413. zkia. Doakoa 2024ko urria Laguntzen du
Hemen da udazkena!
Udazkenaren etorrerarekin batera, urriko Unibertsitateko Aldizkaria dator. Horrekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko azken albisteak dakarzkizuegu. Horien artean, nabarmentzen dira 2000 ikasle atzerritar baino gehiago daudela UPV/EHUn, MUk erreferentzia izan nahi duela nazioartean bere 2025-2028 aldirako Plan Estrategikoarekin, Deustok ikasturte berriari ongietorria egin zio-
la, NUPeko ikasleak solidarioak direla eta NUko 444 ikasle kanpoko dohaintzen onuradun direla. Beste berri batzuk ere aurkituko dituzue, hala nola Sukaldean Sortzaile lehiaketa abian ipini dutela berriz Ausolanek eta BCC Culinary Clubek, eta zientziaren etorkizunari buruz gogoeta egin dutela Ikerbasqueko 240 ikertzailek. Tartea izango dute ohiko atalek ere: Trebakuntza, Uniozio, Uniemakume eta Unieskubide. Urtaro berri oparoa izan dezazuela!