Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 415. Zkia.- 2025ko apirila

Page 1

415. zk.

Doakoa 2025eko apirila

Festa eta kultura Bilboko Aste Santuan

Aste Santuan zer egingo duzun ez badakizu, Bilbora hurbil zaitezke, apirilaren 16tik 19ra hiriko gune ezberdinak aisialdiaren epizentro izango baitira. Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak jardueraprograma oso bat du euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko. Esan bezala, jaialdia hilaren 16tik 19ra izango da eta ehundik gora jarduera izango ditu. Egitarau oparoa izango da lau egunez, eta eskaintzak sei gai-multzotan bilduko dira: Gourmet, Kultura, Musika,

Market, Zinema eta Sport. Beraz, bilbotarra izan edo ez, badakizu zer egin datozen egunetan. Bestetik, Donostian, apirila Giza Eskubideen Zinemaldiaren sinonimo da. Aurten izango da 22. edizioa eta, besteak beste, 'Faisaien irla' filma emango da. Diseinua gustukoa baduzu, ordea, Sanferminetako kartel-lehiaketan parte hartzeko aukera duzu jada, izena emateko epea zabalik baituzu. Hori guztia eta askoz gehiago, Unibertsitateko Aldizkariko ale honetan. Ez ezazue gal!