401. zkia. Doakoa 2022ko urria Laguntzen du
Udazkenean murgilduta Ikasturte berri honetako bigarren alea duzue Unibertsitateko Aldizkari hau. Hurrengo orrialdeetan, euskal eta nafar unibertsitateetako azken albisteak aurkituko dituzue. Gai gehiago ere jorratuko ditugu. Besteak beste, Silver Economy Call deialdiko enpresa irabazleak aurkeztuko dizkizuegu, Espainiako ikasketa-maila aztertuko dugu, Time To Move 2022 kanpainari buruz arituko gara, emakume ikertzaileen aitortza egingo dugu... eta oraingo honetan, MyWay Heels enpresaren fundatzailekide Jon Ander Merodio gazte ekintzai-
lea elkarrizketatuko dugu. Jon Anderrek bere proiektu berritzailea azalduko digu. Zehazki, oinetako berezi batzuk eskaintzen dituzte, takoi trukagarriak dituztenak, erabiltzaileei lesioak ekiditeko. Arteari, aisialdiari, feminismoari eta giza eskubideei ere egingo diegu lekua, Donostian, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea; Bilbon, Dantzaldia; eta Iruñan, Pío Guerendiáin eta Koldo Chamorroren erakusketa. Mahsa Aminiren heriotza izango dugu hizpide... eta beste kontu asko eta asko ere bai. Urte amaiera ona izan dezazuela!