1 minute read

SAN JUAN JAIRAKO ZUZIEN BANAKETA

SAN JUAN

Advertisement

JAIRAKO ZUZIEN BANAKETA

Muskizen erroldatuta dauden pertsonek zuziak dohainik eskuratu ahalko dituzte, Kultur Etxean, ekainaren 17tik (ostirala) 23ra (osteguna) ordutegi honetan:

Ekainaren 17tik (ostirala) 22ra (asteazkena) 11:00 etatik 13:00 etara eta 17:00 etatik 19:30era. 23an (osteguna): 11:00 etatik 13:00 etara. Etxebizitza bakoitzetik bizilagun bat etorri ahalko da (adinez nagusia), eta NAN aurkeztuta bere etxebizitzan erroldatuta dauden eta 2014 baino lehenago jaio diren guztientzako zuziak hartu ahalko ditu. GOGORATU! Jaitsieran erabiliko dituzuen zuziak bakarrik hartu, ez dira souvenir edo oroigarriak. 2014tik aurrera jaiotako haurrak kanpoan geratuko dira, segurtasun arrazoiengatik. Baldin eta Muskizko bizilagunek zuziak hartzeko ezarri den epe horretan eskura dauden zuzi guztiak agortzen ez badira, ekainaren 23ra arte (osteguna) luzatuko da epea, 13:00etatik 14:30era. Kasu horretan, erroldan daudenen eta erroldan ez daudenen artean banatuko dira geratzen diren zuziak, GEHIENEZ PERTSONAKO 4, pertsonak iristen diren hurrenkeran eta inolako lehentasunik gabe. La Comisión de Fiestas

INDARKERIA MATXISTARI EZ! ERASO SEXISTEI EZ!

This article is from: