aplikatuko derrigorrezko luzapena: abenduaren 24ko 4.104/1964 Dekretuak onetsitako Hiri Errentamenduei buruz ko Legearen Testu Bateginak xedatutako luzapena, hain zuzen. Dena dela, kontratu horiei aplika dakieke Kode Zibilaren 1566. art.ak agindutako isilbidezko luzapena. 2. Aurreko idazatian xedatutakoa gorabehera, hiri errentamenduei buruz indarrean dauden xedapenek arautuko dituzte kontratu horiek.Âť
EDL horren harira, hauexek dira indarreko legearen arabera izan daitezkeen errentamenduak: a) iraupen mugatuko kontratuak; b) aldi baterako kontratuak, isilbidez luza daitezkeenean, KZren 1566. art.aren arabera; eta c) derrigorrez luza daitezkeen kontratuak, alderdiek horixe hitzartu dutelako. Eraendu ere, 1964ko Testu Bateginak eraenduko ditu errentamendu horiek guztiak, arestian aipatutako 9.2. art.ak xedatzen duen arloan izan ezik.
B) Aplikatu beharreko eraentza a) Maiztergo kontratuak Horiek dira 1964ko TBren 1.1. art.ak aipaturiko etxebizitza errentamenduak. 1go. xedapen iragankorraren arabera, 1985eko EDLen 9. art.ak eta 1964ko TBren xedapenek eraenduko dituzte kontratu horiek, kontratuok az kendu arte. Hala ere, kontutan hartu behar dira ondoko zehaztapenak: 1. Kontratu horiei lege berriaren 12, 15 eta 24. artikuluek xedatutakoa aplika dakieke. Lehendabizikoa kontratuan atzera egin edota berori mugaeguneratzeari buruzkoa da, errentaria ezkondu zein more uxorio bizi denean. Bigarrena, ostera, errentaria banantze zein dibortziatzearen ingurukoa edo haren ezkontza deuseztatzearen ingurukoa da. Eta hirugarrenak, azkenik, elbarrientzako errentamenduak arautzen ditu. 2. Ez zaie aplikatuko, ordea, 1964ko TBren 24. 1. art.ak xedatutakoa. Artikulu horren arabera, errentariak inter vivos laga zezakeen kontratua. Modu berean, honako kasuetan ez dira aplikatuko 1964ko TBren 47.3. art.ak araututako eroslehentasun eta atzeraeskuratze eskubideak: lehenik, gauza er kidea zatitzen denean, errentamendu kontratua egitean gauza hori erkidea bada; eta, bigarrenik, jaraunspen edota legatuaren bidez eskuratutako gauza erkidea zatitu eta adjudikatzen denean. Azken xedapenetatik bigarrenak dioenez, arestian aipaturikoa aplikatzen da, 1994ko azaroaren 26tik, hots, lege berria argitaratu eta biharamunetik; aitzitik, ez da aplikatu 1995eko urtarrilaren 1etik, hau da, legea indarren jarri denetik.
3. Hiru urte besterik ez dute iraungo lege berria indarrean jarritakoan isilbidez luzatutako kontratuek; dena den, 9. art.ak ahalmena aintzatesten dio errentariari, kontratua ez berriztatzeko. Modu berean, KZren 1566. art.aren aplikazioa aldatu egin da, artikulu horrek ondokoa xedatzen baitu: errenta urte, hilabete ala egunero ordaindu eta horren arabera luza
F. CAPILLA RONCERO
daitezke isilbidez kontratuak (manuak KZren 1581. art.ra jotzen du).
Kontratua berriztatu eta gero, etxebizitza errentamenduetarako agindutakoa aplikatuko zaio. Dena dela, berriztatu den kontratuaren iraupena hiru urtekoa izango da. b) Negoziolokalen errentamenduak eta horiei berdinetsitakoak Ondokoei buruz ari gara: 1964ko TBren 1.1. art.an deskribaturiko negoziolokalen errentamenduei buruz; TBren 4.2. art.ak xedaturiko maiztergoari berdinetsitako kontratuei buruz; eta, azkenik, TBren 5.1. art.ak xedaturiko negoziolokalen errentamenduei berdinetsitako kontratuei buruz. Eginegine an ere, errentamendu horiek guztiak 1994ko HELren lehenengo xedapen iragangankorreko 2. idazatian xedatutako eraentzapean daude, hau da, nego ziolokalen eraentzapean (xedapen iragankor horren 2.2. idazatia). 1985eko EDLren 9. art.ak eta 1964ko TBren arau zehatzek eraenduko dituzte errentamendu horiek, eurak azkendu arte. HEL indarrean jarri eta gero, kontratu horiek berriztatzen badira eurak isilbidez luzatuz, orduan lege berriak arautuko ditu kontratuok osoosorik. 447. 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako etxebizitza errentamenduen kontratuak A) Kasua Kasu horietan, errentatzaileak derrigorrez luzatu behar zuen kontratua; eta errentariak, aldiz, nahi zuenean. Beraz, kontratuen iraupena mugagabea zen. Modu berean, subrogazioa inter vivos eta mortis causa izan zitekeen. Horrexegatik esan zitekeen kontratuak ez zuela eperik eta, nahiz eta errentaria hil, kontratuak bere horretan iraun zezakeela. Horrez gain, errentan eman edota alokatzeko sistema ez zen homogenoa, egoera desberdinak zeudelako: batetik, derrigorrezko luzapenaren eta subrogazioen eraginez, antzinako errentamenduek indarrean zirauten, eta ez zegoen euren errentak eguneratzeari buruzko hitzarmenik. Bestetik, 1964ko TBren 98. art.ra errentak eguneratzeko klausulak biltzen ziren, indize zehatz batzuen arabera.
Egoera korapilatsu horri aurre egin nahi dio HELren 2. xedapen iragankorrak; dena den, xedapen horren eraentza oso konplexua da. B) Eraentza juridikoa 1964ko TBra maiztergo kontratuari buruz bildutako arauek eraenduko dituzte 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako etxebizitza errentamenduak. Hala ere, ondorengo aldarazpenak aintzat hartu behar dira: a) Lege berriaren arauetatik aplikagarriak direnak Kontratu horiei lege berriaren 12, 15 eta 24. art.ak aplika dakizkieke. Lehendabizikoa kontratuan atzera egin edota berori mugaeguneratzeari buruzkoa da, errentaria ezkondu zein more uxorio bizi denean. Bigarrena errentaria banantze zein dibortziatzearen ingurukoa da, bai eta haren ezkontza deuseztatzearen ingurukoa ere. Eta hirugarrenak, azkenik, elbarrientzako errentamenduak arautzen ditu. b) TBtik aplikatu ezin diren arauak Errentamendu horiek ezin dira inter vivos lagatu, 1964ko TBren 24.1. art.ak kontrako agindu zuen arren. Halaber, errentariak ez ditu izango 1964ko TBren 47.1. art.an araututako eroslehentasun eta atzeraeskuratze eskubideak, ondoko kasuetan: lehenengo eta behin, gauza erkidea zatitzen denean, errentamendu kontratua egitean gauza hori erkidea bada; eta, bigarrenik, jaraunspen edota legatuaren bidez eskuratutako gauza erkidea zatitu eta adjudikatzen denean. Xedapen hori 1994ko azaroaren 26tik aplikatu da, hau da, testua argitaratu eta biharamunetik, baina HEL indarrean jarri baino lehen, hots, 1995eko urtarrilaren 1a baino lehen (azken xedapenetatik bigarrena).
F. CAPILLA RONCERO
c) Azkentzea eta subrogazioa Lehen azaldutako arrazoiengatik, TBren 2. xedapen iragankorreko 4. idazatiak sistema berria arautzen du, kontratua azkendu eta horretan subrogatzeko. Sistema horrek TBren xedapenak ordeztu ditu, gai horien inguruan. Aurrekoaren bidez, bi helburu lortu nahi dira: batetik, 1964ko TBren 58 eta 69. art.ak mugatzea; eta, bestetik, senideei egindako deiak Konstituzioa ri eta Famili zuzenbidearen eraldaketei egokitzea. 1. Behin lege berria indarrean jarri eta gero, mortis causa subrogaziorik ez bada izan, lehenengo subrogazioa hauentzat izango da: errentariaren ez kontidearentzat zein elkarbizikidearentzat; hori izan ezean, errentariarekin bizi izan diren semealabentzat eta, azkenik, aurrekoentzat. Horretarako, errentariaren ezkontidea ezin da legez edo egitatez banandurik egon; elkarbizikideak (sexu joera kontutan izan gabe) errentaria hil aurreko bi urteotan berarekin bizi behar izan du, ala elkarrekin ondorengoak eduki behar izan dituzte; semealabek errentaria hil aurreko bi urteotan berarekin bizi behar izan dute. Eta, bukatzeko, aurrekoak subroga daitezke, errentaria hil aurreko hiru urteotan, gutxienez, berarekin bizi eta bere mantenupeko izan direnean.
Subrogatua hiltzean azkenduko da kontratua, salbu eta subrogatu hori errentariaren semealaba izanik, %65 edota gehiagoko elbarritasuna duenean (9. xedapen gehigarria); kasu horretan, kontratua azkenduko da hortik bi urtera, edo subrogatuak hogeita bost urte betetzen dituenean, data hori bi urte horien ondorengoa bada. Nolanahi ere, subrogatua ezkontidea izanez gero, eta bera hiltzean errentariaren semealabaren bat harekin bizi izanez gero, beste subrogazio bat onar daiteke semealaba horrentzat. Kasu horretan, kontratua azkenduko da bi urteren buruan, edo subrogatuak hogeita bost urte betetzen dituenean, data hori bi urte horien ondokoa bada; edota subrogatua hiltzean, %65 baino gehiagoko elbarritasunik badu. Lege hau indarrean jarri eta ondorengo hamar urteotan
zehar, subrogazioa gauzatzen bada hirurogeita bost urtetik gorako semealabentzat, edota jubilazioagatik nahiz elbarritasun iraunkorragatik pentsio publikoak jasotzen dituzten semealabentzat, orduan kontratua azkenduko da semealaba subrogatua hiltzean. Erabateko ezintasun iraunkorra edo elbarritasun larria izan behar dira aurreko elbarritasun iraunkor horren mailak (2.8. xedapen iragankorra). 2. Lege hau indarrean jarri aurretik, subrogazioren bat izan bada inter vivos zein mortis causa, ezkontidea edota elkarbizikidea besterik ez da subrogatuko; eta, hori izan ezean, errentariaren semealabak, aurreko kasuan azaldutako baldintzak betez gero. Ondorioz, subrogatua hiltzean azkenduko da kontratua; baina subrogatu hori errentariaren semealaba bada, kontratua az kenduko da bi urteren buruan, edo subrogatuak hogeita bost urte betetzen dituenean, data hori bi urte horien ondorengoa bada. Edonola ere, kontratua subrogatua hiltzean azkenduko da, kasu hauetan: errentariaren semealabak %65 edo gehiagoko elbarritasuna duenean; 65 urte baino gehiago dituenean; edota pentsio publikoak jasotzen dituenean, jubilazio zein elbarritasunagatik, lehen esandakoaren arabera. Ezin da subrogazio gehiagorik egin (2.5. xedapen iragankorra). 3. Egungo HEL indarrean jarri baino lehen, 1964ko TBren 59. art.aren araberako bigarren subrogazioa izan bada kontratuan, orduan ez da beste subrogaziorik onartuko. d) Errenta eguneratzea Testu berria onetsi baino lehen hiri errentamenduei buruz indarrean zegoen arautegian, errenten zenbatekoari buruzko arazoa azaldu zen, batez ere, 1964ko TB indarrean jarri baino lehenagoko kontratuen errenten inguruan. Garai hartan, errentak eguneratzeko sistemarik ez zegoen eta, horrez gain, kontratuen iraupena oso luzea zen; beraz, kasurik gehienetan, oso alogera urriak ordaintzen ziren, eta gobernuak baino ezin zituen errentak eguneratu. TBk aurre egin zion egoera horri nolabait. Testu F. CAPILLA RONCERO
horren 97 eta 98. art.ek ahalbideratu zuten alderdiek errenta eguneratzeko sistema ituntzea; dena den, jurisprudentziaren jarrera itun horien kontrakoa zen, neurri handi batean. Lege berriaren 2.11. xedapen iragankorraren aginduz, erregela orokor gi sa, 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako etxebizitza errentamendu guztien errenta eguneratuko da, 1964ko TB indarrean jarri baino lehenagokoak diren ala ez kontutan hartu gabe. Dena dela, geroago ikusiko dugunez, badaude salbuespen batzuk. Errenta zatiz zati eguneratuko da, teorian ordaindu beharrekoa zen errentari egokitzeko. Beraz, bi datu berri ditugu: errenta teoriko deiturikoa, eta benetako errenta aurreko errenta teorikoari egokitzeko sistema. Errenta teorikoa da legearen aginduz ordaindu behar dena. Egineginean ere, errenta horrek eta lehenengoz itundu den errentak proportzio berbera izan behar dute, euren hurrenez hurreneko KPIrekin; horrekin lortu nahi da geroenean ordainduko den errentak eta lehenengoz itundu denak balio bera izatea, merkatuan gauzak eskuratzeko (2.11.1. xedapen iragankorra). Kontratuaren errenta erregela zehatz batzuen arabera eguneratuko da. 1956ko maia tzaren 12a baino lehen egindako errentamenduen artean, batzuk luxuzkoak dira (1964ko Testu Bateginaren 6.2. art.an azaltzen direnak, alegia). Bada, horien hasierako errentatzat joko da aurrerago aipatutako testu bateginaren 96.10. artikuluak aipatzen duen errenta birbaloratua, errentatzaileak birbalorazio hori garaiz eskatu duen ala ez aintzat hartu gabe. Aitzitik, luxuzko ez diren errentamenduetan, hasierako errentatzat joko da 1954ko uztailean jasotakoa; 1954ko martxoari dagokion indizea, berriz, kontratuaren hasierako datari dago kion indizetzat joko da. Data horrez geroztik egindako kontratuetan, azkenik, lehenengoz itundutako errenta hartuko da erreferentziatzat. 1994ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez argitaratu ziren kontsumorako prezioen in dizeak, hor azalduriko xedapenak aplikatzeko. Agindu horren erantsian biltzen dira 1954ko martxotik 1994ko azarora bitarteko indizeak.
Edozein modutan ere, goian azaldutako irizpideen arabera, errentatzaileak teorian ordaindu behar duen errenta, kasuankasuan, finkaren katastro balioaren %24 edo 12koa baino gehiago bada, orduan portzentaia horren arabera kalkulatuko da errenta
teorikoa (2.11.5. xedapen iragankorra). Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan eta gainerako autonomi erkidegoetan kokaturiko finketan, %24 aplikatuko zaio 1994an indarrean zegoen katastro balioari; Nafarroan kokaturiko finketan eta katastroa 1989 ostean eguneratu denean, berriz, katastro balioari %12 aplikatuko zaio.
Behin errenta teorikoa ezarrita, errentatzaileak urteko bakoitzean eskubidea izango du errenta gehitzeko, erabat berdinak izan arte bera ordaintzen ari den errenta eta benetan ordaindu behar duena. Errenta eguneratu behar da, 10 urtetan zehar, elkarren segidako portzentaiak aplikatuz; beraz, lehenengo urtean %10 gehitu ahal izango da, %20 bigarrenean eta horrela hurrengo urteetan, %100 gehitu arte, azken urtean. Bestela, errenta bost urtetan eguneratuko da, portzentaia horiek bikoiztuz, errentariaren sarrerak gogoan izanda (2.11.9. xedapen iragankorra). Epearen iraupena zehazteko, kontutan hartu behar dira errentariak eta errentan emandako etxebizitzan errentariarekin bizi ohi diren pertsonek jasotzen dituzten diru sarrera guztiak. Diru sarrera horiek lanbidearteko gutxieneko alokairuarekin alderatu behar dira, alegia: errenta osoa zein horren zati bat eguneratu den urtearen alokairuarekin. Diru sarrerok lanbidearteko gutxieneko alokairua baino 5,5 aldiz handiagoak direnean, epea hamar urtekoa izango da. Epe hori bost urtekoa izango da, ordea, sarrera horiek lanbidearteko gutxieneko alokairuaren parekoak edo alokairu hori baino handiagoak direnean.
Kasuan kasuko portzentaiak aplikatu eta gero lortutako zenbatekoa baino handiagoa bada une horretan errentariak ordaintzen duen errenta (2.11.3. xedapen iragankorra), orduan hurbileko portzentaiarik handiena aplikatuko da edo, hala denean, egokia den hurrengoa edo hurrengoak. Hori egin beharko da, eguneratutako errenta moduan eska daitekeen kopurua une horretan ordaindutakoa baino handiagoa izan arte (2.11.2. xedapen iragankorra). Errenta eguneratzeak ehuneko ehun lortzen duen urtetik aurrera —eta hori kasuan kasuko inguruabarren araberakoa da—, ordaindu beharreko errenta errentatzaileak edota errentariak eguneratu ahal izango du, KPIk aurreko hamabi hilabeteotan izan duen portzentaiazko aldakuntzaren arabera. Aitzitik, ezin da F. CAPILLA RONCERO
horrelakorik egin, kontratuak beren beregi errenta eguneratzeko beste sistema bat ezarri badu; izan ere, halakoetan, hori berori izango da aplikatu beharreko sistema (2.11.4. xedapen iragankorra). Eragiketa horiek guztiak egin daitezke, legea indarrean jarri zenetik, kontratuaren indarraldiko lehenengo urtea igaro eta gero; une horretan fin katu behar dira kasuankasuan lortu nahi den errenta teorikoa eta hori ordaintzeko aplikatu behar diren portzentaiak. Dena den, urteko bakoitzean, errenta hori eta portzentaiak eguneratuko dira, KPIk izan dituen aldakuntzen arabera eta errentariaren sarreren arabera, lehen azaldu dugun bezala. Kontratuaren errenta eguneratu ahal izango da, errentatzaileak hala eskatu eta errentariari aurretiazko agindeia sinesgarriro eginez gero. Behin agindei hori eginda, kontratuaren errenta eguneratzen den urte bakoitzean, errentatzaileak eguneratzearen zenbatekoa jakinarazi behar dio errentariari; modu berean, Estatistikako Nazio Institutuaren ziurtagiria eman behar dio, bertan agertzen baitira eguneratzearen zenbatekoa zehazteko erabili beha rreko indizeak (2.II. xedapen gehigarria).
Edozein modutan ere, errenta eguneratzeari buruzko arauketak salbues pen batzuk ditu: 1. Maizterra errenta eguneratzearen aurka jar daiteke eta, horretarako, errentatzaileari beraren erabakia sinesgarriro jakinarazi behar dio, errentatzailearen agindeia jaso eta egutegiko hurrengo hogeita hamar egunetan. Hori eginez gero, kontratua azkendu egingo da, agindeia jaso eta hurrengo zortzi urteak igaro eta gero, nahiz eta aurretiaz subrogazioren bat izan. Hala ere, denbora tarte horretan, urtero eguneratu ahal izango dira maizterrak ordura arte ordaindu izan duen errenta gehi errenta horri berdinetsitako kopuruak; baina eguneratze hori honetara bakarrik egin daiteke (2.11.3. xedapen iragankorra): KPIk eguneratze data bakoitzaren aurreko hamabi hilabeteetan izandako aldakuntzaren arabera (2.11.6. xedapen iragankorra). 2. Ez da bidezkoa izango lehen ezarritako errentaren eguneratzea, baldin eta errentariak eta errentatutako etxebizitzan
berarekin bizi ohi diren pertsonek jasotzen dituzten sarrerek muga zehatz batzuk gainditzen ez badituzte (2.11.7. xedapen iragankorra). Kasu horretan, aurrekoan ez bezala, eguneratzea eten egingo da, errentariak legean bertan finkatutako mugak gainditu arte. Mugak gaindituz gero, urtero eguneratu ahal izango dira maizterrak ordaindu izan duen errenta gehi errenta horri berdinetsitako kopuruak; eguneratze hori, behin eta berriz esan dugun moduan, KPIk izandako aldakuntzaren arabera egingo da (2.11.8. xedapen iragankorra). Legeak ezarritako mugak honakoak dira: errentan emandako etxebizitzan bizi diren pertsona batentzat zein birentzat, lanbidearteko gutxieneko alokairua bider 2,5; 3 zein 4 per tsonarentzat, alokairu hori bider 3; eta pertsona gehiagorentzat, halako alokairua bider 3,5. Errentariak ez baditu egiaztatzen halako sarrerak, orduan eguneratzea bidezkoa dela uste izango da.
Orain arte azaldutako guztiak ordeztu egin du 1964ko TBren 1.etik 4.era arteko art.etan etxebizitza errentamenduei buruz xedatutakoa. e) Errentatzaileak dituen beste eskubide batzuk. Lege berria indarrean jarri eta gero, kontratuaren lehenengo urtekoa be tetzen denean, eskubide batzuk ditu errentatzaileak. Eskubide horiek errentatzailearen egoera hobetzen dute, 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako kontratuetan. Ondokoak dira eskubideok: 1) Ondarearen gaineko Zergan, sortutako errenta ehuneko lauan kapitalizatuz zehaztuko da errentatutako eraikinaren balioa. Bestalde, Ondarearen gaineko Zergari buruzko Legean, ondasun higiezinak baloratzeko erregela batzuk ezarri dira. Bada, erregela horiek aplikatuz lortutako emaitza baino beheragokoa izan behar da aurrerago azalduriko kapitalizazioaren emaitza (2.10.1. xedapen iragankorra). 2) Errentatzaileak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren F. CAPILLA RONCERO
kuota oso osorik eska diezaioke errentariari, kuota hori errentan emandako eraikinari dagokion heinean. Kuota bakoizturik ez dagoenean, aldiz, zatitu egingo da, etxebizitza bakoitzak duen azaleraren arabera.(2.10.2. xedapen iragankorra). 3) Errentatzaileak errentariari ondoko gastuak jasanaraz diezazkioke, alderdiek berariaz ez badute hitzartu errentatzaileak ordaindu behar dituela: a´) Etxebizitza behar den moduan erabili ahal izateko beharrezkoak diren konpontze obren zenbatekoa; eta edozein erakunde nahiz agintaritza eskudunek agindutako obren zenbatekoa (1964ko TBren 107 eta 108. art.ak). Jasanarazpen hori bi modutara egin daiteke: 1964ko Testu Bategineko 108. art.aren arabera, edo 2.10.3. xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat etorriz; izan ere, urriaren 1eko 46/1980 Legeak aldatu zuen 1964ko TB. Dena dela, errentariak eskatu behar ditu konpontze obra horiek; edo, osterantzean, epailearen zein Administrazioaren ebazpen irmoak konponketa egin behar dela erabaki behar du. Konponketak egin behar dituzten errentariak bat baino gehiago izanez gero, euren arteko gehiengoak egin behar du eskabidea, edo, hala denean, konpondu beharreko etxebizitzei dagozkien partaidetza kuoten gehiengoa duten errentariek.
Konponketa gastuetan inbertitutako kapitaletik kendu egingo dira jabeak eskuratu dituen herri laguntzak. Halaber, inbertitutako kapitalari gehitu egin go zaio kapital horrek bost urtetan sortzen duen diruaren lege korritutasa. Errentariak urtero ordainduko du aurrekoaren arabera kalkulatutako kopuruaren ehuneko hamarra, zenbateko hori osoosorik ordaindu arte. Edonola ere, errentariak urtero ordaintzen duen zenbatekoa ezin da izan ondorengo bi zenbatekoetatik txikiena baino handiagoa: errentariaren egungo errenta bost aldiz gehi errenta horri berdinetsitako diru kopuruak; edo, bestela, lanbi dearteko gutxieneko alokairuaren zenbatekoa. Zenbateko biak ere urterokoak izan behar dira.
Konponketak egiteko betebeharra duten errentariak bat baino gehiago izanez gero, aurrean aipatutako zenbatekoa horien artean banatuko da, HELren 19. art.an aginduriko irizpideen arabera.
b´) Era berean, errentatzaileak errentariari jasanaraz diezaioke lege berria indarrean jarri eta gero sortutako zerbitzuen eta horniduren zenbatekoa. 448. 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako kontratuen artean, negoziolokalei buruzkoak direnak A) Kasua Errentamendu horien egoera eta etxebizitza errentamenduena oso antzekoak ziren. Errentamenduak derrigorrez luzatzen ziren, errentariaren lekuan mortis causa subrogatzeko aukera zegoen eta errenta sistema bikoitza zen: 1964ko TB indarrean jarri baino lehenago ko kontratuek ez zuten errenta eguneratzeko klausularik; aitzitik, TB hori indarrean jarri eta gero egindakoek errenta eguneratzeko bidea ematen zuten, TBren 98. art.aren arabera al derdiek horixe itunduz gero. Hala eta guztiz ere, aztertzen ari garen errentamenduen egoera konplexuagoa zen, negoziolokala pertsona zehatz bati intsulda baitzekiokeen, pertsona hori errentari bihurtuz (1964ko TBren 29. art. eta ondorengoak). Aurrekoaren ondorioz, erren tamenduak mugarik gabe luzatzen ziren, eta errentak, gehienetan, oso urriak ziren, mer katuan egun ordaintzen diren prezioei begira. Egineginean ere, HEL berriak ondorio horiei aurre egin nahi izan die, 3. xedapen iragankorraren bidez.
Lehenengo eta behin, negoziolokalen errentamendu jakin batzuek osa tzen dute atal honetan aztertu beharreko kasua; bada, 1985eko maiatzaren 9a baino lehen (hots, apirilaren 30eko 2/1985 EDL indarrean jarri baino lehen) egin eta HEL berria indarrean jartzean hala dirauten kontratuei buruz ari gara. Errentamenduok zeintzuk diren zehazteko, kontutan izan behar da, batetik, bizitzeko erabilgarri izan daitezkeen eraikinen gainean eratzen direla; eta, bestetik, euren erabilerarik nagusiena jarduera hauetatik bat dela: industri jarduera, merkataritzakoa edota irabazasmoa duen irakaskuntza jarduera (1964ko TBren 1.1. art.). Bigarrenik, eta aurrekoez gain, atal honetan aztertu beharreko kasua osatzen dute 1964ko TBren arabera maiztergoari (4.2. art.) eta negoziolokalen errentamenduei (5.2. art.) berdinetsitako F. CAPILLA RONCERO
errentamendu kontratuek; izan ere, bat bera da kontratu horiei aplikatzen zaien eraentza eta errentaria pertsona juridikoa denean aplikatzen dena (laugarren xedapen ira gankorra).
B) Eraentza juridikoa 1964ko TBren arauek arauek eraenduko errentamendu horiek, ondoko aldarazpenekin.
dituzte
a) Azkentzea eta subrogazioa. Lege berria indarrean jartzean, lege bidez jadanik luzatu diren kontratuak azkendu egingo dira, ondorengo arauen arabera. a´) Errentaria pertsona fisikoa denean. Kontratu horietan, 1964ko TBren 60. art.arekin bat etorriz, jadanik bi mortis causa eskualdaketa izan badira, orduan errentamendua azkendu egin go da, errentaria jubilatu edo hiltzen denean. Hala ere, errentariaren ezkonti dea haren lekuan subrogatu daiteke, lokalean burutu izan den jarduera berari ekinez gero. Gerta daiteke, ordea, jarduera berari ekiten dion errentariaren ezkontiderik ez izatea, edota errentaria jubilatu zein hiltzean azken hori or duko subrogatua izatea. Hori gertatzen bada legea onetsi denetik hogei urte igaro baino lehen, orduan errentariaren ondorengo bat subroga daiteke; baina ondorengo horrek ere kontratuan eta lokalean burututako jarduera berari ekin behar dio. Kasu horretan, legea indarrean jarri denetik zenbatuta, hogei urte osatzeko behar besteko urte iraungo du kontratuak. Halako kontratuetan, mortis causa subrogaziorik ez bada izan, errentariaren ezkontidea subrogatu ahal izango da, eta hori
hil zein jubilatzean, errentariaren ondorengoa. Edozein modutan ere, ezkontideak eta ondorengoak lokalean burututako jarduera berari ekin behar diote; eta ondorengoak, gainera, lehen ikusitako epeak izango ditu (3.3. xedapen iragankorra). Ildo beretik, oraingo errentariak eta beraren ezkontideak (haren lekuan subrogatu izan bada) negoziolokala intsulda edo traspasa dezakete, TBko 32. art.aren arabera. Traspaso edo intsuldaketa hori eginez gero, errentamenduak hamar urte iraungo du gutxienez, traspaso hori egin denetik zenbatuta; edo traspasoa egin denetik hogei urte bete arte gelditzen diren urteetan zehar iraungo du, legea onetsi zenetik aurrera zenbatuta. Legea indarrean jarri aurreko hamar urteetan zehar negoziolokala intsuldatu izan bada (hots, 1985az geroztik traspasatu bada), lehen azaldutako epe guztiei beste bost urte gehituko zaizkie. Aurrekoaren ondoreetarako, intsuldaketa datatzat hartuko da Hiri Errentamenduei buruzko 1964ko TBren 32.5. art.ak aipatzen duen eskritura publikoarena.
