Beti Kontu - 51. aldizkaria

Page 1

51. zkia

Beti kontu www.mlagundia.net

2014ko martxoa

Urte berria, albiste berriak Ikasturteko 2. aldizkari honetan, albiste, erreportaia eta elkarrizketa interesgarriak jaso ditugu, gure irakasleen zaletasunak zeintzuk diren ezagutu nahi izan dugu, esaterako, eta Gabonetako jaialdiko argazkiak ere ikusgai jarri ditugu, besteak beste. Gorputz Hezkuntza ariketa fisikoa egin ostean dutxatzea derrigorrezkoa izan behar dela uste al duzue? Jon De La Rosak galdera hau luzatu die ikasleei, eta bere iritzia ere eman du ale honetan. GMHZko ikasleak Gallineron izan ziren eta honen inguruko erreportaia egin dugu. Euskararen eguneko pegatina lehiaketako irabazleekin ere egon gara, eta egun honen jatorriari buruz ere jakin dugu. Agenda 21eko ikasle taldea ereberriz martxan dela ba al dakizue? Gabonetan edo urteko beste edozein sasoitan jostailuak erosteko 10 gomendio ere emango dizkigute zikloetako ikasleek. Espero dugu ale hau zuen gustukoa izatea.

DBHko 1. mailakoen blogak! DBH 1. mailako ikasleek bi blog argitaratu dituzte gela bakoitzean egindako lanak erakusteko. www.mlagundia.net/ blogak/ helbidean aurkitu ditzakezue bi blogak.

Barnetasunari buruzko proiektu berria Barnetasunaren heziketari buruzko “i” proiektu honek pertsonaren dimentsioen arteko oreka eman nahi du, eta dimentsio horiek lotu, heziketa integrala sustatzeko. Informazio gehiago www.mlagundia.net helbidean. Espaloia,1 · 20570 Bergara / Postakutxatila/apartado, 26 / Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 / E·maila:marilagikastola@euskalnet.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.