Orkoien nº 81 - eus

Page 1

Argitaratzailea

Juan Carlos Unzue EAEaren alde dirua biltzeko egindako ongintzazko partidan, FC Bartzelonaren eta Manchester Cityren artean Spotify Camp Nou estadioan jokatu zena 2022ko abuztuaren 24an, Bartzelonan. Dax Images.

≥ JUAN CARLOS UNZUEREN INGURUKO ERREPORTAJE BEREZIA

“Ilusio handia dut eta eguna iristeko gogoz nago”

Datorren larunbatean, urriak 8, Orkoienek Juan Carlos Unzué gure bizilagun maitea omenduko du. Futbolzelaiaren izen berriaren ospakizun ofiziala egingo dugu berarekin batera, eta ANELAren, Nafarroako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartearen, aldeko partida bat antolatuko dugu.

2020ko ekainean, AEA zuela iragarri ostean, udalbatzak aho batez erabaki zuen udal futbol zelaiari bere izena ematea. Horrela, keinu polit eta maitekorra egin nahi zitzaion bai berari eta baita bere egoerari ere. Ondo merezitako aintzatespena bere ibilbide profesional eta pertsonalari, iragarpen latzak azkartua. Urtebete geroago, instalazioaren sarrera apaintzen duen murala ikusi genuen, bere figura betiko gogoratzen lagunduko digun sorpresa polita. Irudian, futbolari ohi eta entrenatzaile ohiaren bi marrazki ageri dira, AEAren inguruan aipatu ohi duen esaldi batek lagunduta: “Bizitzak merezi du, dena amiltzen ari dela ematen duenean ere”.

Lana Koldo Calvo artista barañaindarrak egin du.

Unzueren lana guztiz eredugarria da. Osabiderik ez duen gaixotasun hau pairatu arren, inoiz ez dio borrokatzeari utzi eta beti egon da gertukoekin, senideekin… eta auzokideekin. Ahal duen guztietan, modu goraipagarri eta adoretsuan, gaitza zabaldu eta ezagutarazten du, bai eta ikerketarako dirua bildu ere. Omenaldi horretarako programatutako jarduerak, zenbaki honetan aurkezten direnak, mimoz prestatu ditu Jesus Maria Unzue Ozcoidi alkateordeak (gure protagonistaren odoleko lehengusua).

Bi urteko aldea dago bata eta bestearen aldean. Juan Carlos Unzue futbolean murgildu zenean, Ozcoidi musikaren eta

Gurutze Gorriaren munduan murgildu zen. Ezin zitekeen bestela izan, “Juan Carlosek jarri behar zuen berinaguraziorako data”, adierazi zuen aspaldi Jesus Mariak tokiko hedabide batean.

Entrevista

G. Juan Carlos, azkenean partidak eta omenaldiak badu data, datorren urriaren 8an izango da. Nola jasoko duzu babes hau etxean? Imajinatzen dut, gainera, atzerapen horren arrazoietako bat izan den pandemiaren ondoren, gogo eta ilusio handia izango duzula.

E. “Ilusio handia dut eta eguna iristeko gogoz nago” Oso intimoa eta hurbila izango da gure inguruan maite dugun jende askorekin..

G. Zoazen tokira zoazela, beti eramaten duzu AEAren inguruko mezua,pozik al zaude orain arte

AURKIBIDEA Herriko argientzako dirulaguntza Futbol Plaza Txapelketa San Migel jaiak
Udal informazioari buruzko aldizkaria
81. zk · 2022ko iraila 3 4 6
Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/g 31160 Orkoien - Nafarroa administracion@orkoien.com Tel. 948 32 11 11 Fax: 948 32 11 12 Argitalpen-ekoizpena: Editorial MIC L. G.: NA2322/2004 Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.

lortutakoarekin?

E. Pozik sentitzen naiz jendeak orokorrean ondo erantzun duelako, eta ikusi nahi ditut politikariek gure mezua entzun ostean egingo dituzten aldak, aldarrikatzen dugun bizitza duin izateko ahal bezain laster heltzea espero dudanak.

G. Nola uste duzu lagundu diezaiekeela gizarteak, oro har, AEA duten pertsonei?

E. Jende xumeak asko laguntzen digu dagoeneko, eta asko eskertzen dugu. Gure egoera eta gaixo gehienen errealitate gordina ezagutzen duenean, hunkituta geratzen dira eta kontzientzia hartzen dute. Jende askok laguntzen digu era batera edo bestera.

