404. zkia. Doakoa 2023ko maiatza Laguntzen du
Languages are very important Unibertsitateko Aldizkari honetan, ohiko gaiak jorratuko ditugu, hala nola euskal eta nafar unibertsitateetako azken albiste garrantzitsuenak, beste berri batzuk, trebakuntzari lotutakoak, aisialdia, kultura, artea, feminismoa, giza eskubideak... baina ikasturte amaieran murgilduta gaudela ikusita, espezializazioan arreta ipintzea gomendatzea garrantzitsua dela uste dugu. Aurrreko alean, graduondoko edo master bat ikastea nabarmendu genuen, lan bat lortzeko garaian aukera gehiago izateko. Maiatzeko aldizkari honetan, aldiz, hizkuntzak
azpimarratuko ditugu, gaur egun enpresek geroz eta hizkuntza gehiago menderatzea eskatzen baitute kasu askotan. Ingelesa da nagusi eskatutako hizkuntzen artean, egungo konpainien globalizazioari esker. Hala eta guztiz ere, frantsesa eta alemana bigarren eta hirugarren postuan daude. Honen harira, kontuan izan sektore batzuetan bi hizkuntza hauek ingelesa baino eskatuagoak direla. Italierak eta portugesak ere aipamen berezia behar dute. Maiatza eguzkitsua eta alaia izan dezazuela!