421. zenb. Doakoa
2026eko apirila
Master edo graduondoko bat ikasi nahi? Unibertsitateko Aldizkari honetan, ikasketak amaitu ondoren eskura duzun aukera batez jardungo dugu luze eta zabal: master edo graduondoko bat. Izan ere, gaur egungo lan-merkatuak langile gero eta espezializatuagoak eskatzen ditu, eta horietako bat bihurtzeko, ideia ona da ikasketa mota hori eskuratzea. Master edo graduondoko bat edukitzeak abantaila esanguratsuak ematen dizkizu beste hautagaien artean. Horiek ezagutzeko, informa-
zio zabala duzu hurrengo orrialdeetan.Zeintzuk dira enplegagarritasun handiena dutenak? Espainiako zein komunitatetan dira balioetsienak? Galdera hauei eta beste askori ere erantzuna emango diegu. Horretaz guztiaz gain,ale hau ohiko atalekin dator: EHU, Deustu, Mondragon, NUP edo Nafarroako Unibertsitateko azken albisteak; Beste Berriak; Trebakuntza; Uniozio; Uniemakume; eta Unieskubideak. Besterik gabe, goza ezazue eta maiatzera arte!