Halaber, epe orokorrei bost urte gehituko zaizkie, ondoko kasuetan ere: batetik, errentariak errentaren eguneratze osoa ordaintzen badu lehenengo urtekoan eta 3. xedapen iragankorraren 6. idazatiak emandako epeak erabili gabe. Eta, bestetik, idazati horretan ezarritako eguneratzea egitean zehaztutako zenbatekoa baino handiagoa bada errentariak ordaintzen duen errenta (3.6.7. xedapen iragankorra). b´) Errentaria pertsona juridikoa denean. Errentaria pertsona juridikoa denean, negoziolokalen errentamendua ondoko erregelen arabera azkenduko da: batetik, HEL berria indarrean jarri eta hogei urte igarota azkenduko dira merkataritzako jarduerak burutzen direneko lokalen errentamenduak. Bestetik, erregela hori ez zaie aplikatuko bi mila eta bostehun metro karratutik gorako azalera duten lokalei; kasu horretan, errentamendua bost urte igaro eta gero azkenduko da (3.4.1. xeda pen iragankorra). Ondore horietarako, merkataritzako jardueratzat joko dira Ekonomi Jardueren
F. CAPILLA RONCERO
gaineko Zergaren tarifako 6. sailera biltzen direnak.
Bestelako jarduerak (hots, 1go. erregelara biltzen ez direnak) burutzen direneko lokalen errentamenduentzat, epe zehatz batzuk ezartzen dira, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifen arabera. Horren harira, lokalean burutzen diren jarduerei kuota desberdinak badagozkie, kuotarik nagusiena bakarrik hartuko da kontutan. Edozein modutan ere, errentariari dagokio errentan emandako lokalean egiten den jarduera kuota frogatzea. Frogarik egin ezean, gutxieneko iraupena izango du errentamenduak (3.4.2. xedapen iragankorra). Egineginean ere, legean ezarritako epeak ondokoak dira: 85.000 pezetatik beherako kuotadunak, hogei urte igaro eta gero; 85.000 pezetatik 130.000 pezetara arteko kuota dunak, hamabost urte igaro eta gero; 130.000 pezetatik 190.000 pesetara arteko kuotadunak, hamar urte igaro eta gero; eta 190.000 pezetatik gorako kuotadunak, bost urte igaro eta gero. Ondore horietarako, irizpide zehatz batzuk finkatzen dira, kasuankasuan aintzat hartu behar diren kuotak zehazteko.
Epe horiei bost urte gehituko zaizkie, errentariak errentaren eguneratze osoa ordaintzen badu lehenengo urtekoan eta 3. xedapen iragankorraren 6. idazatiak emandako epeak erabili gabe. Modu berean, bost urte horiek gehituko dira, errentariak ordaintzen duen errenta handiagoa denean, idazati horren araberako eguneratzeak dakarrena baino (3.6.7. xedapen iragankorra). Alderantziz, errentamenduen iraupena bost urtekoa izango da, bi baldintza hauek betez gero: aurrenekoa, errentamendu horiek hamabost edota hogei urte igaro eta gero azkentzea; eta, hurrena, errentaria errenta eguneratzearen aurka azaltzea (3.6.8. xedapen iragankorra). b) Errenta eguneratzea Errentamendu horiek eta etxebizitza errentamenduek sistema bera dute, errentak eguneratzeko; hau da, errentariak ordaindu behar duen errenta teorikoa finkatu eta epe batzuk ezartzen dira, hasierako alogera kontratuari dagokion horri egokitzeko.
Errentamendu kontratua egitean lehenengoz itundutako errentak ondoko proportzioa izan behar du eguneratutako errentarekin: kontratua egin aurre ko hilabeteari dagokion KPIren eta eguneratzea egin aurreko hilabeteari da gokion Indizearen arteko proportzioa, alegia. Egin ere, eragiketa hori egin daiteke kontratuaren indarraldiko urteko bakoitza hastean; kasu horretan, kontratuaren errenta eguneratu ahal izango da, errentatzaileak hala eskatu eta errentariari aurretiazko agindeia sinesgarriro eginez gero. 1956ko maiatzaren 12a baino lehen egindako kontratuetan, hasierako errentatzat joko da aurrerago aipatutako testu bateginaren 96.10. artikuluak aipatzen duen errenta bir baloratua, errentatzaileak birbalorazio hori garaiz eskatu duen ala ez aintzat hartu gabe. Bestalde, kontratu horietan, kontratuaren hasierako datari dagokion indizetzat hartuko da 1964ko ekainari dagokiona. Eguneratutako errentatik, portzentaia bat bakarrik eska dakioke errentariari; portzentaia hori kasuan kasuko inguruabarren arabera zehaztuko da. Horretan, kontutan izan behar da eguneratutako errentak bere barruan hartuko dituela berrikuspenaren lehenengo urteko tik errentari berdinetsitako kopuruak. Edozelan ere, errentariak aukera izango du, errenta behin eguneratzeko; hori eginez gero, kontratuaren indarraldia bost urtez luzatuko da.
Behin errentariak ordaindu behar duen errenta finkatu eta gero, eguneratze portzentaia eta epeak finkatuko dira, kasuan kasuko inguruabarren arabera; horretan gogoan izan behar da eguneratutako errentari gehitu behar zaizkiola errentari berdinetsitako kopuruak. Dena den, errentariak aukera izango du errenta behin eguneratzeko; horrelaxe eginez gero, kontratuaren indarraldia bost urtez luzatuko da (3.6.7. xedapen iragankorra). Ondore horietarako, errentari berdinetsitako kopurutzat hartuko dira ondokoak: batetik, 1964ko TBko 102. art.aren arabera, errentariak jasanarazi behar duen zerbitzu eta horniduren gaineko kostuaren igoera; eta, bestetik, testu beraren 107. art.aren aginduz, errentariak jasanarazi behar duen obren kostua.
Errentaria pertsona juridikoa bada, bost edo hamar urte igaro eta gero azkendu behar diren errentamenduetan, errentaren berrikuspena bost mailatan egingo da, hurrenez hurreneko portzentaien arabera: ehuneko hamar, hogei, hogeita hamabost, F. CAPILLA RONCERO
hirurogei eta ehun, hain zuzen. Errentaria pertsona fisikoa bada edota, hamabost nahiz hogei urte igaro eta gero azkendu behar diren errentamenduetan, errentaria pertsona juridikoa bada, errenta eguneratzeko epe desberdinak ezarriko dira, errentariak izan dituen sarreren arabera. Sarrera horiek lanbidearteko gutxieneko alokairuare kin alderatu behar dira. Sarrerok alokairu horren ehuneko 5,5 baino txikia goak badira, epea hamar urtekoa izango da, ehuneko hamar, hogei, hogeita hamar eta horrelaxe, hurrenez hurren, %100 izan arte. Sarrerak lanbidearteko gutxieneko alokairuaren ehuneko 5,5 baino handiagoak badira, ordea, epea bost urtekoa izango da, eta portzentaiak bikoiztu egingo dira (3.6.4. xedapen iragankorra). Kasuan kasuko portzentaiak aplikatu ostean lortutako zenbatekoa baino handiagoa bada une horretan errentariak ordaintzen duen errenta, ordu an hurbileko portzentaiarik handiena aplikatuko da edo, hala denean, egokia den hurrengoa zein hurrengoak; eragiketa hori egin behar da, eguneratutako errenta moduan eska daitekeen kopurua une horretan eguneratu gabe ordaintzen dena baino handiagoa izan arte (3.6.2. xedapen iragankorra). Edonola ere, errentaria pertsona fisikoa denean, edota pertsona juridikoa izanda kontratuaren iraupena hamabost edo hogei urtekoa denean, errentari horrek aukera izango du errenta ez berrikusteko. Horrelako kasuetan, lege berria indarrean jarri eta bost urte igarotakoan azkenduko da errentamendu kontratua (3.6.8. xedapen iragankorra). Horretarako, errentariak bere erabakiaren berri eman behar dio idatziz errentatzailea ri, egutegiko hogeita hamar eguneko epean; errentatzaileak errenta berrikusteko agindeia egin, errentariak agindeia jaso eta biharamunean hasiko da epe hori zenbatzen.
Errentaren eguneratzeak ehuneko ehun lortzen duen urtetik aurrera, errentatzaileak edo errentariak eguneratu ahal izango du kasuankasuan or daindu beharreko errenta, KPIren arabera; dena dela, kontratuak beren beregi ezartzen badu errenta eguneratzeko beste sistema bat, horixe izango da apli katu beharrekoa.
c) Errentatzailearen beste eskubide batzuk HEL indarrean jarri den unetik, eta kontratuaren indarraldian zehar, errentatzaileak eskubide hauek izango ditu: 2.10. xedapen iragankorrak etxebizitza errentamenduen inguruan aintzatetsitako eskubideak, alegia. Horren ildotik, errentatzaileak eraikinaren balioa kapitaliza dezake, Ondarearen gai neko Zergan agindutako irizpideen arabera. Halaber, errentatzaileak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota osoosorik eska diezaioke errentariari. Era berean, errentatzaile horrek errentariari jasanaraz diezaioke etxebizitza behar den moduan erabili ahal izateko beharrezkoak diren konponketa lanen zen batekoa. d) Errentariaren beste eskubide batzuk Errentamendua azkendu eta urte bat bete baino lehen, errentariak burutzen zuen jarduera berari edo antzekoari ekiten badio norbaitek lokalean, errentariak kalteordaina jasotzeko eskubidea izango du; errentamendua az kentzean indarrean zegoen errentaren hemezortzi hilekoen parekoa izango da kalteordain hori. Antzeko jardueratzat joko dira errentaria aritu zen jardueran lortutako bezeroengandik, zati batean behintzat, onurak ateratzea ahalbideratzen dutenak.
Halaber, errentariak lehenespenezko eskubidea izango du errentan emandako lokalean irauteko, errentatzaileak kontratu berri bat egin nahi badu beste errentari batekin, errentamenduaren legezko azkentzetik urtebete igaro baino lehen. Horretarako, errentatzaileak ondokoak jakinarazi behar dizkio errentariari sinesgarriro: beste errentamendu kontratu bat egiteko asmoa; horretan eskainitako errenta; kontratuaren oinarrizko baldintzak; eta, azkenik, errentari berriaren izena, egoitza eta inguruabarrak. Errentariak egutegiko hogeita hamar eguneko epean egikari dezake, gorago adierazitako baldintzetan, errentan emandako F. CAPILLA RONCERO
lokalean irauteko lehenespenezko eskubidea. Errentariak ez badu errentamendu kontraturik sinatzen, errentatzaileak errentamendu kontratu berria egin beharko du, egutegiko ehun eta hogei eguneko epean; epe hori hasiko da zenbatzen kontratua azkendurik duen errentariari jakinarazpena egiten zaionetik.
Errentatzaileak ez badu egiten hor agindutako jakinarazpena, edota egindako jakinarazpen horretan baldintzak ezkutatzen baditu, kontratua azkendurik duen errentariak kontratu berrian subrogatzeko eskubidea izango du. Errentariak egutegiko hirurogei egun izango ditu, subrogazio eskubide ho ri egikaritzeko; epe horren zenbaketa hasiko da, errentatzaileak horretarako egindako kontratu berriaren lege kopia sinesgarriro igortzen dionetik. Igor keta hori egitera derrigortuta dago errentatzailea. Errentariak aukeratu behar du lehenespenezko eskubide hori egikaritu ala aurreko idazatian azaldutako kalteordaina jaso nahi duen; egineginean ere, ezin ditu eskubide biak erabili.
BIBLIOGRAFIA Ondorengo gaian aipatzen den bibliografiaz gain, ondokoa kontsulta daiteke: ALBACAR LÓPEZ, Arrendamientos urbanos. Comentarios a la nueva Ley y legislación vigente; ÁLVAREZ RODRÍGUEZ, Anotaciones a la Ley de Arrendamientos Urbanos, Oviedo, 1994; BERCOVITZ RODRÍGUEZCANO, Comentarios a la Ley de Arrendamientos Urbanos, Madril, 1995; GARCÍA GIL, F.J. eta GARCÍA GIL, J.L., El arrendamiento de local de negocio, Zaragoza, 1995; GUILARTE GUTIÉRREZ, La nueva Ley de Arrendamientos Urbanos, Valladolid, 1994; GUILARTE ZAPATERO, «Duración, renta y otras cuestiones propias del arrendamiento urbano ante el eventual cambio de su régimen normativo», Arrendamientos urbanos, Asociación de profesores de Derecho civil, Madril, 1885; FRANCO ARELLÁN, La resolución del con trato de arrendamiento por pérdida o destrucción de la vivienda o local de negocio, Madril, 1995; LEÓN CASTRO, COSSÍO MARTÍNEZ, Arren damientos urbanos. La nueva Ley de arrendamientos urbanos, Granada, 1995; LOZANO ROMERAL, FUENTES BARDAJI, Todo sobre la nueva Ley de Arrendamientos Urbanos, Bartzelona, 1994; PANTALEÓN PRIETO, koor.,
Comentarios a la Ley de Arrendamientos Urbanos, Madril, 1995; TORRAL BA SORIANO: «Los arrendamientos urbanos posteriores a la constitución de la hipoteca», Arrendamientos urbanos, Asociación de profesores de Derecho civil, Madril, 1995; VALPUESTA FERNÁNDEZ, koordinatzailea, Co mentarios a la nueva Ley de Arrendamientos Urbanos, Valentzia, 1994; VENDRELL VIDAL, La nueva Ley 29/1994, de 24 de noviembre. Su inter pretación y aplicación, Bartzelona, 1994.
F. CAPILLA RONCERO
Hogeita hamalaugarren gaia ERABILTZEKO ETA LUPERTZEKO KONTRATUAK (II): LANDA ERRENTAMENDUAK, KOMODATUA ETA PREKARIOA Laburpena: §147. Landa Errentamenduei buruzko Legea.— 449. Ideia oro korrak.— 450. Legearen izaera.— §148. Landa Errentamenduei buruzko Legearen menpeko kontratuak.— 451. LELra bildutako kontratuak.— 452. LELtik kanpo utzitako kontratuak.— §149. Kontra tuaren osagai pertsonalak.— 453. Errentatzailea.— 454. Errentaria: A) Lanbidez nekazaria izatea; B) Bere kabuz egitea lugintza.— §150. Kontratuaren forma eta froga.— 455. Kontratuaren forma.— 456. Froga.— §151. Errentamendu harremanen iraupena.— 457. Kon tratuaren iraupena eta luzapenak.— §152. Errenta.— 458. Izaera eta ordainketa.— 459. Errenta eguneratzea.— 460. Errenta berrikustea.— 461. Errenta urritzea edo horretatik askatzea.— 462. Bestelako zenbatekoak.— 463. Prozedura.— §153. Alderdien eskubideak eta be tebeharrak.— 464. Erregela orokorrak.— 465. Gastuak eta ho bekuntzak: A) Erregela orokorrak; B) Derrigorrezko gastuak; C) Hobekuntza onuragarriak eta gizarte intereserako hobekuntzak; D) Luxuzko hobekuntzak.— §154. Azpierrentamendua, lagapena eta subrogazioa.— 466. Azpierrentamendua eta lagapena.— 467. Subrogazioa.— §155. Kontratua amaitzea.— 468. Suntsiarazpena.— 469. Azkentzea.— §156. Oinordetza errentamenduan.— 470. Mortis causa eskualdaketa.— §157. Jabetza lortzea.— 471. Lehenespenez eskuratzeko eskubideak.— §158. Komodatua.— 472. Kontzeptua eta izaera.— 473. Ezaugarriak.— 474. Kontratuaren osagaiak: A) Sub jektuak; B) Objektua.— 475. Alderdien eskubideak eta betebeharrak: A) Komodatuduna; B) Komodatugilea.— 476. Azkentzea.— §159. Prekarioa.— 477. Egitatezko kasua.
§147. LANDA ERRENTAMENDUEI BURUZKO LEGEA 449. Ideia orokorrak Landa Errentamenduei buruzko Legea 1980ko abenduaren 31n onetsi zen; hala ere, kontutan izan behar da 1995eko F. BLASCO GASCÓ
uztailaren 4an Nekazaritzako Ustiategien Modernapenari buruzko 19/95 Legea (NUML) onetsi zela (EAOn, uztailaren 5ean), eta lege horrek aurrekoaren artikulu batzuk eraldatu zituela. Hori gogoan izanda, hauxe izan behar da LEL aztertzeko ikuspuntua: jabe tzaren gizarte eginkizuna eta, zehatzago, nekazaritzako jabetzaren gizarte eginkizuna. Nekazaritzako lurra ondasun urria da eta, horren bidez, gizar tearentzat eta, orokorrean, ekonomiarentzat berebiziko garrantzia duten ba liabide batzuk lor daitezke. Bestalde, nekazaritzaren eraldaketari buruzko neurrien artean kokatu behar da Landa Errentamenduei buruzko Legea. Neurri horiek, lur jabetzaren egitura aldatu gabe, jabetza horren eskuraketa erraztu diete lanbidez nekazari diren horiei edota lurra zuzenean lantzen dutenei. Hori guztia aintzat hartuta, LELren ezaugarri nagusiak ondokoak dira: 1) Lurraren ekoizpena sustatu nahian, besteak beste, neurri hauek har tu izan dira,: errentaria lanbidez nekazaria izan behar da (14. art. eta ondorengoak); finkaren emankortasuna handitzeko, kontratuaren bi alderdiek hobekuntzak egin ditzakete eta hobekuntza horiek arauketa berezia dute (47. art. eta ondorengoak). 2) Errentariaren eta errentatzailearen arteko harremanetan, babes berezia du errentariak. Errentamendu kontratua egitea borondatezkoa bada ere, lege ak berak ezartzen du kontratu horren edukia. Eduki horri buruzko arauak aginduzkoak dira eta errentariaren onurarako pentsatuta daude (9. art.). Adibidez, errentariaren mesedetan, errentamendu kontratuaren gutxieneko iraupena zehaztu da (25. art.); errentariak erabateko askatasuna du, lugintza edota ekoizpen mota aukeratzeko (10. art.); errentariak bere egoera juridi koa eskualda dezake inter vivos zein post mortem; eta, azkenik, lurraren jabe tza eskuratzeko erraztasun batzuk ditu. Gero azalduko dugun moduan, horrek ez du esan nahi errentatzailearen interesa
erabat baztertu denik. Errentatzaileak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izango du bere jabetza eskubidea edota bere titulartasunpeko beste edozein eskubide. Interes hori ageriagerian jartzen da, ondoko datuak ekarriz gero: errenten egunerapenari buruzko arauketa (39. art.); errentariari zenbait gastu jasanarazteko aukera (35. art.); lurra berreskuratzeko aukera, horretarako kari zuzena dagoenean (26. art.) etab.
3) Estatuko Administrazioak edota autonomi erkidegoetako administrazioek errentamendu harremanetan esku hartzen dute, IRYDAren bitartez edo autonomi erkidegoetako erakunde eskudunaren bitartez; izan ere, beherago azalduko dugunez, erakunde horiek errentamendu harremanen alde batzuk kontrolatzen dituzte. 4) Bukatzeko, legegileak aparteko ardura jarri du errentamendu harremanen moraltasunean; horregatik, zehatu egin ditu kontratuaren alderdiek onustearen kontra egin ditzaketen jokabideak (LELren 27 eta 33. art.ak). 450. Legearen izaera LEL, izatez, lege berezia da. Izaera hori dela bide, lege horrek lehenespenez arautzen ditu bere menpe dauden kontratu guztiak. Landa errentamenduen inguruan KZra biltzen diren arauak, aldiz, ordeztaileak izango dira. Nolanahi ere, aurreko gaietan esan dugun bezala, LELren xedapen batzuk salbuespenezkoak dira. Salbuespenezkotasun horrek hautsi egiten ditu KZren arauketa erkidea eratzen duten printzipio batzuk. Horregatik, LELren salbuespenezko xedapenak ezin dira KZren bidez integratu. Aplikazio esparruari dagokionez, LEL Estatu osoan aplikatuko da, EKren 149.1.8. art.aren arabera alor horretan berezko Zuzenbidea duten erkidegoe tan izan ezik (LELren lehenengo xedapen gehigarria). Horren harira, Neka zaritzako Ustiategien Modernapenari buruzko 19/1995 Lege berriaren 2. xedapen gehigarriak ondokoa adierazi du: nazioko lurralde osoan aplikatuko dira NUMLren 28. artikulua eta lege horretako azken xedapenen artean le hendabizikoa (LEL eraldatzen duten bi manu horiek, alegia); hala F. BLASCO GASCĂ“
ere, EKren 149.1.6. art. ere aplikatu beharko da. LELren araurik gehienak aginduzkoak dira. Arau horiek errentamen du kontratuaren gutxieneko edukia finkatzen dute errentariaren onurara rako. Egineginean ere, alderdiek ezin izango dute euren borondatez eduki hori aldatu. Ildo horretatik, LELren 9. art.aren aginduz, deusezak izango dira eta, horren ondorioz, ez dira kontutan hartuko errentariaren kaltetan lege horren arauak aldatzen dituzten klausulak; legeak berak aldaketa ahalbi deratzen badu, ordea, ez da horrelakorik gertatuko. Era berean, artikulu berberari helduta, errentariari ezin izango zaizkio kontratuaren bidez ezarri lege horren arabera errentariei berez ez dagozkien baldintzak edota pres tazioak; are gehiago, konponketak edota beste kontzeptu batzuk direlaeta ezin zaio errentariari gasturik ezarri, legearen aginduz berak ez baditu horiek ordaindu behar. Bide beretik, LELren 11. artikuluaren arabera, errentariak ezin die bere eskubideei aurretiaz ukorik egin. Uko hori bidezkoa izango da, eskubide horiek egikaritzeko aukera dagoenean bakarrik. Halaber, uko egite hori eskritura publikoan agertarazi behar da. Alderantziz, errentatzaileak uko egin diezaieke bere eskubideei eta, horretarako, KZren 6.2. art.an orokorrean ezartzen diren mugapenak besterik ez ditu izango. Azkenik, LELren 8. art.ak beren beregi adierazten du deusezak direla lege horri maula eginez burututako egintzak; horregatik, egintza horiek ez dute galaraziko maula eginez saihestu nahi izan den arauaren aplikazioa. ยง148. LANDA ERRENTAMENDUEI BURUZKO LEGEAREN MENPEKO KONTRATUAK 451. LELra bildutako kontratuak Gorago esan bezala, LEL lege berezia da. Hala ere, landa errentamendu ko kontratuak berorrek arautzen ditu eta, arautu ere, orokorrean arautzen ditu. Kontratu horien bidez, finka bat zein batzuk aldi baterako lagatzen dira, prezio nahiz errenta zehatz baten truk.
Lagapen horren helburua da finka ho riek nekazaritza, abeltzaintza edo baso aprobetxamenduetarako erabiltzea (1go. art.). Artikulu hori ulertzeko, legearen beraren gizarte helburuak ekarri behar dira gogora. Helburu horiek lortzeko, LELren arauketa aplikatu behar da, ondoko kasu guztietan: prezio edo errentaren truk, landa lurra errentan lagatzen denean, arestian aipatu ditugun aprobetxamenduetarako. Horregatik, LEL aplikatzeko, ez dira kontutan hartuko datu hauek: alderdiek kontratuari eman dioten izendazioa; errentamendu kontratuaren barruan beste elementu batzuk sartzea, finkaren ustiapenerako; goren mugako errenta finkatzea edo errenta hori izatea, osoosorik zein zati batez, errentariak funtsean egin dituen hobekuntza zein transformazioen balioa (LELren 2. art.). Ideia bera atzeman daiteke, lege horrek bere esparrutik kanpo utzitako kontratuen zerrenda azter tuz gero. 452. LELtik kanpo utzitako kontratuak Kontratu horiek LELren 4.etik 7.era arteko art.etara biltzen dira. Erabili ere, irizpide desberdinak erabili izan dira, kontratu horiek LELtik kanpo uzteko. Edonola ere, irizpide horiek guztiak batera hartuta, begibistan jar tzen da legezko testu horren hedadurari buruz aurrerago adierazi duguna. Batetik, LELtik kanpo utzi dira errentamendu kontratu batzuk, alderdien artean harreman bereziak daudelako, berbarako: senideen arteko harremanak (LELren 6.1. art.) edota partaidekideen artekoak, azken horiek pro indiviso dauden jaraunspenetan esku hartzen dutenean (LELren 6.2. art.). Nolanahi ere, alderdiek beren beregi adierazten badute LELren eraentzapean jartzen direla, orduan hori berori aplikatuko zaie. Bestetik, kontratu batzuk LELtik baztertzeko, arrazoi oso zehatzak izan dira, adibidez, ondoko kasuetan: lurren aprobetxamendua lagatzen dene an, lur horietatik kanpo egindako zerbitzu batzuen truk; errentamendu batzuk aldika bakarrik egiten direnean; jabearen kontura landu eta prestatutako lurrak errentan ematen direnean, lur horiek ereiteko, kontratu hizpaketa ze F. BLASCO GASCĂ“
hatzen arabera; eta, azken buruan, herri onura edo gizarte interesaren zioz eskuratutako finkak errentan ematen direnean, kasu horietan arlo horretako legeria berezia aplikatzen baita. Kasu horiek guztiak LELren 6. art.ko 3, 4 eta 5. zk.etara biltzen dira. Objektuaren arabera ere, LELtik kanpo geratu dira zenbait errentamendu; hala nola, 6. art.aren 7. zk.tik a, b, c eta d letretan aipatzen direnak. Finkaren bigarren mailako aprobetxamenduak edota bestelako aprobetxamenduak (ha zitegia, ehiza nahiz abeltzaintzaren inguruko industri jarduera) dira erren tamendu horien objektuak. Ildo beretik, finkaren izaera eta berorren inguruabar batzuk kontutan izan dira, LELren aplikazio esparrutik kanpo kontratu batzuk uzteko. Horren adi bide izan daitezke 7. artikuluan azaltzen diren errentamenduak: indarreko legeriaren arabera, hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizakorretan egiten diren errentamenduak; landa lurra landa erabilerarik ez duten eraikinei edo ustiategiei erasten zaienean, eraikin edo ustiategi horiek landa lurrak baino onura gehiago ematen badute; landa erabilerarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak direla eta, finkaren balioak bikoiztu egiten duenean eskualde edo gune horretan kalitate edo lugintza bera duten finkei dagokien prezioa. Inguruabar horietatik edozein gertatze bidez azalduz gero, errentatzaileak errentariaren botaketa eskatzeko ahalmena izango du.
Azkenik, LELren aplikazio esparrutik kanpo geratu dira kontratu mota batzuk, berez ez direlako errentamendu kontratuak; esate baterako, zentsuak (LELren 4. art.) eta apartzeriak (LELren 5. art.) direnak. §149. KONTRATUAREN OSAGAI PERTSONALAK 453. Errentatzailea Jabariaren titularrak errentatzaile izan daitezke. Era berean, gozatzeko beste edozein eskubide errealen titularrak ere (esaterako, gozamenduna, azalera eskubideduna, zentsuemailea
etab.) errentatzaile izan daitezke, errentamenduarekin lagatzen diren ahalmenek eskubide horien edukia osatzen badute. Azken kasu horietan, errentatzailearen eskubidea azkentzen denean, errentamendua bera suntsiaraziko da. Hala ere, errentamendu hori nekazaritzako urtean zehar luza daiteke; gainera, jabeak kontratuan esku hartu badu, kontratuan hitzartutako epean zehar luzatuko da errentamendua (LELren 13. artikulua). Errentatzailearen gaitasunari dagokionez, LELren 12. art.ak agintzen duenez, errentatzaileak finka besterenganatzeko gaitasuna izan behar du. Gurasoek eta tutoreek errentan eman ditzakete adingabekoei dagozkien finkak; baina errentamendu horiek iraupen mugatua izango dute: adingabeko horiek adin nagusiko bihurtu artekoa, hain zuzen. Gainerako kasuetan, KZren 1548. artikulua aplikatuko da sorospidez. 454. Errentaria A) Lanbidez nekazaria izatea LELren 14. artikuluaren arabera, errentari izateko nahitaezkoa da lanbi dez nekazaria izatea. Adierazmolde horren esanahia LELren 15. art.ak azal tzen du. Horretan gogoratzekoa da Nekazaritzako Ustiategien Modernapenari buruzko 19/1995 Lege berriko azken xedapenen artean lehenengoak artikulu hori eraldatu zuela. Ordutik, LELren 14. art.ak hauxe dio: Lege honen ondoreetarako, lanbidez nekazariak izango dira ondokoak: a) Nekazaritzako jarduerez arduratzen den edo arduratuko den adin nagusikoa edota emantzipatua. Pertsona horrek nekazaritzako profesional gisa jardun behar du, NUMLren 2.4. artikuluaren arabera; eta, horrez gain, finkaren ustiapenean aritu behar da, benetan eta zuzenean. b) Nekazaritzako kooperatiba sozietateak, lurra erkidegoan ustiatzeko edo, nekazari tzako jardueraren barruan, elkarlanean aritzeko eratzen direnean. c) Nekazaritzako Transformazio Sozietateak (NTS) eta beste edozein sozietate zibil, lan sozietate edota merkataritzako sozietate, azken horien objektua nekazaritzako jarduerak egitea izanez gero. Sozietate horiek anonimoak badira, euren akzioak izendunak
F. BLASCO GASCĂ“
izan be harko dira. d) Herri Administrazioaren erakundeak, horiei aplikatu beharreko arauen arabera, landa finkak ustiatzeko edota azpierrentan emateko ahalmena dutenean.
Edozein modutan ere, arestian aipatutako pertsona fisikoak eta juridikoak ezin dira errentariak izan, jadanik nekazaritzako ustiategi baten edo batzuen titularrak direnean, zuzenean zein bitartekoak direlamedio; LELren 18. arti kuluak eta lege hori garatzen duten arauek zehazten dituzte ustiategi ho rien luzezabalera eta euren ezaugarriak. Bestalde, erregela horretatik kanpo geratzen dira IRYDA eta aurretiaz aipatutako herri erakundeak, Estatuko so zietateak, erakunde autonomiadunak, bai eta autonomi erkidegoetako erakun de eskudunak ere (LELren 18.2. art.). Dena dela, gerta daiteke lanbidez nekazariak ez direnekin errentamendu kontratuak egitea; era berean, aurrerago azaldu ditugun mugak urra daitezke, lanbidez nekazariak direnekin errentamendu kontratuak egiten direnean. Bi kasu horietan, IRYDAk edo autonomi erkidegoetako erakunde eskudunek eskatuko diote errentatzaileari, errentamendu kontratua suntsiaraz dezala. Errentatzaileak ez badu horrelakorik egiten, IRYDAk edo autonomi erkidegoetako erakunde eskudunek finka errentatu ahal izango diete lanbidez nekazariak diren pertsona fisiko edo juridikoei; horretarako, LELren 17. art.an zehaztutako irizpideak erabiliko dituzte. Konponbide bera hartu behar da, errentamendu kontratua egin eta gero, errentariak lanbidez nekazaria izateari uzten dionean edo LELren 18. art.ak ezartzen dituen mugak gainditzen dituenean (LELren 19. art.). Bukatzeko, ezin dira errentariak izan atzerriko pertsonak eta sozietateak. Nolanahi ere, erregela horrek bi salbuespen ditu: bata, Europako Batasuna osatzen duten estatuetako naziokoak; eta, bestea, edozein Estatutako naziokoak, Estatu horrek elkarrekikotasun printzipioa aplikatzen badie espainiarrei (LELren 14. art.). B) Bere kabuz egitea lugintza
Pertsona batek bere kabuz egiten du lugintza, ustiapenaren ardura berarena bakarrik denean edo, zeregin horretan, berarekin bizi diren senideen laguntza besterik ez duenean. Egineginean ere, lan hori betetzeko, ezin ditu alokairupekoak erabili, lantzean behin ez bada eta, beti ere, sasoi batzuetan nahitaezkoa delako nekazaritzako ustiapenarentzat. Hala ere, gaixotasunaren ondorioz edota beste arrazoi zuzen batzuen ondorioz, errentariarentzat ezinezkoa gerta daiteke lugintza bere kabuz egitea; horrelakoetan, argi dago errentariak alokairupeko bat edo bi kontrata ditzakeela (LELren 16.1. art.). Lugintza bere kabuz egiten duena, aldi berean, lanbidez nekazaria da (LELren 16.2. art.), horrek dituen ondore guztiekin.
§150. KONTRATUAREN FORMA ETA FROGA 455. Kontratuaren forma Oinarrian, LELren 20. art.ak dioenez, landa errentamenduko kontratuak egiteko, forma askatasuna dago. Iraupen luzeko kontratuak, ordea, idatziz jaso behar dira, eragingarriak izan daitezen (LELren 28.2. art.). Hala ere, bada izan idatziz jasotzen den kontratu tipoa eta horrek zeregin garrantzitsuak betetzen ditu (LELren 20. art.). Kontratu tipo hori Administrazio eskudunak egiten du eta eskualde batetik bestera desberdina izan daiteke. Kontratu tipo horretara biltzen dira bi alderdien eskubideak eta betebeharrak, bai eta kontratugileek sartu nahi dituzten itun eta klausula bereziak ere (LELren 20. art.). Errentamendu kontratua baliozkoa izan dadin, eredu hori ez da derrigorrezkoa; hala eta guztiz ere, alderdiek elkar behartu dezakete forma hori egi lestera (LELren 21. art.). Gisa berean, kontratu tipora bildutako hitzarmena eskritura publikoan jaso daiteke, alderdietako batek F. BLASCO GASCÓ
hori eskatuz gero; eskri tura horren gastuak berori egiteko eskaria egin duenak ordaindu beharko ditu (LELren 23. artikulua). Bestalde, inbentario tipoak ere badira; horietan, errentamenduaren barruan sartzen diren finka, eraikin eta ondasunen egoera deskribatuko da (LELren 21.2. art.).
456. Froga Oinarrian, Zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabil daiteke errentamendu kontratua frogatzeko. Sartu ere, errentamendu kontratuan sar daitezke, bai LELren arau eskuemaileetatik aldentzen diren hizpaketak, eta bai eskualdeko kontratu tipoaren klausuletatik urruntzen direnak. Hizpake ta horiek baliarazi nahi dituen pertsona orok hizpaketok frogatzeko zama izango du (LELren 22.1. art.). Kontratuan eperik edota preziorik finkatu ez bada, honetara beteko dira bi hutsune horiek: lehendabizikoa, LELren 25. artikulua aplikatuz; beraz, kontratuak sei urteko iraupena izango du, hori berori baita legeak ezarri duen gutxieneko epea. Bigarrena, aldiz, eskualdean ohikoa den errenta edota pre zioa aplikatuz konponduko da. Horren harira, errentamenduak errenta finkoa duela uste izango da, horren kontrako itunik ez dagoen bitartean (LELren 22. art.ko 2 eta 3. lerroaldeak). Azkenik, LELren aginduz, landa errentamenduen erregistro berezia eratu da; autonomi erkidegoen lurraldeetan, erregistro hori kasuan kasuko erakunde eskudunaren menpe dago (LELren 24. art. eta Erregistro hori antolatzen duen errege dekretua, urriaren 9an emandako 2.235/1985 ED, alegia). ยง151. ERRENTAMENDU HARREMANEN IRAUPENA 457. Kontratuaren iraupena eta luzapenak Alderdiek eurek zehaztuko dute kontratuaren iraupena. Zehaztapen hori egitean, ondoko mugapenak izango dituzte: LELren 25.1. art.aren arabera, gutxieneko epea sei urtekoa da; iraupen luzeko kontratuentzat, ordea, he
mezortzi urtekoa (LELren 28.1. art.). Edozein modutan ere, badago erren tamendu kontratua luzatzeko modurik; luzapen horiek desberdinak dira, kontratu motaren arabera. Batetik, ohiko errentamendu kontratuetan, errentariak ondoko luzapenak izan ditzake: lehendabizikoa, sei urtekoa eta hurrengoak, berriz, hiru urtekoak. Luzapen guztien iraupena ezin da hamabost urtetik gorakoa izan. Ho regatik, horiek igaro eta gero, kontratua azkendu egingo da. Kontratua luzatzen dela ulertuko da, hasierako epea edo luzapenaren epea ahitu eta ge ro, errentariak ez dionean ukorik egiten errentamenduari. Bestalde, nekazaritzako urtea bukatzean, kontratua hutsal daiteke (edo, terminologia egokiagoa erabiliz, suntsiarazi), sei hilabete lehenago errentatzaileari abisatuz gero (LELren 25. art.ko 2 eta 3. lerroaldeak).
Nolanahi ere, errentatzaileak uko egin diezaioke edozein luzapeni, ondoko konpromisoa hartuz gero: sei urtetan zehar, errentan emandako finka zuzenean landuko duela errentatzaileak berak, bere ezkontideak zein errentatzaileak dituen ondorengoen artean, hamasei urtetik gorako batek, azken hori lanbidez nekazaria bada edota izaera hori eskuratu nahi badu. Luzapenei uko eginez gero, errentatzaileak uko egite hori sinesgarriro jakinarazi be har dio errentariari. Jakinarazpen hori, gutxienez, urtebete lehenago egin behar da eta, bertan, uko egitearen arrazoiak azaldu behar dira (LELren 26. artikulua). Errentaria luzapenen aurka jartzen bada eta judizioaren bidez haren ausarkeria adierazten bada, gaitzustedun edukitzailetzat hartuko da (LELren 27.1. art.). Dena dela, errentatzaileak ez baditu betetzen luzapenaren aurka jartzeko baldintzak, errentariak eskubidea izango du kontratuari berriro eusteko; horrez gain, LELren 27.2. art.an zehaztutako kalteordaina jasotzeko eskubidea izango du errentariak.
Iraupen luzeko kontratuei gauzatuko da, errentatzaileak ez hasierako epea edo kasuan kasuko Kontratu horietan, luzapenak beti 28.3. art.).
dagokienez, luzapena berez badu finka berreskuratzen luzapenaren epea bukatzean. dira hiru urtekoak (LELren
F. BLASCO GASCĂ“
Errentatzaileak, beraz, finka berreskuratzeko eskubidea du. Eskubide hori errentatzaileari kentzeko, herri onurako edo gizarte intereseko arrazoiak izan behar dira; gainera, DDLren arabera zehaztutako prezio zuzena ordaindu be har zaio errentatzaileari (LELren 30. art.). Horren ildotik, Nekazaritzako Ustiategien Modernapenari buruz eman dako Legeak eraldatu egin du kontratu zehatz batzuen arauketa, alegia: legea indarrean jarri eta gero egiten diren errentamendu kontratuen arauketa. NUMLren 28. artikuluaren arabera, kontratu horien gutxieneko iraupena bost urtekoa da. Epe hori ahitu eta gero, errentatzaileak finka berreskura dezake; horretarako, urtebete lehenago, beraren asmoa sinesgarriro jakinarazi behar dio errentariari. Errentatzaileak horrelakorik egiten ez badu, kontratua hiru urtetik hiru urtera luzatuko da; hala ere, hiru urteko luzapen bakoitza amai tzean, errentatzaileak finka berreskuratzeko eskubidea egikaritu ahal izango du, aurretiaz behar den moduko jakinarazpena eginez gero. Errentariak, berriz, nekazaritzako urtea amaitzean, kontratua azken deza ke; horretarako ere, urtebete lehenago jakinarazpen egokia egin behar dio errentatzaileari. Bukatzeko, NUML onetsi berriak zenbait pizgarri ezartzen ditu, bost urte ko iraupena edo bost urtetik gorakoa duten errentamenduentzat (29. art.). §152. ERRENTA 458. Izaera eta ordainketa Alderdiek eurek zehaztuko dute kontratuaren errenta. Errenta hori, oinarrian, diru kopuru zehatz bat izango da. Baina, errenta gauzaz finkatuta ere, kontratua baliozkoa izango da. Horretara eginez gero, edozein alderdik eska dezake gauza hori diru bihur dadin, orokorrean errenta berrikusteko LELren 38. art.an ezartzen diren irizpideen arabera; irizpide horiek geroago aztertuko ditugu.
Ordainketari dagokionez, bi urterik behin eta alderdiek hitzartutako da tan egin beharko da; data zehatzik finkatu ez bada, tokian tokiko ohituren arabera egingo da ordainketa. Dena dela, errentamendu kontratu osoan zehar zein errenta ordainduko den zehazteko, goren mugako zenbateko bat ezar dai teke. Kasu horretan, kontratuak zenbat urte iraun eta hainbat zatitan banatu ko da goren mugako zenbatekoa; zatiketa hori egitean, urtero ordaindu behar dena zehazten da (LELren 32. art.). Egineginean ere, ezin dira aurreratuta ordaindu urtebete baino gehiagoko errentak. Edozein modutan ere, gerta daiteke errentariak bidegabe zenbateko batzuk aurreratuta ordaintzea; horrelakoetan, errentatzaileak gaitzustez jokatu duela frogatuz gero, errentariak berak ordaindutakoaren bikoitza erre klamatu ahal izango du (LELren 33. art.). Azkenik, errentaren ordainketa alderdiek hitzartutako tokian eta moduan egingo da. Alderdiek ez badute ezer zehaztu, errentariaren bizilekuan egingo da ordainketa (LELren 34. art.). 459. Errenta eguneratzea Alderdiek urtero egunera dezakete errenta. Horretarako, kontutan izan behar dute nekazariak jasotako prezioei buruz urte horretan ezarri den azken indizea. Indize hori Nekazaritza Ministerioak ezartzen du, nekazaritzako ekoizkin guztientzat orokorrean. Era berean, badira indize bereziak ere, fin kak eman ditzakeen ekoizkin garrantzitsu batzuentzat; indize horiek ezartzeko, finkaren ezaugarriak eta tokiko ohiturak aintzat hartzen dira. Irizpide bera erabiltzen da, finkaren ekoizkin nagusiak abeltzaintzakoak direnean. Bestalde, errenta goren mugakoa izanez gero, hori eguneratzeko beharrezkoa izango da idatziz jasotako ituna (LELren 38. art.). Itunik izan ezean, edozein alderdik epaileari eskatu ahal izango dio egonkortzapen klausula gehi diezaion kontratuari; kasu horietan, aldez aurretik, tartekaritza batzek esku hartu behar dute (LELren 39. art.).
F. BLASCO GASCĂ“
460. Errenta berrikustea Errentaren berrikuspenari dagokionez, legeak bi kasu arautzen ditu: ohikoa eta apartekoa, hain zuzen. Lehendabizikoa hauxe da: lehenengo urtebetea igaro eta gero, alderdiek errentaren berriskuspena eska dezakete, eskualde horretan antzeko finkek duten errenta baino handiagoa edota urriagoa bada kontratu horren errenta (LELren 40. art.). Berrikuspena egitean, ez dira kontutan hartzen errentariak lortutako ekoizpen gehikuntzak, ezta errentariak berak aurretiaz ordaindu dituen hobekuntzen ondorioz izanda ko gehikuntzak ere (LELren 41. art.). Berrikuspen hori eragingarria izango da, demanda jarri eta gero mugaeguneratzen diren errentei begira (LELren 42.2. art.).