G. Nola baloratzen duzu Orkoiengo herriak ekitaldiaren eta dirubilketaren aurrean eman duen erantzuna?

E. Bikaina. Ziur oso arrakastatsua izango dela eta ni oso babestuta sentituko naiz. Pozik diru bilketa horrekin Nafarroako AEAdun gaixoei lagundu ahal izango diedala ANELAren bitartez.

G. Hurrengo hilaren 8an emozioak hitzak lapurtuko balizkizu (ziur ezetz), aukera hau aprobetxatu nahi duzu zure auzokideei zerbait esateko??

E. Ez dut uste hitzik faltako zaidanik guztiei nire esker ona adierazteko. Jarraipena…

Nabarmena da zeinen maitatua den Juan Carlos Orkoienen. “Solidarioa”, “alaia”, “hurbila”, “atsegina”, “nekaezina” edo “ausarta” dira berari buruz galdetuta edozein herritarrek aipatzen dituen ezaugarriak. “Gaztaroko idolo bat ikusten dut; jatorri xume batetik abiatuta, askok lortu nahi izan genuen baina lortu ez genuen kirolbikaintasunera iritsi zen”, kontatu digu Juan Pedro Artazcozek Unzueri buruz galdetu diogunean. Carlos Arroniz alkateak berak honela definitzen du: pertsona bizia, langilea, etengabea eta zorrotza, “ez soilik besteekin, bereziki bere buruarekin. Futbol munduko profesional handia. Solidarioa, xumea, maitagarria eta gertukoa”. Oroitzapenak ere azaleratzen dira futbolari ohiaren inguruan galdetuz gero. Juan Pedrok Sastrecokokoa zen garai hartako futbol partidetan gogoratzen du: “Futbolean jokatzen zuen bakarra bera zen, eta besteok ostikoak eman besterik ez genuen nahi; eta, ondoren, futbito txapelketa haiek pilotalekuan, atea txiki bihurtzen zen bera horren handia izanda”. “Haur alaia zen, oso garatua zuen lehiakortasunaren sena, eta horrek beti bultzatu zuen helmuga berriak lortzera. Berdin zion futbolean jokatzea, bizikletan ibiltzea edo beste edozein jarduera izatea, beti ematen zuen bere onena lehena izateko”, jarraitu du Juan Pedro Artazcozek.

Ongintzazko Omenaldi Ekitaldirako sarrerak udal webgunean salgai: www.orkoien.com. Sarrera orokorra: 5 euro.

Orkoiengo herritarrentzako lehentasunezko salmenta irailaren 26tik 30era izango da, eta publiko orokorrarentzako urriaren 1etik edukiera agortu arte.

Carlos Arronizek azpimarratu du zergatik jaso behar duen kirolari peto honek omenaldia: “AEA gaixotasunari ikusgarritasuna emateko eta gaixotasun hori ikertzeko baliabideak lortzeko egiten duen lana guztiagatik. Eta, nola ez, bere kirol-ibilbide luze eta arrakastatsuagatik ere”. Arronizen ustez, era berean, omenaldi hori AEAa modu batera edo bestera pairatzen ari diren pertsona guztiei zabaldu dakieke. “Aukera hau probestu nahi dut gaixoen arretan buru-belarri dabiltzan osasungintzako profesionalei eta senideen lana eta ardura azpimarratu eta balioan jartzeko. Kasu honetan, aipamen berezia egin nahi diot Mariari”, erantsi du. Ildo beretik doa Artazcoz ere; izan ere, “herrian beste kirolari batzuk egon diren arren, argi dago hemendik atera den kirol-adierazgarririk handiena izan da, arrakasta handiak lortu ditu, baina inoiz ez ditu ahaztu bere jatorria, bizilagunak eta lagunak, ezta hemendik urrun egon zen uneetan ere”. Fernando Zamora bere txikitako lagunak Unzue “anaia baino gehiago” duela aipatu du, eta bere irudia Orkoienentzako “oso handia” dela dio. “Orkoiengo herri osoa eta ni oso harro gaude, gu guztiok ordezkatzen gaituen garai guztietako gizonik handiena delako. Hemen beti izango du herri oso bat bihotz-bihotzez maitatuko duena”, gaineratu du. Sentimendu horrekin bat egiten du Silvia Iribarrenek, eskolan harekin jolasten zena ‹poliziak eta lapurrak› jolasera edo zapi-jokoan. polisetan eta kakoetan edo zapijokoan. “Herriaren izena herrialdeko txoko guztietara eraman du, eta horregatik, harro egoteko modukoa da guztiontzat. Gainera, batez ere orain, AEAren aurkako borrokaren aitzindari gisa, auzokide guztien elkartasun sentimenduak bateratzea lortu du”.

Finean, askorentzat Juan Carlos Unzue oraindik ere besteek jolasten jarrai zezaten baloiak garbitzen zituen mutiko hura da, edo Harrizko Monasterioa bisitatzera joan zirenean galdu izanaren plantak egin zituela bere emaztearekin ateratzen hasi zenean, Juan Ignacio Ciaurrizek dioskunen gisara. Juan Carlosek bizitza irensten du, bizipoza du ororen gainetik eta ezbehar guztien gainetik. “Erresilentzia hitza definitzeko adibiderik argiena da”, haren txikitako laguna den Iribarrenek adierazten duenez, eta hitz hauek eskaintzen dizkio elkarrizketaren amaieran: “Juan Carlos maitea, badakizu kinta eta haurtzaroko oroitzapenak partekatzen ditugula. Etxean beti jarraitu izan dugu zure futbol-ibilbidea. Orain, AEAren

aurkako borrokan eredu miresgarria izaten ari zara guztiontzat: lider eskuzabala, nekaezina, ausarta eta konprometitua. Ea gobernariei AEAren legea izapidetzeari buruz egindako aldarrikapen guztiek laster fruituak ematen dituzten!”.

Juan Carlos Unzueren biografia laburra

Juan Carlos Unzue Labiano

Orkoienen (Nafarroa) jaio zen 1967ko apirilaren 22an (55 urte). Berriozar CFko haur kategorietan futbolarekiko grina sentitzen hasi zen eta futbolari eta entrenatzaile bezala bere ibilbide profesionala eta kirol ibilbidea garatzea lortu zuen. Zelaian atezaina zen eta Espainiako Lehen Mailako hainbat taldetan aritu zen, hala nola CA Osasunan, FC Barcelonan, CD Tenerifen edo Real Oviedon, nahiz eta bereziki Sevilla FC taldeko atezain gisa den ezaguna. Bertan, 1990 eta 1997 urteen artean 222 partidu jokatu baitzituen. Errege Kopa bat (1989-1990) eta Errekopa bat (1988-1989) eskuratu ditu. Entrenatzaile lanetan Numancia eta Girona FC taldeak zuzendu zituen, Espainiako Bigarren Mailan, eta Vigoko Celta taldea Espainiako Lehen Mailan (eta atezainen entrenatzailea eta FC Barcelonako bigarren entrenatzailea izan zen).

Gainera, Juan Carlos Unzue Eusebio Unzueren anaia da, Movistar Team txirrindularitza talde profesionaleko kudeatzaile nagusia. 2020ko ekainaren 18an iragarri zuen entrenatzaile lana utziko zuela, alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu baitzioten (ELA). Une horretan bertan ekin zion aktibista lanari, hitzaldiak eskainiz eta osabiderik gabeko gaixotasun honi buruzko kontzientzia zabalduz. 2022an DAZNen futbol esatari gisa hasi da lanean eta bere soldata guztia AEAren aurka borrokatzen duten fundazioei ematen die.

2 ≥ JUAN CARLOS UNZUEREN INGURUKO ERREPORTAJE BEREZIA

JUAN CARLOS UNZUEREN OMENALDIKO EGITARAUA, ANELAREN ALDE

10:00 Erraldoien konpartsaren irteera Ipertegi kaletik. Kupueta auzoa, Txapelategi kalea, Saramago pasealekua, Mendikur eta Iturgain plaza gurutzatuko dituzte futbol zelairaino.

10:30 Puzgarriak futbol zelaian..

12:30 Magia ikuskizuna Sun magoarekin futbol zelaian.

13:30 Kalejira Orkoiengo txistulariekin eta Batuklag batukadarekin Iturgain eta Mendikur plazetan, eta Saramago pasealekuan..

16:30 Juan Carlos Unzueren omenezko ekitaldia eta futbol partida kide ohien artean. Hainbat ekitaldi musikal eta kultural egongo dira. Atsedenaldian jokalariek sinatutako baloi bat zozkatuko dute.

18:30 Ekitaldiaren amaiera.

LABURRAK

IDAEk milioi bat euroko dirulaguntza eman dio Orkoiengo Udalari herriko argiak berritzeko

LAGUNTZEN DUTEN ELKARTEAK:

• Kirol Sport kluba

• Orkoiengo Erraldoien Konpartsa

• Orkoiengo Txistulari Taldea

• San Miguel abesbatza

• Baietz Dantza Taldea

• Orkoiengo Erregeen Kabalkada

• San Lorenzoko gaiteroak

• Batuklang Batukada

Pintaketak eraikin pribatu eta publikoetako fatxadetan

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDEA) ia milioi bat euroko dirulaguntza eman digu eraginkortasun txikiko argiak ordezteko (egungoen % 95), eta instalazioak eta aginte-zentroak hobetzeko eta eguneratzeko.

Jarduera horiek argi-puntu sorta bakoitzaren banaketa optimoa hobetuko dute eta, horrela, energia asko aurreztuko da.

Jarduera hauek bi urteko epean egin beharko dira. Hori baino lehen, Udalak izapide bat egin beharko du proiektua lehiaketara ateratzeko, eta, ondoren, beharrezkoa den materialaren hornidura eta kokapena esleitzeko.

Orkoiengo Udalak dei egiten die herritarrei Orkoiengo eraikinetan ugaritzen ari diren margoketak ekiditeko.

Oso gustu txarreko pintaketak dira eta fatxadak zikintzen dituzte, baina, horrez gain, batzuk iraingarriak dira eta mezu arrazistak, homofoboak, matxistak, eta abar dituzte, edozein modutan saihestu beharko genituzkeenak.

Inor horrelakorik egiten ikusiz gero, Foruzaingoan edo Guardia Zibilean salaketa jartzera animatzen ditugu herritarrak, bai eta Udalean ere.

Era berean, gogorarazi nahi dugu jabetza pribatuetan egindako margoketak horien jabeek ezabatu behar dituztela.

Pintaketa hauek azkenaldian Orkoienen ugaritzen ari diren jarduera bandalikoen artean daude. Adibide gisa, dagoeneko aipatutakoez gain, duela hilabete inguru Angel Gutierrez haurren jolastokian apurtuta agertu zen zabu biribila daukagu. Hori ordezkatzeak 2.000 euroko kostua izan du, Orkoiengo bizilagun guztien poltsikoen kalterako.

3 ≥ JUAN CARLOS UNZUEREN INGURUKO ERREPORTAJE BEREZIA
ANELAREN STANDA EGOKI IRITZITAKO LEKUETAN JARTZEA ERRAZTUKO DA

J

oan den abuztuaren 30ean Osasuna Fundazioak plaza futboleko 3x3 txapelketa antolatu zuen Orkoienen. 12x9 metroko egitura berezi batean jokatu zen txapelketa, Gizarte Etxearen barruan.

Haurrek kategoria desberdinetan hartu ahal izan zuten parte: 3x3 mistoa, emakumeen 3x3a eta penalti txapelketa.

Parte-hartzaileak 17:00etan elkartu ziren joko-zelaian. Hiru kideko taldeak osatuta, arratsalde osoa iraun zuen ligaxkari hasiera eman zioten. Gainera, lehiaketan parte hartzeagatik, taldeko kide bakoitzak kamiseta bat eraman zuen opari, jardueraren oroigarri.

Aldi berean, erakundeak penalti lehiaketa antolatu zuen, kirol guztietan garbi jokatzearen garrantzia azaleratzeko.

ORKOIENGO ENERGIAKOMUNITATEA

Bi urtez pandemiaren ondorioak jasan ondoren, Orkoienek giro ezin hobean ospatu zituen 2022ko jaiak.

Ekainaren 22tik 26ra bitartean bost jai egun antolatu zituzten herria alaitu eta biziberritzeko. Ez ziren falta izan musika, zezenketak, lehiaketa gastronomikoak, haurrentzako ekintzak eta abar.

Nafarroako hainbat tokitatik etorritako pertsona ugarik gozatu zuten, auzokideekin batera, sortutako programazioaz eta jai-giroaz.

Lanean jarraituko dugu hainbeste urtetan arrakasta handia izan duten gertaerak mantendu eta hobetzeko, eta kalteak edo eragozpenak eragin dituztenak aldatzeko edo kentzeko.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie jaiak aurrera ateratzeko ahalegin handia egin duten enpresei, herri-elkarteei, udal-langileei eta norbanakoei, bai eta herritarrei ere, erakutsitako portaera onagatik.

Joan den ostiralean, irailak 9, Orkoienen energia-komunitate bat eratzeko interesa duten herritarrei informazioa eta prestakuntza emateko lehen jardunaldiak antolatu ziren.

Bertan, Nasuvinsako eta Arankoako ordezkariek parte hartu zuten Garraldako alkate Gurutz Miren Gorraiz Aramendarizekin batera.

Besteren artean, energia-komunitateen legeizaera desberdinekin, sortze-prozesuekin, talde eragilearekin, helburuekin eta dirulaguntzekin lotutako gaiak landu zituzten.

