418. zk.
Doakoa
2025eko iraila
Ongi etorri 2025-2026 ikasturtera! Horixe da Euskal Autonomia Erkideoko eta Nafarroako unibertsitateek azken egunetan gehien errepikatu duten esaldia. Irailean gaude eta ikasturte berria hasi da. Horregatik, Unibertsitateko Aldizkari honetan, EHUk, MUk, Deustok, NUPek eta Nafarroako Unibertsitateak egin dituzten ongietorri ekitaldiei buruzko informazioa jasoko duzue, eta hurrengo hilabeteetarako prestatu duten eskaintza akademikoari arreta jarriko diogu, halaber. Kultura eta aisialdiari dagokienez, Donostiako hiitzordu garrantzitsuenetariko batez, Zinemaldiaz,
luze arituko gara. Bilbon, ordea, Ja! jaialdia nabarmenduko dugu. Gasteizen, Artium Museoak duen 'Artelekun zehar. 1987-2002' erakusketaz jardungo gara, eta Iruñean, berriz, 'Campeones 2' antzerki obra emango da. Unieskubideak eta Uniemakume Gazan gertatzen ari den eraso bortitza dela eta antolatu dira. Alde batetik, Global Sumud Flotilla ontzidia izango da hizpide, eta bestetik, Greta Thunberg, ekimen horretarako partaide aktibista, hobeto ezagutuko dugu. Ikasturte hasiera ona izan dezazuela!