Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 417. Zkia.- 2025ko ekaina

Page 1

417. zk.

Doakoa

2025eko ekaina

Agur 2024-2025 ikasturteari Gezurra badirudi ere, hemen gaude ikasturte honi agur egiten. Uda hemen da eta atseden hartzeko garaia da denontzat. Unibertsitateko Aldizkari honetan, honako gaiak aurkituko dituzue, esate baterako: EHUk mugikortasun-programetako ikasleak agurtu zituen; MUk Udako Campusa egingo du DBHko eta Batxilergoko gazteentzat; Deustuko Unibertsitateak Enpresen Lasterketaren XVI. edizioan parte hartu zuen; 3.945 ikaslek egin zituzten Unibertsitatean Sartzeko Probak NUPen; eta

NUk minbiziaren aurka lanean jarraituko du. Beste hainbat albiste aurkituko dituzue ale honetan, baita ohiko atalak ere. Unioziori dagokionez, Kylie Minogue, Bad Gyal edo Nathy Peluso izango dira BBK Live-n; Jamie Cullum, The War and Treaty, Anari eta EXTC, besteak beste, Donostiako Jazzaldian; ARBOLA 2025 ekimena ekainean Iruñean; eta erakusketa berri bat Gasteizko Artiumen. Besterik gabe, uda bikain bat pasa eta irailera arte!