Era berean, Garraldaren esperientzia aberasgarria ere partekatu zuten. Urratsak egiten jarraituko dugu Orkoienek energia-komunitate bat izan dezan eta, horrela, energiaren faktura merkatu dezagun, gai horietan trebatuago egon gaitezen, solidarioagoak izan gaitezen, ingurumena zaindu dezagun eta gure herriaren parte izatearen sentimendua indartu dezagun. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi ce.orkoien@gmail.com helbidera.

4 ≥ ALBISTEAK
ORKOIEN IZANGO DA FUTBOL PLAZA TXAPELKETAREN EGOITZETAKO BAT
GIRO BIKAINA 2022KO EKAINEKO JAIETAN

2022KO SAN MIGEL JAIEN EGITARAUA

IRAILAK 28, ASTEAZKENA

19:00 Txupinazoa*

19:15 Etxeko kiliki, toriko eta erraldoien topaketa*

19:30 Txistularien emanaldia

20:00 Musika karpan*

IRAILAK 29, OSTEGUNA, PATROIA

07:00 Aurorak San Miguel abesbatzarekin

12:00 Meza San Migel Patroiaren omenez

13:00 Mokaduak Udal Pilotalekuan

13:00 Musika ikuskizuna, Chuchin Ibañezen kontzertua*

17:30 Haurrentzako ikuskizuna, Karaokea*

19:30 Juevintxo*

20:00 Musika karpan

30 DE SEPTIEMBRE, VIERNES

17:00 Haurrentzako jarduerak (Udaleko Gazte Plana)*

18:30 Kopa-erronda mozorroekin

18:30etik 20:30era Haurrentzako mozorro dantza Luziano Show-k girotuta*

22:00 Afari autogestionatua karpan* 23:00-1:00 Afalondoa Luziano Showrekin*

1:00-3:00 La Mala Pekora-ren kontzertua*

3:00-7:00 Musika karpan eta ostean Technokarroa*

URRIAK 1, LARUNBATA

11:00 Kaldereteetarako osagaien banaketa Juanjo Harategian 12:00 Orkoien Kantuz

13:30 Eskualde-dantzak Baietz Dantza Taldearen eskutik*

16:00 Mus y partxis lehiaketa* 17:00-18:30 Puzgarriak udal pilotalekuan

KULTUR PROGRAMAZIOA

IRAILAK 23, OSTIRALA

MAGIA IKUSKIZUNA EUSKARAZ

ERIZ MAGOA

Ordua: 19:30

Lekua: Gizarte Etxeko Auditorioa Sarrera: 2 €

URRIAK 7, OSTIRALA

IPUIN KONTALARIA GAZTELANIAZ

Antzezlana: MIRU KAMISHIBAI Ordua: 19:30

Lekua: Gizarte Etxeko Liburutegia Doako sarrera

18:45 Pilota partidua udal pilotalekuan

20:00-22:00 Dantzaldia Tximista

Orkestrarekin*

22:00 Afari herrikoia*

00:00-3:30 Dantzaldia Tximista Orkestrarekin*

3:30-7:00 Musika karpan Ateneas-en eskutik eta ostean Technokarroa*

URRIAK 2, IGANDEA

11:00 Orkoiengo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera igerilekuetatik

12:00 Haurrentzako jolasak*

14:00 Kuadrilla bazkaria*

17:30 XXI. Fardel Jaurtiketa

Txapelketa*

20:00 Musika karpan eta zozketa* 21:30 Gaixoa ni eta azken traka*

Txubisquerrek antolatutako ekintzak.

*Euskalerria plazan edo pilotalekuan egingo diren ekitaldiak.

URRIAK 28, OSTIRALA

IPUIN KONTALARIA EUSKARAZ

Antzezlana: MIRU KAMISHIBAI Ordua: 19:30

Lekua: Gizarte Etxeko Liburutegia Doako sarrera

AZAROAK 18, OSTIRALA

GAZTEENTZAKO MUSIKALA

GAZTELANIAZ

Taldea: Wecolormusic

Antzezlana: LAS HISTORIAS DE ABUELO PEPE

Ordua: 19:30

Lekua: Gizarte Etxeko Auditorioa Sarrera: 3 €

URRIAK 16, IGANDEA

GAZTELANIAZKO ANTZEZLAN KOMIKOA

Taldea: Grosso modo

Antzezlana: SINCERICIDIO Ordua: 19:30

Lekua: Gizarte Etxeko Auditorioa Sarrera: 2 €

6 ≥ KULTURA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.