408. zkia. Doakoa 2024ko martxoa Laguntzen du
Azken txanpa hemen da Udaberria gertu dugu eta, horrekin batera, ikasturteko azken ahaleginak egiteko unea ere bai. Aste Santuko oporrak hemen dira, baina horien ondoren, dena txukun eta garbi uzteko garaia etorriko da, uda lasai eta dibertigarri bat pasa nahi badugu. Unibertsitateko Aldizkari honek urtaro loredun honi ongietorria emango dio, beti bezala, albiste mordo batekin. Adibidez, UPV/EHUk zientziaren hedapenaren alde egindako apustua, MU eta Repsolen arteko akordioa, InpAkta agerkari berriaren aurkezpena Deustuan, NUPen konpromisoa jasangarritasuna-
rekin, NUko ikasleen emaitza onak FIR azterketan... Horretaz gain, beste albiste batzuk ere jorratuko ditugu, aisialdiari, emakumeei, trebakuntzari eta giza eskubideei beren tartea emanez. Izan ere, ondorengo egunetan, besteak beste, dFeria jaialdia izango duzue Donostian, non hiriko hainbat eszenatokitan ikuskizun sorta bat aurkituko duzuen. Bilbori dagokionez, Loraldiari irekiera emango zaio, kultura-ekimen ugarirekin. Hori guztia eta askoz gehiago hurrengo orrialdeetan. Animo azken txanpa honetan!