Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 411. Zkia.- 2024ko ekaina

Page 1

411. zkia. Doakoa 2024ko ekaina Laguntzen du

Agur 2023-2024 ikasturteari Gezurra badirudi ere, ikasturtea amaitzear da. Azken azterketen garaia da, gure uda nolakoa izango den jakingo dugun unea. Gure Unibertsitateko Aldizkariari ere atseden emango diogu, baina hori baino lehen, albiste mordo batekin gatoz, beti bezala. Adibidez, UPV/EHUk agur esan zien bere mugikortasun-programako ikasleei; Basque Culinary Centerrek, bere aldetik, master berri bat jarriko du abian, Food Design-en, Elikagaien Diseinuan, alegia; "Notitia Vasconiae" lan entziklopedikoan agertzen diren Deustuko ahotsak omendu ziren; NUP kide duen Unibertsitateen G-9 Taldeak epea ireki

du graduko ikasleentzako 27 "online" ikastaroetan izena emateko; Nafarroako Unibertsitateko hamabi titulu, Espainiako onenen artean, 'El Mundo'ko 'ranking' baten arabera... Beste berri batzuek ere izango dute lekua: Eskola-jazarpenaren bilakaera Euskadin 2022-2023 ikasturtean; Euskadiko Lanbide Heziketak ikasleen lehen zibersegurtasun-lehiaketaren finala izan zuen; Euskadiko LHk 5.780 plaza gehiago eskainiko ditu 2024-2025 ikasturtean; gazteen ekintzailetza, are eta garrantzitsuagoa merkataritzan... Hori guztia eta askoz gehiago, hurrengo ikasturtera arte. Uda bikaina izan dezazuela!