Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 416. Zkia.- 2025ko maiatza

Page 1

416. zk.

Doakoa 2025eko maiatza

Kaixo! Hello! ¡Hola! Bonjour ! Hallo! Gaur egun eleaniztuna izatea ezinbestekoa da geroz eta globalizatua dagoen mundu honetan. Nahiz eta Euskadi edo Nafarroan bizi, Alemaniako enpresa batentzat lan egin dezakezu. Hori dela eta, ahalik eta hizkuntza gehien menderatzea funtsezkoa da etorkizun oparo bat izan nahi baduzu. Unibertsitateko Aldizkari honetan, atal berezi bat aurkituko duzue honen inguruan. Horretaz gain, ohiko gaiak aurkituko dituzue, hau da, UPV/EHU, Mondragon, Deustu, UPNA/NUP eta Nafarroako Unibertsi-

tateko azken albisteak izango dituzue. Beste Berriak, Trebakuntza, Uniozio, Uniemakume eta Unieskubideak ere izango dira, beti bezala. Aisialdiari dagokionez, Donostiako Poltsiko Antzerkia jaialdiko informazio zabala emango dizuegu. Bilbon, datorren hilabetean ospatuko den Bilbao Music Legends Festa izango da; Iruñean, berriz, Silvia Marsó, Lola Herrera eta Natalia Dicenta aktore handiak Gayarre Antzokiko eszenatokira igoko dira maiatzean. Hori guztia jakinda, zeri ari zara itxaroten aldizkaria irekitzeko?