Aparteko berrikuspena bidezkoa izan dadin, ordea, bi baldintza hauek bete behar dira aldi berean: bata, errenta zehazteko aintzat hartu ziren inguruabarrak erabat aldatzea; eta, bestea, aldaketa horrek errenta zuzenaren ehuneko hamabost baino gehiagoko kalteak eragitea. Bi alderdiek izango dute aparteko berriskuspena eskatzeko ahalmena. Baina, berrikuspen hori erren tatzaileak eskatuta egiten bada, errentariak errentamendu harremanak az kentzeko aukera izango du (LELren 43. art.). 461. Errenta urritzea edo horretatik askatzea Bilketa lan guztiak amaitu baino lehen, ezustean edota ezinbestean gal daitezke finkaren ekoizkin guztiak edota erdiak baino gehiago. Sarritan arris ku horiek aseguratzeko modurik ez dagoenez, bidezkoa izango da errenta urritzea eta, kasu batzuetan, errenta horretatik errentaria askatzea. Ekoiz kinak zenbat urritu eta beste horrenbeste urrituko da errenta bera. Dena den, urripena zehaztean, kontutan izan behar dira, batetik, errentariak eskura tu duen kalteordaina eta, bestetik, LELren 36. art.ak aipatzen duen aseguru primatik errentatzaileari jasanarazi zaion zatia (LELren 44. art.).
Errenta urritzea edota errenta horretatik askatzea eskatu ahal izateko, errentariak sinesgarriro jakinarazi behar dio ezbeharra errentatzaileari; jakinarazpen hori egiteko, errentariak 30 egun izango ditu, ezbeharra gertatu zenetik. Halaber, errentariak arretaz jardun behar du, kasuankasuan jaso dezakeen kalteordaina benetan eskuratzeko (LELren 45. art.).
Era berean, errentariaren errurik gabe, finkak zenbait kalte edo narriadura izan ditzake. Kalte edo narriadura horiek errentatzaileak berak eragin ditzake, lan batzuk egiteagatik, legearen aginduz edo legeak ahalbideratuta. Kalte horien ondorioz finkaren ekoizgarritasuna murriztuz gero, errentariak errentaren urripena eska dezake, ekoizgarritasunak izandako urripenaren ara bera eta urripen horrek dirauen artean (LELren 46. art.). 462. Bestelako zenbatekoak Errentatzaileak zenbait diru kopuru ordaindu behar ditu eta, horietatik batzuk, legeak berak ahalbideratuta, errentariari jasanaraz diezazkioke. Horregatik, diru kopuru horiek ordaintzen dituenetik, errentatzaileak errentariari eska diezaioke horiek guztiak ordain ditzala. Horretarako, ondoko datuak adierazi beharko dizkio errentariari: diru kopuru horien kontzeptua, zenbatekoa, bai eta jasanarazpena ahalbideratzen duen xedapena ere. Diru kopuruak jasanarazteko eskubidea urtebete igaro eta gero preskribatuko da. Eskaera egin arren, errentariak ez baditu horiek ordaintzen, errenta ez ordaintzeak eratortzen dituen ondore berberak izango dira (LELren 35. art.). Errentariak, aldiz, finkaren ohiko ekoizpena asegura dezake, aseguratzeko modukoak diren ohiko arriskuen aurka; are gehiago, errentatzaileak hori egitera bultza dezake errentaria. Edozein modutan ere, asegurua eginez gero, errentariak errentatzaileari jasanaraz diezaioke aseguru primaren zati bat. Zati horrek eta aseguru primaren zenbateko osoak ondoko proportzioa izan behar dute elkarren artean: errentak berak eta kasuankasuan aseguratutako diru kopuru osoak euren artean duten proportzioa, hain zuzen (LELren 36. artikulua).
F. BLASCO GASCĂ“
463. Prozedura Errenta finkatzeak, eguneratzeak edo berrikusteak ekar ditzakeen arazoak konpontzeko, LELren 121.3. art.ak prozedura berezi bat ezarri du. Prozedura hori tartekaritza batzetan gauzatzen da. Batza horien helburua alderdien arteko adostasuna lortzea da (LELren 37. art.). ยง153. ALDERDIEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK 464. Erregela orokorrak Landa errentamenduko kontratuak eskubide eta betebehar batzuk eratortzen ditu. Eskubide eta betebehar horiek KZren 1554. art.an eta ondorengoetan azaltzen dira orokorrean. Horregatik, ez ditugu hemen jorratuko, jadanik azalduta daudeeta. Horiez gain, landa errentamenduko kontratuak erakartzen ditu eskubide eta betebehar berezi batzuk ere. Eskubide eta betebehar berezi horiek LELk berak zehazten ditu. Esaterako, errentariak dituen eskubide berezien artean, hauexek aipa daitezke: lugintza mota aukeratzeko eskubidea (LELren 10. arti kulua) eta, gorago esan dugun moduan, kontratuaren luzapena erabakitzekoa (LELren 25 eta 28. art.ak). Hala eta guztiz ere, legegileak aparteko ardura jarri du, errentan emandako finkaren gastuak eta hobekuntzak arautzean. Hori dela eta, gastu eta hobekuntza horien inguruko azterketak atal berezia izan behar du.
465. Gastuak eta hobekuntzak A) Erregela orokorrak Alderdi batek obrak, konponketak edota hobekuntzak egin behar baditu, edo horiek egiteko aukera badu, besteak ezin izango dio hori eragotzi. Edozelan ere, lan horiek ahalik eta kalterik gutxien eragin behar dute; horregatik, garai eta inguruabar aproposetan egin behar dira, horiek atzeratu ezin direnean salbu
(LELren 47. art.). Gastu eta hobekuntza desberdinei buruzko arauketa zehatzaz gain, LELk irizpide orokor batzuk ezartzen ditu, nahitaez egin behar diren obrak, hobekuntzak eta inbertsioak alderdietako bati egozteko. Horren harira, eta besterik xedatzen ez den bitartean, errentatzaileak ordaindu behar ditu, lege, epaile nahiz administrazioaren aginduz, errentan emandako finkan egin be har diren lanak (LELren 48. artikulua). Errentariak, ostera, nekazaritzako enpresarioari dagozkion lanak ordaindu behar ditu (LELren 49. artikulua). Azkenik, lurrean egindako hobekuntzak errentariak egin dituela uste izango da, horren kontrako frogarik izan ezean (LELren 51. art.). B) Derrigorrezko gastuak Kontratua egitean, aprobetxamendu edo ustiapen mota zehatz bati lotuta geratzen da errentan emandako finka. Horregatik, finka hori behar bezala artatu behar da, erabilgarria izan dadin aurretiaz finkatutako aprobetxamendua edo ustiapena betetzeko. Artatze zeregin horretan egin beharreko obrek eta konponketek gastu batzuk eratortzen dituzte. Eta gastu horiek dira, hain zuzen ere, derrigorrezko gastuak. Arduratu ere, errentatzailea arduratu behar da gastu horien ordainketaz. Dena den, derrigorrezko gastuak ordaintzeagatik, errentatzaileak ez du izango errenta gehitzeko eskubiderik (LELren 52. artikulua). Horren ildotik, gerta daiteke finkan zenbait kalte izatea ezinbestean eta errentariak horien ordaina jasotzeko modurik ez izatea. Horrelakoetan, kalteen kostua urtebeteko erren ta baino handiagoa bada, errentatzaileak ez ditu konpondu behar kalte horiek. Nolanahi ere, kasu horietan, errentariak bi aukera izango ditu: kontratua suntsiaraztea edo kasuan ka suko kalteen arabera errenta urritzea (LELren 53. art.).
Errentatzaileak ez badu betetzen derrigorrezko gastuak ordaintzeko be tebeharra, orduan errentariak ondoko aukerak izango ditu: errentatzailea judi zioaren bidez derrigortzea gastu horiek ordaintzera; kontratua suntsiaraztea; errenta urritzea, finkaren ekoizgarritasuna urritu F. BLASCO GASCĂ“
den heinean; edota, azke nik, errentariak bere kontura egitea obrak edo konponketak. Azken aukera hartuz gero, obrek eta konponketek eratortzen dituzten gastuak konpentsa daitezke ordaintzeke dauden errentekin. Baina, horretarako, errentariak au rretiaz lortu behar du IRYDAren edo autonomi erkidegoko erakunde es kudunaren txostena; txosten horrek obren beharrizana eta zenbatekoa azaldu behar ditu. Edozein aukera hartuta ere, errentariak kaltegaleren ordaina jasotzeko eskubidea izango du (LELren 54. art.). Antzeko aukerak izango di tu presazko konponketak berak egiten dituenean, ezin diolako errentatzaileari agindeirik egin, hurrehurreko kaltea edota deserosotasun larria izan gabe (LELren 55. art.). Errentariak ordaindu beharko ditu, aldiz, ondoko kalteak konpontzeko lanak: dolo edo arduragabekeriaz, errentariak berak eta beraren aginduetara finkan lan egiten duen pertsonak eragin dituzten kalteak, hain zuzen (LELren 56. artikulua). C) Hobekuntza hobekuntzak
onuragarriak
eta
gizarte
intereserako
Hobekuntza onuragarriak errentan emandako finkari erasten zaizkio eta, euren bidez, finka horren ekoizpena, errentagarritasuna edo nekazaritzako balioa modu iraunkorrean handitzen da. Gizarte intereserako hobekuntzak ere, aurrekoen antzera, errentan emandako finkari erasten zaizkio; baina euren bidez, finkan hobeto lan egiten da (erosotasun edo duintasun baldintzak hobetzen direlako) edota langileak sustatzeko balio dute eurok. Dena dela, gizarte intereserako hobekuntzei ere hobekuntza onuragarrien arauketa apli katzen zaie (LELren 57. art.). Errentatzaileak hobekuntza onuragarriak egin ditzake errentan eman duen finkan. Horretarako, ondoko baldintzak bete beharko ditu: IRYDAren edota autonomi erkidegoko erakunde eskudunaren baimena izan behar du; errentariak esan beharrekoa entzun behar du; eta, azkenik, hobekuntza onuragarrien bidez, ezin ditu finkaren ekoizgarritasuna eta nekazaritzako balioa gutxitu. Nolanahi ere, errentatzaileak hobekuntza onuragarriak
egiten baditu, errentariak bi eskubide hauek izango ditu: bata, errenta urritzeko eskubidea, lanek dirauten artean; eta, bestea, kasuankasuan eragiten zaizkion kaltegale ren ordaina jasotzeko eskubidea (LELren 58. art.). Hobekuntza onuragarriak egin eta gero, errentatzaileak errenta gehitu ahal du, finkaren ekoizgarri tasunak gora egin duen heinean; dena dela, igoera hori IRYDAren edota auto nomi erkidegoko erakunde eskudunaren zehaztapenekin bat etorri behar da (LELren 58. art.). Errentatzaileak igoera hori jakinarazi behar dio errentariari. Jakinarazpena jaso eta ondorengo hiru hilabeteetan, errentariak lau aukera izango ditu, LELren 59. art.ak ezartzen dituen baldintzetan: errenta berria onartzea; kontratua suntsiaraztea; errentamendua finkaren zati batera mugatzea; edo, bestela, errentamendua azkentzea, lugintzaren transformazioak ukitu duen finka zatiari begira. Bestalde, errentariak ere hobekuntza onuragarriak eta gizarte intereserako hobekuntzak egin ditzake, hobekuntza horiek finkaren balioa urritzen ez duten bitartean. Horiek egiteko, errentatzailearen adostasuna izan behar du eta, hori izan ezean, IRYDAren edota autonomi erkidegoko erakunde esku dunaren baimena (LELren 60. art.). Horren ildotik, hobekuntza zehatz ba tzuek berez dakarte finkaren transformazioa, finka horren ekoizpen destinoa aldatzen dutelako. Errentariak errentatzaileari eska diezaioke halako hobe kuntzak egin ditzala. Eskaera egin arren, errentatzaileak ez baditu horiek egiten, errentariak IRYDAren edota autonomi erkidegoko erakunde eskudu naren baimena eskatu beharko du. Baimen hori lortuz gero, errentariak hobe kuntza horiek egin ahal izango ditu, LELren 61. art.an ezarritako baldintza eta ondoreekin. Edozein arrazoi delabide errentamendua azkenduz gero, errentariak hobekuntzak ken ditzake finkatik, hori egitean kalterik eragiten ez badu. Bai na ezin baditu hobekuntzak kendu, errentatzaileari horien ordainketa eskatu ahal izango dio. Ordainketa gisa eman F. BLASCO GASCĂ“
beharrekoa zehazteko, errentatzaileak diru kopuru hauen artean aukera dezake: finkak izan duen balio igoera, edota finka horretan oraindik dauden hobekuntzak gaur egun egiteak ekarriko lu keen kostua (LELren 62.1. art.). Beraz, errentariak hobekuntzen ordainketa eska dezake. Ordainketaren zenbatekoa alderdien arteko akordioaren bidez zehaztuko da edo, osterantzean, judiziozko ebazpenaren bidez. Errentatzaileak ez badu zenbateko hori ordaintzen, errentariak judizioaren bidez erreklama diezaioke ordainketa egin dezala, edo errentamenduari eusteko aukera eman diezaio la, azpierrentamendu ahalmenarekin (62.2. art.).
Errentariak errefakzio hartzekodunen pribilegioak eta bermeak izango ditu, errentatzaileak zor dizkion diru kopuruei begira (LELren 64. art.). Egineginean ere, ezin izango da inola ere hitzartu errentatzaileak finka berreskuratu ahal izango duela, hobekuntzarik ordaindu gabe; era berean, alor horretan errentariari dagozkion eskubideak ezin dira hitzarmenaren bidez aldatu (LELren 63. art.). Horrez gain, errentariak errentatzaileari ordaindu beharko dizkio gastuak eta ordainketak, hain zuzen ere, hobekuntzen ondorioz kontribuzioak izan duen igoera eta hobekuntzek eurek eratortzen dituzten gastuak eta ordainketak. Hala ere, horiek guztiak konpentsatu egiten badira errentatzaileak hobekuntzen ondorioz izan duen errentabilitate igoerarekin, orduan errentariak ez du ezer ordaindu beharrik izango (LELren 65. art.). Bukatzeko, bi alderdiek parte har dezakete Administrazioak eragindako edo bultza tutako hobekuntzetan. Horrelakoetan, alderdien artean sortzen diren harremanei arestian aipatutakoa aplikatuko zaie (LELren 66. art.).
