1 minute read

Ezkurdi Jai Alai frontoia BETI BIZIRIK

DATOS:

Advertisement

• Fecha de construcción: 1.955

• Arquitecto: Luis Pueyo

OBRAS DE REMODELACIÓN

(2022):

• Duración: 10 meses

• Presupuesto: 1.271.826 euros

El consistorio da solución a las antiguas reivindicaciones de los clubes de pelota, cesta y pala, quienes venían reclamando desde hace años la renovación del frontón de Ezkurdi.

DATOZENAK…

Emakumeen lehen Winter Series-a Durangon ospatuko da, otsailaren 27tik aurrera. Partiduak hiru astez luzatuko dira eta bertan lau bikotek parte hartuko dute.

Hamar

hilabeteko lanen eta 1.271.826 euroko inbertsioaren ondoren, Durangoko Udalak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuko ateak ireki ditu asteburu honetan, esku pilota eta lehen mailako zesta punta partidekin.

1955ean eraikitako frontoian egindako lanen helburu nagusiak estalkia ordezkatzea, irisgarritasuna, jolasgunea hobetzea eta energia eraginkortasuna hobetzea izan dira.

Luis Pueyo arkitektoak 1955an eraikitako frontoian egindako lanak estalkia ordezkatzean, irisgarritasunean, jolasgunea hobetzean eta energia eraginkortasuna hobetzean oinarritu dira. Lanak estalkitik hasi ziren, eta horrek eragin du inbertsiorik handiena, frontoiaren kokapena dela eta, konplikaziorik handienak sortu baititu. Bizkaiko Aldundiak 488.316 euroko diru laguntza eskaini du lanotarako.

“Zoritxarrez, eta urte luzeetako mantenu ezak eraginda, Durangorako hain garrantzitsua eta historikoa izan den pilotaleku honek ez zituen betetzen gutxieneko baldintzak. Orain, berriz, pilota, pala eta zesta klubetako haur eta gazteek berriro gozatu ahal izango dute euren gogo eta ilusioen maila berean dagoen frontoi batez. Lan hauekin pilotalekuari inoiz galdu behar ez zuen disdira itzuli nahi izan diogu”, adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Zesta Eskola Berria

Frontoia berriztearekin batera, Durangon zesta eskola berria eratu da, ‘Durango Jai Alai’ izenarekin. Kirol hau ezagutzera eman asmoz, elkarteak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu datozen asteetarako.

Informazio gehiago: durango.jaialai@gmail.com eta

666

176 286 / 650 482 198 telefono zenbakietan

This article is from: