Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 414. Zkia.- 2025ko martxoa

Page 1

414. zkia. Doakoa 2025ko martxoa

Loreen garaia heldu da Martxoa iritsi da azkenik! Horrek esan nahi du udaberria hemen dugula eta unibertsitateetako campusak eguzkiak argituko dituela. Hemendik aurrera, denbora gehiago eman ahal izango duzue berdeguneetan zuen kontuei buruz hitz egiten, liburu on bat irakurtzen, zuen mugikorrak ikuskatzen, apunteak berrikusten edota, zergatik ez, ezer ez egiten. Euskadi eta Nafarroako zentroak albiste berriekin datoz, beren aldetik. Adibidez, UPV/EHUko bost graduatu BAME probetako 100 onenen

artean geratu ziren; MUk bisita gidatuak egin zituen bere laborategietara Emakume eta Neska Zientzialariaren Eguna zela eta; Deustok ateak ireki zizkion talentuari bere Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren XX. edizioan; NUPek ANECAk ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu zuen; eta NUk, bere aldetik, ingurunearekiko konpromisoa berretsi du. Hori guztia eta gehiago, ondorengo orrialdeetan. Udaberri oparoa izan dezazuela!