D) Luxuzko hobekuntzak Luxuzko hobekuntzak errentan emandako finkari erasten zaizkio, luxu, apaingarri edota atsegin hutsezko helburuekin. Errentamenduaren bi alderdiek egin ditzakete hobekuntza horiek, beti ere, bestearen interesei kalterik egin gabe. Kontratua bukatzean, errentariak finka apaintzeko egin dituen ho bekuntzak ken ditzake, horrekin kalterik eragiten ez badu. Gainera, errentatzaileak berak eska diezaioke hobekuntza horiek ken ditzala (LELren 70. artikulua).
ยง154. AZPIERRENTAMENDUA, SUBROGAZIOA
LAGAPENA
ETA
466. Azpierrentamendua eta lagapena LELren arabera, arauketa berbera dute azpierrentamenduek eta lagapenek. Horien inguruan erregela orokorra hauxe da: errentariaren eskubideak ezin dira azpierrentan eman, ezta lagatu ere, ez osoosorik, ez zati batez. Hori eginez gero, azpierrentamendu edota lagapenok deusezak izango dira. Hala ber, botaketa eragingo dute eta ezin izango dira baliozkotu, nahiz eta errentatzaileak horiei adostasuna eman (LELren 70. art.). Salbuespen gisa, LELren 71. art.ak beren beregi onartzen ditu azpierrentamendu eta lagapen zehatz batzuk, onarpen horren arrazoiak desberdinak izan badira ere. Kasu horietan guztietan, errentatzaileari sinesgarriro egin behar zaio jakinarazpena, lagapenhartzailea edota azpierrentaria finkan sartu baino lehen. Baldintza hori ez betetzeak kontratuaren suntsiarazpena erakar dezake (LELren 72. art.). 467. Subrogazioa Errentariaren lekuan, beraren ezkontidea edota beraren ondorengoetako bat subroga daiteke. Horretarako, beharrezkoa izango da, batetik, ezkontide edota ondorengo hori lanbidez nekazaria izatea edo lugintza bere kabuz egitea eta, bestetik, subrogazioa errentatzaileari jakinaraztea (LELren 73.1. art.). Bestalde, lege aginduz, finkaren eskuratzaile oro subrogatuko da erren tatzailearen eskubide eta betebeharretan, baita HLren 34. art.ak babesten du en gainontzeko hipotekarioa ere (LELren 74. art.). ยง155. KONTRATUA AMAITZEA 468. Suntsiarazpena F. BLASCO GASCร
LELk berariaz ezartzen ditu kontratuaren suntsiarazpena ahalbideratzen duten kari batzuk. Aurrerago azaldu dugun moduan, kasu jakin batzuetan, errentariak kontratuaren suntsiarazpena eska dezake. Zehazgabetasun handiz, LELk suntsiarazpenaz hitz egin beharrean, hutsalketaz hitz egiten du hainbat kasutan. Bestalde, LELren 75. artikulua eta ondorengoak beren beregi ari di ra errentatzaileak kontratua suntsiarazteko duen ahalmenari buruz. Artikulu horietara biltzen diren kariak bi multzo hauetan sailka daitezke: 1) LELren 75. art.aren arabera, errentatzaileak kontratua suntsiaraz dezake, errentariak ondoko egintzetarik bat gauzatzen duenean: errenta ez ordaintzea; finka hobetzeko edota transformatzeko betebeharra ez betetzea, nahiz eta kontratuaren bidez horren konpromisoa bere gain hartu; finka osoa zein horren zati bat ez ustiatzea, edota finka hori osoosorik zein zati batez ez erabiltzea LELren 1go. art.an agindutako aprobetxamenduetarako; LELren kontra, errentan emandako finka azpierrentan ematea, lagatzea edota subrogatzea; finkari kalte larriak eragitea, ageriko dolo edo arduragabekeriaz; eta, azkenik, baso aprobetxamendu edo landaketen kasuetan, horiek arauketa berezia baitute, ondokoa, alegia: Baso Ekoizpenaren Sustapenari buruzko ur tarrilaren 4ko 5/1977 Legearen 34. artikulua. Gisa berean, errentatzailearen eskubidea suntsiaraziz gero, finkaren jabetza duenak ahalmena izango du au rreko errentatzaileak itundutako errentamendua suntsiarazteko (LELren 78. artikulua). 2) Era berean, gizarte interesagatiko suntsiarazpen kariak dira ondokoak: errentariak lanbidez nekazaria izateari uztea; erakundeak ez izatea errentari izateko beharrezkoak diren baldintzak (15. art.aren b eta c letrak); errentaria nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea, ustiategi horren zabalera eta inguruabarren ondorioz, errentaria doia ez bada errentamendu kontratua egi teko, LELren 18. artikuluaren arabera; hobekuntza eta lugintzei buruzko in
darreko arauak urratzea, urratze horrek suntsiarazpena dakarrenean; eta, azkenik, lege bereziek zehazten dituzten kasu guztiak (LELren 76. artikulua). Lehenengo hiru kasuetan, IRYDAk edota autonomi erkidegoko erakunde eskudunak izango dute kontratua suntsiarazteko ahalmena (LELren 17 eta 19. artikuluak). 469. Azkentzea Errentamendua azkendu egingo da, ezinbestean edota ezustean finka osoa galduz gero. Horrelakoetan, alderdiek ez dute izango kalteordaina jasotzeko eskubiderik. Galera alderdi baten erruz nahiz doloz gertatu bada, ordea, beste alderdiak kalteordain egokia jasotzeko eskubidea izango du (LELren 82. art.). Finkaren zati bat galduz gero, errentariak bi aukera izango ditu: bata, errentamenduari eustea, errenta urriagoa ordainduz; eta bestea, ordea, kontratuaren suntsiarazpena eskatzea (LELren 82. art.).
Modu berean, errentamendua azkendu egingo da, kasu hauetan: kontratuaren epea agortzen denean, errentariak uko egiten badio luzapen eskubideari; legezko azken luzapena amaitzen denean, KZren 1566. art.aren arabera isilbidezko luzapenik izan ez bada; eta, bukatzeko, isilbidezko luzapena ahi tzen denean (LELren 83. art.). Bestalde, LELren 7. art.ak xedatzen duenez, finkaren gain inguruabar zehatz batzuk pilatzen direnean, errentamendu kontratua LELren aplikazio esparrutik kanpo geratzen da. Horregatik, errentamendua indarrean dagoela, inguruabar horiek gertatuz gero, kontratu hori azkendu egingo da. Kasu horietan, kaltegalerak ordaindu beharko dira, 83.2. art.aren arabera. Azkenik, finka desjabetzeak errentamendua azkentzea dakar. Desjabetzapen kasuetan, errentariak 100. art.an arautzen diren eskubideak izango ditu. §156. OINORDETZA ERRENTAMENDUAN 470. Mortis causa eskualdaketa F. BLASCO GASCÓ
LELren arabera, errentariaren egoera juridikoa post mortem eskualda dakieke pertsona jakin batzuei. Egineginean ere, pertsona horiek nekazari ak izan behar dira lanbidez. Lehenespena izango du borondatezko oinorde tzak, hots, errentariak agintzen duen oinordetzak. Borondatezko oinordekoen artean, hauxe izango da hurrenkera: lehenengo eta behin, errentariaren oinor dekoak, horiek azpierrentari direnean (71. artikuluaren d letra); eta, biga rrenik, senipartedunak edo egitatezko lankideak (79.1. art.). Errentariak ez badu ezer adierazi, pertsona hauek izango dira deituak eta hurrenkera honetan: legez nahiz egitatez bananduta ez dagoen alarguna; ja raunspena irekitzean finkaren azpierrentaria edota egitatezko lankidea den jaraunslea zein legatuhartzailea; eta, azkenik, gainerako jaraunsleetako bat. Oinordetza eskubide berbera duten pertsonak pilatzen direnerako, bi iriz pide ezartzen dira ondoz ondo: jaraunsleek aukeratzea kasuankasuan pila tutako pertsonen artean; eta, jaraunsleek aukeratu ezean, errentatzaileak berak aukeratzea (80. art.). §157. JABETZA LORTZEA 471. Lehenespenez eskuratzeko eskubideak Jakina dugunez, LELk gizarte izaera du. Izaera hori ageriagerian jartzen da beste behin ere, errentariari eskubide batzuk aintzatesten zaizkionean finkaren jabetza lortzeko. Eskubide horiek (LELren 84. art.an eta ondorengoetan arauturikoak, alegia) ondokoak dira: eroslehentasun, atzeraeskuratze eta lehenespenez eskuratzeko eskubideak. Edozein modutan ere, eskubide horiek egikaritu ahal izateko, errentaria ezin da izan, lur ureztatuetan, hogei hektareatik gorako finken jabe; eta, lur lehorretan, berriz, berrehun hektareatik gorako finken jabe (97. art.).
Eroslehentasuna eta atzera eskuratzea egikari daitezke, errentatzaileak gainontzeko bati saldu nahi dionean edota jadanik saldu dionean errentan emandako finka. Kasu horietan, errentariak errentatzaileari ordaindu behar dio kasuankasuan hitzartutako prezioa, kasuankasuan itundutako baldintzetan. Lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikari daiteke, aldiz, errentatutako finka dohaintzan ematen denean, sozietate bati ekartzen zaionean, beste batekin trukatzen denean, ordainean adjudikatzen denean edota, orokorrean, finka hori besterenganatzen denean. Kontratu horietan ez badago zehaztuta zein den finka eskualdatuaren balioa, errentariak prezio zuzena ordaindu beharko du; prezio hori DDLren irizpideekin bat etorriz finkatuko da auzibide zibilean (89. art.). Kasu guztietan, errentariari jakinarazi behar zaio sei hilabeteko epea duela eskubide horiek egikaritzeko. Errentariaren eskubideak babesteko, 91. art.ak zehatzmehatz azaltzen ditu, batetik, eskritura publikoak izan behar dituen betekizunak; bestetik, eskritura hori Jabetza Erregistroan inskribatzeko betekizunak; eta, azkenik, errentariari egin beharreko jakinarazpena.
Hala eta guztiz ere, eskubide horiek ezin izango dira egikaritu, ondoko kasuetan: lehenengo eta behin, errentan emandako finka eskualdatzailearen zein berroren ezkontidearen ondorengo bati edota aurreko bati eskualda tzen zaionean dohain bidez; eta, bigarrenik, trukaketa kasuetan, errentan emandako finka trukagileetako baten finkari erasten zaionean. Azken kasu horretan, finkek hamar hektarea baino gutxiago izan behar dute lur lehorretan eta hektarea batetik behera, aldiz, lur ureztatuetan (92. art.). Bukatzeko, sei urtetan zehar, finka eskuratu duen errentariak ezin izango du hori besterenganatu, errentan eman edota lagatu, IRYDAri zein autonomi erkidegoko erakunde eskudunari eskualdatzen ez badio. Errentariak debeku hori urratuz gero, errentatzaileak finka berreskuratu ahal izango du (85. art.). §158. KOMODATUA F. BLASCO GASCÓ
472. Kontzeptua eta izaera Aurreko gaietan adierazi dugunez, KZk maileguaren barnean arautzen du komodatua. Kontratu mota horren bidez, alderdi batek (komodatugileak, alegia) beste alderdiari (hau da, komodatudunari) gauza suntsiezin bat ematen dio, hori epe batez erabil dezan eta gero berari itzul diezaion. Komodatua, oinarrian, dohainekoa da (KZren 1740. art.). Bistan denez, definizio horretatik atera daiteke komodatua kontratu erreala dela, gauza ematen denean burutzen delako. Orduko, Erromako Zuzenbideak kontratu errealen kategoria onartu zuen; kategoria horretan, datio reia bera zen betebeharren iturri. Gaur egun, berriz, gauza eman baino lehen, komodatu kontratua egiteko borondate adostasuna izan behar da. Edozein modutan ere, benetako arazoa hauxe da: legeak itxuratutako komodatua alde batera utzita, hitzarmen hutsa loteslea da alderdientzat ala nahitaezkoa da gauza eskualdatzea? Autorerik gehienek lehendabiziko jarrera hartu dute. Ildo horretatik, JORDANO BAREAk dioenez, legeak itxuratutako komodatua ohi ko kasua da, sarritan borondate adostasuna eta gauzaren ematea jarraian doa zelako. Hala ere, legeak ez du inolako eragozpenik jartzen, adostasunezko komodatu kontratua onartzeko; gainera, kontratu horrek betebehar izaera edukiko du, KZren 1255. art.aren arabera. GULLÓNen esanetan, beste kontu bat da, ordea, hauxe: gauza biharetzi komodatuan emango dela esatean, borondate aitorpen hutsak zuzenean sortzen al ditu betebeharrak? Azken arazo hori konpontzeko, borondate aitorpenaren interpretazioa besterik ez da egin behar. 473. Ezaugarriak Kontratu erreala izateaz gain, komodatua alde bakarreko kontratua da. Hori esan daiteke, behinik behin, legearen araberako komodatuari buruz; sortu ere, alderdi batentzat bakarrik sortzen ditu betebeharrak: komodatudunarentzat, hain zuzen. Horren arabera, komodatudunak gauza itzuli beharko du, komodatua bukatzen denean. Dena dela, kasu jakin batzuetan,
komodatugileak ere zenbait betebehar izan ditzake. Adibidez, KZren 1751. art.ak arautzen duen betebeharra komodatugileari bakarrik dagokio. Egineginean ere, betebehar hori ez da komodatudunari dagokion betebeharraren elka rrekikoa edo kontraprestazioa; bi aldeko kontratuetan, ostera, bestelakoa gertatzen da. Dohainekotasuna da komodatuaren beste ezaugarri bat; are gehiago, KZren 1740. artikuluak xedatzen duenez, ezaugarri hori oinarrioinarrizkoa da komodatu kontratuan. Beraz, errenta edo beste kontraprestazioren bat fin katuz gero, hori ez litzateke komodatua izango, beste kontratu bat baino, esaterako, gauzen errentamendua (KZren 1741. art.). Era berean, komodatuak iraupen mugatua izan behar du. Alderdiek ze haztuko dute iraupen hori kontratuan bertan. Horren inguruan ez badute ezer adierazi, kontutan izan beharko da gauzari ematen zaion erabilera; gauza komodatuan ematen da, gauza horri erabilera jakin bat emateko eta erabile ra horrek zehaztuko du, hain zuzen ere, komodatuak izan behar duen iraupena. Irizpide horrek ez badu konponbiderik ematen, tokiko ohiturak era tortzen duena aplikatuko da. Eta, azkenik, hortik ere ezin bada irtenbiderik ondorioztatu, komodatugileak ahalmena izango du gauza edozein momen tutan erreklamatzeko (KZren 1749 eta 1750. art.ak). 474. Kontratuaren osagaiak A) Subjektuak Komodatugilea eta komodatuduna dira kontratu horren subjektuak. Le hendabizikoak gauzari eman behar zaion erabilera xedatzeko gaitasuna izan behar du. Beraz, jabea, gozamenduna, zentsuemailea edo azalera eskubideduna izan daiteke, besteak beste. Aitzitik, ezin da inoiz ere izan erabili eta biztantzeko eskubideen titularra, horiek bereberezkoak baitira. Bestalde, kon tratatzeko gaitasun orokorra izan behar du komodatugileak, bai eta komodatudunak ere. F. BLASCO GASCĂ“
