Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 412. Zkia.- 2024ko iraila

Page 1

412. zkia. Doakoa 2024ko iraila Laguntzen du

Ongi etorri 2024-2025 ikasturtera! Dagoeneko hasi da 2024-25 ikasturte berria! Euskal Herriko eta Nafarroako unibertsitate publiko eta pribatuek beren ikasleei, berriak barne, harrera eman diete beren ongietorri-ekitaldiekin. Atzerritik etorritako gazteek ere ekin diete beren ikasketei beraientzat arrotza zen herrialde honetan. Unibertsitateko Aldizkariari dagokionez, hemen da berriz ere zuen agerkaririk gogokoena zuen hezkuntza-zentroetako albiste berrituenak agertzeko. Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateak gora egin du Shanghaiko rankingean eta munduko 400 unibertsitate onenen artean dago berriz ere. Bestalde,

Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabaldu du, hamar titulu berri emango baititu bere lau jakintza-arloetan. Bere aldetik, Deustok bere historiaren zati bat berreskuratu du, Bizkaiko Kultura Elkartearen funtsaren dohaintza jaso baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zabalik dago epea kirol-txartela eskuratzeko, 25 kirol egiteko aukerarekin, astean 71 saiotan.Bukatzeko, Nafarroako Unibertsitateko tituludunen % 92 lanean edo ikasten ari da. Amaitzeko, tatuaje bat kendu nahi al duzue? Horri buruzko izanga da ale honetako elkarrizketa. Goza dezazuela, beraz!