Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 406. Zkia.- 2023ko iraila

Page 1

406. zkia. Doakoa 2023ko iraila Laguntzen du

Kaixo 2023-24 ikasturteari! Ongi etorri 2023-24 ikasturte berrira! Esperientzia berri anitzez betetako 9 hilabete inguru hasi dira. Euskal eta nafar unibertsitateek garai honen irekiera ofiziala ospatu ditu dagoeneko, eta ikasle guztiek beren ikasgela berriak ezagutu dituzte, non ezaguera berri ugari jasoko dituzten eta praktikak egiteko aukera izango duten. Unibertsitateko Aldizkaria ere hemen da zuekin berriz ere, campusetako albisteen berri emateko. Oraingo honetan, besteak beste, honako gaiak jorratuko ditugu: UPV/EHUn sartzeko interes handia, Mondragon Unibertsita-

teak hainbat euskal proiekturi emandako sariak, Deustuk ere urtero banatzen duena, Ada Byron, alegia, NUPek egindako lehen ekitaldi nagusia, eta Nafarroako Unibertsitateak lortu duen postu ona QS 2024 nazioarteko rankingean. Horretaz gain, beste kontu batzuk eskainiko dizkizuegu, ohikoa den bezala. Kulturari dagokionez, nabarmentzekoak dira Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa eta Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria, Bilbon. Hori guztia eta gehiago, hurrengo orrialdeetan. Itzulera bikaina izan dezazuela!