KZren 1742. art.aren arabera, mortis causa eskualda daiteke bi alderdien egoera juridikoa. Horixe ahalbideratzen du orokorrean KZren 1257. art.ak, betebeharrak jorratzen dituenean. Arestian aipatutako 1742. art.ari berriro helduz, komodatua komodatudun zehatz bati begira egin bada beren beregi, komodatudunaren jaraunsleek ezin izango dute gauzaren erabilerari eutsi eta gauza hori komodatugileari itzuli beharko diote. Komodatudunak bat baino gehiago izanez gero, gauzaren gaineko erantzukizun solidarioa izango dute (KZren 1748. art.). B) Objektua Gauza suntsikorrak ezin dira izan komodatuaren objektu (KZren 1740. art.). Testuinguru horretan, KZren 337. art.ak zehazten duenez, gauza suntsikor gisa hartu behar dira gauza kontsumikorrak. Dena den, gauza kontsumikorrak ere komodatuaren objektu izan daitezke, horiei eman behar zaien erabilera zehatzak ez baditu gauzok kontsumitzen; esate baterako, elikagaiak ematen direnean, antzezlan batean ager daitezen, horiek kontsumitu gabe (Erromako Zuzenbidearen garaitik, ad pompam vel ostentationem mailegu deritzo kontratu mota horri). Era berean, kontratuaren objektu izan daitezke ondasun higikorrak nahiz higiezinak. 475. Alderdien eskubideak eta betebeharrak A) Komodatuduna Komodatuaren bidez, komodatudunak gauza erabiltzeko eskubidea du, aldez aurretik hitzartutako erabileraren arabera. Erabilerarik hitzartu ez bada, komodatudunak gauza erabiliko du, tokiko ohituraren arabera (ALBALADE JO). Egineginean ere, komodatudunak ezin ditu eskuratu gauza horrek ema ten dituen fruituak. Hala ere, badirudi ondoko fruituak aprobetxa ditzakeela: batetik, komodatugileak baztertzen dituenak eta,
bestetik, komodatudunak be rak bilduko ez balitu, galdu egingo liratekeenak. Horrez gain, KZren 1104. art.ak xedatzen duenez, komodatudunak gauza zaindu behar du, familiako guraso onaren arretarekin. Erantzukizunari da gokionean, KZren 1746. artikuluaren arabera, komodatudunak ez du izango gauzaren erabilera hutsak eragin ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunik. Bestelako kasuetan, ordea, erantzukizuna izango du, komodatugileari begira. KZren 1744. artikuluak aginduta, kasu zehatz batzuetan, komodatudunak erantzukizuna izango du, gauza ezustean galtzen denean ere. Ezusteko galeraren gaineko erantzukizuna izango du komodatudunak, ondoko kasuetan: lehenengo eta behin, gauzari ez dionean eman komodatugilearekin hitzartu zuen erabilera; eta, bigarrenik, gauza bere eskutan dagoenean, aurretiaz hitzartutako denbora baino gehiago. Era berean, gauza tasaturik eman eta gero, hori ezustean galtzen bada, komodatudunak tasazioaren prezioa eman beharko dio komodatugileari, horren kontrako itunik ez badago (KZren 1745. artikulua). Gainera, komodatudunak berak ordaindu behar ditu gauza behar bezala artatzeko eta erabiltzeko egin behar diren gastu guztiak (KZren 1743. art.). Bukatzeko, kontratua azkentzen denean, komodatudunak gauza itzuli behar du, hori jaso zuen moduan (gorago aipatutako narriadura arruntak salbu). Bestetik, ezin izango du gauza atxiki, komodatugileak zor diona kobratzeko (KZren 1747. art.). Gorago esan dugun moduan, komodatudunak bat baino gehiago izanez gero, gauzaren gaineko erantzukizun solidarioa izango dute (KZren 1748. artikulua). B) Komodatugilea Komodatugilearen kontratu egoerari buruz, ondoko eskubidea azpimarra daiteke: komodatua azkentzen denean, komodatugileak gauza berreskuratzeko eskubidea du, lehentxoago adierazitako irizpideen arabera. Dena dela, epea agortu baino lehen, gauzaren itzulketa eska dezake, horren presazko beharrizanik edukiz gero (KZren 1749. art.). Bestalde, komodatu kontratuak betebehar batzuk ezartzen F. BLASCO GASCĂ“
dizkio komodatugileari ere; berbarako, gauzaren aparteko gastuak ordaintzeko betebeharra (KZren 1751. art.). Hori betetzeko, aparteko gastuak egin baino lehen, komodatudunak komodatugileari jakinarazi behar dio horiek egiteko asmoa duela. Komodatugileak adostasuna ematen badu, bere gain hartzen du aparteko gastuak ordaintzeko betebeharra (GULLÓN). Baina gastuok presazkoak badira eta komodatuduna ezin bada geratu erantzunaren zain, zuzenean egin di tzake aparteko gastuak eta, gero, komodatugileari erreklamatu. Gisa berean, gerta daiteke gauzak zenbait akats izatea eta komodatugileak horren berririk ez ematea komodatudunari. Horrelakoetan, akats horien ondorioz komodatudunari kalte egiten bazaio, orduan kalteon erantzukizuna komodatugileak izango du (KZren 1752. art.). 476. Azkentzea Komodatu kontratua azkendu egiten da, kontratuaren iraupen epea ahitzen denean. Kontratuan ez bada epe zehatzik finkatu, KZren 1750. art.ra bildutako irizpideen arabera zehaztuko da kontratuaren iraupena eta, hori agortzean, komodatua azkenduko da. Komodatugilearen erreklamazioak ere komodatua azken dezake, gauzaren presazko beharrizana egonez gero (KZren 1749. art.). Azkenik, baita komodatua azkentzen da arrazoi orokorrengatik ere; adibidez, gauzaren galerak edo suntsipenak komodatua azkentzen du, ezbehar horiek komodatudunari ezin bazaizkio egotzi. §159. PREKARIOA 477. Egitatezko kasua Prekarioa ez da kontratu mota bat, egoera juridiko zehatz bat baino. Egoera horretan, pertsona batek inoren gauza du dohain bidez; dena den, gauza hori itzuli beharko du, horren ugazabak edo titularrak hala eskatuz gero. Arrazoi desberdinek eragin dezakete egoera hori, besteak beste: kontra tuak, titularraren baimenak edo jasamen hutsak, kasuan kasuko
tituluak indarra galtzeak etab. Aipatu ere, JZLren 1565.3. art.ak prekarioa aipatzen du, botaketa eragiten duten karien artean. Artikulu horren arabera, prekario egoeretan, prekariodunak finka lupertzen du, horren truk ezer ordaindu gabe. Hori dela eta, prekariodunaren egoera juridikoak ezin du babes sendorik izan; aitzitik, egoe ra horri ezin izango zaio eutsi, finkaren titulartasuna duenak edo finka hori edukitzeko eskubidea duenak erreklamazio egokia egiten badu. Beraz, preka rioaren ezaugarririk nagusiena da egoera hori zilegia izatea, hots, pre karioduna onustedun edukitzailea izan ahal izatea. Hori guztia dela bide, prekarioaren ondorerik garrantzitsuenak edukitzaren arloan azaldu behar di ra; horren azterketa Gauzei buruzko Zuzenbideari dagokionez, horretara jo behar da.
BIBLIOGRAFIA Lan orokorrez gain, ondokoak kontsulta daitezke: Errentamenduak orokorrean: ALAMILLO SANZ eta GALINDO MALO, «Arren damientos sometidos al Código civil y a la ley especial», La Ley, 1985–4, 1108. or. eta ondorengoak; BELTRÁN DE HEREDIA Y ONÍS, «La obligación de saneamiento», RDP, 1964, 367. or. eta ondorengoak; CARRASCO PERERA, «La obligación del arrendador de mantener al arrendatario en la posesión útil de la cosa arrendada», PJ, 1986, 71. or. eta ondorengoak; ESTRADA ALONSO, «La eficacia de los contratos de arrendamientos sobre los bienes inmuebles hipotecados», RCDI, 1989, 411. or. eta ondorengoak; GARNICA MARTÍN, «Posición jurídica del subarrendatario y cesionario en el proceso de resolución del contrato de arrendamiento», RGD, 1990, 3125. or. eta ondorengoak; GRADO SANZ eta RUANO BORRELLA, «Inscripción de arrendamientos de bienes inmuebles. Efectos en cuanto a tercero del arrendamiento no inscrito. El derecho de retorno», RCDI, 1987, 1677. or. eta ondorengoak; GÓMEZ CALERO, «El contrato de arrendamiento de minas», RGLJ, 1971, 27. or. eta ondorengoak; GÓMEZ LAPLAZA, «Los arrenda mientos rústicos en el Código civil: aproximación a los arts. 1575 y 1576», Centenario del Código civil, Madril, 1990, 905. or. eta ondorengoak; GUIJARRO HERNÁNDEZ, «La declaración de ruina de la finca como causa F. BLASCO GASCÓ
de extinción del contrato de arrendamiento», La Ley, 1988–4, 943. or. eta ondorengoak; LUCAS FERNÁNDEZ, «Comentarios a los artículos 1542 a 1582», Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XX–1, Madril, 1980, eta in Comentario del Código civil, Justizi Ministerioa, Madril, 1991; MENÉNDEZ, «El derecho de retorno arrendaticio y el problema que suscita», RDP, 1977, 430. or. eta ondorengoak; PANTALEÓN PRIETO, «Respon sabilidad extracontractual y responsabilidad contractual (contrato de arrenda miento de cosas). Solidaridad entre los civilmente responsables de un daño. Doctrina del <fallo justificado>», CCJC, 6. zk., irailaabendua, 1984, 1869. or. eta ondorengoak; TORRES GARCÍA, «Arrendamiento ad meliorandum», PJ, 9. zk., martxoa, 1988; TORRES GARCÍA: «Notas para el estudio del art. 1577 CC: Arrendamientos rústicos sin plazo concertado», Centenario del Código civil, Madril, 1990; VATTIER FUENZALIDA, «Arrendamien to rústico regido por el Derecho común: prórroga indefinida a voluntad del arrendatario. Arbitrio de una parte y nulidad parcial. Congruencia basada en una petición subsidiaria», CCJC, 6. zk., irailaabendua, 1984, 2011. or. eta ondorengoak. Hiri errentamenduak: ALBACAR LÓPEZ, La Ley de arrendamientos urbanos: comentarios y jurisprudencia, Granada, 1989; ALAMILLO SANZ, La denegación de la prórroga de la Ley de Arrendamientos urbanos en la doctrina del Tribunal Supremo y de las Audiencias provinciales, Iruñea, 1984; BERNAL MARTÍN, «La sucesión mortis causa en el arriendo de local de negocio», RDM, 1960, 149. or. eta ondorengoak; BONET CORREA, Arrendamientos urbanos con renta actualizada, Madril, 1981 eta Arrendamientos urbanos con renta actualizada. Cláusulas de estabilización y elevación ante el Tribunal Supremo, Iruñea, 1982; COSSÍO eta RUBIO, Tratado de arrendamientos urbanos, Madril, 1949; CASTÁN TOBEÑAS eta CALVILLO, Tratado práctico de arrendamientos urbanos, Madril, 1965; FERRANDIS VILELLA, «Suce sión en los arrendamientos. Transmisión mortis causa de los derechos y las obligaciones del arrendatario», ADC, 1954, 405. or. eta ondorengoak; FUENTES LOJO, Suma de arrendamientos urbanos, 3 liburuki, Bartzelona, 1987; GARCÍA GIL, Los arrendamientos urbanos en la doctrina del Tribunal Supremo, Valentzia, 1986; RODRÍGUEZ AGUILERA eta PERE RALUY, Derecho de arrendamientos urbanos, Bartzelona, 1965; SOTO NIETO, Traspaso de locales de negocio, Bartzelona, 1963. Landa errentamenduak: AGÚNDEZ FERNÁNDEZ, Comentarios a la Ley de arrendamientos rústicos, Granada, 1987; BELTRÁN, «Sobre los contratos de integración vertical en la agricultura», ADC, 1989, 445. or. eta ondo
rengoak; COBACHO GÓMEZ, Estudio sobre la Ley de arrendamientos rústicos, Murtzia, 1982; CORRAL DUEÑAS, «La nueva Ley de Arren damientos Rústicos y el Registro de la Propiedad», RCDI, 1982, 601. or. eta ondorengoak; DOMÍNGUEZ LUELMO, «La conversión de la aparcería en arrendamiento rústico», RDP, 1989, 515. or. eta ondorengoak; GIL ROBLES eta GIL DELGADO, Arrendamientos rústicos y legislación agraria básica, Madril, 1984 eta Comentarios prácticos a la Ley de Arrendamientos rústicos, 2. argitaraldia, Madril, 1982; MOZOS Y DE LOS MOZOS, «La nueva Ley de Arrendamientos rústicos. Comparación crítica con la legislación anterior», RDP, 1982, 99. or. eta ondorengoak; SANZ VIOLA, «El profesional de la agricultura y el cultivador personal en la Ley de Arrendamientos rústicos: delimitación de conceptos y orientaciones jurisprudenciales», AC, 1988–2, 2736. or. eta ondorengoak; VATTIER FUENZALIDA, «La duración y la renta en los arrendamientos rústicos», RDP, 1983, 671. or. eta ondorengoak, eta «Gastos y mejoras en el arrendamiento rústico», ADC, 1984, 63. or. eta ondorengoak. Komodatua eta prekarioa: DE ÁNGEL YÁGÜEZ, in Comentario del Código civil, Justizi Ministerioa, Madril, 1991, sub 1741.etik 1752.era arteko art.ak; JORDANO BAREA, La categoría de los contratos reales, Bartzelona, 1958; MARÍN PÉREZ, «Comentario a los artículos 1740 a 1752», Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XX, Madril, 1982; MARTÍN RETORTILLO, El precario en el Derecho civil español, Madril, 1949; «El comodato en nuestros días», ADC 1953, 839. or. eta ondorengoak; MORENO MOCHOLI, El precario, Bartzelona, 1976.
F. BLASCO GASCÓ