1 minute read

06G ARRI-BOTX BINOMIOA

GURE AZKEN GELTOKIA ARRI-BOTX BINOMIOA IZANGO DA. GELTOKI HONETATIK, JON ARRIZABALAGA ARRI ETA JOSE MARIA ARANBARRI BOTX NAHI NITUZKE OMENDU. ONDARROAN BERTSOAREN SINONIMOA DA BIKOTE (BINOMIO) HAU.

Arri eta Botx kuadrillan, lagunartean, familian…. hasi ziren kantuan. Hasieran kantu eta bertso zaharrak kantatuz jarduten zuten edozein txoko edota tabernatan. Geroago bertsozaleak izanik, pixkanaka-pixkanaka, euren sormena erabiliz, bat-bateko bertsoak kantatzera jo zuten. Ikusirik gustura aritzen zirela, eta bat-bateko bertsoak ematen zien betekada ederra zela, gero eta sarriago aritzen ziren bertsotan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan ere parte hartu zuten. Beren bertsotarako trebetasuna azaleratu zenean, herrian bertsolariak behar zirenean Arri eta Botxi deitzen zitzaien. Hauek, ezin esan ezetz eta herriko ekintza, omenaldi eta saio gehienetan kantatzen aritu izan dira azken lau hamarkadetan.

Advertisement

2017an egin zen Antxoa Egunean, Ondarroako Udalak Zilarrezko Antxoarekin saritu zituen Arri eta Botx. Urteetan egin duten bertso ibilbidea eta herrigintzarekiko izan duten konpromisoa eskertzeko.

Gaur zilarrezko antxoa ere etorri da paparrera eskertzekoa degu benetan egin dezuen harrera bertsolariak lehen baginen jarraitu degu aurrera kultura, kirol, hileta, ezkontza kantuz zuen esanera etorkizuna hementxe dago bertso eskola bat gainera. (bis)

Jose Mari Aranbarri Botx

Antxoa Eguna 2017ko maiatzak 13

Esan behar da gaurko antxoa ohorea da guretzat urteetan eindako lana hartu duzue ta aintzat aurrera segi egingo degu dudarik ez euki behintzat zuen txaloak guretzat eta gure bertsoak zuentzat

Jon Arrizabalaga Arri

Antxoa Eguna 2017ko maiatzak 13

Arri eta Botx bertsolariak bikote paregabea, behin hasi ziren bertsotan eta ezin gelditu ordea. (bis) Bertso eskolan kantatzea guk zuekin da, ohorea. Herri honetan zaretelako bertsoaren zutabea ahotsa ta kolorea ikaragarri ederra baita jaso dugun ondarea. (bis)

Iñaki Lersundi

Antxoa Eguna 2017ko maiatzak 13

2015ean, Ondarroako Bertsozale Taldeak ekimen bat ipini zuen martxan, Ondarroako Udalarekin eta Bizkaiko Bertsozale elkartearekin batera. Ekimen hau, Arri-Botx Bertsopaper Lehiaketa izan zen. Arrik eta Botxek urteetan egindako lanari eskerrak eman eta utzitako ondarearen jarraipena izateko asmotan. Bertsopaper lehiaketa hau, hezkuntza arautuan bertsolaritza ematen duten umeei zuzendua dago. Harrobia ereiteko asmotan.

Bukatzeko, hitz hauek erabili nahi dituk soilik. Eskerrik asko, Arri eta Botx.

This article is from: